🕙 29-minute read

Mireio - 4

Total number of words is 3777
Total number of unique words is 2152
23.7 of words are in the 2000 most common words
34.5 of words are in the 5000 most common words
40.0 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  beorrari. Ta beorrak sudupil-begi-belarrieri eragiten zien. Rodano ibaia laister begizta zuten. An
  zetzan bere uberkan lasai. Aitzulo santuko bidezkariak bereola egiten du lo, bideak akituta, arru
  zuloan. Ilargia dizdiz ari zen ur gañean. Ibaiean
  arraunka zoazin iru ontzilari.
  
  Iru ontzi-zaiak. Iratxoen dantza.
  
  Ontzikoak! oiu egiten du giza-iltzaile koldarrak; ontzi-azalean naiz goñubean eramanen al
  nauzute nere beorrarekin? —Ator usu, azi on,
  erantzuten dio maxi-mintzo batek. Krisaillu izekia gora dute, ta arraunen eta agaren tartean an
  dabiltza arrain ekurugaitzak. Beta galtzerik ez
  dago; arantzak yotzen du. Urbil adi, morrosko,
  mugona duk; sar adi ontzian usu. Biurria, gibelean eseri zen. Beorra igerian zoaien ontzi-atzetik, muturra zapioeri lotuta. Arrai aundi ezkatazuriak arrarte barnak utzita, ontzi-gibelean yauzi
  egiten zuten, ur nareari eragiñez. —Ontzizai! dio
  arraunlari batek, antzia alderoka asi da, begira!
  Au esan zuna, alkitoan oiña tinkatuki, arraunean
  kiribildu zen aiena bezala. —Oartu nauk aintzintxe, dio ontzizaiak, karga madarikaturen bat
  deramagula, Ontzizaia ixildu zen. Ontzi zarra
  alderoka zebillen moskorra bezala. Ontzi zarra
  zarkildua zen; olak ustelik zeduzkan. Yainkoaren
  tximista! esan zun beizaiak lemeari elduz, ikaran
  zuti yarririk. Norbaitek eraginda gerogo ta eragiñago dabil ontzia, artzaiak arriz yo ta bizkarrezurra autsi dion sugea bezala. Lagunak, zergatik
  astiñaldiok? Ni murgiltzea nai al duzute? Ola oiu-
  
  giten die beizaiak ontzi-mutilleri, orma baño zurbilago. —Oraintxe ezin menderatu dut lemea,
  dio lemazainak. Neregatik ontzia yaikitzen da, ta
  yauzi egiten du txirdillak bezala. Norbait il duk
  ik, doakabea! —Nik? Nork esan dik? Ola bada,
  Satanek eraman nazala ipernuko osiñera. —Ai,
  aaztu zaidak, esan zun ontzizaiak zurbil zurbil,
  aaztu zaidak; gaur duk done Medarten gaua.
  Gau ontan, ibaiean ito guziak atera bear dite
  beren zulo ta zurrunbilloetatik, eta aurpegia
  agertu bear dite, denik ondarrenean egon ta ere.
  Ara, asi dituk lerro luze luzean. Ara, gaixoak!
  Oiñutsik ziyoazek ibai-ertz arrizura. Soiñeko loituetatik, ille lizunetik ur arre tanta lodiak yariotzen dituk. Itzalean, zumartxurien azpitik, lerro
  lerro zoazik, argi irazeki banarekin. Izarretara
  begira zeudek. Zango kuzkurtuak ondarretik
  erauziz, buruak oraino limuria daritela, ontzia
  kalakan eta alderoka zerabilte, ekaitzak bezala.
  Une oro itzal berri bat ateratzen da ertzera gogo
  biziz. Bai atsegiñez artzen dutela arnas garbia ta
  alorretatik datorren urriña! Ikus nola begiak
  aldatzen dituzten Crauko zabaldira. Oinbesteko
  zurmiñaldi ondoren, atsegin zaie naski, igitzea,
  
  ta soñekoetatik ura dariela begiratzea! Une oro
  limuri ondarretik itzal berri bat agertzen da.
  Guziek ikaraz iñarrosten dute osiñeko loia. Badire zaarrak, gizaki ta emekiak, aragi ta ortzik
  bageko gizagaxoak. Perka ta mazkar arrantzara
  yoan, eta perka ta mazkarren yanari izatea gertatu. An ondarrean diyoan talde naigabetua baal
  dakusak? Senargaiarengandik alde beren buruak
  ikusita. Rodano ibaiari izkutatzeko ta beren naigabea murgiltzeko ondarra eskatu zioten neska
  eder ero aiek dituk. Gazteño gaixoak! Argi-illunean ageri zaiek pilpilka gorbelak zikindutako
  bulartea, ta dariten tantaka etzekiat malkoa den
  ala illeetako ituzura. Ontan ixildu zen ontzizaia.
  Murgilduak, esku batean sugarra zeramaten; eta
  ixilik eta astiro zebiltzan ibai-ertzean. Gelldiune
  artan euli-furrunda ere oartu ziteken. —Ontzizai!
  esan zun Camargarrak ikara lauorritan; ez ote
  dabiltza zerbaiten billa illunbetan? —Bai, zerbaiten billa, zoribagea! Burua alde guzietara itzultzen dite. Lurrean bizi ziralarik erein zituten
  siñiste-egiteen eta egite onaen billa zebiltzek.
  Gogo dutena billatu orduko, parrastan amiltzen
  dituk artaldea ozkirri atsegiñera bezala. Ta egite
  
  ona eskuetan artu orduko, lore biurtzen zaiek,
  eta mordoxka bildu ezkero Yainkoari zeramaioe
  alaiki ta arekin zeruko ateak irikiazten zizkiote
  Yondone Petiriri. Yainkoak ola ematen ziek erioosiñean yausi zireneri, beren buruek erosteko
  asia, batzuk ordea, egundu orduko, atzera urpera sartzen dituk. Yainko-nardatzaile, gaixoen
  zanpatzaile, saltzaille, gizailtzaile, artalde erkitu
  ori, alperrik zebillek zeruratu dezaken egite on
  baten billa. Ibai-ondarrean oztopo egiten dite,
  arkoskoetan bezela, beren pekatu gaitz eta eriotzekin. Mandoa iltzen duk, eta makil-ukaldiak
  bukatzen dituk; aiek ordea, uiñen marruan zeruko barka-eske ari dituk noiz arte ez dakitela...
  Alako batean, lapurrak bezala eltzen dio
  ontzizaiari Urrik. —Ontzian ura! dio errukarriak.
  —Atxukilla or dago, erantzuten du lasai ontzizaiak. Asten da Urri ontzia txukatzen eriosuar...
  Gau artan, Trinkelako zubian iratxoek dantzan zebiltzan. Eupa mutil, ekin, Urri, aspertu
  bage! Beorrak abokoa autsi nai dik izututa. —Zer
  dun, Zuri, zer dun? ildakoek ikaratzen al aute?
  esaten zion nagusiak, illeak lazturik. Gerogo ta
  illunago ageri zen ibaia. Ura irixten da atzeneko
  
  oletara. —Nik ez dakit igaritan, ontzizai, esan du
  Urrik. Ontzia aterako da? —Ez, esaten dio ontzizaiak. Begien itxiriki batean pulunpatuko da.
  Baño ibai-ertzean lerroan dabiltzan itzal oriek,
  oinbeste ikaratzen auten oriek unama-muturra
  botako zigute, esan zuen, eta ontzia Rodano
  ibaiean pulunpatu zen.
  Illunbetatik, murgilduen krisallu zurbil ikaratietatik, ibaiaren alden besteñoko argi-izpia
  sortu zen. Ta armiarma, eguzkia sortzean bere
  aritik zilintzaka bezala, ontzikoak ere iratxo
  ziren, eta argi-izpiari eltzen zioten, eta arin ziyoazen batetik bestera. Urri ere, ura akalderaño
  duela, unama aldera esku estuak luzatzen ditu.
  Gau artan, Trinketallako zubian iratxoek dantza
  zuten.
  
  VI
  SORGIÑA
  Bikendi zerraldo arkitzen dute
  Crauko zabaldian.
  Argi-urratzean moko-meeak asten dire kantari. Lurra eguzkiaren begira dago, iintzez ta
  ozkirriz yantzirik. Olaxe, neska eder, apain ostubearrak, itxedoten dio «goazen usu» esan dion
  mutillari.
  Crauen barna iru gizon doazi. San Chamas
  aberatsaren perian izandako iru abere-zain dire.
  Abereak salldu ta dirua, oi dutenez, mus-zorroan
  deramate, ta alai diardukite bidean. Alako
  batean, —Ixo lagunak! dio iruretan batek. Sasitartean zinkurin batzuk aditu-iduri ditiat aintzintxetik. —Yondone Martiñen ezkilla edo Malsanakoa, esan zuten besteak, edo iparrak eragiten
  dien ostoen otsa.
  Ontan, añar-tartetik garbi entzun zuten miñoiua. Tink egin zuten. Biotz erdiragarri zen oiu
  ura.
  
  —Yesus, ene! esan zuten irurek. Zerbait gertatzen duk emen. Eta ziñatuz, geldi geldi zuzendu ziren karraxi-tokirantza. Karraxiak gero ta
  bizigoak.
  Luzaro bage, ikuskarririk negargarriena ikusi
  zuten. Belartartean eta arkosko gañean auspez
  zetzan Bikendi gizagajoa. Eskuñetara lurra gorriturik zedukan eta zumeak barreiatuak. Atorra
  zarpildurik, belarra odoldurik, eta bulartea zauriturik, mendi bakarrean, izarrak beste lagunik
  bage, an eman zizun gaua; ta goizeko argi zerbelak betazalak legundu zition, eta aren zaiñ illetan bizia berrituz, begiak idiki zition. Berela iru
  gizonak bideari utzi zioten, eta zegoan tokira
  yetxirik, beren soiñgañekoekin bide-oe bat egin
  eta besoetan artuz, Basaka bordara eraman
  zuten, bertanena baitzen.
  
  Mistralek Provenzako olerkariei deia.
  Ene gaztetango adiskide mami izandako Provenzako ollerkariak! nere noizbaiteko kantak
  entzuten ari zaratenak! I, Romanil, erriko niga-
  
  rrak eta neskatxen irriak eta udaleneko loreak
  kantuan laztantzen dakikana; i, oian eta ibaiertzetan ire biotz maiteminduarentzat itzala ta
  ozkirria arkitzen dukan Aubanel lerdena; i, ere
  lanekin Tollobrari Nostradamus izarlariak baño
  izen aundiago eman diokan Crosillat argia; baita
  i ere, Matietar Anselm, maats-aienpean goxo
  goxo eserita nexka lilluragarriei begira gogoernari egoten aizena; i, Paul maite, gizon gitxia;
  i, Tavan nekazaria, kantu arruntetan aitzur
  gañean dabillen kirkirra kantatzen dukana; i,
  Dumastar Adol, Duranzako ugoldeetan kantuarnasa artzen dukana; Prantziko izkuntzari gure
  eguerdikoeguzkiaren beroa ematen diokana;
  nere Mireio gaxoa koxkor ta lotsati zelarik, bere
  borda utzita mundu zabalerakoan Pariseraño
  eskutik eraman dukana; i, atzenik, Garcin, olerkari gorengoa, aize-suak gogoa eragiñez astintzen auna, Arlensgo Mariskal sutsuaren seme...
  zuek oro nere adiskide olerkariek, ni goiko galdorrera igo bitartean, eguras ezazute bidea zuen
  arnas zerutarrarekin.
  —Egun on, Yaun Erraimun, esan zuten iru
  aberezainak, iritxi orduko. An beiko sasian arkitu
  
  dugu gazte gizagajo au. Eun-txatar piñak billa
  itzazu, bulartean zauri aundia du ta. Arri-maiaren gañean ipiñi zuten Bikendi. Gertakari gaiztoaren otsera an etorri zen Mireio, lasterka ta
  arnas-estuka. Baratzatik zetorren, esku bat meakezurrean, saskia bete barazkirekin. Landako
  langille guziek ere ara ziren berela. Mireiok besoak zerura zabalduki oiu erdiragarriz esan zuen:
  Yainkoaren Ama! ta saskia lurrera erori zitzaion.
  Bikendi! zer egin dizute? Ene Yainkoa! Nork odoldu zaitu?
  Altxatzen dio poliki burua maiteari, ta luzaro
  begira, mutu, luryoa, oñazezarri egiñik bezala,
  malko larriz bularren muñaska bustitzen du.
  Bikendik igarri dio nexka maitearen eskuari, ta
  mintzo argalez diotsa: Erruki nitaz, Mireio, ta
  Yainkoari otoitz, oraintxe bearrean naun eta.
  Ginga-edari onekin agoa ezatuko diat, esan
  zion yaun Erraimunek. —Bai, edan usu, esan
  zion Mireiok onek birbizten dik eta. Ta nexka
  erneak pototxiña artuta ezarri zion edari bizkor
  ua, ta bitartean ele goxoz naigabea arinzen zion.
  —Yainkoak gorde azanala olako zorigaitzetatik, eta ordain diñala axola ori, esan zion muti-
  
  llak. Eta gero. Zauri au ola egin diñat: zume
  baten arrimoan nengonan, eta irrixt eginda, aiztoak biziki zauritu neun. Ez esan nai leoia bezala
  burrukatu zenik. Aren itzak berenez zuten maitera yoera, euliak eztira bezala. Ire aurpegiko oñazeak, esan zion geroxego, zauri onek baño tamalagotzen neun.
  Asitako saski ederra amaitu bage bearko din,
  eta eiotakoa urratu egin bearko. Nik, Mireio, ire
  maitez beterik ikusi nai niñan. Ez aldegin gero,
  Mireio, ire begi ezti oriek ikusi nai ditiñat; orietan
  bizitza edan gogo diñat, labur bederik. Ez diñat
  besterik eskatzen, Mireio. Ta besterik egin baezaken saskigille onengatik, an zedukenat beian
  aita zarra, urteak auldua, ta lanak akitua. Mireio
  naibagetua, ari zen gaztearen zauria garbitzen.
  Bitartean beste mutil bat txatarrak antolatzen
  ari zen, eta besteak estu ta larri zoazin Alpinara
  sendabelar eske. Ontan Yoana Marik oiu: Aitzulora, Maitagarriak, eramazute aitzulora! Zauria
  gaiztoago ta sorgiña sendagilleago.
  
  Bikendi Maitagarrien aitzulora deramate.
  
  Iritzi oni zegozkiola, lau gizonak besoetan
  artuz Maitagarrien aitzulorantza yo zuten, ipernu-ibarrera. Bausko arkaitz-esian arrabioa maiz
  dabillen tokian, sapelaitza egatzen den tokian
  izintza-txaparrez estalita dago zuloa. Zulo aren
  ondarrean, Basiliketako ezkillak Ama Birjiñaren
  ederrean Agur Mari otsegiten asi zirenetik, an
  daude Maitagarriak izkutaturik, aitzina munduan
  bizi, ta egundaño eguzkirik ikusi gabe.
  Ispiritu mei, beste mundukoak, gaiaren eta
  itxuraren bitartekoak an zebiltzan arat-onat,
  argilarraiñez inguraturik. Yainkoak erdi-legortar
  egin zituen, eta eme-gogo ta ederra eman zien,
  landaen arima ikusgarri izan zitezen, eta lenengo gizon basatiak ema zitzaten.
  Giza-semeak, ordea, ain eder ziran, aiengana
  Maitagarriak maiteberotu baitziren; eta giza ilkorrak zerura yaso bearrean, gure griña eroak
  yarrai zituten, eta naiago izan zuten gure illunbetan bizi, txori lilluratuak bezala beren goiko
  bizitokietatik erorki.
  Bikendi zeramatenak aitzuloaren sarrera estu
  ta latzean utzi zuten, bere giza irrixtan yetxi
  
  zedin. Bidexka illunetik Mayi bakarra oldartu
  zen, Yainkoari bere burua goraintziz. Zulo barnean arpe aundi ta otz bat arkitu zuten, eta
  erdian Taven sorgiña, kuzkurtuta, lo-odeiez inguraturik, eta eskuan belar-izpi bat zuela, so ta so,
  betillun antzean.
  —Ainbeste bear egiten duzun belar-izpitxo!
  zion sorgiñak. Yendeek deabru-gari izena ematen dizute, baño zu Yainkoaren aztarna zara.
  Mireiok artan begiratzen dio, ta bere agertuaren zergatikoa azaldu baño len, sorgiñak burua
  yaso bage darantzuio: banekiñan! Eta gero, mintzo ikaratuz berriro belar-izpiari diotsa: larre-lore
  gaxoa, urte guzian zure orri ta azia marraskatzen dute, ta zu gaxo ori, zanpatuago ta ugariago, Ipar Egoen edergarri zara.
  Emen Tavenek tink egin zuen. Barekuillo-azal
  batean argi aul batek aitzuloko orma zerbelak
  gorrixtatzen zituen. Makilla kakodunean belatxinga zegoen kuzkur, ta aren ondoan ollo zuri
  bat, eta arkaitzeti zilintzan bae bat.
  —Edozein zarala, esan zuen sorgiñak arro
  arro egiñik eta eroturik bezala; niri zer? Sinismena begiak itsu doa; maitasunak ere lotaillua
  
  derama, ta yoan bear duten ildotik ez dire okertzen. Valabregako saskigille, siñistea baduk? —
  Badut, erantzuten dio saskigilleak. —Ator nire
  oin-urratsetatik, dio sorgiñak. Eta isatsez saietsai eragiñez igesi doan sorgiña bezala, itzaltzen
  da aitzuloaren baztar batetik. Aizaro (illunbe) bildurgarrietan, sorgiñaren aurretik olloaren karaka entzuten zen eta belatxingarren ega-ukaldia.
  —Arin yetxi! Urrillo-belarra gerriratzeko
  garaia da, dio sorgiñak, eta bi gazteak, bildurrez
  batak besteari elduta ixil egiten dute atsoaren
  esana, ta badoazi arkaitzez arkaitz, batzutan
  arrastaka, beste batzutan irrixtaka. Ipernuko
  zulo artan, lengo arpea baño aundiagoa billatu
  zuten. An oiugin zuen Tavenek. —Nostradamusen landare saindua, urrezko abarra, San Joseren
  makilla. Moiseren zigor arrigarria!... Ta itz ok
  esanez, belaunikatu zen, eskuan zeramatzin
  belar-izpiak errosarioz eo zituen. Gero, zutituta
  berriz asi zen: urrillo-belarra gerriratzeko garaia
  da. Artzen ditu arkaitz-irrikitutik iru aldaska,
  bere burua buruntzatzen du aiekin, eta urrena
  nexka-mutillena.
  
  —Aurrera berriz! oiugiten du. Ta gerogo ta
  arroago, zoko itzaletan ondatzen da. Aurretik
  ipurtargi talde bat doakio argi egiten. Gazteak,
  bide eder guzik badu bere nekea. Izazue biotz!
  Larunbateko izukeriak igaro bear ditugu. Au
  esan orduko, aize zakar batek aurpegia astintzen dio, ta atertzen arnasa.
  —Belaunika gaitezen! Iratxoen garaipena da
  au!
  
  Aitzuloko agerkundeak.
  Lurpe artan, kazkabar-erauntsia bezala doa
  iratxo-taldea, karraxika ta zurrunbilloan. Igaro
  bitartean, iru lagunek izerdi otzak artutik, bekokietan iratxoen, beste mundukoen, ego-ukaldi
  izoztua senti dute aizemaka ta iñarroska.
  —Zoazte aratago aizaroa astintzera! esan
  zien Tavenek. Ots, artalde buruandia! gari ona
  iltzen dukana! oa toki gisakoagora. Bai nekagarri ta arrandi aundia! Lurrean egin dezakegun
  ongia egiteko olako yendetxoaren bearra izaki!
  Izan ere, sendagilleak askotan berez txarra den
  
  gauzetik sendagaia ateratzen duen bezala, guk
  sorgiñok ere geren sorginkeriekin gaitzari ona
  eragiten diogu. Gure begiarentzat ez da deus
  izkuturik. Yende abarrak arri bat edo zartaillu
  bat, gaiz bat, edo kako bat dakusan tokian, guk
  gauz orien barrenean indar bizi bat dakusagu
  irakiten ari den ardo berria antzo. Zubana aus
  ezazu, ta edariak gañez egiñen gal gal. Salomonen giltza atera ezazu gauza bazara. Itzegiozu
  arriari bere izkuntzan, eta mendiak zure oiutara
  ibarrera yetxiko dire.
  Atsoak au esan bitartean, beirago zoazin
  artzuloan. Ontan mintzo irrigille bat entzun zen
  txori mutur-gorri baten antzekoa. —Kaixo! Kaixo,
  atxo Taven! eta kantari asi zen:
  «Eragiozu arilkaiari, izoba Yoana, eragiozu, ta
  arildu ezazu gau ta egun artille aria...» Zoroak
  artillea iruin uste ta belarra iruin! Au esanda,
  mintzo gaixtoa irri ta irri zebillen aizeetan, ugatza eragotzi dioten xaldiko irrintzilaria antzo.
  —Noren mintzoa da ori, esan zuen Mireiok
  ikaraz. Nor ari da orrela irriz eta kantari?
  —Ots, ots, yarrai zuen ume-mintzo ark irrikarkaraz. Nor da onako nexka eder au? Utzazu
  
  aurpegi-eder, zapikoa altxa dezaizudan; ikus or
  barrenean urrak edo puni-sagarrak ote deramatzizun. Ikaraz nexka karraxika astera zoaien,
  baño Tavenek diotsa: ixo! ez ikaratu, iratxo au
  bitxikeri utsetan dabilla; arako buruarin gogoaldartetsu deritzoen ua da. Gogaldi onak ematen
  dionean sukaldea isastuko du; zure olloai iru
  alako erronaraziko die, sua piztuko du, ta
  burruntzia irauliko. Aldarteak artzen badu ordea,
  gaixoa zu! ditekenik naasitxoena da-ta. Suari
  aizematen ari bazara, piztea eragotziko dizu;
  eltzea egosten badaukazu, laurden bat gatz
  botako dio; etzitera baldin bazoaz, gelako argia
  itzaliko dizu, ta illunbetan utziko zaitu. Yondone
  Tropimera bezperetara yoan nai baduzu, zure
  igandeetako yantzi apaiña ondatuko dizu.
  —Tira, tira, gorotz-aitzur zarra! erantzun
  zuen gogo aldartetsuak, iltze oriek ongi zapa
  itzazu... Ez al duzu txirrika koipatu-bagearen
  negarra entzuten? Bai, oliaran txidortua, bai,
  gabez nexkak lo daudenean, nik oe-yantzia
  emeki emeki tiratzen diet, eta aiek ikara lauorritan kuzkurtu egiten dire, ta otoitz egiten dute.
  
  Begira nagokie nola bularrak pilpil egiten dien,
  eta irri asko ta asko eragiten didate.
  Au esanik eta irri-karkara zeriola itzali zen
  gogo aldartetsua. Aitzuloko lillurakeriak atertu
  ziren, eta guztia ixilik gelditu zen. Sapaieko ituzur-otsa, aldiz aldiz, lur gardenera erortzen zen.
  Ontan, ordea, zulo illun barrenean irudi zuri
  bat zegoen arkaitzean eserita. Zutitu zen astiro,
  eskua meakezurrean, eta Bikendi zutoina bezain
  zurrun gelditu zen ikaraz. Mireiok berriz, aurrean
  leze bat ikusi balu, bildurrez bere burua botako
  zuen.
  —Zer nai duk zorarazle? esan zion iratxoari
  sorgiñak. Zergatik darabillak arat-onat burua,
  lertxunaren adaburua bezala? Ta urrena, ezurretan erioa zedukan bikoteari esan zion: lagunak,
  ez al duzute ezagutzen ikuzlea? Ez al duzute
  iñoiz ikusi Vantur gañean, an baitu bere aulkia?
  Beitik begira, ta laño zuria dirudi, baño ikusi
  orduko, artaldea bil ezazute, artzaiak, eta zoazte
  bordara, zorigaizto ikusleak bere albora bilduko
  baititu odei zoroak. Eta lixubarako naikoak dituenean, beso-uts yartzen da, ta bizi bizi astintzen
  ditu. Ta gero, biurrituz, odeiei ugolde izugarriak
  
  ateratzen ditie, ta orduan ateratzen da tximista,
  ta itsaso latz aserrean itsas-gizonak ontzia Ama
  Birjiñari goraintzi oi diote, ta itzaiak idiak zirika
  deramatzi ikullura.
  Ontan, zalaparta izugarrik itza berriro eragozten dio. Bere gisako orroa zen; deabruek
  bakarrik uler dizaketen marru ta kisketots eta
  pio pio, ta itz-erdiak ziren.
  Txin, txin, pun, pun! Nork yotzen ditu orrela
  pertz aundi amesgarriak? Oñaze-oiuak, irri-karkarak, erditzen ari diren andreen indar-arnaskak,
  iskanbilla ta karraxi izugarriak.
  —Ekatzue eskua esan zien Tavenek eta begira buruetako buruntza ori erori! Artan bertan
  sendi zuten lurrean laisterka zoaien iize-taldea
  kurruxkeka ta purrusteka txerritalde naasia
  iduri: batak txixtu, besteak saunka, besteak
  kurruxka, besteak irrintzi... Bereolaxe, lurra elurmaindirepean lo dagonean, gau aizetsu ta argian
  eiztariek sua piztuz sasitarteetatik lastatxoriak
  eta ontzak eraikitzen ditutenean, ikaraturik
  esnatzen dire ta zoraturik sareetara doazi sutegi-auspo antzeko otsa ateraz. Sorgiñak oiugin
  zuen:
  
  —Ut, bizi gaiztoko txaixkurrak, utikan enegandik! Eta bere baez talde zikiñ ua yoka, argorri koloreko pirrillak, iduriak, eta arrasto argiak
  ematen zituen aizaroetan.
  Kuzkurtu zaitezte zuloetan, gaiztagiñak, nork
  zurrunbiltzen zaitue orrela? Ez al duzue senti Allpinetan eguzki urrea dagola oraindik, zuei aragiek ziztatzen ditizuen akullo orietan? Arkaitz
  muturretan tinka zaitezte. Saguxarrentzat argiegi zegok oraindik.
  Talde zaratatsua atera zen noranai, ta apur
  apurka zalaparta ixildu egin zen.
  —Yakizue, esan zien Tavenek bi gazteeri, au
  iratxoen etxea dela, egunak goizeko intza lur
  etze orixtetara yario dueño. Itzalak bere eriomaindirea zabaltzen duenetik. Atso aserreak
  Otsaillari ostiko egiten dion arteño, etzoaztela,
  emakume berandutarrak, eliz utsera, iru giltzebiur emanera alki gañean bekokia duzutela loak
  artzera. Illunbetan ikusiko ziñukete lurreko losak
  yeikitzen direla, ta aldareko argiak berenez pizten direla, ta illak bat-banaka il-yantzietan bildurik yeiki ta belaunikatzen direla, ta geroxago
  erio-antzeko apaiza zurbil bat atera ta meza
  
  eman ta Ebangelioa kantatzen, eta ezkillak berenez iraultzen, nigar-otsa dariela. Galdegiezue,
  galde, neguan ezkildorretik olio-ontzia xurgatzera Elizara yeisten diren ontzeri, galde ni gezurretan ari naizenentz, eta elizkizun aietako izaki bizi
  bakarra kalizean ardoa ixurtzen duen apeza ote
  denentz. Atso aserreak Otsaillari ostiko egiten
  dionean, zeren artaldeekin zazpi urtez lilluraturik
  bere artan gelditu nai ez baduzute zangoak
  zurrun eta illeak bildurrez lazturik, bil ezazue
  goiz artaldea; sar zaitezte goiz artegietan. Maitagarrien Aitzuloak bere taldea askatu du ta.
  «Ta itzartu diren guziek, lauoinka edo egaldi
  betean Craura aldatzen dire, ta Varigulako
  bidexka biurretan barna ta Fanfarigulako sorgiñen erditik yostaka doaz ezkai-belarrean barna,
  urre-katilluan edateko. Ikus nola dantzatzen
  diren zumeldiek! Arako dardaraz datorren ua,
  Gripe zaitzen duen Garamauda da. Utikan! gaizto zikin deabrua! Gripe, zoaz sarraskia yatera, ta
  azkazalez sabela urra iozu. Alare! Aldegiten
  dute. Ez ordea, an daude oraino nazkagarri aiek!
  Arako an, zornabelarretan iges, gau-lapurra
  bezala lurrean kuzkur doana, Bambarocha
  
  mutur-luzea da. Atzapar luzeekin aur negarti
  larrugorrizkoak artzen ditu, ta bere adarretan
  eramaten. Ez al duzute an Amesgaitza ikusten?
  Au yeisten da ixil kei-zulotik lo dagoenaren bular
  izerditsura, ta ixilik eta kuzkur, dorreak bezala
  zanpatzen du, ta gogoan amets lazgarriak eta
  iduripen oñazetsuak sartzen ditio. Entzuten al
  duzue ateak erroetatik ateratze otsa? Zabaldietan laisterka dabiltzen Escalineheak dire. An
  doazi Marman eta Barban, zelaiean laño itsua
  eraikiz. Cevennetatik eundaka datoz arrabiosabela duten erensugeak, eta bidean landetxeetako egatzak erauzten ditue. Zer zarata! Ilargi,
  Ilargi, zerk estutzen aun? Zerk eraixten aun ain
  gorri ta zabal Baustarren gañera? Begira zakur
  saunkaritik, Ilargi kaskariña! Atzematen bai aun,
  irentsiko aun taloa bezela; Cambalko zakurra
  baita. Baño, zergati kulunkatzen dire zumeldiek
  eta ikaratzen garoak? Santelmoren suen galda
  okerrak zurrunbilloan datoz, eta Crau legorrean
  ostiko-otsa da, txilintx-otsa. Bai! Castillongo
  Baroiaren ukaldi aserrea da...
  Ontan, zurrungaka, arnaska, ito-bearrez, ixildu egin zen Bausko sorgiña. Baño luzaro bage
  
  berriz eraso zien gazteai: «Begi belarriek izkuta
  itzazue zeron soiñ-egalarekin, arkume beltzak
  atosten gaitu-ta». —Or beeka ari den orrek?
  esan zuen Bikendik. Itxi belarriek eta erne! esan
  zuen sorgiñak. Zorigaiztokoa emen oztopatzen
  dena! Arkume beltzaren igarotzea galgarriagoa
  da Sambucarena baño. Marraka samurra du
  entzun duzutenez; ta aren bidez erakartzen ditu
  kristau zoroak. Entzuten dioten zoroentzat badu
  Eroderen erregetza ta Yudasen urrea, ta erakusten die mairuek non izkutatua duten urrezko
  Auntza. Bizi-aldian yeizten dute nai adiña urreauntz ori, baño il-agiñean, azken-zurrunketan
  eska ditzatela Elizakoak, eta etsai beltzak saietsetan zartako-erauntsi aundiz erantzuten die...
  Ta alare, ari dugun mende gaizto usteldu ontan,
  zenbat dire diru-gosek eta okerkerik ozkatuak!
  Zenbat, arkume orren amua iresten dutenak eta
  urre-auntzari kedatsa erretzen diotenak!
  Iru aldiz karaka egin zuen zulo illunean olloak
  eta atsoak esan zien gazteeri: «Amairugarren
  arpera eldu gara».
  Mireio eta saskigilleak keibide aundi baten
  pean sei katu beltz ikusi zituten sutondoan. Aien
  
  tartean burnizko pertz bat laratzetik zintzilika.
  Erensuge antzeko illintiak agoa bete galda urdiña botatzen zuten pertzaren azpian. —Aia erosteko al duzu egur ori, amona? esan zion Bikendik. —Bai, seme, erantzun zion sorgiñak. Beste
  egur baño sugillegorik duk au, basamaatsaren
  abarrak ditut eta. —Maatsarenak maatsarenak?
  esan zuen Bikendik. Zuk esanda siñetsi egin
  bear; baño aski dugu, au ez da irri egiteko ta...
  Zeuden arpe erdian porpid-arrizko mai aundi
  bat zegoen. Inguruan millaka abetxo zuri garden
  zeduzkan tellatuetako izotz-burruntzi antzo,
  lerro llerro arte-zaiñetan barna sartzen zirela, ta
  muñopean zeartzuloak egiñik: guzia ango Maitagarrien esku-lana. Irudi ta zeuden atalarri bikañak, argi zurbil lañoan bilduak; an ageri ziren
  naaste zoragarrian Elizak, yauregiak, abe-bitarteak, naas-maasak, ez Korintok ez Babilonik
  iñoiz egin etzitutenak, eta Maitagarri baten
  ezpaiñ-aizez itzali zitezkenak. An dabiltza arat
  onat Maitagarriak illunbetan argi izpi antzo. Noizbait lilluratu zituten zalldun aiekin. Kartuxa-etxe
  paketsu artako ibilguetan maite-bizitza egiten
  
  dirautenekin. Baño, ixo! pake, itzalpean dauden
  bikote maitaleentzat!
  
  Sorgin Tavenek Bikendi sendatzen du.
  Sorgiñ atsoak batzutan beso gorriok zerura
  yaso, ta besteetan lurrera yalki. Porpid-arrizko
  mai-gañean, itzik atera bage, Yondone Luenti
  martiria bezala an zegoen zabal zabal Bikendi
  bularreko zauriarekin. Sorgiña gero ta arroago
  zegoen igar-arnasa zeriola, ta zintzurra igarriaizez betea. Oi baño lluzeago zirudin. Berbertan
  apar-burruntzallia sartzen du irakiten eta gañezka ari zen tupiñean. Aren inguruan zeuden
  katuak esian. Sorgiñak ezker agurgarriarekin
  ateratzen du burruntzalia, ta galdosten dio bularra naastekari arekin, eta begiek zaurira zorroztuki, egiten ditu bere araoak eta biraoak eta
  gero mintzo apalez zion: «Kristo yaio da; Kristo il
  da; Kristo biztu da! Kristo biztuko da!...».
  Basoetako katamotz nagusiak iize izuaren
  erraiak urratzen ditun bezala, sorgiñak ziñatzen
  du iru aldiz zauria. Ta agotik yaurtitzen ditu itz
  
  laisterrak eta otsegiten du etorkizunaren ate
  lañotsuan. —Bai biztuko da. Siñesten dut, Muño
  gañetik, larren eta arkoskoen tartetik badakusat
  urruti igotzen eta aurpegitik odol xorta larriak
  darizkio. Ta arkozko ta sasitartetik, bakar bakarrik igotzen da gora, ta gurutzeak makurrarazten
  du. Non du Beronike aurpegia txukatzeko? Non
  da Kirenaiko gizon ua, gurutzepean erori dadinean zutitzen laguntzeko? Beiñola illea urraturik
  nigarrez yarrai zioten Mari aiek non dire? Ene!
  Iñor ez dago. Ta an beian, itzal eta auts artean
  beartsuak eta eukitsuak begira diotsoe: Nora
  doa, zura bizkarrean, nora doa atseden bage
  muñoa gora? Kainen odolekoak, gogo lizunak, ez
  dute errukirik gurutzea deramanarentzat. Ez
  zakur arrikatuarentzat baño geiago. Ai, yuduen
  aria! adukan eskua aserrez ozkatzen duk, eta
  kuzkur musu ematen diok erraiak ateratzen
  ditianari ta ukaldika astintzen aunari! Nai al duk?
  Ots bada, Otzikara sartuko zaik ezur-muiñetarako, ta arria arrauts biurtuko duk. Ta gosetean,
  galburuaren eta galmintzaren ikatz minduak
  ortzak ikaratu ditik. Zenbat astamakil! Zenbat
  ezpata! Gorputz-il pillo aundien gañetik sakane-
  
  tako ura yalkitzen duk. Ema itzek ugiñak, itsaso
  zakar! Ai, Petiriren aspaldiko ontzia ezpal egin
  duk arkaitzetan!... Baño arrantzale maisuak
  garaitu ditik ugiñ aserreak. Ontzi berri eder
  batean zetorrek Rodanon gora, ta Yainkoaren
  gurutzea endaitzean dula, kalunkatzen duk uhaitzean. Yainkoaren ostilika! Erruki neurrigabea,
  betikoa, gorengoa! Lur berri dakusat eta eguzki
  alai, ta olio-biltzailleak, zugatzeko igalien pean
  sorgin-dantzan ari dire, ta igitariak garagar xorta
  gañean upelak atsekiro xurgatzen. Eta Yainkoa
  ain aundia delako, bere Elizean yauresten dute.
  Au esanda Bausko sorgiñak beatzez bide bat
  erakusten die bi gazteeri, ta aren mugan argiizpi aul bat dago. Asten dire leiaka mataillak
  gorririk, uzkurka, burua makurka. Corda aitzuloaren azpiko bidetik bikote ederra ateratzen da
  noizbait, eguzki argia atsartzera, Mendi-aundiko
  praileetxea, bere ondakiñ zarrekin arkaitzak
  estaltzen dituna, lo zorrotik esnatu ta bezala
  ageri zaie. Besarkatzen dute ordun elkar, eta
  zumadia barna doazi.
  
  VII
  GURASOAK
  Bikendik aitari, Mireio eska dezala
  adierazten dio.— Aitak uka.
  —Bai, aita, bai zoraturik nauka, ez naiz axekan ari, esan zion Bikendik aitari begi lausoak
  arengana zorroztuki. Morroiak, berriz, inguruetako zumartxuri garaiak makotzen zitunak, gaztearen mintzoari urubika laguntzen zien.
  Intxaur-oskol antzeko txabola-aurrean zegon
  yaun Anbrusi, enbor gañean eserrita. Antxe,
  aizearen babesean zumeak zuritzen ari zen atalaurrean. Artean Bikendi, atalaurrean uzkur,
  zume zuriak yaso, esku bizkorrez biurritu, ta saskia eotzen asi.
  
You have read 1 text from Basque literature.