Osasun legeak - 6

pusketa (ezurrak ez diranak) eduki litzakean ausiak,
dira modu askotakoak; batzuetan diran lekukoak diralako, eta besteetan sendakaitzagoak diralako gauza
baten edo bestearen bitartez egiñak izandako medioz.
Edozein gure gorputzeko pusketan egiñ liteke ebaki
bat eta eduki lezake onek bere itxura, luzetarakoa,
trabeskakoa edo zabalerakoa, gorputzari dagokion
era zuzenean kontu artuta.
Ebakiak dira sendaerrazak deitzen diogunak ezer
okertasunik gabe osatu edo sendatzen diranean, eta
sendakaitzak au onela gertatzen ez danean. Geroagoan esango degu zerbait nola eta zergatik egiñ litekean

ebaki bat sendakaitza, eta baita ere erakutsiko degu
zer egiñ bear dan au onela gertatu ez dediñ. Ebakia
zer gauzarekin dagoan egiña, modu artara eduki oi du
itxura eta baita ere bere izena; eta onela, izan liteke
luzerakoa, labaña edo antz onetako erramiantakin
egindakoa; zulatua, iltze edo arantza batez egiña; aragiak purrakatutakoa, errubera batek egiñ lezakeana
beraren azpian edo ortzen artean esku edo anka bat
arrapatuta; izan liteke ebaki bat pozoitua, eta baita
ere kolpez egiña, nola diran makilla, arri eta suzko
armakin egindakoak, bada gauza oek eziñ egiñ lezateke ebakirik kolpatuaz ez bada.
Edozeiñ ebakik dauzka berekiñ egiten dan orduan,
iru señale berakikoak zeñak diran: lenengoa ebakiak
aragi artean egiten duan lekua, bigarrena, odol isuria,
eta irugarrena oñazea; lendabizikoa gertatzen da gorputzeko aragiak eztirakorrak diralako; bigarrena, gorputzeko odolak korrimentua daukan zañetakoren bat
puskatzen dalako, eta izan oi da gutxi edo geiago ugariagoa, zenbaterañokoa dan zaintsua eta zañak diran
aundi edo txikiagoak ebakia egindako toki artan; eta
irugarrena berriz, sentidua daukaten zañetatik bat
edo bat ebakiak urratu dualako: larru azala da gorputzeko lekurik sentikorrena.

Suzko armakiñ egindako zauriak ez du ematen
biziro odol gutxi ez bada, eta gañera oñazea ere ez da
izaten aiñ aundia baizik sor antzekoa zuloa dagoan
inguru guztian. Ebakiak dira gutxi edo geiago kontuzkoak, zerekin egiñak dauden eta zeiñ gorputzeko pusketan konturatuta; bada ebaki txiki bat gorputzeko
zenbait lekutan (nola izango litzakean biotza edo
esteak), izan liteke eriotza ondoren ekartzeko diña;
onela gertatzen da ere suzko erramiantakiñ egindakoarekin.
Ebakiak sendatzeko lendabiziko gauza da, egiñ
litekean guztian beraren ertzak alkarganatzea eta ez
zornatzen uztea, au da, ebakia zornatu gabe osatzea;
eta onetarako gauzarik bearrenak dira garbitasuna
ebakitako lekuan egitea, eta aize ezkutuan bera edukitzea. Ebaki baten ertzak alkarganatuta egoteko bear
da lendabiziko leku ura geldirik edukitzea geroagoan
esango ditugun gauza batzuen medioz; eta garbitasuna eta aize ezkutua gordeko dira berriz, onetarako
botikan dauden zenbait ur garbigarri medikuak agiñdu
bear dituanakiñ, eta guata edo artarako zapi egokiak
etxe guztietan gaurko egunean eduki bear lirakeanakiñ; eta oraindik geiago eta obetoago berriz fabriketan, norbaitek miñ artzen duanean bereala bear diran

garbitasunak dauzkan ebaki eta kolpeetan egiteko,
zergatik askoz errazago sendatzen dira aurrenetik
ongi garbitu eta estaltzen diran ebakiak, ez au egiñ
gabetanik uzten diranak baño.
Izendatu ditugun eta beste edozeiñ ebaki modu
sendatzeko, lendabizi garbituko da ebakitako lekua
artarako dauden erremedioakin (nola diran fenikatua
dagoan ura edo solimana daukana) eta oek ez egonik,
iturriko urarekiñ: geroagoan estaliko da zapi edo
guata onetarakoak botikan saldutzen diran batzuekiñ,
eta egingo zaio azkenik bear duan lotura geiegi estutu gabe eta lasai antzean uzten dala. Ebakitik ez badijoa odol asko, ez dago zer egiñik esandako gauza oek
ez bada; bañan gertatuko balitz asko joatea, estutuko
dira ebakitako lekuaren eta biotzaren artean edo
biyen bidean dauden zañak beatzakiñ edo baita ere
lotugarri batekin gogor samar, modu onetan odola
gelditu dediñ.

KOLPEAK
Kolpe bat izan oi da gogor edo bigunagoa, zenbaterañokoa dan gutxi edo geiago kolpea ematen duan

gauza arren indarra eta gorputzak kolpea artzen duan
lekuaren zalltasuna. Dira kolpeak modu askotakoak,
bada batzuek ez dute ondorenean ekartzen oñaza ariñ
eta ubeldu txiki bat baizik; eta beste batzuetan txikitu
eta purrakatzen dituzte berriz gure gorputzeko pusketa guztiak; bañan oen gañean ez degu esango ezer
leku onetan zergatik ez dagokion gure liburu onen
izaerari. Kolpe bat artu ondorenean lendabizi azaldu oi
dana da ubeldua edo odolbildua; odolbildu au da aiñbat aundiagoa nun eta zan kolpea gogorragoa edo
dan zaintsuagoa gorputzean kolpatutako tokia; beraren kolorea izaten da aurrenean urdiñ beltza eta joaten da argituaz geroagoan, artuaz batzuetan koskorrak deitzen diogun itxura moduak.
Koskor oen barruan egoten da iñoiz olioaren
antzeko likarda bat batere odolik gabekoa eta da iñolaz ere odolak korrimentua daukan zañik kolpearekin
eten edo puskatu ez dalako.
Esan ditugun kolpe modu oek sendatzeko ez da
bear besterik ez bada kolpatutako lekua geldirik edukitzea, edo izaiñ batzuek ematea, eta baita ere asko
izaten da beste batzuetan arnika edo ozpiñarekin nastutako urarekin bustitzea eta pixkatxo bat estutzen
duan lotura batekin estaltzea.

EZUR-AUTSIAK ETA ATEREAK
Gorputzeko edozeiñ ezur autsi liteke, bañan geienenbat oker au gertatzen da besoetako, saietsetako
eta anka edo istarretakoakin.
Modu askotakoak izaten dira ere ezur autsiak
bada batzuek dira kolpea artutako lekuan bertan egiten diranak; besteak leku apartagoan; besteak ebakiz
edo onelako bidez; eta batak eta besteak izan litezke
sendaerrazak edo sendakaitzak zer eta nolakoak diran
berez; bañan guztiak ezagutzen dira esatera goazen
bost gauza oen bitartez: lenengoa, puskatuta dagoan
ezurrak daukan itxuraren bitartez; bigarrena, leku
artan azaltzen dan aundiduraren bitartez; irugarrena,
puskaturik dagoan ezurraren mugimentuaren bitartez; laugarrena, puskatuta dagoan tokian ezurrak ateratzen duan otsaren bitartez; eta bostgarrena, toki
artako odolbilduaren bitartez.
Zenbait ezur autsitakoetan asko izaten da ikustea
bakarrik autsilekuan azaltzen dan itxura, onenbesterekiñ antz emateko ezurra toki artan autsita dagoala,
bañan ez da beti gauza au onen erraza izaten. Autsia

dagoan lekuan azaldu oi da bertako aundidura, miñ
artu eta irugarren ordu aldera, eta aundidura au joaten da aziaz ogeita lau bat ordu bitartean; bañan ezur
autsitakoak egiten duan mugimentua artara beartzen
danean, da señalerik lendabizikoena antz emateko
autsia dagoala, au egiñ al izan danean. Ezurrak eskuartean mugituaz alde banatara ateratzen duan otsa
edo karrakara, da ere entzun al izaten danean txit
señale egokia autsita dagoala antz emateko; eta esanik daramazkigun gauza oek eta autsi lekuko odol bildua eta eziñ erabilli, dira alkarganaturik aditzera
eman lezazkigunak ezur autsi baten antz bideak. Ezur
autsiak daudenean berak bakarrik eta aragietako ebakirik gabekoak diranean, izendatzen dira sendaerrazak; eta kontrara gertatzen danean berriz, sendakaitzak, zeñak izenak dion bezela diran askoz kontuzkoagoak.
Autsitako ezurra osatzen da kalloa esaten zaion
zoldaera baten bitartez zeñak denborarekin artzen
duan ezurraren beraren itxura osoa geienetan, bañan
gertatzen da ere iñoiz ez onela osatzea eta ongi konpondu edo alkarganatu gabe ezur pusketak gelditzea,
batzuetan autsi txarra zalako eta besteetan ezur bigunekoa zalako autsia zeukana. Gertatu liteke ere ezur

autsi bati ez bear bezela antz ematea eta uste izatea
dala kolpe bat edo atere bat ez bada. Kolpeagandik
ezagutzen ez da aiñ gauza zalla edukitzen badira kontuan lenago autsiaren gañean esan ditugun gauzak;
bañan ez da onela gertatzen aterearekin, gañera ezur
autsia baldiñ badago aterea dagoan lekuaren ondoan.
Onelakoetan eduki bear da kontuan ezur ateratakoaren ez-itxura edo biurritasuna beti egoten dala leku
batean bakarrik, eta autsia badago izaten dala mudakorra alde batetik bestera; gañera aterata dagoan
ezurra ez da ere leku aldatzen baizik dago geldirik
bere tokitik kanpoan, eta ezin egiñ izaten ditu lenago
egiñ al izaten dituan mugimentuak bere tokian dagoanean. Azkenik, ezur autsiak ateratzen duan krakarakoa mugitzen danean da askoz aundiagoa eta igarten
errazagoa aterearena baño; eta egin bear ditugun galdera moduak gaxoari zer eta nola miñ artu duanaren
gañean, argi egingo digute asko eta asko, antz emateko bear bezela ezurra aterata edo autsita ote dagoan leku batean.
Ezur autsiaren erremedioa da bere lekuan alkarganatzea ezurraren bi muturrak eta oek geldirik edukitzea ipiñi diran era artan mugitzen ez dirala, artarako bear diran loturak egiñaz, zeñaren gañean ez goaz

gu leku onetan ezer geiago esatera zergatik dan
medikuaren egitekoa; eta bakarrik bukaera emateko
argibide oni esango ditugu itz batzuek onelako miñ
artutakoak zer eta nola erabilli bearrekoak diran toki
batetik bestera aldatu edo eraman bear diranean,
batez ere ezur autsitakoa baldiñ bada anketakoa edo
gerri aldekoa edo bizkar ingurukoa.
Lendabiziko egitekoa da miñ artuta dagoana jasotzea angalla egoki batzuetara, zeñatarako bear diran
lau laguntzalle: batek artuko du miñ artuta dagoana
bizkar azpitik, eta gurutzetuko dizka oni gaxoak lepotik bere besoak; besteak eutsi eta jasoko du ipurdi
azpitik; irugarrenak artuko du bere eskuetan ondo
dagoan alderdia edo istar aldea, eta azkenik laugarren
laguntzalleak autsirik dagoan ankezurra puskatutako
lekuaren ondotik goi eta be aldetik, egiñaz alegiña
edukitzeko puskatuta dagoan ezurra al dan zuzenen
eta alde batera edo bestera okertzen ez dala, eta
albait oñazarik gaxoak ez artzeko moduan.
Beiñ iritxitakoan miñ artutakoaren etxera edo bizi
lekura, lendabiziko lana izango da oia egitea, zeña ipiñiko dan lurretik gutxi jasotzen dala eta koltxoi artean
ol zabal batzuekiñ zapaldu ez dediñ eta errazago egiñ
al izateko miñ artutakoak bear dituan sendakizunak.

Oek egiteko erantziko zaizka arropak ontarako ebakiaz mugitu gabe kendu eziñ diran aek, onela egiteko
alegiñak oñazarik gaxoak artu ez dezan, eta ezur
autsia al dan gutxiena mugitu dediñ; bereala jarriko
zaio ezurra bear bezela, eta ebakirik edo beste okerrik
badauka, egingo zaizka gauzak atzeragoan argibide
onetan kolpe eta ebakien gañean itzegiñ degunean
egiñ bear dirala esan degun bezela, ipiñiaz al diran
erreparorik aundienak ezertan baño geiago garbitasun aundia eta ongi egitearen gañean, bada au da
guztietan bearrena laister edo bear bezela edozeiñ
ebaki eta zauri sendatzeko.

AMARGARREN ARGIBIDEA
Emakumeak aurra egiteko daudenean
bear dituzten erreparoak eta garbitasunak.–
Aurgintza eta aur-ondorena.–
Zer egiñ bear dan eta nola,
medikurik gabe arkitutzean aurgintza batean.–
Ume jaio berriak bear dituen erreparoak.–
Bularre edo beste esnez umea azitzeko gañean.
Askotan arkituko dira etxeetan amargarren argibide onetan izendatzen diran eginkizunetan, eta au
orrela dala, al degun garbien aditzera emango degu
berai dagozkioten esankizunai, itzkuntzik erraz eta
klaruenian.
Esan oi da emakume bat aur-egiteko dagoala,
bere sabelean umea sortutzen danetik ume au azi eta
itxuratutzen dan artean amaren sabeletik kanpora bizi
izateko moduan. Beragatik emakumea arkitzen da
aurra egiteko dagoan denbora bitartean, izate modu
txit nolabaitekoan, bada ez bere buruarentzat bakarrik lana egiñ bear dute arren gorputzeko zati guziak,
baizik baita ere berekin daraman bizi-lagun txiki aren-

tzat ere, bear dan moduan au moldatu dediñ artean
gizon edo emakumetxo osoaren itxurak arturik. Lankizun onegatik beragatik izan oi ditu emakumeak bere
osasunean gora bera aundiak eta bere gorputzeko
zenbait toki jakiñetan moldakizun eta itxuratze asko,
zeñaren gañean esango ditugun itz batzuek eginkizun
oek nola izan oi diran adierazotzeko. Izendatu ditugun
moldakizun oetatik lenengoa eta nabarmenena da
amasabelak artutzen duan aunditasuna; eta aunditasun onen bitartez bere inguruko beste gorputzeko
pusketai ematen diozkan estutasunak nola diran esteloriari, puxigari, eta beste anketatik gora dijoazen zaiñ
aundi batzuei jarraituaz ondorenean estutasun oen
bitartez, gorputzetik eziñ libratu edo irtena, txixa
larria, eta oñak aunditzea, maiz ikusten dan bezela.
Baita ere aunditasun orren beraren bitartez amasabelak estututzen ditu asnasea artzeko tokiak eta urdalle
eta beste sabeleko este txikiak ere; nola baita jartzen
du ere sabeleko larru azala bearturik, jarraituaz izate
oen bitartez asnase estua, jan eziña, edo jandakoak
ez ondo artzea, eta sabeleko zaiñ tiratuak. Baita ere
jan eziñ esandako au dagoala etortzen zaiozka iñoiz
emakumeari gauza zikiñ edo osasunarako kaltegarriak jateko gogoa, eta gañera goralarri eta txistularri

aundiak askotan ikusten dan bezela. Beste aldetik
emakumeak ez bakarrik arpegian egiten ditu mudantza aundiak nola diran kolorez zurbilltzea eta itxura
gabetanik gelditzea, baizikan modu berean bere izateak ere aldiztegi aundiak oi ditu, jartzen dirala beiñ
bañan geiagotan umore txarreko eta erretasunez
beteak.
Itxurazko gauza da bada onenbeste mudakizun
emakumeari ematen diozkan izateak, bearko dituala
bere erreparo moduak, bada oek gordetzen ez dirala,
etorkizun txar askoren begira gelditutzen da. Jan eta
eranean bear du emakumeak bere oitura jarraitu, non
da gauza garbiak ez diranak jaten ez bazituan gorputza katigu ez zaukanean, bada orduan oek utzi eta
jateko garbiak artu bear ditu. Daramazen gona,
goruntz eta beste erropako lasai erabilliko ditu, eta ez
zenbaitek oi duan bezela bere burua egoki antzean
azaldutzeagatik, estutuaz gerria; bada emakume auregiteko dagoanak ez dauka zergatik estali nola arkitzen dan, zergatik jende guziak bear dan begiramentu eta erreparoak gordetzen diozkan. Lan pixka bat
egitea eta ibiltzea gañera kontua edukiaz gorputza
egunero libratzeko bestela eziñ badu malma ur egosien labatibakiñ, eta bere buruari ez estutasunik ema-

naz aurra egiten jartzen danean etorri lezaiozken
gora-berak gatik, izango dira emakume aurra egiteko
dagoanak gorde bear dituan izate edo gauzarik lenbizikoenak. Aurra egiteko denbora iristean dator aurgintza edo amasabelaren barruan arkitutzen dan umea
kanpora irtetea. Asitzen da aurgintza au sabelbarrengo miñakin, zeñak batzuek besteak bañan luze eta
garratzagoak izanik, bata bestearen ondoren etortzen
diran amasabelak barruan daukana bota arteraño.
Miñ oetatik lenengoak izaten dira amasabela zabaldu
edo irikitzekoak, eta atzen aldera etortzen diranak
berriz, kanpora aurra bultzatzekoak; gauza au ondo
konturatuta egon bear dute aurgintzan emakumeari
laguntzen diotenak ez dezaten aura beartu indar egitera lendabiziko miñ aldietan, bada orduan egiten
dituan indarrak alferrikakoak dira umea kanporatzeko
eta geroagoan emakumeak berak sentitutzen duanean indargurea berez datorkiona, orduan bai lagundu bear du lanbide onetan, eta ordurako gorde bear
ditu indarrak. Beste gauza bat eduki bear dana kontuan aurgintzan da ez dezala emakumeak (oitura gaiztoa askok daukaten bezela) egiñ aurra zutik edo besteren madalean jarrita dagoala; bada batetik zutikako
egoeran nekatutzen dan asko andrea, eta bestetik

madalean edo jarrita dagoala dauka arraxkua uste
gabe aurraren ondoren bereala aur-laguna jarkitzeko,
eta au gertatutzen danean etortzen da ondoren odolgaldu aundia zeña izan litekean emakumearen bizia
galdutzeko diña zenbait aldiz; eta onenbestera ez iritxita ere, beti galdutzen da bear bañan odol geiago,
eta au gauza txarra da txit. Orregatik beti agintzen
degu jartzeko oe bat koltxoe pare batekiñ edo bestela lurrean lastai bat eta koltxoe bat bear diran estalkiakin egoaldiari dagokion moduan; eta batez ere
neguan asko obea dan oeko aurgintza zergatik emakumea epelago egoten dan eta otza dan txit egokia
aurgintzea atzeratutzeko eta luzeagoa egiteko. Ez du
onek esan nai miñak asitzen diranetik bertatik atzeneraño emakumeak oiean egon bear duala bada gauza
ona da ere azken alde artean batetikan bestera pixka
bat mugitutzea, bañan oraiñ esaten degun onetatik
kanpoan oztutzeko arraxkuan egotera, bitarte aundia
dago. Beste gauza bat nekazari eta langille jendearen
artean ustez obetoago izateagatik askotan egiñ oi
dutena eta egiñ bear ez dana, da puntutikan puntura
aurra egiten dagoan emakumeari ematea dala teia,
edo kafia edo salda garbia, naiz eta gogorik ez dezala
eduki; ez da onegatik gertatutzen jende oek uste

duten bezela esandako gauza oek maiz artuarekin
lenago emakumea dagoan estutasunetik ateratzea,
baizikan orrelako nasteakin gora larria eta ondoeza
besterik etzaizka jarraitzen emakumeari; eta bakar
bakarrikan jan zarra badago andrea, edo miñak txikiak eta noizipeiñgoak badauzka, edo aurgintza asko
luzatuaz badijoa, orduan eman lezaioke salda pixka
bat edo beste lenago izendatutako gauza aetakoren
batzuek. Aurgintza aurreratuaz dijoanean eta urzorroa
ausirik umea kanporatzen danean, lotu bear zaio zilla
bi tokitan; bat, gilborretikan biatz bi gutxi gora bera
loturak dituela, eta bestea, tarte txiki bat arekin utzirik, biyen artean gero guaizeakin ebakitzen dala; eta
ondoren egongo da andrea geldi-geldirik aur-laguna
bota arteraño edo ez badu berez botatzen, laguntzalleak tirako dio pixkaka ezkerreko eskua emakumearen sabelbarrenean ipiñi eta antz ematen dionean
eskupean osatu dala gogortasun biribill bat, eta ez du
lenago egiñ bear lan onetan indarrik aur-laguna ateratzeko, bada amasabela biribildu gabetanik asitzen
bada onetan, odolaren korrimentu aundia igaroko zaio
ondoren eta jarriko du arraxkuan andrearen izaeta.
Asitzen bada odol asko joaten aur-laguna egiteko
dagoanean edo egin eta bereala, ipiñiko zaizka ema-

kumeari denborarikan batere galdu gabetanik ur otzetan bustitako edozeiñ zapi zar edo berri sabelbarrenean eta istarretan bereala medikuari ots egiten zaiola.
Aur-laguna egindakoan egongo da emakumea
gora begiratuaz iñora mugitu gabetanik eta jarri edo
ipiñiko zaio gerrian lotuta zabal-zabalik onetarako
ondo datorkion esku zapi bat ari puntara batzuekin
edo orratzakin gogortuta. Ez degu esan oraindaño
ezer aurgintzako gañean, ez bada lan au bere izate
onean gertatzen danean laguntzalleak jakiñ bear
dituan gauzarik aurrenengoenak; bañan ikusten badu
onek, edo aurra jaio bañan lenago odola joaten asi
zaiola andreari edo oni naigaberen bat egiñ zaiola,
edo aurra kanpora irteten asitzen danean ez duala
burua azaldutzen baizikan besoa, edo anka, edo orrelako bear ez litzaken pusketaren bat, orduan edo aurgintza oso luzea dijoanean, ez datoz gauzak bear
bezela eta ongi, eta deitu bear zaio mediku bati.
Umeari zilla ebakitakoan begiratu bear zaio ongi
lotuta daukan, bada au onela ez bazaio jartzen, etorri
lezaioke odol korrimentua zilletik, zeña litzakean txit
arraxku aundikoa umearen biziarentzat. Ondorenean
garbituko zaiozka istar tarte eta lepoan eta galzarbee-

tan dauzkan koipeak oliyo edo jaboe urarekin, eta
eztarriko eta aoko mukiak kendutzen zaizkala baldin
badauzka, estaliko zaio zilla zapitxo batekin eta jarriko zaiozka bere gerriko lotura eta beste arropak geiegi estutu gabe, bada au egiñ ezkero gertatu liteke,
iñoiz izan dan bezela, umea itotzea asnasik artu eziñik.
Baita ere konturatu bear degu emen, zeiñ gaizki
egiten duten askok ume jaioberriari burua luze
antzean dakarrenean zapaldutzea eta biribildutzea
esku zabalarekiñ, bada luzetasun au nola bai dan toki
estutik ateratzen egindakoa, berez denborarekin alde
egiten dio, eta eskuakin ari danean norbait burua itxuratutzen, etorri lezaioke umeari kalte aundia zergatik
buruko ezurrak garunak estutu lezatezken; alferrikakoak izaten dira ere arrautza zuringozko lotura eta
beste orrelako ezer baliyo ez duten usariyo eta oiturak
esandako gauza ortarako. Beiñ estea ustu eta txixa
egiten duanean aur jaio berriak, eta zeñetarako asko
dan atze aldetik biatz txikia edo perrejill zuztar bat
sartutzea, edo eskuko bi beatzekin pixka bat sabelbarrena igorzitzea, ez zaio eman bear askotan usariyo
dan bezela salda garbia, bada onek ekartzen diozka
sabeleko miñak aurrari, eta asko obea da uresne

gozatutako pixkatxo bat edo emakume baten bularra
izan ezkeroztikan berria, ematea; bada ume jaioberriaren barrua ez dago oraindik beste gauzarik artzeko ez bada esnea, izan dedilla au amarena, zeña dan
guzietatik onena, edo beste emakume batena; eta au
ez orrela izanik, auntz edo beiarena, zeñetatikan datozen umea azitzeko bi izate, zeñaren gañean esango
ditugun itz bi amargarren argibide au bukatutzeko.
Lendabiziko eduki bear dan gauza bat gogoan da,
onena dala naiz amarentzat eta naiz ume jaioberriarentzat (non da ez diran sortutzen uste gabeko eginkizunen batzuek), ematea oni amaren bularra; bada
antziñako denboretan ere esan oi bañan amatasun
geiago zaukala umea azitzen zuan andreak aurra egiten zuanak bañan, gañera gertatzen da gauza bat
zeña dan, aurra eginberria dagoan emakumeak daukala bere umeari bularra ematearekiñ, obetoago bere
amasabela bear dan bezela gelditutzea aurrerako,
zergatik obetoago garbitutzen zaion berak umea
bulartuta. Gañera umeak amaren bularrean billatzen
du beretzat janaririk egokiena eta amaren naitasunak
biguñagoak egiten diozka sabeleko gozotasunetik
irten eta kanpoan arkitzen dituan gogortasun eta naigabeak. Baita ere beti ditu bigun eta gozoagoak amak

egiten diozkan moldakizunak eta maitetasunak, ez
iñure edo soldatan dagoan beste emakume edozeñek
bañan. Umea azitzen dagoan emakumeak, aurra egiteko dagoanak bezela, eduki bear ditu kontuan beste
zenbait erreparorik asko, nola diran jantzi eta jan eranaren gañean, orain bukatutzeko itz bi esatera goazen
bezela.
Lendabiziko, erabilliko ditu bere jantzi arropak
lasai, eta izango dira oek oztu ez dediñ modukoak,
bada otzak artutzen badiozka bularrak oek gogortutzen dira eta esnea bildutzen zaio beretan jarraituaz
titi arraña esaten zaion gaitza, zeña izaten dan aiñ
mintsua eta sendakaitza beiñ bañan geiagotan. Jana
eta eranak izan bear dute garbiak eta barruak ondo
artzen diozkanak, bada emakumea ondo janak artutzen badu ez dira eduki bear askok oi dituan erreparoak gauza onen gañean, zergatik umeak ere ez du gaitzik izango; bañan alaz guztiaz ere egongo da kontuan
ikusten ote duan zerbait gauza kaltegarri umearen
izatean orrelako edo alako jateko artzen duanean
bularra ematen dionak, bear bada utzitzeko jatez
berari bere ustean naiz ez eta kalterik egiñ. Kanpoko
aizea artu eta pixka bat eguteran ibiltzea umea azitzen dagoan emakumea, da ere gauza ona, bada kal-

tegarria da beti etxe barruan egotea; eta au bera
esango degu lo egitearen gañean, zergatik umea azitzen dagoan emakumeak bear du soseguz lo egiñ, eta
ez oitura txarrik eman umeari bularrean artuaz esnatutzen dan bakoitzean; obea da beste norbaitek noiz
edo noiz gabean uresne pixka bat ematea, amak
eduki dezan bear dan sosegua. Azkenik edukiko du
emakumeak bere burua pensakizunik gabe, zergatik
buru ausitzeak eta beste onetarako lanbideak atzeratzen duten esnea eta aurrak nozitu oi ditu askotan,
bada esaera batek konturatzen du, umea amaren
sabelaren barruan aur-lagunetik zinzilik dagoan bezela, arkitutzen dala ere aurra jaio berria dan bitartean
modu berean amaren bularretik zinzilikan.

AMAIKAGARREN ARGIBIDEA
Umeen gaxoen gañean.–
Zenbateraño igerri litekean arpegian
eta gorputzeko ibillera eta
egoeran zer gaxo gutxi bat
gora bera eduki lezakean ume batek.–
Zeiñ diran esandako señale oek.–
Umeen osasun-legeak.
Uste izan degu gure liburu onetan eziñ utzi gentzakeala zer edo zer esan gabe umeen gaxoen
gañean, bada gurasoentzat ona da jakitea zenbait
gauza umeai dagozkienak, modu onetan, batzuetan
igerririk gutxi bat gora bera umeak zenbateraño
gaxoa eduki lezakean, eta besteetan antz emanik ere
zerbait ez dagoala itxura edukiagatik bear bezela
beren umea, billatu dezaten denborarik alferrik galdu
gabe mediku bat, zeñak aterako dituan batzuetan
beren buruzbide bildurrezkoetatik eta besteetan argi
emango dioten umea egiaz nola arkitutzen dan, erabakiaz gurasoak zeukaten naigabeak ziran edo ez
bear bezelakoak.

Nola gizon egiñ eta dagoanaren gorputza eta
oraindik ume danarena dauden bat eta bestea izate
aldi banean, zergatik umearen gorputzak daukan lan
bat esku arte (zeña dan azitzea) gizonak egiña daukana, emendikan dator ere batek eta besteak oi dituen
gaxoak izatea bakoitzari dagozkion modukoak eta
berarengatik biziro bata besteaganarengandik banatarakoak, ikusten dan bezela. Eta aiñbesteraño da
gauza au onela, non badiran gaxoak bakar-bakarrik
umeak izan oi dituanak, eta bai eta ere beste batzuek,
gizon egiñ eta dagoanak igarotzen dituanak, eta zeñetatik egoten diran umeak kezkarik gabe; eta gauza
egokia da au onela izatea, zergatik badauzka umearen gorputzak zatiak oraindik lanean asi gabekoak;
eta oek daukate arraxku gutxi gaxotzeko, geldirik
daudelako oraindik. Gañera beste gauza bat ikusten
da umeetan, zeña dan edukitzea gaxotutzeko griña
geiago beren gorputzeko leku batzuek besteak bañan,
nola diran garunak, birikak eta esteak; eta iñolaz ere
au gertatutzen da zergatik izendatutako pusketa oek
egin bear izaten duten lanik geiena gorputza azitzen
ari dan bitartean, azitze au gertatu dediñ.
Baita ere umearen izate moduak oi du berekiñ,
edozeiñ gaitz naiz eta aundia ez izan, asitzea gogorta-

sun eta nabarmentasun batekin, non ikaratu azten
dituan gurasoak batez ere berotasuna daukatenean;
bada au da gauza bat aiñ aundia azaldutzen dana
umeetan danik gaxoaldirik txikienetan ere, non askotan ikusten dan geiegi jan dualako, edo eguzkitan ibilli dalako, edo beste edozeiñ uskerirekin itxuratzen
duala berotasunak gaxo aundi baten asiera; eta bai
eta beiñ bañan geiagotan ere naigaberik asko artu
izan dutela zenbait gurasok nai izan duelako igarri eta
antz eman berotasun oei zer edo nolakoak diran, graduadore artarako daudenakin, zeñak egiñak dauden
medikuaren eskuetan ibilltzeko eta ez besterentzat,
zergatik bestek ez dakiten ematen eta eziñ jakin lezateken ere, bear duan baliyoa gauza oei.
Bañan egia baldin bada askotan umeari antz
eman lezaiokeala gaxoren bat datorkiola, beste zenbait aldiz ez da onela gertatzen, zergatik nola umeak
ez dakien itzegiten, emendikan dator zallagoa izatea
berari antz ematea eta baliyatu bear izatea zenbait
señale moduz, gizonak bere itzarekin bear ez dituanak
adierazotzeko zer eta nola gertatzen zaion danean
ondoeza. Beragatik umeak itzik eziñ egiñ arren,
badauzka ere bere adierazotzeko moduak zeñaren
bitartez guk antz eman bear diogun ez bakarrikan miñ

daukala, baizik baita ere zeiñ lekutan artutzen duan
miña eta non eduki lezakean ondoeza; bada ongi ezagutu edo ez ezagutzetik gauza oek, daukagu zer ikusi
aundia, zergatik onetan egon liteke umea sendatutzea edo gure uskeriagatik bizia berak galtzea.
Antziñako esaera baldiñ bada dala arpegia animaren ispillua, au berau esan liteke gorputzeko gaxoakin
ere gertatzen dala esandako leku orrekiñ, bada antz
ematen zaio askotan arpegian zer gaxo gutxi bat gora
bera norbaitek eduki lezakean, eta geiago oraindik
umea baldin bada gaxotuta dagoana. Orrela bada,
arpegiko alaitasunean, edo beraren kolorean, begietako ibilleran; eta ezpañetako eta sudur zuloetako mugimentu eta itxura zenbaitetan, antz eman lezaioke (eta
ala gertatzen da ere askotan) zer gaxo daukan umeak
señale esandako oek bakoitza banaka edo bata besteakin alkarganatuta esamiñatzen ditugunean.
Umeen gorputzeko ibillera eta egoera dira beste bi
iturri zeñetatik atera bear diran zenbait aldiz umeak
eduki lezakean gaxoaren sustraiak, bada badira gaitzak zeñetan umeak artutzen dituan egoera jakiñak,
eta bai eta ere egiten dituan mugimentuak, beti gaitz
modu jakindako bati dagozkionak. Au bera esan bear
degu umeen negar eta garraxiak gatik, bada nola

garraxiak geienean aditzera eman nai duan non ere
bait umeak oñazea daukala edo miñ artutzen duala,
guk eduki ezkero bear degun begiramentua antz
eman lezaiokegu zeiñ tokitan miñ artutzen duan
garraxiarekin batera jartzen badegu erreparoa zer
mugimentu egiten dituan eta nolakoak ume txiki
gaxoak. Izendatutako gauza oez gañera kargu egiten
bagera zer nolakoak diran umeak botatzen dituan
zenbait botakizun nola diran gorakoak, edo berakoak,
eta beste azaldu lezaiozkeanak, guziak alkarganatu,
eta konturatu bear degu askotan zer gaxo daukan
ume txiki arrek.
Aditzera eman bear degu oraiñ zerbait, batera
azaldutzen diran señale batzuen gañean zeñetatik
antz eman lezaiokegun umeen gaxo jakiñ batzuei, eta
arpegikoetatik asiera ematen diogula esango degu,