Manual debozionezkoa - 09

Edo berze naturazko
legearen manuak, nola
Obra miserikordiazkoak,
edo berze manu thailluak,
Behin batzuek gero berzeak
Liburua aldatzen da gero berze partera,
Eta iuduen artetik legea jentillenera,
Iaun puxanta ez nathorren haren arbujatzera.

Ebanjeliak erran nahi eskribuzko legea,
Graziazkoarena da orobat señalea,
Haren konplitzeko othoi indazu faborea.
Erratzik hemen Elizaren manuak,
edo Sakramentuen alderakoak,
edo berze lege graziazkoaren manuak,
Ebanjelia erraten den bizkitartean
Pakearen gañetik da Hostia ofrendatzen,
Eta Iesusek Aitari bizitzea eskaintzen,
Halaber diot nik ere neurea ofrendatzen.

Giristinoen Mezako othoitzak
lehen partekoak
Lababotik per omnia seculara artean,
Erraten da Iesus zela nekhatu barurean,
Iainko ona abstinenzia indazu bizitzean.
Per omniatik sartzen da Apheza Santusera,
Baita Iesus desertutik Hierusalema hilltzera,
Zure gatik zer nahi den nathorren pairatzera.

Santusean ixilldurik mementoan da sartzen.
Baita Iesusek tenpluan bere Aita othoizten,
Bizien faboratzeaz zaitut Iauna ertxatzen.
Bi-garren partekoak
Gero konsekratzen ditu ogi eta arnoa,
Deklaratzen da Kristoren triste afal ondoa,
Eta han edireten da gure arartekoa,
Gaitzetik onera ene truka zazu gogoa.
Bi eskuez Hostia du aireraño altxatzen,
Iesusen Martirioa darozu gogoratzen,
Lagun zakizkit Iainkoa lurrari apartatzen.
Beheraturik sarten da bi-garren mementoan,
Iesus ere Patriarken libratzera Linboan,
Libratzatzu penatuak labe purgatzekoan.
Tresnek erran nahi dute zerbait bere aldetik,
Burlaz zutela Mesia berregindu soñetik.
Khen ezazu bengantzaren desira bihotzetik.

Hirur garren partekoak
Erakusten du Hostia berriz kalix gañetik,
Erran nahi iaiki zela Iesus hillen artetik,
Indazu othoi grazia illkhitzeko hutsetik.
Errak hemen Gure Aita Zeruetan zarena
Hirur zathi egiten du konsekratu Hostia,
Baita Kristok eman zuen hanbatetan ogia,
Sainduen bizien, ene partez har ezazu guztia.
Bi Hostia puskak ditu gero hartzen eskura,
Erran nahi du Iaun ona igan zela zerura,
Niri ere egikedazu, othoi grazia hura.
Gero Iauna ez naiz digne dio dolorosoki,
Eta Hostia du hartzen ahal bezain humillki,
Gogoz nik ere hartzen dut ahal bezain xahuki,
Egidazu grazia bethi hurbilltzeko digneki.
Laur garren eta azken partekoak
Itzultzen da liburua gero berze partera,
Iuduak noizbat ethorriren dire konbertitzera,
Ni ere noizbat nathorren bizia hobetzera.

Komunikatu ondojo othoitza da erraten,
Berriz iautsiko dela du Iesus Krist señalatzen,
Zuri naitzaitzu, Iainkoa, ordukotz komendatzen.
Itzultzen da gero Apheza eskuñeko partera,
Ebanjelio saindua debotki erratera,
Iesusek eramanen tu onak zeru ganera,
Hel nazazu, Iongoikoa, hetarik izatera.
Erratzik hemen gizonaren
lau azken fiñak
Halabiz

BURU XII
Berze mezeteko othoitzak
Mezarakoan bethi
Debozionez entzutera noa Meza saindua,
Arren zutzaz enea biz othoitza laudatua.
Etxerakoan Mezatik
Meza saindua entzun dut, Iainko podorosoa,
Zeren galde egin baitut hura indazu osoa.
Edozein orduko mezaren aitziñean
Iongoikoa hurbilldu naiz indignerik tenplura,
Zure maiestatearen ondratzeko lekhura.
Errezibi zazu ondra emana borondatez,
Eta faboreak isur esku liberal batez.
Zure semearen gorputz sakratuaz Iainkoa,
Ohore handia duzu guk probetxu askoa.
Izen goiti bia ditu guztiz laudatzekoak,

Zeñetarik atheratzen baititugu gozoak.
Sakrifizio Sakramendu biak gauza handiak,
Non ezin baitetzakegu doiki itzul graziak.
Sakrifizioz agertzen da handitasun zurea,
Zeñen baituzu laudatzen ordain othoitz gurea.
Sakramendua arimaren da hazteko ogia,
Ianhari hartzen dugula Semearen lohia.
Hala nola lehenago Salomonen tenpluan,
Sakrifizio odolsuak eder ziren orduan.
Altxatzen baitzen ohore prinzipalki zurea,
Eta gero ardiasten zeñek bere galdea.
Meza saindua halaber da Kristauen artean,
Zeña presentatzen baita orduko fin berean.
Seme benedikatuaren preziatu lohia,
Eskaintzera goazkitzu guztiz dohain handia.
Egitera ere goaz haren penez aiphamen,
Arren unha etzaitela gure othoitzak entzuten.
Meza berean
Iauna misterio haukin kontenplazionetan,
Ene othoitza lauda zazu arraiki Zeruetan.
Zure borondatea da garelarik munduan,
Bizi gaiten ditugula gogoetak Zeruan.

Izanen duzu othoitzen laudatzeko ardura,
Baldin onhetsten badugu bizitze molde hura.
Hartarakotz Zeru lurren Errege aberatsa,
Akorda ezazu arren ene triste othoitza.
Meza ondoko
Iongoikoa, deus eztela elizak du sinhesten,
Semearen ordañetan non eztuzun ematen.
Ofrendatu darotzugu haren lohi saindua,
Bai halaber presentatu odol baliotsua,
Memorio egin dugu gurutzeko ofrendaz,
Sakrifizio odolsua figuraturik Mezaz.
Hill beharrek emaitzatik batre handiagorik
Ezin egin dezakete, hartan ezta dudarik.
Ea beraz Semearen merezira, Iainkoa,
Beha zazu, eta entzun gure othoitz lanoa,
Gloria biz eta ohore Aita Seme bientzat,
Bai halaber Espiritu graziatsuarentzat.
Ordu iakin Mezetako abisua
Ordu heronek iakiñen Meza berezientzat,
Erregela ematea xoill gaitz duk hanbatentzat.

Hartarakotz molda zakek othoitza halakoa,
Egun berari egonen zaion bezalakoa.
Ezen prtikularen duk ematea kontua,
Xoill gaitz bortxaturik ere nihork bere burua.

BURU XIII
Obligazionezko mezetako othoitzak.
Eta lehenik igandetakoak
Meza aitzinean
Prestatzen naiz, Iongoikoa, entzun behar Mezara,
Ethorririk Parropia neureko Elizara.
Bai halaber entzutera pregario Sainduak,
Baita ikhastera barur, eta Besta buruak.
Hartarakotz zuk indazu konplitzeko grazia,
Zeren gatik hartu baitut ethortzeko astia.
Aithortzen dut handiroki naizela tenitua,
Baldin exkusa ezbadut ona eta iustua,
Besta eta Igandetan hunat bide egitera,
Eta gorputz Sainduaren Bazkoz rezebitzera.
Baita eri naizenean Apheza abisatzera,
Sakramendu menekoak dathordan ematera.
Hilltzen bainaiz ere hemen behar dut sepultura,
Sortzen denak ere hemen hartu behar du ura.
Ea beraz zuk indazu, Iongoikoa, grazia,
Eginbideen konplitzeko behar dudan guztia.
Guztiz ere presentean entzuteko donua,

Zure semeak ordenatu Sakrifizio saindua.
Prinzipalki gertha dadin zure ohoretako,
Eta gero arimaren probetxu handitako.
Meza berean
O Iongoiko beregainki gizonaz arthatsua!
Eta sei egunez nekha dadilla manatua,
Zazpi garrenean gero aurkhi dezan astia.
Faboreez itzultzeko zuri esker handia.
Hartarakotz bada, Iauna, egun zuk berezian,
Ene eskerrak entzuntzatzu glorioso alkhian.
Galdetzen darotzudana halaberki indazu,
Eta izandun zarela, othoi erakuts azu,
Meza ondoko
Iongoikoa, konplitu dut ustez eginbidea,
Zeña baita Igandean Mezaren entzutea.
Ene ganik falta dena, othoi estal ezazu,
Eta eskatu dohaña grazioski emazu.
Gehiago egun hemen eman dudan ordua,
Othoi estima ezazu ungi enplegatua.
Eta meza entzunaren berthutez gaitzetarik,

Guarda nazazu etsaiak preparatuetarik.
Eta gehiago zeren egun baitut galdea,
Arren eztadukazula eman gabe gordea.
Prozesioneko
Gurutzeraren bandera aitzindari harturik,
Eta zure izen saindua faborera deithurik,
Kantaz eta eresiaz Aphezak hurrenean,
Laiekoak oñhatzetik goaz Prozesionean.
Dorretikan darauntsala errepikaz ezkillak,
Gogoz bedere gurekin diren presunen pillak.
Aithortzen gare xahuki zerbitzari zureak,
Eta zure ordenantzen konplitzeko erneak.
Hala nola armadetan soldaduak fixorik,
Pasaiatzen baitirade ordenantzan bildurik.
Trunpeta klarak duela habarrotsa ailtxatzen,
Eta haizeak bandera hara huna banatzen.
Aire eta mendi gorek ihardasten aradaz,
Eta mundua izitzen gerlazale armadaz.
Buruzagiei zerbitzu daroela fidela,
Soldaduek prometatzen ez ioateko gibela.
Hala, Iaun puxanta, gare billdurik pasaiatzen,
Eta zure defendako ezkutari aithortzen.

Segurantzaz darotzugu agintzen zerbitzua,
Gure gorputz eta arimak iraun ahalekoa.
Egun eta ez sekulan zathitzeko legeak
Ifiñi darozkigunak zure Majestateak.
Hekin kontra altxaturen diren rebel guztiei,
Halaberki egiteko gerla borthitz gaixtoei.
Iguzkitzu beraz, Iauna, arma bentzutzekoak,
Guztiz ere hirur etsai herra handitakoak.
Bañan lehengo graziez ditutzula eskerrak,
Eta guztiz azken eman ditutzunen aithorrak.
Orain galdetzen tugunak halberki igutzu,
Eta gehiago zordun othoi egin gaitzatzu.

BURU XIV
Iainkoaren bestetako mezen
othoitzak
Meza aitzineko
Iongoikoa, partitu naiz debotki elizara,
Zure besta egunean entzun behar Mezara.
Hartarakotz egidazu grazia halakoa,
Misterioen arauez zure othoiztekoa.
Prozesioneko
Zerengatik Iauna egun baitzare ohoratzen,
Haren mantenatzeko dut bizia ofrendatzen.
Gurutzeari halakotz arrastotik narraio,
Ene zerbitzua othoi har ezazu bethiko.
Meza bereko
O Iainko, zeñak baituzu fin gabeko moiana,
Halakoa egidazu arren othoi dohaña.

Zeren kausaz egun baita besta solemnizatzen,
Neure aldetik esaia nadin haren obratzen.
Meza ondoko
Adiu Iauna, aditua othoi gertha nazazu.
Eta Besta sainduaren fiña obran emazu.
Elizak eztezan deusik debotki solemnisa,
Ardiatsi gabe gauza desira duen gisa.

BURU XV
Iainkoaren debozionezko
Mezetako Meza aitzinean
Iongoikoa, Meza noa entzutera Saindua,
Eta deboziño dudan galdetzera donua.
Arren bada ene othoitza Zeruan adizazu,
Eta eske nagoena liberalki indazu.
Meza berean
Iongoikoa, orain bada galdetzen dut dohaña,
Egun hunat egin dudan urratsaren ordaña.
Arren bada Meza Saindu hunen errespetura,
Damutu gabe indazu eskatu gauza hura.
Meza ondoko
O Errege noble eta Prinze aberatsena,
Magnifikoki indazu on eskatzen naizena.
Ezen hanbat eztuzu eman, non are gehiago
Eztuzun on emateko, eta frankokiago.

Hartarakotz liberalki usazazu dohañez,
Humilltasun handirekin galdegiten tudanez.

BURU XVI
Sainduen mezetako othoitzak
Meza entzutera tenitu
garen bestetako Meza aitzinean
Saindu handia zure Mezan noa ediretera,
Eta zu berzetarikan ararteko hartzera.
Emetasun usatuaz othoi entzun nazazu,
Eta galdea ardiats othoi diezadazu.
Prozesioneko
Kortesano onhetsia zure iai egunean,
Eliza illharrietan noa Prozesionean.
Hilltzerano aithortzen naiz zure zerbitzaria,
Zeruetan zaren othoi ene defendaria.
Meza berean
O Dohatsu zeñen baita egun Besta Saindua,
Iainkoaren baithan duzu egun kredit hautua.

Haren gana bitarteko zu zakizkit balia,
Mezan galdegin diodan othoi didan grazia.
Meza ondoko
O fortuna onezkoa aldare aitzinean,
Meza entzun dut humillik zure iai egunean.
Arren bethi ene gatik, Iauna, othoitz ezazu,
Eta fabore egitera othoi ertxa ezazu.

BURU XVII
Sainduen debozionezko
Mezetako othoitzak
Meza aitzinean
O dohatsua zu zaitut adbokatzat hautatu,
Eta hartarakotz zure Mezara naiz prestatu.
Ardiats diezadazu arren othoi grazia,
Zerengatik binaitzatzu ethorri othoiztia.
Meza berean
Iaunak ungi behatua othoi entzun nazazu,
Eta nik bezala Iauna zuk ere ertxa zazu.
Eztagizula batere othoitztera dudarik,
Premiazko gauza aithor diezadan bertarik.
Ezen ezin dirokezu inportuna Iainkoa
Zeren bethi aithortzera baitagotzu libroa.

Meza ondoko
O Gomendioz presuna hartzen duzun titxosa,
Eztezazula guphida doblatzera othoitza
Bañan bozkariorekin bihur nadin etxera,
Berriz ere hurbill zaite Iaunaren othoiztera.
Meza berriko
Iauna errezibi zazu borondatezkiago,
Sakrifizio hau ezen Salamonena baño.
Egun presentatzen zaitzu guztietako lehena,
Eliz-Amaz ordenatu Aphez gaztearena.
Hunen ordain egiozu egun eta sekulan,
Karguaren arauera bizian dagien lan.
Eta guri halaberki saindu induljenziak,
Irabazteko xahuki igutzitzu graziak.
Ebanjelio leheneko
O Iesus, apostoluak mundura bidaldua,
Jentillei prekikatzeko Ebanjelio saindua.
Presentekoari arren egiozu grazia,
Digneki irakurtzeko saindu Ebanjelia

Zure legetik guk ere zer baitugu entzunen,
Obretara emateko dohain iguzu arren.
Hala egizu, o Iainko adoratu beharra,
Eta urrikal begizu lurrekoen nigarra.
Epistola leheneko
Ontasunetik hobera o Inspiratzaillea,
Onera inspira zazu lekzio erraillea.
Eta gauza epistolan irakurtzen duena,
Konpli dezan egiozu arren othoi dohaña.
Eta guri ere othoi egiguzu grazia.
Imitatzeko eginen duen ungi guztia.
Meza entzuten ezten orduetako. Abisua
Adiskidea, sinhetsak nik eman konseillua,
Nondik atheraren baituk gustoso probetxua.
Nahiz Elizan dezala entzun Meza saindua,
Edo nahiz eztezala, kausa trabamendua.
Barazkaldu baño lehen hik errakek debotki,
Meza sainduaren forma zeña baituk ikhusi.
Iongoikoak errezibi dezan borondatea,
Ezin ikhusi duenaz geroztik aldarea.

Hartarakotz othoiztxo hauk hemen tiat zarri,
Meza ez entzuna gatik hura gogoragarri.

BURU XVIII
Mezan gerthatezn diren gauza
batzuetako othoitzak
Ura bedinkatzerakoan
O Kreatura guztien benekikatzaillea,
Arren benedika zazu ur element sinplea.
Haragiaren iraungi detzan xinta biziak,
Eta xahu bekhatuek zikhin iratxakiak.
Gehiago odolaren emarazitzaillea,
Entzun ezazu othoitzez dagotzun nerhabea.
Gatza bedinkatzean
Zure maiestatea da belhauriko othoizten,
Eta benedikatzera gatz bihia ertxatzen,
Iratxaki diozozun berthute hain handia,
Non batbederari demon desiratu grazia.
Ezen nola Israelen Elisea Profetak,
Zure manuz etxaturik urera gatz pillotak.
Hala khendu baitzioen lehen zuen pozoña,

Eta eman ithurriek zuten gustu pikaña.
Hala eman diozozu berthute hure ere,
Zeñak ez baituzu orain gutiago bothere.
Indar espiritualaz garait detzan Furiak,
Ezin baketu Sathanek deskargatu nahiak.
Gehiago garaiturik haren krueltasuna,
Bekhatuen xahu zazu othoi likitstasuna.
Ura bera bedinkatzean
O Iongoiko, ur hotzean guztiz miragarria,
Eta hartan sakramendu lehena ezarria.
Arren bada zuk emozu urari berthutea,
Urrutira khasatzeko ifernuko ostea.
Eta norat egotziren baita sinhetsterekin,
Arren balia dakigun zure faboreekin.
Ura gatzarekin nahastean
Orain ura nahasten da gatzarekin batean,
Iongoikoa, zuk emazu indar elementean.
Zertara ere ur saindua baita aplikaturen,
Gauza bereko balia othoi dakigun arren.

Ur bedinkatuaz zerbitzatzean
Ur benedikatuaren Deabruak berthutez,
Eternala, khasatzatzu hala nola azotez.
Iratxaki diezezu ezin iraungi sua,
Bazterrera egotztean ur benedikatua.
Eta Purgatorioan dauntza Espirituak,
Ihintzaz bezala freska tzatzu suz penatuak.
Bizien ere arima xahutzatzu lohiak,
Eta egitzitzu elhur luma bezain xuriak.
Gehiago hezaturen den hunetzaz lekhua,
Lejione belzetarik biz, othoi, purgatua.
Hunen beraren berthutez khentzatzu erhasunak.
Hunek bustiak bedinka gauzak eta presunak.
Gibela dezazu etsai herrosen entrepresa,
Eta biziaren kontra den airea ere khasa.
Zer bailizate fiñean gauza kontrariorik,
Hunen moianez gaitzatzu othoi guarda hetarik.
Ogia bedinkatzean
O Iesus-Krist Aingeruen mana saporetsua,
Eta desertuan ogi borzak bedinkatua.
Arren benedika zazu presenteko ogia,

Hartzen duenari demon osasuna handia.
Gorputzarena bezala espirituarena,
Hala egizu, Iongoiko bethi puxant zarena.
Ogi bedinkatua hartzean
Zure gorputz sainduaren ez naiz digne hartzeko,
Ogi bedindatuaren ez errezibitzeko.
Badariak ausartzen naiz Mana haren lekhuan,
Othuruntza egitera ogi bedinkatuan.
Gorputz eta arimari emotzitzu indarrak,
Ikhusirik kreatura gaxoaren beharrak.
Prediku aitzinean
Iauna, prepara ezazu arren ene bihotza,
Errezebitzeko behar legez zure hitzkuntza.
Irakatsiren hark darot neure eginbidea,
Eta zertan behar dudan eraman bizitzea.
Hartarakotz (Iongoikoa) nola landa bihiko,
Ene arima presta zazu zeure solaz eztiko.
Prediku ondoan
Iongoiko puxanta arren prediku adituak,
Ene ganik khasa betza bizio ohituak.

Eta nola soñu gorek Hierikoren harriak,
Hala othoi etxa betza usantza gaizkitiak.
Eztezazula permeti predikuen hazia,
Alferrik den kadiratik aphezaz egotzia.
Bañan hala mobi zazu ene bihotz barrena,
Non geldi dakion hazi zure solasarena.
Eskumikua aiphatzean
edo Elizatik egotztean
Batasuna Eliz-Aman desiratzen duzuna,
Permeti eztezazula, othoi, hanitztasuna.
Guztiz ere Elizatik eznaizen egotzia,
Hala nola arropatik ihetzetu horria.
Hartarakotz othoi hastan nazazu hobenetik,
Eskumiku odolsura egotz nazakenetik.

BURU XIX
Edozein ordux elizan
erran daitezken othoitzak
Iainkoari othoitza
O Iongoikoa asmalekhu guztietan zarena,
Eta guztiz elizetan ohoratzen zarena.
Gizonek zor darotzuten iustuki ohoreaz,
Suplikatzen zaitut ene othoitza entzuteaz.
Arren bada libra zazu munduaren, Iainkoa,
Zeren eske baitagotzu tristearen gogoa.
Edozein sainduren imajinaren aitzinean
O dohatsu,ni bezala lurrean ibillia,
Zeñen presentatzen baitzait begira iduria.
Zure kausaz baizen eztut imajina ondratzen,
Zergatik darotan zure itxura presentatzen.
Sala urrezkoan zaren ene arartekoa,
Iaunak aithor diezadan galde premiazkoa.

Aldareko sakramenduaren aitzinean
O sakramendu gustien Sakramentu handia,
Ogiaren iduriaz Iesus Krist estalia.
Arren othoi har nazazu zeure gomendioan,
Zu ikhusi gabetarik nagokeño hagoan.
Iainko, eta Gizonaren Iesus baketzaillea,
Adizazu othoiztera ethorri eskalea.
Reliki sainduen aitzinean
O Kortesano dohatsu Iainkoak onhetsiak,
Eta mundu indigneak handiro gaitzetsiak.
Zeñen ordean hezurrak haren probidenziaz,
Ohoratzen baitirade ohore bereziaz.
Zeuen Reliki Sainduez zaituztegu ertxatzen,
Iainkoaren othoiztera arren khexa zaitezten.
Zuek ardiats azue pare gabe kortean,
Zeren eske Relikien baizaude aitziñean.
Agnuz Deiaren othoitza
Agnuz Deiak zu zaitu Iesus Krist deklaratzen,
Eta billdotsarekien iustuki konparatzen.

Arren sinhetste ematen dudanaren amorez,
Gaitzetik guarda nazazu zeure handi podore.
Eta ondikoan zuri altxatzean auhena,
Khexa zaitezke fabore egitera lehena.

BURU XX
Ordu iakin eta propian
Elizan errateko othoitzak
Kandeleroz edo Elizan argiak
iratxakitzen direnean
O adimendu guztien argitzaille zuzia,
Nola kandelak argitzen baitu sala handia.
Arren hala argizazu ene adimendua,
Iakiteko ea zein den eginbide saindua.
Eta fiñean Simoni bihotza argitua,
Arren ene ere hala argizazu burua.
Hautsterriz hautsa hartzean
Iongoikoa, huneraño izatu naiz urgullu,
Eta deithu nauzunean eznatzaitzu hurbilldu.
Gehiago sinhetsi dut neure borondatea,
Neure kreatzaillearen ezen Saindu zurea.
Damu eta dolore dut hala gobernatuaz,
Eta zegotzun bezala, ez zu zerbitzatuaz.

Gehiago kofesatzen dut naizela ezteusa,
Eta ene balde dela oñ azpiko herrautsa.
Hartarakotz gantzutzen zait hauts xehez bekhokia,
Ezagutzeko zein baxo den ene ethorkia.
Datorken egunetan dut zehaturen gorputza,
Bai eta barur sainduez argalduren ahutza.
Hauk guztiak hartzaketzu othoi hutsen aldera,
Hala nola Ninibarrei noizbat bereenera.
Arramuz
O Iesus Hierusalamen triunfantki sarthua,
Diszipuluen ondotik zerraitzula zaldua.
Eta palmek zituela eskuetan jendeak,
Bozki errezibitua karriketan xeheak.
Ahoan ere zuela xoil eder kantikoa,
Ungi ethorri zarela Mesiaz mundukoa.
Niri ere egidazu Iesus ona grazia,
Rezebitzeko digneki Bazkoz zure lohia.

BURU XXI
Induljenzietako othoitzak
Induljenzia irabazteko egin behar den
obraren Aitzinean
O Iongoiko, bethiere faboratzen nauzuna,
Eta niri dagotanik ahantzten eztuzuna.
Berze dohañen artean saindu Induljenzia,
Aldaretik publikoki maiz da irakatsia.
Pena gutiaren ordain hañitzez latzagoa,
Barkhatzekotz mundu, edo purgatoriokoa.
Obra haren konplitzeko egidazu dohana,
Irabazteko erraxki orain Thresor errana.
Eta ezazula egin pasa dadin arratsa,
Irabazi gabetarik hain dohain aberatsa.
Barkha dietzakidatzu aitzitik gaztiguak,
Mundu hunetako edo Purgako goitituak.
Obra haren ondan
Iauna, errezibi zazu othoi obra ttipia,
Eta hanbat huts larrien pagamendu gutia.

Iesus Kristo emearen satisfakzioneak,
Eta Saindu dohatsuek suportatu nekeak.
Arren othoi har etzatzu guti haukin gañera,
Eta zorren kitamendu osoaren aldera.
Haukin bada mereziez egidazu grazia,
Irabazteko eman den saindu Induljenzia.

BURU XXII
Konfrarietako othoitzak
Iainkoaren izenetako Konfrarietan
sartzean othoitza
Iongoikoa, errezibi nazazu konpañian,
Zure majestatearen ondrako ifinian.
Dohatsuen liburuan pintazazu izena,
Hemen balderna Sainduen eskribatuko dena.
Gehiago egidazu, Iaun puxanta, grazia
Konplitzeko erregelez manatzen den guztia.
Bethi
Iaun puxanta, egidazu fobore berezia,
Konfrarian irauteko neure mende guztia.
Etsai furiosen kontra zu harturik begian,
Konbati nadin Gurutze sainduaren azpian.
Gehiago, Iongoikoa, egidazu grazia,
Handik atheratu gabe fiñatzeko bizia.

Sainduen konfrarietako. Sartzean
O Saindu Zeruetara dohatsuki igana,
Arren othoi itzultzatzu begiak enegana.
Eta arraiki rezebi nazazu Konfrarian,
Zure izenean gizon debotek ifinian.
Ardiats diezadazu halaberki grazia,
Konplitzeko obligatzen naizen gauza guztia,
Baita are konfrarian irauteko sainduki,
Niholako estakuruz illkhi gabe arinki.
Bethi
Saindu handi dohatsuen batzarrean zarena,
Eztezazula arbuia othoitz humillarena.
Bañan zure zerbitzeko berrizatzu handiak,
Baldernan sartzerakoan nituen gutitiak.
Eta fabora nazazu bethiere graziez
Othoitz debotez Iaunaren ganik ardiatsiez.

BURU XXIII
Lekhu sainduak erromeriaz lekhora
bisitatze direneko othoitzak
Iainkoa ohoratzen den
lekhu sainduetako
O Iongoiko puxant, zeñek Zeruen hurrenean,
Egoitza baituzu lekhu sainduen barrenean.
Othoi har ezazu ene ondra onen partera,
Zeña baita ethortzea zure saindu etxera.
Hunekien, Iaun puxanta, zuk indazu grazia,
Lurrean eramateko ungi neure bizia.
Eta orain berzetarik zuk indazu dohaña,
Neure beharraren kausaz galdegiten dudana.
Sainduen lekhuak bisitatzean
Saindu handi lekhu hunetan ohoratzen zarena,
Arren othoi adizazu ene hats beherena.
Eta zeren galde baitu ene gogo tristeak,
Ardiats beza Zeruan zure othoitz digneak.

Othoiztuko zaituena ezen debozionez,
Faboratzeko kredita baduzu dohain onez.

BURU XXIV
Sakramenduetako othoitzak
lehenik Baptismukoak
Haurra bathaiatzean iasaten dutenek
O Iesus-Krist Iordaingo uraz bathaiatua,
Iaun doni Ioannes Baptistak hezaturik burua.
Arren haurxoari urak, egiozu grazia,
Khen diozon hobenari narrio iarraikia.
Guri ere egiguzu grazia iasaleei,
Ibillbideei guardia emateko hunenei.
Lagunek
Iongokoa haurxoari nola uraz burua,
Arren arima graziaz egiozu xahua.
Eta guri iasaleek ez badute berea,
Hunen aldera konplitzen zuzen eginbidea.
Iaun puxanta, egiguzu arre othoi dohaña,
Gekin eginbidearen konplitzeko ordaña,
Gloria ardiasteko ikhas dezan bidea,
Zeña baita zure Lege sainduaren moldea.

Berze ikhusten dutenek
O Iesus-Krist Sakramendu zazpi ordenatua,
Hanbat bidetarik zure iauts zekigun donua.
Haurtxo iaio berriari bekhatu sortzekoa,
Arren xahu diozozu Adamenikakoa.
Eta guri halaberki egiguzu dohaña,
Bethiere konplitzeko zure saindu errana.

BURU XXV
Konfirmazioneko othoitzak
Haurrak berak
Iongoikoa, laudatzen dut Baptismu urezkoa,
Ezagutza nuen baño are lehenekoa.
Milla esker darozkitzut grazia halakoaz,
Debozionez ertxatzen zaitut gehiagoaz.
Hartarakotz, Iaun puxanta, konfirmazioneaz,
Gogor nazazu, zalduna nola harnes dobleaz.
Presentatzen duenak
Lehen ere iaio eta zeuretzat hautatua,
Othoi merka zazu (Iauna) haurtxo presentatua.
Eta nola soldaduak Erregeren libraia,
Iauntzten baitu, berezteko bere ganik etsaia.
Othoi hala berez zazu haurtxoaren arima,
Eta zeure banderaren itzalean arrima.
Berret diotzotzu ere leheneko graziak,
Etsai herraz bethearen bentzutzeko furiak.

Lehen beztitu baduzu Baptismuaren tresnaz,
Arren orain iauntz ezazu harnez Krisumarenaz.
Berzeek
Iongoikoa, arren othoi Zeruko landarea,
Zeña lehen arrosatu baituzu haur gaztea.
Othoi hasi duzun legez iadanik Baptismuaz,
Gogorrazu Krisumaren handi Sakramenduaz.
Eta begira ezazu Ifernuko airetik,
Nihoiz athera extezan bere eginbidetik.
Aitzitik laborariak nola haritz gaztea,
Graziaz gogor ezazu haur gaztea.

BURU XXVI
Ordenetako othoitzak
ordenatzen ikhustean
Iongoikoa, zutzaz dire puxantzak ifiniak,
Eta zure ganik tuzte guztiek ethorkiak.
Nahi duzunaz geroztik estatu gorenera,
Presentekoa altxatu Aphezekienera.
Arren bada egiozu, Iaun puxanta, grazia,
Ontasunez argi dezan biziko den herria.
Eta nola ezkaratza holtzean den argiak
Klaratzen baitu, bai eta han diraden guztiak.
Hala huni berthuteen emozu Iguzkia,
Klaratzeko gerthaturen non baita konpania.
Berze othoitza
O Aaron aphez handi Iuduek altxatua,
Halaber biz beretarik hau ere hautatua.
Zure izen sainduaren laudatzeko digneki,
Eta zure othoizteko gure gatik debotki.
Arren bada (Iongoikoa) egiozu grazia,
Bere eginbide ungi konplitzeko hertsia.

BURU XXVII
Ezkonzako othoitzak
Ezkontzen direnek berek
Iongoikoa, zuk zinduen ezkontza ordenatu,
Eta Edengo baratzean lehenak esposatu.
Gure Ezkontza lauda zazu hala nola hekiña,
Bakez eta amudioz daramagun adiña.
Hainberze on egiguzu, Iaun guztien gorena,
Zeruetan lauda zazu hemen konplitzen dena.
Lagunek
Eternala, zu zaitugu debozionez othoizten,
Nor baizare Ezkontzaren ohorera deithatzen.
Arren bedinka dezatzun ezteiak Zeruetan,
Zeñak konplitzen baitire lur behere hunetan.
Eta nola lehenago Sara Tobiasenak,
Orobat arren bedinka detzatzun haukienak.

Berze ikhusten tuztenek
Ezkontzako Sakramendu saindura hurbillduei,
Iainkoa, egiotezu arren grazia biei.
Eztiozoten elkharri desplazerik erakuts,
Bañan mendea dezaten bakearekin ikhus.
Ontasunez bethe zazu othoi heukin etxea,
Nola Iakob sarthuz geroz Laban baitharenea.

BURU XXVIII
Penitenziazko
Sakramenduko othoitzak
Bekhatu egin bezain sarri othoitza
Iauna, zuk diezadazu othoi barkha gaizkia,
Esker gabez zure kontra egin dudan handia.
Zeren ez nintzen lehen hill heriotze kruelaz,
Eta milla penarekin zathikatu okhelaz,
Ezen ez zu ofensatu neure kreatzaillea,
Eta behar guztietan onez estaltzaillea.
Aithortzen dut (Iaun puxanta) ene dela hobena,
Eta merezi dudala neurri gabeko pena,
Damu eta dolore dut neure bihotz guztiaz,
Ahalke gabeki zure ordenantza hautsiaz.
Arren, Iauna, neure falta barkha diezadazu,
Eta bekhokia ene gana itzul ezazu.
Sekulan iraunen duen zuri darotzut hitza,
Zure kontra gehiago ez egiteko hutsa.
Aphezari ere diot aithorturen hobena,
Eta bozik konplituren hark ordenatu pena.

Arren bada, Iongoikoa, zuk nauzun urrikari.
Eta barkha diozozu falta nigartsuari.
Bekhatutan dagoenak edozein orduz
Ofensatu zaitudala aithor dut nabarbenki,
Baita zure kontra dela bekhatua xuxenki.
Zeren bada egin dudan bekhatu hain itsuski,
Ene gana ezazula gorrotoa iduki.
Bañan hobenen nazazu libra zepoetarik,
Nola gaixtagin hartua burdin gatheetarik.
Ezen zuk duzu faltaren barkhatzeko puxantza,
Arren hekien indazu, Iongoikoa, kitantza.
Urrikariz ikhuz azu othoi ene nigarra,
Eta eznazazula egotz nola sukhill iharra.
Konfesiora preparatzeko othoitza
Iongoikoa, ezteusetik eman nauzu mundura.
Eta dendent idukitzen duzu ene ardura.
Prinzipalki egin nauzu zeure onherizteko,
Hitzez laudatzeko eta obrez ohoratzeko.
Hauk hirurak baldin baitut behar legez konplitzen,
Sekulako bizitzea darotazu agintzen.

Bañan egiten ezpadut kontu zure legeaz,
Mehatxatzen nauzu pena fiñamendu gabeaz.
Men hartan naiz (Iongoikoa) huts egin dut legean,
Eta begiratu eztut behar zen fazoñean.
Inozenziazko barkha urrezkotik urtara,
Erori naiz, herstu nahi nuke puxkara.
Sakramendua da hura Penitenziazkoa,
Zeñetan xahutzen baita notha bekhatuzkoa.
Hara bada hurbilltzeko dut desira handia,
Arren ungi hurbilltzeko egidazu grazia.
Neura hobenez indazu urriki dolutsua,
Eta hekien xehero aithortzeko donua.
Sekulan ez itzultzeko darotzut hitz segura,
Eta izanen dudala hobetzeko ardura.
Bañan (Iongoiko puxanta) zuk indazu dolore
Berzeren gatik ere bai, hunetzaz guztiz ere.
Zeren largatu zaitudan, ontasun fin gabea,
Eta kreaturetara eman gogo neurea.
Gero Iauna halaberki indatzitzu graziak,