Mugari tiro - 3

FRANTZIZ: Jaun Presidenta, abisatzen zaitut Aita Xuri
hori, gure gobernuaren etsaietarik dela. Eta zu,
Aita Xuri, jakin-azu gure presundegiak zuretzat
ere berdin eginak direla.

CASTILLO: Horra, Jaun Presidenta, gizona bere ahotik

galtzen... Horra nun buzoka urtzoari den oldartzen.
PRESIDENTA: Bon, ontsa da... Aita Xuri, otoizten zaitut
hemen egon zaiten, lekuko gisa... Lekukoak
entzun ondoan, bertze mintzalariak eginen du
hitzaldi... Hurbil daitela bi andere arrain saltzaleak. (Hurbiltzen dira) Eskua altxatuz, egi-zue
juramentu erranen duzuela egia bakarrik, eta
egia osorik... Altxa biek eskua eta erras: juramentu egiten dut.
SEKRETARIOA: Alo, altxa ba eskua!
DOLOREZ: Eskua altxa...? Zertako?
SEKRETARIOA: Egizue juramentu!
RAMONA: Errak to, hi «Artikulu» zer gaituk? Traputzarketarientzat hartzen...? Ez gaituk gero gu juramentuka aritzerat etorriak hunarat!
SEKRETARIOA: (Kexu) Jaun Presidenta, galdatzen dut
gizonen eta legearen errespetua.
RAMONA: Ba, eta, emaztekien errespetua ere. Hasteko, ez dakit, Jaun Presidenta, zertako ekarri
duzun hunat gizon itsusi meleka hori!
SEKRETARIOA: Ho, ho...! Presidenta, afruntu hori ez
ahal duzu hola pasatzerat utziko!

PRESIDENTA: (Bizi-bizia) Jakin-azue jaun hau, tribuna-

leko sekretario estimagarrienetarik bat dela,
eta ez dudala onetsiko huni egin dezozuen
afrunturik... Eta, hola denaz geroz, mintzatuko
zarete, batere eskurik altxatu gabe.
SEKRETARIOA: (Deskontent) Bon, nabi duzun bezala,

Jaun Presidenta. Bainan, hola, horion errana ez
da legez izanen.
FRANTZIZ: Oroituko gira Jaun Sekretarioaren erranez!
CASTILLO: Gu ere ba!
PRESIDENTA: (Bi emazteri) Muga hortan harrapatu

saskiak zuenak zirela, jada aitortua duzue. Erradazue saski horiek solaz ziren muga hortan!
DOLOREZ: Gaixo Jaun Presidenta, hori ez dakigu... Bi

oilar emanak gintuen freskatzen, bat saski
bakotxaren azpian... Geroztik saski hoik ez ditugu ikusi.
PRESIDENTA: Eta, oilarrak zer bilakatu dira?
DOLOREZ: Oilarrak zer bilakatu...? (Irriz lotzen da)

Oilarrak zer bilakatu...? (Ramonari) Hirea zer
bilakatu dun no?
RAMONA: Nerea, berritz ere pilotan abiatu, Jaun Presi-

denta.

DOLOREZ: Nerea ere ba, Jaun Presidenta... Luma

batzuek lepo zokoan eskas ditu, bañan halere
oilotakoa egiten du.
PRESIDENTA: (Bizi-bizia) Bon, aitor-azue fitsik ez daki-

zuela, eta hortan paso! Ez da hau jostaki mintzatzeko tenorea eta tokia!
SEKRETARIOA: (Deskontent, denak lekuko hartuz) Ba,

berdin du zernahi erraiten badute ere... Horien
errana ez da bali... Ez baitute eskua altxatu.
RAMONA: Gogotik eskua altxa nezakek hitarik hurbil-

txago banintz, marmalu beltza, hi!
SEKRETARIOA: Ho, ho, Jaun Presidenta... Entzun

duzuia, Jaun Presidenta?
PRESIDENTA: (Bizi-bizia) Bon, huntan aski...! Ande-

reak doazila beren lekutarat eta hurbil bedi Aita
Xuri... (Hala dute egiten) Aita Xuri, juramentu
egiten duzuia, egia erranen duzuia, egia bakarrik eta egia osoki...? Eskua altxa-azu, erranen:
Juramentu egiten dut. (Aita Xurik eskua altxatzen du, bainan eskuarekin «ezetz» dio)
SEKRETARIOA: Eskua altxatu du, bainan horren

eskuak «ezetz» dio... Hori ez da legez haizu...
PRESIDENTA: Ala, beldur zira mintzatzeko?

AITA XURI: Nor ez laiteke hola...? Egia erranez, denak

makurtzen ditut...! Gezurra erranen, nihaur
makurtzen naiz...! Hortakotz, ixilik egongo naiz!
FRANTZIZ: Ixilik egonez, hobendunak tapatzen dituzu.
AITA XURI: Ez ahal zautzu gomeni?
CASTILLO: Pena da ez baigituzu lagundu nahi argiaren
egiten.
AITA XURI: Zerbait bada ilunaren beiratzen laguntzea!
PRESIDENTA: Hola denaz geroz, errespetatuko dugu
Aita Xuri, erretiratzen ahal zira. Horren orde,
hurbil ditela bi guardak. (Popol eta Ixidro hurbiltzen dira...) Egin-azue juramentu erranen
duzuela egia, egia bakarrik eta egia osorik...
POPOL: Juramentu egiten dut.
PRESIDENTA: Jaun guarda frantsesa, erradazu zer
dakizun mugako gertakari hortaz...
POPOL: Zera, jauna, zera... (Frantzizek keinu egiten
dio ahoa hesteko...)
PRESIDENTA: Zer, zera...?
POPOL: Zera... Ba, nik ez dakit ez deus handirik
zera...! (Frantzizek, begi tzar batekin, keinu egiten dio ixil dadien)
PRESIDENTA: Ba ahal dakizu nola zaituzten atorra
maukas eta armez gabeturik?

POPOL: (Bere tripari lotua) Ai, ui, ai, ai, ai...!
PRESIDENTA: Zer duzu ai eta ui...? Zu bederen, arme-

tako gizon bipila, ez ahal zira beldur izanen
egiaren erraiteko!
POPOL: Behar ordu bat bet-betan heldu zaut, Jaun Presidenta, ai, ai, ai...! Nahi nuke kanporat jali.
CASTILLO: Gizon horrek estakuruak ditu... Galdatzen
dut, Jaun Presidenta, hemendik jalitzeko baimenik ez dezan ukan.
FRANTZIZ: Ez ahal da nehor aski bihotz gaberik izanen
gizon bati holakorik errefusatzeko!
CASTILLO: Galdatzen dut tribunaletako erreglamendua beiratua izan dadien.
SEKRETARIOA: Ha ba...! Hori ba...! Hori funtsez mintzatzea da.
PRESIDENTA: Ean ba zer dion erreglamenduak...
SEKRETARIOA: (Liburu handi bat idekiz) Kasu bereziak... (Irakurtzen du) Norbait, zerbait
behar-ordutan gertatzen bada tribunalaren aintzinean, edo behar-ordu iraunkorra, edo beharordu laburra... Behar-ordu iraunkorra bada tribunalak, gertakariaren arabera, edo bere lana
segi dezake, edo bere lanaren segitzea igor
dezake bertze tenore batetarat... Behar-ordua

balin bada laburra, tribunalak hasi saila segi
dezake... Beraz, Jaun Presidenta, ikusi behar laiteke ean gizon hunen behar-ordua den laburra
ala iraunkorra.
FRANTZIZ: Ez dakit laburra edo iraunkorra den horren

behar-ordua, bainan diot dela presatua!
CASTILLO: Galdatzen dut Jaun Sekretarioak irakur

dezan erreglamenduaren segida...
SEKRETARIOA: Ba, ba... Huna zer dion segidak: (Ira-

kurtuz) Behar-ordua iraunkorra edo laburra den
ikusteko, tribunalak deituko du miriku bat, eta
hunen kontseiluari jarraikiko da.
CASTILLO: Ha... Horra erreglamendua... Jaun Presiden-

ta, galdatzen dautzut miriku bat dei dezazun
hunat, ikus dezan nolakoa den gizon hunen
behar-ordua.
RAMONA: Mirikuak zer eginen ziok horri, gaizoa! Usain

edo zer? (Denak irriz)
PRESIDENTA: Ixilik...! Hau ez da tribunalaren errespe-

tua!
POPOL: Ai, ai, ai...! Ni ez nintake gehiago egon...! (Jali-

tzen da tira-ala)
PRESIDENTA: Norat zoazi, dohakabea?

RAMONA: Norat, norat... Kokorikatzerat, dudarik

gabe?
SEKRETARIOA: Ha, ha... Hori ez da erreglamendua!
CASTILLO: Jaun Presidenta, galdatzen dut gaztigu

garratzena, ihesi joan den gizonaren kontra...
Horrek berak erakusten ahal du nor den hobendun.
PRESIDENTA: Bon, hura itzuli artean, bertze guardari

eginen diozkagu galdaketak!
CASTILLO: Ez, Jaun Presidenta, ez... Legeak nahi du

entzun ditzagun bi eskualdeak... Biak edo bihirik ez... Ene kideko guardak ez dautzu beraz
errepustarik emanen, bertzea ere mintzatuko
ez deno.
PRESIDENTA: (Kexu) Ontsa da... Joan dadiela beraz

guarda espainola bere jar-lekurat, eta hurbil
daitela bi aintzindariak (Kabo eta Brigadier hurbiltzen dira)... Eskuak altxatuz, egizue juramentu erranen duzuela egia, egia bakarrik eta egia
osorik.
KABO: Juramentu egiten dut.
PRESIDENTA: Lehenik mintza bedi Kabo fauna: Galda-

tzen dautzut nork ezarri zituen saskipean!

KABO: (Errabian) Frantses multzo bat, beti bezala

ustelkeriaz, ez baitaki arraza horrek bertzela
oldartzen, multzo bat beraz, jin zauzkit gibeletik, burutik behera mazotaz jo nute, eta hiltzat
utzi, saski baten azpian gorderik.
PRESIDENTA: (Brigadierari) Eta zuri, zer gertatu zautzu?
BRIGADIERA: Hogei bat espainol kokotero ongarri zikinek joka eho naute eta, odoletan, berak bezain
usainduzko saski baten pean ezarri.
RAMONA: Errak, gure saskiak errespetatuko dituk
gero... Zardin usain ona ditek, eta ez hik bezala
ustel usaina.
FRANTZIZ: Jaun Presidenta, galdatzen dautzut, tribunalaren errespetuarengatik, emazte hori kanporat eman dezazun bere usainekin.
RAMONA: Eta nik galdetzen dut, Jaun Presidenta, kanporat eman ditzatzun bi mihi luzeak, bertze bi
oilar lepo larrutu hoiekin... Berdin denak elgar
iduriak baitire!
PRESIDENTA: Ixilik denak... Hau ez da bake muntatzeko moldea!
KABO: Bake edo ez bake, lehen gurutz'aldian brigadier mandil horri, nik muturra hautsiko diot.

BRIGADIERA: Eta nik hiri tripak aterako...
PRESIDENTA: (Kexu) Ixilik...! Eta zoazte bakotxa zuen

tokirat...! Aski badut zuen lekukotasunaz...!
Hola ez dugu fits ontzen! (Zintzoki) Galdatzen
dautzuet orori: izan zaitezten zuen zainen
jabe... Oroit mundua guri so dagola, bakea edo
gerla gure eskuetan direla... Holako oren latzetan, bakotxak, denen ongiarentzat, bere samindurak sar ditzala. (Castillori) Jaun mintzalari
bigarrera, zure aldi orai hitzaldiaren emaitea.
CASTILLO: Jaun andere ohoragarriak. Haste hastetik,
berri on bat nahi dautzuet salatu, enetzat kontsolamendu den berri bat, erakusterat emaiten
baitu gure gobernuak badakiela bere zerbitzarien merezimenduen ezagutzen... Berri on hura,
huna. Mugako gertakari hauien ondotik, lehenik: Galon bat gehiago ematen diola, etsaiak
odoletan ezarri daukun aintzindari dohakabeari... Bigarrenekorik: Medaila baten ohoratzen
duela gure guarda bipil, etsaiak gaizki ibiliaren
papoa. Horra ene berria.
FRANTZIZ: Gutiz ez utz...
PRESIDENTA: Ixilik...! Jauna segi-azu zure mintzaldia.
(Popol sartzen da)

RAMONA: To, gaizoa, ez duk hik medailarik irabazi...!
POPOL: Zer medaila?
RAMONA: Eskainiko daiat nik bat ederra... Badituk sal-

tzeko, hiru liberetan, Xokoletenean.
PRESIDENTA: Berritz eta berritz, ixilik...! (Castillori)

Zu, mintza zaite.
CASTILLO: Iduritzen zaut bertzalde, huts bat, huts bat

gaitza, ezin sinetsia egina izan dela auzi huntan... Guk badakigu nor den Kabo jauna... Badakigu horren erranak egia zilarrak direla... Bainan, mesfidatzen gira brigadieraz... Egiaz mintzo ote da, diolarik odoletan ezarri dutela saski
azpian...? Saski hartan ote zen odol haztarnik...? Eta han balin bazen odola, horrenetik ote
zen? Jaun Presidenta, egin-arazi duzuia delako
odol haren miatzerik...? Hortan da, auzi hunen
ahulezia... Hortakotz galdetzen dut, brigadieraren saskiko odol xortak bildurik, jakintsuetarat
igorriak izan daiten, ikusteko zen duten salatzen.
RAMONA: Bai, aspaldi gure Yukik milikatuak ditik to,
gure saskitako odol xorta eta gaineratekoak.
FRANTZIZ: Ez bide zen espainol odoletik Yukik edan
duena, ez baitzen biziko.

PRESIDENTA: Aski...! Mintza gaiten zintzoki!
CASTILLO: Ba, zintzoki baino gehiago, mintzatuko naiz

kartsuki... Ezen, oixtian ene mintzalari lagunak
jali dituen eleak ene erresumaren kontra hor
dauzkat, opil bezala, ene bihotzaren gainean...
Bizkar zabala balin badut ene buruaren kontra
erranen jasaiteko, aitor dut ene erresuma maitearen kontrako solasek, barnea minberatzen
dautatela, zauritzen eta eritzen.
FRANTZIZ: Purga zaite, purga, gizona!
CASTILLO: Gure erresumak, gure gobernuak, frantses
jauna, ez dute zorrik zuenari, ez eta nihungoeri... Badakit, zuen gobernuko etxetan, hiru hitz
beti ezarriak direla: Liberté, Egalité, Fraternité.
Guk ez ditugu hitz horiek, zuek bezala, kanporat
nunnahi berduratzen, bainan ba barnetik, zuek
bezain ontsa edo hobeki obratzen... Zuek duzue
hitzen espantua, guk heien errespetua... Zuek
eskaintzen plana, guk egiten lana.
FRANTZIZ: Zuentzat lastima!
CASTILLO: Denak libro, denak anai, denak berdin izaiteko petrentzionea duzue zuen erresuman. Bainan, zuen lurretan, bertze edozeinetan bezenbat, handiak handi eta ttipiak ttipi... Libertatea

duzuela...? Zeren libertatea...? Nahi duzuenaren erraitekoa omen... Bainan badea zuen radio
eta zuen kazetak baino ustelagorik? Populuaren
libertatearen alde omen zarete! Bainan zuen
meneko populuek galdatu dutelarik beren libertatea, eman diozuetea? Zuen libertatea, gurea
baino zabalago duzuela? Zabalago bai: lizunkeriako, biluzeriako, basakeriako, bainan errespeturako eta onerako? Jendetze funtsik gabea,
zuen buruaz hartua, berduratua, lizuna, petrenzionez betea eta perttolia, horra nolakoak zareten! Bertzeen jorran artzeko orde, beha bazinezate zuen buruari, sentimendu bat bakarrik
behar zinukete zuen baitan, sentimendu hura:
Ahalgea!
FRANTZIZ: Ha, bere tripa hustu dauku gure jaunak!
Horra beraz zertaz zuen betea. (Mespresioki)
Gizon eskaxa, ondu gabea! Gizontasuna oraino
bere baitan bakarrik xitan daukana...! Gixona...!
Hau entzunez, badukezue auzo nazione hortako
haurren izaria!
CASTILLO: (Samurki) Ni gixona banaiz, zu aldiz emaxte... Galtzak soinean, baina zaiekin hobeki baitzintazke... Gizontasunik ez daukazu xitan ere

zure baitan... Zure ele ergeletarik aski seinale
da, gizontasunaren hazia betikotz errerik daukazula!
FRANTZIZ: (Gero eta gorago) Nor da hola mintzo? Ez

zintudan, orai artio, zure ustel famaz bertzerik
ezagutzen. Ikusten dut orai ez zirela bakarrik
hala izanez, bainan ere izanez.
CASTILLO: (Gero eta gorago) Eta zu, ez zira bakarrik

ustel. Bainan ustel eta zikin... Izenez hala zira,
eta izanez, oraino beherago.
PRESIDENTA: Otoi jaunak errespeta-azue zuen kar-

gua!
FRANTZIZ: (Oihuz) Jaunxkil txarra... Bihar berean uka-

nen dituzu bi gizon ene partez. Eta ikusiko dugu
ean proposatuko dautzutelarik, enekin buruzburu aurkitzea, pentze batean, hamabortz
metretan, errebolbera bedera eskuetan, ikusiko
dugu ean oraiko fantesiak beti zurekin izanen
dituzun.
CASTILLO: Ez nau zu bezalako gizon batek izitzen, ez

eta zu bezalako hamarrek ere... Bainan ba, zuk
proposatzen dautazun joko xoro hartan, ene
buruaren zikintzeak.

PRESIDENTA: (Finki) Denak xutik! Eta, barne hau huts

dezagun... Ez dira hauk bake moldeak! Ahalge
naiz, bake egiterat etorri-eta, huntaratu baigira.
Ene sententzia emanen dautzuet geroxago.
(Oro xutitzen dira... Batzu tira-ala jalitzen deus
errai gabe... Bertze batzu elgarri desafioka)
RAMONA: (Jaliz) Nik biziki maite ditinat hola gizonak
kalapitan ari, entzutea.
DOLOREZ: Ba... Nik ere ez ditinat sekulan huts egiten
misionetako konferentzak.
RAMONA: Hau haatik pollitago zunan. (Alta Xuri bakarrik gelditzen da... Ostatuko senar-emazteak
sartzen dira, jatsarekin)
AITA XURI: Heldu zaretea gezurteia garbitzerat...?
Garbi-azue, garbi... Badu beharra!
OSTALERA: Erran dute naski hanitz gezur?
AITA XURI: Erran dutea bertzerik?
OSTALERA: Bizkitartean, makurren zuzentzerat bilduak ziren hunarat!
AITA XURI: Bai, politikeroen zuzena eta akerraren adarra berdin zuzen. (Jalitzen da)
OSTALERTSA: Ean, idek dezagun radioa entzuteko zer
dioten bilkura huntaz! (Idikitzen du. Boz erkats
bat)

RADIOA: DURANTE UNA SESION AGITADISIMA, ¿CON

DESAFIOS A DUELOS? HAN SIDO TENIDOS PROPOSITOS INNOBLES CONTRA NUESTRA PATRIA
POR EL DELEGADO FRANCES. NUESTRO DELEGADO MUY DIGNO HA PROTESTADO ENERGICAMENTE. QUE SEPAN DEL OTRO LADO DE LA
FRONTERA...! QUIEN ATENTE A NUESTRA DIGNIDAD Y A NUESTRA INTEGRIDAD ENCONTRARA
EN NUESTRA TIERRA DEFENSORES RESUELTOS
Y DISPUESTOS A DAR SU SANGRE NO PASARAN... ¡NO PASARAN!
OSTALERTSA: Ean orai zer dion bertze radioak!
OSTALERA: Ez duzu radio idekitze beharrik... Hor duzu

kazeta saltzailea.
KAZETA SALTZAILEA: (Oihuz kanpoan) Lisez le Journal,

dernière heure... La France au bord de la guerre... Eches de la Commission pour la paix... Les
délégués se provoquent en duel! Mobilisation
imminente... Achetez le Journal! (Leihotik pasatzen du bere kazeta)
OSTALERTSA: (Kazeta eskuan) Zer zozokeriak...! Bai-

nan zer zozokeriak...! Radioan bezenbat kazetetan.

OSTALERA: Ba, ba... Edariarekin mozkortzen bezain

segur, jendeak zozotzen dituzte kazeta horiekin
ere.
OSTALERTSA: Eta, bertze abokat horrek...! Hauxe ba
zer molde astoak dituen bere errebolber desafioekin!
OSTALERA: Bo, zer nahuzu...! Buru bero bat... Jainkoa
ala deubrua berdin zerbitzatzeko prest, bere
buruaz burrunba poxi bat jaliarazten badu!
OSTALERTSA: On, ez gira bakearen bezperan, holako
gizon eta holako moldekin!
OSTALERA: Gizonaren estimu eta errespeturik gabe,
bakerik ez...! Eta guk, hek eskas!
OIHALA

HIRUGARREN GERTALDIA
Taula-gaina:
Lehen gertaldiko bera... Muga haga sahetserat
kendua da... Bi lore buketa handi ageri dira, bi eskualdetarik, guarden egon tokian... «Policía Aduana»-ren
orde, izkiriatua da: «Denek bat». Eta, «Police Douanes»-en orde: «Bakotxa bere».

AITA XURI: (Lore buketen artatzen ari) Ba, ba, berritz

ere hemen gira... Oroitzapen txarreko toki hau,
pentsatzen dut ene baitan, behar dudala apaindu... Ho, ene lore pollitak...! Denak diferenteak
eta bizkitartean, denek betan buketa eder bat
egiten. Hola gira mundu huntako populuak...
Denak diferentak, bainan denek bat egin behar
ginuke, buketako lore hauk bezala. Hortakotz,
kontent naiz muga hau kendua baita, eta nihaurrek hor izkirioz ezarria dut nola behar luketen
lurreko populuek: Denek bat eta bakotxa bere.
(Peyo agertzen da bere xirula sakelatik ageri)

Hor zirea, Peyo...! Trebesatzen ahal duzu deskantsuan muga... Ez da gehiago mugarik, ez eta
gizon armatu, heien zaintzalerik... Ez da goizegi
konprenitu baitute buruzagi zonbaitek bederen,
hobe direla populuak estekatu amodio lokarriz,
beldur lokarriz baino... (Mayi agertzen da)
PEYO: (Irriño batekin) Hortan, Mayi eta ni, arras ados
gira zurekin.
MAYI: Nola erran duzu ba hori, aita misionesta?
AITA XURI: Nioen, jendeen artean ez dela hagarik
behar, bainan lili hesiak...
MAYI: Arrazoin duzu, aita misionesta. (Mayi eta Peyo,
ezin goxokiago eleketan dagotzi... Aita Xuri ari
da buketa artatzen)
AITA XURI: Ha, so egizue, bertze loreen artean, lore
berezi huni...! Eskualdun lorea... Nik gehienik
maite dudana... Zazpi koloretakoa da, eta zazpiek bat egiten dute. (Sahets behatze batez,
ikusten ditu gazteak soberaxko hurbil direla bat
bertzearenganik)
PEYO: Nola erraiten zinuen ba, aita misionesta...?
Zazpi koloretako lorea dela gurea... Haatik guti
ageri da buketan... Bertze lore handi batzuk
sobera itzal egiten diote.

AITA XURI: Ba... Zorigaitzez ba... Bainan guri da gure

lore pollita ez sobera uztea itzaltzerat. (Berritz
ere ikusten ditu gazteak sobera hurbilduak)
PEYO: Kasu, aita misionesta...! Beldur naiz ez ote zai-

tuen zu galduko mugaren amodio eskasiak...
AITA XURI: (Irriño batekin) Eta zuek, kasu ez ote zauz-

ten galduko amodioaren muga eskasiak.
PEYO: Ez ahal zinuke berritz mugarik ezarri nahi gu

bien artean?
AITA XURI: Ez, ez... Bainan, zihaurrek zuen mugak har-

tzea nuke nahi... (Loreeri mintzo da bakarrik)
Ene lore maiteak... Denak Jainko berarenak
zarete... Gora, lore eta fruitu zaitezte, batek
bertzea irentsi gabe... Bada berdin toki denentzat... Lurra Jainkoaren baratzea da... Baratze
hartan izan zaitezte loretei... Ez denak lore berdin, bainan denak berdin lore. (Dolorez eta
Ramona agertzen dira)
DOLOREZ: Jes...! Zer ari zare hola, aita misionesta...?

Gazte horientzat, aldareko lore preparatzen?
AITA XURI: Ba, etorriko ahal da hortako tenorea ere.

Bainan, mementokotz, gerla toki huntarik, nahi
nuke bake leku bat muntatu... Arma eta herra-

ren orde, hemen alha daitela haur jostetak, gazteen alegrantziak, adinekoen goxotasunak.
DOLOREZ: Eta gu, zein motetan ematen gaituzu?
AITA XURI: Inguruko arboletan badira errexiñolet eta

papo gorriak... Badira ere biligarro, uzkinazo eta
pikak... Hor ikus zointarik zareten...!
RAMONA: Ba, beleak ere badire gero, aita misionesta!
DOLOREZ: Utzan, utzan bere gisa... Ez dun hori heta-

rik! Arropez, belea baino mendi usoa din hobeki iduri.
AITA XURI: Milesker, ez bainauzu halere buzokari kon-

paratzen.
DOLOREZ: Eta, aita misionesta, zaintzen dituzu bede-

ren pixka bat gazte hoik...? Ez dakit ez ote zaizkitzun kontrabandan ari.
AITA XURI: Ni baino guarda abilago bat bada, horien

zain dagona... Oro ikusten dituen guarda...
RAMONA: Oi, ei, ai... Zer dire jende itsusi hauk huna-

rat heldu (Agertzen dira, lehen gertaldiko Afrikano beilariak).
AITA XURI: Itsusiak...? Zerendako itsusiak?
RAMONA: Jes...! Zonbaiten buruek iduri dute gure

ximiniako kedarra...

AITA XURI: Ba, eta horientzat berritz, gure buruek,

baratxuri xixtorra! (Afrikanoeri mintzo) Hurbil
zaitezte, hurbil, jende onak!
RAMONA: Jes! Nola ez duten pentsatzen jende beltxen
xuritzeko erremedioa!
AITA XURI: Zertako ez, xurien belztekoa? (Aita eta
Afrikanoek elgar salutatzen dute, loriatuak...
Aljeriano gizonarekin, hango jendeen moldean... Gizon beltzarekin, sudurrak elgarri torratuz)
RAMONA: (Irriz) Hau bitxikeria...! Zer duzue...? Sudurrarekin musu ematen...?
AITA XURI: Zer erran nahi du, hori bada horien agurtzeko moldea...? Ez ote du gurea balio?
RAMONA: Fu zikiña...! Pekada darian direlarik, ez bide
da goxo!
AITA XURI: Uste baduzu goxoago dela gure moldean
ezpainak bustiak edo gorriz tintatuak direlarik...!
DOLOREZ: No, eman hori zarpan eta mokanesa gainetik... Ongi errana dun segurki: Apezak azken
hitza bere...!
AITA XURI: Hala da... Ez da azalari behatu behar, bainan barneko sentimendueri... (Lehen gertaldiko

lau mutikoak agertzen dira eta harrituak dagozi
Afrikanoeri so) Hurbil eginak... Larruz bakarrik
diferentak. (Ari da solasean Afrikarrekin) Diote
loriatuak direla Lurdeko bidaiaz, eta harrituak
muga hau hola idekia aurkituz, eta ni, guardakoaren egiten...
DOLOREZ: Aita misionesta, galde-ozute ean kantatu
duten Lurden. (Ramonari) Gaitzak ditun kantariak eta dantzariak ere ba, larru beltzeko jendeak...
AITA XURI: (Apur bat Afrikanoekin solasean egonik)
Ba, gogotik emanen omen dute beren kanta eta
dantzatik, zueri plazer egiteko...
DOLOREZ: Ha, milesker segurki... Zer jende xarmantak... (Afrikanoek ematen dute beren dantza eta
kantutik. Denek esku zartak jotzen diozkate)
AITA XURI: (Berritz ere solasean egonik Afrikanoekin)
Orai, hauk galdatzen dute guk bertze hanbertze
egin dezagun...
DOLOREZ: Guk, zer nahi duzu monta dezagun...
AITA XURI: Zuek biek badakizue fandangotan?
DOLOREZ: Ba, gure adinean...!
AITA XURI: Berdin du... Guk emanen dugu musika. Ale
Peyo, jo xirula... Eta zuek, haurrak eman airea

enekin. (Aita eta haurrek kantatzen dute: «Esan
dut, esanen, et'esango». Peyok xirula joz... Bi
emaztek ematen dituzte fandango eta «Arin
arin»)
AFRIKANOAK: (Dantza bururatzean, beren zoriona
erakusten dute, oihuz eta izterrak eskuz joz)
AITA XURI: Oihu eta jestu horiek eman nahi dute: Kontent direla eta milesker...!
DOLOREZ: Hobe, hobe... Gu ere arras kontent gare...
Jadanik haur afrikano eta eskualdunak, nahastekan, hasiak dira jostetan muga hagarekin...
Ari dira gorabeheraka (à la bascule).
RAMONA: Hoik laster konprenitu dutela elgar!
AITA XURI: Ba, izpiritu garbien artean, elgar konprenitzea errez da... Horiek bezala behar ginuke handiek ere... Ez da haurrek pentsatua, handiek,
gure artean, ezarri muga hau... (Haurreri mintzo) Hola, haur maiteak!!! Beti, denekin izan
zaitezte adixkide...! Atxik bakotxak zuen usaia,
mintzaira eta moldeak...! Gureak gure...! Bainan «denek bat» hemen izkiriatu dudan bezala... (Brastakoan, sartzen dira, eskualde batetik:
Franziz, Brigadiera eta hiru guarda frantsesak.
Bertze eskualdetik: Castillo, Kabo, Ixidro eta

bertze bi guarda espainol. Apur baten buruan,
agertzen dira ere: President eta sekretario...)
BRIGADIERA: (Orroaz) Zer dira hemen...? Ihauteriak

hei! Hau dea mugaren errespetua... Bainan,
bainan, nun da muga...? Fuera hemendik butxoro ergelak...!
KABO: Hemendik ere ba... Kanporat...! Zikinkeriak...!
AITA XURI: (Afrikanoeri jestu egiten diote, urrun dite-

zen laster. Bazterrerat mintzo) Ha, hobeko dugu
urruntzea bakotxa gure alde... Armadun basek
ez dezakete jasan bakezko jendea... (Aintzinean
har zirenak, denak jalitzen dira)
RAMONA: (Jaliz) Goazen hemendik, Dolorez... Gure

oilarreri aztaparrak berritz ere haunditu zaizkoten...
BRIGADIERA: (Muga haga bere lekuan ezarriz) Bego

hor muga, lehen bezala... Eta gauden bakotxa
gure eskualdean... Gu hemen, eta zuek hor,
ustelak!
KABO: Muga hau ez da hola lehengo tokian...! Hamar

zentimetra segurik ebasten dituzu gure lurretik.
BRIGADIERA: Zer ebasten...? Zer uste duzue, zuen

motatik girela, ohointzari lotzeko?

CASTILLO: Jaun Presidenta... Galdetzen dut muga

haga, lehengo leku berean ezarria izan dadien.
KABO: Huna lehengo hatzak... Eni trebes bat lur bederen ebasten dute, muga haga orai den bezala
utziz.
FRANTZIZ: Ene gobernuaren izenean, galdatzen dut,
Jaun Presidenta, lur izartzaile gizonak deituak
izan diten, haga hori, lehengo tokian ezartzeko.
PRESIDENTA: (Izartuz) Ez anal zarete kalapitan ariko,
bi zentimetra lurrengatik.
FRANTZIZ: Biga eta hamar, muga muga da, Jaun Presidenta...
PRESIDENTA: Lurra harrotua da eta lehengo marra ez
da garbiki ageri... Zuen auzi-bide diren bi zentimetra horiek partituko ditugu erdizka... Ukanen
duzue bakotxak zentimetra bedera lur.
CASTILLO: Nik ez dut holakorik onartzen, eta, orai
beretik, ene gobernuaren izenean, gertakari
huntaz auzi bat idekia izan dadien, galdatzen
dut.
FRANTZIZ: Nik ere, bertze hainbertze galdatzen dut.
PRESIDENTA: (Bizi-bizia) Nahi duzuen bezala...! Agian
ni harro jujatzale hoberik aurkituko duzue... Ene
aldetik, iduritzen zaut egin-ahal guziak obratu

ditudala bakearen beiratzeko... On dagizuela,
nahaskeria saltsatu nahi baduzue.
FRANTZIZ: Ez gira bazter nahas-gura, bainan zuzentasuna galdatzen dugu...
CASTILLO: Bakea ez ditake finka, zimenduz ahul diren
jujamenduen gainean.
PRESIDENTA: (Motz motza) Har-azkitzue beraz bertze
jujatzale batzu... Agian, gertatuko zauzkitzue ni
baino hobeak... Agur jaunak! (Jalitzen da. Franziz eta Castillo ez dira kontent. Sekretarioa ere
jalitzen da)
KABO: (Bere guarderi) Zuek, jin ene bulegorat...
BRIGADIERA: (Bere guarderi) Zuek ere, enerat. (Castillo eta Franziz gelditzen dira bakarrik)
FRANTZIZ: (Ahapetik Castillori) Bakarrik baigira, noiz
artio behar dugu auzi hau iraunarazi?
CASTILLO: Ahal bezen luzaz, ukana dut manua...
FRANTZIZ: Nik ere berdin... Dudarik gabe, bi gobernuak elgar adituak dira.
CASTILLO: Hobe, hobe guretzat...
FRANTZIZ: Ontsa saristatua zirea bederen...?
CASTILLO: Ba, ontsa... Zu ere ba...?
FRANTZIZ: Ba, arras ontsa.
CASTILLO: Sarri bazkalduko duguia buruz buru...?

FRANTZIZ: Ba berdin... Haatik, ez jendeen aintzi-

nean...
CASTILLO: Fida zaite eni... Ezagutzen dut hemendik
hurbil, janleku bat hauta, xoko gorde batean...
FRANTZIZ: Be, segituko zaitut... Eta orai, kasu...! Ez
dezagun elgar gal. (Sartzen dira Kabo eta bere
hiru guardak. Franziz jalitzen da... Kabok zeremoniak galdatzen duen gisan guardak lerrokatzen ditu)
KABO: Makurbide izigarri hauien ondotik, berritz gure
muga haga landatu dugun egun berean, gobernuak nahi izan ditu eskerrak bihurtu bere mugazain leial bati... Horra zertako, ohorezko medaila hau igorri daukun, berehala, huntan apain
dezagun gure adixkide bipil bertutedunaren
papoa.
CASTILLO: (Mespresioki urratzen du «Denek bat» izkirioa eta mintzo da suharki) Lurrak dirauno,
ezkurrak haitzpean baino segurago, ura erreketan kausitzen den bezala, beti kausituko dira
mugak eta heien zaintzale zintzoak, erresumetako lurren ingurutan... Xorokeria, krima eta
gauza sakratu baten ostikatzea da, muga hoieri
jazartzea... Holako lan hits bati bizkitartean lotu

dira, satanek berak bere suaz beroturik, gizon
zentzu eta bihotz gabe batzu... Uruski, hor zauden xut eta erne, beti prest beren eginbidearen
betetzeko, mugazain zintzo, mugazain bertutedun batzu... Heieri esker dugu salbatua gure
muga, salbatua gure erresuma. Nazione guzia,
adixkide Ixidro, zuri errespetuki so dago
memento huntan... Nazione guziaren izenean,
ohore eta milesker...
KABO: (Guardak manatuz) Guardak, zangoak tink.

(Emaiten dira «au garde-à-vous». Kabok dekoratzen du Ixidro) Gobernuaren izenean, ohorezko medaila hau papoan ezartzen dautzut...
CASTILLO: Eta orai, oroituz mugen zaintzeko beren

odola ixuri duten hoinbertze gizonez, gauden
minuta bat ixilik. (Dolorez eta Ramona agertzen
dira, frantses eskualdean)
DOLOREZ: Jes...! Ixil zagotzin gizon horiek...! Zer ari

ditun, goizeko otoitzaren egiten...
KABO: (Erotua) Zuek, ixilik!
RAMONA: Errak to! Ez gaituk gero hire lurretan, hik gu

manatzeko... Muga nahi huen... Orai hor duk...!
Errespeta zak bon.