🕙 4-minute read
Murtuts eta bertze - 4
Total number of words is 532
Total number of unique words is 374
40.6 of words are in the 2000 most common words
52.0 of words are in the 5000 most common words
57.2 of words are in the 8000 most common words
huna etxekandere xaharra, haurño bat oraino
biribilkatua urrumakatzen ari duela.
Mahungak ukondoraino bildurik, motoa
airean, Gaxuxa koziniersak badu haro. Gau
guzia emagintzan emanik, xehe-xehea nahi ditu
denak kondatu: «Hemen berean nintzen, oilaskoak lumatu eta husturik: apailatu nahi nituen,
noiz-etaere bet-betan pleinu batzu aditzen baititut ganbara hortarik! Jes-eta... zer zitaken,
banoa lasterka, denak utzirik. Gaixo Mayi! Haurra izaiteko kinkan! Halere hemen bainintzen...».
Gaxuxa eihera bezala ari delarik atertu gabe,
horra hor kadira batean bi plegu egina, lurrari so,
gorri-gorria. Gabriel jaun-esposa, haurraren aita,
aparantziaz...
Mayi ez da ageri. Ohean da ganbara handian,
lo-zorro pisu batek hartua. Bederen ez ditu aditzen, aita xaharrak bultaka derabiltzan erasiak.
Ez da haratik, ez hunatik gaixtoan da, gaixtoan,
Errekanbordako nausia; oro ele dorpe, oro
mehatxu, bai alabaren kontra, bai suhi-beharra-
ren kontra: urde eta urdesaka ari da, bertzeak
bertze, hitz eztienak baizik ez baititugu hemen
aipatu nahi.
Gabriel gaizoak hitzik ez. Dendaria hurbiltzen
zaio eta ahapeka erraiten dio: «Ken-azu bada
zure buketa!» Jaun espos dohakabeak halako
dolu batekin kentzen du bere lore-floka eta sakelan sartzen, hats-beherapen bat ateratzen zaiolarik: «Hau lastima! —Ez zinen zerbaitez jelostua? —Alabainan ba...». Ixtant baten buruan,
karrosa bat kanpoan aditzearekin mogitu gabe,
giza-gaizoak erraiten du: «To, ezteiliarrak!».
Erran bazuen, erra: aita oihuka hasten zaio:
«Ezteiliarrak? Eta nun ditutzu ezteiak, mutiko
zozoa? Ala den estatuan elizarat ereman nahi
duzu?». Eta eskua Mayiren ganbarari buruz keinatua zuen, ikara batean...
Gabriel ixilik zagon bere onetan.
Anartean ezteiliarrak heldu ziren. Auzoek
erranik, orok bazakiten berri; eta ez jakinez zer
begitarte egin, ez jakinez zer erran, ixil-ixila sartzen ziren hil baten ondoan kurutzearen adoratzeko bezala. Eta zer pena bertzalde! Pesta egitera jinak, eta pesta biper egina. Zer afruntua....
Jendea jin arau, aita xaharraren oihuak handiago, alaba eta suhia ezin aski desohoratuz. Ez
zen goxo nehorentzat. Azkenean Gaxuxak erran
zion deplauki: «Ea, Batixta, ez zazula hoinbertze
erran. Alaba Pazkoz hitz-emana delarik, Omiasaindura gabe ezkondu behar da... Bainan joanak joan, zer probetxu duzu samurturik ere!
Orizu, denak hemen girenaz geroz, eta bazkaria
ere agintxea, ez ahal duzu jendea ahoan kurutxe
etxerat igorriko? Hasian-hasi, zertako ez egin
bataioko bazkaria? —Aitatxi eta amatxirik gabe?
—Eta hauk?». Zaliaz erakusten ziozkan kontraesposak ederki apainduak.
Gaxuxak sendi zuen ezteiliarrak haren alde
zirela oro, eta nausi xaharra amor emaitera
zagola. Atrebitu zen erraitera: «Bai, zoazte
denak haurraren laguntzerat dela Meriarat, dela
elizarat. Nik mahainak anartean beztituko ditut.
Xo! Sankristauak berantetsiak zituzte!».
Hainbertzenarekin elizako ezkilak errepikan
hasi ziren, zeru guzia inarrosten zutela. Armariotik Mayiren bela xuria hatu zuten haurñoarentzat, eta aintzina...
Elizarakoan bazela so-egile!
Eliza-aterat eta, hau kinka gaixtoa! Apeza
nork abisatuko du? «Hik erran behar diok
Gabriel!». Pusaka-pusaka aldareraino baderamaten. Hor, jaun erretora esposen beha dago,
barurik, mahain saindu ondoan. Tortxoak piztuak
dira, esposen kadirak polliki apainduak...
Jaun erretora bi begiak harmaturik so eta so
dago: ezteiliar guziak birazka, jaun esposa salbu
eta emazte bat haurño bat besotan... Balditua,
galdegiten du: «Eta, eta, nun da andere-esposa?». Orduan Gabrielek haurra erakutsiz: «Horra,
jaun erretora, bataia zaguzu nexka hau: “Goizetorri” emanen diozu izena!».
Ez dut erraitearen beharrik jaun erretora poxi
bat harritu zela. Bataioak lekora, bazkari ederra
egiten zuten, eta, Mayi ahantzirik, dantza eta
kantu anjelus arte. Gaixo Mayi, aise pasatuko
zen hoinbertze harramantzarik gabe. Ondoko
egunetan ixil-ixila egin zen ezkontza, eta ontsa
bizi izan baziren, ontsa hil ziren.

You have read 1 text from Basque literature.