Osasun legeak - 4

dala atzera gorputza naparreiyak jotzeko bide edo
moduetan, bada esandako denbora bitartean bakarrik

edukitzen du bere indar edo birtutea txertuak. Onetan
bakarrik utsegiñ zuan lenago izendatu degun mediku
txertua lendabiziko asmatu zuan arrek, bada uste izan
zuan asko zala beiñ bizi guztian txertatzea naparreiyaren bildurrik gabe egoteko; bañan denborak erakutsi du ez dala au onela, eta bai eta ere zenbat eta
geiagotan txertatu bere sasoi moduetan, orduan eta
errazago alde egiten zaiola naparreiyari bada mediku
jakintsu batek eraman dituan kontuetatik sei milla
naparreiyarekiñ illdakoen artean, ateratzen du oetatik
euneko ogeita bost (25%) zirala berak ziyoten ez txertatutakoak, bañan ez zeukatenak besoetan txertuaren
señalerik; euneko zazpi eta erdi (7'50 %) txertuaren
señale bat bakarra ageri zutenak; euneko lau (4%) bi
señalekikoak; euneko bat eta iru laurden (1'75%) iru
señalekikoak, eta lau señale edo geiago zeuzkatenetatik, bakarrik pasatu zutela naparreiya euneko iru
laurdenek (0'75%). iritxi ere gabetanik euneko batera.
Udaberria eta udazkena dira urte sasoirik onenak
txertatzeko sei illabete kunplituta dauden umeak;
obeak dira esandako urte sasoi oek ez udara edo
negua diran baño, zergatik neguko otzak aizeratu
azten du asko txertuaren etorrera, eta udaran berriz
usteldu egiten da askotan txertuko zornea; bañan alaz

guziaz ere leku batean naparreiya zabaltzen asi ezkero, edozeiñ denboretan sartu liteke txertua naiz eta
bai eta ere ume jaio berriai, bada gertatu litekean
gauzarik okerrena litzake, bat batera azaltzea txertua
eta naparreiya zergatik egon litekean umea naparreiyarekiñ kutsutua txertua sartu bañan lenago, eta onetatik ez letorke gaitzarentzat ezereren okerrik, baizikan mesede baizik ez du egiten orduan ere txertuak
naparreiya bigunagoa izateko. Umeen artean ez du
txertuak egiñ oi osasunean mudantza aundirik, bada
iñoiz edo bestetan bakarrik sortu oi du berotasun
pixka bat, txertua sartu eta andik iru edo lau egunera
asitzen diranean pusloak zornatutzen; orduan batzuetan azaldutzen da zerbait berotasun, eta txertatutako
lekuan bertan azaltzen diran aundidurak edo beste
gañerantzekoak, dira alakoak nolakoa zan txertua, eta
zenbat tokitan au sartua izandu dan.
Agindu oi da geienetan zulatzeko beso bakoitza
iru lekutan, zeñatan au egiñ eta iru edo lau egunen
barrunbean asitzen dira sentitzen txertatutakoak miñ
pixka bat eta azkure aundia; laugarren egun inguruan
azaldutzen da botoi txiki baten antzeko piporta gogor
bat, zeña biurtzen dan puslo edo maskullutan bostgarren edo seigarren egunean; maskullu au da erdi erdi-

yan zapaldua, eta bere inguru guztia gorritasunez
betea egoten da; zortzigarren egunean iristen da bere
azitasunik aundienera, eta edukitzen du orduan zillar
kolorea, bere barruan daukan zorneak ematen diona:
amargarren egunean legortzen asitzen da puslo au,
eta legortzen danean guztia, erortzen da ogeitik ogeita bostgarren egunaren inguruan utziaz señale biribill
bat beti ezagutu oi dana.
Batzuetan gertatzen da esan degun puslo edo
txertuak ateratzen dituan maskullu aek ez edukitzea
beren erdian, eduki bear dutela esan degun bezela,
arako zapaldu ura; onelako pusloak ezkutatzen dira
biziro egun gutxiren barrunbean eta orduan txertu au
ez da bear bezelakoa, eta ez du edukitzen ere naparreiya eragozteko indar edo birtuterikan, beartzen
dala beragatik berriz txertatzera au gertatzen zaiona.
Txertua izan liteke esan degun bezela beiaren
errapetik aterea, bañan bai eta ere zaldietan sortua,
eta azkenik ume baten besoan zegoana.
Izanik aiñ gauza erraza eta baita ere egokia besoz
besoko txertatzea, badauka onek ere bere arraxkua,
zeña dan, beiñ edo beste gertatzea txertuarekin batera eragoztea gaitz txarren bat txertatzen danari, zergatik egon litekean zenbait gaitz pegakorrez nastua

txertua ematen duan umea; beragatik onekin eduki
bear da kontu aundia eta aukeratu onetarako guraso
osasuna onekoen umea, sei edo zazpi illabete gutxienean dauzkana, bada onetara ezkero azaldu oi zaio
umeari berekiñ badauka gaitz gaiztoren bat odolean.
Gaurko egunean erri aundietan txertatzeko dagoan usariyoa da ateratzea txertua txal gazteen errapetik zeñak aurrez egoten diran ere beiaren txertua sartuta. Onela eragozten da pegatu al izatea txertatzen
dan ume edo beste edozeñi biriketako gaitza, zeña
askotan eduki oi duten beiak eta ez berriz txal gazteak; eta oek edukitzen dituzte artarako jarrita dauden leku egokietan zabaltzeko erri guztietan txal oei
ateratako txertua alkate edo beste edozeñek eskatzen duanean.
Bukaera emateko argibide oni esan bear ditugu itz
bi txertatzea nola egiten dan eta geroagoan berarekiñ
artu bear diran erreparoaren gañean, onela argitaratzen degula gauza onen ondasuna zeñaren bitartez
eragotzi litekean naparreiya dan bezelako gaitz nazkagarri baten sortzea eta jatorria.
Medikua da bakar bakarrik eskubidea daukana
gauza oek egiteko onetarako eskatuaz erriko alkate
edo agintariai bear dituan txertuak, eta oek sartzeko

artarako egiñ eta dauden lanzetak. Ez gera aspertuko
gauza onen gañean jendeari adierazotzen zeiñ usariyo txarra dan leku askotan egiten dutena egitea, au
da, txertua sartzea orratzarekiñ edo bizar labanakiñ,
bada oekin gertatzen dana da ez txertuak artzea eta
bai eta ere beiñ bañan geiagotan egindako urratuak
edo zuloak gaiztotzea. Edozeiñ moduz ere txertua
sartu liteke zulatu txiki bat eginda, edo arramaskaren
antzeko urratu txiki baten bitartez, edo azkenik bai
eta ere txertuaren zornea larrupean jiringa txiki artarako batekiñ sartuta; bañan beti eduki bear dira onetarako kontuan orain esatera goazen gauza oek.
Lendabizikoa, txertua kentzen zaion umeak izan
bear duala osasuna onekoa eta odolean lenago esandako gaitz gaiztorik ez daukala dakiguna: bigarrena,
ez dala txertatzeko denboran odolik atera bear; irugarrena, eduki bear dala kontua txertatu ondorenean, au
sartu dan lekua garbi edukitzekoa ez ditezen sortu izipula edo aundidurak iñoiz gertatzen dan bezela; eta
laugarrena, txertatu bear dala besoaren goienean
agiri dan aragi pusketa lodi arren ondoan egiñaz iru
zulatu aldi beso bakoitzean lanzeta berria artuaz ume
bakoitza txertatzerakoan.

Gauza oek onela egiñik eta txertu on batekiñ, beti
ongi erantzuten du lantegi onek; eta oraindik obetoago erantzungo luke berriz, egingo balitz gure parajean
kanpoko nazioetan bezela nai eta naiezekoa txertatzea jende guztiarentzat, emanik kastigu gogorrak
onetara jarri nai ez duten guziai, bada ez bakarrik dira
onelakoak beren buruaren kaltegilleak, ez bada bai
eta ere besterentzat arraxku ipintzalleak beren ajolagabekeriaren bitartez.

SEIGARREN ARGIBIDEA
Gure gorputzak asnasea artzeko ipiñita dauzkan
tokietako gaitzik ugarienak, au da,
eztarriko, zinzurreko eta biriketakoak.–
Zergatik gaitz oek diran ugariagoak gure parajean.–
Asnasea artzeko tokietako osasun legeak.
Asnasea artzeko ipiñita gure gorputzak daukan
lekuak baditu zenbait pusketa, zeñatatik lendabizi
izendatu bear diranak diran birikak, daudenak beren
barrunbe guztia kanale txiki batzuez beteak, eta oek
berriz beste eziñ konta ala zaiñ txikiz estaliak daramatenak gorputz guztiko odola leku aetara; birikak
daude zaku baten antzeko estalgarri baten barruan
gordeak, eta gañera kanpoko airea beretara zinzurra
esaten diogun kanale lodi baten bitartez sartzeko
moduan: azkenik dauka berriz zinzurrak bere asiera
lekuan zabaldu aldi bat, zeñatan sortzen dan egiten
degun itza, zeña izendatzen dan eztarria. Pusketa oek
guztiak daukaten egitekoa ez da besterik ez bada
alkarganatzea gure gorputzaren leku barru oetan,
zañetan dijoan odola eta kanpoko airea; modu onetan

artu ditzan odolak argandik artu bear izaten dituan
konpongarriak, gauza izan dediñ biziak beste gorputzeko pusketa guztietan iraun dezan, eta utziaz ere
bere lanak egiñ ondoren baztar guztietako zañak
korrituta, kaltegarri gelditzen zaizkan beste gauza
batzuek; onela ikusten degula arrigarritasun aundi
batekin zeiñ miragarrizko egitekoak gertatzen diran
gure barrunbean, odolaren eta kanpoko airearen
artean dagoan alkarganatasun onen bitartez. Alkar
jotze au bi gauza oen artean gertatzen da arako birikak beren barrean dauzkatela esan degun kanale txiki
aetan, zeñak arbola baten sustraien antzera dijoazen
txikituaz ugarituaz dijoazen bezela: oetara kanpotik
sartzen dan aireak zinzurrean bera etorriaz, ez dauka
esan ditugun zaiñ txit ugari eta txiki aen barruan datorren odolarekin nastutzeko, armiarma sare baten
antzeko estalgarri bat ez bada biyen tartean, eta an
aldez alde pasatuaz egiten dituzte odolak eta kanpoko aireak beren artean, lenago aitortu ditugun tratu
aek, zeñak nola oi diran adierazotzeko gure irakurleai
ez daukagun modurik leku onetan zergatik diran argibide oni dagozkion bañan egiteko luze eta aundiagoak.

Emen aitortu bear ditugu bakar bakarrik, izendatu
ditugun asnasea artzeko pusketa oetan geienenbat
sortu oi diran gaitzak, zeñak lenago esan degun bezela izan oi dira ugariak zergatik leku oek egon bear
duten beti esate baterako kanpoko airearen mendean, eta onek bere otz beroan eta bere izaera
moduan oi dituan mudantza eta gora bera aundiak.
Begiratzen badegu zeiñ aldetatik geienenbat sortuera izan dezaketean asnasa artzeko tokietako gaitzak, ikusiko degu dirala edo katarroen aldetik, edo
gaitz pegakorrak sortzen diran aldetik, edo kolpe eta
antz onetako beste beargiñ oker eta kaltegarriren
batzuetatik. Lendabizi izendatu degun aldetik sortu oi
dira geienenbat gaitz modu oek, batzuetan katarroak
deitzen diogunen antzera, eta besteetan berriz, oraindik gogorragoak izanaz, nola diran alborengoak eta
biriketako aundidurak.
Bigarren lekuan izendatu ditugun etor-bideetan
azaltzen zaigu gaitzik aundi eta bildurgarriena bezela
biriketako gaitza, edo tisikoak deitzen diogun aena,
eta zeña zenbateraño dan pegakorra atzeragoan zerbait esan degun liburu onetako argibide batean; eta
onen urrengo berriz dator gaurko egunean gure arte-

kotzat gelditu naiean dabillen beste gaitz bat zeña
ezagutzen degun trankazoaren izenarekin.
Azkertik, kolpez edo beste onetako moduz esaten
ari geran leku oetan sortu litezkean gaxoen gañean,
eziñ aurrez ezer izendatu gentzake, zergatik izaten
diran alakoak nola eta zenbaterañokoak oi ziran gaitz
oei sortuera eman lezaiotekean kolpeak edo ebakiak.
Asiera emango diogu lendabizi izendatu degun
alderditik etorri oi diran gaitz moduai, ipiñiaz oen
artean aurrenengo eztarriko katarroa esaten dioguna,
zeñak edukitzen duan bere egon lekua zinzurreko
geienean, lenago guk egiten degun itza sortutzen dala
esan degun toki artan bertan.
Eztarriko katarroa daukatenak sentitzen dute leku
ortan garraztasun edo azkurea; gañera edukitzen
dute zakur eztula izendatu oi dan moduko ura; itza
izan oi da ere isilla eta lakarra: gaitzaren asieran naiz
eta ez dan agertu oi karkaxik geroagoan azaltzen dira
oek izanik argiak eta pegakorrak eta aurreragoan
biurtzen dira belar kolorekoak eta luze antzekoak.
Gaitzak geienean egun gutxitan irauten du eta berekiñ azaltzen diran esandako naigabeak alde egiten
dute karkaxak botatzen gaxoa asten danean; bañan
batzuetan gaxo dagoanak bear bezelako begiramen-

tuak ipiñi ez ditualako, edo ondo sendatu baño len gaitza berritu dalako, edo artu ditualako eran gogorrak,
edo eztarriko miña beste gaitz txarren baten mendean dagoana dalako, gertatzen da sendatu bearrean
luzapen aundikoa bera gelditzea. Orduan irauten du
eztarriko gaitzak au sortutzen duan gaxoak aiñbeste,
eta naiz eta ekartzen dituan naigabeak ez izan aurrenean aiñ mintsuak eta desegokiak, geroagoan izaten
dira aek nabarmenagoak, eta geitzen dira eztarriko
garraztasuna, eztula, karkaxak eta beste gañerazko
esan ditugun oek.
Ez degu leku onetan aitormenik egingo aurreragoan umeen gaxoen gañean itzegitera goazenean beste
argibide batean izendatuko ditugun eztarriko bi gaitz
moduren gañean zeñai deitzen diogun eztarriko estua
edo ito bearra, eta garrotilloa; eta oek alde batera
ordurako utziaz goazen itz batzuek esatera beste
katarro baten gañean zeña dan petxuko katarroa edo
eztul katarroaren izenarekin ezagutzen deguna.
Gaitz au ere azaldu liteke egun gutxikoa edo luzapen aundikoa izanaz, eta esan gentzake dala iñolaz
ere asnasa artzeko tokietan maizen eta ugarien azaldu oi dana izendatzen degun gaxo au. Gertatzen da
esaten deguna zergatik lenago aitortu degun bezela,

asnasa artzeko tokiak dauden kanpoko airearen mendean, eta onek bere otz beroan eta beste gauzetan
izan oi dituan gora bera aundiak.
Petxuko katarroa asitzen da leku orretako garraztasun eta baita ere iñoiz oñaza txar erdiko ezurraren
atzean edo bizkar atzean asentua daukan batekiñ,
zeña ugaritzen dan eztula egiteko edo itzegiteko denboran. Katarro aundia badator, edukitzen ditu asieran
gaxo dagoanak otzikarak, buruko miña, jateko gogorik
eza, pulsu bizia eta berotasuna, zeñak alde egiten
duten bi edo iru egunen barruan; bañan gaitza bada
berez ariña ez du lekurik ematen esandako gauza oek
guztiak azaltzeko. Gaxoak egiten dute eztula kolpezka
eta sarri antzean, izanik bera aurren aldean legorra:
bañan denbora gutxi barru azaltzen dira karkaxak.
lendabizi argi antzekoak eta geroagoan berriz loditzen
diranak. Asnasea artzen ez dute ezer trabarik eduki oi,
bañan iñoiz ikusten badegu dijoala ura estutuaz, esan
gentzake gaitza nabarmendu dala eta arrapatu dituala arako biriketan daudela esan degun azkeneko kañu
estu eta txiki aek, eta orduan da bera txit kontuzkoa
eta arraxku aundikoa bada errai bukaera txarra izan
lezake itotzen duala gaxorik dagoana. Itzegiten ari
geran katarro au sendatu bearrean gelditzen bada

luzapen aundia daukala, zenbat eta denbora geiago
iraun, orduan eta zallago izaten da kentzea, eta askotan gertatzen da edukitzea au gertatzen zaiotenak
beren eztul zarra bizi diran denbora bitarte guztian.
Gaxo oek ez dute oñazarik izan oi, bañan beren asnasea beti da gutxi edo geiago estua, eta estutasun au
ugaritzen zaiote danik eta indarrik txikiena egiteko
beartzen diran bakoitzean. Beti egiten dituzte ere
beren eztul aldiak, eta geienenbat berriz goiz aldera
edo egunsentian, modu onetan botatzeko gabez osatu
zaizten karkaxak; oek izan oi dira ugariak eta modu
askotakoak, asi arrautza zuringoaren itxura daukatenetatik eta illar alearen antzekoetaraño.
Bizi litezke gaxo oek urte askotan egunero gure
basarrietako eta beste langille jende asko ikusten
ditugun bezela, bañan beti negu aldera berritzen zaiote beren gaitza eta pixka banaka joaten dira bigunduaz azkenik gaitzak menderatzen dituan artean biriketan eta biotzean egiten dituan ajeen bitartez.
Izendatu ditugun katarroen medikantzaren
gañean esango ditugu itz labur batzuek adierazoaz
gaxoa danean sortu berria eta gordiña, asko izaten
dirala sendatzeko izerdi batzuek ateratzea oiean egonaz, eta artuaz malma loreen edo garagar eta porraja

loreen ur beroak; eta baita ere briaren eta toluren
lamedoreak, edo karkaxak ateratzeko eta eztula
biguntzeko dauden beste erremedioak, zeñak emen
izendatzea guri ez dagokigun diralako medikuaren
egitekoak, ikusirik zer nolakoa edo zenbaterañokoa
dan sendatu bearrean argitutzen dan katarroa.
Gure liburu onen eginkizuna kontuan edukirik eziñ
esan gentzake ezer alborengo eta pulmoniyaren
gañean bada nola gaitz oek biyak diran nai eta nai ez
medikuaren bearrekoak, bakarrik dagokigu esatea bat
eta bestea azaldu oi diranean etortzen dirala otzaren
bitartez geienean, eta orduan beren sortuera izaten
dala soñu aundikoa, bada azaltzen dira otzikara aundiakin, alboko miñarekiñ eta eztul karkax odoltsuakin,
beartuaz onelako gaxoak bereala medikuaren laguntzaz, eta nola onek egin bear duan onelakoen jabe, ez
goaz ezer esatera leku onetan izendatu ditugun gaitz
bi oen gañean.
Argibide onetan asi degun bidean segituaz dagokigu itzegitea asnasea artzeko lekuetan azaldutzen dan
gaxorik gogor eta bildurgarrienaren gañean, bada
berak jotzen dituanaren bukaera beti esate baterako
izaten da nai eta nai ez eriotza. Esaten degun gaitz au
da biriketako edo petxutikako gaitzaren izenarekin

ezagutzen dana eta eduki oi dutena tisikoak deitzen
diogun gaxo errukizko aek. Ez gera leku onetan asiko
adierazotzen zer nolakoa dan gaitz au eta nolakoa dan
bere izaera, zergatik gauza oek diran obetoago medikantzako liburuetan artarako ikasten dutenak jakiñ
bearrekoak, eta gure irakurleak asko dute idukitzea
kontuan berari alde egiteko ipiñi bear dituzten alderdiak, eta zer eta nola sortu litekean.
Mediku jakintsu batek dionez, esan liteke edozeiñ
gauza gorputza argaldu lezakeanak eman lezaiokeala
luzatuaz badijoa asiera biriketako gaitzari, au da,
sartu litekeala tisikan beti argalduaz dijoana, bada
gaitz au ez da besterik ez bada biriketan azaltzen dan
argaltasuna. Emendik dator izatea aiñbeste, gaitz
onen azalpideak, bada gauza jakiña da modu askoren
bitartez norbait argaldu litekeala. Onela bada, urdalleko edo egoslekuko eta esteetako gaitzak, zeñaren
bitartez bear diña eziñ gaxoak jan lezakean indarretan
egoteko, edo lan geiegiyak menderatuta, edo beargiñ
txarrean ari bear dutenak nola diran arrijotzalleak, lurpeko langilleak, eta euntzako lana egiten dutenak,
edo leku batean pillatuta egon bear izaten dutenak
beren lantegietan, edo naigabeen bitartez edo erari
gogorrak eratearen bitartez, eta itz batean, edozeiñ

izendatu ditugun gauza oetakoren batzuen edo beste
edozeñen bitartez badijoa argalduaz norbait pixka
banaka, denbora luzatuaz dago arraxku aundian bere
gaiñ biriketako gaitza azaltzeko, au da, tisikan sartutzeko. Gauza oezaz gañera eduki bear degu kontuan
gaitz onetan zer ikusi aundia daukala gurasbideak,
bada egia baldiñ bada iñor ez dala gaitzarekin jaiotzen, da ere egia, gaitz au daukaten gurasoen umeak
naiz eta uste itxurazkoak dirala eta osasuna eta sasoi
ona daukatela, askotan gertatzen da edozeiñ gauzagatik makaltzen asi eta denbora gutxien barruan lur jo
eta biriketako gaitzarekin illtzea.
Azkenik gaitz onen sortueraren gañean esaten ari
geran gauzari bukaera emateko, izendatu bear degu
pegatzez azaltzen diran aek, zeñak batzuetan ez jakiñagatik eta besteetan ajolagabekeriz erorten diran
beiñ bañan geiagotan gaitz bildurgarri onen mendean.
Ez da gure eginkizuna leku onetan adierazotzea
zer eta nola aurreratzen duan gaitz onek bere bidean
beiñ azaldu ezkeroztik, bada au izan oi da zenbaterañoko indarrarekin gaitza asitzen dan, eta zeiñ eta zer
nolakoa dan gaxorik dagoana, eta zenbaterañoko
moduak onek dauzkan bere buruari kontu egiteko; ez
dago zer esanik askotan ikusten ditugula gaitz au

eduki arren bizitzen dirala zenbait urte asko eta asko
bañan beti beren buruai kontu egiñaz; eta beste alderdira, baita ere beste zenbait au eziñ egiñ lezaketealako edo gaitzak mendean bereala artu zitualako, denbora gutxi barruan beren bizia bukatzen.
Gaitz bildurgarri oni alde egiteko egiñ bear diran
gauzen gañean ez daukagu zer esanik ez bada asko
degula kontuan edukitzea zeñetatik geienenbat bera
sortu oi dan, oei bear diran erreparoak artzeko; eta
ala, egingo ditugula alegiñ guztiak artaratzen danean
norbait, ez argaltasunak beñere mendean artzeko, eta
au esanarekin daukagu adierazota medikantzik onena
batez ere beren, bigun samarrak diranentzat; eta
pegatzez sortu ez dediñ berriz, guztiok dakite onelakoen arropa, ontzi eta botatzen dituzten zikinkeriai
alde egiñ bear zaiotela, eta beste gañerazko esan
bearren gañean ikusi lezake irakurleak atzeragoko
argibide batean gaitz pegakorren gañean itzegiñ eta
utzi deguna.
Gelditzen zaigu orain itzegitea beste gaitz bat zer
nolakoa danaren gañean, zeña naiz eta ipiñi degun
guk asnasea artzeko tokietakoen artean, izan liteke
ere beste edozeiñ lekutakotzat artua, bada aetako
edozeñetan azaldu oi dan, esango degun bezela.

Izendatzen da gaitz au trankazoa eta da bat batera jende askotan sortu oi dana, pegakorra eta odola
usteltzen duana, bañan ez deguna esango beraren
gañean gauzarik bearrenak ez bada, zergatik besterik
eziñ egiñ gentzake argibide labur onetan. Gaitz onen
izaera nolabaitekoa zabaltzen da gorputz guztian eta
batez ere garunetan, bizkarmuñean, eta oetatik jaiotzen diran zañetan, sortuaz batzuetan buruko miñak
eta nagitasun aundiak, eta besteetan ondoezak edo
gerriko eta besoetako eta ankezurretako oñazeak.
Aldietan, esan ditugun naigabe oezaz gañera azaldu
oi dira berotasuna eta katarroa, begietako eta sudurretako jarioakin eta eztularekin, zeñak egun gutxien
barruan alde egiñ oi duten: bañan onela gertatu bearrean ikusten danean gauza oek guztiak iraunez
kalentura nabarmenduaz dijoala eta iristen dala
berrogei edo geiago gradutara, eduki gentzake errezelo gaiztoa sortu dala beste okertasun aundien bat
zeña geienetan izan oi dan pulmoniya bildurgarria.
Esan degun modu eta antzera etortzen da beti
esate baterako izendatu degun gaitz au; bañan
batzuetan badaki aiñ isill eta itxuragabez azaltzen,
non ez dan bear diña izaten medikurik argienen jakinduri guztia berari antz emateko; eta onela gertatzen

da iñoiz azaltzen danean ondoezak egiten zaizkala
gaxo dagoanari, edo izerdi aundi eta urtutzalle
batzuen itxuran, edo baita ere beiñ edo beiñ ikusi
degun bezela lozorroaren itxuran.
Azkenik argibide onen asieran aditzera eman
degun bezela berari bukaera emateko esan bear
degu, asnasea artzeko tokietan sortu litezkean okerrak kolpez edo ebaki eta antz onetako gauzen bitartez, onelakoen bat gertatzen danean zer egiñ bear
dan ez dagokigula leku onetan ipintzea, eta aurreragoko argibide batean itzegingo degula beren gañean
liburu onen zekidoran ikusi liteken bezela.
Gañerantzekoan daukagu aditzera emanik lenago,
gure parajean dirala ugariak asnasea artzeko tokietako gaxoak, zergatik gure bizi leku onetan beti dauden
lurra eta airea urez aseak eta bertako nekazari eta
langille jendeak bizi bear izaten duan oek egiñ litzaken kalteen erreparorik gabe; eta argibide onetan
itzegiñ ditugun eginkizunai bukaera emateko esan
bear ditugu orain beste itz labur batzuek bertan aitortutako gaitzai alde-egiteko kontuan eduki bear diran
zenbait gauza moduren gañean. Era onetan lendabiziko asiera eman bear diogu iñolaz ere esandako gaitz
aei eta beren antzekoai sortuera eman oi dioten

gauza aen aitormena egiñaz, eta arkitzen gera izendatu bearrean aurrenekoetan oztutzea edo esan oi dan
bezela otzak pasatzea, bustitzea, izerdituta norbait
dagonean erari otzak eratea, birikak indarrez geiegi
beartutzea, usteldurik dauden gauzen usaiak artzea,
eta beste birika barrunbean sartzen diran zenbait
gauza austutakoak nola diran ikatza, arriak edo eunterietako litzak asnasean artzea: bigarren lekuan
aitortuko ditugu biriketako gaitz pegakor aek, zeñai
alde egiteko kontuan eduki bear dan ez luzaro onelako gaitza daukatenak egoten diran gela edo beste
egon lekuetan alkarrekiñ egotea; gaxo oek botatzen
dituzten zikinkeriakin ez nastutzea, eta ez oen arropa
eta ontzirik berak beste iñork erabiltzea; eta azkenik
lenago aitortu ditugun beste zenbait gauza puntu
onen gañean itz egin degunean.
Egin bear da ere alegiña asnasea bear dan lasaitasunarekin artzeko; eta ez gorputza gorontz, gerriko
edo beste arropakiñ geiegi estutu eta edukitzeko
biderik; zergatik onela ez zaio uzten bear diña zabaltzen petxuko kajari eta barruan dauden birikak ez
diran bear duten aiñbat indar eta zabaltasun artzera
iristen. Au bear bezela gertatu eta birikak indartzeko
daukagu euskal-erri gurean txit antziñako denboreta-

tik paraje oetan ezagutzen dan joku bat zeña dan
pelota jokua eta zeñaren bitartez eta mendiko ibilleraren bitartez (geiegikorik egin gabe), daukan gure
parajeetako jendeak birikak indartzeko izan litekean
gauzarik egokiena; bada gorputz guztiak eta birikak
lendabiziko, beartzen dira joku eta ibilli oekin egitera
indar eta mugimentu modu askotakoak azken onetara
iristeko.
Azkenik, da ere txit gauza ongarria asnasea artzeko tokietako gaitzai alde egiteko eta batez ere eztul
eta modu onetakoai, egunero busti-aldi bat aurre eta
atze aldetik leku oei ematea ur otzarekin bañuak
artuaz, edo oraindik errazagoa dana orain esatera
goazen bezela.
Asko da bakar bakarrik goizero arpegia garbitzeko
denboran esku-zapiarekiñ nork berak lendabizi petxuko aurrea eta ondoren bizkarra bustitzea, eta au egiñ
ondorean bereala beste zapi legor batekiñ ongi igorzitzea; bada modu onetan artzen du odolak bizitasun
geiago eta indartzen dira birikak ez mellarik egiteko
moduan aize otzak, eta ez eta ere bustialdi batek, non
onela oituta ez dauden jende aei egiñ al izaten dioten
beziñ errazki. Usariyo au da medikantza bat guztiz

ongarria eta zeñaren oitura jende artean dagoan
bañan geiago zabaldurik egon bear lukeana.

ZAZPIGARREN ARGIBIDEA
Euskal-errian urdalle edo egostokian eta esteetan
izan oi diran gaitzik lenendikoen argibidea.–
Nola ez diran geienentsuak
gaitz oek gure parejeetan.–
Jan eta eranaren gañean eduki bear diran kontuak.
Gorputzaren barruan dagoan jan eta eranaren
gorde lekua zeñak dauzkan ogeita amar bat oiñ luze
asieratik bukaeraraño, dago guztia mintz me batez
estalia eta da kanale bat zeñaren sarlekutik irtenlekuraño dauden ipiñiak aoa, eztarzuloa, este gorria, estomagu edo egostokia, esteak eta este lodia: eta oek
egin bear dituzten lanen laguntzarako berriz, ortzak
eta agiñak, txistulekuak, gibela, guriñonda eta barea.
Alako moduan dago egiña jan eranaren gorde leku
au, nun bertan sartzen diran antz onetako gauza guztiak artzen dituzten mudantza jakiñ batzuek, izendatu
ditugun pusketa aetako bakoitzaren eginkizunen
bitartez, izan ditezen azkenean gauza aek bizigarriak;
eta nola gertatzen dan oraiñ esan deguna jakiñ dezaten gure irakurleak eta zer nolakoak diran izendatu

ditugun pusketa oen guztien eginkizunak, itz labur
batzuetan argibide onetan adierazotzeko egiñ bear
degu alegiña.
Jatekoa aoan sartzen danean leku artan ipiñita
dauden erramiantak asitzen dira lanean lendabizi ura
bear bezela txikitzeko eta txistuarekin nastutzeko; eta
au egiñ ondorean eta jatekoa biribilduaz, asitzen da
au eztarzulotik bera estegorrian pasatuaz egostoki
edo urdallean sartu eta gelditzen. Leku au da jan gordelekuko tokirik aundiena eta dauka zagi txiki baten
itxura zeñaren zabaltasuna legokean ezkerreko
aldean eta muturra eskubi aldean: zabaltasun onetan
dago este gorriaren zuloa, zeñatatik sartzen dan janaria urdalleko barruan, eta muturrak berriz dauka segimentua esteakiñ; naiz dala sartu leku eta irten leku
urdallekoak egoten dira itxiak jatekoz ura beteta
dagoanean; bañan iñoiz gertatzen da sartu lekua irikitzea eta atzera kanpora barruan dagoan janaria irtetzea; lantegi au da gorakoak botatzea izendatzen
deguna. Egostoki edo urdallak dauzka arizpiak, zeñak
lanean asitzen diranean estutzen duten aren barruan
dagoan janaria eta erabiltzen dute bera bultzeaz leku
batetik bestera ongi nastu dediñ bertan arkitzen diran
zenbait konpongarrirekin; eta lan au egiñ ondorean

lautik sei ordu bitartean, irikitzen da esteen aldetik
urdallak daukala esan degun muturra eta janaria asitzen da leku artan artu duan itxura berriarekin esteetara pasatzen poliki, geroagoan emen berriz gibelak,
guriñondak eta esteak egiten dituzten beargiñen
bitartez, gelditu dediñ bizigarritzat; eta gañerantzeko
beste kondarrak segitzen dute aurrera joanaz este
lodira, zeñatan gelditzen diran simaur biurtuak geroagoan kanpora beren bidetik ateratzeko este onek artarako bultzatzen dituanean.
Sabel barruan gorputzak dauzkan pusketa guztiak
daude estalita gañetik baresarearekiñ zeña dan txit
erraza gaxotzen zenbait esteetako gaitzetan edo
oetan kolpez eta antz onetako beargiñ okerrez zerbait
gertatzen danean.
Oraindaño esan ditugun gauzak dira jakiñ bearrekoenak edukitzeko argibide bat zer nolakoa dan jan
eranaren gordelekua gure gorputzean, eta zeñaren
gañean eziñ guk geiago itzegiñ gentzakean emen,
zergatik ez dagokion liburu onen izaerari, eta asiera
eman bear diogu bertan sortu oi diran gaitzak zeiñ
diran izendatzen, batez ere gure paraje oetan geienenbat ikusten ditugun aek.

Aurrenengo argibide batean itzegiñ degunean
euskal-errian bertakotzat eduki litezkean gaitzen
gañean, esan degu oetatik ugarienetako bat izaten
dala ortzak usteltzea, zeñak nola daukaten zer ikusi
aundia jatekoa txikitzeko eta baita ere errazago ura
urdallean moldatzeko eta zenbait aoko miñ ekartzeko,
ez gera aurrera pasako gure iritzian geienenbat gaitz
arri sortuera ematen dioten gauzen gañean zerbait