🕙 29-minute read

Murtuts eta bertze - 1

Total number of words is 3792
Total number of unique words is 1911
29.3 of words are in the 2000 most common words
42.6 of words are in the 5000 most common words
49.9 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  Piarres Lafitte
  
  MURTUTS ETA BERTZE
  Itsasu es omen da beti danik izan oraiko herri
  erne bezain baliosa. Ezpeletar batek salatu daut
  hori beharrixilorat, eta orok badakigu auzoek
  ontsa badakitela elgarren berri, alde ala... bertzalde!
  Bertzenaz ere herriak, jendeak bezala dira;
  behin sortzen dira, herbail eta ttipi; gero handitzen, ttarrotzen, zerbait eta norbait bilakatu
  arte.
  Haatik biziki aspaldikoa du Itsasuk eskualde
  pollit eta fruitutsu baten fama. Itsasuko gereziak, hasteko, nun ez dira mundu huntan ezagutuak, aipatuak, goretsiak, eta (ahal delarik) iretsiak, zonbaitek artetan karioxko atxemanik ere?
  Bai fama horrek erro azkarrak ditu, urrun eta
  barna eginak. Ez baitugu ezagutzen fama zuzenagorik, liburu xaharretan xerkatu gira, zoin
  zitazkeen gereziketa eta fruitu-aberastasun
  horren iturburuak.
  
  Huna laburzki zer irakurri dugun. Erran gabe
  doa ez dugula on egiten azken ponduetarainoko
  xehetasun guziez.
  Beraz, erdaraz Nive eta eskuaraz Errobia
  erraiten diogun ur-handia, zaharrek deitzen
  zuten «itsasoa». Uste dut Milafrangan ere izen
  hori emaiten ziotela. Aise asma ditake zergatik.
  Zeren-eta itsasoa marearekin ibaiari goiti herriraino igaiten baitzen. Ur-hegitar gehienak arraintzatik bizi ziren, itsas-arraina esku-menerat
  heldu zitzaiotenaz geroz. Bertzalde, zer nahi
  mariñel bazen bazterretan garraioanari zirenak.
  Herriko portutik (Errobisala-ri hurbil omen baitzen) eta Baionako barraraino xalant azkar batzu
  joan-jin bazabiltzan egun guziez, zer nahi puska
  bazeramatela; haratekoan: harri, egur edo zur,
  ile, azienda, ilar, ikatz, burdingei; hunatekoan:
  oihal, baxera, tresna, xokolet, tindu, itze, olio,
  arno, eta holako! Legez ala kontrabandan ari
  zirenetz, ez da errana; bainan, itxura guzien arabera, portu hori! Baxe-Nabarreko portua bezala
  zen, hots! Baiona ttipi bat, junta-leku eder bat.
  Ez da harritzeko Itsaso edo Itsasu deitu baitzuten
  herri balios hori.
  
  Bainan mundu huntan betiereko zorionik ez
  da. Egun batez destorbu izigarria gertatu zen;
  bai, izigarria: lurikara batek bazterrak oro iharrosi baitzituen, han-hemenka ibai-zola ere kraskatu zen, leize eta tulunbio batzu eginez, ur-joaira
  desberdinduz; eta holaxet, egunetik biharrerat,
  ur-jauztiri edo barradera batzuek hautsi zioten
  untzieri Baionarako bidea. Makur handia, makur
  beltza Itsasuarrentzat. Bat-batean mariñelgoa
  galdua zuten, eta arraintza bera erdikalatua,
  itsas-arraina ez zenaz geroz ja-goitirik Milafrangaraino baizik igaiten ahalko.
  Zonbait egunez baldituak egon ziren, ezin
  sinetsiz hortaratuak zirela! Bainan, ez baita
  beharra bezalakorik, herriko gizonak elgarretaratu ziren igande goiz batez, eta ekar-arazi zuten
  mendian bizi zen ermita saindu bat. Deliberatu
  nahi zuten nola iharduk ezinbertzeari. Ermitak
  erran zioten: «Jaunak, barda-arratsean amets
  bat egin dut: hamabi dotzena arbola agertu zaizkit larrain eder batean lerro-lerro landatuak; ipuruan horra hor xutik, apezpiku bezalako jende
  bat, kurutzea eskuan; beha nagokio, zer ari den
  hor apezpiku distirant hori bere eliza arropetan;
  
  besoa hedaturik airea hiru aldiz benedikatzen du
  kurutzearekin; lehen aldian arbola guziak hostailatzen zaizkit; bigarrenean loratzen; hirugarrenean fruitu ederrez mukurru betetzen; bet-betan
  haizea heldu da mendizokotik, fruituak adarretarik aurdikitzen dituela; arbola-azpietarat behatzen dut; lurrean ez sagar bat, ez gerezi bat, ez
  udare bat; bainan zer ikusten dut? Urre eta zilar,
  ibai bat diru pirrikitan eta harramantzan! Arbolen erdian bazen eliza bat: Itsasuko eliza! Horra
  nere ametsa. Amets horrek erran nahi du fruituez kanpo ez dela guretzat salbamendurik.
  Arbola fruitudunek herria aberastuko dute, araberako patroin saindu bat hautatzen eta ohoratzen badugu!».
  Herriko gizonek jaun erretorarekin batean
  bilatu omen zuten kalandier eta liburuetan «araberako patroin saindu» hura. Tarragoneko
  eskualdean izan baitzen noizbait San Frututsu
  delako bat, hura hartu zuten begiraletzat; eta
  berehala hasi ziren gerezi-ondo, gazten-ondo,
  eta bertze zer nahi ondo landatzen. Itsasu salbu
  zen. Geroztik ez zaiote egundaino urrikitu. Bakarrik luzara, erabiliaren erabiliaz, San Frututsu-
  
  ren izena guti edo aski andeatu eta markestu
  dute. Frututsu Furtuts bilakatu da, eta azken hau
  Murtuts. Horra bada zertako egungo egunean
  ere Jondoni Murtuts erraiten dioten komunzki
  Itsasuko patroin sainduari. Mundu hau mundu
  deno diraukola!
  ***
  Mendeak joan, mendeak jin, Jondoni Murtutsen alderako debozionea ez omen zen batere
  ttipitu Itsasuarren artean. Izaitekotz, emendatu!
  Bertzeak bertze, elizan bazuten eraikia
  harrizko saindu bat, aspaldiko bultu bat, ez dakit
  nundik ekarria. Itxuratzen zuen, holetan, abade
  edo apezpiku toldo buru alimale bat, bi zango
  handi hetrepeleen gainean. Xutik, kapa
  gorrast’eta urdin bat soinean, kurutze arrunt bat
  esku-pata batez atxikitzen zuela... Ez zen ederederra, nahi baduzu; bainan halere munstra poxi
  bat bazukeen, argien eta lilien artean distiratzen
  zuelarik.
  Harrizko saindu horren karietarat zonbat ixtorio ez da kondatzen? Zonbaitño doatzila liburu
  
  huntan, Ezpeletan bildu ditugun bezala; ez batere Itsasuarren, eta are gutiago Jondoni Murtutsen trufatzeko (Jainko maiteak begira gitzala
  bietarik!); bainan bitzi baino bitziagoak baitzaizkigu... ixtorio kakola horiek oro!
  Beraz, bertze orduz, ba omen zen Itsasun
  erretor xahar bat: Musde Zanpagaray. Apez ona
  segurki bere maneran: otoitz egilea, predikari
  bipila, beharduneri emailea; bainan den lekutik
  baizik ez baititake eman, gauza biltzale gaitza
  egin zen: har eta har, eriak aztar bilakatu zitzaizkon, diotenaz, eta sudurra ere kakotu. Guk ez
  baitugu ikusi, ez dugu hala zelakorik finkatuko.
  Bertzen erranetik ari gira.
  Dena den, igande batez ez zituen guti harritu
  bere Itsasuar gaixoak, prediku hau atera ziotelarik.
  —Girixtino maiteak, herenegun eliza huntan
  gertatu den mirakulua nahiago nuke nehori ez
  salatu; bainan Ebanjelioak diona, gaizki lizateke
  argiaren gaitzurupean gordetzea. Hortxet nintzan bada, hirugarren kadira hortan, otoitzean
  ari ene populuarentzat, noiz eta ere norbait
  beharritik lotu baitzaitan. Ai! Itzultzen niz. Nor
  
  uste duzue nuela hor?... Murtuts, bai Murtuts
  ber-bera, bere kokots handiarekin. Amets tzar
  bat nuenetz nindagon lehenik; banan, futxo!
  girixtino maiteak, holako ametsik ez da: beharria
  gero-ta-gehiago luzatzen ari zautan gure patroin
  sainduak, —ez bainuen beharragorik! Hortan
  oihuka hasten nitzaio: «Ai, ei, barkatu, Jauna,
  barkatu!». Eta harek niri: «Ene haurra, ez duk
  hobenik eta ez ditek hobenik nire Itsasuiar on
  eta kartsuek ere! Jende gisakoak dituk oro, eta
  aski zaiotek jakitea zer eginbide duten, hari
  berehala jartzeko.
  »Ez nuk bada hola, urteak eta urteak jan
  gabe egoiten ahal! Beihalako girixtinoek, ortzirale guziez, zerbait emaitza ekartzen zautateian.
  Errotek otoi arbasoen urratseri jarraikitzeko
  lehen-bai-lehen!». — «Bai, saindu handia!» Eta
  hup! berriz jauzian bere tokirat joan da, bertze
  fitsik erran gabe. Orai, nik bezain ontsa badakizue, denek, zer diren gure sainduaren errangurak. Egizue bada behar dena, amoreagatik eta
  dohatsu izan gaitezen, zuek eta ni, mundu triste
  huntan behin, eta gero bertzean Murtutsekin.
  Halabiz!».
  
  Apez xaharra prediku-alkitik jautsi zen gorrigorria, Moises menditik bezala. Jendek uste
  zuten kar saindu batek emaiten ziola begitarte
  hori; bainan nork daki ez zionetz ahalgeak emaiten? Lehenbiziko bekatuek, nahi eta ez, nahasten dute bekatorea.
  Zer-nahi den, igande hortarik landa, Murtutsen bultuaren oinetan mahain bat ezarri baitzuten, herriko etxeko-andere guziek zerbaixka
  ekartzen zuten aste guziez present, nork ogi,
  nork arto, nork oilasko, denetarik, hots.
  Norbaitek egiten ahal zuen irri, Murtutsen
  izenean eta Itsasuarren gostuz! Itsusia.
  ***
  Sartu ere bai ziren egun batez irri horiek oro.
  Ez dakit Zanpagarai jaunak larderia sobera
  egin zion, ala mahainean ez aski maina, ala egiaren amodioak mintzarazi zuenetz, dena den
  kaputxin Nafartar maingu bat ororen salatzerat
  ausartatu zen, aldare-aitzinetik Salbatore egun
  batez:
  
  —«Kristauak, esan biar dizutet egi aundi bat:
  ekarri dezute ta ekartzen ere dezute beti zer nai
  emaitza, mai orren gañera. Baño sinismen okerra dezute; San Furtuts zeuen geriza-zalle santua
  ez dago gosetuta zeruan, Jaun Goikoa ongi guztiez inguratuta berekin duenazkero. Apaiz ori
  dago, lotsagabea, ebasgotik asetutzen!».
  Apez xaharrak, bere zazpi botereak bildurik,
  han berean eskumikatu omen zuen kaputxin
  gezurti alaena! Eskua dardarikatuz, kurutzearen
  seinalea petik goiti eta eskuinetik ezkerrerat eginez madarikatu zuen, Itsasuarrak ziren baino
  astoagotzat egiten zituenetz, eta hein hortako
  eskandala baten emaiterat jina zenetz Itsasuko
  eliza ederrerat! «Zoazi, zoazi, kaputxin arnegatu, gezurti alaena!». Hitz dorpe horiek Zanpagaraiek erran baitzituen, beude haren gain! Bainan
  aitortu behar degu Itsasuar guziak errabiaz piztu
  zituela.
  Horra berehala jaun mera bere xarparekin,
  eta horra kontseiluko gizonak! Galerietarik jausten dira patxada ederrenean eta bonet-ukaldika
  kentzen dute predikari maingua elizatik, sorgin
  
  gaitxo bati bezala «puies, puies!» erraiten diotelarik.
  Atea iragaitean, Mari-Antoni gelariak kadira
  aurdiki zion airez-aire, beharrik huts egin baitzuen.
  Joan zen, joan kaputxin gaixoa: bainan, diotenaz, Itsasuko zedarrietan gelditu zen ixtant bat:
  bere abarkazolak atera zituen eta elgarri jo, herri
  basa hortako errautsik ere ez eremaiteko!
  Kontseiluko gizonek beren balentriaz bazuten
  aski espantu.
  Haatik gogorki harritu ziren, bonetak buruan
  ezarri nahi izan zituztenean: ezen boneta eman
  orduko, burtzora izigarri batek hartu zituen oro,
  eta hortarik beretik ezagutu zuten kaputxinak ez
  zukeela kaskoa zangoak bezain maingu, eta Jainko maitea ere haren alde zela.
  Geroztik buru-has ibili behartu zitzaioten, eta
  etxeko-andereak gelditu ziren edozeren ekartzetik Jondoni Murtutsen oinetarat: kaputxinaren
  mendekioa!
  ***
  
  Zanpagarai gaixoa bihotza ilunik zagon elizako mahain hutsari beha...
  Ez, ez, zitakeen hola egon! Lehen-bai-lehen
  gauzak haxean eman behar zituen, ala herria
  utzi: herri goxo horren uzteak ere holako bat egiten-eta, deliberatu zuen prekidu berri bat aterako zuela, sekulan ez bezalakoa frogak eta denak
  emanez, bere buruaren xuritzeko.
  Huna delako predikua:
  —«Girixtino maiteak, berrikitan nik bezala
  aditu duzue kaputxin kixkil sorgin bat zer nahi
  erranka: baizik-eta guzieri, eta ez zuela heien
  beharrik ere. Zuek sinetsi! A! eskerrik ez? Beharrik ez? Beha orai, beha! Nun dugu orai gure
  saindu handia?... Joana!».
  Eri puntaz erakusten zioten Murtutsen jarlekua... hutsa! Jendearen harritzea!
  —«Bai, joana! Adio beraz gure gereziak, adio
  gure fruitu-mota guziak, nun ez dugun berriz
  hunat biltzen eta gain-gainetik artatzen!... Zurizuriak eginak zirezte, girixtonoak; eta bada
  zeren! BIzkitartean, Itsasuar maiteak, ene gostuko ez duzue oraino etsitzekorik. Eta huna zerk
  emaiten dautan esperantza poxi bat. Barda atea
  
  hestean, elizan zen oraino gozo-gozoa. Goizean
  eman bide da ihesari, atea idekiz geroztik. Ahularekin ez dut uste lekoarik egin duen. Beraz
  mezatik lekora, goazen oro haren ondotik! Aise
  atxemanen dugu eta herriko ohorea salbu izanen da!».
  Bihotzak erdiratu ziren prediku hori aditzean;
  nehun ez da holako nigarrik egin egundaino!
  Pentsa! Azken Ebanjeliora gabe eliza-zola dena
  ixtila zen, eta zonbaitek, espartin xuriak zikin
  beldurrez, untutsik atera behar izan omen zuten
  elizatik. Zoin minbera den haatik jendea, herriko
  ohorea aipatzen dioten ber!
  Anjelus kantatu orduko, Itsasuarrak oro, erretor xaharra buru, bide guzietan barreatzen dira
  kartsu kartsuak.
  Etxe baten aintzinean iragaiten direa bada,
  oihuz hasten dira:
  —Errazu, hu! Mariaño? Ikusi ote duzu norbait
  hemendik pasatzen?
  —Nor?
  —Ez dakizu Murtuts goseturik ihesi dugula?
  —Emazu hortik?
  
  —Hala baita ordean! Denak haren ondotik
  gabiltza.
  —Ni ere heldu niz bada.
  Emeki-emeki horra herri guzia airean.
  Giltzaina edo sankristaua, eliza-dorretik beha
  eta beha alde guzietarat, begiek ikus ahala
  urrun.
  Herriko mutila, atabala gerritik, berri izigarriaren oihu egiten ari etxez-etxe.
  Pettiri arraintzale xaharra ur-handian haga
  luze batekin iker-mikerka, sainduak etsiturik
  bere burua ito bazuen ere...
  Apeza berriz oihuka:
  —Norat zoazte? Zer uste duzue, ala itsurat
  abiatu den? Ez, ez, zagozte deskantsu! Ni sinets!
  Jateko zerbait den tokian atxemanen dugu, atxemaitekotz.
  Bilatzen dute oraino, ezker eta eskuin.
  Bilatzen dute borda batzuetan, oihan-azpietan, sasi handien gibelean.
  Nehun ez fitsik ageri.
  Azkenean huna berriz ere jaun erretoraren
  boza:
  
  —Ori, ori! Zer da hantxeko mamu beltxa ogi
  alor horren erdian?
  Badoatzi ikusterat... Murtuts! Bai Murtutsen
  bultua bera zuten begien aitzinean! Hor zagon
  zut-zuta, bizpahiru ogi-bihi ezpainen artean,
  zoitz eta mutu!
  Mintzatu balitz, ederrik ikasiko zuten Itsasuarrek: nola jaun erretorak goizean goiz horrat ekarri zuen, gordeka eta errestaka; eta nola ohi
  bihiak bikez lotarazi zituen ezpainen artean!
  Beharrik ixilik zagon, apeza ez bezala. hau
  belauniko hasten zaio gora-gora:
  —Saindu ona, horra zertaratu zituen bada
  gure esker gaitzak! Ihesi joan behartu zaitzu,
  goseak ez hiltzeko!
  Ohoin bat bezala bertzen alorrean sartu zira
  ogi-bihi gordin batzuen jateko, bertzerik ez izanez! Otoi, barka, Mututs, gaixoa!
  Itsasuarrak nigar-hipaka ari ziren, bularra joz,
  denek betan oihu eginez:
  —Otoi, barka, Murtuts gaixoa.
  Eta apezak aitzina:
  
  Saindu ona, hitzemaiten dautzugu ez zitugula gehiago goserik utziko: beti aseko zitugu gure
  onkeriez...
  Populuak berriz:
  —Bai, beti, beti, saindu handia.
  Apezak segidan:
  —Zuk ordainez, Murtuts maite-maitea, fruituz
  aberastuko gitutzu: sagarrez, udarez, mertxikaz,
  gaztenez, mahatsez, gereziz, mizpiraz, intzaurrez...
  Ez dakit zer aterako zuen oraino Zanpagarai
  gaizoak baldin-eta boz samin eta azkar batek ez
  balu bet-betan ixil-arazi, eta nola.
  —Aberastuko? Debruien urdeak! Aberastuko? Aise ari zirezte, zuek! Anartean horra nola
  funditu dautaten ogi guzia, orotan zangopilaturik! Are, fuera hemendik, basurdeak ez bertzeak!
  Eta zuk, jaun mera, zure xarpa madarikatu
  horrekin, ez badautatzu emaiten —herriko dirutik ala bertze nunbaitik—, hemengo desmasien
  ordaina, jakizu, nik erranik, hauziño bat eginen
  dauzutala, ez baitu Itsasuko herria hanbat aberastuko... Zirtzil hastio zikinak! Tripa ustel beltzak!...
  
  Bai, ikusteko zen, egiazki, Borda-ttipiko nausia, atorra-mahunga-has, buru-has, sarde luze
  bat eskuan, begiak sutan hasarre gorria, haguna
  zariola...
  Itxura guzien arabera, norbaiten hiltzera
  zagon.
  Pentsa ea bazterrak ez zirenetz laster ixildu,
  eta lekuak usu-usua hustu?
  Lau gizonek hartu zuten Murtutsen harrizko
  iduria. Keetarat orduko, apezak Magnificat hasi
  zuen errepikan, eta proesione ederra egin zen
  elizaraino. Ez dakigu Borda-ttipiko Pattinek here
  gisako litania batzu eman ote ziozkan bertze
  otoitzen artetik.
  Dena dela, hameka ehun libera ukan zituen,
  ondoko egunetan, herriak emanik, eta Murtutsek
  ere aste guzietako bere present-andana.
  Zanparagai gaizoaren irriñoa.
  ***
  Iduri luke gezurtiak nehor baino sinetsgaitzago behar lukeela! Bizkitartean (Jainkoaren
  nahia!) gezurtia bezalako gezur-iresle guti da.
  
  Noiz nola mintzatzearen bortxaz, batean oneson, bertzean alegia, gogoa nahasten zaio, eta
  azkenean hala dena eta hala ez dena ez ditu
  beretzat ere nehundik berexten ahal. Holako zerbait gertatu bide zitzaion Zanpagarai gaizoari.
  Goiz batez, meza ondoan, betterrari erran
  zion:
  —Manex, habil berehala mari-Antoniren
  ganat. Errok hemen berean askaldu gogo dutala,
  eta ene xokolet-presa hunat igortzeko.
  Baietz, eta horra gure muttikoa lasterka, jauzika, jaun erretoraren etxerat.
  —Hela!
  —Aintzina!
  —Jaun erretoraren partez elizan askalduko
  dela eta askaria harat igortzeko!
  Gelaria lur-sagar xuritzen ari zen zarra-zarra.
  Ganibeta mahain-hegian pausa, eskuak dabantalean xuka, horra nun den orai, supazter xokoan. Dupin mehar mainguño bat ateratzen du
  hautsen artetik, eta gatilu xuhail batetarat husten, Enearekin usain gozo bat dariola. Berehala
  burdinezko estalgi arin bat emaiten dio gatiluari,
  eta estalgiaren gainean hiru xerra ogi xigortu.
  
  —To, Manex, har-zak hau holaxe, pollikiño!
  Atxik xuxen, eta begirauk bidean ixur...
  Manex jalgi zen zut-zuta, ezker eskuin deuseri behatu gabe, Sakramendu Saindua ekarri balu
  bezala. Mari-Antoni bi begiak landatuak beha
  zagokon zorrozki leihotik.
  Huna orai muttikoa sankristian.
  Gatilua mahain ttipi baten gainean pausatueta, badoa ikusterat nun zer ari den jaun erretora. Otoitz-alkian da, belaunikatua, xanoa kaskoan, sudurra alimaleko liburu bati burua bi eskuen
  artean. Lo denetz ala oremus-etan ari, Jainkoak
  berak daki.
  Debruak aldiz bazakien bazela Itsasun better
  aho-xuri bat. Izigarrizko xokolet-nahia piztu
  omen zion zintzurrean barna.
  Gaixo Manex! Xokol-etminez nehun ez zagoken!
  Berriz sankristiarat orduko, behar duela
  bederen usain-bafada on bat hartu, horra erri
  batez estalgia erdi-altxatua!
  «Hain xuxen, uste gabetarik xokolet-ttintta
  bat hunkitu baitu eriak, nola orai ez milika erimutur hori, ez balitz ere haren garbitzeko baizik?
  
  —Jesus! hain itsusia izanagatik, hau duk
  gauza ona! Berriz ere doi-doiako bat jastatzen
  banu? Ez duk berdin jaun erretora ohartuko!...
  Sabeleko debruak itsuturik, gure muttikoa
  hasten da beraz eria untzian sar, ahorat ekar;
  justa eta musta, eta berriz busti, eta berriz milika, halako moldez non oxkoleta azkenean erdizkalatu baitzuen.
  Ohartu deneko, harritua, izitua gelditzen da,
  ea zer erranen dion bada jaun erretorak:
  —Ez duk dudarik, Manex, ehoko hu! Iduri zaio
  hitz horiek entzuten dituela bihotz xoko batean,
  bertze munduko boz idor batek erranik.
  —Ai, ei, ama! Gezur eder bat nola pentsa?
  Behar nikek bada ateka huntarik erdi-bizirik
  bederen ateratu.
  Bet-betan, inguru guzietarat behatu-eta, hor
  berean ikusten du kadira baten gainean Murtutsen bultua. Garbitzeko jautsia zuketen bere
  ohiko egontokitik. Haurrak berehala xokoletondarrean eria sar, eta izil-izila saindu gaizoari
  hartaz ezpainak pereka.
  Orain huna haur debrua jaun erretorari oihuz
  eta helka:
  
  —Jaun erretora, fite, fite! dena jaten ari dautzu Murtutsek!
  Apeza xutitzen da, heldu da haia-haia begi
  logale batzuekin, sainduari behatzen dio goihenbarren, hasarrereak gorritzen diola arpegi guzia.
  —Hi, hoa hemendik!
  Betterra lasterka emaiten da ihesari, manatu
  zaion bezela, eta kontent!
  Orduan apez xaharrak, burua guti edo aski
  nahasirik, argi-hiltzeko makil luze hura hartzen
  du bi eskuz, eta kask, gain-behera Murtutsi:
  —To, atxikak hori, mutur beltza!
  Pin, pan! Krik, krak! patapun! hogoi-ta-bortz
  zati egin omen zen harrizko bultu hobengabea.
  Harrizkoa zela baitiote, nik ez dakit. Goazen
  beti!
  Ixtant baten orduko, Musde Zanpagarai ontsa
  urrikitua zen bere lanaz, eta ondoko igandean
  Itsasuarrek prediku hau behar izan zuten entzun:
  —«Girixtino maiteak, zorigaitz, zorigaitz eta
  zorigatiz! Engoitik badakizue zer gertatu zaion
  gure Murtuts sainduari! Gaizki aditu luketenentzat, huna bi hitzez: aro itsusi hauiek errefriaturik seguraz ere, arras begi trixtea kausitu nion
  
  ortzegun goizean; bainan nik ez nakien harrizko
  sainduak hain hotzbera izaiten ahal zirela eta
  hain feirosak. Jakiterat, soinean emanen nion
  gure xaparik ederrena: hura bizkarrean ederki
  berotuko zen; ni segurik izerdi-lapetan emaiten
  nu xapa horrek, besta-buru bezperetan! Zer nahi
  den —adina ere hor baitzen bada—, gaitza edo
  sukarra nausiturik, zanpez aldi-txartu da gaixoa,
  izigarriko erorikoa egin du, eta puskaturik
  errausturik atxeman dut, plantarik nigargarrienean! Ai, ei, gurea, girixtinoak! Bai, dolu handia
  da, eta uharka nigarrez artzeko egunak ditugu,
  zuek eta nik. Bizkitartean ez izi! Jainkoa lekuko
  ez duzue den gutieneko hobenik eroriko hortan!
  Beraz altxa dezagun denek burua, altxa bihotzak, eta har elgarrekin xede handi bat, xede
  saindu bat, xede miresgarri bat, Itsasuar fededun kartsueri doakoten xede bat: hots, Murtuts
  gure patroin onari harrizko iduri eder berri baten
  eraikitzeko xedea. Lehengoa baino ederragoa
  erosiko dugu. Pesta super bat eginen dugu, oroitagarri horren agertzeko egunean: auzo-herri
  eta herrixka guziak harrituko dira, non ez duten
  bekaizgoz eta jelosiaz leher egiten! Eta Jainko
  
  Jaunaren aingeruek lagunduko gaituzte beren
  kantu xaramelez, ez bakarrik nigarrezko desterru deitoragarri huntan, bainan bai zeruan ere
  Murtutsekin. Hala biz!».
  Ez dugu erraitearen beharrik Zanpagaraiek
  arrunt beretuak zauzkala bere Itsasuar guziak:
  bihotzak bezala begiak ere, nahi bezala, bazeramatzan, prediku hastean xotin eta nigar; gero
  aldiz, zer behako argituak, herriaren omenaz
  mintzatu zenean, eta bereziki auzoen bekaizgoaz. Bai, orduan, halako urgulu-firfira bat hedatu
  zen eliza xoko-xokoetaraino, ile edo mantalinak
  oro perekatzen zituelarik, ekain-ondarrean haizeño batek ogi-buruak perekatzen dituen bezala,
  gure alor aberatsetan barna...
  Mezatik lekora auzapeza bere xarparekin eta
  kontseiluko gizonak bildu ziren elgarretara. Deliberatu zuten behar zela herriko dirutik bultu
  berri bat Pau-en erosi, eliza eta eliza-bazterrak
  gain-gainetik garbitu eta antolatu, jaun erretor
  xaharrak aipatu besta ederrari buruz.
  ***
  
  Ororekilakoa egin duenik ez baita sortu, oixtion erran duguna, baizik-eta Zanpagarai-ek
  denak beretu zituela, ez da arras-arras egia.
  Itsasun bazen gizon bat, sortzez Xuberotarra,
  eta Kixkil erraiten ziotena. Bazuen usu jaun erretoraren kontra hitz bitxi edo bizi bat. Koblan baitzakien guti edo aski, bertsu zonbait ere baziozkan eginak. Ez ditut denak gogoan; ez behar ere;
  bainan hautaz oroit niz oraino:
  Musde Zanpagarai,
  Ai, ei, ai, ai, ei, ai,
  Lehen eta orai
  Egiaren etsai...
  musde Zanpagarai,
  zu beti zanpa-gai!
  Elizan ibiltzalea zen horien guzien gatik.
  «Solamente, berak zion bezala, alabadereko prediku hoien entzutez pastetx bat bezala lotzen
  nuzu». Erran nahi baita, erretoraren predikuak
  ez zituela gostukoak, eta talo bat bezala lokartzen zela lekuaren gainean...
  
  Halako igande batez, Jaun erretora tar-tar-tar
  predikatzen ari, eta hantxet, galerietan, predikualkiari biseanbis, gure Kixkil... lo, zurrungan.
  Zanpagarai ohartu, eta gogoan hartu zuen ez
  zuela hola utziko; nolazpait iratzarri behar zuela,
  on bazaion eta ez bazaion.
  Boza gero-ta-gehiago altxatuz ari zen:
  —«Girixtinoak, Jainkoak zer ez du egiten gure
  arimen salbatzeko? Eliza ama sainduaren hitza
  beharrietarat turrutatzen daukute, eta gu lo!
  Bihotzetan konzientzia kitzi-kitzi, zur-minean
  harra bezala, eta gu lo! Zeruetan ihurtzuri
  karraskak ari ehun mila ximisten artean, eta gu
  lo! Itsasoan ditazken galerna edo ekaitz izigarrienak ziztuz altxatzen, eta gu lo! Ez girea bada
  noizbait atzarriko?».
  Hortan ukumilako handi bat emaiten du prediku alkiaren gainean.
  Kixkilo lo zagon aintzina...
  Zanpagaraiek hozka batez goititzen du berriz
  ere bere mintzoa, ustez-eta xuberotarra inarrosiko duen. —«Bai, lo gaude, dohakabeak; alta nork
  daki gure zangoen azpian nolako leize izigarriak
  ala diren, oro sufre eta su; doi-doia ikaratzen
  
  balitz gure lur gaixoa, bet-betan kraska laiteke
  lur-axal guzia eta buruz beheiti eror gintazke
  denak, hor idek laiteken zilobeltzean, oihuka,
  garrasiaka, ehun mila zango, lodi ala mehar,
  bilodun ala bilogabe, bai berrehun mila zango
  airean!...».
  Ateraldi luze horren ondotik, berriz ere ukumilako alimale bat, eta hatsa har... Kixkili so, bainan Kixkil beti lo, zinez edo alegia: rru, rru, rru...
  Erretora nehun ez dagoke. Ez du segur gogoa
  saldua, eta huna non, jukutria bat gaitza bururatzen zaion. Sakelatik ateratzen du pilota bat eta
  erraiten die bere fededuneri. — «Girixtiño maiteak, bai, zonbat jende gal-bidean dabiltzanak,
  deusen axolarik gabe! Bainan gaitza ez da hein
  berean sartua bihotz guzietan: eskuin barna,
  ezker barnago... Bihotzak ez dira ageri, eta Jainkoak daki bakarrik nolakoak diren, haren alde,
  ala haren etsai... Izpiritu saindua senditzendut ni
  baitan; harek baderabilka ene mihia, harek ene
  besoa. Ikusten duzue, denek, ahurrean dudan
  pilota? Nik bi begiak hetsirik, itsurat aurdikiko
  dut zuen arterat... Nor ere hunkituko baitu eliza
  huntan, harek kasu egin beza; jakin beza
  
  debruaren gerrenerako bipildua dela, bai eta
  Satan gorriaren selaururako zohi!».
  Begi-bazterrez behatzen dio Kixkili, begiak
  hesten, pilota eman ahala botatzen zurrungariari buruz...
  Jesus! Zer da hau?... Pilotak galerietako zureria hunkitu-eta, huna non itzultzen den xuxenxena predikariari buruz; hunek airetik biltzen du
  erranez:
  —Falta pilota!
  Jendea harritua zagon, ez jakin zer pentsa;
  eta memento batez, apez eta fededun, oro ixilixila baitzauden, hantxet, begitartea bi eskuen
  artean, adi omen zitakeen Kixkil debru hori,
  usteldua irriz... kur-kur-kur!
  Zer nahi izanik, jaun merak manatu zuen
  Murtutsen iduri eder bat; eta ihardetsi zioten
  baietz, maiatzeko hogoia gabe egina zatekeela.
  Ernatu behar ziren beraz Itsasun, eliza eta
  bertze bazter guzien gain-gainetik apaintzeko.
  Bainan zertarik has?
  Hainbertzenerakin giltzain gaixoa ezkila
  dorre puntarat igan baitzen arratsalde batez,
  handik harritua jautsi zen, ikusirik han kardo
  
  ondoxka bat! Nola jina zen halako tokian landare txar hori? Ez zena hor, — ontsa pentsatu-ta,
  sorginkeria edo debrukeria zerbait?
  Kontseilua bildurik, herriko gizonek ezagutu
  zuten, denek, Satanen lana zela; eta deliberatu,
  behar zirela ederki mendekatu herriari egin laido
  itsusi baino itsusiago hortaz.
  —Lekuaren gainean asto bati jan-araz baginezo?
  Atxuantak erran orduko, denek onartu zuten
  mendekio handi hori.
  Bainan astoa, nola hel-araz ezkila-dorre
  punta hartarat? Nola hupa hain gora?
  Jende saldo ederra bildu zen, horren ikusteko.
  Jaun meraren astoak zuen laidoaren mendekatzeko ohorea.
  Abere gaixoari soka-lasterra eman zioten
  lepotik eta bortz gizon ari zitzaizkon tira eta tira
  lehen galerietako leiho batetik, indarka, hatsantuak.
  Astoa, mihia kanpoan, begiak kasik beren
  ziloetarik ateraiak, ahal zuen bezala ihardokiz,
  hor zagon muturraz zeruari, besoz paretari...
  
  Aldetik Itsasuarrak miretsiak, elgarri erranka:
  —Zer den haatik aberearen usma? Beha nola
  beheretik ezagutu duen kardoa; eta zer irri pollita duen, mihia hain lehiatuki luzatuz bere kardoaren ondotik!!!
  Kixkil hor iragan baitzen fortunaz, jauzi egin
  zuen astoaren salbatzerat.
  —Astoa baino astoagoak zirezte; ez zirezte
  ohartzen astoa itotzen ari duziela?
  Ganibet-ukaldi batez soka pikatu zuen, eta
  arta zonbaiti esker, aberea ez zen hortarik hil;
  hiltzer ba haatik!
  Jaun merak zonbait egun ereman zituen animale eriaren beilatzen: sendatuxea iduritu
  zitzaionean, berriz ere griñatu omen zen (eta ez
  guti) kardo madarikatu hartaz.
  Xarpa soinean bilkura ttipi bat egin zuen bere
  betiko lagunekin (usu elgarretara biltzea zuten!).
  Bilkura hortan, beraz, erabakitu zuten axuantaren astoak beharko zuela oraikoan kardoa errotik egin! Zoinek bere aldi, alabainan!
  —Herriko dupak bilduz eta bata bertzearen
  gainean polliki emanez, mailka-mailka, ez ote
  duzue uste, punta hartarainoko patar edo bede-
  
  ren eskalerño bat molda ginezakeela? Haindik
  aise hel-araziko dugu gure beharri luzea...
  Eherazainak sortu zuen xede eder hori. Ez
  dugu erraitearen beharrik denek onartu zutela.
  Bizkitartean hitz-hartu zuten herrikoz-herriko
  behar zirela ari-izan; ez zutela auzo-herrietako
  laguntzarik sekulan galdeginen; asi zirela berak,
  berenaz egiteko...
  Pentsu duzuen bezala, dupa-keta herri guzia
  kurritu zuten; eta zer ez zuten ekarri eliza ondorat; hil-herrietan ez zen kasik dupaz bertzerik
  ageri: iduri zukeen dupagin handi baten etxeaintzindeia, edo bertzenaz arno saltzala batena;
  arno-mintu eta sufre usain hura bafadan heldu...
  alde guzietarik!
  Dupak bildu-eta, molde onean antolatu
  behar. Berehala lotu ziren lanari, ez baitzen
  entrabaleko lana!
  Noizbait nolazpait dupa guziak metatu ondoan, uste gabeko makurra gertatu zitzaioten.
  Gain-gaineko leku hartarat heltzeko hiru dupa
  eskas.
  Berriz ere etxez-etxe egin zuten itzulia dupaeske; bainan ez zuten baño baizik kausitu ahal
  
  izan, dena ere txarrez, txarregiz, aintzin hartan
  utzia...
  
You have read 1 text from Basque literature.