Maria birjinaren hilabetia - 2

aldetik. Jinkoak eman zeien haur benedikatü hori
bere zahartarzünian; eta zonbatenaz beitzen
maithagarriago eta adinari emanik zen beno enthelegütsiago, hanbat esker gehiagorekin eta
gogo hoberekin Jinkoari egin zeioen haren sakrifizioa, Aita eta Ama Jinkotiar handi haiek.
Mariaren ürhats goistiarrak eta haren Aita eta
Amen sakrifizio jenerosak, orhiterazi behar deikuie, gü ere Jinkoarenak girela, giren güzia; eta
harenganik dütügüla dütügünak oro; hari oro zor
dütügüla, eta haren zerbützüko eta haren gogara baizik eztütügüla behar enplegi harenganik
ükhen dütügün dohainak.

Istoria
Jeanna, Alfonsa Vren Portügaleko Erregiaren
Alhabak, zühürtarzün handirekin gobernatü zian
Erresuma, Aitak eta Anayiak gerla egiten zielarik
Türken kontre Afrikan. Bitorius hantik ützültzen
zirelarik, Aitaren aitziniala joan zen Jeanna bere
suñeko ederrenekin; eta nula ikhusi beitzian Aita
ekharririk zela hari plazer egitera, galthatü zeion
Abiereko komentian sartzia eta bere Birjinitatiaren Jinkoari konsekatzia. Onhetsi zian Aitak nahibada gogoz-gainti eta komentian sarthü zen.
Bena haren edertarzünaren eta kalitate handien
fama hürrün hedatü beitziren, Franziako Erregek, Charles VIIIk, galthatü zian emazte eta erregiñatako. Ordükoz Alfonsa, Jeannaren aita hilik
zen eta Jean IIa, Jeannaren anayia zen Portügaleko errege. Charlesek galthatü zeion Arreba,
menazatzen zialarik gerla eginen zeiola ezpazeion emaiten. — Jean IIak, Abierera joanik,
erraiten deio Arrebari behar diala ezkontze hor-

tara konsentitü, beraren eta popüliaren begiratziagatik gerla baten gaitzetarik.
Jeannak galthatzen dü egün baten thermañia
arrapostü emaiteko. Arte hortan badoa bere
gelara; eta han Maria Birjinaren imajinaren aitzinian lüherrastürik, othoitzen dü hel dakion eta
lagünt dezan Jesüs Jaunari konsekratü deion Birjinitatiaren begiratzen. Maria Birjinak haren bihotzetik khentzen dütü lotsak oro eta bethatzen dü
haren gogoa bake eta sirats handi batez.
Biharamenian erraiten deio bere anaie erregiari; prest nüzü zure eta Franziako erregeren
nahiaren egitera, errege bizi balin bada. Jean IIa
Abierako komentutik alagera badoa Lisbonarat,
eta heltü denian bere palazioala, berria ekhartzen deioe, Charles VIIIa Franziako erregia, destorbüz hil izan dela; ez-zian hogei eta zazpi urthe
baizik. — Jeanna dohatsü hori ohoratürik da Portügalian eta Dominikanoen ordrian, sainta bezala, maiatzaren hamabian, Innozent XII Aita saintiaren baimenarekin.
Zure konzebitze thonagabiaz eta zure bethiereko Birjinitatiaz, xahü edükazü gure bihotza eta
gure khorpitza, o Maria ezinago garbia. Eta gure

bizitzia higa dezagüla, zük bezala, Jinkoaren zerbützian!

ZAZPIGERREN EGÜNA
Mariak Birjinitatezko
botoa egiten dü Tenploan
A te quid volui super terram, Deus
cordis mei et pars mea Deus in
aeternum.
Zützaz besterik zer nahi düt lürrian,
o ene bihotzeko Jinkoa, zü bethiko
ene pharte bakhoitza. (Ps. 72, 26).
Mariak aragizko khorpitz batetan ekharten
zian arima bat, Aingüriena beno xahiago eta Aingüriena beno argitiago zena. Hartan, arima osoki
nausi zen eta khorpitza osoki arimaren manüzpeko. Eta Jinkoak hastetik eman zeitzon argiez
ikhusten beitzian, arimaz Jinkoaren eta aingürien
üdüriko zela, eta aldiz khorpitzaz lürrezko, ezagütü zian zonbat eder zen Birjinitatia, eta Jinkoari konsekratü zeion bere arimaren eta khorpitzaren xahütarzüna, bethiko Birjinitatiaren botoaz.
Haren ondotik, errege Profetak erranaren araue-

ra, hanitz Birjinak jarraiki behar zien haren
ürhats ederrer; bena Maria izan da lehena, Maria
izan da Birjinitatiaren banderaren eraikizalia. Eta
hori egin dü bazakialarik ahalkegarri zela, Jüdioen artian emaztentako, haurrik ez ükheitia, eta
berheziki hura bezala Dabiten kastatik zirenentako; kasta hartarik behar zialakoz Salbazaliak
sorthü. Hori egin dü entzün gabe Jesüsen ahotik,
hobe dela ezkuntü gabe egoitia, orok eztiela hori
konprenitzen, bena bai Jinkoaganik argia eta
grazia ükhen dienek. Hain eder agertü zen xahütarzüna non haren amorekatik, ükho egin beitzian Salbazaliaren Ama izateko esperantzari
ere.
O Birjinitatia, o xahütarzüna zoinen eder
ziren! Zük haiterazi düzü Maria Jinko Salbazaliaren amatako; zük xarmatzen dütüzü Jinkoaren
begiak, zük irabazten düzü haren bihotza; — zük
arrapatzen düzü bekhatiak gizonian egin desordria; zük emaiten düzü arimari khorpitzaren goitzeko indarra eta haren etxekitzeko bere manüpian! Xahütarzünak emaiten deie barneko indarra eta kanpoko edertarzüna. Hura gabe beste

berthütiak oro ahültzen dira, ülhüntzen eta hiltzen.
Bai, eder da, balius da xahütarzüna; bena
xabor da, delikatü da, gal-ehi da ezinago; —
mirail argi bat da, bena hats batek ülhüntzen dü;
lilirik ederrena da, bena hunkitze batek gastatzen dü; — tresor ezinago baliusa da, bena
lürrezko untzi hauskor batetan ekhartzen dügü.
Behar da maite ükhen, behar da begiratü
ernetarzün eta maiña handirekin. Begirari eman
behar zaitzo, ümiltarzüna, lotsa, solaz eta okasione gaizto orotarik hürrün egoitia, sakramentien ardüra hartzia eta Maria Birjinari othoitze
egitia.
Orhit zite, o Maria huntarzünez bethia, eztela
egundano entzünik izan, zure arrimiala laster
egin diana, zure lagüngoagalthatü diana, zure
arartekotarzünari hersatü dena izan dela abandonatürik; — nik ere, konfidantza horrez phiztürik, zuregana, o Birjina Birjinen Ama, laster egiten dit; zuregana huna nüzü; hau naizüla zure
aitzinian bekhatü eginez dolütürik; eztitzatzaüla,
o Salbazaliaren Ama, ene othoiak gaitzetsi, bena

entzün itzatzü huntarzünekin eta balia zakitzat.
(300 egünen indülj.).
O Maria, begira ezazü gütan xahütarzüna;
zuri gomendatzan deizügü gure bihotza gure
gogoa, gure arima, gure khorpitza.

Istoria
Hermann Cohen Jüdio zen; gazterik müsizien
handi.
1847n, Ama Birjinaren hilabetian, othoitü
zien Parisen, Santa Valeraren elizan orgeñak
etxeki litzan; eta müsikaren amorioz onhetsi
zian. Sakramentü saintiaren beneditzionia heltü
zenian, bere büria oro borogatü zian nahasirik
eta bortxaz bezala aphaltü zen. Bigerren egünian ber zotükiak borogatü zütian eta zerbaitek
erran zeion behar ziala erlejione katolikoa besarkatü. Geroko egün batez, meza deia entzünik,
sarthü zen Santa Valeraren ber elizan eta han
algarren ondozka hirur meza entzün zütian.
Katoliko izateko gogoaz hartürik, Alemanerat
joan zen; han, Emas deitzen den hirian, meza

handia entzüten dian egün batez, haren arimara
argi handi bat jaisten da, Jiinkoaren presentziaz
üngüratürik eta hala honkirik izaten da, nun
nigar turrustak baitohazko bi begietarik. Nahiz
zeliak argitü zian Erlejione katolikoaren egiez, M.
Legrand aphezaganik hartü zütian behar ziren
erakaspen eta argiak; eta urthe berian 1847n,
Agorrilaren 28n, batheiatürik izan zen, eta Agosti izena hartü zian. 1850n sarthü zen Erlejius Karmen ordrian, eta saintüki hil izan da; arima
hanitz Jinkoari irabazi ondoan, bere pheredikiez
eta huntü dütian kantika ederrez.

ZORTZIGERREN EGÜNA
Mariaren bizitzea Tenploan
Melior est dies una in atriis tuis
super millia.
Hobe da egün bat zure etxen eziez
mila mündüko jeietan. (Ps. 83, 11)
Errana da arima Jinkotiarrentako, mündütik
kanpo erlejionezko etxetan bizitzia pharadüsü
bat dela. Ezta izan arima Jinkotiarrik Mariaren
parerik. Zonbat ordian ez-zian behar harek laket
izan, Jinkoaren tenploan gai eta egün oroz, Jinkoari eskentzen ziren laidorioetan, sakrifizioetan,
eta othoitzetan! Haren gogoa eta bihotza bethi
Jinkoarekin ziren; ez-zen haren gogoa barreiatzen guria bezala mündü huntako mila gaizatara;
Jinkoaganat thiratürik zen eta han harekin baizik
ez-zen gozatzen eta phausatzen. Haren bihotza
aldiz bethi erratzen zian Jinkoaren amorioaren
süiak, eta sü hura bethi handitzez zoan. Zer
maiña eta joritarzünekin, zer sirats handirekin

garbitzen eta aphaintzen zian gomendatü zeioen
tenplüko pharte sakratia! Zer gogo hunarekin
eta zer antzerekin josten eta brodatzen zütian
Tenploaren eta aphezen althatzeko oihalak!
Bena nolako nahi lanetan izan zedin, Mariak ezzian bere hunian, batere nekerik gabe; haren
khorpitz eta ariman, zentzü eta photeriak oro
beitziren ordena perfeitenian eta manüzpe
osoan. Haren khorpitza arimaren peko zen; eta
arimak, bethi zelütiko leiñhüriez argitürik, ezagützen zian Jinkoaren boronthatia; eta Jinkoaren
boronthatiaren egitera erakharten zütian bere
boronthatia eta khorpitzeko eta arimako indarrak oro.
Bekhatü orijinalak nahasi beitü gure izatia,
eztügü gü beithan, Mariak bere beithan zian
ordena eta nausigoa. Gütan ardüra khorpitza
oldartzen da arimaren kontre, eta arima bere
nahiala plegatzen dü. Gütan gogoa ardüra
barreiatürik da mündüko gaizetarat eta Jinkoaganik hürrüntürik. Gütan bihotzak soberatan, jinkoa ützirik, kreatürak behar beno haboro maithatzen dütü edo ere hastiatzen. Horik oro gaizki
beitira eta Jinkoaren nahiaren eta manien kon-

tre, behar dügü güdakatü, jinkoaren grazia eta
Maria Birjinaren lagüngoa galthatzen dügülarik;
khorpitzaren ezarteko arimaren manüzpian,
gure gogoaren Jinkoarekin etxekitzeko eta gure
bihotz oroz Jinkoaren maithatzeko.
O Maria, gure Ama huna, ezagützen dütüzü
gure enjogidüra gaiztoak eta gure flakütarzüna.
Nahi dizügü ontsa egin eta nahi gütüzü gaizkitik
begiratü; bena hori ezpeitiokegü güdükatü gabe
gure etsaien kontre, tziauri, othoi, guri lagüntza
egitera, gure arimak Jinkoaren boronthatia ezagüt eta egin dezan bethi, zük bezala; eta khorpitza etxek dezagün arimaren manüzpian.

Istoria edo gerthaldia
S. Andre Korsini Florenzan sorthü zen familia
noble eta aberats batetarik. Haren Aitak eta
Amak, lüzaz haur gabe egon beitziren, hitzeman
zien Jinkoari konsekratüren zeioela emanen
zeien lehen haurra. Andre sorthü zeien, Amak
haren sortzeko menian, amets egin zian sorthü
ziala otso hüme bat, zoin eliza batetan sarthü

beitzen eta hantik axuri elkhi. Eraiki zien haur
hori maina handirekin; bena handitü zenian
libertimentier eman zen; ez-zen behatü nahi Aita
eta Amen aholkier ez mehatxier. Egün batez
gaizki mintzatü zen bere Amari; hau ordian nigar
turrustaz hasi zen eta erran zeion: «Ah, ene
Semia, ikhusten dit sobera baizik egiatü dela ene
ametsaren lehen phartia, ez-takit zer izanen den
bigerrenaz». Andrek, amaren nigarrez hunkirik,
galthatü zeion zer zen amets hura. Amak erran
zeion: «Zure Aitak eta nik Jinkoari hitzeman
giniozün konsekatüren geneiola, emanen zeikün
lehen haurra. Erditzeko phüntian, amets egin
nizün sorthü niala otso hüme bat, eta otso hüme
hura eliza batetan sarthü zela eta hantik axuri
elkhi». Andre, hori entzün ondoan jaiki zen eta
joan Erlejius Karmesen elizala; han Ama Birjinaren althariaren aitzinian belhainkatürik, othoitü
zian bekhatoren ikeslekhü hura, Jinkoaganik
ardiets lizon bere bekhatien pharkamentia. Gero
Karmesen aitzindaria othoitü zian errezebi lezan
bere komentian. Sarthü zen, Erlejius saintü
baten bizitzia eraman zian; gero Florenzako

Aphezküpü bere bortxaz haitatürik izan zen, eta
saintü handi bat jaukitü.

BEDERATZÜGERREN EGÜNA
Mariaren bizitzia Tenploan
Pulchra es, amica mea, suavis et
decora.
Eder zira, Birjina maitia, ezti eta
maithagarri. (Cant. 6, 3).
Maria handitzen zen Tenploan adinez eta graziaz Jinkoaren eta lagünen aitzinian. Haren edertarzün handiena barnetikoa zen, haren arima
beitzen Jinkoaren begietan Aingürü güziena
beno argitiago eta ederrago. Bena haren kanpotiko edertarzüna ere paregabe zela erakasten
deiküie Elizako Aitek. S. Denis Areopajitak, Jondone Phaulek konbertitiak, erraiten deikü, hain
zela eder Maria, non haren ikhusteko dohaina
ükhen zian lehen aldian, erori beitzatekian haren
hoinetara, haren adoratzeko Jinko bat bezala,
ezpazian ordükoz ikhasi ez-zela Jinko bakhoitz
bat baizik.

Eder zen Maria, eder eta maithagarri kanpotiko itxuratik; bena hanitzez ederrago eta maithagarriago barnetiko dohainez. Tenploan harekin bizi ziren neskatila gazten artian, ümilena
zen, manentena, lagünentako hobena eta zerbütxantena; bethi lehiatü zer nahi lan eta manüren
egitera.
Ez-zen Eskriptüra Saintian eta Erlejioneko
gaizetan hura bezain jakintsürik; ez-zen eskülanetan hura bezain trebe eta xothil zenik.
Eta zonbat nahi handi eta paregabe ziren
Mariaren khorpitzeko eta arimako dohainak, ezta
behinere sarthü haren gogoan ürgüllüzko sendimentü bat; eztü behinere bere büria estimatü
bestiak beno haboro. — Bazakian untsa berainez
deus ez-zela eta deus ez-ziala; Jinkoaganik zütiala zütianak oro, eta hareganat oro ützüli behar
zütiala; — haboro ükhen dianak, haboro zor diala
eta haboroz behar dükiala khuntü eman; — Jinkoaren dohainez zerbütxatzia bere büriaren lorifikatzeko, Jinkoari zor zaionaren ebastia dela,
Lüziferen bekatia. Holatan zonbatenaz beitzen
dohaintsiago, hanbatenaz bere büria zordünago
edükitzen zian Jinkoaren eretzian; eta bethi

zegoan haren arima ümilitatezko, eskerrezko eta
amoriozko aldika batetan; eta hola Jinkoari ützültzen zeitzon thaigabe, hareganik ükhenak oro.
O Maria, gük ere khorpitzeko eta arimako
dohainak zük bezala Jinkoaganik ditüzügü, eta
zük bezala haren zerbützatzeko, laidatzeko eta
maithatzeko emanik. Elas, ezkira hetzaz zerbützatü gure bürien eraikiteko, ürgülliaren hazteko,
gühauri eta kreatürer emaiteko Jinkoari zor dütügünak? Egizü, o Birjina Maria, zük bezala ezagüt
ditzagün Jinkoaren eta gure protsimo lagünen
eretzeko gure obligazionak; eta ardiets ezagüzü
haien behar bezala bethatzeko grazia.

Istoria edo gerthaldia
Sant Antoninek khontatzen dü eliza gizon bat
bazela hanitz debot zena Maria Birjinari. Egün
oroz galthatzen zian bethi haboro haren perfetzionen ezagützia eta haren gehiago maithatzia;
eta nola ezinago maite beitzian Ama Dibino
hura, galthatü zeion haren begithartiaren ikhusteko grazia.

Aingürü bat jin zeion erraitera ükhenen ziala
galthatzen zian grazia; bena Maria ikhusiren zien
begiek ez-ziela haboro lürreko gaizarik ikhusiko.
Baitetsi zian Mariaren zerbützariak; bena bere
beithan igaran zian: soginen deiok begi batez
eta bestia begiratüren dük.
Hala egin zian: Maria agertü zeion bere edertarzünaren ospe handian; eta galdü zian, hura ikhusi zian begiaren bista. Bena ordütik bestiaz
ikhusten zütian lürreko gaizak hain zeitzon itsusi
eta hügüngarri; non thaigabe othoitzen beitzian
Maria Birjina khen lizon, othoi, bigerren begiaren
bista, elezan ükhen gogoan haren edertarzünaren orhitzapena baizik. Maria berriz agertü zeion
eta bi begien bista ützüli; bena ezeitzon zerbützatü mündüko gaizen hastiatzeko baizik eta
zelükoen bethi haboro maithatzeko eta estimatzeko. (S. Ant. 11. part. XV. 34).

HAMARGERREN EGÜNA
Maria Birjinaren ezkontzia
Noli timere quia tecum sum.
Ez ükhen lotsarik ni zurekin beiniz.
(Js.
Maria Birjina ontsa edireiten zen Tenploan,
Jinkoaren etxian, eta ez-zian beste nahirik, bere
bizitze huntako egünen han igaraitia baizik. Eta
bestalde beitzakian zoinen eder zen xahütarzüna, Jinkoari konsekratü zeion bere Birjinitatia.
Bena ez-zen mündian eta gütiago jüdioen artian
ezagütürik berthüte eder horren balioa; hartakoz
ezkontzeko adiniala heltü zirenian Tenploan hartürik izan ziren neskatilak, aphez nausiek ützültzen zütien aita amer, hek senhar bat eman liezen. Mariaren aita eta ama hilik beitziren, erran
zeioen aphezek ezkontü behar ziala. Mariak ezagüterazi zeien Jinkoari egin ziala Birjina egoiteko
botoa. Algargana bildürik jakiteko zer egin behar
zien, aphezek Jinkoaren argiak galthatü ondoan,

deklaratü zien behar zeioela Mariari eman senhar bat legiaren arauera.
Jinkoak onhetsi zian Mariaren Birjinitatezko
botoa; ihurk ez-zakialarik, hura haitatürik zen
eta adelatürik Trinitate Saintiaz Salbazaliaren
amatako. Bena nahi zian Jinkoak ükhen lezan
Mariak bere khantian senharraren itzala; eta hori
Birjinak amatzian, bere ohoria xahü begira lezan
jenten aitzinian; Inkarnazioniaren gordatzeko,
thenoria jin artio, gizoner eta debriari; bai eta
haurrari eta haren amari süstengü baten emaiteko. — Nola Maria beitzen Dabit erregiaren arrazatik jaisten, behar zian ber odoleko gizon bati
jüntatü legiaren arauera. Aphezen deyiala jin
ziren Dabiten kastako ezkongeiak Tenploala; eta
haiekin Josef adinian jadanik aitzinatia, Jinkoaren
Izpiritiak phusatürik. Aphez Handiak erran zeien
Jinkoak behar ziala berak erakutsi zoin nahi zian
izan ledin Mariaren senhar; eta bakhoitzaren izenarekin phausa erazi zeitzen makhila idor bedera Arkha saintiaren khantian; eta erran zeien:
zoinen ere makhila hozitüren eta lilitüren beitzen
hura izanen zela Jinkoaz haitatia eta Mariaren
espusa.

Biharamenian Josefen makhila ediren zen
berbera hozitürik eta lilitürik; eta aphez handiak
eman zian Mariari Senharretako. Sen Gregori
Nissekoak, Sen Jeromek eta beste Izkiribano
Saintü hanitzek hori jakinerazi deiküie. Eta erraiten ere deiküie Mariak lehia handirekin ezagüterazi zeiola Josefi, Jinkoari egin zian Birjinitatezko
botoa; eta Josefek bere aldetik erran zeiola
Mariari ber botoaz Jinkoari hertsirik zela eta hartakoz zela ordartino egon ezkuntügabe. Ordü
berian hitzartü zien ezanen zirela algarrentako
Jinkoari egin zien promesaren begirazale eta
jakile.
O Maria, ikhusten dizügü amirazione eta plazer handirekin, nola Jinkoak, zure ixilik, adelatzen dütian gure arrerosteko zützaz egin behar
deizkün honki handiak. Zure xahütarzünaz eta
xahütarzünaren amorioaz merezitü dizü haitatürik izatia Salbazaliaren Amatako. — Eta ber gisan
Sen Josefek bere xüxentarzünaz eta xahürtazünaren amorioaz merezitü dizü haitatürik izatia
zure espustako eta Salbazaliaren aita ordaritako.
O Maria, o Josef, ardiets izagüzie xahütarzünaren

amorioa eta haren arrankürarekin begiratzeko
grazia!

Istoria
Prinzesa Margarita Kolona, Erromako familiarik handienetako alhaba zen. Haurretik Maria Birjinari hanitz debot izan zen eta hitzeman zeion
Birjinitatia harek bezala bethi begiratüren ziala.
Aita eta ama gazterik galdü zütian eta bere
anaiek ezkunterazi nahi zien bortxaz, bere heineko Prinze nuble batekin. Margarita esmeriatürik hersatü zen Maria Birjinari; othoitü zian hel
lekion eta bere photere handiaz legünt lezan,
berak hainbeste maite ükhen zian Birjinitatiaren
begiratzen. Maria Birjina agertü zeion, bihotza
ematü; eta segürtatü zian begiratüren ziala
maite zian berthüte ederra. Erran zeion nola
behar zian egin anaiek eginerazi nahi zeioen
ezkontziaren barreierazteko. Mariaren aholkier
gogotik jarraiki zen Margarita Kolona. Ezkontzia
barreiatü zen eta Margarita sarthü zen sen Fran-

zesen ordenan eta bere bizitze xahiaz eta saintiaz merezitü dü dohatsien artian khuntatürik
izatia. Haren besta egiten da S. Franzesen ordenan, abentiaren 30n.

HAMEKAGERREN EGÜNA
Anontziazionia
Ave gratia plena, Dominus tecum..
Gür zuri graziaz bethia, Jauna
zurekin düzü. (Luc. 1, 28)
Maria eta Josef bizi ziren Nazaretheko hiri
xipian, prauben ixiltarzünian eta aphlatarzünian;
egünak eta gaiaren pharte honbat igaraiten
zütielarik, lanian, othoitzian, librü saintien irakurtian; eta algarren hon izatez, bizitzia algarri ahalaz eztitzen zielarik.
Bena heltü zen Jinkoak bethidanik erabaki
thenoria Salbazaliaren mündialat igorteko; eta
bere tronoaren khantüko Aingürü handienetarik
bati eman zeion mezia, joan ledin berriaren eramaitera, haren Amatako haitatürik eta adelatürik
zen Birjinari; hura beitzen Maria, Josefen espusa,
Nazaretheko etxolan gorderik bizi zen Israeleko
Alhaba ümila.

Aingürü Gabriel agertü zeion, othoitzian
zegoalarik, argi handi eta ezti batez üngüratürik;
eta erran zeion: Gür zuri, graziaz betherik zirena,
Jaun-goikoa zurekin düzü; benedikatia zira
emazte güzien artian. — Hitz hoien entzütiak eta
Aingüriaren ikhustiak ikharatü zien Maria; eta
gogoan igaraiten zian zer erran nahi zen gürtze
handigarri hori: Aingüria lehiatü zen haren lotsaren iraistera, erraiten zeiolarik: Ez ükhen beldürrik, Maria, ezi Jinkoaren gogotikoa zira. Izorra
gerthatüren zira eta Seme bat sorthüren düzü,
eta Jesüs izena emanen derozü, erran nahi beita
Salbazalia.
Hura izanen düzü handi, Goihengoihenekoaren Semia dükezü, eta Jinko Jaunak emanen
diozu Dabiten tronoa eta haren erregegoak eztikezü ürhentzerik. — Mariak ihardetsi zeion: Nola
hori izan daite, eztüdanez geroz gizonarekin ezagützerik. — Erran zeion Aingüriak: Espiritü Saintia zütara jaitsiren düzü eta Gaingainekoaren
berthütiak üngüratüren zütü. Hartakoz ere zütarik sorthüren den Saintia Jinkoaren Semia dükezü. Zure küzüña Elizabeth ere, bere zahartarzünian haurdüntü düzü, eta bere izorraren seige-

rren hilabetian düzü; ezpeita deus Jinkoak ez-tiokianik. Maria sarthü zen bere ezdeustarzünaren
eta aphaltarzünaren ezagütze barnenian, eta
erran zian: Huna Jinko Jaunaren neskatoa, egin
bekit zük erran düzün bezala. Eta ordü berian
Jinko Semiak hartü zian khorpitz bat eta arima
bat haren sabel sakratian.
Aingürü Gabrielekin, gür deizügü, O Birjina
Maria, Jinkoaren Ama, birjinen lehena eta bandera zaina. Lehenetsi düzü Birjinitatia, Jinkoaren
Ama izateko loriari; eta hola merezitü düzü Trinitate Saintiaren, Aitaren, Semiaren eta Espiritü
Saintiaren amorio berheziena; Birjina eta Ama
batetan izateko pribilejioa eta zuretako sirats
orotako eztiena. Pharte hartzen dizügü zure
lorian eta boztarioan; egizü zure hontarzünaz
eta Jinkoaren aitzinian düzün photeriaz, ikhus
zitzagün egün batez zure zelü-lürreko erreginazko tronoan, eta pharte ükhen dezagün zure
Seme Dibinoak merezitü deikün Dohatsütarzünian.

Istoria edo gerthaldiak
Abe Maria da Aingürü Gabrielek Jinkoaren
phartez Maria Birjinari egin dian gürra edo salütazionia. Egün batez Santa Mektildak erran zeion
Ama Birjinari: O Ama Maitia, nahi neizketzü erran
gizonak erraiten ahal deitzün laidorio handienak
eta zure bihotzarentako hitz laketgarrienak. —
Ama Birjina agertü zeion eta erran: ene haurra,
uste ükheiten ahal düna gizonak egiten ahal deitadala laidoriorik eta erraiten hitz hunkigarriagorik, zoin beitira Jinkoaren beraren phartez Aingürü Gabrielek erran deiztadan hitzak eta eman
deiztan laidorioak. Ez ezteitan erraiten ahal, eta
eztün gizonik erraiten ahal deitadanuk, othoitze
edo laidorio onhesgarriagorik zoina beita Abe
Maria. Hori uste ükheitia lüken Jinkoa beno gorago joan nahi izatia.
Sen Franzesek erraiten zian: Abe Maria erraiten düdanian zeliak zabalzen dira, Aingüriak bozten, lürra ürgaizten, ifernia ikharatzen eta
debriak ihes joaiten.

Suarez Theologien Sabantak erraiten zian
bere jakitatia oro nahiago zükiala galdü, eziez
Abe Maria baten merezementia.
Dezagün arren maite ükhen erraitia eta milatan arrerraitia Abe Maria, bizian, hilzeko menian
eta gero zelian!!
Dupanloup Aphezküpiak khuntatzen dü deithürik izan zela Dama gazte batengana, zoin haur
ükheitetik gaizkitü beitzen. Franziako Marechal
baten Alhaba zen; ezkontze handi bat eta aberats bat eginik, seme baten sortzeko ükhen zian
boztarioa; bena barberek erran zien bera hilzeko
menian zela, eta Jaun Dupanloup kargatü zien
berri horren eriari emaitiaz. Aita, ama eta senharra desolazione handienian ziren. Dupanloup
hüllantzen da tristezia handi batekin; eriak honki
jin egiten deio erri ezti eta itxura eme batekin. —
O, Madama, dio Aphezküpiak, zer zorigaitza! —
Zer, ihardesten deio eriak, hil behar düdala?
bena Jauna eztüzia uste zelialako nizala? — Bai,
bai esperantza dizüt. — Oh, bena ni segür nüzü
eta hartakoz deskantsü dit bihotza. — Ene haurzarotik maite ükhen dit Abe Mariaren erraitia,
eta aspaldiko urthetan egün oroz erran ditit kun-

derak. Eta hainbeste aldiz amoriorekin eta konfidantzarekin erran ondoan Maria Birjinari: othoi
egizü enegatik orai eta ene hilzeko orenian,
segür nüzü heltüra eginen deitadala; heben dela
ene khantian eta zelialat eramanen diala ene
arima. Hil zen sendimentü hoietan, beriak oro
konsolatzen zütialarik; güzien bihotzak eraikiten
eta ürgaizten, bere fede handiaz eta arimaren
emetarzün alageraz.

HAMABI-GERREN EGÜNA
Maria Birjina badoa Santa
Elisabethen ikhustera
Respexit Deus humilitatem meam,
ex hoc beatam me dicent omnes
generationes.
Jinkoak so egin dü ene
aphaltarzünari, heben-harat hente
mente güziek deithüren naie
dohatsia. (Luc. 1. C. 48).
Maria Birjinak jakin zian Aingüriaganik Elizabeth haren küzüña, bere zahartarzünian, haur
esperantzatan zela. Hügü zian jenten aitzinialat
agertzia, gorderik bere atxolan egoitia zeion
laket, Jinkoarekin eta bere Ezpus Saintiaren itzalian. Bena askazi bezala bere boztarioaren erakusteko, eta behartzen ahal zen lagüngoen
emaitiagatik, eta ere Jinkoaren Espiritiaz bulkatürik, joan zen lehia handirekin Nazaretherik
Hebronera Elizabethen ikhustera. Etxen sartzian

bere gürrak eta goraintziak egin zeitzon bere
küzüñari. Haren mintzoaren entzütiari jauzi zen
haurra Elizabethen sabelian, eta ber denboran
Espiritü Saintiak argitü zian Elizabeth eta oihü
egin zian: O benedikatü dela zure sabeleko frütia! eta nontik heltü zait ene Jaunaren Ama jin
dadin enegana? Dohatsü zira sinhetsi beitüzü,
zeren Jinkoak erran deitzünak betheren beitira
zübeithan.
Ordian Mariak ikhusirik, Jinkoak agertü zeiola
bere küzüñari, haren beithan egin zian misterio
handia; haren bihotzak bere bethedüratik ixuri
zütian eskerrezko eta ümilitatezko hitz eder
horik:.
Magnificat anima mea Dominum.
Handi dela Jinkoa ene Arimak ezagützen dü
eta oihützen. — Eta ene gogoa boztarioa jauzten
da ene Jinko Salbazalia beithan. Zeren so egin
beitü bere neskatoaren aphaltarzünari; ezi
heben-haratdohatsia ni deithüren naie jentemente güziek. Zeren egin beiteitzat gaiza handiak photeretsü denak; eta haren izena Saintü
beita. Eta haren hontarzüna hedatzen da mentez
mente haren beldur direnetara. Erakutsi dü bere

besoaren indarra; iraxi dütü bere gogoetan goratzen zirenak. — Egotxi dütü photeredünak bere
jargietarik, eta alxatü dütü aphalak. Gose zirenak hontarzünez bethe dütü, eta aberatsak igorri dütü hütsik. Eraiki dü Israel bere haurra, bere
güphidestiaz orhitürik: Hitzeman dian bezala
güre Aitasoer, Abrahami eta haren ondokoer
mente güzietako.
Mariaren kantika eder hori egün oroz Elizak
erranerazten dü eliza-gizoner eta erlejiuser.
Maria egon zen Elizabethekin hirur hilabeteren üngürünia; eta haren emerditzeko zerbütziak egin zeitzonian, ützüli zen bere etxerat.
O Maria, ikhas dezagün zureganik, gure
gogarako diren lanen eta gaizen üzten, ürkholagünari behar-ordian heltüra egiteko; eta laidorio güzien Jinkoaganat igorten, deus hon dütügünak Jinkoaganik beitütügü!

Istoria
Ezta himnorik ez kantikarik, ez eta Psalmorik
Magnificata bezain eder denik. Santa Jülienna,

Sakramentü Saintiaren bestaren ezarerazliak,
egünian bederatzütan erran ohi zian kantika
hori. — S. Anselmok khuntatzen dü bera sendotürik izan dela Magnificataren erraitez hanitz
sofrierazten zeion eritarzün batetarik. Irakurten
dügü saintü hanitz hil direla, Magnificata khanterazten zielarik bere azken mementoetan, eta
Maria Birjina haien arimen hartzera ordian jinik;
berheziki Santa Maria Ogniezen eta Sen Franzes
Solanoren bizitzian hori gerthatürik irakurten da.
Maite ükhen dezagün Mariaren kantika eder
horren ardüra erraitia; Jinkoaganik üken dütügün
graziez eskerren ützültzeko, eta gure büriaren
etxekitzeko bethi aphalmentü eta lotsa handi
batetan Jinkoaren aitzinian, eztügülakoz grazia
hurak behar bezala balia erazi.

HAMAHIRURGERREN EGÜNA
S. Josefen antsia
In te, Domine, speravi, non
confundar in aeternum.
Zütan, Jauna, ezari dit ene egürükia,
eztit behinere ükhenen ahalkerik.
(Ps. 30. 1.).
Santa Elisabethenganik Nazaretherat Maria
Birjina ützüli zenetik laster, Sen Josefek ezagütü
zian, Maria Birjina haren espusa sainta haur
esperantzatan zela. Izigarri üdüritü zeion gaiza
hori, ezagützen beitzian Mariaren berthüte paregabia, eta ere beitzakian egin ziala Jinkoari Birjinitatezko botoa. Ezzakian zer phensa, zer erran,
ez zer egin. Ezziokian sinhets Mariak egin ahal
ükhen ziala gaizkirik, eta ez zeitan haren salhatzera bentüra, ogendün bezala kondena erazteko; eta bestalde üdüri beitzeion ez ziala berekin
begiratzen ahal, gogoan zebilan behar zianez ixilik igorri.

Maria Birjinak ikhusten zian bere espus saintiaren antsia handia; bena ixil zegoan, Jinkoatan
osoki bermatzen beitzen; eta phensatzen beitzian Jinkoak beizik ez ziokiala sinhetseraz hartan haren Photeriak egin zian miraküllü handia.