Mugari tiro - 2
Total number of words is 3760
Total number of unique words is 1697
28.3 of words are in the 2000 most common words
42.1 of words are in the 5000 most common words
50.1 of words are in the 8000 most common words
kanpotiarrak onartzen ditugu gure lurretan.
RAMONA: Errak to! Nor duk hemen bere lurretan?
Zuek ala gu? Zoazte, zuen iduri, mutur beltzetarat, eta gun, bakea emazue hemen!
BRIGADIERA: Ixilik ez bazira egoiten, oroit zaite pre-
sondegiak zerbaitetako direla!
RAMONA: Utziko zauztegu zuen gisa... Hasteko, usain
txarregia duzue batak edo bertzeak guk zuen
ondoan irauteko... Etor Dolorez... Goazen
hemendik...
BRIGADIERA: Eta, hunarat ez gehiago ager.
RAMONA: Arrazoina duk... Ez gaituk gehiago agertuko.
Bertz'aldian zikinketariak igorriko ditiagu zuenganat... Zikintsu zikiñak, zuek! (Jalitzen dira...
Brigadiera eta kaboa ere)
POPOL: Ha zer kazkarota parea to!
IXIDRO: Horion erranetan, bazituan egiak ere... Muga
hau ez duk jendeen onetan, bainan bai kaltetan... Niagok beraz zertako xutik beiratzen
duten.
POPOL: To, hau kentzen badute, abiatzen ahal gaituk,
hi eta ni, onddoketan...
IXIDRO: Halere egiari bere bidea. Muga hau zonbaiten
onetan, bainan gehienen kaltetan.
POPOL: To, to... Jendeak heldu zauzkik. (Agertzen dira
sei presuna, afrikano jauntzietan)... Hiru aljeriano (aita, ama eta haur koskor bat)... Hiru beltz
(gisa bereko).
IXIDRO: Jes...! Nor ote dituk jende horiek? Hauxe ba,
zenbat gizon mota garen bazterretan!
KABO: (Agertzen da... Jendeen paperak ikertzen ditu)
Guarda, utz-aizu jende hauk pasatzerat.
IXIDRO: To, hire aldi orai.
POPOL: Doazila brigadierarenganat!
BRIGADIERA: (Agertuz) Hep! Geldi! Ez da haizu nehor
gehiago hunarat. (Beltzek ez baitakite eskuaraz, hek bere mintzairan eta brigadiera gero eta
gorago ari dira kalapitan) Berdin duela... Zuek,
ageriak xuxen izanik ere, ez zarete hemen sartzerat haizu...! Gerla hasteko heinean garela
eta mugak hetsiak ditugula... Eta aski, hei...!
Gu, gure tokietan gagozi... Zauzte zuek, zuenetan... (Bi guardak deitzen ditu) Zatozte zuek
biak hunarat zuen armekin... Ikus dezatela
muga zainduko dugula, hala beharrean, armez
ere... Eta, fuera hemendik hei!!
POPOL: Jaun brigadiera... Aita misionesta, Afrikan hain
luzaz egona baita, beharbada harek lagunduko
zaitu horiekin mintzatzen.
BRIGADIERA: Bon, errozu jin dadien! (Popol jalitzen
da)
KABO: (Irri tzar batekin) Auzo erresuma han omen da,
goxotasunaren eta libertatearen erresuma.
Horrat joaitea aski, ontsa errezebitua izaiteko.
(Sartzen dira Aita eta Popol)
BRIGADIERA: Ha, aita misionesta, horko jende horiekin
nahi nuke mintza bazinte, elgar konprenitzen
ahal baduzue segurik. (Beltzak aita misionesta
ikus ordu, lorietan harenganat doatzi... Haren
eskueri pottaka... Arras ongi elgar konprenitzen
dute)
AITA XURI: Jaun brigadiera, Lurdeko beilariak dira,
denak girixtinoak... Ontsa ezagutzen ditut
hauien bizilekuak.
BRIGADIERA: Bon... Errozute beren etxerat itzultzeko.
Gerla bezperan girela, eta mugak hertsiak direla.
AITA XURI: Zer...! Handik hunadino etorri jendea, ez
ahal duzu hola haizatuko!
BRIGADIERA: Ez da fits egitekorik... Manua manu da.
AITA XURI: Ba, bainan kasuak badira, manua hausten
dutenak... Jende hauk, beren tokiko buruzagietarik dira, eta Frantziaren adixkide handi batzu.
BRIGADIERA: Nik ez dakit nor diren.
AITA XURI: Nahi duzuia, biek telefona dezagun, jaun
gomandantari?
BRIGADIERA: Berdin... Zuhaurek frogatuko duzu
gomandantaren manuak zoin garratzak diren.
(Biak jalitzen dira)
POPOL: (Bere guarda lagunari) Eta, hi eta ni, hemen,
bi asto... Beltz horiek beharbada munduko jenderik hoberenak dituk, eta, manua ukanez
geroz, guk horieri tiro eman beharko... Ezagutzen ere ez ditugun jendeak... Fits kalte egun ez
daukutenak.
IXIDRO: Ahantziak dituk to hire brigadieraren predikuak: ontsa ikasia agertzeko, muga trebesatu
nahi dutenekin... Ontsa ikasiek eskua luzatzen
ditek gero, eta ez arma, zuek bezala.
POPOL: Bakea emak, to!
AITA XURI: (Agertuz, brigadierari mintzo) Ikusten
duzuia...! Beharrik telefonatu baitugu.
BRIGADIERA: (Batere ez kontent) Bon, bon... Errozute
tronpatu girela... Abusa-aitzu otoi gu apailatu
artio... (Bi guarderi) Zuek, eman esku-larru
xuriak!
POPOL: (Harritua) Hee!
BRIGADIERA: (Kexu) Ba... Gomandantak telefonatu
du, buruzagi gisa errezebitzeko jende horiek...
Armak altxatuz eta gainerat xanpañarekin...
Norbait direla, eta gerlarik balitz, horien beharretan gintezkela... Eta, bertze xehetasunik ez
eni galda hei! Manua manu da... Bon eman
lerroan... Bazireztea...! (Manatzen ditu) «Zangoak tink!», «Armak altxa, brau!» (Beltzak emeki,
ohorezki pasatzen dira guarden aintzinean...
Beti manatuz) «Armak lurrerat, brau!», «Pausa
zaizte!»... (Oro jalitzen dira salbu Popol eta Ixidro)
IXIDRO: Ziren eskualdean, axeria espos bide duk...
Hala erraiten duk, iguzkia eta ortzea batean
direlarik.
POPOL: Hik errak... Omen gerlaren bezperan girelaeta, gure horrek iduri duk zakur errabiatua.
IXIDRO: Ez dituk, to, denak gerla buruan bizi... Gure
mutil hori, oixtian xirulean ari zuian... Ez zakiat
ohartua haizen... Hori ditek, zonbait egun hautan, elgarretaratzeko seinalea hire horrekin.
POPOL: Bon, bon... Laster ezteiak janen ditiagu beraz!
IXIDRO: Gerla baino, ezteiak jastatu nahiago ditiat, nik
segurik!
MAYI: (Popoli mintzo) Aita, heldu naiz berehala. Ber-
tzalderaino noa!
POPOL: Haurra, hobe duzu egungotz ex irriskatzea
holakorik... Brigadiera arrunt minberan dugu.
MAYI: Bo, ez daut ez eni fits erranen.
IXIDRO: Gaixo Mayi, ez zazula penarik har, bainan, nik
ere ez zaitut pasatzerat utziko.
MAYI: Zer zirezte? Elgar adituak?
IXIDRO: Ez, Mayi... Uzten bazintut, gure kaboa, otsoa
bezala, berehala gainean ginuke.
MAYI: Ean halere...! Errozu kaboari pasatu nahi duda-
la... Segur naiz utziko nauela.
IXIDRO: Galdetzen duzunaz geroz, deituko dut. (Dei-
tzen du)
KABO: (Idorki Mayiri) Zer nahi duzu?
MAYI: (Graziarekin) Jauna, laster horko mutil gazte
batekin ezkontzekoa naiz... Hemen bizi da
ondoan... Eta, nahi nuke, haren etxeraino joan.
KABO: Ez... Ez duzu ukanen holako baimenik. Ez baita
sentimendukerian artzeko tenorea. Laster gerla
dugu... Ez uste mutil batentzat, ezkontzari pentsatzeko momentoa dela, baina bai gerlari.
MAYI: (Nigarretan) Zer...! Gerla dugula... Ez dudala
ikusten ahalko ere
KABO: (Ixidrori) Eta zu, guarda, behin ere baino ernea-
go egon hemen. Berri txarrak dira... Nehor, aditzen duzu, nehor, ez utz marra hunen trebesatzerat! (Jalitzen da)
IXIDRO: Mayi! Peyo hor ani zautzu keinuka.
MAYI: (Beti nigarrez, muga bertzaldean agertu den
Peyori mintzo) Ho, Peyo...! Gerla omen dugu...
Soldado altxatua izanen omen zira...
PEYO: Ez zaitela griña, Mayi... Gerlarik balitz, bereha-
la desertatuko naiz horrat eta ezkonduko gira...
KABO: (Agertuz, oihuka) Erran dut! Nehor ez dadiela
mugarat hurbil! (Jalitzen da)
IXIDRO: (Peyori) Otoi, habil hortik!
PEYO: Ba, aita ba... (Bi gazteak berexten dira elgarri
agurka... Mayi nigarretan. Jalitzen dira)
AITA XURI: (Agertuz) Zer gertatzen da hemen?
IXIDRO: Gure gazteak ditugu kexu, muga hetsia dute-
la.
AITA XURI: Ni, horien alde... Eta segur naiz, munduko
haur, gazte eta bihotz garbiko jende guziak
enekin direla!
IXIDRO: Ba ote?
AITA XURI: Ez da dudarik... Laño den gogoa ez baita
mugatsu eta hertsikari, bainan bai ideki eta
zabalduen adixkide.
IXIDRO: Eta, guk hemen zer bilakatu behar dugula
zautzu, gerla lotzen balitz?
AITA XURI: Oraiko tresnekin, nekez laiteke ihiztari ger-
larik... Ortzi berak erre lezazke mugen bi
eskualdetakoak... Hoberenik laiteke, bakotxa,
bere etxean egoitea, Jainkoari otoizka ortzirik ez
dadien gure eskualdean eror.
IXIDRO: Hauxe da emaiten daukuzun esperantza
murritza!
AITA XURI: Ez da hor haratik-hunatik... Oraiko tresnen-
tzat, mugak Moisen denborako moldeak dira...
Ken ditzatela lehenbailehen. Lasterrago kendu
eta hobeago izanen baita gizonentzat.
KABO: (Agertuz, ilun) Ixidro guarda, zato hunadino...!
Berri latzak ditugu... (Ixidro jalitzen da)
AITA XURI: Berri latzak...? Zer ote du....? (Jalitzen da)
BRIGADIERA: (Agertuz, ilunki mintzo Popoli) Zuk kasu
ontsa eman eni... Baditut erraiteko pisuak...
Ba... Lanoak metatuak dira... Memento batetik
bertzerat gerla dukegu... Hortako egonen zira
hemen erne... Eta, gerla hasi bezain laster, lotuko zira tiroka... Garbituko dituzu bertz'aldeko
mugazainak.
POPOL: (Arrunt etsitua) Ba, hek ez banaute lehenik
garbitzen.
BRIGADIERA: Hortako behar diozute aintzin aldea
hartu... Aski diozute lehenik tiro emaitea.
POPOL: Tiro eman, ene adixkide hoberenari?
BRIGADIERA: (Idorki) Erresumaren etsaiak ez ditazke
adixkide izan. Zure arroparen ohorea zainduko
ahal duzu!
POPOL: Hamalau egun presondegi baditut bilduak...
Hek egin nahi nituzke berehala.
BRIGADIERA: Gerla denboran ez da presondegirik. Oro
barka izanen dituzu.
POPOL: Ha, nunbaitik ere!
BRIGADIERA: Gure arropa ekartzen delarik, ez da gerlaz samur behar, bainan plazer hartu.
POPOL: Bai, hiltzeko plazerra.
BRIGADIERA: Ohore bat da gerlan odolaren ixurtzea!
POPOL: Nik segurik, nahi duenari uzten diot ohore
hori...
BRIGADIERA: Hola dituzuia errespetatzen gerlako
hilak?
POPOL: Nik ere, bertzek bezenbat. Mozkor bat ederra
bildu ginuen heien ohoratzeko egunean.
BRIGADIERA: Gradutan aintzinatzeko ez da gerla
baino parada hoberik...
POPOL: Nahiago dut gradurik gabe bizi, graduketan hil
baino...
BRIGADIERA: Zu bezalako soldadoekin, nola nahi duzu
gerla irabazi?
POPOL: Bizi jalitzen denak, harek du gerla irabazia.
BRIGADIERA: Ez zirea ahalge hola mintzatzeko...
POPOL: Familia ere hor dut.
BRIGADIERA: Hiltzen bazira, badira familientzat laguntzak.
POPOL: Beraz merkeago laiteke, donado bat, ene
ordain hilaraztea...
BRIGADIERA: (Oihuz) Aski orai... Ixilik eta zangoak
tink...! Zure ohorea zain-zazu...! Zure eginbidea
bete-zazu. Ni hor izanen naiz gibeltxago gizon
multxo batekin... Erne ernea egonen zira hei!
Gerla hasten dela jakin orduko, tiro batzu tiratu-
ko dituzu airean... Orduan, berehala, manatua
obratuko duzu hei...! Eta ez izan beldurti! (Jalitzen da)
POPOL: (Bakarrik) Ai, ai, ai...! Zer behar dut nik bilaka-
tu! Nik tiro behar diotala eman bertzaldeko
mugazainari...! Hori pentsatzeak berak lotsatzen nau... Oraino kaboari edo brigadierari, nunbait hor! Hok hastio baititut... Bainan bertzeri!!
(Ixidro agertzen da) To, hor hiza, Ixidro! Zer
haute...! Hi ere, ni bezala hunarat kondenatu?
IXIDRO: Ezin ukatua... Gerla omen diagu, eta gerla has
ordu, hi hiltzeko manua diat.
POPOL: Nik berritz hi hiltzekoa.
IXIDRO: Errak, to, gutaz arras trufatzen dituk... Mene-
koak igortzen gaitiztek hiltzerat, berak lanjeretik urrunduz.
POPOL: Ba, eta guri balentriak eginarazi-ta, ohore eta
galonak hoiek ditizkek bilduko.
IXIDRO: Nahi duka, gerla hasten bada, berehala
deserta gaiten, ni horrat eta hi hunat...!
POPOL: Ba gogotik! Tiro batzu airerat tiratzekoak ditik
gure brigadierak, gerla has bezain laster.
IXIDRO: Ontsa duk... Egonen gaituk erne ernea... Eta
tiroak entzun orduko, gure armak lekuan utziz,
muga trebesatuko diagu, hik eta nik.
POPOL: Ba, eta, gerlan ari daitela, hartan plazer dute-
nak...
IXIDRO: (Urrun tiro batzu entzuten dira)... Ixo, ixo!
Entzun zak... Horra tiroak...!
POPOL: (Erdi nigarrez, asaldatua) Ho, gerla...! Gerla
diagu beraz! Mugi, mugi... Deserta gaiten...
(Besarkatzen du Ixidro mugaren gainean) Gaixo
Ixidro... Hi, ene adixkidea...! Zer behar ote
diagu bilakatu!!
IXIDRO: Berritz ikus artio, Popol gaizoa...
POPOL: Ba, agian ba... Eta, ez adiorik... (Saindatzen
dira etxolez)
IXIDRO: Errak... Hobekiena diagu ator maukastea eta,
mokanes zuri bat eskutan altxatuz, gizonetarat
hurbiltzea.
POPOL: (Mokanesa airetan erabiliz) Hola behar den
egin, to!
IXIDRO: Ba, hola. (Dolorez eta Ramona agertzen dira)
DOLOREZ: Jes...! Zer ari zaizte hola...? Zer dituzue,
ihauteriak?
POPOL: (Harritua) Eta zuek, nun zabiltzate hemen...?
Ez dakizuie gerla dela!
DOLOREZ: Oixtian ez segurik. Su panpa tiraka ari ziren
hortxet, ez dela gerlarik... Bakea nausitu dela!
IXIDRO: Ha, deubrua... Uste ginuen gerla hasi zelako
tiroak zirela... Erna gaiten to, Popol...! Berritz
bezti gaiten eta har ditzagun gure lekuak...
DOLOREZ: Gorde zaizte lehenbailehen, gaixoak...
Zuen beltz hoitarik bat, hor heldu da. (Bi guardak, puskak harturik, gordetzen dira etxolen
gibelean)
KABO: (Oihuz mugaren gainean dagotzin bi emazteri)
Zer dira molde hauk...! Hau dea mugaren errespetua...? Zer dira bi atso zahar hauk hemen?
(Ostiko bat emaiten diote heien saskiari)
RAMONA: Errak to, hire mutur beltzaren barneko mihi
hori garbixago ibilliko duk gero guri mintzatzeko...!
KABO: (Orroaz) Preso...! Preso berehala...! Preso sartzen zaituztet! (Ixidrok gibeletik Kabori ukamiloa eskaintzen dio)
RAMONA: (Ixidrori) Emok, emok matatzekoa zirtzil
horri... Bertzenaz nik emanen zioat! (Ixidrok
gibeletik jo-eta, aurtikitzen du kaboa... Bi emaz-
teek, Kabo ezartzen dute saskipean. Alditxarua
da) Hola, hola...! Pausa-hadi nonbeit... Urde
errabiatu pozoina... Aski bertzeak zangopean
atxiki baitituk... Hire saindea orai... (Saski gainean jauzika) Zapa, zapa hor!
DOLOREZ: Merezi liken urez gainetik bustitzea...
RAMONA: Urez...? Izaitekotz ere zerri putzuko urez,
urde zikiñ hori!
MARTZALIN: (Saskia eskuan agertuz) Jes, zer ari zarete holako arramantzetan?
DOLOREZ: Zato hunarat ikusterat...! Oilar bat emana
dugu freskatzen saski hunen azpian!
MARTZALIN: (So eginez) Jes! Kabo txar hori duzue-eta
hor...! Nundik bildua duzue barne hortarat?
DOLOREZ: Kukurruku goregi egiten baitzuen, eta guk,
bipildu!
BRIGADIERA: (Agertuz, orroaz) Bainan, bainan... Zer
gertatzen da hemen...? Zer da astaña merkatu
hau muga huntan...? Bainan... Nun dira hemengo guardak hei...?
RAMONA: (Popoli mintzo) Lumero biga... Orai hire
aldi... Emok asto huni ere zaldarea... Bertzeari
bezenbatekoa bederen emok, ez daiten bat bertzearen jelos izan. (Popolek gibeletik jo-eta aur-
tikitzen du Brigadiera, ezagutzaz gabeturik)
Biba... Biba lumero biga... Hori duk hori, lan garbia egitea... To, hik ere tapakia. (Martzelinen
saski-pean ezartzen du) Urde zerriak... Agozte
hor nonbait... Ixtant bat bederen bakea emanen
duzue hemengo jendeari...!
IXIDRO: (Popoli) Errak to, Popol, gu goazen lehenbailehen bakotxa gure gizonetarat. Tiroak entzunik, hemendik urrunduak izanen gaituk. Guk ez
diagu deus aditu, eta ez deus ikusi.
POPOL: Ba, ba, goazen... Agian horiek ere, ez ditek
fitsik ez aditu, eta ez ikusi. (Ixidro eta Popol jalitzen dira)
DOLOREZ: (Ramonari) Har zar no, muga haga hau...
Behar diñagu bazterrerat kendu.
RAMONA: Pena dun ez baita hemen su bat hunen erretzeko!
DOLOREZ: Ez dun goizegi muga hau libro baita. Munduko emazteki guziek, guk bezala behar liketen
egin... Mugak kendu eta heien zaintzaleak
saski-pean eman... Bertze bakerik luken, no,
orduan, bazterretan. Eta orai, goazen gu ere
ihesi, hauk atzarri baino lehen. (Jalitzen dira.
Emeki, saskiak hasten dira mugitzen... Agertzen
dira, baten besoa... bertzearen bisaia... eta,
betbetan oihala jausten da)
OIHALA
BIGARREN GERTALDIA
Taula-gaina:
Ostatu barne bat... Ostaler senar-emazteak ari
dira kadirak zaldi ferraren itxuran ezartzen, ferraren
idekidura
jenderi
buruz...
«Radio»
bat,
ezkina
batean...
OSTALERTSA: Jes, bainan zenbat kadera behar dituz-
te? Ez dutea gutixagorekin aski?
OSTALERA: Eman dezagun ausarki... Nik uste, izanen
direla: Presidenta bere bi beretterekin... Gero,
bi mihi luze.
OSTALERTSA: Bi mihi luze...? Nor dira horiek?
OSTALERA: Eskualde bakotxak izanen du bere mintza-
laria, auzitan bezala... Mintzalari horiek deitzen
ditut: mihi luzeak. Gero, nik dakita zenbat
mugazain... Emazte batzu ere, eta uste dut,
gaizo Aita Xuri ere hemen izanen dela.
OSTALERTSA: Eta gure ostatu hurtan xuritzeko orde
beren auzia, ez zirena egiazko tribunaletxe
batetarat biltzen ahal?
OSTALERA: Ez... Jendea hain omen baita asaldatua,
beldur dira, denek lakiketen toki batetarat bilduz, nahasmenduak gerta daiten. Hortako,
nahiago izan dute beren auzi lekua ostatu gorde
huntan muntatu. Laster denak hunarako dira.
OSTALERTSA: Jes, jendea horrenbertzetaradino asaldatua baita holako gertakari xume batentzat?
OSTALERA: Ba, gertakaria arras xumea duzu. Bainan,
hortaz, kazeta-egilek eta radiotako buruzagiek
halako burrunba muntatu dute, nun jende guzia
burtxoraturik baitaukate.
OSTALERTSA: Ha, baia?
OSTALERA: Segurki baietz... Ori, tenora da. Idekazu
radioa! Entzunen duzu nola mintzo diren batzu
ala bertzeak. (Idekitzu du)
RADIOA: (Boza asaldatu bat mintzo) Ici, radiodiffusion
nationale... Après l'incident de frontière que le
monde entier connaît désormais, la situation
demeure extrêmement tendue. Nos troupes
sont sur le pied de guerre... A l'heure actuelle,
une commission internationale réunie près du
lieu même de l'incident, essaie d'arrêter le conflit imminent. Le gouvernement calme et ferme
est décidé à exiger le respect dû à nos frontières et la réparation due à notre honneur. Uni
derrière le gouvernement, le peuple unanime
est prêt à faire face à la situation avec discipline... LA PATRIE EST EN DANGER...! LA PATRIE
SERA DEFENDUE.
OSTALERTSA: Jes, hortan girea...? Ean zen dioten bertze aldekoek. (Botoia itzultzen du)
RADIOA: (Zintzur boza bat) ¡NO QUEDARA IMPUNE
ESE HORRIBLE ATENTADO! ¡ESCUCHA LA VOZ
DE TUS PADRES! FIEL A SU DIVISA, TE PRESENTARAS ANTE TUS ENEMIGOS, SALIENDO ADELANTE A PESAR DE LA METRALLA Y GRITANDO A
VOCES: ¡POR DIOS Y POR LA PATRIA!
OSTALERTSA: Bainan, bainan...! Arras burutik joan
behar du holako galernaren muntatzeko, bi
gizon txar saski-pean ezarri dituztelakotz.
OSTALERA: Hola duzu oraiko mendea... Beren radio
eta kazetekin izpirituak norat-nahi itzulikatzen
dituzte, eta frangotan gezurrez.
OSTALERTSA: Ezin onetsia daukat hori. Zer dute, gizonek hola itsurat sinesten...? Ez dutea adimendu-
rik, entzun eta irakurrien puxka bat zetabetzeko?
OSTALERA: Ez duzu oraiko gizona gora... Hamarretarik
batek baduke bere-baitako pixka bat... Bainan
bertze bederatziak norat baitoa kazeten eta
radioaren burrunba-eta, harat doatzi: oilo luma
haizea doan eskualderat joaiten bezain segur...
Ha, hemen ditugu gure biligarroak. (Sartzen
dira Popol eta Frantziz)
FRANTZIZ: Hau dea gure bil-tokia?
(Kasurik ere egin gabe) Ez, ez... Arras ontsa da.
(Lotzen da bere abokat jauntziaz beztitzen...
Senar-emazteak jalitzen dira)
POPOL: Bon jauna, zu zirenaz geroz gure aldeko mintzalaria, egia aitortuko dautzut den bezala...
FRANTZIZ: Ez du balio akit zaiten eleketan, arras
axola guti dut nik egiaz!
POPOL: (Harritua) Egiaz arras axola guti...? Nola beraz
nahi duzu gure eskualdea zaindu?
FRANTZIZ: Ez naiz batere zure alde mintzatzerat etorria!
POPOL: He...! (Erotua papotik hartzen du) Ustel zikina
hi! Zer erran dautak ba ene abokata hintzela!
Faltsu, mutur zuria hi!
FRANTZIZ: Gizona, emeki zaude...! Entzun nezazu
lehenik...
POPOL: Zer entzun...? Ez dautaka hihaurek errana
gobernamenduaren izenean heldu hintzela gure
alde mintzatzeko karguarekin?
FRANTZIZ: Ba, hori hola da... Hori egia da... Bainan
ezti zaite... (Pixka bat eztiturik) Gobernuak
eman dautan manua da zuri gertatuaz ez batere griñatzeko... Bainan mugako gertakari hortaz
ahalik burrunba handiena muntatzeko!
POPOL: Zer derasazu...? Ez dut fitsik konprenitzen!
FRANTZIZ: Ez da konprenitzeko nekea... Dakizun
bezala, zergak gora dira eta ezin bizia hainitz
familietan... Jendeak hasiak marmarizaka
gobernuaren kontra... Gobernuak ez du izan
nahi jendeen elapide eta hortako jendeari eskaini nahi liokete bertze elapide zerbait... Bertze
elapide muntatzeko manua dut, zuen gertakariaz baliatuz!
POPOL: (Dudetan) Ez dakit ez den hor faltsukeria zerbait.
FRANTZIZ: Den gutienik... So egizu... Mando zahar
batetarik nahi badituzu uliak urrundu, hartarik
urrunago ezar-azu ustelki meta bat... Mandoa
utzirik, uliak ustelki hartarat joanen dira... Gure
oraiko gobernuak iduri du mando zaharra... Jendeak ari zaizkio, uliak bezala, jan nahiz. Hortako
gobernuak, muntatzen du ustelki meta bat,
bereganik harat joan diten uliak.
POPOL: Eta, beraz zu zer zira...? Ustelki haren muntatzerat jina...?
FRANTZIZ: Ba, hala niz... Konprenitu dugu.
POPOL: Eta beraz ni, denen uzki-pitxer...!
FRANTZIZ: Ba, eta oraino zu baino deusezago hanitz
jende... Zuk bederen badakizu nola den partida... Faltsukerian dela... Bainan, jende gehienek
holakorik ez baitute jakinen, ikusiko dituzu
bakotxa bere eskualdearen alde oihuka, patarriaka, erotuak!
POPOL: Gaizo jendeak!
FRANTZIZ: Gizonen artaldea artzain multxo batek
derabilate. Artaldeari elapideak behar zaizkio
fornitu... Onetik ez delarik, fornitzen zaio ahal
denetik. Bainan ixo! Hemen ditugu jaunak...
(Ohorezki sartzen dira: Presidenta, Sekretarioa,
Castillo, Aita Xuri, Brigadiera, Kabo, Ixidro, Dolorez, Ramona, Anton... sartzen dira bakotxa
beren tokitan.)
PRESIDENTA: Nazioen artean, bakearen beiratzeko
moldatua den batasunaren izenean, auzia idekitzen dut... Jaun Sekretarioa, otoi irakurriko daukuzu auziaren harat hunata.
SEKRETARIOA: (Ezin irakurtuz) Argirik ez dea...? Ez dut
fits handirik ikusten... (Lotzen da irakurtzen)
Mila bederatzi ehun eta.... Agorrilaren... Agorrilaren... (Ez du aski ikusten)
PRESIDENTA: Utz-aizu otoi xeheteria horiek bere gisa.
Emazu berehala gertakariaren mamia.
SEKRETARIOA: (Paperetan galdua, baten irakurtzen
abiatzen da) Guarda espainolak erran du jina
zela mugaren ikusterat, noiz eta ere... (Gelditzen da irakurtzetik) Ez, sobera urrun joana
naiz... Goraxago behar nuen hasi irakurtzen.
(Paperetan galdua dabil) Bainan, argirik ez dea
etxe huntan?
PRESIDENTA: (Bizi-bizia) Ontsa da... Denek baitakigu
hemen, mugako gertakarien berri, auziari segida emanen diogu, batere paper horien irakurtzean, denborarik galdu gabe.
SEKRETARIOA: Nahi duzun bezala, Jaun Presidenta.
Bainan abisatzen zaitut ez zarela legez ari, eta
hola kudeatuko auziak ez duela balio.
PRESIDENTA: Ez da hau hi gizonen arteko, bainan bi
erresumen arteko. Bertze largantzarik zor zaio
huni... Ez gaiten beraz, hemen, bertze auzientzat eginak diren lege xeheterietarat jauts.
SEKRETARIOA: (Beti minberaki) Bon, bon, nahi duzunaz geroz!
FRANTZIZ: (Xutituz) Lekuko hartzen ditut hemengo
presuna guziak, auzi hau ez dela legezkoa. Eta,
behar orduan, hunen hausteko eta berritz hasteko dretxoak beiratzen ditut.
CASTILLO: (Xutituz) Nik ere, dretxo berak, ene eskualdetik beiratzen ditut. (Anton agertzen da argi
batekin)
SEKRETARIOA: (Lorietan) Ha, ha... Huna argia...! Orai
irakurtzen ahalko dut.
PRESIDENTA: (Frantzizeri) Zuri, jauna, emaiten dautzut solasa... Mintzatzen ahal zira.
FRANTZIZ: (Predikatzen bezala, zintzoki) Jaunak eta
andereak... Ohore bat zaut egun hemen mintzatzea, ez nazioneak kargu horren betetzeko ni
hautatu nauelakotz, ez eta ere, mundu guzia
ene ahotik zer jaliko den so dagola, senditzen
ahal nuken urguluarengatik, bainan bakea,
bake sakratua, lur huntako ontasunetan lehena
zerbitzatzeko, konfientzia hoinbertze gizonenganik ukan dudalakotz. Bai, bakea zerbitzatzerat jina naiz hunarat, bakezko solasak nahi ditut
aipatu, bakea finkaturik nahi nuke hemendik
atera.
CASTILLO: Emazu beraz bakea!
PRESIDENTA: Otoi utz-azu jaun hori, duen sailaren
segitzerat.
DOLOREZ: (Ixilka Ramonari) Hum, bertze mihi luze
hori ere, ez bide dun nor-nahi!
FRANTZIZ: (Predikua segituz) Bakea ginuen aspaldian
gure mugetan. Jendeak zorion osoan bizi ziren,
bakotxa bere etxean, bakotxa bere eskualdean
ere; Jainkoak bere iduzkiaz berotzen zituela, eta
bere xorien kantu xarmagarriez deskantsatzen
eta loriatzen.
CASTILLO: Ba, eta denak, hori bezala, xampaña edanez bizi!
PRESIDENTA: Otoi jauna!
CASTILLO: Sudurra hor ahal du lekuko zer edaten
duen!
FRANTZIZ: (Segituz) Bainan, Satanek ez zezaken
jasan holako bakearen zoriona... Satan, herraren eta gerlaren nausiak, bere hats latzaz buha-
tu ditu mugaz bertzaldeko aintzindari batzu
gerla-suaren pizterat. Kukua, xori hitsa, bertzeen ohantzetarat sartzen den bezala, aintzindari horiek sartu dira gure eremuetarat.
CASTILLO: Ba... Buzoken ohantzerat!
FRANTZIZ: Baitezpada gerla piztu nahiz, gure lurra
zangopilatu dute, gure muga errotik kendu, eta,
mugazain zagotzin aintzindari bat eta guarda
bat, gibeletik atakatu dituzte... Guardari diozkate armak eta arropak kendu... Aintzindaria aldiz
gibeletik joz, itsuski kolpatu, eta trufa tzarra,
odola darioan, saski baten azpian ezarri.
CASTILLO: Harritua nago lurreko harriak berak nola ez
diren xutitzen, holako gezur alimaleak entzunik.
DOLOREZ: (Irriz) Arrazoina duzu... Hori handixkoa bota
duela nindagon ni ere.
PRESIDENTA: Ixilik...! Utz-azue jaun hau mintzatzerat... Gero mintzatuko zarete bakotxa zuen
saindean.
FRANTZIZ: Edozoin gizoni egin laidoa balin bada latz,
oraino latzago, delarik egina gizon prestu, ohoragarri, aita familiako bati. Ezen holakoa da,
deneri etsenplutzat eman ditaken gizonetarik
da, saski-pean sarraskitua gaxtagin...
RAMONA: Bai, hori bai, gisakoa behin bederen, denen
etsenplu izaiteko... Horren emaztea atorrik
gabe ziabilak, gizonak irabazi guziak zurrutean
xahutzen baititik. (Denak irriz)
PRESIDENTA: Berritz eta berritz, dautzuet ixilik egoiteko!
CASTILLO: Emazte horri elea kendu diozu, bainan
arrazoina, ez!
FRANTZIZ: Horra beraz zer egitate hutsetaraino erori
diren gure auzo-nazione hortako haurrak! Funtsa, ez da estonatzeko: nolako fama, halako
lana... Ezen, holakoa da nazione hori: nazione
urguluduna... Galdu ditu bere funts eta axolak,
bere izaite eta obretan, bainan ez bere ele eta
pentsamendutan... Higaduraz mehartua, bainan ametsez beti hantua bizi da. Handiz apaindua nahi du agertu, bainan handikeriaz da
bakarrik aberats... Nazione behartsua, jakiz
bezenbat jakintzaz gosetua, bere zortea hobetu
nahiz, maiz gidari saindaka ani dena... Zorigaitzez, horko gidariek, aintzinetik agintzak lodi
bezen, ondotik egintzak mehe dituzte. Hortako,
bizi dira menekoen hastioan eta beldurrean.
Eta, meneko hek, ez daiten asalda, edo dituzte
zapan, bortxapean atxikitzen, edo, berenganik,
heien kolera baztertzeko, saltsa batzu dituzte
muntatzen, erranez: saltsa hortaz okupatuko
direno, bakea emanen daukute... Gurekin nahi
izan dute orain saltsa piztu, gure bizkar nahi
lukete eztitu eta hustu, menekoek heientzat
duten karratxoa. (Boza azkartuz) Ez gaituzte
enganatzen... Holakorik sekulan ez dugu onartuko, eta mundu guziari, mintza-toki huntarik
nahi diot salatu nazione hortako buruzagi sorjesen egitate lotsagarria.
CASTILLO: (Bizi-bizia) Jaun Presidenta, uste nuen
hunarat bakearen muntatzeko bilduak ginela...
Bake solasen ibiltzeko orde, bildu bagaituzu
hunarat, gezur zozokeria eta mihi luzekerien
entzuteko, otoi abisa gaitzazu, nik eta ene lagunek, denborarik ez dezagun gal.
PRESIDENTA: Ba, ene desira laiteke, bakea munta
dezagun. Hortakotz, otoizten zauztet ere, ele
nahasiak bazterrerat utzirik, bakezko solasak
bakarrik aipa ditzazuen.
FRANTZIZ: (Kartsuki) Bakea, o bakea...! Gure nazioneak ez du bertzerik galdatzen... Ekaizpean den
untziak portua bezala, eri handi denak osaga-
rria bezala, desertuan egarriaz itoak ura bezala,
gure nazionean, orok, ttipi ala handiek, bakea
dugu desiratzen... Goiz alba ederra, ama prestuaren begitarte goxoa, haur ttipiaren irri lañoa,
noiz bada lanbrorik gabe da agertuko, gerlaren
kezkak ilundurik daukan zuen apaindura garbia...? Ha, bakea...! Borondate oneko jendeen
izarra...! Bertutetan lehena...! (Aita Xuri xutitzen da betbetan jalitzeko)
PRESIDENTA: Norat zoazi Aita Xuri?
AITA XURI: Bakearentzat otoitz egiterat!
PRESIDENTA: Ez zirea kontent, hoin erran ederren
entzuteaz, bakearen alde...
AITA XURI: Ez, beldur bat emaiten dautet...
PRESIDENTA: Zer beldur?
AITA XURI: Egundainotik, bakezko solas ederrenek
gerla baitute preparatu!
CASTILLO: Arrazoin du, aita misionestak... Hortako,
berritz ere diot, bakearen alde agertzen zaukun
urtzo hori, buzoka tzar bat dela.

You have read 1 text from Basque literature.
Next - Mugari tiro - 3
- Parts
- Mugari tiro - 1Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3769Total number of unique words is 157429.6 of words are in the 2000 most common words42.3 of words are in the 5000 most common words50.5 of words are in the 8000 most common words
- Mugari tiro - 2Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3760Total number of unique words is 169728.3 of words are in the 2000 most common words42.1 of words are in the 5000 most common words50.1 of words are in the 8000 most common words
- Mugari tiro - 3Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3760Total number of unique words is 162930.7 of words are in the 2000 most common words43.9 of words are in the 5000 most common words51.0 of words are in the 8000 most common words
- Mugari tiro - 4Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 671Total number of unique words is 44641.6 of words are in the 2000 most common words54.5 of words are in the 5000 most common words62.2 of words are in the 8000 most common words