Piarres I - 6
eta mokoraino harrotua, kantuz eman zen, bere
goizeko othoitza senpertar fededunekin egin
beharrez.
Bidexka mehar mehar bati gora, othaska
horitu batzuen artetik, kaskorat heltzen ari zen
orai Pettan, xuri eta gorri aldean zituen bi bea-
ttarrekin. Eta, beren arrosarioak bethi eskuan,
buru-has bethi iguzki minaren azpian urhats ezti
gozo batean, kantuz heldu ziren gizonak, den
mendrenik hatsantuak ere ez baitziren: Onmnes
Sancti et Sanctae Dei, intercedite pro nobis!
Huna orai Larreko Gurutze ederra, mahain
ttiki bat aldare bat bezala aintzinean emana,
dena lore, dena hostaila ferde, bi besoak zabal
zabala, proesioneko jendea eta heien gibelean
hedatzen den herri guzia maiteki besarkatu nahi
balu bezala. Kurutzearen erdi erdian, Jesusen
orde, kurutzefika bat emana da, mahainaren gainean, xirio benedikatu batzuen artean, Ama-Birjina xuri xuri bat, lore-untzi pullitenak. Alde
aldean kadira bat, marra urdin batzuekilako lonjera xuri bat, bere litsak dilindan; oihalaren gainean, molde ederreko untzi hori handi bat,
guziek, harat heltzean, ur benedikatu xorta bat
han hartzen baitute arhi-muthurretan, kurutzearen seinale nasai baten egiteko.
Eta horra non diren oro mendi-kaskoaren gainean bilduak, kurutzeko hurbil hurbila, eskuinetik gizonak, ezkerretik emaztekiak, aphezak
kurutze haren aintzinean; herritik proesioneari
beha zaudenek erranen baitzuten kurutze handi
hura jende heien guzien gainean landatua zela:
Oi kurutzea, oi kurutzea,
Kurutze saindu maitea!...
Eta eskualdun kantu zaharra, hantuz eta
zabalduz ere hedatu zen bortu heien gainera,
herri guziaren, Eskual-herri guziaren amodioa
eskaintzen ziola, bertze mendi-kasko baten gainean, besoak zabalik, guretzat hil izan zen Jainko-Gizonari. Mendirik ez zen egun karraskatzen;
kalbarioko ilhunbe izigarririk ez zen jautsi Larreko Gurutzearen gainerat. Larruneko harri ilhunetarik altxatu ziren bakarrik lau edo bost arrano
handi, inguru eta inguru zeru gorenean eman
zirenak, herri bat othoitzean ari ikusteko bezala...
A fulgure et tenpestate!
Erremu hostoa eskuan, herriaren lau alderdietarat ur benedikatuaren hedatzen ari da
apheza; eta hango jende guziak, belhauniko
emanik, boz batean, boz ilhun eta hazkar batean
ihardesten dio:
Libera nos Domine!
Kurutzea eskuraturik, kurutze harekin Senpere guzia inguratu eta besarkatu nahi balu bezala, aphezak egin ditu lau kurutze handi uhartzearen gainerat:
Ut fructus terrae dare et conservare
digneris...
Te rogamus, audi nos...
***
Oro xutitu ziren orduan, eta, bazoazin jada,
zoin bere alde. Emaztekiak jarri ziren sorro
motzaren gainean, beren xokolat mutturraren
jateko; bonbona eta oñ-oña bixiño hetarik ere
baitzituzten ekarririk, hirriz elgarri eskainka ari
ziren. Haurrak, jauzteka othe lilituen gainetik,
nihon ez zagozken. Gizonak, xutik, multzoka
emanak, beren zigarrottoen erretzen ari ziren,
sasoinaz errenkuratuak, arratsaldean berean
eginen zuten lanaz mintzo. Piarresi oihu egin zioten hetatik zonbeitek: kitzikatu ere zuten maiteki aintzineko igandean galdu pilota partida
batez.
Kurutzearen aldean —eskualdun etxekandre
hoberenen bethiko moldean xutik egoki hek
ere— kurutze haren aphaintzaleak, beren mantelinak buruan, eskuak muntto munttoa bilduak,
Kalbarioko emazteki sainduak iduri, aldarearen
zain hantxet zauden, hirri maite bat ezpainetan.
Urguritar zonbeit gizon, ohidura zaharrenak
hala nahi ere zuen bezala, herabe herabeak hurbildu zitzaizkoten, erretor, bikarioekin; Pettan,
Paxkal gaizoa, Josep eta beattarrak ondotik.
Edari ontto bat agertu zen orduan, kurutzearen
aphaintzaleek mendi-kasko hartarat bethi bezala ekarririk; bixkotxa idor zonbeit ere hala hala,
untzi xuri batean lerroka emanak. Eskual-Herriko
asko tokietan liranja, katalinbrox eta bildotxak
bezala, pokadu ttiki hoi eskaintzen ohi zen bethitik Senperen, proesionetako kurutzeen aldean.
Kurutze aphaintzaleak laudatu zituen jaun
erretorak beren lana hain maiteki eginik, eta orai
kanpo ederrari beha zauden guziak. Bixtak ereman ahala urrun, ageri ziren: itsasoa urdin urdina, zelaiak lanhoz hartuak, Baiona-aldeko bixkar-muthurrak, Bokaleko suak, Katedraleko
orratz xuriak, Miarritzeko argi-dorrea, Gethari,
Bidarte, Donianeko ondarroa, Santa Barbara,
Arta, Ziburuko etxeak gero, Bordagain, Sokorri
eta Urruña eta Zubernoako etxe xuriak. Baigura
menditik eta Larrunerat, mendiak heldu ziren,
bortuko alimale handi batzu bezala elgarri gainka. Atsulai hegalean, xuri xuria ezagun zen
Arrantzeetako kapera, Lapurdi guziari begiratzen ziola. Hurbilago eta mendiaren oinetan,
Ostolapetik eta Laputsagaraia artean, bertze
Santa Barbaratik eta Espainiako mugaraino,
Senpere guzia hantxet bazoan alderdi guzietarat, bere landa, sorho eta oihanekin, kantonamendu bat bezen handi zabaldu. Eta aphezak,
gizonak, orori beha zauden, urrunean ikusten
ziren etxeeri zoin beren izenak emanez. Ibarronen harat, uli beltx bat baino gehiago ez ageri,
otomobil bat bazoan, ixil ixila lerratuz. Eta jaun
erretorari jin zitzaion gogorat, mendi gain hetarat, bortu hetarat iganen zen eskualdunari gauza
guttiño batzu idurituko zitzaizkola bathi otomobilak eta gainerateko gizonen tresna berrienak:
itzaltto batzu doi doia. Puskaz handiagoa zen
Jainkoa bortu hetan, eta bertze itzalik zuten
harek egin mendi ederrek!...
***
Bizkitartean, iguzkia bazoan bethi eta gorago
zeruan, eta herrirat itzultzeko, Amotzen gaindi
inguru handia egin behar zen oraino.
Jaun erretorak esku-zarta bat eginik, oro
berriz bildu ziren Kurutzearen ondorat. Agur bat
egin zioten oraino bihotzetik: O Crux, ave, spes
unica, eta bazoazin orai, lerroan berriz emanak,
Amotzerat buruz, haitztegi bati behera, ezker,
eskuin utziz borda xahar xahar batzu:
A fulgure et tempestate,
libera nos Domine.
Xoilotegitik laster, huna Xirripitako erreka
pullita, bere haitzekin, bere ithorrotx maiteare-
kin, haurrek hurrupa bat hartu baitzioten, han
iragaitearekin.
Martieneko errekari gora huna orai non direr
abiatuak, Tontoloari, Martiene-Xikiari hurbil, Elixamendiri lothuak. Amotzko zeinu arina bulta
hartan jada ari zen. Piarres Blankart ez zagon lo
goiz hartan!
Buxtingorriko bixkarrerat heltzean, Pettanek
eztitu zuen bere urhatsa, eta proesioneko jendeak gauzetan maiteena ikusi zuen aldi bat oraino, toki berean, bethitik ikusten ohi zen gauzetan maiteena.
Amotzko kaperatik doi doia atheratua, Manex
zaharra —urthe hartako klabera— bere kurutze
zilarreztatua eskuetan, buru-has heldu zen, Buxtingorriko intha hertsian hunat. Bethiko keeta
beraren aldean gelditua zen orai Pettan, geldituak ere oro haren gibelean. Eta Manex heldu
zen, bere urhatsean bethi. Eta huna (elgarretaratu direlarik), Amotzko kurutzeak, pitta bat trebes airean bera emanik, musu batean besarkatzen duela Senpereko kurutzea, haurrak bere
ama besarkatzen duen maitetasun berarekin...
Hainbertzenarekin, gizonak kantuz ari ziren
berriz ere:
Oi Kurutzea, oi Kurutzea,
Kurutze saindu maitea...
Eta, orduan berean, bi kurutzeak aintzin, inthari behera joan ziren oro, Santa Madalenaren
kapera zaharrean airearen benedikatzeko, sarathera bat laburra egin beharrez... Kanpotik
landa goxo zen, han, barne hartan! Amotztarrek
beren eliza maitea aphaindurik emana ere
zuten, garbi garbia, aphezeri, herritarreri ongiethorriaren egiteko. Piarres zaharra eta bethiko
Mattin ez ziren gutienik loriatuak goiz eder hartan! Santa Maria Madalena, norbeitek lehenago
xuri, gorri eta urdin ezarririk, othoitzean bethi,
han zagon, bere bortuan, bi makilekin eginikako
kurutze baten aintzinean nigarrez belhaunkatua...
Bederatziak eta erdiak irian, beren dorrean
ezkilak zapartaka ari zirela berriz ere, itzuliak
ziren eliza-nausira, azken benedizione batean
goiz hartako beilaren bururatzeko. Bi oren eta
erdi, buru-has iguzki saminaren azpian egon
ziren beraz Piarres eta haren lagunak; uri-uharren azpian bardin egonen baitziren, gain hartako Jaun Handiak erauntsiak hala igorri baliozkate...
XII
Uda-hastea
PHESTA-BERRIAK
Kallak kantuz ari ziren ogi-petik, non nahi,
elgarri hepaka, elgarren ondotik jostetan; Eriaroa zen, erre-aroa egiazki.
Belharretan hasia zen jendea, eta nolako
karraskan! bezala orotarat hegaldaka; ama gazteak hunkigarri, gizonak hazkar, lorios; neskatxak pinpirina batzu maiteak zinez beren harathunatetan; xahar zonbeit, pitta bat herrestaka
gaixoak, bainan lan unhagarri harek gaztetuak,
arratsean gero umatuak luzatuko baziren ere
ohearen gainean.
Argi-hastean eta ilhun-nabarrean bezala,
eguerdian, ezkila-dorretik heldu zitzaioten Anjelus-zeinua, aingeruaren agurra, xutik hantxet
erraiten baitzuten orok, iguzki-minari biziki ohartu gabe.
Salbatzaile Jaunaren 33 urtheen ohoretan,
hogoita hamahirugarren danda ezkila-joaleak
airerat igorri orduko, haurrek otharre batean
ekarririk, han zuten bazkaria, berho-sasi baten
aldean, sagar-ondo aphal baten azpian.
Otharrean amak ezarri oihal xuria hedatu
zuen beraz Mariek, orduantxet segatu sorroaren
gainean. Hurbildu ziren beraz langileak oro, eta
arraiki hantxet eman, lerro lerro itzalean jarririk.
—Atx hatik! Zein goxo den arbol azpi huntan!
Eta hats-hartze luze luze bat egin zuten
guziek, eta kasik guziek betan; hirriz eman baitziren, gauza horri ohartu zirenean.
Eta gopor zabal batzuetan, gainerainoko
eltzekari beroaren jaten hasi ziren ixil ixila, solasik orduan haizu ez balitz bezala.
Thomasek, azken hurrupa gopor gorritik
beretik hartuta, hirriz erran zion gero Gantxumeri:
—Gauza ona ekarri daukuk hau, Gantxume!.
—Bainan, Gantxumek, bertzerik baitzuen hatik
gogoan, ez zion deusik ihardetsi; uli-xori bat
sasian atxeman beharrez ari zen...
Eltzekaria husturik, etxe arno zoria bat khendu zioten gizonek xahako beltzari; pitarra nahiagoz pitxerretik ari ziren aldiz bertzeak.
Mihiak zalutu zitzaizkoten orduan orori, eta,
xingar zafla bat kanitaren muthurrean, solas eta
hirri maiterik bazuten gure langileek! Ilhar gizen
gizen batzuen ondotik, etxean eginikako gasnaren jaten hasi ziren, ogi xuriaren eta erhi handiaren artean zerra eder eder bat luzaturik. Gantxumek berak, uli-xoria aspaldian utzirik, hortzik
aski ez zuen jan behar zituen guzien jateko.
Su egin nahi zuen kanpoan; burrunbaka ari
ziren uliak; ttirrittak aldiz krizkolan, sasoinak
erhotuak, ogi-arthoen erdian kixkailduak. Oilar
kantu batzuetaz bertze harrabotsik ez zen batik
nehon ezagun. Ederreneko oilar bat, mundu huntan egin ahala ari zen, han, ibar muthurrean:
«Aberatsak, gu, u, u, u!», Handienekoak ihardesten baitzion berehala: «Gu ere ba, a, a, a!» —
Gaineko-Etxekoaren aldi zen gero: «Gu, ontsa, a,
a, a!». Eta Bazter-Zabalekoak errepikatzen zion
kuxean: «Gu eza, a, a, a!».. «Marraka mehe bat
azkenik, trenkatzerat doan zintzur baten marraka samina: Kak-Aphaleneko oilar hetikaren kantua: «Gu, probe, e, e, e!...».
Bainan, gero, oilarrak berak ixildu ziren, bero
handiak joak hek ere. Khe arin arin bat eraikiz
bazoan ikaran, alhor, mahasti eta sorroetarik,
irakitzen ari den pandero batetarik atheratu
khearen idurikoa.
Gantxume, Ganix, Marie, Xuriko luze luzea
heien ondoan etzanik, xurrungan goxoki ari
ziren, esku bat begien gainean.
Thomasek, Piarresek, pipa eta pipa kanpo
ederrari beha luzaz egonik, lo aire bat ezin
garraituz bazuten lanik aski. Halako gozo batek
hartua zioten bihotza: urtheko lanak urhats
onean bazoazin, Jainkoari eta aroari esker,
Petrietako eginak zuzketen belharrak oso; artoak, behin jada jorraturik, bi, hiru aldiz behar
bada jorraturen ahalko zituzten oraino...
Eta, arthoekin borrokan lokhartuak, hantxet
zauden orai bi gizonak, beren lur maitearen gainean luze luzea etzanak biak, lur hura lotarik ere
ezin utziz, hari josiak oraino eta gainean kurumilkatuak...
Pazko ondoko phesta handiak lerro lerro jin
ziren eta hala hala iragan: Jon Doni Salbatore,
Mendekoste, Trinitate. Eta Phesta-Berriak ziren
orai, eskualdunek hain maite dituzten PhestaBerriak.
Lehenbiziko igandean, proesione ederra egin
zen, bethi bezala, Olhako kapera pullitera; mundua han aurkitu baitzen, Senpereko bazter zabaletarik amodioz bildua.
Handik ortziralean gero, Jesusen Bihotz
Sakratuaren egunean, Paxkal zenak, auzaphezak, herria eskaini zion Erregeen Erregeari, han,
elizaren erdian. Eta gauza hunkigarria zen egiazki, eskualdun auzaphezaren ikustea, aldareari
hurbil, xaia eder baten gainean belhauniko, bere
herri handiaren Jainko jaunari emaiten ari
zitzaiola, herri haren guziaren aintzinean! Ikare
batek inharrosi bezala zuen Piarres, auzapheza
xutitzearekin, gizonak oro betan hasi zirelarik
selauruetan:
Munduak bazaitu ukatzen,
Orotarikan urruntzen,
Eskualdunak zaitu bilatzen,
Bihotzetikan maitatzen.
O! bai, gu, Eskualdunak
Zuri gaude denak;
Zuri ukho daudenak!
Eta muthil gazteari iduritu zitzaion, argien
erdian; bere eskualduneri amultsuki begira zagola Jesus...
***
Eta gero, beraz, Otabako igandea zen. Gazteria katolikoan buruzagietarik bat nola baitzen
Piarres, bere lagunekin bazkaldu zen lehenik
jaun erretoraren etxean. Hamar bat gizon gazte
aurkitu ziren han, herriaren lau hegaletarik ethorriak, oro etxeko-seme onak, bi-hiru urthe luzez
soldado ibiliak. Hirri onik egin ere zuten, goxoki
bazkaldurik, kafe bero bero baten aintzinean
hiru soseko puroak piztu zituztelarik. Manex eta
Mixel persuka hasi ziren, hein bat pulliki, errotazainaren alde batto, lurgintzaren alde bertzea.
Jaun bikarioetarik bat lothu nahi izan zen hura
ere lan berari, bainan bide-erditan gelditu zen
gaizoa, hirugarren persua ezin bururatuz...
! Oren bat aintzinekoa!... Jada!
Battitta, Paxkal!, Piarrex, ezkila-dorrean ari ziren
ari! Ez ziren bethi bethi berdintzen, bainan eder
zoan halere bi ezkila handien zeinua; ozena
batto eta gozoa osoki, erlats maite batekin bertzea.
Persuak eta puroak utzirik, xutitu ziren gizon
gazteak eta joan, beren aphaindura ederren
emaitera. Karrika dena erasia ari zen egiten;
haur andana bat oihuka, zapartaka; atabal eta
turrutak alde orotarik musikan; athe aintzin
guziak aphaintzen hasiak, pazotak mihiseentzat
tanka tanka lurrean sartzen; emaztekiak mihise
heien moldatzen, ixkilimak ahurrean, eskuan,
ixkilimak oraino ahoan, eta —zinezko mirakuilua— mihiak halere aintzina kalakan!...
Herri guzia han zen orai, eliza ederrean. Mendian ur-errekak osinera bezala, baratzean erleak
kofoinera bezala, hirian jendeak jostetara bezala, bethitik badoazi eskualdunak... herriko elizara. Eta eliza hura bethea zen, jendez kankarrikatua, beheretik eta gaineraino, harri-lauzetarik
eta kasko kaskoraino. Zeruko Sainduak berak
multzoka jautsiak ziren aldarearen ingurura,
dena urhe eta zilar. Harri hek, selauru hek belhaunez higatu zituzten hilak, lehenagoko eskualdunak berak, ez othe ziren han, hek ere? Zerutik
ethorriak —ezen, eskualdunik ez diteke zeruan
baizik— musu batean elizaren aldeko hil-herrietan beren hexurrak ferekaturik, ez othe dira
lorietan biltzen lehenago berak eginikako eliza
maiteetara? Heien, hatsa, heien othoitzak han
geldituak dira, pareta lodi heien artean, bizien
hazkurri hazkar zinez eta egiazki. Zonbat hunkigarri, itsentsuz, othoitzez, nigarrez eta bozkario
goxoz emokatu toki sainduak! Bihotzean gizonaren odola bezala, elizan egiten ohi da zinezko
eskualdunaren odol garbia. Eskual-Herriaren
bihotza beraz... eliza.
Bainan gehiago bada oraino eliza hori eskualdunarentzat. Herriaren arima herritarren arimek
egiten dutela baitiote, Eskual-Herriaren arima
han dabil hegaldaka, gure eliza zaharretan,
eskualdun egiazko guzien arimak harat bethi biltzen ohi direnaz geroz. Zerua eta lurra, Jainko
handia eta gizon ez-deusa, aingeruak eta sainduak, hilak eta biziak, han elgarretaratzen dire,
etxe batean etxe hartako burhasoak eta haurrak
oro bezala.
Oihan bat oso osoa gosta den hegazpe haren
azpian, xuri xuria kisuz estali harri heien artean,
intzireka gizonek leherturik dauzkaten haitzez
eginikako selauru hetan, jendearen belhaunek
zilatu lauza zabalen gainean, bethi badabil
eskualdun arima.
Eskualdun arima horren ondotik, arima hori
jakin beharrez erhotuak ikusten ditugun arrotzak, maiz aski ibil ditezela lehenik eskualdun elizetan. Han ibiltzen diren eskualdunak bezenbat
luze, dagotzila elizan. Eskualdunek harat eramaiten duten bihotz berarekin. Jar-alki beren
gainean, etxe-harri beren gainean jar ditezela
eta belhaunika. Eskualdunekin batean; eskualdun arima badakikete orduan, edo hurbil. Handik
altxatzen den arima hura ongi adituko dute gero
hala hala, etxean, oihanean, errepiran eta landan, merkatuan edo errebotean. Ordu arte... ez,
sekulan elizetan hegaldaka dabilan arima gabe,
arimarik gabeko gorphutz bat baizik ez delakotz
Eskual-Herria...
Eskual-Herriko eliza zahar maiteak, zaudete
xutik, zaudete gure eskualdunen arimez betheak, hantuak eta berotuak, edo Eskual-Herriaz
eginen da sekulakotz!
***
Bezperak hasiak ziren beraz airoski, eta apuñatik ari ziren han zirenak oro. Bainan, sukar bat
bazabilan airean, eta, noiz nahi, haurrek eta jendeek berek, atheari buruz makurtuak zituzten
begiak.
Eta huna hor, bet-betan, guziek igurikatzen
dutena. Atabal, tinbala, turrutak errepikan heldu
dira, aldean dira, hor dira. Athe handiak karrankaz zabaldurik, huna sartzen ari Senpereko gazteria ederra.
Kantuak, organoak, oro ixildu dira; emaztekiak xutitu beren jartokietan, begiak ezin aski
luze eginez; haurrak, neskatxak berak —eta ez
bethi ttikienak— gibeleko alderat itzuliak. Gizonak, selauruetan bi plegu eginak, behiti beha eta
beha daude. Beren ohorezko jar-alki ederrean,
jaun mera, jaun axuanta xutitu dira, lephoak
luzaturik, buru eder murriztu batzu lepho heien
gainean. Beattarrak nehon ez dagozke; aphezak
berak durduzatu dira, den mendren bat bederen.
Eta aintzin aintzinean, muthil gazte eder
baten eskuetan, gora gora, xut xuta, «Borthitz
eta on», haren pleguetan urhezko hitz batzuek
dioten bezala, huna gazteriaren bandera sedazkoa.
Huna, banderaren aldean, haren goresteko
eta gerizatzeko bezala, lau Zapur alimale, beren
ardi-larru beltz handiak kaskoan, haizkora eder
batzu sorbaldaren gainean, athorra eta galtza
xurietan, sedazko gerrikoak gorri gorria athorra
xuri haren gainean.
Huna sei atabala, tinbala handi ederra,
hamalau turruta pullit, bost turruta lodi oraino,
eliza guzia ikare-daldaretan emaiten baitute,
jende guzia zangoetarik eta ile-kaskoetara hantxet inharrosten dutela.
Huna bederatzi aintzindari; kapitaina lehen,
eskuinetarik; bere lagunak aldean edo oraino
ondotik, kapelu eta jauntzi gorrietan, galtza
xurietan, dena urhe gainetik eta behereraino.
Esku-larru xurien artean tinko daukaten ezpata
argia bezen xut heldu dira, denak urhats berean,
begiak xuxen, ederrak ezin gehiago.
Huna, azkenik, hiru-hogoi eta zonbeit muthiko gazte lerden, galtza xurietan, kapelu eta jauntzi ederretan hek ere, beren eskualdun makila
zaluak eskuineko sorbaldari josiak. Lerro luze
luze hartan, lehenbizikoak eta hala hala azkenak, beren aintzindariak bezen xuxen heldu dira:
hortako berexi diren gazte gotorrenak, oro urhatsean, soldado zahar batzueri dohakoten bezala.
Erditsu hartan, gazteagoko batzu oker airetto
batean doatza, eskuineko zangoa ezkerrekoarentzat hartuz zonbeit aldiz. Bainan, Jainkoaren
eretzera, ontsa egin nahi duenak ez othe du
bethi ontsa egiten?...
Jainko handi horren armada pullita lerroan
emana da orai elizaren erdi erdian, musikariak
aldarearen aintzinean, zapurrak eta banderaria
aldare haren aldean: «Conpagnie! Halte! À droite et à gauche, front!...
Repos!».
Piarres, bigarren aintzindari ere delakotz zonbeit urthe hartan jada, bristi brasta, harat hunat
badoa soldadoen aintzinean, hetarik bat edo
bertze hobeki oraino xuxendu beharrez. Elizan,
jendea sosegatuxe da edo nonbeit han, eta,
gazte hek oro kantuari lothurik, airosago oraino
badoazi bezperak.
Bainan, Mañifikata ethorri denean, huna
berriz beharrientzat, eta begientzat ere ba,
phestetan maiteena. Musikari guziak han dira,
aintzin aintzinean, eta tinbalak, atabatek, turruta hek orok xoratua daukate jendea. Noizez
geroz maite hola othe du eskualdunak turruta
soinua? Eta mendietako artzaineri xirula utzirik,
ez othe du, maiteagoz, beretua turruta? Nik ez
dakit. Bainan, zerbeit holako erran ziteken arratsalde hartan, Jan Battitt, Paul, Ganix, Pierre,
Mattin eta bertzeeri jendeak hala beha eta beha
ikusita. Piarresen anaia, Ganix, han zela hura
ere, erran gabe doana; bainan matheletan ez
zuen gehiago turruputunik, eta ezpain mehe
mehe batzuekin ari zen, ari! Ez baitzukeen bere
tokia bertzeeri uztekoa!
***
Zilarrezko kurutzearen ondotik, elizatik kanporat oro atheratu zirenean gero, zer ikusgarria
iguzki ederraren azpian! Nexka muñuña batzu
lehenik, beren bandera pullita aintzinean, bertze
bandera ttiki batzu eskuetan, aingeruek bezala
sorbaldetan hegalik bazutenez othe behaturen
baitzinioten; andreen lerro bat gero, zinez sekulakoa, arrosarioak eskuan, beren mantelina ederretan kukutuak baino gehiago pullakixko
aphainduak. Ondotik, mutiko andana bat gaitza,
beren errient girixtinoekin; gazte koxkorra
batzuetarik hainitz, gizon gothorrez oraino
gehiago, San Blasen eta Jon Doni Petriren banderaren ondotik, oro arrosarioak eskuan. Beren
bikario maiteak erdian, kantuz eta othoitzez
bazoazin, urhats ederrean. Soldadoak heldu
ziren gero, beren aintzindariekin, beren musika
xoragarriarekin, Frantziako bandera lehen, makilek, ezpatek, urheriek dir dir egiten zutela iguzkira. Beattarrez sekulakoa bazen, zoin beren
puskekin edo banderekin; isentsulariak biranazka. Lore botatzen, iguzki sainduaren aintzinean,
baziren oraino dotzena bat muttiko ttiki, otharre
pullit batzu eskuetan, xuri eta gorri beren ondotik bezala.
Eta gizon-gazte kantari multzo baten ondotik,
huna, aphezaren eskuetan, Sakramendu-Saindua. Urhatsez-urhats heldu da, haren barnean
kukutua dagon Jesus ona lehenago Jerusalemeko
karriketan bezala. Ospe handiagorik egiten ahal
othe diote bere eskualdunek? Lau gizonek, manteleta beltxetan, eskularru xuritan baderamate
Jainko-Gizona gerizatzen duen pabillona. Pabillon horren aintzinean, aldean, beattarrak oraino
eta oraino, beren esku-argiak eta xirioak eskuan;
lau zapur handiak, beren haizkorak bethi bizkarrean.
Eta orai, ostia xuriaren segi, auzapheza,
herriko gizonak, arrosarioak eskuan hek ere,
Jesusi hurbil hurbila, ohorezko tokian.
Azkenik, Mariaren haurren lerro xuri ederra,
bere bandera bereziarekin, Birjinen Erregeari
gorthe egiteko bezala, Jesusen alde aldean
emana. Lizartzako Goaña han da, neskatxa kantari heien erdian, bihotza lorietan, Jainko maiteari hain hurbil gaur hola delakotz. Othoitz karsuenak badoazko bihotzetik ezpainetarat, eta —
enganatzen othe da?— iduri zaio: Jesusek, bere
osti xuriaren barnetik, begi handi batekin bezala
behatzen diola... haren geroari. Zer eta nor ikusten othe dio, gero hartan?... Eta, bet-betan, gorri
gorria egiten da neskatxa gazte ona, han, iguzki
sainduari hurbil, lerden eta xuxen bazoan ain-
tzindari gazte hetarik batez orhoitu eta. Ez ahal
zitzaion Jesus amultsuari gaitzitzen, holako
gogoeta bat ethortzen baitzitzaion, haren ondo
ondoan!!! Bihotzak lasterrago jo zion beraz haur
gaixoari; bainan, gero, kolpez sosegatu zitzaion
bihotz hura, arima zola zolan iduriturik, begi on
on batzuekin behatzen ziola Jesusek haren gogoeta garbiari...
Ezkila errepiketan, atabal eta turruta soinuetan, kantu ederrenetan, bazoazin beraz, karrika
handian harat. Gorri gorria hemen, xuri xuria
hantxet, paretak, athe-leihoak, etxe-aintzin
guziak, oihalez, mihisez, hostailez eta lorez ederki aphainduak ziren oro. Non nahi, leihoetan, haizeak alde guzietara zerabilzkan xirioak; kurutze
batzu, sainduen iduri pullit batzu xirio heien
erdian, Jesus Jainko-Gizonaren ikustera etxeetarik jali nahi balute bezala hek ere.
Haurrak, emaztekiak, gizonak, neskatxa eta
gizon gazteak, oro kantuz ari edo bederen othoitzean, ogi pitta baten idurian gorderik heldu zen
Jainkoaren ohoretan! Orok sukar bera bihotzean,
duda-muda ttikiena gabeko sukarra!
Sukar hori orok izaki eta, ez zuen beraz gutienik sumatu behar Oihanaldeko Piarresek. Gazte
zen; nornahiri bezenbat laket zitzaion ergelkeriarik gabe jostatzea, hirri-egitea. Bainan, muthiko
tiesoa zen egiazki, eta zinez jainkotiarra. Eskualdun esnearekin batean, xurgatu zion amari bere
eskualdun fede handia.
Thomas bere aitak bezala, odolean zuen fede
hori, erraietarik, errotik sinhesten baitzioten Jainkoari eta harek, lurrean, bere orduan utzi Elizari.
Haur-elhe guti behar zen harekin gauza sainduez. Nehork sekulan, ostatuan edo merkatuan,
solas lodi eta gizen zerbeit arthik zezala haren
aintzinean..., bertze asko muthiko zozok bezala,
mando-aho alimale bat hirriz kirrikan idekitzeko
orde, Piarres jazartzen zitzaion berehala; ez
oilar-xalaparta bat bezala, bainan mendi-pareta
bat bezen hazkarreko hartza bezala. PhestaBerri Otaba hartan berean, ikas-bide behar zen
bere laguneri, berehala erraitera goazin bezala.
Ez zen, nahi baduzue, handi handi hetarik.
Senpertarra zen Piarres, eta senpertar mota ez
da baitezpada kalamanka. Izaitekotz ere —burlari xangarin batzuek nahi luketen bezala— bel-
haun-buruak omen lituzke handixkoak; behar
bada, bere lur-gizenetarik atheratzeko frango
aski bermatu behar delakotz eskalapoinen barnean. Egia denez hoi? Ez nakike erraiteko, behin
ere ez baitiotet nik belhaunik neurtu; are gutiago aiphatu xangarinek...
Piarres ez zen beraz handia. Bainan arbolaondo bat ez zen hobeki bere erroen gainean landatua, nola hura bere zango... zankarren gainean. Kaskoin ergel batzu, soldado hura Baionan
zelarik, hiru baten kontra hari egun batez atrebiturik, hiruen artean inharrosi ere ez zuten senpertar haitz gaztea; hiruak lau hatzez gora bota
baitzituen azkenean Piarresek. Zango eta ixtazain kazkarren gainean, gorphutz bat lerdena,
belhar-zama handienek sorbaldetan doi doia plegatuko zioten gorphutza. Ile beltz eta eder
batzuen zolan lepho bat zabaltzen zitzaion, Zantzon zenaren lephoaren idurikoa, nehor gutiren
ahurrean ohatuko zena. Bere mustatxa pullita,
eskualdun egiazko guziek bezala. Baionan, soldado ile-moxtaileari utzia zion, bere bi urtheak
han eginik Oihanalderat itzuli zenean. Bizarrik
gabeko begitarte arrai batean, aho-ezpain mai-
teenak; bi begi beltx, jendeari begira zank landatzen zirenak; kopeta bat azkenik, sudur xuxen
pullit baten gainean, eskualdun errabot bat
bezala, kapeluaren azpian ederki neurrian zabaltzen zitzaiona. Horra, ia bezen xuxen, nolakoa
heldu zen Piarres, Phesta-Berri egun hartan.
Karrika guzia iraganik, Moxkoeneko aldarean
gelditua zen proesionea.
«Conpagnie! Garde à vous! Présentez
armes!»... «Tantum ergo» kantatzen zuten orai
guziek, aldare pullitaren aintzinean.
Eta, karrosa batean Baionatik edo Miarritzetik ethorririk, Laffiteneko ezkinean geldituak,
huna sei zazpi gizon gazte, hasten direla kantuz
hek ere, eskarnioka eta hirriz, elgarri keinuka.
Jaun erretora, aldarearen aintzinean jada belhaunikatua, gorri gorria egia zen, Ostia Sainduari arthiki burla sumaturik. Bere gazteari behatu
zioten, eta, Piarresek, ahapetik kapitainari zerbeit erranik, berekin hartu zituen Martxel, Pierre,
Koxe eta Leon, lau zapurrak. Hitz bat erran gabe,
keinu bat egin zioten doi doia; eta lauak eman
ziren karrosaren bi aldetarik, haizkora handiak
sorbaldan, zinez izigarri bere bizar beltzekin. Pia-
rres bera, burua xut, ezpata xuxena ahurrean,
begiak bipil bipila, hanxet zagon, zaldien aintzinean!...
Ba eta gure gizonxkilak zalukara ixildu, on
bazitzaioten eta ez!... Hetarik batto flakatu ere
zen hantxet. Herri guzia aintzinean iragan
zitzaioten gero, halako hirri maltzur batean; eta
orduan bakarrik, mainguka bezala urrundu zen
karrosa herresta, Sarako alderdia...
Musika errepiketan sartu ziren aldiz senpertarrak beren eliza maitean; eta, orai, ortzi-azantz
batean, selauetarik beheiti heldu zen bethiko
eskualdun aire zaharra:
«Bai bihotzaren erditik,
Dezagun kanta gogotik!...».
Bertzeak oro baino gogotikago kantuz ari zen
Piarres, bere Jesus onari eman zion maitetasunaz loriatua.
***
Ilhuna jautsi zelarik herriaren gainera, Piarres
aintzin, muthil gazte andana batek igurikatu
zituen miarriztar kokillotak. Minik egin gabe
batere, nahi zioten ikare-daldara pitta bat eman,
jendetasun zerbeit hiritar kasko arin hetan sarrarazteko dina, doi doia.
, usain txarra usnaturik, San Iñazion