Marijaren illa - 3

baga ni salbetako? Zuk imiñi ninduzun Eleixa
santan, emon deustazu argija zu ezagututeko,
deitu deustazu iratzartuteko, lagundu deustazu

goituteko Luziferren, aragijaren ta munduaren
esetsijak: itxi deustazuz Sakramentuak osatu eta
santututeko; askoren ejenplu eta bialdu deustazuz naibagiak, zugana biurtuteko. Pekatu egin
nebanian kastigau nindukezun, eta parkatu
zeustan. Bestiakaz izan zara gogorra ta nigaz
bigun ta errukiorra. Azkenik ez jatzu ezer geratu
egin bagarik ni salberako, eta nik bere al nebana
egin dot, zuri jarki ta gogortuteko. Zer geijago
eskatu daikezut, Jauna, salbetako? Zeure odola?
Guztija isuri ta bota zenduan nigaitik. Zeure arimia? Imiñi zenduan Aita zerukuaren eskuetan
nigaitik. Zeure gorputza? Izan zan kurutzian josija nigaitik. Zeire aragija? Beti dago prestaurik
altarako mai santuan nire janari izateko. Nik ez
dakit ze mesede barri eskatu neikezun ez pekatu egiteko, eta alanbere pekatu egiten dodan
bakotxian, dirudi nire bijatzak diñuala, ez deustazu biar besteko laguntasun ta grazijarik emoten. Ay zein zentzun bagia nazan, ez badut ezagututen ariñ aringa ta lau oñian nuala infernuko
leza sakoneruntz, eta au bakarrik neure erruz,
bakarrik neure gaiztakerijaz.

EJENPLUA
Ez bakarrik izan biar dogu erantzuera ta
esker onekuak Jaungoikuaganako, baita Marijaganako bere, egon deuskuzan mesede andijak
gaitik. Orra bat ez txikijetarikua. Kristinauak Turkuari irabazi eutseen garaitza edo bitorija miragarrija Lepanton, milla bosteun eta irurogeta
amaika garren urtian, izango da beti, Marijaren
bitartekotasunaren, eta deuskun amodijuaren
ezaugarri ziur bat. Eun eta geijago urte ziran
egozala kristiñauak larritasun andijan Turkuen
garaitzakaz: baten ondorik bertatik irabazten
eben bestia: alam laketu edo permitietan ebala
Jaungoikuak, batetik kristiñauen pekatuak gaitik,
eta bestetik humiltasun ta fede bizi bategaz
beragana zuzendurik, erakusteko bere besuaren
sendotasuna, ta Marijaren bitartekotasun altsua.
Selim Turkuen egintari nagusijak kendu eutseen
Venezijatarrai Chipre deritxon ugarte edo islia:
arroturik irabazi onegaz artu zituzan asmuak
menderatuteko kristiñauen erreiñu guztijak, eta
kenduteko guztiz lurraren ganetik Jesusen fedia.

Era atan zan Aita Santu Erromako Pio Bostgarrena, gizon fede biziko ta birtutetsua, zeñek beti
eukan itxaropen sendo bat Marijaren laguntasunian. Aita Santu au bada batu ta alkartu zan
Venezijatarrakaz, ta Españatarrakaz: baña guztijak batu arren, ez eutsen urrik bere emoten Turkuai: eta begiraturik euren jendedi ta ontzidijari,
zorakerija bat zirudijan areei jarkiteko asmuak
artutia. Agindu zituzan amabost eguneko baru ta
penitenzijaak, baita bere guztijak eskatu egijuela Marijari berarizko laguntasuna. Emon eutsanian, bedeinkazinoia D Juan de Austria kristunauen ontzidijaren buru ta egintarijari, adierazo
eutsan, ze garaitza miragarrija irabaztera joian:
baita bere esan eutsan, bialdu egizala eureen
etxeetara soldau donga guztijak, batzuen pekatuak gaitik, guztijak kastugau ez egizan Jaungoikuak. Berak barriz, beste Moyses batek legez,
jasoten zituzan bere beso ta erreguak zeruruntza, jaristeko krestiñáuentzat laguntasuna. Urrijaren zazpijan jarri ziran aurrez aur ontzidi bijak:
esetsi eutseen alkarri gogortasun ta amorrurik
andijenagaz, eta era baten zirudijan goituak izan
biar ebeela kristiñauak: baña Marijak entzun

zituzan eureen erreguak, jari zan eureen aldetik,
eta beriala irabazi ebeen garaitza miragarri bat.
Turkuak geratu ziran zatitu eta triskaurik: ill
zituezan ogeta amar milla: artu eutseezan bost
milla: atrapau eutseezan eun eta ogeta amar
ontzi ondasun ugariz betiak; eta beste larogeta
amar bota zituen itxasoko ondarretara. Aita santuak euko eban garaitza onen barrija zeruko
argitasun baten bitartez, irabazi zan une atan
beratan, ta adierazo eutseen beragaz egozan
Kardenalai: Ondo ezaguturik Marijari zor eutseela garaitza ain miragarri au, agindu eban aurreruntian esan zeikijozala letañetan berba oneek:
Auxilium cristianorum: ora pro nobis: Kristiñauen
laguntasuna: erregutu egizu gugaitik. Egun ta
garaitza au zelebretan dau Eleixa santiak Errosarijoko Domekan. Begira bada zein esker onekuak
izan biar dogun Marija ganako.

BIJARKO LORIA.
Juan zaite Marijaren irudi baten aurrera, eta
eskatu egijazu alkantzau dagizula grazija izateko

esker onekua, bere seme Jesusek ta berak egin
deutsuezan mesedeetara: eta orain artian euki
deutseezun esker txarraren perkazinoia.
Sarri esateko erregu laburra.
Vita, dulcedo, et spes nostra, salve.
Jaungoikuak gorde zaizala geure bizitza gozotasun, ta itxaropena.

AMAIRUGARREN EGUNA
Iñori pekaturako bidia emon,
edo eskandaluaren gañian.
Eskandaluko pekatu da pekatu guztiz andi
bat, bada beragaz ostuten jako arima bat gizonen Salbagilliari. Arima ori kosta jakon erijotzako
larrritasun eta agonija; lotaarijak, burlaak, pena
guztiz andi ta portitzak, bere zanetako odol guztija, eta bizitzia bera. Eta zu azartuten zara berari kenduten? Eta egin utsa, ta alperra izan dedilla beretzat Jesusen pasiñoia? Eta allagiña mingoztu bere bijotz guztiz maitegarrija? Onelan
egiten zara demonioaren antzeko zein lelengotik
izan dan arimeen eralla ta ilgillia. Ille homicida
erat ab initio. (Joan 824) Zu bere izan zare illgillia zeure ume denpora ta gaztetasunetik, arako
egitada ezañakaz, arako berba nasaijakaz, arako
begi itxijakaz, arako pekatuan jausi eragiteko
aleguiñakaz. Alan kendu deutseezu bizitzia ainbeste arima errubagai. Ay au desleijaltasuna! Ay
au gaiztakerija! Au pekatua!

Eskandaluko pekatua da pekatuen muintegi,
eta azitoki bat. Arako gaztiak egin daben pekatua zure erregu, ta irakatzijagaz, zuria da: baita
bere arek gero egin zituzan guztijak zure irakatzija gaitik, zuriak dira. Zugaitik pekatu egin
eban arek, eta gero bera jarri zan besteen irakasla egiñik: bada oneek egiten dituen pekatu
guztijak, datozan legez zure lelengo eskandalutik, zuriak dira. Ze pekatu aldra eta tegi neurribagia daukazun zeure gañian!
Eskandaluko pekatua da Jaungoikuari egiten
jakon zor ikaragarri bat. Eskandaluko pekatu bat
egiten dabena, jargiten jako Jaungoikuari, esesten deutsa berari, jarten da demonioaren aldetik, eta lagunduten deutse gitxituten Jaungoikuaren glorija. Zu, pekatari eskandalosua, zu zara
ezaindu dituzuna altaraak eta Eleixa santuak
zeure berbeta, barre, modu txar eta menturaz
gauza dongaguakaz. Zu zara Jesuskristori arimaak ostuten deutsazuzana, bere bijotzetik ateraten deutsazuzana, Demonioaren erpetan iminten dituzuna, eta zeruetako arreiñua galdu eragiten deutsezuna. Beraugaitik, zeugan danez,
kenduten deutsazuz Zerubai bere garaitzaak,

Jaungoikuari bedeinkazinoiak eta alabantzaak,
bere serbitzari leijal izango ziranak galduten
dituzu, eta emon diabruari infernua betetako,
eta ezarri deijuezan birao ta madarikazinoiak
zeru ta lurraren Jaunari.
Adituten dozu ondo zein andija dan egin
dozun zorra ainbeste eskandalugaz? Alanbere
begira, baldin zeure bizitza on irakatzi, ta erreguakaz irabazten badozu edola-bere arima bat,
galdu dituzun ainbeste arimaren ordez, onenbestegaz geratuten da pozik eta geijagoko eskabide bagarik. Zor ain andijaren pagutzat ain
neke txikija artuten dau. Eta, ez dozu gauza ein
erraz eu egingo?

EJENPLUA
Baldin iñori emon badeutsazu biderik gauza
txarretarako eta pekaturako, zuzendu zaite Marijagana, ta alkantzauko dozu parkazinoia, alkantzau eban legez Aviñonen onelako batek. Au zan
gizon zaar edade andiko bat: gitxi eretxirik bera
dongia izatiari, nai eban enparauak bere bera

lakuak izan zeitezan: onetarako dongari esaka oi
ziarduan Marijaren batzaar, kofradija, ta bere
Eleiskizun edo funziñoiak gaitik, baita bere
eureetara juazanak gaitik: ta zan legez zaarra,
askok sinistuten eutseen, eta egiten zituzan erimetan kalte andijak. Artu eban alako baten gatx
andi batek, baña erijotzia urrian euki arren bere,
ez zan aldatuten bere bijotza, ta ez eban emoten
damututa eguanaren ezaugarri edo señalerik.
Azkenik eldu zan Marijaren sorrera garbiko
eguna, zeñetan Marijaren kofradijakuak eukeezan Eleiskizun andijak: dempora onetan (dudatzaka Marijaren bitartekotasuna gaitik) asi zan
geixua konturatuten: gomutetan da bere leengo
bizitza gaiztuagaz, eta beriala geratuten da guztija aldaturik, ikusten zituzala gauzaak lenguaz
bestera. Agindu eban ekarri egijueka batzar edo
kofradijako buru ta zuzentzalla Sazerdotia, zein
leen begiz ezin ikusi eban, ta zeiñ egin eutsazan
txarkerija osko. Badator Sazerdotia, laztanduten
dau geixuak, parka eskatu, ta erregututen deutsa konfesau dagijala, eta azkenik eskaten deutsa sartu dagijala kofradijan. Sartu eban, eta geixua osatu zan laster, arimako ta gorputzako

gatxetatik, ta jagi zan oetik indar senduakaz
ezar igaro ez baleu legez.

BIJARKO LORIA
Ekandu zaite aurreruntzian Marijaren izenian
egotera Eleixan modu guztiz onagaz, albuetara,
ez iñori begiratu baga, berbarik egin baga, leen
zeure modu txarragaz bestiai emoniko galdubidia gaitik; baita bere baldin zeure pekatuakaz
oñori pekaturako biderik emon badeutsazu,
osotu egizuz erimetan egindako kaltiak bizitza
on bategaz.
Sarri esateko erregu laburra.
A delicis meis munda me et ab alienis parce
servo tuo.
Garbitu nagizu neure pekatuen orbanetatik,
eta iñori eragiñak bere parkatu egijozuzu zeure
serbitzari oni.

AMALAUGARREN EGUNA
Mundutarren esamesen gañían.
Ondo gura zenduke, eta ez zara onduten.
Nok eragozten dutsu? Mundutarren esamesen
bildurrak. Ez banua geijago ain etxetara, esango
dabee konfesoriak galerazo deustala. Itxiten
baditut arako lagun dongaak, usteko dabee iges
egin biar dodala basamorturen batera. Ez baditut esaten arako berba erdiz erdizko zikiñak,
jakiturija gitxikotzat eukiko nabee. Begijak beera
begira badarabildaz, ez banuz batzaar nastuetara, dantzeetara,barre egingo deustee, eta esango dabee: Eleiszale ta beato edo beata bat nazala. Beraz mundutarren esames bat gaitik juan
gurko dozu infernura? Ze zorakerija!
Santu izan gura zenduke, eta ez zara iñoz
onetara erabagiten. Nok eragozten deutsu?
Mundutarren esames batek. Itxiten baditut
ardangelaak, jokuak, probaak... esango dabee
ezetarako gauza ez nazala. Jantzi ederrakaz
apainduten ez banaz, esango dabee traskil, bal-

dres bat nazala. Ikusten banabee sarritan geixotegijetan, Eleixetan, konfesau ta konulgetan,
esango dabee bazterrak engañetan nabillela.
Eta ez dazauzu utsa balijo daben bildur bat gaitik geratuten zariala santu egin bagarik mundu
onetan eta bestian? Ze bildur alper ta erua!
Bada lotsatuten bazara Jesusen jarraitzallatzat agertuten zeure burua, bera bere lotsatuko
da aintzakotzat zu ezagututen. Berberak esanik
dauka: lotsatuten danak nigaz eta nire ikaratzijagaz, jakin begi, Ama Donzelliaren Semia bere
lotsatuko dala beragaz. Jauna, Jauna, esango
seutsazu juizijiko egunian, ez nozu ezagututen?
Kristinaua naz. Ez aut ezagututen, erantzungo
deutsu Jesukristok. Lotsatuten intzan kristiñau
ontzat agertuten, begijak beera begira erabilten,
mezia belauniko entzuten, sarritan konfesetan,
nire izen santuari burua makurtuten, kurutze
santiaren astiro ta ondo egiten, abe marijetakuak errezetan,eta orain diñok kristiñaua azala?
Oa eure lagun dongakaz, nasaijakaz: oa Demonioakaz: eurak azaubee, ni ez azaut.

EJENPLUA
Munduko esamesen bildur guztijen artian kaltegarrijena da, atzeratuten gaituzana, agertuteko geure arimako zaurijak, eureen osagilla konfesoriari. Ondo egijazturik ikusi eban au gizon
batek berberagan Alemanijan. (Auriem. t. 2. p.
101.) Jausi zan pekatu guztiz andi baten, eta
gero allagiñakua zan konfesetako eukan lotsia
ze, ez zan azartuten ezargaitik bere konfesoriari
agertuten. Ain ziran barriz andijak bere konzienzijak emoten eutsazan kezka ta aginkadaak eze,
ezin igarorik bere pena ta naibagia, erabagi
eban urari burua emon, eta itotia. Bajoian onetara, baña Jaunaren errukijaz geratu zan ugertzian.
Biurtu zan negarrez etxera, eskatuten eutsala
Jaungoikuari, parkatu egijozala bere pekatuak,
bere eskubidiaren osotasunagaz, De plenitudine
potestatis, berak esan oi eban legez, konfesau
bagarik. Juan zan Ermitetako santu askogana,
baña guztija alperrik, zerren ez eban iñun bake
ta atsegiñik aurkituten. Jaungoikuak nai eban
izatia Marijaren bitartez. Gau baten estutasunagaz larritu ta nekaturik geratu zan lotan, eta orra

nun joten dabeen sorbaldan dirautseela. Zuaz
konfesetara. Beriala jagiten da oetik, eta zuzenduten da urrian eguan Jesuiten konbentu batera,
konfesetako goguagaz: baña eldu zanian ataira
esetsi eutsan barriro lotsiak ta biurtu zan atzera.
Igarorik ill batzauk, barriro izan eban gau baten
beste dei bat, eta dua bigarrenez bere goitu
eban lotsiak. Ehoera onetan erabagiten dau
lenago illtia pekatuak konfesau baño: baña grazijak zirikatu ta deituten eutsan sendaro, ta alan
egun guztijan jardun eban bere artian esetsi ta
burrukan. Azkenik illuntzian etxera joiala, sartu
zan bide batez Marijaren irudi eder bat eguan
Eleixa baten, eta jarririk belauniko bere aurrian
eskatu eutsan, arren errukitu zedilla beragaz,
eta atera egijala estutasun aretatik. Eta Ama
errukitsu onek entzunik ondo laster egin eutsan
erregua, jaritxi eutsan sari ugari ta garaitza osua
bere seme Jesus gandik. Bertatik aldatu zan guztiz bere bijotza, jagi zan, billatu eban konfesore
bat, damu ta negarrakaz autortu, ta agertuten
deutsaz bere bizitzako pekatu guztijak, artuten
dau absoluzinoia, eta beragaz gauza miragarrija!
alako arimako bake ta poza eze, ziñuan, ez ebala

ainbestekorik artuko munduko urre guztija irabazi baleu bere.

BIJARKO LORIA.
Edonundik zuazala aurkituten dozunian Marijaren irudiren bat, burua makurturik, agur egin,
ta errezau eikijozu Abe Marija bat, eta iñoz itxi
au egin baga, bestegaz zuazalako, ez nortzukbait zakuzelako.
Sarritan esateko erregu laburra.
Sancta Maria, Mater Dei, ora pro nobis peccatoribus.
Santa Marija, Jasngoikuaren Ama, erregutu
egizu gu pekatarijok gaitik.

AMABOSTGARREN EGUNA
Zeruko glorijaren gañian.
Zer da naijen zendukiana mundu onetan?
Goguak emoten deutsun leguetatik ibilli al izatia? Zerura bazuaz ibilliko zora zeure aukeran
izarretatik, illargitik. Une edo instante baten,
begijak itxi edegi baten jatziko zara nai dozunian
zerutik lurrera, eta beste baten igon lurretik
zerura. Sartuko zara gura dozunian lekurik zarratu eta ezkutuenetan eragozpen guztijak beriala
goiturik, eta iñoren bildur bagarik.
Zara soñu zalia? Ay ze gozua ta ederra dan
Aingeru ta zorijonekuak zeruan joten dabena!
Entzunik Aita San Franciskok Serafin batek jo
eban apur apur bat, geratu zan konort bagarik
gozotasunaren indarrez.
Gura zenduke euki gorputz eder eta galanta?
Zerura bazuaz zure begijak argi egingo dabee
izar eder bik beste, zure arpegija izango da eguzki bat, zure eskuak egongo dira apaindurik arru

balijotsu eta diamantiakaz, eta gorputz guztija
eukiko dozu argitasun eta edertasunez jantzirik.
Gura zenduki izan jakituna? Salbau zaite; eta
beriala izango zara jakintsuago Salomon, eta
munduko filosofo guztijak baño. Ikasiko dituzu
alde alde batera eta nekatu bagarik munduko
jakiturija mueta guztijak.
Mundu onetako gauzeen edertasunak zoreturik iminten zaitu? Ay zeunbat ederrago dan
eureen Egillia! Zeruan ikusiko dozu arpegiz arpegi, eta egongo zara berari begira ur urretik, eta
bera ikusijagaz beste baga, geldituko zara beriala zorijoneko eginik. Onezaz gañera, ze poza
izango da ikustia Aingeruak, ikustia Adan geure
lelengo Aita, Abrahan Aitaleena, David Erregia,
Apostoluak, Martirijak, santu eta santa zeure
bitartekuak, ikustia Marija, ikustia Jesus!
Gura dozu izan aberatsa? Bada salbau zaite
eta zeuria izango da Jaungoikua, zein dan munduko ondasun guztijen Jaun eta Jaubia. Bai: Zeuria izango da, ezingo deutsu iñok kendu, eta
ezingo dozu ezelan galdu. Bera izango da zuria,
ta zu izango zara beria betiraun guztijan.

Beraz, ondo ero ta zentzun bagia da, utsa
balijo daben, ta beriala amaituko diran ondasun
ta onera batzuk gaitik, zerua galduteko arriskuan jarten dana.

EJENPLUA
Gauza txiki bat Marijaren izenian egitia asko
izan da sarritan pekataririk andijenak alkantzetako emen arimako grazija, ta gero zeruko glorija.
Bajoian itxasoz Genovatik Savonara zaldun
gazte aberats bat iru Erlijiosogaz; eta oi eban
legez, ziarduan irakurten liburu donga, berba
neurtu, edo bertso nabarmen, amodijo nasaikuak eukazan bat: eta ain atsegin andija emoten
eutseen ze, ziñuan, ez leukiala salduko diru asko
gaitik. Erlijioso batek esan eutsan. Egingo zenduke gauza bat Marijaren izenian, ta berak nai
dabelako? Ori bai Jauna, erantzun eutsan zaldun
gaztiak, Marijaren izenian, ta Marijak nai izan
ezkero, edozein-bere gauza egingo dot. Ondo
bada, erantzun eutsan Erlijiosuak, urratu itxasora Marijaren naija egitiagaitik. Orra emen nun

daukan erantzun eutsan gaztiak, bota begi. Ez,
esan eutsan onetara Erlijiosuak, zeuk zeure
eskuz egin biar deutsazu Marijari eskintsari au.
Orduan zaldunak aterarik patrikeratik kanibet
edo kutxillo bat, erdibi egin eban liburua, ta bota
eban bata uretara, ta emonik bestia Erlijiosuari
bota eban onek bere puska puska egiñik. Ez zan
geratu egintada au sari baga, bada biurtu zanian
zaldun au Genovara, deitu eutsan Jaungoikuak
bizitza onera ta Marijak sartu eban Erlijiñoeko kai
eta leku zorijonekuan. O ze gauza Marijaren
gogokua izango litzatekian egingo bale beste
ainbeste liburu dongaak daukazanak! Ziur itxaron daike bere abegi on, ta sari ugarija: bai,
dudatzaka jaritxiko leuskijo grazija bere pekatuakaz damututeko, ondu ta salbetako. (Auriem,
T. 2. p. 115)

BIJARKO LORIA
Zuen artekoren batek baldin badauka liburu,
karta, paper edo irudi nasairen bat, sutara bota
ta erre Marijaren borondatia dalako.

Sarri esateko erregu laburra.
Janua caeli, ora pro nobis.
Zeruko atia, erregutu egizu gugaitik.

AMAISEGARREN EGUNA
Zerurako bidiaren gañian.
Bide bi baño ez dagoz zerurako: inozenzijakua, ta penitenzijakua. Inozenzijakorik duaz
pekaturik iñoz egin ez dabenak. Penitenzijakorik,
pekatutik urten eta azkeneraiño bizitza onian
irauten dabenak. Zer egin neban nik inonzenzijako bidiagaz? Esna daiket galdu nebala ezagutu
baño lenago: galdu neban jakin bagarik bere
balijua, negarrik egin baga bere galtzaija gaitik,
eta damuaren apurrik baga, Biarbada beste
batzuei bere, emon deutseet galduteko oña, ta
erakutzi bidia. Ay au negargarrija, arimako garbitasuna ain laster, ain gitxigaitik, eta betiko galdutia!
Eta orain bere, egiten ete dot neure pekatuen
penitenzijarik? Baña, zer diñot penitenzija, baldin menturaz ondo konfesau bere ezbaditut, eta
konfesoriak emoniko penitenzija ain txiki ta errazari berari, asko baderitxat? Borondatezko laztasun eta penitenzijak ez dot, esaterako, iñoz egin.

Azote, bau, eta nekegarrijen lekuan, billatu ditut
atsegiñak, ereguak eta gozotasunak.
Eta, onelan sartu gura dot zeruan? Zein bidetatik uste ete dot nik juatia? Bada bitatik batetik
izan biarko dau, edo inozenzijakotik, edo penitenzijakotik. Inozenzijakotik ezin juan neite:
penitenzijakotik ez dot gura: bada, zelan salbauko naz?
Ea erabagi daigun oraintxe bertatik. Orain
artian ez badot penitenzijarik egin, asi biar dot
beriala. Sartu gura dot bide zuzenian; bada
oraindik denporia daukat. Nok daki zenbat denporan biziko nazan? Menturaz guztiz gitxi. Bada
denpora gitxi onetan penitenzija egiñaz irabazi
baneike zerua: nok nauka lotuta? Zergaitik ez
dot egiten?

EJENPLUA
Zeruko bidetik aldenduten da Marijaren serbitzari izatiari itxiten deutsana. Arrisku andi onetan jarri zan mutik gazte bat. (Auriem, t. I. p. 23.)
Eukirik Marijari deboziño andija bere lelengo

urteetan, gero otzitu, ta biziera galdu ta askatu
bat artu eban. Gau baten euki zituzan ames
gogaikarri batzuk; iratzartu zanian jagi zan oetik,
eta asi zan irakurten liburu txar bat, burutaziño
areek kenduteko asmuagaz. Jarri zaneko, emoten deutsee atiari ots ikaragarri bat, zabal zabal
egiten da , eta dakuz sartuten dala emakume
eskerga, ezain, itxusi ta bildurgarri bat, esku eta
oñetan pistija batenak baño erpe luziago ta
zorrotzaguak zituzala. Bildurrez ikara gaztia,
ezkutau zan bazter baten, eta asi zan Marijari
laguntasuna eskatuten. Alperrik, esan eban
orduan itxura atan eguan Demonioak, alperrik
deituten deutsak Marijari, ik itxi deutsak, eta
berak bere itxi deusk iri. Neuria az, ta neure
mendian ago ain pekatu, bestia ta bestia egin
ditualako: (izentaurik zeintzuk) oraintxe eruan
biar aut infernuara. Larriturik guztija, izerdi otza
erijon gurputz guztitik gazte oni, baña alanbere
al eban legez egin eban bere artian kofradijan
egin oi zan lan onai. Amaitu orduko, ikusi eban
zelan idigi zan bere gelako leijo edo bentania,
eta sarturik andik emakume bat argitasunez
beterik eta arpegija estaldurik, bertatik iges egin

eban Demonioak. Orduan emakume onek berba
egin eutsan gaztiari onelan: Arrisku andijan egon
zara, baña poztu zaite, arnasa artu egizu: zuaz
konfetara, asi egizuz barriro zeure errezu ta lan
onak, ta artu bizitza barri bat. Bijaramon goixian
goix urten eban etxetik, juan zan arin kofradijan
sartuten eban Sazerdotiaren billa: ain joian zurbildurik eze uste eban sazerdotiak zala beste
mundukoren bat: baña gazte onen esanak. eta
Demonioak gelan itxi eban ats andijak erakutsi
eutseen igaro zana. Orduan ezagutu eban gaztiak, ze kaltegarrija zan Marijaren errezu ta
deboziñuai itxitia.

BIJARKO LORIA
Begira epeldu ete zarian Marijaren deboziñoian, eta alan balitz, asi zaite barriro gogo bizi
ta senduagaz.
Sarri esateko erregu laburra.
Trahe me post te, Sancta Mater.
Ama santia, eruan nagizu zeure ondorik.

AMAZAZPIGARREN EGUNA
Marijaren onerazpen,
edo deboziñuaren gañian.
Marijaren deboziñua da edozein-bere gauza
alkantzetako guztiz indartsu, sendo eta altsua:
zergaitik eze, izanik berau Jaungoikuaren Ama,
daukaz beragan bere seme Jesusen eskubide,
grazija, ta errukitasunen aberastasun guztijak.
Zelan ukatuko deutsa ezer Jesusek bere Amari,
Ama ain Santiari, bere bularreko ugatsa emon
eutsan Amari, zaindu eta gorde ebanari, janarija
emon, gauza onak irakatsi, eta lagundu eutsanari bere ibilleretan, kurutziaren oñian, eta bi edo
sepulturan bertan? Marijak maite dau bere seme
Jesus gauza guztijen ganian, eta semiak maite
dau bere Ama, gizon ta Aingerubez gañetik.
Marijaganako deboziñua da guztiz gozua,
dalako gure Ama. San Estanislao Koskak esan oi
eban. Jaungoikuaren Ama da nire Ama. Jesukristoren Ama da nire Ama. Jesus, eta ni gara Ama
bat baten semiak. Orra emen zegaitik Marijak, ez

bakarrik egiten deuskuzan aspertu baga mesediak, baita bere amodijo andijagaz, Ama baten
amodijuagaz: Entzutea ditu gure erreguak, erantzuten deusku bijotzera, eta batzuetan ain geure
gozotasun, ta samurtasun andijagaz eze, negarretan urtuten gara.
Marijaganako deboziñoia da guztiz samurra,
zerren dan pekatarijen Ama: eta izan arren
eurak bere seme Jaungoikua kurutzian josi ebenak, maite ditu, eta gozatuten da euren Amatasunagaz. Ego sum Mater peccatorum. Zelakua
dan bere bijotzak artuten daben poza, baketuten
dituzanian seme bi oneek, Jesus eta pekatarija!
Bada pekatarija baldin bazara bere, emon ziñaikijo zeure Amari atsegin guztiz andi bat. Bota
egizu bere oñetara Jesus kurutzian josi zenduan
ultzia: jarri zaite bere esku bedeinkatuetan, eta
esan egijozu damu benetakuagaz. Mater pecatorum, ora pro me. Emen naukazu neure Ama guztiz maitia, pekatarijen Ama. Erregutu egizu arren
nigaitik.

EJENPLUA
Ezin gogortu leite pekatuen, Marijaren serbitzari egijazkorik. Milla zazpireun ta amairugarren
urtian jausi zan Franzijan gizon bat pekatu guztiz
andi baten eta alako lotsia emoten eutsan konfesetako eze, ezin ezelan-bere onetara azartu zan:
konfesetan zituzan bestiak, baña ez iñoz au.
Bere arimako kezka ta aginkadaak barriz minberatuten eutseen bijotza, baña zer eukan onegaz,
baldin ezin beban, eta ez beukan nundik urten
zingira onetatik? Alako baten otu jakon juatia
aldeera atan eguan Marijaren irudi entzute endiko bat gana, usterik, an baketuko zala bere
barrua: eta obeto jaristeko, eskiñi eban juatia, ez
konfesetako goguagaz, ezpada bere konzienzijako atsegiña Marijagandik jaristeko asmuagaz.
Jarri zan bidian; baña eldurik Eleixa ataira ezin
pausurik egin eban aurrera, eta ez eban iñor
ikusten. Egin alak egin zituzan sartuteko; baña
alperrik: geratu zan zirkiñik egin ezin ebala, jakin
baga nor izan zatekian alan lotuta eukana. Laster ezagutu eban zergatik izango zan, eta geijago luzatu baga, antxe bertan artu eban asmo

sendo bat, bere pekatu guztijak konfesetako:
orduan beriala sartu zan Eleixan eragozpenaren
apurrik baga. Bertatik billatu eban konfesore
bat, autortu eutsazan bere bizitzako pekatu guztijak, eta biurtu zan etxera parkaturik eta pozik,
Marijak egin eutsan mesede, berak uste eban
baño bere andijaguagaz.

BIJARKO LORIA
Artu asmo sendo bat ez itxiteko egunik errosarijo santua astiro, ta deboziñoz errezau bagarik, eta egin alegiña enparauai bere deboziñoe
au iraasteko.
Sarri esateko erregu laburra.
Mater amabilis, ora pro nobis.
Ama maitegarrija, erregutu egizu gugaitik.

AMAZORTZIGARREN EGUNA
Zelan Jaungoikua daguan leku guztijetan.
Nogaz zagoz orain? Jaungoikuagaz. Nogaz
egon oi zara berba egiten dozunian, irakurten
diarduzunian, lotan zagozanian, jaten dozunian,
edo bidian zabiltzanian? Jaungoikuagaz. Eta,
pekatu egiten dozunian? Baita orduan bere,
zagoz Jaungoikuagaz. Jaungoikua dago zure
aurrian, zure ostian, zure goijan. zure beian, zure
inguruan, zure barruan, eta zure gorputzeko
zati, ta zentzun guztijetan. Dakuzaz zure egitada
guztijak, dantzuz zure berba guztijak, dazauz
zure gogo, gurari, eta asmo guztijak. Zuri begira
dago egunaz, eta gabaz, bakarrik nai lagunakaz
zagozanian, edonos, eta leku guztijetan. Eziñ
iñoz esan ziñaike: oraintxe pekatu egin neike bildur baga, iñok ikusten ez nabelako; bada Jaungoikua beti daukazu begira.
Ze azartasuna, ze zorakerija zeuretzat ain
kaltegarrija, Jaungoikuaren aurrian berak ainbeste gorroto deutsan pekatua egitia! Pekatu egin

zeure Salbagillia, zeure Aita, zeure Jauna, eta
zeuri epai betikua emongo deutsun auzi-epallia
begira daguala! Lotsa izan pekatu egiten edo
zeinbere gizonen aurrian, eta lotsarik ez pekatu
egiten Jaungoikuaren aurrian! Zelan ez zara ikaratuten, pekatarija? Jaungoikuak daukaz eskribidurik bere bularrian zure gaiztakerija guztijak,
antxe diardu beti irakurten, eta eurak biztuten
dabee bere aserria. Coram facie mea factae
sunt, diño Jaunak. Prestubez dollor onek ofendiu
nau neure begijen aurrian. Ikaratu zaite pekatarija.
Agertuten zarianian bere aurrian epai betikua
artuteko, ez da izango salatzalla, ez ikusleen biarrik zure pekatuak jakiteko. Neu, ni neu naz,
esango dau Jaunak, epaija emongo dodana, ta
ikusi nituzana. Ego judex, et testis. Ze bildur, ta
larritasuna zuria, ikusirik zeugan imiñita bere
begi ikaragarrijakm sua ta aserria darijela, eta
gomutetia eurak ikusi zituezala zure pekatu ain
ezain, ta lotsagarrijak. Zein andija dan Kristinauaren itxutasuna pekatu egitian Demonioaren
aurrian, zein izango dan bere salatzallia, Aingeru
jaoliaren aurrian, zeñek ezingo daben ordu atan

gorde, ta zaindu, eta Jaungoikuaren aurrian,
zeñek juzgauko daben erregu, te eskarijai jaramonik egin baga!

EJENPLUA
Gura badituzu egin ondo gauza guztijak, iruditu egizu Jaungoikua beti begira daukazula,
egija dan legez, baita Marija bere. Dola deritxon
uri baten topau eban kale batetik iraitzian Marijaren kofradijan sartuteko eskubidia eukan
sazerdote batek, mutil gazte bat, (Auriem. t. 1.
p. 64) eta esan eutsan sartu zedilla kogradijan;
gazte onek barriz erantzun eutsan baijetz, ez
ainbeste onetarako eukan goguagaitik, ezpada
azaijera txarrekotzat ez igarotearren; bada gaztiak sarri egiten ditue onelako eskintsarijak,
baña ez oi ditue beti bete, eta kunplidu, Marijak
bere esku, ta laguntasuna emoten ezpadeutsee.
Zorijonian alan jazo zan gure gazte onegaz.
Agertu jakon Marija, ta esan eutsan: Egizu esan
deutsubena, bada neuk gura dot, eta ez zaitut
nik iñoz itxiko. Ikusmen ain dontsu, ta eskintsari

ain andijak mirariz ta pozez bete ebeen, eta
beriala juan zan kogradijan sartutera. Bildur
ziran sartuten jakinik lengo bizitza galdua, ta
zein buru ariña zan. Baña azkenik ikusirik bere
iraupena, sartu ebeen, ta andik aurrera izan zan