Mireio - 6

gibela saietseri yosirik, eta muturra lerde-yario.
Bapatean ekaitza ta izotz-aizea. Ene! Iparbeltzak
larraiña isusi. Yainkoaren egunari birao zegiotenak, begiek usturik, an ikusi ziñaten larraiña irakatzen eta pertza bezala zirrikatzen Gari-pil aundia aserreak eramaki: eultzigille, eultzizai mutil,
denak ondatu itunan. Larraiñaren yabea, aiza-

tzailea, agotza, azaoak, aurreko zaldiek, beoruztarri osoa, dena lurrak irentsi bere osiñean.
—Bai izugarria, esan zun Mireiok. —Badun
geigo ere, nexka. Biar (agian sena galdu dudala
esanen duzute), biar ikusiko dituzute zamoak
eta tenkak ur urdiñean yostetan, eta urmael
inguruan aintzirako zozoak kantatzen, Ba-dator
orde Andre Mari eguna. Eguzkia bere goi-yarlekura igo-ala, ezarri belarria lurrari, ta egon otsik
egin bage. Garbi ta nare zegon ur-ixurkia itzalduz doa pekatu itzalez, eta ur arre aren barrendik euli-furrunda antzekoa sortzen da. Urrena,
txilintxa-soñua garbi entzuten da eten bage, ta
gero, ezari ezarian berro aundi tartetik buztinsuillean oiuak entzun iduri dire, ta atzenik iskanbil
aundi biurtzen da, dardar eragin arte. Larrainerdian biraoka ari den eultzilari gixatxarraren
oiutara bezala, zaldi giarreen takata entzuten
da, berela. Lur elkor gogorrean, udako eultzian
antzo, aztaka neketsu bat. Eguzkia yetxi-ala
orde, ixilduz doazi ixtilluak eta ur-ixurkiko biraoak. Berropeko txilinta-otsa mintxoa ixiltzen da,
ta zozoak berriro seska-muturretan kantari asten
dire.

Yardun au zuen nexkaren aurrean, saskia
bete barakulludun mutikoak. Garbi ta garden,
eguzki-artzeak gorrituta, muño legorrak zeruaz
batzen ditu bere tontor gorri-urdiñak.
Ta eguzkiak, bere mako ederrean astiro bilduki, Yainkoaren bakean uzten ditu aintzirak eta
urmael aundiak eta Ibarzabalgo olioak, eta
Rodano, laisterka doan, ta itxasaizea arnastuz
bizkar makurra zuzentzen duten igitariak.
Ontan mutikoak: Gazteño, ez al dakusan an
beian zuen dendako euna aize-aldiak eragiña?
IKus, itzala ta babesa ditun zunzuna: ikus gure
anai Extebe artara igotzen, txitxar-billa, edo
dendarako nire billa. Ara! Ikusi gaitin eta amarengana zoan afaria gaitzeko esatera. Begira
gure ama ontzixkan, kuzkurka ta ozberritu bear
ditun arraiak artzen.
Ontan, biek leiaka ta kaia gora zoazila ikusita, arrantzaleak esan zun goratik. Ara, ara! Ederki, andereño! Laister gure Extebe arrantzale
yaioa diñagu. Emen zekarren aingireen erregiña.

IX
LANGILLEERI DEIA
Erraimun zarrak langilleak deitzen ditu,
Mireioren billa asteko.
Basakek nigar egin zuten; erle naibagetuek
erlauntzeetan sartu ziren, zornabelar eta azitrailandaz azturik. —Ikusi al duzute Mireio? galdegin
zien igebelarreri ur-ollo urdin ederrak, urmael
inguruan zebiltzalarik. Yaun Erraimun zarrak eta
emazteak, aurpegia malkotan eta erioa biotzean, alorrean elkarren ondoan eserita beren
naibagea arintzen zuten. Bai, eroa bear luke!
zioten. Doakabe zentzubagea! Gaztetasun eroaren erorikoa izugarri astuna da! Gure Mireio ederra, erakeri nigargarria! ijito zilibokari zirtzil
batek ostu! Nork erakutsiko digu, lapurrak lotsabage ua eraman duneko aitzuloa? Ta au esanez
bi zarrak buru aserreari eragiten zioten.
Astoa espartzuzko bizkar-ordeekin, azaldu
zen oi bezala ardo-banatzailea, ta atalasean
zutik, «egun on» esan zien; arraultzen eta ura-

ren billa nator, nagusi. —Itzul adi, kixkali ori!
nexka bage, artelatza bezala larrutu nautela
ziduridak eta. Etorri aizen tokira oa laster
batean, mutil. Zelaietan barna oa tximista bezala; segari ta nekazariek utzi ditzatela sega ta
golde; igitarieri esaiek igitaiek uzteko, ta artzaieri artaldea uzteko: datozkidala.
Auntza baño ariñago badoaie berela mutil
zintzoa legartzetan barna, zuli gorri ederretan
barna, muñoetako artadietan barna, yauzi
batean bideak igaro ta belar ebaki-berriaren usai
gozoa usnatzen duelarik. Melga zuti, urdin, loredun tartean, urrundik entzuten du sega-zarrazta.
Segari mardulak aurrera-kiñu berdiña egiten
dute ebaki-ala. Belarra mailka uzten du galtzairuak, begien atsegingarri. Neska ta neskato
alaiek belardia eskuaretzen ari dire. Batzuk,
belarra bildu-ala kantari, kirkirrek sega-igesi
kanta entzun bitartean. Itzai trebeak besamen
aundika, belarra gerriraño arrotzen zaiolarik,
gora derama gurdi-zama, gurpilak, ezpatak eta
endaitza estaliki. Etxerakoan itsas-ontzi aundi
iduriko du, balantzaka. Olako batean, itzaia yeiki

da langillezaia bai litz, eta bapatez esaten die
segarieri: geldi yaunak! berri gaizto diagu!
Sarde beteka belarra zekarkioten mutillek
bekoki-izerdia txukatu zuten; segariek, segakirtena ugal potoen gañean ezarrita, aobizarra
zorroztu-ala zabaldira begira yarri ziren, eguzkiizpien buruzki.
—Yaunak! ara zer dion nagusik, esan zuen
berri-ekarleak. Ardoketari! esan dit: oa tximista
bezala; segari ta nekazarieri esaiek, utzi ditzatela sega ta golde; igitarieri, igitaiek uzteko, ta
artzaieri, artaldea uzteko: datozkidala.
Auntza baño ariñago badoaie atzera mutil
zintzoa. Altengo oroigarri, otxarra azi oi deneko
ildo-bizkarrak zangarteka igaroz, nonai Umotasuna dakusa, bere lastargiz lurrari urre-kolorea
ematen. Belarmiñez izarturik dagoen lur etzea
barna, an dakustzi goldelari bizkorrak mandoen
atzetik golde gañera makurturik; ba-dakusa lurra
negunagiak ateratzen, elkor itxuragaitzak azalduki: badakustzi ildo zabalean buztanikarak, goldearen atzetik yostalari.
—Gizonak! ara zer esan didan nagusik, esan
zun mandatariak. Ardoketari, esan dit; oa tximis-

ta bezala; segari ta nekazariek utzi ditzatela
sega ta golde; igitarieri esaiek igitaiek uzteko, ta
artzaieri artaldea uzteko: datozkidala.
Badoaie berriz ere morroi zintzoa auntza
baño ariñago, belardi, zokogune, urrezko garialorretan barna izkutatzen da. Berrogai segari,
su kixkalgarria antzo, alorrari bere soñeko eder
usaiduna erauzten ari. Garian barna, otso antzo
oldartzen ziren, alorrari ta udari urrezko lore garbia kentzen. Gizonen atzetik lerro luzeka, maasti baten anduak bezala, maillak ageri ziren.
Lotzaile erneak armenak egin, besamenka bildu,
ta bala usu lotzen zuten belaun-keiñuz, eta atzera yaurti.
Erletaldearen egalak bezala ta patuxak ugiñetan eguzkitara yostaka bezala, aien igitaiek
dirdai zegiten. Eta bala zutak galdor-mototxetan
elkarren galburuak bat egiñez, eunka zeuden.
Guda-txabolak ziruditen. Beiñola Bèu-Clairek
alako etzauntzak landatu zitun Simon ta prantsestaldea, basatien gisa, Provenza ta Conde
Erraimun lepo egitera etorri zirenean. Artean,
buruxka-biltzaileak arat onata dabiltza yostalari,
galburuak eskuan; seskadietan edo balaen itzal

beroan nexkaen bat, begi-lilluratzaileen bati
ederretsiz, maite-igitaiari bere burua egozten
dio, ark ere bere igita egiten baitu.
—Gizonak! ara zer dion nagusik, esan zun
mandatariak. Ardoketari, esan dit: oa tximista
bezala; segari ta nekazariek utzi ditzatela sega
ta golde; igitarieri esaiek itaiek uzteko, ta
artzaieri artaldea uzteko: datozkidala.
Berriz ere auntza baño ariñago badoaie artzai
zintzoa. Oliodietan barna, bidexkaeri lotuz, an
doaie tximista bezala; maats-aienak autsiz iparburrundak bezala, ta galdurik gertatzen da alako
batean, eper-kanta beste zantzurik ez dula.
Crau legorraren zabaldi izugarrian, zumeltxartaka batzuen azpian, ezagutzen ditu urrutira
ardiek abaroan. Artzai gazteek eta artzai nagusiek lekugi-gañean zear-etzana zuten. Pinpiñek
bakean zebiltzan ardi ausnartien bizkarrez bizkar. Itsasotik geldi geldi yeikitzen zen gandu zuri
ariña. Goi garbietan, zerutarren bati eguzkiak
soñekoa arintzen zion.
—Gizonak! ara zer esan didan nagusik, esan
zun berri-ekarleak. Ardoketari, esan dit: oa tximista bezala; segari ta nekazariek utzi ditzatela

sega ta golde; igitarieri esaiek itaiek uzteko, ta
artzaieri artaldea uzteko: datozkidala.
Bapatean atertu ziren sega ta golde. Berrogai
igitariek igitaiek utzita bideari lotzen zaizko,
erlauntzeko erlekumea egalak dituen orduko
furrundaka ler-zugatzari lotzen zaion bezala. Iritxi ziren bordara bala-lotzaile, eskuaredun, gurdidun eta mutil, artzai, buruxka-billtzaile, metatzaile.
Illunik eta ixilik, larraiñeko larratzean zeuden
yendearen begira nagusi etxekoandreek. Langilleek lana eten-bearrez arriturik, nagusia inguratzen zuten etorri-ala.
Deitu gaituzu, nagusi. Emen gaituzu.
Yaun Erraimunek burua yaso zun. —Uztaroan
zetorrek beti ekaitzik aundiena. Zorigaiztokoak
gu! Zur egonda ere beti zorigaitzak atzematen
gaitu. Arren! esan zun zarrak, ixil nadin, adiskideak, zuetan bakoitzak zer dakien edo zer ikusi
duen esan artio.
Ateratzen da Gulteneko Luenti. Au umetandik
Arlesko zabaldietara yoan oi zen bere igitariekin,
garia urrekeratzen asi orduko. Ugiñek alperrik
astintzen duten arkaitza zirudin; larrua Eleiz-

arria bezain beltxerana zun. Langille-nagusi zar
au, eguzkiak kiskali edo iparbeltzak orro egin,
beti aurrena lanera. Zazpi seme bera bezain
mardul ta beltzeran, berekin zekartzen. Igitariak
ao batez aukeratu zuten buruzagi, ta bidez alere.
Asi zen bada Luenti: esana egi bada, «goiz gorri
arrats-iturri», nik ikusi dudana negargarri da iñolaz ere, nagusi.
Yauna, ekaitza uxa ezazu! Goizeti zen. Argiak
illuna urkatzen zun sartalderantza, intzaren bustian, oi bezala, segaldira giñoazen. Lagunek!
esan nun; lanaldia ona bedi, ta ekin. Beso-uts
yarri nintzan lanerako, ta alai makurtu. Lenbiziko
zarraztakoan, nagusi, beatzek ebaki. Ogeitamar
urte ontan etzait olakorik gerta, Yainko aundia!
Ta erakusten ditio odoldurik eta ebaki aundia ta
Mireioren gurasoek berriro zinkuri egin zuten.
Belar-segari bat, Buketeneko Ibane tartetik
sartu zen. Tarascondarra zen, Tarascaren zalduna, mardul ta gizaundi, baño biozti ta adiskide
on. Denbora bateko sorgiña, Tarasca, Tarasca!
otsetara iges zoaienean, erri illuna dantza-irrintzi-iskanbillek alaitzen zutenean, iñor etzen Condaminan ark bezalako yasez azkona naiz bande-

ra aizean eragiten zunik. Segari bikaiñentsuna
atera ziteken, lanari sendo yarrai balitzaio, baño
pestaburukoan, alde igitaia! Sabelzainkerira,
orritsetara, zugatz-ostopeko yostaldietara edo
zezenetara, ero ta itsu zoaien. Nagusi, esan zun,
igita —bitartean, gogotik ari giñela, zalgi-txaparrean eper-kabia arkitu dut ega-ukaldika. Pozik
makurtu nintzan asko ote ziren, baño, au lana!
txinurri gorriak, eraso kabiari ta kabikoeri. Iru
illik zeuden; gañerakoek, izurri ark zirikatuta,
kabi-ezpañetik lepoa atereaz esan-iduri zidaten:
«el zakizkigu». Ausiña baño miñagoko moxorro
aiek, ordea, aserre biziz ozka egiten. Ni gogonduri, sega-kirtenean tinkatuta, txori amak aien
miñez zumeldian ari zun nigar-txintari erne
negokion.
Zoritxar berri onek, gurasoen zain-yoa mintzenago du.
Garagarrillez, ekaitza zabaldira ixil sartzen
denean, iparra gero ta puztuago, ortzia tximistak
argitzen, eta guzia goibeltzenago den bezala, an
azalldu zen Maran...

Sega-apustua: Maranek irabazi
Gulteneko Luentiri.—
Gurasoak Mireioren billa.
Landetxetan aipatua zen Maran. Gaur egunean ere, gaualldietan, mandoek ganbeletako
malkarra yaten ari direnean, bordamutillek upeletako olioa aitu arte ez dire aspertzen, Maranek
astegun batez egin zuna esaten. Ereiarorako
izketatu zen. Goldelari bakoitza ildoa urratzen
asi zen, eta Maran, lekutik igitu bage, golldebelarri, txakur, estukia antzebage kolpatzen ari
zen egun eta mende lanabasik ukitu ez bailun. —
Lanerako izketatu aiz eta goldea moldatzen ez
dakik, antzekaitza! esan zion langille-nagusiak.
Aketzak muturka ik baño obeki lantzen dik lurra,
biurri! —Itzetik eltzen diat, erantzun zion gazteak. Egin dezagun: ildoa oker ateratzen dunak
bi urre-diru gal bitza: yo turuta.
Bi goldeek lur larrea batean urratzen. Biek,
zuzenbidetako, alor-mugako bi zumartxuri begiz
yo zituten. Ez dire yo-bidetik okertzen. Eguzkiak
galburuek urreztatzen ditu. Ozpina! zure ildoa,
mutil-nagusi, adoia artuarena da, ikasiarena da,

esan zioten mutillek; baño egia esan, bestearenak gezi baten bidetako balio luke naski. Ta
Maranek apustua irabazi.
Maran onek ere, batzarre artan bere itz samiña yalki zun. Aitzintxe, zurbil, lurra landu bitartean txistuka ari nintzan. Lurra zaila zegoen ete
nik bukatu egin nai berantuta ere. Alako batean
nire mandoen illea lazten da. Bildur ikarak geldiarazten ditu, belarriek izutuki. Lur larreko belarrak makurtu ta marguldu egin ziren. Ziztatzen
ditut eta Gorrixtak illunki niri begiratzen, igitu
bage, ta Auskera galtzuan usaika. Nik iztazaiñetan ugalez yo, ta ikaraz yarrai zuten. Goldeetxea autsi zen; zumarra, ta endaitza uztarriarekin deramate. Ni guzia larri, zurbil, otzikaraz,
ortz-karraskaz, buruko ille zutien gañetik eriotza
aize-antza igarotzen senti nuen.
Yainkoaren Ama! oiu min egin zun amak;
Zure estalkipean ar ezazu nire nexka ederra, ta
belauniko erori zen odeietara ezpainak luzaro
zabalduki.
Ontan zangarteka dator Anselm arzai-nagusia. Zer ote zun aen goiz orreagan ibiltzeko?
esan zun inguruta bildu orduko. Gu eskorteetan

ari giñan ardi-yeizten, eta zabaldi arrizuen gañetik izar zegoen. Gogo bat, itzal arin bat, iratxo
bat igaro zen eskorte ondotik. Zakurrek ikaraz
mutu, ta artaldea aril bat eginda gelditu. —Onezkoa bai aiz, esak; arima gaxoa bai aiz, itzul adi
suetara, esan nion. Ez nun astirik Andre Mariri
Agur Mari bat esateko. Nerekin Donamarietan ez
al du artzairik etorri nai? esan zun mintzo ezagun batek. Eta berela itzali zen agerkaria, zabaldian barna. Siñesten al, nagusi? Mireio zen.
—Bai ote? oiu egin zuten larrainean zeudenak oro. —Bai; ikusi dut, izar-argitan nire aurretik igaro da, baño ez oikoa: aurpegi-illun, maxkal, oñaze miñen batek zedukan lur ontan. Berri
latz au entzutean, gizonezkoek esku lurtsuek
batera zartatu zituten. —Eraman nazue Donamarietara, oiu egin zun amak. Nora ere diyoan,
ara noakio atzetik nire txoriñoari, zabaldi arrizuetako eperkume ari. Txiñurriek erasoko balizute nire ortzak autsiko dute kabia ta irentsiko.
Erio zikoitzak atzeman gogo bazaitu, neronek
akestuko diot sega zarra, ta zuk, bitartean,
zumardia barna iges egiñen.

Yoana Mari, zabaldia barna, eroarenak esanaz doaie. —Itzai, zion nagusiak, gurdia gaitu,
ardatza igurtzi, bei Beltxa uztartu, berandu duk
eta, bide luzea diagu ta Gurdi negartira igotzen
da Yoana Mari, ta aizea sekulako zinkuriz eta aienakaz betetzen du. —Alaba eder, Crauko legartza, ondartza zabal guziek, i ere bai, eguzki dirdaitsu, lagun zaizkote nire alabari, igatzen ari da
ta. Atso zar nazkagarri ark iñolaz ere, aitzulora
sartu zunean, bere ontzitik iretsiazi bide ditio
irazkai ta zital. Taven! Yondone Antoni izutu
zuten deabru guziek Bausko arkaizpera narrastuko al aunate!
Gurdiaren kalaka ta zalapartak, gaxoaren
mintzoa ixiltzen du. Ta landa-gizonek Crau zabalean iñor ageri ote zen begiratuz, lanera zoazin
geldi geldia. Zorion dute eltxoek, urrutira estuiduri duten zugaz-lerroetako itzal ozkirrian!

X
CAMARGA
Mireiok Andderen ontzixkan
igarotzen du Rodano ibaia.
Entzuidazute Arlestik Venzarañoko provenzarrak. Beroak yotzen bazaituzte, goazen guziok
Duranzoletako ertzera, elkarrekin atsedetera.
Marsellatik Valenzola bitartean orde, kantuz
eder zagun Mireio, ta erruki diogun Bikendiri.
Ontzixka ura ebakiz zoaien, mihi-arraina
bezain ixil. Andder zen ontzizai, ta nik kantatu
dudan maitea Andderekin oldartu zen Rodano
zabalera, ta eseririk ugiñeri begira zegon begiratu ilunez. Muttil arraunlariak ziotsan Mireiori:
Begira zein zabal dagon Rodanoren uberka!
Camarga ta Crau bitartean ze zaldi-guduka eder
egin daiteken! Ugarte au Camarga dun, nexka,
ta zabalean, Arlesko ibaiaren zazpi aboak ikusiala. Muttila mintzo zelarik, Rodano goizeko argi
gorriz dirdirka ari zen, eta ontzixka bakar batzuk
bare bare zoazin ibaia barrena. Itsas-aizeak, zut-

oialak aizatuki, aurrera zeramatzin, artzainak
axuritaldea bezala. Itzal bikainak! Lizar eta lertxun luze ikaragarrien gerri zurailak ertzean
erraiñu egiten zuten. Aien-belar zar biurriak zintzilikariz gerrikatzen zituten, eta adar lodietatik
egozten zituten beren altxuma kozkortsuak.
Rodano, bere ugin nekatuekin, aundikien ibilkeraz, Aviñongo yauregia uruñatuz, eta yolasak eta
musikak gutxietsiz zoaien eta zaar eriorakoa
bezain uzkur ta ilun zegoen, bere urak eta izena
itsasoan galtzera zoalakoz. Baño nik kantatu
dutan maitea, ertzera yauzi egiña zen. Oa, esan
zion mutikoak, abil, bidea dunaño. Santak beren
Elizatxora zuzen zuzen eramango aunate. Au
esanarekin, bira egin zuen arraun-indarka. Garagarrillaren suen pean badabil Mireio, badabil.
Eguzki yeikialdetik etziñaldera, ta iparretik egoara ez dakusa zabaldi neurribage bat baño,
begiek ikus-ala guzian, eta azkenean itsasoa.
Noizpin belar-izpi batzuk, milazka, belar-latxa,
sabi, zumarika ta sarobe-belar, itsasaldeko zelai
gazi aien yantzigarri. An dabiltza aron zezen
beltz eta zaldi zuri, itsas-aize ezoa pozez arnastuki.

Eguzkiaren sapai urdiñak sabel eta dirdaitsu
besarkatzen zitun zingiradi aiek. Arteka, urrutiko
oxezki argitsuan zirlingaren bat egan doa; edota
egazti aundi zangaluzeak, urmaeletik aterata,
egaz erraiñu egiten du legorrean. Edota zaldun
zango gorria edota egazti-urdin begi-iluna, bere
iru lumazko galdorra arrandiz eraikitzen dularik.
Eguzki kixkalgarriak kordebage uzten du.
Eltxoak bere baitara biurtzen dute.
Sargori da, ta nexkak beroa astantzeko,
gerrian zeramatzin eskuzapiak askatzen ditu.
Beroa gerogo ta miñago, kixkalgarrigo, ta eguzki aundiaren arnasa ta izpiak yasan datoz ekaitzzurrunbiloa bezalla. Olaxe, gosek amorratzen
dagon leoe batek begiz iresten ditu Abisiniko
basarteak, Eder bai litzake pagopean etzitea!
Eguzki-izpi urreek dizdizka, erlemulko aserrea,
liztormulko aserrea dirudite goraka ta beraka, ta
zorrozten arri den galtzairu dirdaitsua dirudite.
Akituta beroak uko eraginda doan maite-bideztiak, gorontzetik orratza atera du, ta aren bularte atsandituak, iturri garbian ugin bikia dirudi, ta
itsasertzean zuri zuri nabari den akara-aiena.
Goxo goxo begien aurrean zedukan zabaldi arek

galtzen du bere illuntasuna, ta urrutira aintzira
aundi bat agertzen da zirkinka, ta lizarrak eta
saratsak ur-zabaldi inguruak, erañu ta itzalpe
aundia botatzen dute. Zeruko ikuskarria zen; lur
itzemanaren amets gozoa.
Ur urdiñaren ertzean, laster, urrutixko, uri bat
ageri da bere alderriekin, arresiz inguratua, iturri, eleiz, tellatu, ta ezkildorre txirinakin, eguzkitara aziko bailiran. Ontzi aundi ta ontzixka,
zutoial zuriekin, kai-larrainera sartzen ari ziren,
eta aize lasaia yostetan ari zen zutoin-ezurretan
zintekin eta banderatxoekin. Ikuskarri aren
aurrean Mireiok izerdi ugaria idoki zun bere esku
meez.
Yainkoa, esan zun berekiko; au arrigarri da;
ta laister ta laister, ara yo zun zuzen, iru Donamarien il-etxea an bai legon. Laister egiñala,
ordea, iduritu liluragarria itzaltzen zoakion, urrutiagoka. Amets utsa, izukari utsa; aize yostalariak irazki zun eguzki-izpiz eta odei-margoz. Aren
irazki meia lañoa antzo urtu zen. Mireio bakar
gelditu zen eta burtzoraturik zabaldi artako
beroaren beroz. Berriz ekiten dio bideari, are-pil
gori, uster, zango-nekagarri aietan barna, eguz-

kiak dizdizatzen ditun gatz-lapatxetan barna,
aintzirabelar eta zumadietan barna, eltxo tartetik. Buruan Bikendi, aldi bat bazen Vacarresko
itsasegi sakona atzeman zula. Itsaso urrutian,
laztuan, ikusten zun Santa aundien eliza gorrixta, legorrera datorren ontzi oial-aizatua bezala
aundituz. Alako batean, orde, eguzki-izpi kiskalgarriak bekokia artzen diote. An dago, gaixoa
itsasegian il-agian, ondarrean etziña. Ene Crau,
zure lorea makurtu da! Nigar egizue gazteak!
Eiztariak ibai-ertzean uso-talde gaixo bat edaten
eta lumak leguntzen ikuski, zakardian barna laisterka yoan ta iskiloz beti ederrena zauritzen dun
bezala, alaxe egin zun artan eguzki errukibageak. Gaixoa ondarpillean zetzan kordebage.
Ustekabean eltxo-talde bat zoaien bidez, eta
asperenka zegoala ta bular zuria pilpiraka ta
epuru-abar bat ere itzaltako etzedukala ikustean, eguzki kiskalgarriaren tartean pirurika asi
ziren furrundan, eta belarrira musika au emaniduri zioten: «No, eder, gora! ots, yeiki adi, zingiradi gazietako beroa gaiztoa dun eta». Anartean,
aznai ematen zioten buru makurtuan, eta itsasoan orobat, aren matail-arroseri iintza xeia ta

minkatxa zirtatzen zion. Mireio oñazez ta zizpuruka yeiki zen, au nere burua! ziolarik. Eta geldi
geldiro, belargazietan gaindi, Santaetara iritxi
zen belaun-ikaraz. Ta nigarra zariola, itsasoak
ezotzen dun balizaren solairuan auspez yarri
zen, Gaixoa! Ikus zer otoitz bialtzen zun zerura,
aizearen egoetan:
Gure nigarrak lore biur ditzakezuen Mari
doneok, entzuizute nire oñazea! Nire oñaze
zorrotza dakusazunean, ene Yainkoa, urrukituko
zakizkit!
Mutil bat dut maite, Bikendi ederra, biotz
guziz maite ere, Mari doneak!
Maite dut, maite; ibaiak igarotzea bezala,
txoriak ega bezalla.
Ta su irazeki eziñitzali au nik iltzea nai dute,
ta arbendol loratsua autsi dezadala. Gure nigarrak lore biur ditzakezuen Mari doneok entzuizute nire oñazea!
Eguzkiaren iltze zorrotzak, arantza ankerrak,
burua zulatzen didate.
Siñes idazute, ekatzute Bikendi, ta biok etorriko gaituzue berriz par-irritan.

Bekokian oñazea kenduko zait eta nire begi
nigarrez beteok, pozez dirdir egiñen dute. Aitak
ez dit uzten arekin ezkontzea; uki iozute biotza,
urrezko santa ederrak! Oliarana, gogor dagola
ere, Gabonilleko aizeak ontzen du, bere
garaiean. Otsalizar eta mizpira minkatzak, agotzak ontzen ditu.
Gure nigarrak lore biur ditzakezuen Mari
doneok, entzuizute nire oñazea.

Mari doneek agertzen zaizkio
aien Elizatxora irixten denean.
Lilluratzen ote naiz? zer da au? Paradisua?
Eliza aunditzenago da; an goien izartalde bat
ageri da zirrikutik.
Zaindari ederrak, zuek al zaituet? Itzal itzazue buruntzaizpi oriek, bestela illen naiz. Zuen
mintzoak egiten dit ots. Zergatik etzarate gordetzen odeitartean, begi nekatuontzat? Non dago
elizatxoa? Itz egiten al didazute?
***

Kordebage, atsanka, erdi-ilik, an zegoen
Mireio belauniko baldosen gaiñean, besoak gora,
burua atzera, ta Yondone Petriren ate-barnean,
aren begi geldiak beste mundua zakusten aragiestalkia urratuz. Mutu dago. Aurpegi ederra
iduri-aldatzen zaio, ta gorputz ta arima, igeri
dago Yainkoari begira.
Zumar txurien burua urrez estutzen dun Argiurratzekoan gizon galdu bati argi egiten ari
ontzia, bereola zurbiltzen eta itzaltzen da.
Iru andre Yainkozko eder, zeruti datoz izar
argien bidexkatik. Eguntzean barratzen den
artaldea bezala elizatxoaren zutabeak eta sapaizubia leku eginka asi ziren aien aurrean. Eta iru
Mari zuri dirdaitsuak an sartzen dire. Batak, bularraren kontra, kelagar-ontzi bat zekarren. Aren
bekoki zerutarrak, gabez artzaiei argiegiten dien
izarra gogoratzen digu. Bestea, soiñeko ta girgillak aizean iñarika, erabidez dator, eskuan aztapar-adarra. Irugarrena, gazteñoa, aurpegi beltxerana, soiñekoz izkutuka, beginini beltxetatik
diamante-dirdaia zariolla. Gaixoarengana zoazin, eta ondoratu orduko itzegin zioten. Ain ezti,

ain garbi mintzo ziren, ain irri goxoz, Mireioren
arantza gogorrak lore ugari zoragarriak erne baitzituzten.

Donamariek poz-berritzen dute Mireio.
Poztu zaite, Mireio gaixo, gu gaituzu Yudeako
Mari aiek. Gu gara itsaso aserrean gal-zorian
dabilen ontzixkaren zaindari, ta itsasoa gu ikusi
orduko, baketu egiten da.
Begira orde, ara gora. Bai al dakusazu Yondone Yakueren bidea? Aitzintxe an geunden beiko
muturrean, eta izarretatik ikusten giñuzen Compostelara gure seme ta illobaren il-obian otoitz
egitera doazin bidezkoak. Andik entzuten giñuzen letariak. Iturrien txirristotsak eta ezkillen
kulunkak eta ilunabarrak eta bidezkoen txangoak, orok aunditzen zuten gure seme ta iloba
Yakue aundia. Ta aren oroitzapena ola edertzen
zuten bidezkoen bekokietan iintza goxoa ixurtzen genun, eta aien gogoan poza ta bakea. Tximista bezain zorrotz igo dire guregana zure zinkurinak. Nexka, siñeste aundia duzu, baña zure

eskariak biozmin egiten digu. Zoro orrek, maiteiturri garbian edan nai duzu; il baño len, zoro
orrek, Yainkoarengana garamatzin bizitza bizkorra murtxatu nai dun.
Noizdanik arkitu dun emen beian zoriona?
Bai al du aberatsak? Aizatua, etzana, garailesurrean, Yainkoa ukatzen du ta bide guzia betetzen. Izaina, ordea, beterik dagonean, erortzen
da. Ta zer egiñen du arrandi aundi ark, Yerusalemen asto gaiñean sartu zen Epaikari aurrean
yartzen delarik?
Bai al du amaren bekokiak, len-seme yaioberriari pozikaraz ugatza ematen ari delarik? Titialdi kaltekor bat aski. An ikusiko dun seaska agertura makurtua, gaxo ila musuz yaten dularik.
Bai al du emaztegaiaren bekokiak, senargaiaz batera elizara geldiro dioalarik? Bidexka au
dabillenari, arantzabeltza baño latzagoa zaio.
Emen beiko au, guzia neke ta lana baño ez
da. Emen, beialde ontan, ugiñik garbiena ere,
edan-ala mindu egiten da. Emen beian, igali
berriaren ondotik arra sortzen da, ta guzia igatzen, guzia usteltzen. Alperrik aukeratu saskian:
urre-sagarra, yatekoan eztisu dena, arian arian

beazun biurtuko. Ta arnas ori aditu-usteko dun
mundu ontan, eta ene! esan. Baño agortzen eta
mintzen ez den iturburutik edan nai dunak, erosi
dezake, gorriak ikusita. Arri kozkoa zati zati egin
bear da, barnean daukan zillar-txilista ateratzeko.
Zorioneko bada, naigabeak etsian eramaten
dituna, ta eriotzak ongi egiten arkitzen duna, ta
anaiek nigarrez ikusita nigar dagina, ta bere
soingaiñekoa larru gorrian dagon beartsu zimel
bati egozten diona, ta otzak dagonarentzat
etxean su aundia pizten duna, ta txikiarekin txiki
egiten dena. Au da gizonak aazten dun itz ederra: «eriotza bizitzea da». Ta otzanak, eta onak,
eta errukiorrak, zorioneko! Aize mei baten ufakoaz zerura lasai sartuko dire, ta lilia bezain zuri
direlarik, utziko dute, saindueri beti arrika ari
zaizkien mundu au.
Bazenekusa, Mireio zein kaxkarra dirudigun
zeru goienetik mundu au, ta zein zoroki irrika
dituzuten ukitzen diren gauzak, eta zueñ illerrirako beldurra, oiuka eskatuko zinuke eriotza ta
barkapena. Baño garia burutu baño len, lur barnean irakin bear du. Lege da. Gu ere zeruko argi-

izpiak baño len, edari miñ ori arturik gaude. Ta
zure kemena indartu dedin, yalkiko ditizugu gure
bideko elorrioak eta estuasunak.
Au esanda ixildu egin ziren, eta ondarra
legunkatzen duten ugiñak laisterka zoazin itsasertza ainbat zabal, Santak esanena entzutera.
Piñudiak keiñu egin zion altzadiari, ta antxitak
eta zirlingak ikusi zuten Vacarés izugarria bere
ugiñak baretzen. Eguzki-illargiak urrutiko aintziradietatik agur egin zuten bekoki zabal gorria
apalduz, eta Camarga gazia ikaratu zen. Zorioneko Andere aiek, nexka maitalea bizkortzearren, ola asi ziren izketan:

XI
SANTAK
Iru Marik Yudeatik Provenzara,
Kristen beste ikasle batzuekin.
Gurutz-abea oraino Yudeako mendi artan zuti
zagon, Mireio. Yerusalemen garai, Yainko-odolez
oraino ezorik, ogentzarra eginda lo-zorroan
zagon uriari oska ari zitzaion. «Zer egin dun, zer
egin, Belengo Erregeaz?» Eta karrika ixiletatik
etzen orduko oiurik gora. Kedron-mendi bakarra
urrun zinkurinka, ta Yordan beltzuria, bakartegian izkutatzen zinkurin-asper bat egiteko, legeltxor ta auntzadar-belar artean.
Ta erri gaixoa illunik zagon, bai baitzekin
bere Kristo zula, il-obiko baldia kenduta llagun ta
ikaslleeri agertu zitzaiela, ta gero Yondone Petiriri giltzak utzirik, arranoa bezala zeruetara igo
zela. Bai! uts aundi bai zuten Yudai-errian Galileako zurgiñ ederra bage; ipuiñ eztiz biotzak
baretzen zitun zurgiñ ile urre gorria, ta muñoskan yendea otillez asetzen zuna, legendunak

sendatu ta ilak piztu egiten zituna bage. Irakasleak orde, ta errege, apez, eta Elizatik Maisuak
iraitzi zun salltzale-talde basaziak zioten kuxumuxuan: Sionen da Samarian Gurutzearen dirdaia laister itzali ez baledi, nork burutu artalde
orrekin? Ordun aserrea gaindu zen, ete martiriak
siñesmena aitortu zuten. Estebe, bizirik arrikatua; Yakue, ezpataren pean illa, zenbait, arkaizpean lertuak. Baño naiz sutan, naiz aizto zorrozpean ill, guziek zioten oiuka: «Bai, Yesus Yainkoaren semea da».
Gu, aren atzeti noranai genbiltzen senideok,
ontzixka batean, arraunik eta aize-oialik bage,
itsaso aserrera yaurti giñuzeen. Emaztekiak
nigarrez ugaldeka, gizakiak zerura begira. Urrun,
urrun zoazin olliodi, yauregi ta dorre; Karmelgo
galdor koskatsuak urrungo zeru-mugan ageri
ziren. Allako batean oiu bat entzun giñun. Burua
itzuli ta ondarrean andre gazte bat. Besoak
altxatuz oiu egiten zigun ito itoan: eraman nazue
ontzixka ortan, etxekoandreek, «eraman nazue.