Piarres I - 8
Eta gero, itxindu lodi batzu Jon Doni Joaneren
suan harturik, Thomas, Piarres eta Gantxume
joan ziren, itxindu heien landa eta mahastietara
besagainka arthikitzera, kurutzearen seinale bat
bezala airean egiten zutela, hek botatzean...
Jainkoak eta haren zerbitzari handi Jon Doni Joanek begira zetzatela Oihanaldeko kanpoak eta
jendeak oro!
Eta orai, orotan, garbiketan ari ziren, xokomoko guzien xuritzen, eta kanpoko jauntzia ere
berritzen zioten asko etxeeri.
Jon Doni Petri bezperan, oilo eta oilasko
gutiago zabilan baratze eta iphularretan, biphildurik xuri eta gorri, luze luzea, kukurustak dilindan emanak zirelakotz mahain gainean. Han
hemenka, oilategi batzu hustu ere zituzten...
axeriek. Zirikolatzeko axeriak othe ziren? Ala, bi
zangoekilako bertze axeri batzu, hek ere, oilo,
oilasko edo bardin oilar zonbeit gabe, Jon Doni
Petrietan egon nahi ez zirenak? Hori zakiena ixilik egon zen Senperen; eta diote, azken judizioko
egunean, ebastaileak eta galtzaileak elgarretaratuko direlarik, asko oilo eta oilasko senpertar
hegaldaka ikusiko direla han, ohoinen aztaparretarik beren jabeenganat lorietan gaki!... Ai,
Maria, ez zaitan goxo izanen! Ez alaxede!...
Zapartaka ezkilak bezperan arizanik, —atabal eta turruta—Ganix eta haren lagunek karrika
guzia airean arratsean emanik, igande goizean,
lehen igandea ere zelakotz eta Eskual-Herrian
bakarrik hola ikusten ohi den bezala, Senpereko
gazteria, kurutzea bulhar-gainean, hurbildu zen
mahain saindura. Arratsaldean dantza-lothu zikinetarik urrun, jokoan, musean, errabotean,
kanta errepiketan, fandango arinetan deskantsatuko ziren gazteak, han ziren, goizean, aldare
aintzinera, beren Jainkoa hartu beharrez, ihurtzuri-azantz batean selauruetarik jautsiak.
Eta Piarres eta haren lagunak zinez eder
ziren tenore hartan.
Elizatik atheratzean, atabal parrapata baten
ondotik kadira baten gainera igana, han zuten
Xantiago, herriko muthila, goratik erraiten ziozkatela hiru egun hetako pilota partidak. Eta haro
handi batean ohildu ziren han zirenak oro.
Meza-Nausia gero, berantxago, pinpirinan
aphaindu eliza ederrean, hiru aphezekilako
meza-nausi xoragarria. Auzo herrietarikako erretor jaun batek handizki goretsi zioten beren
Patroina. Eta, aldarearen gainean, argien erdian,
Dabit ihiztariak aiphatu bizar nasai eta legunean,
hirri maite bat bazuen Jon Doni Petrik bere herritarrentzat, errepiketan haek hasi zitzaizkolarik:
O Jon Doni Petri,
Beha guri!
Othoitzean ari,
Gaude zuri.
***
Zeruan hoin handi zarena,
O Senpereko Patroina,
Izan zazkigu ona,
Maita zazu Eskualduna!...
Jaun bikarioa eskearen egiten ari zen, pazote
bat bezen xut, hirri bat ordainduz sos bat emaiten zionari, milesker zorrotz bat aldiz, bi eskuetan kokotsa sarturik, bizkarrez egoiten zitzaionari. Ez zen gero jostetarik harekin!...
Eta, Anjelus ozen bat zeruraino igorririk,
athera ziren guziak, bazoazila batzu hameketako
poxi baten egitera, bertzeak etxera berehala.
Eta, hiru egunez athertu behar ez zen Manesa
hasia zen jada, para, para, para, haurrez leherra
ban baitzuen berehala inguruan.
Arbola azpietan, buhame batek lerro lerro
botoila zonbeit emanik, gazte koxkorro batzu ari
ziren botoila heieri zurezko erheztun batzu sartu
beharrez... Eta, holaxet, begien hesteko artean,
bizpahiru libera sartu ziozkaten... buhameari
bere moltsa luzean.
***
Bazkari ederra zuten Oihanaldean, Gaxuxa,
Marie, auzoko emazteki bat lagun, lehenbiziko
meza entzunik, ongixko bermatuak ziren goiz
hartan guzian. Ezkaratz handian, mahain eder
bat plantatua zen hantxet. Mahain haren gainean xuri xuria, marra urdin batzuekin, hedatua
zen, etxean irunik, Iñazio ehaileak eho dafaila
handia, gauazko izar-ihintzean xuritu dafaila.
Mahainaren inguruan, Thomasen bi aldean
eta hari parrez-par eman ziren bazkaltiarrak,
hemen gizonak, han emaztekiak, osaba, matanta, aitaxi, amatxiak, itiki eta handi, bizpahiru
ahaide-aralde; Oihanaldekoak azken buruan
emanak ziren oro, lanean ari zirenez bertzeak.
Gaxuxa hura, Eskual-Herriko bethiko moldeak
hola nahi ere duen bezala, xutik han zabilan,
orori begia zadukala, etxekandre zabal eta maitea egiazki.
Mahainerat, kaldan oraino, ekarri ziren
Mariek salda begiduna, hori horia, etxeko oilo
ederrenek joritu salda. Nekatzaileak maltxur
maltxurra erraiten obi du halako saldaz, dela
«aphez-salda»... Lehenago, behar bada... Orai,
aspalditto huntan, badugu uste, eltzekaria maizago derabilkan aphezak, ezenez oilo-salda.
Kurutzearen seinalea orok eginik, ixil ixila,
bezperan erre etxeogi mamitsua eskuan, ufaka
jan zuten beraz salda gizena, bihotza atxeman
baitzioten orori. Oihanaldeko arnotik gero, zorro
handiko pitxer-botoila beltz batzuetarik bethe
ziren basoak. Hustu ere ziren batik zalukala.
Hazpandar batek, omen, baitzion egun batez,
bere baso-barneko azken azken xorta hurrupatu
arte ez zuela sumatzen lehen lehenbiziko xorta,
hertzea luzexko hazpandarrek izanez, badut
uste Oihanaldeko bazkaltiarrek hazpandarren ite
bazuten egun hartan. Ezen, basoak maiz aski
hustuak ziren mahainaren gainean. Bainan laster bethetzen ziren hala hala.
Oro betan mintzo ziren orai ezkaratzean,
etxe-arno urhezkoak trenpuan goxoki berehala
emanak.
Salda begidunaren ondotik, ethorri ziren oilo
gizenak, axaleraino gauza hoberenez orratuak,
hari xuria zapartatazteko heinean hanpatuak.
Tomate gorria bazen tira, nahi zuenarendako.
Barnea kilikatu nahi zuela, agertu zen xaalki sal-
tsa bat hauta, ogi-zerrak eta erhi-muthurrak oro
bardin ontzen zituela, Napoleon Handiari lehen
bezala.
Errakia gero: oilaxko pullit pullit batzu, zangoak goiti kurumilkatuak, untzi luxean; xikiro
azpia ondarrean, Thomasek, kanit handi batekin,
xerraka xerraka, ezpainak mehatuz pikatzen baitzuen, eta kanit muthurrarekin emaiten ilhar zuri
eder baten gainean.
Eta bazen haro eskaratz handian! Ganixek
maiz xutitzea zuen pitxer borobilaren berriz bethetzeko. Oseba Beñat, athorra paparoa idekirik,
zikiro hexur bat eskuan, kantuz hasia zen:
Nik badakit, zaharragoek erranik,
Arno onak ez duela parerik!
Orai ere balin banu hartarik,
Edan niro basoa betherik!
Eta guziek errepikatzen zioten, hire, lau
bozetan:
Orai ere balin banu hartarik,
Edan niro basoa betherik!…
Esne-opila gainerateko esneki goxoarekin,
pastiza begietarik eta... ahotik ezin utzia mahainean agertu zirelarik, Gantxumeren, Frantxaren,
Xanetaren eta bertze haurren loria! Jan ahala
jan... ari ziren, zati eder bat esku bakotxean,
pozi alimalea ahoan. Mahai inguruan, paper xuri
batzu, mokanes garbi xuri batzu ere pulliki pulliki xabaldu ziren. Bazkaltiarrak orhoit ziren beren
etxeetan utzi haurttikiez eta... handiez ere orobat; eta Oihanaldeko orhoitzapena bazeramaten
pastiz ederretik.
Kafe beltx beroaren eta pattanttun garratxaren aintzinean pipa eta pipa ari ziren gizonak.
Berorik, urririk eta jarririk, han zuten edari
goxoa. Eta kantuz oro berriz hasiak dira, egundaino bezala:
Uso xuria, errazu,
Nora joaiten zira zu?
Espainiako bortuak oro
Elhurrez betheak ditutzu...
Gaurko zure ostatu
Gure etxean baduzu,
Gure etxean baduzu!...
—Hots, Mañifikateko bederen behar diaguk
elizzarat, Jon Doni Petri egunean. Mus partida
bat beraz berehala, gu, aita-semeak, aitatxi-osaben kontra. Bazaiztea?... Marie, kenatzu puska
hauk mahain gainetik, eta kartak hunarat, berehala!
Eta musean hari ziren, Thomas eta Piarres
alde batetik, aitatxi eta osoba bertzetik. Haurrak
jauzteka atheratu ziren kanporat, aitatxi-amatxiek eman sosekin jostatu beharrez, sos hek
eltze-itsu gorrietan eman baino lehen. Bazkaltiar
emaztekiak jarri ziren aldiz supazterrean.
Bezperak ondoan, mundua bildu zen errabotearen inguruan. Leoniz eta Puxant ari ziren Dongaitz bi anaien kontra. Partida bat ezin gehiago
ederra. Behaxtegi eta bertzetik han ziren, bethi
bezala beren urruñar pilotarien alde diruz hanpaturik ethorriak. Diru gehiagorekin oraino itzuli
behar ziren etxerat, ezen bost kintzez joan zuten
dongaitztiarrek...
Partida bururatu orduko, harhesiaren gainean xutik, bi gizon eman ziren kantu errepike-
tan: Ganix eta Matxin persuka. Eta, berehala jendea trumilka bildu zitzaioten aldera, loria bat
begietan.
Jaun merak hitz bat gora gora erranik, kapelua eskuan, boz goxo batean, jadanik hasia zen
Ganix:
Jaunak, hean guziak gure aditzera,
Eskualdunak koblaka hemen entzutera...
Jaun Merak hola nahiz, noa erraitera
Arnoa baino hobe nola zautan Ura.
Esku zarta zonbeit aditu ziren, Ganixen
goresteko, eta Ganix, beltxaran bere ile eta muztatxen azpian, handi handia itzuli zen Matxinen
aldera.
Ttiki ttikia, ile luxe eta legun batzuekin, hirri
maite bat ezpain xokoan, hirri maltzur bat begietan, kapelua bere eskuarekin murdukatzen zuela
harek ere, zalu zalua —zaluegi behar bada— tik
eta tak lothua zen Matxin Ganixen urari.
Badut uste gaur Ganix ai den jostetaka,
Arnoa baino hobe einez ur-barrika;
Hameka aldiz Ganix Matxinek badauka
Senperen ikusirik arnoan ithoka.
Hango hirriak orduan, eta esku zartak; Matxinek bere persua akabatu ere gabe, halako zerbeit bazuten asmaturik han zirenek orok. Eta
beha zauden bakarrik, nola koblariak bururatuko
zuen eta zer tankakoarekin, guziek buruan birilkatzen zuten gogoeta. Begiak ñir ñir atseginez
argituak, azken azken liztafin sista igurikatzen
zuten, laugarren phondu bakotxean. Eta Ganix
eta Matxin zinez hazkar ziren hortan, Ganixek
hobekixago zeramala solasa, gehixago ere bazakielakotz behar bada; bainan edo zein sail har
zezala, gainean berehala zuen Matxin, bere asmu
xorrotxarekin. Biba Ganix, biba Matxin! Eta zinez,
pilota partida batean bezala ez bazen, bertze
hainbertze bederen loriatua zagon hango jendea.
GANIXEK
Baditake arnoa dautazun ikusi,
Jaunak egin gauzarik ez baitzaut itsusi;
Bainan gauza bat, Matxin, zuk behar onhetsi:
Bathaioko uretan ginela ikuzi.
MATXINEK
Bathaioan, hala ela, ura baliatu,
Baliatzen oraino, Jaunak nahi baitu...
Bainan, Gorphutz Sainduan, hark ura baztertu,
Eta katitz barnerat arnoa hedatu.
GANIXEK
Jainko horrek munduan lurrak egin diiu,
Ibar zelaiak ere non nahi moldatu,
Ahutaraka aldiz mendiak altxatu...
Hiru aldiz gehiago urak tuo largatu.
MATXINEK
Ur sobera edanik, uhalde handian,
Itho ziren jendeak mundu zabalean;
Noe zen bakarrikan salbatu untzian...
Aihena landatzeko bere mahastian.
GANIXEK
Oxala behin ere ezpalu landatu!
Lehen lehen aldian, bera zen moxkortu;
Bere haurretarik bat aitaz zen trufatu,
Aita harek baitzuen han madarikatu.
MATXINEK
Emagun soberaxko’ta jakin gabean,
Noek edan zuela egarri batean;
Bainan, negurriz norbeit jokatzen denean,
Deus hoberik othe da lur hunen gainean?
GANIXEK
Arnoarekin ez da saldarik moldatzen,
Ez eta boketarik sekulan xuritzen;
Arnoarekin ez eta errota ibiltzen,
Ez eta portuetan untzirikan sartzen.
MATXINEK
Saldaren ondotikan ura edanazu...
Indar guttiren jabe izanen zira zu,
Boketatik sekulan eginen ez duzu,
Untziak portuetan galduren ditutzu.
GANIXEK
Arno higuin hortarik gizonen-hiltzeak,
Erreka zola jorik, etxeen galtzeak,
Aharra gaixtoenak, galbide guziak,
Emazte-haur gaixoen nigarrez-hartzeak.
MATXINEK
Arnoak egin mina arnoak sendatzen,
Zure emazte hoier nigarrak xukatzen...
Gaixto egarrituak du gizona hiltzen,
Gizon moxkorra aldiz kantaz duzu artzen.
GANIXEK
Ez duzu ukaturen, idorte handitan
Uria goxo dela gure alhorretan;
Urik gabe ez laite deusik mahastitan;
Ura galdegin beraz, zuhaurren onetan!
MATXINEK
Urik aski bederen zauku atheratzen,
Ilhabethe osoak ezpaitzau athertzen!
Uriak ez bezala iguzkiak ontzen...
Dena urhe arnoa baitauku ezartzen.
GANIXEK
Erranen duzu ere, arnoak eria
Laster pixkorturikan duela zarria...
Urean’ta arnoan, behar negurria...
Ez othe zautzu hori gauza ageria?
MATXINEK
Eskuak beraz, Ganix, gu biek elgarri!
Aithormen’man dezagun Jainko handiari;
Zuk ura arnoari, arnoa nik urari,
Eta biek elgarren osagarriari!...».
Orduan, orduan, esku zartak eta alde orotarik! Bi koblarieri beira gaxura edaten egonik, jendea, noizpeit, solas-burrunba batean barreiatu
zen, aditu gauza pullitez gogoa oraino hartua.
Sari bat ederra eskuratu zuten persulari maiteek, eta biak bazoazin orai, hango gizonen
artean, edozein bi senpertarren idurikoak bilhakatuak.
***
Manesa ari zen, inguru inguru, bere xingola,
xahar-berriak firurikatuz, zilhar eta urhe, mirail
eta girgilleria. Zurezko zaldi, asto, elefant eta
bertze alimale batzuen gainean, sorgin-karrosa
batzuen barnean, hirri eta hirri, bira-bira iragaiten ari, ikusten ziren haur ttiki batzu, eta ere...
haur handiago batzu, ahalketuak pitta bat, panpina josteta hartan mota guzietako paper txar
batzu elgarri botaka hala deskantsatzeaz.
Piarresek begian aintzinean ez zezaken ikus
josteta ergel hoi, eta zinez urrikari zituen, hiru
egunez, goizeko oren bat arte, musika zirin-zirin
hura karrikan pairatu behar zutenak.
Urrunago joanik, inguru bat egin zuen beraz
plazan, baso bat hustu soldadogoako bidartar
adixkide batekin, eta, gero bere lagunekin joan
zen Dominixe Mundutegikoaren etxean afaltzera.
***
Astelehen goizean, berant-aire atzarri zen
Piarres, iguzkia gora jada zelarik.
Thomas eta biak, joan ziren, eskualdun ohidura zaharrak nahi duen bezala, herriko hilentzat phesta-biharamunean emaiten den meza
nausirat. Hil eta bizi, herri guziaren phesiak izaiten ziren Jon Doni Petriak, eta Oihanaldean sobera atxikiak ziren beren hilen, holako egun batean
hek ahanzteko.
Mezatik lekora, jende gaitza bildu zen berriz
ere plazara. Plaza hetsia zer den ez dakite oinon
Senperen. Gizonak ziren oro kasik. Neskatxa
gazte zonbeitez bertze emaztekirik ez zen han
ageri, arras guti baizik; salda begidunaren moldatzeak sobera lan emaiten zioten beren etxeetan. Eta hirixka batzuetatik kanpo (sehiak han
gehiago ere badituztelakotz), hola bide da
Eskual-Herrian, goizarekin jokatzen diren partidetan. Urtheak ditu, ez dutela pilotariek beren
soinekorik atxikitzerat eman andere gazte hetarik bati. Beren lagun bat aski zaiote lan horrentzat. Bertzerik diotenak... Kaskoinak dire eta ez
eskualdunak.
Iguzki guti begietan Senpereko plaza ederrean, goizeko hamekak eta erdietan; bainan,
itzal ere arras guti, pilotariek bederen. Izerdi
uharretan ari ziren beraz Piarres eta haren bi
lagun senpertarrak, hiru azkaindarren kontra,
urhatsez urhats, kintzez kintze, elgarren bethekoak.
Piarresek bizkitartean hiruzpalau saka bihurri
eginik, gaina hartzera zoazin senpertarrak, eta
eraiki zen han oihu, eraiki zen trebes! Musikariek
Uso xuriaren airea eman zuten hek ere, Piarresen goresteko. «Hogoitabortz eta hogoitabat,
berrogoita bortzetara».
—Emak hor, Piarres! Hogoi libera hamarri!...
Ehun libera hiruetan hogoiri!...
Bet-betan, Piarresek pilota bat besogainetik
leherrarazi hain xuxen zueneko, hamabi orenek
jo zuten, eta berehala gero, Anjelus ezti ezti bat
jautsi zen ezkiladorretik. Eta han zirenek orok —
eskualdunak ez ziren arrotz gaizki-ikasi batzuez
bertze guziek— pilotariek lehen lehenik, kapelua
khendurik, beren bethiko othoitz maitea egin
zuten.
Eta berriz lothu ziren pilotari, errabia gorrian:
Kondatzen ohi baita, lehenagoko denboretan,
Senperen salda plazarat ekarrarazi zutela pilotariek, eta salda han jan zutela plazaren erdian,
beldurtzeko zen, aldi hartan oraino, holako zerbeit ikusiren zela. Ezin trenkatuzko kintzeak
bazoazin, luzatuz, luzatuz...
Bainan, ez; oren bat irian, Piarresek erhautsi
zituen azkaindarrak eta hogoita hemeretzitan
utzi berak berrogoita bortzgarren kintzea beretzen zuela.
Saldari buruz joan ziren orduan guziak,
buruak aphal eta mina sabelean batzu, xoratuak
bertzeak.
***
Arratsaldean eta biharamunean oraino, partida ederrak ikusi ziren errabotean; eta, ehunka
plazarat, sekulan unhatu gabe, ethorririk, erakutsi zuten Senpereko eta auzo-herrietako eskualdunek, pilotarik gabeko phesta ederrenari begitarte guti eginen diotela bethi Eskual-herrietan.
Baionatik ethorri musikariak ari ziren orai,
karrika buru batean, dantza-lothu kaskoin
batzuetan jendea arrarazi beharrez. Gizon adinetako bihi bat ez zen ageri han gaindi. Eta, herriko neska-muthil bakhar batzuez kanpo, auzoherrietarik eskapatu xangarin zonbeitez landa,
gazteek ere nahiago zuten plazari behako bat
eman eta, harat hunat besoz beso itzuli bat edo
bertze egin ondoan, elgarrekin ongi deskantsatu
ostatu barnetan, ostatu aintzinean. Musean,
kantu-errepiketan, bardin zozokeria maite
batzuetan ari ziren, elgarri koplaka. Eta Aranaz-
etik eta Santa-Grazi arterainoko kantu mota
guziak entzuten ziren han, bizpahiru orenez.
Plazako itzuliaren egitean, berak nahi ere
gabe, ohartu zen Piarres, Lizartzako Goañarik ez
zela han gaindi nehun ageri. Eta berehala orhoiturik, gogoratu zitzaion, bere lagunekin, eskoletxe girixtinoan zitekela. Herriko jende gisakoenak han ziren ezen, Harretxean, Zubietako
Debrua zelako antzerki edo komedia pullit pullit
baten ikusten, hirri gozorik eta esku-zarta onik
entzuten baitzen barne hartarik atheratzen.
Eta hola nahiago zuen Piarresek, berak ere ez
zakiela zertako...
Arratsean gero, astelehen hartan eta biharamunean hala hala, afal ondoan, bazen oraino
zalaparta karrikan. Senpertar gazteak, eskualdun egiazko zirelakotz ere, hiritar dantza arinetan baino gehiago loriatzen ziren —beharrik—
fandango eta fandangilloetan. Zangoak ez jakin
non finka, emazteki batzu bezala nardaturik
artzeko orde, nahiago zuten, erhiekin zartaka,
oinak arin arin altxatuz, hatsak eta oro joan arte,
tokiaren gainean, zume batzu bezen zalu itzulikan ari.
Arin, arin! Eta fandango bat, sekulako erhautsean bururatu orduko, bertze bati lotzen ziren,
eta bardin hari berari: «Berriz, berriz!». Xuberotarrak dantzariak direla... bai eta alafetako senpertar belhaun-buru handiak ere!... Piarres ari
zen, ari, mundu huntan egin ahala, goizean edo
bezperan partida neke batean lehertua izan ez
balitz bezala.
Bainan gazteez bertzerik ere bazabilan han
jauzika. Gizon adineko zonbeit ari ziren hek ere,
lehen izanik, orai ez ditekela... ahantzirik. Hetarik bat, gizon ederra, kara onekoa, ikustekoa zen
egiazki, molde pullitenean bira eta bira gozoki.
Eta erran zioten Piarresi, zonbeit urthe lehenago,
dantza jauzietan, lapurtar, xuberotar, bidarraitar, xibandiar eta bertze egiazko dantza eskualdunetan behar zela ikusi xuberotar guarda
ondoa... «Ala Jin...! bai!».
Eta dolu zuen Piarresek, eskualdun dantza
maite hek zeren ez ziren gehiago ikusten Senperen, Xuberoko eta Garaziko herrietan oraino
bezala, musikariek aire hek ez jakinez, edo gazte
senpertarrek hek ez ikasirik.
***
Arratsean, ongi berantu ere gabe, Oihanaldean Piarres sartu zelarik, aita atxeman zuen,
aitatxi osabeekin solasean ari. Eta, ohartu zen
muthil gaztea, karrikako alegrantziaz bertzerik
bazela han sukalde hartan.
«Hor zaitugu, Piarres? Ongi egin duzu. Eta
goiz aldetat ethortzea baino pullitago da zuretzat, tenorez gaur etxeratu baitzira...
»Gauazko phestak ez dira bethi ikusi Senperen, eta ene haurrean, ez zen holakorik aiphu.
Eta hala hobe zen. Bazterzabalak ditu gure
herriak; eta, asko etxerat-itzultze, urrun urruneko etxeetarat bederen, ilhunbean, bitanazka,
daukat direla arimentzat galbide segurrak. Hala
ez duzu ikusiko ez Marie orai, ez geroan —
agian— gure Frantxa eta Xaneta».
Begitartean zain bat bakarrik mogitu era
gabe, Thomasek begietarat behatu zion orduan
Piarresi, eta gero hau erran:
«Badut uste, Lizartzan ere, Oihanaldeko bizimodu berak dituzten...
»Hots! Goazen oherat! Uli beltz bat bezala,
gogorat gaur-guzian heldu zaut, ostatuan, arratsalde huntan aditu solasa: baizik eta kazeta
egunkariak mintzo direla, han urrun, iguzkialdean, gerlabide zerbeit eraikirik balitekela...
»...Balinba holakorik ez ahal dugu gainean!...».
Eta, bertze aldietan baino maitetasun gehiagorekin behatu zion aitak semeari; eta gero,
zizelu xokoan ikare batean xutitu zen aita hura,
Piarres bere ganbaralat zoala ikustearekin:
—Jainkoak dautzula gau on, Piarres!
Eta ilhundura bat jin zitzaion muthil gazteari
bihotzera, zeren, ordu arte, bethi, harek zion
erran aitari:
—Jainkoak dautzuta gau on, aita!
XVI
Gerla! Gerla!
Biharamunean oraino, Piarresek ez zezaken
bere gogotik aldara, bezpera arratsean aitak
egin zion behatze samurra. Gerla? Gerla, iguzki
aldean zeren bethi bazituzten beren arteko eztabadak? Eztabada horiek zer zitzaizkoten frantseseri, Frantzian eskualduneri, eta Eskual-Herrian
senpertarreri? Beren arteko makurrak beren
artean xuxent zitzatela, eta deskantsuan utz
deskantsuan bizi nahi zutenak!...
Eta Piarres, bere grinak lan zerbeiten gainera
hustu beharrez, kopeta zimur athera zen Oihanaldetik, haizkora bat eskuan.
Main xuxen, inthari gora, bere makilaren gainean plegaturik heldu, agertu zen Azkenbordako
Maria xaharra. Maiz aski entzuna zion Piarresek:
«Oilaskoz ase, ala arthoz ase, asea zela bethi...
ase». Bainan, Phesta biharamun hartan, arthoaz
bertzerik igurikatzen zuken, beroaren bero, hala
izerditan Oihanaldeko kaskorat hupatzeko. Ez
bide zen burutik maingu gure Maria.
Hainbertze gogoeta ilhunen artetik, hirria jali
zitzaion beraz berehala Piarresi, erdi-burlan
oihuka hasi baitzitzaion atso zaharrari: «Eup!
Maria? Oihanaldeko kaskoaren aldi dugu holetan. Ontsa, ontsa. Ortzirale sainduz baino usain
hobea usnatua dukezu hemen gaindi, Eliza-Phesta biharamunean... Eta, zer berri da behere hortan? Zer diote kazeta egunkari horiek irakurtzen
dituzten aizinatuek?
—Nik ez zakiat, Piarres, jaun horiek zer dioten
edo zer irakurtzen duten egunkarietan. Bainan,
kazetaz, bertzerik irakurturik badiat nik ene
bizian, eta lur huntako kazeta guziek erakasten
ez dituzten gauzak bazazkiak aspalditik, hi sortu
baino lehen ikasirik. Nahi duk jakin Maria zaharrak zer dion? Goxo goxorik deus ez... ilhargiaren... ingurua dena odol duk egun hartan. Odola,
odola! Espainiako errege zena hil izan zelarik
orai hogoita hamar bat urthe, hola hola gorritu
zuan ilhargia eta odolztatu. Orain ere, errege-hiltze eta gerla, holako zerbeit ikusi behar diagu...
—Bakea emazu, emaztekia!...
—Ez bakea, ez, Piarres, bainan bai gerla... Eta
gero, bazakiat zer diotan. Zumabian ikusiak
ditiat, barda oraino azkenik, sekulako bultoak...
Argi handi batzu hala hala. Ah!.. Piarres, Piarres,
ez zakiat, bainan badiat uste hire meza hura ez
dugun bulta batez oraino ikusiko...».
Eta, hinkili hankala, mottoa daldaratuz, bere
buruarekin gora gora erasiaka, urrundu zen
Maria...
—Atso tzarra eta ez bertzea!... Horiek solasak
erraiteko! Bihotz-altxagarriak egiazki!...
Eta saingaka, hulubiaka Xuriko Oihanaldean
ari zelarik Maria zaharrar edo bezperako ilhargi
gorriari, Piarres, bere haizkora handia zangoetan, soldado-gudulari bat iduri zuela jadanik, xut
xuta gelditua zagon hantxet, ipular-buruan,
keeta handiaren aldean.
Ez zen bada buru ahul eta ttutta hetarik. Sinhesten duteko egiak bazitzaizkon aski, bertzerik
nola-nahizka iretsteko. Bainan, futxo, tenore hartan, gerlarik baizen ez aiphu bazter orotan!...
***
Bizpahirur aste iragan ziren holaxet. Ogiak
oro ederki sartu zituzten herrian. Ahapetik, aphal
aphala oraino, eta holako beldur batekin bezala,
bainan gerlaz bertze solasik ez zuten beraz
aitak, Maria zaharrak, kazeta guziek! Hainbertzenarekin, berria hedatu zen, Otrixiako jaun
handi bat, errege seme bat hil zutela han nonbeit, Zerbian!... Bainan, zer zoakoten hortarik
oraino Frantziari, Eskual-Herriari?
Eta bizkitartean, bethiko Alemania higuina
hor balitz, kataska horien gibelean, guzien akulatzaile? Joan behartzen balin bazitzaion? Herritik urrundu behar balin bazuen harek ere, eta
gerlara joaiteko, amets bati bezala ordu arte,
urrundik eta airera baizik behatu nahi ez zion
gerlara? Gerlak izan zitezken beraz gure mendean oraino? Gizonak joan zitezken gizonen hiltzera, ihiztariak ihiziaren garbitzera bezala?
Asma ere zitekela gehiago holakorik!
Eta, hala hala, gerlak izan ziren lehenago,
bethitik eta bethi... Berek nahi ala ez, gainean
dituzten gaitzak oro ez askiz, gizona lotzen bethi
gizonari, otsoa otsoari, diotenaz, lotzen ez zaiolarik!...
Egun batez, Oihanaldeko kaskotik beha
zagon beraz Piarres, herri maitea han zuela,
oinetan.
Elizari hurbil, doi doia xutik egoki, ikusten
zuen jauregi zaharra, alderdi orotarik zilokatua
eta xirak ehortzia, kolperik baizen ez baitzuen
erakustekorik, eta kolpe hek, orduan, nahiago
baitzituen kukuturik.
Han ere gudulariak iragan lehenagoko aitoren-semeen denboretan, eta berrikiago, Senpereko sabel-gorrien eta Urtubiako sabelxurien
egunetan!
Duela ehun urthe, Wellington han iragana,
Senperen, bere angles, español eta portugesekin, Soult marexalaren ondotik. Amotzeko
zubian, Tontolokobordako mazeletan, Santa Barbarako muthurrean, hurbilago oraino Aantzenbordako kurutzearen ondoan, etsaiarekin borrokan arizan frantsesak! Serresen, Fausuko oihanean, Helbarrongo Olha inguruan, hortxet Muxkoenbordako patarrean, pentotak oraino izaki,
orduko gudulariek altxatuak! Arbona, Arrangoitze, Basusarri, Milafranga, Mugerre, Baionako
inguruak, oro kanoi-pezek irauli orduan eta
uzkaili! Eta han, urrun, Ursuiko mendiaren hegaletan, Harispe jeneral eskualduna, Heletako kaskoetan, borrokan iragan Donapaleurat buruz,
etsaiaren aintzinean ihesi...
Holakorik bederen ez da aldi huntan ikusiko?... Kanore du!... Eta bertzalde, gerlarik nork
nahi zuen Frantzian? Nondik behar zen beraz
gerlarik?
Piarresi halere ez zitzaion bihotza osoki sosegatzen, eta, bere buruarekin erasiaka urrundu
zen handik. Ogi-jotzea zuten larunbatean, eta
maxinarentzat egur xehatzea zuen muthil gazteak. Haizkora-phikoa xuxen zeraman Piarresek
goiz hartan! Egur idor hek bezala, puskatu ahal
izan balitu bederen otrixianoak oro!...
***
Hiru edo lau egun iragan ziren berriz oraino.
Kominione handia behar zen, lehenbiziko igandean berean, eta, herriko elizan, Othazehe jaun
misionesta ari zen, Senpereko ehun bat nexka
eta muthiko phesta hunkigarri hartarat moldatu
beharrez. Lizartzako haur bat Erretreta hari
jarraikitzen ere baitzen, harek ekarri zuen berria,
erretor bikarioak ilhun eta kexu ikusten zirela,
eta haurreri maiz galdatzen ziotela othoitz bat
egin zezaten frantses herriarentzat!...
Ortzirale arratsean gero, berantean, indarka
eta lauzkatuz, Amotzetik ekarri zen ogi-jotzeko
maxina handia, eta Oihanaldean, destenorean
oraino, ari ziren biharamuneko puska guzien
moldatzen. Gaxuxak, Mariek, ez zuten nahi deus
erraitekorik izan zezaten Oihanaldeko langileek.
Bainan, bertze urtheetan halako loriarekin egiten zen lanari, ixil ixila kasik lothu ziren, eta
gogoa han nunbeit urrun.
Thomasek, Piarresek, to tuntik ezin egin
zuten, eta, larunbat goizean, ohearen gainean jo
harat eta hunarat luzaz egon ondoan, oilarra
kantuz hasi orduko, jaikiak ziren biak.
Xixtu luze luze bat entzunik, langileak heldu
ziren bizkitartean. Bainan, maxinan zerbeit makhur berehala gerthaturik, goizaren erditsutan
bakarrik lothu ziren lanari. Beharrik ez zuten ere
sobera ernatzerik bigarren ogi-jotzerik ez izanez
egun hartan. Ahamen bat jan zuten beraz orok,
denbora iragan, aztaparren xorroxteko bezaIa.
Ezti eztia lehenik, eta gero burrunbaka, hasi
zen suzko maxina, eta berehala, Oihanaldean
altxatu zen laborariak hain maite duen bethiko
haro gozoa. Etxe ondoan erleak harrot ziren eta
laster gero sosegatu, berena ere baino maiteagoko lana Oihanaldeko kofoin handian ezaguturik. Xixtuka iñarak hasi ziren eta alderdi guzietarat inguruka.
Maxinaren berotzaile, athorra mahunketan,
Xoilo ari zen, Afrikako moro beltz bat iduri zuela
jadanik, maxinaren xuxentzen zikindua. Eta,
lehenago Phesta-Berrietan atabal jotzen bezen
deskantsuan ari zen, Xixtuk haren aldean pikatzen ziozkan egurrak labe gorrian sar eta sar,
uhal bat hementxet xuxen, olio xorta bat hantxet eman.
Selaurutik, tranpatik artiki maltxo-ezpaleri
estekaren pikatzen, erne ernea ari zen aldiz
Felix, manexek harrotzen zituela gero hek, berehala.
Matxin eta Xabatene, apheza aldarean bezen
xut, ezpal heien sartzen ari ziren, begiak argi,
eskuak zalhu.
Bere sardi-furtxa eskuan, debru bat iduri
zuen Gaxienek lasto aldaratzen.
Ganix, Pierre, Loran, gazteenak, hirriz eta lasterka lehenik, maltsokiago gero, lastoaren
garreiuan ari ziren; eta lehenbiziko meta-lastoa