Olgeeta ta dantzeen - 1
Frai Bartolome de Santa Teresa
EUSKAL-ERRIJETAKO
OLGEETA
TA DANTZEEN
NEURRIZKO
GATZOZPINDUBA
Bertsio elektroniko honen jatorria:Bizkaiko Foru
Aldundia
[
tm?zona=gaia]: Idazlan guztiak, Frai Bartolome Santa
Teresa (Julen Urkizaren eta Luis Baraiazarraren
edizioa), Euskaltzaindia / Bizkaiko Foru Aldundia,
2000
Egileari buruzko informazioa:
EUSKAL-ERRIJETAKO
OLGEETA TA DANTZEEN
NEURRIZKO-GATZ-OZPINDUBA
AITA PRAI BARTOLOME SANTA TERESA,
MARKINAKO KARMEN ORTOZEKO
PREDIKADORIAK PRESTAUBA.
IRUÑEAN. JOAKIN DOMINGO
Nausijaren eta Gaztiaren Liburugillaan.
Biar dan ondo izatiagaz.
1816 urtian.
JESUKRISTO GEURE JAUN
KURUTZIAN JOSIJARI
Nori, Jauna, zeuri baino besteri eskini negijo
nik, kartilla edo liburu txiki onetan lagunai opa
deutsedan prutu gitxija? Ezer badauka onik, zeuria da eskina guztietati. Bestia neuria. Kurutze
orretan zeure Gorputz biguna, ederra, garbija ta
Jaungoikozkua arantzaz ta ultzez zulotuta, kolpez zaurituta, azotez eratzita, autsez ta luurrez
ezainduta, biaztunez ta ozpinez mingotxtuta,
odoltuta, illunduta, minduta, esegita, burlaz ta
desondraz estalduta, oinak ta besuak burdina
zorrotzez josita, geu gaiti illten zakustazanian
bateti; ta besteti, itsutasun zorigaistoko bategaz
ta ezjakin lainotsu bategaz etsaijak beretuta
daukazala zoro zororik, zeure odol santubaren
balijuagaz erosi ta garbitutako arimak ibiliera ta
olgeeta sarritako nasaijetan, eureen luurrezko
gorputz ustelkorrai nai ta gusto laarregi emotia
gaiti; Zeuk ondo dakizun ustiagaz, ta neure arimako ta bijotzeko gogorik zintzuenagaz, zeure
esku jotsijeetara bialduten dot, Jesus Kurutze-
kua, ibiliera ta olgeta santubeen neurria, euki
legizaneen gatza, ta ezin legizaneen ozpina.
Zeuk dakuszu, nire naija egijazkua ta arteza
dana. Baita nire egina ezer ez dana bere. Emon
egijozu bada, Jesus maitia, neurrizko-gatz-ozpin
oni zeure amodijuaren su bitzija, ixio ta erre
dagizan luurrezko gorputzetako pekatubeen
autsak, ta sortu dagijan geure arimeetan zeure
bildur santuba ta grazija. Parkatu, Jauna, niri,
Zeuri berba egiten azartuba.
Olgeetia, ibiltia, denporia iragotia, aisia artutia ta dibertidutia dira, kristinaubeen goguan,
egitadeetan ta auan txito sarri dabilzanak, ta
oitura onai edo galdubai askotan izatia emoten
deutseenak. Au gaiti ainbeste gauza esaten dira
eureen gainian Eskritura Sagraduban, theolojijako ta erakuste oneko liburubetan. Eureen izenagaz batiatuten dira, bai gorputz kansaubari
atseen eragiteko, bai buru nekatuba arinduteko
ta bai osasun jausija sendotuteko dagozan olgeta modu inozentiak. Ta bai, pekatuba, nasaitasuna, libertadia, desonestidadia ta oitura inpamiak
beti oinian eukiteko ta geitubaz eruateko, arimeen arerijuak asmau dituban olgeeta galdubak
bere. Izenak ez dirian legez eureenez pekatuzkuak, ta dagozan legez olgeeta batzuk ez txaarrak, pekatu ez dirianak, guztiak onzat emon
gura litukee mundubak, diabrubak eta aragijak.
Alan olgeetiaren izenagaz ta estalgijagaz egiten dira, kristandade guztia desondreetan
dabeen gatxak, ta aintxinako jentilak bere lotsaz
baino egiten ez zitubeen pekatubak. Oneen kontra ixildu bagarik diadar egiten dabee Eleisiaren
giza aldi guztietako Gurasuak eta Erakuslaak.
Baita Espiritu Santubak bere leku askotan, aitu
gura dauenarentzat.
Olgeeta guztien artian lekurik zabalena ta zer
pensau geijeen daukana da dantzia. Lenago edo
geruago, modu batera edo bestera, gitxiago edo
geijago dantzetan ez dan olgetiak, ez dauka
gatzik, ez dauka gustorik. Orregaiti ainbeste
gauza esan dira ta eskribidu dira, Moisen denporati ona dantziaren gainian. Batzuk lau ormaren
artian sartuta, dantziak berezko izatian daukazan asmo utsai jarraituta, eskribidu ebeenak. Ta
bestiak, gizonaren naturaleza jausijari begiratuta, Ebanjelijoko espiritubagaz naasteko dantzia
egiten dabeen moduban esaminauta, eureen
gainian berba egin daueenak. Areek esan dauee,
dantzia berez ez dala pekatu. Ta bestiak, dantzia
berez pekatu izan ez arren, egiten dan moduban
ta naturaleza jausijak gizon ta emakume naaste
egin leijan moduban, pekatu dala edo pekatuko
okasino urrekua dala.
Menturaz ez da kristandade guztian dantza
desonestubagorik ta lotsa gitxiagokorik egiten
egun argiz, euskal-errijetan baino. Jazo leiteke
au geure euskeran kasik ezer bere eskribiduta ez
dagualako dantza galduben gainian.
Bada, izanik euskal-errijetako jentia kristinautasun andikua euren tratu, artu emon ta egitade guztietan, dira txito nasaijak euren olganzako dantzeetan.
Au gaiti pensau dot, azartu biar dodala naasteko dantzeen bereno madadikatuba azaldeetara, euskal-errijetako kristinau itsubak kontuban
jausi ditezan eureen uts egite andi onetan. Ta
ene ondorik beste batek argi geijagogaz, pluma
obiaguagaz ta zelo santubaguagaz amaitu dagijan sail au. Eskatuten deutseet guztiai: au irakurri, noberari ez bajuako legez, naasteko dantzai
begiratu ta dantzarijak ondo ondo esaminau
artian, ez naijela sinplezat euki.
1. KAPITULUBA
Olgetiaren gainian
§. I. Nosbait zetan edo atan olgetia, naturaleziak
eskatuten dabena da.
§. II. Errazoezko olgetiak ez dau eragozten Jangoikua
serbidutia.
§. III. Kristinauba Jangoikuagan alegere izatia, gauza
ona da.
§. I.
Nosbait zetan edo atan olgetia,
naturaleziak eskatuten dabena da
Uts egite atrebiduba ta pena andija mereziduten dauena da, kristinaubari Jangoikuak imini
deutsan baino lege astunagua ta karga andijagua ipintia. Jangoikuaren legia ta ordenia arteza,
argija ta santuba da. Kristinau guztiak ikasi ta
gorde biar dabeena da. Baina ez, gitxituta,
mudauta, noberak gura daben moduban, ezbada
Jaungoikuak ta Eleisa Ama santiaren espiritubak
erakusten daben moduban. Jaungoikuak kondeneetan dabena, gizonak onzat emon ezin legijee.
Ezda Jaungoikuak onzat emoten dabena bere,
gizonak kondenau. Maldizinoe baten azpijan eragotzita dauka Jaungoikuak, gauza ona txaarra
dala, ta gauza txarra ona dala erakustia. Propeta paltsuen lekuban konteetan ditu Jangoikuak ta
zamai andijakin kastigetan ditu, eureen burutazinoiagaz legia eginda, Jangoikuaren esana balitz
legez predikeetan dabeenak.
Au gaiti olgetiaren gainian berba egiten
danian, alderatu biar dira uts egiteko eskina
bijak, beste edozein gauzatan legez. Bata laarregija, ta bestia gitxijegija. Batzuk zabalduten ditubee olgeetaak pekatuzkuetaragino. Ta beste
batzuk laburtuten ditubee gatx bagakuak bere.
Olgeeta asko dirian legez pekatuzkuak, kristinaubak inos bere egin biar ez ditubanak, beste
asko dagoz inozentiak, arimara gatxik ez dakarreenak ta naturaleziak eskatuten ditubanak,
errazoiaren legeti urten bagarik.
Olgeetia da, noberaren zeregin nausijai ta
obligazinoiai itxita, goguak eskatuten deutsan
beste gauza baten, denporia iragotia. Ta au,
nosik beinako batzubetan naturaleziak eskatuten dabeena, da. Ez dago ezer bere munduban,
inos itxi bagarik jarduteko, gizonak artuko leukian zereginik. Asmau bedi naijeen dan gauzia,
geijeen gusteetan jakona, ta berari itxi bagarik
beti bizi biar badau, laster kansauko da. Kodizijoso batek geijen nai dabena da diruba konteetia
ta poltsaan gordeetia. Baina, jagi bagarik beti
jardun biar baleu diruba konteetan ta gordeetan,
egun gitxi barru guratuko litzaateke, biarra
mudeetan. Guleru batek janian ta edanian dauka
bere poz ta gusto guztia. Baina, beti jaaten ta
edaaten egon biar baleu, laster aspertuko litzaateke. Jokolari batek jokuan dauka bere gogua.
Baina, urte osuan egon biar baleu jokuari itxi
bagarik, gania etorriko litxakio jokuari isteko.
Beste ainbeste daukee, ta gogo betia emoten
dabee, inos itxi bagarik ekin ezkero, estudijuak,
lanak, orazinoiak, errazubak, biarrak, luak, soinubak, dantziak ta beste gauza guztiak. Ez beste
gauza gaiti, ezbada geure jenijuak, kondezinoiak
edo naturaleziak beti sen baten biar baten edo
gauza baten, gobait egin bagarik, iraun ezin
dabelako. Orregaiti zein arimako ta zein gorpu-
tzeko lanetan, arei itxita, nosbait atseetia ta
sosegetia, geure izatiak edo naturaleziak eskatuten daben gauzia da.
§. II.
Errazuazko olgeetiak ez dau
eragozten Jaungoikua serbidutia.
Batzuk uste dabee, olgeeta guztiak diriala
libre kristinaubarenzat. Beste batzuk, ain dira
kondizinoe latzekuak, estubak, iraazijak eta sikubak, eze, uste dabee, olgeeta guztiak diriala
txaarrak; ta beti bijotz siku, illun bategaz ez
dabillenak, ezin Jaungoikua serbidu leijala.
Oneek, ikusten badabee praile bat, edo monja
bat, edo sazerdote bat, nosbait barre egiten, edo
puska bat olgeetan galduba da. Ya ez dauka
(oneen eretxijan) ez erlijinorik, ez Jaungoikuaren
bildurrik, ibiltia ta olgeetia baino.
Bitzubak uts egiten dabee. Bada, ez olgeeta
guztiak dira onak, ez guztiak dira txaarrak edo
pekatuzkuak. Errazuazko olgeetiak ta dibersinoiak ez dau eragozten Jaungoikua serbidutia.
Juizijozko Erakusla guztiak autor dabee egija au.
Santo Tomas, Eleisiaren erakusliak san Juan
Ebanjelistiaren jazuagaz, ta Kasianogaz esaten
dau: Lanian diarduban gorputzak nosbait atseen
biar daben legez, alan arimiak bere nosbait sosegau, atseen edo arindu biar dabela bere nekia,
gero gogo obiagaz ostera ekiteko bere zereginai
. San Pranzisko Salesek beste ainbeste esaten
dau. Ta ekarten ditu exenpluzat san Karlos
Milangua, san Ignazio Loijolakua ta santa Isabel
Ungarijako erregina , zeintzuk nosbait jokuan,
edo beste gauza inozenteetan dibertituten
zirian, Jaungoikuaren adiskide ta santu izatia
atzeratu bagarik. Inos bere ez olgeetia ta inor
olgeetan ez ikusi gura izatia, diñue santo Tomasek ta san Pranziskok, dala bijotz gogorraren,
baso usainekuaren ta galdubaren señalia. Beti
tiraan daguan arija, laster eteten da. Beti postaan dabilen zaldija, laster amaituten da. Ta beti
gauza bati itxi bagarik darraikon gogua, buruba
ta gorputza bere, laster galduten dira eurenez.
Au ezaututa, erlijinoe santubeen burubak eta
gurasuak, santu izatiari itxi bagarik, eureen erregeleetan ta ordenetan ipini ebeen, batzuk geija-
go ta beste batzuk gitxiago, relijiosuak eta relijiosaak atseetako ta eureen neke egunianguak
arinduteko denporia .
Esango dogu, santu andi areek ez ebeela
euki zeruko argija? Edo, ez ebeela ezautu ebanjelijoko espirituba? Edo, ez zitubeela itxi medijo
segurubak eureen erlijinoetan, gura dabena,
santu izateko? Ezin esan ginai uts egite andi
baten beian.
Ez da olgeetia edo dibersinoia artu biar opizijoz ta gogoz popuertzako lana edo zeregina
balitz legez; ezbada gorputzari ta entendimentubari atseen eragiteko, ta gogo barrijagaz ta
animo geijagogaz bere egikizunari jarraituteko.
Gurariz ta gogoz artuten badira olgeetaak, eurenez onak izan arren, olgeetako borondate laarregija gaiti, ez dira izango onak. Ta gitxiago edo
geijago eragotziko dabee Jaungoikua serbidutia.
Baina alako olgeetako apizinoia edo gurari laarregija ez da errazuazkua arimarako, ebanjelijo
santubak eragotzita daukalako. Errazuazko
olgeetiak esaten da, bada, ez dabela eragozten
Jaungoikua serbidutia. Ez, aldia bateti edo besteti, erregelati kanpora daguan olgeetia gaiti.
§. III.
Kristinauba alegere izatia ez da
berez gauza txaarra
Ojala, mundutarrak ezautuko balebee egija onen
indar guztia! Ojala, topauko balebee daguan
lekuban alegrija egijazkua! Ojala, pozu txistarretako ur berdiai ta mingotxai itxita, juango balira
bizitzako iturri gozoko ur garbijak ta pozgarrijak
edaatera! Ejitoko kipula garratzai larga, ta Zeruko Mana gozua gusteetara! Orduban ezautuko
leukee kristinaubak, ze gozua, ze alegeria ta ze
atseginezkua dan geure bizitzia.
Ez da geure Jaungoikua ez zitala, ez urrija, ez
prestubeza, ez tristia; ezbada arteza, zuzena,
zabala, ugarija, bijotz nasaikua ta alegeria, biar
dan moduban aitu ezkero. Ez dau Jaungoikuak
kondeneetan alegere izatia ta umore ona eukitia. Konzienzija garbijak beragaz dakar, ez dakit
zelako kontentu bat, poz bat, alegrija bat, ta
esan ezin leijan bijotzeko nasaitasun bat eta
libertade bat. Espiritu Santubak leku askotan
enkargeetan deutsku Jaungoikuaren bildur santuba ; baina ez dau onek geure bijotzetati kenduten alegrija egijazkua. Zeinbat lekutan Eskritura
Sagradubak esaten deutsku poztu gaitezala,
konsolau gaitezala ta alegrau gaitezala? Zeinbat
bidar Eleisa ama santiak konbideetan gaitu, alegere egotera? Ez dogu santubeen bizitzetan irakurten, mundubari bildur jakon tristeza larririk ta
bijotz illunik. Bai, arpegijan agiri jakuen alegrija
ta poza. Beste askoren artian ene ama santa
Teresa bat da asko, mundu guztiari alegere izaten erakusteko . Batek irago eukezan trabajurik
andijenak ta luzeenak irago zituban santa Teresak, bai persekuzinoiak, gorputzeko gaisoak ta
alaak, bai zeregin estubak ta andijak, bai penitenzijak, ta bai konzienzijako dudaak, kezkaak
eta penaak. Baina bein puska baten baino, ez
eban Santia inok ikutsi triste.
Sarri iragoten zituban santa Teresak gau
osuak orazinoian negarrez zeldaan, edo koru
baztar baten Jesus maitiaren aurrian , inok ez
ekusala. Baina andi jagiten zan, inos pena bat
irago ez baleu legez arpegi alegeriagaz. Sarri
ebilen zilizijoz ta alanbre zorrotzez bere gorputz
birjinia lotuta. Baina Teresaren bijotzian, arpegijan ta berbeetan ez eguan sekula tristeza illunik.
Alegrija grazijosa bat da santa Teresaren marka
agirija. Au berau errenta orde itxi eutseen eskribiduta Santiak bere monjai ta kristinau guztiai.
Esaten dau: alegere izatia dala debozinoiaren ta
bijotz onaren señalia ... Poz artuten dabela bere
monjaak alegere ikusijagaz... Bizi ditezala espiritu alegeriagaz... Guztiekin tratau dagijeela, ta
berba egin dagijeela modu oneko alegrijagaz...
Maria de San Josef, Sebilako priorari keseetan
jakon santa Teresa, billanzikuak bialdu ez eutsazalako. Bada nai dot nik, esaten deutsa, zeuben
artian olgeetia ta alegreetia modu onagaz. Luurrezko bijotz tristiak eta illunak ez dauka ain
prestaera ona, Jaungoikuari leku zabala, nasaija,
ta amodijozkua emoteko. Bijotz argija, samurra
ta alegeria, pirmia ta sendua izan ezkero, prestaera obakua da milla bidar Jaungoikua serbiduteko. Ez da emen ezer esaten, pekatu eginak arimara dakarren tristezia ta penia gaiti. Ta ain
gitxi, pekatubak eta pekatuzko gauzaak munduko zoruai emon oi deutseen kontentuba edo alegrija gaiti. Pekatu eginak dakarren penia, Jaun-
goikua gaiti bada, arimia alegrau ta poztuten
dabena da. Ta pekatubak dakarren poza ta
puska bateko alegrija, egijazko tristezia, penia ta
larrija baino besterik ez da. Pekatarijak alegere
iruri arren, bijotza tristia ta illuna dauka. Alegere
izatia gauza ona da: baina Jaungoikuagan ta
Jaungoikuagaz, ez pekatubagan ta pekatubagaz.
Alegrija egijazkua gura dabenak, topau biar
dau daguan lekuban: Jaungoikuagan, zeruko
ondasunetan ta birtute santubetan. Beti izango
da egiija, nosbait modu onian olgeetia, geure
naturaleziak eskatuten dabena dala; ta bijotz
triste illuna baino, argija ta alegeria berez, Jaungoikua serbiduteko, prestaera obakua dala.
II. KAPITULUBA
§. I. Jaungoikua opendidu bagarik, zelan olgau leitekian olgeetiaren beraren parteti.
§. II. Jaungoikua opendidu bagarik, zelan olgau leitekian denporiaren parteti.
§. I.
Jaungoikua opendidu bagarik, zelan
dibertidu leitekian, olgeetiaren parteti.
Pekatu ez dan moduban zelan olgau leitekian
esatera orduko, jakin biar da: kristinau bakotxak
daukan legez aparteko etxuria, aparteko jenijua
ta aparteko penseeta moduba, alan daukeela
geijeenak aparteko gogua, bata gauza batian ta
bestia bestian dibertiduteko ta olgeetako.
Batzuk sinpleza bategaz olgeetan dira , komedija baten edo zezenetan baisen ondo. Zesar
Augusto , mundu guztiaren agintarija, umiakin
donez ala parezka olgeetan zan. Bianto , Lidiako
erregia, ugarasijuak artuten. Domiziano , eulijak
ilten. Artajerjes erregia , gorubetan. Alan beste
askok, ezer bere ez dirian gauzak artuten ditubee dibersinoetzat. Onako aparteko bakotxaren
gogoko olgeetak gaiti, ezin erregela seguru bat
imini legi. Izan leitekez onak, baita arin onak
bere.
Juizijo on baten erregelapera ekarri legizan ta
kasik geijenak nai oi ditubeen olgeetaak dira:
jokua, eitza, pasiua, soinuba ta dantzia. Ta eurak
examinau biar dira, zelan ez dirian txarrak.
Jokua da olgeeta bat, berez, inok bere kondeneetan ez dabena. Guraari laarregijagaz ta
gogotasun bitzijagaz jokatuten bada, beti izango
da paltia Jaungoikuaren begijetan, gitxiago edo
geijago. Bakotxa bere laneetan kansauta daguanian, puska baten jokuan olgeetia, berez pekatu
dala, ez dau inok esaten. Baina bagoz lege
batzuk, jokuaren gainian gorde biar dirianak,
ona izango bada.
1. Suerteko jokuak eragotzita dagoz lege
guztietan, deskuido utsekuak dirialako. 2. Jokoko
dibersinoia artu biar da denporia iragoteko, ez
ango irabazija gaiti. 3. Jokoko ornidute, edo
tantu bakotxian errial bat baino geijako jokatu-
tia, eragotzita dago Espainako legeetan aberatseentzat ta guztientzat. Ta erriala bera eskuban
dala, ez gero pageetakuan. Joko aldi bakotxian
ogeta amar dukat baino geijago jokatu ezin
legiz. Alan aginduten dau Karlos III. geure erreje
jaunak, leenagoko geure errege jaun guztien
jokuaren kontrako legiak onzat emonaz. Lege
oneen kontra jokuan irabazten dana, atzera biurtu biar da konzienzijan, maisurik jakituneenak
dinuenez santo Tomassegaz. 4. Suerteko jokuaz
gainera beste joku modu asko eragotzita dagoz
sazerdote jaunai ta Eleisa gizonai. 5. Engañuzko
jokuak beti dira txaarrak. 6. Eragotzitako lekuban jokuan egitia, jokua ona izan arren, ez da
ondo. Nai dabenak jokuan egiteko, etxia edo
lekuba gau ta egun prest eukitia, pekatuzat kondeneetan dabee erakuslaak san Karlos Milanguagaz, inori pekatu eragiteko okasinoia dalako.
Esan dirian gauzeetan paltau bagarik, jokuan
olgeetia ez da berez gauza txaarra. Erri batzubetan egoten dira pelota lekubak ta bolaa lekubak,
jentia dibertiduteko. Au gauza txaarra ez da.
Eitza ta arrainkatzia dira olgeeta inozentiak
ta askotan probetxukuak. Etxeko zeregineen edo
osasunaren kaltian ez bada, libre dan denporan
eitzian ta arrainak artuten olgeetia, ezin inok
kondenau legi.
Pasiua berez ez ona ta ez txaarra da. Askotan
izango da ona. Buru nekatuba arinduteko edo
osasunerako pasietia gauza ona da, ta askotan
biarrekua.
Baina inok ukatu ezin legi, pasiuaren atxakijagaz gauza txaar asko egiten diriana. Gurasuak
eta ugazabaak ez dabee lo egon biar, seme alabaak ta otseginak pasiora duazanian.
Soinuba da beste olgeeta bat berez inozentia. Edozeinek soinuba jo legi, pekatu egin bagarik. Aingerubak bere jo ebeen Jesus jaijo zanian.
Zeruban bere joten dabee. Eleiseetan bere joten
da. Soinuba joteko erramientak bardinak izan ez
arren, soinu guztiak dira bardinak, orain tokeetan danez. Zein organuba, zein biolina, zein gitarria, zein tanbolina, zein tronpia, zein sartain
zaar bat, (baseerrijetako bigireetan useetan dan
legez) guztiekin joten da soinuba. Soinuba bada
ona ta onerakua, joikijak bere onak dira. Soinuba
bada pekaturakua, joikijak eta jotia bere peka-
tuzkuak dira orduban. Jo bedi bada soinuba, jentia alegeretako, baina ez pekaturako.
Soinubari oi darraiko dantzia. Soinubagaz ta
dantziagaz egiten da piestia, sarauba, bigiria...
Dantziaren ganian gauza asko eskribidu dira.
Dantziari bere izate utsian, edo oinakin soinubari zelan jarraituten jakon baino begiratuten ez
jakola, mila abonu esan legiz bere pabore, ezertan paltau bagarik. Ta, jazo oi dan ta jazoten dan
moduban begiratu ezkero, mila maldezinoe ezarten jakoz errazoiagaz. Egiija da: Dantza galdubak nok zaintu asko daukeez. Dantzazaliak azala
lodija daukee. Erremientarik zorrotzeenak dira
motzak, pekatuzko dantzaak kenduteko. Tirorik
zuzenenak ez dira itura elduten. Kolperik indartsubeenak airian geratuten dira. Au buruban sartuta euki arren, euskal-errijetan daguan baino ez
jakite gitxiago egon dein pekatuzko dantzeen
gainian, ta kristinaubak bitzi ditezan jakinaren
gainera, pensau dot egiija batzuk argitara ateratia.
Ta Dinot: I. Dantzan egitia berez ez dala
pekatu. Berez pekatu balitz, beti izango litzaateke. II. Persona batek bakarrian, nai gizonezkuak,
ta nai emakumiak dantzan egitia berez ez dala
pekatu. Dabid Erregiak bere egin eban Arka santubaren aurrian. III. Gizonezkuak alkarregaz,
emakume bagarik dantzan egitia, gauza txaarragorik esan edo egiten ez dabeela, ez dala pekatu. IV. Emakumiak alkarregaz, gizonezko bagarik
ta kanta edo soinu indezente bagarik dantzan
edo pandanguan olgeetia, ez dala pekatu. Aaronen arreba Mariak bere egin eban beste emakumeekin, soinuba jota, Faraonen esku gogorretati
Isrrael librau zanian. Esan dirian modubetan
dantzan egitia ta olgeetia, ez dau juizijozkok
kondeneetan. Piloteak bere egin eukian, karidadia galdu bagarik; ta kristinau guztiak bere egin
legijee. Katigu dagozan emakumiai eragozten
jakue dantzan bakarrik egitia, seiña galduteko
daukeen arriskuba gaiti.
Beste gizon ta emakumeen artian naaste egiten dirian dantzaak, zer ikusi asko daukee.
Jazo leiteke, nos edo nos, pekatu ez izatia.
Baina esan legi alako dantzaak gaiti, ene ama
santa Teresak eun guzurren arteko egiija gaiti
esaten ebana: ez da erraz, zinuan, eun guzurren
artian egiija bat aparteetan. Bada, ez da asko
errazago izango, gizon ta emakumeen naasteko
dantzeen artian, pekatu bagako bat aparteetan.
Ezin ipini legi ordu bakotxerako, leku bakotxerako, lagun bakotxarentzat ta dantza naastau
bakotxarentzat erregela bat, nos dan pekatu
mortala, nos dan beniala, edo nos ez dan pekatu
esateko. Esanda geratuten da, zelan olgau leitekian Jaungoikua opendidu bagarik, olgeetiaren
beraren parteti.
§. II.
Jaungoikua opendidu bagarik, zelan
olgau leitekian, denporiaren parteti.
Ibiltia edo olgeetia, berez izan ez arren txaarra edo pekatuzkua, izan leiteke denporiaren
parteti. Ta au modu bitara: edo denpora geijegi
olgeetan iragoten dalako, edo eragotzitako denporaan olgeetan dalako. Denpora laarregijan
irauten badau olgeetiak, izango da pekatu, edo
mortala edo beniala. Gauza guztiak daukee
eureen denporia, dino Espiritu Santubak . Ta
olgeetiak bere euki biar dau bere errazuazko ter-
zijua. Kristinaubeen estadubak eta kondizinoiak
ez dira bardinak. Opizijuak eta zereginak bere
ez. Osasuna ta jenijua bere ez. Ta orregaiti ezin
señalau legi guztientzat erregela bat, olgeeta
laarregijagaz, nos eta zetaragiño pekatu egiten
dan esateko. Beti izango da egiija, Jaungoikuak
ez gaitubala mundura ekarri, alperrerijan ta
olgeetan bizitzia iragoteko; ezbada, bakotxak
bere estaduban ta opizijuan biarra egiteko. Beti
izango da egiija, errazoe zuzeneti aurrerako
olgeetia, edo errazoiak ta estadubak eskatuten
daben baino denpora geijago olgeetan iragotia,
pekatu dala; beniala beti, ta askotan mortala.
Beti izango da egiija, alperrerijak ta olgeeta
utsak dakazala asmo txaarrak ta burutazinoe
gaistuak. Beti izango da egiija, kaballeruak,
aziendia goberneetako, errijai exenplu ona emoteko, ta arimaak santututeko; señoraak, etxeko
gauzai kobru emoteko, seme alabei, ta otseginai
dotrinia ta Jaungoikua serbiduten erakusteko, ta
eureen arimai obeto kuidado egiteko; sazerdote
jaunak, liburu onak irakurteko, Jaungoikuaren
Berbia erakusteko, sakramentu santubak Jesukristoren izenian egiteko, ta kristinaubeen kon-
zienzijetako dudaak erabagiten terzijo baten
jakiteko; nekezarijak, opizialiak, prailiak, monjaak... Dinot: eureen estaduko zereginai kobru
emoteko biar dabeen denporia, iragoten badabee oneek guztiok olgeetan, egingo dabeela
pekatu. Oh, ze asko dirian, ta ze gitxi konpesetan dirian onetariko pekatubak! Oh, ze gitxi estimetan dan denpora santuba!
Olgeetia berez izan arren ona, izan leiteke
txaarra, eragotzitako denporaan dalako. Agiriko
olgeetak eta dibersinoe publikuak eragotzita
dagoz domeeka ta jai osuetan, meza nausitako,
sermoetako, bisperetako, prozesinoeko, ta Altarako Sakramentuban Jesus agirijan daguan arteko denporeetan. Olgeetia edo dibersinoia inozentia izan arren, eragotzitako denporaan bada,
malezijaz jazten da. Erri guztiaren onerako Eleisaan zeregin santubak egiten dirian artian, ez
dau Eleisa Ama santiak parkatuten agiriko olgeetarik. Dinot: agiriko olgeetarik. Ez, ezkutubetakuak, etxezulo edo tabernetakuak ontzat emoten ditubalako, ezbada, oneek erremedijau ezinda, areek eragozten ditubalako. Ez da a olgeetako denporia, ezbada tenplu santuban Jaungoikua
alabeetako denporia. Ta tenplura juan ezin
danak, bere etxian edo egon lekuban Jaungoikuari grazijaak emoteko ta miserikordijak eskatuteko denporia. Irakurri bitez Eleisiaren batzaarretako erregelaak . Inozenzio XI. garren, Aita
Santu Erromakuaren ta kristandadeko errege
jaun askoren ordenaak, ta guztietan ikusiko da,
ze gauza txaarra ta Jangoikuaren gorrotokua
dan, alako denporaan olgeetia.
Beste ainbeste esaten da, nai Eleisiaren
burubak kristinaubai, nai juezak bere agindupekuai, nai ugazabaak otseginai, nai gurasuak
umiai eragotzita daukeen denporaan, olgeetia
gaiti. Bada, oneek guztiok daukee eskubidia,
bakotxak bere lekuban, aginduteko; ta aginduban dagozanak, obeidu biar deutsee errazuazko
ordeneetan. Ninibetarrak egin ebeen legez .
Ebanjelijo santubak aginduten deutskuna, arina,
biguna, erraza ta alegeria da, Jaungoikua ameetan dabenarentzat . Gorde bedi lege santuba,
serbidu bedi Jesus, amau bedi Jesus, ta gauza
guztiak biurtuko dira geure onerako, geure konsuelorako ta alegrija egijazkorako.
III. KAPITULUBA
AMAIJA
Plazeetan gizon ta emakume naaste egiten
dirian dantzaak, abemarijetan tanbolina isilduta
amaituten dirianak, Euskal-errijetan usetan
dirian moduban, pekatu mortaleko okasinoe
urrekuak dira.
§. I. Plazako piestarako jentia zelan presteetan dan.
§. II. Plazako piestia zelan egiten dan.
§. III. Eskritura Sagradubak ta Eleisiaren Gurasuak
naasteko dantzaak gaiti dinuena.
§. IV. Teolojija sagradubaren erakuslaak ta errazoiak
eurak gaiti dinuena.
§. I.
Plaza-piestarako jentia
zelan presteetan dan.
Ez da asko aobetian esatia: plazako naasteko
dantzaak, abemarijetan geratuten dirianak, tan-
bolina isilduta, useetan dirian moduban edo egiten dirian moduban, pekatu mortaleko okasinoe
urrekuak diriala, errazoiagaz probeetan ez bada.
Onetarako popuerzakua da examinetia: zelan
useetan dirian edo egiten dirian, ta Espiritu Santubak, Eleisiaren Gurasuak, erakuslaak ta errazoiak eurak gaiti zer dinuen; ta despeidaan dantzarijen errazoiak ze entzute mereziduten
dabeen. Au eginagaz urtengo dau berekautan
legez goijan imini dan amaijak edo konklusinoiak, nire eritxijan. Errazoe argijagua ta jakiturija altubagua daukeenak ezautuko dabee, ondo
ataria dan edo ez. Amaijari duda guztia, edo
aituten oi ditubeen atxakijaak kenduteko, esaten
da: Plazaan argitan tanbolinagaz egiten dirian
naasteko dantzaak, abemarijetan tanbolina isilduta geratuten dirianak, Bizkaijan ta euskal-errijetan useetan ta egiten dirian moduban, diriala
eurenez pekatu mortaleko okasinoe urrekuak.
Bardin esaten da beste modu baten: Dantzan
egitia berez pekatu izan ez arren, euskal-errijetako piesteetan egiten dan moduban, pekatu
dala. Nai beste modu baten: Jazo oi danez, pekatu mortalaren beian daukeela kristinaubak obli-
gazinoia, esan dirian dantzeetati apartetako.
Edo beste baten: Al daijan guztian, esan dan
piesta dantzara juateko borondate presta ta
gogua ezauberaz daukanak, ta juan ezin dalako
peniagaz geratuten danak, okasinoe atan sartutia konsentiduten dabenian, egiten dabela pekatu. Despeida edo konklusinoe oneek guztiok
batera joten dabee, edozeinek dakusen legez.
Gogoratu daigun, bada, zelan jentia presteetan
dan euskal-errijetan piestarako, ta gero zelan
egiten dirian.
Onetarako zurtu belaarrijak, argitu begijak,
ta ezautu zeuben pekaturik geijenen erne lekuba. Plazako dantzara duazanak, luxurijaren suba
garretan eukiteko geirik presteenak batuten
ditubee eureetara. Edadia, edana, jantzija,
nasaitasuna ta estaduba.
I. Edadia. Plazaan tanbolinagaz dantzan egiten dabeenak, bai gizonak ta bai emakumiak,
amazortzi urteti berrogeta amarrekuak dira.
Egon leitekez gaztiaguak ta zaarraguak bere;
baina gitxi. Plazako piestia darabilleenak, dira,
esan dan edadekuak. Mundu guztiak daki, edade
atan ze zeregin ta lan andija dan, ixiokija subari
urreratu bagarik bere, luxurijaren tentazinoiak
goitutia. Ete dira dantzaari oneek Sanson baino
senduago? Dabid baino santubago? Salomon
baino jakitunago? Areek okasinoe txikijaguan
jausi zirian.
II. Edana. Piestara duazanak, piestia erdiz