Marechalen liburia
Bertrand Goienetxe
MAREXALEN LIBURIA
Iturria: «Monjongo Dassançaren Laborarien abissua
(1692) eta honen bi aldaera ezezagun: Jean pierre
Chabalgoityk idatzia ( eta Bertrand
Goyenetcheren Marechalaren liburia (1831)».
Aurkezpena, edizioa, oharrak eta hiztegia, ASJU
XXXIII-1, 1999, 239-304.
MAREXALEN LIBURIA Eskuaraz
à Bertrand Goyenetche fils
Fait à Saint Jean Pied de Port
le 25 mars 1830
1
Idiaren, sukharra sendatzeko zer egin behar
den
Idiak sukharra duenian ezagutuko duzue idiaren
inketadura era guziz gorphutza ikharatzen zaienian.
Kopetan ere eztu su eta lamarik baizen ageri eta partikularki bi adarren artian.
Halaber berotzen zaizko beharriak eta ahua izerdia kaintoin guzietarik dariola.
Ezen denbora hartan ezin deusik ian dezake.
Bainan nahi luke zenbait gauza fresko milikatu,
mihiaren idortasuna dela kausa.
Buria ere hanitz pisua daduka eta begiak nigarretan tuela era muthurra linburriz garnitia hanitz luzia.
Fazoin hartan sendi duzuenian idia sukharrez atakatua dela egun hartan barur araziko diozue eta gero
biharamunian atherako diozue odol guti bat buztanaren azpitik.
Ondoko borz egunetan entretenituko duzue gluteron deitzen den belhar fresko hetarik urarekin irakitu
eta ur hartarik maiz edatera emaiten diozuela eta
halaber kontinua edate hori sukharra ioan arteraino
berze batzuek atheratzen diotela odola beharri gibeletarik eta kopetatik.
2
Lantzar deitzen den eritasuna edo ezperen idi
marteilia
Idi marteilia deitzen den eritasuna ezagutzen da
noiz eta ikhusten beitugu idiaten iliak sagarreroiaren
izpiak gisa laztuak tuela, eta idia hanitz tristatua,
begiak ilhunak eta pisuak, lephua makhurtia, ahotik
gerlia dariola, bizkarra eztoka bezala gogortua, urhatsa jo anhitz pisua apetitia galdua auxnarria edo ruminatzia ezarriagoa.
Eritasun hori hastean senda daiteke fazilki behar
den erremedioak emaiten zaizkonian.
Bainan zahartuxez geroztik / eskapatzen da eritasun hortarik. Halere entseiatu behar da egin ahalaren
egitera.
Hartarakotz harzazue Konstantinopolitana eta
meloin erroak, bakhotxetik ahur bana eta hirur ahur
gatz larri; eta gero hek elkharrekin xehaturik, trenpa
zazue laurden bat arnotan; eta eman arno hartarik
idiari edatera goiz guziez gathulu baten betia aldian
eta kontinua diozozue arno hartarik osoki, sendotu
arteraino.
3
Idiaren bihotz-terra khentzeko, zer egin behar
den
Idiak bihotz terra duenian ezagutuko / duzue idia
gonbite iduriz dagoenian, non orduan berxala mustupila edo muthurra frotatuko diozue phorruz eta baratxuriz eta posible bada hetarik xehaturik, arnoarekin
hararaziko diozue golpean eta arratxean.
4
Idiaren kolika sendatzeko zer egin behar den
Idiak kolika duenian ezagutuko duzue idiaren pleinutan bai eta halaber haren estok eta gogortasunean,
hasi lepotik eta isterretarainoko guzian.
Ordu hartan habarrotx hanitx egiten zaio sabelian;
maiz etzan, maiz jaikitzen da eta ezin dago / bere
lekuan, izerdia xurrupitan dariola, kainton guzietarik.
Gaitz horren sendotezeo batzuek emaiten diote
baratxuriak eta phorruak xehaturik eta arnouan irakiturik, arno hartarik edatera laurden erdi baten inguria
aldi bakotxian.
Berze batzuek erremedio hori iuntatzen diote
intzaur, oliba eta tipula arnotan egosirik.
Hartarakotz harzazue ahur bana mirra eta erramou bihiak eta hek irakitu ondoan arnoarekin, irazi
eta emozue edatera arno houra.
Berze batzuek, idiari pikatzen diote behatz azpiko
haragiak eta buztan / azpitik, odol guti bat ekhar
dezantzat.
Kolika sue(r)te hori arribatzen da ordenariozki
u(n)haduraz primaderetan, zeren ezen denbora hartan odol soberantziak hobeki errekeitatzen baitira; eta
hala odola atheratou ondoan zenbait pasaie erakin
diozozue ungi estalirik errefria eztadin
5
Idiaren sabelminen erremedioa
Kolika bezala egiten da eritasun hura eta hala kolikarentzat on diren erremedioak balia daitezke sabelminetan; bai eta halaber drigas ere arnoarekin edatera emaiten diotela; eta gero biharamunian odola atherako diozue mihi azpitik, edo suduretarik edo ezperen
edan araziko diozue erremedio huntaz zeina egiten
baita lau untza turmentina eta gatz guti batekin, pirolak idiari iretxarazteko eta baldin posible ez bada zintzurrian pasaraztea, urtuko tuzue arno beroan; eta
gero edana araziko adar batetarik.
Denbora hartan idiak beroki egon behar du barruki bero batean (vulgar vult).
6
Idia xarmadurez inkantatua denian zer egin
behar den.
Idia xarmatua denian, ezagutuko / duzue tristezia
handian; bai eta guziz laster bere akzioneak egin nahi
tuenian, non orduan idia laburski hagatzen eta mehatzen baita hetikatua baliz bezala.
Hargatik da nesesario pronpki erremedioak egitea.
Hartarakotz ezagutu duzuenian idia xarmatua
dela, emozue lehen bai lehen ur hartarik sudurretan
barna zeina eginen baituzue lehen bai lehen ahur bat
erramou bihi eta ahurbat ienebria bihi eta untza bat
sofre lore, eta gero ur epeletan hogoi eta lau orenez
irazi duzuenian balia zaitezte ur hartaz goizetan eta
arratsetan sudurretan barna emaiteko./
Hori egin bezain sarri preparatuko diozue erremedio miragarri hau, zeina khenduko baititu xarmak eta
eskantadura guziak.
Hartarakotz harzazue laur untza Konstantinopolitana, untza bat gatz larri; eta hek xehaturik ungi irakitu behar dute pinterdi bat uretan eta gero eman hur
hura idiari edatera.
Baldin eta lehen kolpetik ezpada idia erremetitia
emanen diozue zenbait aldiz erremedio hortarik eta
hala ikhusiko duzue, efetu miragarri ez solamente
idien xarmen kontra erakusten duen efetua, bainan
oraino / erranen darotzut Konstantinopolitana horrek
berthute handiak dituela Sedazieus Arabiako autor
famatu haren erranez.
Etzen hain espresuki seguratzen gaitu erraiten
darotzunian khentzen tuela eta debekatzen guziak
nahiz alimalia, presunetan lur eta etxetan egiten diren
guziak.
Hartarakotz dio aski dela erran dugun Konstantinopolitana hori bere lurretan eta etxetan idukhitzia.
Beraz hazia zaitezte erremedio miragarri hortaz.
7
Idiaren utxada edo sabeltasuna duenian inagutuko duzue haren isurrietan, zeren etzen klar aski
baitire bat eta berzia ezagutzekotz; eta hala ikhusten
duzuenian sabeltasuna duela eztiozue denbora hartan
iatera ez edatera eman behar bizpahirur egunez, baizen xoilki zenbait mahatx bihi pipita edo ezperen
mahatx ostoak arnotan trenpaturik har araziko diozue
idiari, eta gero hirur egunen buruan presenta diozue
zenbat belhar fresko, nahiz plantañak edo / zamari
bustana deitzen den belharra eta guardia ondotik ere
bere hura erramou ostoeki irakiturik eman beharko
diozue. Zer ere erremedio eman baitut sabeltasunarentzat zeren etzen biak bat bezala egiten baitire.
8
Idiak erortzeko mina duenian zer egin behar
den
Idiak erortzeko mina duenian ezagutuko duzue
idia kolpez erortzen denian eta gero ahua makhurturik gerlia ta arrapoa ahotik dariola eta zangoak bihurzen bezala, eta finian bizpahirur orenen buruan deusik
ezpalu bezala altxatzen denian.
Halako eritasuna duten idiak ordenarioski atakatuak dira bi hilabetetarik bi hilabetetara.
Eritasun horren sendatzeko hararazi beharko diozue laurden bar arnotan astoaren zangoko hezurra,
untza bana, limaturik eta ungi xehaturik eta gero kontinua hogoi egunez goiz guziz emaiten diozula adar
batetarik, berze batzuek hanitz baliatzen dire erran
dugun / konstantinopolitana miragarri hortaz.
Hartarakotz aski dute arnouan edo urian irakiturik
ur hartarik idiari goizetan eta arraxetan emaitia.
9
Idiaren gatarrari edo Kainnarrari zer egin
behar den
Gatarraren erremediorik lasterrena mihiaren azpitik odola atheratzia da eta gero porruak, arruta, apio,
(salbina, eta morsus diabolus) elgarrekin urian irakiturik irazi eta ur hartarik idiari edatera emaitia.
Eta finian panieru batian arno ligaz, ogi mamiz eta
hautxarekin ahia eginik hortaz lepoa lotzea non bide
hortaz laster / khenduko baitiozue bere gatharra.
10
Idiak odolez pixa ajiten duenian zer egin behar
den
Idiak odolez pixa egiten duenian heldu zaio
komuski akzident hori hanitz berotua eta bortizki mar-
funditua denean eta guziz udan zenbait belhar gaisto
ihintzez bustia ian duenian.
Gaitz horren erremediatzekotz ezdu deusere idiak
edo behar luke xoilki edari huntarik baizen hartarakotz harzazue hirur untza artho irin eta untza bat trigada. Gero hek irakit pinterdibat arnotan eta finian
iuntazen diozuela / safran guti bat.
Edari hortarik emozue edatera goizetan eta arratxetan plantain ura olioarekin.
11
Idiak ezin pixa eginez dagoenian zer egin
behar den
Idia penaz dagoenian ezin pixarik eginez atherako
diozue odol gutibat bizikako lainetarik eta gero hirur
goizez edan araz: eztia eta olioa arno xuritan nahasirik.
12
Idiak harria duenian zer egin behar den
Noiz ere baitakizue idiak harria duela bizikan edo
xilkuan barna pikaturik atherarzia da erremedirik
segurrena.
Bainan halere ezpada posible nihok atheratzia
baliatuko zarete erremedio huntaz haren oinazez apazegatzekotz.
Hartarakotz harzazue untza bat millu marin erro
untza laurden bat espezia itze eta haren erdia bipher;
eta gero guziak ungi xehatu direnian emozue idiari
arno ephel guti batekin edatera eta kontinua zenbait
aldiz fazoin berian emaitera./
13
Idiak bere natura edo pitostoa gogortua duenian zer egin behar den
Eritasun hori gertatzen zaionean idiari aski duzue
malbariska egostia burrarekin batian, eta gero hartaz
maiz pereka idiaren natura eta laster suflaraziko dio
bere pithoa.
14
Idiak azpia hantua duenian zer egin behar den
Ezagutu duzuenian idiaren / mihi azpia hantua
dela enseia zaitezte lehen bai lehen mihi azpiko zainerarik burdin bero batez zilhaturik edo lantzeta zorrotz
batez odola atheratzia, da gero gantzu edo pereka
diozozue zauri hura, olioa eta gatza elkharrekin nahasirik eta kontinua umore guzia kanporat joan artino.
Denbora hartan idia entretenituko duzue belhar
freskoz eta baldin apetitua ezpadu ernatua laster, izan
araziko diozue erremedio huntaz.
Hartarakotz harzazue arroltze bat xuringoa balxan, eta nahas ezti / guti batekin gero emozue arnoarekin idiari edatera. Hantik harat emozue bere iatekotan zenbait gatz bihi eta hala efetu onak atherako
dire.
15
Idiak errainetako mina duenian zer egin behar
den
Idiak errainetako mina duenian ezagutuko duzue
haren plainutan eta guziz gibeleko trainaz, ezin aitzi-
na zangoak heda ditzazkenian; almakez ere ezin
segura daiteke; ez eta hain guti bustanna biribilka,
non ordian dilindan baitario, haren gernuak usain
gaistoa du eta gibeleko traina osokhi pisatua; eta baldin inflamazionerik gerthatzen bada denbora hartan
idiaren pixa odolaren gisa gorri dohako eta penarekin
egiten du.
Eta hanitz badio, ez da izanen harentzat ezpada pixa bura aphur bat tindatua baizen gorri kara duela bere koloria esparantza da eritasun hartarik sendatuko dela.
Hartarakotz atherako diozue odola almaketarik
eta maiz eman idiari / edatera porruak ur klarrian
trenpaturik.
16
Idiaren berze errainetako mina nola sendatu
behar zaion
Noiz ere senti baituzue idia erori dela zenbait
gauza gogorren gainera ezagutuko duzue baten kolpe
handian ezen ezta behinere falta kolpe borthitza dela
kausa konstusione eta inflamazionea.
Hargatik laboraria denbora hartan idiak mehatxatzen tuenian eztitu bere lekhutik mobiaraziko eta kolpia duen lekhua maiz freskatuko dio ur hotzez eta
gero gantzu edo pereka ungi xukhaturik, urin hurtuz
edo urdaiez.
Eritasun horren seiñaliak dire kanpoko aldetik
gogor izatia aisiarat manaia dezake; eta pena handia
du etzana denian bere lekhutik ezin altxatuz.
17
Idiaren oinaze eta dolore suerte gehienentzat
erremedioa eta guziz nekhadurez heldu zaiotenetan
Har zazue ahurbat liho azi eta berze ahur bat kammamilla eta hek ungi irakit aieru batetan urian erabilzen duzue maiz makhilla batez, osokhi ahia egin arteraino eta gero heda zazue zenbait traputan eta hartaz
lot non ere sendi baituzue gogortasuna hanturarik edo
oinaze duen lekhuan.
18
Idia biriketarik errenkura denian zer egin
behar den
Birikerarik arrangura horiek gaitz dire idier khentzia hein mobimendu handia dela kausa.
Bainan halere egin dakiozue erremedio haü zeina
baita lehenbizikorik maniatera ur beroz garbitzia eta
gero belhar freskos usain onetakoez ungi urrindatzia.
Denbora hartan khendu behar tuzue barrukitik
zamari edo behor urde eta berze azienda guziak beldurrez ezen haren hatxak kommunika eztiozoten eritasun bera.
Hargatik orduan utziko diozue / zenbait asto
aldian, ezen haren hatxak probetxu egiten diote biriketako arrankurer.
19
Idia estulez atakatua denian zer egin behar
den
Idia marfundiz atakatua denian eta guziz estul
handia duela, hartuko duzue aphur bat hisopa eta
hura irakit pinterdi bat huretan. Gero irazi duzuenian,
edan araz dezakozue ur hura idiari.
Denbora hartan emozue iatera / forru ostoak
xehaturik ogi nostroarekin batian.
Berze batzuek emaiten diote idiari armoisaren ura
amiron xuriarekin batian, hisopa egiten den gisa.
20
Idiak hertziak galtzen hasia dituenian zer egin
behar den
Idiak hertziak deseginak dituenian hartu behar
duzue hirur untza turmentina eta hura haur baten
eskuz sar idiari gibeleko aldetik ahalik eta barnena;
edo ezperen turmentinaren lekhuan balia zaitezte,
gantz gesaz era urin hurruz...
21
Idiak hatxa laburra duenian zer fazoinez sendatuko den
Noiz ere sendi baituzue idiak hatxa laburra duela
emozue beharritan zilhaturik Hellebore noir deitzen
den belharra gargandilla baliz bezala eta hark on handia eginen diote
22
Idiak almaketan min duenian zer egin behar
den
Ezagutu duzuenian idiari almaketan hoin-haziak
eta doloriak dituela, har zazue hirur ahur alzibre eta
hek irakit minagretan; eta gero ungi xehatu tuzuenian
lot zazue doloria den lekhuan eta laster sendatuko da.
Berze batzuek atheratzen diote odola gainetarik.
Gero porruak urian irakitu eta/ ur hartarik idi(ari)
edanarazten, edo ezperen idiaren gernu bera.
23
Idiaren lipua khentzeko edo min gaistoa
Lipiaren erremediorik segurrena eta laisterrena
da, pikaturik atheratzia eta gero bourra freskoz zauri
hura goiz-guziez arratsez gantzutzia eta perekatzia...
24
Idiaren golardoa edo lepho hantuan zer egin
behar den
Idiak golardoa duenian hanitz tu lepho guzia hantua, eta baldin sendi badiozu abzestilduma edo materiarik duela, denbora hartan haparantziaz ageri den
lekhuan zilhatuko duzue, burdin gorri batez eta gero
eman zilho hartan asunen erro guti bat edo ezperen
erran dugun Hellebororen / erroa eta har zazue bethi
artha erro horietarik saniatzeko.
Idiari edan araziko diozue urri belharrarekin irakitu uretik nahiz goizetan eta arratxetan; kopetarik eta
beharri gibeletarik odola atheratzia ere probetxu
handi eginen diote.
25
Idia hantua denian nola sendotu behar den
Ordenarioski idiak hantzen dire belhar sendoki
ianez eta guziz ihitzarekin direnian.
Eritasun horren sendarazteko azki da xoilki, adar
bat alderen alde zilhatzia, eta olioz gantzuturik edo
perekaturik gibeleko aldetik, aiuta bezala idiari emaitia. haise hanitz egin dezaken arteraino eta adarra /
han dueno perekatuko diozue sabela haga sendo
batez.
26
Idiak zenbait alimale xume iretxi duenian zer
egin behar den
Sendi duzuenian idiak iretxi ahal dukela, zenbait
alimale, emozue, lehen bai lehen, behi esnia edatera,
edo berzenaz egizue dikostionia piko melatuz arnoarekin batian eta gero batian eman arno hartarik idiari
edatera./
27
Idiaren handitxuen sendatzeko zer egin behar
den
Har zazue ahur bat andre dena maria arrosaren
tipula eta berze ahur bat konstantinopolitana eta hek
ungi egos minagrian gero lot zazue erremedio hortaz
hantua den lekhuan eta hola laster leher araziko dio
here hantixua.
Lehertu denian garbi zazue zauri hura goizetan
eta arratxetan gernuz eta pixaz
28
Idiak zangoa hantua duenian nola sendotu
behar den
Hartarakotz har zazue zenbait ahur sauka osto eta
hek ungi irakit gantz guti batekin batian eta gero
egosi direnian lot zazue kataplasma hortaz: eta hala
laster ikhusiko duzue hantura kontsomitua.
Eman dugun kataplasma hori egin daiteke hotzik
eta freskoki / hartarakotz har zazue zenbait ahur
sauka osto eta hek ungi xehatu direnian emozue urin
hurtua kataplasma egiteko aski den bezenbat.
29
Idiaren taloin eta aztaparretako minen sendatzeko erremedioa
Eritasun sue(r)te hori idiari arribatzen zaio maizenik neguan; eta guziz horma eta karroïnetan trabaillatzen denian non orduan baiziduri...... idiari aztaparra
lantzeta xorroix batez sakrifikatuko diozue / aphur bat
barnaskotho eta gero erre diozazue piko hetan arinki
eta gantzu urin hurtuz senda arteraino.
30
Idiaren aztaparra berze fazoinez kolpatua
denian nola sendatuko den
Lehenbiziko gauza dena da aztapar hura fondamenaren ungi garbirzia; eta gero lot goizetan eta arraxetan urin hurtuz segoarekin nahasirik / borz edo sei
egunez kontinuatu duzuenian, gero berze haren berze
mainatuko diozue, arnoz edo minagrez ezti guti batekin nahasirik.
31
Idiak barrabilak hantuak dituenian zer egin
behar den
Har zazue klera guti bat eta hartaz minagriarekin
egizue liga edo ahia, eta gero gantzu eta pereka hantura duen lekhuan. Idortzen denian gantzuze hori gantzutuko diozue gantz gesaz goizetan eta arraxetan./
Berze batzuek badiote photxo baten behasunaz
edo minaz aski dela gantzutzia beheala hantura
guzien eramaiteko.
32
Idiaren adarra arrailatua denean zer egin
behar den
Idiaren adarra erdiratua duenean frotta izozie bere
adarra minagre, gatz eta olio guti batekin batian, eta
gero gantzu edo pereka izozie urin hartaz arraxina
guti batekin eta kontinua gantzutze hori zazpi egunez.
33
ldiak begiak hantuak dituenean zer egin behar
den
Begiak hantuak dituenian egizue ahia ogi nostraiaren irinez eta ezti guti batez eta gero lot goizetan eta
arratxetan. Ordian nola eztia dela kausa, uliek khexa
bailezakete debekatuko diozue akzident hortarik baldin eta alkakerenaz begi inguriak perekatzen baitozazue.
34
Idiak begian xuria duenian zer egin behar den
Noiz ere ezagutzen baitiozue begian xuria duela,
harzazue sel armonia guti bat eta nahas ezti puska
batekin gero hartaz lot zazue goiz arratxetan begiak.
Berze batzuek baliatzen dire balea garrharen
herrautxez.
35
Idi begi nigartuak nota sendatu behar diren
Idiari nigarra darionian egizue ahia, ogi nostroiren
irinez eta hartaz lot goizetan eta arraxetan, edo ezperen irakit zazue mairu arrosaren erroak; ura eta eztiarekin batian.
Gero hartaz maiz lot idiaren begia.
Berze batzuek baliatzen dire tuthiaren bitriolaz ur
arrosatuarekin batian.
36
Idiaren zaragarra edo hasteria khentzeko
Har zazue ahur bat ximinako khedarre; ahur e(r)di
bat sofre eta lau baratxuri buru gero elgarrekin xehaturik frotta zazue idia.
37
Hauxe zerbitzatzen da begietako, axe, aire edo
kolpendako
Hartuko duzue Parisko fruita bat hur korritutan,
hirur sosen koupa Roxa xuria, sos baten Irisflorentza
hori egosi gabe ungi nahasirik den gutienaz arratxe- /
tan lotzerakoan, bustiko duzue begiaren barnia bederatzi arratxez segidan. Odolaren idortasunetik ezpada
ez du faltako sendotzia.
38
Mandouak zamarra begian duenian zer egin
behar den
Ikhusten duzuenian mandoua samar gorri batekin
begia nigartua duela, askiko duzue imintzia arroltze
bat gorringoa khendurik gatzez erdikala suian, eta
güero beltxatu denian lehertu gabe athera sazue kanpora eta untsa xehaturik piloun batian, güero mazian
pasaturik irina beko / irin hura tuta batian imini eta
güero oufa batez begira houtz bizpahirur goizez.
FINA
Fait à St Jean Pied-de-Port le 1er avril 1831
G-che
«hau da behien eta idien korkoillo barbera gastia
pipatzen du ederki arno edaten emaiten badakote.
Usatia flaskoa aldera, baina barber famatia etc.»
Chanson Basque
Philipe izeneko lehen erregea
Frantzes patriot honen oi buruzagia,
Ministro gaisto guzien aborrizaillea,
Franziako xartaren konserbazaillea. (bis)
Xarles hamargarrenak bere ministroekin
Guziek nahi gintusten esklabo ezarri,
Noblezia oro aphesak heieikin
Gutas plazer lutena nahi zuten egin. (bis)
Bainan tronpatu dira, iainkoa laudatu,
Laffayet eta Laffita ziren abisatu,
Memento beretikan ziren abiatu,
Franzian libertatia nahis sostengatu. (bis)
39
Idiaren larruduren sendatzekotz zer egin behar
den
Hartarakotz har zazue kalitz ungi ondoa eta idortuak, eta hek pasa zetaxe batetarik gero herrauts hartas balia zaiteste ulzera eta larrudura guzien sendatzekotz.
40
Sugiaren eta hor errabiatuen ausikien erremedioa
Sendi duzuenian idiak pozoindatua(k) direla suge
edo hor errabiatuen ausikias aski duzue gantzuzea
ausikia den lekhuan olio eskorpiona edo esperen har
zazue laur untza xabon zahar gero ur laurden bat
minagretan, hartaz ardura garbi zazue ausikia diren
lekuan. Fazoin bera egin dezakezue mirra arnoarekin
bai eta halaber leisarrarekin eta finean zinarthodon
potso arrosarekin arnotan edo minagretan irakiturik.
(D 37)
Leisorren eta mandoulien kontra zer egin
behar den
Leisorrek eta mando uliek edo zenbait berze uliek
ausikitzen tustenian aski duzue klera zerusa guti bat
urean trenpatzea eta gero ausikiak egunean bigetan
lotzea.
(D 38)
Leisorrek mando uliek es hain guti uli xehek es
ausikitzeko erremedioa
Hartarakotz aski duzue malba osto pilika bat ungi
xehatzea eta olio guti batekin ligatzea eta gero idia
hartaz goizetan eta arraxetan perekatzea.
(D 39)
Barrokietarik leisorren kasatekotz erremedioa
Har zazue ahur bat erramu osto eta bihi irakiturik
urean gero ur hartarik gantzu sazue idia edo berze
animaliak zeinaren bides kasatuko baitire barrukietarik leisor, mando ulik eta berze suerteak.
Liburu huntan diren drogak eta belharren
esplikationeak
Erran darotzuet esplikatuko naroskitzuela hemen
diren izen barbaro iduriak eta hala banohatzue xeheki bat bederari adiarastera, klarki zer diren misterio
suerte horiek. Hartarakotz iakin / zazue Lupin deitzen
den droga hura dela illar zabal bat frantziako partetik
probiditzen dena garena. Nerprun duzu berris oian
beltzetan aurkitzen dena, elhorri beltzaren fruitua,
(diduriena, Vesse) da ilhar xume zabala frantziatik
ekartzen darotzuetena.
(D 40)
Barrukietan funzigazionea edo urrindatzea egiteko
Promes emaiten darotzuet liburu huntan hastean
erakutxiko naroskitzuela zer, fazoines egin behar
ziren fumigationeak eta hala nork ere / senti baituzue
barrukia aire gaistos korronpitua dela.
Lehenbizikorik garbituko duzue hango ongarri
guziak kanpora eta gero hartuko duzue unza bat isenzu, unza bat sofre lore eta unza arroxina gero hek
elguarrekin nahastekaturik emanen tutzue xaufeta
bat brasetan eta ke hartas ingura zazue barruki guzia
eta gero kontinua erran dugun urrindatze hori drogak
fini arteraino.
Fumigatione hori egin duzuen bezain sarri hartuko
duzue erramoniak maioranak, kamamilak eta gero
heier su eman barrukiaren erdian idukarasten tutzuela ke hura barrukian barna zenbait denboraz eta gero
emozue aire guti bat norteko partetik edo esperen
lebantetik eta hala bide hortaz izanen tutzue ziaun
establiak prekozionetuak era halaber asindak: konserbatuak eritasunik gabe. Ordean ala ere orhoit zaiteste
fumigatione hori egin ondoan on litakela zenbait berdura emaitea barruki betan barna sugerik edo berze
alimale lisunik han egin estadin hartarakotz aski
duzue bellarez beraura hura egitea edo ezperen leizar
ostoak ihaurgiarekin batean ematen batutzue ere
estarotzue probetxurik baizen eginen eta guzis zenbait baratxuri buru balsan dutenean.
Purga baten konpositionea
Har zazu sauka erro pillika bat, bi ahur bezala gaineko axala utz eta bigarren axal gizen hura ezar azieta batian bi kuillera urekin besperatik gero biharamunian, erro hek untsa tinka iusa ken gero emozu ius
hari bortz kuillera esne nahasirik eta irazirik epheldu
eta edan, gero oren baten edan ur ephel eta salda
ardura eta marruska sabela eskerreko aldetik ikhusiko
duzu efetu handia egiten.
Haurrendako aski da kuillera bat gutiago gorphutz
arauka.
Cette livre apartien a M. Bertrand fin de la
... /
Aingiren hatzemaiteko erremedioa
Emazu amia ontsa dragaturik ez eman sisari gorririk batere bainan... bat belskara edo beltza eta hoberenik buria eta bustana eta amia konpli.
GASTANBIDE Doktor Medikuak LABORARIER
ABISUA
Badu zenbat ere denbora Lapurdiko parte guzietarik aditzen dudala laborariak arranguratzen direla
idietan, eta ardietan arribatzen zaizkoten mortalitatez, nun uste baitute izurria bezalako eritasuna hekien
aziendetarat hedatua dela,
Akhostarrek senditurik akzident horren berria beldurrez fazoin / berian heien abreak gertha zitzesteen
beldurrez orthoiztu naute adiskide batzuek zenbaik
fagore eritasun horren kontra egitiaz; eta hala erresolitu dut horien satifazionea gatik obra xume baten egitia, zeinetan erakhurxiko baitaiet, idien eta ardien eritasun prinzipalen ezagutziaz konbeni zaizkoten erremedio miragarriak.
Ordean segura zaiztezte eztirela hemen diren gauzak / pentsatuak, bainan bai direla ilkiak lehenagoko
Autor handi eta Oraingo moderno famatuetarik.
Eta nola hanitz nor bere nazionetan eta nazionentzat trabaillatu baitire, Alamaniakoak alemanez,
E(s)painiakoak españolez, eta berze nazionetakoak,
nork bere erresumetako lengoaiez, hala nola franzian
egin baitute liburu bat Maison Rustika franzeses eta
gu franziakoak izan arren Heskualdun guziek ez dakigu / ederraz eta partikulazki laborariak konprenitzeko
beheala liburu miragarri hartan diren misterioak hargatik intreprenitu dut obra xume bat eskaraz emaiterat bat bederak iakhin dezatentzat, zein errazxi den
eskuaraz konprenditzea lehenagoko eta etorren sendimenduak.