Manual debozionezkoa - 03
Gorputza da arimaren presondegi hertsia;
Konbeni da han barrena har dezan sentenzia.
Noiz ematen den
Sentenziaren denbora dago señalatua:
Ezagutza galtzearen azkeneko pontua.
Hareraiñoko arteaz nihor bedi balia,
Orduraiño eriak du salbatzeko astia.
Ungi edo gaizkiaren egiteko ephea,
Azken ezagutzaren da galtzerako artea.
Handik hara indiferent dire akzioneak,
Iakiteko sari, edo punimendu gabeak.
Sentenzia hau laudaturen du jeneralak
Sentenzia hunen gero konfirmazionetan,
Jenerala emanen da denbora azkenetan
Eta nolako baitaite hitz hau bakhotxarentzat,
Hau berori adituren du orduan beretzat.
Diferenziarik ezta hauk bietan berzerik,
Hau ematen dena baizen solamenki bakharrik.
Iuiamendu hunen manera
Hauk hunela kondaturik heldu zaizu sasoña,
Iuiamendu larri hunen aiphatzeko fazoña.
Giristiñoa ago erne heldu diren hitzetan
Zeñak guztiak baitire, hire ontasunetan.
Eriari hurbiltzen zaizko Espirituak
Erhasunak duenean azpiratu Eria,
Ezin hagoan egonez oherat eroria,
Hersten dire Espiritu onak eta gaixtoak,
Zeñek bere egin nahiz arima mundukoak.
Bururkira hurbiltzen da Aingeru guardaria,
Bai halaber Espiritu Gizonen tentaria.
Ahalegiña egiten dute
Batak eta berzeak dute enplegatzen ahala,
Zeñi geldituren zaion biktoria zabala,
Ezen hartzaz egiteko gudu gehiagorik,
Han hara eztuketela badakite biderik.
Orduan bada penatzen dire ahal guztiaz
Espiritu biak bata berzearen lehiaz.
Aingeruak bururatzen dioena
Aingeruak eriaren diotsa bihotzari,
Bekhatuen kausaz eman diozon nigarrari;
Sekulan urrikitzeko orduan dela muga;
Bere bekhatuak beraz isuriz detzan purga;
Munduaren khasatzala gogoeta banoak,
Eta Iauna gana altxa gogoeta lanoak;
Ararteko har dezala Birjina Ama Saindua,
Bai San Migel bitarteko guztiei agindua;
Berze titxosoak ere ahal egin guztiaz,
Ertxa detzan othoiztera usatu kortesiaz.
Deabruak gogoratzen dioena
Deabruak pairatzen tu hauk despitkoarekin,
Hark ere nahi du egin, solas arimarekin:
Hanbat bada egin duzu huts, diotsa, Maitea,
Bekhatorea egiteko hanbat buru zeurea?
Hala balitz ere gauza, segur da hillen zaren,
Eta etzaitzula berriz indarra bihurturen?
Iaunak eztu osasuna itzultzeko eskua,
Lizela ere erhasuna barrenago sarthua?
Zenbat ere zu hiltzera baitzare etsitua,
Agien du berreturen zure egunen kontua.
Sendatu eta egiñen duzu egin bidea;
Orain etzazula nekha hanbat buru feblea.
Oraingoa lizela ere zure azken orena,
Beldurtasun hanbat behar duzu Iainkoarena,
Iesus-Kristo, Birjina Ama, Saindu Apostoluak,
Ertxatzeko, eta berze gaiñerako Iustuak?
Iainkoaren ezta handi bethi eztitasuna,
Eta zure faltak guti, handi Iustutasuna?
Zergatik penatzen zare hanbat gogoarekin,
Alegia ez bakea zuk Iaun puxantarekin?
Khasa zatzu pensamendu burutik halakoak,
Eta egitzitzu hortik laster iaikitzekoak.
Aingeruak ihardesten duena
Espiritu arthatsua arima urgatztera,
Lehen baiño gehiago permatzen da nekhera.
Gauza guztien gaiñetik diotsa Eriari,
Erremedioak eman diotsan arimari;
Iustuena dela erortzen egun oro zazpitan,
Orhoit dadin zenbat aldiz erori den gaizkitan
Eta ilkhitzera presta dadin mundu baxotik,
Barkhamendu eskaturik bihotzaren ondotik;
Begietan beldurtasun duen Iainkoarena
Arima galdua dela beldur eztenarena;
Segurenera itzultzen dela Kristau zuhurra,
Zeña baita izatea Iainkoaren beldurra;
Guztiz orhoit dadin zein den Iuiamendu hertsia,
Iaunak ematen duena faltatzean bizia.
Deabruaren berze gudua
Alde batetik tentatu duenean Etsaiak,
Alabaiñan irabazi ez deus enganariak,
Berze alde batetara itzultzen tu harriak,
Hala nola xoriari nabar ihiztariak:
O sinhets-bera diotsa! o burutik iauzia!
Zeiñak arinki sinhetsi baituk entzun guztiak.
Orain bada, sinhetsten duk, dela puxant Iainkorik?
Edo hillez gero pena, ezperen golardorik?
Hala baliz ere gauza obra egin bezala,
Ardiatsiren ez uen saria berehala?
O Ezteusa! o ariña! o ttinplaren parea!
Hitz guztitara itzultzen baituk buru feblea.
Seguradi, Inozenta, eztela Iongoikorik,
Baizen, entzun dituenen guztiz kontrariorik.
Aingeruaren ihardestea
Aingeruak hautsten dio Etsiari solasa,
Eta honela egiten arimari perpausa:
Eta bada alferrik da arima garastia,
Eliz-Ama, Aita Saindu, eta Predikaria;
Alferrik da Iongoikoaz hain berze orhoitzapen,
Egietan ez balire hek guztiak aurkhitzen.
Hain garratzki aiphatuak hitz egille iakiñak,
Burleriak dire bada, eta ez solas ziñak.
Sarri bada ikhusiren duzu dela egia,
Eta ni ere ez naizela falso enganaria.
Bekhatuen punimendu, edo sari ungien,
Bizia fiña artean jaunak eztu ematen,
Bañan begiak ikhusi eta azken ordua
Nihori ematen dio merezien pagua
Eta zenbat ohi baitu aitziñatu ephea,
Hanbat sari ematen du, edo pena dorphea.
Hirurgarren ataka
Hirurgarren atakaren ematera gaixtoa,
Armatzen da egin nahiz bere eri gaxoa.
Egia duk diotsa bada, o arima dongea,
Aingeruak huneraño egin perpaus emea.
Egia duk, konfesatzen diat dela egia,
Ezen maiz nauk bortxatua aithortzera egia.
Mundu batetik berzera, o erdutu beharra!
Egia duk, bekhatuez iustu dela nigarra.
Bañan hargatik ez tituk barkhatzen huts larriak,
Guztiz hik egin dituzken bezain izigarriak.
Iesus-Kristok berak ere erran zien egia,
Eztela aski meneko gaixtoen urrikia;
Sendo dela egiteko dela penitenzia,
Hala ere dohatsu dela nork baituke grazia.
Eta gero nolatan duk uste salbamendua,
Ikhusirik hire falten zein handi den kontua?
Urriki diat nik ere egin nuen gaizkiaz,
Ez ordean probetxurik, halako urrikiaz.
Bekhatu bat nuelarik xoilki egin Zeruan,
Pairatzen diat bethiko dolorea putzuan.
Ezta bada Iongoikoa iustu kreaturentzat,
Ene alderako bezain, halaber hirekotzat?
Are gehiago behar eztu eme enera,
Ezen haragizko gizon feble hire aldera?
Ez naiz ni Aingeru sendo indar handitakoa?
Eta hi dakien legez Emakume flakoa?
Nola bada Salbatzeko hartzen duk fidantzia,
Hire falten denaz geroz nonbrea hain handia?
Aingeruaren defenda
Aingeruak ixiltzen du Sathan gezur-untzia,
Eta esportzu hartzera gonbidatzen eria:
O arima diotsa bada, Zerukotz formatua,
Eta lurrean zareiño niri gomendatua!
Orainoko alfer dire erran eta egiñak,
Prezatzen ez baditutzu presenteko hitz fiñak.
Sinhets azu (o Maitea) hek guztiak gezurrak,
Zer ere erran baitarotzu, Sathan bihotz makhurrak,
Ezen egundaiñoz hunen handi da egartsua,
Bekhatutan egotztea Giristiño prestua.
Karzelean zarratzeko luzatzen tu astiak
Bat banaka pulunpatuz arima garastiak.
Bere probetxua gatik munduaren kaltea,
Bilhatzen du trunpaturik, fermu ezten norbea.
Sinhets azu bada urriki bekhatuez duena,
Halaber Sakramenduez zerbitzatuko dena,
Errezibituko dela Zeruko erresuman,
Mendea eramateko dohatsuen bilduman.
Zure gatik altxatu zen gurutzera Mesia,
Eta etzen Sathan gatik lurgaiñera iautsia.
Haren baitan behar duzu esperantza segura,
Zure othoitzaz duela idukiren ardura.
Behin, edo gehiago duzularik faltatu,
Hutsak nahi darozkitzu orain ere barkhatu.
Ea beraz zeure faltez har ezazu damua,
Ardiasteko desira duzun barkhamendua.
Aratekotzat egizu Birjina Ama Saindua,
Bai San Ioseph, Iesus Kristok bere Aita deithua,
Gehiago San Migel, Elizako Patroña;
Zure gatik egiñen dut nik ere othoitz ona.
Zerura iragateko hauxe da zurubia,
Hunat beraz (o Maitea) altxa zazu begia.
Hauk eta aren gehiago berze milla maneraz,
Eritua atakatzen du Sathanek koleraz.
Hunelakoa ere da mintzatzeko fazoña,
Zeñaz zerbitzatzen baita haren guardari ona.
Aingeru eta Deabruaren gudua
Gero Aingeruak eta gaixto tentatzailleak,
Bere artean dituzte guduak xoil aspreak,
Ezen deklaratu eta bere borondatea,
Elkhargana erakusten dute aiherkundea.
Deabruak erraten dioena Aingeruari
Sathan gaixtoak diotsa gero Aingeruari
Arimaren faborera griñaz altxatuari:
Hunen gaiñera hedatu uste uke eskua
Ni saihetsean nauela xoro Espiritua?
Iauna baño gehiago nauela zerbitzatu,
Eztuk askotan heronek egiazki frogatu?
Iraungi eztitu hire inspirazioneak,
Eta eneak sinhetsi persuasioneak?
Enea dela nahi duk orain bada dudatu,
Lurreko ephe guztian nauenean ondratu?
Ez naiz ni hunen posesor, eta iustu gabea,
Zergatik bada alferrik ematen duk nekea?
Bizitzean ni nauenaz ohoratu geroztik,
Arrazoin duk enetzat den herioaz ondotik.
Aingeruak ihardesten duena
Aingeru Sainduak dio ihardesten borthizki:
Kreatura guztien duk Iainkoa iabe xoilki.
O gaixto eta trunpador, aiherkundez bethea!
Hunek Zeruan behar dik, hik lezean etxea.
Azken hatsak diraueño, ziadutzak Iainkoak,
Arimen rezibitzeko, zabaldurik besoak.
Hunen ere gaiñean dik izanen pietate,
Gaizkiez egiten badu aski dena nigarte.
Deabruak
Sathan gaixtoak orduan hirria gora daidi,
Eta arrola golkhotik atheratzen du goiti.
Bizitzean egin tuen hutsak ditu kondatzen,
Xehe xehe daramatza bat etzaio ahantzten.
Egin duen, eta eztuen erraten du guztia,
Ezen gezur errateko trebea du mihia.
Aingeruak
Aingeruak ihardesten dio hitza egiaz,
Egin dezala zuzenki, eta ez maleziaz.
Bekhatu hetarik haiñitz zitzaiola barkatu,
Aphezaren beharrian noiz baitzen konfesatu;
Zenbait ahantzi bazaio, konfesatu gaberik,
Iongoikoak barkhaturen diotzala bertarik.
Deabruak
Sathanek diotsa berriz, hanbatetan faltatu
Duela, zenbat Zeruan baita izar landatu;
Gero falta hain handiak, eta hain itsusiak,
Zeruraiño mendeku eske non baitaude guztiak.
Salbatzeko, zer goiti den esperantza harentzat,
Egin duenaz geroztik, etsai Iauna beretzat.
Aingeruak
Aingeru Sainduak dio replikatzen egia;
Nahiz biz hala lizela, erran duken guztia,
Eskribuen borratzeko nigar bat duk askia,
Ezen hain duk, Iainkoaren Mansotasun handia,
Baiñan kontrarioa duk Aita gezurrarena,
Hain husua dela hunek egin duen hobena,
Obra onak ere egin tik, huna kontu iustua;
Ikhus ezak, asko aldiz iauna zerbitzatua.
Eta gero agertzen du liburu urrezkoa,
Obra onen non baitatza kontu egiazkoa.
Eria hersten da
Hala diardukatela Espiritu Sendoek,
Eria largatzen dute indar lehenekoek.
Haiñitzek desira luke aphaindu konbateko,
Eta fuiña luen erne gaitzei ihardesteko,
Ordean gaitzak daroste podoreak flakatzen,
Zeren kausaz ez baitire hain ungi preparatzen.
Zelatariak hartzen du hura maiz paradatzat,
Lasterrago eritua egiteko beretzat.
Bide hasian sartzen da ahal bezain barrena,
Bai Aingeruak trabatzen ahalik gehiena.
Etsaiaren ezagun da orduan malezia,
Baita Aingeru onaren halaber zuhurtzia.
Atzartzen die Espirituak
Azken fiñak khoroatu ohi du bethi lana;
Zer moldez partituren den daude arima gana;
Biak erne, biak hurbil, biek diote erraten,
Hañitz gauza, ea nola bere egin dezaten.
Bizkitartean flakatzen dire indar harenak,
Señaleak ere agertzen hiltzera prestarenak.
Gehiago trabaillatzen dire Espirituak,
Eta dadutzate erne gogo adimenduak.
Pensamendu bethetzen du onez begirailleak,
Eta berriz gogoeta gaixtoz tentatzailleak.
Hunen gaiñean hurbiltzen dire gero flakezak,
Eta ungi hiltzera du exhortatzen Aphezak.
Berriz idekitzen ditu begi indargabeak,
Suspirak ere doblatzen, husutzen hats hartzeak.
Egundaiño ez bezala penatzen da bakhotxa,
Zeiñek bere egin nahiz eriaren bihotza.
Sentenzia ematen da
Iaunak orduan ematen du Arrasta zuzena;
Ezagutza galtzerako pontuan da orena.
Handik hara gehiago ezta batre biderik
Arimari remedio nihoiz egitekorik,
Baiñan zertan galtzen baitu arimak ezagutza,
Edo grazian, edo hiran, han behar du egoitza.
Eria hiltzen da
Ohekoa dago gero penaz eldarnioan,
Lehen bezala solasik eztuela ahoan.
Begiak itzultzen ditu, mianbroak higitzen,
Bai hatsa laburtzen, eta sentimendua galtzen.
Azken hatsarekien du arthikitzen arima,
Zeihar gorputza erortzen da, hau da gizonen
fiña.
Deklaratzen da sentenzia
Espirituek arima nahi dute beretzat,
Aingeru onak beretzat, bai gaixtoak beretzat:
Aingeru begirailleak obra iustuen gatik,
Zeren gaizki gobernatu den Sathanek hargatik.
Iongoikoak deklaratzen daroe sentenzia,
Ezagutza galtzerako menean egotzia.
Ezen nola presidentak konseilleren artean,
Eman duen ordenantza ohoiñaren gañean,
Deklarazitzen baitu berriz ere ondoan,
Burreu penatzailleari eskuratzerakoan,
Halaber du deklaratzen Iongoikoak berea,
Gorputzetik ilkhiz gero espiritu tristea.
Hartan gero hauzilari gelditzen da bakhotxa
Edo Aingerua dela edo Sathan borthitza.
Bizitzearen finean zer ere sentenzia
Eman baituke Iainkoak ona edo larria,
Hura bera emanen du azkeneko kortetan,
Zeiña baitaiteke hunen konfirmazionetan.
Arimak ditu orduan egietan frogatzen
Gorputzean zegoela zer entzun baitzituen.
Kondemnatu baldin bada sekulako gathera
Begiak itzultzen ditu Aingeruen aldera;
Ordean iragan zaio othoizteko orena
Ezen galdu behar etzen muga obra onarena.
Arrastaren fiña
Iongoiko handiak bada nola iustu Iujeak
Sentenzia ematen du aitzakiagabeak.
Fin gabeko eztirara doan tormentatzera
Edo Purgatoriora zikhiñen xahutzera
Edo ezperen dastatzera plazer eta gozoak,
Prestuentzat aphaindurik dauden sekulakoak.
Heriozko bekhatuan baldin bada partitu,
Oiñhazeen sofritzera behar du abiatu.
Baldin huts lohienetik badoa xahutua
Eta pena tenporala ez badu pagatua,
Barkhatu ere ez bazaio pena benialena
Baiñan osoa gelditu kitatzeko zuena,
Purgatorioan sofritu behar du min handia,
Eta pairatu gabe ezta ilkhiren den guztia;
Ezen hartzaz, Giristiño, ahal aite segura,
Falten kutsuekin nihor eztoala Zerura.
Arrastaren exekuzionea
Arima sekulakotzat kondemnatu gaxoak
Ifernura herrestatzen ditu Sathan sendoak.
Baldin purgatzeko sua behar badu sentitu,
Aingeruak hitz ederraz nahi du konsolatu.
Hareraiño laguntzen du leial begirailleak
Eta han ere ikhusten maiz arduraz bethea.
Arrasta emana bada doan Zeruetara
Bozkarioz Aingeruek daramate gorara;
Kantu ederrez bethetzen dire urdin Zeruak
Eta pagurik ilkhitzen bidera dohatsuak.
Agur egiten diote usatu kortesiaz,
Zeren etsaia bentzutu duen fin on biziaz.
Akhatzea
Asko Sainduk ikhusi tu erran tugun guztiak
Iaunak hala idekirik gure gatik begiak,
Hekin egiazko hitzez orhoiturik geurean
Iuiamendu hunez griña ginduen bihotzean,
Hunez probetxa gintezen azken denboretako
Prinzipalki arimaren triste partiadako.
Ea beraz orhoit adi hunez Giristinoa
Eta bethi solas hautan erabillak gogoa,
Obra onez presta adin iuiamendu latzera
Eta ahalaz esaia hutsa gabe aurkhitzera.
Othoitza
Iongikoa, zuk ekhartzu halakoa orena
Zeña ene bizitzeak behar baitu azkena,
Non gertha dadin enetzat eme iuiamendua
Bereziki eman behar darotazun iustua.
Arren fabora zakezu hersturan dabilkena
Eta eritasun berak nahasiko duena,
Ezen hurbil izanen dut etsai herraz bethea,
Bere bazka egin nahiz ene arima tristea.
Aldi hura huts badagi denbora ondokotan
Ene bilha ezin ibil daite nihoizekotan.
Nondik erbalena naizen iadanik du ikhasi
Eta trunpatzeko arte guztien da nausi.
Heda diezadakezu beraz othoi eskuiña
Ene ganik ihesitan doan etsai higuina,
Neure azken hats hartzea hala dudan bakezki
Zure Maiestatearen ikhusteko klaroki.
BURU III
Iujamendu jeneralaz
Iujamendu partikularaz hainberzez naiz mintzatu;
Dudan ea orain aldiz jenerala aiphatu
Emeenak hitza darot faltatu, Iongoikoa;
Garratzenaz nola orhoit daite ene gogoa?
Hartarakotz Iuje iustu munduratu beharra,
Kontatzeko hantezazu arren ene bulharra,
Nihon hats bahitu gabe Iujamendu larria
Aipha dezadan xehero zuk emanik grazia.
Zer den
Iujamendu handiena uki dugun bezala,
Emanen zaikun guztiei da Arrast jenerala.
Nolakoa baitukegu sentenzia hiltzean,
Hura bera entzunen dugu munduaren fiñean.
Beraz orain danik aphain gaiten Korte handira
Eta nihor eztagoen azkeneko begira.
Oren oro arras dugu erortzeko perilla,
Iuiamendu berezia hartarakotz hurbilla.
Hau dagien giristiñoak behin faborezkoa,
Faborezkoa nahi badu mundu fiñatzekoa.
Iujeaz
Jesus izanen dugula segur gare Iujea,
Gizon delarikan bakhoitz Iainkoaren Semea,
Ezen konbeni da dugun handiago Iujea
Arkhanjelua den baiño edo gizon sinplea.
Iesus bada gizon eta Aingeruen Prinzea
Izanen da onen eta gaixtoen Iuiatzaillea.
Redemitu gaituenak behar gaitu iuiatu,
Hobekien hala dela Iaunak du deklaratu.
Orain dago Zeruetan guztientzat othoitzez,
Bañan gaixtoei orduan Iustizia bortitzez.
Iuje delarik partida faltan erorientzat,
Egiteko aski duke hoberenak beretzat.
Fiñaz
Sentenzia hunen fiña da gauza xoil bidea
Merezien eredura saria ematea.
Arrazoiñak aditzera ematen du klaroki
Onei sari, gaixtoei pena dagotela iustuki,
Eta nihori dagokan merezien pagua
Oren hartako daduka Iongoikoak bildua.
Iuiatu beharrez
Mundu largoan bizitu diren gizon guztiak
Konparitu behar dute tristerik bekhokiak.
Hutsez errendatu behar dute kontu hertsia;
Deusik iraganen ezta, non ezten ikhusia.
Gogoetak ereilki behar dute airera
Eta bekhatu ixillek agertu jendartera.
Lekhuaz
Lekhua da Iosaphatko luze zabal kanpoa,
Olibetko mendiaren kontra datzan sorhoa.
Hara biribillaturen dire sura beharrak,
Bai ikhusiko tuztenak oiñen azpian izarrak.
Olibetko mendiaren gaiñean aserrea
Sentenzia ematean jarriko da Iujea.
Denbora
Iujamenduaren muga nihork ere eztaki,
Mundu fiñatzean behar dela ordean badaki.
Baiñan muga hura Iainko berak adimenduan
Ezagutua daduka eta ez berzek munduan.
Arrasta hau Majestatez erran dugun menean,
Iaun Iujeak emanen du guztien aitziñean.
Orduraiño utzi dio gizonari librea
Ungi edo egiteko gaizki borondatea.
Falten remediatzeko handik hara astirik
Utziko eztio Iainko Iaunak gehiagorik,
Baiñan deklaratuko du sentenzia borthitza,
Non gaixtoak bere kontra entzunen baitu hitza.
Bakhotxak du frogaturen haren pazienzia
Hanbat izan dela luze, zenbat pena larria.
Proprietateak
O dolore eta ondiko gaizki bizituena,
Hitza entzun behar dute guztien gogorrena.
Nigar xortez eztukete batere probetxurik,
Ezen bere nigarrean badagozke urthurik.
Ondikoa handi daite eta handi suspira,
Ahalkea ere handi mundu guztia begira.
Ordenaz
Bat bederak ikhas dezan gauza hobekiago,
Zer ordenu izanen den kondatzera prest nago,
Baiñan ondikoak darot atheratzen nigarra;
Iongoikoa, zuk indazu mintzatzeko indarra.
Señaleez
Eternalak bekhatorea puni dezan artean,
Señaleak bidaltzen tu, on dadin anartean.
Bekhatuen ematen tu doieko gaztiguak
Eta hekin ereduko halaber mehatxuak.
Mehatxuaren berdiñak orobat señaleak
Ezen guztietan Iaunak guardatzen tu legeak.
Iautsi bada baiño lehen Iesus Krist iuiatzera,
Merkak bidalduren ditu munduaren gaiñera.
Iujamendua da gauza guztiz izigarria,
Señalea halaberqui izanen da larria.
Gerlak
Egun hura baiño lehen gerlak eta guduak
Gizonak ikusiren tu lur guztian biztuak,
Ezen herria iaikiren da kontra berzearen,
Bai seme eskergabea bere burasoaren.
Nahiz etxe barrenean, nahiz dela athean,
Jendeek izanen dute gerla bere artean.
Interesaz hasiko da gudu lehenbizia,
Gero Relijonera iraganen hisia.
Gerlatetan hillen dire gizon koleratsuak,
Non zelhaiak ikhusiren baitire gorrituak.
Hamar errege
Erromako izatu du hiriak ohorea
Bere legeen azpian mundua ikhustea.
Muga hartan inperio hain zabal banatua,
Hamar erresumetara daiteke partitua.
Ezen hanbat izanen da buruzagi nahia,
Non hamarri geldituren baitzaie lur guztia.
Heresiak
Sektek zehaturen dute Eliz-Ama noblea
Eta harizuntzaraño ekharriren Fedea.
Miseriaz betheko da mundu herri guztia
Eta bihotzetan handi sarthuren tristezia.
Askok predikaturen du hura dela Mesia
Eta oraiño etzela Zeruetarik iautsia,
Lekhat harotz baten Seme zela Nazarengoa,
Ez ordean Iainko eta gizon haragizkoa.
Hura dela munduaren xuxentzera iautsia
Eta bereei emanen daroela gloria.
Bat baiño gehiago da hunela mintzaturen,
Baiña dohatsua zeña ez baita abusaturen.
Araitziña hasi ziren munduan tronperiak,
Baita Elizaren kontra halaber heresiak.
Orduan izanen dire husu Apostasiak
Iraganen ahantzagarri azkenik ethorriak.
Antekristez
Antekristo noizbait ere berzen gibeldaria
Ethorriren da enganoz guztien nausia.
Gehienik nahasiren du Kristoren fedea
Eta penaturen hari iarraikien nonbrea.
Berze guztietarik duke hekiñaz egarsua,
Odol eta bizitzeaz ezin saziatua.
Giza-kume guztietan fiñean etsaiena
Antekrist enganosa da izanen Iesusena.
Herriaz eta kastaz
Babilonia Kaldeako hirian da sorthuren
Eta Danen Odoletik argira da ilhkiren.
Ohara bat duke ama, aita ere Iudua,
Burasoen ere ganik daite desondratua.
Obrez
Obrez señalatuko da zein den gizon gaixtoa
Eta berze bat izatu eztela halakoa.
Obrak bada gaixto eta maleziaz betheak
Ikhusiko tu orduan biziko den jendeak.
Intenzionea duke xoil bide-gabezkoa,
Iesus agindua dela sinhetsaraztekoa.
Halaber du aditzera emanen haren fiñak
Ea nolako izatu diren haren egiñak,
Ezen nola gutizia baituke xoil gaixtoa,
Obra ere izanen du haren berdiñekoa.
Iesus dela du predikaturen
Iesus nobleari zaio lothuren hurbilletik
Eta idekiren dio ahala ohoretik,
Ezen salbatzaillea dela du predikaturen
Eta hitz xuriez asko sinple llilluraturen.
Lehenbizian eztuke kreditik
Lehenbizi agertzean eztuke ohorerik,
Ezen gutik emanen du haren baithan federik,
Bañan azkenean zenbat nahi duen ohore
Jendartean izanen du, bai halaber podore.
Arte gaixtoz ardiatsiren du
Artifizio gaixtoz da hanbat baliaturen
Non Iauntasun handiena baitu ardiatsiren.
Hitz ederrez
Ahoa eznearen pare duke lehen hastean
Alegia Espiritu Saindua ezpañean.
Hañitzek miretsiren du haren mintzo ederra
Eta egiñen du entzun nahiz kexaz lasterra
Hitza urrezkoa duke, urrezkoa mihia,
Eta hitzen eredura erremangu eztia.
Hauk behar tu aphainduak podore eztuenak
Bere egin nahi baitu borondate berzenak.
Molde hartan sarthuren da bihotzetan barrena
Eta urruiti du bere hedaturen izena.
Mehatxuez
Ohoretan sarthu eta falso enganariak
Hagitz mehatxaturen tu ez sinhetsi nahiak.
Hañitz bere eginen du tormentaren beldurrrik,
Berzei iarraikiren zaie hekin kontra samurrik.
Rekonpensaz
Beretuak betheren tu preziatu sariez,
Ohore eta azienda nahi bezain handiez.
Deusen ere eztukete fiñean gutizia,
Nahi dutenaz gaixto hark non eztetzan sazia.
Hunez erakharriren du hañitz bere aldera,
Nola gizonek baitute gura ontasunera.
Gaztiguaz
Bañan erakusten bada nihor kontra fermurik,
Milla tormenta dadutza hekintzat asmaturik.
Dioklezianek baño are kruelagoak.
Arteak iakinen ditu eta hañitzagoak.
Hetzaz gizonen bihotzak ditu iharrosiren,
Non penaren lotsaz baitu hañitzek ukhaturen.
Majiaz
Arte majiakoetan bat eztuke parerik,
Erresuma zabalduren hartzaz du gehienik,
Sinhetz berak trunpaturen ditu obra falsoez,
Baliaturen da hanbat arte Ifernukoez.
Iuduak irabaziren
Moiseren legearen laudatzeko thaillua
Hastetxoan eginen du trunpatzeko Iudua.
Obstinatu bada kastan Iesus ez sinhetsiak
Laudaturen ditu haren errefau gezurtiak.
Enganatu duenean Abrahamen hazia,
Gero laster emanen du berak lege nahia.
Turkoak
Turkoak ere iarraikiren zaizko handi osteka
Eta sinhetsiren dute dela Saindu Profeta,
Mesias dela Iuduek hanbat igurikia
Eta Iesus-Krist etzela baizen enganaria.
Biez gehienik sinhetsia
Gehienik Iuduz eta Turkoez Erresuma
Hedaturen du hain handi daite hekin bilduma,
Lasterrenik biek dute onhetsiren legea
On idurian baitaite zein pozoñez bethea.
Giristinoen hirurgarren partea
Giristiño zoraturen eztu zenbat berzerik,
Iesus Kristoren legea besarkatu gaberik.
Hautarik bereturen du hirurgarren partea
Berzek idukiren dute Iesus Kristen fedea,
Berzeak tormentaturen tu
Haren bada ordenantzak ez sinhetsi nahiei
Gerla eginen daroe handi eta ttipiei,
Milla martirioz ditu nekhaturen prestuak,
Non guztiak ibilliren baitire izituak.
Meza ezta publikoki erranen
Aithortzera Giristiño guti da ausarturen,
Agerriki ere Meza ezta zelebraturen,
Bañan zerbitzu Saindua ixilka zokholutan
Kristauek eginen dute hats hartzeko ordutan.
Azpiratuko ditu hamar Erregeak
Hamar aiphatu ditugun fiñean Erregeak
Bere manuen eginen ditu konplitzailleak.
Haren ordenantzek baizen eztukete lekhurik,
Berze Prinzeenak dire egonen esdeusturik.
Puxant errendaturen
Artifizio hautzaz da handi errendaturen,
Ipharretik Hegoara non baita famaturen.
Aiphamenik hartzaz baizen eztaiteke lurrean
Eta haren obrez solas berzeen aitziñean.
Sujet idukiren du mundua
Mundua idukiren du hala sujetatua,
Norat puxantza baituke berea hedatua.
Haren legearen kontra gogor egon nahia
Penaturen baitu gaizki Giristino guztia.
Hierusalem erresumaren buru
Hierusalem eginen du Probinzien burua
Eta han du urguillurik ifiñiren Thronua.
Orientean ohi zen xoil famatu hiria,
Zeiñ egiñen baitu berze guztien buruzagia.
Iudu guztiak hara bilduren
Bere bekhatuak gatik araitzina Iuduak
Munduz mundu herri gabe dabiltza basatuak,
Bañan orduan bilduren dire hiri Saindura
Iongoikoak lehenago hautu eman lekhura.
Bere Relijionekoak merkaturen tu
Bereak merkaturen tu zigilluaz buruan
Eta merka batez kontent gabe berriz eskuan.
Trunpatu tuenak hala nahiko tu berezi
Eta berzetarik merka diferentaz hautetsi.
Herstura handian onak
Herstura handia dute Kristauek ikhusiren,
Ezen haren puxantzak du mundua izituren.
Ikharatik egonen da nihor haren beldurrez,
Guztiz ere Giristiñoak hekin kontra samurrez.
Egundaño ez halakorik
Eliz-Amak izatu du eta izanen dolore
Harekien erkhatzeko ez ordean batere.
Antekristen malezia hain gora da iganen
Non onek tormenta hanbat baitute eramanen.
Sathan gathetik laxaturen da
Orduan da largaturen Sathan burdiñetarik
Iesus Kristo hillez gero hertsi egonetarik.
Presunaren nekhatzeko handi duke eskua,
Lehen ez bezala ere du nahasiren mundua.
Miretsiko haren puxantza
Bakhotxak miretsiren du hagitz haren eskua
Eta zenbat duen handi penatzeko mundua,
Ea zenbat atsekabe eman ahal dezaken
Presondegian Iainkoak ezbadu idukitzen.
Gehiago miretsiren da Iainkoarena
Bañan are gehiago Iaunaren podorea
Miretsiren du idukiz hari labur hedea,
Eta hala Giristiñoek guztien sendoena
Sinhetsiren dute dela Iainko munduarena.
Kristauek Iainkoa othoizturen
Kristauek egiñen dute Zeura deihadarra
Eta Iaunak adituren du hekien nigarra:
Iongoikoa arren libra gaitzatzu hersturatik
Eta faboreak bidal zeure Thronu goratik;
Zure ajutarik gabe ezin gaite defenda,
Galdea diezaguzu arren othoi errenda.
Hala formaturen dute penatuek othoitza,
Zelak baitio Iaunari ukituren bihotza.
Iainkoak faboreak bidalduren
Iongoiko handiak bada aditurik nigarra,
Sokorri bidalduren du damuturik beharra,
Ezen Iaunak eztu nahi tenta dadin gizonik
Indar duen eta ajuta baño gehiagorik.
Bañan tentazionean fabore doiekoa
Muga onaz bidaltzen dio eta frankoagoa,
Ezen haren faltaz ezta nihor faltan erortzen
Bañan peril guztietan puxantki du laguntzen,
Eta zenbatenaz baita handi gure premia
Iainkoaren faborea hanbatez da handia.
Lehen ere aitziñetik gintuen abisatu
Antekrist gaixtoak behar zuela munduratu;
Geure buruei guardia hartarakotz ernea
Egin ginezen haren ez sinhesteko artea.
Hurbildu denean ere behar den faborea
Eman gabe eztagoke Aita Kreatzaillea.
Antekristen kontra Henok eta Helias
Bañan mendietan ezta belhar pozoñezkorik
Inguruan non eztuen hurbil kontrariorik;
Halaber du Antekristek kontrario izanen
Ezen Henok eta Helias kontra zaizko ilkhiren.
Profeta eta gizon Saindu oraño hill gabea
Munduaren faborera iautsiko da parea.
Iongoikoak Parabisu lurrekoan dadutza
Antekristo falsoaren kontra egiteko hitza.
Testamendu zaharreko
arka agerturen da
Testamendu zaharreko agerturen da kutxa,
Aspaldi iragan zela Iuduen lege xurtxa,
Bai eta Zeruetarik Mesias lurreratu
Eta gure hutsen gatik dilindaka egotu.
Henok eta Heliasen predikua
Henok bada eta Helias Saindu eta iakiñak
Arbuiaturen dituzte Antekristen egiñak.
Profeta dela falsoa dute predikaturen
Eta Kristotzat eztadin aithor denekaturen;
Araitziña iautsi zela Iainko Semea Zerutik
Eta dilindaka egon habe gurutzatutik;
Gure zorrak pagaturik igan zela Zerura,
Handik ere dadukala gure gatik ardura;

- Parts
- Manual debozionezkoa - 01
- Manual debozionezkoa - 02
- Manual debozionezkoa - 03
- Manual debozionezkoa - 04
- Manual debozionezkoa - 05
- Manual debozionezkoa - 06
- Manual debozionezkoa - 07
- Manual debozionezkoa - 08
- Manual debozionezkoa - 09
- Manual debozionezkoa - 10
- Manual debozionezkoa - 11
- Manual debozionezkoa - 12
- Manual debozionezkoa - 13
- Manual debozionezkoa - 14
- Manual debozionezkoa - 15