Lur berri billa - 08
–Egoki esana, Pelix! Jainkoak garbi asko eman
ziguk gizaemakumeoi geron uztarria jasotzeko agindua. Baiña batzuek, entzungor egiñaz, ezkontza egunik etzigutek eskeiñi nai izan. Sakela ez ustutzeagatikedo, or zeudek legortea baiño elkorrago porru-landare
bat bera ere beren bizitzan emateke. Zer diok,
Tomax? Ez al dek inguruan aldarera eramateko neskazar tajuzkorik?
–Mutillok, ixillik egotea obe izango dezue. Zuen
ezkontza-lan orri ez aize geiegi eman. Aspaldi igarrita
bai-natxegok, ezkontza arazo ori, Jainkoak giza-emakumeen bizkar parre egiteko asmatua dala-ta.
–Etzak astakeririk esan, Tomas. Zenbait emakume
alboan igarotzen zaikanean, begiak nola zorrozten
ditukan ezpageneki bezela... Ik beste zerbait izango
dek izkutu.
Nik izkutukoak, Andrex? Zuek bai, gizajuok! Beti
parregure aundia eman izan zidatek, zuek seme-alabak mundura ekartzeko artu bear izaten dituzuten
izkutuko lanak. Orrenbeste bertso ta goraipamen maitasunari azkenean xelebrekeri ortan bukatzeko? Alde
egizue aurretik, mutillok.
–I ere Igela-renak esaten asi al aiz, Tomax? Eztiagu besterik bear oraintxe, onenbeste guraso zintzoen
aurrean.
–Ez asi emen praille aiderik artzen, Andrex. Parisko Igela asi zutenak, euskal-umorea gorde izan balute, askoz arrera obea izango zitekan. Euskaldunok
etziegu bildurrik gordinkeriei, baiña zikin-aldetik jo
bearrean, gai orrek duan alderdi parregarriari begira
oi zioagu, ta orrela eztik gaitzik, batez ere lagunarte
batean aztartzen danean.
–Ta zer dek ik, mutil zar antzu orrek, parregarririk,
euskaldun guraso kristauoi arpegira botatzeko?
–Zera... Ez al zaizue beiñere burutikpasa, semealabak beste nolabait ekarri bear genituzkela? Esate
baterako, elkarri bertso bana botata-edo izan balitz...
–A, kaiku zarra! Ta bertsolari etziranak, zer eginbear zitekan ondorengoak ekartzeko?
–Uztapideri-edo bertso bana eskatu ta elkarri bota
gero.
–Iñoso alena! Ire amari ez al diok legerik, ala?
–Nere amak, nai ta nai ez, Jainkoak ipiñi zion legea
bete bearra izan zikan. Baiña jainkoak lege ori jarri
zuanean, gure kontura parre egin nai izan zuala, ez
didazue ukatuko.
–Ba, ba!... Naikoa diagu ortik! Ezurrak gogortu ta
oiñak baldartzen zaizkikanean, emakume-eske nolako
intziriak egingo ditukan ikusten natxegok, ire gaixo
aldian lagun dakikan.
–Alperrik ari zerate! Nik bide oiek aldatzen ez
diran bitartean, ez diat emakumerik bear alboan. Ta
kontu au erabakitzeko, begira apaizak zer egiten
duten, begira ongi: besteok ezkontarazi ta berak
mutilzar gelditu. Arrapaitzak oiek!
Giroa loditzen ari zan lagunartean eta euskal pozgiroak, jatorduko ondorena ta kea lagun dituanean,
ustegabeko xelebrekeriak sortu oi ditu. Egun artan
ere, maikide guziak, leiaketa bat asmatu zuten; gizon
serio aiengandik iñork espero ezin zezakean leiaketa.
Bakoitzak ipui gordiñen bat kontatu bear zuan. Ori
bai; kontu gordiña izan arren, txukun kontatua bear
zukean, eta etzuan lizunkeri asmorik arrotu bear.
Kontu gordiñena ta paregarriena asmatzen zuanak,
irabazia zukean jokoa. Etziran makalak atera jolas
artan gure gizon santuok. Guzien ipuiak entzun ondoren, Andrexek kontatutako ipui au jo zan bikaiñena
bezela, maikideen iritziz eta erabakiz:
–Adiskideok! Batenak eta bestearenak entzun
ondoren, ez nauk asteko gauza ere. Entzutekoak jalki
dituzue, alajaiña! ta zuen mailla ontzeko egiñalak egin
bearrean nauk. Orra, ba:
Ba omen-ituan nunbaiten, senar-emazte batzuek,
«atea nolako, zerrailla alako» ziranak. Ipuiak eztik
adierazten nun da nola etorri ziran munduontara;
baiña susmo txar batek zionez, aiek ere, beste guziok
bezela etorriak, nunbait. Zera, gurasoen alegiñez,
gure mutilzarrak guzioi nabarmendu digun bidez.
Askoz gutxiago ziok ipuiak, nola elkartu ziran
zorioneko andre-gizonok. Otsa danez, ezkongaietan,
elkar galtzeko bildurrez, maiz besotik eta lepotik ongi
elduta ibilli oi omen ituan bidetan eta illunpetan...
Aien maite-miña!... Egunik ezin pasa elkar ikusteke.
Ta elkar ikusi ezkero, ezin eten elkarrengandik. Bi usapal elkarri urrumaka bezelaxe, gizonok.
Ala kontuak, egun gogoangarri batean, «ez si ta ez
no», aldara aurrera igo zitekan biak eta apaizak, oi
duan tenorean, bedeinkatu omen zizkian, gure Eliz
Amak agintzen digun molde ta gisan.
–Patrixi! Emen aldamenean dezun Xegundo au,
senartzat nai al dezu?
–Bai, jauna.
–Xegundo! Emen alboan dezun Patrixi au, emaztetzat nai al dezu?
–Bai, jauna.
«Bai» auek, batez ere Patrixirena, oso ixillik emanak izan omen ziran, eta orregatik, baziran ezkontza
ura legezkoa ez ote zan bildurrez bizi ziranak. Baiña
guk eztegu iñungo zalantzarik ortan. Patrixi ta Xegundok jator jaso zuten eliz-gizonaren bedeinkazioa, ta
onek sendotu zuanbien eriotzaraiñoko katea. Arrazkero, Patrixi Xegundorena zan eta batez ere, Xegundo
Patrixirena oso-osorik.
Patrixi Xegundorena ote zan orretan, ez datoz
denak batera. Xegundo Patrixirena zan ala ez... ontan
bai, idazle denak batera datoz. Ezkondu ziranetik
Patrixik bere mende gorrian artu zituan Xegundo ta
Xegundoren ondasun eta alderdi denak. Etxe artan
ikusia zegoen zeiñek zituan giltzak... giltzak eta galtzak! Amaika aldiz entzun bear izan zuan gizon arek:
–«Xegundo»! Nun da «Primera»?
Besterik gabe, adierazia zegoen etxe artako burubidea.
–Gizona! –esan oi zioten sarri–. Nori bururatzen
zaio, ba, Xegundo izena artzerik? Patrixik zure izena
entzunda, zer egingo zuan, bistan zegoen, ba. Zera...
bera etxean «aurrena» jarri.
Alakotxe une txarrak pasa-arazten zizkioten auzokoak gure gizonari.
Orrez gaiñera, arritzekoa gerta zitzaien gure
senar-emazteoi. Apaizak elkarrenganako baimena
eman zien ordutik, lengo elkar galtzeko bildur ura txoritara joan zan.
Gizona! Len, egunbat elkar ikusteke ezin pasa; ta
orain, egun oso bat ezin pasa elkarrekin. Jakiña! Len
etzuten elkarrekin etxe batean bizitzerik, eta arratsean bakarrik elkar urrumakatu zezaketen; baiña
orain, egun osoa elkarri begiratzeko zutela, esan bear
zituzten legunkeri guziak agortu zitzaizkien, eta
orratx!... Konturik ez batak besteari esateko. Jauna!
Beste arritzeko kontu bat ere gertatu zitzaien. Ezkondu arte, dena pekatu bai zan, izkutuka ibiltze arek,
neurriak galdu ezta ere, bazuan bere xaltxa. Baiña
orain, apaizak baimena eman zienetik, kontu arek
bere gatz guztia galdu zuan bientzako. Egia esateko,
aurrenengo egunak etziran aztutzekoak, baiña egin
bear guziak buruz ikasi zituzten ezkero, jolas arek
etzuan iñorentzako bixigarririk. Orregatik, iñoiz itxurak egiteko, elkarrekin ibiltzera ateratzen baziran,
bein ere etziran len bezela elkarri itsatsia joaten. Bein,
gazte lotsagabe batzuek bien artean zeramaten tartea neurtu zuten, eta beti, gutxienez, bata besteagandik pare bat metrora alderaturik ibiltzen ziran bidean.
Xegundok, orrez gain, este negargarrikeri bat zuan
etxean: bere izenak ekarri zion zoritxarra, alegia. Beti
bere etxean «bigarren» izan bear ura, ta Patrixi,
berriz, «aurrelari».
Xegundo ta Primera, beraz, lenbizi epeltzen eta
gero ozten joan ziran, elkarren artu-emanetan. Primerak Xegundoren jabe osoa izate iritxi zuanetik, zer
geiago bear zuan? Eta Xegundo, Primeraren atzaparretan erori zanetik, nola poztu zitekean?
Azkenerako, ozten-ozten ari zirala, elkarrenganako «frigorifika» izateraiño iritxi ziran, edo nere lagun
batek obeto esaten zuan bezela esateko: elkarrenganako «jeroglifiko» egiñak gelditu zitzaizkigun.
Ai!... Baiña orduantxe zabaldu zan mundu berri
bat Xegundorentzat. Lenbizi, «Primera»ri iges egitearren, lagunen aitzakiak asmatzen asi zan gure senar
martiria. Asieran, lagun oiek, galtzadunak oi ziran,
baiña konturatu gabe, gonadun lagunak inguratzen
asi zitzaikion.
Ordurarte, bere Patrixi beste gonadunik zanik ere,
etzitzaion bururatu; baiña mundu ontako gauza
guzien alda-bearra! Urteak aurrera ta Patrixi gizenago
ta beste emakume batzuek liraiñago agertzen ziran
inguruan.
Bereala, erri txikietan oi dana, ta aundietan palta
ez dana: maixiaketak eta miztorren lanak Xegundoren
bizitzan nasten asi ziran. Gu, ordea, ez gera mingainliztor oietakoak, ta senar gizajoari eztiogu narrurik
urratu nai. Gure iritzian, len bezin garbi irauten du
Xegundoren izenak. Patrixirentzat ere, etzan bere
Xegundo aiñakorik. Aisa menderatzen bai zuan eskura zeukanean, eta emakume batentzat ba al da menderatutako senarra baiño jostaillu bitxiagorik? Patrixik, beraz, etzuan bere Xegundo saltzeko asmorik.
Ala ere, baziran emaztearen gonapekotan sartzen
ziran ziraun-mihiak ere. Auek ziotenez, Xegundo aiñakorik etzuan beretzat Patrixik; baiña beragoko maillan, noizean bein, besteren bat ba ote zuan zurrumurrua bazebillen mingain luze batzuen artean.
Guk ezer eztakigu ta ixillik egotea izango degu
onen. Ta guk baiño askoz gutxiago daki Ximonek.
Onenbeste berriketekin, ez dizuet esan Ximon nor da
ere. Barkatu, ba, baiña Ximon, Patrixi ta Xegundok
elkarri bertso bana botata sortutako seme-txortena
besterik ez da. Ta etxe artan, ama «Primera» ta aita
«Xegundo» ziran ezkero, erriak Ximoni «Tertzero» gaitzizena jarri zion. Orra, ba, nola osatuta gelditu zan
etxe artako irutasuna.
Ximonentzat, gurasoak ziran mundu guzia. Etxe
artan ezer okerrik gertatzen zanik norbaitek esan
balio, lepoa jarriko zukean zetzaren alde. Aita zan jainko txiki, ta ama jainko aundi; ta ala bete zituan bere
emezortzi urteak.
Eta urteekin batera, gaztetako elgorria eldu
zitzaion. Elgorri ura, Lasueneko Txaro gerta zan. Andik
aurrera, gurasoez gain, nexka mela ura asi zan Ximonen biotzean aurreneko alkia artzen, eta andregaiari
erriak «Cuarta» gaitzizena ezarri zion besterik gabe.
Xegundok bere semearen berririk jasotzeko
etzuan iñungo kontakatillurik, eta ala, mundua bizkar
gaiñera erori zitzaion egun batean, bere semeak uste
gitxiena zuan berria eman zionean. Ximonek, soldaduzka urteak urreratu zitzaizkionean, aitari, –ziplo!–
esan zion:
–Aita, ara ba... zera... Lasueneko Txaro det nere
biotzaren jabe, ta... Xegundori arnasa gelditu zitzaion
bat-batean. Alegiñak egin zituan mutillari beronen
elgorria sendatzen:
–Txaro esan al dek?... Jainkoak aparta! Nexka ori
etzaik iñola ere komeni... Ire aitak bazekik ezkontza
berri ta iretzako askoz aukera obea arkitu eziñik eztiagu.
Baiña mutillak etzuan bere puxka ura biotzetik
botatzeko gogorik, eta aitak, etsi zuanean, bere txistua iru aldiz irentsi, eztarria lau-bost bat eztul eta
karrazpioz garbitu ta bere indar guziak bilduta, esan
zion semeari:
–Ximon, gauzak okerrago jarri baiño lenago, gauza
bat esan bear diat. Gizon egiña aiz, ta gaur jakin-arazi
bearrean nauk iri, nere bizitzako ixilleko bat. Gizonen
artean maiz gertatu oi dana dek, baiña oraingoan min
diat ortik iri datorkikan ezbearra ta naigabea. Ara,
ba... Txaro orrekin ezin inteke iñola ere ezkondu.
–Zergatik ez, aita?
–Nere alaba ixillekoa ta ire arreba dalako.
Orduan, Ximoni erori zitzaion mundua bizkar gaiñera. Bere aita zuan jainko txiki arek, alako irristada
bere bizitzan? Biotz erdibi, eten zuan, ba, bere lagunarte ura ta «Cuarta» negarrez utzi ta «Quinto» joan
zan soldaduzkara. Eskerrak alde egite ari! Elgorria
poliki-poliki sendatu zitzaion, eta oi dana, beste nexkaren bati bertsoak egiten asi zan soldaduzkatik itzuli
bezin laister.
Eta berriro iritxi zitzaion adixkide berriaren kontua
aitari adierazteko eguna:
–Aita... orrela ta orrela... Intzaneko Malenekin asia
naiz, ba, ta oraingoan ez det uste okerrik izango degunik.
Xegundori berriro mundua gaiñera zetorkiola iruditu zitzaion, eta eskuak burura eraman zituan, esanaz:
–Motel! Motel! Ezta apropos billa ibilli baintza
ere!...
–Au ere ba al degu?... Jesus, ba...
Ximonen gaiñera erori zan laño beltza...
–Noren semea naiz ni, gero? edo obeto esateko:
nolako aita det nere sortzaille?
Artan, bere biotzeko takatekoak baretu xamartu
ziranean, erabaki zorrotz bat artu zuan:
–Ez det andragairik nai.
Gizajoa! Etzekian asko bere biotzaren berri! Urtea
igaro baiño len, kontu bitxi bat gertatu zitzaion gazteari. Ikusten al dezue or datorren ille-arro ori?... Bai,
orixe! Ugarteneko Pili, ain zuzen ere... Ba, nexka aretxek izan erriko gerririk estuena ta xumeena! Besterik
gabe, esana dago, bere irugarren «koxka» agirian jartzera joan bearra izan zuala aitarengana; etzion lan
ederra eman aitari bere irugarren aingeru arekin!
–Baiña, seme! Nere alaba guziei usaia artzen asia
al aiz?
Mutilla bero-bero eginda, amarengana joan zan.
Patrixik irri-parre arekin artu zuan semea:
–Zer dek, mutill, kopeta orrekin? Trumoia jo al dik?
–Trumoia esaten al ezu? Ta ez txikia ere! Bada,
gero, au.
–Zer da au ta zer ez da au?
–Zer izango da, ba? Gure aita orrek ez duala lotsarik eta bearrik ere! Orrela ta orrela joan natzaio ta
bein da berriz eta irugarrenez, kanta bera jo ez dit, ba.
–Orrek estutze al au?... Ago pakean eta exeri adi
patxaran. Ik zer uste dek? Aita orrela ibilli danean, ni
lotan egon naizela, ala?... Ik nolako aita daukekan
jakingo dek; baiña nolako ama dekan, ezta urrik eman
ere! Ai, Ximon, Ximon! ezkondu nintzanetik, ni izan
nauk emen azkenengo itza esan duana, ta ire aitaren
erromeri oietan ere, nere neurriak artua nauk. Iri gertatzen zaikana, aspaldi ikusten nian etortzen eta
bada-ezpada ere, erantzuna gertu neukakean.
–Baiña ama, zer esan bear diot orain Piliri?
–Etzak orren kezkarik izan, mutill!... Begira...
Eta Patrixik begiak txirtiriki ipiñiaz, kiñu gaiztoz
botatzen dio semeari:
–Pili aitaren alaba izango dek. Ta zer? Izan dedilla
nai badu. Baiña i, Ximon... –eta ori ire amak ongi zekik
zer esaten duan– i... ez aiz berarena!!
Xiplo!!!
IRRATSAIO TXANGOAK
Euskeraz nola esan «Guiones radiofónicos»?...
«Irrati-ariak» edo beste onelako zerbait esan diteke. 1960-garren urtean Donostiako Albiste ta
Turismo Eralguntzak euskal-irratsaio leiaketa
sortu zuen.
Aurreneko jarri dizkizudan Irrati-Ariak, urte
artan lenengo saria irabazi zuten. Berriro urrengo
urtean, 1961-garrenean, beste leiaketa bat zabaldu zuten. Urte ontan lenengo saria irabazitakoak
dira azkenengo lekuan jarri ditudan Irratirako Ipui
Antolatuak.
Nere asmoa auetan, euskerari sakristai eta konbentu-usaia kentzekoa izan zan. Gazte-gaiak
batez ere, sortu nai nituan nere lanetan. Prakadun
eta gonadunak, naikoa sermoi egiñak ditugu euskeraz. Ortik beti ugari izan du gure izkuntzak. Euskera kale-jabe egin nai badegu, gaztediari atsegin
zaizkion gaiak arrotu bearko ditugu euskal lanetan.
TXANTXANGORRIA
(Musika-laguntzarako, jo bezate «Jan Juan Anteportaletaña»).
IZTUNA: (Emakumea).– Ipuietara jo nai degu gaurko
onetan.
IZTUNA: (Gizakumea).– Eta asteko, entzun ezazue...
IZTUNA: (Emakumea).– Txantxangorria!
GIZAKUMEA: Ipui unkigarria! Bitarte ontan musika ixil-
pean ariko da.
EMAKUMEA: Selma Lagerlofek moldatutako ipuia.
GIZAKUMEA: Ta gaur guk irratirako antolatua. Indartu
bedi doiñua, esaleak arnasa ar dezan.
EMAKUMEA: Bijoa gure aide-orratzetan...
GIZAKUMEA: Txantxangorria!
EMAKUMEA: Txantxangorria!
GIZAKUMEA: Jainkoak gure lur ontako abereak egin
zituanean, bakoitzari bere koloreak, bere margoak eman omen zizkion:
JAINKOAK: Atoz, arrosa eder ori. Gorri-gorria izango
era. Atoz, lili. Txuri-txuri izan zaitez.
EMAKUMEA: Eta orrelaxe gauza guziak. Ontan ari zala:
JAINKOAK: Ene! koloreak aitu zaizkit. Eta oraintxe
nengoen pentsatzen, txoritxo berritxu bat
nola sortu.
GIZAKUMEA: Eta txoritxoa Jainkoaren eskuetatik
bereala atera zan:
JAINKOAK: Txoritxo maite ori! Zuk Txantxangorria
izango dezu izena. Soiñua bizi-bizi. Gero txoritxioak.
EMAKUMEA: Txantxangorria txoro-txioka joan zan
aidea egoez urratzen; eta iturri ta errekatan
begiratzerakoan, bere burua batera kolorerik
gabea, zearo nabarra, grisa, zala konturatu
zan. Biurtzen da, ba, triste Jaunagana: Txorro
txio batzuek entzun bitez.
TXANTXANGORRIAK: Jauna, nola egin nazu kolorerik
gabea? Nere lepapean lumatxo gorri batzuek
nai nituzke.
JAINKOAK: Txoritxo maite ori! Lumatxo gorri oiek,
zerorrek irabazi bear dituzu. Soiñua oso minbera bedi.
GIZAKUMEA: Joan zan txoria Jaunaren albotik, itun eta
goibel:
Nola irabaz ote nezake nere lumatxoak gorrixkatzea? Emendik aurrera eztet pakerik izango,
nere amesa bete arte.
EMAKUMEA: Eta ala... urteak eta gizaldiak joan zitzaizkion txori gaixoari, lumatxo aien egarriz beti
goibel eta kezkaz. Txorro txio itunak. Soiñua
ere goibel.
Urte askoren buruan, Jerusalena iritxi zan Txantxangorria, ta bere kabitxoa egiñaz, an zegoen umeak azten. Txorikumeak amari galde
egiten zioten:
Amatxo, zergatik egin gaitu Jainkoak onen nabar
eta kolore gabeak?
Ai, nere umetxoak. Neronek ere, orixe det nere
kezka ta naigaberik aundiena. Jainkoak esan
zidan, neronek irabazi bear nuela nere lepapeko lumak gorrixkatzea.
Ta nola irabaziko dezu, ama?
Orixe eztakit, umeok. Txorro txio ta soiñu zirrarakorra.
GIZAKUMEA: Baiña... ze jendetza dator aldapan gora,
istilu ta ardailla? Ene! soldadu gogor batzuek,
iru gizakume dakarzkite gurutzetan jostera.
Ta or dator Jesus, lapurren erdian, lapurrik
aundiena bezela. Txoritxoa errukiz betea dago
Jesusi begira. Gerotxoago iltze zorrotzez eskuoiñak josita jaso dute Gurutzean Jauna. Soiñu
zaratatsua ta nastua.
Ai! ta esku-oiñak zulatzea naikoa eztutela, Jesusi
burua arantzez koroatu diote. Txantxangorriaren zotiñak! Zer egingo ote du?
EMAKUMEA: An dabil Jaunaren inguruan, urbiltzeko
bildurrez. Alako batean Jesusi alboratu zaio, ta
bere buruko koiro mingarri artatik, arantza bat
mokoaz ateratzen dio. Arantza txulotik, odol
jarioa sortu zan, eta txantxangorriari paparazpiko lumak gorritu zitzaizkion odolez. Soiñu
pozkarria.
Jesusek Gurutzetik itzegin zion txoriari:
Txoritxo maite, gaurtik aurrera zure lepapeko
lumatxoak gorri-gorriak izango dira. Soiñua
biziagotzen.
GIZAKUMEA: Kabira itzuli zanean, umeak poz-txioka
artu zuten:
Ama, ama! Bai gorri politak dituzula zure lepaazpiko lumak.
Ai, umetxuok! Nere gorritasun au bereala galduko
da, iturri ta errekatako uretan bustitzen naizenean. Soiñua zalantzakoa.
GIZAKUMEA: Baiña txantxangorria iturri ta errekatan
busti arren, bere luma aiek gorri bizi iraun zioten. Eta arrazkero, txantxangorriaren umeak
azten diranean, denak an dituzte lumatxo
gorri politak.
EMAKUMEA: Orra nola gorritu zitzaizkion txantxangorriari bere lepapeko lumatxo txikiak. Berriro
«SAN JUAN ANTEPORTALETAÑA» entzun bedi.
EMAKUMEA: Bukatu da ipuia... (Txio-txio bizia entzun
bedi..).
GIZAKUMEA: Txantxangorria!
EMAKUMEA: Lepa-gorria!
GIZAKUMEA: Aidea urratzen ikusten dezuena.
EMAKUMEA: Jaunari buruko arantza atera ziona.
GIZAKUMEA: Ta arrazkero lepape gorrixka agertzen
duana.
EMAKUMEA: Ta ipuiarekin, bukatu da gure irrati-txangoa. Soiñua gora ta bera.
GIZAKUMEA: Urrenarte, agur irrati-entzuleok.
EMAKUMEA: Gabon, adiskideok.
GIZAKUMEA: Loak artzen nau.
EMAKUMEA: Zaudete pakean.
GAZTE AIZEAK I
MATILDE TA ZEZILI
ASIERA: (Eresia: Gaztetasunak bai nerabila...)
EMAKUMEAK: Ta orain...
GIZAKUMEAK: Urratu beza aidea, gure saio berriak;
(Eresia gora ta bera...)
EMAKUMEAK: Or dijoakizue... GAZTE AIZEAK!
GIZAKUMEAK: Gazte-aizeak!
EMAKUMEAK: Neska-mutillak bere sasoian!
GIZAKUMEAK: Elgorria dutela biotzean!
EMAKUMEAK: Ta gaurko saio ontan, entzun: MATILDE
TA ZEZILI!
GIZAKUMEAK: Matilde ta Zezili! (Eresia gora ta bera...)
KONTATZAILLEAK: Lengoan, bizi-bizi ari ziran elkarre-
kin Matilde ta Zezili; bi Mari-Puntta modamodakoak: (Eresia gora ta bera...)
MATILDE: Ago ixilik, Zezili. Ori ezten legea. Ori gizon
petralen batzuek beren alde asmatutako txatxukeria den.
ZEZILI: Baiña, Matilde; nola joango gaitun, ba, oitura
orren kontra?
MATILDE: Ederra kontua! Mutil bati neskatxa bat gustatzen ba-zaio, joan da –zapla!– arpegira botatzen zion bere barruko gogoa... Ta neskatxa
bati mutil bat gustatzen ba-zaio, ezin ezer
adierazi. Mutil kaiku oiei burura etorri-zai egon
bear guk, ezer aurreratzeke.
ZEZILI: Orrela den kontua, Matilde.
MATILDE: Ba... ezten orrela izango nerekin, Zezili.
ZEZILI: Ez aiz, baiña, mutillei aurrea artzen asiko!
MATILDE: Bai! ta ez naun ixillik prijitzen egongo, Zezili.
ZEZILI: Ire gustoko norbait ba al-den?
MATILDE: Zerbait egin bearra zegon; eta amua bota
gabe, ez naun geldituko.
ZEZILI: Neska, irekin ibiltzen ere, bildurtu egiten naun.
(Eresia gora ta bera...)
KONTATZAILLEA: Urrengo jaian, an dijoaz neskatxa
biak, zein baiño zein, erriko pasiera-lekura. An
dabiltz gazteak, nexka ta mutil, elkarri begiak
zorrozten. (Eresia gora ta azpipe...)
MATILDE: Ikusten al-den ura, Zezili?
ZEZILI: Zein?... Altzibarreneko Niko?
MATILDE: Ber-bera! Orixe bear diñat, itoko ezpanaiz.
ZEZILI: Iretzat zegon!... Aize onak dizkin mutillak.
MATILDE: Ba... aize ta guzti bear diñat.
ZEZILI: Mokau goxoegia aukeratu den, Matilde.
MATILDE: I mikatz-zalea al-aiz, Zezili? (Eresia gora ta
bera...)
KONTATZAILLEA: Nolabait asi bear zuala, Matilde'k,
eta an ezertan ez asteko, Zezili'k... Baiña ortarakotxe zegoen Matilde! Gora ta bera dabiltzala, ustegabean mutillak, eta ondotxo neurtuta
Matilde'k, mutil taldearen aurrean, bidea itxita, aurrera eziñik gelditzen dira nexka biak.
Ain zuzen, Niko pare-parean du Matilde'k.
Mutillak tentari:
NIKO: Baratze batean al-gera?
MATILDE: Ze baratze ta porru, gero?
NIKO: Onelako loreak aurrean izateko...
MATILDE: Etzaude zu lore txarra. Orrelakoak esaten al
dizkiezu neskatxa guziei, Niko?
NIKO: Guziei, ez. Zu bezelako pertxentei bakarrik.
MATILDE: Orduan, ez nau ezerk arritzen...
NIKO: Zerk etzaitu ezer arritzen?
MATILDE: Jendeak aotan artzea.
NIKO: Ni?
MATILDE: Zu ta orrelako loreak entzun bear dizkitzun
neskatxak.
NIKO: Zein neskatxek, Matilde?
MATILDE: Ez emen asi iñoso plantak egiten, Niko.
NIKO: Egia! Ez dakidala ezer ere.
MATILDE: Ederra dago, ba, jendea ixillik egoteko!
NIKO: Baiña, zer esan du jendeak, eta zeiñi esan dio?
MATILDE: Onoko oni; emen nagoen oni. Beraz, ezer
ikusi baiño len berriketan asten ba-dira; emen
ikusten ba-gaituzte, zer ez dute esango?
NIKO: Zuri berriketak, eta neregatik? Nola izan da ori?
MATILDE: Zezili, goazen. Geiegi luzatu degu egon au.
NIKO: Zaude, Matilde. Ori ezin diteke erdizka utzi.
MATILDE: Bost ajola dizue mutilloi, nexka errukarrioengatik!
NIKO: Zuk uste baiño geiago, Matilde.
MATILDE: Pikuak ez dira Ilbeltzean etortzen, Niko.
NIKO: Nai al-dezu gauza bat, Matilde?
MATILDE: Zer?
NIKO: Jendeari musuan emateko, gaur arratsaldean
elkarrekin ibilliko gera.
MATILDE: Jolas polita zuretzat, Niko; baiña ez neretzat. Neskatxok, asko galtzen degu gezurrezko jolasetan.
NIKO: Jendearen kontura parre egingo degu. Atozea
arratsaldean Zezili'rekin eta egundoko jostaketa asiko degu elkarrekin.
MATILDE: Ederki eman ere!
NIKO: Zergatik ez? Bostetan ementxe itxoingo dizut.
(Eresia gora ta bera...)
KONTATZAILLEA: Joan ziran, bai, neskatxak. Besterik
nai al-zuan, ba, Matilde'k?... Etziran joan,
baiña, bost-bostetan. Ordu laurdentxo bat
mutilla zai euki ta gero, noski... (Eresiak, jo
beza «MAITIA NUN ZIRA?» biziago). Ta jolasean asi zana, benetan bukatu zan andik sei
illabetera.
***
Elizako eztai-meza bukatu ondoren, Zezili'k txokora deitu Matilde, ta galdetu zion:
ZEX: Zorioneko al-aiz, Matilde?
MATILDE: Nola ez, Zezili?
ZEX: Pozten naun. Eta gauzatxo bat jakin nai niken...
MATILDE: Ze gauzatxo, Zezili?
ZEX: Niko'rekin lenbiziko aldiz itzegin genduenean,
gogoratuko aiz, nola esan ionan, norbaitek
berriketan jardun zuala bioi buruz.
MATILDE: A, bai!... Asmaketa polita!
ZEX: Nola asmaketa? Gezurra al-unan, ba, guzia?
MATILDE: Gezurra... gezurra... Amua nolabait bota
bear nitxionan Niko'ri-ta...
ZEZILI: Eta bete-betean arrapatu unan arraia, Matilde.
MATILDE: Zertarako asi nintzala uste unan, ba?
ZEZILI: Orra bertan itxura gabeko trastea! (Eresia bizibizi...)
KONTATZAILLEA: Eta lagun biak parre-algara batean
joan ziran, gertu zegoen eztai bazkaritan
mokau goxoak jatera. (Eresiak bete-betean jo
beza «Maitia, nun zira»...)
BUKAERA: (Emakume ta Gizakumeak...)
EMAKUMEAK: Eta ontan bukatu da gure saio berria...
Gazte Aizeak!
GIZAKUMEAK: Gaurkoa: MATILDE TA ZEZILI izan da.
EMAKUMEAK: Urrengoan, beste GAZTE AIZEAK ekarriko ditugu.
GIZAKUMEAK: Urrenarte, ba... Bizi amesak, eta jan
azak!
GAZTE AIZEAK II
GORROTO BIDEZ EZKONDUA
ASIERA: Aurrekoa bezela asi... (Eresia, «Lurrarenpian
sar nindaiteke» izan diteke.)
GIZAKUMEAK: Ta gaurko saio ontan, entzun: «Gorroto
bidez ezkondua»!
EMAKUMEAK: «Gorroto bidez ezkondua»! (Eresia gora
ta azpipe...)
KONTATZAILLEA: Landola apain batean gera... Ofizina
dotore batean, alegia. Ikuste al-dezu neskatxa
ille kixkur ori?... Irene du izena, ta bere ofizioa,
taki-meka da. Eskribitzeko makiña aurrean du,
ta or aritzen zaigu egun osoan taka-taka, takataka... (Entzun bedi makiña-otsa...)
Ames bat du biotzean: an beste txoko artan, beste
mai batean, lanean ari dan gizaseme gazte
ura: ENDRIKE... (Eresia gora ta bera...)
Mutil ura, narru zarra baiño legorragoa zaio neskatillari, ta Irene'ri eztio arreta pittinik ere
artzen... Jaiki da neskatxa bere papelekin eta
ba-dijoa Endrike'gana: (Makiña-otsa aditu bedi
ta pauso otsa ere bai...)
IRENE: Emen dauzkatzu gaurko kontuak.
ENDRIKE: Ia ikusi?... Ostolaza'ri bialduak... Otamendi'ri salduak... Almazeneko irterak... Gaur, lan
aundia degu.
IRENE: Ba-dakit. Egunero lan aundia degu.
ENDRIKE: Beste papel auek lenbailen bete bear dituzu. Argi ibilli, laster izango degu emen landolako nagusia-ta. (Eresia gora ta bera...)
KONTATZAILLEA: Au guzia, begirik jasotzeke esan dio
Endride'k Irene'ri. Neskatxa, papel berriekin
exeri da berriro bere makiña aurrean. Makiñaotsa berriro...)
Neskatxaren ondoan, beste mai batean, or dezu
Migel, mutil azkarra bere lanerako ta azkarragoa Irene'ren barruari igartzeko. Entzun zaiozu:
MIGEL: Etzazu negarrik egin, Irene. Kaiku orrek eztu
merezi-ta.
IRENE: Eztet negarrik egiten, Migel.
MIGEL: Zer dira, ba, bi begietatik irristan dijoazkitzun
malko-intz oiek? Gezurra dirudi!
IRENE: Zerk dirudi gezurra?
MIGEL: Bi begi euki ta geiago ez ikustea. Endrike on
itxu dago, zu bezelako izarra aurrean ez ikusteko.
IRENE: Ta neri zer?
MIGEL: Zuri asko, Irene. Ta nik konponduko det oker
au.
IRENE: Etzaite sartu iñoren etxean, deitu gabe. (Eresia
gora ta azpipe...)
KONTATZAILLEA: Baiña ba-zekian Migel'ek zer eta
nola egin gauzak. Endrike'k, izeba neska zar
bat du, tipula baiño miñagoa. Beti ari zaio
mutillari:
PILLOMENA: Nun izan zera?... Zer egin dezu orren
berandu etortzeko?... Nor zenduen lagun?...
(Eresia gora ta bera...)
Ai!... Ia aztu nintzan. Izeba onek, Pillomena du
izena... Izeba aspergarriagorik!... Leporaiño
egiña du bere illoba Endrike. Ta illobak naikoa
du izebak au agintzea, okerrekoa egiteko.
(Pauso otsak bidean...)
Migel'ek ba-daki Pillomena nun arkitu... (Errosario
marmarra elizan...) Errosariotik irtetzerakoan,
an du mutilla zirikalari:
MIGEL: Gabon, Pillomena.
PILLOMENA: Ala zuri ere, Migel. Nola joan zaizu
eguna?
MIGEL: Ala, ala. Alboko Mari-tente orren makiña otsarekin, belarriak gortuta.
PILLOMENA: Zein Mari-tente?
MIGEL: Txomin txikiñeko Irene, emakumea. Aize
batzuek ba-ditu neskatxa orrek!... Ezta markesaren alaba ba-litz ere.
PILLOMENA: Zer diozu?
MIGEL: Entzuten dezuna. Eta bada-ezpada ere, kontuan jartzen zaitut.
PILLOMENA: Zer ba?
MIGEL: Endrike'ren ondoren asia da-ta.
PILLOMENA: Nere illobaren ondoren?
MIGEL: Bai, Pillomena. Neskatxa ori etxean sartzen
ba-zaizu, erruki zaitut.
PILLOMENA: Orrela, beraz. Zaude, zaude. Nik artuko
ditut neurriak. Eta eskerrik asko, Migel. (Eresia
gora ta bera... Gero atea irikitzen eta isten...)
KONTATZAILLEA: Etxera iritxi zanean, bereala inguratu zitzaion Endrike apaltzeko amorro biziz.
Pillomena, ordea, neska zarra izaki, ta apal
aurrekoa ematen asi zitzaion illobari:
PILLOMENA: Endrike!
ENDRIKE: Zer degu, izeba?
PILLOMENA: Ze moduz lantegian?
ENDRIKE: Beti bezela.
PILLOMENA: Zein lagun dituzu bertan?
ENDRIKE: Dakizkitzunak, izeba. Ezta berririk sartu.
PILLOMENA: Ta nexka ori? Nola du izena?
ENDRIKE: Irene?
PILLOMENA: A, bai! Txomin txikiñeko Irene. Zer tanke-
rako nexka dezue ori?
ENDRIKE: Ez diot geiegi begiratu. Eztet uste betokerra

- Parts
- Lur berri billa - 01
- Lur berri billa - 02
- Lur berri billa - 03
- Lur berri billa - 04
- Lur berri billa - 05
- Lur berri billa - 06
- Lur berri billa - 07
- Lur berri billa - 08
- Lur berri billa - 09
- Lur berri billa - 10
- Lur berri billa - 11
- Lur berri billa - 12
- Lur berri billa - 13
- Lur berri billa - 14
- Lur berri billa - 15
- Lur berri billa - 16