Piarres I - 9

Total number of words is 2696
Total number of unique words is 1275
34.4 of words are in the 2000 most common words
48.0 of words are in the 5000 most common words
55.9 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
bazoan altxatuz, altxatuz, erle-kofoin handi bat
bezala. Meta lasto haren gainean, Martin gaizoa
xutik hantxet zagon, Piarresek ederkixko laguntzen zuela, bizkar-sorbalda pullitenak lastoari
eman beharrez.
Tupin zahar bat gero kasko-kaskoan kapelutzat, eta horra meta-lasto jauna xutik, lagun
baten edo bien beha egoki, oro pidaia bati lotzeko, jendeak oro lokhartu zitezkenean...
Eta maxinaren sahetsean, huna zakuetanemaileak, Thomas eta bertzeak, lerro lerro zorroak ogi ederraz bethetzen dituztela. Lanarekin
borroka, joantxe bezala zaizko Thomas gaizoari
bere grina pisuenak. Noizetik noizera halere
behako bat samurra emaiten dio, han, metalasto kaskoan ikusten duen Piarres maiteari, eta
halako intzire bat jalitzen zaio orduan bulhar
barne barnetik.

Bizkitartean, iguzkia badoa gora, bere
bidean. Aboztuaren bia da, uda bethea. Bero ari
du hazkarki eta erhauts bat eraikia da ogi-jotzetik, zintzurrak orori tapatzen baitiozkate. Metalastoaren gainerat iganik, Ganixek hedatzen du
xahako handi bat, eta begitarte badu haren
etxe-arnoak. Thomas harat hunat badabil, bere
pitzer-arnoa eskuan. Kolpe bat ona emaiten
diote, behin, bietan:
—To, muthikoa, edateko aro duk!
Eta, ukhondoaz doi doia kopeta xukatu ondoan, edaten dute langileek; basotik lurrerat ixurtzen dute gero baso hartako azken xorta, eta
badoazi berriz lanerat, berriz iguzkirat, berriz
erhautserat.
Oren bat eta erdiak irian, xixtu luze bat berriz
ere, eta lanetik gelditu dira oro.
Eta, orain, han dagozi, deskantsuan, ongi
beretua duten otruntzaren egiten ari. Lan borthitzak janari nasaia galdatzen, janariarekin... edari
ona ere bai. Oihanaldean, bethitik, begitarte
badute ogi-jotzaileek, eta deusen eskasik ez
dute beraz aldi huntako langileek. Bainan, solas

guti gaur, heien artean, eta hirri gutiago oraino,
jan eta edan ari dira oro, bainan ixilik edo kasik.
Bizkitartean, zigarroak erretzean, zalutu pitta
bat ziren mihiak, eta bakotxak zakien hura edo
aditu zuen hura erran zioten bertzeeri.
Halaxet jakin zen, aintzineko egunetan, Lurden egin zen biltzar handian, oihuka oihuka
othoitzez arizan zitzaizkola jendeak harpeko
Ama Onari, gerla-mehatxuak barreia zitzan frantses Herritik urrun; eta Ybarnegaray deputatu
gazteak, bere lagun eskualdunak Arrosarioko
Ama-Birjinaren ondorat oro bildurik, erran ziotela goraki, zortzi egun gabe gerla bat izigarria
eraikitzera zoala guzientzat, Jainko ona urrikaltzen ez balin bazitzaioten.
Ixil ixila gelditu ziren orduan Oihanaldeko langileak oro. Hamar bat muthil gazte baziren han,
lehen lehenetarik joan behar zirenak, Frantziak
hel egiten balin bazioten sekulan! Eta, begiak
xorrotx hantxet zauden, urrun, harat norapeit
begira, deusik ikusten ez zutela. Ikararik ez
zuten, ez eta ere heriotzearen beldurrik, bainan
bai halako ilhundura bat bihotzean, nor bedera
bere etxe-xokoaz orhoitu eta...

***
Xixtuka berriz maxina abiatu zelarik bizkitartean, ixil ixila itzuli ziren oro, zoin bere ogi-jotzeko tokira. Bainan, goizean ere baino kar gutiagorekin lotuak ziren lanari; eta, Xoilok bere orratzari ez bethi aski hurbildanik behaturik, gogoa galdurik ari zelakotz hura ere noizetik noizera, gelditzerat egiten zuen maxinak. Intzire-dolamen
bat aditzen zen orduan; lotarik iratzartzen bezala zen su-berotzailea. Xixtuk xehatu egurrak,
ongi jakin ere gabe zer ari zen, sartzen ziozkan
labeari; eta, abre bat iduri, berea berriz izanik,
arroaz emaiten zen lehenagoko behien orde lan
gogorrean ari zen tresna gorritua.
Arratsaldea bazoan holaxet. Iguzkia Helbarrongo kaskoeri hurbila aphaltzen ari zen, gorri
gorria, aintzinagoko gau guziez ilhargia bezala.
Sei orenek jo zuten herrian, eta azken maltxoa
eskuan jada hartua zuen Xabatenek, noiz eta
ere, betbetan, jendeak, etxeak, kanpoak oro
harrotzen zituela, harrabots bat altxatu baitzen,

han, herrian, zinez ikaragarria, lazta bat emaiten
ziotela berehala orori...
Dan, dan, dan, eliza-dorretik, ilhun ilhuna,
hasperen bat erranen baitzen egiazki, ezkila
nigarrez ari zen bere senpertar maiteeri, eta
mixteriozko haro bat eraiki zen berehala zoko
guzietarik...
Dan, dan, dan! Dan, dan, dan!... Su-deia ari
zen bethi’ta ilhunago. Sua ba, eta su ikaragarria,
eta ez gehiago Zirikolatzen edo Garramunen,
bainan bai Euskal-Herrian, Frantzian, kasik lur
guzian!...
Oihanaldeko gizonak, zuri zuria egin ziren;
elgarri beira eman ziren, hitz bat ere gabe...
Nigar bat jali zitzaioten zenbeiti. Beren meta-lastoaren gainean, Martinek, Piarresek kurutzearen
seinale bat egin zuten ithoka.
Atalasean, xuri xuria hek ere, agertu ziren
Gaxuxa, Marie, Goaña Lizartzakoa...
Hainbertzenarekin, atabala karrikan ari zen,
zinez izigarri tenore hartan. «Plan, ran, plan!
Plan, ran, plan!»...
Zurubietarik jaustera zoan Piarres. Atabalaren ukaldi bakotxa bihotzean sartzen zitzaion,

erdi erdiraino. Behatu zioten bere aitari, bere
amari... Eta ama hura, bi eskuak begien gainean
emanik, nigarrez ari ikusi zuen semeak. Marie,
Goaña, ama gaixoaren aldean xutik han zagozin.
Beren amodioa baizik ez ziozoketen eman Gaxuxari, eta guzia hura emaiten zioten, hari besarka
lothuak maiteki...
Nigar batean gelditua zen maxina, nehork
begiratzen ere ez ziola gehiago.
Begiak zorrotz heldu zen orai Thomas bere
langileetara:
«Hots, muthikoak! Oro baino gorago duk Jainkoa. Lagunduko gaitik!...
»Gorphutzak behar dik berea; ahamen bat
iretsiko bederen duzue, eta, gero joanen zaizte,
zoin bere alde... Engoitik, zuen etxe horietan ere
zuen beharretan dituk...».
Eta gero, itzuli zen aita bere seme maiteari
buruz, eta, ezti eztia, halako ikare bat mintzoan,
erran zion:
«Zoazi, Piarres, eta jakinazu sobera baizik ez
dakigun berri madarikatua. Eta, harat ernatzerik
balin baduzu ez ahantz jaun erretoraren etxean
iragaitea dukezula lehenik...».

Hitz bat erran gabe, xoko batean bere soinekoa harturik, athorra-lephoa hetsi zuen doi doia
Piarresek, eta herrirat buruz urrundu zen gero
berehala, xorrotx xorrotxa begiak harek ere...
Eta, oren laurden bat gabe, ithoka zerbeit
janik, alderdi guzietarat ohildu ziren Oihanaldeko
langileak oro. Herrian, ezkila, atabala bethi ari
ziren: bihotza ereman nahi zioten guzieri.
***
Oren bat eta erdiren buruan, Piarres Oihanalderat heltzen eta, Lulaiko patarrari behera jausten sumatu zuen Letxero Arrangoitzkoa, bere
turrutarekin halako aire hits bat emaiten ari: La
Générale!... Etsaia ja hurbil hurbila emaiten ohi
den airea!...
Eta, goxo izan zitzaion, orduan berean, kañixkaz zangoetarat ethorri baizitzaion Xuriko, bere
xakur maitea, fereka bat eman zion, eta, etxean
ikusi eta aditu guzietarik zerbeit jakin izan balu
bezala harek ere, sekulako erasian ari zitzaion
alimale gaixoa.

Sukalde handian sartzearekin, nahiz bero ari
zuen oraino kanpoan, oro elgarren ondoan
supazterrean jarriak kausitu zituen. Aitaren
aldean jarri zen bera ere, nahiz ongi nahiagoko
zuen amarenganat hurbildu. Ez zen menturatu,
ama maite hari sobera bihotzmin ez emaiteko.
Haren belhaunetarat ethorri ziren berehala,
begiak nigarrez hanturik, Gantxume, Frantxa,
Xaneta, Ganix, Marie ez ziren beren hartarik
mogitu. Itxindu bat eskuan, suaren harrotzen ari
ziren biak. Othoitzean ahapetik, ezpainak doi
doia higituz ari zen aldiz Gaxuxa, begien gainean
esku bat, bertzea arrosario higatu batzuek inguratzen ziotela.
Bulta bat ixil ixila egon ondoan, aitak ezti
eztia behaturik, hasi zen beraz Piarres, eta erran
zuen nola, hura herrirat heltzearekin, jandarmak
paper handi batzuen hedatzen ari ziren, han
hemenka, paretetan. Paper xuri haren kaskoan,
bi bandera baziren kurutzean emanak, eta bandera heien azpian larri larri hauk:
«Ordre de Mobilisation Générale».
Jandarmak, aphezak, herriko gizonetarik zonbeit han ziren, erran baitzioten hek, Zerbiaren

alde emaiteko, Rusiak bere soldadoak bilduak
zituela. Alemaniak ere bereak egin zituen orduan
berehala. Eta, orai, Frantziaren aldi zen, Rusiako
bere adixkideen hola sustatzeko, bi erresumen
arteko alientziak nahi zuen bezala.
Ez zen beraz gerla ere, oraino bederen; mobilisazionea bakarrik... Frantzia, Rusia ari ziren
gerla hura baitezpada urrundu edo barreiatu
beharrez.
Bainan, Thomasek burua daldaraturik, aithortu zuen Piarresek beldur handia zuela harek ere,
Alemania horien oronen gibelean zitekela eta
Alemaniak gerla nahi zuela baitezpada...
Intzire bat jali zen orduan supazterretik,
Gaxuxa, Ganix, Marie zauden xokoetarik. Haurrak nigarrez ari ziren Piarresen aldean...
«Hots, haurrak, urrikal zaizte bada Piarresez!
Gaurko afariari ez baitiogu nehork min handirik
eginen, belhauniko guziak, eta arratseko othoitz
bat ona erran dezagun berehala!...».
Eta arrats guzietako Jainkoarekilako solasak
hedatu ziren sukalde handi guzira, bertze aldietan baino aphalago bakarrik, eta nigar bat edo

bertze jalitzen zitzaiotela orori noizetik eta noizera.
Othoitz maiteak eztitu zioten pitta bat bihotzmin pisua. Haurrak, Ganix bera ere, —ez errexki— bainan oherat joan ziren halarikan ere, aitari hitzemanarazirik goizik atzarraraziko zituztela
biharamunean, Piarres nehorat urrundu gabe.
Eta Piarresek baietz erran zioten harek ere,
baietz segurki. Bakarrik, sekulan ez eta, aldean
iragan zitzaizkolarik oherat joaiteko, alegia fereka bat emaiten, tinko-tinkoa hartu zituen besoetan, eta musu bat eman, ebaska bezala. Ez zioten berehalakoan bertzerik emanen!...
***
Haurrak lokhartuak ziren jada bulta hartan,
eta bi gizonak xutik zauden bethi sukaldearen
erdian. Gaxuxa, Marie, ixil ixila eman ziren berriz
suaren ondoan, Oihanaldeko su-phizkia maite
hartarik laguntza bat igurikatzen balute bezala
ortino. Noiz othe berriz bilduak aurkituko ziren
errota-harri handi haren inguruan?...

Thomasek orduan ahapetik, bere mintzoaren
entzuteak berak izitzen balu bezala, galdatu zion
Piarresi:
—Eta, jaun erretora ikusi duzu, haurra?
—Ba, aita. Eta bihotza ongi hazkartu ere
dauku harenganat bilduak ginen gazte guzieri.
Ixil ixila, dirue zerbeit ere uste dut eman dioten
gutarik zonbeiti, orori aldiz harrarazi dauku, abituak galtzen ere baginituen, medaila bedera.
Huna nerea. Ongi hitzemana dauku ez ginituela
bere gazteak ahantziko, eta othoitz onik eginen
zuela aldarean guretako... Guziak kofesatu gaitu
gero, eta bihar goizean, lau oren beretan emanera dauku komuniatzera.
—Ongi, haurra. Bainan, berehala urrundu
behar zauzku beraz?
—Bihar goizean berean, aita. Gogoz ongi
dakitan mobilisazioneko manuak bigarren egunean galdatzen nau Donibaneko garalat, gelditokirat, zazpi orenetako, handik gero berehala
Baionarat jotzeko, berrogoita bederatzigarren
nere lehenagoko erreximendurat. Ikusiko duzu
zuhaurek, aita...

Eta gelatik berehala ekarri zuen Piarresek
bere soldadogoako liburu horia. Liburu hartan
orri gorri gorri bat erakutsi zion orduan, eta handik irakurtu bigarren egunean berean nola behar
zen etxetik urrundu.
Zuri zuria egin zen Thomas gaizoa, eta bere
jartokitik xutitu aldiz Gaxuxa...
Hain xuxen, norbeitek jo zuen athean, eta
gizon handi bat sartu zen sukaldean:
—Gau on!
—Bai zuri ere...
Eta, berek ongi jakin gabe zertako, etsai bat
iduritu zitzaioten tenore hartan hala ethortzen
zitzaioten arrotza. Beltzuri bat egin zion Thomasek.
—Barkatu, hola orai heldu banitzauzue. Bainan, ethortzekotz, orai ethorri behar nuen.
—Zer nahi zinduen, jauna, gureganik?
—Huna. Agustin beratarra naiz. Atzoz geroz
badakigu Espainian...
—Aleman tzar horietarik beraz!...
—Ez dut ukatuko. Arratsalde erditan abiatua
naiz etxetik, eta bidean heldu nintzalarik, aditu
ditut hemengo zuen ezkilak, atabalen tarrapa-

tak. Senperen bezala ari ziren Saran, Urruñan,
Hendaian, eta dudarik ez da, Frantzia guzian...
Ez nauzue behar bada ni ezagutzen. Bainan, nik
ezagutzen dut Piarres. Hameka aldiz ikusi dut
partida nekeenen irabazten. Tokatzen zaizkit,
Piarres... Gerla izigarri bat hastera doa. Galbideak oro utzirik, nahi duzu nerekilan ethorri?...
Zu bezalako gizon gaztearentzat bada toki gure
etxean! Berrehun pezeta zureak dituzketzu, hilabethe guziez...
Beren xokoan xutitu ziren Gaxuxa, Marie.
Ama, aita, arreba han zituen muthil gazteak,
etsaiari betan ihardokitzeko haren aldean emanak...
Bainan, ez zuen Piarresek laguntza beharrik.
Ezpainak ikaratu zitzaizkon pixka bat, bi ukamiluak ere bildu beren baitharik... Oihurik gabe bizkitartean, bainan idor idorra ihardetsi zion:
—Zertarat ethorria zira gaur, deus nehork
galdatu gabe? Ala laido egiten zaioten gizonetarik batentzat daukazu Piarres Oihanaldekoa?...
Ez, jauna, ez! Eskualdun lurra ez dut nahi
galdu...
—Eskualdun lurra badukezu oraino gurekin...

—Ez ordean gurea.
—Zurea ere badukezu, zonbeit urthe goiti
beheiti, amiztia bati esker.
—Hobenduna da amiztiaz behartzen. Amiztiarik gabe nahi ditut —ahal bezenbat berant—
ene aita-ama gaixoak lagundu Oihanaldeko elizhilherrietarat, eta amiztiarik gabe, egun batez,
nahi naiz etzan nihaurek zaindu eliz-hilherri
horietan... Anhartean, zuhaurekin eta zuhaurentzat atxikazu zure diru madarikatu guzia. Nere
lagunen odolaz gorritua ikus niro bethi. Ez dut
nahi!
—Berautzu ez othe zautzunez urrikituko, eta
han nonbeiteko hilherri zonbeitetarat ez othe
zarenez eroriko...
Sua begietan, eta bere ama-bihotz bihotzean
asikia, beratarraren alderat itzulia zen Gaxuxa:
—Aski hola, gizon abrea, aita baten, ama
baten bihotzminaz hoin guti axolatu gizon
abrea!... Eta, zuk, Piarres, jakin zazu hila nahiago zaitugula zure aitak eta zure amak, ezen ez
eta bethikotz desohoratua!...

Nigar bat jali zitzaion orduan emazte gaixoari. Ama nigarrez ari zen, eta ama hura itzulia zen
su-phizkiaren gaineko kurutzelika ttikiari buruz:
—Gizon horrek erran duen izigarrikeria ez
duzu onhetsiko, Jainko on eta maitea. Gure Piarres ekarriko daukuzu etxerat!...
Thomas, zuri zuria egina, itzuli zen bere
lagun maitearenganat, samur samurra, bainan
maiteki erraiten ziola:
—Barkatzen dautzut, Gaxuxa, zeren aintzindu zazkitan. Nere aldi orai...
Eta beratarrari athea erakutsi zion, erranez:
—Aski hola! Jin bidetik zoazkit eta zalukara,
zuhurra balin baduzu...
Eta, Thomasek bere besoa hola hedatua oraino zaukalarik, hitz bat gabe, athera zen gizona
eta gau ilhunean berehala suntsitu.
***
Hamek’orenek jo zuten, han, urrun, herriko
elizan. Asaldatuak bulta bat egonik, jarri ziren
berriz oro supazterrean.

Nigarrik ez zuten gehiago, bihotza gogortu
bezala baitzitzaioten guzieri, halako gudu saminean. Bainan bihotz harek tanka onik egiten zioten bulharretan.
Bizkitartean, lerro lerro bazoazin orenak, eta
gaua labur iduri zitzaioten guzieri. Nahi ala ez,
puxka zerbeit behar zen moldatu Piarresentzat,
jateko pitta bat ere bidekotzat.
Xutitu ziren beraz oro, eta ixil ixila harat
hunat abiatu sukaldean, ganbaretan.
Hainbertzenarekin, jo zuten berriz ere
athean. Kopeta zimurtu zitzaioten guzieri, bainan begiak arindu ere berehala. Sartzen ari,
herabe herabea, ikusi zituzten Lizartzako andrea
eta haren alaba Goaña. Jainkoak igorriak ziren
tenore hartan, beratar higuinak egin laidoaren
eztitzeko bezala. Eta, loria bat jin zitzaion berehala Piarresi bihotzera.
—Jainkoak dauzuela gau on!... Ez gaizki har,
zuenganat hola atrebitu baigira. Gure gizonak
berak igorri gaitu orai berean, erranez: Zoazte
Oihanalderat, eta errozute adixkideak hetaz
orhoituak daudela gau huntan. Errozue Piarresi
hazkar eta gora atxik dezan bihotza, gu guzien

amodioak begiraturen duela galbidetarik. Gure
Joset ttikiak komunione handia du bihar, bainan
ez da bihar phestarik izanen gure etxean; ez da
sori. Oherat joana da erranez, bihar Jesus bihotzera jautsiko zaiolarik, ez duela ahantziren bere
Piarres maitea....
Eta goxo izan zitzaizkoten solas hoik Oihanaldekoeri; hunkituak oro ziren, eta lañoki erakusterat eman zuten hala ere zirela.
Bideko pukak bilduxeak ziren, eta oro jarri
ziren, azken aldi bat oraino, su-ondoan.
Eta luzaz, luzaz, solasean maiteki hantxet
egon ziren, gogoan zuten ere baino bertute
gehiago batek bertzeari erakutsi beharrez: «Laster bururatuko zen gerla madarikatua!... Gerlarik
ez zen behar bada oraino batere izanen; edo
han, Alemaniako mugan ziren soldadoak berak
askiko ziren, Baionatik Piarres mogitu ere
gabe!...». Jainkoak errexki barkatzen dituzke
holako hinka txarretan erraiten ohi diren gezur
maiteak eta haur elheak...
Hiru orenak!... Ikare batean, ametsetarik
bezala atzarri ziren oro; xutitu zen Piarres eta
bere ganbaralat joan.

Handik laster, berriz agertu zen sukalderat,
igandetakoz emana, oinetako berri berri batzu
zangoetan, soldado-gai zinez ederra... ederregia!
Amak orduan, eskuak ikaratzen zitzaizkola,
athorra xuriari josi zion oihalezko sakela ttiki bat,
eta sakela hartan lerro lerro eman hogoi-liberako urhe zonbeit.
Goaña ere hurbildu zen eta, begietara behatzen ziola, erran zion Piarresi:
—Amak onhesten daut Lurdeko Ama-Birjinaren medaila zilarrezko hau eman dezazudan.
Onhartuko duzu eta bethi zurekin erabiliko, nere
orhoitzapenetan. Zorion ekarriren dautzu...
Piarresek hartu zuen medaila, eta gorri gorria
Goaña egiten zela, musu eman zion medaila
hari, hogoi-liberako urheekin hura sakelan eman
baino lehen.
Argi bat hartu zuen gero berekin, eta harrabotsik egin gabe batere, sartu zen haurrak lo
zauden ganbaretan. Eskuaz argia kukutzen
zuela, behatu zioten Ganixi, Gantxumeri. Zimurdura bat bazuten biek kopetan, beren Piarresez
gogoa harturik lokhartuak zirelakotz. Musu bat

eman zioten muthil gazteak. Ez zagoken eman
gabe, sukaldean bere ustez azken aldikotz
besarkatuak jada zituelarik...
Frantxa, Xaneta, elgarri besataraka lothuak,
hirriz lotarik ari ziren aingerueri... Eta hek hala
garbi ikustean, seguratu bezala zen Piarres, bizirik heienganat ekarriren zuela egun batez oraino
Jainko maiteak, haur ttiki garbien adixkide bethi
gelditua den Jesus maiteak... Zerbeit argiri oharturik bizkitartean, atzartzerat egin zuten haur
gaixoek, eta ikaratu zen Piarres. Zalu zalua,
musu eman zioten heieri ere beren ile pulliten
gainean, eta ixil ixila atheratu zen ganbaratik...
Eta orai, urrundu behar zen, eta urrundu
lehen bait lehen... Aita nahi izan zuen besarkatu,
bainan Thomasek erran zion berehala:
—Keetaraino segitu nahi zaitut, haurra.
Ama hartu zuen orduan bihotzari kontra:
«Ikus arte, ama!». Eta nigar bat jali zitzaioten
bieri...
—Ikus arte, Marie! Ongi arthaturen dituzu
aita, ama, haur maite horiek! —eta bere bi besoen artean tinkatu zuen nexka gazte prestua...

Lizartzako andreari, Goañari eman zioten
gero eskua. Eta, esku hura bere eskuetan harturik, ikare maite batean erran zion Goañak:
—Itzuliren zira, Piarres; itzuli behar duzu,
Oihanaldekoengatik, Lizartzakoengatik. Gure
aingeruek begiraturen zaituzte...
Eta, athearen ondoko ur-benedikatuarekin
kurutzearen seinale handi bat eginik, aitaren
ondotik, (sukalde maiteari, jende gaixo heieri
azken aldikotz behatzerat ezin menturatuz)
Oihanaldetik athera zen Piarres. Han urrun,
Donianeko alde hartan, soldadoz betherikako
trein bat sumatu zuten xixtuz joaki Baionarat
buruz...
Ixil ixila bazoazin bi gizonak. Keetaren ondorat heldu izan zirelarik, gelditu zen Thomas:
—Ikus arte, Piarres. Jainkoak begira zaitzala!
—eta, tinko tinkoa, aita-semeek elgar besarkatu
zuten ilhunpean...
Bakarrik bazoan orai Piarres. Jauzteka, ondotik abiatu zitzaion Xuriko; bainan Thomasek oihu
hala eginik, intzireka, herrestaka itzuli zen xakur
gaixoa, bere nausi gazteari gibelerat behatzen
ziola guziengatik...

Bihurgune batean, azken bihurgunean, aldi
bat oraino gelditu zen Piarres. Oihanaldea nahi
zuen ikusi eta bere begien zolan hartu eta eraman harat, gerla-toki ilhunetarat.
Behatu zuen beraz, eta xuri xuria ilhargi
ondarraren azpian, ikusi zuen bere etxe maitea.
Keetaren ondoan, beltz beltza xutik, ikusi zuen
ere bere aita...
Hasperen bat jali zitzaion, bat bakarrik; eta
lasterrez bazoan orai, karrikako etxeen erdian,
geriza bat iduri zitzaion elizarat, han haren beha
zagon Jesus onarenganat...
Sukalde batean, Oihanaldeko kaskoan, emazte batzu nigarrez ari ziren...
You have read 1 text from Basque literature.
  • Parts
  • Piarres I - 1
    Total number of words is 3777
    Total number of unique words is 1815
    28.8 of words are in the 2000 most common words
    42.3 of words are in the 5000 most common words
    49.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Piarres I - 2
    Total number of words is 3774
    Total number of unique words is 1851
    25.9 of words are in the 2000 most common words
    38.0 of words are in the 5000 most common words
    45.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Piarres I - 3
    Total number of words is 3796
    Total number of unique words is 1803
    28.7 of words are in the 2000 most common words
    43.9 of words are in the 5000 most common words
    51.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Piarres I - 4
    Total number of words is 3738
    Total number of unique words is 1800
    28.8 of words are in the 2000 most common words
    40.6 of words are in the 5000 most common words
    47.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Piarres I - 5
    Total number of words is 3810
    Total number of unique words is 1807
    27.9 of words are in the 2000 most common words
    40.6 of words are in the 5000 most common words
    47.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Piarres I - 6
    Total number of words is 3716
    Total number of unique words is 1791
    27.6 of words are in the 2000 most common words
    40.4 of words are in the 5000 most common words
    47.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Piarres I - 7
    Total number of words is 3756
    Total number of unique words is 1847
    26.0 of words are in the 2000 most common words
    39.8 of words are in the 5000 most common words
    47.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Piarres I - 8
    Total number of words is 3723
    Total number of unique words is 1862
    27.0 of words are in the 2000 most common words
    39.4 of words are in the 5000 most common words
    47.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Piarres I - 9
    Total number of words is 2696
    Total number of unique words is 1275
    34.4 of words are in the 2000 most common words
    48.0 of words are in the 5000 most common words
    55.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.