Piarres I - 5

Total number of words is 3810
Total number of unique words is 1807
27.9 of words are in the 2000 most common words
40.6 of words are in the 5000 most common words
47.5 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
baleza halere, atsegin dugu gurekin hor baitzitezke. Herriko erretorik egundaino ez ahal da
ikusi Erreka-Luzen edo Zirikolatzen, su hiltzerat
hola ethorri erretorik bederen...».
Haize-hego burrunba izigarri batean heldu
zen bizkitartean sua, su bat zinez lazgarria.
Oihanak, han, imitua bezalako zilo handi bat egiten ere zuelakotz, itsaso bat erranen zinuten.
Dena su, dena gar, dena khe! Haizeak bultaka
kurtzen zituen su-lama ikaragarriak, eta gero,
berriz, ametz handienak baino gorago altxatzen
ziren, erhotuak, ziztuka, ortzi ilhun ilhun baten
karraska berarekin. Berhoak, sasiak, ametz gaz-

teak, haitz-zaharrenak berak, errabian inguratuak ziren, setiatuak alde orotarik eta gero xirtxikatuak, iretsiak, burdinolhetan lur ilhunak erakitzen ohi diren bezala. Ifernua ez othe zen, han,
zilo handi hartan?
Eta orai, suzko itsasoa han zuten, hogoi urhatsetan, pareta gorri gorri bat bezala heldu, zinez
izigarria. Bero bat eraikia zen ezin jasanezkoa,
bafadaka heldu zen beroa. Gizonetarik bat gibeletik su-lamek inguraturik, doi doiak egin zuen ez
baitzen hantxet gelditu, begien hesteko artean.
Beharrik aski tenorez oihu egin zioten lagunek
eta esku eman ere zalukara. Eta jaun erretorak
orduan ikusi zuen, jostetarik etzela suarekin, eta
zuhur eta erdi izan zirela haren jendeak, gibelerat maiteki igorri hala zutelarik. Doi doiak ere
egin zuen bertzalde, ez baitzen Leon gaizoa
othoitz zerbeiten beharretan hantxet aurkitu,
hain hurbil danik suak inguratu zuelarik...
Bizkitartean, haizkoraz arthiki arbolen aintzinean, hautsi, kraskatu bezala zen su izigarria.
Bere buruaren jaten ari zen orai tokiaren gainean, ur-errekak han geldiarazia, ostaila, sardi
eta pala ukaldika gizonek zapatua, lehertua.

Han, bere gibelean, azken arbolak —handienak— karraskan ari ziren ondarreraino suntsitzen. Ortzi-azantza ematua zen. Hazkurririk
gehiago aintzinean ez kausitzen, eta azken
hexurren murxatzen ari zen orai su ikaragarria,
ñastaka, intzireka; milaka phindarrak igortzen
zituen halere, noizetik eta noizera, bere parra
osoki iragana ez balu bezala.
Phindar heien hiltzen, oren batez oraino egon
ziren gizonak; eta gero, izerditan, joan ziren zoin
beren etxeetara, pala eta sardi berotuak bizkarrean. Heien gibelean, eta bizpahiru oren lehenago oihan heze ederra zen tokian, ez zen gehiago
hauts zuri eta beltz alimale bat baizik ageri,
eskuetan zinez erre nahi zuen hauts itsusi bat.
Tiut eta tiut, intzireka, alderdi guzietarat hegaldaka zoazila, ikus zitezken oihaneko xori maiteak, beren ohantze tokiak galdurik, osoki ohilduak. Jandarmak, oihan-zainak han zauden, urerrekari hurbil xut xuta, zer nahi gertha ere geldituak. Jaun erretora jautsi zen herrirat, bere
bikario maltzurrarekin eta ongi nekatuak ziren
guarda zonbeitekin. Bere gostuz ikasia zuen
gaur goiti, etxe gutixko zela Erreka-Luzen. Burla

zerbeit egin ere zioten maiteki bidean. Bainan,
gero, orok elgarrekin, arno-xuri on xorta bat
lorietan edan zuten aphez-etxean, eta bakeak
frango errexki egin ziren.
Piarresek, Oihanaldeko muthurretik, behatu
zion berriz oraino Erreka-Luzetik heldu zen khe
beltz itsusiari; eta, egun hartan, ongi buruan
hartu zuen, zer kalteak ekar dezazken batzuetan, bazka berriaren jinarazteko phiztu den su
ttiki ttiki batek. Non phiztu den jakiten ohi da; ez
ordean non den geldituko, edo zer desmasiak
eginik bazterretan!...
***
Aphirila jina zen, eta ez (urthe hartan) hain
biribila. Nehor guti zagon etxean... hila.
Gerezi ondoen gainean, pinpirinak idekitzera
zoazin. Elhorri beltza, elhorri xuria geroxago,
lore pullit pullit batzuz estali ziren; merxikak
gorri gorria egin bazterretan. Kukua kantuz ari
zen oihanetik; Piarresek zalu zalua miatu zuen
bere moltsa... Eta diru zerbeit han kausiturik,
hirri bat jin zitzaion ezpainetara: urtheko diru

bazukeela beraz etxean, erran zahar maitearen
arabera. Eta hala hala, pottokaz leherra ez zena
bethi heldu Zugaramurdiko gain hetara? Pottoka
hetarik zonbeit ez zituena, berriki oraino, lephorainoko uretik hantxet iraganarazi, zubiaren zain
guardak zaudelarik!... Bazterrak ere ez zirena
oro xoragarri heldu, Oihanaldearen inguruan?...
Bai, kantazak, kanta, kukua: kuku, kuku!
Ithurriak, ur-errekak, erasiaka heldu ziren
mendiari beheiti, mixteriozko gauza maite maite
batzu, negu luze hartako gauza maite batzu,
mur, mur, mur elgarri salatuz.
Mahasti haintzurrean ari ziren orotan, Ibarrarteko paretan, Xerrendan, Amotzen, Helbarronen, Ibarronen; eta gorri gorria egin ziren herriko mendi-paretak. Thomas, Piarres, Ganix
karraskan hasi ziren hek ere Oihanaldeko kaskoan, bertzeak bezenbat izan beharrez.
Berho-sasietan, arbola guzietan, xoriak ari
ziren hek ere, sukar batean, beren ohantze ttikien moldatzen. Maiatza heldu zen; beraz ernatu
behar! Kardinale pullit pullit batzu, xuri eta gorri
beren moko ondoak, hori eta beltx beren hegalak, multxoka bazoazin merxika ondo batetara

lehenik, bertze batetara gero, elgar atxemanka,
sekulako erasietan: petti, petti, petti.
Mahasti-lerro batean, xoxo eder batek, bere
moko horia doi doi idekitzen zuela, Ganixi ikasi
Phesta-Berrietako turruta aireak xixtu eta xixtu
xoxo lagun maite bati emaiten ziozkan.
Liztor itsusi batzu, maltzur-maltzurra heldu
ziren, etxe-mahatsari hurbil, hegazpe zoko
batean beren kafe-ohantzeak egin beharrez:
urrian gero, mahatsez zer aseak, zer horditzeak
ez zituzten bada eginen!
Zer iguzki-sartzeak, arrats guziez! Dena
urhe; gorri gorria; urdin urdina gero, lilluraturik
behar baitzen egon, heieri beha eta beha! Eta —
baitiote, gure laborariek behako bat ere sekulan
emaiten ez diotela holako ikusgarrieri— Piarres
ikus ziteken han, mixteriozko gauza heieri beha,
luzaz egoki... Gogoetan gelditurik, bazagon hantxet, heien egileaz, Jainko handiaz orhoitua;
orhoitua ere, bera munduratu gabe, gauza hek,
toki berean, harek bezala ikusi zituzten eskualdunez... Itsasoan uhainen ondotik uhainak bezala, hilen ondotik bethi heldu biziak; eta oro, Jain-

ko beraren oinetarat, lerro lerro gaki, gauza eder
heien guzien egilearenganat!...
***
Urtheko lan handiak hastera zoazin, eta laster. Etxean, gauzak oro moldatzen ari ziren lan
heieri buruz. Tresneri, giderreri, uhaleri azken
begi-ukaldi bat emana zioten Thomasek, Piarresek; eta orai, arthoen egiten ari ziren.
Egin zezala gero.
Maiatza urite,
Errearoa erhauste,
Urthea izaiteko ogite,
Anhartean, maiatzeko uri uharrak jautsi
baino lehen, arthoak xitamiru eginen ziren. San
Mark egunean, nihon bilha ibili gabe, aziak han
zituzten emanak, erran xaharrak nahi duen
bezala. Thomas, Marres, Ganix, trenpurik hoberenean, zoin gehiagoka lothuak ziren lanari, eta
Marie, Oihanaldeko alaba maitea, bederazka
bederazka artho-bihiak erainez ari zen, mixte-

riozko arrosario bat erraiten balu bezala beren
alhor gizenaren gainera. Udaberriko loria guzia
han zuten gainean. Eta sarri, udazkenean, zer
arthoak selauruetan!
Senpereko uztarik ederrena arthoa izanagatik, bizkitartean, ez ziozkaten arthoak beren
ogiak ahantzarazten; eta Oihanaldean, ez bazen
bethi martxoko urguilu-jorrarik edo maiatzeko
lasto-jorrarik egiten, sekulan ez zuten hala hala
aphirileko behar-jorrarik huts eginen.
Bainan, zer loria ere, lanetik oro leherturik
Oihanalderat itzuli ondoan, amak amodioz moldatu eltzekari onaren gostuz jatea, biitxi maiteen eta Gantxumeren hirri karkara pulliten
erdian! Zer loria, bereziki, Gaxuxak laboria edo
errealdia egin zuen egunetan! Xuxen, han ziren
olhata ttikiak haurrendako, handiagoak gizonentzat, barne guzia orori kilikatzen zioten usain
goxo bat zariotela. Amak kandatzen ere zuen,
orduan, Ahur-hutsean gerthatu mixterioa,
begiak xuri xuria, beha paratzen baitzitzazkon,
aldi bakotx, Oihanaldeko haur maiteak oro.
«Beraz, basherri batean, bertzorduz, larunbat
egun batez, etxekandre bat ari zen laboriaren

egiten. Hor heldu zaio atxo xahar xahar bat. Eta
atxo xahar harek galdatzen dio hean zerbeit
emanen dion, Jainkoaren izenean? Etxekandreak, orhe pitta bat harturik, emaiten du bere
palaren buru buruan, eta, labean orhe hura sartu
orduko ogi eder bat egiten zaio labe haren barnean. Harriturik, eta ogi hura eskalearentzat
ederregi kausiturik, bertze orhe miko miko bat,
puskaz ttikiagoa, emaiten du suan; eta orhe
mikoa egiten da berehala... ogi bat, aintzinekoa
baino ere edarragoa; doi doia labetik atheratu
ahal izan baitzuen, eta ere gutiago eman baitzion hura eskaleari. Hirugarren aldikotz, bi
erhien artean, doi doia, hartu zuen beraz arhe
pitta pitta bat; eta orhe hura labean hantu zen,
hantu, hainbertzetaraino non labea bethe baitzuen eta hantxet tapatu; eta etxekandreak —
ongi nahiko zuelarik— ezin eskuratu zuen gibelerat.
»Atxo xaharra egin zen orduan andre bat
xoragarri-ederra, eta etxekandreari mintzatu
zitzaion, erranez: “Ni naiz Ama-Birjina, eta larunbata nere eguna da. Zeren handiegi neretzat
kausitu ditutzun olhata hoik, ez da ogirik eginen

gehiago etxe huntan...”. Eta hitz horiek erraitearekin, suntsitu zen Ama-Birjina. Eta, geroztik
harat, Ahur-huts erraiten diote jendeek etxe
dohakabeari. Eta, ez da ogirik gehiago egin
Ahur-hutsean... Haurrak, Oihanaldean, bazterrerat eman dadila, bethi, Ama-Birjinaren eta eskale gaixoen ogia!...».

X
Dabit ihiztaria
Goiz batez, Oihanaldetik athera zen Piarres,
etxeko zonbeit pottoka larrean ikusi beharrez.
Haize hegoak hazkarki emaiten zuen, gain
hek guziak harrotzen zituela eta arintzen. Gibelerat ari, uso multzo batzu firurikan heldu ziren,
haizeak alderdi guzietarat erainak.
Ixtilkan barna, haitz eder batzuen aldetik
bazoan beraz Piarres, ezker eskuin ongi behatuz
non bere pottokak ikusiko zituen, noiz eta ere,
lizardi-kaskorat heltzean, berak batere uste
gabe, aurkitzen baita uso-xola bat buru buruan
zakarken arbola luze baten aintzinean. Haitzari
gora, zurubi mehar mehar luzatuz bazoazin, eta
han, arrano ohantze handi bat iduri, uso-xola
gorri bat, Dabit ihiztariaren uso xola. Ohantzetik
kanpo bide zen xoria; xixturik ez zen bethi jautsi
gain hartarik.
Haitzari hurbil, bixkar-paretari hiru aldetarik
josia, errekatik besoz garreiatu barri handi
batzuz aintzinetik hetsia, han zuen Piarresek

Dabiten jauregia. Oihan-etxe hartan, bi hilabethe
luzez, Jainkoak egiten zituen urthe guziez, eta
handik kasik mogitu ere gabe, bizi zen ihiztari
zaharra, bakar bakarrik. Hiru lau egunetarik doi
doia, gau-bethean, jausten zen herrirat, ogi zerbeit erosi beharrez; eta gero, ilhunbean, berriz
oihanerat.
Horrela egunak oso osoa zituen ihiziarentzat;
aski oraino errenkura baitzen, ilhargitara, gau
argietan, ihizi hura, ixil ixila gain hartan, aintzina
bazoala! Zer tiroen bazkak ez zitzaizkon suntsitzen, han, izar-arte ederrean!
Erregeak ez ahal ziren hala dohatsu beren
jauregietan, nola Dabit bere oihan-etxean! Besotara bat hosto gozo ohetzat, bere philda zerbeit
estalkitzat... Zer loria! Eta zer ametsak estalki
heien azpian! Munduko uso guziak garbitzen
zituen lotarik; eta gero goxoki lo eginik, zankez
atzarriko zen, lehenbiziko paparo-gorria ttiutaka
berroan hasi zitzaioneko.
Othoitz labur bat, eta, lasterrez, bere egun
guziko jatekoa hantxet moldatzen zuen: baratxuri salda mehetto bat, lur-sagar zonbeit, ogi
eta gasna puska on bat. Urrian, ahutaraka eta

non nahi bildurik, bazuen onjoez tira, bekatu izanen zitzaion holakorik egitea sekula: «Usoak...
moko-xuriendako; heien dirua Dabitendako...».
Ur-onttoari arras hurbil bizi zelarik, min guti
egiten zion Dabitek, eta, haur haurretik, arras
uste guttia zuen urean, hainitz gehiago arnoan.
Hirririk batere gabe, eta burua daldaratuz erraiten zuen hau, bere aitari bertzorduz ikasia:
«Ur guti... indar guti!
Ur hainitz… indarrik batere ez!».
Argi hasteko igana zen bere lastoz eginikako
dorrera, zeruaren eta lurraren artean egun guzia
han egoiteko gero, iguzki-aldetik edo —udaberrian— hego-aldetik jinen ziren usoen beha.
Trappeurs deithu Ameriketako ihiztari hetarik
bat, hots, hori, ferde, dena hosta kolore egina...
—To, Piarres, hemengo aldi duk beraz? Sar
hadi, sar; kolpe bat edanen duk, eta ez gero Uronttoko arnotik. Haugi barnera!... —Barnera!
Hirri egiteko ere bazen...
Eta muthil gazteak han zuen beraz, aintzinean, herrian orok maite zuten ihiztari xaharra,

oihanez oihan, errekaz erreka, bere buruaren
jabe bethi bizi nahi zen Dabit ihiztaria. Gizon
pullita, bere begi erneekin. Hilabetheko bizarrarekin bethi, balentria ere baitzitzaion bere bizar
luzea.
Barnera sartu zen beraz Piarres, eta han
zagon orai, orori beha etxola garbian, hostozko
kamantzari, bi harri handiekin egin su-phizkiari,
arbola ondo dilindan argi argia emanak ziren
jateko herrementa guzieri.
—To, edan zak xahakotik, eta zalukara. Zerbeit beherean ahantzirik jautsia ninduan, doi
doia, eta orai, gain hartarat berriz hupatu beharra nauk. Ihizia bazabilak egun, eta bertzalde,
xeflatxa nere apeoen koskatzera jin beldurrez,
ernatu behar diat. Heldu haiza? Xaakoa nerekin
eremanen diat...».
Eta, zurubi luzeeri gora bazoan Dabit, gatua
bezen zalu, haitzondoa inharrosten ere ez zuela.
Haren ondotik igan zen gero Piarres, bainan puskaz pisuago, gain hartara jadanik heldua, hirriz
eman zitzaion Dabit:
—Errak to, Piarres, arinago ez othe haiz ibiltzen, Ortzango erreka horietan, edo bardin erra-

botean? Zer dituk ala senpertar belhaunburu
handiak hik ere?...
***
Eta, biak han ziren orai, haitzaren kaskoan,
xolaren barrean. Dabit jada hupatua zen bere
ikustokira. Zugaramurdi aidera begira, Etxalar
eta Sara alderat hala hala, uso urdinak nondik
atherako zitzaizkon.
Piarres, hura, ostixoan behereko jauregiari
bezala, xolari beha eta beha zagon orai, eta xola
hartan gauza guzieri: iratze gorriari, iratzean xixparentzat eginikako ziloeri, ihiztari xaharra
hupatua zagon ikustokira joaiteko mail handieri,
bi plegu eginik baizen sar ez ziteken xola hartako atheari. Xola bera, gehienean, arbola azalez
estalia zuen Dabitek, usoaren hobeki oraino
enganatzeko. Alabainan, xoriekin oihanean egonaren egonaz, ihiztari zaharrak ikasi ez zuen
matrikularik ez zen.
Athea xutik zaukaten bi pazoteak, beheretik
eta gaineraino oxke zuri batzuz oxkatuak ziren,
bolanjerietako obi xotx batzu bezala. Dabitek

zonbat uso garbitu baitzituen Lizardi-kaskoko
xolan eta hainbertza oxke bazen han, bat ez
gehiago edo gutiago.
Xola baino puskaz gorago, haitzaren kaskoan, beren paleteri estekatuak, lau apeo, begiak
josirik han zauden, Dabitek bere erhiekin noiz
dantzan hasaraziko zituen beha egoki. Inguru
hetako arbola gehienek adar bat edo bertze
bazuten eskas, noiz nahi tirokatuak zirelakotz,
gorri gorria ere eginak tokika.
Eta Espainiara buruz itzulia, kapelua begien
gainera sartua, begi hek, berak aiphatu xeflatxarenak baino erneagoak, ezker, eskuin, aintzin
biratzen dituela, han zagon gure ihiztaria, orori
beha eta beha. Ulitxa bat ez zen han iraganen,
harek berehala ikusi gabe.
«Eskuin aire, itsaso hegaletik badioatzik egun
usoak, Piarres. Hala ere duk aspalditto huntan.
Banaka batzu dituk guregana hunat hurbiltzen.
Helbarrongo edo Fausuko oihanean hobeki nindukek, udaberriko ihiziari buruz. Bainan, to, uso
gutiagorekin, bakarrik nahiago nik hemen!...
Bainan, bertze xixturik duk ba, udazkenean,
Lizardi-kasko huntan, usoa usoaren gainean tru-

milka heldu delarik, eta zoko guzietarik. Beha
zak, to, Piarres, badenez non josta! Baiona,
Bokale, Bidarte, Getaria, itsasoa; bixtak ereman
ahala ikusten dela ihizia! Goixbiden hor izaiten
dituk ba Gantxume, Ganix, Koxe, Battitta eta
bertzeak; bainan baduk orduan ororentzat, aintzin hortarat jiten diren uztariztar onentzat ere
ba.
—Zein atxikia ziren zure oihanari, Dabit! Ez
ahal zaituzte hemen atxemanen, egun batez,
Teilari zaharra lehen bezala?
—Ez balin ba, Piarres!... Eta ez zuan Lizardikaskoan erori Teilari gaizoa; hor, gibeleko oihanetan zuan. Eta, nere zurubiak bertzelako zurubiak dituk, gero!
Gizagaixo Teilari! Hilabethe bat lehenago,
Koxe Tuturruk galdegina zioan, hean haren zurubiak ez zirenez zahartuxkoak? Eta Teilarik ihardetsi zioian: bere eskalapoinekin iragana zela
gainetik, atxiki ere zutela, eta urthe hartakoa
bederen eginen ahal zutela engoitik!
Hilabethe baten buruko, fin-gaixto egina
zian...

Haren andreak, arrats guziez, hartzen ziazkoian egun hartako usoak, eta joaiten zain, ahaide baten etxean, Maignon aldean, lo egitera,
Baionan gero biharamunean usoen saltzeko.
Arrats batez beraz, xolara bethi bezala joan
ondoan, haitzaren azpian hila, eta jadanik hoztua atxeman zian bere andreak. Goizaz geroz
han zuan, eroria, zurubiko azken bi makilak zangoen azpian kraskaturik. Hamabi metra goratik
eroria zuan beraz, berehala han berean hil bide
baitzen...
Karrasiaka andrea hasirik, auzoko ihiztariak
lasterka ethorri zituan, Koxe eta bertzeak oro.
Makila handi batzuen gainean ereman ziteian,
eta ihiztariek egin ziteian, arrats hartan, beren
ihiztari-laguneren gau-beila.
Eta, zer den, hatik, Piarres! Bere lau haurrak
zenbeit denbora lehenago kanporat ezkontarazirik, bera berriz ezkondua zuan, adin batean jada
zelarik. Errege baino dohatsuago zuan; bainan —
zinezko aingeruen mezua— maiz erraiten omen
zian halere: «Holakoa ere hola deskantsuan
eman ondoan, zalu hil izan zuan. Zerbeit holako
gerthatuko zaitak niri ere».

Eta ez zuan faltatu... Kurutze bat egin zioteian haitz bati kontra kontra; eta, haitza geroztik handiturik, haragi bizian bezala haitz hartan
sartua duk Teilari zaharraren kurutzea. Jainkoak
bere lorian duela gizon gaixoa!...
Bainan, zertako aiphatu dautak holakorik,
Piarres? Ilhundura bat eman daitak eta! Aithortuko ere daiat, zahartzeari buruz, oihanak pitta bat
izitzen nauela orai. Eta Donianeko ihiztari debru
batzu ari zaiztak, berekin ni harat eraman beharrez, hau eta hura, baizik eta biziki hobeko dutala heiekin. Ez zakiat, to, zer egin... Eta han harat
joaiten balin banauk ere, ez zakiat Senpereko
minak Senpererat berriz ekarriko ez othe nauenez? Jende onak baitiat, karrika, hortan...
Horiek guziak hola, usorik bat ere ez ziaukuk
hurbiltzen, Piarres. Ez ahal dazkidatak konjuratu?
—Bai, zera! Zure bizar alimaleak izitzen ditu
eta!
—Bizarrak izitzen, usoak? Emak bakea, to!...
Jaun bikarioa ba izitu diat, jaz, ene bizartto hunekin.
—Jaun bikarioa?

—Ba, jaun bikarioa. Bazko biharamunean,
joana ninduan beraz nere bazkoen egitera, eta
ez batere bezperako athorra-xuriaren baliatzeko.
Berant arte, bezperan, ihizi ederra eginik, ene
hilabetheko bizarra nerekin nian beraz, eta han
nindioian, bi aingeru bezen prestu eta xitun.
Hor, jaun bikarioa ethortzen zaitak, kexu
kexua, gaizoa, eta goratik erraiten dautala:
—Orai duzia zuk ere tenorea? Eta holako
bizarrarekin oraino?...
Tik eta tak orduan, eta ahal bezen pulliki ihardesten dioiat:
—Jaun bikarioa, ez diozu behin ere, aldarearen gaineko Jon Doni Petriri behatu? Eian ez duenez harek ere bere bizar guzia?.
Hirria jali zitzakoian berehala jaun bikarioari.
Kur kur kur sartu zuan bere xiloan, eta badiat
uste halako kofesio goxorik ez dutan egin nere
bizi guzian...»
Hirriz, Piarres zen ari orai, haitz kasko guzia
inharrosirik zaukala; bainan, bet betan, apeoeri
tira eta tira arizanik, bere bi eskuak hedatuz,
pitta bat gibelatzen ere dela bera, ahapetik hasten zaio ihiztari zaharra:

—Xo! Xo!... Heldu, heldu! ez hadila mogi, Piarres! hegalak eman ditie...
Eta, apeoetarik bieri, ezker eta eskuin, hegalxafla bat doi doia emanarazirik, bere ezpain
meheak asikian harturik, ikustokitik xolara, pulliki pulliki bi plegutan jausten ari zen Dabit. Goiti
behatzen zuen orai, den mendren harrabotsik
egin gabe, esku bat bere xixpari buruz jada
hedatua. Piarres ere ziloetarik beha emana zen,
eta bi gizonen bihotzak tapa tapa entzunen ziren
barne hartan.
Eta, jadanik, inguru eta inguru, firurikan
jinak, hogoi bat uso eder ari ziren, arbola handietan finkatu beharrez.
Eta bet betan, hegal xafla pullit batean, huna
non ziren geldituak, xolaren gaineko aldean, eta
ondo hartako haitz handien gainean hala hala.
Burua xut xuta, mogitu gabe, han zauden
xolari beha, beha ere heien enganatzeko baizik
ez ziren apeo itsutueri, zerbeitez bekaiztuak balire bezala. Piarres pitta bat bere xokoan higiturik,
airatzerat egin zuten. Berantegi! Gehiagoko
gogoetarik egiteko astirik uso gaixoeri eman
gabe, Dabitek, xixpa muturra zilo batean doi

doia finkaturik, igorria zioten jada bere tiroa:
Pan!... Eta hiru uso, hegalak bildurik, hiru harri
bezen pisu erori ziren arbola azpira: pun, pun,
pun.
Gaineratekoak, sekulako hegal-burrunban
bazoazin. Ihurzuri harrabots batean; inguruka
lehenik eta ohilduak bezala, eta gero, demuntreak hausteko, iguzki-alderat buruz ezin aski
zalu joanez...
Hirriz ari zen orai Dabit. Bainan Piarres bere
buruari aiherrez zagon; eta xutiturik, gehiagokorik gabe, abiatu zen kanporat:
«Banoa, Dabit. Zure makurtzeko baizik ez
naiz hemen. Ez baitauzkitzut hortxet guziak
airez aire igorri! —Ez duk fitsik, Piarres. Sankako
bat lehenik xahakoari. Usoak arthiki ditiat; hola
duk ihiztari-legea. Hire ondotik, Piarres!... Eta
hoa othoi bakean. Ikusten diat orai ez huela usorik konjuratu. Behererat bahoanaz geroz, nere
jauregian ematzik hiru hoik, zakurrek edo xinhaurriek hunki ez ditzaten. Ikus arte, Piarres»...
Piarres zurubieri beheiti bazoan, eta hiru
usoak beherean gerizan emaiten ari zelarik, bere
iratze-dorretik oihu egin zion oraino Dabitek:

Errak, to, Piarres! Ihizi sasoinean ezkontzen
balin bahaiz sekulan, dotzena bat use badizkeiat
hiretako. Eta gero, bizarra ere karrakatuko diat,
goiz hartan berean, Oihanalderat gomit nahi
balin banauk segurik... Jainkoak nahi duen arte,
Piarres... Hire pottokak, hantxet ikusten ditiat,
nere ustez, Haitz-Handiko bixkarrean...».
Bere kexua iraganik, gizon debruaren atheraldiari hirri egin zuen Piarresek; eta, hirriz bethi,
Haitz-Handirat buruz joan zen beraz, bere pottoken ondotik.

XI
Larreko-gurutzera
Maiatza ethorria zen bizkitartean. BaxeNabarren eta Xuberon, mendi guziak, Iropilen,
Hartxilondon, Iratin edo Aphanizen, arthaldez
estaltzen ziren tenorean, ardi-saldo banaka
batzu bazoazin Lapurdin ere larre-bixkarretara.
Pottokak irrintzireka entzuten ziren Senpereko
oihanetan. Beltxak, gorrastak, oro nahasteka
zabiltzan, jo harat, jo hunarat, beren ile harroekin eta buztan luzeekin. Ttikiak, aphalak, gehientsuak; bainan zaluak, nola! Lanik aski emaiten
baitzioten jabeeri, hek eskuratu nahiz, ondotik
jabe horiek zituztelarik.
Bere ardi zonbeit bildu beharrez, nekaturik
heldu zen Piarres. Ilhun-nabarra zen. Herria han
zuen bere oinetan, oilo-amaren ondoan xitoak
bezala, elizaren ondoan bildurik zaudela zonbeit
etxe xuri xuri. Afal-tenorea hurbildua ere zelakotz, su-phizkia bakotxetik, xuxen xuxena zerura bazoazin khe arin eta garbi batzu, haizeak doi
doia pitta bat makurtuak. Aberats ala behar,

etxeko jaun ala bordari, su-phizkia bat ez duenik
ez da Eskual-Herrian. Eta Piarresek, arrats hartan, lehen baino ere hobeki sumatu zuen, surik
gabeko etxea arima gabeko gorphutzarekin
emaiteko on dela doia. Khe gaixo hek maiteagoak iduritzen zitzaizkon gaur; bereziki Oihanaldekoa, bertzeek ez zuten zerbeit kausitzen ziolakotz.
Etxe-ondoan, mindei batean errexiñola bat
ilhargiari ari zen, kantuan osoki galdua, bere zintzur ttiki ttiki hartarik urhea bezalako zerbeit
lehen izarreri igor eta igor. Ilhun-nabar guziez
hola zen, zonbeit egun hartan jada; gau-erdi
guziez hala hala, eta argi-haste guziez ere ba.
Brixtakoan doi doia, eta behin, ikusia zuen Piarresek pareta-zoriaren iduriko xori gorrostaño
bat, harro harroa lumak, aztaparren gainean
luzaturik, hosto batzuen gibelean kukutua. Eta
kantuz eman zitzaion muthil gaztea:
Xori errexiñola ororen gehien,
Bestek baino hobeki hark baitu kantatzen;
Harek du enganatzen, mundua bai
tronpatzen!

Ber’ ez dut ikusten,
Bai boza entzuten!...
***
Jainkoak munduaren lehen egunean hola
manaturik, ari zen beraz xori-errexiñola, munduren mundu hola bethi ariko baitziren errexiñolak...
Jainkoa! Bethi Jainkoa! Orotan ere den bezala, orotan ikusten zuen eta maitatzen gure Piarresek: Udaberriko uholde izigarrian, arrats
gehienetako iguzki-sartze xoragarrietan, xori
maite baten kantu urhezkoan. Eskualdunak odolean du hoi, eta Piarres zinez eskualduna zen.
Urthe guziez bezala eta lan handiak hasi
baino lehen, senpertarrak jainko handi horri
buruz itzultzera zoazin, laguntza hoberenak
harenganik beharrez. San Blas egunean jada,
herriko konfardia guziak haren gerizan emanak
zituzten.
Ama on batek bezala, Elizak bazakien bere
haurren gogoaren berri; eta, orai, udaberri-hastean, haur heieri galdatzen zioten ethor zitezen

oro, zeruko saindu guzieri oihu egitera. Eta Piarresek maite zituen herriko proesione ederrak, bi
hiru oren luze irauten zuten proesioneak.
Maiatzaren lehenean, jada, lerro lerro izanak
ziren Amotzko kapera zaharrean, meza balios
bat han entzuten. Zonbeit aste goiti beheiti gero
Errogazioneen aldi ziteken.
Egun, Larreko Gurutzeari buruz joaitea zuten.
Fede handiko gizonak lehenagoko senpertarrak!
Herriaren lau bazterretan, herri haren guziaren
alderdi orotarik gerizatzeko bezala, kurutzeak
emanak zituzten gora landaturik: Urguriko larre
muthurrean, Santa Barbara goren gorenean;
Nañoarenborda aldean, Aantzen-bordako kaskoan. Hego-aldetik, Mendealetik, Ipharretik ala
Iguzki-aldetik ethor zitezen ximixta-ortziak,
kurutze bat han zuten, trebes emana, herriaren
gainean lehertu baino lehen; kurutze hura, maiz,
aski baitzuten, jin bidez gibeletat egiteko.
Goiz hartan beraz, iguzkia agertu baino ere
lehen jaikia zen Piarres. Athe handia ideki zueneko, gauza maite maite baten aintzinean aurkitu
zen. Etxearen aldeko eltzaur-ondoaren gainean,
xuri eta beltx, lerro lerro emanak, hamar bat

iñhara ttuttuttaka hasi zitzaizkon; bainan hain
pulliki! Eta berehal-berehala gogoratu zitzaion
Piarresi, aintzineko urthean Oihanaldean laketu
iñharak zitezkela, han, arbola gainean, beren
atherbeen galdez erasiaka. Heiako athea zabaldu zioten beraz; eta xori maiteak, orduan
berean, karrasiaka eman ziren, eta gero, oihuka,
haur batzu bezala, heia beroan trumilka sartu;
handik berehala, loriatuak, kurumilkatu baitziren
beren lehenagoko ohantze pullitetan... Eta Piarresek loria bat bazuen bihotzean, ikusirik Oihanaldea jendeeri bezenbat goxo zitzaiotela alimale eta hegaztineri. Bai zinez Jainkoaren etxea zen
heien etxea, Maria zaharrak erran ere zioten
bezala!
***
Eta orai, herriko gizonekin bazoan Piarres,
Urguriko landa sorhoen erditik, aldapa xutari
gora, Larreko Gurutzeari buruz.
Goiz goizetik, Urguriko neskatxa zonbeit
Larre kaskorat iganak ziren, mahain, lore eta
hostoila asko berekin zeramazkitelarik, kuru-

tzearen aphaintzeko. Eta aphaindua ere zuten
jada ederkixko, Utsaleko zubian kurutzea agertu
zelarik. Kurutze hoi, hogoita hamar urthe hartan
bederen, Pettanek zeraman, bethi bardin hazkar,
bethi bardin kartsu, beattar handienari zonbeit
aldiz doi doiako bat uzten ziola, besoak pitta bat
deskantsa zitzaizkon.
Ezkila-dorrean, bethiko Piarres, herriaren
zaintzale xaharra, unhadurarik batere sekulan
ezpalu bezala, binbili eta banbala ari zen, proesionearen akulatzen.
Eta Pettanen ondotik bazoazin haurrak, bazoazin emaztekiak, gizonak, aphezak, neskatxa
kantariak:
Sancte Petre, ora pro nobis,
Sancte Petre, ora pro nobis!...
Nehor guti atzarrarazten zuten Urgurin, urguritarrak oro proesionean baitziren. Eta bazoazin,
Kanderatzean harat, Kandelarraldean harat.
Suge handi bat bezala luzatuak ageri ziren, mendiari jada lothuak. Eguzkia gainean zuten; kantu-

rik ere ez baitzioten egiten, halako baten berri
bazakitelakotz aspaldi.
Arrosarioan ari ziren orai goratik; eta gero,
tartean, zeru gain hartarik heieri beha zauden
saindueri oihuz emaiten ziren Paxkal auzapheza,
Josep eta bertzeak oro:
Sancte Dominice, ora pro nobis.
Ardi multxo bat alhan ari zen, mendi mazelan, belhar bat ahoan proesioneko jendeari beha
emaiten baitziren, begi handi zuri batzuekin.
Pottoka batzu ere harat hunat bazabiltzan;
burua gora gora altxaturik bulta bat egon ondoan, tira-ahala lasterrez, alderdi guzietarat ohildu
ziren, erhotu bet-betan balire bezala.
Bordalde baten ondoan, elhorri-xuri aldaska
baten gainean, xori pullit bat, buztan muturretik
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Piarres I - 6
  • Parts
  • Piarres I - 1
    Total number of words is 3777
    Total number of unique words is 1815
    28.8 of words are in the 2000 most common words
    42.3 of words are in the 5000 most common words
    49.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Piarres I - 2
    Total number of words is 3774
    Total number of unique words is 1851
    25.9 of words are in the 2000 most common words
    38.0 of words are in the 5000 most common words
    45.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Piarres I - 3
    Total number of words is 3796
    Total number of unique words is 1803
    28.7 of words are in the 2000 most common words
    43.9 of words are in the 5000 most common words
    51.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Piarres I - 4
    Total number of words is 3738
    Total number of unique words is 1800
    28.8 of words are in the 2000 most common words
    40.6 of words are in the 5000 most common words
    47.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Piarres I - 5
    Total number of words is 3810
    Total number of unique words is 1807
    27.9 of words are in the 2000 most common words
    40.6 of words are in the 5000 most common words
    47.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Piarres I - 6
    Total number of words is 3716
    Total number of unique words is 1791
    27.6 of words are in the 2000 most common words
    40.4 of words are in the 5000 most common words
    47.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Piarres I - 7
    Total number of words is 3756
    Total number of unique words is 1847
    26.0 of words are in the 2000 most common words
    39.8 of words are in the 5000 most common words
    47.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Piarres I - 8
    Total number of words is 3723
    Total number of unique words is 1862
    27.0 of words are in the 2000 most common words
    39.4 of words are in the 5000 most common words
    47.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Piarres I - 9
    Total number of words is 2696
    Total number of unique words is 1275
    34.4 of words are in the 2000 most common words
    48.0 of words are in the 5000 most common words
    55.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.