Onsa hilzeko bidia - 4
Labur laburra Apostolu saindu hunek egitendu mentione gure biziaz, eta gure hiltziaz, nola
bizi behar dugun abertitzen gitu, eta gaizki hillen
girela mehatxatzen haren eskola, eta haren doktrina saindia mesperexa badezagu, biziaz dio, Si
non vigilaueris, ezpazira egoiten bijilantian, eta
sentinelan, ezpadezazu begira, eta goarda onsa
zure arima gratian, epazite trabailla onsa Ienkoaren baratzian, eta minatzian, haren manu saindiak, eta haren Eliza saindiarenak debotki, eta
relijioski obserua, etsaia, baita bekhatia, utzi
badezazu sartzera zure Arimaren gaztelian, eta
zure Arimaren kanberan, Veniam ad te tamquam
fur, jinen nuzu zure edireitera ohoiñ anzo, ohoiñbat bezala, noiz ere izanen baitzira barnago bekhatian sarturik, ordu hartan bat batian ez uztian,
zuk uste gabirik, jinenitz gauaz, surprenituko
zirut, atrapatuko zitut zure bekhatiaren loan, eta
lohian, eta berehala hillen zitut, ezarrikodut, eta
ehortzikodut zure gorpitza lurpian eta zure
Arima ifernu zolan badea deus, biziaz, edo hiltziaz haiñ ederrik, edo garbirik, nola theologo
dibino hunen errana egia bada, den bezala,
enzunik, eta behaturik, haren erranei bai biziaz,
bai hiltziaz, giten, othoi, onsa bizi Ienkoarekila
batian haren gratia saindian, afiñ eta ohoiñ tronpur hura, herioa jin dadinian, edo egunaz edo
gauaz gure kontre, guk hura tronpa dezagun eta,
ez hark, gu.
Laur Ebanjelista saindiak arkordu honbatetan
dira, guri erakasteko herioa ohoiñbat dela, eztela hari zer fida, tronpur bat dela, nor izanenda
persona haiñ sinplia eta haiñ elgerra, non dakielarik etsaia bortan diala, eztadin egon iratzarririk, armak eskuan, bere ohoiñaren, eta bere
etsaiaren bere etxetik, eta bere bortatik akazatzeko, eta hantik apart Ioan eraziteko, halakoak
behardu kofesatu, itsutu dela, erhotu dela etsaia
bortan, loak har badeza bada herioa oren oros
inguru, inguru gure aldian dago, eta haren beldurra, eta haren memoria galdurik bekhatian
barna sarturik lo egin badezagu, erhoak. elgerrak, eta galdiak eternalki izanen gira.
Eztugu zer dudarik har herioa, eta Iaunaren
mezia, ohoiña bezala jinendela, laur Ebanjelistek
egia eder hori erandute, hala dio oraño Ioan
done Petri Apostoliak, Adueniet dies Domini sicut
fur, jinenda Iaunaren eguna ohoiña bezala.
Hala dio oraño Ioan done Paule apostoliak,
Ipsi diligenter scitis, quod dies Domini sicut fur in
nocte, ita veniet. Badakizie onsa, hala nola ohoiña gaüaz desorenian, ez ustian jiten baita, hala
hala herioa, Iaunaren mezia jinendela.
Badaki mundiak, eta egun orozko usantzak
emaiten du aditzera, kommunzki ohoiñak bere
iokoa iokatu nahi dianian eta bere kolpia egin,
gaüaz ixilik, nehork ikhusi gaberik, ebilten dela,
gaüaz bertzeren onak ebasten dutiala, gaüaz
ohoiñkeriak, eta gaxtokeriak egiten dutiala,
ilhunpian jendia lodatzala, etxiak, eta haziendak
arrobatzen, eta ebasten dutiala, zeren egu
argian ezpaitu korajerik agertzeko, eta bere
kolpu gaixtoen konplitzeko, lotzaz, eta beldurres, egu argiz bere gaxtokeria egin baleza
haren falta agerturik, eta iustiziak harturik, eta
kondamnaturik, bere faltaren punitionetan, edo
rekonpensutan presontegia, azotia, galera, edo
urkabia errezebilezan bolurbatek ere publiki bide
handian, nahi dianian arrogatu marxanta,
bideianta, pasanta ata mesaiera, zer uste duzu
egiten diala, bolurrak gordatzenda oianean edo
bertze lekhu sekretu batetan, bide handiaren
aldian, eta noiz ere marxanta, eta bideianta
heldu baitira, bolurra egertzenda armak eskuan,
haien aitzinera, eta pistoleta bandaturik, eta
daga punta, zunzurrera ezarririk, dio marxantari,
dugun molsa edo bizia, dugun urrea zilharra,
dirua, eta hazienda, ordian marxant miserabliak,
bere onak galtzen ditu, eta hanitz orduz bere
bizia, eta bere onak, iakin faltaz bolurra bide hartan gorderik zagoela manera hartan, bai aita
familiazkoa, bai marxant pasanta galdurik, eta
arrogaturik, gertatzen dira, baita iratzarririk
gaüaz egon ohoiñaren aidura, eta beha, eta bertzia, iakin faltaz, zein lekhutan, bolurra bide han-
dian, beha, aiduru, eta goaita zagoen, eta bide
hura utzirik bertze bide onbaten eduki faltaz.
Bere gisan, eta maneran egitendu bere
iokoa, eta bere kolpia herioak, ezta halako ohoiñik, ez eta bolurrik nola baita herioa, noiz ere
baitzira bekhatiaren ilhunpian, Ienkoaren argia
galdurik, baita haren gratia, gau hartan zunzurretik loturik, zure lorik hobenian, larrutzen zitu
hiltzen zitu, eta bizia edekirik, zure haragia, eta
larria, ohoiñ hark dohaiñ, ez deusian, saltzen du
lurrari, eta zure arima gaixoa deabruari, iratzarriri gratian, egon faltaz.
Bolur hark bide handian, egu argiz, erran
nahidut zure osagarriaren hobenian, zure adiñaren hobenian, zure plazeren erdian, goitatzen
zitu eta nahi bazira, eta ez zure bizia, eta zure
onak oro edekirik, zure haragiaz egitendu lur,
eta zure Arimaz Ifernuko suaren egur, eta bazka.
Neure adiskidia, hementik eskola zite, ohoiñbaten, eta bolurbaten artian gaüaz, eta egunaz
bizi zirela, ohiñak gauaz bolurrak egunaz, trunpatu nahi zutiela, zaude othoi gaüaz gratian iratzarririk, eta egunaz goitan zure azken orenaren
beha, hala egin badezazu, herioak emanik ere
bere kolpu mortala zure haragiari, eztu emanen
zure Arimari, baiña, zure Arimak emanendu
azken kolpia herioari, haragiaren hiltzian, eta
gero, gure Ienkoa baita, biziaren, eta herioaren
Iauna, hark emanendu bere gloria zure Arimari.
Gaztelu, eta Iauregi eder, eta bortizbat,
etsaiak kanpotik inguru, inguru, asetiaturik edukiten dianian haren edo bortxaz, edo konpositionez hartzeko, eta haren gehien, eta nabusi izateko, gaztelu eta Iauregi haren barnian balin bada
garnisone onbat, gerlako, eta ahoko munitione
franko, eta ororen burian Kapitaña, eta soldadoa, badira koraiosak, eta deliberatoak behar
denian, onsa defendiatzeko, eta onsa atakatzeko, barnekoak trufatzendira kanpokoez, eta
azkenekotz Gastelu, Iauregia, ohorian gelditzenda, eta etsaia, bere pena, eta bere denbora galdurik, desohorez betherik, bere jendiarekila retiratzenda.
Baiña Iauregi hartan ezpada armarik, ezpada
zer Ian eta edan, ezpada Kapitanik, eta soldadurik, edo izanik ere ezpadira koraios, eta deliberatu, eta diren poltroiñak, eta bihotz gabiak, adios
Gaztelia, adios Iauregia, Ville gaignée, hiria har-
tuda, etsaiak eginendu Iauregi, eta gaztelu harzatz nahi diana.
Gure Arima da, gaztelu, eta Iauregi ederbat,
eta bortitzbat, momento oroz gaztelu haur, kanpotik, eta barnetik asetiatuda, atakatuda furioski, eta pausu gaberik, haren etsaiak dira, deabrua, mundua, haragia, eta bertze etsai bisibliak,
eta inuisibliak, gerla kanpotik, ota barnetik, etsai
gaixto hek, Iauregi eder hari, Arimari, egiten
dute, hala, nola, Lehoiñ furiosak, eta otso gose
minthiak, ardi gaixoari egiten baitu, hala dio
Apostolu batek, Tanquam Leo rugiens circuit
quærens quem deuoret.
Baiña noiz ere arima eder haren kanberan,
gaztelian, eta Iauregian, munitionia, baita franko, erran nahidut, orationia, bijilantia, humilitatia, eta bertze bertatiak elgarrekila baitira iuntatzen, noiz ere Kapitañ zuhur hau, herioaren, hilziaren memoria, orhitzia, eta beldurra, soldado
koraios, resolutu, eta deliberatu hau Ienkoaren
beldurra edireiten baitira adios kanpoa, adios
etsaiak, ohoria barnian, desohoria kanpoan gelditzenda baiña halaber arima haren, gaztelu Iauregi haren Kanberan, ezpada probisionerik,
ezpada bertuterik, ezpada Kapitanik ez soldadorik, ezpada herioaren, hiltziaren beldurrik, ez
orhitzerik, ezpada Ienkoaren beldurrik, ez amoriorik, hartu da Gaztelia, hartu da Iauregia, Ioanda Arima, galduda arima, Ville perdüe, hanbateki, neure Adiskidia, has, eta akhaba, A primo ad
ultimum, herioaren beldurra baduzu, aski duzu,
herioaren beldurra ezpaduzu galdu zira.
Arkabusariak xuria honkitu nahidianian, eta
ehiztariak bere ehizia kausitu, eta hil, nahi dianian, batak egitendu so bere xuriari, eta bertziak
bere ehiziari, eskin, ez ezker, bere begiak, bere
besoak eta bere Arkebusa makhurtu gabe, eta
ordian bai batak, bai bertziak, badute esperanza,
nork bere kolpia onsa, eta huroski egiñen diala,
batak honkituko diala bere xuria, eta bertziak
bere ehizia, baiña den mendrena bere begiak
apartatzen badituzte batak bere xuritik, bertziak
bere ehizetik, kolpiaren artikitian danjerosda,
lumak haragia eraman dezan, eta Arkebusaria,
bere bala, bere bolbora, bere drajeak, eta bere
pena galdurik, konfusionetan, eta desohoretan
geldi dadin, eta haren irabazia oro izanen den bi
zehabete sudur, erran komuna den bezala.
Neure Adiskidia Ienkoak mundu huntan ezarri
zitu onsa bizirik, onsa hilzeko, eta onsa hilik,
Zeruko gloria eternalaren emaiteko zure hiltze
onaren pagutan, eta rekonpensutan hiltze ona
nahi baduzu, egizu so ardura, ardura herioari,
herioak zuri oren oroz so egitendu, zuk hari egizu
so, zuk hura, edo hark zu tronpatu behar zutu,
Iokoa eta partida kolpubatez doa, edo zuk herioa
edo herioak zu tronpatu eta enganatu beharduzie, ezta itzultzerik, ezta bihurtzerik, edo gal, edo
irabatz, lehen kolpian doa gauza oro, onsa hil
bazite, Parabisua zure gaixki hil bazite Ifernua
zure hartakotz errandu ederki, eta zuhurki Apostoliak mundu guzier. Statutum est omnibus
hominibus semel mori. Ordenatu dela gizon eta
emazte orori, behin orok behar dutela hil, ezta
birik, ezhirurik, erranda behiñ, Semel, kolpu hari,
gogoa emazu, hari faltarik ez egiteko, zaude
presto gratian, bekhatutik kanpoan, hala egiteko, herioaz, eta hiltziaz orhitzite, eta kolpu hartan iagoitikotz zure Arkabusak herioaren kontre
egiñendu kolpu, eta herioaren arkabusak eztu
egiñen kolpurik, zure hiltzian, zure arimaren kontre.
Esopus, espiritu alegera, eta plazent hark,
kondatzendu ederki bere librian, eta bere fabuletan, egun batez lehoiña, baita animal ororen
Erregia, eta noblena eritu zela, eta zahartu, edo
aumens egiñ ziala, eriarena, eta leze barnabaten
zolara Ioanik, han zagoela heda heda etzanik,
noiz lo, noiz iratzarririk, lehoiñ hunen eritasunaren berria bertze animalek entzun zutenian,
orok, nork bere aldian, bedera, bedera, bere bisita eman zutela lehoiñ hari, eta oro Ioan zirela
haren ikhustera, zer uste duzu lehoiñ hark, zer
finezia, eta ioko egiten ziala, Ioan bezanbat, hiltzen zutian oro, eta zuntzurretik loturik, odola
orori edaten, eta egoskiten, eta moien hartzaz
eri zela eztakuria hartan, bere xilotik, eta bere
lezetik higitu gaberik, bonaxera egiten zian eta
bere denbora onsa, eta alegeraki igaraiten, animale miserable haien odolaren despendioz,
finalki zer heldu zen? Axeria, baita Animale ororen fiñena, Ioanda bere tornian lehoiñ hunen
bisitatzera, eta bere Erregiari bere egiñ biden
errendatzera, heldu denian, leze, et xillo haren
tinira eta mugala, sobat egiñik leze hari ikhusi
ditu gaiñeti behera Ioan ziren Animalen hatzak
eta herexak, eta eztu ediren, ez ikhusi batere
hatzit, ez herexarik, peti gora, leze zolatik goiti
itzultzen zenik, hanbateki iuiatudu zuhurki Axeriak leze hartrat Ioan ziren Animaliak oro galdu
eta peritu zirela zeren ezpaitzen batere goiti
itzuli, ez bihurtu, juiatudu halaber, etzela on, eta
segur leze hartan, behera ioaitia, pensamendu
hartan zagoela, noizpait hasida Lehoiña mintzatzen, eta dio, ma komere, sarzite, abanza zite
bertze orok, zuk baizi, ikhusi nute, neure ohian,
eta bisitatu neure eritasunian, zuk ere ikhus
nezazu, axeriak arrapostu emaitendu ederki,
lehoiñari, eta dio, ene Erregia, eri bazira, sendo
zite, ordu honian, hementik zure ikhustiaz kontentniz, enaite haboro abantza, bidia ikhustendut zuganat jiteko, baiña eztut ikhusten biderik
zuganik hunat jiteko, Ienkoa lagun dakizula, eta
sendo zitzala, zuganat jin direnak, jiteko balira,
bat elitezu jin, gisa hartan axeriak bere bizia salbatu zian, eta itzuli gibelerat.
Neure adeskidia, gure aitzinekoak oro Ioan
dira, hil dira, gu ere hillen gira, eta gure ondokoak ere bai, behiñ hil dira sekulakotz, bat ezta
itzultzen herioaren xilotik, eta hobetik, behiñ
hari, othoi gogoa emazu, ordian falta egin badezazu, iagoitikotz galdu zira, eta azken oren hartan, zure azken urhatsa, eta Iauzia onsa egin
dezazun, zure bizi orotan prepara zite zaude
sentinelan, zure denbora orotan eztuzu behar
ikhasi lektione baikoitzbat baizi, horida onsa hilzia, ikhas ezazu onsa zure lektionia gaüaz, eta
egunaz, orena jin dadiñian, zure lektionia onsa
ikhasirik, eta onsa erranik, Ienkoa baitan onsa hil
zitian, eta zeren lektione hori ezin ikhasten baitigu, gure bizian, herioaz ezpagira orhitzen, bertze
egitekoak oro utzirik ala part, edukazu, zuhur
bazira, oren oroz zure hiltziaren, eta zure herioaren memoria, eta beldurra, zure begien aitziñian, eta zure Arimaren kanberaren erdi erdian.
Laborariak bere elgian, bere ogia, edo artoa
urte batian galzen dianian, harria, xixerra tenpesta, orajia, odeia, eta lanoa dela kausa, eztu
galtzen hargatik bere esparantza, ondoko urtian
bere damia, eta bere galtzia uste du reparatuko
diala, urtia jin badadi aberatz, eta prospero.
Arzaiñak mendian bere ardia, eta aharia urte
batian galdurik ere, edo berak hillik edo otsoak,
eta hartzak Ianik, eztu galtzen bere korajia, eta
bere esperantza, ustez jinen den urtian gehiago
fortuna, eta prosperitate ukhanen dian bere
Ardietan, eta bere aharietan.
Erregiak, Prinziak, Kapitaigñak, Soldadoak,
bere konbata, eta batailla gerlan egun galdurik,
ere ustedu biharamenian, dixa, eta fortuna
hobe, ukhenen diala, eta egun haren etsaiak
badu hartan abantailla, hark bihar, hartan ukhenen diala.
Iokalariak bere urhia, zilharra, eta morsa oro
galdu dianian, eta iokatu, edo kartetan, edo
datoetan, edo bertze zoinbat iokotan, badu
esperantza, lehen iokoan, iokatu zian dirua, irabaziko diala, eta nola iokoa, eta armak baitira
erorten behin alde batiala, gero bertziala, Iakolariak, eta soldadoak, badute esperantza, egun
izanik ere malhuros, bihar izanen direla dohatsu
eta huros, bata bere Iokoan, bertzia bere armetan, hala dio ere poetak latinez, Victorem a victo
superari sæpe videmus, ikhusten dugu hanitz
ordus garaitiak, garaizalia, garaitzen diala hitzbatez hanitz erran dezadan ezta mundian gauzarik haiñ galdurik, eta desperaturik non eztian
zerbait erremedio, eta konfortu, herioak baizi
hark eztu, eta ez ukhenen, hargatik, neure Adiskidia, zaude beha, zeiñ aldetarik jinen den, behiñ
jinen da, baiña ez gehiago, behiñ hartan, haren
kolpiak atrapatzen bazitu estatu onian, gratian,
Ifernuaz, Deabruaz, ikhatiaz, eta herioaz, iagoitikoz trufatuko zira, Aingeruen artian, Arima hurosen artian, iarririk egonen zira. Baiña haren kolpiak estatu gaixtoan, bekhatian, atrapatzen
bazitu, errazu adios, zure paradisuko parte
onari, eta segurta zite ifernian edirenen duzula
Kanbera gorribat, oro suz egiña, eta han iagoitikotz xispildurik, eta errerik egonen zirela gauaz,
eta egunaz, erraiten dian bezala Eskritura saindiak, minzo delarik Dæmonioez, eta Arima damnatuez, Cruciabuntur die, ac nocte in sæcula
sæculorum, Turmentatu izanen direla sækulakotz, gauaz eta egunaz.
Hala nola erran baitu, mintzo delarik Aingeruez, eta Arima benedikatiez, hurosez, eta salbatiez, Profeta Roialak, Beati qui habitant in domo
tua, Domine, quoniam in sæcula sæculorum laudabunt te. Iauna, huros dira zurekila zure Eresuman, zure Etxian, zure Kanberetan, zure Glorian
egoiten, eta habitatzen diren jendiak zeren hala-
koek, eternalki benedikatuko zutie, eta laudatuko.
Hautia gure da, edo Paradusia, edo Ifernua,
Paradusia nahi dianak, orhit bedi bere hiltziaz
Ifernua nahidianak egin dezan lo alegeraki bere
hiltziaz orhitu gabe salbatu nahi denak, eta damnatu nahi denak eztiro ediren konseillu, manu
edo erremedio hoberik, enia baiño.
Nahi nuke Gizonak, eta Emaztiak, goizian
bere ohetik ialkitian, pensamendu hau, bere
gogoan harlezan, egun agian, arratsa, eta ilhuna
gabe, neure oherat Ioan gabe, hillen nitz dezadan iguruki neure orena estatu onian.
Nahi nuke halaber, bai Gizonak, bai emaztiak, arratsian, ilhunian, oherat Ioaitian, bere
bihotzian, eta bere Ariman eduki lezan abisu on
hau bere buriarekila, agian bihar goizian neure
ohian hillik edirenen nute agian gaur hillen nute
edo hillen nitz, egon behardut estatu onian
herioaren aiduru, zer hel ere nagoen presto,
enian usterik hel eztakidano, hala haridiren
gizon eta emaztiak, edo oro, edo haboroak salbatiak doaza, hala hari eztiren Gizonak, eta
Emaztiak, edo oro, edo haboroak galdiak, eta
damnatiak doaza, eta zeren hala haridirenak baitira guti, eta hala arrieztirenak, hañitz, guti dira
salbatiak, eta hanitz damnatiak, Ebanjelistak
erraiten dian bezala, Multi sunt vocati, pauci
vero electi.
Figura, eta parabola ederbat dago iarririk
Eskrituran S. Matheu baitan, zeren onsa heldu
baita bidi hunzaz ikhusi behardugu zeiñen ederki, espiritualki, eta goraki mintzo den, onsa hiltzeko bidiaz, baita hiltziaz, eta herioaz orhitzia.
Dio Ebanjelistak parabola sainktu hartan,
Simile est regnum Cœlorum decem virginibus
quæ accipientes lampades suas exierunt obuiam
sponso, & sponsæ quinque autem ex eis erant
fatuæ, & quinque prudentes. Zeluko Erresuma
hamar birjinak idurida, eta haien pare da, hamar
birjina hek Ioan ziren bere lanpak harturik espos,
eta esposaren bidera, haien beha egoitera, eta
haier bere lanpekin ohore egitera, hamar birjina
hetarik bortzak heldu ziren erhoak, eta elgerrak,
eta bertze bortzak, zuhurrak, dikretak, eta
modestak, bortz birjina erhoek etzuten kondurik
egin, lanpen hartzian berekin oliorik hartzera,
baiña bortz birjina kuhurrek egiñ zuten ordu
onez probisione gauza guziez eta bere onziak
eta lanpak olioz, onsa garniturik eduki, birjina
hek, hanbat zuhurrak, nola elgerrak, aiduru daudiala, eta beha espos esposaren, haien aski
orduz jin, edo arribatu faltaz egunaz gau ilhuna,
eta beltza bilhatu zuten, hanbatekin hamar birjina gaixo hek, nola berandia baitzen, eta desorena, loak inganaturik, eta tronpaturik, oherat Ioan
ziren, gaüerdiaren ingurutan azantz, eta oihu
handibat heldu da erraiten dialarik, espos esposak huna dira, ialki zitezte haien errezibitzera,
ordian birjinak oro zutiturik, nork bere lanpak,
zuhurrek berere ornatu zutien, eta preparatu,
birjina elgerrak hasi dira erraiten zuhurrer, iguzie
parte zien oliotik, gure lanpak hil dira, eztugu
argirik, baiña zuhurren arrapostia zen hau, zoazte ordu onian marxanten botigetara, eros ezazie
guk bezala, guretik zier parte emanik, ezkunduke aski zien, eta gure, arte hartan, elgerrak olio
erostera ioaten zirela, espos esposak, eta hekila
bortz birjina zuhurrak ezteitan sartu dira banketian, eta ostatiaren portalia giltzaz zerratu, Clausa est Ianua noizpait bortz birjina erhoak heldu
dira oihuz portaliaren trukatzera, Iauna, Iauna,
othoi idekizaguzu portalia, baiña barneko arrapostiak dio, zoazte paseura, etzutiet ezagutzen,
egon zitezte bijilant, eta presto, zeren ezpaitakizie eguna ez orena, Nescio vos.
Hamar birjinen Ebanjelioa ezarri dut euskaraz
osoki, zeren ederra baita, eta hantik esperanza
baitut idoziko dugula gauza ederrik ene onsa hiltzeko bidiaren faboretan.
S. Augustin Elizako lehen doktorak dio bortz
birjina zuhurrak salbatu zirela, eta Esposaren
ezteietan ukhen zutela bere partia, zeren bere
birjinitatia Ienkoaren amorekatik, baitzuten begiratu, eta ez mundiaren amorekatik, oro Ienkoagatik, eta ez deus mundiagatik.
Halaber bortz birjina erhoak galdu izan zirela,
zeren bere birjinitatia bai tzuten konseruatzen ez
Ienkoagatik, baiña munduko ohoriagatik, oro
mundiagatik, deusere Ienkoagatik, bortz birjina
zuhurrak salbatu zirela, humilitatia zela kausa,
eta bortz, birjina elgerrak galdu, urgillia zela
kausa, hala dio Doktor saindiak. Sed quia ista
continentia partim coram Deo fit, ut illi placeatur
interiore gaudio conscientiae, partim coram
hominibus tantum, vt gloria humana capiatur,
quinque dicantur sapientes, & quinque stultae,
vtraeque tamen virgines, quia vtraque continentia est, quamuis diuerso fomite gaudeat.
Birjinitatia, eta xahutasuna, bi aldetik konsideratzenda, edo konzientiaren barneko plazeraren, aldetik, Ienkoaren amorioz konseruatzen
denian, edo munduko aldetik, noiz ere mundiaren eta gizonen amorioz begiratzen baita, hargatik bortz birjinak ziren zuhurrak, eta bortz erhoak, oro birjina baiña bortzek Ienkoa gogoan, eta
bortzek munduko laudorioak gogoan.
Egia hori hala dela, segurtatzenda, zeren
doktor saindu hark berak, erranden lekhuan baitio, Multi enim, quamuis de Christi bonitate plurimum sperent, gaudium tamen non habent,
dum continenter viuent, nisi in laudibus hominum. Haiñitz personak esperanza dute Ienkoaren ontasunian, eta miserikordian, bere birjinitatian eta puritatian baiña bere bihotzetan, eta
konzientian ez hartzen plazerik, munduko laudorietan baizi agerida hantik, hamar birjinen fortuna bortz zuhurrak saluatu humilitatiak, bost
elgerrak galdu banitatiak.
Galda banekazu nontik heldu zen hamar birjina haien dixa eta bentura diferenta, erranendut, bortz zuhurrak orhitu zirela herioaz eta
bortz erhoak etzirela orhitu herioaz.
S. Gregorio doktorak dio eztela aski gaizkirik
ez egitia, saluatzeko, baiña oraño behardela
onsa egiñ, ebitatu bekhatu mortalak, eta egiñ
obra onak, Minus est mala non agere, nisi etiam
quis studeat bonis operibus insudare, Gutixe
dela gaizkirik ez egitia, bat bedera, ezpadadi
enseia obra onen egitera Doktor saindu hark
berak dio oraño erran den lekhuan kastitatia, birjinitatia eztela on, gutti dela, ezdeusa dela, kastitatia, eta xahutasuna gabe, Nec castitas ergo
magna est sine bono opere, nec opus bonum est
sine castitate.
Hementik neure arrazoiña idokitendut bortz
birjina zuhurren alde, eta bortz birjina erhoen
kontre, eta diot bortz birjina zuhurrak, ezzutela
solamente, haragiaren bekhatia ebitatu, faltarik
ezzutela bere ohoriaren kontre egin baina gehiago bere obra honetan, miserikordian, karitatian
eta bertze aktione honetan, perseberatu zirela
bere lanpak olioz betherik, pizturik eta argirika
presto eduki zutiela, hartakoz espos esposak jin
zirenian, ediren zutiela bekhatu gabe, eta obra
honetan, eta forma, eta dispositione hon, eta
eder hartan ediren zutialakotz, errezebitu zutiala bere konpanian, eta iuiatu diñiak bere ezteien
banketian haiekila batian plazer hartzeko.
Eta zeren bost birjina erhoek ukhanik ere
bere ohoria, eta bere birjinitatia oso, ezpaitzuten
bere lanpetan argirik ez oliorik, erran nahidut,
ezpaiziren enplegatzen obra honetan, miserikordian karitatian, eta bertze aktione ederretan, eta
meritorio direnetan, hori dela kausa pribatu izan,
ziren espos, esposaren konpañiatik, eta hantik,
eta haien ezteietarik desohore handireki akazatu.
Erran den bezala, saluatzeko, bi gauza beharda, ez egin bekhaturik, eta egin obra honik, bost
birjina zuhurrek, bi gauza hok bazutien, baina
bost birjina erhoek, etzuten bi gauza hetarik
bata baizi, baina sekonta ez, zeren haien lanpak
hilik zaudian, olio gabe, argi gabe, hori da arrazoiña, zergatik, bost zuhurrak baitziren salbatu,
eta bost erhoak damnatu.
S. Gregorio doktoraren pensamendu saindia
konfirmatzendu gure Iaunaren erranak, gisa
hontan, Sint lumbi vestri praecincti, & lucernae
vestrae ardentes in manibus vestris.
Zien haragia, zien erraiñak, zien gorpitzak,
onsa gerrikaturik iduki itzazie, zien haragiaren
akuliak, eta tentatione gaixtoak, daudian, onsa
bridaturik, estekaturik, eta mortifikaturik, ez
egin bekhaturik, eta gehiago zien lanternak, eta
lanpak ez beude pisturik, egin bezate argi
mundu orori, egin ezazie obra honik, mundu
guzier, zien obra honen moienez eman ezazie
etsenplu honik, eta zeren hori, amorekatik,
mundu guziek, xipiek, eta handiek, gizonek, eta
emaztek, zien obra honak, zien etsenplu honak
ikhusirik, eta admiraturik, glorifika dezaten,
lauda, maita, eta adora, ene aita eternala, zeruko, eta lurreko Ienkoa.
Sogizu nola nabusia, eta dizipulua, biak akordatzen diren bertze gauzetan bezala, pundu
huntan ere eta biek bat erraiten, saluatzeko bi
konditione direla nezesario, bekhaturik ez egitia,
eta obra honik egitia, eta zeren ezpaita damurik,
ez desohorerik, gauza ederren eta honen, bige-
tan, erraitia, repetita placent, bigetan erranendut, birjina zuhurren bentura eta fortuna hurosa
izan zela zeren espos Iaunak ediren beitzutian
gau erditan, bekhatu gabe, eta obra honen barnian.
Halaber bost birjina erhoen bentura, eta fortuna idorra, eta malhurosa izan zela, zeren ediren baitzutian bekhatu gabe, baina ez obra
honen barnian.
Hemen sogizu orano, nola ederki gure Iaunak
explikatzen dian doktor handi haur, eta doktorak
gure Iauna.
S. Gregorio doktorak aipatu, eta izentatu
dugunak dio gehiago, dialarik explikatzen hamar
birjinen Ebanjelio saindia, jende batzuk, bere
buriak abstinentia, eta kontinentia handibatetan
mantenatzen dituzte, bere gorpitzak, bere haragiak, azotatzen, eta mortifikatzen, bere esperanzak zilian ezarten, bere obra hon, eta tribaillu
honegatik, munduko, eta lurreko ohoriak, eta
laudorioak refusatzen, halakoek bere ohoria, eta
bere gloria eztute ezarten gizonen mihian, eta
ahoan, baina bere obra honen meritia, eta ohoria begiratzen bere arimaren eta konzienziaren
kanberaren barnian, Hi nimirum gloriam suam,
non in ore hominum ponunt, sed intra conscientiam contegunt.
Bada bertze jende batzu, egiten baituzte
obra honik, eta ederrik, bere gorpitzak, bere
haragiak, bere pasioniak bridatzen, garaiten, eta
manatzen, baina gero, bere obra hon eta ederren ondoan, munduko ohoria, eta laudarioa xerkatzen, eta desiratzen, oro mundiagati, deusere
Ienkoagati, halakoen obra, hilak dira, alferak, eta
inutilak. Hala dio doktor hark berak erran den
lekhuan, Sunt plerique qui corpus per abstinentian affligunt, sed de sua abstinentia humanos
fauores expetunt.
Hala gertatu zen bost birjina zuhurrer, hek
bere ohoria jinkoagati begiraturik, espozaren
banketian honki jin izan ziren.
Eta zeren bost birjina erhoek, bere ohoria
mundiagati baitzuten begiratu, eta ez Ienkoaren
gloria gati, espos, espozaren, gratia honak galdurik, portalia ediren zuten zerraturik, eta galdu
miserableki espos, eta espozaren banketa, eta
bona xera handia.
Neure adiskidia erranen duzu, sobera luze
nizala hamar birjina hoien istorian, bada orano
behar duzu pazientia hartu, nahibaduzu ikhusi
istoria hontan onsa hiltzeko bidiaren sekretu, eta
abantailla honbat, eta ederbat, S. Augistin, eta S.
Gregorio, biak arkord dira, bakian dira, hamar
birjinen egitekoan, hetarik landan emanendut
neure abisu eta konseillu hona, eta diot S.
Augustin iaunarekin batian, bost birjina zuhurrez, endelgatzen direla, arima salbatiak, eta
bost birjina erhoez, eta elgerrez, arima damnatiak, Ienkoari datsala, egitekoa erditi Ioan dadin,
hain beldurniz damnatien parti handiago, izanen
den, eziez salbatiena, zeren erran baitu Eskriturak, Multi sunt vocati, pauci vero electi, deitatiak
hanitz direla, baina bereziak gutti.
Ene pundura jin nadin, bost birjina zuhurrak
dira salbatiak, eta bost erhoak damnatiak, hala
dio S. Augustinek, Decem Virginum quod quinque admittuntur, quinque excluduntur, bonorum, & malorum discretionem significat.
Onsa hiltzeko bidia, hementik poroga dezadan, eraiten dut, eta erranendut gure azken
orena jin dadinian, IESU-KRISTO Iauna baita gure
arimen esposa, iuiamendu partikularian jinen
dela gure arimen iuiatzera, eta iuiamendu jeneralian, gure arimen, eta gure eta gure gorpitzen,
hilik, edo bizirik sekulakotz iuiatzera, iustoak edirenen ditu gratian, bekhatu gabe, bere lanpak
pizturik, halakoer emanendu bere gratia, eta
bere gloria.
Gaixtoak edirenen ditu bekhatian, bere lanpak hilik halakoer emanendu punitione ifernuko
su eternala, iustoak ukhanendu Paradusia, zeren
herioaz orhit izan baita, bekhatoriak ukhanendu
ifernua, zeren herioaz ezpaita orhit izan ene
errana hala dela porogatzendut, loa, eta herioa
biak, bat dira, diferenzia ezta handi, poetak ere
hala dio, Stulte, quid est somnus gelidae nisi
mortis imago.
Erhoa, zer uste duzu dela loa, herioaren imajina eta figura baizi, gizona, eta emaztia loak
artuz geroz, bere lotik iratzar artino, hilak dira,
sendimendu oro galdurik, hila ere, hilez geroz,
konsidera badezazu hilaren gorpitza, azken iuiamendia jin artino, loan dago, hila da, egia da
hilaren arima bizi dela, ezin hiltzen da, nola baita
immortal bere naturaz, hanbatekin loa eta
herioa biak bat, arima eternalki bizikoda Paradusian, edo Infernian, edo Purgatorioko penetan,
gratian mundu hontarik partiturik, bere bekhatien penaren pagatzen bere zorrak paga arteno.
Eskritura saindiak ere loa, eta herioa biak