Meditazione ttipiak - 1

Andre Baraziart

MEDITAZIONE TTIPIAK

GIRISTINOKI BIZITZEKO ETA
HILTZEKO MOLDEA,
ZEINETAN KAUSITZEN BAI DIRE
EGUNAREN GIRISTINOKI
IRAGATEKO MOLDEA, MEZA
SAINDUKO, HAGONIAKO ETA
KOMUNIONEKO OTHOITZAK,
IGANDEKO BEZPERAK
ILHABETEAREN EGUN
GUZIETAKO

MEDITAZIONEAK
ETA KONSZIENTZIAREN EXAMINA
Baionan, Fauvet-Duhart, Erregeren Liburu Egile
eta Saltzailea baithan, Apoumalouko karrikan,
1784
Permisionearekin

APROBAZIONEA
Plazer eta atenzione handienarekin irakurtu
izan dut liburu berri hau; hunen autora sabantegia eta sobera khartsua ezagutzen dut fedearen
kontra gauzarik xumeena abantzatzeko. Eskuarazko liburu guzien artean ez zen batere gure
bihotzen Jainkoa ganat itzul-arazteko eta harekin
juntatuak egon-arazteko deseinu berezi eta solido batean egina zenik: Giristino guziei bere Salbamenduaren seguratzeko nezesario dire bi
gauza horiek, eta liburu hunen egileak bildu eta
esplikatu izantu erreflexionerik borthitzenak eta
kapableenak Arimen Jainkoa ganat altxatzeko
eta bethiko estekatzeko. Ene irakurtzaile maitea,
ez duzu behar hemen bilhatu ez termino hautaturik, ez arrimu beharriaren kontentatzeko kapable denik, bainan bai gure Arimaren Salbatzeko
hoberen diren egiak ezagutzea eta gustatzea;
eta xede Jainkozko hortan bihotza Jesu-Kristo
ganat altxaturik, irakurtzen baduzu lehiatu gabe,
baratuz ukitzen zituzten lekhuetan, ez duzu deus
ere eskas aurkhituko. Lehia zitezte beraz, irakur-

tzaile maiteak, egun oroz bederen kapitulu
baten irakurtzera, zuen okupazionek permetitzen duten arte guziez, edo bederen arrats
guziez bakharrik edo familiaren artean, eta egia
Sainduenekin familier eginez, Munduaren mezprezatzen, Pasioneen zapatzen, sentsuen gobernatzen, tentazioneen benzutzen, zuen eginbideen Jainkoa gatik bethetzen, bekhaturik
xumeenen ebitatzen, eta Jaunaren garbiki maitatzen ikhasiko duzue eta Salbatuko zirete.
Larrasoron Uztailaren 14e 1784
Sinatua Dagerre, Semenarioko Superiora

APROBATION
Vu le jugement du Sieur Daguerre, Superior
du Seminaire de Larressore, que nous avons
commis pour faire l’examen d’un livre basque
intitulé Giristinoki bizitzeko eta hiltzeko moldea,
avons applaudi au choix des motifs qu’à employé l’Auteur pour en assurer le succès et à l’art de
les faire gouter par ceux qui seront dans le cas
de lire son ouvrage; en conséquence lui perme-

ttons de le publier dans ce Diocese. A Bayonne,
le 20 juillet 1784.
Signé De Hureaux, Vicaire Général et Official

IRAKURTZAILEARI
Egiazko gizon argituek, eta errelijionearen
intresak maite dituzten guziek ezagutzen dute
meditazionearen premia, eta egun guziez frogatzen ere dituzte haren abantailak; egia eternalen
ahanzmendua da lurraren gainean gerthatzen
diren hoben eta itsuskeria guzien ithurburua;
erreflexione husuen medioz neurritzen eta borthizten da fedea, gizonak ezagutzen eta arbuiatzen ditu bere errebelamenduak, ukho egiten dio
munduari eta osoki ematen zaio bere Jainkoari:
meditazionearen usaia hain baitezpadakoa eta
probotxusa delarik arren, batzuek ez dute denborarik, berzeek ez dakite nola egin meditazionea, eta guziek kausitzen dute astia eta moldea
bere intres iragankorren gainean pensatzeko,
eta maiz mila gauza funsgabekoen, eta kuriostasun phuruzkoak direnen gainean erreflexione

seriosenen egiteko; ez da bizkitartean intresik
eternitatekoak baino hurbilago danik ukitzen
gaituenik; gure salbamenduarentzat dugun ez
antsiatasunaz baizen ezin uz dezakegu beraz
salbatzeko dugun moian hori. Zenbaiten aitzekia
faltsoen hobekiago suntsitzeko, eta denbora
berean eskuara baizen ez dakiten arima Jainkotiarren laguntzeko handizki desiratzen nuen zenbait meditazione gure erdaran ematea; ene
talendu eskasak, eta gure eskualdun phuruen
errenkurek eta larderiak desira horren bethetzetik urrundu naute orai artean, eta ez nintzen orai
ere obra huni lotzera menturatuko, aphez iakintsun eta saindu bezain eskualdun garbi izatu den
erretor khartsu baten eskuarazko kontsiderazione batzuk ez banindute animatu: kontsiderazione hauk populuaren arteko zenbait presuna hautetsien fagoretan iskribatuak izan direlakotz,
bere nekhe izerdiz bizia irabazten dutenentzat
luzegi izanen ziren, eta menturaz ez ziren ere
hautan aski trebe izanen; halatan ahal bezain
laburki eta klarki moldatu izan ditut, guziek eta
egun guziez irakur detzaten, eta irakurtzean,
gehienik ukitzen dituzten egien gainean zenbait

erreflexione egin dezaten amoreak gatik: halarik
ere ez diot ene buruari agindu errateko guzien
gerizean emanen naizela; bainan esperantza dut
ene borondate onaren ariaz obra hau presuna
Jainkotiar guziez onhetsia eta begitharterekin
errezibitua izanen dela. Hemen edirenen dituzte
egunaren Giristinoki iragateko Moldea, meza
sainduko, hagoniako eta komunioneko othoitzak, igandeko bezperak, ilhabetearen egun
guzietako meditazioneak eta kontzientziaren
examina: meditazione haukien artean badire
batzuk bertzeak baino usaie gehiagotako zerbitza daitezkenak; hainitz probotxus laiteke meza
aitzinean irakurtzea mezako sakrifizioaz den
meditazionea, meza behar bezala entzutera preparatzeko; kofesioaz eta kontrizioneaz direnak
kofesio on baten egiteko; eta finean komunionearen gaineko biak komunionerat disposatzeko, eta komuniatu ondoan eskerren bihurtzeko;
molde huntan liburu xoil hunek izanen ditu bertze hainitzek elkharrekin dituzten abantailak.
Hau irakurtzen dutenen othoitzetan gomendatzen naiz.

EGUNAREN GIRISTINOKI
IRAGATEKO MOLDEA
Atzarri zaren bezain laster, Jainkoari bihotza
altxa diozozu, egizu gurutzearen seinalea eta
aipha zatzu Jesusen, Mariaren eta Josepen izenak, errozu zure buruari; menturaz egun hau
eternitateaz izanen duk segitua; nola behar duk
beraz pasatu egun hau?
Beztitzean begira zatzu modestiarik zorrotzenaren erregelak, erra-tzu pater eta abe maria,
edo egizu bertze zenbait othoitz, eta eman zaite
debozionerekin zure goizeko othoitzaren egiten.
Goizeko othoitzaren ondoan, edo ahal duzunean egizu oren erdi baten, edo bederen oren
laurden baten meditazionea; guziak dire egun
guziez oren erdi bat baino gehiago dosteta funsgabetan, eta ez deuskerietan galtzen ez dutenak, eta doi-doiako fortuna baten ilhunbetan bizi
den presuna batek bere familiaren hazteko eguneko oren eta memento guziak enplegatu behar
baditu, lanean hari delarik meditazione hori egin
dezake, lana bera eta ikhusten dituen gauza

guziak Jainkoaren perfekzioneen eta munduko
funs-gabetasunaren kontsideratzeko suiet edo
motibotzat zerbitza daiteke.
Lanaren aitzinean zure lana Jainkoari ofri diozozu Jesusek zure salbatzeko iasan duen nekhearen batasunean; trabailatzean zure xede
printzipala ez bedi izan diru irabazteko, bainan
bai Jainkoari obeditzea, plazer egitea, eta zure
bekhatuez penitentzia egiteko pena haren sofritzea; zure lanean Jainkoari maiz bihotza altxa
diozozu, eginez fedezko, esperantzazko, amodiozko, edo bertze halako zenbait akta, nihor
ohart ez diteken maneran; zure lana ongi badoha, benedika zazu laguntzen zaituena, gaizki
badoha, errezibi zazu Jainkoak zure pazientzia
frogatzeko nahi duen mortifikazione hori; molde
hortan egiten ditutzun lanez merezimenduzko
tresorik handienak ardietsiko ditutzu; bere
nekhe izerdiz bizia irabazten duen nekhazale
batek, bizitze komun eta arrunt baten exerzizioez, ez du estaturik gorenetan kausitzen direnek
baino gutiago obratzen bere salbamendua; eta
asko presuna izanen dire uste dugun baino gorago zeruan altxatuak bere estatuko eginbide

mendrenen bethetzeko izatu duten leialtasuna
dela kausa; obra eder batzu dire, duda gabe, Elizeran egotea, othoitzaren egitea; baldin ordean
othoitzean egoteko zure etxeko lanak uzten
baditutzu, zure othoitza ez zaio Jainkoari agradatzen; izpiritu Sainduak handizki laudatzen du iruten haritzen zen, eta bere etxeko lan xehez okupatzen zen emazteki borthitz hura.
Janean, edanean, loan eta zure dibertimenduetan ez duzu plazera bilhatu behar plazera
gatik, bainan zure osasunaren kontserbatzeko
eta Jainkoaren zerbitzuan haren enplegatzeko
xedea izan behar duzu: artha izan zazu bereziki
konpainia eta errekreazione onhestak, eta perilos ez direnak hautatzeko, eta ez sekulan kolpatzeko karitatea, garbitasuna, eta bertze berthuteak; zure sentsuko presunekin errekreatu behar
zare, bertze sentsuko presunak ez ditutzu hautatu behar premiaz baizen, eta orduan ere mintzatu behar zaizkote ahal bezain modeski, serioski
eta laburki.
Ez dezazula, ahal baduzu, egunik utz meza
saindua entzun gabe, eta ez bazaitzu posible
mezan kausitzea, meza izkila aditzean bihotzez

aphezari iunta zaite, eta meza gogoz entzun
zazu, hartako eginez, nihor ohartu gabe, meza
erreialki entzutean egiten ditutzun othoitzetarik
zenbait.
Egun guziez arrosarioa erranen duzu, zure
aingeru begiraleari eta zure patroin sainduari
zenbait othoitz egiten diozutelarik.
Mahainean iartzean eta mahainetik altxatzean hartako katiximan diren othoitzak eginen
ditutzu, anjelus engunean hiruretan eta abe
maria orena aditzean erraten duzularik.
Kofesatu behar zare bederen ilhabete guziez,
artetako bezta buruetan, eta zure sor egunean;
komunionearen husutasuna, edo bakhantasuna
zure kofesorak erregelatuko du.
Igandeak eta bestak santifika zatzu herriko
meza nausian bezperetan, prediku eta katiximetan aurkitzen zarelarik, mundutarren bilkhuetarik ihes eginez, debozionezko irakurtze eta bertze obra onetan egun hura iragaten duzularik.
Eguna akhaba zazu arratseko othoitzaz, egiten duzularik zure kontzientziaren examina xehe
bat zure hutsen ezagutzeko, eta hetaz Jainkoari

barkhamendu eskatzeko, gau hartan hil behar
baizine bezala.
Bilhuz zaite modestiarekin, har zazu ur benedikatua, etzan zaite zure arima Jainkoaren
eskuetan ezarri ondoan, eta lokhar zaite zenbait
pensamendu saindutan.

MEZA SAINDUKO OTHOITZAK
Meza behar bezala entzuteko
Preparazionea
Zure Aldare sainduaren oinetan ahuspez
emanik, adoratzen zaitut, Jainko bothere guziak
ditutzuna; fermuki sinhesten dut, entzuterat
nohan Meza dela Jesu-Kristo zure Seme Jainkoaren Gorphutz eta odolaren sakrifizioa, ofritzeko
manera hala berekoa ez izan arren, har berak
Kalbarioko mendian gizon guzientzat ofritu zuen
sakrifizio hura bera. Egidazu grazia sartzeko, o
ene Jainkoa, Aphezaren eskuz, hau zuri digneki
ofritzeko behar ditudan disposizionetan. Ofritzen
darotzut, bat egiten naizelarik J Christoren eta
haren Elizaren intenzionekin: 1. Zure Majestate
dibinoari zor zaioen homaia eta ohore soberanoa
errendatzeko; 2. Egin darozkigutzun on eta ungi
guziez eskerrak bihurtzeko; 3. Munduko bekhatu
guzientzat eta bereziki eneentzat zuri satisfakzione egiteko, finean arimako salbamenduaren-

tzat eta gorphutzeko biziarentzat behar ditudan
laguntzak eta sokhorriak zure ganik ardiesteko.
Zure ganik grazia hauk guziak uste ditut, J. Kristo zure semearen merezimeduen bidez, zeinak
nahi baitu berak izan, Sakrifizio adoragarri
hunen Apheza eta biktima.

Mezaren hastean, eta Konfiteor
erratean
Ene bekhatuen iakiteko eta ezagutzeko, o
ene Jainkoa, behar ez duzun arren ene aithorrik
eta kofesiorik, eta ene gaixtakeria guziak ene
bihotzean irakhurtzen ditutzun arren, kofesatzen
darozkitzut halere zeruaren eta lurraren aitzinean: aithortzen dut ofentsatu zaitudala gogoz,
hitzez, eta obraz. Ene bekhatuak handiak dire,
bainan zure miserikordiek neurririk ez dute. Urrikal nakizu, o ene Jainkoa, orrhoit zaite zure haurra, zure eskuko obra, zure odolaren prezioa naizela.
Birjina saindua, Zeruko Aingeruak Parabisuko
Saindu eta Saindak, guretzat othoitz egizue; eta

nigarrezko eta miseriazko haran hunta dolhamenetan gaudezen orduetan, grazia eska-zazue
guretzat, eta ardiets diezaguzue bekhatuen
barkhamendua.

Introitean
Iauna! zuk Patriarkhei eta Profetei inspiratu
diotzotzute, zure Seme bakhotxa lurrerat iausten
ikhusteko, hain desira khartsuak, indazu heien
khar saindutik parte bat; eta egizu, bizitze mortal hunen enbrazuen erdian, ene baitan senti
dezadan zurekin bat izateko lehia saindu bat.

Kyrie eleisonetan
Dolhamen eta suspira doblatuez, o ene Jainkoa, errekeritzen zaitut, egidazu miserikordia,
eta momento guziez, bizi naizeno, erran baniezazu: Iauna! nauzun urrikari: ez liteke oraino aski
ene bekhatuen nonbrearentzat eta handitasunarentzat.

Gloria in excelsisean
Zerua baino gorago zaren Jainko guziz botheretsua! Zerua eta lurra betheak dire zure loriaren majestateaz, Zeruko eta lurreko kreatura
guziei orai juntatzen natzaiote izpirituz eta bihotzez zure obra guzien glorifikatzeko; bainan
ordainez eman diezadazu munduak ezin eman
dezaken bakhea: zuri xoilki, o ene Jainkoa, zor
zaizkitzu laudorioak, ohoreak, eskerrak eta loria
mende guzietako mendetan. Halabiz.

Oremusetan, edo Orazionetan
Agrada bekizkitzu, Iauna, guretzat egiten
zaizkitzun othoitzak; igutzu, Eliza zure esposak,
Aphezaren ahoz, gure fagoretan galdegiten
darozkitzun graziak eta berthuteak. Ez dugu
merezitzen (hala da) entzunak izatea; bainan
kontsidera-zazu grazia horiek eskatzen darozkitzugula, Jesu-Kristo, zure Semearen bidez, zeina

zurekin bizi baita eta erreginatzen baitu menden
mende guzietan. Halabiz.

Epistolan
Epistola huni begiratzen diot, o ene Jainkoa,
zure borondateak irakhasteko egortzen darotazun guthun bati bezala; othoi, indazu manatzen
darotazunaren konplitzeko indarra. Zuk zeronek,
Iauna, profetei eta apostoluei inspiratu diotzatzute, iskribuz utzi darozkiguten egiak: heien
argitarik parte indazu eta pix zazu ene bihotzean, hek erretzen zituen su sakratu hura,
maita zaitzadan eta zerbitza, hek bezala, ene
bizi guzian.

Ebanjelioan, xutiturik
Xutitzen naiz, o Legegile soberanoa, zuri
markatzeko Ebanyelio sainduan diren egia handiak, ene odolaz zigilatzerat prest naizela. Egia
horiek ene bihotzean zeronek, othoi, Iauna, bar-

neraino graba zatzu. Horiek betzate erregela ene
gogoetak, ene hitzak eta ene obrak. Ez dut
gehiago segitu nahi zure maximez bertzerik:
mintza zaite, Iauna, huna non aditzen zaitudan,
sehi baten sumetimendu oso berekin. Indazu
zure erranen konplitzeko hanbat indar, nola baitut fermutasun heien sinhesteko.

Credoan
Jainko bothere guzia duzuna, Zeruaren eta
lurraren Kreatzailea! Sinhesten ditut zinez eta
fermuki zuk Elizari irakhatsiak diren gauza
guziak; prest naiz, Iauna, ene odolaren isurtzera
zuk eman derautazun fedearen sostengatzeko:
infidelen edo heretikoen dixiduak, ez lausenguak
ez litezke gai ene khordokatzeko, mundutarren
trufa eta mezprezio guziek ez naute gibelatuko
ene sinheste egiazkoari lekhukotasunaren bihurtzetik, arrisku suerte guzien erdian haltoki eta
agerian erran nezake orai erratera nohan gauza
bera; errazu Credo.

Ofertorioan
Kreatura hilkor, eta bekhatuz kargatu bat baizen ez naizen arren, ofritzen darozkitzut Aphezaren eskuz, o egiazko Jainko bizi eta eternala, ogi
hori eta arno hori, zeinak izan behar baitute ganbiatuak zure Seme Jesu-Kristoren gorphutzerat
eta odolerat. Errezibi zazu, Jauna, ezin erranezko
sakrifizio hau amultsuki eta gozoki, eta sofri
zazu, ofrenda saindu horri junta diozada, ene
gorphutzaz, arimaz, ontasunez, biziaz, eta ditudan guziez egiten darotzudan sakrifizioa. Egizu
nitaz, o ene Jainkoa, kreatura berri bat; ogi hori
eta arno hori zure bothereaz ganbiatzerat zohazen bezala.

Aphezak bere erhiak garbitzean
Garbi nazazu, Jauna, sakrifikatua izaterat
doatzun Bildotsaren odolean; nola guzietarik
xahutua, eta zure graziaren espos arropaz beztitua, zure ganat esku xuri eta bekhatu gabeak

altxa detzadantzat, eta esperantza izan egun
batez errezibitua izateko zure hautatuei Zeruan
preparatu diozuten banket sakratuan.

Ixiltorik Aphezak erraten dituen
Othoitzetan
Agrada bekizu, o ene Jainkoa, zure izen sainduaren ohoretan eta loriarentzat, gure abantailetan eta zure Eliza sainduarenetan, ofreitzen
zaitzun sakrifizioa; haren intentzione beretan
sarthurik, huna non galdetzen darozkitzudan, Elizako orai, Aphezaren bidez, eskatzen darozkitzun grazia guziak: hortakotz bat egiten naiz
Aphezarekin, akorda dietzagutzun amoreak
gatik Jesu Kristo gure Jaunaren bidez eta izenean.

Prefazioan
Ordu da, o ene arima, altxa gaitezen behere
huntako gauza guziez gorago. Tira etzatzu,

Jauna, tira etzatzu gure bihotza zure ganat: sofri
zazu, zor zaizkitzun laudorioak eta eskerrak
errendatzeko, iunta detzagun gure boz flakoak,
Izpiritu dohatsuen alegrantziazko eta extasiazko
aire justuarekin; eta desterruko lekhu huntan
erran diezazugun hek gloriaren egoitzan kantatzen darotzutena: Saindua, Saindua, Saindua da
armadetako Jainko Iauna, izan bedi glorifikatua
zeruetako gorenean.

Sanctus erran ondoan
Aita bethierekoa, artzainetako Artzain soberanoa! zure Eliza kontserba eta goberna zazu,
finka zazu eta heda lurraren baster guzietarat.
Izpiritu bat eta bihotz bat emo-zute Kristau
guziei. Benedika zazu gure Aita saindua, gure
Aphezpikua, gure Errege, gure Erretora, eta zure
Elizaren sinhetstean bizi diren guziak.

Lehenbiziko Mementoan
Iauna, orai zure erresuman zarena, orrhoit
zaite nitaz zure miserikordian; eta Sakrifizio saindu hunen merezimenduz indatzu nezesario ditudan berthute guziak. Eta batak bertzearenzat
othoitz egitea manatu darokuzunaz geroz,
Jauna, othoi, adizatzu eta entzun humilki eta
konfidantziarekin egiten darozkitzudan othoitzak
ene ahaidenzat, adiskidenzat, arimako eta gorphutzeko ungiegilentzat. Ene bihotz guziaz halaber gomendatzen darozkitzut ene etsaiak eta
tratamendu gaixto zenbeit egin ahal darotaden
guziak: ahantz bekizkitzu heien bekhatuak, eta
neureak: ene bihotzetik khen ezatzu khirastasun
eta gaitzirizko guziak; eta desira araz diezadazu
eta ardiets araz heien amodioa. Mundu guziak
senti beza Sakrifizio hunen ona. O ene Jainkoa,
iguzu guziei bake egiazko bat, zeinak, elkarrekin
unionean atxikitzen gaituela, bethikotz baigaitu
unionean emanen Birjina Amarekin, zure Apostoluekin, Martirekin, Saindu eta Sainda guziekin,
eta finean eternitate guzian zurekin.

Aphezak kalitzaren eta Ostiaren
gainean eskuak zabalduak
daduzkanean
Heda zazu, Jauna, ene gainerat zure esku
dibinoa, posesionetan sartzeko ene bihotzean
eta ene sentsuetan; ene baithan korreyitzeko
zure kontra den guzia; ni konsekratzeko zure
Aita Jainkoari zure baithan eta zutaz; eta ni
moian hortaz libratzeko deabruaren eskuetarik
eta damnazione eternaletik.

Ostia saindua altxatzean
O Jesus, ene salbatzailea, egiazko Jainkoa eta
egiazko Gizona, sinhesten dut zinez eta fermuki
Ostia sainduan errealki hor zarela; adoratzen
zaitut hor, ene Jauna eta Jainkoa zarena. Iguzu,
niri eta hemen garen guziei, Misterio adoragarri
huntan zor darotzugun debozionea, amodioa,
eta ezagutza.

Khalitza altxatzean
Adoratzen dut Khalitz hortan, o ene Jesus
dibinoa, ene erospenaren prezioa, eta gizon
guziena. Odol adoragarri hortarik xorta bat iautsterat utz zazu ene arimaren gainerat, izan dadinzat garbitua bekhatu guzietarik, eta sustatua
zure Amodioaren Khar sakratuaz.

Jainkoa altxatu ondoan
Ez darotzugu gehiago ogia eta arnoa ofritzen,
bainan bai Kristo zure Semearen Gorphutz adoragarria, o ene Jainkoa, haren Pasionearen, pitxtearen, zerurat igatearen orrhoitzapenetan: gure
eskutik, Iauna, errezibi etzatzu, eta bethe gaitzatzu zure graziez.

Bigarren Mementoan
Orrhoit zaite halaber, Iauna, Purgatorioan
diren arima gaixoez: dohatsuki zureak dire eta
zure esposak ere dire. Bereziki gomendatzen
darozkitzut ene ahaideenak, adiskideenak, arimako eta gorphutzeko ungiegileenak, eta othoitzen beharra gehien dutenak.

Nobis quoque peccatoribus
erratean
Guzia bekhatorea naizelarik, ausartatzen
naiz galdetzerat grazia bera enetzat, erran nahi
da, o ene Salbatzailea! zure glorian parte pixka
bat. Mila bekhatuz hango zuzena galdu dudala,
ikhusten dut eta aithortzen zure presentzian, o
ene Jainkoa! ene mereziei begiratzen badiozute,
ez duket esparantzarik plazatua izateko Erresuma hartan, zeinetarat Apostoluek, Martirek, eta
Birjina sainduek ezin ardietsi baitute, bethi sofrituz eta berthute giristinozko guziak pratikan
emanez baizen. Nola beraz ausarra ere othe nai-

teke, Iauna, esparantza izaterat? Zure odolak
egiten du ene fidantzia guzia. Barkha dietzakidatzu ene faltak, eta penitentzia egiazko batez
digne errenda nazazu hartarat heltzeko.

Pater erratean
Kreatura ez deus eta dohakabe bat baizen ez
naizen arren, halere, Jainko handia! ausartatzen
naiz zu ene aita deitzerat, zeren hola nahi duzun:
egidazu grazia, o ene Jainkoa, ez dezadan nihoiz
ere gal zure umearen kualitatea. Izan bedi zure
izena santifikatua Zeru lurretan. Erregina zazu
orai beretik zure graziaz ene bihotzean, zurekin
erregina dezadantzat eternitatean zure glorian;
eta zure borondatea konpli dezadantzat lurrean,
sainduek konplitzen duten bezala zeruan. Ene
Aita zare, indazu beraz, othoi, zeruko Ogi hura,
zeinetaz neurritzen bai ditutzu zure haurrak.
Barkhamendu akorda diezadazu, nik zure amoreak gatik bihotz onez ofentsatu nautenei akordatzen diotedan bezala, eta ez dezazula permeti nihoiz tentamendu batek ere garai nazan:

aitzitik, zure graziaz lagundurik, egizu bentzu
detzadan ene salbamenduaren etsai guziak.

Agnus Dei erratean
Jainkoaren Bildotsa, munduko bekhatuez kargatu nahi izatu duzuna, garbi zatzu eta borrha
neure guziak zure odolean; hain khario erosi
duzun bakea izateko, digne errenda nazazuntzat. Indazu bake hura zurekin, bake hura proximoarekin, bake hura neure buruarekin; inspiratzen darotazularik humiltasun osoena; eta ene
baithan ithotzen ditutzularik bendekuzko desira
guziak.

Domine, non sum dignus erratean
Ah Iauna, sobera baizen ez da egia, ez dudala merezi zure errezibitzea; indigne errendatu
naiz osoki ene bekhatuez: guziez urriki dut eta
dolore, zeren damustatu baitzaituzte eta zure
ganik urrundu bainaute: zure hitz bakhar batek

senda dezake ene arima: ez nazazula abandona,
o ene Jainkoa; eta zure eskutik atxik nazazu.

Aphezaren Komunionean, nork
berak komuniatzen ez duenean
errealki
O Ene Jesus maitagarria! egun zure Haragi
sainduaz neurritua izateko zoriona ez badut;
sofri zazu errezibi zaitzadan bederen izpirituz eta
bihotzez, eta zurekin bat egin nadin fedeaz,
esperantzaz eta karitateaz. Sinhesten dut zure
baithan; zure baithan dut ene esparantza; eta
maite zaitut ene bihotz guziaz.
Ala dohatsu baitninteke, ene Salbatzaille
maitea, zure-ganat hurbiltzeko, zure mahain
sainduan presentatzeko, zure Gorphutz sakratua
errezibitzeko, eta zure odola edateko estatutan
banintz. Ah! zer frankia, zer kontsolazione, zenbat grazia ez diozute ematen hetaz neurritzen
ditutzunei!

Nork berak komuniatzen duenean,
horren orde egin behar dire
komunioneko Aktak
Ostia pixkak Aphezak biltzean
Iauna, zure graziarik mendreena hain gehiagoki baliosa da: ia erran dut; ez dut merezi zure
mahainean, zure haurren herrunkan iartzea; bainan permeti diezadazu bil detzadan bederen
erortzen diren papurrak, Kananearrak galdetzen
zuen bezala. Egizu ez dezadan zure inspirazionetarik batere negliya; ezen negliyentzia horrek
obliga zaitzake guziez eskas egiterat.

Post-komunionean
Konsomatu dire guziak, o Iauna! ene begien
aitzinean sakrifikaturik zatoz. O ene Jainkoa! ez
naiz nihoiz geldituko zuri laudoriozko sakrifizioa
errendatzetik: eta guziz bihotz, zu ofensatuaz
doloratu, zaurthu eta humiliatu baten sakrifizioa
ofritzetik.

Azkeneko Orazionetan
Nahi duzu Iauna, arterik utzi gabe gure othoitzak adreza dietzatzugun; zeren dugun bethi
zure grazien beharra: isur zazu gure gainerat eta
iguzu othoitzaren izpiritua, zeina baita humiltasunezko, konfidentziazko eta amudiozko izpiritu
bat: hortaz errekeritzen zaitugu Jesu-Kristo zure
Semeaz, zeinak zurekin erreginatzen baitu glorian.

Benedikzionearen aitzinean
Trinitate guziz saindu eta adoragarria, Aita,
Semea eta izpiritu Saindua, Jainko xoil eta bakhar bat zarena; zutaz sakrifizio hau hasi dugu,
zutaz sinatzen dugu: agrada bekizu, eta ez gaitzatzula egor zure benedikzionea gabetarik.

Azkeneko Ebanyelioa erratean
Berbo eternala, gauza guzien Egilea, denborak bethe zirenean gure-gatik Gizon eginik,
Sakrifizio miragarri hau establitu duzuna; eskerrak humilki errendatzen darozkitzugu, zeren
egin darokuzun grazia, hunen entzuteko, hunen
efetu salbagarriak errezibi detzaguntzat. Aingeru eta Saindu guziek hortaz lauda bezaitzate
bethi zeruan, eta gu has gaitezen zu hortaz
benedikatzen lurrean, konportatzen garelarik
egungo egunean zure legearen arabera.
Barkha diezadazu, o ene Jainkoa, ene izpirituko
barraiamendua eta ene bihotzeko hotztasuna,
zutaz okupatua eta zuretzat sustatua izan behar
zuten moment hortan. Ahantz bekizkitzu, Iauna,
ene bekhatuak, zeinentzat J, Kristo zure Semea,
aldare hunen gainean inmolaturik heldu baita:
eta ez dezazula permeti aski ondikozkoa izan
nadin, zu hemendik harat ofentsatzeko; bainan
egizu, zuzenki konportatzen naizelarik, bethi
begira diezazudan ene gogoeten, ene hitzen, eta
ene obren erregelari eta azken finari bezala.
Halabiz.

KOFESATZEKO MOLDEA
Kofesio on bat egin nahi duena hartarat aitzinetik preparatu behar da, eta examina errexkiago egiteko, bat-banazka kurritu behar ditu Jainkoaren eta Elizaren manamenduak, zazpi bekhatu kapitalak; gogorat ekharri behar ditu izatu
dituen okasioneak, tentazioneak, lanak, egitekoak, eta bereziki bere estatuko eta ofizioko eginbideak, eta kostumaz edo usantzaz egiten
dituen bekhatuak.

KONTZIENTZIAREN EXAMINA
Jainkoaren lehenbiziko
Manamenduaz
Manamendu hunen kontra bekhatu egiten
dute... ahalkez, edo bertzela kofesioan bekhatuak estaltzen, eta estatu hartan komuniatzen
dutenek. Akzionez, solhas gaixtoez, edo sobraniazkoez Elizak, lur sainduak, edo bertze zerbait
gauza Jainkoari kontsekratua denik profanatzen,

edo mezprezatzen dutenek. Sorgin, azti, edo
asmatzailetan sinheste dutenek; ametsetan,
zorionezkoak edo zorigaitzezkoak direlako egunetan fede ematen dutenek; Elizak aprobatzen
ez dituen akzione, hitz, edo obserbazione suerte
batzuetan fidantzia ezartzen dutenek, eta ogia,
ura, edo bertze zer nahi den Elizaz benedikatua
denik usaie profanoetako zerbitza-arazten duten
guziek. Fedeak irakhasten darozkigun egietarik
zenbait sinhetsi nahi ez dutenek, edo hetaz bere
nahitara dudatzen dutenek. Bere salbamenduaren esperantza galtzen, edo Jainkoaren miserikordian sobra pausatuz, konbertitzea egunetik
egunera luzatzen dutenek, eta bere indarretan
fidatuz, edo Jainkoaren laguntzan sobra kondatuz, bekhatuzko okasionean jartzen direnek.
Jainkoaz, eta bere salbamenduaz orhoitu gabe
denbora hainitz pasatzen dutenek. Fedea, karitatea, kastitatea, edo bertze zenbait berthute
kolpatzen duten presuna libertinak erreprenitzen ez dituztenek. Munduaren ahalkez, mundutarren trufen beldurrez berthutezko obretarik
gibelatzen direnek. Jainkoaren probidentziaz
murmuratzen, edo errenkuratzen direnek.

Botuak arinki, edo konplitzeko xederik gabe egiten, eta obligatuak direlarik atxikitzen ez dituztenek. Jan aitzineko, eta jan ondoko, goizeko eta
arratseko othoitzak, eta penitentziak neglijentziaz uzten, edo lehiarekin eta atentzionerik
gabe egiten dituzte guziek. Penitentzia arinen
izateko, edo bizitzeko molde bera segitzeko
esperantzan kofesor largoenak bilhatzen dituztenek.

Bigarren Manamenduaz
Manamendu hunen kontra bekhatu egiten
dute... arnegu egileek, juramentu gezurraren
gainean, eta egiaren gainean premiarik gabe
egiten duten guziek. Blasfemioa, edo injuriozko
hitz bat Jainkoaren, sainduen, edo errelijionearen kontra erraten dutenek. Inprekazioneak egiten dituztenek, erran nahi da, hasarreturik, edo
hasarretu gabe, bihotzez, edo mihiz xoilki erraten dutenek, bere buruei, edo bertzei desiratzen
diotela leher egitea, deabruak eramatea, ozpi-

nak bolatzea, edo bertze zenbait inkuntru gaixtotan heltzea.

Hirurgarren Manameduaz
Manamendu hunen kontra bekhatu egiten
dute... igandetan eta bestetan premiarik, edo
Elizaren permisionerik gabe lanean haritzen
direnek, eta bertzeak har-arazten dituztenek;
egun saindu hautan meza osoa, edo pharte bat
bere faltaz huts egiten dutenek, eta barraiadura
borondatezkoekin meza entzuten dutenek; Elizako ofizioetako denboran ostatuan edo plazan
jaten, edaten, edo jokoan haritzen direnek; meza