Meditazioneak - 11

ditu, guri adi-arazteko, penitentzia, ta garratza,
berenaz datxeikola giristino izateari. Lurraren
gainean bizi izan den denbora guzia penitentzian
iragan du Jesu-Kristok, gure bekhatuen garbitzeko ta bere aitaren haserrea fazegatzeko: gu ere
bada, hura bezala, izan behar gare osoki penitentziari emanak. Baldin seinduen seindua
barurtu bada, nigar egin badu, hain penitentzia
gogorretan bizi ta hil izan bada, zer eztute egin
behar hobendun, lotsatzeko den phonduraino
bekhatuz kargatuek?
II. PHONDUA. Bekhatua punitu behar du egin
duenak. Bainan bekhatorek ezpadituzte denboran punitzen bere buruak, Jainkoak punituko ditu
eternitate guzian. Penitentziazko urez borhatuak
izanen eztiren bekhatuak, ifernuko suaz izanen
dire punituak. Ez othe da bada hobe, zenbait

egun nigarretan, baruretan, garraztasunetan iragatea, ezenez eternitate guzian ifernuan erretzen egitea, nigar-marrasketan eta errabian?
III. PHONDUA. Ezta aski, Jainkoarekin bakeak
egiteko, aphez baten oinetan ahuspez jartzea, ez
eta burua hautsez eta gorphutza zilizioz estaltzea: horiek egina gatik ere, ezpaduzu zure bekhatuez egiazko urrikia, ezpaditutzu hausten
adiskidetasun eta estekamendu gaxto horiek,
ezpaduzu bihotza garbitzen herrakunde hortarik,
ezpazare urruntzen bekhatuzko bide ta parada
hetarik, itxura egile gezurti bat zare, eta ez
egiazko penitent bat. Barurak, othoitzak, erremusinak, gorphutzaren gaineko garraztasunak
dire giristinozko penitentziaren axala ta gorphutza bezala: haren Izpiritua eta arima dire bekhatuaren higuntz oso ta Jainkoarendako maithagune guzien gainekoa: horiek biek, dio San
Agustinek, eta ez bertzek, egiten dute egiazko
penitentzia, penitentzia segura, bekhatuak barkhatzen dituena, salbatzen duena.
Jainkoari barkhamendu eska zakizko orai
artean eraman duzun bizitzeko-molde hain
guriaz, hain guti penitentaz, hain guti ebanjelio-

aren araberakoaz: horrekin batean galdegiozu,
hemendik aitzina, leheneko sinhestunak bezala,
penitentziaren garraztasunetan bizitzeko grazia,
eta hortan eman zaite zin-zinez.
Ezpaduzue penitentzia egiten, guziak galduko zarete, dio Jesu-Kristok.
Penitent direlakoei erraten derajet: zer baliatuko zaitzue zuen buruak aphaltzea ta urmariatzea, ezpazarete bizitzez aldatzen, dio San Agustinek.

XIII. EGUNA
Bihur-ondeaz edo Konbersioneaz
I. PHONDUA. Egiazki sobra luzatzen dut nere
Jainkoari ematea, bederen behar liteken eta
noizpait emateko gogoa dudan bezain osoki
badirudi haren ihesi ta haren eskuetarik yoan
nahiz nabilala; eta zer? gaitz edo gaizki bat othe
da Jainkoarena izatea? ahalgetzeko gauza bat
othe da bizitze ahalkagarri bat uztea? goizegi
eman othe ninteke mugarririk gabe maithatua
izatea merezi duen edertasun baten maithatzen? bihar, bihar, diot, eta zertako ez egundanik? zertako ez mement huntarik beretik? Bihar
nere gatheak hausteko erretxagoak izanen othe
dire, edo nere bihotza onera itzuliagoa? Ez
segurki ere: bertze gauza guziak flakatzen ditu
denborak; bainan ohitura gaxtoak borthizten
ditu; erremedioak hartzea luzatuz, gaitza nausitzen da, askotan ere bai ondoan ezin senda diteken gisan.
II. PHONDUA. Zerk debekatzen gaitu bihotzez
aldatzerat deitzen gaituen bozari ihardestetik?

Zerk izitzen gaitu? dudagabe zerbait gosta behar
da bizitzez aldatzeko: ordean ez othe da deus,
Jainko gurutzefikatu bat adoratzen duen ta parabisu bat higurikitzen duen giristino bat lotsatu
behar duenik? Balin bada deus ikharatu behar
gaituenik, hura da Jainkoak ematen deraikun
graziez ez baliatzea. Hortaz merezitzen duguna
da, gu ganik urrun dadin ta bere graziez gabe
gaitzan, ta hala gerthatzen bada, zer izanen da
gutaz?
III. PHONDUA. Bethi gerorat luza! Bainan gero
hura nere eskuko othe da? haren jabe othe naiz?
Jainkoak higurikitzen daut, hala da; iskriturak ere
dio: eztu ordean erraten zenbat denbora dudan
oraino bizitzeko, edo noiz-artean higurikiko dautan Jainkoak. Penitentzia egiten dutenei barkhamendua agindu deraie, ez ordean biharamunik
nihori ere. Zer zorakeria beraz mentura baten
gainean kontatzea salbamenduko egitekoarentzat, oraiko denbora, bakharra gure eskuko
duguna, alferretan galtzerat utziz!
Ikhusazu zer den xuxentzekorik eta korrejitzekorik zure bizitzeko maneran, eta emozu
kontu orai beretik: ikhara zaite ikhusteaz, gehia-

go luzatzen baduzu, sekulan ez korrejitzeko zer
hirriskutan yartzen zaren.
Gogo zina hartu dut; orai beretik, osoki ta
bethikotz ematen naiz Jaunaren zerbitzatzen,
zioen Dabitek.
Eztiteke segurantza ta prekozione sobrarik
har, eternitate batez denean egiteko, dio San
Gregoriok.

XIV. EGUNA
Gizonendako ikhustateaz,
edo errespetu umanoaz
I. PHONDUA. Munduak baderasa, eta erasiko
du nere bizitzea ebanyelioaren arabera erregelatzen badut: utzazu mundua erasterat. Ala zoro
batzuen erasiek debekatu behar othe zaituzte
zu, zure eginbidea egitetik, zuhur ta prestu izatetik? Ordean zer erranen du munduak, ezpadut
orai artean bezala hantatzen, ezpanaiz ibiltzen
dosteta harro hetan, edo neretzat galgarri direla
sentitzen dudan lagun hekiekin, hausten baditut
adiskidetasun izurritsu hek, onthasun gaizki
bildu hek eskuetarik uzten baditut, maiz kofesatzen banaiz, debozionezko bizitzea besarkatzen
badut? munduak zer erranen duen? jende zuhurrek erranen dute, gizonen baino Jainkoaren beldurrago zarela, ta goraki laudatuko zaituzte:
gaxtaginek berek ere, bere bihotzean bederen,
prezatuko zaituzte, ta erranen dute, arrazoin
duzula, eta ororen buruan, zer dihoatzu zuri,
munduak zer nahi derasan, baldin zure eginbi-

dea egiten baduzu, ta Jainkoaren gogorako balin
bazare?
II. PHONDUA. Eta zer? giristino on, prestu ta
debotzat atxikia izateaz ahalge izanen duzu? Zer
lazakeria, Jesu-Kristoz ta haren ebanyelioaz ahalgetzea! Erregen eta bertze handien zerbitzariek
ohore batentzat daukate bere nausien libraiak
ekhartzea; eta zuretzat Jesu-Kristoren libraiak
ahalkagarri izanen dire? nekhazale aphalenek
ere goraki erakhusten dute zer ofizioetako diren;
eta giristino bat ahalka dadila bere giristinotasunaz, Jesu-Kristoren egiazko diszipulu izateaz,
alde guziz haren gogora bizitzeaz! o! ikhara gaiten! Jesu-Kristok eztu beretzat ezagutuko harena
izateaz gizonen aitzinean ahalgetu ditekenik;
berak erran du.
III. PHONDUA. Eta zer? Jesus adoragarriak othe
du deus ahalkagarririk? Haren izena izen laidotsu bat othe da? desohore bat othe da haren
erranen eta eginen arabera bizitzea? Etzare
ahalge, lohi, arnegari, burholari, harro, arin,
mundutar izateaz; menturaz ere holakoa izate
loria zaitzu: eta ahalgeturen zare, garbi, modest,
erretiratu, prestu, debot izateaz; ororen buruan,

eta mundutar zoroek zer nahi erasiko badute
ere, gizon ohorezkoena da Jainkoa leialkienik
zerbitzatzen duena, harena izateaz batere ahalgetu gabe.
Ikhusazu ea munduko itxura hark etzaituenetz izitzen, etzaituenetz urruntzen giristino
bezala ditutzun eginbiden bethetzetik, egin nahi
zintuzken asko ongi egitetik, Jainkoak gogora
ematen dautzun bezala bizitze debota besarkatzetik, eta hori balin bada, orhoiturik Jainkoa dela
zure nausia, eta ez mundua, Jainkoak behar zaituela jujatu, eta ez munduak, ostika zazu mundu
zoro, Jesus maitearen etsai gaxto hura; eta
haren erasiez konturik iduki gabe, bizi zaite alde
guziz Jainkoari ongi zajon bezala.
Eznaiz ez ebangelioaz ahalgetzen, zioen
Jaundone Paulok.
Gurutzearen seinalea bere kopetan dakharkena ezta deusez ahalgetu, ez deusen beldur
izan behar, dio San Agustinek.

XV. MEDITAZIONEA,
TA EGUNA
Bere buruazko desfidantziaz
I. PHONDUA. Gizona ezta deusen ere hain beldur izan behar, nola bere buruaren; ifernuko bothere guziek baino gehiago izitu behar du flakezak; hats-gorapen bat, begikaldi bat, ezdeus bat
aski da haren garaitzeko eta eror-arazteko. Adamek hain errexki bekhatu egin zuen; Dabit hain
profeta argitua, hain errege seindua, Jainkoaren
bihotzaren araberako gizona, begi-kolpe batek
arthiki zuen; Jaundone Petrik hain goraki hitz
eman zioen bere nausiari, bizia gostako bazitzajon ere, etzuela hartaz arnegatuko; halarik ere,
oren gutirik barnean burhorekin eta arnegurekin
hartaz ukhatu zuen. Zer gerthakariak! nor ezta
ikharan jarriko? baldin haizerik xumenak egotzi
baditu zuhaitzik sendoenak, zer bilhakatuko dire
kanabera edo seska flakoak?
II. PHONDUA. Gizona askotan garaitua kausitzen da, etsaja oldartu ere gabe: gure jaidura
gaxtoek eta gure sentsuek eztute gure galtzea

baizen bilhatzen; berriz gure bihotza da gure
etsairik ikharagarriena. Asko, borredoek ezin
egotzi zituztenak, mortuan erori dire; debruak
garaitu onduan, bere jaidura gaxtoez izan dire
garaituak. Beira zaite hertsiki zure buruarekin
adiskidetzetik, zure burua lausengatzetik, zure
buruari bere nahikarak ematetik; hola egiten
baduzu, segurki galduko zaitu.
III. PHONDUA. Seindurik handienak ikharan
jarri dire, ez jakinez zertan ziren hekien arimak
Jaunaren begietan. Asko urthez mortuan bizi
izan zirenak eta penitent garratzenak aditu dire
hatsbeherapenetan heriotzeko orenean, Jainkoaren jujamendu ikharagarriez orhoitzean, zeren
ezpaitzakiten zerk higurikitzen zituen. Mement
bat aski da saindu batetarik debru bat egiteko.
Bada holako seindu handiak hala izitu badire,
nola bizi gaitazkegu segurantzan eta beldurrik
gabe? nola hanbat konta dezakegu gure prestutasunaren, gure egintz onen, edo orai ditugun
sentimendu onen gainean?
Errozu maiz Jainkoari San Filipe Nerikoarekin
batean: Jauna, beira zaite niganik; ezen hain flakoa, hain ezjeusa naiz, non ezpanauzu handizki

laguntzen, uztiko baitzaitut. Entseja zaite bethiere aitzinetik ikhustera zein parada gaxtotan
kausi zaitezken, eta urrun zaite ahal zaitezken
guzietarik, eta harma ezin ihes eginetan ez erortzeko. Ordean orhoit zaite parada galgarrienak
direla, aitzinetik ezin asmatu dituzketzunak. Bizi
zaite beraz bethiere beldurtasunean eta atzartasun handi batean, zure buruari batere fidatu
gabe.
Xutik dagoela eta ontsa dabilala uste duena
beira bedi behatztopatzetik, dio Jaundone Paulok.
Nahi bezain lekhu segurean izan zaitezen,
nahi bezain onak izan ditezen oraiko zure sentimenduak, eztuzu horren gatik zeren hartu, eztuzula deusen beldur izateko, dio San Jeromok.

XVI. EGUNA
Graziez baliatzeaz
I. PHONDUA. Oi! ongi ezagutzen bagindu Jainkoak ematen deraikun grazien balioa! ala bertzelako artha baikinuke hetaz ongi baliatzeko!
bada jakin behar dugu, eztugula errezebitzen
graziarik batere, gogoramendu on bat baizen
ezpalitz ere, Jesu-Kristok bere odol guziaren gostuz merezitu eztaukunik, eta bere aitari gurutzearen gainean hiltzen zela eskatu eztioenik.
Beraz errezebitzen ditugun salbamenduko
laguntza guziek, gure izpirituetan sortzen diren
gogoeta onek, gure bihotzetan sentitzen ditugun
ongizako gonbiduek, eta gainerakoek, Jesu-Kristoren odola dute balio; eta hekiei ez ihardestea
da Jainko-gizon haren odol sakratua ostikatzea,
eta haren heriotzea alfer gertha-araztea.
II. PHONDUA. Jainkoari zordun gaizko, ez xoilki
ematen deraikun graziaz, bainan bai oraino
eman gogo zeraikunez, eta guk trabarik ez pharatzerat, emanen zeraikunez ere. Iguzkiak argitzen duenean, guk leihoak zarratzen baditugu,

ezkaizko gutiago zordun bere argiaz, gure
eskuan denazkero hartaz baliatzea. Oi! zer kontu
ikharagarri galdetuko daukun Jainkoak ematen
deraikun eta eman gogo zeraikun hanbat graziez!
III. PHONDUA. Badu behar bada hanbat denbora, hamar urthe, hogoi urthe Jainkoak behartzen
gaituela zenbait ongi egiterat, mundutik urruntzerat, banitatezko aire, moda ta jaunztura hek
uzterat, adiskidetasun galgarri edo sobraniako
hek hausterat, sakramenduetarat maizago hurbiltzerat, othoitzari, ta bertze debozionezko
egintzei hobeki jarraikitzerat, asko huts xumetarik zentzatzera: zenbat aldiz ezkare halako asko
phonduren gainean behartuak izan, dela Jainkoaz beraz, guri bihotzerat mintzatuz, dela gure
kofesorez? Bizkitartean horietarik deus eztugu
oraino; bederen oraino asko gelditzen zaiku egiteko. Zer bada? hanbat denboraz Izpiritu Seinduaren eskolan, eta deusik ez ikhasten! hanbat
aldiz abisatuak, behartuak, mehatxakatuak, eta
halarik ere deusik ez egiten! gauzaren harrigarria! nolakoa den gure bihotz-gogortasuna!
orhoit gaiten bada Jainkoa dela hartzedun

zorrotz, egiten dituen emaitzez kontu hertsi bat
galdetzen duena, eta nihor, ez bizian, ez hilean,
ezin itzur dakiokena; baldin ezpagitu berehala
bortxatzen zor dioguna pagatzerat, hertsiki galdetuko deraiku intresak, eta intres hek hanbatez
izanen dire handiagoak, zenbatez grazia gehiago
ematen baitauku, eta pairu gehiago hartzen
baitu gure alderat. Orhoit gaiten, eta ikhara gaiten orhoitzeaz, Jainkoak bere graziak ematean,
atxikitzen duela neurri bat, zeina bethezkero,
guganik urruntzen baita. Hala dio berak Isajas
profetaren ahoz: hanbat artha hartzen dut arima
hortaz, hanbat egin dut hori nahiz ongian arras
finkatu, eta guziak alferretan; bego bere gisa
bere zorigaitzean. Hala dio Jesu-Kristok ere: eremanen zaitzue Jainkoaren erresuma, erran nahi
da, salbamenduko laguntza, eta emanen zajo
haren araberako fruituak ekharriko dituenari. Eta
zer da arrazoinagorik, argiaz zerbitzatu nahi
eztenari, argia khen dakion baino? Laborari
batek ere, lur-pheza bat asko urthez eta gastu
handiak eginik lantu eta ontu duen ondoan,
ezpadu handik fruitu onik biltzen, ez othe du
alde bat utziko? eta Jainkoa hortaratzen bada

gure alderat, merezi dugun, eta mehatxatzen
gaituen bezala, zer izanen da gutaz, bai denboran, bai eternitatean? Ai, Jauna, lehenago bertze
edo-zein zigorrada, othoi, zu niganik urruntze ta
zure graziez gabetze hori baino.
Eskerrak emotzu Jainkoari eman dauzkitzun
grazia guziez; barkhamendu eska zakizko zure
deslejalkeriez. Adi zazu orai zer galdetzen duen
zu ganik, eta zaren beldur alde bat utz zaitzan,
baldin ezpaduzu obeditzen.
Hainitz ematen zajonari, hainitz galdetuko
zajo, dio Jesu-Kristok.
Grazien ondoan dathor jujamendua, eta hartan Jainkoa zorrotz izanen da, bizi gareno bere
graziak ematean nasai denaren eredura, dio San
Gregoriok.

XVII. EGUNA
Denboraz baliatzeaz
I. PHONDUA. Denboraren galtzea da munduko
deserregelakeria handienetarik bat. Bizitze hau
laburra da, ametsaren pare da. Mundu huntan
bizi garen mement guziak hagitz dire baliosak;
Jainkoak bere ontasun xoilaz egiten deraikun
emaitz batzu dire; Jesu-Kristok bere heriotzeaz
merezitu deraiku. Guziarekin ere, hanbat
mement, hanbat denbora galtzen dugu; bizi
gare, bethi mundu huntan egon behar bagine
bezala, edo deus egiteko ezpaginu bezala. Zer
itsumendu?
II. PHONDUA. Ai, damnatu batek balin balu nik
hain errexki galtzen dudan denbora huntarik
mement bakhar bat, nola balia liteken hartaz!
nere biziko mement bakhotxean irabaz dezaket
zorionezko eternitate bat; eta hain errexki galtzen dugu, hanbat denbora. Hain arthoski baliatzen gare, dostatzeko, atsegin hartzeko, onthasun biltzeko paradez; eta hanbat parada, hanbat
mement, eternitatekotzat aberasteko balia litez-

kegunak, hain floxki galtzerat uzten ditugu. Zer
gure zoramendua! non dugu adimendua!
III. PHONDUA. Eztezazula kontu egin, egunaraldea ongi enplegatu duzula, mundu huntako
zure egitekoak ongi egin ditutzunean, bainan bai
zerukotzat merezimenduz aberastu zarenean,
eta osoki Jainkoaren gogora iragan duzunean:
hura da giristino batentzat egun ona, egun ederra, egun aberatsa. Egizu hain ongi, non noiznahi galde diezazuten, zer hari zaren, ihardets
ahal baitezakezu: Jainkoarentzat ta nere salbamenduarentzat hari naiz lanean.
Damu khiretsekin Jainkoari barkhamendu
eska zakizko, orai artean zerukotzat enplegatu
gabe iragan duzun denboraz; eta egizu harrapaka bahatzerat hemendik aitzina emanen zaitzunaz, nolazpait bederen erreparatzeko denbora
galduak.
Jainkoak eztio nihori eman denborarik bekhatu egiteko, dio Izpiritu seinduak.
Zer? denbora baduzu, astia hartzen duzu bertze gauza guzietako; eta eztuzula, diozu, giristino on izateko, zure salbamendua egiteko, dio
San Paulinok.

XVIII. EGUNA
Sakramenduez
I. PHONDUA. Sakramenduak dire kainu batzu,
zeinetan gaindi guganat baitathoz Jesu-Kristoren
merezimenduak eta odol adoragarria: hek dire
salbamendukotzat behar ditugun grazien eta
laguntzen ithurriak. Zer errespeturekin eztiotegu
beraz behatu behar? ta zer artha eztugu ukhan
behar hetarat maiz hurbiltzeko, ta bethi hetarat
ekhartzeko galdetzen dituzten bihotz-moldurak
edo disposizioneak, Jesu-Kristo gure salbatzaile
adoragarriaren ta gure juje guzien Jainkoaren
merezimendu xederik gabeak hekiei iratxikiak
direnazkero! bainan bereziki zer errespetu handirekin, zer ikhara seindurekin ezkare hurbildu
behar aldareko Sakramendu Saindurat, hartan
denazkero Jesu-Kristo bera gorphutzez? ta zer
lehia eztugu ukhan behar hetarat ardura hurbiltzeko? Sakramenduetan ezarri ditu Jainkoak
gure salbamendua egiteko behar ditugun laguntzak; eta sentitzen ahal dugu laguntza hekien
zein behar handia dugun. Ezkare ala bainan gure

baitharik flakeza hutsa baizen, gaizkirako hanbat
pendura muthiriz betheak gare; alde orotarik
inguratuak gauzka, ta hain gogorki gerla egiten
dauku ifernuko lehoin, borthitz bezain amarrutsuak. Zer gerthatuko zaiku beraz Sakramenduetarik urruntzen bagare? kausituko gare harmarik
gabe, erran behar bada, etsai muthiriz eta kruelez inguratuak barnetik eta kanpotik. Errexki
nausituko zaizku; gutaz nahi duten guzia eginen
dute; leze guzietan ehortziko gaituzte. Hala
ikhusten da Sakramenduetarik urrun dabiltzanen
baithan, zeinen bizia egiazki lotsagarria baita
fedearen bigietan alfer dute hainek erratea,
flako direla; indar handiak, harmak garaitiarrak
kausi letzakete Sakramenduetan: hetarik urrun
dabiltzano, bere faltaz dire hain flako, eta bere
flakotasunak eztitu batere desenkusatzen. Senti
dezagun beraz, Sakramenduetarik urrun egotea,
edo hek gaizki errezebitzea, dela Jesu-Kristoren
odol adoragarria farfanatzea, eta nork bere salbamendua hurren ezin egin dezaken bezalako
estatu batean ezartzea.
II. PHONDUA. Sakramenduak profanatzea da,
gu baithan egin behar luketen ongia baratzea,

hetarat hurbilduz behar bezalako bihotz-moldurak gabe. Oi! zer ikharatzeko arrazoin guretzat!
hanbat urthe badu kofesatzen naizela; hanbat
kofesio egin dut nere bizian; halarik ere hain
korrejimendu guti da nere bizitzeko maneran!
hanbat urthe badu nere lehenbiziko komunionea
egin nuela: geroztik hunat hanbat aldiz komuniatu dut; hanbat aldiz jan Jainkozko janhari hura; ta
halarik ere nere bizitzeko manerak hain egite
guti du Jesu-Kristorenarekin; hain aphalesgune
guti, hain eztitasun guti, hain mortifikazione
guti, hain karitate guti; bizitze bat hain guria,
hain sentsuen araberakoa; hain nagia, hain
hotza, hain barrajatua Jinkozko gauzetan: non da
bada hanbat kofesio eta komunionek berenaz gu
baithan egin behar zuten ongia ta ganbiamendua! zer kontu ikharagarri eztiogu Jainkoari
eman beharko hanbat sakramendu hain progotxu gutirekin errezebitzen ditugunez? behin xoilki behar bezala komuniatu duen giristinoak badu
indarrik aski, martirioa pairatzeko, egiazko seindu bat da: zertan gare bada gu?
III. PHONDUA. Ikhusazu zer bekhatu lazgarria
den gaizki komuniatzea. Egiazko Judas bat da

giristino sakrilejo hura. Judasek hogoi eta hamar
diru phezetan saldu zuen nausi adoragarria:
giristino sakrilejoak are gutiagotan, bekhatuan
kausitzen duen atsegin likhitsean truk, saltzen
du Jesu-Kristo bera. Judasek eman zuen JesuKristo bere etsai Farisauen eskuetarat: giristino
sakrilejoak ematen du etsai are higuinagoen eta
kruelagoen, debruen beren eskuetarat; alabainan debru madarikatua da haren bihotzaren
nausi eta errege. Judasek adiskidetasunezko
itxura guziak eginez, besarkatuz eta musu eginez, eman zuen Jesu-Kristo bere etsajen eskuetarat: giristino sakrilejoak, Judas berriak, presunaja higuin hura bera egiten du, Jesu-Kristo
debruen eskuetarat ematerat doha, eta bizkitartean bere nausia bezala adoratzen eta bere salbatzailea bezala maithatzen duelako itxurak egiten diotza; menturaz hitzez ere erraterat atrebitzen zajo. Zer hipokrisia beltz! Zer traidorekeria
izigarri!
Zer ikhuskari ikharagarri, Jesus maltsoa, Jainkoaren bildots ezti ta notharik gabea Juduen,
ifernutik ilkhiak ziruriten lehoin errabiatu hekien
haztaparretan! bainan zer ikhuskari are lazga-

rriago, Jesu-Kristo bera ikhustea giristino sakrilejoaren bihotzean, debruen, urguileriako debruaren, herrakundeko debruaren, lohikeriako
debruaren eskuetan emana, hekien eremuan
sarthua, hekien oinen azpian eroria! ai, kristau
sakrilejoa, othe dakik zer hari haizen? bai lurreko lekhurik zikhinenean, ongarupean nahiako
lukek egon Jesu-Kristo hire arima beltz, bihotz
lohi, gorphutz bekhatuz usaindu hortan baino.
Juduek gisa guzietara eskarniatu, laidoztatu,
thormentatu zuten Jesu-Kristo. Giristino sakrilejoak ere tratamendu izigarriagoen errezebitzeko
menean ezartzen du haren bihotz likhitsaren
nausi dauden debruen aldetik. Azkenean juduek
bizia edeki zioten bethiko bizitzearen emaileari:
giristino sakrilejoak bere bihotzean bere ahalaz
hil-arazten du Jesu-Kristo bera, zeren debekatzen baitu haren ariman graziazko bizitzea hartzetik. Ai Kristau sakrilejioa! hi haiz beraz Judas
berri bat, Herodes berri bat, borredo berri bat
Jesu-Kristorentzat; debru bat haiz, Jesu-Kristok
berak Judas hire aitzindariaz erran zian bezala,
zer izigarrikeriak!

Baieta giristino sakrilejoa Juduak baino areago agertzen da Jesu-Kristoren alderat. Juduek
ezagutu gabez hil-arazi zuten; giristino sakrilejoak ezagutza osorekin; juduek behin xoilki hilarazi zuten Jesu-Kristo; eta giristino sakrilejoak
menturaz hanbat aldiz, edo kofesioan bere bekhatuak gerizatu ondoan, edo hetaz behar bezain
urrikisuna hartu gabe, edo hek behar bezain
osoki utzi gabe, Jaunaren mahainerat hurbiltzerat atrebitzen den aldi guziez. Juduek hil-arazi
zuten Jesu-Kristo, bere nahitarat hiltzeko
menean ezarri zena; giristino sakrilejoak hilarazten du Jesu-Kristo phiztua, eta bere aitaz
lorifikatua. Juduek Jesu-Kristori paira-arazi zioten
heriotzeak egin zuen munduaren erospena, gizonen salbamendua: bainan, oi! bihotz-min kruela
Jesus maitearentzat! giristino sakrilejoaren
bihotz lohian jasaten dituen laidoak eta heriotzea arras alferretan doazi, ez Jainkoaren loriakotzat, ez gizonen onerako batere baliatuko eztiren
gisan.
Bainan ez, o! giristino sakrilejoa! eztuk alferretan izanen; hire zorigaitz handitan joanen
duk; hire sekulako heriotzerat botatzeko baliatu-

ko duk. Adizak, eta ikhara hadi aditzeaz, zer
dioen Jaundone Paulok: Jaunaren gorphutz
sakratua gaizki jaten duenak, bere jujamendua
ta kondenazionea jaten eta edaten du. Erran
nahi duk beraz, gaizki komuniatuz, hire kondenazionea ta sekulako zorigitza hire izatearekin
bat egiten bezala ditujala, hire ganik gaurgero
ezin urrun bezala dezakejola, eta mundu huntan
bekhatupean eta sakrilejo pean bizi izan ondoan
joan beharko haizela, hain izigarriki laidoztatu,
phorroskatu, hil-arazi dukejan Jesu-Kristo haren
aitzinerat, haren ganik merezi dujan sekulako
zorthe lazgarria hartzeko.
Ikhusazu zinez zer eskas gerthatzen diteken
zure kofesioetan eta komunionetan. Sakrilejorik
egin baduzu, ez etsi; munduan zareno, errepara
detzaketzu: bainan ez eman mugarririk hartuko
duzun urrikiari, eta eginen ditutzun penitentziei,
bertzela zorigaitz lehergarriak daude zuretzat.
Hemendik aitzina ukha zazu artha maiz sakramenduetarat hurbiltzeko, bainan bethi ere hek
hartu ta berehala, han berean hil behar bazine
bezala.

Nork bere burua ongi froga eta etsamina
beza komuniatu baino lehen, dio Jauudone Paulok.
Jesu-Kristoren sakramenduak farfanatzen
dituztenak eztire izenez baizen giriztino, dio San
Agustinek.

XIX. EGUNA
Meza Sainduaz
I. PHONDUA. Meza Seindua da gurutzeko sakrifizioaren odol isuri gabeko erreberrimendu bat.
Egun oroz egiten da gure Elizetan galbarioan
behin egin izan zena. Deus eztezaket egin Jainkoaren gogorakoagorik, Jainkozko sakrifizio hartan kausitzea baino: meza entzuteko molderik
hoberena da, bere xedeak bat egitea aphezarenekin, eta sartzea Jesu-Kristoren izpirituan eta
bihotzean, hark bezala eta harekin batean nor
bera den guzia Jainkoari eskeintzeko eta emateko. Zer errelijione eskas hanbat giristino baithan,
zeinak meza sainduan kausitzen baitire, eman
zaizkon sentimenduetan batere sarthu gabe,
askotan gogoan hartu ere gabe zer iragaten den
aldaren gainean? Han Jesu-Kristo sakrifiziotan
eskeintzen da, majestate guzizko Jainkoari dagokon ohorea emateko; eta ondikozko hek izpiritu
barrajatu ta bihotz sorhajo batzuekin kausitzen
dire mezan, Jainkoaz naski orhoitu ere gabe,
bederen majestate adoragarri haren aitzinean

beheratu gabe, ta dagozkon bezalako errespetuzko ta ikhara seinduzko sendimenduetan sarthu gabe; hortarik urrun, elheketan daudala,
begiak bazter guzietarat itzulika darabiltzatela,
gorphutzeko aisiak ta gurikeriak, zeruko aingeruak ikharan dauden lekhuan berean bilhatzen
dituztela.
Jesu-Kristo meza sainduan eskeintzen da
barkhamenduzko biktima bezala, zeruko aitaren
haserrea eztitzeko, bekhatorei bihurondezko edo
konbersionezko graziak ardiesteko, ta lurra
zeruarekin bakhetzeko: ta hanbat giristino, bekhatupean ehortziak izan arren, eztire batere
entsejatzen, ez bere bekhatuez urrikitan sartzerat, ez Jainkoa ganat itzultzeko xede zinik hartzerat; hortarik urrun meza entzutean berean daukate askotan bekhatutan irauteko ta bekhatu
berriz bere buruak lizuntzeko gogoa; eta gogo
gaxto hori dela kausa, meza entzutea bera gerthatzen da hekientzat bekhatu berri bat: menturaz ere, zeruko ozpin-kolpe guziak merezi lituzken atrebentzia sakrilejo batez, Jainkoaren beraren begien azpian eta Jesu-Kristo hekientzat
sakrifikatzen den memento berean, asko bekha-

tuz lohitzen dire, gogoeta gaxtoz, gutizia lizunez
eta bertzela.
Jesu-Kristo meza seinduan eskeintzen da
sakrifiziotan, Jainkoak egin deraikun gisa guzietako ongiez hari eskerrak emateko: eta hanbat
giristino, arimako ta gorphutzeko ezin erran
bezenbat ongi eginez Jainkoari zordun zaizkon
arren, eztire batere sartzen zor diotzoten ezagutzazko ta maithagunezko sentimenduetan; eztire
batere animatzen haren khartsukiago maithatzerat ta lejalkiago zerbitzatzerat.
Jesu-Kristo azkenean meza seinduan eskeintzen da sakrifizotan gure arimako ta gorphutzeko behar guziak zeruko aita ganik ardiesteko;
eta hanbat giristino, gisa guzietako beharrez
kargatuak izan arren, etzaizko batere ematen
zeruko atheari joka, eztute meza sainduan deusere galdetzen: edo zerbait galdetzen badute,
izanen dire xoilki bizitze huni dagozkon gauzak,
osasuna, denbora ona, uzta joria; ez ordean bere
beharrik handienak, bere bekhatuen barkhamendua, bere jaidura gaxtoen ta tentamenduen
garaitzeko grazia, seinduki bizitzeko behar dituzten laguntzak. O! Kristau faunak! o! Kristau laxo-

ak! Kristau fede gutitakoak! miresteko othe da
gero, elemenia bat meza entzuna gatik ere,
egundainoko ber-berak kausitzen badire, egundaino bezain hargal, egundaino bezain erorkor,
egundaino bezain ezjeus Jaunaren begietan?
ordean beira bezate: Juduen legean etzen gure
elizetan egiten denaren iduririk eta itzalik baizen; halarik ere Jainkoak asko aldiz, baita guziz
dorpheki, punitu izan ditu itzal eta iduri hekien
alderako errespetugabekeriak; zenbatez bada,
dio Jaundone Paulok, ezteraje dorphekiago jazarriko, gauzaren eta egiaren alderat hain errespetu guti erakhusten duten; eta alientzia berriko
odol adoragarria hain sakrilejoki ostikatzen
duten ondikozko Kristau hekiei?
II. PHONDUA. Egun-oroz hanbat hutsetan erortzen gare, eta gure bekhatuek hain punimendu
ikharagarriak merezi dituzte: nola bada Jainkoaren zuzentasunari satisfakzione egin hekientzat?
Hari eskeiniz bere seme maite ta gure salbatzaile amultsuaren pairamenak eta odol adoragarria, gure zorren aldera, eta gure bekhatuen
barkhamendutan. Ez, martiren thormenta
guziek, zenbait ere dorpheak izan baitire, ez

egundainoko penitentek egin dituzten penitentzia guziek, zenbat ere garratzak eta naturalezarentzat lotsagarriak izan baitire, ez mundu huntan jende beharrek jasateko dituzten herstura,
nahigabe ta lazeria guziek ezterakete paga Jainkoaren alderako gure zorrik xumena, gurutzeko
sakrifizioa gabe; hain gaitz handia ta izigarria da
bekhatua. Bada gurutzeko sakrifizio odolezkoaren merezimenduak iratxikitzen eta baliatzen
zaiku mezako sakrifizio seinduaren bidez. Zer
artharekin eztiogu beraz Jainkoari eskeini behar,