On egiñaren obaria - 04
naiko bero zegoelarik ere, bostak jiratsurako denak
urratu zituen.
Lotsaz gorritua ere zijoen mutilla, San Joan goizean utzi zuen, zoi ta txillarrez egiñiko lo-toki tzirtzil
artara iristean. Baba-lapiko kirten bikutza irakiñaz gargar, kiskal usaia emanaz zegoen. Gatzemaille arduragea pago itzalean kukirio, ta Joxe-Prantxiskoren itzuleraz luze iritzia noski...
–Noizpaitean eldu zera orraitiok ere... Pesta luzeak
zenituen...
–Niri ez baiñan, oba uan eltzeari kontu artu...
Babak kiskaltzen dauzkak biurri orrek...
–Bai zera; babak urik aski badute. Eltzearen gainkedarrak arrotzen duen kiskal usaiaz kezkatu zera
noski...
–Martxelo nundik nora duk?
–Ijarapeko lantegian dabil. Txondarrari sua oker
dijoakiola-ta, bete-berritzen dabiltza. –Paxkoal ere
bai?
–Bai noski...
–Bitartean eltzeari kontu artuko ziotzat eta ua bixkoa-bixkor Martxelogana. Esan akiok, emen nagoela,
ta mesedez etorri dedilla apur batean. Aopean esan
gero... Ez dezatela beste iñork entzun.
Aizkorak, soin-arropa ta oiñetakoek pardeltzea
baiño etzuen egin mutil lotsa gorrituak, aalik eta
nagusi-ordea zetorkioneraiño. Oni, artu zuen asmoan
berria eman, eta egin zuenagaitik barkatzeko arrendu
baiño etzeukan, eta orixen soilki egin ere. Itz gutxitan,
itz-jario barik, baiñan gizonki. Ain zuzen, leen ainbat
adiskide izango ziren aurreruntzean ere.
Egon ordu ere ez zitzaion-da, abian bat-bateko
itzulera artu zuen zabaletarrak. Lantegi aietan egindako lanen obaririk ezak samindua noski, baiñan berrian
irabazteak ori estaliko ziotzan-da, luzatzera dena aaztuko zen. Lau illabeteetan jan zituen eraskariek ere,
zerbait baziren...
Buru auste auek gora-beera berekix jardurio, ta
bestekoz, Maiztegiko aizeak idurimen, bidealdi gogaikarri ura egin zuenik konturatzeke, ta Korta-arbela,
bat-bateko aldatz illa ustekabean gaillendurik, Kalpartegiko kukullura iritxi zen illun-arirako. Emendik begipean zeukan, egunaren buruan gogoetaz eta orpoz,
ainbat jira-bira egiñaz gero, gabean atseden artuko
zuen Zabaletako teillape aseroa...
VII
SENDAKETA ARRIGARRIA
Uzta erdiz-erdi zijoan. Egunaren erroan bero ittogarria egin ondoren, mendi goietara lanbroxka izpi
narratsa jetxiaz zetorren illuntzerako.
Eta illuna ari-arian zelarik, eta tarte urri onetzaz
baliaturik, Martolo, zeraindar artzaiña, beste egunetan gisa, Saluita-ko kukulluan bere artaldea sarobira
bildu ondoren, esne bilketan ziardun.
Udarako bizitoki zitzaion etxola pizerra oin-bitara
zuenez, bertan sarrerako atearen saietsera, kataian
loturik zeukan zakur salataria, bat-bateko zaunka
estuan asi zen.
Arriz itxia zuenezko eskorta barrendik burua altxata, ordu antan nor zitekean susmoz jarri zenerako,
ongi erroturiko gazte luzeka bat, zerbait galdu bailitzaikion gisa, bazter bietara begira, gaiñik-gain zeartatzen zen bidexka medarrean barrena, ber-bertara
urbilduaz zetorkion.
Gerturatuaz gero konturatu zen zerbait bilduaz
zebillenezkoa, ta alaxen zebillen izan ere. Eskuetan
karraskillu ezpal batzuek zekarkian eta lepa-ondoan
zinzilik larru-zorroa, bertan belar batzuek ezpaiñetaraiño batetzen zutelarik. Alaere, bazitekean belarren
azpian zerbait astun izatea, sorbaldarekin indar egiten
zuen tankeraz beiñepein, zerbait pixua zekarrena
nabaritzen zitzaion.
–Kaixo!... Onek, ukal-ondoak arresi gaiñera
boteaz-. Esne askotxo biltzen aldegu edo?...
–Gauz aundirik biltzeko ez gaude egun aukerakoetan...
–Oraintxen-ba... Aizken jeetxialdi auek izan oi dire
ugarienak.
–Bai jatena balego. Legorte onekin, goseak ere
dabilkigu... Oraintxen ez daukate erro mokoetako zizkua baiño.
–Daukatena koipetsua ordea...
–Ala bearko... Aste au ezkero jeeixteari utzi egin
bearko...
–Bai, emen ez dago agortzen ez den iturririk...
–Antzutu sasoia ez alda... ?
–Santiagotan gaude-ta, onezkero ez dago lotsik.
Berriro umetuko badira ere...
–Zer zabiltza, perretxiku ondoren edo...?
–Ez, ez. Perretxikutan ez naiz amorratua... Sendakillu belar batzuek billatzen ote ditudan irten naiz.
–Sasoi txarrean zatoz amets orrekin. Euririk ez
onekin, bazter guziak txigortuak dauzka-ta...
–Ez zazula pentsa... Lepaka aundiaren bearrik ere
ez nuen-da, eskuka batzuek jaso ditut.
–Aurren artzea ere bada baiñan... Enplasterorenbat etzaitugu bada izango?
–Ez gizona...! Iñoiz ortan ere jardun izan gera baiñan, ez naiz orrenbesteraiño.
–Litekeana da baiñan, mintzairaz dirudizunez,
urrutikoa etzera noski...
–Etzabiltza oker. Emen, Peatza-miñetan nabil
lanean.
–Nik ere or dabilkit-ba semea... Ezagutuko dezu
noski... Tomax Gaztelu...?
Etzuten luzeegi artu elkarrizketa gizaseme biek.
Meamutillak illuntzerako Peatzaruntz urbildu nai zuelako noski. Izan ere toki aiek ez-ezagun zitzaikion, ta
batez ere jeiskerako bidexka maldar aiek, goruzkoan
ikusirik, bazekien meatz ondoren zebiltzala irikiakedo, or-emen luebaiak zirela, ta auek illunetan oiñezkoen arrisku bide.
Agian beste ar batek ere zulatzen zuen barnean
baso maldarrak beera zijoen gazte arrotza. Aletik opilla, uste izan zuen berekix, baiñan uste okerra. Bere
baitan jaioa egin ondoren, irizpideetan bat etzetozen
ondoriak.
Ain zuzen, Peatza-miñetako lur-zulo illun aietan,
izurri gisa, gaitz itxaaskor batek kutsutuak ziren meamutillak. Eskuko beaz tarteetan agertu, ta gerora gorputz osoan zabalduaz lanerako ezean gelditzen zirelarik.
Atza-miña zen gaitz berri ura. Aurrena alexka xeak
irtetzen zitzaizkien, ordu batzuetara ur-bildu biurtuaz,
eta gesala zeriela azkure-miñaz gelditu soin gaixotua,
ta batez ere gabean etzatean. Baziren gau osoak
begirikk bildu barik zirautenak.
Odoletiko naasteria zela uste izan zuen aurrena.
Garaiz konturatu zen ordea, azalekoa bakarrik izan
zitekeala, ta ontarako sendagaia sortu asmoetan irten
zen, lan orduak amaitzean, Saluita-ko aitzetara. Osagarri berrian billa.
Zorionean azaldu zen aitaturiko enplastero edo
zenezkoa. Edozein bezelaxen lur-zulo aietara lanera
etorria, ta leenen egunetik besteen gisa burdinkokillaz, atxurraz edo burdinagaz arriki astunak askatzen
burrukan, ogi-bide baten billa etorria zelarik, egunaren lan-ordu etsiak alaxen zeramazkien.
Alaz guziz, nagi kutsurik etzuen-da, lan ordu
luzeak loi tartean igaroaz gero, gaixo eroriek bere
ardurapean artu zituen gaitza nabarmendu zitzaienetik.
Etzuten izan ere osasungarri, lur azpiko lantegi
ura. Birikak aize-berriztu ordez, meatz-arri naasiko
gesal, edo-ta lipu kiratsa baiño ez bai zuten jasotzen,
eta gaitzaren iturburu au zitekeala iduriturik, aurrena
odolak garbitu aal izateko karraskillu atalka batzuez
egositako ura edatera jarri zituen. Gerorago, berak
bakarrik ezagutzen zituen belaregosi opilduekin loturak jartzen ziotzen miñak elduriko alderdietan.
Alaere, egindako guzia etzen aski izan gaitza menderatzeko, edo-ta, elbarri aiek bixkortzeko, onetxengaitik, illunabar artan ere berekixako susmoz asmatua
zuen zerbaitegaitik egin zuen bakarkako ibillaldia.
Onako au zaraman bere baitan: «Arriak dakarrena
arriak eramango». Eta erro ontatik egingo zituen
asmakeri guziak, eta satorraren antzo lur azpian ibilli
zen mutilla orretxek eraman zuen Saluita-ko aitzera.
Berak uste zituen arkozkor karetsuek topatuko zituen
usteak.
Ain zuzen, larunbata zen, eta aparitako sasoi betebetean noski Maiztegi-ko lo-toki aietara iritxi zenera-
ko. Esan ziteken bere zai zeudela, oso urrutiko izanik,
etxeratzeke gelditu ziren bakarrak. Egoardian geixkoan-edo gelditu zitzaikien baba-txikia piper-autsez ongi
gorritu ta mindua zeukaten meakin aiek lotaratze
aurreko otordurako, ta iñor gutxi zirelako-edo, txurruta bana ardo astearen bukaera bezela.
Biaramon goizari eldu bearrik etzutelarik ere,
nekatuak izaki-ta, garaiz oeratu ziren, menditik jetxi
berri zen gaztea, ta onek egitekoaren itxaroz zeuden
bakar batzuek ezik.
Kare-arriek surtan gurituek afalosterako, ta eltze
aundia bete ur irakiña illunabarrean bildu zituen belar
aietatik batzuek apatzera bota, aldian-aldian oni arrikozkor guritua, atza-miñak arturiko alderdiei lurrindu
luzeak artuerazi ziotzen elbarritu aieri, bana-banaka
sukaldetik urbil zen gela izkutura eramanaz. Legortuaz, arri-gesalkiz asmatu berri zuen auts arre-gorria,
ore-bigunkiz naasian, soin guzian igurtziz arturik itxatsia utzi ziotzen. Au ezegin etzedin eunkizko zapi
xirrinda medarrez loturak egin. Eta abian lotarazi
zituen mutil elbarriek, beste lankidekoek kutsutu ez
zitezen ortarako itxirik zeukaten, aitaturiko gelatxo
illun artan bertan.
Ogi-mami uts zirudien mutillak. Argia, bera bezela, ta nola nai ere lan auetarako berekisako artezia
zekarrena. Susmur auek bete-betean zabalduaz zijoazen aizearen gisan, eta batik-bat lankideko meakiñengandik. Bakoitzak beren poz eta esker ona ere azaltzen ziotzen. Orrezaz beste edozer lanetarako egokia.
Gorputzez ez luzeegi, ez motz ere, bularrartez sendo
ta zaintsua. Soiñaren neurrietarako indar askoko mutilla zen. Aurpegiz biribilla, bekokia zabal irtena, sudur
zapala, ta okotza lepoondoak jaten ziotzan oietakoa.
Begiratu zorrotzekoa, ille bizar beltz ugariek, edozeiñi
itzal egingo ziotzana... Alaere, bide batez itz-jario
xamurrekoa zen, lagun arteko, ta apal utsa iñor
bazen.
Aitaturiko guziek eta oro geiago zituen gizasemea,
Joxamingo arriandarraren semea zen... Ogeitaka
urteak leenago Zabaletan kabia artuaz, leenen landareetako sabelkide aietan bat. Ain zuzen ere, JoxePrantxisko ausarta...
Aitaren ezpaletikoa zen oso-osoan. Langillea,
apala, ta iñori on egitekoa. Illuntze artan ere, onexengaitik gelditua zen etxeratu zezakena. Gaitzak joak
zeuden lantegiko adiskide aiexengaitik.
Alaere etzen nasai oeratu mutil amesbera, ta argitu arteraiñoko orduen buruan, etzuen lokamux bat
baiño egin, eta bera ametsetan purrukatzen. Apika,
gaixoekiko asmakizun berriek kezka ematen, edo-ta,
biaramon goizerako asmatua zeukan joerak, lo-kulixka ariña bat-batean itotzen. Zorrotza iñolaz Joxe-Prantxiskok zulaka zeukana. Batik-bat, burutamen naastu
aiek, eta lo-betean zeuden meakiñen lelo zurrunka
sorgarriak, arkakusu eztenaren zulatua ba litzakean,
gilikor ziraun mutillaren gorputz minkorra.
Etzuen egunan sentiera ustegabean nabaritu.
Nekez bederen eldu zen, eta lo-tokiko leiatilla burua
leenen argi txintak laztandu zuenerako oiñen gaiñean
zebillen mutilla. Aurpegia garbitu, bizarra kendu, ta
arropa garbiek soiñean jantziaz batera, onezik ziren
lankide aiek lotan zeuden gelatxo medarrera urbildu
zen. Beste gabetan ez bezela, zurrunka bete-betean
aiek ostera. Auen patxadazko loa ezaguturik, pozez
gaiñeztua, baiñan txistik aitatzeke, zeudenetan
utziaz, egoarte osorako amets zebillen bere bidea artu
zuen.
Igandero bezela Aztiriko Baselizatxoan Meza
entzutea egokiago zetorkion arren, barne-bultza
estuak ere bere legeak izaki, Maiztegi-etxeberri-ko
nexkekin Mutillo-ko San Pedrora joan aal izatea askozaz giligarriago zitzaion. Izan ere, gaizberrituen arduraz etxeratu barik zen mutillarentzat, noiz aukera egokiagorik, maite-miñetan murgildua zegoen Mari-Pantxikeren gonapean ibiltzeko...?
Beraz, ezin zezakean aukera ura galdu. Urte bi joanak elkar ezagutu zirela, ta amar illabete osorik ez,
bien maitasunak bateratuaz, elkarri itzak baieztu ziotzenetik.
Agorreko Andre-Maritan ain zuzen. Gogoangarri
noski Lierniko festa egun ura neska-mutil maite-minduentzat. Biotz-ondo gordeeneko pilpirak, bat- besteekana ixilpeko barik azaleratu zituzten-da.
Geroztik, Mari-Pantxikeren saiets bat bederik
eskuratua zeukan Zabaletako mutil argiak, eta udazkena urrutien, oso-osoan bereganatze itxaropen
itxuarekin asero zebillela zirudin.
Alaere Joxe-Prantxiskok etzuen luzeegi artu nai
izan Meza-jira. Bidean txitxi-potxoki larregi narrastu
barik, egun sentieran lo-zurrunkaz geldituak ere gogoan zituden-da. Zortzitaerdiek zerbait gora-beera,
Maiztegiko meakiñen lo-gela bildu artara iritxi zenean.
Goiz-sentieran lotan utzi zituen lan-kide aiek irtenak
ordurako. Etzinleku gaiñean mordo-mordo, izardi
usaia boteaz zirauten estalgarrien azpitik urruti barik,
baratzuri salda artuaz badurra austen ziarduen.
–Etzaudete txori, motelak luzaroan etziñak egoteko...-Joxe-Prantxiskok bertaratzean-. Itxuraz lo egin
dezute edo...?
–Aste osoan ezdiagu bart gabean aiñako atsedenik izan. –Denak batean erantzunaz–. Zer deabrukeri
egin igukan atzoko ortan...?
Etzuen deabrukeririk egin noski Joxe-Pratxiskok
aurreko illuntzean. Bere baitan sortuak asmakeri
guziak, eta uste zuenez, burutamen aiek bide, gaitzari zaiñak ebaki ziotzan seguroxean...
Bederatzi arroba astun izango zen Mateo zeraindarra zegoen gaitzak geienbat kutsutua, ta Joxe-Prantxisko kezkatiak, aurrena oni begiratu ziotzan. Eskuko
beatz tarteetan, eta abian soin guzian. Eta ontan batbanaka osterontzekoei.
Zirudienez, nai izan zuenari aurren artu ziotzan,
erabillitako osagaiak adierazten zuenez. Aurreko egunetatik ur-gesal txirrioz zituzten aztalak legortu
zitzaizkien, eta azkure-miñak utzi. Zer seiñale zuzenagorik...?
Arteraiñoko asmakizunak onekin autsiko agian,
eta bereala leengo gauz bera egitera jarri zen, batikbat azal-ugentuaz, onekin erabat itxutua zen-da.
Bazkal-aurrea ontan eramanik, Zabaletan otordurako bildu zirenerako aita-amen ondoan zegoen ain
zuzen...
VIII
SORGIÑAK
Gau-txorien errezkadako kirika estuek iratzarri
zuten zorigaiztoko gau illun artan. Iratzarri edo... loondore pixua, ta ilunbe izugarri ura bide, nun zegoen
ezean lo-zorroan zirauan. Lo-zorroz, eta bildur ikaraz.
Artillezko jaka ipurpean zuelarik, bidexka attalaren murkoan arrikonkor otzaren gaiñean exeria, pagotartakadi tantaitsuen itzala aski ezik, bee-zokoetatik
pixkana pixkana arrotuaz zijoen erlaiño nagiak oro
estalia, ilunbe itxu biurtu bai zen basaarte soil ura.
Joxe-Prantxisko, izardi-larri ta ortz-karraska sentituez;
«sorgiñak narabiltek» bere baitan egiztatuaz.
Pauso batzuek ara-ona egin zituen, dena illun
zitzaion, dena ixil... Alboetako saats-ondo biurki, astigar eta korosti mordolloen erroetatik noizetik-noizera
erortzen ziren ttanttako urri, edo-ta gabaren buruan
armiarma txaltariñak egin, eta laiño landerrak ezarririko lausoz bustitako sareak egaletara zeuzkaten eraskin ari-albaiñuek urratzean, aurpegian ematen ziotzen
ukutu ezkoak ezik etzuen sentitzen.
Alaere, bular gaiñera arrotuaz zetorkion biotz-tankako neurtua gerozaz barego zijoakion. Oneratzen
zijoen noski...
Izan ere begi-itxian ezagun zituen oin-bide aietan
gertatua ez zitzaion egundo pasa Joxe-Prantxisko zuurrari. Leenak-leen, irugarren gaba errezkadan zeraman basa-bide medar aiek barrena gau-oskarbiaren
erraiñu aulaz baliatzen zelarik.
Ain zuzen, Ataungo Lauzti-errekarako eskea egin
ziotzen. Errotatxoko etxekoandre gaztea aurgintza
estuak iregia, etsipena emana zegoela-ta. Au zen gau
luzeen buruan gora-beerako ibilli aien zera.
Peatza-miñetan egin zituen sendatze arrigarriek ,
bide, oillalurretik kanpora barra-barra zebillen mutillaren sona. Batik-bat albo-errietako meakiñegandik
zabaldu zen noski. Alakok berna ezurra autsi zuela,
bestelakok aizkoraz orpoa ebaki, norbait gerrietako
miñaz, edo-ta agiñekoekin, aldiro zuen albiste berriren bat. Nola nai ere, edozerri eltzeko gai izaki, ta eguneroko lan orduek mendipeko lizundietan osatu ondoren, sarritan ara-ona dei, gabari eldu bearra oi zuen,
sarri askotan begi-itxi bat egiteke gelditurik. Eta guztiguztia esker alderako. Ez bai zuen eskupekorik artzeko azalik.
Santu guzien biaramona zen ain zuzen. Lan
orduak lur azpian burrukan igaroak, apari-Legea eginda etzatera zijoela bete-betean iritxi zitzaion albistaria. Aitaturiko emakumean anaia zen. Sasoi sasoiko
mutilla.
Onek zekarkion berria jakitean, burutik oiñetara
dardari-larria somatu zuen Joxe-Prantxiskok. Lan oietan oitu gabea zegoelako zen noski.
Bear bada eman ziotzen abegi onagatik zerbait
aizatu zitekean mutilla, baiñan biozpera utsa zenez,
itzetik ortzera baieztu zuen albistaria, ta abian mutil
biek orpoz-orpo irten, gaberdiraiñoan illargia lagun
zutelarik. Ordurakoxe, bidazti ariñak Errotatxon zeuden.
Illargi erdikia, Aitxu burutik Lauzti-aranari azken
laztandua eten eziñez, mendi gibelera izkutatuaz zijoen. Bide batez, etxeperaiñoko osiñaren aparretan
urre-erraiñua galduaz. Ur-putzu sakonari eutsiaz
zirauan arresi lodia untzak artua. Onen oiñean, bi-iru
makal-ondo luze ta lirain, gandor kukulluak kasi zerupean begipetik galtzen zirelarik. Auen orri more-orixkak zaartzearen pixuz edo, aldian bat-bi lurrera zetozen. Dena ixiltasun illa ordu astun aietan... Errotaarrien tankako leloa, urjaustearen bat-bateko zirrara...
Azkenik, Joxe-Leon errotari zaarrak berak ere aopean
eman ziotzan ongietorria.
–Irauten aaldu? –Galdegin Joxe-Prantxiskok.
–Orixen-ba osta-osta, iraun... Jainkoak nai duena
ikusteko gaude!...
Errotatxo... Izenak diotzan bezelaxen teillape bildu
ta apala... Sarreran bertan, an zebiltzan arri zapal biribilduek jira-biraz, auzotik edo erri barrendik zeramazkiten arto gariek irinduaz. Goi beeak armiarma sarez,
oro lausoz txurituek. Alez beteriko zorroek alderdi
batera tolestuak zeuden, irinduek ostera bat-banaka
tente jarriak. Barrunbe bertatik, arri landuzko mailla
batzuek igoaz bizitoki pizerra, bertan iru belaunaldi
zirelarik, Kaxinto, seme ezkondua, Xebera, onen ama,
ta aurmiñetan zegoenaren amagiarreba. Mari Batixte
zen oeratua zegoena, iru seme-alaben ama ain zuzen.
Galtzadunak ziren errotari ezpaletikoek, ezkontzaz
aldatuak emakumezkoek noski.
Joxe-Prantxisko, abian gaixoakana eraman zuten,
onek oe-buruan ama-semeak zeuzkan, eta auekin gau
guzian andremaista ibil-zebillen atso bizartsua. Arrotza urreratu zenean, Kaxinto irten zitzaion, eta gertakizunen berri eman oso-osoan.
Gela barnera sartu zenetik, Joxe-Prantxiskok
etzion begirik aldendu gaixoari. Au, erabat auldua, lertua zegoen errukarria. Il-ariko zirudin.
Abian, burutik oiñetara begiratu ziotzan Joxe-Prantxiskok. Arnasan, biotz-pilpiran, begietan... Denentzat
zegoen naiko pentsakizun...
Berealaxen, onek Kaxintori begi-kiñua egiñaz, galtzadun biek gelatik irten ziren.
–Zer iduritzen zaizu? –Galde ziotzan etxekoak
armaillaxkak jeisterakoan.
–Erabat eroria dago, eta erotzen. Oraindik gaitz
erdi, zorne-kutsurik ez datorkio nere ustean, baiñan
aurrak illa dirudi, ta ori kendu ezean ordu gutxirako
dagoela iruditzen zait.
–Beraz, egia derizkizu sendalariak esana?
–Noski, ontan ez dut zalantzik, gaiñerontzean...
ikusi bearrekoa litzake. Iduritzen zaizu alegia... aragiberritua balitz eginkaiak bota zezazkeala? Izatekotan
ere, biurritua, korapildua, bearko leuka izan, eta ez
itxia.
–Eta, zerbait aal dezakezu?
–Ni ez nauzu Jainkoa, baiñan nere idurimenak, eta
esku auek bereak ditudan ezkero, ta zuen baimena;
egin nezakeneraiño aleginduko nintzake.
Ebakuntzarik, urraketarik, ezagutzen ez zelarik,
nola-ala erraietan zuzendu bearra zeukan baldin aurilla kentzezkero, ta oiñazeak sor zeikion bearrezko
zain-loturak egiñaz, buruz asi zen lanean.
Eta ain zuzen, ez zen ustel gertatu Joxe-Prantxiskoren ustea. Onek aurki igarri ziotzan aurzorroa eragiberritua ez baiñan, aurra emen korapildua zuela, ta
aurrari bere-berean eutsiaz, gaixoaren zain zeudenen
esku indarrez baliaturik, eta Batixten soiñari jira-birak
eman eraziaz zuzendu, ta onek zertxo inder egiñaz
batean begi-itxi baterako aur-illa eskuetan zeukaten.
Asmakizun arrigarria! Arteraiñoan iñork egin
etzuena, Joxe-Prantxiskoren baitan jaio zen.
Zorne-kutsu arrisku ikaragarria zeukan-da, bere
burutazko zerak egiñik, eta berriro gabean itzuliko
zela itz emana lentxoago utzi zuen bide berean jarri
zen egunsentirako Peatza-miñetara iritxiko zen ustetan. Eta amets ura bete zuen.
Eguneko lan orduek lur-zulo illun aietan, zuur lan
egiñaz igaro zituen, arria bera bezin gogorra izaki,
gauetan ibillia zenik ez ziotzen iñortxok igarri. Alabeiñik, bazkal ostean lokamuxa egin aal izan zuen, eta
gabean Errotatxora berriro. Orrela, birritan... Irutan...
Egunak zijoazen kurpillera, Mari Batixte osasun
bideratzen zijoen. Arriskutik irtena noski mutillaren
begietarako, ta bide batez, onek txoratua zirauen
Errotatxoko sendi osoaren gisara. Euren eremuen
erdia ordaiñez eskatu izan bazizkaten ere, ez ziotzen
ukatuko seguroxean, baiñan Joxe-Prantxisko onberak,
erregu guztiengatik, ez ziotzen txanpon bakar bat ere
artu nai izan, bakar-bakarrik esker ona, ta aoa bete
jaki aski zitzaion, ta ondorengo, larunbat gabean
berriro itzuliko zela agindurik, irugarren gabean, beste
bietan duin illunetan, bere lantegirako bidean jarri zen
bidazti xotilla.
Gau-giro atsegiña zegoen Azarorako. Zeru oskarbia izarren dizdiraz, eta laiño antzu moltsoka batzuek
osteroz, argi-nabar zegoen. Errotatxoko barrunbe
epeletiko irteerak ozkirria sartu ziolarik, gerozaz biziago zijoakion odola zaiñetan. Bide batez, igoaz zijoaneraiño, gau-giroa bera ere epelduaz zijoen. Lauzti-iturrieta burura igo zenerako egoaize epelaren igurtzi
ariña sentitu zezakean, eta illargia urrinduaz zijoen
arabera, aizexka areak beeko zokoetara kiribildurik
zeukan erlaiño nagia altxatuaz artu zuela ikusi. Arrotuaz, arrotuaz, oiñezkoari aurren arturik Aitxu gaiñean
korapiltzeraiño.
Ez zitzaion erosoegi izan Joxe-Prantxiskori azalbide aietan gora irtetzea, pagadi itxuaren biotzean zijoelarik, eta arre-orixka orritza ugaria arakietatik erori
gabe zegoelako, aski zen itxasperatzen zijoen illartargi aaula itotzeko, ta gaindiko laiño estalki itxia mendixkari itxaastearekin, geiegizko itxumena artu zuen
ingurumariak. Txotxa begietan ez zukean ikusiko.
Artean ez zitzaion beranduegi, gabak tokia zeukan-da. Bestetik, Ojaola-zabala arteraiñoan bide garbirik ez zegoelako, ta gainbeerakoa arriskugarri zuela
gogoraturik, edo-ta, laiño estalgi astuna aitu zezakean
itxaroz, pitin batean gelditu egin zen beiñepein. Gelditu, ta bide ertzean zegoen arbel-arri otzaren gaiñean
exeri.
Esan bezela irugarren gaba errezkadan basa-bide
aietan zijoela, ta bazkal ondorengo lokamuxa ezik,
begirik bildu gabe noski, ta lur-zulo lizundi aietan
lanean jarraitu zuen arren, azkenerako erori, nekeak
menderatu egin zuen, eta ain zuzen, gizarajoa loak
artu.
Nola nai ere etzuen loaldi luzegirik egingo, baiñan
bat-bateko iratzartzearekin erabat estutu egin zen,
ikaratu, ta sorgiñek ziralazkoan iñolaz.
Ez ote zuen gero amets egin?...
Zena-zela, gaugirorik argitzen ez zitzaion arren,
itxu-itxuan Ojaola-zabalera zuzendu nai zuen.
Gain artara iritxiko bazen, txillardi ta ote-motz saillak igaro bearra zeukan. Tarte-marteka gerrondo urridun arbola azigaitzak geientsuek. Zumalikar, korostiondo, ta elorri zekendu batzuek ezik, garrantziko
basorik etzegoen mendi-masail artan. Zorigaiztoz,
auen tartean biurka zebillela, ta ustez zuzen zijoelakoan, konturatzeke Lizardi-erreka bururaiño jetxi zen.
Arrikada bide zuenezko Katarriaga azal-errekaren
mur-mur leloaz naasi, gau-txori ta ontzen karraxi legorrak zetorkion belarrietara. Urrutiragotik zakurren
zaunka soriek. Auekin konturatu zen gutxi-gora-beera
nun-nora zebillen. Nora jo zezakean ordea?...
Illunpe itxu artatik, berak nai zuen bidera zuzentzea eziñeko zeritzon, eta eguntxintaren kiñua artean
urruti. Egoera larria!...
Alabeiñik, ibilliaz eta egonaz gogait egiñaz gero,
zerbaiten argi zirrara somatu zuen. Uste zuen laiñoek
meatuaz zirautela, ta nabari zen argi xinta, zerupe
oskarbiak botatzen zuela. Bai zera; laiñotza opildu ura
etzen aituaz zijoena, igoaz baiño, ta berak uste zuen
zanezko argi zirrara laiñoz azpitikoa noski. Lizardierreka inguruan zirauan suargi motelarena.
Ikazkiñak ote zebiltzan?... Txondarrei betekiña
ematen edo? Auen berri bazekian Joxe-Prantxiskok,
eta ikatz usai ezaguna ez baiñan, kedarren mikotza
kiskal usai zakarrarekin naasian zetorkion sudurretara, tartekako, ta burutamen onik jaioerazten ez ziotzen karraxi arin batzuekin.
Alaere, gerturagotzen joanaz, arrikada bidera
agin-ondo baten tartaketan babesturik, bertan kako
egin zuen orritza itxu aren tartean izkutatzen zelarik,
zerzanekoa ausnar zezan.
Zinzarri ots gisako burdin zarata dungulu, tartemartekako karraxi orraztu aiekin baterako gozogabeko soiñu lelo ura, edozeiñi ezur-ikara sartzeko diña
zen. Bestetik su-moltsoka motel zegoen arren, noizbeinka illintiak-edo astinduaz, jira-biurka suzko isats
itxura artuaz, eta aldiroko gar pizte aiek, une motzerako bederen erreka egal biek argitzen zituzten, eta
beltz illunaren zerean, narrazki gorri-nabar aiek ikustea bakarrik, aski zuen Joxe-Prantxiskok zalantzak
botatzeko.
Leendik ezaguna izaki, aurki konturaru zen Aitzorrotza-ren mokoan zegoela. Sanson-arri zanezko,
dorre gisako aitzetik urbil, eta onen jira-biraz zebiltzanak ostera, sorgiñak zirela.
Etziren arteraiñoan berak uste bezela katu irudiko,
edo aker gisako emakumeentzat izugarri batzuek.
Giza itxura zeukaten, eta aurpegi soiñak auntz-larruz
estaliak. Ez geiegi noski, gordeenak ebali oi diren
mendelak beintzat erdi gorrian zituzten, eta zilimoltso
artan zebiltzan sorgin edo zirenekoek zortzi-amar
baziren.
Basaarte illun artako egoera, kupiragarri zen
bidazti bildurtuarentzat. Leentxoago galdu zuen bidea
artzeezkero ordea, ibillaldi aspergarria egin bearra
zeukan. Erabat ezkerrera ekin eta biurgune guztia egiñik aurrez-aurre zeukan Maaiña-ko gaintxoa artu
bearko zukean, eta ori guzia egitea luzeegi zitzaion.
Bestera, zegoen tokitik zuzenean, Lizardi-ko ateetan
barrena Aizleor kukullua artu baiño etzeukan. Au egitezkero ordea, Aitzorrotza ber-bertara jo bear. Nola
sartu zitekean sorgintzar aien tartera eskuetan urritzmakiltxo bat baiño ez-eta?...
Une izugarri artan burutamenik larrienak txapelpean zerabizkian, eta ikuskizunik arrigarrienak betaurrean!
Moltsoka iguingarri artan, batek zirudin buru egiten zuela. Ille luze urdindua gerriraiño zuelarik tankeraz andrezkoa zen, gaiñontzekoek onen jirara auspez-
ten ziren. Aldiro, soiñu lelo gogaikarriaren arira zorakeri nabarmenak egiñaz dantzari, aldiro, madarikaziozko marmariz mintzo.
Denen buru zirudian atso zimelak deadar: –«Urrutsuko atsoari mingaiña mututu bekio!»
–«Gerta bekio!» –Gaiñontzekoek erantzun.
–«Belarriek gortu bekio!»
–«Gortu bekio!»
–«Begiek itxutu bekio!»
–«Itxutu bekio!»
Abian, aitzaren orpoan ariñaketan jira-biraka, ta
berriro marmari gaiztoz:
–«Katorriaga-ko ura daroen emezkoa, igortu
bedi!»
–«Gerta bekio!»
–«San Martin-go apezari, burua galdu bekio!»
–«Galdu bekio!»
–«Bere sasi-ixpiritua, urtu bekio!»
–«Urtu bekio!»
Ixillunetxoa, ta erregin, tajua zuenezkoak sataga
batekin sua zirikatuaz, katu-larru antzeko zerbait txiñgar pillora boteaz gar moltsoka altxatzen zen, eta onekin larru-erre usai kiratsa. Bat-batean auspezten zelarik, gaiñontzekoek onen ipur-masaillei mun emanaz
jarrai, alik eta su argiak ziraun arte. Berriro aitzaren
jira-biran, oiuz, dantzaz, eta algara zoroez batean
elkar laztanka.
Olatsu zeramaten Joxe-Prantxiskok agin-tartaketan gorderik zaroen denbora.
Ala bearrez edo, bat-batean Lizardi-ko oillarran
eztarri zoliak jaurti zuen eguneko leenen kukurrukua,
ta bat-batean gauela nabarmena aitu ere. Eta, erregin
edo zaanezko txima-urdinduaren jirara kukilduaz,
onek orduantxen gaueko azken madarikazioa jaurti
zuen:
–«Goazkik goitik, goazkik beetik... Kukurruz dagoen oillarra, axeriak jan bekik!»
–«Jan bekik!» –Gaiñontzekoek erantzun.
Abian satagaz sua zabaldu zuten, eta denak batera txingar pillo austuan jirara biltzen zuelarik, pixez
busti. Onekin ke-moltsoka txuri-beltz astuna arrotuaz
geroko illunpe itxu artan, aize burrunda-edo, egazaplaka gisako zerbait entzun zitekean. Eta arteraiñoko larru-erre usai ta itzalkerako ke ezkoaren kirats
iguinkorra baiño etzen gelditu Aitzorrotza ingurumari
sakondian.
Sorgin edo ziranezko aiek aldentzearekin, JoxePrantxiskoren kezkak ere arindu ziren. Ala ere, Lizar-
di, basetxera zijoen bide-sakon loitsua utzi egin zuen
zerren-arren, lardatx aietakoren bat bertan egon zitekean-da, ta ain zuzen, gaindixeagoko egaletik zijoen
igo-bidea artu. Orpoetako errenik gabe artu ere. Birikek sendo, ta zankoek arin, Aizleor kukullura iritxi
zenerako, izardi bitsetan ari legorrik etzeroan soiñean.
Ordurako, egunak argiaren zanezko gandua, Aralar-go mendaitz gibeletik kirikaz zekarkien, gabaren
orduek ondartzen iñolaz, eta artean bidealdi luzea
Peatza-raiño, ala ere, egunaren zabaleratik laister
bere lantokian zegoen.
Meakiñek gosari-txiki legean orduantxen ziarduen.
Ontan asiko zen aurretik soin-arropak burutik oiñetara
kendu bearra zeukan, litx legorrik etzuen-da. Aldagarri legorrak soiñean jantzi, ta abian, urdai-erre zatia
ogi bitartean zuelarik, miña-zulo ito artara zijoen.