Maria birjinaren hilabetia - 6
Angleterrarik, Autrixarik, Poloniarik eta ere Ameriketarik. Eliza bobedatik behera ikhusten dira
herri eta nazione güzietako banderak, harat
pelegriek ekharririk. Pio IX, Aita Saintiak, solanelki khoroa erazi zian Lurdeseko Ama Birjina; eta
Leon XIIIk, gaizak oro herroetarik eta zinki ikhererazi eta argi-erazi ondoan, aprobatü dü, Maria
Birjinaren Lurdesen agertzia izan ledin ohoratürik baranthallaren hamekan; eta hortako meza
eta ofizio partikülar baten erraitia onhetsi dü.
Iferniak, eta Franzian satanen mithilek, egin
ahala egin die sinheste horren galerazteko eta
pelerinajen bara-erazteko; bena debalde izan
dira haien indarka güziak. Khiristien sinhestia
eta pelegrien prosesioniak bethi handitzez joaiten dira eta egün oroz entzüten da miraküllü
berri eginik Lurdeseko harpian.
O Maria, ifernia nazione güzietan nausi dela
üdüri dian egün gaizto hoietan, zü zira gure
esperantza; zü zira satanen büriaren leherzalia;
zük zühaurek goithü dütüzü bethiere, egiaren
etsaiak; erakuts ezazü lürrari, erakuts ezazü iferniari, bethi bardin photeretsü zirela; egotx
itzatzü Jinkoaren eta arimen etsaiak; salba ezazü
Eliza eta salba ezazü Frantzia.
HOGEI ETA HAMEKAGERREN
EGÜNA
Maria Birjina zelian
Ezta gizona haizü asmatzera, gütiago erraitera zonbat handi, zonbat gora, zonbat eder eta
zonbat dohatsü den Maria zelian. Aingürien
bederatzü khortiak beno gorago da; haiek orok
algarrekin beno haboro ospe, argi eta edertarzün emaiten dü zeliari. Berak hek güziek beno
haboro ohoratzen, laidatzen, maithatzen eta
eskerstatzen dü Trinitate Saintia. Jinko Aitaren
alhaba da, Jinko Semiaren Ama, Jinko Espiritü
Saintiaren Espusa; eta badütü gaintika kalitate
ezin aiphatü hoiek galthatzen dütien dohainak.
Hortakoz ere Mariatan Jinkoak konplasentzia
gehiago hartzen dü, saintü eta ezpiritü dohatsü
güzietan beno; eta züzen handirekin khoroatü dü
Zelü-lürreko erregiña; Patriarken, Profeten,
Apostolien, Martiren, Birjinen eta beste saintü
güzien erregiña; Jinkoa bera baizik ezta hura
beno gorago, ederrago, photeretsiago eta han-
diago denik. zelia argitzen eta alageratzen dü;
ifernia ikhara-erazten; Pürgatorioa ürgaizten;
guri lürren gainen güdükan gaudener bere
Amazko eskia hedatzen, Jinkoaren grazien gütara ixurtzeko, etsaien kontre gure defendatzeko,
eta zelüko bide xüxenian gure gidatzeko.
Boz gitian, alagera gitian, Maria Birjinaren
loriaz, haren goratarzünaz, haren photeriaz eta
haren orotangaineko dohatsütarzünaz. Erran
dizogün gogotik eta bihotzetik: Salütatzen zütügü graziaz, merezimentüz eta gloriaz betherik
zirena, Jinko Jauna zurekin düzü, zurekin amoriorekin, zurekin bere tresor güziekin; benedikatia
zira emazte güzien artian, alxatia kreatüra
güzien gainetik; eta güziek bethiere deithüren
zütie dohatsia, orotangainti dohatsia, zütan eta
zützaz Jinkoak egin beitütü gaiza handiak, eternitate orotan Saintiek eta Aingüriek amiratüren
dütienak. Zure Seme Dibinoaren saihetsian erregina jarririk zira; photeriak oro badütüzü gure
salbatzeko, zuri hersatzen bagira. Hartakoz deithürik zira Zelüko bortha, zützaz baizik ezpeita
han sartzerik. — Zureganik Jinko Aitak eman
diküzü Salbazalia, eta zureganik nahi dizü güta-
ra igaran ditian harek merezitü deizkün graziak.
Bena behar deitzügü galthatü, gure bortxaz
ezpeikütüzü lagüntzen ahal; Jinkoak nahi dizü,
eta zük Jinkoak bezala, ükhen dezagün nahikünte huna; ezagüt dezagün gure eskazkeria eta
ezina, eta guri heltüra egitera dei zitzagün.
Bai erregina photeretsia, bai gure Ama huna,
othoitüren zütügü; maite ükhenen dizügü egün
oroz eta behar ordü güziez zuri hersatzia; beitakigü zuri debot dena, zure othoitzera fidel egoiten dena, izanen dela zützaz mündü huntako
lanjeretan begiratürik eta hilzeko orenian sokhorritürik.
Istoria edo gerthaldia
Hamabigerren mentian, iferniak jaikerazi
zütian Franzian egiazko erlejioniaren etsai batzü,
Albijoak deitzen zirenak. Sen Dominika jin zen
heretiko gaizto haiek egiten zien gaitzaren baratzera; Khiristien fediaren galtzetik begiratzera.
Sügar handirekin pheredikatzen zütian Jesü-Kristen Ebanjelioko egiak; bena bihotzmin handire-
kin ikhusten zian ez-ziala ekhoizpen handirik
ükheiten. Egün batez phenatürik othoitzen zegoalarik, agertü zeion Maria Birjina eta erran zeion,
ütz litzan pheredikü sasantak eta erakats lezan
Arrosarioaren erraiten; eman zeion berak Arrosario bat eta erakatsi hamabost misterioak;
erraiten zeiolarik, behazaler esplika litzan algarren ondozka misterioak eta orazioniak erran
eraz.
Berhala hasi zen Maria Birjinaren maniaren
egiten eta izigarriko ekhoizpenak hain sarri agertü ziren; heretikoak konbertitzen ziren eta Khiristiak fedian eta erlejioneko pratiketan azkartzen.
Albijoa heretiko haietarik bat, S. Dominikak
egiten zian hunaz gaiztürik, hasi zen itxuski
Maria Birjinaren kontre eta Sen Dominikaren
kontre mintzatzen. Debrü saldo bat sarthü ziren
haren khorpitzian, eta bürdün khatiez estekatürik, hanitz gizonek nekez edükiten zien.
Eraman zien sen Dominikaren aitziniala, eta
Saintiak Jinkoaren izenian manhatü zütian
debriak erraitez heretikoaren ahotik, zonbat
handi den Mariaren photeria eta zonbat balius
haren eretzeko debozionia. Debriak zinez bühür-
tü ondoan, bortxaz errabia handirekin goratik
erran zien: bai bortxatü gira aithortzera; Maria
orophoteretsü da hari hersatzen direnen ifernütik begiratzeko. Haren hitz batek indar haboro dü
Jinkoaren aitzinian Saintü güzien othoitzek beno.
Hartzaz baizik galerazi günükian egiazko fedia
lürretik. Ekhiak ohiltzen dütian bezala ülhünpe
belzak, hala harek desegiten dütü gük arimen
galzeko hedatü sariak eta adelatü zephoak. Hari
debot egoiten dena eztitake gal. Sen Dominikak
aithormen horik elkhi ondoan debrien ahotik,
erran erazi zian Arrosarioa ikhusler, eta heretikoa izan zen behargabetarik libratürik.
Eztitake erran zonbat honki eta miraküllü
egin dian Arrosarioak.
Arrosarioaren berthütez Europa izan delakoz
Türketarik begiratürik, Sen Pio Vak establitü dü
Arrosarioaren besta ürrietako lehen igantian.
Oraiko denboretan iferniak egiten beitütü indarka handiak Eliza katolikoaren kontre, Leon XIIIak,
Aita Saintiak gomendatzen deikü, fediaren salbatzeko, Arrosarioaren debozionia; hartakoz
manhatü dü erran dadin igante oroz püblikoki
elizetan, eta egün oroz ürrietako hilabetian.
KONSEKRAZIONIA
MARIA BIRJINARI
O Maria, Birjina thonagabia, Jinkoaren Ama
eta ere gure Ama, Othian ürhentü behar dügia
zure hilabete maite hau! Badakizü zoinen gogo
hunez jiten ginen egün oroz zure althariaren eta
imajinaren aitziniala zure laidorioen entzütera,
gure ohoreskien eta othoitzen zuri eskentzera.
Bena mündü huntan eztüzü deus iraipusik, gaiza
güziek ürhentze bat badizie; zelian baizik eztüzü
besta eta sirats bethierekorik. Haregatik egün
orozko ohore hoien emaitetik baratürik ere,
ezkütüzü nahi baratü zure maithatzetik ez eta
zure othoitzetik o Maria, o gure Ama huna; eta
hilabete saintü hunen ürhentzian tinkatü nahi
ditizügü zurekilanko estekak. Hortakoz jiten
gütüzü orai gure bürien berheziki zuri gomendatzera. Zure gomendian, zure antziaren pian ezarten dizügü giren güzia: gure arima, gure khorpitza, gure bizia eta gure hiltzia. — Gure Ama ezari
zütü zure Seme dibinoak, eta badakizügü guretako dütüzün Amazko sendimentiak, hanitzez
azkarrago direla mündü huntako ama bihotzberenenak beno. Gure Ama zira eta izan nahi zira,
eta gü ere nahi gütüzü izan zure haur. Hartzen
zütügü arren bethikoz gure Amatzat; har
gitzatzü zük ere bethikoz zure haurretako. Emaiten gitzaitü osoki, begira gitzatzü zurekin, zure
Seme Dibinoaren eta zure zerbützüko. Gomendatzen deizügü gure bihotza Jinkoak beretako
lehenik galthatzen deiküna; egizü maitha dezagün gaiza ororen gainetik; eta zü Ama huna
maitha zitzagün hartarik landa, eta kreatürak Jinkoaren amorekatik eta harek nahi dian heinian.
Emaiten deizügü gure gogoa, begira ezazü
herrapide eta inganio gaizto orotarik, eta edüki
ezazü fediaren eta egiaren argi ederrian.
Gomendatzen deizügü gure khorpitza; begira
ezazü xahütarzünian eta arimaren manüzpian;
nausi eztadin aragia izpiritiaren kontre. Egizü,
Jesüsi eta zuri jarraikiz, ebil gitian egiaren eta
ontsaren bide xüxenian; hil gitian saintüki; zurekin Jinkoaren ikhusteko bere glorian, haren laidatzeko, maithatzeko eta gozatzeko bethiere zurekin, zelüko dohatsütarzünian. Halabiz.
MEZA DENBORAKO
OTHOITZIAK
Mezaren has aitzinian
Zure althare saintiaren aitzinian ümilki belharikatürik, adoratzen zütüt Jinko oropoteretsia;
sinhesten dit fermoki entzütera noan meza dela
Jesü-Krist gure Salbazale Jaunaren Khorpitzaren
eta Odolaren sakrifizioa, Kalbarioko mendian
gizon güzientzat ofritü zian ber sakrifizioa, nahi
bada ofritzeko manera ezten hala berekoa. Emadatzü, o ene Jinkoa, aphezarekin hunen zuri dignoki ofritzeko behar dütüdan disposizioniak.
Jesü-Kristen eta Elizaren entenzioner jüntatzen
nizalarik, eskentzen deizüt mezako sakrifizio
saintü hau; 1. zure majestate dibinoari, zor zaion
orotangaintiko ohoriaren emaiteko; 2. egin deizkützün honki güziez eskerren errendatzeko; 3.
gure bekhatiek egin deizien ogenaren arrapazionetako; 4. behar dütügün grazien eta lagüngoen
zure ganik ardiesteko; horik oro Jesü-Kristen
merezimentien moianez zoin beita sakrifizio adoragarri hunen Apheza eta Bitima. Halabiz.
Mezaren hastian
Eztüzü ene aithortziaren beharrik ene bekhatien jakiteko, o Jinko gaiza guziak dakitzüna!
bena nahi düzü ezagüt ditzagün eta aithor ditzagün gihaurek, zure kontre egin dütügün gaizkiak; aithortzen ditizüt, Jauna, zeliaren eta lürraren aitzinian eta pharkamentü galthatzen deizüt
bihotzmin handireki; orhit zite zure eskien obra
nizala, zure Odolaren khostüz arrerosi naizüla;
eta zure miserikordia mügagabian ükhazü pietate nitzaz.
Birjina Sainta zelüko Aingüriak pharadüsüko
Saintü eta Saintak zier hersatzen niz: ene bekhatiez ofensatü düdan Jinkoaren aitzinian, zien
othoitzez balia zakiztade.
Introitan
Jauna, emadazü Patriarkek eta Profetek Salbazaliaren ikhusteko zien egarsü handi hartarik
eta mündü hontako lanjer eta traba güzien artetik zureganat jiteko lehia saintü bat.
Kyrie eleisonetan
Jauna, ükhazü pietate nitzaz! Jauna, ükhazu
pietate nitzaz! O Jinko miserikordiusa, nik bezala
ofensatü zütianak, gaizkiala ni bezala ekharririk
denak, thai gabe eta bethi egin behar leikezü
oihü hori: Jauna, ükhazü pietate nitzaz!
Gloria in excelsis-ian
Ziauste zelüko Aingürü eta Saintiak lagünt
gizatzie Jinkoaren laidatzen. Algarrekin khanta
dezagün haren gloria zelü goihenetan, benedika
dezagün, adora dezagün, eskerrak eman ditzogün; gure Jinkoa da, gure jabia da, gure Kreazalia da, gure Arreroslia da; Saintü da, Jüsto da,
huntarzünez eta miserikordiaz betherik da, Aita,
Seme eta Spiritü Saintü, bethidanik izan dena
eta bethi izanen dena. Halabiz.
Gloria in excelsis Deo et in terra pax hominibus bonae voluntatis. Laudamus te; benedicimus
te; Adoramus te; Glorificamus te; Gratias agimus
tibi, propter magnam gloriam tuam: Domine
Deus, Rex caelestis, Deus, Pater omnipotents:
Domine, Fili unigenite, Jesu-Christe, Domine
Deus, Agnus Dei, Filius Patris. Qui tollis peccata
mundi, miserere nobis. Qui tollis peccata mundi,
suspice deprecationem nostram. Qui sedes ad
dexteram Patris, miserere nobis, Quoniam tu
solus Sanctus; Tu salus Dominus; Tu solus Altissimus, Jesu-Christe; Cum Sancto Spiritu, in gloria
Dei Patris. Amen.
Oremusetan
Entzün itzatzü, Jauna, guretzat egiten zaitzün
othoitziak; igützü Elizak aphezaren ahoz, galthatzen deitzün graziak. Gihaur bagina zuri hersazaliak, badakizügü ezkinatiela digno entzünik izateko, bena Jesü-krist zure Seme Dibinoa eta gure
Salbazalia, arartekari ezarririk egiten deitzügü
gure galtoak; haren merezimentien ordari emagützü, othoi, behar dütügün graziak eta sokhorriak. Halabiz.
Epistolan
Badakit, Jauna, eta sinhesten dit zure zihauren elhia dela, epistola hortan irakurten dena.
Zük erakatsi deitzezü eta gogoan ezari Apostolier eta Profeter, izkiribüz ützi deizküien hitz
sakratiak. Egidazü grazia erakaspen saintü hoien
arauera bethi bizitzeko; hel ahal nadin gero
hitzemaiten deitazün gloria eternaliala. Halabiz.
Ebanjelioan
Xütitzen nüzü o Jinko legegile gehiena, zure
Ebanjelioaren dizipülü nizala goratik erakusteko;
eta prest nizala, behar balitz, ene odolaren eta
biziaren khostüz, ene fediaren aithortzera eta
süstengatzera. Etxek ezazü, Jauna, zure lege
dibinoa bethi azkarki markatürik ene gogoan,
ene ahoan eta ene bihotzian.
Kredoan
Errazü Sinhesten düt... eta Fedezko Aktia...
Credo un unum Deum Patrem omnipotentem, Factorem caeli et terrae, visibilium omnium
et invisibilium; Et in unum Dominum Jesum
Christum, Filium Dei unigenitum; Et ex Patre
natum ante omnia secula; Deum de Deo, lumem
de lumine, Deum verum de Deo vero; Genitum,
non factum, consubstantialem Patri; per quem
omnia facta sunt; Qui propter nos homines et
propter nostram salutem descendit de caelis; Et
incarnatus est de Spiritu Sancto ex Maria Virgi-
ne, et Homo Factus est: Crucifixus etiam pro
nobis sub Pontio Pilato; passus et sepultus est;
Et resurrexit tertia die secundum Scripturas: Et
ascendit in caelum; sedet ad dexteram Patris: Et
iterum venturus est cum gloria judicare vivos et
mortuos, cujus regni non erit finis. Et in Spiritum
Sanctum, Dominum, et vivificantem: qui ex
Patre Filioque procedit: Qui cum Patre et Filio
simul adoratur et conglorificatur: qui locutus est
per Prophetas. Et Unam, Sanctam Catholicam, et
Apostolicam Ecclesiam. Confiteor unum Baptisma in remissionem peccatorum; Et expecto
resurrectionem mortuorum, Et vitam venturi
seculi. Amen.
Ofertorioan
O Jinko gaiza güzien Krezalaia, eta Jabia,
zelian eta lürrian direnak oro zuriak dütüzü,
ezteizüt deus eskentzen ahal zureganik üken
eztüdanik; eta irus orano zure dohainak zük
eman deiztatzün bezala begiratü banütü, bena
bekhatiaz gastatü ditit eta zuri ützültzeko indigno errendatü. Zer lizate nitzaz, ezpanü ororen
ordari eta arraparazala, zuri eskentzeko Jesü-
Krist zure seme Dibinoak enegatik eskentü deizün bere Khorpitzaren eta Odolaren sakrifizioa?
Eskentzen deizüt ene bekhatü eta lazukeria
güziengatik, khristi fidel ororengatik, bizi direnen, eta pürgatorioan direnengatik, güzier balia
dakigün bizitze eternaliala helzeko. Halabiz.
Aphezak eskiak xahatzen dütianian
Garbi nezazü, Jauna, sakrifikatürik izatera
doan Axuri dibinoaren Odolian; bekhatiaren
thona güzietarik xaha nezazü, jünta ahal dezadan sakrifizio saintü huni eta agrada dakizün,
ene khorpitzaz, ene arimaz, zureganik errezebitü dütüdan dohain eta huntarzün güziez egiten
deizüdan oberenda.
Prefazioan
Hots, ene arima, ützi ditzagün lür huntako
egitekoen phensamentiak; goiti altxa gitian,
jünta gitian zelüko izpiritü dohatsier, Aingüriekin,
Arkanjeliekin, Jinko Jaunaren Tronoaren hoinetara eroririk; haiekin batian adora dezagün, laida
dezagün, eskerrak errenda ditzogün, eta khanta
dezagün eternitateko kantika: Saintü da, saintü
da, saintü da zelüko armaden Jinko Jauna. Zelia
eta lürra betherik dira haren gloriaz. Hosanna
zelü gain gainetan! Benedikatü da Jinkoaren izenian jin dena. Hosanna zelü gain gainetan!
Konsekrazione aitzineko othoitziak
Jinko Aita, huntarzünez bethia, othoitzen
zütügü Jesü-Krist zure Seme Dibinoaz, onhets
dezazün eta benedika, sakrifizio saintü hau;
eraits eraz ditzan zure miserikordiaren dohainak
eta graziak zure Eliza saintiaren haur güzietara:
Aita saintiaren gaina, gure Aphezküpiaren gaina,
gure askazi, adiskide eta hunkiegile güzietara.
Balia dakigün orori, mündü lanjerus huntan zure
lagüngoaren ardiesteko; eta Martirek, Birjinek,
Penitentek, Jüsto güziek, zureki gozatzen dien
dohatsütarzüniala helzeko. Halabiz.
Ixil, ene arima, konplitzera doa misterio handia; zeliak zabaltzen dira, eta bere gloriazko tronotik, gureganat jaisten da Jinko Salbazalia.
Elebazionian
O ene Salbazale Dibinoa, zük erran düzü: Hau
da ene Khorpitza, hau da ene Odola: ene Aragia
jaten dianak eta ene Odola edaten, badü bizitze
eternala. Sinhesten dit, khorpitzeko begiez
ikhusten banü beno azkarkiago sakramentü
saintü hortan present zirela, adoratzen zütüt
ogiaren eta ardoaren üdüripenaren pian eta ezagützen zütüt ene Kreazale eta Jinko bezala.
Elebazioniaren ondoan
Hori düzüla, o Aita zelükoa! althare hortan
gainen, zure Seme Dibinoa sakrifiziozko estatian; hori düzüla gure salbamentüko Bitima, gure
arerosteko Saria; bere odola, gure bekhatien
xahatzeko, ixuri dian Axuria! Horren Odolak Abelenak beno goratikago oihü egiten deizü: «Miserikordia egizü, miserikordia egizü! zure jüstiziaren besoa aphal ezazü, zure haurren gaizkiak
ahatz etzatzü, zure grazia eta amorioa ützül
izezü!». Ah, Jauna, etzira gor izaten ahal Bitima
saintü horren oihiari; gure bihotzak ontsa adelatürik badira, badakizügü zure grazien turrustak
gütürz ixurtzera prest direla.
Jauna, pürgatorioko phenetan, zure jüstiziari
satisfatzeko, sofritzen dien arimek eztizie ephanxürik ezariren sakrifizio saintü hunen aplikazio-
niari, othoitzen zütügü arren, haier lehenik eretxeki ditzatzün hunen merezimentiak, eta berheziki gure askazier, adiskider, honkiegiler eta
gehienik beharretan direner; eta gero guri ere,
bekhatore gaxo hoier; gure bekhatiak pharka
ditzagützün, zure bake saintia eman dizagüzün,
eta lagünt gitzatzün mündü huntan zure fidelki
zerbützatzen, pharte ükhen ahal dezagün gero
saintien glorian, Jesü-Krist gure Salbazaliaren
moianez. Halabiz.
Paterra erraiten denian
Errazü: Gure Aita...
Agnus Dei erraiten denian
Jinkoaren Axuria mündüko bekhatiez kargatü
nahi izan zirena, ükazü pietate gützaz. Jinkoaren
Axuria, mündüko bekhatiez kargatü nahi izan
zirena, ükazü pietate gützaz. Jinkoaren Axuria,
mündüko bekhatiez kargatü nahi izan zirena,
emagüzü bakia; bakia zurekin, bakia proximo
lagünarekin, bakia gihauren büriarekin.
Komünioneko othoitzetan
O Salbazale ezinago huna, gure arimen
Artzain dibinoa, nork konpreni ahal diro zure
amorioaren handitarzüna! oihü egiten deiküzü,
zure amorioaren borthiztarzünian arrerosi gütüzün güzier: «Ziauste eneganat, eskernioan eta
phenetan ziraien güziak, eta nik ürgaitziren
zütiet. Har ezazie eta jan, hau da ene Khorpitza;
nik emaiten düdan Ogia ene Aragia da. Ene Aragia jaten diana ene Odola edaten, enekin dago
eta ni harekin». O hitz adoragarriak! O hitz eztitarzünez eta amorioz bethiak! zuriak dütüzü.
Zük zelüko eta lürreko Erregiak, zure ganat deitzen düzü kreatüra ezdeus eta bekhatore hau;
nahi düzü zure Aragiaz hazi, nahi düzü zure jinkotarzünaz nobletü eta altxatü. Oh, Jinkoak gizonarentako dian huntarzün eta amorio ezin konzebi daitekiana! eta gizonen aldetik, zer ezaxolkeria! zer hotztarzün ikharagarria! Jinkoak haiz
eztiki bere ganat deitzen eta hurak hareganik
hain hürrün egoiten! Ah, Jauna, ihardetsi nahi dit
zure Apostoliaz erraiten deiküzü: ikher dezagün
gure kontzentzia, hazkürrü dibinoa jan beno
lehen, gure kondenazionetan har eztezagün; eta
ene bekhatiek lotsatzen nizie eta zure ganat hüillantzetik gibeltzen. Xahütüren ditit zure odol
sakratiaz, jauntsiren dit penitentzian, jüstiziazko
arropa xuria, eta gero jinen nüzü ene bihotzian
zure errezebitzera.
Nahi bada egün eztüdan ükeiten ahal dohain
handi hori; enaizü, Jauna, ütziko sakrifizio saintü
hunen frütietarik pharte egin gabe, enaizü ütziko
zure beneditzionia eman gabe. Galtatzen deizüt
benditzione saintü hori ene arimarentako, ene
khorpitzarentako, ene askazi, adiskide eta hunkiegilentako; zure saintütarzünaz oro santifika
gitzatzü, zure indarraz azkart gitzatzü, berthütiak pratika eraz itzagützü, salbamentüko bidian
gida gitzatzü, etsaien kontre defenda gitzatzü,
iruski hel ahal gitian deitzen gütüzün gloriala,
nun ikhusiren beitzütügü, maithatüren, gozatüren, bat eginen zurekin bethikoz, gehiago gal
beldürrik gabe, eternitate güzian. Halabiz.
AMA BIRJINAREN LITANIAK
ÜSKARAZ
Jauna, ükhazü pietate gützaz.
Jesüs, ükhazü pietate gützaz.
Jauna, ükhazü pietate gützaz.
Jesüs, beha zakizkü.
Jesüs, entzün gitzakü.
Jinko Aita zelietan zirena, ükhazü pietate
gützaz.
Jinko Seme mündia arrerosi düzüna, ükhazü
pietate gützaz.
Spiritü Saintü Jinko zirena, ükhazü pietate
gützaz.
Trinitate Saintü Jinko bakhoitza, ükhazü pietate gützaz.
Maria Sainta, othoi egizü guregatik.
Jinkoaren Ama Sainta, othoi egizü guregatik.
Birjinen Ama Sainta, othoi egizü guregatik.
Jesüs-Kristen ama, othoi egizü guregatik.
Grazia Dibinoaren ama, othoi egizü guregatik.
Ama ezinago garbia, othoi egizü guregatik.
Ama ezinago xahia, othoi egizü guregatik.
Ama noküo gabia, othoi egizü guregatik.
Ama thona gabia, othoi egizü guregatik.
Ama maithagarria, othoi egizü guregatik.
Ama adimiragarria, othoi egizü guregatik.
Kreazaliaren ama, othoi egizü guregatik.
Salbazaliaren ama, othoi egizü guregatik.
Birjina ezinago zühürra, othoi egizü guregatik.
Birjina güziz ohoragarria, othoi egizü guregatik.
Birjina orotan gainti aiphagarria, othoi egizü
guregatik.
Birjina photeretsia, othoi egizü guregatik.
Birjina eztia, othoi egizü guregatik.
Birjina fidela, othoi egizü guregatik.
Jüstiziazko mirailla, othoi egizü guregatik.
Zühürtziaren tronoa, othoi egizü guregatik.
Gure boztarioen kausa, othoi egizü guregatik.
Onzi spiritüala, othoi egizü guregatik.
Debozionezko onzi admiragarria, othoi egizü
guregatik.
Dabiden thorria, othoi egizü guregatik.
Iboerazko thorria, othoi egizü guregatik.
Ürhezko etxia, othoi egizü guregatik.
Alianzazko arkha, othoi egizü guregatik.
Zelietako bortha, othoi egizü guregatik.
Erien osagarria, othoi egizü guregatik.
Bekhatoren iheslekhia, othoi egizü guregatik.
Aflijitien konsolazalia, othoi egizü guregatik.
Khiristien sokorria, othoi egizü guregatik.
Aingürien erregiña, othoi egizü guregatik.
Phatriarken erregiña, othoi egizü guregatik.
Profeten erregiña, othoi egizü guregatik.
Apostolien erregiña, othoi egizü guregatik.
Martiren erregiña, othoi egizü guregatik.
Konfesoren erregiña, othoi egizü guregatik.
Birjinen erregiña, othoi egizü guregatik.
Saintü ororen erregiña, othoi egizü guregatik.
Sorzaroko Thonagabe konzebitürik izan ziren
erregiña, othoi egizü guregatik.
Arrosario saintiaren erregiña, othoi egizü
guregatik.
Jinkoaren axuria, zoinek mündüko bekhatiak
xahatzen beitütüzü, Jauna pharka
izagüzü.
Jinkoaren axuria zoinek mündüko bekhatiak
xahatzen baitütüzü, Jauna entzün
gitzazü.

xahatzen beitütüzü, ükhazü pietate
gützaz.
—Othoi ezazü guregatik, Jinkoaren Ama sainta.
—Jesü-Kristek hitzemanak merezi ahal ditzagün.
ORAZIONIA
Zure grazia, othoitzen zütügü Jauna, gure
izpiritietara ixur ezazü, amurekatik aingüriak
erranez Jesüs-Krist zure Semiaren mündiala jitia
ezagütü dügün bezala, haren pasioniaz eta
mereximentiez hel ahal gitian zelüko gloriala;
Jesüs-kristez berartzaz zoin beita gure Jauna.
Halabiz.
Ama Birjinari, S. Bernaten oraizonia
(300 egünen indüljentzia)
Orhit zite, o Birjina Maria, huntarzünez betherik zirena, eztela egündano entzünik izan, zure
arrimiala laster egin diana, zure lagüngoa galthatü diana, zure arartekotarzünari hersatü dena,
izan dela abandonatürik; ni ere, konfidantza
horrek bihotza phiztürik, zure gana, o Birjina, birjinen Ama, laster egiten dit, zure aitzinian ene
bekhatien pian oihüminez. Eztitzatzüla, o Salbazaliaren Ama, ene othoiak irax, bena entzün
itzatzü zure huntarzünian, eta balia zakitzat.
Halabiz.
Hasperenak
(Hirur ehün egünen indüljentzia)
Benedikatü dela Maria Birjina Jinkoaren Ama
dohatsiaren Konzepzione Sainta eta thonagabia.
(Ehün egünen indüljentzia)
Zure Konzepzionian thona gabe izan zira, o
Birjina Maria, othoi ezazü guregatik Jinko Aita
zoinen Semia Jesüs konzebitü beitüzü Spiritü
Saintiaren berthütez.
(Hirur ehün egünen indüljentzia)
O Mariaren Bihotz eztia, izan zite ene Salbagarria.
Xahütarzünaren galthatzeko
Zure Konzeptione thona gabiaz eta birjinitate
bethierekoaz, ene bihotza eta ene khorpitza
xahü begira etzatzü, o Maria Birjina ezinago
xahia.
O Maria, bekhatü gabe konzebitia, guregatik
othoi egizü, zuri hersatzen gütüzü.
Ama Birjina doloratiari
(Ehün egünen indüljentzia)
Salütatzen zütüt, Maria, dolorez bethia; zure
Seme krüzifikatia zurekin düzü; dolügarri zira
emazte güzien artian, eta dolügarri düzü zure
sabeleko frütia Jesüs. Maria sainta, khürützian
itzatiaren Ama: emagüzü nigar guri zure Semiaren krüzifikazale bekhatorer, orai eta gure hiltzeko orenian. Halabiz.
Aingürü begirariari
(Ehün egünen indüljentzia)
Jinkoaren Aingüria, ene begirari ezaririk zirena zelüko Aitaren hontarzünaz; zuri gomendatü
naianez gainian, othoi, argi nezazü, begira nezazü, gidsa eta goberna nezazü. Halabiz.
Sen Josefi othoitziak
(Pio IX gure Aita Saintiak hirur ehün egünen
indüljentziaz dohaintü dü othoitze hau)
Orhit zite, o Birjina Mariaren espus ezinago
xahia, Sen Josef, ene itzalegile maithagarria,
eztela behinere entzünik izan, zure heltüra deithü dianik, zure lagüngoa galthatü dianik, baratü
dela konsolazione gabe. Zure photerian konfidantzaz betherik, zure gana jiten nüzü, eta
othoiez gomendatzen nitzaizü. Eztitzatzüla ene
galthoak irax, o gure Salbazaliaren Aita deithürik
zirena, bena entzün itzatzü gogo honekin eta
ardiets itzadatzü. Halabiz.
Xahütarzünaren galthatzeko
othoitzia Sen Josefi
(Elizak onhetserik eta indüljentziaz dohaintürik)
Birjinen begiraria eta Aita, Sen Josef zoinen
gomendü fidelari emanik izan beita Inozentzia
bera, Jesüs Jauna, eta Maria Birjinen Birjina;
othoitzen zütüt eta erekeritzen bi bahi maiteen
hoietzak, Jesüsez eta Mariaz, theiükeria orotarik
begira nezazün, eta gogoa argi düdalarik, biho-
tza xahü, khorpitza garbi, bethi Jesüs eta Maria
zerbütza ditzadan xahütarzün osoenarekin.
Halabiz.
Heriotze hon baten galthatzeko
Sen Josefi othoitzia
O Sen Josef handia, hiltzera doatzanen lagüntzalia eta konsolazalia; egündanik galtatzen deizüt zure lagüngoa, ene biziaren azken meneko,
phüntü izigarri hartako, zointan ezpeitakit ükhenen düdanez indarra, hel zakiztadan ere erraiteko. Egizü, othoi, hil nadin jüstoen heriotziaz.
Bena grazia handi hori egüriki ahal dezadan,
egizü bizi nadin, Jesüs eta MAria, zük bezala,
aitzinian dütüdalarik; eta haien begiak eztitzadan seküla kolpa bekhatiaren thona itxusiaz;
oraidanik hil nadin nihauren büriari, ene enjogidüra gaistoer, lürreko nahikünter, eta Jinkoaz
besterik diren gaiza güzier; bizi nadin Jesüsen
enegatik hil denarentzat. Jesüs, Maria eta Josef,
zien hontarzünari gomendatzen ditit ene nahi
eta xede hon horik; hel zakiztade, othoi, orai eta
ene hiltzeko orenian; eta egizie ene azken hatsa
har dezadan, zien izen maithagarrien erraitiarekin. Halabiz.
Othoitzia Sen Josefi
Zuri, o sen Josef, hersatzen gütüzü gure
eskernioetan; eta galthatü ondoan zure Espusa
osoki saintaren lagüngoa, zure heltüra ere konfidantzarekin deitzen dizügü. Birjina Jinkoaren
Ama thonagabiari jüntatü zütian afetzioniaz, eta
Jesüs haurra besarkatü düzün Aita-ordarikoaren
amurioaz, othoitzen zütügü, so-egin dezazün
huntarzünekin, Jesü-Kristek bere odolaz erosi
dian Primantzari, hori beita Eliza sainta, eta gure
behar ordietan hel zakizkün zure lagüngoa photeretsiarekin.
O familia dibinoaren zaintzale zühürra, begira itzazü Jesü-Kristen aurhide haitatiak; Aita ezinago huna, hürrünt ezazü gütarik gezürren eta
theiükerien khozü gaistoa. Gure begirari azkarra,
hel zakizkü zelütik ifernuko photerekin süstengatzen dügün güdüka huntan; eta beste-ordüz
Jesüs haurra begiratü zünian bezala hiltzeko lanjeretik, hala gü ere etsaien zephoetarik eta gaitz
orotarik begira gitzatzü. Zure bethiko zaingoaren
pian oro har gitzatzü; zure etsenplier jarraikiz
eta züre lagüntzaz bermatürik, saintüki bizi
gitian, debotki hil gitian, eta zelian bethiereko
dohatsütarzüna ardiets ahal dezagün.
Halabiz.
(Erran aldikal irabazten da üztailan, zazpi urtheren eta zazpi garozemaren indüljentzia eta
hantik kanpo 300 egünena. Leon XIIIk emana
agorrilaren 15n 1889)
FAMILIA SAINTIAREN GÜZIETAKO
KHIDEGOA AITA SAINTIAK EZARIA
(15ko eta 20ko güthünez)
Dohain eta indüljentzia gehienak, khidegoa
saintü horri emanak.
Indüljentzia pleniario bat edo oso bat:.