Onsa hilzeko bidia - 3

eta zer ere izanen baita, aitak ukhenendu
semiak eztian ohore hura, bere bekhatien
onduan, penitentia handirik egiñik, eta hartan
hilik, Eliza saindiak edukiten baitu, saluatu dela,
parabisuan saindu handibat dela, semiak aldiz,
utzidu eliza saindia dudatan, ala zen saluatu, ala
damnatu, eta Elizako Doktorak ere, nork bere
opinione partikulara besarkaturik, baitziek saluatu dela, bertzeek eztela, batak bai, bertzeak ez,
bi partoetan iarri dira Salamonen Arimaren egitekoaz, eta nola pundu hau iuje ororen iujiaganik
baita dependitzen, dugun hari remeti, eta goazan atziña gure bidian, eta ikhusirik Salomonen
manu, eta konseidu ederrak, eta saindiak onsa

hiltzeko moienaz ikhus dezagun zer erraiten,
dian egiteko hartan berian, haren Aitak Errege
David saindiak.
Agerida eskritura saindian David Erregiak
gure Ienkoa bi okasione handitan partikularki
ofensatu eta desoharatu ziala, lehena zen noiz
ere Bersabea edurraren amorio desordenatuak
itsuturik, eta haren buruko huna nahasarik, eta
kordokaturik, berzzeren emaztiaren ondoan ibilli
baitzen, eta hari bere senharra, uria, hil erazi
baitzian, hobeki moien hartzaz bere desirkunde
gaixtoen harekin konplitzeko, eta beldurgabe
hartzaz plazer zianian, plazer zianaran egiteko,
eta kolpu batez bi bekhatu handi, eta grabe baitzutian kometitu, heriotzia, eta adulterioa, bekhatu haien punitionetan Errege hura galdia
zioen, eta damnatia sekulakotz, Ienkoak hartzaz
miserikordia ukhenik, ezpalu abertitu eta mehatxatu bere faltez Nathan profetaren ahoaz, eta
hark, Peccaui, erranik, bene penitentiaz ezpalu
reparatu bere bekhatia, eta bere falta.
Bi garren aldian David Erregiak, gure Ienkoa
ezarri zian koleran handizki, territatu, samurtu,
eta khexa erazi haren kontra, zeren Erresumako

populia kondutan eta roletan ezarten ziala, sobera glorifikatu baitzen, superbian eta banitatian
sarthu bere buriaz, ordian ere, Errege miserable
hark, galdu eta peritu beharzian, Ienko miserikordiosak ezpalu egorri Profeta Gad hargana,
haren mehatxatzera bere egin zian faltaz, eta
ezpalu berriski Errege kriminel hark bere dolu,
eta penitentiaren moienez bere bekhatiaren
barkhamendia irabazi, han berian Eskriturak
erraiten dian bezala, Ego sum qui peccaui, ego
iniquè egi, isti qui oues sunt, quid fecerunt? vertatur obsecro manus tua contra me, & contra
domum patris mei. Iauna, ninuzu bekhatotoria,
ninuzu gaizki egilia, hoiek ene ardiak dituzu,
hoiek eztizie ogenik, zure koleraren azotia, ene,
eta ene exiaren kontre itzul ezazu.
Neure adiskidia, nahi baduzu ikhasi David
Erregiaren sekretia, nola ialki zen bere bekhatutik, nola perseberatu zian, nola onsa hiltzen,
iakin ezazu etzela bertzerik hiltziaz orhitzia,
baizi, herioaren beldurra, hura zen haren bidia,
haren arma, eta haren kontrapozoa, bere
etsaien ororen garaitzeko, hala berak aithortzendu, Cor meum conturbatum est in me, timor

mortis cecidit super me, herionaren beldurrak
ikharatzen tu ene kaiñak, eta ene hezurrak,
herioaz orhitzen nizanian, estat onik ez ianian,
ez edanian, ez loan, ez jinian, ez Ioanian, ene
Arima, eta ene Gorpitza, zaurtu, eta kolpatu dira
herioaren beldurra dela kausa.
Errege Davitek ezpatian ediren erremedio
hoberik gratian egoiteko herioaz orhitzia beno
erran beharda botere handi diala hark, gizonaren, eta amaitiaren ienkoaren legiaren pian
xuxen, eta ferme egon eraziteko errege gaizo
hura, herioaren beldurra bere bihotzian iauntsiz
geroz, edo beztituz geroz, ardura mintzo da bere
herioaz, bere herhautsaz, bere penitentiaz, bere
Psalme orotan kasi. hartakotz ere Ienkoaganat
konuertituz geroz egin zuzian kazpi Psalme Penitentialak, suiet eta materia hontan berian haietarik lehenian dio, Lauabo per singulas noctes
lectum meum, & lacrimis meis stratum meum
rigabo, Iauna orhiturik hil behar dudala, eta zure
aitzinera presentatu, zure beldurrez eta neure
bekhatien doluz, eta desplazerez, gau oroz egiñen dizut nigar, eta neure nigarrez, neure ohia,
bustiren, trenpaturen, eta ukuziren dizut.

Cinerem tanquam panem manducabam, &
potum meum cum flectu miscebam. Herhautza
ogia bezala iaten nian, eta neure edana nahastekatzan nuian neure nigarraz, dio hark berak
erran nahi du, apairu aldikal, neure ian edana
egiten dudan ordu eta oren oroz, neure hiltziaz
herioaren herhautsetik, edanari neure begietako
nigarretarik, nori bere iakia, egun oroz maiten
nian.
Profeta hark berak dio bertze lekhu batetan,
Fuerunt mihi lacrimæ, panes die ac nocte, ene
nigarrak, ziren ene ian, edanak, eta ene hazkurria gauaz eta egunaz, delikatuki, eta friantki bizi
zen Errege hura haren mahagñian etzenian zerbitzatzen haren platetan berze haragirik, ez
biandarik, ez haren flaskoetarik emaiten edatera
bertze mahatsarnorik, haren bi begietarik erorten zen nigarretarik baizi. Erran balu bezala, ene
gorpitzari emaiten dudan oren guziez bere refektione korporala, oren berian neure Arimari emaiten dut bere refektione espirituala, egitendut
nigar bihotzez berere, orhitzenitz neure hilziaz
neure bekhatiez, neure Ienkoari eman behardudan kontu hertsiaz, eta gero nigar hetzaz, eta

orhitzen hartzaz allegeratzendut, eta konsolatzen neure Arima tristia, eta Arima gaixoa.
Errege penitent hark berak orhitzen zenian
bere hilziaz, eta bere bekhaties, beldurrez elezan aski penitentia egin bere faltez, eta ikhusten
zianian etziala bere bihotzian kontritionia aski
handi, nigar egiteko, eta bere nigarrez bere bekhatien xahatzeko, eta haietzaz ukutzeko, othoitzez zagoen ienkoari igorlikon gratia haren
bihotz gogorraren, eta hotzaren, espiritu saindiaren suiaz berazetzo, urtzeko, ematzeko bere
gogora bere bi begietan behera nigarrez, bi itkhurriren egiteko, hobeki bere barkamendiaren
izateko gratian perseberatzeko, eta fiñian onsa
hiltzeko, haren othoitzia irakhurtzen dugu Psalmo huntan, Cibabis nos pane lachrimarum, &
potum dabis nobis in lachrimis in mensura. Iauna
egizu ogibat ene nigarres, eta ogi bartzaz, othoi
ardura, ardura bazka nezazu, egizu ene nigarrez
beharden edatekobat, eta hantik indazu edatera
beharden izariak eta mesurak gainti eginik ere,
eztizut ansia neure zorrak onsa, eta iustoki
pagaturik, zurrekin bizirik, zutan hiltzen banitz
ene ian, edana hebentik harat den gauaz, eta

egunaz, nigarra, eta kontritionia, hurak badutut
ber, esperantza dut ene orena jin dadiñian hiltze
onbat ukhenen dudala.
Neure adeskidia nahi baduzu egia frogatu
erran diren Psalmo hoietan erranen duzu David
Erregia bekhatore handibat izanik, penitent handibat izan dela zeren bere bekhatiez, eta bere
herioaz ordu onez orhiturik saluatzeko bide ona
xerkatu eta ediren baitzian, hanbateki errazu
penitent handi hark bere salbamendiaren obligazionia oro zor ziala herioaren memorioari salbatu zela, zeren herioaz orhitu baitzen, eta damnatu izanen zela herioaren orhitzia, eta beldurra
ukhen ezpalu hori errandu Psalmo debot huntan,
Circumdederunt me dolores mortis, & torrentes
iniquitatis conturbauerent me, dolores Inferni
circumdederunt me, præoccupauerunt me
laquei mortis. Unguratu nute herioaren penek,
eta dolorek, eta ene inikitatiaren nonbre handiak, eta grabitatiak, nahasi nute, eta lotsatu,
Ifernuko penen, eta herioaren lazoen beldurrak,
ikhusi banitu bezala, harriturik, eta lotsaturik,
ene arima, eta ene gorpitza, karzelian, eta presondegian daude, iduritzen zaut, herioa eta Ifer-

nua, neure begien aitzinian ikhusten ditudala,
errege penitent handi honen debotioniari, kapitulo hontan, azken konklusioniaren emaiteko,
eta hark herioari zonbat ohore, eta respektu
eman dian, behazite azken Psalmo huni, eta
ordian zure bekhatiez, eta zure hiltziaz orhiturik,
ene adeskidia, egizu nigar edo bihotzez edo
begiez.
Egunian hiruretan neure Ienkoari, neure laudorisak, eta neure esker alagestak errendatuko
diotzat, zeren ialkirik neure bekhatietarik, eta
herioaz orhiturik, bide onian iarri benitz erranendut mundu orori, Aingeruej, eta gizonej, Zeruari,
eta Lurrari, hilej, eta biziei, zonbat on den Ienkoarekin izatia, eta zonbat damu den harenganik
apart izatia, eta esperanza dut Ienko handiak
ene boza, eta ene oihia entzunen diala, arduraxiago ere beharnuke, baiñan aumens egunian
hiruretan, arratsian, goizian, eguberditan, eztut
faltarik, egiñen, kantatzera goraki, eta publikatzera mundu ororen aitziñian, zonbat gratia, eta
zonbat miserikordia Ienkoak egindian ene arimari, bekhatiaren larru zaharra utzirik, gratiaren
larru berria iauntsi dut, eta beztitu, dio Errege

penitentak, Vespere, & manè, & meridiè narrabo, & annuntiabo, & exaudiet vocem meam.
Sinhestendut Eliza saindiak IESU KRISTOREN
Esposa maitiak eta ederrak, Errege debot hunen
imitationetan, zuhurki, eta sainduki ordenatu
diala, egunien hiruretan Elizako zegñiak populu
fidelen artian ioerazi litian, goizian, arratzian, eta
egerditan, eta kostuma honest, eta laudable
hori, komunzki deithatzenda Abe Maria ezkillen
ioitia arratsian, goizian argi zeigñiak, egunerditan egunerdi zeiñiak, halaber dadukat Eliza saindu hark berak, ukhen diala borondate, eta intentione ezkillaren soiñuez gure bat bederaren obligatzeko, eta abertitzeko, gure sortziaz bezala,
gure hiltziaz ere aumens egunian hiruretan berere, haiñ bertze aldis orhiturik gure herioaz, eta
ialkirik gure bekhatietarik, ikhas gendezan prest
egoitera egurukiteko gratian gure herioaren, eta
onsa hiltzeko.
Koinbat Doktor debotek diote zeiñu horien
joitia jindela, guri representatzeko hemabortz
Misterio prinzipalen, zeiñ baitira partituak hirur
bortzetara lehen bortzak Misterio ioiosak, Biga-

rren bortzak, Misterio dolorosak, hirur garren
bortzak, Misterio gloriosak.
Bertze batzuek diote handik endelgatzera
emaiten dela Elizako hirur misterio handiren ezagutzia, zeiñ baitira, Anuntziationia, Resurrektionia, eta pasione dolorosa. Lehena egin zela,
arratsian, bigarrena goizian, hirurgarrena egunerditan hartakotz Elizan ezkillak hiruretan joiten direla, arratsian, goizian, eta egunerditan
hirur Misterio haien memoriaren gure espiritiaren barnian ezarteko, eta haren pitzeko, eta
haietzaz orhitera ziteeo.
Neure adiskidia zer ere baita kostuma horzaz
Errege penitent handi harzaz orhiturik, eta harturik haren etsenplia zure gida, eta zure mirail,
eztadin iagoiti iragan egunik, hemendik harat,
non hiruretan, etzitian orhit zure herioaz, hala
egin badezazu, esperantza dut David Erregia,
bekhatian bezala imitaturen duzula penitentian
bizi zireño, eta hiltzian ukhenen duzula zure Arimaren pausia, eta Ienkoaren benediktione saindia.
Egun batez Ezexias Errege handi hura bere
ohian zagoen hiltzeko pundian eritarsun handi-

batez kolpatia, hala dio Eskriturak, Ægrotauit
Ezechias vsque ad mortem, Ienkoak Isaia Profeta igorri zian Errege eri haren bisitatzera, bisita
hartan Profeta mintzatu zen Erregiari gisa huntan, Dispone domui tuæ, quia morieris, & non
viues. Errege Ezexias Ienkoaren partez manatzen zitut eta abertitzen, emandezazun zure
Etxeari, zure familliari eta zure egitekoei beharden ordria, eta errekeitia, egizu zure ordeiñia
bihar hil behar duzu zuriak egindu. Errege hark,
entzun zian bezain fite Profetaren ahotik bere
herioaren berria eta mezia, Eskriturak dio, bere
begitartia paretiari itzulirik othoitz hau egutñ
ziala Ienkoari, Iauna othoi, orhitzite, neure zekuria, eta neure denbora ahal bezanbat, zure zerbitzuan eta zure beldurraren pian enplegatu dudala, zer ere zure begien aitzinian uste beinian,
zela on eder iusto, eta laudable, haren egitera
entsaiatu nizala, eta orai, othoi indazu dohaiñ,
eta gratia neure bekhatiez dolu, eta desplazer
izateko, indazu espatio, denbora, eta termaiñu
neure bekhatiez penitentia egiteko, eta ber orenian bere orationia akhabaturik bere bi begietan
behera nigarrez, bi ithurri handirik egiñ ziala

Fleuit Ezechias flectu magno. Ordian gure Ienkoa
mintzatu zela Errege hari gisa huntan, Audiui
orationem tuam, & vidi lachrimas tuas, ecce adjiciam super dies tuos, annos quindecim, & de
manu Regis Assiriorum eruam te, & Ciuitatem
istam, & protegam eam, Ezexias ene adiskidia,
enzun dut zure orationia, eta othoitza, eta ikhusi
ditut zure begietan behera ialki diren nigarrak,
sendo zira, aldi huntan emaiten drauzut bizia,
eta zure egunak luzatzen ditut hamabortz urthez, zure kontritioniaren, eta nigarren amorekatik, Asiriako Erregia, baita zure etsaia haren
eskuetarik, zu zure hiria, eta zure Erresuma oro
deliuratuko ditut eta defendatuko, mundu ororen
kontra. Neure Adiskidia, sogizu herioaz orhitziak
zenbat indar, bothere eta bertute dian, bihotzbat
beratzen du, den gogorrena hantik idokitendu
nigar, Ienkoari edekitendu bere kolera, eta
armak, eskuetarik, eta haren arestak, eta dekretak ere aumens kominatorioak kanbiatzen ditu,
luzatzen, ematzen, eta moderatzen, eduzazu
solamente herioa zure gogoan, eta zure bihotzian, hura han baduzu ber, egiñen duzu Ienkoaz
nahi, eta bahar duzun oro, Ienkoak ere bere

aldetik egiñendu zuk plazer duzuna oro, hanbateki Ienkoa, eta zu, biak bat izanen zirate, zu Ienkoarekin eta Ienkoa zurekin gratiaz lurrian, eta
zeruan gloriaz.
Ezta edireiten lege zaharrian Koraje bat bertute bat, konstantia bat, eta patientiebat Ienkoaren zerbitzaren artian haiñ handirik, ederrik,
miragarririk, eta kasi adorablerik, nola izan baita
Iob saindiaren Korija bertutia, konstantia, eta
patientia, orienteko herrian zen iaunik handiena,
lehena, edo lepenetarik bat zen Iob saindia, Ienkoaren zerbatzari handi hura, hala dio Eskritura
saindiak. Erat vir ille magnus inter omnes orientales. Ienkoak eman zian gizon hari zazpi seme,
eta hirur alaba bere emastearen ezkutzian eman
zeron oraño gure Ienkoak gizon hari zazpi mille
ardi, hirur milla Kameleon, bortz ehun idi pare,
bortz ehun asto ama, lur etxe, borda, eta bertze
onik, eta ederrik Franko, eta egunbatez ikhusi
zian bere buria goizian ohetik laudan orienten
zen iaunik handiena, eta aberatzena, eta arratzian oherakoan ikhusi zian bere buria orienten
zen gizonik miserablena, eta ezkelerik handiena,
deabruak sathan gaixtoak, Ienkoaren permisio-

nez alde orotarik Iob saindia atakatu zian, aflijitu, eta ruinatu, bena hark eduki on sathanen tentatione ororen kontre, eta iagoiti ez galdu Ienkoaren beldurra, eta haren amudioa deabruak
onsa atakatu zian, eta Iobek hobeki defendiatu,
tronpurra tronpatia gelditu zen atakatzaliak ohoria, konbata, eta biktoria galdu, eta atakatia
zenak, ohoria, konbata, eta biktoria irabazi.
Berri tristiak, eta dolorosak Iob saindiari
heldu dira bere etxian, mezubat heldu da kanpotik, eta dio Iob saindiari gisa huntan, Iauna
sabæa herritik zure etsaiak jinik armaturik, zure
bortz ehun idi pariak, eta bortz ehun astoak oro,
alxaturik elgetik eraman dituste, eta haien begirazaliak oro nitzaz berzziak elgian hillik kolpez,
eta masakraturik heda-heda diaudezu, ni ihesi
eskapaturik helduniz zuri berriaren kondatzera.
Heldu da bertze mezubat, eta dio, Iauna
Zerutik subat erorida mendian zure ardietan, eta
artzaiñen burietan behera, eta ardiak, eta
artzaigñak oro su hark berak erratzen hasirik,
bortxa eskapatu niz zuri berri haren kontatzeko.
Hirurgarren mezia heldu da eta dio, Iauna
xaldea herriko jendek zure etsaiek, jende handi-

bat, eta armada handibat, eginik Infanteria, eta
Kabaleria heldurik, xoriak luma airian bezala,
zure hirur milla Kamelonak altxaturik, herriz kanporat eraman, eta idoki dituzte, zure Kabalia, eta
azienda oro galdu da, hil da eta nik kolpe egin
dut itzurziaz zuri berri hunen erraiteko.
Laur gerren meziak dio, Iauna zure zazpi
semiak, eta hirur Alabak zure haurrak oro, seme
primiaren eta gehienaren etxian elkharrekin
bona xera egiten zirela, eta mahats-arnorik
hobenetik elkarren gratia onori beiriak beterik
edaten zirela, eta elkarrekin bere ian, edanian
plazer hartzen, eta alageratzen haize hegoa handibat, eta furiosbat eguoerdi aldetik ialkirik,
etxia, bere laur erroetarik, eta laur gonzetarik
piaz gora ezarri dizu bat batian, eta bere pian
oro etxiak erorten dela, arrabaskatu, zitizu,
herraustu, eta porrokatu, zure haurrak oro, zure
familia oro galdu da, eta peritu, haienak egin du,
aita zira haur gabe gertatu.
Berri triste hoien ondoan, Iob saindiaren gorpitza aztalian hasirik haren buru tinira draño,
ezkabia, tigña, hazteri, zakar lodibatek, hartu
zian, eta beztitu, bere gorpitza, gorotzate bate-

tan gaigñian hedaturik zagoela harrek haren
gorputzeko haragia bizirik iaten zuela, Iob saindiak ikhusi zian, eta oraño manera hartan zagoela, bere emazte propiak, milla desohore, eta
milla mesperexu, bere begien aitzinian, egin
zioen eta deabru gaixtoak Ienkoaren permisionez, alde orotarik, bere onetan, bere ohorian,
eta bere personan, arima salborik, milla iniurio,
eta milla mesprexu egin zian gizon saindu hari,
eta hark oro sofritu, eta patitu, Ienkoaren amorekatik, patientia handitan, eta patientia hark hura
errendatu, Ienkoaren, eta gizonen aitzinian
patientia ororen etsenplu, eta mirail handia.
Neure adiskidia nahi duzia iakin, nola, eta zer
gisaz Iob saindiak, mirakullu handi hek egiñ
zutian erranen derautzut, bere hiltziaz, eta bere
herioaz orhitu zen, eta herioaren herhautzaz
armaturik, bere buria garaitu zian diabrua akazatu, bere ohoriaren bere haurren, bere onen
galzia, bere emastearen mesperexioak, bere
gorpitzeko eritasunak, eta penak kuragoski eta
patientki sufritu, eta errezibitu, sobat egin zian
bere sortziari eta bere hiltziari, konsideratu zian,
nondik jiten zen, eta norat ioan behartzian, eta

ene bidiaz orhiturik, bere buriaren kontra, eta
bere etsai ororen kontra biktoria ederbat, eta
khoroa handibat irabazi zian, eta ardietsi, ene
errana, egia dela berak dio, ikhusi zianian bere
buria estatu eta postura miserable hartan, bere
begiak behera lurrerat ap-haldiorik hasi zen Ienkoari gisa huntan mintzatzen. Nudus egressus
sum de vtero matris meæ, & nudus revertar
illud, Dominus dedit, Dominus abstulit, sicut
Domino placuit, ita factum est, sit nomen Domini benedictum. Iauna badakit, billuz gorri gorria,
neure amaren sabeltik ialki nizala eta badakit
halaber hil behar dudala, eta billuz gorri gorria
lurrerat itzuliko nikala, zuk emanik nituen guziak
eta zuk botere zinduen bezala, edeki derauztatzu, zuk plazer duzun bezala eginda, dela benedikatu zure izen saindia. Adoratzen zaitut, maitatzen, eta laudatzen, eta nahi zaitut bizi naizeño,
adoratu, maitatu, eta laudatu, estut ansia neure
onen galziaz, zu bazaitut ber, aski aberats, eta
iaun handi izanen niz.
Neure adiskidia, Iob saindiaren arma hori harturik, ordu onez, IESU KRISTOREN soldadu on
bati emanden bezala, orhit zite herioaz, Memen-

to mori, eta zure orena jin dadiñian, zure arima
khoroaturik iarriko da izarrak baño gorago, Zerurik goren gorenian, eta nola egiteko orotan partikularki arimaren egitekoan luzamendiak baitira
danjeros, eta perillos gerotik gera, egunetik egunera, luzatu gabe, zure herioaz orhiturik, ene
bide hontan sar zite, egizu penitentia, onsa hiltzeko eztakizun gerta, noizpait gertatu zena bekhatore gogortu, harritu, eta obstinatu handi bati,
Surkus historiano debotak dio, gizon gaixto hark
erraiten ziela ardura, ardura, aski ziela hirur
hitzez saluatzeko, eta bere hiltzian bere hirur
hitzak erranik saluatuko zela anartean etziala
ansia trufatzen zela penitentia egitiaz, bere konfesoraz eta haren konseillu, eta abisu orotzaz,
hirur hitz hek ziren, Miserere mei Domine, Iauna
nitzaz miserikordia euzu, zer heldu zen fiñian,
Ienkoa, on bezala, baita iustu, permetitu zian,
bekhatore gogor hura, igaran ladin zubi batetan,
eta igaraiten zela zamariz zubi haren gaiñian,
urite, oraje, uhazte, eta tenpesta handibat jinik,
zubia eraman zian urak, zamalduna eta Kamaria
berekin erortian urean behera zamaldun gaixtoak erran lekhuan bere espexoan, bere hirur

hitzak, Miserere mei Domine, deabruak haren
memoria eta iuiamendia nahasirik, hirur hitz
malhurus eta triste hauk erran zituen hiltzian,
Rapiat omnia Dæmon, erran nahi baita, deabruak eraman detzala guziak eta manera hartan
giza gaixto hark bere hiltziaz orhitu faltaz aski
ordu onez, eta bere penitentiaren sobera luzatuz, bere buria miserableki galdu zian, eta damnatu.
Neure adiskidia, ustedut kapitulu uhuntan
ediren duzula, zure herioari zorduzun ohoria,
amorioa, eta orhitzia eta ustedut edirenen duzula jiten den kapitulian, haiñ bertze okasione
herioaren maitatzeko, hartakotz bide huntan
goazen aitziña.

ONSA HILTZEKO BIDIAREN

HIRUR GARREN KAPITULIA
Kapitulu huntan frogatzen da
Eskriptura Saindiaz, hanbat lege
berriaz, nola Elizako doktor saindiez,
nola onsa hiltzeko
bidia den herioaz orhitzia.
Iguzkia orienten agertzen, eta ialgiten den
bezain fite, lurrian argiada, gaüak, eta ilhunpiak
ihesi doaz, argizagiak ere, eta bertze Zeruko Izarrek, eta planetek, ala duten bere argia eta bere
klaritatea, bere naturaz, edo enpruntuz, eta
iesanez harganik, oro haren ahalkez gordatzen
dira, itzalzen, eta ezkapatzen, hark orienten goizian bere begitate ederra, bere bisturak, edermen handiak, eta leiñuriak, mundu huni agerzen
dutian pundu berian. Errana ere hala da latiñez.
Quando, Sol lucet, Luna, & Stella latent, Iguskiak
argi eugiten dianian, argizagia, eta bertze izarrak oro gorda bite, bihoaz ihesi, itzal bite.
Ber forman, eta maneran, herioaren beldurra, eta memoria zure arimaren, eta bihotzaren

barnian deño, zer ere han ahal bailizateke, konkupiszentia, Kolera, Abaritia, urgillu, Luxuria, eta
desirkude gaixto, hurak oro iguski hark, herioaren orhitziak, akazatzen ditu bere presentiaz hiltzen, eta desegiten, eta Iguski hura gure espirituan deño, nola han egonen dira bekhatiak,
dadukat, hala nola suia, eta ura, hotza, eta
beroa, xuria, eta beltza, lekubatetan, materiabaetan denborabatez inposible baita elgarrekila
egon ditian, elgar, egar ahal dezaten, hala hala
inposible dela, herioaz orhitzia eta bekhatiak
biak elgarrekila, arimabaten kanberan, bere
egoitia, eta loiamendua ediren ahal dezaten,
gratia, eta bekhatia, kontrario dira, etsai herioaz
orhoitzea da gratiaren dispositionea, herioaz ez
orhoitzea Bekhatura Ioaitea, hartarakotz herioaz
orhoitzen den Arima gratiara doa, eta herioaz
orhoitzen esten Arima, Bekhatura Doa, manera
berean nork ere baitu herioaren memoria, erran
beza gratiara Doala, eta nork ere ezpaitu herioaren memoria, erran beza Bekhatura doala. Bata
izanen da bide onean, eta Bertzea bide gaixtoan,
bide huntarik kanpoan, IESU-KRISTO Iauna, gure
Arimen salbatzalia mundu huntara jindenian,

Eliza saindiaren, bere Esposaren edertzera, eta
bere etsenplu onez, eta prediku sainduez eskolatzera, giten beha nola mintzatu den bere Ebanjelio saindian herioaz, eta ordian ikhusizo dugu,
bide hau onsa hiltzeko, herioaz orhitzia, bide
segura dela.
S. Math. Ebanjelista minzo da gisa huntan, Si
sciret pater familias qua hora fur venturus esset,
vigilaret, nec sineret perfodi domum suam, ideo
& vos estote parati, quia nescitis qua hora filius
hominis venturus est. Balaki Aita familiakobatek,
ohoiña gauaz zer orenez jin ladin, iratzaririk
egon laite presto, eta bijilant loak eliro atrapa,
eta bere etxia eliro xillatzera utzi, hartazotz ziek
ere zaudezte presto, bijilant, eta iratzarririk,
zeren ezpaitakizie, zer orenetan jinen den Gizonaren Semia.
Ezin hobeki gure Iaunak pasaje huntan abertitzen gitu eta manatzen egon giten presto gratian, bekhaturik kanpoan herioaren orena heldu
deneko, hargatik konparatzendu herioa ohoiñari,
guri erakasteko, hala nola ohoiñak bere kolpia
egiten baitu gutien uste dugunian, hala, hala
herioak ere bere kolpia egiñen diala guk gutienik

uste dugunian, edo nahi dugunian, hargatik dio,
Estote parati, zaudeste presto, eta presto egoiteko, hiltziaz orhit zitezte.
Halaber materia huntzaz beraz mintzo delarik S. Mark Ebanjelistak, edo gure Iaunak haren
mihiaz, dio ederki Videte, vigilate, & orate, nescitis enim quando tempus sit, so egizie, beilla
ziteste, kaudete bijilant, eta othoi egizie, zeren
ezpaitakizie noiz den, edo noiz izanen den denbora, hitz, guti, labur, eta on, erran nahidu gure
Iaunak, ene mezia herioa jinendela segurda
baiña noiz jinenden eztakizie mezu hark herioak
tronpa etzitzen, edo atrapa hirur gauza gomendatzen drauziet, so egitea bijilantia, eta orationia, hirur arma hek ziekila badira, nork eginendu
zier gerla, nor izanenda zien kontre, herioa izanenda flako, zien peko, eta ziek azkar, eta haren
gehien.
S. Luk Ebanjelistak ere emandu egiteko huntan bere abisu, eta konseillu ona, Vigilate itaque
omni, tempore, orantes, quæ futura sunt, &
state ante filium hominis. Denbora oroz zaudezte bijilant, eta orationetan, herioaren orenian
jinen diren malhur, desordre, eta konfusione

orori ihesi egin ahal dezazien, eta gikonaren
semia jin dadinian, zien iuiatzera edo hilik, edo
bizirik, ediren zitzen ez lo, eta iarririk, baiña zutik
bere aitziñian, eta iratzarririk.
Gure Iaunak lekhu huntan abertitzen gitu, eta
mehaxatzen herioaren beldurra, memoria, eta
orhitmena eduki dezagun oren oroz gure gogoan, eta gure bihotzian nahi bagira onsa bizirik,
onsa hil, edo nahi ezpagira, gaixtoki bizirik, gaixtoki hil manatzen gitu eta abertitzen, Vigilate
omni tempore, gauden bijilant, denbora oroz, ez
solamente gaztetarkunian, Kaharzian, udan,
Negian, Aste oroz, urthe oroz, Egun oroz, baiña
dio, Omni tempore, Denbora oroz, zeren nola
baikira denbora oroz mortal, herioak denbora
oroz baitu bothere gure hiltzeko, eta biziaren
edekiteko, hanbateki mania, eta abertimendia
dugun bezala Ienkoaren gratia oren oroz, Omni
tempore, begira dezagun eta konserua, herioaren oren oroz estatu onian, ene bidian, egurukiteko, eta haren kolpiaren alegeraki errezebitzeko.
Lekhu huntan berian gure Iaunak abertitzen
gitu egon giten presto orationetan, State ante

filium hominis, zaudezte bijilant presto prestoa
ene aitziñian ni zien aitziñian nago ikhusten
zutiet oro, zer hari zireten, eta zer egin nahi
duzien badakit, ni zien begien aitziñian ikhuzten
banunduzie bezala, zaudezte zutik gogoa eman
ezazie, begirauzie galduko zuktiet ene mezia
baita herioa, zien aldian da, heldu da, meziaren
ondoan heldu nitz, bai juiamendu partikularrian,
bai juiamendu jeneralian hilik, edo bizirik ene
eskuetara eroriko zirate, eztut ordian egiñen
gratiarik, ez miserikordiarik, iustitia handibat eta
rigorosbat eginen dut ordian, Zerua, eta lurra
desegiñen ditut, eta zien Arimak, eta zien Gorpitzak sutan eta odoletan ezarriko ditut, State ante
filium hominis, herioaz orhiturik, ene beldurra
edukazie zien bihotzetan, eta forma onian, estatu onian, gratian, bekhaturik kanpoan iguruzazie
zien azken orena.
Ioan-done Ioanes Ebanjelistak bere aldian
eztu utzi ahatzera materia saindu, hau orhitu da
bere rebelatione, eta bisione handietan bide
saindiaz huntzaz erran dianian ederki, eta sainduki, Si non vigilaueris veniam ad te tamquam
fur. Ezpalin bazite egon bijilant, eta iratzarririk,

jinen nuzu zugana, ohoinbat bezala. Gure Iaun
Apostolu, eta adeskide handi honek hitz gutiz,
anhitz errandu, intelligenti pauca adimendu
onak hitz gutiz askidu eta Arima onak ere Arimaz
denian kestione, manu gutiz aski du.
Segurda gure Iaunak bere Apostolier Misterio
handirik bere Espiritu saindiaz erakhutsi eta
rebelatu ziala, zeren bere ministre bezala haietzaz zerbitzatu nahi baitzen, bere lege sakratiaren, eta Ebanjelio saindiaren mundu orotan
barraiatzeko, eta bere hitz benedikatiaren aziaren lur orotan ereiteko mania ere emanzian eta
boteria orori, Ministerio, Ofizio, eta funktione
sakratu haren egiteko, obratzeko, eta etserzatzeko, noiz ere bere aho sakratiaz erran betzeraien, Predicate Euangelium omni creaturæ, predika ezazie ene Ebanjelioa, eta ene Erresuma,
kreatura orori, baiña segurnitz batere etzela haiñ
barna penetratu Iaunaren sekretietan, nola Ioandone Ioanes Ebanjelista, Eskriturak ere badio,
Recubuit in cœna supra pectus eius, hic est discipilus, quem Dominus valdé diligebat, bere
buria pausatu ziala Iaunaren altzoan, eta haren

bularretan golkoan, eta hura zela dizipulua, zoin
Iaunak handiski maite baitzian.
Beharda sinhetsi altzo xahu, eta bulhar golko
delikatu hartan, dizipulu maite hark ikhasi, eta
ikhusi ziala gauza ederrik, eta miragarririk,
segurnitz halaber han berian Iaunaren dizipulu
diñe hark ikhasi eta ikhusi zutiala guri orori, bidi
hontzaz, Iaunaren partez erakhusi dutian hitz
saindiak, errandudan lekhuan. Nisi vigilaueris,
veniam ad te tamquam fur, ezpazite egon iratzarririk, jinen nuzu zugana ohoinbat bezala.