Petan Mihiku - 1

Paul Guilsou

PETAN MIHIKU
Irri egiteko ikusgarria hirur zatitan
Paul Guilsou-k euskaraz antolatua,
Moliere-n lan batetarik
Baiona, 1951

LEHEN ZATIA
LEHEN MINTZALDIA
Kanpoan, Petanen etxe-aitzinean.
Petan, Mai-Koxepa
(Egur-xehatzeko trunko baten gainean
jarririk, zigarreta baten egiten). Tra-la-tala, la-la-la...
MAI-KOXEPA: (Erkatza eskuan etxetik ateratzen
da). Ernatu gogo duk hortik, Petan?!
PETAN: (Kantuz)
May-Koxepa maitea, ez bada hasarra;
Zuk eta nik badugu elkarren beharra
Zu ene bihotzean zintuzket bakarra..
Zu baino eztitxago ez balitz nafarra
MAI-KOXEPA: Egur buit ez diagu gehiago etxean
eta... hi, hor, kantuz deskantsuan!
PETAN: Norat dut presa?
MAI-KOXEPA: Habil egur egiterat.
PETAN:

PETAN: Ez dut egun zotzik eginen. Ala.. nor da

hemen nagusi?
MAI-KOXEPA: Ezetz? Uste duk nerekin auzia iraba-

ziko dukala?... Atzo igandea, hordi, egun
astelehena, burua haundi! Ez nauk ez ni
hire hola jasaiteko ezkondua!
PETAN: A, etxean emaztea, zer gurutzea!... No,
zaharrek sekulan erran badine egia bat,
eta hau hala erran dine: «Emazte-buru,
debru-buru».
MAI-KOXEPA: Gaizo Petan; orai erran zaharretan!
PETAN: Gaizo Petan ba... No, hatxeman, EskualHerrietan egur-egile bat, arrazoinka niri
nagusituko denik. Ni bezala, mihiku famatu
batekin sei urtez mutil egonik, bertze
batek, nik bezala, haren jakitate guziak
ikasiko zitinan?
MAI-KOXEPA: Tresna, alaina!
PETAN: Hi haizen bezalakoa.
MAI-KOXEPA: Egun ederra,, baietz erran nuena.
PETAN: Ba, segurki. Urkatu banintz, hobeko
ninan.

Hik behar duk erranguratu! Gure
Jainkoari egunero eskerrak emaiteko izanki
eta!… Merexi huen ni bezalakoa?
PETAN: Kontexko hintzen, no, ni haitxemaiteaz.
MAI-KOXEPA: Zer derasak? Kontent?... Etxea errekarat eremanki dautan gizonarekin, edale
batekin, kontent! Denen jateko baizik ez
den gizonarekin!
PETAN: Gezurra: parte edaten dinat.
MAI-KOXEPA: Bederazka, etxe-barneko guziak saltzen dauztak, eta!
PETAN: Hori dun etxekoz-etxeko bizitzea.
MAI-KOXEPA: Ohea bera kendu dautak!
PETAN: Goizago ernatuko haiz.
MAI-KOXEPA: Hots, muble bat ez zauiat gehiago
etxean gelditzen.
PETAN: Nagusi dun hola, Jondone-Martine egiteko.
MAI-KOXEPA: Goizetik arrats jokoan eta edaten.
PETAN: Denbora pasa.
MAI-KOXEPA: Bainan, Petan! Anartean, zer nahi
duk egin dezatan?
PETAN: Nahi dunana.
MAI-KOXEPA: Lau haur ttiki besotan...
MAI-KOXEPA:

PETAN: Pausa’zkin lurrean.
MAI-KOXEPA: Ixtant guzian ogia galdez.
PETAN: Zaharoarekin emoten. Nik, ontsa jan eta

edan dutalarik, denak airean ikusi nahi ditinat!
MAI-KOXEPA: Haizen bezalakoa! Galeretako sortua haiz hi.
PETAN: Bazuken: galerarik aski ikusten dinat
segurik hirekin.
MAI-KOXEPA: Uste duk, beti hola bizi beharrak
garela?
PETAN: Emazu polliki, burregoa.
MAI-KOXEPA: ...hire manerak jasanen ditudala?
PETAN: Ez gaiten hasarra, muñuñu!
MAI-KOXEPA: ...eta ez dutala hire oneratzeko molderik hatxemanen?
PETAN: Gaixo muñuñu, badakizu, soberak ere
sobera direla?
MAI-KOXEPA: Futitzen nauk hire mehatxuez.
PETAN: Nere andre ttiki muñuñu hutsa, zer duzu,
bizkarra hotza? Bero aldi bat hartu nahia?
MAI-KOXEPA: Uste duk izitzen naukala?
PETAN: Nere izarra, nere bihotza, niri zerbait
hartu nahia duzu? Ez duzu ebatsia izanen...

MAI-KOXEPA: Arraileroa!
PETAN: Harrapatzen bazaitut...
MAI-KOXEPA: Herresta.
PETAN: Harrapatzen bazaitut...
MAI-KOXEPA: Ustela, ez bertzea!
PETAN: Joko zaitut?
MAI-KOXEPA: Ez diat gaizki irri egiten, to, hitaz!
PETAN: Xehatuko zaitut?
MAI-KOXEPA: Herbaila! Hunki nezak, ikusteko?
PETAN: Hilen zaitut eta tripak eginen?

Faltso, zirtzil, ausart, traidore,
ohoin, lapur, tripa haundia!
PETAN: Hireak eta bat gehiago hartuko ditun.
(Erkatza harturik, jotzen, du).
MAI-KOXEPA: Atx! Atx! Atx!
PETAN: (Beti joka). Horra goxa-gailua.
MAI-KOXEPA:

BIGARREN MINTZALDIA
Petan, Mai-Koxepa, Gizona
GIZONA: Oi! oi! oi! oi! Zer dugu hemen! Apailu

hau bere andreari joka!

PETAN: Jo nezan on bazaut!
MAI-KOXEPA: Zer behar duzu hemendik?
GIZONA: Huts egin dut.
PETAN: A! Ontsa.
MAI-KOXEPA: Ez da zure ikustekoa?
GIZONA: Hala da..
MAI-KOXEPA: Zer duzu sudurra hemen sartzeko?
GIZONA: Deusik.
MAI-KOXEPA: Okupa zaite zure egitekoez.
GIZONA: Ez dut gehiago pitsik erranen.
MAI-KOXEPA: Hola nahi dut.
GIZONA: Bon, bon.
MAI-KOXEPA: Ez duzu zuk senditzen?
GIZONA: Egia da.
MAI-KOXEPA: Nahasi zoro bat zare, deus ikusteko-

rik ez duzunetan sudurra sartzeko. (Eta
mazelako bat emaiten dio.)
GIZONA: Barkatu Pettan. Emazu, emozu zeha-aldi
bat ona zure andreari... Nahi duzu eskuukaldi bat emaitea?
PETAN: Ez jauna.
GIZONA: A! Hori bertzerik da!
PETAN: Joko dut nahi badut eta, nahi badut, ez!
GIZONA: Ederki.

PETAN: Nere andrea da, eta ez zurea.
GIZONA: Segurki eta beharrik.
PETAN: Ez da zuri, manatzea.
GIZONA: Hala da.

Hala bada, eta ez bada, ez dut zure
laguntza beharrik! Utz gaitzatzu, gu,
bakean.
GIZONA: Bakean? Ontsa da!
PETAN: Ozar bat zare, bertzeen egitekoetan hola
sudurra sartzeko. Ez duzu behin ere aditu,
zuhaitzaren eta erriaren artean ez dela
azala sartu behar... edo zerbait holako?...
Ta, ori! (Erkatz ukaldika igortzen du).
PETAN:

HIRUGARREN MINTZALDIA
Petan, Mai-Koxepa
PETAN: (Gibeletik gizonari beha, kantuz)

«Joaiten naiz jaun-andre (bis)
heien baketzera;
Umaturik hor naute
igorri etxera».

(May-Koxepa ri) Errazu baketu behar dugu,
ekazu esku.
MAI-KOXEPA: Bai, jo ondoan!
PETAN: Ez da hori deusik.. Emazu hunat bortzekoa.
MAI-KOXEPA: Ez.
PETAN: Are.
MAI-KOXEPA: Ez.
PETAN: Gaixoa!
MAI-KOXEPA: Eetz.
PETAN: Are, bada!
MAI-KOXEPA: Ez, deusetan ere.
PETAN: Xauri, xauri.
MAI-KOXEPA: Ez, hasarre nauk!
PETAN: Bo, ezdeuskeria horren gatik! Are, are
bada.
MAI-KOXEPA: Utz nezak.
PETAN: Ekazu ba’esku.
MAI-KOXEPA: Sobera gaizki erabili nauk.
PETAN: Barkamendu galdatzen dautzut orduan.
Emadazu esku.
MAI-KOXEPA: Barkatzen dauiat... Bainan, hago
ixtant bat, hago.

Zoroa behar zintezke, hortaz malezia
atxikitzeko. Holako huskeria batzu on dire
noizean behin adiskide egoiteko; bospasei
erkatz ukaldik, elgar maite dutenen artean
amodioa azkartzen baizik ez dute... Ori,
egurrerat noazu, eta egiten dauzkitzut,
egun, bortz pilota-egur.
MAI-KOXEPA: (Gibeletik) Hoa, hoa, begitarte ona
egiten badaiat ere, ez diat, ez, ahantziko.
Nolazpeit mendekatuko nauk, bai. Emaztekiak hatxemaiten dik beti mendeka-bidea.
PETAN:

LAUGARREN MINTZALDIA
Mai-Koxepa, Piarres, Leon
PIARRES: Debruenaxoa! ez diagu, to, lan txarra

hartu bigek eta ez zakiat zer hatxemanen
dugun.
LEON: Ze na’uk, gaizoa, nagusia nagusi.
PIARRES: Ba, ez diagu, ez, pitsik galduko Bordaberrirekin, norbait hatxemaiten bazioiagu,
emaztegeia sendatuko diona: esku-zabala

dik; sari ederrari beha gauzik. Alta Maiderrek ez dik hura gostukoa; Andre nahiago
likek; aitak aldiz. deus ez aditu nahi.
LEON: Andre, laborari seme.
PIARRES: Eta nagusia, zer duk bera, eihara zain
bat! Nahi diat, azkar: ohointzatik aberastua... Etxeko seme ona likek bada...
MAI-KOXEPA: (Barnetik) Mendekatzeko, bazakia
zer egin.
PIARRES: Bainan zer eman ziok buruari, ez dutenaz geroz deusik egiten abat izan?
LEON: Gertatzen dut hatxemaitea, bilatzearen
medioz; eta, batzutan, uste ez den lekuan
zagok erbia lo.
MAI-KOXEPA: Ez duk deus egitekorik; zernahi gostarik ere, mendekatu behar diat. Erkatz
ukaldi horiek min egiten zautaie. Ez diat
hartan utziko gure Petan,... eta..., (Etxe
aitzinerat agertzen da). Barkatu, jaunak; ez
zintuztedan ikusten, eta zer nahi buruhauste baitut, nere buruarekin eleketan ari
nintzen.

PIARRES: Bakotxak bere kezkak eta errangurak;

gu ere, ontsa nahi ginuken zerbaiten ondotik gabiltza.
MAI-KOXEPA: Laguntzen ahal zaituztet?
PIARRES: Beharbada. Gizon abil bat behar ginuke; mihiku bat bertzeak ez bezalakoa.
Nagusiaren alaba, pikoz mututurik baitago,
hura senda lezaken norbait. Mihiku batek
baino gehiagok beren jakitatea han utzia
dute; bainan izaiten dire batzutan gizon
abilak, sendabide harrigarriak berekin
dauzkatenak, beren burutikako erremedio
berezi batzuri esker, bertzeek egin ez
dezaketena ardiesten baitute. Horra, guk
zer gizon bilatzen dugun.
MAI-KOXEPA: (Bere buruari). Ederki jina duk, (Piarres-i eta Leon-i). Ori, ez zintezketen hobeki eror. (Bere buruari)
PIARRES: Ba zera! Ta, nori da?
MAI-KOXEPA: Zer parada! (Berriz bi gizoneri).
Badugu gizon bat, —halako guti baitabila
bazterretan—, eri etstituentzat hauta
dena. Hortxetan ikusiko duzue, orai, egurrean ahusatzen.

LEON: Mihiku bat egurrean?

Oihanean dela erran nahi duzu, aire
hartzerat ateraia?
MAI-KOXEPA: Ez. Ilargi-jo, halako bere gisako tresna bat da. Ez zinukete sekulan, erranen
hanbateko izpirituko gizona dela. Eta haren
bezti-moldea! Iduri du zaku gaizki josi
bat... Gehiago dena, badaki ederki astoarena egiten bere jakitatearen gordetzeko.
PIARRES: Bitxi da: kaskoz norbait diren guziek,
nola izaiten duten erro-aire bat jakitatearekin nahasteka.
MAI-KOXEPA: Ezin sinetsia da, zein erroa den gure
delako gizona: pentsa! sendatzeko duen
ahala aitortu baino lehen, joka ibili behar
izaiten da, alaintso. Eta hitz dautzuet,
buruari emaiten badio, ez duela bere jakitatea agertu behar, makil bana harturik,
beharko diozkatzue bereak eman, deusik
ateratzekotan haren ganik. Holaxe egiten
dugu, haren beharretan garelarik.
LEON: Ez duk guti erroa, haatik!
PIARRES:

Ez dakizue ontsa!... Bainan, gero
ikusiko duzue, gauza harrigarriak eginen
baitauzkitzue.
PIARRES: Zer du gero, izena?
MAI-KOXEPA: Petan! Ezagut erretxa da bere mustatx beltzekin eta galtza-ipurdi pedazatuekin.
LEON: Jesus! mihi ku bat, galtza-ipurdi pedazatuekin!
PIARRES: Ba, banian, egiazki, diozun bezain abila
da, gero?
MAI-KOXEPA: Ba, ta nola! apezari ikusiko ez ditutzuen mirakuiluak egiten ditu, gizona. Ori,
erraiteko baizik ez da: duela oraino sei hilabete, bazen emazteki bat mihiku guziek
alderat utzia... sei oren hartan hiltzat zaukaten; jada beztitua, biharmunean ehortzi
beharra, ta... joaren bortxaz, ekarrarazten
dute delako sorgina. Harek... emaiten... ez
dakit zertarik, ttintta bat ahoan, eta emaztekia heldu zaiote sukalderat, iduri ta deusik ez.
LEON: Jesus, Maria!
PIARRES: Zer debru da, bada, zuen gizona?
MAI-KOXEPA:

Debrua? Batere ez da fidatzeko.
Dena den, duela hiru aste, hamabi urteko
mutiko bat ez zen ezkilategitik erori eta
zango-beso-lepo hezurrak hautsi! Gure
gizona ekarrarazi, ta... harek, berehala....
berak eginikako gantzugailu mixteriozko
batekin... torratu bezain laster, xutitu zen
eta pilotan aritzerat joan.
LEON: Jesus, Maria ta Josepe!
PIARRES: Orduan, mihikuntza guzia errotik badaki gizon horrek.
MAI-KOXEPA: Dudarik ezin.
LEON: Bo, maitea, hara gure gizona heldu! Joan
gaizkon biderat.
PIARRES: Esker hainitz, etxek’anderea, egin daukuzun zerbitzuaz.
MAI-KOXEPA: Nik erranez orroit!
LEON: Zaude trankil! Jotzea aski bada, laster
gurea dugu gizona.
PIARRES: (Leon-i). Hau egiteko errekontrua.
MAI-KOXEPA:

BORTZGARREN MINTZALDIA
Piarres, Leon, Petan
(Kanpotik, «Sotoko oporraren» airean)
Tra-la-la-la...
LEON: Hura duk. hura, kantuz ari.
PIARRES: Gauden hemen berean.
PETAN: (Aitzina kantuz)
«Gero zait hasten
Bihotza hozten,
Agorttzen zintzurra,
Laster dut eskuratzen sotoko oporra. »
Pufa! To, badiagu, ba, aski egur eginik. (Eta
berriz kantuz)
«Gorputza baitut sano, arpegia gorri,
Hortako dute nitaz zerbait erran nahi,
Bainan ez naiz ni
Nehoiz ibili
Oraino moxkorra...
(kantatu gabe) Atzo azkenik! (Irri-karkailaz)
Ha, ha, ha. ha. (Eta bere kantuari jarraikiz).
...Izana gatik maite sotoko oporra. ».
PETAN:

Hats har dezagun, eta, edan (Gero, bidean,
eskalapoinen harrabotsa, ezagun).
PIARRES: Hara, heldu, bere eskalapoin haundiekin.
LEON: Hura duk, ba; ez duk dudarik.
PIARRES: Xo, xo. Utz’ak parreraino jiterat.
PETAN: Kanta dezagun, barneak hala galdatzen
zautak. («Pipa hartu ta»ren airean).
«Urrundu zaizkit aiskideak
Eta hurbildu ostalerak»...
Nor dituk gizon hauk gure etxe-aitzinean? Ez
ahal diltiat ostatuko aita-semeak (Kantuz).
«...Etxean aldiz emazteak
Prest-presta ditu erasiak.»
Bainan, zer ditek, hauk, niri hola beha?
PIARRES: Agur jauna; zu zare Petan deitua?
PETAN: Zer nahi zinuten?
PIARRES: Zu zaitugunez Petan?
PETAN: Ba... eta... ez, ea zer nahi diozuen.
PIARRES: Hari gure agurrak egin nahi.
PETAN: A! Orduan ni naiz Petan.
PIARRES: Bazinaki, jauna, zer atsegina egiten
daukuzun. Zuie ganat igorri gaituzte, eta...
zure, laguntzaren galdez heldu gare.

PETAN: Guk egiten ahal dena balinbada, eginen

dugu.
PIARRES: Ederki, ederki.
LEON: Atxik’azu, atxik gapelua buruan; iguzki
kolpe bat bil zinezake.
PETAN: Hauxek dituk gizon plaixentak! (Eta gapelua, barnaxago sartzen du).
PIARRES: Ez zaitela harri, jauna, zure ganat jinik
ere: kaskoz norbait direnen ondotik ibiltzen
da jendea; eta, jakin dugu, zer ahal haundiko gizona zaren.
PETAN: Egia da. Ez da segur munduan gizonik,
egur-egiten nagusituko zautanik.
PIARRES: A!
PETAN: Ez naiz laneko lotsa; ez baitut nahi, nere
egurraz nehork izan dezan deus erraitekorik.
PIARRES: Ez gare hortaz mintzo.
PETAN: Ba, bainan... bi mila libera saltzen dut,
gero, pilota-egurra.
PIARRES: Orai, bertze solas, nahi baduzu!
PETAN: Hitz dautzuet, ez dezaketela gutiagotan
eman.
PIARRES: Badakigu hori.

Hori balinbadakizue, badakizue zenbak
egiten dutan pilota-egurrean. .
PIARRES: Trufatzea da, hola...
PETAN: Ez naiz batere trufagura, bainan ez nitake merkeago ari.
PIARRES: Aski hortarik: bertzerik badugu elgarrekin aipatzeko.
PETAN: Bertzetan merkeago aurki dezakezue,
nere pilota-egurra bezalakorik, ez.
LEON: Pilota-egurra, zernahi izan eta ere! Bainan,
bego. Jainkoaz, hori hortan.
PETAN: Utz, nahi baduzue, bainan, ni hemen naizen bezain egia da, holako pilota-egurrik ez
zinuketela prezio hortan ukanen.
PIARRES: Bainan, ez gare hortarat jinak.
PETAN: Ez eta ez; bi milako hori beharko duzue,
ala fede, pagatu. Zinez ari naiz gero, ni! Ez
naiz, beren mozkinak biperretan sakatu
nahi dituztenetarik.
PIARRES: Errazu, jauna; ez da batere eder, alegia
ez konprenituarena, hola, egitea. Denek
badakite berdin, zein mihiku famatua
zaren.
PETAN: Burutik badik, hunek.
PETAN:

PIARRES: Ez gutaz liberti.
PETAN: Nola?
LEON: Zure ingura-mingura guziak eta gainerate-

koak alferretan dire gurekin, dakiguna baitakigu.
PETAN: Zer bada?. Zertaz ari zarezte? Norentzat
naukazue
PIARRES: Zaren mihiku famatuarentzat.
PETAN: Ni mihiku?... Ez naiz hala ez eta izan
egundaino.
PIARRES: (Leon-i) Horra! Erro-bultan diagu.
(Petan-i). Hala dena, ez gehiago uka eta ez
gaitzatzula, xuhur baduzu, onetik ateraraz;
bertzela azken bideak hartuko ditugu.
PETAN: Zer egin gogo dautazue?
PIARRES: Batere atsegin ez ginukena.
PETAN: Nahi duzuena eginen dautazue, bainan ez
naiz mihiku, eta ez dakit, zer derasazuen.
PIARRES: Gure lanari lotu beharko diagu... (Petani). Azken aldikotz galdatzen dautzut:
aitor’azu zer zaren.
LEON: Ez gehiago maltzurkerian ari hola, eta
aitor’azu lañoki mihiku zarela.
PETAN: Errabiarazten nauzue, ori.

PIARRES: Zertako, guri, dakiguna uka?
LEON: Zer irabazten duzu hola, zure mihikugoa

gordez?
PETAN: Batetarat heldu da, erran dezazuetian
hitz batez ala bi milez: ez naizela mihiku!
PETAN: Ez!
PIARRES: Ez zarela mihiku?
PETAN: Ezetz!
PIARRES: Hola denaz geroz, behar dena eginen
dugu. (Makilakin joka hasten zaizko).
PETAN: Atx, Atx, Atx! Zer nahi baituzue izan,
nadin eta hala naiz.
PIARRES: Zertako huntaraz gu bezalako gizon
prestuak?
LEON: Ez daukuzu batere atsegin egiten.
PETAN: Ta, uste duzue niri atsegin egiten dautazuela? Zer demuntre da istorio hau?...
Espres ari zarezte ala... zuen buru-kolpea
da mihiku izan nadin?
PIARRES: Zer? Ez duzu oraino amor eman gogo?
LEON: Ez zarela mihiku, diozu?
PETAN: Ez dizaket hala ez dena erran.
LEON: Ez da egia, mihiku zarela

PETAN: Ez eta ez! (Berriz jotzen dute). Atx, atx,

atx... Bon, beraz, mihiku naiz, jaunak, eta
barber ere, hala nahi baduzue. Nahiago
dut, zernahi onhartu, holako ukaldiak hartu
baino.
PIARRES: Hola, jauna, hola. Ez da goizegi.
LEON: Hori da, hori, gizonki mintzatzea.
PIARRES: Barkatu, eman ukaldiez.
LEON: Barkatu, egin minaz.
PETAN:
(Bere buruari). Hi ari ote haiz, bada,
makur, Petan? Zer haiz, mihiku bilakatu
oharkabean?
PIARRES: Ez duzu urrikirik izanen, nor zaren agertzeaz.
PETAN: Bainan.... errazue, jaunak... ez nauzue
enganatzen bederen?... Zinez ari zarezte,
mihiku naizela?
LEON: Segurki, hala baitzare.
PETAN: Segur.
LEON: Segur baino segurago.
PETAN: Debruentxoa! Ederra diagu.
PIARRES: Zer? Munduko mihikurik abilena zare,
ta!
PETAN: A! A!

LEON: Ez dakit zenbat eri haundi sendatu dituen

mihikua!
PETAN: Egundaino! Hau badiagu zerbait haatik!
PIARRES: Sei oren hartan hila zen emaztekia, jada

ehorztekotan zutena, zuk ahoan ttintta zerbait emanik, berebaitaratu duzu, eta kurri
abiatu da.
PETAN: Holakorik baditakela! Debruentxoa,
debruentxoa!
LEON: Hamabi urteko mutiko bat ezkilategitik
erori da behin; zango-beso-lepo hezurrak
hausten zituela... eta zuk, ez dakit zer gantzugailuri esker, xutik abiarazi eta pilotan
aritzerat joan zen.
PETAN: Oisus!... Eup, Mai-Koxepa! Aditzen dun?
PIARRES: Hots, jaun mihikua,...
PETAN: Jaun mihikua! Ha, ha, ha, ha!
PIARRES: Ontsa helduko zare gurekin. Eta, nahi
duzuna irabaziko duzu...
PETAN: Nahi dutana irabaziko dutala?
PIARRES: Ba!... Guk eremaiten ditugun etxerat
jitea onhartzen baduzu.

PETAN: A! Segurki mihiku bainaiz. Ahantzia nuen

orai gogoratzen zaut... Zertaz da istorioa?
Norat joan behar dut?
PIARRES: Gurekin eremanen zaitugu. Neskatxa
bat behar duzu ikusi, mintzoa galdua
duena.
PETAN: Ez dut, nik, hatxeman, ez, haren mintzoa.
PIARRES: (Leon-i) Arralleria maite dik (Petan-i)
Goazin.
PETAN: Zer? Hola? Mihiku beztitu gabe?
PIARRES: Soinekoak emanen dauzkitzugu, bai,
guk.
PETAN: Bon. (Piarres-i). Zuk, eremazu hau (botoila emaiten dio); hortan erabiltzen ditut
tixanak. (Leon-i buruz itzulirik, lurrerat tu
egiten du). Zu, zoazi horren gainetik; hola
da mihikuaren manua.
LEON: Jesus, Jesus! Hau mihiku errementa! Ba,
bihi batek sendatzekotan, hunek eginen
dik.

BIGARREN ZATIA
Nagusiaren etxean

LEHEN MINTZALDIA
Nagusia, Piarres, Leon
Ba, nagusia; daukat, kontent izanen
zarela; munduko mihiku hoberena ekarki
dautzugu.
LEON: Ba, ta, ez dela pikaren azken umea; bertze
mihikuek ez dute horren zapeta zolako zikina ere balio.
PIARRES: Gauza harrigarriak egiten dituen gizona
dugu.
LEON: Hilak sendatzen dituena.
NAGUSIA: Pizten?!
LEON: Hilak xutiarazten, ba!
PIARRES: Bainan bitxiskoa da, erran dautzutan
bezala; eta, baditu mementuak, burutik
PIARRES:

joaiten baita, eta ez baitu iduri den bezain
balio.
NAGUSIA: Ez diagu bertze beharragorik.
LEON: Arralleria maite du; eta, iduri du batzutan
burutik xilo.
PIARRES: Bainan... funtsez... dena jakitate eta
kasko da; izigarri ederki mintzo ere, da.
LEON: Ba, hain ederki mintzo da, iduri baitu, liburutik mintzo dela.
PIARRES: Jada famatua da; eta denak horren
gaxiat dabiltza beren erranguretan.
NAGUSIA: Ontsa ikusi nahiz nago; ekarraraz
zazue.
PIARRES: Banoa bila.

BIGARREN MINTZALDIA
Nagusia, Leon
LEON: Mirakuiluak eta guziak egiten omen ditu.
NAGUSIA: Zer demuntre duk bada hori?

HIRUGARREN MINTZALDIA
Nagusia, Leon, Petan, Piarres
PETAN: Huna, nagusia, zure jaun mihikua.

Agur, jaun mihikua; milesker hola
jiteaz; ontsa zure beharretan aurkitzen baigare.
PETAN: Lehengo mihiku famatu batek dionaz, ez
dugu, ez nik eta ez zuk, hola buruhas egon
behar.
NAGUSIA: Hala baitiote mihikuek?
PETAN: Ba.
NAGUSIA: Ez banaiz kurios, zeinek dio hola?
PETAN: Zerak... xapel eta gapeluaz mintzo den
harek.
NAGUSIA: Mihikuek hola diotenaz geroz, hola eginen dugu.
(Bigek gapelluak burua.n emaiten dituzte).
PETAN: Jaun mihiku hunek ikasiak baititu gauza
miresgarriak...
NAGUSIA: Nori mintzo zare, jauna?
PETAN: Ta, zuri!
NAGUSIA: Bainan ez naiz mihikui, ni.
NAGUSIA:

PETAN: Ez zare mihiku?
NAGUSIA: Ni? Ez!
PETAN: Ez? Egia?
NAGUSIA: Egia ezetz.

(Makila ferratu bat dilindatik harturik,
panpatzen du nagusia oihuka ari den
artean). Orai mihiku zare, ez dut nik ere
egundaino bertzel eskolarik ukan mihiku
izaiteko.
NAGUSIA: Zer gizon ekarri dautazue hunat?
PIARRES: Erran dautzut. nagusia, bitxiskoa zela.
NAGUSIA: Zela? Dela erraiten ahal duk.
LEON: Etzazula gaizki har, nagusia, jostatzeko
egiten du hori.
NAGUSIA: Ni, ez nauk jostagura.
PETAN: Barkatu eman ukaldiez.
NAGUSIA: Zure zerbitzari, jaun mihikua.
PETAN: Pena dut nere funtsean.
NAGUSIA: Ez da, deusik.
PETAN: Barkatu egin minaz.
NAGUSIA: Ez dut minik.
PETAN: Hobe segurki zuretzat: e ben! xantza
duzu, ori.
NAGUSIA: Bego hortan.
PETAN:

PETAN: Ba, hobe da; arrazoina duzu.
NAGUSIA: Jaun mihikua, alaba bat badaukat erita-

sun mixteriozko batek joa...
PETAN: Atsegin dut, jakiteaz alaba nere beharre-

tan duzula; eta, zerbitzu bera egiten ahal
izan dezazuetan, gauza bera dautzuet
desiratzen zuri eta zure etxeko guzieri.
NAGUSIA: Milesker jauna, zure desirez.
PETAN: Ez’ta’zen. Sinesten ahal nauzu gero, barnez eta zinez ari naizela.
NAGUSIA: Hau ohorea egiten daukuzuna!
PETAN: Nola deitzen da zure alaba?
NAGUSIA: Maider.
PETAN: Maider! Izenaren araberako izana balinbadu, ez da gaizki.
NAGUSIA: Berehala ekarraraziko dut. (Leon-i).
Hoa, ean prest den. Orai ekarriko dautzute,
jaun mihikua.
PETAN: Datorla, nahi duelarik; nere, mihikuntza
guziarekin goaitatzen dut.
NAGUSIA: Non duzu... mihikuntza?
PETAN: (Kopeta hunkituz). Hemen, barne huntan.
NAGUSIA: Ederki.

LAUGARREN MINTZALDIA
Nagusia, Petan, Piarres, Maider, Leon
PETAN:

Hau dugu eria

NAGUSIA: Bai. Nere haur bakarra; eta, jada alar-

gun bainaiz...
PETAN: Ez ditutzu malur guziak, beraz.
NAGUSIA: …hau hilzerat heldu balitzaut, galtze
lazgarria litake neretzat, bakar-bakarrik
geldi bainindake.
PETAN: Ez duzu ez galduko. Egin dezala, ori,
holakorik! Ez du, alabainan hil behar mihikuaren manua gabe.
NAGUSIA: Jartzeko zerbait, are.
(Mutilek kadirak ekartzen dituzte erdirat)
PETAN: (Aita-alaben erdian jarririk). Huna eri bat,
ikusteak atsegin egiten baitaut. Gizon
gazte batek, bera osasunekoa izanez gero,
ez du zeren utz.
NAGUSIA: Irri eginarazi diozu, jaun mihikua.
PETAN:
Hobe: mihikuak eriari irri eginarazten
dionean, ditaken seinalerik hoberena duzu.

(Maider-i), Ta! Zer gertatzen zautzu?? Zer
senditzen duzu?
MAIDER: (Eskua aldizka ahorat, bururat, kokotserat emanez). Han, hin, hon, han.
PETAN: Zen derasazu, haurra?
MAIDER: (Aitzina, berdin) Han, hen, hin, hon, han.
PETAN: He?...
MAIDER: Han, hin, hon, hen...
PETAN: Zer demuntre duzu mintzaire hori? Han,
hor eta hemen? Ez dautzut deusik konprenitzen!
NAGUSIA: Hori da, jaun mihikua horren gaitza.
Bet-betan mutu gelditu da; eta, orai arte,
ez dugu jakiten ahal izan, nola. Horren
gatik gibelatu behar izan du bere ezkont
eguna.
PETAN: Ta, zertako?
NAGUSIA: Senar-geiak, gauzak ontsa egin nahiz...
sendatu arte, igurikatu gogo baitu.
PETAN:
Nor ere baita, zer zoroa ditakena!
Andrea, mutua ez na.hi? Nerea, hola balitz,
ez nuke, ori, nik sendatu nahiko, saritan
ere!

NAGUSIA: Dena den, zure ahalak egizkitzu, jauna;

ez dautzugu bertzerik galdatzen.
PETAN: Bo! Ez odol gaistorik egin.... Errazu, ta..
gaitz horrek akitzen du?
NAGUSIA: Ba, jauna.
PETAN: Hobe... Hainitz sofritzen du?
NAGUSIA: Izigarriki.
PETAN: Ederki egina da... Joaiten da dakizun toki
hartarat?
NAGUSIA: Ba, ba...
PETAN: Jori?
NAGUSIA: Ez dakit zer erran nahi duzun.
PETAN: Behar bezalako gauza?
NAGUSIA: Ez dut pitsik konprenitzen.
PETAN: Berdin munta du... (Maider-i). Luza zazu
besoa. (Foltsua hartzen dio; ixtan bat ixilik
egonik, karkulan bezala nagusiari.) Foltsu
hunek... irakusterat emaiten du... zure
alaba... mu-tu-a dela.
NAGUSIA: Ta, ba, hori du, alabainan bere gaitza.
Lehen kolpetik haitxeman duzu, jaun mihikua.
PETAN: Ha! ha!
LEON: Jesus! Nola hatzemaiteko eritasuna.

Guk, mihiku haundiek, lehenik gauzak
ezagutzen badakigu. Bertze mihiku petrikilo txar horiek izanen zuten lanik, aski; eta
emanen zautzuten «hau du. hura du», nik
aldiz, tankean hatzeman dut. Eta, erranen
dautzut (Xutitzen da eta nagusiaren ganat
badoa)... pena egin bear badautzut ere...,
zure alaba gaixoa... mutua dela!
NAGUSIA: Ba, bainan, erran nahi bazinaut, nondik
heldu zaion, hori?
PETAN: Ez da gaitz: ...mintzoa.... galdua duelakotz.
NAGUSIA: Segurki... Eta mintzoa... nolaz galdua
duen?
PETAN: Gure gizon jakintsun guziek erranen dautzute: mihia... ez zaiolakotz... behar bezala
ibilki.
NAGUSIA: Ba... Oraino, mihiko traba hori, zerk
ematen ote dio?
PETAN: Aristoteles gizon aipatuak hortaz dio...
ba, erraiten ditu, ba, harek biziki egia ederrak.
NAGUSIA: Baitake.
PETAN: A! Gizon kasko gaitzekoa zen hura!
PETAN:

NAGUSIA: Nor ere baita.

Gaitza. gizona, gaitza; gizon bat (eskuz
keinua eginez) ni baino oraino haundiagoa... Beraz... gurerat joanez, beretik ari
gaiten. Daukat, mihiko traba hori... aire
batzutarik heldu zaiola; guk, sabantek,
umoreak deitzen ditugu; erran nahi baita...
ba... umoreak! Eta, gaitza sortzen den
aldetik ateratzen diren delako aireak heldu
dire... erraiteko maneran... zererat… eta...
Latina ikasia duzu?
NAGUSIA: Ez.
PETAN: (Brau xutiturik) A? Ez duzu latina korrprenitzen?
NAGUSIA: Ez eta hitzik ere.
PETAN: (Lorietan, aho-betean) CABRICIAS ARCI
THURAN, CATALAMUS, SINGULARITER,
NOMINATIVO, HAEC, EST MUSA, erran nahi
baita; musa. BONUS, BONA, BONUN edo
bonoa. DEUs, DEUS. SANCTUS, EST-NE
ORATIO, LATINAS, latinez. ETIAN: bai.
QUARE, zertako. QUIA KUIA ez bada kuiatxoa. SUBSTANTIVO edo buztana. ET
ADJECTIVUN CONCORDAT, konkorra IN
PETAN:

GENERI, NUMERUN, numeroa, ET CASUS,
eta kasu...
NAGUSIA: A! Oxala, ikasi banu hola latina.
PIARRES: Zer eskola dukena!
LEON: Ba, ederki mintzo duk; nik ez diat segurik
debru pitsik konprenitzen.
PETAN: Beraz, aipatu aireak, ezkerretik, han baita
gibela... eskuinerat, bihotzaren alderdirat... joaitean... bularrak, latinez «armiarma» deitzen ditugunak... hauk, buru-fuineri, grekaz «nahasmihiz» lotuak baitire...
buru-fuinetarik bihotzerako zainari, hebreoz, «cubile» erraiten diogunari esker...
bidean aurkitzen ditu delak.o aireak, lepauztaiaren barnean direnak: eta... delako
umoreak... konprenitu behar duzu ontsa
arrazoinamendua... eta beraz, delako umoreak kaltekorrak baitire... Kalsu’mazu
huni...
NAGUSIA: Bai, bai.
PETAN: Kaltekorrak baitire... zeraren gatik. eta...
ba, zaude, erne.
NAGUSIA: Dena bearri nagozu.

Zeraren gatik, eta... bearri... ziloetan..
sortzen diren aire minkor batzuen gatik...
huna zer gertatzen den... OZADUN DUZ,
erran nahi baita: azak onduz... NEQUEIS,
NAQUER, edo aise, POTARIUN, QUIPSA
MILUS. Horra zergatik den zure alaba
mutua.
PIARRES: Gizonaren kasko gaitza eta aho ederra!
LEON: Eta mihi azpiko zaina ontsa pikatua duela!
NAGUSIA: Hau arrazoinkaria! Ez ditake segur;
nehor hobeki ari... Gauza batek estonatu
nau haatik, jaun mihikua. Gibelaren... eta...
bihotzaren lekuak. Iduritzen zaut, ez ditutzula xuxen emaiten; bihotza dela ezkerreko aldean..., gibela aldiz eskuinekoan.
PETAN: Ba, lehen hala ziren; bainan, guk, denak
aldaratu ditugu lekuz, eta orai, mihikuntzan arras bertz alderat jokatzen gare.
NAGUSIA: A! Hori ez bainakien. Barka nere ignorantzia.
PETAN: Ez, da makurrik; ez duzu, alabainan, gu
bezain argitua izaiterik.
NAGUSIA: Hori hala da. Bainan, jaun mihikua, zer
egin behar dela, iduritzen zautzu?
PETAN:

PETAN:

Niri iduritzen zautana, egin behar dela.

NAGUSIA: Ba... Ta?