Manual debozionezkoa - 02
Estimatzak Erromeria Elizaz laudatuak
Zeren bisitatzen diren lekhu konsekratuak.
Birjina Amak bisitatu zien bere kusiña,
Bidez bide ibillirik portuetan aitziña.
Zelhai eta mendi gorak egin zitien unherik,
Larraiñeko zamariak mana zetzakelarik.
Ni Zerura iganez ere geroztik Kalbaria
Bisitatu zien eta eman nintzen hobia.
Berze gañerako ere maiz zitien lekhuak
Ikhusi, nik presenzia neurez oharatuak.
Bi belhaunak lurrerarik izarrez betheraño
Helzen ituen Amaren othoitzak Zeruraño,
Ezen lekhu berak zien ene Aita noblea
Gonbidatzen laudatzera Birjinaren galdea,
Bai halaber hareraño hartzen zuen nekeak
Oñez egiten unherik zituela bideak.
Amarena ikhusi duk xoil eder exenplua,
Enea orain idukak bihotzean hartua.
Lagun gabe ioan ninduen portuetan barrena,
Garizuma barurtzera ian gabe ahamena.
Ene ganik ikhas ezak, ezen ni nauk egia,
Berthute handia dela Saindu Erromeria,
Ezen gorputz hezgaitza dik handiro hark olhatzen,
Eta bortxaz arimaren uztarrira ekhartzen.
Senjorale ibiltzeaz ondratzen tuk Sainduak
Eta hekin bitartekoz ardiasten donuak,
Bañan egik Aphezaren konseilluaz bidea,
Hierusalem, Erroma, Eta San Iakesko luzea.
Ungi baten egiteko milla erhakeria,
Halako orduz igoal duk ez etxetik ilkhia.
Obra buruzagiez
Orazione, Barur eta limosna Erromeriak
Giristiñoaren dituk obra buruzagiak,
Ezen hek borthitzkienik die etsaia izitzen,
Nola baitute prestuek egietan aurkhitzen.
Obra hetan treba adi hi ere gehienik
Giristiño prestuaren nahi baduk izenik.
Promesez
Gauza guztiek ohitik zeñek bere moldeak,
Baita promesek halaber bere iustu legeak.
Promesaren egiteko hau daroat konseillu,
Eta ikhastera nihoiz ez aizela urguillu:
Egiñen duen promesa beharko duk iduki,
Punimendua burura eztathorken iustuki
Eta egik konpli ahal dezaken ontasunaz
Gero orhoit konplitzera gauaz eta egunaz.
Botuaren egiteaz itsusi den fiñeko
Othoitz egin arren deusik eztuk ardiatsiko.
Gauza gora duk botua; hartarakotz abisu
Aphezari galdetzeaz eztuk behar gorritu.
Badariak maizkienik hunela duk egiten
Behar handian dagoen presunak dik formatzen,
Ordean prudenziaren ez hautsteko legeak
Kondaturen dugun moldez egitzik hik heureak.
Saindu guztiek egia duk dutela podorea
Presunari ardiasteko premiazko galdea,
Guztiarekin seguren hik egikek promesa
Zeña gero deusek ere gibela ez baiteza.
Prinzipalki saindu hari dedikatu etxera,
Gauza hura zeren baita ematen orhoitzera
Edo ematen duela asko aldiz frogatuz
Edo hari eternalak beregainki aginduz.
Finean ardiasteko zerbait segur bidea
Sinhetsak dela famosen Sainduei eskatzea.
Relikiez
Ohora detzak reliki saindu dohatsuenak,
Ezen dituk glorioso egoitza arimenak.
Idukitzak ere ezertan hek gauza ukituak
Nahiz tresnak diren nahiz gainerako hatuak.
Ezen hek non diren lekhu Saindutara, Iainkoak
Bidaldu ohi tik dohain hagitz frankoagoak,
Zeren Sainduek baitute gehienik othoizten
Lekhu hekintzat gehien non baitire ondratzen,
Bañan egik gehiago estima relikiez,
Hedaturik dauden baño Sainduen iduriez.
Gehiago duk zuhatza baita adar hautsia,
Gibelera itzal baño haritzak egotzia.
Agnus Deiaz
Agnus Dei sakratuak ni niauk presentatzen
Eta bildotsarekin thailluzki konparatzen.
Hartarakotz iratxaki ziotzaat indarrak
Haren moianez gizonen estaltzeko beharrak.
Eliz-Ama noblearen beraz Saindu legea
Eztezakela estima probetxurik gabea,
Ezen ozpin krueletik presuna dik guardatzen
Eta bekhatu benial guztietarik libratzen.
Erre edo ithotzeko halaber perilletik
Guardatzen dik, heriotze nola ustekabetik.
Sathan ere iziturik bidaltzen dik lezera
Eta etsaia erakhartzen nahi dugun menera,
Gogatuak libratzen tik erditzeko miñetik,
Agnus Dei sainduaren hauk dituk berthutetik.
Aiphatuez berze alde badik berzerik ere,
Eta linber batek hanbat nola puskak bothere.
Haren beraz ekhartzeko egin adi propio
Ezen gaitz handientzat duk hura erremedio.
Egikek beraz hain handi dohañaz probetxua
Ez inzela exkusatu gabe abisatua.
Imajinez
Imajinari egiok errespetuz agurra
Zergatik imajina den Sainduaren itxura.
Ene lege bizia duk prediku pensatua
Lege hillaren gorputza pintura kolorsua.
Manu sainduak obrara emanen iduriak
Iarraikitzera atzartzen tik presuna nagiak.
Hartarakotz ohoratzak orhoitzapen biziak
Eliz-Ama Katholikak begietan utziak.
Mundanoek nahi die egin daiten hekiñak,
Arrozoin duk egitea hobeagoakiñak,
Bañan eztezala altxa figura gizonenik
Eliz-Amak Sainduetan kondatu gaberenik,
Ezen hark iduri likek gaixto idolatria
Zeren gatik azotatu baitut Iudu herria.
Nahi diat errespeta detzaken iduriak
Bañan noren baitirade ageri mereziak.
Imajina ondratzean Saindua duk ondratzen
Eta laido ematean halaber desondratzen,
Ezen halakoak eztik estimatzen Prinzea
Zeiñak baitu arbuiatzen armoria noblea.
Gu titxosak giaudezek urrezko kadiretan
Erakusten ez garela baizen imajinetan.
Pintura duk begiaren zuhurtzia lasterra
Erretaulan kontenpla zak gure bizi ederra.
Berthuteak ere imita, iarraiki oiñ-hatzari,
Faboreak izanen tuk baldin eska bahadi.
Ene aitak ohoratu beharko dik lehenik,
Gero haren ondoan nik, espirituak azkenik.
Gure hurrenean gero kortesano Sainduak,
Zeñek egin baitzituzten gure manu iustuak.
Ordena hau eztuk behar niholatan ahantzi,
Ezen ondrak ziagoztek presunei diferentki.
Elizaz
Hauk guztiak ikhasi tuk. Oraño ene hitza
Entzun ezak, iakiteko ea zer den Eliza.
Eliza duk arbola bat izarrerañokoa
Itzaltzen duela mundu guztiaren kanpoa.
Fautua duk relijione neronek ifinia
Eta mami obra onak, azal zeremonia.
Baterere eztezala azala mezprezia
Zeren baita fruituaren leial begiraria.
Edo ezperen Eliza duk untzi berregindua
Ifernuko uriz eta haizez tormentatua.
Hara huna ziabillak haize kontraz luietan
Eztuk ordean sekulan galduko uhiñetan.
Hunetxek dik ardiasten belan Parabisua,
Zeiña baita Kristau onen salbatzeko portua.
Salbamendua duk hemen eta ez untzi berzetan
Zeñak hondatzen baitire hunen inkuntruetan.
Barkha hunen burjesa duk ene Aita eternoa
Ni nauk gero buruzagi haren hurrenekoa.
Espiritu Sakratua itsasoko pillotu
Zeñak tormentetan baitu bide onaz gidatu.
Ama duk gure ondoan lehenbizi parzuner
Apostoluak agintari, laiekoak pasaier,
Lagun aphez eta Fraide munduaz ukhatuak
Eta ene gatik bizi penosa hautatuak.
Soldaduak doktor eta predikari iakiñak
Garaituaz doazela hirur etsai gordiñak:
Heretiko thematsuak araueko presuner
Elizama sainduari zeñak baitzaizko aiher.
Hunelako Eliza duk jendez eskifatua
Onak eta gaiztoak ere badik bere lekhua,
Bañan komunki Eliza duk aditzen duguna
Giristiño guztien duk Katholiko bilduma.
Aphez gobernatzaileen egia duk bilkhua
Deitzen dugula Eliza batzuetan Saindua,
Parte prinzipalenari guztiaren izena
Ematen zaiola zeren den señalatuena.
Elizaren manu jeneralez
Elizaren hautxek dituk manu jeneralenak,
Giristiñoak gogoan hartu behar tuenak:
Ni obedi nazak Iesus Kristen espos leiala
Eta errespeta heure ama ona bezala,
Ezen Iesusek umetzat ezau aboaturen,
Non ez nauken ni lurrean amatzat aithorturen.
Ene hitzak sinhets etzak nahiz eskribatuak
Edo ezperen tradizione eskuz esku hartuak.
Hetan ere emak fede ezen dituk egiak,
Ezin hutsik ziadikek Eliz ama guztiak,
Ezen ni nauk Iaun puxantaz beti inspiratua
Eta faltan erortzetik ziñez begiratua.
Hartarakotz ifiñiko nik ditudan legeak,
Giristiñoa sinhetzkik enganiogabeak.
Eta hala besarkatzak ene saindu usantzak
Zeñen osoak baititut ifinzeko puxantzak.
Elizaren manu partikularez
Igande eta bestetan largazakek nekea
Eta Zerukoei eman merezi ohorea.
Meza beraz adizakek egun hekin goizean
Eta gañerako eguna enplega obra onean,
Ezen berze egunak Iaunak eman tik trabailluko
Bañan igandeak eta bestak othoitzetako.
Aphezei ekhar diezek behar errespetua
Zeren idukitzen duten Iainkoaren lekhua.
Eztiezela iduki zor daroen fioa
Zerbi dezaten biziaz artha gabe Iainkoa.
Hik halaber bentzuteko haragi gudutsua
Errespetuz begira zak barur egun Saindua.
Hartarakotz barur ezak garizuma guztia,
Halaber lau denborekin Sainduen bijilia.
Eztezakela haragi ian aiphatu mugetan
Ez hain guti Orzirale eta Larunbatetan.
Gehiago lauda etzak Saindu zeremoniak
Kandelero eguneko nola biztu argiak,
Eta hautsterriz hautsaren burura ematea,
Orhoitzeko hauts bihurtzen dela gorputz maitea.
Baita are arramua eskuan ekhartzea
Herstu denean arramu Sainduko igandea.
Gañerako Elizaren berze Zeremoniak
Lauda etzak eta onhets haren athun guztiak,
Ezen eztik aitziñatzen deusik probetxu gabe
Hekin beraz guardatzera eztukela herabe.
Eskumikuaz
Haren beraz ezadilla altxa kontra deusetan,
Bañan seme onak legez obedi zak hitzetan
Eta faltan baldin bahaiz erori maleziaz,
Berehala doloradi egin duken gaizkiaz.
Iainkoari eska akio barkhamendu humilki
Eta ez berriz itzultzeko promes egik fermuki.
Ez adillala hisia heure falten gañean,
Halakoa erortzen duk Eskumiku dorphean.
O eskumiku arimaren punimendu garratza,
Ezin izenda azaket laztu gabe adatsa.
Nabalaren ahoa duk iduri propioki,
Zeñak mienbroa baitu gorputzetik idoki.
Halaber duk giristiñoa berzetarik berezten,
Bere faltaz zeña baita hire baithan erortzen.
Nihork ezin hauta zirok hire minaz zaurthua,
Bañan largatu behar dik nola izurriztatua;
Ezin ehortz ziaitekek lur benedikatuan,
Baña sepultura hartu behar dik desertuan.
Giristiñoa, apartadi hain gaitz perillosetik,
Zeñak baititu plaga hauk garraiatzen ondotik.
Aita Sainduaz
Baliarazitzekotzat neure erran sainduak
Eta Elizak ituen bere errespetuak,
Neure ordain utzi nien San Piarres nausi,
Batelzain arrantzale zein bainuen ikhusi.
Halaber tuk ene ordain Erromako hirian
Iarri diraden guztiak Piarresen alkhian.
Aita Saindu deitzen duk Zeruaren gakhoak
Zeñak eskuan baititu zarra-idikitzekoak.
Zenbait duda sortzen bada zertan den sinhestea,
Elizako hauziaren huraxe duk iujea.
Duda partikularetan aphez zuhurra gana
Hoa, Aita Sainduaren hura dukek ordaña.
Geldi adi sentenzia ematen duenean,
Barrenago sarthu gabe disputaren gañean.
Paganoek denegatu ziteen noizbat Platon,
Delfesko sekretuari sobera etzarraion.
Hark bezanbat hik eztakik, kontentadi heureaz
Eta Elizakoak bere mela beite arteaz.
Predikuez
Fiñean nahi ez baduk gauza gorez dudatu,
Aphezaren predikuak albaitetza aditu.
Hek aute iakintsunago laster errendaturen
Eta prestu izatera halaber higituren,
Ezen ene hitz saindua duk kharlo hazia,
Eta haren fruitu ona sekulako bizia.
Predikari iakintsuna duk laboraria,
Zeñak erein ohi baitu hain balios hazia.
Ago beraz bethi erne haren solasetara,
Zerbait ikhasirik itzul adin heure etxera.
Itsusi duk eskolatik etxera itzultzea,
Zerbait hartu gabetarik gogoan ikhaslea.
Predikua duk Kristauen eskolatzat famatu,
Ilkhi adi ikhasirik zenbait erran sakratu.
O Iesus Krist solas saindu haukin formatzaillea
Eta lege hain sainduen Zerutik ekharlea,
Meditatzen tudanean hain errefau iustuak,
Harritzen naiz zeren diren hain on eta sainduak.
Alde hunez ere duzu laudorio merezi,
Zeren ez nauzun hauk entzun baño lehen berezi.
Zaradela laudatua beraz lur beherean,
Aire herrietan eta Zeruen garaitean.
BURU IV
Laudorioak Espiritu Sainduari.
Laudatzen da bere ontasunez
Bai zu ere adoratzen zaitut, Espiritua,
Lauda eta ohoratzen amudio Saindua.
Zure ganik egun oro munduari graziak
Iautsten zaizko lehenbizi egunetik berriak.
Duzun, beraz laudorio zuk ere gureganik,
Hainberze on dugunean guk ere zureganik.
Laudatzen da bere manuez
Beregainki, Espiritua, seguratzen gaitutzu
Zure ontasunaz behar eztugula dudatu.
Handi dela bekhatua, handi itsuskeria,
Alabañan handiago zure miserikordia.
Ordean eztezagula abusa eztitasunaz,
Zerbitzaturen zarela zeure Iustutasunaz.
Erho dela, zeñak uste baitu Parabisua,
Aitziñetik obretara eman gabe eskua,
Bai halaber bekhatua dagiena munduan
Berdin izanen duela barkhamendu Zeruan.
Gehiago, Espiritu Karitatez bethea,
Hau da gure alderakotz eman duzun legea:
Erreferta eztezagun egia ezagutua,
Ez berzeren ontasunaz errezibi damua.
Begira gaitezen egin hobenaz bantatzetik
Eta eroriz geroztik hisiaz gogortzetik
Fiñean hain handi dela emetasun zurea,
Zeñetzaz gozatu baita dohatsuen partea,
Non barkhatzen baititutzu berze faltak mansoki,
Bañan urrikitu gabe ez hiltzea gogorki.
Orain non da arrazoiña non eztuen laudatzen
Ordenantza saindu hautan zer baituzu manatzen?
Arrazoin da konpli dadin enkargatzen duzuna,
Zeren ezagutzen baita dela Iustutasuna.
Zaren beraz laudatua egun eta sekulan
Noraraiño zure izena hedatzen den lekhutan.
BURU V
Othoitzak eta lehenik Iainko berari
Laudaturik Iongoikoa zure Maiestatea,
Othoiztera hurbiltzen naiz agerturik gabea,
Ezen ni naiz kreatura gauza guztiz beharra,
Mesprezia etzazula arren ene nigarra.
Faboratzen ez banauzu deusik ezin dadiket,
Dakizula beraz, Iauna, faboratzera lakhet.
Iainko Aitari galdegiten zaizko
Gure Aita othoitzeko gauzak
Gure Aita zeruetan glorioso zarena,
Errespetuz aipha bedi lurrean zure izena,
Egiguzu Zeruaren ardiasteko grazia
Eta bethi konpli bedi zure saindu nahia,
Egun oro behar gara, iguzu mantenua,
Eta guk berzeri legez hutsen barkhamendua,
Eztezazula permeti tenta gaiten borthitzki,
Bañan gaitzatzu kaltetik hastanduak iduki.
Galdegiten zaizko zazpi
Berthute prinzipalak
Alzifrea altxatzen da arboletan gorena,
Bañan zuk maitatzen duzu gizonik humillena.
Liberalitatearen handi da kortesia,
Handi Kastitatearen halaber noblezia.
Gaitzik ezta non eztuen pazienziak garaitzen
Eta ez lanik iarraikiak non eztuen pikatzen.
Abstinentak burua du erne egin bidetan
Eta amudioa da xoil eder Kristauetan.
Nilgo Baiak Ejiptuko herria du hezatzen,
Gero zazpi uhobiz da itsasora isurtzen,
Halaber du berthuteak bistatzen batbedera
Eta berezten da zazpi prinzipalenetara.
Iainko Aita, badakigu zuk duzula gakhoa
Arren dohain egiguzu zazpi berthutezkoa.
Othoitzak semeari
O Iesus-Krist, gurutzean iuduek itzatua
Eta patriarkak linbo belzetik altxatua,
Ene gatik khoroatu ziñen elhor-arantzez
Eta hillez gero zaurthu lizar finezko lanzez,
Bañan hanbat naizelarik zordun zure aldera,
Gehiago atrebitzen natzaitzu eskatzera.
Zuri agertzen darotzut neure behar handia,
Eta deskargatzen gogoan dudan gauza guztia.
Arren bada adi zazu humillaren othoitza
Eta fabora ezazu othoi haren bihotza.
Galdegiten zaizko zortzi
dohatsutasunak, edo gauzak,
zeñek dohatsu errendatzen
baizaituzte prinzipalki
Malezia, trunperia, eta banaloria
Mundu enganatuaren da bano zuhurtzia.
Hautan espirituaren indazu probezia
Eta zure legearen ikhasteko grazia.
Nihor atrebitzen bada zure ofentsatzera,
Egidazu ethor nadin nigarretan urtzera.
Ardiantxu emea baño are emeagoa,
Arren berthute indazu emetasunekoa
Eta bitz diezadazu desira bihotzean,
Arrazoiñak lekhu duen borfidien gañean,
Bai halaber iustiziaz naizen bethi egarri,
Zeña baita erresumen gobernuko ezarri.
Lagunaren ere gaitzaz zuk indazu damua
Eta remediatzera handi khexamendua.
Baketiarren ere indazu berthutea,
Ezen zure eskuan da haren ere ematea.
Ofentsatzen naizenean fiñean garazia
Indakezu pairatzeko bidegabe handia.
Zeruetara igateko hau da bide handia
Eta zuk zeronek, Iesus, egiña da guztia.
Zuk heda diezadazu igateko eskua,
Igan eta itzultzeko milla eskerren kantua.
BURU VI
Othoitzak Espir. Sainduari.
Galdegiten zaizko hirur
Berthute Theologalak
edo Iainkoari ukitzen zaizkonak
Zeruetako konseilluen hirurgarren Presuna,
Parti zazu zuri ere dohain uki zaitzuna.
Misterio fedezkoen indazu sinhestea
Eta Zeruko plazeren gozatzeko ustea.
Halaberki Karitatez berotzatzu bihotzak,
Herraz eta gaitzeristez oraindaño hotzak.
Galdegiten zaizko lau berthute
Kardinalak
O iguzki adimendu guztien arraitsua,
Prudentziaz argi zazu arren ene burua.
Idokdazu gutizia plazer soberarena
Eta berthutea eman tenperanziarena.
Halaber iustiziaren indazu ontasuna,
Bai nekeei egiteko buru gogortasuna.
Espiritua, indazitzu aiphatu berthuteak,
Zein baitire gaiñerako berze guztien gondeak.
Galdegiten zaizko bere zazpi dohañak
Aita eta Semeaz ere Espiritu zarena,
Sapienzia indazu ezagutza gorena.
Klara zazu adimendu ilhunbean sarthua
Eta egitekoetan indazu konseillua.
Ene bihotzean finka zazu borthitztasuna,
Adimenduan halaber gauzen iakintasuna.
O Espiritu relijionez oharatu beharra,
Debozione handi baten iratxakdazu kharra.
Zure handitasunaren ere beldurtasuna
Bitz diezadazu, Iainko, ahal handi duzuna.
Galdegiten zaizko bere hamabi fruituak
O Iongoiko amulsua arren karitatea,
Berze berthute guztien zuk indazu xedea.
Alegeranzia bihotz egordazu larrira,
Tristezia da Sathani lakhet zaion kadira
Gerlek Ifernua bera ohi dute iduri,
Zuk nazazu hastandua hetarikan iduki.
Gehiago urrea baiño hobeagorena
Isuri diezadazu dohain Bakearena,
Bai emetasunarekin halaber ontasuna
Eta halaber Iraupen eta eztitasuna.
Eman gabe ere othoi etzaudela Fedea,
Zeña baita arimaren zuzi argitzaillea.
Fiñean berzeen balsan halaber Modestia
Indazu bai Kastitate eta Kontinenzia.
Bide hautzaz gida zazu ene arima lurrean
Salbatua gertha dadin dohatsuen artean.
BURU VII
Eskerrak eta lehenbizirik Iainkoari
Esker diot Iongoikoa zure ontasunari,
Begiratu ez baitio ene ezdeustasunari,
Arerioak itsuturik bañan lehenenera
Isuri darozkidatzu milla ontasun gañera.
Hartarakotz egin nauzu zordun zeure aldeko,
Esker eta laudorio bihotzez emateko.
Ordaiñetan ofrendatzen darotzut bizitzea
Eta halaber zerbitzu leialtatez bethea.
Zure Karitateari diot ihardetsiren
Eta izatu dohaiñak sekulan aiphaturen.
Berze kreaturak ere ditut gonbidaturen,
Ohore eta errespetu eman diezazuten.
Aitari
Arrazoin da zuri ere Aita kreatzaillea,
Esker eta laudorio zordunak ematea,
Ezen ni naiz asko aldiz zordun zure aldera,
Prinzipalki zeren nauzun ezteusetik athera
Eta hura egun batez emateko gloria,
Akhabatu zaitanean obra onetan bizia.
Esker beraz eta aithor duzula bethiere
Eta munduak diraueño kreaturez ohore.
Semeari
O Iesus-Krist ene gatik gurutzean iarria,
Eskerraren itzultzeko ahala dut ttipia.
Neure bizia darotzut eskaintzen ordaiñetan
Eta zure laudatzea biziko egunetan.
Espiritu Sainduari
Halaber dut (Espiritu amudioz khartsua)
Zure gana ezagutzen zordun neure burua.
Zaren beraz laudatua egun eta sekulan
Ezagutza dukedaiño, bizi naizen lekhutan.
Hala biz
Gloria eta laudorio Aita Semearentzat,
Halaber biz, Espiritu amulsua, zuretzat;
Zuek ere dohatsuak duzuela ohore,
Zeren baitarokuzue ardiasten fabore.
LEHENBIZIKO LIBURUAREN
BIGARREN PARTEA.
GIZONAREN AZKEN FINEZ
In omnibus operibus tuis memorare novissima
Tua, et in aeternum non peccabis. Eccl. 70. 40.
Azken fiñez orhoit adi heure lan guztietan
Eta huts egiñen eztuk biziko egunetan.
HASTEA
Gizonaren azken fiñez hartzen dut materia;
Iongoikoa, gida zazu arren ene mihia.
Ezen gogoan tuenak gizonen azken fiñak
Falta egin gabe ditu eramanen adiñak.
Ea beraz dagigun hitz hain deus probetxosoaz
Eta lehenik has gaiten mintzatzen Herioaz.
Hau doate aitziñean berze guztiei, hunetzaz
Lehen minzatu behar da naturaren ordenaz.
BURU I
Herioaz ea zer den
Herioan aditzen da biziaren galtzea
Eta gorputz eta arimak elkhar bortxaz uztea,
Ezen gauzetan hain ezta maite korapillorik,
Hekien bien artean dena bezalakorik.
Bortxaz apartatzen dire elkhar ganik hek biak,
Elkharren lagun Iainkoak berariaz utziak.
Izenaz
Herioa, orhoitzapen hirearen asprea!
Pensatzeak lazten ziok sendoari illea.
O lastima eta ondiko guztien azkenena!
Obra krueletarik duk atheratzen izena.
Omena aditzeaz dituk segurenak izitzen
Eta bihotza daroek transimenduz harritzen.
Fiña
Herioaren fiña da gizona punitzea,
Zeren den Iongoikoaren kontra esker gabea.
Ungi egiñen sari du ofensatzen itsuski,
Halakotz pena behar du herioaz iustuki
Edo bere bekhatuen kausaz edo Adamen,
Zeren ahoratu zuen debekatu ahamen.
Kausak
Bekhatua, zer darokuk izterbegi mundura,
Gure gana hain krudela zeiñak baitu iaidura?
O zierpe itsusia zeñen pena larria
Herioa behar baitzen hain deus izigarria.
Hanbat bada merezi du puni dadin gaizkiak,
Non separa daiten urrun adiskide mamiak?
Gorputz eta arimaren hain lothura hertsia
Lexa dadin eta bilha herrauts gorputz guria?
Bai pena hau merezi du gizon eskergabeak,
Zeren eta hautsi tuen Iainkoaren legeak,
Zeren ofensatu duen ungi egille handia,
Hala ere etzaio ematen gaztigu merezia.
Obrez
Ezkurretik ezagun da haritz larraiñekoa,
Bere fruiturik sagarra, bai beretik fikoa.
Halaber da ezagutzen beretik herioa,
Ezen lastimagarria uzaten du hatz ondoa.
Izitzen du
Bihotzean ematen du tristezia larria
Eta izialdurarekin ezin egin handia
Hartarakotz errana da, ala herioa motz,
Tristezia baizen eztu uzten deusik ondokotz.
Izenaren aiphatzea bera ere da hain latza,
Sanson beraren baitzuen non transitu bihotza.
Hersten denean eztaki norat itzul presunak,
Mobimenduaz gabetzen ezen zaizko belhaunak,
Illea ere latzten zaio, lilluratzen begiak,
Ohiko ere galtzen du kolorea bisaiak.
Gizonari darraio
Gizonaren ihizian gau eta egun dabilla
Eta sosegurik eztu non eztakusan hilla,
Ezen amaganik haurra denaz gero mundura,
Pausu gaberik darraio oiñ-hatzetik ardura.
Gu non gare hura da han, gizonen nigarrera
Den urratsik ttipiena galdu gabe tristera,
Bañan ondotik darraio hala nola itzala,
Bi ahotako eskuan dakharrela nabala.
Atzematen du
Sarri edo berant ditu atzematen guztiak,
Ezen itzurtzeko dire bide guztiak hertsiak.
Mortu zarraturik ezta, non eztezan idoki,
Ez aintzirarik iragan, non eztezan ideki.
Lekhu guztietara du arthikitzen tragaza
Eta urruititik ere azarkatzen bihotza.
Haren gana darauntsagu nola uhiñak kostara,
Berak erakhartzen gaitu nahi duen kozkara.
Hiltzen tu guztiak
Hurbiltzen aiz, Herioa, odolez egarririk,
Bekhokia zimur eta begia bihurririk.
Bistaz ikharatzen dituk buruzagi gogorrak
Eta ematen daroztek transimendu agorrak.
Gutienik noiz baikare geure hitzaz orhoitzen,
Orduan darokuk bizi maitea atrapatzen.
Alabañan orenaren ez guk iakin berria
Eta paradazkoa hik hautatzen duk astia.
Probe, aberatsak, etc
O kruela odolsua naturaren Burreua,
Araitziña hobiratu uen gure ama Eva.
Geroz eztiok barkatu handi edo ttipiri,
Bañan dituk munduaren kontra armak muthiri.
Hasta duenari diok arthikitzen gezia,
Eta zahar, gazteari idekitzen bizia.
Nola pikatzen baititu segak belhar ferdeak,
Hala azpiratzen dituk puxant eta probeak.
Errege eta arloteek hala ditek frogatzen,
Ezen hi aute nausi beretzat ezagutzen.
Nihork ezin iguriki ziezekek hireei
Bi aldetara ebakitzen duten arma zorrotzei.
Hire tragazaren kontra eztuk erredolarik,
Ez landetan zauriaren sendatzeko belharrik.
Lekhu guztietan hiltzen du
Iguzkiaren azpian nihon eztuk sorhorik
Hire pasioneari gerize dagokanik.
Nahiz dela artzaiñaren etxolatxo xumea
Edo ezperen Erregeren etxe dorrez bethea,
Biak berdin hik ostikoz egotzten tuk lurrera
Eta orain gora dena aurkhi dukek behera.
Jende guztiak
Nahiz altxa dakiela Ezkutari bakharra
Edo ezperen jendetsu Prinzearen armada,
Baten bezain kontra sendo hañitzen duk besoa,
Ezen million gizonen garaitu duk kanpoa;
Eta nola itsasoak barkha miragarriei
Eragiten baitaroe lanzada bai ttipiei,
Halaber tuk, Herioa, azpiratzen ozteak,
Nola zamarira igan bakhar zaldun gazteak.
Entrepresak hautsten
Hi agertu artean tuk gure hitzak handiak,
Baiñan agertu eta hik ixiltzen tuk mihiak.
Arranoa dathorreño xoriak dik kantatzen,
Nabaritu duenean ordean duk ixiltzen.
Hitzaz eta gutzaz berdin duk, herio kruela,
Gure ahoa hersten duk hi agertu bezala.
Arima gorputzetik apartatzen
O dolore eta lastima ezin kondatuzkoa,
Egun zutik eta bihar hillik erortzekoa,
Herioarenak dire halako obratzeak,
Garabek non ezbaititu naturaren hain dorpheak.
Gorputz eta arimaren lothura hertsiena
Lexatzen du, Iaunak baizen egin eztezakena.
Gorputza manaiu gabe erortzen da lurrera
Eta hatsean arima hegaldatzen airera.
Arimaren estatua
Gorputzetik separatuz geroz espiritua,
Apartean triste dago nola alhargundua.
Gorputzarekin oraiño iuntatzeko desira
Geldi zaio, harik ekhar dadin bere nahira.
Oihan-zaiñak egotztean lurrera zuhaitz gora,
Altzairuzko hurbildurik oñetara aizkora,
Nola xoriak airatzen baitire berzetara
Tristeki begiratzeko berze ohatzetara,
Gizonaren orobat da arimaz ilkhiz gero
Gorputzari iuntatzeko desira geldi zaio.
Tristezia zenbait badu iunta dadin artean
Eta gloriaz betherik sar dadin gorputzean.
Iongoikoak emana du halako gutizia,
Zeiña ezin baitezake niholatan ganbia.
Damnatuak eztu nahi gorputzera bihurtu,
Zeren gehiago behar duen pena sofritu.
Gorputzarena
Mianbro guztiak dire gogorturik gelditzen,
Bai halaber podoreak obretarik nagitzen.
Bisaia eta begi urdin Zerura ailtxatuak
Lurrera itzultzen dira guztiz ganbiatuak.
Beharriak eztu aditzen, ezta hitzten ahoa,
Eztu urrindatzen lili sudurrak landakoa.
Esku biak zabaldurik daude eta zangoak,
Leheneko obretarik gelditurik mianbroak.
Fiñean hil gogorrak dauntza mobimendu gaberik,
Eztutela zohiaren baizen berze galderik.
Hain laburki bustel dadin larharantza xuria
Eta khirats gaixtoz bethe gorputz ungi hazia,
Mianbroak bazterrean dauden okhelaturik,
Suge eta xixarien bazka bilhakaturik.
Gizonaren gorputza da hazten hobekiena,
Alabañan hil eta du hark usain gaixtoena.
Berehala mudatzen da gizonaren bisaia
Eta lurrera erortzen orraztatu illaia.
Bere aita propia du aborritzen presunak:
Herioak hanbat ditu arrotzten ezagunak.
Zarratzea
Zergatik da aberatsa aziendez bantatzen
Eta gerlaria leihor banatuez prezatzen?
Hek guztiak utziko tu, aski du mihisea,
Eta gerlariak hobi gorputzaren bethea.
Obra iustuak arimak daramatza berekin,
Berze guztiak utzten tu mundu banoarekin.
Ea beraz parti gaiten aphainduak mundutik,
Iongoikoaren hastandu gabe manamendutik.
Nola edirenen baitu herioak gizona,
Gaztigu emanen zaio edo golardo ona,
Ezen norat ere baita eragotzten zuhaitza,
Han gelditzen da leihorra dela edo uhaitza.
Obra onek daramate arima hedoiera
Eta falta itsusiek Ifernuko lezera.
Ea beraz obretara heda zagun eskua,
Zeñen izanen baitugu sari parabisua.
Sekulako atsegiñez boz dezagun gogoa:
Sariaren aldean ezta deus pena mundukoa.
BURU II
Iuiamendu partikularaz
Iuiamendu partikularaz nahi nuke mintzatu,
Ezen hartaz mintzatzeko orena da hurbildu.
Sentenzia larri hunek heriotzeak baiño,
Neure baitan izitzen nau haiñitzez gehiago.
Ezen herioaren dut hunen gatik beldurra:
Faborezko uste banu eznuke izialdura.
O Iongoiko iuiamendu iustuen Alkatea!
Arren fabora nazazu, tristeziaz bethea.
Suiet huni zuk indazu indar iarraikitzeko,
Baita mihia ere trebe moldez hitz egiteko.
Ea zer den
Iuiamendu berezia edo partikulara,
Zeiñaz ethorri baikare mintzatzeko mugara,
Hura ohi da Iaunaren sentenzia larria,
Hil beharrari menean iustuki egotzia.
Partikulara deitzen da hiltzera doanari,
Zergatik ematen zaion bakharrik presunari.
Kausak
Iongokikoak ematen du aiphatu den arrasta,
Zeña erregeek ezin baitirote kontrasta.
Iainkoaren agertzeko iustizia aizena,
Sentenzia ematen da guztien iustuena.
Kreatura gaxoa da iustuki zeñenera
Sentenzia hunek iautsi behar baitu gañera.
Proprietateak
Eztu behiñere ematen hain gaztigu garratza,
Nola bekhatoreari bailegokake latza.
Berriz kontra handi eta frankoago saria,
Ematen du hartu baiño gizonak izerdia.
Halako da Iainkoaren bihotz beratasuna,
Berretuz ematen baitu non bethi ontasuna
Eta gutituz hutsari dagokan gaztigua,
Zenbatere baita hagitz gutzaz ofensatua.
Non ematen den sentenzia
Arima dela lurrezko gorputzean barrena,
Iongoikoak ematen du sentenzia zuzena.
Nola baitu presunera dagoela karzelan,
Presidentak hitz tristea erraten bere gelan,
Halaber du Iongoikoak ematen ordenua,
Gorputzetik ilkhi gabe arima izitua.

- Parts
- Manual debozionezkoa - 01
- Manual debozionezkoa - 02
- Manual debozionezkoa - 03
- Manual debozionezkoa - 04
- Manual debozionezkoa - 05
- Manual debozionezkoa - 06
- Manual debozionezkoa - 07
- Manual debozionezkoa - 08
- Manual debozionezkoa - 09
- Manual debozionezkoa - 10
- Manual debozionezkoa - 11
- Manual debozionezkoa - 12
- Manual debozionezkoa - 13
- Manual debozionezkoa - 14
- Manual debozionezkoa - 15