Neure lau urteko ibillerak - 8
nagusia– Baldasar'egaz batera ikastetxean egondakoa, berak esan eustanez; Ziganda kirten antzekoa,
beragaz izandako gero esango dodan zerbaitegaitik
ez neban begiko; ta bosgarrena, Hoz ebala uste dot
abizena, tenientea (besteak alferezak ziran) ona ta
ona izatea billatzen ebana, zalduna.
Maian, jakiña, kontu asko eukiten eben esateko.
Eurai entzundakoetatik gauza bat gomutan geratu
jatan; Hoz'eri entzundakoa. Gudako ez dakit zein liskarrean –geienetan gudako kontuak izaten ziran–
onako au esan ei eutsen ez dakit zein gudalburu edo
jeneralek, zera, pusillaren puntan arerio bat eroanari,
amabost egunerako etxera joateko baimena emongo
eutsala.
Gudea gudea izango da –gudea egiteko errazoiak
izatea ez da erreza–, baiña katoliko baten aotik olako
berbarik ezin urten daiteke.
Len esan dodan Ziganda'zko autotxoa au izan zan:
baten maian, berari emotera niñoian tenedora, kirtenetik barik, ortzetatik artu neban; eta besoa jasoaz, ia
belarriondokoa emon eustan. Tira, okerragorik ez zan
jazo, Hoz'ek aldeztu ninduan da.
Ni lez asistente egoan, Donibane Lohitzune'tik
ezagutzen neban Luis Villar donostiarra. Abots ederrekoa zan mutill au, ni baiño zartxoagoa. Berari aiñako
baritono gozorik askori ez dautsat entzun. Ia beti alkarregaz ibilten giñan, niri etxetik bialtzen eustezan
antxoba fileteak jan eta txikito bat edo beste edanaz.
Igande arratsalde baten, ez dakit berak ala neuk,
alferezagaz egon bearra geunkan eta Fondara joan
giñan, ofizialak antxe egozan da. An ez egoan beste
tokirik jan-edan bat egiteko, nai kafe bat artzeko.
Fonda arek toki bat edo bi baiño geiago eukazan; eta,
alferezagana baiño len, ango erritarrak egozan areto
edo gela baten geratu giñan. Ez dakit kartetan ziarduen ala ez. Baiña gu joan giñanean, abestia baiño ez
egoan an. Villar asi zan abestuten; gero neuk be bertso zarrak tartean abestuaz. Pozik egozan angoak.
Olan geniarduala, nire alferez Ezkurra, ez dakit
zetara, gure aretora sartu zan eta, Villar abestuten
entzun ebanean, aoa zabalik geratu zan, eta beste ofizialai deitzera joiala ta bereala an egozan danak.
Egundoko abesti ta alaitasuna erabilli genduan danok.
Jakiña, abestiak danak euskerazkoak ziran.
Ta onegaz zer ikusia dabelako, urrengo baten
beste ardandegian jazo jakuna edestu bear dot.
Baten, gure lagundian egoan gu lako langille
baten laguna etorri zan. Langille a, bilbotarra, nik Guitarrón ezizenez gomutaten dot. Oguzkeran «erre»
sendoa ataraten eban eta danoi guitarrón esateko
oiturea eukan. Bere-bere esateko moduz urteten
eutsan berba orrek, eta ortik dator nik ezizen orregaz
bera gogoratzea.
Egun baten, esan dodan lez, bere lagun bat etorri
jakon ikertzera. Lagun a, gudan frankotar ofiziala izandakoa ei zan. Ta Guitarrón arek, bere lagun aregaz
askari bat egin bear genduala ta, Elizondo'tik datorren
bide zabalak Arizkun'era eta Errazu'ra artzen dauan
bide gurutzean egoan ardandegira joan giñan, bera,
Guitarrón, Villar, Eduardo, neu ta gudariren bat.
Bageunkan sarjentoaren baimena.
An sartu giñanean, bertako alabea zan amasei
urte inguruko neska pollit bat urreratu jatan. Len esan
dodan Fondako gure abestiak entzun ei zituan bere
anaiak kontixu, ta alako esan bearrean joan ei zan
etxera, «trabajadorietako» batek sekulako bertso
zarrak abestu zituala ta. Ta gu ardandegian sartu
giñanean eta ni ikusi ninduanean, len esan eutsan
«trabajadorietakoa» neu nintzala anaiak orduan esan
ei eutsan, eta orixe esatera etorri jatan.
Ez nintzala ni esan neutsan, bestea zala. Baiña
bera ezetzean egoan. Itxurea zanez, bere anaieari
nire kanta zarrak atsegiñago izan jakozan, Villar'ek ain
abots ederrez abestu zituan abestiak baiño.
Arratsalde aretan be naikoa abestu genduan
ardandegi aretan. Villar'ek eta Eduardo'k bakarka be
bai. Ta atsegiñez gengozala, guri eldu jakun estutasuna! Guitarrón'en bilbotar lagun aren zain gengozala,
bera gure batalloiko komandanteagaz sartu jakun
ardandegian. A ikusi genduanean, mai azpian eta al
zan lez ezkutau ta urten genduan ardandegitik, Guitarrón ez besteak.
Alantxe amaitu zan arratsalde aretako gure pesta.
Agiña ataratera joan nintzan Donostia'ra baten.
Ordurarte sekula atara barik nengoan. Bein, Donibane
Lohitzune'n agiñeko miñez nengoala, joan nintzan
ataratera; baiña arratsaldeko orduak aurrera joiazan,
eta atera urten eustan neskameak, biaramon goizean
joateko esan eustan. Ta biaramonerako alde egin eustan miñak eta ez nintzan joan.
Arizkun'dik joan nintzan aretan, Oña abizeneko
donostiar erdalduna zan batalloiko pratikanteagaz
joan nintzan. Donostia'ra eldu giñanean, ea agiña ataratea nai neban itandu eustan berak. Itaun a zer
asmogaz egin ete eustan berari begira jarri nintzan
eta baietz erantzun neutsan, uste orregaz joan nintzala. Berak, orduan, derriorra ez baneban agin ataratea,
urrengo baterako lagako genduala esan eustan. Nik
lepoa jaso ta bere esanetara geratu nintzan. Olan
bada, nun batuko giñan alkarreri esan eta bakotxa
bere bidetik joan giñan. Ni, Mertzedes arrebea neskame egoan etxera, Oquendo 2, Ramón Sierra jaunarenera. Ez dakit orduan nire zaintzaille gudaria eroan
neban ala ez; ez ziurrago. Beintzat, baten gudari bategaz joan eta biok an gosaldu genduala gogoan daukat.
Gauza polita jakin neban bertan etxean. Gudea asi
zanean ba-nituan liburu batzuk. Gitxi; amar-amabosten bat. Batzuk arrebeak berak nitzat erositakoak.
Biotz begietan, Lizardi'rena, Aitzol'en La democracia
en Euzkadi, Gallastegi'tar Elias'en Por la libertad
vasca, lenengo Aberri Eguna, Agirre'tar Tomaren Gazigozoak, Bertolda ta Bertoldin, Bizkaya por su independencia ta beste iru-lau. Jakiña, liburuok neure etxean
geratu ziran; eta aldi aretan olako liburuak eukitea
arrisku andiko kontua zan eta arrebeak artu, ta bera
neskame egoan Sierra jaunaren etxera eroan zituan
eta sukaldeko arasan eukazan gordeta. Nagusi jaunak
eta bere emazteak ez euken zer egiñik sukaldean, eta
areik arkituko zituen bildurrik ez egoan. Prankotarren
Gipuzkoa'ko lenengo gobernadorea izan zanaren
etxean egozan eusko abertzale liburuak. Nun ziurrago? Zelako atsegiñez eskuetan artu ta erabilli nituan!
Baiña ori baiño politagorik ba-egoan. Edesti apur
bat azaldu daidan.
Franco'ren matxinadea sortu ta gorriak nagusi
ziran aldi aretan, Sierra gizajoa, etxetik alde eginda,
bere burua ezin gorderik ibilli zan. Bere emaztea ez
dakit etxean ala nun zan; beintzat nire arrebea, prankotarrak Donostia'n ziraneko Ondarru'n egoan, bere
amaren etxean, geure etxean. Ta, gorrien azkenengo
egunetan, gudarientzat jatekoa egiten sukaldari egon
ei zan Eusko Batzokian. Ta a laga bearra eldu zanean,
gomutakitzat, ango jikara ta plater txiki bikotea artu ei
eban, eusko ikurrin margokoa eta batzoki aren izena
idatzita. Jikara ta platertxu areik be Sierra jaunaren
etxean egozan, antxe sukaldeko arasan, kaltzerdi txiki
baten barruan sartuta ta kaltzerdi musturra lotuta. Ta
areik be ikusi nituan musturra askatuta.
Nok uste izango eban, prankotarrak Gipuzkoa'n
ipiñi eben lenengo agintari nagusiaren etxean, alako
gauzak arkitu eitekezanik?
Baiña Sierra jaunak kontu onek gaur jakingo balitu, ez dot uste asarratuko litzakeanik; barre egingo
leukeala esango neuke, bada etxe aretan ondo ekien
nire arrebea zelakoa zan olako kontuetan, eta gai onezaz iñoiz jardun be bai.
Ara orduan neuk arrebeari entzundako kontu polit
bi:
Sierra jauna, baten, Ondarru'ko osagille jaun bategaz egon ei zan: 'gaz. Osagillearen erritarra zan
Etxaburu Etxaburu abizeneko neska bat eukala neskame esan ei eutsan Sierra'k. Bestea lenengoan ez ei
zan gogoratzen neska a zein izan eitekean. Aeako
baten, kontura etorri zanean, lenengo berbea zera
izan ei zan: neskameari ez ixteko Ondarru'ra joaten
autarkia emotera. Auteskundeak gaiñean ziran eta
jaun arek ondo ekian gurean norentzat izaten ziran
autarkiak.
Sierra jaunak berak esan eutsan au danau nire
arrebeari. Jakiña, laga eutsan Ondarru'ra joaten. Oba
ez!
Ta beste kontua: Sierra jauna aldi aretan El Diario
Vasco'ko zuzendaria zan, eta Bilbo'ko Euzkadi egunerokoaren zuzendari zan Olano'gaz eztabaidea
izan eban, euskerea zala-ta. Sierra'k tautik ez ekian
euskeraz, baiña besteak be ez ekiala ba-ekian, eta
bere izparringitik zemaia jaurti eutsan, erriaren
aurrean euskeraz nor geiagoka egiteko. Ba-ekian besteak ez ebala aurrera egingo.
Kontu onezaz etxean ziarduela, euskeraz nor geiago zan jakiteko erriaren aurrean aurkeztu balira, ea
zer esango eban itandu ei eutsan Sierra jaunari nire
arrebeak, ta berak erantzun:
– Iñazio, gure patroi andia.
Olantxe, asierea bakarrik; eta orain gogoratzen ez
nazan eta euren esanaia ez ekian iru-lau berba suelto
esan ei zituan. Axe zan ekian guztia euskeraz.
Egun baten albista txarra emon eustan Ezkurra'k;
gu, Prantzia'n egondakook, Miranda'ra bialtzeko agindua etorri zala, gero andik Algeciras edo ego aldeko
toki areitara eroateko.
Emen, etxekoak arrabete bidean genduzala, polito
konpontzen giñan; baiña Jaungoikoa'k ekian toki areitara eroaten baginduezan, gorriak igaro bearko genduzan. Alan be, egunak etorri ta egunak joan eta iñok
ez eban ezer esaten, eta aztu egin nintzan auzi onezaz.
Lenago aitatu ditudan bost gudari agintariak,
Ezkurra ta lagunak, aldatu egin ziran lengo etxetik.
Nire nagusia ez beste laurak etxe bat artu ta, «trabajadorietako» bat sukaldari ipiñiaz, euren kontura jatekoa egiten asi ziran. Sukaldari, ain zuzen, Itxasu'ko
Etxedoia'n alantxe izandako Muruaga'tar Kepa ber-
meotarra ipiñi eben. Gure lagundikoa zan eta zeregin
orretarako neuk billatuko nebala uste dot, bada a
sukaldari lez ezagutzen eban bakarra neu nintzan.
Bear bada, lagundian sukaldaria eskatuko eben eta
bera aurkeztuko zan. Ez dakit ziur zelan izan zan kontua, baiña neuk emon nebala bere izena uste dot.
Berez buru jasoa zan bera, gogorra, iñori bildurrik
bakoa, baiña an ilda arkitzen zan, errukia emoteko
moduan. Sukaldari jarri zanean barriro biztu zan.
Ezkurra, lo egiten eban lengo etxean bertan jaten
geratu zan. Len, jan etxe baten eta lo beste etxeetan,
banaturik egiten eben.
Ezkurra egoan etxea kale baserria zan, adiñean
aurrera joan andra andi zabal alargun baten etxea. Ez
naz gogoratzen ez andrearen izenagaz ez etxearenagaz.
Neu be etxe aretan lo egiten jarri nintzan. Nai izan
baneu, oean egingo neban; baiña nengoan modurako
geiegi iruditen jatan eta lurrean koltxoia ipiñita egiten
neban.
Lotara joan aurretik, su ondoan egoten giñan –
beko sua egoan– etxekoandrea, Ezkurra ta irurok,
ango ta emengo kontuak esaten, ixildu barik. Iñoiz
politikaz be berba egin genduan Ezkurra ta biok. Jaki-
ña, beti ez gentozan bat eta ez ta bai ibilten giñan.
Baten aurreregi be sartu nintzan eta estu ibilli nintzan
ondo geratzen. Abertzaleak eta karlistak batera jokatu bear ebela esaten eban, bien gogaiak erdi berdiñak
zirala ta.
Queipo de Llano'taz berba egin genduan baten.
Barriro urten nai baeben, beragaz kontateko esan ei
eutsen karlistai. Nik orduan berari:
– Zer: berriro gudara?
– Ez; baiña, beintzat, Queipo de Llano geugaz
dago edozetarako.
Bertan etxean gosalduten neban. Errial bat ordainduta, poto bat esne, litro erdi esne, artzen neutsan
etxekandreari.
Erregeen inbidiarik ez neukan orduan.
Baiña beartsuen etxeetan pozak gitxi irauten
dabela da esakerea, ta neugaz be orixe jazo zan.
Batalloiko agintariak ziñoanez, gudariak izan bear ei
eben asistenteak, eta ez langilleak; eta laster lagundira joan bearko nebala, besteak lez izatera, Ezkurra'k
esan eustan.
Ta alan nengoala, beste albista bat etorri zan
batalloira; aldra andi batek Gaintxurizketa'ra joan
bearko genduala. Ta gu, len Miranda'ra bialtzeko agin-
dua geunkanok, antxe tartean sartuta bialdu ginduezan. Olan, Miranda'tik gure deirik baegoan, Gaintxurizketa'n gengozala ta eskuak garbituko zituen.
Ta neguko egun eder baten, an urten genduan lau
edo bost kamioitan Gipuzkoa'runtz.
Arizkun'dik urten eta Errazu ta Elizondo'rako bide
gurutzean, lenago aitatu ditudan ardandegikoak, joiazan langilleai agur egitera urtenda egozan; antxe
alaba polita be. Ta alegindu nintzan nigaz konturatu
eitean, baiña alperrik, besoak jasota ta didarka giñoiazan danok eta.
GAINTXURIZKETA
Gaintxurizketa'tik laster, Lezo'rako bide-zabalaren
gaiñeko aldean, Jaizkibel'en altzoan egoan Arriaundi
izeneko baserrira, lagundi bat eroan ginduezan. An
inguruan egoan arri andi bakar bategaz egindakoa ei
zan baserri a, ta ortik ebala bere izena entzun neban.
Ez zan antxiñakoa. Esker-eskuma bizitza bi ziran. Ez
euken aberatsen antzik. Lur gitxi-edo, gu bizi giñan
alderdiko etxeko lau mutil gazte Errenderia'ra lanera
joaten ziran.
Ara eldu giñanean, an ingurukoai etxera ostera
bat egiteko gogoa eldu jaken, eta sarjentoak baimena
emon eutsen, edo emon euskun, bada neuk be arreba
ta senideak (aideak) ba-neukazan Donostia'n. Ez dakit
jai aurreguna zan ala beste edozein egun; jai aurreguna bazan, astelen arterako baimena emon euskun;
eta beste egun bat bazan, biaramon goizera arte.
Zana zala, goizean topo'tik urten eta burdi bidean
goruntz baserrira urreratu giñanean, gudariak urten
euskuen estu-estu: komandantea etorri zala, ta lista
igarotzean an ez egozanen izenak erantzunik ez ebela
izaten eta larri ebiltzala. Ta ezkutuka gizon zerrendan
edo formaziñoan sartu ginduezan.
Baimenak, beingoak izan ziran.
Bereala lanera eroan ginduezan. Gure lan tokia
Gaintxurizketa gaiñea zan, Irun aldekoa. Lan asko
eginda egoan orduko. Bide-zabalaren alderdi bietan
ametralladora abiak, eta lur azpitik abi arteko bideak.
Guda izan ezkero, prantzesari, Irun'dik zear euken
sarrerea itxiteko asmoz egindakoak ziran. Gure nagusia zan alferez batek, sekulako gorrotua eutsen.
– Zelango pozez egongo nintzake, emen barruan
ametralladoreari eragiñaz, prantzesak garbitzen
–esan euskun, abi aurrean.
Ni andik urte batzutara, ain zuzen be, Ondarrabia'ko irundar neskatilla bategaz ezkondu nintzan; eta
andik igarotzen garanean, an eta emen sakabanatuta
sasi ta iragarkiakaz estalduta dagozan guk alperrik
–alan obe– egindako abiak nun dagozan esaten ibilten
naz neure andra ta seme-alabai.
Arizkun'en polito gengozan Teodoro ta ni, baiña
Gaintxurizketa'n lanean asi bear izan giñan. Alan be
ez luzaro Teodoro. An be ofizinan sartzea lortu eban.
Eduardo'k be pikotxari ta paleari iges egin al izan
eutsan. Donostia ondo ezagutzen eban baten bearra
egoan; eta bera, ondarrutarra, aurkeztu zan. Josten
ikasten Donostia'n luzaro bizitakoa zan. Suministrokoa egin zan eta egunero joaten zan Donostia'ra
kamionetan. Larunbatean ez zan biurtzen lagundira;
Donostia'n geratzen zan astelen arte. Iñoiz entzun
nebanez, galtza zuriakaz da dotore ibilten ei zan igande ta jaietan.
Denporeagaz, andik iru-lau illabetera, Aritxulegi'n
gengozala, zerbait izan eban geure lagundiko sarjento bategaz. Langille atxillotua ain dotore ezin ikusitaedo, baileren baten beragaz zerbait izanda-edo, aurka
jarri jakon asteko sarjentoa –sargento de semana–,
eta mendira lanera bialdu eban.
Baiña zori onak jarraitzen eutsan Eduardo'ri. Geienez be, egun bi edo iru egin zituan lanean. Mendira
bialdu ebenean, gure txabolako egin zan; eta, bat-be
uste barik, Plana Mayor'erako deia izan eban, jostun.
Ta gu lagata an joan zan Oiartzun'era –ala Errenderia'ra?– etxerako eguna eldu jakon arte.
Nik, barriz, ezin-ta zori txarragoa izan neban Arizkun'dik alde egin neban ezkero. Teodoro alegindu zan
nitzat zerbait on billa, baiña dana alperrik.
Baten, alferez barria etorri zan lagundira; ta kontixu asistentea bear ebala esan eban ofizinan, eta
bereala neure izena emon eutsan lengusuak. Baietzean geratu ei zan alfereza; ta, ori jakin nebanean, an
nengoan, ni noiz deituko eusten, dana begi ta belarri.
Mendian lanean nengoala be, norbait gure alderuntz
etorrela ikusten baneban, adi-adi jartzen nintzakon,
neuretzat zerbait ete ekarren. Baiña egunak joan eta
egunak etorri, ezerezean geratu zan dana.
Astebete inguru igaro zanean, biztu aldia izan
neban; aztuta egon zala alfereza, baiña barriro berba
egin ebela nire asistente kontuaz eta deituko eustala.
Ta bigarrenez an nengoan ni, danai begira, zer
entzungo. Bai alperrik!
Azkenean, beste bat joan zan asistente. Alferezak
niri deitzeko lengusuari agindu eutsanean, naparra
zan sarjento bat, Goñi, antxe arkitu ta berak ekarriko
eutsala asistentea, ta Erribera'ko napar mutil bateri
deitu eutsan. Agur nire itxaropena!
Geroagokoa politagoa izan zan oraindik. Orduan
Aritxulegi'n gengozan. Teodoro orduko aske etxera
joanda egoan, eta Eduardo zan, Plana Mayor'en egoala, nire aldez alegindu zana. Almazenerako bear ei zan
bat, eta Eduardo nigaitik berba eginda egoala banekian, eta zain-zain nengoala, noizbait eldu jatan deia:
biaramon goizean joan neinteala. Ta biaramonean jagi
ta laster kukulumutxu bizarra kentzen niarduala geure
txabolan, beko aldetik didarka asi jatan bat:
– Etxaburu, Etxaburu!
– ¿Qué pasa?
– Que no te prepares, que no vas a Rentería.
Gaixotegitik urtendako gipuzkoar mutil gazte bat
artu ei eben, neutzat zan zeregin aretarako.
Gaintxurizketa'n, lenengo illabete edo bian mezarik ez genduan entzun, ez ginduezan eroaten da.
Gero, geure tokitik laster, bide-zabal ondoko zelai
baten, asi ziran geutzat mezea emoten. Lezo'ko bikarioak emoten eban, eta sermoia be egiten euskun.
Ordurarte ez ebala jakin gu meza barik geratzen giñanik esan euskun lenengo sermoian. Ta pazkoazkoa be
egin genduan. Orretarako iru eguneko sermoiak euki
genduzan Lezo'ko elizan. Autortzak azkenengo arratsaldean egin genduzan.
Ni sartu nintzan autorlekuan, Zubigar olerkaria
zanaren eta Garbizu'tar Tomas gaur eguneko euskal
musikariaren anaia zan abadea egoan. Ainbat belarrimotzen artean euskeraz berba egin eutsan bat sartu
jakonean, poztu egin zan. Ta ez euskalduna bakarrik;
euskaltzalea be ba-nintzala ikusi ebanean, axe zan
alkarrei biotzak zabaltzea! Bere anaia Zubigar, olerka-
ri lez, ezaguna neban; eta beste anaia, Tomas, arpegiz be bai, ta alantxe esan neutsan.
Ain zuzen be, nire lenengo olerkaria Zubigar izan
zan. Amasei, amazazpi, amazortzi urte neukazanean,
egundo eskuetan olerkari libururik artu barik, Argia'ren Egutegia'ko olerki garauak irakurten atseginduten
nintzan. Ta antxe egozan Zubigar'en olerkiak. Bere
Euzko yatorrak kabian izenekoa ia buruz be banekian.
Batalloiko nagusiari neure alde berba egitea nai
ete neban esan eustan; eta eskerrak emon neutsazan
niganako borondate onagaitik, baiña ez nebala nai.
Olako kontuakaz len be aspertuta nengoan. Asistentetza zala-ta jazo jatazan istilluak barriztatzerik ez
neban nai.
Teodoro lengusua ez zan autortu, modu aretako
autortze eta jaunartzerik ez ebala nai ta. Teodoro
autortu barik egoala jakin arren, Jaunartzera bialdu
nai izan eban sarjentoak, autortu edo ez, ez ebala
garrantzirik eta.
Lenengo Jaunartzea egin ezkero, ordura arte Jauna
artu bakoak izango ziran geienak; errengantxea artu
ebala ta isekaz berba egiten be ikusi neban bat.
Denpora areitan zerbait jazo jakon gure lagundiko
langille bateri. Zerbait esan eban-edo, beintzat, estu
artu eben, eta bekokitik samara ta belarritik belarrira
ulea ondo-ondotik moztuaz gurutzea egin eutsen
buruan.
Igandea urreratzen egoan eta mutilla geroago ta
kexuago, meza ostean komandanteak errebistea igarotzen euskun da. Komandanteak modu aretan ikusi
baleu, zegaitik egoan atan itanduko eban, eta bildur
zan beragaz jazotakoa arek jakitea. Ta jai aurregunez,
ulea ebagiteko baimen eske, buru makur sarjentoagana joan zan. Baietz erantzun eutsan eta buru soil geratu zan; eta pozik!
Barakaldo'koa zan mutilla; euskal abizenekoa,
baiña «bai» esaten be ez ekian euskeraz. Bizkorra zan
berbetan, eta ori izan ebala uste dot bere okerra.
Orduan ezin esan eitekean zerbait esan eban-edo.
Gero aldatu egin jakon zoria. Bere erriko bat etorri zan
batalloira ofizial lez, eta mendia laga ta beragaz errira jatsi zan.
Gaintxurizketa'n gengozan aldia zan alemandarrak Europa guztia iruntsi bear ebena. Polonia'gazkoa
amaitu ebenean, onuntz begira ipiñi zituen euren
gizon, kañoi ta tankeak, eta neke andi barik mendera-
tzen zituen laterriak. Euren aurreratzeak iñor ez ginduzan poztuten, Europa'ren askatasunaren amaia zan
da.
Ipar Amerika zan askatasun zaleen orduko itxaropen bakarra; gorriena be bai, komunistena be bai.
Enkartaziñoietako gazte batek, Amerika gudan ez zala
sartzen ikusirik, esaten eban:
– ¿Pero qué hace América?
Orduan, kapitalistatzat eta erri zapaltzailletzat
iñok ez eban joten Amerika. Jakiña, guk nai genduan
baizen arin ezin eitekean sartu, gudarako gertu egin
bear zan lenengo, ta ez zan ori bi edo iru illabetean
egiteko kontua.
Baten, ondo gogoratzen naz, egun aretan alemandarrak eun kilometro aurreratu zirala izparringiak ekarri eben. Barri ori danak barrez artu genduan. «Ori da
benetan aoa zabaltzea» esaten genduan. Baiña ez zan
dana aoa zabaltzea, ez zan dana gezurra. Beintzat,
ordutik aste asko baiño len, gugandik arrabetera eldu
zan alemandar gudaroztea, Endaia'ra. Ta Deun Kepa
arratsaldean, ni ikustera etorri ziran nire arreba Rosario ta bere senar Migel'egaz, Gaintxurizketa'ko Errekalde izeneko etxearen ondoan, bide-zabal gaiñeko
zelaian jarrita zerbait janaz gengozala, aurregunez
Endaia'ra eldu ziran alemandar gudariak, jeepetan
sarturik, euren kapela aurre arroakaz, bide-zabalak
betean Donostia'runtz igaroten ziran. Axe izan zan
eten bako igarotea!
Ez ziran, ez, guzurrak, aurreragoko asteetan alemandarren aurreratzeaz izparringiak ekarri zituen
barriak.
Antxe igaro genduan Aste Santua Arriaundi'n eta
Gaintxurizketa'ko lanetan. Ez daukat orduko zer kontau andirik. Onako onegaz bai gogoratzen naz. Eguen
Santu egunean, Papini'ren idazlana irakurri neban La
Voz de España izparringian. Ba-neban Papini'ren
entzutea. Gudea asi aurretik neukazan liburu apurren
artean, Agirre'tar Tomasen (Barrensoro) Gazigozoak
neukan. Liburutxo arek, beste batzun artean, Papini'ren zertxobait dakar. Italiar idazle ospetsu onen beste
ezer irakurri barik nengoan, eta arrezkero be ez dot
irakurri. Donostia'ko izparringiak ekarren bere idazlan
a, ez jatan atsegin izan. Jesukristo gure Jauna gurutzean josi ebenekoez idatzita egoan. Ango jendeagaitik txarto esaten egiña zan; buru andiak, sabel andiak,
eta ez dakit zer beste olako zirala Jesukristo il ebenak.
Idazlan zatarra zan nitzat, lagun urkoaganako maite-
tasun bakoa. Jaungoikoaren Semea il ebenakaitik be,
olan ezin berbarik egin daiteke.
An egozan euskaldunak, edo euskotarrak edo euskal lurrean jaiotakoak, danak nituan lagunak. Bilbo
inguruan jaiotako euskeraz ez ekienak be bai. Jakiña,
gorria izan zuria izan, bardin jakun; baiña baten eurakaz politikea atara genduan eta eztabaidan jardun
genduan. Eduardo zan nire aldeko bakarra, nire
gogaien aldekoa edo ni lez eusko abertzalea; baiña
bere berbak gitxi laguntzen eusten. Euren arten bat
ba-zan euskeraz jakin eta euskal abizenak zituana,
Josetxu izenekoa. «Pa'l pelo» emongo eustela, denporak aldatzen ziranean, esan eustan berak. Baiña ori
gora-bera, len lez jarraitu genduan; edo, obeto esateko, denporeagaz euren eta nire adiskidetasuna sendotu egin zan.
Lagundia egoan baserrian, sarjento mailla arteko
gudariak egoten ziran; andik gorakorik ez. Olan, lanera be soldadu ta sarjentoagaz joaten giñan. Egun
baten sarjentoari oetik jagitea kostau egin-edo, bera
barik joan giñan. Ez zan izango lenengoa, ziur. Baiña
egun aretan, lanean asi giñan orduko, alfereza eldu
zan bertara. Sarjentorik arkitu ez ebanean, asarratu
egin zan; an inguruan iru-lau lagun gengozan, eta bat
lagundiko baserrira joateko agindu euskun, eta bost
miñutu barru sarjentoagaz an egon bear giñala. Andik,
Ilbistieta baserri ondotik Arriaundi'ra osterea egiteko,
nire ustez, Arruiz'ko Txikia'k be ia ordu laurden bear
dau, ta iñor ez giñan aurreratzen. Orduan gero-ta asarretuago joian-eta, iñok zirkiñik egiten ez ebanean,
neu aurreratu nintzan. Mendiz joan bear zan, ta zati
bat aldatz apurra zan. Ta puts otsean niñoiala, bide
erdian sarjentoagaz tope egin neban. Ta biurtu giñan.
Ez dakit euren artean zelan konpondu ziran.
Beste baten be, neuk nai barik olako kontuan nastau nintzan. Baiña orduan Aritxulegi'n zan.
Amar neurkin inguru goragotik, onil (embudo)
antzeko olez egindako batetik lur eta arri jaurtiten
eben bagoneta gurdira. Gu bekoak giñan, gurdia erabiltekoak.
Baten, ain zuzen geure komandantea aurrean
egoala, nik ez dakit zelan, goitik jausita-edo, palea
arkitu zan bagoneta barruan. Goikoak ez ziran konturatu orregaz eta jarraitu egin eben arri ta abar jaurtiten. Pala a andik atarateko ezer egin ez gendualako,
asarratu egin zan komandantea. Ori egin al izateko,
geratu egin bear ziran lenengo goikoak. Ta denporaz
goikoai geratzeko agindu ez geuntsalako, orduan lana
geratu barik palea atara bear zala ta zarataka asi
jakun. Iñor ez zan ausartzen ara urreratzen, bada
arriak, ikaragarrizko danbarradea ataraaz, bagonetara jausten ziran; eta asko, salto eginda kanpora be
bai. Palea an bagonetan ezkutau bear zala ta ataratera iñor ez giñala joaten ikusita, zoro baten antzera
jarri zan komandantea; ta didarka, goikoai ez geratzeko, ta guri bat palea ataratera joateko. Ta an be, iñok
zirkiñik egiten ez ebanean, neu ausartu nintzan edo
asi nintzan aurrera joaten. Baiña Jaungoikoari eskerrak konturatu ziran goikoak jazoten zanagaz eta
geratu egin ziran, ni aurreratzen ikusi ninduenean.
Bestelan, antxe izango zan nire azkena.
Lenengo denporetan ezin izan nintzan jarri ango
jatekoak jaten. Cardeña'n bein be ez neban apaldu
ango jatekoagaz. Baiña gero ez zan an, nik jango ez
neban jatekorik. Ta ori, etxetik asko bialtzen eustela.
Nire etxekoak, eurak aukera andi barik biziko ziran,
baiña euren seme edo anai bakarrarentzat nunbaitetik ataraten eben. Baten petroleoagaz kutsutako arroza ekarri eben lagundira. Ez eukan gauza andirik, eta
nik neurea ta jan ezin eban lagunarena be jan neban.
Nik, etxeko laguntasun andia izanda be, angoa
errez amaitzen baneban, zer esan laguntasun gitxi
edo bat be ez eben urruneko gizajo askogaitik?
Goseak arrakalaten egoten ziran. Eguerdian, lana
lagateko ordua urreratzen zanean, begirik ez eutsen
kentzen kaboari; ta onek txistua aora eroan orduko,
laga atxur, pala edo erabillen tresnea, ta biderik laburrenetik, au da, edonundik, alkarreri aurrea ezin artuta, aringa-aringa joaten ziran, goian bageniarduan
lanean mendian beruntz musturrak apurtu bearrean,
bazkaria emoten zan tokira. Ta asko erdi batera elduten ziran; da, lerroan jarteko, bata lenago zala ta bestea lenago zala, bultz eta bultz ibilten ziran.
Ta dana, danoi bazkaria emotean ezer geratzen
bazan, errengantxea artzeko.
Gu, aringa-aringa areik ikustean, barrez egoten
gintzakiezan, eta iñoiz «triperos» didar batzuk egin be
bai.
Geuk be euren narruan egon bagiñan, eurak lez
jokatu bear!
Lenago esan dodan lez, lenengoan, ametralladoreentzat abiak egiten ibilten giñan Gaintxurizketa'n.
Geroago, berago joanda, barraka batzuk egin genduzan Ilbistieta baserri aurrean; ez dakit gudarien edo
gu lako langilleentzat bizi toki izango ziranak. Eta gaur
Ilbistieta azpian ikusten dan beribil zarren illerrian
dagoan elizatxo erdi jausia be, orduan egin zan, gu
andik joan eta laster.
ARITXULEGI
Udabarri erdi inguruan, toki areik laga bearra izan
genduan. Egun baten, geure maleta ta abar artuta,
Oiartzun eta Lesaka bitartean dagoan mendi batera,
Aritxulegi izenez ezagutzen dan tokira, eroan ginduezan. Edo zuzenago esateko, eroan ez; joan egin giñan,
oiñez. Gaintxurizketa'ko Arriaundi baserritik, Oiartzun'dik zear, mendi gain aretara amabi-amabost kilometro inguru egongo dira. Ordurarteko ibillaldirik
luzeena izan zan.
Gain aretan, gu joan giñaneko, txabola batzuk baegozala uste dot; baiña geiago bear ziran eta geuk
egin genduzan. Bedarra egoan lurra pikotxagaz zatiak
ebagi ta lur zati areik, ladrilluak ipinten diran lez, alkarren gaiñean ipiñi; neurkin bat edo geitxoagoko
gorunzkoa emon eta, ojalatazko teillatua emonaz,
eginda egoan. Lau-bost neurkin kubiko inguru eukiko
zituan gure txaboleak bost-sei lagunentzat. Bizi toki
landerragorik!
Uda a euritsua izan zan eta, bein udazkena urreratu zanean, gabaz otz egiten eban. Erdaldunak, denporeagaz, euren txabolak egokitzen alegindu ziran:
gorunzkoa geitu, sua ipiñi ta abar. Kontixu, len be lur
azpiko etxeen barri ba-ekien eta ez jaken ereizten ain
txarra bizi toki a. Gu euskaldunok, ostera, ezin eta