Lur berri billa - 11

Total number of words is 3783
Total number of unique words is 1675
34.5 of words are in the 2000 most common words
48.8 of words are in the 5000 most common words
55.7 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
(Zarata aundi bat eta aize-burrunda bat-batekoa entzun bitez).
MARI JOXEPA: Ene. Peillo! Zer da au?... Egundoko

erre-usaia entzuten det.
PEILLO: Ala da... Auxe txerri erre usaia!... Ta kez bete

da sukaldea. Zapi zarren bat utzi al-dezu su
ondoan?
DIABRUA: (Abots lodi ta izukorrez:) Ze zapi zar arraio,

gero?... Neroni naiz.
IZTUNAK: Senar-emazte biak, ao bete ortzekin gelditu

ziran, ke artetik atera zan abots larri ura adituaz... An zeukaten aurrean, alako gizontxo
xistrin bat. Aren sudur-kakoa ta aren arpegi
azal ximurrak, etziran esatekoak, eta botatzen
zuan kiratsa!
MARI JOXEPA: Ama Santa Ana, Arrukoa!
IZTUNAK: Aitaren egitera zijoan andrea, baiña gizon-

txo agertu berri arek gelditu zuan esanaz:
DEABRUA: Ez al zera aspertu zeruetara deika?... Ongi

ikusia dezu, ba, andik ezer ez datorrela.

IZTUNA: Peillo, artean ixillik egona zan, bere onera

etorri ezinda, baiña alako batean, bere senean
jarri ta galdetu zion bixitalariari:
PEILLO: Aurrena, ez ate otsik, eta ez krisketa-zarata-

rik, emen sartu zeran ori, nor zeran jakin dezagun.
DEABRUA: Zuen alperrikako eskariak entzuten asper-

tua dagon zuen lagun bat.
PEILLO: Izenik ez al-dezu?
DEABRUA: Bai, jauna, ta ongi ezaguna, gaiñera, bazta-

rretan.
PEILLO: Nor zaitugu, ba?
DEABRUA: Ni, deabrua.
MARI JOXEPA: San Pedro'ren abarkak! Deabrua gure

etxean!
PEILLO: Esaten nuan, bai nik, erre-usai ori etzala parte

onekoa.
DEABRUA: Etzaudete zuek iñoso pare makala! Erregu

ta erregu alperrikan zeruetara. Ez al-dezue
ederki asko ikusten, andik ezer ez datorkizuela?
MARI JOXEPA: Andik ezpada, nundik etorriko zaigu,

ba?

DEABRUA: Neronengandik, emakume. Aurreko den-

dan ezer billatzen ez danean, jo beste dendaren batera. Ori da zentzuzko jokaera alde
guzietan.
PEILLO: Zer aiz, ba, i Jainkoarekiko?
DEABRUA: Ura aiña edo geiago... Tira, naikoa da berriketaz, eta emen jokatu egin bear da.
PEILLO: Zer da jokatu bearreko ori?
DEABRUA: Ez al-zerate seme-eske gau ta egun?
PEILLO: Ori da gure gogoa.
DEABRUA: Ba... tratu egiña. Semea izango dezue,
baiña aren anima gero neretzat izatekotan. Itz
ematen al-didazue? (Soiñua zaratatsua...
gerora ixiltzen...)
IZTUNA: Bederatzi illabeteak joanak ziran, eta seme
ederra bularrean zuan Mari Joxepa zoriontsuak. Etzan ixillik pasatzeko gertaera. Urrengo egunerako, zikiro gizendu bat ekarri zuten
etxera, ta senide ta ezagun, bazkaritara deituak ziran. Urrengo egunean iltzekotan, sartu
zuten zikiro ori ukulluan. (Soiñua gozo ta itxaropentsu...)
Zikiroa iñork ikusi ezpalu, ezer ez... Baiña or zegoen koxka, ba. Norbaitek begiak ongi zorroztu

zituan, Peillo'k zikiroa bere etxean sartu zuanean. Eta begi aiek, Txipillo'renak ziran... Txipillo nor dan? Erri guzian ezaguna dan alper
alproja aundi bat. Bereala asmatu zuan arek
esku lana:
TXIPILLO: Au dek aukera, Txipillo! Ba-gera edo ez
gera. Emen zeruak sortzen zidak egundoko
mauka. Peillo'k sartu duan zikiro ori, gaur
gabean ostu ta kito. Peillo'k bere seme jaioberriarekin naikoa ba-dik pozteko. (Soiñua
gora-bera nastua indartsu ta samurrago...)
IZTUNAK: Esan bezela, Txipillo'k bere itza zintzo asko
bete zuan. Peillo'nean lo zurrunka zeuden
ordurik egokienean, an dijoa gure mutilla ukullu aldera soka lodi bat eskuetan duala... Iriki
du ixil-ixillik atea ta... (Zarata aundi bat eta
musika zakarra aidean...)
DEABRUA: Kaixo, Txipillo!
TXIPILLO: Deabruak aurrea artu neri?
DEABRUA: Zer uste uan, ba, ik? Lo egongo nintzala?
TXIPILLO: Zer dek emen egiteko?
DEABRUA: Ik zikiroa, beiñepein. Ezta ala, Txipillo?
TXIPILLO: Ta deabruak zeren gosea ote lezake etxe
ontan?

DEABRUA: Nik, jaio berriaren anima nereganatu bear

diat. Eta onezkero bideak legunduak zeuzkeat. I nerea aut, eta begira nola izango dan
gauza. Kontu iñori ezer esan, Txipillo. Aurrak
iru «Atxi!» egingo dizkik eta doministiku!»
iñork esaten ezpadu, aurra il eta nerea diat.
(Soiñua naspilla aundikoa, gora ta bera...)
IZTUNAK: Artan kontuak... andik pixka batera, aurrak
goian sudurretako premiren bat somatu zuan
bere baitan, eta ukulluan garbi-garbi aditu zan
aren «atxi!» bat... Txipillo'k berekiko esan
zuan:
TXIPILLO: Lenengo «atxi!» egin dik aurrak... Au ere
ba-dek, ba, istillua. Zikiroa nere etxean obeto
zegok emen baiño, bai... baiña aurra deabruak
inpernura eramatea, gauza beltza uke.
IZTUNAK: Andik denbora laburrera berriro aurrari
lenagoko premi berbera sortu zitzaion, eta
ukuillu gaiñean, aurraren lo-gelan, aditu zan
bigarren aldiz: «atxi»!.
DEABRUA: Aditu al-dek, Txipillo? Aurra bereala nere
atzaparretan izango diat.
TXIPILLO: Ez al-diok orrelakorik egingo Peillo'ri!... Eta
Mari Joxepa'k artuko duan min zorrotza...

DEABRUA: Tratua tratu oi-dek, eta nik nerea orrelaxe

egiña diat. Irugarren «atxi!» aditzen dedan
bezin laster, aurrarenak egiña dik.
IZTUNAK: Txipillo etzegoen trankil. Berak jakin zer
egin bear zan, eta deabruari aurra galtzen
utzi,... Bera alproja izango zan, baiña alakorik... Bere barruan zerbait sortu zitzaion batbatean, eta geiago itxoin gabe, esaten du deadarka:
TXIPILLO: «Doministiku!» zikiroa galtzen ba-det ere.
(Zalaparta bizia ta musika zaratatsua...)
IZTUNAK: Ura zan deabruaren amorroa!... An joan zan
igesi, atzeko otzagatik! Goian, esnatu ziran
Peillo ta Mari Joxepa, ta or datoz ukuillura, zer
ikusiko.
PEILLO: Zer milla demonio pasatzen da emen?
TXIPILLO: Ederretik libratu zerate, Peillo!
PEILLO: Ta ik zer egiten dek emen, Txipillo?
TXIPILLO: Ara ba; gauzak diran bezela. Emen etorri
nauk, zikiroa nere etxera eramateko asmotan.
Ez dek asmo zuzena, baiña egia aurrena.
Emen zegoan deabrua, zuen aur ori inpernura
eramateko uste osoan. Baiña nik jakin diat
arengandik, zer egin bear zan aurra aren

eskuetatik askatzeko, ta orregatik deadar egin
diat: «Doministiku!» Onela galdu dek deabruaren lana.
MARI JOXEPA: Ama Doloretakoa! Orrenbestean gelditu geranean, ezta ezer. Peillo, ba al-dakizu zer
bururatu zaidan? Txipillo'k orrelako lan ona
egin digun ezkero, zerbait merezi duala.
PEILLO: Ederki esana... Txipillo! To gure zikiroa ta
gure izenean egin zak bazkari ona ire etxean.
IZTUNA: Txipillo'k bi aldiz esan bearrik etzuan izan.
Artu bere zikiroa ta aste artan egundoko
eztaiak egin zituan aren kontura. (Musika alai
ta ariña gora ta bera indarrean...)

BIZIRIK ZERRALDOAN
ASIERA: Ipui guziena...
IZTUNA: (Doiñua: «Artizarra zeruan»...). Ezkurrakoa

bear zukean, ba, arek ere... Entzuten aldezue? (Entzun bitez aizkora kolpeak pagadian...) Or ari da Ezkurra'ko Patxi Kontra, pago
adarrera igo ta bere alkitzat duan adarra bera
ebakitzen. (Entzun bedi berriro aizkora lana...)
Pago ondoko orri ere, begiratu egin bearko
diogu. Or du Patxi'k bere astoa, egur-zamaz
ongi astundua, etxera itzultzeko amesetan.
(Asto arrantzak urra bedi aidea... Doiñua gora
ta bera...)
PATXI: Aska gosea al-duk? Ago, ago pixka batean adar
au ebaki arte, ta bereala nauk irekin, Nabar.
(Asto arrantzak berriro...)
IZTUNAK: Entzun dezue Nabarr'en musika gozoa...
Onezkero igarriko zenioten Nabar, gure egurgillearen astoa dala. Ala deitu bai-dio Ezkurra'ko semeak... Nabarr'ek, ostera, zama ura bizkar gaiñetik kentzeko gogo bizia zuan, eta
naiago zukean arek garagarrak irabazten

astea. Patxi'k aurreratu samarra du bere lana.
Ontan... (Bidean mando baten perra otsak adituko dira...)
Mandazai bat dator bidean urreratzen:
MANDAZAIA: Eup, adiskide!
PATXI: Kaixo, Mandazai. Bideak legor al-dira?
MANDAZAIAK: Bideak legor eta lepoak bustiak lanetik
bizi geranok... Baiña zer ari zera or?
PATXI: Adar auxe moztu nai nuke, zama osatzeko.
MANDAZAIAK: Gizona! Zerori gaiñean exerita ariko
zera, ba? Laster lurrean zera adarra baiño
lenago.
PATXI: Mandazaia egurgilleari erakusten, e? Zoaz
pakean zere bidean, mandoari eskola ematen.
IZTUNAK: Patxi'k iñoren esanari begiratu? Ortarakotxe
zegoen gure Eskurra'ko seme yayoa. Zerbaitegatik zeukan jarria gaitzizen ura: Patxi Kontra. Mandazaiaren esanak aizkora kolpez ito
zituan, eta an joan zan aurrera mandoduna,
Patxi adar gaiñean utzita. (Aizkora otsak berriro...)
Baiña mandazaiak ba-zekian zer esaten zuan eta
alako batean: (Adar ots aundia entzungo da,
ta gizon garraxia...)

Or dator gure Patxi Kontra adarra baiño lenago
lurrera, mandazaiak esan bezela.
PATXI: Demontre! Mandazaiak zian arrazoia... Arek
esan bezelaxe, adarra baiño lenago erori
lurrera. Nundik ote-zekian arek neri gertatuko
zitzaidanaren beori?... Ia, ia!... Ezurrak osorik
zeuzkeat, beintzat, eta ba-natxiak gizon jakintsu orren billa. (Laisterketa aditu bedi).
–E, adiskide!... Mandazai!...
MANDAZAIAK: Zer dezu?
PATXI: Asmatu egin didazu, zer gertatuko zitzaidan.
Zuk esan bezelaxe, adarrak baiño lenako jo
det lurra.
MANDAZAIAK: Ori nere mandoak ere jakiña zeukan.
PATXI: Eztu maixu txarra ikasteko... Ta barkatu esanak... Baiña orren jakintsua zeran ezkero, ni
noiz ilko ote naizen ere, ba al-dakizu?
MANDAZAIAK: Ikusiko ba-nu bezela.
PATXI: Deabrukeria! Ta nola jakin dezu ori?
MANDAZAIAK: Egurgille buru-gogorrak agirian dute
beren azkena.
PATXI: Neronek ere, ordu ori jakitea nai nuke, ba...
MANDAZAIAK: Baiña kontuak ongi atera, e?
PATXI: Egingo det alegiña.

MANDAZAIAK: Ba, begira... Asto orrek, zamatuta dijo-

ala, iru aize-bolara atzekaldetik botatzen
dituan orduan, zureak egin du. An ilko zera
besterik gabe. (Doiñua irrizkoa... gora ta
bera...)
IZTUNA: Joan zan ala bere etxera, ta ustu zuan astoaren gaiña. Egunak eguna ekarri zuan ondoren,
eta asteak astea... Eta gure Patxi Kontra'ri
joan zitzaion burutik mandazaia'k esana. Aldi
luze edo laburra izan zan, eztakit, baiña egunen batean, atera zan beste askotan bezela
mendian gora bere astoarekin. (Bidean astoaren oin-otsa ta Patxi'ren zantzuak...)
PATXI: Aurrera, Nabar, aurrera! Zaartu al-aiz?... Gaur
ongi zamatua etorri bear dek, ba, ta ez atzera
gelditu. (Soiñua tipi-tapa tipi-tapa...)
IZTUNA: Iritxi ziran basora, ta berriro asi zan Patxi
adarrak moztu ta Nabarr'i egur-zama leporatzen... Astoa ler zorian zetorren etxera bidean,
eta barrua etzekarren pakean. Basoan jandako belarrak ere, aizetu zizkion nunbait, bere
esteak, eta an zijoan asto gizajoa, bizkarreko
ta estetako zama paketu eziñik. Alako batean,
aizeak kanporako bidea eskatu zioten, eta an

dijoa aize beroa, trumoi txiki baten antzekoa.
Patxi Kontra larritu zan, mandazaiaren esana
gogoratuta:
PATXI: Astoa zamatuta zijoak, eta bota dik aurrenengoa. Oraindik beste bi bota arte, ba-diat bizia.
(Doiñua gora ta bera larri antzean...)
IZTUNA: Baiña arrazkero, Patxi etzijoan lengo lasaitasunean. Astoa etxera orduko, zamaz arindu ta
etzegoen arriskurik. Etzan laburra bidea. Patxi
kezketan ba-zijoan, astoa etzijoan obeto bere
zama astun arekin. Aldapak gora ta bera, ta
esteak berriro aizez betetzen. Lau ankadun
errukarriak, beste larrialditxo bat somatu zuan
bere barrenean, eta atzekaldea lasaituaz, or
dijoakio bigarren trumoia kanpora. Len kezketan ba-zan gure Ezkurra'koa, oraingo onekin
galdu zuan bere pakea.
PATXI: Ordu laurden baiño lenago bigarrena?... Au dek
au! Bat besterik etzaidak gelditzen oraintxe.
Etxean ba-nintza! Doiñua larriagotzen...
Bidean asto anka otsa...)
IZTUNA: Patxi ari batean zijoan, bere barruko larritasunez. Astoa aize aiek bota ezkero, lasaiago.
Eta –jakiña!– esteak sosegua artzen zutela ta

lengo bidetik gogoa. Bigarrena bota ondoren,
irugarrena atean jarri zitzaion, eta zebillelazebillela, aidea urratu zuan irugarren aizealdiak. Patxi'k, mandazaiaren esana itxuitxuan sinistuaz, bere azkena eldu zala uste
izan zuan, eta besterik gabe –punba!– erori
zan lurrera... (Musika, illetak jotzekoa... Gora
ta bera...)
An gelditu zan gure Patxi Kontra lurrean luze-luze.
Astoak, berea eginda, aurrera jarraitu man.
Etxeko atera eldu zanean:
ANDREAK: Ene! Astoa bakarrik dator. Zer egin ote-

zaio gure gizonari?
IZTUNA: Eman zion negarrari, ta auzokoak aren karra-

xiak entzunda, jo zuten mendi aldera, astoak
ekarritako bidean aurrera... Bereala ziran
Patxi eroritako lekuan:
BATEK: Gizon au illa dago!
BESTEAK: Ez det uste, ba...
IRUGARRENAK: Ain illa eze...
GUZIAK: Illa! illa! (Soiñua illun eta geldia... gora ta

bera...)

IZTUNA: Jaso dute lurretik eta ba-daramate bidean

etxeruntz...

(Bidean,

eramailleen

pauso

otsak...)
ANDREAK: Ai, nere Patxi zoritxarrekoa! Ai, nere bizia!

(Negar eta zotiñak.)
IZTUNA: Ekarri zuten zerraldoa ta sartu zuten bertan

gure Patxi. Elizkizunak eta illetak egokiak izan
ziran. Etxekoak negarrez urtu ziran, eta auzoak lagundu zion alargun naigabetuari bere
doluan. Azkenik, zerraldoa bizkarrean zutela,
atera ziran gorputz-bidean aurrera. Baiña
Patxi'k azkenerarte ezpaiak sortu bear zituan,
eta bide gurutzera iritxi ziranean, norbaitek
deadar egin zuan:
BATEK: Goiko bidetik!
BESTEAK: Ez orixe! Beko bidetik duk oitura!
BATEK: Goitik esan diat, eta goitik bear dik!
BESTEAK: Ez, jauna!

(Istillu aundia entzungo da,
batzuek «goitik» eta besteak «betik» diotela.)

IZTUNA: Ezpai arek etzuan azkenik izango, gutxien

usten zuten batek abots bildurgarriz itzegin
ezpalu, esanaz:
ZERRALDOAK: Ni bizi nintzala, betik joaten nindukan.
IZTUNA: Nundik eta zerraldotik atera ziran itz aiek...
Ango iskanbilla! Ango zalaparta! (Istillu gorria
entzun bedi ta guziak igesi...)
Zerraldoa zeramatenak, utzi zuten lurrean eta igesari eman zioten. Ondoren zetozenak, etzuten
esan bearrik izan... Eta gure Patxi'ren illetak
an bukatu ziran. (Musika indarrean bukatu
luze ta jolasti...)
BUKAERA: Ipui guziena...

AZERIAREN ZORIA
ASIERA: Ipui guziena... (Doiñua: «Bonbolontena, ene

laztana...», gora ta azpipe...)
IXTUNAK: Ba omen zan, ba, nunbaiten... Nun ote
zan?... Naparroa'ko mendi goietako basoren
batean, noski... Beste asko bezela, azeri bat
bizi omen zan... Bizi ba-zan, ezpazan, gure
kontua alako goiz batean asi zan... Azeri
jauna, bere kabian lo zegoen, bere ezur-aragiak atsedenari ematen. Egun argiak begietan
jo zuanean, orra! (Arrausi luzea entzun bedi...)
Esnatu da gure azeria, ta aoa kanabete zabalduaz,
arrausi luzea egin du. Ondoren, bere burua
pilosopo aizez bete ta esan du:
AZERIAK: Arrausi onek, zalantzarik gabe auxe esaten
dit: gaur zorioneko izango naizela. (Musika
jostaria gora ta bera...)
IZTUNAK: Nagiak astindu zituanean, kabitik atera zan
alai. Basoa txori kantaz soiñu bizitan zegoen...
Bereala janari billa joan zan basoan barrena...
Etzuan bide luzerik egin bearrik izan. Aren
sudurren usnarra, urruti iristen bai-zan. An du

begien aurrean, koipez betetako maskuri bat,
puxika bat. Gure pilosopoak berriro itzegin
zion bere buruari, esanaz:
AZERIAK: Nere goizeko arrausi arek zoriona zekarkida-

la, uste izan diat, baiña koipe pillo au artzen
ba-det, egun guzirako tokoloa egingo zaidak
nere urdaillean... Noan aurrera, ta gauza oberik arkituko al-diagu! (Doiñua bideko ibilliari
laguntzekoa... gora ta bera...)
IXTUNAK: Esan bezela, an dijoa tipi-tapa, tipi-tapa,

basoan aurrera. Ta alako batean, orra nun jartzen zaizkion begien aurrean, zerri-ama ta
onen zazpi-zortzi bat zerrikume guri-guriak.
Aoa txistuz bete zitzaion, bazkari aren
aurrean, eta luzatu gabe zerri-amari diotsa:
AZERIAK: Egun on, zerri-ama! Ume ederrak dituzu

nere gosea asetzeko. Jaiki naizenetik, orrelakotxe zerbaiten amesetan nenbillen, eta nere
zorionerako Jaunak nere bidean ipiñi zaitu,
iñolaz ere. (Soiñua bizi-bizi ta larri gora ta
bera...)
IZTUNAK: Urde zorigabea, bere umeen azkena ikusi ta

zerbait asmatu bearrean arkitu zan:

ZERRIAK: Egun on, azeri jauna. Nere umeak zuretzat

onen aukeran etortzeak, poz aundia ematen
dit; baiña kontura zaitez, eztitut garbitzera
eraman, eta dauden bezela, zikin eta narras,
eztaude iñork jateko. Zaude pixka batean, eta
or bertan degun potzura eramango ditut
garbi-garbi eginda jan ditzazun. Orrela askoz
obeto sartuko dira zure esteetan.
AZERIAK: Ongi da. Goazen osin ortara, ta lenbailen

nere gosaria egiteko pozetan nago. (Musika,
zineko marrazki bizietan jotzen dan oietakoa...)
IZTUNAK: Potzu ertzera eldu ziraneko, azeria zerriku-

meak banan-banan garbitzen asi zan. Bitartean, zerri-ama etzegoen lo. Joaten zaio atzetik azeriari, ta bultz egiten dio muturrez eta an
dijoa gure azeri gosea putzu ondora. (Azeria
uretara erortzen entzun bedi... Gero, zerrien
zalaparta bizia ta kurrinkak igesi...)
Ene, ba! Gure zerri-amak bere ume-taldea artu ta
igesari eman zion, azeria putzuan itotzeko
zorian utzita... Andik atera zanerako, zerriak
urruti ziran azeriaren agiñetatik. Au, ao bete

ortzekin an gelditu zan bere gosea ase eziñik.
Uretan blai eginda, berekiko onela esan zuan:
AZERIAK: Merezia artu diat. Nork egin nau ni zerrikumeen garbitzaille? Berriketarik gabe ito banitu, besterik nian gaurko gosaria!... Baiña,
tira... oraindik egun luzea zeukeat aurretik eta
urrengoan erneago ibilliko nauk. Noan aurrera! (Musika bideko joanari laguntzen... gora ta
bera... tinka-tinka...)
IXTUNAK: Azeriak bere gosea ixiltzearren, eman zion
kantatzeari:
AZERIAK: (Kantari).
Labiru, labiru len, labiru, labiru len.
Labiru, labirulena, labiru, labiru len.
IZTUNAK: Orrela kontuak, bideak gora, bideak bera,
gure azeri jauna begiak zorroztuaz, an dijoa
bere mokaua nun arkituko. Bat-batean, egitxo
batean egundoko mauka agertzen zaio: (Beor
irrintziak entzun bitez...)
Entzun al-dituzue?... An ditu aurrean, beor-ama ta
onen beorkume ederrak. Azeriak eztu aukera
au galdu nai, ta bereala deadar egiten dio
beorrari:
AZERIAK: Neretzak zerate!

BEORRAK: Zer egin bear diguzu?
AZERIAK: Jan egin bear zaituztet.
BEORRAK: Ni jan? A ze nolako mokaua, nere aragi zar

elkor au!
AZERIAK: Ortan arrazoi dezu. Beorkumeak jango ditut,

zu pakean utzita.
BEORRAK: Ori besterik da; baiña jaten asi baiño lena-

go, nere umeak iltzen ez ikusteko, norabait
aldegin nai nuke. Eta aurrez, emen ankan
sartu zaidan arantza bat aterako ba-zenit
ortzekin...
AZERIAK: Ori laster egingo degu. (Doiñua gora ta
bera...)
IZTUNAK: Beorrak jaso zuan bere anka, azeriak ikus
zezaion arantza, ta onen muturra parean ikusi
zuanean, egundoko ostikadaz ortzak ausi ta
zentzu gabe utzi zuan lurrean. Aren antxintxikada umeak aurrean artuta! (Anka zalaparta
igesi entzungo da...)
Azeria, bere onera etorri zanean, bakarrik arkitu
zuan bere burua; mutur mindua miiz gozatuaz, esan zuan berekiko:
AZERIAK: Nork sartu nau, izan ere, ni mediku lanetan?
Ederra eman zidak beor gezurti orrek! Obe

nian, bai, lenengo arkitu dedan koipe-maskuria ustu ba-nu!... Enauk bereala, berriz, kopletan ibilliko. Arrapatzen dedanari ortzak sartu
ta kito! (Bideari dagokion musika gora ta
bera...)
IZTUNAK: Onela gauzak, eman zion berriro bideari.
Luzatu gabe, an zuan eskura auntz zar maltzurra. Bereala eldu zion:
AZERIAK: Nerea aut!
AUNTZAK: Zer egin bear didazu?
AZERIAK: Jan, ezur eta aragi. Gose luzea bai-diat.
AUNTZAK: Ni jan? Ba-zegok goxoagorik errota ortan.
Or zeuzkeat nik nere antxume samur-samurrak... Nai ba-dek ekarriko dizkiat bertara.
AZERIAK: Ongi zegok; baiña azkar ibilli. (Musika bizibizi ta urduria, gora ta bera...)
IZTUNAK: Auntzak antxumeak ekarri? Ortarakotxe
zegoen! Joan da esan dio errotariari nor daukan atarian, eta onek artu du ixil-ixillik bere
txispa zarra... Leio batetik begiztatu du pizti
zarra ta... (Tiroa entzungo da...)
An utzi zuan lurrean muturrez bera gure azeri
saloa. Auntzak eta antxumeak, dantzan egin
zuten aren gaiñean, eta errotariak, Erri-Etxera

eraman piztia ta sana jaso zuan. Gero emazteari eraman zion, ta etxe artako guziak bapo
apaldu zuten gau aretan.
Ta ala ba-zan, kalabazan, orra guzia esan. (Musika
indarrean eta luze bukatu...)
BUKAERA: Ipui guziena bezela...

IRRATI ANTZERKIA

IZARREN BIDETAN
Ekiñaldi bakarra – Lenengo
Agerraldia
1.– KATI TA IGON
(Oiala jasotzerakoan, neska-mutillak, alde banetatik sartzen dira. Nexka, eskui-aldetik, eta mutilla
ezker-aldetik. Aurrekaldean, pixka bat albora, mikrosoiñu bat dago zutikako baten muturrean. Beste
aldean, zerbait atzeratxoago, mai txiki bat, paperez
eta beste lanerako gauzez betea. Emen ere, maigañean mikrosoiñu bat.)
KATI: Ai, au bizitza illuna! (Antzi luzea egiten du...)
IGON: Aidea, izarrak utzitako argi-autsez betea zego-

en. (Beren kaleko lepokoa, esku-larruak, txapel eta kapelak eta gaiñerakoak esegi-leku
batetik zintzilik uzten dituzte.)
KATI: Ametsetan bizi zera, Igon.

IGON: Ametsak, egoak dituzte, kati; ta nai degun leku-

ra eramaten gaituzte. Begira, begira! Leioaldera egiñaz, laiño argi arek, goiz-agurra bialtzen digu.
KATI: (Ondoratuaz...). Ta ez al dezu ikusten odolgorriz jantzia datorren beste ura?
IGON: Gorri bizi orrek, odolaren irakin pozgarria dakar.
Egun berria, maitasun-lurriña, lore-izkuntza,
eztaiak aidean.
KATI: Bideak, larrak artuak dauzkagu; maitasuna, zauriz urratua: loreak, arantzez itoak; eztaiak,
eriotz larriz minduak.
IGON: Aur-jolasez beteak daude etxeak.
KATI: Arnasaz bete ezinda utzi det amona etxean.
Eriotz-laiñoz lausotuak zituan begiak.
IGON: Ai, kati! Orrela, eztezu bizi-eztirik beiñere
gozartuko.
KATI: Zure ametsak, eskuetatik igesi dijoazkigun itzalak besterik ez dira. Eguneroko burruka astera
goaz, Igon. Aidea giza-emakumeen zorionegarriz astundua dago.
IGON: Nik egoak ditut biotzean. Goizero, egunsentiari
argi berria xurgatzen diot. Iturrien kantak,
ixuri gozoan datozkit muiñetara. Basoak ostoz

aberastu dira; ta txorien kantak, ez dute itzalen kezkarik. (Bitartean, bildu bitzate mikrosoiñu-ondoan, mai-batean-edo, beren lanerako paper eta lan-tresnak.)
KATI: Erlojoak, zortzirak gaiñean ditu, Igon... Gure lanburrukan sartzeko ordua degu. Etxetatik, gure
soiñu ta esan ariñak jasoko dituzte; gure biotzetan, eguneroko lan itoak, esan bear larriak,
tarterik gabeko arretak, galduko digu goizeko
poza. (Erlojoak, zortzirak joko ditu... Dandaneko bakoitzak, mutillari arpegia argitu ta
neskatxari naigabea zorrozten dio. Au, burua
makurtzen geroago ta geiago; mutilla, burua
geroago ta jasoago duala ta ames-girotan
bezela...) (BAT-BATEAN... Soiñu-alaiak urratzen du aidea...)
IGON: (Zutikako mikrosoiñu aurrean izketan:) Egun
on, jaun-andreok!... Entzun, entzun!... Emen
E.A.K. 20, ARGIBIDE irratia!... Egunak ez du
illunik ez biotzak itzalik!
KATI: Egun on, irratentzuleok!... Entzun, entzun;...
Emen ARGIBIDE erradioa! Argiak, laiñoak ditu
etsai; eta zorionak, naigabea oe-lagun. Egun
berriak, kezka berriak!

IGON: Orain aste gera, gure lenbiziko saioa, egun-

argiari gure agurra bialduaz. Bazter guziak,
eguzki-urrez jazten ari dira; ta etekoak, maindire artetik atera nai genituzke soiñu alaiz.
(Entzun bedi: «Jaiki, jaiki, etxekoak...»)
(Orain mutillak, maira alde egiten du, ta an zerbait
idazten edo paperak begiratzen egon ondoren, kanpora irtetzen da. Nexka bakarrik mikrosoiñu-ondoan.)

2.– KATI BAKARRIK
KATI: Entzun dezue, egun-argiari jo diogun goiz-agu-

rra: «Jaiki, jaiki»... Orain... Zeruko Erregiñari
bijoakio gure biotzetako arnasa! Or dijoa
aidean... ANGELUS!... AINGERUAREN AGURRA!... (Asi bedi: «Aingeru batek Maria'ri...»
Gora ta bera soiñua, azpipe jarraituaz... Doñua
xotildu ta nexkak onela dio:)
KATI: Zer du amaren biotzak, gure oroitza onela gozatzeko? (Eresia tartetan indartu ta ixilduaz...)
Zer du amarik-ezak, umezurtzen begiak orrela lausotzeko? (Eresia gora ta bera...)

Zerua, zeru oso izateko, Jainkoak Amarik eztiena
eman digu kristauoi. (Eresia tartetan beti,
indartuaz eta ixillagotuaz...)
Ta euskaldun biotzak, ba-daki zer dan Abe Marikoa'ren gozotasuna.
Eguzkia errege da zeruetan, eta soro-erdian, txapela eskuan duala, Anjelus errezatzen du
nekazari zailduak.
Lanak, zeruko usaia artzen du, ta bekokiko izerdiak goitik darion intza dirudi. (Eresia gora ta
bera...)
Zeruko Amaren gogorapenak, urrezko argia zabaltzen du zelai ta mendietan. (Eresia indartuaz... Mutilla, nexkaren ondora etorriko da
berriro, bertsoak biak txandan esateko:)

3.– KATI TA IGON
IGON: (Eresiak azpitik lagunduak:)

Mendi-axala, goiz-argiz zillar, egun-atari
denean;
lotan zegoen baso-itzala txori-soiñuz esnatzean;

mendi-gallurra, eguzkiaren laztan beroz gorritzean...
nere gogoan zaitudala, Ama, asten naiz ni
otoitzean.
KATI: (Eresia indartu ta xotilduaz:)
Eguzki jaunak, urre ta sutan, galda-jaia duenean;
zeru-gaillurra argi bizitan irabazi ondorean;
egun-erdian, lana utzita, itzal-gose naizenean...
kanpai-otsera, Ama laztana, berriz zaitut biotzean.
IGON: (Eresia gora ta azpipe:)
Arratsaldera, egun-argia logaletzen zaigunean;
eguzki jaunak argi-opilla ogera daramanean;
illunabarra, Ama Maria, laiño gorritan galtzean...
nere lanari agur egiñaz, otoi dagizut pakean.
KATI: (Eresia tartean gora ta azpipe...)
Gau amak lurra maindire beltzez izkutatzen
digunean;
sasi ta lore, illunpe bildur, kuxkurtzen zaizkigunean;

txori-soiñurik, Ama Maria, basoak ez duenean...
Zuri otoika lo artzen det nik, Ama, zure magalean!
(Eresia gozo-gozo berritu ta indartu...
Gero ixillago... Urrutitik...
Abe Marikoaren kanpai-otsa dator.
Entzun bedi kanpaia.)
KATI: Atertu dira gizonen lanak eta kezkak. (Kanpai-

otsa berriro...)
IGON: Griñak pake-aldia dute. (Kanpai-otsa biziroa-

go...)
KATI: Ames dagi aurrak... Ba-zala bein erregin bat...
(Kanpaia urrutira.)
IGON: Nazaret-eko errixkan... (Berriro: «Aingeru batek
Maria'ri...»)
KATI: Eta tximeletak... (Eresia indartuaz...)
IGON: Eta aingeruak... (Eresia bete-betean...)
KATI: AGUR, Maria, graziaz betea... (Eresia indarrean
bukatu: «Aingeru batek Maria'ri...»)
(Argiarekin jolas egin diteke Anjelus-saio ontan.)

***
(Soiñua aldatu bizi-bizi... Gora ta bera...)
IGON: Orain, Zeruetatik lurrera jetxiaz, gure sukalde-

tako lanei, poz pixka bat txertatzeko...
KATI: Bijoa aidean... «MAITE!»
IGON: «MAITE!», euskeraz abestua. Gure biotzak

aukeratutakoari esateko itz eztia.
KATI: Maitasuna! Jainkoak zeruetatik lurrera jetxi-

arazi zuan
indarra!
IGON: Maitasuna! Mundua darabillen ego-aize barnea-

tzaillea!
KATI: Entzun: «MAITE!»
IGON: Soiñu-joille... (izena esan.)
KATI: Abeslari... (izena esan.)

(Asi bedi «MAITE»...
Mutillak neskatxaren eskua
berearen artean artuta, entzuten du.
Poliki-poliki, neskatxaren burua,

mutillaren sorbalda-aldera makurtzen da.
Biak, maite-giroz entzuten geldituko dira.)
Gabak zabaltzen ditun
izarren bidetan,
zure irudi maitea
dator ametsetan.
Egunak galtzen ditu
izar eta amesak.
Ala ondatzen nau ni
zu nerekin ezak.
Maite; Eguzki eder,
eguardi beteko argia!
Neke-miñen artean
nere zorion iturria!
Noizbait illuntzen ba-da
nigan zure irudi eztia,
kontu egizu, Maite,
galdu dedala nik bizia.
Maite!
KATI: Igon, ametsa dirudi!
IGON: Ta nolako ames ederra, Kati! («Maite» bukatzerakoan, berriro asten dira izketan.)
KATI: Entzun dezue...

IGON: «MAITE», euskeraz abestua. (Doiñua aldatu...

Arin-arin bat...) Oiñak dantzan asten zaizkit...
Zertan gaude emen soiñua dantzatzeke, Kati?
KATI: Ego-aizerik ez da sortu oraindik, Igon.
IGON: Baiña emen biotzean sortzen ari zaidana ikusiko ba-zendu, Kati...
KATI: Zer dezu arri-koskor orretan?
IGON: Ari zait biguntzen... Eztakizu asko, Kati...
KATI: Zer eztakit?
IGON: Zurekin dantzatzeko dedan amorro bizia!
KATI: Ai au aize-buru! (Asi bedi «Arin-arin» bat.)
IGON: (Nexka besotik eldu ta erdira darama...) Atoz
nerekin, luzatu gabe... (Biak dantzan leiatzen
dira.)
KATI: Soiñua bukatzera dijoa. (Dantza utzi. ta mikrosoiñura dijoa.)
IGON: (Lepoa Kati'ren atzetik luzatuaz:) Entzun
dezue...
KATI: «Arin-arin!» (Kati'k iges egiten du kanpora.)
IGON: Arrapatuko zaitut, Kati. (Ura joan dan aldera
deadarka.)

4.– IGON BAKARRIK
(Doiñua aldatzen da, ta
Igon mikrosoiñura dator presaka:)
Irrati arraioa! Eztu betarik ematen nexka-ondoren
biotza bialtzeko ere. (Mikrosoñuan orain:)
Zuekin... ARGIBIDE irratia! E.A.K. 20; ARGIBIDE erradioa!... Ameslari guzien irratia!... Biotz
maitale guzien laguna!... Zuekin ARGIBIDE
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Lur berri billa - 12
  • Parts
  • Lur berri billa - 01
    Total number of words is 3799
    Total number of unique words is 1913
    34.5 of words are in the 2000 most common words
    47.8 of words are in the 5000 most common words
    55.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Lur berri billa - 02
    Total number of words is 3858
    Total number of unique words is 1840
    33.6 of words are in the 2000 most common words
    48.0 of words are in the 5000 most common words
    55.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Lur berri billa - 03
    Total number of words is 3849
    Total number of unique words is 1811
    33.1 of words are in the 2000 most common words
    48.2 of words are in the 5000 most common words
    55.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Lur berri billa - 04
    Total number of words is 3837
    Total number of unique words is 1823
    34.0 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    57.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Lur berri billa - 05
    Total number of words is 3920
    Total number of unique words is 1875
    35.7 of words are in the 2000 most common words
    51.3 of words are in the 5000 most common words
    58.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Lur berri billa - 06
    Total number of words is 3922
    Total number of unique words is 1828
    34.7 of words are in the 2000 most common words
    50.2 of words are in the 5000 most common words
    57.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Lur berri billa - 07
    Total number of words is 3993
    Total number of unique words is 1795
    32.9 of words are in the 2000 most common words
    45.8 of words are in the 5000 most common words
    53.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Lur berri billa - 08
    Total number of words is 3812
    Total number of unique words is 1668
    35.5 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    56.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Lur berri billa - 09
    Total number of words is 3663
    Total number of unique words is 1641
    35.0 of words are in the 2000 most common words
    49.2 of words are in the 5000 most common words
    56.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Lur berri billa - 10
    Total number of words is 3766
    Total number of unique words is 1650
    35.6 of words are in the 2000 most common words
    48.9 of words are in the 5000 most common words
    57.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Lur berri billa - 11
    Total number of words is 3783
    Total number of unique words is 1675
    34.5 of words are in the 2000 most common words
    48.8 of words are in the 5000 most common words
    55.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Lur berri billa - 12
    Total number of words is 3560
    Total number of unique words is 1784
    33.7 of words are in the 2000 most common words
    47.1 of words are in the 5000 most common words
    53.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Lur berri billa - 13
    Total number of words is 3542
    Total number of unique words is 1986
    29.3 of words are in the 2000 most common words
    43.4 of words are in the 5000 most common words
    51.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Lur berri billa - 14
    Total number of words is 3586
    Total number of unique words is 1745
    33.2 of words are in the 2000 most common words
    48.7 of words are in the 5000 most common words
    56.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Lur berri billa - 15
    Total number of words is 3593
    Total number of unique words is 1833
    32.8 of words are in the 2000 most common words
    49.0 of words are in the 5000 most common words
    57.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Lur berri billa - 16
    Total number of words is 1009
    Total number of unique words is 579
    42.4 of words are in the 2000 most common words
    58.8 of words are in the 5000 most common words
    66.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.