Maitena - 1

Etienne Decrept

MAITENA

MAITENA
PASTORALA HITZ NEURTUZ
ETA LARRIZ EGIÑA
CHARLES COLIN-EN MUSIKAREKIÑ
BI ZATITAN
Denbora huntako alegia. Teatriak itxuratzen
dauku sorropill bat menditto baten gañian.
Erdian, harrizko gurutze zahar bat. Eskoñetarik,
orga bide baten hastapena zoñek daramana,
gurutziaren azpitik, ithurri baten alderat. Ithurria, urrunxko baita, ezta ageri. Bide hortarik
hurbill, laborari etxe handi bat, haitzez inguratua. Etxe hunen gibelian, hirirat duan bidexka
bat. Huntarik eta bertze biderat, teatriaren honduan, sasi-geretadun batek zabaltasun guzia
atxikitzen du. Sasitik haratago etxe mulxo bat
eta, arras urrun, Españiako mendiak. Exkerretarik haitz eta zurxuriak, landa baten aintziñian.
Gurutziaren eta eskoñeko bidiaren bazterrian
lur zapatuz egiñikako alk ak.

Eskoñeko etxiak izan detzazke azinden heyak
beherian eta yendien egoitza gañian. Harrizko
eskaler batek huntarat helaraz dezala. Etxeko
alabaren gelako leihorat eskaleretik hurbill ditake. Haratxago eskalera ezkaatzeko athiari buruz
akabatzen da.— Ezpada hola antolatzen ahal,
yendien egoitza beherian izanen da.
Maitena lehen aldiko argitarat emana izan da
Bilbon, Campos-Eliseos deitzen den Teatrian
1909ko Mayatzaren 29an. «Sociedad Coral»
izena dueneko kantariak ziren agerzalliak.

PASTORALAKO
HITZKARIAK ETA AGERZALLIAK
PIARRES: Laborari zaharra (J. MOLINA).
BATIXTA: Piarresen semia (E. URRICELQUI).
GANIX: Hauzoko etxenausi ona (D. PORTUONDO).
DOMINGO: Pillotaria (F. ALONSO).
MAITENA: Piarresen alaba (M. BADENES).
XAADIÑ: Batixtaren andria (C. BADENES).
LABORARI BAT (A. LARRAÑAGA).
EMAZTE BAT (D. BRAVO).
LABORARIAK (gizon eta emazte).

ZATI LEHENA
LEHEN AGERRALDIA
MAITENA lehenik, gero DOMINGO.
MAITENAK: (Pegarra hankaren gañian, eskaleretik

yausten da kantatzen duelarik.)
Amodio bat badut berriki sortua,
Behar litaken baño beinau xoratua!
Goizetik illhunzerat hor hemen banua,
Agertuko zitzaitan ene maiteñua...
DOMINGO agertzen da oskoñeko
bidetik. Bi xixtera, bat bertziaren
barnian kokatuak, hautan espartiñ
eta pillotak mokanes gorri batez
inguratuak, beso azpian ditu.
MAITENA ikustiarekiñ bahatxiago
aintziñatzen da mutikua. Nexka ere

gelditu da eta bi gaztiek elkar behatzen dute, irri ixill bat ezpañetan.
DOMINGOK: Nor ote duzu maiteño hori, Maitena?
MAITENAK: Kantua mintzo da... ez ni.

Nahi nuke goguan duzuna kantatu
bazindu eta ni banintz kantuko maiteñua.
MAITENAK: Beti aho eder, zu!
DOMINGOK: Zuretzat? Berritz eta beti!
MAITENAK: Ez baziñe hoin maltzurra!...
DOMINGOK: Nor da ba ni baño zuzenagorik?
MAITENAK: Zu baño? (irri luze bat egiten du)
DOMINGOK: Maitena, zer da irri hori?
MAITENAK: Ha! Ha! Hor balauzi hola bildu ditutzun gaixoñuak!
DOMINGOK: Ba! Eztut hekientzat amodiorik izan.
Fantesia pixka bat... doi-doya. (Hurbilltzen
da MAITENARI) Amodioak berekiñ dabill
errespetua, eta ene ahotik eztuzu aingeruek entzun ahal ez luketen hitzik entzun...
zuk MAITENA.
MAITENAK: (eztiki) Egia da.
DOMINGOK:

Egun ere zertako utzi ditut hirian
lagunak hoin goizik? Zuri exateko Xillar
benzutu dutala.
MAITENAK: (loriatua) Xillar?
DOMINGOK: Ba. Hemendik goiti pillotari handienen errunkan izanen naiz. Oste duzuya
fantesiaz maite nintuenenzat hola aldaratuko nintzala?
MAITENAK: Nik dakita?
Kantatzen du burua aphaldurik.
Hobeki har nezake zure erasia,
Gizonentiat banaki zer den fantesia.
DOMINGOK: (eztiki)
Arteka illhun hori begien artian
Etzazula ba tinka ene entzutian.
MAITENAREN eskua berian harturik:
Fantesia da su eztiñobat axalian dena gelditzen;
Haren sukarra bihotzetikan ezta sekulan
hurbilltzen;
Berotzen badu hartu duena eztu, ez, aise
erretzen.
MAITENAK: (trufaz)
DOMINGOK:

Miñ ezti horrek hurbill ahal du kausitzen
erremedio.
Nahiz eztuen berak frogatu, ene zenzuñoak dio:
Zuk fantesia deitzen duzuna deitzen dela
amodio!
DOMINGOK:

Amodioa eztela izan oraño zure barnerat,
Ematen duzu, ene maitia, argiki ezagutzerat.
Ez balitz hola etzintuzke utz hoin ariñki
mintzatzerat.
MAITENAK:

Beraz emadazu ba zerden ikusterat.
DOMINGOK:

Amodioa zerden aitzazu, Maitena:
Gizonaren nausirik izigarriena.
Hegal ukhaldi batez ukhitzen duena
Esklabo da betiko errege horrena.
MAITENAK: (irriz)
Esklabo izatia: Oi! Zer zoriona!...
DOMINGOK:

Zorion handiena ginduke oraitik,
Elkarrenak bagiñe nausi horrengatik.

Bañan libro bazare haren ukhalditik,
Ez bazaitu gidatu niganat eskutik,
Eztut pena kenduko ene bihotzetik.
MAITENAK:

Zorionian nahi dut bizi oraitik
Elkarrenak bagare nausi horrengatik.
Kolpatua naiz ere haren ukhalditik.
Aspaldi gidatu nau zuganat eskutik:
Penak kenduko ditut zure bihotzetik.
Biek
DOMINGOK:

Kolpatua bazare haren ukhalditik,
Eneganat gidatu bazaitu eskutik
Pena kenduko duzu ene bihotzetik
MAITENAK:

Kolpatua naiz ere haren ukhalditik
Aspaldi gidatu nau zuganat eskutik
Penak kenduko ditut zure bihotzetik.
(Biak elkarri behatzen dutelarik ixillik dauzi ixtaño bat.)

MAITENAK: Siñesten dut maite nauzula, Domingo,

eta zuria izanen naiz. Bañan aitak eztu
nahiko!...
DOMINGOK: Erakusten diozkatenian, hemendik
bizpa hiru urteren buruan, zembeit ehun
untza urrhe, suhitzat hartuko nau.
MAITENAK: Gaixo Domingo, nun bilduko ditutzu
untza hoik?
DOMINGOK: Ene ofizio berriarekiñ Ameriketan.
Arratsalde huntan, phartidatik lekhora, yaun
batek galdetu daut nahi nukenez BuenosAiresetat gan, han duen plaza batian piliotan haitzeko. Hamar milla libera urrhetan
emanen dauzkit sei illabetentzat, gastu
guziak bere gañ.
MAITENAK: Zer sosak! Hamar milla libera!
DOMINGOK: Ba eta trebesak libro! Bizkaiko pillotari batzuek fortuna egiñ dute eskualde
hartan. Nik, hiru urtez, zuk dukezun dotia
baño gehiago bill dezaket.
MAITENAK: Baditake... Hatik, maite banauzu
zaude hemen.
DOMINGOK: (harriturik) Eztuzu burua galtzen,
Maitena? Zer nahi duzu egiñ dezadan,

hemen egonez? Espartiñ zola yosten, xirola yotzen eta noizian behiñ —egun bezala— partida bakhar batzuen irabazten? Ene
hazteko doya... Eznau sekulan nahiko zure
aitak.
MAITENAK: Billduko dut.
DOMINGOK: Aisiago egiñ lezake ene diruak.
MAITENAK: Ba, eta hango neskek zu.
DOMINGOK: Ni?
MAITENAK: Beldur naiz.
DOMINGOK: Beraz beti dohakabe egon beharko
dut?
MAITENAK: Hola etzaitut galduko.
DOMINGOK: Hoinbertze maite nauzu ba? Maitena...
Eskua hartzen du Maitenari eta bereganat
helarazten hau.
Yainkuaz! utz nezazu! Norbeit heldu da.
(Domingok uzten du)
MAITENAK: Etzaitela gan Ameriketat.
DOMINGOK: (bahatxe) Ager zaite leihorat illhundu

eta... mintzatu behar dugu hortaz...

MAITENAK: Ez! Ez!
DOMINGOK: Ba! Ba! Sarri arte, ene Maitena mai-

tia.
MAITENAK: Ez! Ez!

BIGARREN AGERRALDIA
MAITENA — DOMINGO — GANIX
GANIX sartzen da geretatik. MAITENA abiatzen
da ithurriko alderat.
(hurbilltziarekiñ) Zer da ba? Nork
ganazten zaitu hemendik? Nik ala Domingok?
MAITENAK: Ez batek eta ez bertziak. Afaiteko
tenoriak ganazten nau...ithurria ez beita
hemen.
GANIXEK: Ez bide dire ostatutik itzuliak zuen gizonak, Maitena?
MAITENAK: Bezperak onduan: Ez omen dute muslaririk atxeman eta abantzu gurekiñ heldu
ziren... Ikus arte, yaunak.
GANIXEK:

(Badua).

HIRUGARREN AGERRALDIA
DOMINGO — GANIX
(trufa irri batekiñ) Zerbeit ehituen
eman nahi, andereñuak.
DOMINGOK: Uste duka?
GANIXEK: Ezetz ziokan.
DOMINGOK: Egia duk; galdetu zioyat hala denez
emazte zaharrek diotena.
GANIXEK: Zer ziotek?
DOMINGOK: Galdetu dukala Maitena Piarres zaharrari!
GANIXEK: Eta gero?
DOMINGOK: (irri handi batekiñ) Eta...Maitenak
nahi hauela.
GANIXEK: Zer da hortan irriñgarririk?
DOMINGOK: (beti irriz) Gauza gutti...
GANIXEK:

Egiñtzak irri, mutikua. Egiñtzak...
Orduan... Maitenaren “EZ EZ” heikiek nahi
zieten erran?...
DOMINGOK: Eztuela hi bezalako senharrik behar.
GANIXEK: Hire beharra likek, menturaz?
DOMINGOK: Nork zakik?... Bazukek, hauxo!
GANIXEK: Ez huke petrenzione txarra... Xirol!
DOMINGOK: (koleran) Hik beziñbat balio diat
gero... Jauregy!
GANIXEK: Errakok Piarresi...
DOMINGOK: (molsa ateraturik) Guk ere baitiagu
hogoi liberakuak huntan, gaizo Ganix!...
GANIXEK: (kantatzen du)
Gaizo Ganix!...
Ganix hunek baitik: Etxe eder bat,
Hiru landa handi eta ttiki bat,
Bi sorro, bi oihan, mahastiño bat,
Hogoi idi, behi eta zaldi bat.
Ohoz eta xitoz: nork zakik zembat?
Zillar eta urrhe saski erdi bat...
Atxemak holako bertze gaizo bat!...
DOMINGOK: (trufaz)
Eztik ene aitak etxerik utzi...
Haren lurretarik aise nauk bizi...
GANIXEK:

Ene arnuak likek usaña bizi...
Behiak lasterxko ditiat deitzi...
Ollua behar nikek hiretik hazi...
Urrhiaren biltzia zaitak ahantzi:
Hire fortunari milla goraintzi! —
Gaphelua, Ganixi buruz, ateratzen du.
GANIXEK:

Etxe oneko yabiak
Idekitzentik begiak...
Hitz ederrentzat —ezpada bertzerik—
tapatzen bi beharriak...
Eta zaluxko kanporat bialtzen
amoros sosik gabiak.
DOMINGOK:

Hor erraten dautakena
Lukek arrazoñ zuzena,
Aski hazkarra, indar guziekiñ,
balitz etxeko yaun ona
Ateratzeko bere alabari
kaskuan sartu zayona.
GANIXEK:

Eskual-Herriko nexkatxek
Bihotz amulsua ditek.
Hatik! Ezkontzak unsa doazila

beti danik bazakitek,
Bi diru meta, elkar iduriak,
dituztelakotz esposek.
DOMINGOK:

Oi! Zer yuyamendu hotza,
Amorosentzat arrotxa.
Maite duenak sosaren azpian
eztik aphaltzen ezkontza...
Dakidan batek hañitz gorago dik
alxatu bere bihotia!
(PIARRES agertzen da ezkaatzeko athian).

LAUGARREN AGERRALDIA
DOMINGO — GANIX — PIARRES
PIARRESEK: (irri dorpe batekiñ) Hik dakikan hori

aise gora ganen duk hik beziñ ariñ badik
sakola.
DOMINGOK: Edozeñ nexkatxa handi beziñ handia
da.

GANIXEK: (irriz) Bazindaki, Piarres nortaz mintzo

den.
PIARRESEK: Ez ahalduk gure Maitenaz?
GANIXEK: Preseski ba.
PIARRESEK: Gure Maitena, horrek? Xirol soñula-

riaren semiak? Errak to, Yanfutria, hik huke
Landaburuan sartzeko kopeta?
DOMINGOK: (eztiki) Eztut holakorik erran.
GANIXEK: Hala hartu diat ba.
PIARRESEK: Dadiñ ala ez, entzunak hau: Hire ollar
dohañak hire errunkako ollandekiñ enplegatzik. Denbora galduko duk gure ohatzian
sortu denari yarraikiz... Denbora eta beharri bat, ezpadire biak...
DOMINGOK: Ez baziñe zaharra, azken hitz horiek
paga zintuzke eskarniatzen duzunari -Bo!
omore onian naiz! (Irri batekiñ) Ikus arte,
Piarres. Musu bat Maitenari.
(Beti irriz ithurriko bidetik badua.)

BORTZGARREN AGERRALDIA
PIARRESEK: Apho zirzilla! Ikusi duka eta enzun?

Musu alabari! Ez bezalako aphua!
GANIXEK: Mutiko hoik urgulluz hantzen dire pla-

zetan.
PIARRESEK: Pillotari bat!... eta nundik yalgi dena?

oraño. Lehengo denboretan etxe onetako
semiak agertzen zitukan plazetarat, baño
etzieten yokua irabazbidetzat hautatzen!
Besta bihamunetan itzultzen hituen beren
golde edo ingumetarat — Oraikuak aldiz,
bertze ofiziorik ez ditek! Eta ainziña ardura
beitute, yozak edarirat, yozak neska tzarretat, yozak yauntzi aberatsenetat! Indiano baten sosa behar liketek irauteko!
GANIXEK: (irriz) Hala da!
PIARRESEK: (yartzen da alki balen gañian) Badakika, Ganix, nor behar duen Maitenak senhartzat? — Mutiko sano bat, ni bezala laboraria, ene kastakua —erran gabe zuak—
eta bereziki eskandalarik sekulan eman ez
duten burasotarik ateratua.

Atxeman ditake nahi dukezun suhia,
aski hurbill.
PIARRESEK: Holako zerbeit entzun diat.
GANIXEK: Zer entzun duzu?
PIARRESEK: Ene alabaz agradatua haizela.
GANIXEK: Egia da.
PIARRESEK: (gozoki) Ikusten duzue? Eta Maitenak
zer ziok?
GANIXEK: Zertako galdetu behar nion?
PIARRESEK: Hala duk.
GANIXEK:

GANIXEK: Ez ote zare nausia?
PIARRESEK: Siñesten diat.
GANIXEK: Beraz, zure alabak zuk nahi duzuna egi-

ñen du.
PIARRESEK: Ez gindikek bertzerik eskas!
GANIXEK: (eskua eskañirik) Emadazu bortzekua.
PIARRESEK: (Ganixi eskua harturik) Hire aita, ene

adixkide zaharra, mundu huntan balitz
uros huke gure bi famillien bat egite huntaz.
GANIXEK: Ene ama gaixua eta zure emazte zena
ere.

PIARRESEK: Bi ahizpa bezala hituen. Hots! Eztiagu

holako eguna hillen orhoitzapenekiñ illhundu behar! Biziekiñ guazen!...
(Oihu egiten du etxalderat).
Batixta! — Xaâdiñ! Etxetik emazte botz bat.
Hoou!
PIARRESEK: Zatozte!
(Berritz Ganixi eskua harturik)
Kasik sortzen ikusi hautala hatik! Amaren
aldetik Maitenak dituen ontasunak ezagutzen dituk eta badakik, eskutik eskurat, zer
emanen diotan! Erranak erran eta hortan
akabo!...
GANIXEK: Zuk ere badakizu zeren yabe naizen?
PIARRESEK: (irriz) Ba, mutikua, ba. Ezpauk beden
idirik!
GANIXEK: (irriz) Ez, ez. Idiak heyan dauzkat.
PIARRESEK: (irriz) Hor ditek toki hoberena.
Xaadiñ agertzen da, laneko arropetan.

SEIGARREN AGERRALDIA
GANIX — PIARRES — XAADIÑ — gero BATIXTA
PIARRESEK: Nun da Batixta?
XAÂDIÑEK: Heltzen da. Heyan zen.

Hemen naiz, aita. Zer da berri? To!
Ganix...
PIARRESEK: Zatozte ene sahetserat.
BATIXTAK:

(Hiruek Piarres inguratzen dute).
PIARRESEK: (kantatzen du)

Hunen aita zena zen ene laguna,
Lagun guzietarik maitatuena;
Ganix, bera, guretzat hauzo hobena.
Adixkidien artian atxikiena;
Badakizue dela: gizon zuzena,
Laneko gustu duena,
Herrian aberatsena!
Andretzat eman diot gure Maitena.
BATIXTAK ETA GANIXEK:

Bibitxiak garela ziotek beti!

Egia izanen duk hemendik goiti.
XAÂDIÑEK:

Bibitxiak zaiztela diote beti!
Egia izanen da hemendik goiti.
PIARRESEK:

Yauregy hill zenian, Ganix zen haurra,
Baño gizontasunez kasik zaharra.
Baliosa arrazaz eta hazkarra,
Ixilla billkuretan, hatik zuhurra.
Unsa akhitazirik bere indarra,
Ontasun bat du ederra...
Hemengo segur bakarra!
Maitenak hori luke, hori senharra.
BATIXTAK, GANIXEK ETA XAÂDIÑEK:

Bibitxiak (etc).
PIARRESEK:

Etxeko yaunak behar du
Etxian gobernamendu
Aise bizi nahi badu.
Emazte, seme, alaba, mutill,
ozkongay ala ezkondu:
Etxeko yaunak ezpadu
Guzientzat adimendu

Errekan etxia laster izanen du.
(Denek errepikatzen dute aire hori).
XAÂDIÑEK: (Ganixi) Maitenak ezagutzen ditu zure
sentimenduak eta bihurtzen dauzkitzu?
GANIXEK: Eznuke nexkatxa baten haurtasunaz
baliatu nahi haren bihotzaz yabetzeko,
lehenik aitari bere baimena galdetu gabe.
PIARRESEK: Baditake. Hatik, orai baimen hori
duzunaz geroztik unsa egiñ zinduke Maitenari gorthe pixka baten egitia, aithortu
gabe ene koñatari aitak hitzeman dautzula. Emaztiek eztute maite hetaz burhasuek
nahi dutena egiñ dezaten.— Gañerat, siñetsazten ahal badiozu beldur zarela Piarresek ez, hala-hula, nahi izatia, haren beharra baduzula aitaren itzulazteko zure alde,
zure hauzia aintziñaaziko duzu berga on
batez. Emaztiak hola egiñak gare: Bertziek
ez nahia nahi dugu.
BATIXTAK: Llagun, ene andria konsellu onekua
duk.
PIARRESEK: Azkenik, aitak manatua alabak egiñen du.

GANIXEK: Eztut ene burua iguñazi nahi. Millesker

Xaâdiñ.
XAÂDIÑEK: (entzuten dagolarik) Ori! Maitena ezta

urrun. Gertakaria zure alde da, Ganix.
PIARRESEK: (irriz) Guk, zeleta detzagun!

(Baduazi etxe gibelerat Piarres eta Batixta. Xaâdiñ etxian sartzen da).

ZAZPIGARREN AGERRALDIA
GANIX — MAITENA
MAITENAK: (pegarra buruan kantatzen du)

Zu, maiteño pullita, ikusi geroztik,
Yan, edan, lorik eztut egiten zugatik;
Igaiten zarenian etxe aintziñetik
Eztezakezut erran nola nagon xutik...
Kantu hori erratiarekiñ sartzen da leatrian
Maitena.
Ganix erreposki aintziñatzen da eta gurutzetik hurbill baratzen.

GANIXEK: (eztiki) Beti kantuz haizare Maitena. Zu

bezalako emazteño alegera etxe baten
bozkarioa litake.
MAITENAK: Adiñak omoria egiten du. Hogoi urtetako nexkatxa guziek kantatzen dute.
GANIXEK: Zuk diozu. Nik ez dezaket erran: Ez naiz
zure omore onari beizik ohartu eta ez ditut
zure kantuak beizik entzun.
MAITENAK: (irriz) Ezta harrigarri. Bertziak hemendik urrunxko dabillza... Hatik, ithurrirat
doazinian entzun dituzketzu.
GANIXEK: Eztut zure boza beizik atseinekiñ
aitzen.
MAITENAK: (beti irriz) Millesker. Ez nuen uste hitz
xuri estekatzen bazindakiela!
GANIXEK: Zergatik? Aire dorpia dutalakotz?
MAITENAK: Ez... ez... adiñarengatik.
GANIXEK: Ene adiña? Ez naiz hogoi eta hamar
urtetarat heldua.
MAITENAK: Yesus! Egia da. Zer den haur izatia!
Aitaren adiña abantzu ematen zintudan.
GANIXEK: (irri lodi batekiñ) Eztut ba Batixtarena
beizik... eta zure koñata Xaâdiñ zure adiñekua da.

(harriluxerik, gurutzeko alkiaren
gañian ematen du bere pegarra) Ba. Hola
da... Bañan... Hola mintzatzeko...
(Kantatzen du)
Zertan duzu gogua?
GANIXEK: (Kantuz)
Orai naiz ohartzen
Ene arrebañua dela emaztetzen.
MAITENAK:

MAITENAK:

Hori ikusi duzu?
GANIXEK:

Sentitu hobeki...
Zer egiñ dut orduan? Ongi ala gaizki?
MAITENAK:

Etzaitut konprenitzen!
GANIXEK:

Aitzazu garbiki!...
(Hurbilltzen da Maitenaz)
Gazterik trixte billakatu naiz
ama gaixua galtzian...
Egoitza beti illhun zitzaitan
ene lanetik sartzian...
Argi pixka bat kausitzen nuen,

Maitena, zuen etxian.
Amodioa hola sortu zait
Zure begien azpian.
MAITENAK: (irriz)
Lehen bezala ikusten nauzu
eta naiz lehengo haurra.
Zu bezalako gizonarentzat
ez oño aski zaharra...
Heda nezaken ergelkeriak
hantaz zintuzke mutturra...
Hoin desberdiñak bortxaz ginduke
bizitze molde makhurra.
GANIXEK:

Iguñtzen dutan dorpetasuna
nahi dut laster ahantzi...
Ergelkerian ene kopeta
noizian behiñ legunazi...
Zure irriek, zure kantuek
egun dautet siñetsazi
Eztela nihor, gazte delarik,
behar hedoyetan bizi.
MAITENAK: (trixtaturik)
Holako elhe ukhigarriek
ariman naute kolpatu...

Merezi duzun amodioaz
nahi nituzke pagatu...
Bañan bahatxe, sekeretuan,
beharko dautzut aithortu:
Bertze batentzat ene bihotza
dela yadanik mintzatu...
(Piarres agertzen da, koleratua.
Gau itzala yausten da teatriaren gañerat).

ZORTZIGARREN AGERRALDIA
GANIX — MAITENA — PIARRES
PIARRESEK: Zer entzun dut? Ene alabak sekere-

tuan norbeit maite duela? Etxekueri gordetzeko, unsa eziñ aithortzekua izan behar
dun amodio hori!
MAITENAK: (umillki) Tenoria etzen oraño ethorria.
PIARRESEK: Zer dun atziki hori? Tenoria ez ethorria! Maite dunaz lorios bahintz, kanta
hezake zeruraño! Bañan ez. Mutill tzar bat

dun dudarik gabe. Xirolen seme deusetako
on ezten bezalako bat...
MAITENAK: (burua altxaturik) Domingo behar den
bezalako mutikua da.
GANIXEK: Egia zion!...
PIARRESEK: (hatsik gabe bezala egotu eta) Zer!
Zer! Hori dun? Hori dun hire gizon gaya?
Ala yokua! Hori eskas gindiñan!
MAITENAK: (bahatxe) Maite dut.
PIARRESEK: Maite! Maite! Eta uste dun aski dela
hik maitatzia? Uste dun ene etxia, ene
familia, ene izena, desohoratuko ditudala
holako lohitik ateratzen den bati Landaburuko alaba emanez?
MAITENAK: Maite dut.
(Batixta eta Xaâdiñ Piarresen oihuek agerrazten
dituzte).

BEDERATZIGARREN AGERRALDIA
GANIX — MAITENA- PIARRES — BATIXTA- XAADIÑ

BATIXTAK: Zer da, aita? Zer da?
PIARRESEK: (Maitenari) Badakiña arbasorik nihok

eztiola mutiko hori ezagutu? Badakiña nor
nahirekiñ horren ama ibillia zela ezkont
aintziñian eta hunen senharra etzela tupiñ
estalki bat beizik?
MAITENAK: (abantzu nigarrez) Bardiñ zait! Bardiñ
zait! Maite dut! Maite dut!
PIARRESEK: (bere herra garhaitzen duelarik) Aski
hortan.— Gaurtik goiti kenduko dion hire
amodioa eta huni (Ganix erakusten dio)
emanen... Hola nahi diñat. (Xaâdiñek
sobraldak alxatzen ditu).
MAITENAK: (borthizki) Oh!... Orai ikusten dut
elkar aditu zindutela batek ene saltzeko,
bertziak ene erosteko!... Zuen azindetarik
bat bezala ibilli nahi nintutzuen, buruan
hartu gabe zuen antolamenduek nahasten
ahal nintuzketen baialez!... Hatik nik ere
badut ene burua... Kasko bat, aita, zuria
beziñ gohorra. Eta kasko hortan ezarri
dut...
PIARRESEK: (hortzak tinkaturik) Ixillik ago!

MAITENAK: Eznauzu izitzen!... Kasko hortan ezarri

dut Xirol lohitik yalgi horren andria...
(Maitenaz hurbilltzen delarik) Ixillik
ago!
MAITENAK: (besuak gurutzaturik) Domingoren
andria izanen naiz zuk nahi ala ez!...
PIARRESEK: (eskua alxaturik, Maitenaren yotzeko
hiñian) Hi? Ni?
Bertziek nahi lukete atxiki, banañ Maitena yo
lezake ezpalitz Anyelus hasten urrungo elizan.
Piarresek orduan esku alxatua bere gaphelurat aphaltzen du, hau esku exkerrerat
ematen, gurutziaren señalia egiten eta
burua beheititurik othoitzian hasten da.
Bertziek ere gauza bera egiten dute.
Ixilltze luze bat, izkillek yotzen dutelarik.
Gero.
BATIXTAK: (aitari eztiki) O! aita, etzinduen sekulan ukhi lausaingatzeko beizik!..
PIARRESEK: (ahalkerekiñ) Hala duk eta!... Orai
arte nik erranak beti egiten zitikan.— Nun
zen hori baño haur eztiagorik? Eta orai...
PIARRESEK:

horren onentzat nabillanian, hola alxatzen
duk ene nahien kontra.
MAITENAK: Yainkuaz, Ganix, errakozu ez nauzula
bortxaz nahi!...
GANIXEK: Bortxaz ez. Bañan othe dakizu zuhauk,
etzarenez denborarekiñ ene alde itzuliko?
Utziko dautzut denbora.
PIARRESEK: (borthiztua) Debru bat eta erdi! Etzioyat egunik ere uzten. Bihar goizian ezpada
hire alde itzulia lekhua husten ahalko
dik!... Aitzen dun Maitena? Gaten ahalko
haiz nuat nahi. Hirirat nahi badun. Hirirat
neskato, bertzen zerbitzari!...
(Etxian sartzen da.— Maitena nigarrez hari da
Xaâdiñekiñ).

HAMARGARREN AGERRALDIA
GANIX — MAITENA — BATIXTA — XAADIÑ

GANIXEK: Maitena, ez egiñ nigarrik. Aita eztituko

da eta ene hauziak igurikatuko du zuk nahi
dukezun arte...
MAITENAK: Zoñ ona zaren Ganix.
BATIXTAK: Segur ona dela!... Hobeki egiñen zinduen... Guazen hemendik Ganix: Etxiaño
laguntuko haut.
(Bi gizonak geretatik baduazi).

HAMEKAGARREN AGERRALDIA
MAITENA — XAADIÑ — gero BATIXTA
XAÂDIÑEK: (kantatzen du)

O! Zer nigarrak! Zer egun beltzak, ene
ahizpa maitia!
Zer trixtezian utziko duzun bihar etxe hau
guzia.
Gure aldian, nahi bazindu, uros zinduke
bizia;
Etzen balio mutill batentzat zorion horren
galtzia.

MAITENAK:

Behexi dutan mutill horrekiñ nahiago dut
sofritu,
Ezenez eta eskasik gabe bertze batekiñ
zahartu.
Segi zazu ba, oraintik beraz, hautatu duzun
bidia...
MAITENAK:

Ez naiz ez segur izanen dela beti arrosek
gordia...
XAÂDIÑEK:

Erortzen bada zure gañerat pena bat aski
handia,
Orhoit zaite nik nahi dutala hartarik beden
erdia...
MAITENAK: (besarkatzen duelarik)
Zoñ ona zaren, ene Xaâdiñ, ene ahizpa
maitia...
Zoñ trixte naizen zutarik urrun eta betiko
gatia...
Zure aldian nahiko nuen uros iragan bizia...
Amodioak gomendatzen daut zorion
horren galtzia.

(Batian)
XAÂDIÑEK:

O! Zer nigarrak (etc. )...
MAITENAK:

Zoñ ona zaren (etc.)
(Elkarren besoetarat erortzen dire)
PIARRESEN BOZA etxetik

Ho... ou! Xaâdiñ! Afaria ahantzten duzu!
XAÂDIÑEK: Berehala!...
(Batixta hurbilltzen da geretatik sartu eta).
XAÂDIÑEK: Batixta! Pegar hori sarrazu, fagorez!
(BATIXTAK hartzen du pegarra eta etxian sartzen du)
XAÂDIÑEK: (Maitenari) Etzare sukaldeako?
MAITENAK: Ez. Eztut, den herran, aita ikusi nahi.
Gelarat nua.
XAÂDIÑEK: Afaria harat ekarriko dautzut.
MAITENAK: Ez naiz gose.
XAÂDIÑEK: Pausa zaite unsa. Argia pitxtua utziko
dut?
MAITENAK: Ba... Millesker Xaâdiñ —

(Gaua arras erori da).

HAMABIGARREN AGERRALDIA
MAITENA — gero XAADIÑ (barnetik)
(bere buruari) Zer egiñ behar dut
nik... orai?

MAITENAK:

(Maitenaren gelako leihua argitzen da. Xaâdiñ handik mintzatuko da).
MAITENAK: (berritz) Zer egin behar dut?

(leihotik) Duthe xorta bat edanen
duzu?
MAITENAK: Ez. Ez. Eztut deusen beharrik...
XAÂDIÑEK: Banua beraz gizonetarat. Gau on!..
MAITENAK: Gau on, Xaâdiñ.— Leihua idekirik
utzazu.
XAÂDIÑEK: Unsa da... gau on...
XAÂDIÑEK:

(Gordetzen da Xaâdiñ).

HAMAHIRUGARREN AGERRALDIA
MAITENA
Ene Yainko maitia! Izpiritua ilhunpetan dut.
Eztakit nola ezaut ene bide xuxena. Argi
nezazu eta erran zerri behar dutan obeditu: Aitaren nahikerieri ala ene amodioaren
manamendueri.— Gaizki egiten baut haukieri yarraikiz... othoi! emadazu indarrik
aski ene sentimendu tzarren garaitzeko...
Ixillik egoten da burua eskuetan, eta kolpez xutitzen. Etxian sartzen da eta agertzen bere gelako leihuan.

HAMALAUGARREN AGERRALDIA
MAITENA — DOMINGO
DOMINGOK: (urrun kantuz)

Ene maitiak begiak ditu

gau itzalaren kolore...
Gorphutza lerden, larrua gozo,
hortzak argi, ahua lore...
Nihok munduan enetzat eztu
harek beziñ bat bothere...
(Kantatziarekiñ bahatxe hurbilltzen da).
MAITENAK burua leihotik ateratzen du.
DOMINGOK: (hurbillago)
Astian irriz, orai penetan
segurtasunikan gabe...
Higatzen ditut oren luziak
galdetuz zer nuken hobe:
Maitia urrun uztia edo
Finkatzia ene yabe!...
(Maitenak argia hilltzen du eta, Domingo
bigarren kopla akabatziarekiñ sartu beita
teatrian, erraten dio).
MAITENAK: Unsa egiñ duzu ethortzia!
DOMINGOK: (alegeraki) Etzinduen ba nahi... (Maitenaren leiho azpirat heltzen da).
MAITENAK: Nahi nauzu zurekiñ Ameriketat ereman?
DOMINGOK: (harritua) Zu?
MAITENAK: Zer zare: Izitzen?

DOMINGOK: Funszki. Segi nintuzketzu haraño?
MAITENAK: Ba. Han ezkontzekotan. Aitak, hemen

eztu sekulan nahiko.
DOMINGOK: Eta han aitaren baimenik eztugu
behar!
MAITENAK: Badakit.
DOMINGOK: (loriatua) A! a! Piarres! Zure suhia
izanen naiz ba! ni Xirol! Bihar berian gaten
ahal gare Bordeleaño. Nihauk amerikanuari ihardetsiko diot.
MAITENAK: Egiñazu yuramentu, Domingo, andretzat hartuko nauzula.
DOMINGOK: (gaphelua eskuan gurutziari buruz)
Yainkuaren aintziñian yuramentu egiten
dut, Maitena, ene andria izanen zarela,
untzitik yautsi orduko.
MAITENAK: (burua Domingoren bururaño aphaldurik) O! Banakien ba, maite nintutzula...
(Ixillik dauzi)
DOMINGOK: Zoñ uros naizen Maitena!...

Guazen behala, aitak trabatu gabe.
Ene puxka zenbeit bildu ditut eta ene sos
bakarrak ere.
DOMINGOK: Baut nik dirua eta ene amerikanuak
emanen dauzkit eskas ditugunak.— Zato!

MAITENAK:

Maitena bahatxe etxetik ateratzen da.
Domingok bazterrak zeletatzen ditu.
Maitena, Domingori hurbiltdu orduko, hunek
besarkatzen du.
DOMINGOK: Maite zaitut!

(serioski, eskuz urrundurik) Gauzen
prestuki! Zure emaztegaya naiz.
(Elkar behatzen dute eztiki)
Hola, Domingo. Urrikirik ez dezagun izan
DOMINGOK: Maitena! ene amodio garbia ez nuke
itsustu behar.
MAITENAK: (etxia behatzen duelarik) Aita! aita!
Zure urgulluak nahi du!...
MAITENAK:

(Urruntzen dire)
LEHEN ZATIAREN AKABANTZA

BIGARREN ZATIA
Lekhu bera — Ogi epkaitzeko denbora da.

LEHEN AGERRALDIA
Bazkal onduan laborariak (gizon eta emazte)
lanerat duazi —
Kantatzen dute
Gure lanaren saria
Huna nun den ethorria:
Lur zahar hunek lehen beziñbat maite du
laboraria.
Emazte batek
Neguko zuen indarrak
Hartu ditu lur zaharrak
Odol berri bat egiten dio lurrari gizon
hazkarrak.
Gizon batek

Lur onak egin dezala
Ene mamitik odola,
Ematen badaut zakuka bihi bertze urthetan
bezala!
Gizon guziek
Ematen badu zakuka bihi bertze urthetan
bezala,
Bere hazteko, gure indarrak
Beti lurrak
Har detzala,
Ez gare hortaz axola!...
Gizonek eta emaztiek
Biba! Biba lur ona!
Aiten aitek emana!
Egon bedi gure haurrentzat guretzat izan
dena!
(Laborariak urruntzen dire azken kopla
bahatxe kantatzen dutelarik).

BIGARREN AGERRALDIA
BATIXTA — XAADIÑ
(Batixta eta Xaâdiñ etxe gibeletik sartzen dire,
Batixtak eskuan sega (edo sorbaldan) Xaâdiñek,
xatarretan den haurño bat besuetan lokharrazten duetarik).
XAÂDIÑEK: (kantatzen du)

Lo! lo! ene maitia, enekiñ egizu...
Nigarren ixurtzeko denbora baduzu..
Lo! lo! ene maitia, enekiñ egizu!