Neska jakinzaleai
Juan Ignazio Uranga
NESKA JAKINZALEAI
IRU BAKARIZKETA
NESKA JAKINZALEAI
IRU BAKARIZKETA
MORDOXKA BATEAN
JUAN IGNAZIO URANGA-K
IZKRIBATUA
DONOSTIAN
J. BAROJA TA SEMIAREN MOLDIZTEGIAN
1909-an
AU MUNDUA!
Iruditegiak aurkestatzen du, gela
arlote, apaiñ izandutako baten
antzarekin, jarkai bi, eta beste zerbait, txar itxureko tresnakin.
(Negarrez) Noratu dira nere gurasuak? Au
eziñ biziya sortu da neregan! O ama... nere
ama... (Guztiya kalkatuaz) ama laztana!
(Eseritzen da eziñ egonik) Arrimo gabe gelditu naiz, zer egin ez dakitala! Noratu niteke oraiñ,
erliak umiak azten dituzten gisan, ezti gozotan
ariya banaiz? Zortzi egunen barrunbian nigandu
diran ez bearrak, aundiyak izan dira. Negargarrizko egunak, iritxi dira neretzat! Au zoramena!
(Altxa) Gurasuak ill ziran, eta Jaungoikuak
beregan eraman zituen, umezurtz au, negarrezko ibar untan bakartasun osuan, malko jariyo
guztiz, nork txukaturik gabe utzirik. Aberats gisa
bizi izandu naiz guraso maite aien arrimuan. Eta
oraiñ?... Arlotietan, arlotienaren mallara osoro
eroriya.
Amasei urte osatuak dauzkat, eta ez naiz
ezeri eltzeko gauza. Zer, zer egiñ bear det oraiñ,
estuasun abetatik ateratzeko? Aita bizi zala
zituen ekintzetatik etxeratzen zituen irabaziyakin, txit ondo, eta lasai bizitzen giñan, bañan
bera illik, ama alargun gelditu zanetik, orain dala
illabete inguru arte, mando elbar baten gisan,
urgunka, eta erorka izan da gure bizera. Nai
gabe, abek guztiyak aski ez diralarik, Utsailla-ren
bostean gabeko amarretan (Negarrez) nere ama
ere ill zan.
(Negarrez itxedon) Ordutik orandaño, gelditu
ziran etxeko
tresna, eta gauza guztiyak utzkeri batean saldurik, jelate gogor batek belar sorua usten duben
bezela soilldurik, utzi naute guraso maite aien, bi
eriyotzak, osoro ondaturik.
(Negarrez jarraitzen du) Non dira lengo egun
zoro aiek? Non, nere albotik ni zaitzen, ikastol
edo eskolara neri lagunduaz joan oi zan mirabe
atsegingarri ura? Non dira nere txapel, lore,
luma ta txoriz apainkiro antolatutako aiek? (Itxedon) A Jauna! Garaitz oroitzen ez danari gertatu
oi zaizka, neri orain gertatzen zaizkidan ez bear
mingarri abek.
Gurasuak bizi ziran bitartean, zerbait lanetan
saiatu izan banitzan, gertatuko al zitzaizkidan,
oraingo bakartasunezko gauzak erabaki eziñ
abek? Ez, ez: ez nitzan egongo orain naguen
bezela zer egiñ ez dakidala.
Gurasuak: gurasuak! Zergatik ez ninduten
bear gaiez, neskatxaren aldamenean jartzen,
zerbait lanetan ikasteko? Bada, txikitandik ikasi
izan banuben mantal urratuak arabatzen, edo
beste etxerako bear diran gauz asko egiten,
gaur beste gisatan arkituko nitzan.
Sasoi batean iruditzen zitzaidan almen aundiyen jabea nitzala, eta iñor etzala nere mallara
irixten, ainbesteraño goitiriztua neguen. Neskamea ere nere mendean idukitzen nuben, eta
agintzen niyon zer nai gauza zakarkeri aundiz,
guztiya irudimenez, eta aizez betia neukalako
burua. Eta orain?... Nori agindu, eta nork agindurik gabe bakar bakarrik, zerbait arrimoren zalantzan.
Guztiya alferrik! Arrimo guztiyak urrutiratu
dira nigandik, aiziak orbel igarra udazkenean
bere suaitz muturretatik osoro etenik, urrutiratzen duben bezela. Nere gurasuak bizi zirala,
aien adixkide batzuek laztanka ibilli oi ziran
nerekiñ, beti zerbait erregali emanaz. Guztiyak
maite ninduten itxurak agertzen zizkidaten,
bañan oraiñ.... inork ez nau ezagutzen. Au mundua! Ezeren premirik ez neukanian, eta goitsu
xamarreko itxuran bizi giñanian, nerekiñ zer egiñ
etzekitela ibiltzen ziran adixkide guztiyak, bañan
onla, guztiz errukarri ikusirik, ez da iñor kupitzen
nitzaz, baizikan, begi zearka begiratzen dirate,
iñoiz edo beiñ ikusten nautenian; iñolaz ere, zerbait eskatuko diyotean bildurraz.
Ez ote litzake obea izango, beartsu arki naizen bezela arkiturik, zerbaiten laguntza erakustia neri? Berriz, ta berriz ere esango det: Au
mundua!
Zer egiten dute oraiñ, nere osaba eta izeba,
len asko maite ninduten itxurak agertzen zizkidaten aiek? Noratu dira aien ezkeintza aunditasunez muga, eta neurri gabekoak?
(Itxedon) Nere ongi izate guztiya, gurasuak
menderatu zituben eriyotz beltzak eraman
zuben, txitua atzaparretan arranuak eramaten
duben bezela. Orain, orain da garaia, ni bide
zuzenian jarririk, nundik ongiyena ibilli erakusteko. Bañan, nork elduku diyo lantegi oni? Egintza
aundi eta ederra izango litzake bañan, ikusten
danez, iñork ez.
Norbaitsuei agertzen badiyet nere naiera,
beso buru biyak beren mugatik eragiñaz mugiturik, egaztiyak eguak astindurik xomorruak botatzen dituzten bezela, biraltzen naute beren ingurutik.
O, Aingeru zaitzallea! Arren da arren eskatzen dizut nere biyotzaren aginpidez, zaitu ditzazula nere ibilecra guztiyak, bide okerrez loitaratu ez nadiñ. Eta...
Oraiñ neskame nua
al detan lekura,
urrutiratu gabe
al badet gertura
zaitu nazala otoitz
egiñaz Zerura.
OSTATUAN
Iruditegiak aurkestatzen du ostatu
bateko bazkagela.Agertzen da Luisatxo mai eztalkiya toleztuaz.
Zer, zorioneko arkieta izan zan neretzat
andre Inaxi-rekin baserri gogoangarri artan! Nola
aztu nere egun aietako ibillera negargarri, eta
andre Inaxi-ren mesede berdiñ gabekoa? Beti
gogoan idukiko ditut bakartasun arrimo gabeko,
izaera mingarrizko egun nekoso aiek. (Maiaren
erdiyan, tolezturik usten du mai eztalkiya). Zer
gaizki arkitu nitzan iñoren laguntza gabe! Bañan,
nere otoitz aingeru zaitzalleari biyotzaren aginpidez egintako ark, ordaiñ aundiya izandu du zerutik.
Andre Inaxi-k ekarri ninduen etxe on maitagarri ontara, zeñatan bizi naizen geroztik, txit
ederki eta opakirozko biyotz on artean, non, iruditzen zaidan guraso neriak balira bezela, maite
eta zaitzen nautela.
Etxekoandre eta nagusiyak, ez dute iñorekiñ
agintze zorrotzik, baizikan, agindu bear duten
guztiya agintzen dute, mesede aundiz eskatuaz,
eta mintzaera guztiz xamurkirotsuan.
Umezurtz gelditu nitzanian iñoren arrimo
gabe, lore ximurra usairik gabe bezela, gelditu
zitzaidan biyotza amoriyorako zapuzturik. Noratu zitekien bada, barrungo erapeko eder au,
bakartasunez negargaiturik arkitu zan garaian?
Zer egiñ bear zuben moteltasun neurrigabeko
arekiñ? Gaixua, zeguen bill bill egiña, loria gabaz
egoten dan bezela, bañan bere amoriyorako gaixotasunakin biraltzen zituen, gaixotasunezko
oñazearen ageritzat begiyetara, malko garratz
ugariyak, begi biyen ertzetatik aurpegiraturik,
bere aultasuna azaleratzeko.
Zer egun gogoangarriyak diran neretzat,
gurasuen eriyotz ondorengo negargarri aiek!
Bañan zer? guztiyak erabat aztutzat usteko,
biyotzak egin du amoriyo berrira bere astiñaldi
ederra, lurrak intzaz, eta eguzkiyan berotzez egiten duben bezela.
Pizkorraldi aundiyaren jabe da, bere maitasunarekin ordaiñgai edo katibagaitzat, biyotz amo-
riyo ugarizko eder egiyazko bat pixu danian
garai onez beraganuntza.
Zer ongi aditu ziran aingeru zaitzalliak, nik
egun batian egiñ niyon otoitz biyotzetikako ura!
Nik igaro nituben goze, eta ez bear naigabeko aiek, pake, eta izaera onezkuakin ordainduak
izan dira, aingeru zaitzallearen bitartez, zerutik.
Nagusi eta etxekoandriak, beren alaba banitzake bezela maite naute, nik ere, zer esanik ez
dago, bada gelditurik ni gelditu nitzan gisan,
amoriyo edo maitasunari irteera eziñ emanik,
eta arkitu detanian noratua, biyotzaren mugidaz,
beriela azaleratu ditut bere aginde gustiyak.
Jakiña dan bezela, Jaungoikuaren legeko
agintzetan ere, amoriyua da ispillu edertzat erakusten zaigun lenengo agindea, eta beragatik,
amoriyo gabeko biziera litzake, izaera moteleko
legor, eta iñozotsua.
Nagusi, eta etxekoandriak maitatzeko maite
nauten diña, nere langilletasun, eta on izatiaz
gaiñ, dago bitarteko aunditzat, gure izaeraren
neurgai zuzen, berdingabeko amoriyua.
Amoriyo gabeko bat izan banitzan, eta asko
diran bezela ontaz txinixmen gabia, iritxiko al
zitzaidan biyotza iritxi dan maitasun mallara?
Ez deritzot: eta otoitz eder ura, aingeru zaitzallia bitarteko jarririk zeruratuko al nuben?
Orra bada, nola dan bearreko gauza eta almen
aundikua, Jaungoikuaren legeko lenengo arkitzen degun agindea. Amoriyua: amoriyua!
Onen indarrez sortzen zaizkigu
buruko txorabiyuak.
zortze lekutik uste gabian,
mantxokirotsu iyuak,
malgo garratz, ta pozdunen jabe
beti dan amoriyuak.
Nola ez naute bada ni maiteko nagusi eta
etxekoandriak, gerora aita eta ama deitu bear
badiyotet? Bitarteko aundi orren bidez, beren
seme bakar Dionisiok ezkeniya dauka bere biyotza neriaren trabeskaitzat.
Nik nai detan bezela Jaungoikuak nai badu,
egun gutxi barru izango gera elkarren, eta ala
bear bada, eman dezaigula luzaroko osasuna,
pake eder naikidatsuan gurasuen aldamenean
bizitzeko, maitasun aundiya arkitu detan... Ostatuan.
MAITASUNA
Iruditegiak aurkestatzen du, ostatuko bazkagela guztiz apaiñkiro antolatua. Luisatxo agertuko da, soñeko
goitik berañoko edo bata deritzonakin jantziya.
(Guztiz alai) Amoriyua... Amoriyua. Au da
gure bizitzaren arri ondekitiya; au gabe ez dago
gugan mugidarik, zergatik dan gure izaeraren
nagusi goimentsua, eta onek bururatzen ditu
biyotzaren erakintza guztiyak.
Amoriyuak dauzka kutxapetuak biyotzaren
zakonenian, gure egintza on eta txarrak, zeñagatik askotan gerta oi diran biurkeri aundiyak,
batez ere, berotasun geiegiz bere mugatik gaixtokerirako irtetzen danian.
Badira asko esango dutenak, gizon ero batek
ez dubela amoriyorik; bada nik, nere iritzi urriyaren bidez diyot, abek ere gauz aundi onen jabe
dirala beste edozein bezela, bañan biyotzaren
erakintzak buru bidez utsegiñik, barrunen geldi-
tzen dirala borroka biziyan amoriyuari azaleratzen utzi gabe, bear dan lasaitasunarekin. O,
amoriyua, amoriyua!...
Zure mende gauzkatsu
non nai, gau ta egun,
askotan ez dakigu
zer egiten degun.
Esna, rdo lotan...
denak lotuak gaude
zure lore xortan.
Bai, bai; amoriyua da gure zuzendari pizkor,
eta almentsua; zeñak, biyotzian daukan bere
ezkutakutxa, zeñatatik biraltzen dituben burura
erakintza on gozakitsuak.
Au bitartekotzat arturik, noratu ez nekiyela
bakartasunean gelditu nitzanian, zuzenkidatu
nuben aingeru zaitzalliagana otoitz eder, biyotzetikako ura; eta aiñ ondo irten zait guztiya, non
nere amoriyua sartu dan galai baten begiyetatik,
erapeko maitetzat bere biyotzian, eta antxen
dago umutzen epeltasun aundiyan, beria nerian
bezela. Au guztiya zergatik? Biyotzaren erakintza, edo amoriyuagatik. O, amoriyua!
Aiñ zera, aundi eder,
nola zeran fiña,
gure gaiak ez dira
zuretzako diña.
Eta zer pizkorra!...
gizon bat illagatik
zera illezkorra.
Onen bitartez iritxi det biziera on lasai eta
paketsua; umezurtz arlote beartsua nitzan
garaian, ez nuben tiste bizi malla eder goitsu
oraingora iritxiko nitzanik; bañan aingerua, aiñ
da zaitzalle kontuzkua, non, nere ibillera guztiyai
zintzo jarraitu diyen, otoitz egiñ niyonetik oraindaño.
Bada, amoriyuak nigan indarrik izan ez bazuben, oroituko al zitzaidan, eta egingo al nuben
otoitz ura? Ez, zergatik biyotza egongo zan
mugida gabe, eta au orla egotia da, presako ura
geldirik egotia bezela, errotarriya mugitzeko,
bada, batentzat nola biyotza dan erabilkai
kementsua, bestiantzat da, ur mugitiyaren indarra.
Nork esan bear ziran neri, ibillera nekoso aietan nebillenian, malla ontara iritxiko nitzanik?
Nere gurasuak ill ziranian, biyotza gelditu
zitzaidan guztiz negarti, amoriyua azaleratu eziñ
zubelako; bañan nork biziratua arkitu dubenian,
txoriya udaberriyan kabiraturik, arrautza gañian
arkitzen dan beziñ alaitasun, eta amoriyoz osatua arki da.
Nola esan gentzake ero batek ez dubela amoriyorik baldiñ zintzuak daukan toki berean
badauka biyotza?
Bada, eruari zortzen zaion gaitza da, amoriyuaren agintzak jaso, eta azaleratzeko, kemen
gabeko auldadez, buru naspiltza; bañan ez gentzake esan, gauz naikidatsu aundi eder ori gabia
dala, zergatik biyotza berekin daukan besde
edozeñek bezela.
Onez gañera gertatzen zaiona da; ursubulkai
bati pertza utza, su askorekin daguela gerta oi
zaion gauza bera (da esatia), oni burua lertzen
zaion bezela, kemen gabe arki dalako suaren
berotasuna artzeko, ari naspillatu egiten diyo
amoriyuaren su indarrik jaso eziñ dubelako.
Orregatik deritzot illezkorra dala, eta txinixpe
ontan egongo naiz, baldin ustegabeko buru naspiltza gogorrik sortzen ez bazait, biziyak irauten
diran artean.
(Itxedon) Biyotzaren agintza on, amoriyua
bitarteko dala, egiñ naiz senar maitagarri ederraren jabe; zeñaren borondatia beargaiturik,
neregana etxeratu det, mesede andiyak zor
niyozkan ande Inaxi, alargun bakartasunean
negarti gelditu dan gaixua.
O, Jesus amoriyotsua!
(Kantari).
Amoriyoz nausi zeran
nere Jesus maitia,
okerrikan egin badet
nitzaz kupi zaitia;
baldiñ ontzat badaukazu
nere borondatia,
zure biyotzeko suan
erre bedi neria.