Onsa hilzeko bidia - 10

ahaldian gratiarik handiena da, bere zerbutzariari herioaren, gratian igorraitia.
Neure adeskidia, neure bidiaren bazterra kasi
ikhustendut, errandut herioaz nakiana oro, zuri
da eman harzatz orhitzia, nahibazira onsa bizi,
onsa hil, eta Paradusian sarthu.

Paganoak obligatzen zitu, Eskritura Saindiak
lege zaharrian manatzen zitu, lege berrian ere
bai, Elizako Doktor Saindiak ere bai, zure miseria
propiak ere bai, IESUS zure kapitano handiaren
etsenpliak ere, bai, herioaren itxusmenaren beldurrak ere bai, herioaren edermenen amorioak
ere bai, nik ere libruto hontan zuri egiten dudan
othoitziak, bai, orok bai, errazu zuk ere bai, eta
egunian, behin zure kabinetian sarthurik, edo
goitzian, edo arratsian, edo bietan, kuruxe baten
aitzinian belharikaturik, Memento mori, orhitzite
herioaz.
Onsa hilzeko, goitzian, arratsian, zure konzientza gora, behera, onsa etsaminaturik, eta
unguraturik, Ienkoari barkhamendu ezkha zite,
zure bekhatu, falta, kulpa oroz, erran, egin, pensamendu oroz. Egizu promez Ienkoari ez egitera
faltarik haren kontre gehiago. Igarenez dolu
duzula eta desplazer duzula, eta jitekoaz, lehen
hilen zirela, eziez haren maiestatiaren kontre
bekhatu mortalbat eginen.
Ohora ezazu egunian behin, birjina ama gloriosa, IESU-KRISTEN ama, zure abokatusa handia, errozu oratione labur haur, Maria, mater gra-

tiae, Mater misericordiae, tu nos ab hoste protege, & hora mortis suscipe, Maria gratia ororen
ama, miserikordia ororen ama, ene etsaien kontre defendia nezazu eta ene orena jin dadinian,
ene arima zure eskura rezebi ezazu.
Kofesa zite ardura zure bekhatiez, eta rezebi
gorpitz saindia, sakramendu saindian, humilki,
debotki, xahuki, purki, eta digneki. Aita kofesor
honbat ediren duzunian, ez kanbia, hark iakinendu zure berri, gorpitza eridenian eztuzu kanbiatzen medikua, ez eta barbera, arima eri denian
bekhatia dela kausa, ez kanbia aita kofesora.
Meza, peredikua, Ienkoaren hitza enzun itzazu
debotki.
Andere honaren ohoretan, Skapulario saindia, Rosario saindia ohora itzazu.
Noizzik behin, kofesa zite intentione hontan,
eta rezebi ezazu gorpitz saindia, Ienkoak eman
dizazun hilze hona.
Irakoiz zian, andere honaren ohoretan enzun
ezazu meza, eta barur egin, osagarria baduzu,
errandu saindu batek, andere honaganat debot
direnak, nekez damnatzen direla; eta harganat
debot eztirenak, nekez salbatzen direla, Sicut

omnis ô Beatissima Virgo, a te auersus, & a te
despectus, necesse est vt pereat, ita omnis ad te
conuersus & à te respectus, impossibile est vt
pereat. Ama birjina sakratia, hala nola zuganik
apartatzen denak, eta zuzaz abandonatu denak,
behar baitu peritu, eta damnatu, hala hala zugana konuertitzen dena, eta zuzatz maitatu dena,
inposible da gal dadin, eta damna dadin.
Beharrak sokhorri, eta aiuta itzazu, zure
honetarik egiezu parte, hongi egiezu, amoinak
hiltzendu bekhatia, hala nola urak sua. Sicut
aqua extinguit ignem, ita elemosina extinguit
peccatum. Gutien uste dukunian zure honak oro
utzirik ioanen zira, eta eztuzu deus eramanen
zurekilà, zure obrak baizi, edo honak, edo gaixtoak, Opera illorum sequuntur illos. Obra honek
emanen drauzie hiltze hona, gaixtoek hiltze
gaixtoa, honek iagoitikoz Paradusia; gaixtoek
iagoitikoz ifernua. Obra honik egitekoz, Memento mori.
Alexandre handiak egunbatez manatu zian
Appelles pintazale famatu hura, konpazpe ederra, eta bere gortian zian maitena figura lizazon,
eta pinta bere eskuz ahalik hobekiena, eta eder-

kiena, zer egindu Appelles pintazaliak, andere
eder haren moldiaren egiten zela bere lumaz,
haren edermenek halako gizaz haren bihotza
xarmatu zuten, non bertan harzatz amuroz gertaturik, amorioak itsutu baitzian, haren luma
eskuan ikharatu, eta haren huna burian nahasi,
eta kordokatu: Alexandre Prinze jenerosak, ikhusirik gizon haren phena, eta amorio handia, pietate harzatz harturik, eman zaukon andere eder
hura emazte, eta pribatu bere buria, mundian
zian kreaturarik ederrenaz, eta maitenaz, gizon
amuroz hari plazer, eta gogara egin zekan. Plinak dio, Prinze hark bere korajiaren handitarzuna erakhusi ziala, aktione hartan hobeki eziez
biktoria handibat etsaien kontre irabazi ukhen
balu.
Neure adeskidia, Ienkoak hala plazer balu,
nahi nuke harribatez egin bi kolpu, nahi nuke
ezarri zure bihotzaren erdian, eta neurian, herioaren beldurra, eta amorioa, herioaren oritmena,
eta memoria, biak harzatz gerta gindian amuroz,
eta ezkontze saindubat eginik herioaren, eta
gure arimaren artian, ezkendezan iagoiti gure
Ienkoa ofensa mortalki, sainduki bizirik, eta sain-

duki hilik, Secula seculorum zeluko resuma eternalian, phausian, eta bakian, aingurien, eta
arima hurosen konpañian, gehiago herioaren
beldur gaberik bizi gintian.
Ienkoak benediktione saindu hori, bere gratiaz, eta bere miserikordiaz eman baleza, ene tribaillu mendriari, eta appurrari, rekonpensu handiagorik enuke desiratzen lurrian, zeren esparanza handibat bainuke zelian, ene orena, eta
zuria jin dadinian, handiagorik ardiaz gindirioila,
zoin baita loria eternala.
Neure adeskidia, konklusionia dugun eman
nik herioaz, zure, eta euskaldun ororen amorekatik egin dudan libru pobriari, beldurniz enuiatu
ere bazirela, ene sobera luze izanez, suiet triste
baten gaiñian.
Konsidera ezazu mortal zirela, eta mundu
hontarik landan, badela bertze mundubat, zointan iagoitikoz gure arimak izan behar baitu edo
Paradusian jinkoarekin huros: edo ifernian deabruareki malhuros.
Konsidera ezazu bekhatu mortalian, herioak
eman badizazu bere kolpu mortala, zuriak egin
diala. Hartan ezitzan atrapa, bide hon haur xerka

ezazu, hilziaz orhitzite, Memento mori, zaude
presto, eta bijilant, zeren ezpaitakizu eguna, ez
orena. Estote parati, vigilate, quia nescitis diem,
neque horam.
Egizu Seneka handiaren mania onsa hilzeko,
Incertum est quo te loco mors expectat, itaque
tu illam omni loco expecta. Nehork eztaki herioa
non dagoen zure aiduru, eta beha egonzite, sentinelan, zure goardian.
Egizu Karolus Magnus, alemaniako Enperadore eta Franziako Errege saindu handi hark egin
zian bezala, haren orena jin zenian mundu hontarik bertzialat partitzeko, galdo egin zeraukoten, zer debisa, edo epitafio plazer zian, haren
tonbaren gaiñian, hura hilez geroz, ezar lezaten
errapuesta eman zian, ezar dazie herioa, mors,
hura da ene gehiena, hark ni, ene koroa, ene biktoria, trionfak oro, garaitu gutu, bizian ukhen dut
haren orhitzia, eta haren beldurra, bego, ni hilez
geroz ere, haren izena nitan gaiñen, bizian edukidut bihotzian haren beldurra, ene ezurrek, eta
ene erhautsek, ene tonbak, ekhar bezate, ni
hilez geroz haren izena bere gaiñian.

Neure adeskidia, edukazu bizian, eta hilzian,
herioa zure gogoan, goizian ohetik ialkitian, errazu, agian, arratsa gabe hilenitz; haur da bide
hona, zelurat ioaiteko, haur da bide hona, onsa
hilzeko, herioaz orhitzia.
Bide saindu hontan makhur etzitan, enuia
etzitian, eta Ienkoak eman dizazun dohaiña, eta
gratia perseberatzeko, eta hon edukiteko, zeren
ezpaita moienik salba gitian, ezpadezagu persebera obra honian, erran dian bezala gure Iaunak,
Qui perseuerauerit vsque in finem hic saluus erit,
Nork ere perseberatuko baitu azken finera
drano, halakoa salbatu izanenda. Errazu Ienkoari, David Erregiak erraiten zian bezala, Domine
notam fac mihi viam in qua ambulem. jinko handia, eta miserikordiosa, mundiak, bekhatiak,
itsutu nute, eta gorthu, non nabilan eztakit, ez
zer ari nizan, zuk Iauna, othoi erakhus nezazu
zoin bidetarik ibili behardudan, eta zer egin
behar dudan, zu zira bidia, eta portalia, gida
nezazu zure bidera, zure portalian sar nadin
egun batez, ideki itzazu ene begiak, eta ene
beharriak, enzun dezadan zure botza, eta sobat
eginik lurrari, konsidera dezadan neure miseria,

eta neure herioa, eta harkatz orhiturik, neure
obrak oro, erranak, eginak, eta pensamendiak,
bertutiaren bidian, zure aiutiaren eta gratiaren
moienez, onsa regla, reji, eta goberna ditzadan,
bizi ahal nadin lurrian bekaturik egin gabe,
zutan, zureki, eta zugati, zu nitan, ni zutan, eta
zutan hilik, ene orena jin dadinian, zurekin bizi
nadin iagoitikoz zure loria eternalian. Neure
adeskidia, hara, othoi, gida, eta eraman gitzala
aitak, semiak, eta spiritu saindiak. Amen.

CREDOA EUSKARAZ
SINHESTENDUT Ienkoa aita omnipotentian,
zeliaren, eta lurraren kreazalian, eta IESU-KRISTO haren seme bakhoitzian, gure iaunian, zoin
konzebitu izan baita spiritu saindiaz, sorthu
Maria birjina ganik, sofritu Pontio Pilato iujiaren
pian, kruzifikatu, hil eta ehorzi, ieusi infernietara,
heren egunian hiletarik resuszitatu. Iganda zelurat, han dago iarririk. Ienko aita omnipotentaren
alde ezkunian, hanti jinenda iuiazera bizien eta
hilen. Sinhestendut Spiritu saindian, Eliza Saindu
Katholikan, Saindien komunionian, Bekatien
remisionian, Haragiaren resurrektionian. Bizitze
eternalian. Amen.

KONFITEORA EUSKARAZ
Konfesatzen niz Ienko aita omnipotentari, birjina Ama gloriosari, san. Mixel Arkanjeliari, Ioandone Iohane Baptistari, Ioandone Petiri, Ioandone Paule Apostolier, N. eta bertze Paradusuko

saindu, eta sainda orori, hen lekhutan, zuri,
neure aita spiritualari, zeren egiten baitut bekhatu, pensamenduz, minzatzez, eta obraz, ene faltaz, ene faltaz, ene faltaz handiz. Hartakoz othoitzendut, birjina Ama gloriosa, San Mixel Arxanjelia, Ioandone Iohane Baptista, Ioandone Petiri,
Ioandone Paule apostoliak, N. Bertze Paradusuko
saindu saindiak, hen lekhutan zu neure aita spirituala, othoi egin dezazien enegati gure Ienkoa.
Amen.

IENKOAREN MANU SANDIAK
EUSKARAZ
1. Ienkobat adorezat, eta maita osoki.
2. Haren izena eztezala iura, ez bertze gauzarik banoki.
3. Igandiak begira itzak, ene Ienkoa zetbutza
debotki.
4. Aita, eta ama ohora itzak, bizi izan luzezki.
5. Gizon hilzale, ezitz izanen obraz, ez borondatez.
6. Luxurios ezitz izanen gorpitzez, ez konsentimentuz.

7. Bertzeren hona eztuk eramanen, ez edukiren ore iakinareki.
8. Falsu testimoniorik eztuk erranen, ez gezurrik hareki.
9. Haragiaren obra eztezala desira ezkonzez
baizi.
10. Bertzeren honak eztitzala desira edukiteko iniustoki.

ELIZAREN MANIAK
1. Igande eta besta manatiez enzun ekak
meza debotki.
2. Ore bekhatiak konfesa itzak, aumens urthian behin xahuki.
3. Ore kreazalia rezebi ezak bazkhoz aumens
hunbleki.
4. Bestak santifika itzak manatu direnak
fidelki.
5. Kuarta denborak, bijiliak, barur egin itzak
eta Garazuma osoki.
6. Ostiralian haragi eztezala ian, ez irakoitzian.
7. Denbora defendietan eztazala ezkonzerik
egin, eta dexema primiziñak bakhitzak iustoki.

Pater nostera,
eta Abe Maria euskaraz
Gure aita zelietan zirena, santifikatu dela
zure izena, jinbedi zure resuma, egin bedi zure

borondatia, zelian bezala lurrian, eman izaguzu
egunorozko ogia. Barkha itzaguzu gure bekhatiak, hala nola guk barkhatzen baitugu gure etshaier; ezkizatzula utzi tentatiotan erortera, baina
begira gitzazu gaitz oratarik. Amen.
Salutatzen zutut Maria gratiaz bethia, Iauna
duzu zureki, Benedikatu zira ezmate ororen gaiñian, eta benedikatu duzu zure sabeleko frutia
IESUS.
Santa Maria Ienkoaren ama othoi egin ezazu
gugati, orai, eta hilzeko orenian, Amen.

AMA BIRJINA GLORIOSAREN
LETHARIÑAK, LATINEZ
KYRIE eleyson, Christé eleyson.
Kyrie eleyson.
Christe audi nos.
Christe exaudi nos.
Pater de Caelis Deus miserere nobis.
Fili Redemptor mundi Deus miser,
Spiritus Sante Deus, miserere nobis.
Sancta Trinitas vnus Deus, miserere.
Sancta Maria, ora pro nobis.
Sancta Dei genitrix, ora pro nobis.
Sancta Virgo Virginum. ora pro nobis.
Mater Christi, ora pro nobis.
Mater divinae gratiae, ora pro nobis.
Mater purissima, ora pro nobis.
Mater Castissima, ora pro nobis.
Mater inuiolata, ora pro nobis.
Mater Intemerata, ora pro nobis.
Mater Amabilis, ora pro nobis.
Mater Admirabilis, ora pro nobis.
Mater Creatoris, ora pro nobis.

Mater Saluatoris, ora pro nobis.
Virgo prudentissima, ora pro nobis.
Virgo Veneranda, ora pro nobis.
Virgo praedicanda, ora pro nobis.
Virgo Potens, ora pro nobis.
Virgo Clemens, ora pro nobis.
Virgo Fidelis, ora pro nobis.
Speculum Iustitiae, ora pro nobis.
Sedes sapientiae, ora pro nobis.
Causa nostrae letitiae, ora pro nobis.
Vas Spirituale, ora pro nobis.
Vas Honorabile, ora pro nobis.
Vas Insigne deuotionis, ora pro nob.
Rosa Mystica, ora pro nobis.
Turris Dauidica, ora pro nobis.
Turris Eburnea, ora pro nobis.
Domus Aurea, ora pro nobis.
Faederis Arca, ora pro nobis.
Ianua Caeli, ora pro nobis.
Stella matutina, ora pro nobis.
Salus Infirmorum, ora pro nobis.
Reffugium Peccatorum, ora pro nobis.
Consolatrix afflictorum, ora pro nobis.
Auxilium Christianorum, ora pro n.

Regina Angelorum, ora pro nobis.
Regina Patriarcharum, ora pro nobis.
Regina Prophetarum, ora pro nobis.
Regina Apostolorum, ora pro nobis.
Regina Martyrum, ora pro nobis.
Regina Confessorum, ora pro nobis.
Regina Virginum, ora pro nobis.
Regina Sanctorum omnium, ora pro.
Agnus Dei qui tollis peccata mundi
Parce nobis Domine.
Agnus Dei qui tollis peccata mundi,
Exaudi nos Domine.
Agnus Dei qui tollis peccata mundi,
Miserere nobis.
Ora pro nobis sancta Dei genitrix,
Vt digni efficiamur promissionibus Christi.

OREMVS
Protege Domine famulos tuos subcidijs pacis,
& Beatae Mariae semper Virginis Patrocinijs confidentes à cunctis hostibus redde securos. Per
Christum Dominum nostrum. Amen.

AUTHORARI
MOSDE Tartas Erretora
Zure izena dua gora
Lan honen egitiaz:
Zirela benedikatu
Zeren baitzira minzatu
Onsa hilze bidiaz.
Ala zu onsa minzatu
Ala zuk onsa markatu
Zeluratzo bidia
Nahin zure xaritatez
Batbedera bot honbatez
Harat dadin abia,
Egias bide ederrena
Duzu eta xuxenena
Debotki bizitzia,
Hartan iarraikiten dena
Eta iunto dagena
Duzu onsa hilzia.
Gitian bai gogo honez
Esker hanits libru honez
Emaitera lehia

Arueko Erretorari
Eman baitu herriari
Saluatzeko bidia.
Uskalduna alageradi
Libru hontan ariadi
Irakurtzen debotki
Zer sinhilsi, zer obratu
Zer beharduia galdatu
Heben dutuk osoki.
P. DARHETZ,
Parlamentian Adbokatu,
eta Barkoitzeko Iujia

AUTORARI
EUSKAL herria, TARTAS,
Lauda doktor handia,
Euskaldun orok harzatz
Dugu libru hautia
Sainduki bizitzeko,
Hark doktrina saindia,
Zelurat ioaiteko
Emaitendu bizia.
IUAN DE BAGUARIE Camblonque,
eta Susmioko Erretora
Irakurtu dut onsa hilzeko bidia intitulatuden
libria, eta Arueko Iaun Erretoraz konposatu izan
dena; Debotda deseiña, azkar borogiak, relebatu
phensamendiak, exzellent thermañiak, Eta
librian orotan eztu deusere ezinago Kristi, eta
ezinago Katholik eztenik. Maulion Maiatzaren
zortzi gerrenian 1666.
BONNECASE, Maleoko erretora