Peru Abarka - 3
MAISU JUAN: Orra lauoñeko bati emoten jakon
paguba urte betian erregaluban eukita.
PERU: Ondo dinozu, ta orain jatort gogora
gaztetan ikasi neban asko esan gura daben ipuin
au.
Eldu zan korta batera azeri bat, ta topau
eban an belarluze, edo txarri gizen ta mardua.
Esa-eutsan onek, Zer darabilk emen lapur zital
orrek? Iri guztiok deubee gorroto. Eizaan dabiltzanak, eruaten ditubazalako eurak ill gura jituben eperrak. Gurago juek ilako bat, sei eper
baño egiten ditubazan kaltiak gaiti. Etxeetan
ezin ikusi abee, olluak atrapetan ditubazalako.
Txakurrak urrinetik igarten jeutseek, botaten
duan atsaz, urrian abillela. Asko ostu, ta beti
argal, beste lapurrak legez. Ase ollakiz, bildotskiz, ta eperkiz, ta beti aragi txaarra egiten duala.
Illten baabe bere, ezabe ezertako gura. Ezdakusk barriz nire bizitza ona? jan ta lo, ta nos bait
urten ibiltera. Jatort neskatillia zukubaz, arta
garaubaz, ta kastañakaz. Sabelpian ta lepo
ganian niri igorzten oi dabill, ta bere poza da, nik
ondo jaatia, gizen egitia; ta egun baten jan gura
ezpadot, illunduten jako biotza, ta dino negarrez
legez; jangarzutu da gure lauoñekua, ta jabilt
eregau ta palagetan jan eragiteko. Esaeutsan
azerijak, ah tontotzarra! Lo egik; gizendu adi.
Maite jitubek ire odoloste, lukainka, gibel, bare,
solomo, ta duan guztia. Ire urdai gozatubak urte
guztian egon biarko jok egozten, kunzurrun ta
solomuak sutan erreten. Jatorranian epallia, ta
iru edo lau gizonek oratuta, sartuten deubanian
ganibeta samati erraijetaraño, irrinzaka aguanian oñi ezin eraginda, esango dok. O azeri
zorionekua! eta zeinbat dontsubagua asan ni
bano! Orra zetara jo dabeen nire jan, lo, bizitza
onak.
DIÁLOGO TERCERO
ENTRE LOS MISMOS
MAISU JUAN Y PERU
PERU: Eldu gara bada gabiltzan gabiltzan, o
adiskidia, neure etxaguntzara ta jakin egizu deritxola Landeta, landa eder baten dagualako. Ezta
gizon aldi dakigunian, etxe onetara ezkondu
mutil arrotz, edo beste etxetakorik; belaunik
belaun gizon etxeko semeetati eldu da nigana;
agaiti aldatu ezta niganaño neure izen ondokotzat etxe onen izena; alan derist Peru Landetako. Belutu jaku bidian, baña oraindiño etzirian
nire emazte, ume ta otseiñak oera juango.
Eztauke nire usterik gaur gabeko. Zurturik geratuko dira nire umiak zu zakusezanian, etorri ez oi
dalako ona zu baisen gizon apaindurik; igesko
dabee zokonduetara kuijak legez
MAISU JUAN: Peru, atia jo baño leenago esaidazu arren zer da kuija?
PERU: Zubek konejua esaten deutsazuna, ta
esaten jako kuija, kui kuika, edo kukuiska legez
dabiltzalako emen urten, an sartu, burubak orain
agertu ta gero ezkutetan.
MAISU JUAN: Peru, txakur zaunkia da, ta andijarena. Oratuten badeust?
PERU: Ez bildur izan; bakarrik etorri banintz,
ez eban zaunka aserre usaiñekorik egingo, ta bai
urten bidera pozkariaz alliari eragin ta parlanzuban neugaz ibilteko; egingo zituban pozezko
inzirijak. Etzaitu usigiko neugaz zakusazanian,
igarriko deutsulako zatozala bakez, ta ez ezer
eruatera. Txakurrari dagoka zaunka egitia, ta
etxe ur ta inguruban ibiltia. Ogi puska bate gaiti;
zelango oniritxi ta asko-guria artuten ezteutsa
bere ugazabari? Makillaka banatu arren ugazabak, inziri illetazkuak egingo ditu, ez baña jarki
ta aginik erakutsi. To, to bat esan orduko, enzuten dau, ta igarten dau ardi, aunz, idi edo beiren
bat dabillela soluan, ta ateraten ditu arin onian.
Urtik bat esaten bajako, alde egingo dau maijaren alboti goserik andijena badauka bere; alperrik izango da gosesto salobria. Ipiñi gura zaitut
gauza askoren jakitun etxian sartu orduko. Daukat Jangoikuak emonda emazte otzan, baketsu,
euli bati bere gatxik egingo ez leuskiona. Azten
ditu umiak lotsa onian, mankau baga, ondo esanaz, ta Jangoikuaren bildurra irakatsijaz. Zorionez umiak eurak bere esanekuak dira jatorriz
legez; eztakije erremuskada, bekoki illun, ta
mustur astinketarik egiten. Eztozu enzungo nire
etxian biraorik, ez baralla, ozpe, atralaka, ta iskibidurik; bai berba onak, elessako gauzaak, ta
bake betikua. Daukadaz seme bi ta beste ainbeste alaba. Gari ta artuak daukadaz giltz baga
ganbara zabalian; bada daukaguzan otseinak
bere, azi ditugu geure umiak bagenduz legez,
alkar maite dogula. Iñoren basori orri bat kenduten ez jako, bai zaindu ondo geuriak. Orregaitiño
Jangoikuak emoten deusku gauzia ugari; topin
ona beti izaten da; ilten dogu lauoñeko gizena,
idi lodi zezin ederra dabena. Euren denporetan
izaten da jan al baño geijago kastaña ta sagar.
Urte guztian, esaterako, daukagu eznia ta aurreratuten ditugu dirubak lagunduteko gero umiai,
aututen dabeen bizieran. Dakustaz nik iru ta lau
etxaguntzaren jaube dirianak, zoorrez beteta,
bururik jaso ezinda, gosia emoten deutseela
euren ume ta ogitukuai. O zorigaistoko ardante-
giak! Eta, zeinbat kalte egiten dozuben! Bizkairik
geijenak erriojara darua dabena ta eztabena.
MAISU JUAN: Peru, zorionekua zu! Errege bera
ezta zu baño obeto bizi. Guazan laster barrura; jo
eizu atia.
PERU: Dran, dran.
ETXEKUA: Nor da?
PERU: Umiak, zeuben aita, edegidazu atia.
ETXEKUA: Bai bai, pozik. Jesus! nor da au?
PERU: Umiak ez igesik egin; gizon ona ta adiskide barri bat da, ezteutsube gatxik egingo. Mun
egidazube eskuban besteetan legez, ta gero
denda, ta igitu zaiteze apari ta oe garbi on bat
iminteko lagun oni. Maisu Juan, guazan eskaratzera, oñak bustiko jatzuzan, ta aldatu egizuz.
Eztozu emen ediroko oñetako zorrotzik, bai abarka, edo zapata zapal edo motzak.
MAISU JUAN: Peru, zu bere jausi zara nos edo
nos zeure euskeran. Zapatiaren izena erdaldunena da.
PERU: Nik eztakit erdaldunen barririk, baña
bai zapatiaren izena euskalerrijetakua dala.
Zapatia esaten jako oñetako zoru sendodunari;
zapala dalako, edo zapalduteko zerbait, txito
adjutuba. Zapua bere esaten deutsagu piztija
atsitu zapalari. Ausse badakit, ez ezer geijago.
MAISU JUAN: Issillik nago errazoe orreek
enzunda. Ezin atrapau zinaiz zeure euskeran.
Ekarri eragizuz bada zeure zapata batzuk, zeintzuk eukiko dituzun gordeta jaiegunetan meza
nagusira juateko.
PERU: Bai alan jazoten da aspaldiko urteetan;
nekezale guztiak bere badaukez euren zapatak
zutoetxubetan, ta kalzerdijak kakuan esegita.
Sartu dira kapela kerizgarrijak, ta egal biribil ta
luzedunak. Nik enzun neutsan aita asaba bati,
antxina andikijak bere ebiltzala abarkakaz, txapel batubaz, zeintzuk obago dirian buruba ta
belarrijak berotuteko kerizgarri zuk sonbrellubaren izena emoten deutseezunak baño. Jagiko
balira lurpetik antxinako asabak, ez leukee sinistuko bizkaitar, ta euren ondorenguak diriala
gaurko jaun, andiki ta andikigurak. Mutillak beti
erabillen buruba mutildurik, ta emendi etorkeen
euren izena. Gizonak azten eben ulia lepoti
beera ezarteko, ta agertuko bazirian gizon
artian. Neskatillak erabillezan uliak agirijan
euren garbitasunaren igargarritzat. Neska zantar
jausi, ta garbitasuna galdubak, zapijakaz estalduta burubak, lotsaturik, atzeratu ditezan bestiak dongaro egitetik. Andra ezkondubak estaldu
eruezan burubak, batzuk orain legez, ta etxanderak jira askogaz. Aztu dira asko gaurko egunerako antxinako gure mutil, neskatilla, gizon, ta
andreen jaanzi iraunkorrak. Nor nor dan, nok
ezagutu? Len ozta ezagututen zan matsardaua.
Sagasti asko zirian, ta erriko ardao edo sagardauaz igaroten zirian bizkaitar ta beste euskaldunak. Diruba geratuten zan bertan. Eztago ikusi
baño zeinbat tolara topetan dirian etxe zaarretan, ezertako eztirianak gaur. Maisu Juan, zer
deritxu? Zer diraustazu? Nortzuk bizi zirian
obeto? Aen lautasuna obia etzan, gure egunetako bitxitasunak baño? Galdu gaitube arrotz ta
erdaldunak, ta tximino eginik jarraitu gura deutseegu aen asmuei. Nire alabak jazten dira lau
lau, astegunetan biar egitiari dagokan legez, ta
jai egunari emoten jakola beria. Daukadazan alabak dira bikotxak, edo batera jaijuak, ta etzara
onegaz zurtuko zu, dakizulako izan oi diriala nosbait irukotxak bere. Seme bata eskolauba da,
liburu-zalia; badaki erdera, ta euskeratuten
deuskuz, gaba igaroteko, irakurri dituban ipuinak, baña ipuin onak, garbi, ta iñoren kalte bagakuak. Egoten gatxakoz auak zabalik enzuten,
ume txikarrak Peru ta Marijaren ipuin gatz
bagaak enzun daruezan garraz. Lengo egun
baten berak buruz ikasita, esaeuskun ipuin txito
eder abade batek imini ebana berba neurtu ta
soñutubaz.
MAISU JUAN: Agindu egijozu arren, esan daigula apaldu baño leenago.
PERU: Txomintxu, esaizu lengo eguneko ipuin
abadiak atera, ta irakatsi eutsuna. Ez bildurtu;
etxekotzat euki egizu emen dakutsun gizon au.
TXOMIN: Aita, asko da zuk agindutia ta ona
bera.
Sagu bi zelai baten
Egozan gauzak esaten,
Bata zan basokua,
Bestia etxekua.
Dirautsa ak oni;
Gurozu neugaz etorri?
Bai ordu onian
Adiskide usainian.
Baña emen kanpuetan
Zelai basuetan
Zer dogu guk jango?
Ezdeustazu emongo
Ona dan gauzarik
Ez koipe, ez eztirik.
Basoko sagubak
Daukaz palagubak
Etxekuari esateko:
Ni baño nor obeto
Bizi da lurrian?
Ez dot neure bizian
Izan nik bildurrik,
Ez ez katigurik.
Nago neure basuan
Atseren osuan;
Ez dot arerijorik,
Ez ta galdu lorik.
Darraiko etxekua
Basoko jatekua
Ikusteko guriaz
Jan barri gosiaz.
Maija imini zan;
Zer ikusi etzan?
Bazkari ugarija
Eder ta garbija.
Sagar eta urrak,
Mispilla ta intxaurrak,
Okaran, ta madari,
Ta sabel gaisuari
Emon al guztia.
O bazkari andija!
Dirautsa etxekuak,
Jaaki ikustekuak,
Niretzat baña otzak,
Argalak eta motzak,
O neure anaija!
Zuri neure maija
Jatort emotia,
Ta eskertsu izatia
Darua bada etxera,
Eta emen emotera
Andiki janarijak,
Aberats ta ugarijak.
Koipia eta eztija,
Gaztae ta urdaija;
Ase zaite emen,
Eztozu alan jan len.
Eztago basuan
Ez zuben kobauan
Onlango aparirik.
Musturrak koipeturik,
Bizarrak miazketan,
Eztarria garbietan,
Ause bai bazkaria!
Arto eta garija
Jan ala ganbaretan;
Gabaz oramaijetan
Ikusten zer daguan.
Ta gura bogu juan
Geroago lotara,
oe utsetara,
Eztago ez itxirik
Guretzat maratillarik,
Ate inzirrikatuba
Da bide adjutuba.
Oneek zituban esaten
Goi ta be erabilten
Etxeko sagubak:
Ta orra nun katubak
Deutseen jarraituten,
Ta atzamarrak ezarten.
Etxekuak iges eban,
Basokuak ezieban
Topau zurkulurik;
Beebillen estuturik
Txillijoka gaisua
Guztija igarua:
Nekez da ezkutetan
Tresna zuluetan.
Dirautsa lagunari;
Zetako nakartzu ni
Leku oneetara?
Nua neure etxera;
Egon zaite zu emen,
Bizarrak koipetuten.
Ez, dino etxekuak
Geitubaz erregubak,
Zagoz aldi baten
Oraindino, bai arren.
Dakit katuben barri,
Iges dodalaze sarri;
Egon zaite jaten zu,
Ni izango natxatzu
Ateen jaolia,
Ta katu begiralia.
Alan jardunakaz
ta berba labanakaz,
Sagutxu basokua
Barriro badua
Billetan jaakija,
Eta zelatarija
Beragaz batera.
Baña juake atera
Giltzera andria;
An da esturia.
Lapiko barruban
Basokua eguan
Guztia sarturik,
Sabela beterik.
Nai dau iges egin,
Baña ezin dau ez arin;
Oñak koipaturik
Bidiak labandurik,
Da bildur ta ikara
Juan ez dedin ara
Etxe giltzeria.
O ze ikaria!
Dago ezkutuban
Lapiko barruban;
Ezta azarturen,
Arnasa artuten.
Bere zorionez
Ez juako ara ez.
Jatorko laguna
Sagu etxe jauna;
Eta onek aserrez,
Zegaiti, dino, iges
Eztozu beinguan?
Zegaiti lapikuan
Zara geratu zu?
Zelan eztakizu
Igesa artuten,
Buruba gordeten?
Basotar gaissuak
Dino, Ze gozuak
Emengo jaakijak
Eta edaarijak!
O adiskidia!
Ah bai ze goria
Dan zure jaana!
Ai baso laztana!
Ai kanpo maitia!
Zein zaran obia!
Estozu ez katurik,
Ez neska giltzerarik
Dator koipe billa;
Gitxiarren ni illa
Iza-ez naz koipetan.
Ez ta basuetan
Onlango arriskurik.
Laguna, niri ez deirik
Geijago iños egin.
Ezta au ez ipuin
Guzurrez asmauba
Bai egijaztuba.
Biotza kezkaturik
Eta arriskuz beterik
Daguan atsegiña
Ezta zindo-piña
MAISU JUAN: Txomintxu, ez juat inos enzun
ipuin ain ederrik. Zelan baña imini dabee berso
ain luzian? Ze plagak irakasten deutsee euskeraz koplaak egiten? Asto bat naz ni. Ordi sats
egiñak bere ateraten jitubek bersuak, eta ezin
najaik bat bizitziaren beian.
Eta, zer esan euban abadiak kanta ori irakatsita?
TXOMIN: Ez inos aztuteko. Goguan banerabillen, biziko nintzala ondo; bada bizitza onak ekarrela bijotzeko bakia, ta dongiak, atsakabia ta
ikaria. Basoko sagubak esan eutsan egija etxekuari; bijak ebiltzan lapurretan, iñoren gauziari
imurtxi egiten. Lapurrak beti bizi dira bildurrian:
egun gozo bat ez darue; iñori ezer kendu deutsanak, dauka barruban iraatsita aranza gogorra;
lurrian ta zerukuen aldeti da gorrotauba ostuten
dabillena, ta beste edozein kalte egiten dabena.
Eztago bake iraunkorrik ezpadago Jangoikuaren
bildurrik; baña bildur, donga egiteti atzeratuten
gaitubana. Au esan euskun guri abade onak,
ipuina irakatsi onduan. Lenenguan olgetan
ginian asko sagutxuben berbeeta ta jazoerak
enzunda; ez genkijan zetara zuzenduten zan
ipuina; baña igarri eragin euskunian zetarako
zan, ta zer atera biar genduban, geratu zan
barria.
PERU: Maisu Juan; badakit erdiz erdi artuten
zaitubala ipuin onen esanguriak. Gomutetan
jatzu, zer egin zeuntsan atso gaissuari? Zeinbat
kalte egin? Zelan zoorra aztuerazo? Nik esaten
neutsun ondo etzala; etzeustan jaramonik egin,
ta uste zenduban nintzala ni gizon koldar, arima
bildurti ta gatz bagako bat. Gurago neuke gauza
asko baño geijago, artuko bazendu gogoz ipuin
eder au.
MAISU JUAN: Galdu deustazube aita semiok
apaitako gogo guztija. Eztot nik zubek legezko
misionistarik enzun. Aen diadar guztiak baño
geijago zaurituten dabee nire bijotza zuben berbeeta piestaz legez esanak. Agur nire gaurko
lua. Etxera nuanian, garbitu biar dot neure arimia kezka guztietarik.
PERU: Neskatillak, ingira; imini egizube maija.
Badakizu, Maisu Juan, zelangua oi dan baserri
etxeko janlekuba: txisilluban zamauba zabaldu,
subaren ondoan egon, lapikua eraz, ta urrian
euki; nun, Erregeen jauregijetan bere, mai egoki
ta adjutubagorik? Uste bagian legez artu ditugu.
Jakin izan baleu Marija nire emaztiak etorteko
ziniala zu, ipiniko eutsun apari galanta. Gaur igaroko gara zelan alan. Urdai zielgati ta lukainkasolomuakaz egingo dogu koipatsu; gura badozu
ogi erregutakaz, gura badozu arto berozkuakaz.
Zeure aukeran eukiko dozu. Erreten dagoz kastañak; egosten dago beisegijaren ezne txito
mamintsu ta koipatsuba; lapikuan dagoz urdai ta
zezinaz eginiko azaak; erreten sagar mueta
asko, berazak, gazaminak, urtebetiak, domentxak, kurkubietak, gorrigarratzak, abapurubak.
Burdunzijan dakutsuz ollanda ta usakumiak.
Eztogu etxeti urten ezeren billa; usuak azten
ditugu emen, ez geuk jaateko, ezpada eruateko
artuemona daukagun andiki edo abadeen etxera; ta bai nor edo nor baletor geurera uste uste
bagian. Usakume ill barri ta aragi berodunak ez
dabee samurtuteko gorde biar egunen bat edo
beste, eper, ollagor, ta ollaar irenak legez; ill,
lumatu, ta gardostu ezkero sutan luma apurretati garbituteko, eztaukee burdunzijan sartutia
baño, samur ta koipatsubak egoteko. Usteko
dozu biar bada, eztogula eukiko ardaorik. Badaukagu, ta zer jazuan, edo zer etorrijan beti euki
daruagu gordeeta, ez geuk edaateko, baña bai
emoteko iñor badator. Jazoten da nos bait etortia andikiren bat edo beste mendi albokuetara,
basaurde, eper, edo ollagorren eizara, ta jakinik
nasala gizon prestu ta biotz onekua, datoz zerbait artutera lotsa ta atzerakuntza baga, ta egiten deutseegu abegi, gera, ta arrera txito ona; ta
nos bait jazoten jakee eguraldi euritsu, ta truju
gogorrak artuta, etortia ona gaba igarotera, ta
geratuten dira zurturik, iminten jakeelako apari
ez txaarra ta oe garbija, ta esan darue, ezebela
euren etxeetan obeto apalduko. Agaiti nakusenian errira juanda jai egunetan, alkarren leijan
esesten ta ekiten deustee bazkaritara eruateko,
ta naukee eurakaz maijan. Eztau etxerik galduten onelango prestutasunak.
MAISU JUAN: Egija dinozu, Peru; baldin bizkaiko baserri etxe guztiak balebitz ain zuzen, zelan
zuria, ta nekezale guztiak balira zu baisen begiratubak, urrezko bidiak ikusiko liraatez. Zure
etxeau Jangoikuaren grazijaz beterik dago.
Nauka zurtuta zure seme alaben lotsa onak ta
moduztasunak. Maite dituzu, ta maite zaitube.
PERU: Bai, Maisu Juan; emoten deutsadaz Jangoikuari eskerrak, iraatsi jakeezalako euren bijotzetan nire ta nire emaztiaren berba onak. Datorrenian ona Jangoikuaren deikoren bat, ikusteko
ta poztutekua da, zelan, bata baño bestiak
aurrerago diriala, daruaken arto zatija edo katillukada saldia, ta nos bait zelatau ditut, ta ikusi
artua emon, ta eskuban mun egiten eskale gais-
suari; baita bere erregututa ekarten sutondora,
otza dan aldijetan, berotu ditezan, ta liortu daijezan abarka bustijak. Zer geijago esango deutsut? Alaba bijen artian gazteenak eztaukaz
amazortzi urte baño geijago, ta ez bakarrik susmau, baita bere ziur jakin deutsat, gordeten
dabela sarri bere gosaarija, emoteko ezkutuban,
bere burubari kenduta, Jangoikuaren deiko lenen
datorkonari, esaten deutseela, ez iñori ezer adierazoteko. Baru barurik dago alanguetan egubardiraño, ta eztago orregaitiño atzerena biarrik
gogorrenetan. Bere amak dino, topau dabela
belaunbiko gabak ordubak emonda, burubari lua
kenduta, baztertxu baten. Ezteusku inos txit bat
eranzun, ezdogu ikusi aserratuta ez bere nausiaguaz, ez bere nebaakaz. Baña esan biar deutsut
egun baten jazo jakona. Etorri zan ona, neu
etxian ez nenguala mutil lotsa gaistoko bat. Oles
egiebanian, urten eutsan atera esan deutsudan
alaba onek. Bere itxura ederrak ikusita beste
baga, zoraerazo eutsan mutillari, ta zabaldu zituban besuak laztanen bat egiteko; neskatilla onek
atzeratu eban gorputza, baña bai prestau bere
besua emoteko belarondoko ain sendo ta zolija,
zein da ikariaz, ta uste bagako esku ezartiaz,
jausi zan beera; itxi eutsan atia neskatilliak,
zirautsala; juaadi lotsabaga ori etorri asan bideetati. Asi zan biraoka, ta araoka mutilla, ta iges
eban mandaturik itxi baga. Etorri nintzanian
etxera esan eustan bere amak zer jazo zan: ta
dei eginda emon neutsazan eskerrak neure
alaba onari aserratu zalako, aserratu biar dabenian neskatilla batek. Onetan bardina da nire
beste alabia; ez leijo, esaterako, arpegira begiratu gizon bati: mutillok bere ez ditu inok ikusiko
neskatilla atzian, ez eurakaz berba bakarrik egiten. Egunak dakaz etxera. Esan daruaket nik;
mutillak, aurrerena da Jangoikuaren bildurra;
baña zeuben munduko on izatiari begiratuta
bere, gorde biar zaree neskatilletarik. Katuba
sagubaren zain legez dagoz bat baño geijago,
nundi ta zelan atrapau aldaijen mutillen bat.
Berba zoro batzuk erasotia asko dabee, buruba
agertuteko esan ta banatubaz bazterretan,
ezkonduteko itunduta dagozala urlija mutillegaz.
Eta enzun dira gauza gaistuaguak eurak ganik;
ibilli eurak besteren bategaz gura dabeen
gisaan, ta seindun geratuten badira, esarri erru-
ba errurik ezeukanari. Neure mutill onak; iges
egizu gaurko neskatilletati. Jangoikuak eukiko
dau zubentzat, berak aututen dabena. Etzaite
inos ezkondu neskatilla nasai, baldan ta mutilzalegaz aberatsa bada bere. Zuben amak ta nik
eukiko dogu zuben arduria, ta bide zuzenez, garbiz ta Jangoikuaren borondatia dan legez, ezkonduten bazaree, zorionekuak zubek. Eztaukat
etxe bat baño. Bizkaiko porubak emoten deust
eskubidia aututeko zuben artian gura dodana
neure oinordekotzat. Guztiak bardin diriala, artuko dot semeen artian lenen jaijua. Zubek buru
dongakuak bazinee, autuko neuke alaba nagusija. Ezta ondo gurasuak lotuta eukitia euren eskubak. Seme nagusijak baleki, ta balezau gura ta
ez izango dala ondasunen jaube, egin lei otuten
jakona; etxeko kaltian dan ezkontzaren bat jaramon baga gurasuai, edo onei euren bai-etz
noraezekua eskatuta, negarrez largaten ditubala. Bildurrik ezpaleuke galduko dabeela etxaguntzia, buruko miñ, ta atsakabe asko emon leijue
gurasuai; baña oneek daukeenian eskubide ta
aukeria emoteko gura dabenari seme-alaben
artian, ekarri eragingo deutsee lotsia, ta gordeko
dira dongaro bizi izateti. Beti da ondo berez
semeren batek eruatia etxia, arrotz ta beste izeneko bat jaubetu baga. Baña guraso onak, bat
ondo baño obeto ipintearren, eztau aztu biar
guztien gurasua dala. Aituko dozu onenbestegaz
zer esan gura dodan.
MAISU JUAN: Peru, ezta mundu guztijan topauko zuk beste zenzun ta argi daben nekezalerik.
Apaldu daigun orain, ta apal ostian igaroko dogu
denporia alegrija onian.
PERU: Ondo dinozu; baña itxaran egizu puska
baten, itaune bat edo beste egin dagijedan
artian. Mutillak, bota deutseezu jaatekua idijai?
Oinazpijak garbitu jakeez? Beijak sartu dituzube
langa arteko ziskubetan?
MAISU JUAN: Esaidazu, Peru, ze ganadu daukazun etxian.
PERU: Daukaguz buztar-idi bi, bata bellegija,
bestia zurija. Lau beei; bi buztartutekuak premina danian, edo idijak biar asko eginda arikatu
dirianian, nais gaisotu; beste bijak umiak aazteko nekatu baga. Daukaguz bigae bat, bigantxa
bi. Badaukaguz oneez ostian zortzi basa-bei, ta
basaidisko galant bat, ta isten dot esan baga
daukaguzala zezin-idi bi; bata etxerako, ta bestia salduteko.
MAISU JUAN: Zeri esaten deutsazu txaala, ta
zeri urruzia? Enzun ditut izen oneek, baña ezdakit zer esan gura dabeen.
PERU: Txaala esaten jako edozein beikumeri,
dala arra, dala emia; baña urruzia emiai, ta bardin ardi bildotsetan.
MAISU JUAN: Zer da bei antzituba?
PERU: Txala kenduten jakona.
MAISU JUAN: Eztaukazu ganadu lanadunik?
PERU: Bai; daukaguz larogei giberri; irurogei
ardi, aari bi, ta zortzi aunz. Aztuten jatan aitatutia bizartsuba, edo bere izenian aker bat. Ardijakaz ezta asko ateraten: ostuten deuskubez
batzuk erri-lapurrak, ta ez gitxi basa-lapurrak.
Euri asko, ta otz andijak dirianian, ilten dira bein
banaan. Auntzak dira gogorraguak, euri ta otzari obeto jarkiten jakozanak, simaurtijak, eznetsubak, ta atia idigi ezkero, laster topauko dabee
zer jan. Baña dira kaltegarrijak, ondo zainduten
ezpadira. Zutinduten dira landara gazteen orri
samurra jaateko. Eztago eurentzat esi ondo egiñik. Etxian daukadazanak eztabe geure irabazi-
jetati urteten, ta jagoten ditugu aleginez. Baagoz
inguruban usa edo erri-basuak, baña aristijak
batzuk, bestiak artaadijak, ta ezin leje oneetan
kalterik. Baso-lapur, edo azerijak eztira azartuten auntzetara, ardijetara legez; baña bai bildots
ta antxumeetara.
MAISU JUAN: Zer? Azerijak azartuten dira bildots ta antxumeetara?
PERU: Zelan bere dirian; baita ardijetara bere
badira azeri zar, azi ta bein ardi aragija sabelera
dabeenak; ta ikustekua da, damubaz bere, zelan
dendatuten dirian zelatetako, bidiak ebagiteko,
samapeti oratu ta itoteko. Zati bat janda, darue
enparauba dandarras euren abija, edo leza
zuluetara. Eta guztiz dira gaistuak umiak daukeezan aldi edo egunetan. Ezin aturau leite eurakaz. Ezpageunka txakur urrineti igarten deutsana piztija asko jakin, ta malmutz onen urebiltia,
ta usaatuten ditubana billatu ta jarraitubaz, ezin
eukiko genduke ez ardi ez ollorik. Maisu Juan,
asko da gaurko berbeeta jakingurakorik. Apaldu
daigun ondo, edo emoten jakuna, ta gero bero
aldi bat artuta guazan oera, ta bijar jarraituko
deutsagu artu dogun lanari. Eruango zaitut erro-
tara, olara, basuetara, ta beste lekutxu batzubetara, ta erakutsiko deutsudaz zuk eztakizuzan, ta
jakin gurako dituzun gauza asko.
MAISU JUAN: Ondo derist, ta asko da gaurko
konbersazino kontuzkorik.
PERU: Maisu Juan; esaidazu zer gura dozun;
zeuk, emaztiak eta neuk bakarrik apaldutia, edo
etxeko guztiok aldabatera? Gurian ezta lenengo,
ta bigarren mairik; otseiñak bere geugaz iminten
ditugu mai baten, ta jaaten dabee geuk jaten
dogun guztija. Andi-etxe, ta andikigurakuenetan,
otseinak jaten dabee bakarturik, ta ez ugazabak
dabeen guztiti. Emen guztijok bardinduten gara.
MAISU JUAN: Damu asko emongo leusket guztiok ez jaatia batera.
PERU: Nok maija bedeinkatuko dau?
MAISU JUAN: Nik ez, ta zeuk gura dozunak.
PERU: Ondo; bada Txomintxu, eskolauba
zara, badakizu, ta egizu zeuk.
TXOMIN: Aitiaren, ta Semiaren, ta Espiritu
Santubaren izenian...
Se hace la bendicion de la mesa.
PERU: Marija, jarri zaite zu maijan sutondotik
urrindu baga. Ortisse aterako dozu saldia, ta
ekarriko dozu gero banaan daguana. Maisuba,
eztago emen salda garbi, geli ta olluaz eginik.
Igaro biarko dozu gaur zelan al dan.
MAISU JUAN: Ezta ardura. Uste dozu neure
etxian bere beti artuten dodala salda garbija, ta
jan geeli gazitu bagia? Zein gitxi! Eta egija esateko obia da lapiko gaziko salda urdai, ta zezin
galantakaz egina, geeli argaltxa, ta txatxarrakaz
egiña baño.
PERU: Ondo dinozu, epalla ta aragitegija
euren ganera artu daruenak, bein baño geijagotan illdaruez gabaz, edo issillik basa-bei argal,
edo idi nekatubaren nekatuz azurra ta azala
baño eztaukeenak, erriko zuzentzalliak amar
begi ezpadaukez, edo itzaltsu ta asko jakiñak
ezpadira. Erri-idijen orde sartu daruez mustur
balz, begi zetakadun, edo Asturijakuak, zeintzuben okelia dan ispi luzekua ta zaalagua, ezpadira oneetan kortatu, luzaro egon ta gizenduten
MAISU JUAN: Peru, eztago zuk eztakizun gauzarik. Dakuskun bada ze salda daukazun. Zein
eder ta gozua! Zetarako ete dira piper ta aza-
praez gorrituriko saldaak onelangua euki ezkero? Lotsatuten nozu onenbeste aparigaz. Nok
esango leuke Landetako baserrijan imini jatala,
uste uste bagian sartuta ollanda ta usakumezko
erria; ta emen dakustan beste jaaki? Nok sinistu,
aterako zeusteezala iru ardao mueta; txakolina,
klareta ta naparra? Emoidazu, Peru, txakolin
trago bat... Brindo zure ta familija guzti onen
osasunerako.
PERU: On dagizula, Maisu Juan. Esnintzate
ondo azija izango, nik bere eranzungo ezpaneutsa zure egitada prestubari. Neure lagun ona,
zure osasuna gaiti: urte askotan izan daigula
alkarregaz gaur legezko apari bat. Etxatzu aterik
itxiko beintzat etxe onetan
MAISU JUAN: Nire ditxia, zertan edo atan serbidu al bazengidaz. Etxe onetakorik gaisotuten
bada, ez beste barberurik billatu. Ordu bi bidek
ez nau ikaratuko gabaz ta edurretan balitz bere.
PERU: Jangoikuak daigula osasuna; baña iñor
gaisotuten bada zu bizi zariala, ez gara beste
baten atzian ibilliko. Bedeinkatu dogun legez
maija jan aurrian, emon daijoguzan eskerrak Jangoikuari. Artuko dogu beroaldi bat guztiok, esan-
go dogu errosarijua, ta juango gara bakotxa bere
gelara. Nik esnaatuko zaitut goisian adiuntzaz
urteteko gauzaak ikustera.
MAISU JUAN: Milla esker, Peru, ta agur gois
artian; agur jente ona.
PERU: Agur bada, Maisu Juan.
DIÁLOGO CUARTO
CONTINÚA PERU EN INSTRUIR
Á MAISU JUAN
PERU:
Egun on, Maisu Juan. Ondo lo egin
dozu?
MAISU JUAN: Nor da or?
PERU: Neu; jagiteko orduba da.
MAISU JUAN: Ze ordu da bada?
PERU: Gesi baten zortzirak.
MAISU JUAN: Ez nire gorputzeko erlojuban. Lo
gozo gozuan nenguan, ta lo batek iraun deust
etzun nintzaneti ona. Oraintxe bere ezin edegi
ditut neure begijak. Zelan urten oe onetati?
PERU: Zer dauka oe orrek?
MAISU JUAN: Eztauka erregek ez bigunagorik,
ez obagorik. Sartu nintzanian egin neban luma
artian toki eder bat; eztot jira bat egin gau guztian.
PERU: Amar orduko lua egin dozu beraz, bada
etzun zinian bart amarretarunz.
MAISU JUAN: Nundi dakizu emen ze ordu dan
erlojurik ezpadago, enzuten bere ezpada elessakua?
PERU: Baserrijetan daukaguz igargarri asko
egunez ta gabaz, ta zuzenago gabilz gu ordubetan, erri barrubetakoak baño.
MAISU JUAN: Beraz jagi biar dot. O ze nagi
nasan! Bentako imitxa guztijak bere ez nenduben iratzartuko. O ze beste gaba, atzokua ta
gaurkoa! Ze eguraldi modu dago?
PERU: Txito ederra; eztago odeirik, bai eguzki
ederra; lei apur bat jausi da, baña ez esatekorik,
ez kalte egin leikianik?
MAISU JUAN: Nos jagi zinian bada zeu?
PERU: Goisabar, edo egun usaiñagaz batera;
ta belu neritxon beste egunetakuen aldian. Nok
egon biar dau eguzkijaren pekuan legez oetik
urteko? Olluak karkarassaz astiaz batian, jagiten
nas beluben dala. Ollarraren azkenengo soñubaz
ingiratuten dira nire mutillak, ta jagiten dira
gaberdirunz geure bei, idi edo txaalai begiratutera, gero oera biurtuko badira bere. Eztakigu
emen alperrerija zer dan; ez eguna gau egiten,