Manual debozionezkoa - 12

Ea beraz zori onez iaio ziñen Saindua,
Ardiats diezadazu galde dudan donua.
Eskerrak
Iongoikoaren adiskide Zerura pasatua,
Milla eskerren duzula ene ganik kantua.
Zuk faboratu ninduzun neure behar handian,
Iaun puxanta, othoitzturik bere Thronu argian.
Eskerrekin itzultzeko promesen eredura,
Arrazoin zeu ethor nendin zure etxe saindura.
Hunerañoko nekeak ezagutzaren gatik,
Hartarakotz hartu ditut bozik eta gogotik
Bizi naizen egunetan izanen dut aithorra,
Zeruetan othoi zaren ene habe gothorra.
Itzultzean etxera
O Glorioso Saindua fidaturik zurean,
Itzultzen naiz ilkhi nintzen lekhura faborean.

Arren bada orhoit zaite Zeruetan izenaz,
Zure kausaz bere etxetik kanpora zenarenaz.
Eta idukazu othoi bethi haren ardura,
Izultzean eztezantzat kalte handik ingura.
Bidean itzultzean bethi
Hedoi gorak oñen azpian ikhusten ditutzuna,
Etxeraño bethiere zaren ene laguna.
Laudorio ehunetan dizudan gehiago,
Zeren gidatu naukezun egoitza nerureraño.
Arren bada ararteko neuretzat hautatua,
Ene soñkide egizu itzultzean pausua.
Etxera eta eskerrak
Dohatsua milla esker zaizkitzula kantatu,
Bideko perilletarik zeren nauzun guardatu,
Biaiaren konplitzeko Iauna ganik nahia,
Zuk frankoki ardiatsi darotazu grazia.
Zure bada ohoretan biz erromeria,
Zein halaber baitzen zure izenean hasia.
Halabiz

BURU XLV
Biaia lehorretako othoitzak
Biaia ungi egiteko
O Iongoiko arkanjelu Raphaelez Tobia,
Bidetako kaltetarik ungi guardarazia.
Hala ni ere begira nazazu perilletik,
Behin ere apartatu gabe ene bidetik.
Bideari lotzean
Iongoikoa, gidatzatzu arren ene oñhatzak.
Eta urrun dietzadatzu titxa kabe helantzak.
Bidea irakats dazu behar dudan lekhura,
Esker darotzut emanen ahalen eredura.
Ostaturatzean
Hanbat esker ditutzula Iongoikoa munduan,
Zenbat tornu egin baitu Iguzkiak Zeruan.
Zergatik gidatu nauzun salborik ostatura,
Hanbat duzula esker zenbat lurrak baitu berdura.

Ostatutik partitzean
Iongoikoa huneraño gidatu nauzunean,
Arren konpaña nazazu gañerako bidean.
Bide luzean neroni eznabillan bakharrik,
Aitzitik zu zaitudala saihetsean hurbillik.
Lekhu hartara denean
Esker eta laudorio duzula Iongoikoa,
Zergatik gidatu nauzun oso eta salboa.
Hunat zeren gatik egin baitut urrats ariña,
Arren haren konplitzeko egidazu dohaña.
Itzultzean
Iauna egin nauzun legez nahi nuen portura,
Halaber gida nazazu othoi neure lekhura.
Zure maiestateari itzultzeko graziak,
Zeren iduki tuzkeen ene gañean guardiak.
Itzuli eta etxera
O Iongoiko, bidezkoen guardatzaille segura,
Zure nahiz itzuli naiz illkhi nintzen lekhura.

Hanbat beraz ezagutza zaitzula bihurtua,
Egin ditudan urratsen zenbait baita kontua.

BURU LXVI
Bidean gerthatzen diren
gaitzen gibelatzeko othoitzak
Unhatu denean
O Iesus, Kalbariara unhaturik igana,
Arren urrikal begizu nekhatuz ezin ioana.
Eta egidazu othoi liberalki grazia,
Aiseki akhabatzeko bidearen goitia.
Berotetan
O Iongoiko, Iudutarrei eragiña gerize,
Bero handitan hedoiaz iragateko aise.
Egidazu niri ere fabore Iongoikoa,
Suportatzeko iguzki beroaren gaizkoa.
Bai Iainkoa arren othoi ematzatzu arraiak,
Ene indar flakoari asko aldez garaiak.
Hotz handietan
Iauna othoi khen etzatzu bidetako trabuak,
Ormak, haize hotzak, eta elhur mukurratuak.

Gorputzean nihon ere hartu gabe kalterik,
Biaia konpli dezadan sendo eta salborik.
Bide gaitzetan
Iauna iduki nazazu othoi zeure eskutik,
Eta begira nazazu linburtzeko dañutik.
Bañan guardatu zintuen bezala Iudutarrak,
Pasatzen zituztenean Sinaiko malkharrak.
Hala ni ere begira nazazu Iongoikoa,
Itzul diezazudantzat laudorio frankoa.
Gau illhunean ioatean
O Iongoko gau belzean Abrahamen hazia,
Gidatua hedoipera bidaldurik zuzia.
Arren othoi bazterrera aldatzatzu brumaiak,
Illhunbean izar klaren argi nazan arraiak.
Tormenta denean
O Iongoiko uriaren xukarazitzaillea,
Eta halaber haizeen bararazitzaillea.
Arren hekin eta harri husuaren kaltekik,
Begira gaitzatzu eta ozpiñaren kolpeti.

Zubi batetik iragatean
Itsas gorrian Iuduak idorrik iragana,
Zubiaren pasatzeko egidazu dohaña.
Kaltek hartu gabe berze iraganik partera,
Ungi haren itzultzeko eskerrak ordañera.
Iragan denean
Iauna kontu gabe esker zaitzula itzulia,
Zeren eman darotazun iragaitza nahia.
Zaradela laudatua uraren bazterrean,
Eta irletan bezala fruitutsu zerthanean.
Ura batelez iragatean
O Iainko lehor idorra uraz inguratua,
Eta milla lore ederrez gañerik bistatua.
Arren othoi liberalki egidazu grazia,
Ibaiaren ukitzeko salbo berze hegia.
Iragan ondoan
Zenbat esker Iudutarrek pasaturik Iordana,
Itzuli baizarotzuten guztien Iaun zarena.

Hanbat itzultzen darotzut nik ere esker graziaz,
Ura pasatzeko egin darotazun handiaz.
Ikhe eta iautstegietan
Mendi eta desertuan lakhet zitzaitzun, Iauna,
Arren othoi adi zazu kreatura illhauna.
Iñdazu iautstegi eta ikheetan indarra,
Dohatsuki egiteko bide egin beharra.
Erebalatzen bada
Xori errebelatuen emaillea bidera,
Arren othoi makhur zaite ene othoitz emera.
Eta itzul nazazu huts egin dudan bidera,
Basatua eznabillan lersunen arauera.
Bidera itzuli eta
Milla eta gehiago duzula esker, Iainkoa,
Zeren entzun duzun ene othoitz ondikozkoa.
Ezen bidera itzuli nauzu zeure ontasunaz,
Esker duzula fabore egin darotazunaz.

Oihan batean sartzean
O Iongoiko arboladiz desertuak bethea,
Bethi lore othez nola landu gabe larrea.
Arren oihaneko guarda nazazu perilletik
Eto ohoin, edo zierpe kruelen botheretik.
Oihanetik salbo illkhi eta
Iongoikoa ene eskerrak othoi entzun etzatzu,
Zeren fabore handia egin baitarotazu.
Ezen oihaneko nauzu guardatu perilletik,
Laudorio ditutzula milla mihi enetik.
Ohoñetara erortzean
O Iesus-Krist bi ohoñen artean itzatua,
Kaltetik begira zazu ohoñekin bathua.
Eta onera haukien muda zazu gogoa,
Desplazarik egin gabe utz nazaten libroa.
Itzuri denean
O Iaun gorde zinduena Elias soldadutik,
Akaz errege gaixtoak hilltzera bidaltutik.

Zenbat esker baitzarotzun eman mendi ganean,
Iainko puxanta, duzula hanbat mihi enean.

BURU LXVII
Bideko ontasunez eskerrak
Bide ona gerthatzean
Zure izena biz, Iainko puxanta, laudatua,
Eta zaitzula graziez eskerra bihurtua.
Beregainki behar duzu, Eternala, aithorra,
Zeren eman darotazun gogorako xidorra.
Eguraldi ederra denean
Iainkoa zuk bitzten tutzu egunoro zuziak,
Gizonekin gidatzeko Zeruetako argiak.
Hartarakotz milion bat duzula laudorio,
Zeren eman darotazun hain egun propio.
Berzea
Zure maiestatea biz Iauna bedinkatua,
Zeren eman darotazun eguraldi hautua.
Ikhusten duten guztiek zaitzatela ohora,
Eta dohatsuen pillak errespetuz adora.

Bidean sendo doanean
Iongoikoa gizonaren pena handietarik,
Bidetan da ibilltzea etxetik kanporarik.
Milla ditutzula esker beraz ene mihian,
Zeren aitziña higitzen naizen neure aisian.
Halabiz

ITSASOKO BIAIETAKO
OTHOITZEN ARALDEA
Dedikazione partikulara
erran den Iaun Migel Oiharart
Bikario Jeneral Ofizial
eta Kalonge Theologal berari
Eskaldunen ozpea da lur guztira hedatzen,
Eta itsasturi ontzat munduak tu laudatzen.
Ezen hain behera eztu Ozeanak ondarra,
Nondik athera berunaz eztezaten legarra.
Eta eztu urbazterrik erresakak hezatzen,
Norat bidea xuxenkin ezbaitute aurkhitzen.
Norte eta Hegoako hartak dire lekhuko,
Pribilegio tuztenak sobera ere froguko.
Hekin komarka bateko zu zarade artzaña,
Eta mende hunetako Iaunak utzi ordaña.
Hekin ona aitzinatzen duzu ahal guztiaz,
Hala doktriñazko hitzaz nola prestu biziaz.
Asko aldiz zure ahotik entzun dut hitz zuhurra,
Othoitz egin behar dela premien eredura.
Hemen bada formatutut othoitz batzuk ureko,

Behar aldi orduetan debotki errateko,
Zure jendea iuiaturik daitekela zerbitza,
Baldin eta badezazu zeure itzalaz geriza.
Hartarakotz presentatzen darozkitzut humillki,
Zeure gomendio onean har etzatzu arraiki.
Prestutasun ezagunak hauts dezan inbidia,
Eta ahoko hitz batek ixill hitzkin mihia.

ITSASTURI
IRAKURTZAILLEARI ABISUA
Ea zer den ez badaki nor debozionea,
Itsasora parti bedi ikhasteko moldea.
Errefauak hala zien araitziña kantatu,
Zeren urtan ohi diren gaitz handiak gerthatu.
Han dabillanak xoill maiz dik ahoan Iongoikoa,
Illkhi eta badu ere ahantzten ondikoa.
Hemen tiat bada othoitz batzuk hangotz formatu,
Mariñel behar duenak gogoan detzan hartu.
Ezen moment oro dituk xoll handi hirriskuak,
Non handiro baitabilltza jendeak izituak.
Mariñelen emazteak goizean tuk senhardun,
Eta titxa aldaturik, arratsean alhargun.
Orain aberatz burjesa, aurkhi moian gabea,
Zeren ureko ona den haizearen parea.
Ofizio gaitzena duk ere Itsasokoa,
Zeñak erraxki ahatzten baitu lehorrekoa.
Nekeez berze alde duk herioa hurbilla,
Zenbat lodi baita untzi belariaren gilla.
Hartarakotz, mariñela, suplikazak Iainkoa,
Egiten dukela othoitz gaitzen eredukoa.

Arren begira diezan perilletik bizia,
Eta segura izerdiz moian irabazia.
Baita trabaillu handiak heure hobenenera,
Pietoski errezibi dietzaken aldera.
Eta hala Iongoikoak Itsasoarenetik,
Guardatuko an puxantza bereaz perilletik.

BURU I
Itsasoko jende guztiaren othoitzak
Biaia ona egiteko
Untziketak benedika detzatzu Iongoikoa,
Urtan ibilltzeko gure hotz eztakin gogoa.
Aitzitik irabazteko egiguzu grazia,
Gure bizitzeak behar duen gauza guztia.
Arrotzei ere emotezu othoi amudioa,
Tratuaren bitartekoz gure alderakoa.
Eta guri ere iguzu bihotz handiagoa,
Ezen trabaillua eta neke Itsasokoa.
Fiñean biaia ona egiteko grazia,
Egiguzu, uhiñaren Manatzaille handia.
Biaia ona egin dutenean
Iauna eskerra duzula bihotzaren ondotik,
Zeren guardatu gaitutzun perill Itsasokotik.
Eta zeren darokuzun eman irabazia,
Mantenatzeko onhetski geure probe bizia.

Hartarakotz bada, Iainko ontasun egillea,
Gure ganikan duzula milla eskerren nonbrea.
Biaia gaixtoa egitean
Iongoikoa konpli bedi zure borondatea,
Ontasun idekitzean eta ematen berzea.
Ezen Zeru, lurrak zure dire eta Airea,
Nola manera berean lur bihotzeko mea.
Hartarakotz bihur ahal zure borondate Saindua.
Arren bada, Iaun puxanta, orain galdu duguna,
Berze aldi batez itzul akezu ontasuna.
Eta gehiago berret ezakezu doblea,
Hala konsola dadintzat gure gogo tristea.
Aitziñera eztezagun guztiz gal esperantza,
Zeren urean itzatu dugun gaixto helantza.
Hala egikezu Iainko munduaren handia,
Itzultzen darokuzula galdu dugun guztia.

BURU II
Partikularen othoitzak
eta lehenik Burjesarenak
Iauna, benedikatzatzu othoi Itsasoketak,
Eta Burjesak ditudan fuñean gogoetak.
Ene desira darautsan gidazazu fiñera,
Untzian eman ditudan moianen berretzera.
Ene eta adiskideei enpruntatu diruak,
Eztezazula permeti diren urtan galduak.
Bañan berret diezezu othoi irabazia,
Fortuna gaixtoetarik guardaturik untzia.
Nori bere itzultzeko berreturik moiana,
Nik bezala untziaren gilla gañean emana.
Huk guztiak prinzipalki diren zure ohoreko,
Eta gero gaitzez bethe bizia pasatzeko.
Hala egizu lehor eta uraren Iongoikoa,
Eskerra itzul dakizun, eta laudorioa.
Agintarien othoitza
Grazia egiguzu othoi, munduaren Iabea,
Zordun legez konplitzeko geure egin bidea.

Desohora ezgaitzaten hartu tugun karguek,
Zeren hotztu gaituzketen untziko trabailluek.
Bañan gehien den legez gure egin bidea,
Iauna, othoi eredura iguzu berthutea.
Maistruaren othoitza
Iongoikoa zuk indazu arren buru ernea,
Itsasoan egiteko neure egin bidea.
Bi lagunak manatzeko behar den orenean,
Ene faltaz deus gibela eztadin biaiean.
Kurajatzeko halaber indazu animoa,
Betan hurbilltzen denean gaitz ustekabekoa.
Fiñean othoi grazia egidazu, Iainkoa,
Hitzez baño gehiago obraz manatzekoa.
Pillotuaren othoitzak
O Iongoiko Elizaren iakintsun pillotua,
Zeruetan lauda zazu nitzaz egin hautua.
Eta urak pasatzeko egidazu donua,
Nihola ibilli gabe bidetik basatua.

Berzea
Iongoikoa, ene gain da untzi eta jendea,
Merka gabeko lekhuan egidazu bidea.
Eta ene buruari egiozu argia,
Nihon hutsik egin gabe gidatzeko untzia.
Othoiztera naizen legez gehien tenitua,
Esker ere itzultzera naiteke prestatua.
Arruta ematean
Iainkoa zu etzarela hoberen pillotua,
Gauza hartan nihork hautsi behar eztu burua.
Hartarakotz zuk emozu untziari arruta,
Eta behar guztietan zuk ezazu aiuta.
Xidorrik ezten lekhuan orratzaren menean,
Lehorra bistatik ioanik gida zazu urean.
Eta airean gidatzen duzun legez xoria,
Hala xuxen gida zazu othoi urtan untzia.
Bideko kontua hartzean
Iongoikoa, eginbide neure hertsienean,
Othoi fabora nazazu kontuaren hartzean

Eta izarrez klaratzen duzun legez Zerua,
Arren othoi argi zazu ene adimendua.
Haltura hartzean
Neurriz eta ordenantzaz gauzak egin tutzuna,
Arren bada zuk indazu eskatzen natzaitzuna.
Zeiñ baita grazia, ungi hartzekotzat haltura,
Konpañia ene kontra eztadin errenkura.
Eta segurena duzun legez adimendua,
Arren segura ezazu ene iujamendua.
Karta miratzean
Iaun puxanta, gauza duzu gidatzen huntz itsua,
Eta itsasoan arrain bidetik basatua.
Irakats diezadazu niri ere xidorra,
Nola ardiatsi behar dudan zerthan idorra.
Irakats diezadazu guztiz orain neurea,
Kartan egiñ behar dudan dudoz eginbidea.
Eta izarren ditutzun legez egin bideak,
Halaber xuxenak othoi egitzitzu gureak.
Basatuak ez gabiltzan izialdurarekin,
Geure, eta asko berze jenden kaltearekin.

Lemakoak bethiere
O Iongoiko, kheñu batez zeñak Arkanjeluei,
Baitaroztezu manuak eragiten guztiei.
Niri ere egidazu othoi, Iauna, grazia,
Ungi gidatzeko untzi Itsasora illkhia.
Itzul dietzakitzudan bozkarioz graziak,
Zeren darozkikedatzun eman bide nahiak.
O Iongoiko, San Lazaro, eta arreba Mariak,
Bazterrera gidatua salbo alof utziak.
Hala othoi gidazazu, Iauna untzi gurea,
Huts egin gabe iduki dezan xuxen bidea.
Zure maiesteari itzultzeko eskerrak,
Zergatik darozkitutzun emen bide lasterrak.
Lematik illkhitzean
Iongoikoa, duzula esker hañitz ene mihian,
Zeren gobernatu duzun untzia ene aldian.
Ezen zuk gidatu duzu bide zabaletarik,
Othoi hala gida zazu bethi seguretarik.
Berze lanik eztuguntzat geure oso mendean,
Baizen zuri itzultzea esker jende artean.

Lagunen othoitza
Iongoikoa, iguzkitzu arren erhi zaulhiak,
Agintariekin manu konplitzeko guztiak.
Nihork eztiezaguntzat egin erantzukirik
Ogia eman merezi zitzaikula gaberik.
Ea beraz bele kumen Iongoiko hazzaillea,
Arren aithor diezaguzu presenteko galdea.

BURU III
Untziaren gatik guztiek
egiteko othoitzak
Gilla ematean
Iauna zure izenean gilla biz ifiñia,
Gero zurean o Saindu patroñtzat hautetsia.
Egizu othoi untzia den urean belari,
Eta puxantki gibela diozozu gaitzari.
Gehiago, Iauna, egizu tuen zori handiak,
Hemen ibilli beharko duen itsasturiak.
Eta hemen hartzen duen legez zurik lehena,
Zaharturik bihur dadin largatzera azkena.
Untzia zaharturik hautstean
O Iongoiko zortzi garren Noe begiratua,
Gauza ungi gordea da zuk kargutan hartua.
Ezen zenbat harea baita Libia sabletsuan,
Edo maiatzean osto oihan zuhamutsuan.
Hanbat jendek dadukaten gauza begiraturik,
Hala begiratua ezta, nola zuk guardaturik.
Exenplua begietan dakusagu argia,

Zeren hanbat aldiz duzun begiratu untzia.
Errege eta prinzeek galdu tuzte armadak,
Ezin garaituz muthiri Itsasoen lanzadak.
Ezen urak ezagutza eztu presunarenik,
Antonio, edo Xerxes zehatzaillearenik.
Zure hitza aditzen du solamentki mareak,
Eta eztitu berzeren obeditzen legeak.
Zuk bakharrik duzu bada begiratu untzia,
Harik eta zaharturik urra dadin guztia.
Hanbat beraz duzula esker zenbat handietarik,
Itsasoan begiratu baituzu kaltetarik.
Untzia salborik heldu denean
Zenbat mendi ferdeetan baita belhar husua,
Husuagoa dagotzu eskerrezko kantua.
Zeren elzaurraren pare delarikan untzia,
Guardatu baituzu oso eta salbo guztia.
Hanbat beraz duzula esker zenbat handietarik,
Itsasoan begiratu baituzu kaltetarik.
Untzia galtzen bada
O Iongoiko tristetuak esportzatzen tutzuna,
Arren konsola ezazu doloratu presuna.
Ezen gure bihotza da triste eta larria,

Zeren itsasoan galdu dugun geure untzia.
Hartarakotz bada hartu dugun kalte handiaz,
Pazienzia iguzu arren zeure graziaz.
Eta egizu gaitza den arimaren onetan,
Ontasuna nola zure esker eta kantetan.
Untzia buthatzean
Iauna egorrazu ungi barkha istillerotik,
Nola bethi dohatsuki illkhiko den portutik.
Itsasoko o Patroñak, Birjina dohatsua,
San Piarrez, eta Andrez, eta Elmu Saindua.
Egiozue Iongoiko puxantari eskea,
Kaltiarro gertha eztadin buthatzen den barkhea.
Untzia zaharturik enkallatzean
Iauna untzi zahartua uraren bazterrera,
Itzultzen dugu egin zen istillero berera.
Hartarakotz laudorio zaitzula errendatu,
Perill hanbaten artean zeren duzun guardatu.

BURU IV
Biaia bereko othoitzak
Enbargatzean
O Iainko, zeure maiteen defendari handia,
Eta hartarakotz Noe Arkan sararazia.
Eta animal fuerte guztietarik bia,
Munduaren sumatzeko guarda zedin hazia.
Hek begiratu zintuen bezala uholdetik,
Eta Zerutik iautsten zen itheizura husutik.
Halaber gu ere guarda gaitzatzu kaltetarik,
Itsaso zabalean har ginetzakenetarik.
Ardiatsirik desira dugun portu urruna,
Belhauriko itzultzeko asko eskerren ehuna.
Desenbargatzean
Iauna, ditutzula esker eta laudorioak,
Zeren guardatu gaitutzun itsasturi gaxoak.
Zuek ere duzuela esker Saindu Patroñak,
Zeren egin ditutzuen guretzat othoitz onak.

Egun eta bethiere zaretela laudatu,
Zeren gure faborera baitzarete khexatu.
Guardatu darokuzue bizitze maiteena,
Thresor guztietarik zein baita aberatsena.
Orain bozik iausten gare gizonen ostatura,
Hemen ere idukazue kostumatu ardura.
Bizitze guztian dugun materia frankorik,
Behin eta berriz ere zuen laudatzekorik.
Aingurak altxatzean
Iauna, alxatu geroztik kable eta aingurak,
Arren iduki etzazu gure gañean ardurak.
Eta ezazula egin urhobitik athera,
Barkha illkhi dadin perill handik inguratzera.
Bañan benedika zazu hunen kanporatzea,
Egin ohi duzun legez arrañen higitzea.
Aingura egotztean
Iongoikoa, zure baithan fidaturik aingura,
Urtara egotzten dugu duzun gure ardura.
Eze hunen baithan baño gehiago zurean,
Esparantza dugu, Iainko puxanta, faborean.

Arren ona gertha zazu gelditzeko helantza.
Nola ere zure baithan baitugu esparantza.
Alfer gertha eztakigun orañoko nekerik,
Itsaso holaz bethean hartu tugunetarik.
Belak hedatzean
O Iongoiko hegastinen plumez bestitzaillea,
Alde batetik berzera pasatzeko airea.
Haize onez hant etzatzu othoi bela gureak,
Untziari daragizten khexaz bide luzeak.
Eta begira ezazu gabiara doana,
Nola zubi beherean lanean hari dena.
Belak hartzean
Iongoikoa untziaren hegatzeko hegalak,
Itsasoak iraganik hartzen ditugu belak.
Arren benedika zazu hekien plegatzea,
Eta gure ganik milla eskerren har nonbrea.
Billtzaillea ere guarda zazu perilletarik,
Baita zubi ganekoa kalte handietarik.

Partiadan higitzean
Iongoikoa, orain dugu partitzeko pontua,
Egiguzu portuaren ardiasteko donua.
Milla eskerren darotzugu itzuliren billgura,
Erakhartzen bagaitutzu illkhi garen lekhura.
Zuei Sainduak gomendatu partiadan untzia,
Eta barrenean doan konpañia guztia.
Itsasoko o Patroñak Birjiña ama Saindua,
San Pierrez, Elmu eta Xabier famatua.
Gure gañean zaudete bethi iratzarriak,
Itsasoan har ezgaitzan kalte izigarriak.
Untzia bihurturik gelditzean
Gure biaiaren fiña zen hunerañokoa,
Iongoikoa, duzula esker eta laudorioa.
Hemen bada hartzen dugu nekhatuek pausua,
Egiguzu dañu gabe gelditzeko donua.
Tristezia hanbatenaz eztugun gehiago,
Zenbat ikhusi baitugu trabaillu borthitzago.
Herriko portutik illkhitzean
Titxoski illkhitzea da bidearen erdia,
Arren egiguzu hala illkhitzeko grazia.

Zeren untzia illkhi den kanpora penaturik,
Goiti diren bidetako ez gauden iziturik.
Hartarakotz khen etzatzu bideko enpatxuak,
Eta guztiz ur mugatik illkhitzeko trabuak.
Portu berera itzultzean
Iongoikoa, mariñelak sartze eta illkhitzean,
Trabaillu gehiena du uhiñaren gañean.
Hartarakotz, Iaun puxanta, zuk iguzu sartzea,
Traba guztiak khendurik zori onez bethea.
Gure nekeek diote oren huni erauntsi,
Arren bada orain, Iauna, ezgaitzatzula suntzi.
Hanbatenaz behazuna eztugun handiago,
Zenbatenaz neke izan baitugu gehiago.
Bañan Iainko fineraño gauen gidatzaillea,
Porturaño gidazazu xuxen gure barkhea.
Lehorra estaltzean
Iongoikoa aitziñera goazela gogorra,
Aphurra estali zaiku begietarik lehorra.
Nihon ere ezta ageri baizen uhin hartarik,
Nihon ere baizen hedoi eta Zeru gorarik.

Gehiago urak eztu malkharrik gelditzeko,
Ez zuhaitz edo adarrik bizia salbatzeko.
Zure baithan dugu, Iauna, esparantza guztia,
Arren begira ezazu perilletik untzia.
Berze lehorra agertzean
Iongoikoa duzula esker, ageri da lehorra,
Baita zure Amak ere gure ganik aithorra.
Zuek ere Itsasoko Patroñ begirailleak,
Eta zuek Arkanjelu holen baketzailleak.
Gure ganik duzuela milla eskerren nonbrea,
Zeren othoiztu duzuen guretzat Iaun emea.
Oraño egiozue arren othoitz khartsua,
Digun lehorrera laster illkhitzeko donua.
Itsasoan edozein orduz
Iauna begira gaitzatzu armatu hiratutik,
Nola manera berean infidelen eskutik.
Halaber guarda gaitzatzu tormenta aserretik,
Eta gauaz baxo, edo lehorra ukitzetik.
Gutzaz othoiz egizue Patroñ Itsasokoak,
Birjina Ama eta berze Saindu gloriosoak.

Berze untziarekin batzean
Iaunak guarda zaitzatela perill guztietarik,
Zuek ere zaitzatela helantza gaixtotarik.
Biaia on bat egiteko dizuela grazia,
Bai zuei ardiasteko kontentik urhegia.
Oñhatz gabeko lekhuan zeren gaituen bathu,
Orain eta bethi dela Iesus Kristo laudatu.
Bai zu ere Birjina Ama haren eskuñekoa,
Eta San Piarrez, eta Andrez gloriosoa.
Bai zuek Ignazio, eta Franzez Xabierkoa,
Bata eta berzea ere mihi eskarazkoa.
Bidean zenbait portutara ezkeretzean
Perill handiagoaren Iaun puxanta, ihesi,
Bide xuxenetik gare bazterrera berezi,
Portuaren egiguzu ardiatsteko grazia,
Zeñen gatik bide utzi baitugu ia hasia.
Eta ezazula agin are handiagoak,
Kalteak, Iauna, har gaitzan, ezen ez lehengoak.

Portu hartarik illkhitzean
Ea bada, Iongoikoa, gidazazu untzia,
Gañerako bideari ekhiteko illkhia.
Eta illkhitzean othoi permeti ezazula,
Kalte handiak harturik hemen geldi dadilla.
Bañan egitzu porturik illkhitzeko bidea,
Zeure ontasunak gatik zabal eta libreak.
Portu norako illkhi baitzen,
han sartzean
Iongoikoa, portu hunen ardiasteko geuretik,
Zure esparantzan giñen kanpora illkhi etxetik.
Arren bada gida zazu barrenera untzia,
Eta aitziña ioatean egiozu guardia.
Ardiatsi dezan kaltek hartu gabe portua,
Zeñen gatik baita bere lekhutik partitua.
Portu hartarik bihurtzean
Huna giñen Eternala etxera itzultzeko,
Eta deliberatuak pontuan partitzeko.
Egiguzu bada othoi haiñ fabore handia,

Kaltek harturik non geldi eztakigun untzia.
Bañan gidatu gaitutzun bezala huneraño,
Halaber egin gaitzatzu geure etxetaraño.

BURU V
Guardiako othoitzez
Abisua
Gerletako usantza duk guardia aldatzea,
Hirur oren osotarik hirurera berzea.
Halaber diat nik ere aspaldi entzutea,
Lege bera dadukala mariñelak gordea.
Hemen bada edirenen dituk eskribatuak,
Muga eta erran behar tuken othoitz sainduak.
Eta nola gau egunek dituztela zarratzen,
Hogoi eta lau erraxki baita oren frogatzen.
Eta oren hek direla partitzen zortzitara,
Nihork aurkhituko duen legez guardietara.
Halaber edirenen tuk hemen ordenatuak,
Bakhotxean erran behar tuken othoitz sainduak.
Sartze eta illkhitzean erratzikek debotki,
Paperean eztaudezen pintatuak banoki.

Sartzeko lehena
Iongoikoa, ez bazaude gizonentzat guardian,
Alferrik ahal daudezke bere bizi guztian.
Hartarakotz bada egizu gure gañean guardia,
Eta begira ezazu kaltetarik untzia.
Eta nola arranoa bere umeenean,
Halaber zu ere zaude othoi gure gañean.
Illkhitzeko lehena
Iauna begira gaitzatzu pausura goazenak,
Lotan ingura ezgaitzan perill biziarenak.
Bañan iduki gaitzatzu kalteen gerizean,
Zeure faborezko hegal handien itzalean.
Ezen biziaz doaku, eta geure moianez,
Arren fabora gaitzatzu kostumatu dohañez.
Bigarren guardiakoak
O Iongoiko uholdetik Noe begiratua,
Zeren bakharrik munduan aurkhitu zen iustua.
Eta ez berriz punitzeko hain garratzki mundua,
Holtz adarra lekhukotzat emanik agindua.

Arren bada zuk begira gaitzatzu kaltetarik,
Itsasoak presentatu ohi tuenetarik.
O Iongoiko puxanta, eta Zeruko dohatsuak,
Pausatzera goaz zuen arduren fidatuak.
Arren bada egizue gure orde guardia,
Zuen fabore handien senti dadin untzia.
Itzultzean gero berriz zubiaren gañera,
Borondate hobe dugun eskerren ematera.
Hirur garrenekoak
Beilla zazu, Iongiokoa, gurekien batean,
Kaltiarro gertha ezgaiten uraren bizkarrean.
Ezen gure ganik hanbat da urrun herioa,
Untziaren zenbat baita lodi oholatxoa.
Arren bada hala zaude erne gure gañean,
Hurbill aurkhi baitzaitezke non gu kaltek hartzean.
Iainko handi, eta zuek patroñ begirariak,
Gure gañean zaudete bethi iratzarriak.
Khasa dietzagutzue othoi traba guztiak,
Desiratu porturaño bide luzagarriak.
Zuen faboreak ather eztaitezen guganik,
Portura gaiten artean uhiñak iraganik.

Laugarrenekoak
O Iongoiko podoroso uraren manaria,
Eta zu o untziaren patroñ begiraria.
Zuek ere untzikoen Aingeru guardariak,
Elhkarrekin iuntaturik egitzitzue guardiak.
Baita zuek ere gure izeneko Sainduak,
Zeuen Seme-bitxien har etzatzue karguak.
Eta nola baititugu hartu zuen izenak,
Premian zuek deitzeko faborera lehenak.
Zuek egizue othoitz guretzat gehienik,
Eztiezagun Iainkoak ukha eske gaudenik.
O Iongoiko kreatura guztien burasoa,
Perilletik guarda zazu itsasturi gaxoa.
Eta hedea urari idukozu hertsia,
Peril eta kaltetarik salbo doan untzia.
Ezen zure esparantzan illkhi gare kanpora,
Arren eraman gaitzatzu perilletik lekhora.
Bortzgarrena
Iauna begira gaitzatzu ustekabe hilltzetik,
Eta guztiz subituki urea ithotzetik.

Baita zuk ere halaber Ama tatxagabea,
Duzun othoi urrikari konpañia tristea.
Geure buruz ezin guarda gaitezke kaltetarik,
Arren bada zuk gaitzatzu guarda guztietarik.
Iongoikoa, itzultzatzu guregana begiak,
Eta gibela etzatzu lethozken lazeriak.
Zuek ere gutzaz othoitz egizue Sainduak,
Eta ardiatskitzue bide desideratuak.
Iustuak egitzitzue othoizak gure gatik,
Eskerrak kanta detzagun grazia haren gatik.
Seigarrena
Iainko Aita, Seme Iesus Kristo noblea,
Erakutz ezazu gure gana pietatea.
Eztezazula permeti Itsaso urdiñean,
Gure gorputzak dabilltzan uhiñen merxedean.
Sepulturatzat eztugun arrain ezkatatsua,
Bañan herrietararik Eliza lur saindua.
Iaun puxanta, idukazu othoi gure kargua,
Itsasoan eztezagun ikhus azken ordua.
Gure aziendak ere guardatzatzu galzetik,

Eta unzia halaber urez ondoratzetik.
Bañan Itsasoen zaren legez baketzaillea,
Othoi holei emotezu gure gatik bakea.
Zazpigarrena
Iauna Itsasoan dire zure obrak agerri,
Diren bada presentean zure aldera ageri.
Lehorrekoek uste arren basatuak garela,
Alabañan bide onaz gidatzen gaitutzula.
Eta begira gaitzatzu ioateik ondarrera,
Miseria handirekin bizia fiñatzera.
Hanbat arrain Itsasoan hazten duzun Iainkoa,
Izurde, eta Balea, baita kume Antxoa.
Gure ere Itsasoan luza zazu bizia,
Non ikhusten ez baitugu baizen zeru goitia.
Hanbat gehiago lauda zagun zure puxantza,
Zenbat gutia baitugu lehorren esparantza.
Zortzigarrena
Iauna zuk egiten duzu itze eta marea,
Aboa diezaguzu othoi geure eskea.

Itsasoan igutzitzu iragaite xuxenak,
Laster begiets dezagun hegi lehorrarenak.
Hartarakotz, o Norteko izarraren iabea,
Iguzu desira dugun bezalako haizea.
Itsasoak aditzen du, Iauna, zure manua,
Arren bada idukazu emeki baketua.
Haize muthiriei ere emotezu neurria,
Altxarazi eztezaten hola jauzilaria.
Gaua halaber egizu klara eta argia
Ikhusteko nola dugun xuxentzeko xarxia.

BURU VI
Edozein ordutako othoitzak
Egunaz
Iongoikoa Mariñela egunazko gaitzari,