Parnasorako bidea - 6

XIV. Medikuak
Medikuen guzurrak
gaiso-aurrean esanak
eta errakuntza danak
gordeten dituz lurrak.
XV. Mediku bildurtia
Eltzen zanean mediku Iaun bat
Kanpo Santuen aurrean,
bere bitartez il zirealez
an egozanak lurrean,
estaldu barik bere arpegia
etzan egoten urrean.

XVI. Bertsolari bat
Egiten dodanean
neurtu ta koplarik
asko dagoz kopletan
eta neurri barik.
Neure koplak dira onak
silutegirako;
baina neurri bakoak
garizumarako.

VII. POZGARRIAK

GABON-KANTAAK

Pozgarria
Dabiden seme
Errege andia!
ondo etorria
mundura
Iaunen semeak
zeugaz batera
eroatera
zerura.
Poztu gaitezan
gazte ta zarrak
bota negarrak
albora.
Bertsoak gaurko
iai andiari
betoz ugari
gogora.

Ze argi da gaberdian
agertuten dana?
ze gauza miragarri
eldu da gugana?
Iaungoikoen etxea
bakarra ta iluna,
zelan dago argituta
balitz lez eguna?
Zegaiti, kristinauak,
gaberdi-inguruan
zeuen biotzak pozik
zagoze Templuan?
Zelan daukazuez gaur
ain pozik gogoak?
Nora iges egin dabe
kristinauen loak?
Mila zortzireun eta
irurogei bira
eginda daukazanak
eguzkiak dira,
Iesus etorri zanik
zeruti lurrera:
Iauna gizonduteko
gizonen artera.

Zeruko ta munduko
Iaubea izan arren
otzminduta gorputza
gugaitik ekarren:
bere lenengoko oia
zan aska bat zarra,
eta bere atsegiña
otzagaz negarra.
Iaio ta eldu iakazan
artzainak ugari,
opaten al ebena
munduko Iaunari;
baita zeruti bere
milaz aingeruak,
argitu ta poztuten
Belen-inguruak.
Nor egon zatekean
Belenik urrean
geure Iauna ikusteko
geu legez lurrean!
baina an egon ezarren,
daukanak fede ona,
altaran ikusten dau
Iauna ta gizona.

VIII. BENETAKOAK

GUDUA, GOSEA TA IZURRIA

Trumoiak ots egin dau,
eta oinaztarria
dator geure ganera
ikaragarria:
Gudua!!! eta zer da
munduan gudua?
geuk merezi dogun
Iaunen gorrotua.
Luzbelek birututa
Kerubin okerra
geure Iaungoikoari
egin eutsan gerra:
ta Migelek goituta
bere andikeria
betiko da infernuan
deungen nagosia.

Andikeriagaiti
dira beti gerrak;
baina anditxuak asko
izanik ta okerrak,
alperrak ezpalira
lekuan lekuan,
elitzate eregiko
gudarik munduan.
Munduan dagozalez
onak eta txarrak,
gizon deungak eztira
gudetan bakarrak;
onak bere badira
maitasun bakoak,
bai ta zoroak bere
nai izatezkoak.
Galdu gura badabe
okerrak fedea
eta Iaunak emonik
daukagun legea:
orduan on guztiak
guztiak batera
urten deiela armakaz
deungak galdutera.

Gizon guztiok gara
Iaun onen semeak,
ta alkar maite izateko
dinosku legeak;
baina alkar ilten badabe
gizon nekatuak
eskatuten badabe
euren pekatuak.
Agaiti eztau gudea
laster amaituten,
pekatu andia arin
ezta garbituten:
guduak galtzen dituz
luzaroko erriak
matsdui ederrak legez
augustuko arriak.
Gudua da Afrikako
Simoun gorria lez,
txingortuten dabena
ukutuezkero artez;
da uriola, lura ta abe
dana daroiana:
gizon ta ontzi irunsten
daben urakana.

Eta guduak dakaz
beragaz batera
gosea ta izurria
errien ganera:
biak dira oinaztarri
ziur ta gogorrak,
gizonak onduteko
Iaunaren ziorrak.
Goseak itxiten dau,
andia danean,
luzaroko negarra
errien ganean.
Ondo sartuten bada
erri baten plaga-au,
ilten dau nekatua,
aberatsa nekau.
Nekatua ozta ozta
bizi da bakean,
ta zelanbiziko da
gudua ganean?
Guduak kentzen deutso
al daben apurra
ta goseagaz gero
io bear dau lurra.

Ikusizuz umeak
zaman indar barik,
artoa eskatuteko
agoak zabalik:
atzak atzen tartean,
arat txisiluan
lenago iaten eben
betiko lekuan.
Lora zabaldu bako
landara bigunak,
zapaldu dituzanak
leien oin astunak:
ordu deungan onentzat
asi zan gudea
mats eldu eztanentzat
lez urrilgo aize errea.
Lengo begi ain biziak
daukez ilundurik
ta gorputzak goseak
deutsez azurturik:
euren biotzak eztau
odolik artuten
eta artzen eztabena
eztau biurtuten.

Berrogei taupadaka
minutu batean...
ta orain? ... gelditu dira
ogeta amarrean...
ta orain? ... begietara
eldu da lausoa...
ta orain? ... gelditu dana
ioan da gaisoa...
Nok Amen naigabea
esan lei berbakaz?
ze pena da bardiña
Ama onen penakaz?
Gosea!! ta goseak
ilda seme-alabak!!
nok igaroten dituz
alango atsakabak?
Begi biak zabalik
odol biurturik;
belaun bien ganeti
ezin zutundurik;
biotzak bularreti
igasi gurarik...
Iausi da martiria!
eztauko arnasarik...

Aitak orduan egin
eban garraisiak...
eztau inos entzuten
persona biziak...
gero... barreka asi zan
ta dantzan bere bai...
zoraturik egoan...
begira gorpuai...
Eriotzean leia
iausi zan etxe atan .
Urtarrilean legez
Norteko landetan...
goseak zoraturik
etxeko katuak,
aginakaz laskitu
ebazan gorpuak...
Aberatsa goseak
eztau bildurtuten
baina izuriak deutso
biotza leituten:
Aizea izaten dan lez
izurri-zaldia
bardin atrapaten dau
pobre nai eukia.

Etxe nagosi baten
sartuten danean
estu dagoz kanpoan
ikusiartean
Medikua ekarten da
gaisoen aurrera,
komediante ona legez
egiten papera.
Gaitxak eukiagaiti
pisua kintalez
eztau egia esaten
ospitalean lez;
eta azkaneraartean
eztauko usterik
aginduteko Elizan
dagoan gauzarik.
Nosbait urteten deutso
lotsa-bildurragaz:
luzaro dagoalez
kalentureagaz...
ain txarra egon ezarren...
berak uste badau...
arimako gauzetan
apurtxu bat pentsau...

Ezta artza sutuago
basoan egoten
fusilleko baleak
dabenean ioten;
gizon siniste bako
laster ilgo zana
sutu zan baino, etzunda
arimea eukana.
Esan zituzan fede
santuen gauzetan
zeinbat irakurri eban
deungen liburuetan:
dino, oraingo Elizean
seme eztala bera...
gaitxa gelditu barik
doa... baina aurrera.
Ezin zanean goitu
gaitxaren pisua
ekarri zan etxera
Abade maisua...
gor egin zan gaisoa
Abadean berbai;
arimako gauzarik
ezeban entzun nai.

Gaisduna gelditu zan
laster berba barik
agoan ezin ebala
artu botikarik:
bere pentsamentuan
zer igaroten zan,
ezin eban gaisoak
agoagaz esan!
Abadearen berbak
lenengo guztiak
suz bete zituezan
gaisdunen begiak:
geroago ikusi zan
sua amatau zala
ta azkanean euretan
pintau zan itzala.
Begiak itzaldu ta
asi zan biurka
oian estalkiari
gogor atximurka:
egin eban gedar bat
ikaragarria
betiko!... ta au esan da
galdu eban bizia...

Hospitale Santuko
zokondo batean
dago Frailetxu zar bat
gaisdunen artean:
ezta aberatsa, ez gitxi
Fraile mesakoa
ezpada agura argal bat
pobre ta legoa.
Bere begiak daukaz
zerurantz begira
bere berba guztiak
zerukoak dira:
ber minak dirudi
zeruko klarina,
Iaunaren alabantzak
kantetako egina.
Ezeutsan erasoten
gaitxak berba txarrik,
alper igaroteko
ezeukan indarrik.
Gaiso-zain egoana
len burlaz ta barrez
biotza samurtu ta
asi zan negarrez.

Ain esan zituzan
berba gozo ta onak
ze etzirean ikusten
an lengo gizonak;
ezpada pekatari
eukenak damua
Iaungoikoa eukelako
ain iraindua.
Abade Iauna ebilen
baterik bestera,
legoak asi ebana
ondo amaitutera:
zirudian kurtzean
Kristo Iaugoikoa
damuari idigiten
ate zerukoa.
Areriotasuna
geure gizaldian
dago Frailientzako
Europa guztian:
onek esan gura dau
eztala guzurra
On barrien eskuan
dagoala lurra.

Onekaiti Iaunari
orduan ta beti
erregututen eutsan
biotz biotzeti.
Deunga guztiakaiti
ostiral santuan
eskatuten da Elizan
mesako kantuan.
Ezaldituz ain pozik
artuten barri onak
erruagaz kartzelan
dagoan gizonak,
entzun zituzan baño
Fraileak barriak
ia ezeutsala iraungo
ordu bat biziak.
Ordu betean bere
enaz ni biziko?
eta gero zerura
Zugana betiko?
esan eban pozagaz,
ta asi zan negarrez:
Fedea eukan andia
kristinau ona lez.

Konfesau zan negarrez,
fedearen suak
ataraten eutsazan
negar-anpuluak:
Iauna ikusi ebanean
asi zan kantetan
ta al ebenak egozan
belaunen ganetan.
Gelako Medikua
isil ta geldirik
egoan arrituta
Frilea ikusirik
eta esan eban armiñ,
ai zeure zoria!
daukazulako ziur
betiko gloria.
Gomuta zaite nigaz
Iaunaren aurrean...
ta negar-anpuluak
eukazan urrean:
erantzun eben danak:
ta nigaz bere bai
bai, bai... erantzun eutsen
legoak guztiai.

Baina au esanda laster
mutu gelditu zan
zeinbat gauza ta ze onak
len esan zituzan:
denporea ioaian,
ta zeinbat geroago
ainbat eukan gorputzak
indar gitxiago.
Ezpanak erabiltzan
inos lotu barik
geure Iaungoikoagaz
berba egin gurarik:
etzirudian gaiso
ilten egoana
ezpada guraso bat
ikuste doiana.
Iauna betiko... esan
da eldu iakan loa...
betikoa... bai; baina
lo guztiz gozoa.
Alan itxiten dituz
gorputzeko penak:
Iaungoikoan bidean
ondo dabilenak.

URTEA
Gauza bat dago munduan
aurten igazko moduan,
beti bakarra,
gazte ta zarra,
ilarren biztuten dana
biurtuteko gugana.
Ikusi dabenak sarri
belauna eukiten dau larri,
ikuste labur
lepoa makur
gelditu barik eskua
eta tximurrik mosua.
Aiztak ederrak dira lau
aita dabenak au gauzau
ume ta gazte
atso ta naste;
laurak bardinak edadez
baina beste gauzetan ez.

Ume bat lenengoa,
bestea gazte beroa,
irugarrena
da prestuena,
laugarrena da tximurra
askok deutsena bildurra.
Marien ogeigarrena
da egun artuta daukena
bialduteko,
bardinduteko
orduko gaba ta eguna,
ume dala esen doguna.
Ogeta amar egunetan
beti darabil aldean
Ari bizkorra
adar-gogorra
bizi dana bera legez
gelditu barik negarrez.

Erre baino len begiak
an igesten deusku ariak;
bere lekura
dator zerura
zezen armatu ta arina
bigairik barik egina.
Zezenak dakaz beragaz
lorak usein gozoagaz;
gaba laburtu
ta edurrak urtu:
dituz zezen biarginak
lau asteko zereginak.
Atzean datoz biloizak
ume gazte bi bikoitzak
Polux ta Castor
bitzuak askor,
arrautzetati iaioak
arain izar zerukoak.

Kereizak babak irarrak
eta albertxiko ederrak
elduten dira
bikoitzak bira
egiten dabenartean
eguzkiagaz batean.
Lenengo aiztea ta umeak
botaten dituz udeak;
au da urrengoa
aizta beroa
zein dator danbolinagaz
ta egunik luzeenagaz.
Beragaz dator laguna
karramarro pikuduna
iaten ikoak
goizetikoak
ta Donian-madariak
gozoak baina txikiak.

Lenengoko pikadea
da eguna laburtutea
eta txakurra
pausu-laburra
eguzkiagaz batera
dator mundura erretera.
Au iazoten dan ilean
edo garagar-ilean,
geure bearra
da garagarra
ebagi ta etxera eroan;
luze itxi barik soloan.
Karramarroan bideti
Leoi bat dator atzeti,
zeinen ilean
izerdipean
batuten dira gariak
eta Agustu-madariak.

Agustuan azkanerantz
eguna doa indar berantz,
Leoia ilten da
ta agertuten da
Birjiña eder bat zeruan
Leoia egon zan lekuan.
Millekotak ta priskuak
datoz batera bitzuak
moskatel-matsa
mizmiru latza,
sagar madari ta ikoak
dira il onetan gozoak.
Aizta beroa Irailean
ogetabigarrenean
igesi doa
eta daroa,
Birjiña ederra beragaz,
estalduteko alkarregaz.

An dator irugarrena
lau aiztetarik onena,
biarginentzat
nai alperrentzat,
lenengo iminten deuskuna
Balantzan gauba ta eguna.
Gaztaina-kirioak,
indiar mats eta artoak
batu ta etxera
eroatera,
buru lepo ta burdian
dabiltz guztiak urrian.
Baina ogeta bakarrena
da balantzan astunena
onen atzeti
iatorku beti
Eskorpio gizon ilten
kontuz ezpadira ibilten.

Bere minean piztiak
dakaz gaitxak ta ez txikiak
gasun-azketan
egun onetan
dituez, ilda, tokiak
bigai ta idisko lodiak.
Iru zemendiko astetan
eguzkiagaz batean
Eskorpio dabil
eta darabil
atzeti bere piztia
kentzen deutsana bizia.
Au da zamari-gizona
edur-merkataria ona,
zeinen ilean
ilten direan
patari lau oinekoak
onduteko lapikoak.

Egunak dira laburrak,
gabak daukazuz edurrak,
eguraldi otza,
zerua motza,
eta irugarren aiztea
otzak ilten dau tristea.
Gabonez gugaz eztago,
eskutetan da lenago:
aizta azkanena
ta gogorrena
an dator bere lekura,
otzak ezteutsala ardura.
Beragaz dakar laguna
auntz bat adar okerduna,
datozanean
gabak aldean
daukaz ordurik geienak
ikastunentzat onenak.

Auntza dabil adarrakaz
burruka beti gabakaz
ezta lotzean
gau bakoitzean
atara barik zati bat
egunen asigarritzat.
Urtarrilaren ogeian
auntza salduten da erian,
datorrelako
egun atako
ur-ekartzila prestua
euriz beteten mundua.
Edurra bota edo euria
da onen zeregin guztia.
Amaika agura
beste mundura
daroaz katarro zarrak
edo eztul sik ta txarrak!

Baina gero zezeilean
emeretzigarrenean
sikatu barik
bere erroparik
ur-ekartzaile gaisoa
uran korrontak daroa.
Arrain bi alkarren lagunak,
txikitxuak baina astunak,
datoz bertati
odaietati beti
iragoten euriak
itoteko zar guztiak.
Arrain euritsuak biak
iaten dituz lengo Ariak:
aizta zarrena
ta gogorrena
doa urte zarren atzean
eta beragaz batean.

Gazte ta zarra da urtea
ume gizon ta agurea:
udabarrian
dago titian,
udan da gazte zoroa
eta osasun sendokoa.
Udagoienean dago
geroago ta astunago,
neguko edurrak
indar apurrak
kentzen deutsaz il-artean,
barriraztuten doianean.
Urteak daukaz irureun
ta irurogeta bost egun,
onen ganeti
sei ordu beti;
baina onetati laburtu
bear da amaika minutu.

APOLO ETA MUSAK

Apolo
Argiaren Aita, eta
bertsolariena,
Apolo zan Olimpon
Iaunik galantena:
Jupiter eban Aita
eta Ama Latona
Junok zeloakaiti
estuak emona.
Iaun andia izanarren
Apolo zeruan,
ezpalitz legez Iauna
bizi zan munduan:
zeinbat ta zeinbat Ninfa
eder ta gazteak
Apologati egozan
galdu ta izateak!

Azkanengo amorea
eukana gogoan,
ikusi eban Kastalia
bein baten basoan,
ain gaztea ta ederra
ta ain ondo apaindurik
ze Apolo gelditu zan
guztiz itsuturik.
Ninfa bardin bakoa,
asi zan esaten,
etorria mundura
zorionen baten!
Munduan erregina
Ninfa guztiena
eta Olimpo-ganean
Venus bigarrena!
Inoiz inon bilatu
etzaitudazana!
Neure minak kenduten
zatoz gaur neugana?
Ze Iaunek emon deutsu
dozun izatea?
nun idigi deutsue
zeuri gaur atea?

Ni naz Apolo Iauna,
ni naz eguzkia;
ni naz argitasunan
iturri bizia:
nik emon deutsut zeuri
gaur neure biotza
isetuko dabena
zeurea, bada otza.
Erdu neuk eguzkian
daukadan burdira;
neure gauza guztiak
zeuretzako dira.
Zetan ninfa maitea,
igas asten zara,
gero bere alkarrenak
izango bagara?
Baina ninfa Kastalia
igas ioian beti
Parnasoko mendira
Apolon aurreti:
eldu zanean gora
ezeukan indarrik,
Apolo urrean... bertan...
Kastalia bakarrik.

Asi zan negar baten
eskatuten Iaunai
ego bi ondo lotuta
bere lepo biai;
edo kendu leiela
orduan mundurik,
geldituten ezpazan
Apolo itsuturik.
Errukituta Iaunak
Ninfa eder armina
biurtu eben iturri
ur-korronte arina.
Ura edaten ezpadau
an bertsolariak
egingo dituz bertso
gauza ezak guztiak.
Laster Apolo eldu zan
zabalik besoak
baina zer topau eban?
ezer ez gaisoak.
Orduan biurtu zan
guztiz zama astuna
Apolo Iaunarentzat
betikotasuna.

Eukan biotza gaiso
ta iluna gogoa
baina entzun eban laster
musika gozoa,
areitz-arte bateti
urteten ebana,
zein laster igarten zan
mundukoa etzana.
Ain musika gozoa
entzun ebanean
uste eban egoala
Olimpo-ganean.
Aiztu iakan Kastalia,
Dafne bere aiztu zan
ta Klizie, ta Bolina
Leukotoen gisan.
Nundi etorren ta zer zan
musika barria,
Apolok iakiteko
eukan guraria:
bide zior bateti
sartu zan aurrera,
ta bilatu zituzan
Ninfa asko batera.

Guztiak gazteak ta
irudi onekoak;
inos bere gizonek
ukutu bakoak:
urre lora ta ereinots
koroiak buruan,
Erreginak daukelez
oraingo munduan.
Kaliope, bai ta Klio
Erato irugarren,
Euterpe ta Melpomene,
Polimnia seigarren,
Talia ta Terpsikore,
ta Urania ere bai
ezin eutsen sinistu
Apolok begiai.
Jupiteren alabak
gazte ta biziak
eta Mnemosina-nak
zirean guztiak.
Ezegoan gizonik,
ezpada Ninfa utsak;
baina guztiz ederrak
bederatzi Musak.

An agertu zanean
Apolo gaztea,
guztiz andia izan zan
bertako nastea;
baina laster zirean
amaitu atsakabak,
iakinik zireala
Apolon arrebak.
Len ia esanda daukat
guztien izena,
bai ta urrengo bertsoan
Aitena ta Amena.
Aurreko bertsoetan
iminiko dot nik
bakoitza kuadru baten
iantzi ta apaindurik.

Kaliope

Len zirean gizonak
Iaunakaz bardinak,
miragarrizko gauzak
armetan eginak;
onekaiti Kaliopek
liburu ederrak eta artez
asma ta egin ebazan
Poeten bitartez.
Ereinotsezkoa dau
koroia buruan
Famearen Tronpea
eskumako eskuan,
liburu bat ezkerrean,
iru aldamenetan:
Omero, ta Virjilio
ta Ennion izenean.
Oraingo gauzentzako
da eskuko liburua
guk eztogu ikusiko
inos amaitua:
irurak baina dagoz
beterik guztiak,
asko zirealako
len gizon andiak.

Klio
Buruan dauko Kliok
Jupiteren doia
diamantez beterik
urrezko koroia,
paper bat esku baten
erdi zabaldurik,
ta lapizeru eder bat
bestean arturik.
Len igaroko gauzak
daukaz libruetan
iakin nai dituzanak
irakurri euretan.
Emon badeutse Kliok
ikusteko argia
imini dituzanai,
izango da egia.

Eztau Kliok ikasi
inos bere euskara
istoria bakoak
euskaldunak gara:
zeinbat gauza andi armetan
emen egin dira!
ta lumak busti barik!
ta Klio begira!

Erato
Eraton kantak dira
bertso ezti ederrak,
eta kantak daroaz
Lira baten berak:
bertso onak iminteko.
Bilatu bear dau
Poeta Lirikoak
Musa kantariau.

Mirtozko koroiagaz
eta larrosakaz
bekoki ta burua
apainduta daukaz,
aldamenean dauko
Kupido armaturik
geure biotzen bila
dabilena itsurik.
Erato Musa ederra
arren betatuizuz
onek bertso bigunok
graziaz eta suz;
irakurri deiezan
POETA euskaldunak:
Frantsez, Napar, ta Giputz
ta neure lagunak.

Euterpe

Apolok bere arrebai
bota eutsen irauna,
bera zala bakarrik
musikean iauna:
ta izango zan luzaro
alan irautea,
erakutsi ezpaleutso
Euterpek flautea.
Euterpek egin eban
flauta lenengoa
ta beragaz poztu eban
Apolon gogoa:
orduan egin eutsan
neba onek grazia
izateko musikan
beti nagosia.
Lorazko koroiagaz
flauta ederra ioten
egoten zan Euterpe
aldia emoten;
bertsoetan iminten
beste batzuetan
artzainen bizitzea
ta gero kantetan.

Melpomene
Melpomenen begia
otza da ta itzala
esku batean dauko
biloizik puñala,
ta bestean zetroa,
koroia buruan:
Enperadore batek
daroien moduan.
Pluton itzalen antza
bekoki ilunean
Marte gudariena
begirakunean,
Minerba legez dauko
iantzia soinean
artelazko soruaz
zapatak oinean.

Bere kuadru itzaletan
eztago besterik
gizon andiak baino
odolez beterik.
Berak irakatsi dau
dala Trajedia
Furiak eginiko
odol-iturria.

Polimnia
Lagun askon aurrean
berba ondo egitea
gitxik dabe munduan
lortu iakitea.
Berbaaldiak neurritu
ebazana lenen
izan zan Polimnia:
sinistuten zan len.

Edurra legez daukaz
iantzi-soinekoak,
ta arri finez beterik
zapata oinekoak;
lora utsakaz egin da
koroian buruan
baina diamante finak
loren inguruan.
Eskumako besoa
guztiz luzaturik
beste eskuan paperak
biribil baturik:
emakuma gaztea
eder ta prestua,
anditasunezkoa
zan bere taiua.

Talia

Komediako etxean
inos egon zara?
etzara baldin ioan
barre egiten ara?
Bertan dago Talia
eta eztozu ikusten
ezpadeutsut nik orain
emen erakusten.
Komediginak dira
Talian semeak
ta euren esakerakaz
egin leiz barreak:
paperean Taliak
esanda daukana,
komediginak dakar
bizirik gugana.
Buruan koroe bat
egina lorakaz,
ta eskuan mozorroa
Ninfa ederrak daukaz:
beti barreka dinoz
egiak garbiak,
ekandu deungetati
kenduteko erriak.

Terpsicore
Parnasoko mendian
egiteko dantzan,
Terpsikore bakarrik
nagosi izaten zan:
Apolok esan eutsan
dantzan ikusirik:
zu zara arreba ederra
asia bizirik.
Aldamenean dauko
urrezko edontzia,
ardaoz beterik Bakok
berari eskinia;
ta untzorri-makila bat
Tirso deritxona,
dantzak arteztuko
Silenok emona.

Eztau asko edan bear
nai dabenak dantzau;
edan ezkero, laster
loak artuten dau.
Dantzan inarduteko
zalago buruak
ordiak baino daukez
maiterik sutuak.

Urania
Musai etorri iaken
bein baten gogora,
igaroteko egun bat
etxeti kapora.
Izentau zan eguna;
baina goizalde atan
iausi zan edurra, ta
iolasa galdu zan.

Ordurik gora Uraniak
eukan ardurea
irakurteko gabaz
ta egunaz zerua:
lenagoti igarteko
izarren bitartez
geroko eguraldia
ezbai barik artez.
Globo baten neurtuten
neurri ziurragaz
izar-bide guztiak
dago konpasagaz:
izarrezko koroia
dauko ta iantzia,
zeruko izar urdinez
ereinda guztia.

BERTSOLARI EDO
KOBLAKARIA
Erdu zerura bertsolaria
goiazan biok batera,
au baino obea beste mundu bat
an goian bilatutera.
Gizon andia da emen urrea
eta ezer-eza kobrea:
Trumoi sikua iakituria,
daukana bada pobrea.
Egia biloiz iantzi bakoak
igas dau gaur gizarteti.
Erdu; goiazan bertsolaria,
bera ioan dan bideti.
Bakizu zer dan, bertsolaria,
geure mundua munduan?
da ontzi bat Iaunak imini ebana
itxaso baten barruan.

Zerua dago loraz beterik
eguzkia ilten danean,
eta bakoitza da mundu eder bat
geure munduen ganean.
Geure munduan ezta aurkituten
bardintasunik legean;
onek egiten oi dabezanak
eztagoz euren menpean.
Goiazan egaz, bertsolaria,
negarrik eztan mundura;
lenak ta orainak atsakabarik
emon eztaben lekura.
Geure bizia da emen aizea
odai baltzagaz nastean;
geure ganera, ai! dakazana
asko oinaztarrak aldean.
Egon gaitezan odai ganeti
beko mundura begira.
Au da sagar bat, eta gizonak
barriz txikiak baino eztira.

Eta biraka dabil mundua
eguzkiaren tornuan,
eta ilargia gelditu barik
beko munduen bornuan.
Ilargia da mundu txiki bat
bekoa legez iluna,
ta eguzkari bira egiteko
bere betiko laguna.
Bere erdiantzat beko mundua
da mundu iluna ta argia;
baina ezta egoten onen aurrean
ilargiaren erdia.
Bardin bardinak izaten dira
bertako urtea ta eguna;
iru zatitik bi dira argiak
beste zati bat iluna.
Goiazan urrun, bertsolaria,
ze andia dogu zerua;
bilatu artean geldituteko
maitetasunen lekua.

Bilatu daigun nun estaldu dan
igas ioan dan egia;
a gelditu dan munduan dago
guk bear dogun guztia.
An ezta egongo biotz sikurik
ez deunga okerrik nagosi;
an ezingo da inor galtzeko
guzur-lege bat erosi.
Osagilarik an ezta egongo
inor ilteko drogakaz;
eta ilten badau inor gazterik
lurpetuko da beragaz.
Igarriko da iakituria
kolore bizarrekoan,
guzur-iakintsu lotsa bakoak
silauko dira lepoan.
Legeak ondo iagongo dira
ta an ezta egongo izurririk,
ta ez botikako atsagaz inoiz
gizonik gaitxez beterik.

Emakumeak izango dira
gizonen lagun emeak,
etxeko gauzaak ondo erabagi
eta ondo azteko semeak.
Bilatu dogu, bertsolaria,
geuk bear dogun lekua;
beste batera bagoaz inoiz,
geurea izango da errua.
Deiguzan bertso gozo ta leunak
geure arimako suagaz
beti egoteko naibagaz barik
kantetan zitareagaz.

BUENOS AIRESEN
EUSKALDUNAK
Buenos Aires-aldeti
artu dot karta bat,
eta orain esateko
zer dinoan berak
euskaldun mutil gazte
buru zoratuai,
eldu iat naiaria
eta eztot itxi nai.

Euskalduna
Txarto bizi naz emen,
euskaldun maiteak,
entzun nebazalako
ipuin-esateak:
eneban, ai gaisoa!
orduan gomuta,
asko bizi dala gaur
guzurrak salduta.

Agertu zan errira
mutil gazte eder bat
ondo zori gaiztoan
neuretzat ta askontzat:
laster batzandu iakun
erriko gazteai,
ugazabak topetan
ekazan guzurrai.
Berba-aldi guztietan
ezeukan besterik:
Buenos Aires-aldean
eztago pobrerik:
ara ioanezkero
mutila bizirik,
dirua batuten dau
ta ez gauza gitxirik.
Nekez Euskalerrian
bizi da gaztea,
an ezta ezagututen
nekez izatea:
osasunagaz beti,
doan iatekoa,
ta lagun eroapen
guztiz onekoa.

Izan dira mutilak
iru urte baino len
amar mila ogerleko
bakoitzak eukiten:
onenbeste daukanak,
bere bada abila,
laster egiten dituz
irurogei mila.
Asko dagoz aetan
mutil euskaldunak,
egin dituezanak
miloaz fortunak:
egonnai eztabenak
urteen begira,
dama dirutsuakaz
eskonduten dira.
Onekaz guzurrokaz
gengozan zororik;
ta inok bearrerako
ezeukan gogorik:
laster gelditu nintzan
triste biotzeti,
Buenos Aires-aldean
amesetan beti.

Ezagutu ebanean
Iudas saltzailak
zoratuta egozala
erriko gazteak,
esan euskun guztioi
ara ioateko,
mila ogerleko askogaz
errira etorteko.
Ainbeste guzur laban
eukazan minean,
ze zazpi mutil gazte
berotu ginean,
ioateko batera
Buenos Airesera
diruz zorroak bete
ta etorteko atzera.
Sartu ginean ontzi
baten mila euskaldun,
bidean gaisotu zan
makina bat lagun:
falta zirean bertan
gaisdunentzat oiak,
gu baino obato egozan
ontziko aratoiak.

Irurogeien faltan
eldu zan ontzia,
guztiak txakurrak legez
galdu eben bizia;
eriotzako orduan
konfesino barik
an ezeban gomuta
inok arimarik.
Urten gendun biziak
portutra itxasorik,
baina iausi ginean
erdiak gaisorik;
Ospitalak egozan
geuretzat itxirik
Iaunaren errukiak
nauko gaur bizirik.
Lau oinekoak legez
nai euri, nai bero,
eroan genduezan
sendotu ta gero,
inoiz gelditu barik
berrogei legoan,
makiladak ugari
emonda lepoan.

Eldu gineanean
bear zan lekuan,
Ai, ama, zeinbat negar
geuk egin genduan!
Baso guztiz itzal bat
begien aurrean
egoan, landuteko
guztion artean.
Iru urte bearrean
egin bear doguz,
biderako diruak
emongo badoguz:
bear asko, ian gitxi,
beti bizi nekez,
soinekoak urratu,
ta irabazirik ez.
Eztakit nun dagoan
emen ondasuna,
engañau ta onetara
dator euskalduna;
iru edo lau bakarrik
bi milen artean
aberastuten dira
ogei bat urtean.

Ezta emengoa legez
orko ianaria,
askok emengoagaz
galtzen dau bizia:
asko bere ilten dituz
naibagatesunak
negarrez igarota
gaubak eta egunak.
Gaisoentzat eztago
eginda lekurik
zeinbat geldituten da
emen zoraturik!
zer egiten dozue
txapeldun mutilak?
Nun dira goitubako
euskaldun makilaak?
Ai, neure Iaungoikoa,
ondo nengoan len,
ta orain nekez beterik
il-gurarik emen.
Neure biotzeko Ama!
neure Ama samurra!
laster zeure semeak
io bear dau lurra.

Emen nik ikustea
erdi-ilik burua
zuk, Gobiernu geurea,
zuk daukazu errua.
Pasaporta emoteko
zengozan itsurik,
Erriak ez aleukan
geuretzat lekurik?
Itxasoa igaro ta
geure Nazionak
eztaukaz isla ederrak
lagun gitxikoak?
eztagoz gure errian
bazterrak ugari,
egiteko lekua
jente gazteari?
Zetarako dogu emen
guk geure Konsulak
erritarrai aituten
inoiz ezteuskula?
Eztauko Nazinoak