Lur berri billa - 14

Total number of words is 3586
Total number of unique words is 1745
33.2 of words are in the 2000 most common words
48.7 of words are in the 5000 most common words
56.4 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
ta Iparragirre, muga igarota,
sartu da Prantzi aldean.
Egazti sortu da gizonari,
ames zaio eguratsa;
gure lur onek jira-biraka

ibiltzeko du ardatza.
Iparragirrek bere emeretzi
urtekin badigu gatza;
mundu guzia txiki iduritzen.
Nork lotu ari oiñatza?
Jaunak emana dute txoriak
erein gabe bizitzea.
Biarko kezka bestentzat bedi;
aien lana, kantatzea.
Onela artu du Iparragirrek
mundu ontako bidea.
Etengabeko kanta-jaia du
lagun arteko legea.
Adarrik-adar, basorik-baso,
gaur egora, biar ipar,
pagausoa bezela dabil
Iparragirre lur-zear.
Paris da Suiza, Tirol da Itali,
berriz Parisera azkar.
Marselesaren doiñu zoliaz
pizten du Frantzin su-txingar.

Bonaparteren zeladoreak
kezkaz jarraitzen diote.
Errepublika sua berriro
arrotz arek piztuko ote?...
Agintariak kantariari
neurriak artzen dizkate;
ta azkenerako Prantzi lurretik
kanpora bialtzen dute.
Ez da itoko gure gizona.
Inglaterrara doa.
Antzokietan mundu guziko
kantaz aidatzen du loa.
Taberna baten, kantari ergel
bat ikusten du lur joa;
ta aren errukiz, jator abestuz,
biltzen du diru-pilloa.
An Mazarredo, jeneral jaunak
entzun ditu euskal kantak.
Onek lagunduz, Espaiñiako
enbajadore zegonak,
iristen dizka Iparragirrei
emen sartzeko baimenak.

Luzatu gabe, Santoña aldean
jarri ditu bere oiñak.
Bilbon asita, erririk-erri,
asi du kanta-mataza;
txibia bere saltsan bezela,
biotza du emen lasa.
Euskal jendea zoratzen dauka,
ardangela eta plaza;
jan-edanetan, kontu ta kanta,
badu aretxek arnasa.
Iparragirre, txori bezela,
zotzetik zotzera arin;
ta an da Madrilen, lengo tokiak
ikusiz bere kantakin.
San Luis kafea beteta dago
euskaldun jendearekin;
Iparragirrek badaki nola
aien biotzak irakin.
Milla ta zortzireunetik gora
berroi ta amairugarrena;
euskaldunontzat aztu eziña,

aurten eunurteurrena,
Iparragirrek San Luis kafean,
euskal koplari gurena,
jaiki ta kanta zigula amesti
bere kopla ederrena.
Gerninako Arbola
da bedeinkatua!...
Asi da txertatuaz
biotzetan sua.
Entzule danak arri,
dardaraz kolkua.
Euskalerriak arki
du bere oiua!
Euskaldunen artean
guztiz maitatua...
Negarra begietan,
txaloka eskua,
Aritzak irabazi
digu gaur jokua;
Gernikan degu gaurtik
biotza lotua.

Eman da zabal zazu
munduan frutua...
Bekaitz-arrik gabeko
biotz-loratua;
gorrotoari kendu
diogu lekua.
Mundua, gure pare,
nai degu poztua.
Adoratzen zaitugu
arbola santua...
Gure lege, oitura,
ta erri zintzua;
guraso zarren arnas
ta odol sutsua,
zuk dituzu. Zu zera
gure eliz autua!
Bizkaiko mendi eta ibarrak,
jaso zuten oiartzuna;
euskal biotzak esnatu zuten
guraso zarrei entzuna;
zapaldutako lur maite onek
astindu zigun illuna.

Mendi ostetik eguzki izpiak
sor zezaketen eguna.
Erromeri da. Iparragirre,
an dute jai-suspergarri.
Giza taldeak sua dario;
guardazibillak an larri.
Olerkaria atzeman dute
ta Tolosara ekarri;
t'Euskalerritik gure txoria
kanpora dute igorri.
Iru urteren buruan emen
da berriro olerkaria;
baiña jendea etzan lengoa;
illa zegon gure erria.
Zer egin? Egan! Urrutietan,
ames-zai du lur berria,
ta Ameriketan agertzen zaigu
alai bidari ermia.
Buenos Airesen euskal-emazte
argia aukeratzen digu.
Kerexeta-tar Maria Angela,

Alegriko alaba du.
Maitasun onek seme-alabez
koplaria digu poztu;
baiña txoria urruti artan,
kabi miñez da gaixotu.
Lagun karta bat idatzi dio
Lertsundi jeneralari,
Euskalerrira etor-gosea
adieraziz berari.
Euskal jendeak laguntzen dio,
ta aize emanaz amesari,
Burdeosen da, agur egiñaz
aurrez bere sendiari.
Euskalerria piztua zegon
Canovasen lege-miñez.
Urretxu eta Donostin badu
arrera beroa ziñez.
Iparragirre urteen buruz
zuri da buru-bizarrez;
eztarria latz, baiña biotza
etzaio aldatu urtez.

Santa Lutzia ondoan dago
Txapartegi baserrian.
Bizkai, Gizpuko ta Arabako
iru Aldundik batian,
diru-laguntza eskein diote.
Iparragirre, lenian:
kanta ta edan, kezkarik gabe,
bizi da lagun artian.
Zozoarro du azkenik berak
aukera duan etxea.
Etorkizunak ez du kezkatzen
aren barruko pakea.
Gau baten, alai, mai-inguruko
batu da lagun taldea,
ta ardangelako txoko batean
egin apari-legea.
Jatordu arek eta gau-pasak,
sortu dio azken gaitza;
ta bi astetan ebaki zigun
koplariaren bizitza.
Bilboko lagun batzuengandik
artu du gaixo-laguntza,

ta arekin ordain al izan zuten
eliz-illeten langintza.
Onela il zan Iparragirre,
azkenerarte koplari;
prantzizkotarren jantziz zutela
aren gorputza estali.
Urretxuraiño ekarri zuten
auzo ta lagunen erdi,
kutxa ondoren negarrez zula
Zubiri, napar kantari.
Geldiegia izan zan, nunbait,
azken bizialdi ura,
eta egonak Iparragirrei
sortu zion ituzura.
Andik sartu zan biotz aretan
eriotzaren landura
ta emen geio ibil eziñik
iges zitzaigun zerura.
Euskalerriak negartu zuan
zijoakion semea,
eta geroak maitez gorde du

ark utzitako ondarea:
abestietan eskeiñi zigun
biotz gorroto gabea,
gizon guziei opa ziela
ARITZAREN ITZALPEA.

ABESTIAK
Amasei bat urte dira Kanta Kantari liburua argitaldu nuala. liburu arek, euskera kanta berrietan sartu
nai izan zuan. Lenengo aldiz, euskal itzez jantziak
agertu ziran pasodoble, fox, rumba, tango ta abar.
Nere asmo ura kaltegarria iruditu zitzaien batzuei;
baiña geroa, nere orduko asmoa ontzera etorri da.
Gaur, gazte talde batek jaso du nere orduko lana ta
kitarrez eta auspoz lagunduta, or atera zaizkigu Euskalerri osora, abesti berriak arrotzen.
Abesti zaarrak ez ditugu baztartu nai. Aien balioa
beti begien aurrean degu; baiña kanta berriak ere
gure erriari bearrekoak zaizkio. Izkuntzak indartsu bizi
nai badu, sail guziak artu bear ditu, zaarrak eta
berriak. Bestela, euskerak artu nai ez duan lurra,
erderak jago dio.
Fubolean jokatzeak, eztu pelota jokoa galdu. Biak
batera eraman ditezke aurrera. Onela kanta zaar eta
berriak ere. Batak ez dio besteari kalterik egingo. Gazteak kanta ditzatela giro berriko abestiak ere, euskerazko itzekin. Beste errialdetan ere, jokaera ori bera
ikusten degu.

Kanta Kantari liburua agortu-zorian det. Ale
batzuek besterik etzaizkit gelditzen. Orregatik, emen
sartu dizkitzut, an eskeiñi nizkitzun 33 kanta. Arrazkero, beste 33 abesti sortuak nituan, eta guziak batera,
or dijoazkitzu. Kanta itzazu euskal-giroa loditzeko!

LENENGO SAILLA

AUR-ABESTIAK

SURTZAPI

Surtzapi txuri onekin
jolasten gera:
orain alde batera,
gero bestera.
Zapi txuria lurrera,
zapi txuria eskura.
Zapi txuri onekin,
noan aurrera.
Neskatxetan politena,
gure Elena:
ortz bat du oso ertena,
biotz zekena.
Zapi txuria lurrera,
zapi txuria eskura.
Arpegian du legena,
oña errena.

Izarretan ederrena,
Ama Birjiña:
besoetan du Semea.
Nor Ura aña?
Zapi txuria lurrera,
zapi txuria eskura.
Gora dezagun Maria,
gure Erregiña.
Abesti au, soka-saltoka egitekoa da. «Zapi
txuria lurrera» esanaz bat, surzapia bota
bezate lurrera; ta «Zapi txuria eskura» esaterakoan, jaso bezate lurretik berriro soka
galtzeke.

KANTA-KANTARI
(Aur eta gazteak kanta ta
dantza dezakete)
Kanta-kantari daude
txoriak zeruan:
kanta-kantari daukat
biotza barruan.
Ta zergatik? Ta norgatik?
Maite, zuregatik.
Kanta-kantari nago
maite, zuregatik.
Kanta-kantari dator
argia goizetik:
kanta-kantari nator
ni aren aurretik.
Ta zergatik? Ta norgatik?
Maite, zuregatik.
Kanta-kantari nator,
maite, zuregatik.

Kanta-kantari dator
erreka menditik:
kanta-kantari noa
ni aren zubitik.
Ta zergatik? Ta norgatik?
Maite, zuregatik.
Kanta-kantari noa
maite, zuregatik.
Kanta-kantari dabil
aizea basoan:
kanta-kantari nabil
ni aren alboan.
Ta zergatik? Ta norgatik?
Maite, zuregatik.
Kanta-kantari nabil,
maite, zuregatik.
Kanta-kantari doa
euzkia urpera:
kanta-kantari noa
ni nere etxera,
Ta zergatik? Ta norgatik?
Maite, zuregatik.
Kanta-kantari noa,
maite, zuregatik.

BAT ETA BI
Bat eta bi,
iru ta lau.
Amak uretan
sartu nau.
Bat ta bi, lau ta
beste bi, sei.
Amak etxetik
egin dit dei.
Sei ta lau, amar;
ta amar, ogei.
Nork kontu egin
lore auei?
Ogei bosteko,
eun zuzen.
Gure bildotxak
denak gizen.

OGI TXURIA
Zuk eztezu jango, arata;
zuk ere ez, antzar.
Nik gari alea lurrean sar;
nik errotara ekar.
Nik oretuta labean
erre su ta gar.
Ogi txuria neretzat
eta nere txitoentzat.

TXIO TXIO, MIRUA
Txio txio, mirua,
jan bear dit txitua.
–Nundik dabil oillua?
–Oillotegian sartua.
Klu, klu, klu, oillo lokak,
miruaren alakak;
oillo loka azpira
igesi txitakumak.
Miru, miru, mirua,
jan nai luke txitua,
onek lokaren azpi
gorde ezpalu mokua.
Klu, klu, klu, oillo loka,
mirua da atzaparka.
Ez iriki aterik,
jan etzaitzan bizirik.

Miru, miru, mirua,
joan zaizu txitua;
eztaukazu ikusirik
zure mokau galdua.

MARTINTXO

Leloa:
Martintxo! Martintxo!
gure pittirrintxo.
Martintxo! Martintxo!
oraindik txikitxo.
Amaren bularretik
xurgatzen du goxo.
Martintxo! Martintxo!
gure arkakoxo.
Martintxo!....
Egunez lo eginda,
negarrez gabero.
Martintxo! Martintxo!
gure artabero.
Martintxo!....

Amari loa kentzen
mutilla da oso.
Martintxo! Martintxo!
mutiko maiñoso.
Martintxo!....

KRIXKITIN-KRAIXKITIN

Belenen sortu zaigu,
–krixkitin kraxkitin–
Jesustxo poxpolin.
Askatxoan etzanda,
larrosa zirudin.
Andre Mariak dauka,
–krixkitin kraxkitin–
jantzi txuri-udin.
Zoragarria dago
zeruko Erregin.
San Jose antxe dabil,
–krixkitin kraxkitin–
sua nai du egin,
Aurtxoa negu artan
otzitu ez dedin.

Asto-idiak arnaska,
–krixkitin kraxkitin–
berotzen alegin.
Aurrari nai diote
gozatu negu min.
Aingeruak aidean,
–krixkitin kraxkitin–
egan dabiltz arin.
Jesusi nai diote
kantuz lo eragin.
Artzaiak menditikan,
–krixkitin kraxkitin–
arkumetxoekin.
Soiñu ta dantza dute
txistu ta danbolin.
Erregeak dakarte,
–krixkitin kraxkitin–
izarra gaberdin,
ganbelu ta kutxetan
naikoa urrekin.

Guk ere jo ditzagun,
–krixkitin kraxkitin–
lapiko ta tupin.
Etxean zai daukagu
gaztaiña danbolin.

GABON AMESAK
Elur zuria mara-mara mendi goian.
Elur zuria mara-mara gau guzian.
Aita San Josek estalpetxo bat nai luke.
Andre Maria, aren lagun atez-ate.
–Etxe onetan txokorik bai al dezute?
–Toki guziak bete zaizkigu. Zoazte.
Jose doneak bere biotza erdi bi.
Andre Mariak begi biak malko-iturri.
Senar-emazte doneak mendi aldera.
Aingeru onak arrituta aien begira.
Mendi aldean, aitzulo zar irikia.
Jainkoarentzat, ze nolako jauregia.
Askatxo bat du Jesusek bere seaska.
Asto ta idia aldamenean arnaska.

***
Elur zuria mara-mara mendi goian.
Elur zuria mara-mara gau guzian.
Ta Jesus onak seaskatzat arri otza?
Oge bigunen zale geranok, au lotsa!!

UMEZURTZA
Kale zokoan illun da gogor euria;
ate ondoan aur bat da otzak josia.
Umezurtxoak aterpe epelik iñun ez;
Aingerutxoa aren ondoan negarrez.
Ipar aizeak kale zokoan intziri;
euri ur tantak oiñazez malko itzuli.
Ama zerutik semetxoari begira:
–«Aingerutxu oi! Ekark semea zerura».
–«Aurtxo maitea, amarengana igo nai?»
Aurtxo gaixoak Aingeruari: –«Ene, bai».
Egan da egan zeruruntz Aingerutxoa.
Egan da egan, arekin ume gaixoa.
Zeru bidean izartxoak aiengana:
–«Bai ume ederra zerura gaur dijoana!»

Zeru atean ama laztana bien zai.
Seme kuttuna bere besotan artu nai.
***
Kale zokoan illun da gogor euria.
Ama-semeak goian betikozoria!

SAN RAFAELEN
JUANA AIZPARI
(Larogei urte bete zituan egunean)
Txori txiki politak
leioan kantari,
kontu txiki polit bat
esan dit gaur neri:
Kontutxo bat, kontutxo bi,
ez galdetu neri:
kontu ori galdetu,
txori txikiari.
Kanpaia dilin-dalan
egunsentiari,
mojatxo bat jaiki da
goizean kantari.
Mojatxo bat, mojatxo bi,
nor da gaurko ori?
Kontu ori galdetu
txori txikiari.

Lurrean pasa ditu
urteak larogei,
ta Konbentu barruan,
berrogetamasei.
Mojatxo bat, mojatxo bi.
Nor da gaurko ori?
Kontu ori galdetu
txori txikiari.
Sor Juana du izena,
abizena Lasa:
ezta ain motxa izan
onetxen arnasa.
Mojatxo bat, mojatxo bi,
Azkoitin amabi.
Esan dizut nik entzuna
txori txikiari.
Ikusi du erortzen
makiña bat orbel,
baña tentea dago
Aizpa San Rafael.
Nor dan ori? Zein dan ori?
Jakin dezu garbi:
orain ez ezer galdetu
txori txikiari.

San Rafael dezula
zeruko Patroia,
luza deizula Jaunak
gaur dezun sasoia.
Aingeru bat, Aingeru bi,
Rafael gidari:
zeruan sar zaitzala
abarka ta guzti.

IKASLE ALPER ETA ZINTZOAK
Ikasle alperrak:
Egunero igandea balitza,
Ai, gure poza! Ai, gure poza!
Zelaietan bilduko genituzke
Milla larrosa, milla larrosa.
Liburu denak erreko balira,
Ai, gure poza! Ai, gure poza!
Gure bizitza izango litzake
josta ta goza, josta ta goza.
Ikastolarik iñun ezpalitza,
Ai, gure jaia! Ai, gure jaia!
Nexka-mutikoz beteko lirake
kale ta kaia, kale ta kaia.
Azterketarik beiñere ezpalitza,
Ai, gure jaia! Ai, gure jaia!
Pozaren pozez lertuko litzake
gure anaia, gure anaia.

Maixu denak gaixotuko balira,
Ai, gure dantza! Ai, gure dantza!
Mundu guzian entzungo litzake
gure arrantza, gure arrantza.
Ikasle zintzoak:
Beti jai balitz, nork irabaziko
luke ogia, luke ogia.
Goseak laster ondatuko luke
gure bizia, gure bizia.
Ikastolarik gabe bagenitu
gure erriak, gure erriak,
basapizti biurtuko lirake
gizon guziak, gizon guziak.
Guziak batean:
Ur guziak agortuko balira,
Ai, gure miña! Ai, gure miña!
Nork garbituko ote liguke gure
musu zikiña, musu zikiña.

MORO KATUA
Doñu zarra

Katu zar bat badegu,
Moro du izena:
burutik oñetaño
beltza da dena.
Baña beltzagoa du
ark bere barrena,
odol ordez du, noski,
zañetan edena,
katu gaiztoena,
zikoitz, maltzurrena:
beiratu zekena,
al dan okerrena.
Ondo egin ta gaizki
artzen duena.

Sagu eizean berriz,
tentelu zozoa:
laster artzen diote
danak zuloa.
Lukainka muturrari
begi ernegoa,
ura arrapatzeko
billa ixkintxoa:
beti txarra asmoa,
okerrerakoa:
ostutzen yaioa,
artako jaioa.
Amaika aldiz eraman
du urdai-txongoa.
Beti kuxkur maipean,
arin txonkatilla:
irikitzen badaki
tajuz matilla...
Gure sukalde ortan
bada iskanbilla:
an daramala aoan
katuak opilla!
Amamak itz milla,

eskuan makilla.
Ura ume-pilla!
Danak katu-billa.
Bera berriz gordetzen
a zer mutilla.
Amaika gizon bada,
Mororen antzera,
eginbearrekotan
oso atzera,
ezbearretan berriz
gogor jokaera:
oñak eta eskuak,
beti okerrera,
onik ez aukera,
ortan oso bera:
berandu oera,
iñoiz ez lanera.
Jairik-jai ibiltzeko,
alper-billera.
Laugarren ahapaldia bakarrik dezu nerea.
Beste iru aurrekoak Jakakortajarena jaunarenak dira. Doñu zarra jarri diot.

TXALOPIN TXALO
Dantza au, seaska erdian zala, egin genduan Azkoitin. Seaska inguruan zortzi
nexka koxkor dantzan egiteko prest. Ahapaldi bakoitzean dantza aldantzen zuten.

Gure Potxolo, gure Potxolo,
seaskan etzandan, gizentzen dago. (bis)
Amak lo eiteko kantatzen dio:
lo lo, nere maite; lo lo, Potxolo;
baña aur okerrak eztu ein nai lo,
ta amari egiten dio par gaizto.
Gure Potxolo, gure Potxolo,
begiak zabalik seaskan dago. (bis)

(Orain Mamua azaltzen da. Nexka dantzariak
bildurrez arpegiak estalita, baztarrera
begira gelditzen dira).

Lo eiten ez duan aur gaiztoari
Mamua agertzen zaio tentari:
ta azkar eragiñaz zaku beltxari,
ñiñia arrapatzen dio amari.

(Mamua bitartean seaska inguru ibillita,
dantza-eran ezkutatzen da).

Gure Potxolo, gure Potxolo,
Mamua juateko, egin azkar lo. (bis)

(Lau Aingeru azaltzen dira dantzan.
Zortzi nexka dantzariak alboratzen dira,
Aingeruei seaska inguruan leku egiteko).

Lo egiten duan aurtxo zintzoak,
inguruan ditu Aingerutxoak.
Aiek ekarriko koko goxoak,
ta egan eiteko egon urrezkoak.

(Aingeruak seaska inguru dantzan
eginda gero, ezkutatzen dira).

Gure Potxolo, gure Potxolo,
begiak itxita, lo ta lo dago. (bis)
Amesetan dago gure Potxolo,
zerura doala igo ta igo:
izarrak bidean or datozkio,
danak berarekin jolas eiteko.
Gure Potxolo, gure Potxolo,
seaskan etzanda, negarrez dago. (bis)
Ixo, nere maite! ez ein negarrik,
kaxka txikia da kanpora nairik:
kaxkak irtetzean, emango bai nik
ñañan egiteko txitxia pozik.

Gure Potxolo, gure Potxolo,
seaskan etzanda, gaxorik dago. (bis)

(Orain Aingeruak berriro azaltzen dira.
Seaska inguru dantzan egin: Potxolori
musu eman, eta kutxa txuri batean seaskatik
artuta, aurra ilda ateratzen dute).

Aingeru txuriak seaska inguru,
dantzan ari dira, soñu ta kantu:
gure Potxolori emanaz musu,
zerura eraman dute aingeru.

(Aingeruak ezkutatzen dira).

Gure Potxolo, gure Potxolo,
ilda geldik dago, betiko lo lo. (bis)
Amaren biotza oñaze itxaso,
seaska ondoan negarrez dago:
burua makur, da begiak malko,
illa dagolako gure Potxolo.
(Nexka dantzariak seaskari begira ta txalo joaz).

Txalopin txalo, txalopin txalo,
katutxoa mizpira gañean dago.
Badago, bego: bego, badago,
gure txiki polita zeruan dago.

KOKO MIKO
Koko Miko, Koko Miko,
geldirik or mutiko!
Koko Miko Mikotin,
kraxkiñolak kriskitin.
Koko Miko, Koko Miko,
sugea etorriko.
Miztor zorrotzak txistu,
zu nundik irentsiko.
Koko Miko, Koko Miko,
amak burua ausiko.
Sugetzarra utziko du
ondatuta betiko.

ERROTA-ARRIA
(Aur eta gazteak dantza dezakete)

Errotazuriko alaba
eiotzen ari da artoa:
errota arriaren negarra
aidean zear doa.
Arritzar orrek etzak mindu
nexka gaxoaren kolkoa:
arta iriñez nasten ari da
gaztearen malkoa.
Erreka zuloan errotak
etengabe du tranga-otsa:
arekin batera taupaka
dabil nexka biotza.
Illunabarrez aditzen da
urretxindorraren abotsa,
zotinka, laster dualako
egunak eriotza.

Bai luze joaten zaiola
umezurtzari gau illuna!
Illargiak eztu poztu nai
errotaren jarduna.
Loak artu eziñik dago,
noiz argituko ote eguna:
malkoz bustia lagatzen du
gabaz burko biguna.

TXIMUA
Entzun bai, entzun bai,
gure gaurko tximuaren
ipuia.
Tximuaren ipuia.
Tximua, tximua,
zugaitzetik erori da
kaikua.
Erori da kaikua.
Buruan, buruan,
arek artu duan
kazkarrekua!
Ai, au kazkarrekua!
Istatsa, isatsa,
zintzilik jartzen du
adarretatik.
Jartzen adarretatik.

Ta gero, ta gero,
lurra jo ta min du
ezurretatik.
Min du ezurretatik.
Berriro, berriro,
igotzen da lengo
adar berera.
Lengo adar berera.
Ta gero, ta gero,
bein da berriz
erortzen da lurrera.
Erortzen da lurrera.
Kontu izan, kontu izan,
tximuaren antzekoa
bizitzan!
Antzekoa bizitzan.
Sarritan, sarritan,
eroriaz lengo
utsegiñetan.
Lengo utsegiñetan.

EUSKAL-AURRAK
Euskal-aurrok bagoaz
bizitzan aurrera,
euskeraz ikasiaz
guziok batera.
Gora, gora!
Gora gure Euskera!
Gora, gora!
Euskal aurrak gera.
Euskaldun jaio giñan,
ta euskaldun azi;
euskaldun iltzeraño
guk nai degu bizi.
Gora...
Oiu bat zabaldu da
euskaldunontzako:
Erdera utzi pakean
erdaldunentzako.
Gora...

Euskaldun gurasoa,
nun dezu zentzua?
Erdaldun azi dezu
zure semetxua.
Gora...
Euskaldun erdalzale,
nun dek ik biotza,
orrela baztartzeko
amaren izkuntza?
Gora...

BIGARREN SAILLA

GAZTE-ABESTIAK

LAÑO GORRIXKA

Laño gorrixka baten
nai zinduzket atxi,
ta izarrik gorenean
ezkuta, Azentzi;
an neretzat bakarrik
zindezadan pitxi,
ene jostaillu zeran
biotzeko antsi.
Zure biotz lapurren
bildurrikan gabe,
kate gozoz lotuak
alkarren mirabe,
biotzak eztaietan
maitezko bi labe,
antxe argitan biok
gindezke poz jabe.

Zeruko Jauna bedi
gure poz ikusle;
ez beza iñork zeleta
gure maite-zale,
ez iñoren bekaitzak
jan gure logale.
Ixil-ixillik biok...
Amesti!... Maitale!...

ANTONI TA ANTON

Antonek:
Antoni! Antoni!
Zure atean nago ni.
Antonik:
Ai, Anton! Ai, Anton!
Ate ondoan or konpon.
Antonek:
Ormatxoriak negu gorrian
ez du atsegin elurra:
zerua goibek, kabia otza
ta janari gabe lurra.
Ai, maite, nere biotzak duan
zure otzaren bildurra!
Biontzat kabi bat berotzeko
bilduko nuke egurra.
Antoni!... (goian bezela

Antonik:
Enarak ez du bein egindako
kabirik iñoiz aldatzen:
urtero beti kabi aretan
umeak ditu bazkatzen.
Baña zu, Anton, enara txarra
zaitut neretzat billatzen:
jai bakoitzean nexka berria
ikusten zaitut maitatzen.
Antoni!... (goian bezela
Antonek:
Enarak ere, bere kabia
galduta badu ikusten,
biderik gabe, arutz ta onutz
kabitik du aldegiten.
Egarri dagon nere biotza,
zuk eman ezik edaten,
berriro ere ibilliko da
gogorik gabe nunbaiten.
Antoni!... (goian bezela

Antonik:
Zure biotza egarri dala,
esan didazu bertsotan:
neronek ere ikasia det
arrazoi dezula ortan.
Zu beti zabiltz edari billa,
ikusi zaitut askotan:
baña neurriz gain, egarri ori
itotzen dezu ardotan.
Antonek:
Antoni! Antoni!
Kalabaza-zale ez naiz ni.
Antonik:
Ai, Anton! Ai, Anton!
Aize preskuari, gabon!

SOLDADU NOANEAN
Soldadu noanean
oi, nere maite!
etzazu negar egin:
alaitu zaite.
Aizeak galtzen ditu
neguko laño beltzak:
kantuz uxa ditzagun
biotzeko arantzak.
Erritik irtetzean
oi, nere maite!
biotza utziko dizut:
alaitu zaite.
Aizeak...
Gerrako arriskutan
oi, nere maite!
Jainkoak zaituko nau:
alaitu zaite.
Aizeak...

Zaurituta banentor
oi, nere maite!
zuk sendatuko nazu:
alaitu zaite.
Aizeak...
Zertan zaude negarrez?
oi, nere maite!
laster naiz berriz emen:
alaitu zaite.
Aizeak...
Guda amaitutakoan
oi, nere maite!
zurea izango naiz:
alaitu zaite.
Aizeak...

PANDERO ZARRA

Pandero zarraren otsak
alaitzen ditu biotzak,
alaitzen ditu biotzak,
gure gazte jendeari
kenduz dantzarako lotsak.
Begira, begira dantzari.
Begira soiñu joilleari.
Begira begi bietatik
darion negar malkoari.
Pandero zarra ta alboka,
biak ari gera joka,
biak ari gera joka.
Gazte jendeak or dauka
bere biotzen azoka.
Begira, begira...

Pandero joille gaztea,
nun dezu adiskidea?
nun dezu adiskidea?
Joxeparekin dantzatzen
ari da lotsagabea.
Begira, begira...
Pandero zarra jo ta jo
ez det entzuten geiago,
ez det entzuten geiago.
Ganbarako baztar baten
aztuta negarrez dago.
Begira, begira...
Pandero zarra tarrantan,
katuak atzaparretan,
katuak atzaparretan,
urratuta utzi ditu
bart gabeko amarretan.
Begira, begira...

EUZKIAK GOIZETIK
Euzkiak goizetik mendia argi:
geiago nazu argitzen zuk ni.
Ene maitea!
Geiago nazu argitzen zuk ni.
Zeruan bart galdu dira izar bi:
gaur zure begitan dira agiri.
Ene maitea!
Gaur zure begitan dira agiri.
Arratsaldera lañoak gorri:
ala zure lotsaz ni're sarri.
Ene maitea!
Ala zure lotsaz ni're sarri.
Zeru izartuan nausi da Illargi:
nere biotzak zu zaitu nausi.
Ene maitea!
Nere biotzak zu zaitu nausi.

Itxasoko ura zu baziñake:
agortzeraiño edango nuke.
Ene maitea!
Agortzeraiño edango nuke.
Itxaso zabala gazi-gazi:
zu bertan sarturik, dana ezti.
Ene maitea!
Dana gozatzeko zeu zera aski.
Kutxan garia ondo gorderik:
zuretzat kutxa biotzean nik.
Ene maitea.
Zuretzat kutxa biotzean nik.
Lapikoa gal-gal su-garrakin:
biotzak zure maitez irakin.
Ene maitea!
Biotzak zurekin maitez irakin.
Basa-marrubia ttiki-gorri:
zure ao politaren neurri.
Ene maitea!
Zure ao politaren neurri.

Gaztea basoan oiulari:
oiartzunak erantzuten ari.
Ene maitea!
Zu gaxotu ezkero, ni eri.
Ekaitz-erdian aizea nasi:
zu maite gabe nik ezin etsi.
Ene maitea!
Zu maite gabe nik ezin etsi.
Esaidazu bein goxoro baietz:
Bestela ilko naiz ni maitemiñez.
Ene maitea!
Bestela ilko naiz ni maitemiñez.

BIOTZA KILIPATZEN
Mutillak:
Zabal-zabalik dago
gure atadia:
andik ujolan dator
zeruko argia:
maitea azaldu-zai
or nago josia:
alako baten, or da
nere eguzkia.
Neskatxak:
Etzaitez urreratu
geiegi nigana,
badezu lasaitzeko
or nora joana,
bapo ikasi dezu
tentaketa lana:
diabrua eta zu,
a ze pardel bana.

Mutillak:
Exertzen zeranean
zu nere alboan,
biotza kilipatzen
asten zait kolkoan:
ezin det geldik euki,
eztakit zer duan,
azkura batek dantzan
jartzen dit barruan.
Mutillak:
Lan du biotzak orain
zu emen uztea:
ala du min ezurrak
erditik austea.
Nola iritxi nezake
min au itotzea?
Sendagairik ezpadu,
obe det iltzea.

EIZTARIAK BIDEAN

Eiztariak bidean
zu jetxi zai daude,
zure ego txuriak
zulatzeko, maite.
Nere usategian
sar zaitzaden arte,
nere uso kuttuna
goitik ibil zaite.
Izarrak kiñuka
ditugu goietan,
maiteak biñaka
dirala bidetan:
maiteak biñaka
dirala bidetan,
izarrak kiñuka
zeletan.

Azala txuri dezu,
elurraren pare,
begi-ondoak berriz,
itxas urdin bare.
Zure biotza artzeko
bota nai det sare:
aspaldi jaso nizun
nerean aldare.
Izarrak kiñuka.
Laztan eskea dezu
matrail-txuloetan,
laztana lertzen dago
nere ezpañetan.
Etsaiak gal ez gaitzan
bere tentaketan,
zurekin bearko det
laster eztaietan.
Izarrak kiñuka.
Zure ezpain-loretan
erle izan nai nuke,
duten ezti guzia
xurgatzeko maite.

Zure gozoz betetzen
pozik niñuzuke,
beti zure morroe
dezun ezti-truke.
Izarrak kiñuka.
Zure beso-kakoak
estutu nazate:
oiek bitez neretzat
zoratzeko kate:
kartzela ortan itxi
neri leio ta ate,
zure besotan preso
nazazun il arte.
Izarrak kiñuka.
Burua zuritu zait
zure biotz-eske:
ala ere errukirik
ez didazu, maite,
Zeruetan biontzat
lekurik badaite,
maite bearko nazu
Jainkoa dan arte.
Izarrak kiñuka.

AINGERUARENA

Mendi axala goiz argiz zilar
egun atari denean;
lotan zegoen baso itzala
txori soiñuz esnatzean;
mendi gaillurra eguzkiaren
laztan beroz gorritzean,
nere gogoan zaitudala, Ama,
asten naiz ni otoitzean.
Eguzki jaunak, urre ta sutan,
galda jaia duanean:
zeru gaillurra argi bizitan
irabazi ondorean;
egun erdian, lana utzita,
itzal gose naizenean,
kanpai otsera, Ama laztana,
berriz aitut biotzean.

Arratsaldera, egun argia
logaletzen zaigunean,
eguzki jaunak argi opilla
lotara daramanean,
illunabarra, Ama Maria,
laño gorritan galtzean,
nere lanari agur egiñaz,
otoi dagizut pakean.
Gau amak lurra maindira beltzez
izkutatzen digunean,
sasi ta lore, illunpe bildur
kuxkurtzen zaizkigunean;
txori soiñurik Ama Maria,
basoak ez duanean,
Zuri otoika lo artzen det nik
Ama, zure magalean.

BARATZEKO AMARI

Zergatik zaude, Ama,
baratze atean,
ain maitagarri jantzi
zuri urdiñean,
esku biak batuak
Jaunari eskean,
ta bi odol larrosa
zure oin gañean?
Zergatikz zaude, Ama,
baratze atean,
lau nekosten itzala
dezula atzean,
lau kandelargi musker
zure omenean,
babesten zaituztela
aldare antzean?

Nere zai zeunden, Ama,
baratze atean,
Agurtza erakutsiz
otoitz ixillean.
Nere zai zeunden, ta nik
nere itxumenean,
ez nekin zer zeru nun
zure magalean.
Orain badakit, Ama,
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Lur berri billa - 15
  • Parts
  • Lur berri billa - 01
    Total number of words is 3799
    Total number of unique words is 1913
    34.5 of words are in the 2000 most common words
    47.8 of words are in the 5000 most common words
    55.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Lur berri billa - 02
    Total number of words is 3858
    Total number of unique words is 1840
    33.6 of words are in the 2000 most common words
    48.0 of words are in the 5000 most common words
    55.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Lur berri billa - 03
    Total number of words is 3849
    Total number of unique words is 1811
    33.1 of words are in the 2000 most common words
    48.2 of words are in the 5000 most common words
    55.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Lur berri billa - 04
    Total number of words is 3837
    Total number of unique words is 1823
    34.0 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    57.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Lur berri billa - 05
    Total number of words is 3920
    Total number of unique words is 1875
    35.7 of words are in the 2000 most common words
    51.3 of words are in the 5000 most common words
    58.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Lur berri billa - 06
    Total number of words is 3922
    Total number of unique words is 1828
    34.7 of words are in the 2000 most common words
    50.2 of words are in the 5000 most common words
    57.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Lur berri billa - 07
    Total number of words is 3993
    Total number of unique words is 1795
    32.9 of words are in the 2000 most common words
    45.8 of words are in the 5000 most common words
    53.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Lur berri billa - 08
    Total number of words is 3812
    Total number of unique words is 1668
    35.5 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    56.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Lur berri billa - 09
    Total number of words is 3663
    Total number of unique words is 1641
    35.0 of words are in the 2000 most common words
    49.2 of words are in the 5000 most common words
    56.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Lur berri billa - 10
    Total number of words is 3766
    Total number of unique words is 1650
    35.6 of words are in the 2000 most common words
    48.9 of words are in the 5000 most common words
    57.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Lur berri billa - 11
    Total number of words is 3783
    Total number of unique words is 1675
    34.5 of words are in the 2000 most common words
    48.8 of words are in the 5000 most common words
    55.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Lur berri billa - 12
    Total number of words is 3560
    Total number of unique words is 1784
    33.7 of words are in the 2000 most common words
    47.1 of words are in the 5000 most common words
    53.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Lur berri billa - 13
    Total number of words is 3542
    Total number of unique words is 1986
    29.3 of words are in the 2000 most common words
    43.4 of words are in the 5000 most common words
    51.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Lur berri billa - 14
    Total number of words is 3586
    Total number of unique words is 1745
    33.2 of words are in the 2000 most common words
    48.7 of words are in the 5000 most common words
    56.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Lur berri billa - 15
    Total number of words is 3593
    Total number of unique words is 1833
    32.8 of words are in the 2000 most common words
    49.0 of words are in the 5000 most common words
    57.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Lur berri billa - 16
    Total number of words is 1009
    Total number of unique words is 579
    42.4 of words are in the 2000 most common words
    58.8 of words are in the 5000 most common words
    66.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.