Osasun legeak - 2

ebaite jokua, saltaka jokua, txalupa jokua, eta bai eta
ere azkenik bertako dantzan egitea, guziak adierazotzen dute dirala jende indartsu eta pizkorraren usariyoak, jakiñ izan ditugunak gordetzen gauza gogoragarritzat bezela gure aurreko guraso eta aitona zar aetatik.

IRUGARREN ARGIBIDEA
Euskal errian bertan jatorriz
sortu oi diran gazoak zer nolakoak diran.–
Agintariak, etxejaun edo nagusiak eta
medikuak artu bear dituzten neurriak.–
Onelako gaxoetan egiñ bear diran garbitasunak
eta zerekiñ eta nola erakusten da.
Egia baldiñ bada gero eta geroagoan dijoala gizona bigunagoa izanik antziñako gizaldietakoen aldean,
eta gaurko egunean ikusten diran zenbait gaitz modutakoak gure gizaldiko jendea argaldurik daukatela; eta
egia baldiñ bada ere gure egunetan bizimodua ateratzea izanik lenago bañan zallagoa, beartu azitzen
duala gorputz eta anima lana egitera gure aurrekoak
beartutzen ziran bañan askoz geiago, bai eta ere da
egia gure guraso zarrak ezagutzen ez zituzten gauzarik askok osasunarako eta egunero egun egiten diran
aurreratzeak jakiñkizun artarakoetan, gaurko egunean alaitutzen dutela gure izaera, eta ematen dizkigutela bizimañarik asko, osasuna gordetzeko eta gizonaren bizia luzatu erazteko. Beragatik esan oi zuan

gizon jakintsu eta gure maisu izandako Letamendi
zeritzaion batek, gizonak bere burua ongi ezagutzearen poderioz eta bear bezela ikasiaz gorputz eta animako legeak gordetzen, egiñ bear zuala modua gaxo
eta gaitz guziai alde egiteko, zergatik obea eta errazagoa dan gaitzari ez sarrerarik ematea, beiñ sartutakoa
utzi edo botatzea bañan; eta ala, gizonak bere burua
jakinduriaz apaiñtzearekin, geiago alde egiñ lezaiokeala gaxoari, zenbait erremedio esku artean egiten
diranakiñ bañan; zergatik jakinduria dan medikantzarik onena eta munduaren erredentorea, itz batean:
modu onetan iritxi giñezke gaurko gizaldi argal eta
errukitsu au izatera egiazko gizon argi eta osasunaz
betetakoak, antziñako jakintsu batek esan zuana kunplitu dediñ, au da, gorputz aje gabean egon oi dala ere
anima garbi eta aje gabekoa.
Bañan gauza onen itz bidea alde batera utzirik,
asiera eman zaiogun irugarren argibide onetan esatea
dagokigunari, eta zeñaren bitartez nai gendukean
lenago aitortzen genduan jakiñ bide gutxi bat ez bada
ere, gure parajeko jendeen artean zabaldutzea.
Beti ikusi izan oi da, zenbat eta pillatuagoak eta
alkarganatuak bizi jendeak, aiñbat eta bataz beste
geiago ill oi dirala; eta ala, ikusten da erri aundietan

zeñetan bizi diran aldamen banatan aberatsak eta
pobreak, azaldu oi dirala arako gaitz izugarri zenbait,
batzuetan garbitu izan dutenak eziñ konta ala jende;
eta bai eta ere, erri esaten ditugun oetan beretan,
beñere alde egiñ gabe daudela gaitz pegakor eta txarrik asko, nola diran elkorri, naparrei, biriketako gaxo,
eta beste onelako zenbait emen izendatzea ez dagokigunak, etxeetan egiten ez diralako bear diran garbitasunak, eta agintariak artutzen ez dituzten bear
diran erreparoak gaitz oei alde egiteko. Bañan gure
parajeetako errietakoari dagokionagatik esan gentzake geienenbatek gorde erazotzen dituztela legeak
agindurik dauzkaten gauzak esaten ari geran onen
gañean, eta ez bakarrik erri aundietan baizik bai eta
danik txikienian ere, bertako agintariak ipintzen dutela begiramentu aundia puntu onetan, alegiñak egiñaz
gertatzen danean, ez dediñ zabaldu beste lekuetara
gaitz pegakorrik azaltzen dan artatik, dakiten bezela
jende guziak ez bakarrik parajean bertakoak, ez bada
bai eta kanpotarrak ere. Onetzaz gañera edukitzen
badegu gogoan paraje oetako jendea dala berez garbia eta bizi dala geiena baserrietan zabalduta izanik
ere euskal-erriko lekua osasunerako eziñ obeagoa,
erraz konturatuko gera gauza egokia izango dala ger-

tatzen dan bezela, ez ikustea gure parajeetan zenbait
lekutan oi dan bezela, arako lenago aitortu ditugun
gaxo eta gaitz bildurgarri aek jendea bat batera artu
eta pillaka illtzen dutenak; baizikan iñoiz edo beste
sortutzen badira onelako gaitzak, eziñ zabaldu izan oi
dira leku jakin batean ez bada bakarrik, eta an bertan
gelditzen dira denbora labur batean: gaitz oek geienean oi dira urrutietatik etorriak eta geroagoan paraje jakin batean bertakotzat bezela geldituak. Onela
gertatu da kolera eta tiputza deritzen diogunakin
zeñak izanik beren jatorria izandu zuten parajeetan
bertakoak, urte gutxi igarotzen diran gure alde oetan
nonbait edo leku bat edo bestean azaldutzen ez dirala eramanik berakin jende asko eta asko, naiz eta ez
izan gure euskal-erria geienenbat au aspaldi onetan
gertatu izan dana. Orobat naparrei edo baztanga deitzen diogunarekin ere au bera gertatu izan da, bada
izanik bere jatorria gaitz onek Asiako leku batzuetan,
andikan ekarria izan zan orain dala bederatzi giza aldi
moroengatik, eta ordu ezkero daukagu gure artean,
egia bada ere asko gutxitu dala jendea txertatzen dan
ezkeroztik, eta oraindik geiago gutxitu bear duala zenbait extranjeriko nazioetan gertatzen dan bezela,
zeñetan txertatuaren bidez jende guzia sei urtetik

urtera, gaur ez da ezagutu ere egiten naparrei edo
baztangarik; eta au bera gertatu bear luke gure parajeetan ere agintariak gogor jendea artuko balute
gauza onen gañean, bear dan bezela: izendatu degun
gaxo onen eta beste beraren antzeko batzuen gañean
aurreragoan itzegin bear degu, eta emen ez degu
aitormen txiki bat ez bada beren gañean egingo, euskal-errian azaldu oi diran ugarienetatik asitzen gerala.
Da guztietan lendabizikoena trabajuba edo tiputza
deritzen dioguna zeña geienenbat baserrietan sortu oi
dan, iñolaz ere baserri etxeak diran bezelakoak diralako, zeñetan bizitzen dan jendea bata bestearengandik
alde ezin egiñik bezela, eta ganadu eta egaztiakin
naste, gañera zenbait ukulluetako eta beste zikinkeririk asko naikoa ez dirala gaitz orri sortuera emateko.
Gure baserrietako jendea bizi balitz etxe barrunpean
eta ez balitz egongo denborarik geienean beren soro
edo basoetan lanean kanpoko aizearen mendean,
esan gentzake ill bearko lutekeala bear baño len, zergatik eziñ bizi litekean dauzkaten etxeetan oek bear
bezela nagusiak ipintzen ez diozkaten bitartean, eta
nagusiai artu bear lezaiozke kontu estuak gauza oen
gañean, agintari diran gizonak edo aginpidea daukatenak. Egin bitez bear diran bezela baserri etxeak

ganadu eta bertako jendeak apartagoan egoteko
moduan; erakutsi bedi baserriko jendeari zer nola egin
bear dituan garbitasunak eta zer egin bear duan gaitz
modu onetakoai alde egiteko, eta zerbait aurreratua
edukiko degu ez ditzaten egin aek egin oi dituzten kalteak iñoiz, gelditu diralako gure artean gure bizilagun
bezela naiz dala mendi-errietan eta bai eta ere itxasbaztarrean daudenetan. Esan ditugun gaitz oek eta
izendatu bear ditugun beste batzuek nola diran erreumak eta oek ondorenean ekarri oi dituzten biotzeko
gaxoak, umoreak, karmunkoa, txitxare edo bixiyoak,
ortzetako eta agiñetako ustelak eta beste onelakoren
batzuek lenago esandakoaz gañera, dira bada geienenbat gure euskal-erriko parajeetan azaldu oi diran
gaxoak.
Esan ditzagun orain itz batzuek, agintariak, etxeko
nagusiak eta medikuak artu bear dituzten neurrien
gañean, onelako gaitz pegakorren bat azaldutzen
danean naiz eta guk eziñ emen adierazo kontuan
eduki bear diran argibide guziak gauza oen gañean,
zergatik diran gure liburuari dagozkion bañan geiagokoak.
Antziñako denboretan bazan esaera, pakea nai
duanak egon bear duala gerrarako prest; eta au bera

esan gentzake gaxo pegakorren gañean itz egiten
degunean, bada oei aurrea artu bear zaiote eta ez
egon eskuz-esku jarrita bera azaldu zai, ezer egiñ
gabe geroagoan zerbait egiteko asmoan. Erri guziak
naiz izan aundiak edo txikiak, lendabiziko eduki bear
dutena kontuan erabakitzen degun argibide onen
gañean da, nola egin bear duten beren garbitasuna.
Izan bear du onek biziro ongi egiña eta artarako diranak ipiñi bear dute gauza onek bear duan aiñbateko
begiramentua erreparo aundia artuaz lendabiziko erriko kanale eta zikinkeriak korrimentua daukaten
lekuai; iturriko uren izaera moduari, eta jan bear diran
gauzai batez ere kanpotik etortzen diranai. Poz aundi
batekin esan bear degu leku onetan gure euskal-erriko probinzi oetan egiten dirala begiramentu oek beste
iñongo lekutan ez bezela, eta bertako erri aundietan
daudela ipiñiak bear diran esamiñak jan, eran, eta
beste esan ditugun guziai dagozkion moduan egiteko
bideak, onela kunplimentu emanaz legeak aitortuta
dauzkaten eginbideai. Badakigu ere erri txikietan eziñ
egiñ litezkeala aundietako moduan esaten ari geran
garbitasunari dagozkion bear oek, zergatik ala nai izanik ere, beti arkitzen geran erri txikietan batetik ez
edukitzearekin aundiak dauzkaten izate moduak, eta

bestetik berriz jende askoren ajolagabetasunarekin.
Alaz guziaz ere beti ikusten da gure parajean bestetan
ez bezela, naiz eta erriak ez izan aberatsak, alegiña
egiten dala garbitasunaren gañean, moldatuaz
kaleak, pasia lekuak eta beste onelako tokiak, egiñaz
ere iturri eta alberga berriak, eta edukirik jende beartutako arentzat artarako ipiñitako etxeak non billatzen
duten egon leku garbia beste alde askotan gertatzen
ez dan moduan. Bañan oraindik geiago egin bear da;
lendabizi, da gauza bearra erri guzietan dauden agintariak zeñak daukaten eskubidea beren mendekoai
bear diran erreparoak artu azteko garbitasunaren
gañean eta jendearen osasunari dagozkioten gauza
guzien gañean, edukitzea begiramentu aundi bat ongi
egiten ote diran onetarako agindu eta dauden gauzak,
eta ez uztea alde batera beren karguak eragozten
diozkaten eginkizunak alferkeriaz edo ajola gabetasunez. Puntu onen gañean uste degu egin bear litzakeala gizon jakintsu batek diona, zeña dan edukitzea
errietako agintariak gauza oen gañean aiñ aginpide
aundia, non izan bear luteken iñoren mendean berak
ez egoteko diñan, eta aen aginduari beste iñork eziñ
erreparorik jarri lezaiokean moduan, bada ikusten da
askotan errietako berri ongiena dakiten jendeari ez

zaiola artutzen aintzakotzat beste goragoan dauden
agintariengandik, oek bañan askotzat obetoago dakizkiten gauzak eta eginkizunak erri bakoitzerako obeak
litezkeanak. Bukaera eman zaiogun bada itz bide oni
esanaz, errietako agintariak bear dutela iñoren kontu
gabe ipiñi bear dan kastigua ongi erreparo eta bear
diran begiramentuak ipintzen ez dituanari lan onetan,
eta garbitasunetik datorrela osasuna, eta osasunetik
errien ongi izatea, gizon jakintsu aundi batek dion
bezela.
Bakoitzak bere buruarekin eta bai eta ere beren
etxeetan artu bear ditu erri batek guzientzat artu bear
dituan begiramentuak berak, kontu edukiaz etxeko
garbitasunaz noizik beiñ ur irakiñarekin edo geroagoan esango ditugun beste gauza batzuekin bera egiten
dala; eta bai eta ere arropa, ontzi edo beste edozeiñ
gauza gaxorik dagoanak erabiltzen dituanakin. Badira
ere zenbait gaxo modu zeñetan eduki bear dan kontu
aundia gaxoak botatzen dituan karkaxakin, nola diran
biriketako gaitza, alborengoa, eta oraiñ trankazoa
deritzen dioten gaitz edo gaxoarekin. Agindu bear
zaiote gaxo oetakoren batekin oieratu eta daudenai,
ez dezatela bota karkaxikan lurrera, bada usariyo au
ez dan ona zergatik nola karkaxean dagoan gaitzaren

sustraia, aek legortzen diranean nastutzen dira lurreko autsarekin eta onen bidez joan litekean beste norbaiten biriketara asnasea artutzeko denboran. Etxe
batean norbait dagoanean biriketako gaitzarekin edo
esan oi dan bezela petxutik, nola bai eta gaxo oek
botatzen duten zikinkeri asko aotik, agindu bear zaiote biltzeko karkaxak artarako egin eta egoten diran
ontzietako batera, ur pixka bat bertan aurretik botarik
dagoala, bada uretan dagoan bitartean karkaxak ez
dauka pegakorra izateko biderik. Onegatik bada agindu bear da onelako gaxoen gelak eta egon lekuak garbitu bear dirala ur beroarekin, eta bai eta ere beren
karkax ontziak, surtara lendabizi botarikan aek; au
bera esan bear degu arropa, zapi eta beste eskuartean gaxoak erabiltzen dituan gauzen gañean zeñak
ur irakiñarekin garbitu edo erre egiñ bear diran.
Gauza oek guziak onela egingo balira eta agintariak ipintzeko agindu ezkeroztik elizetan, eskoletan,
burni bireetako eser-lekuetan eta jendea pillaturik
egon bear duan leku guzietan, bear bezelako karkax
ontziak bota ditzaten oek bertara, asko eta asko
gutxiago izango litezke biriketako gaitzarekin illko
litezkeanak zergatik ez litzaken aiñbeste zabalduko
garbitasun esandako oek egiñ ezkero. Ez daukagu zer

esanik berriz, nork bere buruarekin eta jantzitzen
dituan arropakin eduki bear duan garbitasuna, dala
beste gauza txit aurrenengoa eta bearra osasuna gordetzeko. Bai eta ere aditzera eman bear degu gaitz
pegakorren bat azaldutzeko bildurra dagoanean ez
dala mudantzarik egin bear bakoitzak daukan usariyoan jan eta eranean, askok uste izan duten bezela, eta
gañera baldin gaitza bada esteak zer ikusi berarekin
daukatena nola dan kolera izendatzen dana, orduan
eta geiago kontu artu bear dala gauza oen gañean, ez
artuaz ur irazeki eta onen antzeko erari gogorrak,
entzuerarik eman gabe tabernariak beren irabaziari
begiratuaz bakarrik esan oi dioten bezela jende ez
dakienari, onelakoetan eran bear dirala erari esandako oek.
Medikuak beren aldetik eman bear diote aditzera
agintariai azaldutzen dan bezin laister esandako gaitz
pegakorren bat, artutzeko bear diran neurriak berari
alde egiteko; eta gaxoak ikusten dabilltzanean utzi
bear dituzte azkenerako ikustez gaitz pegakorra daukatenak, zergatik gertatu izan da medikua bera izatea
gaitzaren zabaltzallea kontuan ez edukitzeagatik
lenago aitortu degun gauza au, Parisen gertatu zan
bezela emakume aur egin berri askorekin zeñai bata

besteaganako gaitza pegatu zitzaioten beren medikuen eskuen bitartez; eta au onela gaurko egunean
dakigun bezela gauza oek jakiñ eta gertatzeak ez luke
iñoren barkaziorikan merezi.
Izendatu degun itz bide onek eramaten gaitu
berriz beste batera, zeña dan gaitza sortutzen duan
sustrai ura dagoan lekutik nola eta zer modutan
kendu litekean ikustera, oraiñ esatera goazen bezela.
Edozeiñ lekutan arkitu litezke gaitz sortutzalle edo
gaitzaren sustrai gaizto oek; naiz izan aizean, edo uretan, edo beste edozeiñ gauzetan; eta oek galdu eta
kendutzeko baliyatu giñezke bi moduz, batzuek botikarioak ematen dituanak eta besteak bakoitzak bere
etxean ipiñi litzazkeanak. Alemaniyako mediku sonatu
Kok deritzan batek egiñ ditu gauza oen gañean lan eta
eginkizun aundiak, zeñak nolakoak diran jakiñ bear
lituzke ez bakarrik medikuak, baizik bai eta ere apaizak, eskola maisuak, eta beste oen antzera jendearen
artean zabaldutzen lagundu lezatekeanak gauza oen
argibidea eta aditzera: bada guziok dakigu gure baserriko jendeak gauza berri oek ikastea beti edukitzen
duala lan aunditzat zergatik ez dan artarako biziro
gogotsua. Gauza oek onela diran medioz eta agintariak bear bezela erreparoak jartzen ez dituztelako

beraren gañean, dago gure parajean nabarmendua
sasi-mediku eta enplastogille eta beste oen antzeko
batzuen beargiña, zeñak iñolaz ere beste iñork ez
bezelako doaiakin egiten dituzten gauzak ikasi gabetanik aurreaz; bañan ez degu uste medikantzak izan
bear duala besterik ez bezelakoa, bada perratzalleak
ere, perrak ipiñiko badizka zaldi edo iri bati, ikasi egin
bear du bere beargintza; eta au naiz izan guztientzat
gauza egokia eta bidezkoa, badira beste zenbait uste
dutenak medikantza egiñ litekeala ezer ikasi gabe; da
esatea errazago dala gizon bati okertutako osasuna
zuzentzea, ez asto bati perrak ipintzea; bañan uste
degu bakoitzak bere baliyoaren neurria egiten duala,
eta naiko errukigarria dala bere osasuna galdu eta ura
osatzeko, jartzen duanak bere burua artarako ezer
ikasi ez duanaren eskuetan.
Esan degu lenago dauzkagula gaitz sortzalle edo
gaitzari batzuetan izaera ematen dioten sustraiak
kendutzeko bideak, eta oetatikan bat da beroa, naiz
izan au legorra edo bai eta ere bustia. Nola bai eta ere
gure asmoa dan liburu onetan erakustea jende langille eta mediku ez diranai zenbait gauza medikantzaren gañean errazak eta bakoitzak egiñ litzakean
modukoak, ez degu emen izendatu ez bada besterik

egingo beroa zenbat modutara erabilli litekean esandako gaitzaren sortutzalleak garbitutzeko, nola diran
artarako egiñak dauden burnizko galdara eta labeak
zeñetan sarturik beroa zabaldu oi duten premia daukan leku eta arropa edo beste gauzetan, bear diran
garbitasunak egiteko. Bañan erri txikietan nola ez
dauzkagun esandako moduko gauzarik, bota bear
degu esku beste batzuengana eta egiñ garbitasunak
esatera goazen moduan. Eduki bear da kontuan lendabiziko zer gauzaren garbitasuna egiñ bear dan, eta
zer nolakoa izan litekean gaitzari sortuera eman
lezaiokean sortzallea, aukeratzeko biderik onena iritxi
nai degun azkenerako.
Orrela bada, egiñ bear bada etxe bateko gela edo
antz onetako lekuen bateko garbitasuna, igortziko da
asko eta gogor solaidua zapi ur irakiñetan sartutakoakin, edo ondarrarekin, eta oraindik obea dana berriz,
zerrauts bustitakoarekin.
Beñere ez da solaidua garbitu bear legorrik, zergatik atzera bertan gelditzen da aizeak goratutzen duan
lurreko auts txikia eta geroagoan asnasarekin joan
liteke norbaiten birika barrura; paretak eta etxeko
trasteak garbituko dira ogi mamiarekin igortziaz, eta
gero oek surtan erreko dira: oieko eta beste jantzi

arropak garbitzeko artu bear dira neurri batzuek bada
bestela oek esku artean ibiltzeak baditu bere erreparoak: gaurko egunean baliyatzen dira onetarako orain
esatera goazen modu batez zeñarekin arropak ongi
garbitzen diran gelditzen dirala zurituak, eta zeña ona
dan jakitea etxekoandre eta jende langilleak. Artutzen
dira onetarako bi ontzi egokiak zeñatan ipiñiko diran
ogei eta amar bat pitxarra iturriko ura; botatzen da
oetara libra bat jaboe arropak garbitzen erabilli oi
dana, eta bi kutxara petroliyo, eta onela dagoala irakiñ azten zaio: arropa zuria garbitzeko dagoan bezela
arturik, sartuko da ontzi aetako batean eta edukiko da
egosten ordu erdi bat, geroagoan ateratzen dala kanpora. Ustuko da ontzian dagoan ur nastua eta garbituko dira arropak ur otzarekin; geroagoan emango zaio
jaboia eta atzera berriz botako zaio gañetik ur irakiña;
au egiñ ondorean emanik ur otzetan pasara bat, utziko da gau bat osoan beste ur otz garbian, eta urrengo
egunean legortuko da aizetan. Esandako gauza oek
onela egin ezkero, dago arroparen garbitasuna bear
bezela egiña: lastai eta koltxoiak ez badira baliyo aundikoak obea da erretzea; eta gorde nai izan ezkeroztik
garbitu bear dira ur irakiñetan egosiaz eta bustiaz

artarako dagoan usai gogorreko botika gauza batekin
zeña medikuari eskatu bear zaion.
Ez dago gaurko egunean usariyorik egiteko etxe
barrunbeko garbitasunak supre eta auts onelako usai
gaiztoko gauzak erre eta botatzen duten kearekin,
bada batetik galesti irteten dira eta bestetik egon
bear du begira mediku edo beste norbait gauza oek
nola ibilli bear diran dakienak, eta gañera berriz ez
dira lenago uste zan beziñ egokiak esaten ari geran
onetarako. Badaukate ere usariyoa beste gauza
batzuen artean briak, solimanak, ozpiñak eta kareak;
bañan batzuek esku artean nola nai ibiltzeak badauka
ere bere arraxkua, eta obeagoa da beartutzen danean
norbait gauza oetakoren batez, aditzera ematea
mediku bati.
Baserriko jendearentzat onena eta merkeena da
kare bizi itzalitakoa zeñetatik asko dan pitxar pare bat
nastutzea beste zortzi pitxar urekiñ eta daukan gauza
bat zeñarekin egiñ lezazkean garbitasun guziak nola
diran etxeko paretak eta lurra, kañuak, gaxoak botatzen dituan zikinkeriak, eta beste premiya daukaten
gauza guziak; da ere gauza on bat etxe barrungo
usaiak eta aize ustelak garbitzeko ozpiña irakiñik jarrita dagoala artarako ontzi batean. Esan ditugun gauza

oekin garbitasunaren gañean, uste degu naikoa dala
eta aditzera eman degula bear aiñbat baserri eta langille jendearen etxeetan jakitea bearren diran gauza
moduak.

LAUGARREN ARGIBIDEA
Trabajuba edo tiputza izendatu
oi dan gaitz edo gaxoaren gañean.–
Etxeko eta beste garbitasunak
gaitz onetan nola egin bear diran.–
Bai eta ere erakusten da nola bañuak
erremediotzat gaitz onetan ematen diran.
Izanik gure liburu onetan argitaratzen ditugun
eginkizunak txit baliyo aundikoak, esan gentzake laugarren argibide onetakoa dala oraindik bearragoa,
bada itzegin bear degu berean, euskal-errian sarri eta
askotan azaldutzen dan gaxo baten gañean, bertako
jendeen izate modua dan bezela eta beren bizimodua
dan bezelakoa izanaren bitartez, aurreragoan esango
degun moduan.
Antziñako denboretan izendatu izan da tiputza
edo trabajuba gaurko egunean deritzen dioguna,
beste izen modu batzuekin nola diran kalentura ustela, kalentura gaiztoa edo bai eta ere okerra, eta onela
beste modu askotara; eta bai eta ere esteetako gaitza, esanayik onela zeiñ gorputzeko lekutan zeukan

bere izatea edo egon lekua; lendabiziko izenakin aditzera eman nai zuten bezela zer izan zitekean berez
eta bere izatez aitortzen ari geran gaitz au. Da bada
izendatzen degun gaxoa, lenago aitortu ditugun zapamorro edo gaitz sortzalle bizi aetako batzuek izaera
ematen diotena, eta gañera pegakorra eta odola
usteldu eta galdutzen duana: zapamorro oek edukitzen dute beren gorde lekua esteetan, eta dira gaxo
onetan azaldutzen diran okertasun guzien jabe edo
egilleak, nula diran gaxoak edukitzen duten berotasuna (zeña beti aurrenengo egunetan joaten dan geituaz); buruko miña, gorputz guziko aztuna, burutikako
nastutzea, odol korrimentu esteetakoak eta oetan sortutzen diran txirak; bai eta ere usai gaiztoko berako
eta beste gaitz bildurgarri onek berekin oi dituan
gauza eta lankizun zenbait, esaten joango geran bezela.
Itzegiten ari geran gaitz onetan ere, badira beste
bere antzerako batzuek, bañan bigunagoak, eta indar
gutxiagorekin azaldutzen diranak, zeñaren gañean
esan bear ditugun itz batzuek izan dezaten beraren
entzutea gure liburu au eskeintzen diegun jendeak,
onelakoetan ipintzeko bear diran erreparoak, eta egiñ,
bear diran garbitasunak.

Lendabiziko izendatu bear degu, lanean geiegi
beartu edo nekatu eta ondorenean, iñoiz azaldu oi dan
onetarako gaitza, zeñak eduki arren tiputzaren arraza,
txiki bat ez bada ere, sendatutzen dan amar edo
amabi egunen barruan bear dan deskansuba gorputzari emanarekiñ; eta esne edo salda on eta jan garbia ematen zaiola bear dan neurri eta erreparoakin
gaxoari.
Bañan beste batzuetan ez dira gauzak onen bigun
eta zuzen joaten, eta orduan, alegiñ guziak egiñagatik
artarako dauden erremedio, bañu eta beste izatekoakin, alaz guziaz ere gaxoa arkitutzen da guzia tontorturik, berotasun aundiarekin, mingaña beztua, eta
ezpañak urdinduak eta dardararaz dauzkala, aditzera
emanaz utzi dutela eta alde egin diotela indar bizi
guziak eta dagoala gizona ez balitz bezelako edozeiñ
beste bizirik gabeko gauza baten itxuraz; edo beste
altera jotzen duanean, buruko naspilla txit aundiarekin, geldirikan eziñ egon dala, eta gorputz guziko dardarakin, puntutik puntura ler egiñ eta nekearen poderioz bizia galdutzeko arraxku aundian. Bi izate modu
izendatu ditugun oetatik lendabizikoa da, antziñako
denboretan lenago esan degun bezela kalentura ustelaren izenarekin ezagututzen zutena; eta bigarrengoa

berriz, kalentura gaiztoa edo okerrezkoa deritzen ziotena, zeñetan bañuak izan oi diran erremediorik
onena eta bearrena gauzak zuzentzeko aurreragoan
esan bear degun bezela.
Beste batzuetan berriz, alaxo itxura moduan sortutzen da gaitza, non esan lezakean dagoala beraren
malura guzia leku batean bilduta; eta ala, iñoiz jotzen
du gogor eta bakar-bakarrik burura, garunetako
gaxoa balitz bezelako antzera; beste batean biriketara, oen aundidura edo pulmoniya balitz bezela; eta
beste beiñ edo beiñ bai eta izerdi aundi eta urtutzalle,
edo odol korrimentu bildurgarri batzuen itxuran ere
azaldu oi da, gauzak oker eta bere bidez kanpora etortzen diranean.
Leku onetan dagokigu esatea, gu itzegiten ari
geran tiputz gaitza ez dala beste noiz edo noiz ikusi
izan dan izen berekoa, bañan askotzat txarragoa, eta
daukana bere izaera jende asko alkarganaturik eta
zikinkeriak eta goseak sortuera ematen diotena: bada
oraiñ esaten degun gaitz au izan oi da berez laburra
eta geienaz ere amabost bat eguneko luzaera daukana; ez da bertan berakorik eta esteetako txirarik azaltzen, eta da ere bildurgarriagoa zergatik berekiñ eramaten dituan jotzen dituanaren erdi bat gutxiyenean.

Azkenik, esanaz badirala beste gaxo batzuek iritxi
gabetanik tiputzaren gogortasunera, izan oi dutela
beren jarlekua urdalle eta esteetan, eta zeñak ezagutu oi dituan gure parajeetako jendeak astrikaren izenarekin, goazen ikustera zeiñ izan ote litekean eta
nolakoak euskal-errian eta batez ere basarrietan tiputzari sortuera eman lezaioteken gauza moduak, lenago zerbait puntu onen gañean aitortu deguna geiago
azalduaz.
Ongi emanaz gaurko egunean mediku guziak
emanik daukaten bezela, lenago izendatu ditugun
zapamorro aek dirala esteetan jarkitzen diranean,
tiputzari sortuera ematen diotenak, orain jakin bear
degun gauza da, zer eta nola gaitz sortzalle bizi eta
aiñ txiki aek sartu litezkean gizon edo emakume baten
este barruan, bada lenago esan degun bezela, au da
beren gorde lekua gure gorputzera iristen diranean.
Geienenbat uste izaten da zapamorro aek sartutzen
dirala gure barrenean jatekoarekin batera, eta oraindikan geiago eta errazago iturriko uraren bitartez, ez
bakarrik erateagatik baizik bai eta ere arropak edo
arpegia edo eskuak garbitzeko dabilkigunean ere: erri
bateko urak txarrak izatea eta ez bear bezelakoak, da
bada, gauzarik lendabizikoena tiputza azaldu lezakea-

na orretarako erriko jendeen artean. Bai eta ere gaitz
onen izaera moduak erakusten du sortu litekeala eta
sortutzen dala askotan, gaxo dagoanak bere barrundik edo esteetatik botatzen dituan zikinkerien medioz,
oek erabilli edo oen usai gaiztoaren mendean iñor
egoten bada, zergatik zikinkeri oetan dagoan gorderik
gaitzari sortuera eman lezaiokean sustrai gaiztoa.
Gauza au onela izanik, konturatzen bagera gure parajeko basarri etxeetan egoten dirala simaur pillatuak
zeñatatik batzuek bilduak izaten diran beiñ bañan
geiagotan gaxoa dagoan etxeren batetik, eta gañera
etxe inguruko liña potzuak egoten dirala erdi usteldutako urez beteak; eta bai eta ere zenbait errekatxo
eta alberga txikietan egiñ oi dirala gobara eta beste
arropa eta ontzi garbitzeak bear bañan ur gutxiago
naiz eduki leku aetan garbitasun bear bezelakoa egiteko esandako gauza oen bitartez eta izanik aditzera
eman degun bezela ura gaxo au sortutzen duten
zapamorroen biderik egokiena gorputzaren barruan
sartutzeko, ez dago zer esanik zenbateraño iristen
dan gure baserriko jendeetan erraz gaitza au azaldutzeko modua edo bidea.
Beste gauza bat zer ikusi aundia daukana gaitz
esaten ari geran au sortutzeko, da nor bera bizi dan

etxearen edo bizilekuko izaera modua. Esaera bada,
nor bera garbia danak, bere etxea ere garbia edukiko
duala; bañan au ez da erraz gertatzea gure basarrietan, zergatik naiz eta izan guziok dakigun bezela gure
basarrietako emakume jendea guztiz txukuna eta garbia beren buruakiñ, eziñ lezateke egiñ nai aiñbat garbitasun askotan beren etxeetan, zergatik oetan bizi
diran pillatuak ganadu, egazti eta umeak, eta gañera
nekazariak eduki bear dituan zenbait traste zar bere
eginkizunetarako, eta etxeak geienean oi dituzten
gela txiki eta illunak bertako jendea lotaratzeko;
gauza oek guziak alkarganatuta, dira beste iturri edo
sortu lekua itzegiten ari geran gaxoarentzat, bada
onen iltzalleetatik bi lendabizikoenak dira aizea eta
argia, esandako gela txiki aetan egon eziñ litezkeanak. Iñork bañan obetoago dakigu guk gauza oek
baserri etxeetan nola oi diran bada egunero ikusi bear
izaten degun zeiñ zalla dan gaxoari alde egitea baserriko langille jendea bizi dan bezela bizita; eta bai eta
ere sendatutzeko zenbat gauza desegokiri alde egiñ
bear izaten diogun beiñ baña geiagotan. Egiten ez
diran bitartean baserri etxeak bear bezela, bertako
bizilagunak eta ganaduak bata besteagandik urrutiago egunez eta gabaz egoten dirala; eta simaurrak eta

beste etxeko milla zikinkeri eta traste zar aldameneratu eta apartagoan etxeko jendeetatik edukitzeko
modua ipintzen ez dala, beti ikusi bearko ditugu basarriko jendeen artean ikusten ditugun aiñbat gaxo
modu onetakoak, eta bai eta ere erreumak, umoreak
eta biriketako gaitzak, zeñak izan oi diran ugarienak
gure parajeetan azaldutzen diran gaxoen artean.
Azkenik esan bear degu puntu onen gañean, zer