Manual debozionezkoa - 14

Total number of words is 3302
Total number of unique words is 1356
25.4 of words are in the 2000 most common words
37.5 of words are in the 5000 most common words
44.8 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
Iainko begiratzaillea indazu grazia zure ontasunei ihardesteko, eta ezagutza bihurtzeko.
Misterio komunak
Arrosario batentzat misterio aski sobrarik
izatu ezbaliz, hauk dituk konplitzeko.
Iainko espiritua, libra nazazu haragiaren gutizia gaixtoetarik.
Iainko Saindua egidazu prestu izateko grazia.
Eta hunela asmatzak berze misterio komunak, partikularak ahitu direnenan Iainkoak eman
doroken antze hoberenaz.

Arrosario hunen ondoko othoitza
Iainko handia, ene Arrosarioko othoitza
entzun duzu, eta bekhatorearen intenzionea
ikhasi: konplizazu haren othoitza, zeñak bere
esperantza zure baithan ifiñi baitu. Zeure aberatztasun, eta handigoa konsidera zazu, eta halaber ene gabetasun eta ezteustasuna: nolakoa
bainaiz ere, ez naiz neure, ez berzeren, bañan
guztiz zure, zeure kreatura behar handian dena
urrikal bekizu, eta puxantza duzun legez orain
eta bethi fabora zazu.

BURU VI
Edozein Sainduri errateko
Arrosario jenerala
Abisua
Edozein Sainduri errateko Arrosarioa da jeneralki edozein Saindu batari, edo berzeari aplika
dakikeona.
Perfekzione eta berthute saindu guztientzat
jeneral direnetarik, misterioak atheratu behar
dire.
Edozein orduz edozein Sainduri erran ahal
dakikeo.
Arrosario hunetan, nola gañerako eskribatzen
tugun exenplutan misterio eta othoitza, sinpleki
bihi xehean erraten den legez emanen dugu misterio batetan ere doblatu gabe, bihi larrian egiten
den legez, fidaturik ezen bihi larrian erraten den
misterio doblatzera edozein orhoituko dela, eta
bihi xehean ez doblatzera: aitziñago abisua eta
exenplua eman dugun bezala.

Sainduen Arrosarioaren aitziñeko
Kortesano Zeruko, eta Saindu gloriosoa,
indigne izanez Iaunen Iaunari nerori mintzatzeko,
zu dohatsua neuretzat ararteko hautatu zaitut,
ene errekesta presenta diozozun eta zeure merezimendu handiez eske nagoena ardiats ezazun.
Arren bada Iaun aberatsena enetzat ertxa ezazu
eta berze dohatsuak halaber khar handirekin
othoitz egitera konbidatzatzu, eta fiñean othoitzez dagotzun beharra zeure ahalaz kontentik
bidalarazi zazu.
Halabiz

Sainduen Arrosarioaren exenplua
1. Saindu Iainkoaren zerbitzari handia, ardiats
diezadazu grazia haren ungi zerbitzateko.
Saindu relijionea ungi guardatua, ardiats diezadazu grazia haren ungi begiratzeko.

Saindu debota ardiats diezadazu debozionearen berthutea.
Saindu urrikalmendutsua ardiats diezadazu
urrikalmenduaren berthutea.
2. Saindu sinhetste handitakoa, ardiats diezadazu othoi sinhestea.
Saindu esparantzaz bethea, ardiats diezadazu
othoi esparantzaren ontasuna.
Saindu amulsua, ardiats diezadazu karitatea.
Saindu prudenta, ardiats diezadazu prudenziaren berthutea.
Saindu tenperatua, ardiats diezadazu tenperanziaren berthutea.
3. Saindu borthitza ardiats diezadazu borthitztasuna. Saindu iustua, ardiats diezadazu iustutasuna.
Saindu mortifikatua, ardiats diezadazu mortifikazionea.
Saindu mundua gaitzetsia, ardiats diezadazu
haren gaitzetsteko grazia.

Saindu Ifernuko etsaiak ez enganatua, ardiats
diezadazu grazia hari defendatzeko.
Berze Arrosarioak formatu nahi baduk, kurritzak berze bertute jeneralak, nola zazpi prinzipalak eta berzeak, eta hala nahi bezanbat materia
misterioen formatzeko eta othoitz egiteko edirenen duk.
Sainduen Arrosarioaren ondoko othoitza
O Dohatsu gloriaz gozatzen zarena, eta Iainkoaren adiskide onhetsia, hau da egiteko nuen
othoitza eta hau ardiatsi gogo nuen gauza. Arren
bada ene errekesta Iainkoaren aitziñean presenta zazu, eta beharra deklaraturik laudarazi zazu,
zeure lagun dohatsuak, zurekin batera othoitz
dagiten ertxa tzatzu. Bai zuk Iesus arartekoa,
nitzaz othoitz egizu, zuk Birjina ama, zuk San
Ioseph, zuk Aingeru begiraille iratzarria, Elizako
patroñ Saindua, izeneko Saindua, zuek zeñen
konfrarietan eskribatua bainaiz, zuek ene ofizioko

dohatsuak, ahaide, adiskide salbatuak, fiñean
zeruetako titxoso guztien billhua, ene beharra
ikhusten duzuela othoitz egizue.
Halabiz

BURU VII
Saindu partikularen Arrosarioaz
Abisua
Arrosario partikulara da saindu señalatuari
izendaturik erraten zaiona.
Arrosario partikulararen misterioak, Sainduaren bizi partikular eta prefekzionetarik athera
behar dute, ezen hala konbeniago da, dituztenzaz geroztik Sainduek perfekzione eta berthute
partikularak, nola Dabiten semeek dohain bereziak baitzituzten, nola Salamonek zuhurtzia,
Absolonek edertasuna, etc.
Sainduen bizitik gauza espiritualik baizen
athera behar ezta misteriotzat, edo bizi espiritualari aplika dakikeonik baizen.
Hunek zer erran nahi duen, praktikak aditzera
hobeki emanen du.
Arrosario hau saindu bere egunetan, edo bestetan erratea da propioenik.

Aitzin eta ondoan othoitz hemen ere egin
behar da.

BURU VIII
Iesus Kristen Arrosarioa
lehen arartekoarena bezala
1. Iesus lehen arartekoa, zaren bethi Zeruetan berze guztietarik enetzat ararteko lehena.
Iesus Kristo Iainko eta gizona, ardiats diezadazu gizon naizelarik Zeruko gisa bizitzeko grazia.
Gizonen hutsen erreparatzaillea, ardiats diezadazu grazia berzeren hutsak neure ahalaz erremediatzeko.
Iesus Kristo Profetek agindua zuk ardiats diezadazu grazia sekulako zerbitzua zuri fermuki
agintzeko.
Iesus Iaun Doni Ioanesek ohoratua, ardiats
diezadazu grazia zure ohoratzeko.
2. Iesus muga premiazkoan mundura ethorria, ardiats diezadazu grazia ungi egiteko okasionei iarraikitzeko.

Espiritu Sainduaz, gizonen obrarik gabe konzebitua, ardiats diezadazu grazia, gogoeta
xahuen egiteko.
Iesus atzinetik Ama Birjina Aingeruaz adbertiturik konzebitua, ardiats diezadazu grazia herioa
aitziñetik senti eta nabaritzeko.
Iaun Doni Ioanesek amaren sabeletik adoratu
eta salbatua, ardiats diezadazu grazia zure ohora
eta adoratzeko.
Iesus heian sorthua, ardiats diezadazu grazia
pobrezia pazientki suportatzeko.
3. Iesus tenpluan presentatua, ardiats diezadazu grazia neure bizi eta obrak, zuri ofrendatzeko.
Iesus doktoren artean burasoek aurkhitua,
ardiats diezadazu grazia prestuen konpañian
betiere aurkhitzeko.
Iesus mundukoak irakatsia, ardiats diezadazu
grazia zure legearen ikhasteko.
Iesus hamabi Apostolu hautatua. ardiats diezadazu grazia lagun onen hautatzeko.
Iesus Kana Galilean ama obeditua, ardiats
dizadazu grazia neure gehienen obeditzeko.

4. Iaun behar orduan zeure propioek abandonatua, ardiats diezadazu grazia ez sekulan zure
abandonatzeko.
Gurutzeko martirioa pazientki sofritua, ardiats
diezadazu grazia afruntuak pazienki sofritzeko.
Hilletarik puxantki altxatua, ardiats diezadazu
grazia, bekhatuetarik bitzteko.
Iesus Apostoluak mundura predikatzera bidaldua, ardiats diezadazu grazia, ez iakiñei dakidanetik karitatezki irakasteko.
Iesus triunfantki Zerura igana, ardiats diezadazu grazia bizi hunen ondoan harat igateko.
5. Espiritu Saindua Apostoluei bidalarazia,
ardiats diezadazu grazia inspirazione onak obretan emateko.
Guretzat othoitzez zaudezena, ardiats diezadazu grazia zure othoizteko.
Iuiatzera iautsi behar duzuna, ardiats diezadazu grazia orduan iustuen partean aurkhitzeko.
Glorioso zaudezena, ardiats diezadazu grazia
gloriaz gozatzeko.

Berthute guztien exenplu eta miraill klara,
ardiats diezadazu grazia berthuteei iarraikitzeko.
Aitaren manuak ungi konplitua, ardiats diezadazu grazia manu sainduen konplitzeko.

BURU IX
Andre dona Mariaren Arrosarioa
1. Iainkoaren Ama, ardiats diezadazu grazia
Iongoikoaren maitatzeko.
Bigarren artekoa, ardiats diezadazu grazia,
zure eta dohatsu guztien behar legez, eta kortesiaz ertzatzeko.
Mirakulluz konzebitua, ardiats diezadazu grazia sainduki bizitzeko.
Burasoek hirur urthetan Iainkoari ofrendatua,
ardiats diezadazu grazia, iaiki bezain sarri bethiere zuri neure burua ofrendatzeko.
Sekulako kastitatea lehenik Iaunari eskañia,
ardiats diezadazu grazia kastitatea begiratzeko.
2. Iainkoak Amatzat hautatua, ardiats diezadazu grazia zu neure erregiñatzat hautatzeko.
Aingeruak salutatua, ardiats diezadazu grazia
zure maiz saluta, eta othoizteko.

Gizonen obrarik gabe Iesus semea konzebitua, ardiats diezadazu grazia inspirazione sainduen ungi rezebitzeko.
Iosephek gogoan beharrez abandonatu nahi
zintuena, ardiats diezadazu grazia suspizione
gaixtoen burutik kasatzeko.
Aingeruak Ioseph itzularazi zarotzuna, ardiats
diezadazu grazia neure eginbidera itzulzeko.
3. Elisabeth kusina bisitatzera ioana, ardiats
diezadazu grazia lekhu sainduak errespeturekin
bisitatzeko.
Iaun doni Ioanesen amaren sabelean zegoela
sanktifikatzeko okasionea, ardiats diezadazu
othoi, sanktifikazionea.
Seme bedinkatuaz erdia, ardiats diezadazu
grazia, obra onetan enplega eta trebatzeko.
Ejiptura Herodesek hill zezan beldurrez eramana, ardiats diezadazu grazia, neure etsaien
kolerei alde egiteko.
Iesus Semea, Tenpluan Doktorekin ahakan
aurkitua, ardiats diezadazu grazia, Iainkoaren
billha nabillanean, haren aurkitzeko.

4. Semeari ondotik trabaillutan iarraikia,
ardiats diezadazu grazia, haren obra onei iarrikitzeko.
Bethi hartzaz orhoitua, eta hura zerbitzatua
ardiats diezadazu grazia, halaber hartzaz orhoitzeko, eta hura zerbitzatzeko.
Haren pasione sainduko lekhuak askotan bisitatua debotki, ardiats diezadazu grazia lekhu
konsekratuak debotki ikhusteko.
Hill baño lehen arimako egitekoak ungi disposatua, ardiats diezaguzu grazia, halaber azken
orenetan nik ere neureak ungi disposatzeko.
5. Apostoluen artean azken orena ikhusia
ardiats diezadazu grazia neureen artean hilltzeko.
Apostoluek ohorez ehortzia, ardiats diezadazu
grazia Elizan ehortzteko.
Hirurgarren egunean bitzturik, gorputz eta
arima glorioski Zerura altxatua, ardiats diezadazu grazia azken Iujamenduaren ondoan gorputz
eta arima Zerura igateko.
Gure gatik bethi othoitzez zaudezena ardiats
diezadazu grazia zure debotki othoizteko.

Bortzgarren misterioaren konpligarri misterio
komuna.
Andre exzellenta, ardiats diezadazu grazia
zure, eta zure Semearen exzellenzien admiratzeko.

BURU X
Berze Arrosario partikularez
Abisua
Berze gañerako Saindu partikularen Arrosarioak, hekin bizia aditu edo irakurri eta misterioak handik formatzen tutzula eramanen tutzu,
Ebanjelio sainduak, Epistolak, edo berze meditazione, edo tratatu espirituale manera berean,
misterioak pontuetarik atheratzen tutzula bata
banaka. Haukin iakiteko aski izanen da Igande,
eta bestetan predekari, edo zeure Erretora erneki entzutea.
Orain Sainduak zeñen othoiztera, eta hei Arrosario erratera, gehienik obligatuak baikare dire,
Iesu Kristo, Birjina ama, Aingeru begiraillea, Elizako Patroña, izeneko Sainduak, konfrarietan garen
sainduak, haui bada maizenik Arrosarioak formatuko daroztetzu.
Hauk dire materiaren ereduko Arrosarioak,
orain debozionezko Arrosarioak dire, noiz ere

misterioen ondoan, nahi den gauza materiara
behatu gabe galdetzen baita.
Edo nahiz zerbait galdetzen dela, edo izatuaz
eskerrak itzultzen.
Arrosarioa erraten duzunean zerbaiten galdetzeko, galde hura hunela egiñen duzu. Iainko
handia indazu eske nagoen hunelako gauza, bekhatuen barkhamendua, &c.
Eta erraten duzunean eskerren itzultzeko,
erranen duzu, Iaun puxanta, eskerrak itzultzen
darozkitzut, hau edo hori, horrelako, edo hunelako gauza, osasuna, &c. emanaz. Eta hunela berze
gañerakoak, misterioak erran ondoan.
Sainduei ere manera berean debozionezko
Arrosarioa erran ahal diezekezu.

BURU XI
Arrosario komunari
hurbilltzenago zaion
berze Arrosario batez
Huneraño egin dugu hitz Arrosario aphur bat
Arrosario komunetik urrutzen denaz, dagigun
orain hitz berze hurbilltzenago den batez.
Hura izanen da hamabortz misterio iustuki eta
ez gutiago eta ez gehiago begiratzen direla.
Gehiago Arrosario hura hirur partetan berezten dela.
Lehenbiziko partea hartu behar da, biziaren
lehen perfekzione edo berthutetarik, bigarrena
ondokoetareik, hirurgarrena azkenekoetarik.
Lehenik mintzatuko gare molde hunetako
Iainkoaren Arrosarioaz, eta gero Sainduenaz.

BURU XII
Iainkoaren Arrosario komunari
hurbillzenago zaionaz
Abisua
Nola Iainkoaren baithan perfekzione guztiak
elkharrekin baitire ez lehenik ondokorik edo
azkenik, baizen gure eredura, hala Arrosarioaren
diferenzia hauk, Iainkoaz denaz bezanbatean,
gure eredura aditzentut.

Iainkoaren Arrosarioaren exenplua
Lehen Arrosarioa
Iainko zeurenez zarena, indazu grazia zure
admiratzeko.
Iainko zeronek ere ez zeure burua egiña, indazu grazia zure laudatzeko.

Iainko berzek ere ez egiña, indazu grazia zure
ohoratzeko.
Iainko nihoren ganik dependitzen etzarena,
indazu grazia zure Iaun handiena bezala zerbitzatzeko.
Iainko zeurenez perfeta, indazu grazia, zure
perfekzioneei neure ahalaz iarraikitzeko.
Ondoko Arrosarioa
Iainko sinplea, indazu othoi sinpletasunaren
berthutea.
Iainko bat zarelarik hirur presunakoa, indazu
grazia zure nahiarekin bat izateko.
Iainko egiazkoa, indazu grazia egiaren
onhetsteko.
Iainko ona indazu grazia on izateko.
Iainko lekhu guztietan zarena indazu grazia
non ere izanen bainaiz zure zerbitzatzeko.
Azkena
Iainko ezin ganbia zaitezkena, egidazu grazia
ez berthutetik ganbiatzeko.

Iainko ezin hill zaitezkena, indazu grazia bizi
guztian, zure grazian irauteko.
Iainko fiñ gabea, egidazu grazia obra onetan
ez unhatzeko.
Iainko bekhatuen barkhatzaillea, indazu grazia neure bekhatuez urrikitzeko.
Iainko glorioso zarena, egidazu grazia zure
gloriaz gozatzeko.

BURU XIII
Edozein Sainduren
Arrosario komunari
hurbilltzenago zaionaz
Abisua
Nola Sainduen bizitzean baita hastea, erdia
eta fiña, hala hekin Arrosarioak diferenzia hekin
eredura, hirur partetan erraxki berez daitezke.
Eta nola biziaren lehen partea deitzen baita
gaztetasuna, berzea gizatasuna: Halaber Arrosaio edo misterio gaztetasunekoak, gizatasun
edo adin onekoak, eta zahartasunekoak deit daitezke, misterio edo obra on Sainduak egin tuen
eta perfekzione izatu tuen denboren ereduz.
Baldin eta gaztetasunean hasi bazen Sainduki bizitzen, nola Iesus Kristo, Birjina Ama, Iaun
doni Ioanes, &c. Misterio lehenak gaztetasunekoak erranen diren propioki. Baldin eta ia adinetan
sarthurik nola Magdalena ez hain propioki.

Guztiarekin metaforaz sainduki eraman zuen
denboraren lehen partea, deit daiteke gaztetasuna: ondokoa, adin ona: azkena, zahartasuna,
diferenzia hauk Saindu guztien arrosariotan zein
bere moldez begiratzeko.
Sainduen Arrosarioaren exenplua
Arrosario lehena
Saindu bizi ona Iaunari agindua, ardiats diezadazu grazia, niri ere halaber bizi ona fermuki hari
agintzeko.
Saindu promesen obraz konplitzaillea, ardiats
diezadazu grazia halaber neure hitzen konplizeko.
Saindu berthuteei iarraikia, ardiats diezadazu
grazia, halaber ni ere berthuteei iarraikitzeko.
Saindu bizioa gaitzetsia, ardiats diezadazu
grazia, bizioen gaitzetsteko.
Saindu perfekt errendatua, ardiats diezadazu
grazia perfekzionea billhatzeko.

Bigarren Arrosarioa
Saindu mirakulluak obratua, ardiats diezadazu grazia, obra onak egiteko.
Saindu ontasunetan irauna ardiats diezadazu
grazia ontasunetan irauteko.
Saindu karitatez munduaren gana usatua,
ardiats diezadazu karitatea.
Saindu bizitze espiritualaz arthatsua, ardiats
diezadazu halaber grazia ni ere hartzaz arthatsu
izateko.
Saindu berthuteen exenplua, ardiats diezadazu grazia zure imitateko.
Hirurgarren Arrosarioa
Saindu hilltzera ungi preparatua, ardiats diezadazu grazia, hilltzera ungi preparatzeko.
Saindu grazian partitua, ardiats diezadazu
grazia halaber grazian partitzeko.
Saindu Zerura igana, ardiats diezadazu grazia
Zerura igateko.
Saindu gloriaz gozatzen zarena, ardiats diezadazu grazia halaber ni ere gloriaz gozatzeko.

Saindu lurrekoen arartekoa, ardiats diezadazu
grazia zure digneki othoizteko.

BURU XIV
Iesus Kristoren
Arrosarioaren exenplua

Lehen Arrosarioa
Iesus mirakuilluz formatua, ardiats diezadazu
grazia, zure mirakuilluen admiratzeko.
Iesus heian probeki sorthua, ardiats diezadazu grazia, miseria eta pobrezien suportatzeko.
Iesus Tenpluan presentatua, ardiats diezadazu grazia, neure bihotza zuri xahuki presentatzeko.
Iesus burasoak haur danik obeditua, ardiats
diezadazu grazia, ene gañean esku dutenak
humillki obeditzeko.
Doktorak disputan bentzutua ardiats diezadazu grazia hirur arimaren etsaien bentzutzeko.

Bigarren Arrosarioa
Iesus lege graziazkoaren ifintzaillea ardiats
diezadazu grazia haren konplitzeko.
Iesus berthuteen predikatzaillea, eta bizioen
desterratzaillea, ardiats diezadazu grazia berthuteen onhesteko, eta bizioen gaitzesteko.
Iesus inbidiaz gaitzetsia, ardiats diezadazu
grazia ez inbidios izateko.
Iesus Iuduek penaturik hillarazia, ardiats diezadazu grazia bizitzea ungi fiñatzeko.
Iesus Patriarken arimak Linbotik atheratua,
ardiats diezaguzu grazia usantza gaixtoetarik illkhitzeko.
Hirurgarren Arrosarioa
Iesus hilletarik biztua, ardiats diezadazu grazia bekhatuen heriotzetik altxatzeko.
Iesus Zerura triunfantki igana, ardiats diezadazu grazia azken fiñean Zerura igateko.
Espiritu Saindua bidalarazia, ardiats diezadazu grazia haren dohañez arimaren bistatzeko.

Munduaren iuiatzera iautsiko zarena, ardiats
diezadazu grazia orduan eskunekoetarik gerthatzeko.
Iesus gizonen ararteko lehena, eta berthi
hekintzat othoitzez zaudezena, ardiats diezadazu
grazia, Iainkoaren eta zure digneki othoitzteko.

BURU XV
Andre dona Mariaren
Arrosarioaren exenplua
Lehen Arrosarioa
Andre burasoen bekhatuaren narrio gabe
konzebitua, ardiats diezadazu grazia gogoeta
xahuen egiteko.
Andre munduaren probetxutako iaioa, ardiats
dezadazu grazia Iainkoaren aitziñean bekhatu
gabe aurkhitzeko.
Andre Tenpluan lehenbiziko urtheak Aingeruak bezala iragana, ardiats diezadazu grazia,
bizi hau prestuki eramateko.
Andre Tenpluan presentatua, ardiats diezadazu grazia Iainkoaren aitziñean bekhatu gabe
aurkhitzeko.
Andre birjinitatea lehenik Iaunari ofrendatua,
ardiats diezadazu grazia kastitatea begiratzeko.

Bigarren Arrosarioa
Andre Iainkoak bere Semearen Amatzat hautatua, ardiats diezadazu grazia hark berak ni
zeruetakotz hautatzeko.
Andre Elisabeth bisitatua, ardiats diezadazu
grazia obra miserikordiazkoen konplitzeko.
Andre Seme onaz erdia, ardiats diezadazu
grazia obra onen egoteko.
Andre semea galdurik ziñabilltzala Dotoren
artean disputan aurkhitua, ardiats diezadazu grazia, Iainkoa bekhatuz galdu dudanean, urrikimemdu handi batekin aurkhitzeko.
Andre doloretan iarraikia, ardiats diezadazu
grazia tribulazionetan ez Iainkoa abandonatzeko.
Hirurgarren Arrosarioa
Andre Semearen bizteaz boztua, ardiats diezadazu grazia Iainkoaren ohoreaz bozteko.
Andre Zerura igatean Semeak salutatua,
ardiats diezadazu grazia behar den agurra, eta
errespetua, zuri eta zure Semeari ekhartzeko.

Andre alharguntza prestuki eramana, ardiats
diezadazu grazia neure estatuan ungi gobernatzeko.
Andre zeruetan Semeak khoroatua, ardiats
diezadazu grazia glorizako burutearen ardiatsteko.
Andre guretzat othoitzez zaudezena, ardiats
diezadazu grazia, Iainkoaren eta zure faborea
digneki eskatzeko.

BURU XVI
Arrosario komunaz
Orain daraño erran tugun guztiak, Arrosarioaren errateko fazoñ berriak dire: ethorri gare orain
Arrosario komunaz hitz egiteko denborara.
Arrosario hark misterioak Iesus Kristo eta Birjina Amaren bizien gañean atheratuak ditu.
Misterio hek hamabortz dire beherago ageri
den bezala.
Misterio hek edo Arrosario oso hura hirur partetan berezten da.
Berezte hura Iesus Kristen, eta Birjiña Amaren
hirur adiñen eredura egiten da.
Eta nola hekin adiñak hirur denbora izatu baitzituen, gaztetasuna, adin ona, eta zaharzea, edo
azken adina, hetan gerthatu gauza Sainduetarik,
Arrosario haik atheratuak dire.
Gehiago nola hirur denboren arauera, hirur
gauza mota gerthatu bitziren hekin bizian. Gaztetasunarekin, gauza gozoso edo allegeranziazkoak; adiñetakoarekin dolorosak; eta zahartze edo

azken denborarekin gloriosoak, hala Arrosario
haren lehen partea deitzen da gozoso, edo allegeranziazkoa, berzea dolorosoa, eta berzea gloriosoa.
Arrosaio komunaren lehen partea
zein baita Misterio gozosoen gañean
Aingeruaren salutazionea. Elisabethen bisita.
Iesus Kristoren sortzea. Tenpluan presentatzea.
Doktoren disputa.
Bigarren parteko misterioak
Baratzean preso hartzea. Pilatusen etxean
azotatzea, khoroatzea. Kalbariara gurutzearen
eramatea. Han gurutzefikatzea.
Hirur garren partekoak
Iesus-Kristen biztea. Zerurat igatea. Espiritu
Sainduaren bidaltzea. Andre dona Mariaren Zerurat igatea. Haren khoroatzea.

Arrosario hau lehen erran dugun legez, Iesus
Kristo eta Birjinaren bizien gañean fundatua da
eta hei biei ukitzen zaie.
Hartarakotz misterio hautarik bi Arrosario
athera daitezke, bata Iesus Iaunaren izenean, eta
berzea Birjina Amarenean, guk egiñ tugun bezala, eta edozeñek hobeki daidizken bezala.
Eta nola Arrosario hau Iesus-Kristo eta Birjina
Amaren bizien gañena egiña baita hekin biziko
gauzen ereduz, hala berze Sainduen bizien
gañean berzeak egin daitezke hekin bizitik haukin eredura misterioak atheratuz.
Hau da ordean lehenbiziko Arrosarioa, eta
berze guztien egiteko okasione eman duena.
Duela berza ohore hunen asmatzailleak, zein
baitzen San Dominiko, duela Iesus Kristok, halaber Birjina Amak, zeñen bizien gañean egin baitzuen.
Halabiz

KIRIELEISONEZ
EDO BERZELA LITANIEZ

BURU I
Litaniez abisu jenerala
Hunenberzez mintzaturik Arrosarioaz, orain
mintza gaiten Litania, edo Kirieleisonez.
Berze nazione Kathotikak mintzatu direnaz
geroztik bere hitzkuntzaz, mintza gaiten gu ere
geureaz.
Litaniak bada lehen erran dugun bezala, dire
othoitz doblatuak, othoitzen kontua begiratzen
eztela.
Hauk ere Arrosarioa egiten den bezala, perfekzione eta berthutetarik athera behar dute.
Litaniak dire hala nola Arrosarioa, materiaren
ereduzkoa, edo debozione, edo borondatezkoak.
Dire oraño othoiztekoak edo esker itzultzekoak.
Gehiago Iainkoari edo Sainduei erranak.
Halaber dire Litaniak, edo ontasun galdetzeko, edo gaitzak gibelatzeko.
Edo presuna batek erraten tuela edo batak
erran eta berzeak ihardasten.

BURU II
Litanien hasteko abisua
Nola hastetik othoitza ungi moldatu behar
baita, hala hastean abisuak emanen tugu.
Litanien ihardasteak gauzen eta erraten zaiztenen eredura, diferenziatu behar dute.
Ontasuna galdetzean erran behar zaio Iainkoari, Arren othoi indazu, edo berze, hau erran nahi
duen hitzik. Eta Sainduari Arren ardiats azu,
Arren othoitz egizu, &c. Gaitzen gibelatzeko, Iainkoari, Arren gibela zazu, &c. Sainduari, Gibelarazi zazu, &c. Esker itzultzeko Iainkoari, bai Sainduei, milla esker hartzatzu, eta presuna bat edo
hanitz mintzo bada, galdez nagoena edo gaudezena, Kirieleisonen lehenbiziko hitzaren ondoan
ematen dela.
Orain ontasun galdetzekoak, eta gaitz gibelatzekoak dire espiritualak, edo korporalak.
Zein diren hek presunak ikhasi behartu.
Kirieleisonak hasi baño lehen zer galdegiñen
duen gogoan iragan behar du, edo zertzaz eske-

rrak itzuli behar dituen, eta gero lehenbiziko
Kirieleisonen hitzaren ondoan gauza hura aiphatu, eta espezifikatu behar du.

BURU III
Litaniak Iainkoari

Iainko handia.
Hemen galdezak.
Edo eskerrak itzul.
Eske nagoena,
Edo gaudezena.
Arren othoi indazu.
Edo iguzu.
Beldur naizena.
Edo garena.
Arren gibela zazu.
Bekhatutan erortzea, &c.
Arren gibela zazu.
Ontasun isuriez.
Milla esker hartzatzu.
Hilltzetik guardatuaz, &c.
Milla esker hartzatzu.

Iainko Aita.
Iainko Semea.
Iainko Espiritua.
Iainko izatebatekoa.
Iainko hirur presunakoa.
Iainko egiazkoa.
Iainko ona.
Iainko haste gabea.
Iainko fiñik izanen eztuzuna.
Iainko ezin ganbia zaitena.
Nihork ez egiña.
Zeurenez zarena.
Nihoren ganik dependitzen etzarena.
Kreatura guztiak dependitzen zaizkitzuna.
Lekhu guztietan zarena.
Adimendu bethi iratzarria.
Borondate amulsua.
Iaun ahal guztitakoa.
Sendo guztien sendoena.
Lehoñen garaitzaillea.
Mendien aldarazitzaillea.
Itsasoen agortzaillea.
Iainko adoratzekoa.
Lehenbiziko obraria.

Munduaren kreatzaillea.
Aingeruen burasoa.
Gizonen formatzaillea.
Zeruen zuziz bistatzaillea.
Izarren egillea.
Iguzkiaren higitzaillea.
Elementen arrimatzaillea.
Hedoien gidatzaillea.
Uriaren isurtzaillea.
Marearen eragillea.
Guaiaren gelditzaillea.
Haizeen aitzintzailea.
Kreaturen begiraillea.
Hagoan idukitzailllea.
Aita hatzaillea.
Buraso arthatsua.
Egunaren formatzaillea.
Emaxurtxen habea.
Belatxen asetzaillea.
Abreen beztitzaillea.
Zuhaitzen landatzaillea.
Erregeen erregea.
Munduaren gobernatzaillea.
Munduaren salbatzaillea.

Glorofikatzaillea.
Onen rekonpensatzaillea.
Gaixtoen punitzaillea.
Iainko iustua.
Iainko urrikalmendutsua.
Bekhatuen barkhatzaillea.
Ontasunen ithurria.
Munduaren gloria.
Iaun dohaingillea.
Iainko gloriosoa.
Iainko exzellenta.
Iainko perfekzionez bethea.
Zeure prefekzioneen gatik.
Ontasuna gatik.
Ohorea gatik.
Puxatzaren gatik.

BURU IV
Edozein Sainduren litaniez
Abisu jenerala
Saindu dohatsuak gure ararteko direnaz
geroztik, eta dohain, eta grazien ardiatsailleak,
eta ez emailleak, zeren Iainko puxantak ematen
dituen: hartarakotz bitartekoei bezala hitz egin
behar zaie, eta ez Iainkoari legez, nola orain
hekin Litanien aitzinean exenplua emanen baitugu.
Litania hautan Sainduen berthute jeneralak
eman behar dire ahal bezanbat.
Edo Saindu bati, edo guztiei, edo nahi bezanbati hekin izenak aitziñetik aiphaturik, eta nonbrea hañitzera ganbiaturik, erran ahal dakizkete.

BURU V
Edozein Sainduren Litaniak
Saindu arartekoa,
Arren ardiats azu.
Nitzaz othoitz egizu,
Edo gutzaz othoitz egizu:
Edo arren entzun nazazu.
Edo arren entzun gaitzatzu.
Ezperen milla esker hartzatzu.
Eske nagoena.
Edo gaudezena.
Arren ardiats azu, &c.
Kastitatea arren ardiats azu, &c.
Beldur naizena edo garena, &c.
Apartarazi zazu, &c.
Gibelarazi zazu.
Ontasun isuriez,
Milla esker hartzatzu.
Perilletik guardaraziaz.
Milla esker hartzatzu, &c.
Saindu bitartekoa.

Adbokat leiala.
Nigarren aditzaillea.
Othoitzen aditzaillea.
Hekin presentatzaillea.
Lurrekoen defensa.
Ontasun arbuiatzaillea.
Gaitzen gibelatzaillea.
Tristeen konsolatzaillea.
Bihotz gurentzaillea.
Bekhatoreen errezibitzaillea.
Exituen ezportzua.
Penatuen faborea.
Doloratuen ihes lekhua.
Lurrekoen maitatzaillea.
Saindu ungi egillea.
Saindu berthutetsua.
Saindu Iauna obeditua.
Saindu imitatzekoa.
Bizitzearen mirailla.
Obra onen exenplua.
Usantza onen gloria.
Merezien berretzaillea.
Iainkoaren doktriñaren forma.
Saindu gloriosoa.

Kortesano Zerukoa.
Saindu onhetstekoa.
Saindu ohoratzekoa.
Saindu laudatzekoa.
Saindu famatzekoa.
Zeure perfekzioneen gatik.
Merezien gatik.
Kreditaren gatik.
Bihotz beragatik.
Ontasuna gatik.

BURU VI
Saindu partikularen Litaniez
Abisua
Litania partikularetan ahal bezain berthute
partikularak aiphatu behar dire.

BURU VII
Iesus Kristoren litaniak
Iesus noblea.
Hemen da eskatzeko,
edo esker itzulteko lekua.
Kristo erregua.
Kristo Profetek agindua.
Xahuki konzebitua.
Mirakulluz iaioa.
Iainkoaren Semea.
Birjinaren umea.
Iainko eta gizona.
Iesus Aingeruek koplatua.
Artzañek ohoratua.
Erregeek adoratua.
Iesus Tenpluan presentatua.
Iesus Ejiptura eramana.
Doktorak disputan bentzutua.
Apostoluak hautatua.
Iesus Iuduek penatua.
Gurutzean hillarazia.

Guretzat osoki satisfatua.
Zeruak idekia.
Linboak hutstua.
Ifernuak izitua.
Iesus Idolak mututua.
Iesus gure etsaiak bentzutua.
Iesus hilletarik biztua.
Zerurat triunfantki igana.
Sainduen bidaldua.
Iesus guretzat othoitzez zaudezena.
Iesus gure lehen arartekoa.
Bakea ekhartzaillea.
Graziaren Itsaso ondargabea.
Bekhatoreen medikua.
Iesus zeruko athea.
Zeruko giltza.
Zeruko eskalera.
Kaptibuen libratzaillea.
Libertatearen titulua.
Denbora ioanen saria.
Gure allegeranzien kausa.
Zeure perfekzionen gatik, &c.
Gorago diren bezala.

BURU VIII
Berze Iesu Kristoren Litaniak
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Manual debozionezkoa - 15
  • Parts
  • Manual debozionezkoa - 01
    Total number of words is 3562
    Total number of unique words is 2032
    23.3 of words are in the 2000 most common words
    34.3 of words are in the 5000 most common words
    43.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Manual debozionezkoa - 02
    Total number of words is 3646
    Total number of unique words is 2002
    25.3 of words are in the 2000 most common words
    38.9 of words are in the 5000 most common words
    46.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Manual debozionezkoa - 03
    Total number of words is 3679
    Total number of unique words is 1810
    27.3 of words are in the 2000 most common words
    39.6 of words are in the 5000 most common words
    46.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Manual debozionezkoa - 04
    Total number of words is 3653
    Total number of unique words is 1926
    23.6 of words are in the 2000 most common words
    36.5 of words are in the 5000 most common words
    43.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Manual debozionezkoa - 05
    Total number of words is 3616
    Total number of unique words is 1925
    22.3 of words are in the 2000 most common words
    36.0 of words are in the 5000 most common words
    42.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Manual debozionezkoa - 06
    Total number of words is 3652
    Total number of unique words is 1926
    25.3 of words are in the 2000 most common words
    36.9 of words are in the 5000 most common words
    43.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Manual debozionezkoa - 07
    Total number of words is 3587
    Total number of unique words is 1802
    25.1 of words are in the 2000 most common words
    37.6 of words are in the 5000 most common words
    45.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Manual debozionezkoa - 08
    Total number of words is 3547
    Total number of unique words is 1812
    25.4 of words are in the 2000 most common words
    37.7 of words are in the 5000 most common words
    44.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Manual debozionezkoa - 09
    Total number of words is 3522
    Total number of unique words is 1770
    24.9 of words are in the 2000 most common words
    36.1 of words are in the 5000 most common words
    43.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Manual debozionezkoa - 10
    Total number of words is 3577
    Total number of unique words is 1679
    24.7 of words are in the 2000 most common words
    37.7 of words are in the 5000 most common words
    45.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Manual debozionezkoa - 11
    Total number of words is 3537
    Total number of unique words is 1795
    23.1 of words are in the 2000 most common words
    35.0 of words are in the 5000 most common words
    42.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Manual debozionezkoa - 12
    Total number of words is 3580
    Total number of unique words is 1706
    24.2 of words are in the 2000 most common words
    36.1 of words are in the 5000 most common words
    43.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Manual debozionezkoa - 13
    Total number of words is 3572
    Total number of unique words is 1619
    25.1 of words are in the 2000 most common words
    37.3 of words are in the 5000 most common words
    44.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Manual debozionezkoa - 14
    Total number of words is 3302
    Total number of unique words is 1356
    25.4 of words are in the 2000 most common words
    37.5 of words are in the 5000 most common words
    44.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Manual debozionezkoa - 15
    Total number of words is 1568
    Total number of unique words is 1050
    28.8 of words are in the 2000 most common words
    40.8 of words are in the 5000 most common words
    46.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.