🕥 30-minute read

Pernando Amezketarra - 2

Total number of words is 3879
Total number of unique words is 1533
37.8 of words are in the 2000 most common words
50.5 of words are in the 5000 most common words
56.2 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  —Nagusia etxian al dago?
  Eta neskameak, itz bakoitzean bi purrustada
  egiñaz:
  —Ez dakit. Jakingo det.
  Orrenbesterekin ezkutatu zan.
  Pernandok igarri zuan zer arrera egiten zioten etxe artan, eta ona zer bururatu zitzaion.
  Berrogei erraldeko beia erosteko aña diru ez
  zuen noski berekin izango, bañan txanpon bakar
  batzuek musuzapian korapillo batekin bilduak
  bazeuzkan.
  Bere aiek askatu ta zalaparta ikaragarria ateriaz lurrean bota zituen.
  Asarre bizian, neskamena biurtu zan, eta
  esan zion:
  —Gizona. zer darabilzu zarata burrunbatsu
  oiekin?
  —Badakizu —erantzun zion Pernandok— diru
  mordoxka bat dakart nagusiarentzat eta banaken batzuek erori zaizkit.
  Ori entzun zuenian, neskamea, diruk beretzako izan balira bezela oso poztu zan, aberatsentzako bezelako arpegi goxo irritsua jarri zuen,
  txanponak biltzen lagundu zion, eta, gixontxua,
  
  nagusia etxean dago, esanaz, ixkribauaren
  aurrera eraman zuen.
  Ixkribauak esan zion:
  —Zer degu?
  Eta Pernandok:
  —Jaio giñan-ta, iltzea zor degu.
  Gero jarraitu zuen Pernandok esanaz:
  —Jauna, zorrak badauzkat, artzekoak ere bai;
  artzeko dauzkatenai ez diet estutasunik eman
  nai, eta nik zor dietenak berriz estu narabilte.
  Larritasun onetan, zer egin ote nezaken jakitera
  etorri naiz.
  Ixkribauak erantzun zion:
  —Ori gauza errexa dezu. Artzekoak, nola nai
  dala ere, artu itzazu, ta zor diezunai, berriz,
  ortzak erakutsi.
  —Beraz dirua eskatzen didatenai ortzak erakutsi?
  —Ori da.
  —Ederki iduritzen zait. Eta, orain, beorren
  nekea zenbat da?
  —Box pexta egin zazu.
  —Nola?
  —Box pexta.
  
  Pernandok orduan, ortzak erakutsirik, uuu!
  egin zion.
  —Zer da ori? —zion karraxika ixkribauak.
  —Beorrek erakutsi didana. Ortzak erakutsi.
  Eta nagusi ta neskamea parragarri utzirik,
  Pernandok etxe artatik alde egin zuen.
  
  3
  BOST UME, LAU TITI
  Buru-austerik aundienak Pernandori sabela
  betetzeak eman zizkion.
  Eskerrak sabel bat besterik ez zuela. Arako
  Santu arrek nai zuela esan oi duten bezela, bi
  sabel izan balitu, ixtillu gorriak ikusi bearrian
  izango zan.
  Batek ere lana naikoa eman zion. Entzun bestela gertaera au.
  Tolosako errian zan, Lau gizon ari ziran alaitasun pozgarrian zaunk eta zurrut egiten. Aien
  jateko ekiñaldia! Inguruari begiratu gabe ere plateretik abora jakiak aidian zebiltzan.
  Pernando alderatu zitzaien eta berari begira
  irrikitzen zegon.
  Ez ordia inork jaramonik egiten. Begira egotez aspertu zan, eta ala dio gure Pernandok:
  —Gure errian ere Komeri ederra gertatu da.
  —Zer ba? Zer ba? —galdetu zioten bestia
  jatez ia geldituan.
  —Bei batek bost ume egiten ditu.
  
  —Gizona, gizona —zioten bestiak— bei arrek
  zenbat titi ditu ba?
  —Zenbat izango ditu? Lau.
  —Eta bostgarrenak zer egiten du?
  —Zer egingo du! Nik orain egiten detana
  bera. Bestiai begira egon.
  Ori entzun zutenian berakin jaten jarri erazi
  zuten, eta bostetan kamutzena etzala Pernandok erakutsi zuen.
  
  4
  ATOZ BAZKALTZERA...
  Erri koxkor batean zan. Eguerdiko orduak
  aurrera zijoazen. Pernandoren bazkaltzeko gogoak aurrerago oraindik, bañan iñondik ere sabela
  betetzeko biderik ez zuen ikusten.
  Ontan, apaiz jaun bat agertu zan. Pernando
  alderatu zitzaion eta agur itzaltsu bat egiñaz
  esan zion:
  —Jauna: galdera bat, barkatu biar dit.
  —Nai dezun guzia.
  —Orra ba, nik jakin nai nukena da... alegia...
  zera... Erri ontan bazkaitara norbait eraman nai
  danean, nola esaten zaio?
  —Ori, era askotara.
  —Bai baña bat, esan bezait bat.
  —Nola esango dizut bat... «Nerekin bazkaitara etorri nai bazenu, poz aundi bat emango zenidake».
  —Poz hori emango diot ba.
  —E! Zer!
  —Beorrekin bazkaitara joango naiz.
  
  —Baña...
  —Aspaldian, norbaitek orrelako zerbait esango ote zidan, zai negon.
  Eta nau bazuen, eta nai ez bazuen, apaiz jaunak bazkaitara eraman bear izan zuen.
  
  5
  ERRETORAREN AMORRAIAK
  Erriko Erretoreak askotan eramaten zuen
  Pernando berekin bazkaltzera, orrela parra naikoa egitearren.
  Bein batean joan zan bazkaltzera, ta entzun
  zuen Bikarioa ta neskamea sukaldean izketan ari
  zirala, ta bi amorrai aundienak gaberako gordetzea erabaki zutela.
  Pernandok ez entzun egin zuen, eta ezer igarri ez balu bezela bazkari-tokira bildu zan.
  Bazkaritan asi dira, amorraiak ekarri dituzte,
  ta Pernandok artzen du bat, eltzen dio isetsetik,
  buruz-bera jartzen du, belarriondora badarama,
  ta an dabilki batian gora, bestian bera, aro
  berian, begiakin, aboakin eta sudarrarekin imintzio mota guziak egiten dituela.
  Bikarioak, arriturik, galdetzen dio:
  —Baña, Pernando: zer esan nai dute orain
  darabilzkizun sorgin-antzeko katramil oiek?
  
  Ez zion Pernandok lenbizikoan erantzun,
  baña Erretoreak jarraitu zion bere galdeketari, ta
  ona, azkenik, Pernandok zer erantzun zuen:
  —Ara jauna: Ameriketan aide batzuek baditut, eta denbora asko da beren berririk ez detala. Nola arrai abek uretan ibiltzen diranak diran,
  galdetzen nion ia aien berririk ote zekiten.
  —Ta, zer esan dizu?
  —Esan dit, alegia, abek gaztetxoak, txikitxoak dirala oraindik eta urruti aietara iritsi gabeak
  dirala. Baña, sukaldeko armarioan aundiagoak,
  zarragoak egon bear dutela, eta aieri galdetzeko. aiek zer edo zer jakin lezatekela.
  Erretoreak, algaraz lertzeko zorian dio:
  —Arraiea! Usai ori ere artu dezu? Zelebrea
  zera.
  Eta neskameari aundiena ekartzeko oju egiten dio.
  Neskame maltzurrak ordea, aundiena sukaldean utzi ta bigarrena ekartzen du.
  Baña, Pernandok igarri zuen neskamearen
  jokua, ta len bezela, amorraiari isetsetik eldu ta
  lengo matrakeriak berak egiten asi zan.
  Bikariak dio orduan.
  
  —Orra non dezun amorrai zarra ta aundi
  askoa; zer esaten dizu orrek?
  —Bai, onek zerbaiten susmurra badu; bañan
  guzia ondo ez dakiela, dio. Guzia ondo dakiena,
  oraindik armarioan omen dago, ta arri galdetzeko.
  Bikarioak deitzen dio orduan neskameari esanaz:
  —Emakumea: neronek jango es badet ere,
  ekarri zaiozu Pernandori amorrai aundiena Ameriketako berriak sustraitik jakin ditzan.
  Ala dio neskameak:
  —Bikario jauna: ez dakit Ameriketako berriak
  sustraitik jakingo dituen, baña gure amorrai ederrak sustraitik jango dituela, bai.
  Ekarri dute azkenean, amorrai aundi ura, ta
  sorgin-galdeerak egin ondoren, gure Pernando
  bapo jaten asi da.
  Eta Erretoreak galdetzen dio:
  —Azkeneko orrek, zer esandizu ba?
  —A! Oso ondo dirala; urte bete barru onuntz
  etortzeko asmoa dutela; aiek etortzean, Amezketako Erretorea ondo izango dala; ni orain bapo
  nagola ta amorraiak on egin dezaidatela.
  
  6
  ILLARGIRA ZENBAT BIDE?
  Bein, bidean barrena zetorrela, bi praille arkitu zituan.
  —Pernando —esan zion praille aietako batek,
  zuk gizon azkar, buru argi, pizkorren izena daramazu; ta esango al ginduzuke, emendik illargira
  zenbatsu bide dagon?
  Pernandok buruari atz egiñaz erantzuten dio:
  —Galdeera ori zail-xamarra dala derizkiot.
  —Baña zu azkarra zera-ta...
  —Ala ere: emendik illargirako ori oso zalla da.
  Illargitik onera balitz, zerbait esan nezake.
  —Ia, bada, illargitik onera zenbat bide dagon.
  —Zenbat bide dagon, ez dakit; bañan, eguardiko amabiak laurden gutxitan illargitik praille
  bat botako baluteke, eguardiko amabi-amabietan erretore etxean bazkari-zai egongo litzake.
  
  7
  KENDU TA AUNDITU
  Beste batian, gizon aundizki batek galdetu
  zion:
  —Zer gauza izan liteke, kendu ta kendu, zenbat geiago kendu, aundiagoa egiten dana?
  —Gauza ori asmatzeko —erantzun zuen Pernandok— ez du gizonak jakintza aundikoa izan
  bearrik Betor gure sorora, atxur bar ar beza, ta
  zenbat eta lur geiago kendu orduan ta aundiagoa zuloa egingo da.
  
  8
  OLLAZKO-EZURRAK
  Bein, etxeratu zanean, ez zegon ez surik eta
  ez bazkaririk. Nola, orduan, otordua egin? Ona
  Pernandok zer asmatu zuen.
  Erretore-etxe aldera joan ziran emaztea, ta
  biak lasterka bizian, emaztea aurretik eta senarra atzetik, emaztea karraxika begiak ateratzen
  balizkiote bezela, senarra deadarka ta zigor bat
  eskuetan duela emaztea elbarritzeko zorian.
  Erretoreak emaztearen karraxiak entzun
  dituenenan atarira atera da, ta Pernando bere
  zigorrarekin ez egiteko bat egiteko antzean ikusten duenean bien artean sartzen da oju egiñaz:
  —Geldirik! Gizona zer da zatarkeri au?
  —Zer dan? Onelako emakumea, txiki-txiki
  eginta ere, ez da bear bezela ordaintzen.
  —Zer izan dezute bada?
  —Ezer ez.
  —Ta ezer ezen gatik orrela jarri?
  —Bai jauna: ezer ez, ez surik, ez bazkaririk.
  
  —Begira, begira; gaurko beintzat zuentzako
  bazkaria nere etxean badago ta utzi zaiozute
  asarreari.
  Pernandok ez zuen besterik nai, ta pozik asarre-itxura utzi zuan.
  Emaztea sukaldera eraman zuten, eta Pernando Erretore jaunarekin jan-gelara bildu zan.
  Erretoreak txuliatzeko gogo aundia zeukan
  egun artan, eta bazkaritan ollaxkoa ekarri zutenean, exurrak Pernandoren aldera jarri zituen
  eta mamiak berera.
  Erretorea parrez gur-gur zegon Pernandok
  jartzen zuen arpegi illuna ikusirik, ta, zerbait
  esan bear bada, ta esan zion:
  —Aiztian emaztea arrapatu izan bazenu, zer
  egingo zenion?
  —Jauna: orain plater onekin egiten dedan
  bezela lepoa biurrituko nion.
  Eta platerari buelta emanaz, mamiak bere
  aldera ekarri ta ezurrak erretoreari utzi zizkion.
  
  9
  NON DEZU SEMEA?
  Beste batean, semearekin zuen zer-asmatua.
  Beretzako, bazkaria erretore-etxean bazuen.
  Semearentzat ez ordia. Non billatu semearentzat
  bazkaria?
  Erretore-etxeko ateetara eraman zuen, eta,
  «nik deitu arte ago emen», esanaz, bera jangelara igo zan.
  Bazkaitan astekoan Pernando bestien gain
  ojuka asi zan:
  —Aitaren... eta Espiritu Santuaren izenean.
  Erretoreak esaten dio orduan:
  —Pernando, gaizki ari zera: Egizu berriro
  Aitaren.
  Eta Pernandok berriz ere:
  —Aitaren... eta Espiritu Santuaren izenean.
  Baña, Pernando, non dezu semea?
  —A! Bean dago. Bereala etorriko da.
  Ta esan eta egin, ekarri ta berekin bazkaritan
  jarri zuen.
  
  10
  EMAZTEA ITZIK GABE
  Egun batean, ez zeukaten etxean arbasta bat
  ere, ta egur-billa mendira joan zan.
  Egur moztutzen asi besterik ez zuen egin eta
  gazte-pilla bat agertu zan, eta esan zioten:
  —Pernando: gaur dan egunarekin mendian
  lanean?
  —Zer egun da ba, gaur?
  —Azkarateko pestak, gizona.
  —Arraie-arraia, ta ala dek.
  Eta zegona zegon tokian utzi ta Azkaratera
  gazte aiekin joan zan.
  Etxian hartu bearrian baziran, ondo jaioak
  zeuden.
  Lau egunean ez zan etxeratu. Bostgarrenean
  etorri zan, eta emazte gajoa soroan lanian arkitu
  zuen.
  Alderatu zitzaion eta emaztea kopet illunarekin ixilik. Leiatu zan emazteak zerbait esaten ote
  zion, baña alperrik, Emakume arren abotik ez
  zuen itz bat entzun.
  
  Orduan erretorearengana joan zan.
  —Jauna —esan zion—. Etxean oker aundiak
  ditugu. Emaztea itzik gabe daukat.
  —Gizona, gizona...
  —Egin ditudan alegiñak alperrik izan dira. Itz
  bat ezin atera zaio.
  —Emakumea, ta itzik ez... ez zeok ondo.
  —Ala esan liteke.
  —Goazen, goazen, zerbait egin bearko dala
  uste det.
  Joan ziran sorora, ta emazteak erretorea ijusi
  zuenean asi zan:
  —Erretore jauna, beorri ere alderdi abetatik?
  Eta Pernandok.
  —Orain etorri zaio itza. Sendatu da.
  
  11
  ARRIA ERREKARA
  Beste batean Pernando, gaberdia ezkero ta
  izotz gogorra zan gau batean etxera etorri zan.
  Emazteak ez ordia aterik iriki nai.
  Arren egin zion, atea irikitzeko, baña alperrik.
  Ojuak esaten zion:
  —Zurekin gurutze donea artutako senarrari
  aterik irikitzen ez badiozu, nere burua errekara
  botatzera nua.
  Ala ere ez zan aterik irikitzen.
  —Orduan Pernandok soro-barrengo ormatik
  arri aundi bat atera, ta ots aundia egiñaz errekan
  bota zuen.
  Emaztea karraxika erdi-jantzian irten zan.
  Pernandok beste aldetik etxean sartu ta berrendik atea itxi zuen; ta bera bero-bero zegon bitartean, emazte gajoa kanpoan, otzak dar dar goiz
  arte euki zuen.
  
  12
  PERNANDO TA AMETZA
  Bein Txabalategi ta Ernaniko beste bertsolari
  bat, Lekunberriko bi betsolarikin aritu ziran bertsotan.
  Gero, Ernaniko bi bertsolari aiek Amezketakoakin (Pernando zan beren artean) Tolosan
  arkitu ziranean, Ernaniko Txabalategik bertso au
  bota zuan:
  Pernando ta Zabala
  erri batekoak,
  badakit zeratela
  koplari bapoak.
  Ez izanagatikan
  zuek añakoak,
  gu ere egin gindutzen
  zerbait Jaungoikoak.
  Lengo apustukoak,
  Napar-errikoak,
  Lekunberrikoak,
  etziran pijoak;
  askoz obeak gaituk
  Ernanikoak.
  
  Entzuleen artean an zegon Ametza, bertsolari onenetakoa ta Pernandori zirika askotan aritzen zana.
  Txabalategik amezketarrak nola goratu
  zituan entzutea, min piskaren bat eman zion
  Ametzari noski. Pernandok arpegian ezagutu
  zion eta ona bota zion bertsoa:
  Ametza omen dago
  gizon arrittue,
  itxuraren kontrako
  entendittue;
  onek jarritzen digu
  kontu luzittue,
  gu geiago gerala
  ezin suprittue
  Kantuzko pleitue
  beartzen gaittue
  galduko zaittue
  jarri nai gaittue.
  Amezketak zedukak
  kantuz kredittue.
  
  Amezketak erantzuen zion:
  Pernandok nere ona
  ezin eraman txarra...
  atzean gelditzeko
  ni ez naiz mantxarra.
  Zuri egiten dizute
  iseka ta farra,
  ekarri dezulako
  alkandora txarra.
  Pernandok berriz:
  Prenda artzen dirazu
  alkandorarena
  bai dakit ez derala
  emen dan onena.
  Txarra izanagatik
  au da neronena:
  zuk ederra daukazu
  bañan besterena.
  
  13
  GUZIAK ITXU
  Abaltzisketako jaiak San Juan-egunean izaten
  dira. Oi zuan bezela, joan zan Pernando ere norbaitek bazkaltzera bere etxera eramango zualakoan, baña goiz guzian gora ta bera bere burua
  erakusten ibilli arren, iñork ez zion ezer esan.
  —Ta? Abaltzisketan zer modu? —galdetu zioten urrengo egunean.
  —Abaltzisketan? Gaizki, motel. Guziak itxu
  zeudek. Iñork ez natxok ikusi!
  
  14
  ALKAR EZIN IKUSI!
  Asto itxu bat zeukan Pernandok ikulluan.
  Asto ura iñork erosiko ez ziola, amezketar guziak
  bazekiten. Zertarako erosiko zion, bada, iñork
  asto itxua?
  Alako batean, Pernandok berak erosi zuan
  beste asto bat, eta... itxua ura ere!
  Pernando gizarajoa txoratuko zala uste izan
  zuten amezketarrak. Baña... bai zera txoratu!
  Urrengo peri-eguna etorri zanean, artu zituan
  bi asto itxuak eta an joan zan Tolosara.
  Gerturatu zan bat.
  —Asto oiek saltzeko al dauzkatzu, Pernando?
  —Alaxe dauzkat bada.
  —Ez daukate itxura txarra... Ez al dute akatzik?
  —Ez, ez... Denbora askotxoan alkarrekin ikullu batean egon dirala ta... alkar ezin-ikusia, besterik ez.
  —Ori besterik ez baldin bada...
  —Besterik ez. Ezin alkar ikusi...
  
  Beste gizarajoak erosi zituan bi asto oiek,
  dirua eman zion Pernandori, ta amezketarra an
  joan zan pozik diruari txin txin eragiñaz.
  Eroslea ere alai zegon, astoak merke-xamar
  erosi zituala-ta. Baxo-erdi bat Jesus batean ziplatu ta gero, asi zan etxe-alderako asmotan. Astoai-soka kendu zieten, eta arre esanaz, asi zan
  txistu-jotzen.
  Astoak geldi ordea. Makillaz jota ibiltzen
  asten baziran, beti bazterretara ta bear ez zan
  tokietara zijoazten. Zer asto arrano ziran aiek!
  Begira ta begira, itxuak zirala antz eman zion
  azkenerako erosleak. Eta egiñaletan an joan zan
  Pernandoren billa.
  —Baña gizona —esan zion arkitu zuanenan—
  zer asto eman dizkidatzu? zertarako ditut nik
  asto oiek, alkar ere ezin ikusi dutela? Ekatzu neri
  berriz dirua ta artu itzatzu zere asto zar oiek!...
  —Ez «konpañeo» ez. Astoak erosi baño len,
  nik argi asko esan nizun alkar ezin ikusi zutela.
  Ala ere erosi egin zizkidatzun. Orain... or konpon! Ibiltzeko gauza ez badira, lukainkak egiteko
  saldu itzatzu.
  
  15
  GATZA OTE ZAN GERO?
  Bein batean, Gatzagatik gatza ekartzeko
  agindu zioten Pernandori. Astoa aurrean artuta,
  an joan zan tipi tapa, tipi tapa, Gatzaga aldera.
  Gatz-zaku aauundi bat jarri zion astoari bizkargañean, eta tipi tapa, tipi tapa, berriz etxe-aldera.
  Bidean iru ibai igaro bear zituzten, eta ez
  dakigu nola izan zan, baña lendabizikoan sartu
  ziranean, astoa txirristatu ta erori zan. Bapo
  zegok gure gatza!
  Erdia baño geigo urtu zan, eta len baño pixu
  gutxigo zeramala laister antz eman zion astoak.
  Busti detalako dek bada ori —zion astoak bere
  kasa— busti detalako. Ori besterik ez ba dek
  berriz ere bustiko diagu bada...» Ta bigarren
  ibaian zapla! berriz astoa bera, ta irugarrenean
  berriz. Irugarrenetik irten zanean, arin ta pozik
  zijoan gure astotxoa.
  
  Arrano astoa! Nerekin ibilliaz maltzurkeriak
  ikasi dituk ik ere, baña oraindik ez aiz ire nagusia aña. Biar emango diat nik iri...
  Urrengo egunean, tipi tapa, tipi tapa, berriz
  Gatzagara. Artu zuan Pernandok zaku aauundi
  bat, esponjaz bete-bete egin zuan, astoari bizkar-gañean jarri zion, eta... kaxo motel!
  —Gaur karga txikia diagu —zion astoak—. Ala
  ere, txikia baño txikiagoa obe izango diagu.
  Ta ibaira irixtean, zapla! erori zan. Baña,
  arranotan! oraingoan, karga gutxitu bearrean
  geigotu egin zitzaion. Bigarren ibaian zakua
  busti zuan berriz, ta geigotu oraindik. Irugarrenean, zakua busti zuan... eta indarrak bear ziran
  gero uraxe eramateko. Damutu zitzaion orregatik: ez zuan arek geigo kargarik bustiko.
  Orduezgeroztik, gatza ondo legor ekartzen
  zuan bai Gatzagatik Pernandoren astoak. Busti,
  ez busti, zalantzan egoten zan batzuetan,
  baña... gatza ote zan gero? esponjak ote ziran
  gero?
  
  16
  AGURO ALAJAÑETAN!
  Tolosako perian Pernando ikusi zuan batean
  lagun batek galdetu zion:
  —Gariak egin al dituzute, Pernando?
  Ta ona Pernandoren erantzupena:
  Gure Azaroa Abenduan,
  goiz bear ta beranduan.
  Eguaraldi onaren bearra bagenduan
  garia egingo bagenduan.
  Azaroaren azkeneko larunbatean
  gari guziak egin dizkiagu egun batean.
  
  17
  ERRETOREAREN TXERRIA
  Orduan ere, urtero bezela, Amezketako erretore jaunak txerria il zuan. Txikia zan ordea, to
  oiturari jarraituaz, etxerik-etxe odolki zabaltzen
  asi balitz, beretzat batere gabe geldituko zan. Ez
  banatzea, berriz, txartxat artuko zuten errian.
  Zer egingo ta zer ez egingo, Pernandori deitu
  zion eta gertatzen zitzaiona esan zion.
  —Orrek erremedio errexa dauka, erretore
  jauna.
  —Ia bada, ia...
  —Il duan txerri txiki ori jarri beza baratzaaldeko ate-ondoan guziok ikusi dezaten.
  —Baaai...
  —Ta biar esan beza, ostu egin diotela.
  —Arrano arranoa... Ez zegok gaizki... Apaiz
  batek gezurra esatea ez dek egoki, baña... gauza
  gutxi dek, eta orixe egingo diat...
  Esan bezela, jarri zuan txerria baratza-aldeko
  ate-ondoan. Eta gauean, Pernandok berak ostu
  zion.
  
  Urrengo goizean, txerria an ez zegola erretoreak ijusi zuanean, estututa deitu zion Pernandori, ta esan zion:
  —Pernando ez dakizu zer gertatu zaidan!
  Gaur gabean txerria eraman ez dirate bada?...
  —Ori, ori. Orixe esan bear du: arrapatu egin
  diotela.
  —Ez dala gezurra, Pernando. Benetan arrapatu dirate.
  —Ori, ori. Eutsi itz orri. Orrela esan ezkero,
  guziok sinistuko diote.
  Esan eta esan, Pernandok ere siñistu zion
  azkenik.
  —Ori ala bada, erretore jauna, nere etxean
  begiratu dezatela lendabizi.
  —Ez gizona. Zure errezelorik ez daukat nik.
  —Ez dio ardura. Nere etxeko baztar guziak
  ikusi detzatela.
  Ta ikusi bear izan zituzten. Jo gora ta jo bera
  an ibilli ziran, baña ez zan txerririk agertu.
  Ez zan errez, ondo izkutatuta zegon-eta. Aurrraren seaskan, lastaian sartuta zeukaten; aurra
  berriz, negarrez seaskan eta Pernandoren emaztea kantari, seaskari eragiten. Zeñi bururatuko
  
  zitzaion seaska arren barruan, aur-azpian begiratzea?
  Garizuma etorri zan, ordea, ta aitortzerakoan
  erretoreari guzia esan bear. Esan zion, eta erretoreak, egia jakiteak ematen zion pozaren pozez,
  guzia barkatu zion Pernando azkarrari.
  
  18
  DUM... DAM... DUM... DAM...
  Gau batean, etxera joan zanean, bere emaztea aserre ta aurrak gosez negarrez ta zer jantzirik ez zutela arkitu zituan Pernandok.
  Aiek ala ikusi zituanenan, atera zan etxetik,
  joan zan korrika elizara, igo zan kanpantorrera ta
  asi zan dum... dam... dum... dam... il-kanpaia
  indarrez jotzen.
  —Zein il da, zein il da, zein il da?... —galdetzen zuten amezketarrak estutasunez beterik.
  Inork ez zekian ezer.
  Eliz-aldera inguratu ziranean, Pernandoz
  esan zien kanpan-torretik garraxika:
  —Errian dan bearrena il da.
  —Zein da, bada, zein?...
  Jo zuan kanpaia beste puska batean, eta
  berriz ere:
  —Errian dan bearrena il da...
  —Zein da, ordea gizona?
  —Karidadea il da. Orixe zan emen bearrena!
  Egia jakin zutenean, esan zioten Pernandori:
  
  —Ez estutu, gizona. Zure emazte ta aurrakin
  atoz biar plazara, ta zerbait bilduko degu zuentzat.
  Urrengo goizean an agertu zan plazan, aur
  guziak larrugorrian gurdian artuta. Jantzi zituzten, eta illabeterako zer jana eman ere bai.
  Egun artan pozik joan zan Pernando.
  
  19
  ETXE-GAÑEKO ZENTSOAK
  Alako batean, Amezketako erri-agintariak
  joan ziran Pernandoren etxera.
  —Pernando —esan zioten— etxe onen
  gañean zentsoak omen daude, ta.
  —Zentsoak etxe onen gañean? —erantzun
  zien Pernandok—. Zaudete, zaudete pixka
  batean.
  Eskillara bat atera zuan ikullutik, jarri zuan
  etxe-gañera igo al izateko eraz, ta esan zien:
  —Igo jaunak, igo... Ta nere etxe-gañean ezer
  arkitzen badezute, artu, Lenago jakin izan banu
  neronek artuko nituan; bearraren bearrez ez
  gera.
  
  20
  ASTOA POZEZ SALTOKA
  Atxo gaxoa! Egiñalak eginda ere, ezin astoa
  mogitu. «Arre ta arre», astoa atzera. Egundaño
  orrelakorik!...
  —Zer du asto orrek, amonatxo? —galdetu
  zion Pernandok.
  —Ez dakigu bada. Ez ibilli nai.
  —Jakin egin bear, jakin...
  —Jakin? Ia bada zuk aurrera joan-erazten
  dezun.
  —Baita pozez saltoka jarri ere.
  —Ia, ia zure «abillidade» ori.
  Pernandok izkutura joan eta ardagai puska
  bat piztu zuan. Gero, astoaren aldamenera etorri, ta belarri batetik itzegingo balio bezela jarri
  zan, eta bitartean beste belarri-zulotik ardagai
  piztua sartu zion. Astoa laister asi zan ipur-saltoka, gañean zeramazkian ontzi guziak ausitzeko
  zorian.
  Atsotxoak, arrituta, bildurtuta, galdetu zion
  Pernandori:
  
  —Baña zer esan diozu?
  —A!... Ipui politak...
  —Zer esan diozu orla aztoratzeko?
  —Zer? Garagar, olo ta arto asko dagola aurten, eta etxera joandakoan, guzitatik nai aña
  emango diozula.
  
  21
  PASA BEARKO!...
  Bertsoetan ari zirala, Pernando aberatsa ez
  zala esan zion beste bertsolariak...
  Eta orra Pernandok zer erantzun zion:
  Ondo agirian dago
  errenta nerea,
  kantuz ez det nik sartzen
  poltsara urrea
  ez da errotan ere
  karga laborea;
  agirian dago, bada,
  naizela pobrea.
  Gauza gutxi daukat nik
  etxean gordea,
  detanarekin pasa
  eiten naiz ordea.
  
  22
  ARKUMA TA DUROA
  Ez dakigu zertarako baño, bein, besteren bordatik arkuma bat atera naiean zebillen Pernando. Kanpo-aldetik barrura eskua sartuta, isetxetik eltzen zion arkumari ta langa-sareraño ekarri
  ere bai, baño tarte estuduna zan langa ori ta ezin
  atera zuan arkuma kanpora. Bertan utzi bear
  izan zuan.
  Urrena aitortzera joan zanean, apaizak galdetu zion:
  —Ia zazpigarrenean... Ezer ostu al dezu?
  —Ez jauna. Naia bai, izan det, ostutzekoa.
  —Berdin da, berdin da. Ostu edo ostutzeko
  naia izan, berdin-berdin da. Ia, ia, nolakoa izan
  zan nai ori.
  —Ara jauna, nagusiari arkuma eraman bear
  nion eta, nereak txikitxoak zeuden-eta, beste
  borda batean aundiagoak ikusi nituan eta, andixe ostutzeko gogoa etorri zitzaidan. Langa-sareraño ekartzen nuan baño ezin atera, ta bertan
  utzi nuan.
  
  —Gizona, gizona... Ori barkatzeko duro erdibanako bi meza atera bearrean zera.
  —Duroa eman bear, beraz?
  —Jakiña.
  —Orain ematea berdin al da?
  —Ez da bearrezkoa. Urrengo batean emango
  dirazu.
  —Gaur ematea naigo nuke.
  —Nai dezuna...
  Pernandok, apaizak barkamena eman zionean, eskua luzatu ta emakumien aitor-tokian
  dagon saretik duroa eskeñi zion.
  —Ortik ez, ortik ez —esan zion apaizak.
  —Bai jauna bai, emendik.
  —Ortik ezin artu det, gizona.
  —A!... Neri ere orixe bera gertatu zitzaidan
  arkumarekin.
  
  23
  ELBIAK ETA TXINTXARRIAK
  Amezketarren izengoitia elbiak da; alegitarrena berriz txintxarriak.
  Bein batean Pernando bai omen zijoan Alegiko kalean bera, osto batzuek zituan txotx bat
  eskuan zuala.
  Alegitar batek galdetu zion:
  —Pernando! Eskuan daramazun txotx hori
  elbiak izutzeko al dezu?
  —Ez, ez. Zintzarrien miak ixiltzeko det.
  
  24
  ARDI IZUA
  Pernandok bere artaldean, ardi bat oso izua
  zuan: esnea jeisteko kaikua eskuan zuala Pernando gerturatzen ikusi orduko, artizkunetik
  irten eta an joaten zan igesi nora nai. Kaikuak
  bildurtzen zuan noski.
  Beti bezela, alako gau batean ere, barrutiko
  ormagañetik salto eginda, joan zan Jaungoikoak
  daki nora. Pernando, makilla eskuan zuala, ibilli
  zan bere atzetik ordu batean, baño azkenik,
  aspertuta, «otsoak jango al au» esanaz, ardia
  billatzeari utzi ta lotaratu zan.
  Goizerako artizkune inguruan izango zala
  uste zuan. Baña bai zera! ez zan etorri. Beste
  ardiak jetxi ta lurrera eraman zituanean, an arkitu zuan ardi izua, otsoak erdi-janda.
  Begira-begira jarrita, Pernandok esan zion
  ardiari:
  —A txepela!... Bart arrapatu aun orrek ez al
  zian kaikurik?
  
  25
  ASTOA TA IXKRIBAUA
  Alegiko ixkribauarentzat, Pernando zirikatzea
  bezelako pestarik ez zan.
  Bein asi zan beti bezela xiri ta xiri, artzaiak
  ezer ez zekitela esaten.
  —Ezetz? —esan zion Pernandok—. Ixkribauak
  gutxigo. Nere astoak ulertzen duana ezetz beorrek paperean jarri?
  —Jarriko ez det, bada, gizona?
  —Ia... ia... Jarri beza arre!
  —Jarria dago.
  —Jarri beza... isooo!...
  Jarria dago.
  —Orain jarri beza au... —Ta mingaña aosapaian jarriaz astoari ariñago ibilli dedin egiten
  zaion otsa egin zion.
  —Ori paperean jarriko duanik ez da oraindik
  jaio —esan zuan ixkribauak.
  —Ori nere astoak ederki daki bada... Astoa,
  ixkribaua baño geigo, arranotan!
  
  26
  ALKAR IL
  Aurretik ibiltzen zan ardi eskurakoi, maite bat
  zuan Pernandok. Alkar esaten zioten ardi orri.
  Bein batean Alkar gaxotu zitzaion, eta abelsendalariari deitu arren, ez zan agiri ta ez zan
  agiri. Ardia il zan, eta barrunpeak saski batean
  artuta an joan ziran Pernando ta bere emaztea
  errekan garbitzera.
  Irtetzerakoan, Pernandok esan zion etxean
  gelditu zan semeari:
  —Gure galdezka iñor etortzen baldin badek,
  Alkar ilda errekan gaudela esan akiok.
  Laster etorri zan abel-sendalaria. Zaldi ta
  guzi atarira sartu zan, eta sukaldeko atetik burua
  sartuaz:
  —Eup!... —esan zuan—. Ama ta aita nun dira,
  txikito?
  —Alkar ilda errekan daare...
  Abel-sendalaria, ori entzun bezin aguro, joan
  zan sendalariaren etxera, ta erretorearen etxera, ta an eraman zituan errekara guziak arrapas-
  
  taka. An ez zeudela ikusi zutenean, Pernandoren
  etxera joan ziran egiñalak egiñaz, senar-emazteak alkar ilda arkitua zituztelakoan, baña... bai
  zera!... ondo patxaran zeuden biak sukaldean
  Alkar goxoaren gibela jaten.
  
  27
  ARDI BAITUAK
  Pernandori ardiak baitu zizkioten Orendainen. Zeñenak ziran jakin zutenean, deitu zioten
  Pernandori Orendaingo erri-etxera.
  Bidean zijoala, norbaitek galdetu zion:
  —Nora zoaz orren goiz, Pernando?
  Ta Pernandok erantzun zion:
  Orendaina noa deituta,
  Gure ardiak omen daude baituta.
  Ez daude preso egoten oituta...
  Jabeak bere gauzak nai dituta
  bere billa noa ondo estututa.
  Biaje onek pamilia ez du utziko goituta!
  
  28
  PUFFF!...
  Bein batean, Pernando larri zebillen bide-baztar batean, eskuak sabel-gañean zituala, ortzak
  estutu ta ostiko txikiz lurra joaz. Larri zebillen,
  baña galtzak askatzera ez zan ausartzen, jende
  asko zebillen-eta.
  Adiskide batek ikusi zuan estutasun artan,
  eta esan zion:
  —Motel... ortxe bertan... ori guziok egin bear
  diagun gauza dek-eta.
  Pernandok, orduan, galtzak askatu ta pikotxean jarriaz erantzun zion:
  —Ez, au beintzat nik bakarrik egin bear detana dek...
  
  29
  ARRI, ASTOA...
  Bein batean, bazijoan Pernando peritik etxera, bere astotxoaren atzetik.
  Bidean topo egin, zuan azkar-usteko batekin,
  eta ona nola itzegin zuten
  —Nundik zatoz, Pernando?
  —Peritik.
  —Laboreak zer egin du?
  —Zai ta irin, zai ta irin.
  —Ori ez dizut galdetzen, Plazako gora-bera
  galdetzen dizut:
  —Zaldian gorago, asto txikian baño.
  —Zer asto ta asto-ondo!... Zure orrek kargak
  aurreragi dauzka beintzat.
  —Ordubeteko bidean aurrerago baleuzka
  naiko nuke.
  Arri astoa, arri,
  illuntzerako ote gaitezkean
  atarian jarri,
  ezer irabazten ez degu-ta
  mintzatu arren gizon orri.
  
  30
  TXERRIAREN IL-KANPAIA
  Iñori odolkirik ez emateagatik bere txerria
  
You have read 1 text from Basque literature.