Lur berri billa - 05

zintzotasuna ikusi zuanean, bere jauregian artu zituan
lagunarte gosea bai-zuan.
Len pozik baziran, ordutik aurrera areago. Etxekoandrearen illoba ta aideak ere, oso pozik ziran Rosaren ardura ta garbitasuna ikusita. Pakok bere aldetik
oso gertu zeukan barra ta lengo aldean asko arindu
zitzaion goizeko jaikiera. Bazkaria ere, etxean egin
zezakean orain. Beraz alde guzietatik bizitza asko
arindu zitzaien.
Etzan artan gelditu beren adur ona. Uste gutxiena
zutena: etxekoandrea, bi urtera il zan eta beraren
azken-itzetan Rosa ta Pakori utzi zizkien irabazi aundiko paper eta azio mordoa. Etxekoandrearen aideak
ere, oso borondate aundia erakutsi zieten, beste
paper-sail ederra oso merke saltzen zietela. Onela,
denbora gitxi barru, ardangelako bere zatia lagunei
salduta, andik aurrera lanik gabe bizitzeko lain eskuratu zuten. Etxekoandrea il ezkero etxe aretan berentzako etzuten egitekorik eta orduan leku polit batean
berentzako etxea artu zuten. Ala zeudela, egun
batean Pakok karta bat jaso zuan. Gabean etxeratu

zanerako Rosak irikia zuan eskutitza ta Pakori eskeiñi
zion irakur zezan:
–Ezetz asmatu norena dezun, Pako?
–Al dakit! Nundik dator?
–Ikusi seillua.
–Montevideotik? Osaba Antonena ote da, ba?
–Ez dezu asmatu, baiña zure odolekua dezu.
–Ia, ia! Ara berriz! Nere amaren eskutitza Montevideotik? Amandre Joakiña il zanetik, ez nuan nere etxekoen berririk eta orain gutxien uste nuanaren eskutitz
au erdi-erditik. Zer ote du?
–Zer izango du, ba? Anaiarekin asarratu dirala ta
emen ditugula datorren astean zuen ama ta Aurea,
zure ugazarreba.
–Orra azkenean gure ama ezagutzeko aukera nola
sortu ziagun. Seme baztartuak jaso bearko ditu ama
ta ugazarreba, iñolaz ere.
Urrengo ostegunean, iritxiko zirala esaten zion
amak. Montevideotik Buenos Airesera atzera-aurreran
zebillen itxasontzien orduak bazekizkiten eta an joan
ziran Rosa ta Pako kaira, ama-alabei irtetzera. Asko
itxoin gabe agertu ziran ama-alabak ontzitik lurrera
jarri zuten mailladian bera ta etzuten kopla aundirik
erabilli alkar agurtzen. Ontan, oso «estilo vasco» por-

tatu ziran. Bazekiten alkarren berri. Zer geiago bear
zuten? Euskaldunok orrelakoetan gure sentimentuak
azaleratzen lotsatu egin oi gera ta orregatik onen
legorrak izaten dira gure alkarrekiko maitasun-agerpenak.
Ala ta guziz ere, amak bereala igarri zion Pakoren
izaera onari. Irurogei ta amairu urte arte ezagutu
gabeko seme arengan arkitzen zuan senidetan billatu
etzuan arrera osoko giroa. Pakoren etxean etzuan
amak beste etxetako bekozko illunik. Eta Rosaren
biotz zabalak alderik alde zabaldu zizkien etxeko
txoko guziak. Ainbeste errezelo txar eta ixil-izketa
artean bizitako amak, egun pozgarriak ikusi zituan
semearen ondoan.
Aureak ala ere, kezka apur bat sortzen zion Rosari. Emakume ezkongai ura Ameriketako lasaikerian
jaioa ta azia zan aldetik, bere gizakume-griña asetzeke zegoen artean, eta Pako ugazanaia izan arren, aren
begientzako edozein kanpoko gizakumeren tankerakoa agertzen zan. Emakume arraio arek, Pako anaia
zuan aitzakiarekin, etzuan erdi-jantzirik agertzeko
lotsarik. Bazirudian Pakoren ondoren zebillela.
Argatik eta denak etxe batean luzaroko pakerik
etzutela izango igarrita, Pakok amari Montevideon

etxe bat artu ta bizitzeko diru-laguntza eskeiñi zion.
Ala obe izango zan. Urtero alkar ikusiko zuten, amaalabak Buenos Airesera lantzian bein agertuaz eta
Rosa ta Pako Montevideora joanaz.
Bazirudian amandre Joakiña zerutik bere laguntza
ta argia bialtzen asi zala, ta bere bizi guziko kezka
larria izandako ama-seme aien izaera poliki-poliki konpontzen asia zala ilda gero. Artean Juanaren sasiezkontza ura zegoen garbitzeke, ta gizona Europan
eta andrea Ameriketan zala, kontu aren zuzenketa
egitea etzan erreza.

KATEAK AUSITA
Errioxa aldean, andreak Ameriketara aldegin zionetik. Benitoren biziera asko narrastu zan. Urteak ere
aurrera ta seme-alabak beren etxetan naikoa lan aitaren arreta artzeko. Gaiñera, bere erruz diru guzia
galdu zualarik, etzan bere burua gordetzekoa. Bazuan
idazteko erreztasun pixka bat eta noizean bein argitaratzen zituan idaz-lanekin aizetu xamarra ta oso iritzia
zan gizona.

Sosik ez eta ala ere, guziei mesede egiten ziolakoan maixu egin nairik bere inguruan. Berak zekian nola
egin bear ziran gauza guziak eta besteak mendean
bear zituan. Era ortan etzegoen luzaro iñoren etxetan
egoterik, eta ala zijoazen aren egunak: gaur alaba
onekin, biar bestearekin, urrengoan semearenean.
Emen zapuztu ta an agertu.
Ori naikoa etzala, noizean bein Juanaren aizpa ta
senideetara ere agertu oi zan. Denak bildur zioten eta
al zuten bezin laster astintzen zuten beren etxeetatik.
Basaburu urrutitxo egiten zitzaion mendi goienean eta
eskerrak orri; bestela, antxe presentatzeko ere etzitzaion arpegiko azalik galduko.
Ala joan zitzaizkion sei bat urte. Gizona gaizki zijoan era artan. Eguarriak urrean ziran urte aretan eta
egualdiak etzuan negu-itxurarik. Benito, beti bezin
ipurtarin, bere seme-alabekin asperraldi bat izanda
gero, Bergaran agertu zan Gabon-bezperan. Beti
bezin Juan Tenple ta arro aspergarri zetorren.
–Emen diagu puska baterako –esan zuten Antoniren etxean. Oraintxe ain zuzen, Gabon-jaiak ondatzeko. Ez ote degu euli au emendik uxatuko?

Jesusanean jakin zutenean, etziran Antonirenean
baiño pozago. Aizpa biak batuta, zerbait asmatu
zuten:
–Aizan, Antoni; ba al dakin zer egin bear genduken?
–Aditzeko natxegon, Jesusa.
–Ori Gabon-jaietan etxean eukitzea azkena den
eta ez al degu obe guzion artean milla pezetako bat
bildu ta emendik Errioxara bialtzea gizon ori?
–Joango al den?
–Bai atzeko otzagatik!
–Etzion gaizki asmatua. Emendik aldegitearren,
eskeiñi egingo zionagu diru ori.
Erabaki bezela egin zuten. Benitok dirua ikusi zuanean, zer besterik bear zuan? Sartu milla pezetakoa
sakelean eta Gabon-arratsaldean bertan or ziak Errioxa aldera. Logroñora orduko berandu zan eta alabaren
etxean etzuten espero. Jo zuan etxera, ta ate guziak
itxita. Etxe-aurreko errejak pasa bear ziran lenbizi
etxera sartzeko. Aizea bat-batean otzera aldatua zan
eta giro arekin ezin zitekean atean luzaro iraun.
Geiago burua nekatu gabe, erreja-gaiñetik salto
eginda baratzean sartzea erabaki zuan. Gizajo arlote
arek, etzituan bear bezela neurtu bere indar eta alme-

nak. Alde batetik bestera igaro-nairik zebillela, barrualdera egin naian, burni batetik esegita balia eziñik
gelditu zan. Askatzeko alegiñak egin arren, etzuan
ezer aurreratzen.
Etsi zuanean etxekoei deadarka asi zan. Auek lo
betean arkitzen ziran eta kanpokoaren amesik ere
etzuten buruan. Ala, ba, Benitoren deadarrak oso
berandu iritxi ziran alabaren etxekoengana. Jaso zutenean, Benito gau otz aretan ziaro gogortua arkitu
zuten. Ordu artatik etzuan egun onik izan. Birietakoa
ote zan, biotzak ez ote zion erantzuten, geroago ta
okerrago zijoan aren osasuna.
Ala, bizi bezela, ezeren ajolarik gabe, Otsailleko
goiz izoztu batean egin zuan aren biziak. Zentzua galduta gero egin zizkioten eliza-aldetik egin zezazkiokenak eta an gelditu zan Jaunaren erruki-eske anda
luzean.

AMANDREAREN IZARRA
Ontzia ur-gaiñean irrista ixillean zijoan. Rosa ta
Pako Montevideo aldera zijoazen amarekin pare bat
aste egiteko asmotan. Europan negu-azkenetan ziran

sasoian, Ameriketan udazken-asiera zuten. Giro epeletan gozo zan zillarrezko ur geldiari begira egotea.
Gabaz egingo zuten bidea ta apal-ondoan ontzi gaiñera irten eta izarretara begiak, egon ixillean urtu zuten
gabaren lenengo zatia.
Buenos Airesko argiak urrutiratzen asi ziran. Aize
epelak arpegietan jotzen zituala, mutu zijoazen senaremazteak. Alako batean Pakok eten zuan ixil-aldia:
–Rosa, konturatzen al zera gure bizia zer izan dan.
–Ez dakit zer esan ere.
–Estuasun eta poz-aldien joan-etorri bat. Gure
ontziak egiten duan bezela, Buenos Airestik Montevideora ta Montevideotik Buenos Airesa. Txandaka artu
gaituzte naigabeak eta pozak.
–Ala da, Pako.
–Gure ontzia bezela, badirudi ur-samalda onek
irentsi bear gaituala betiko, baiña ontzia ur-gaiñean
beste lurralderaiño iristen da. Europatik aize galdu
baten burrundan Ameriketara etorri giñanean, zeñek
zaitu ote zuan gure ontzi-koskola?
–Goiko izar oiek darabilzkian borondate oneko Aita
berak. Goazen lotara, Pako; gabeko aizea ozten ari data.
–Oraindik ez, Rosa. Izar baten zai nago.

–Zein izar?
–Amandre Joakiñaren izar-zai. Nere estualdi guzietan agertu zaidan izarra. Eztakit zergatik, baiña biotzak miñen bat somatzen du aidean. Europa-aldetik
zoritxar-kanta bat datorrela iduritzen zait eta lotara
baiño len, amandrearen izarra ikusi nai nuke.
Zeruak aren itzak entzun balitu bezela, Sortaldetik
izar berri bat agertu zan ozkarbi beltzean dizdizari.
Izarrak odol-kolorea zeraman zeru beltzean. Pakori
biotzak jaiki-aldi gogorrak jo zizkion. Amandreak
esana gogoan zuan. «Etxekoren bat il zorian danean,
nere izarrak odol-kolorea artu oi du».
–Rosa, an amandrearen izarra! Badegu zoritxarren
bat.
–Zer ba?
–Ez al dezu ikusten ze argi gorria botatzen digun?
Etxekoren bat il-zorian degu, iñolaz ere.
–Lotarako ordua degu. Laga itzazu burutapen oiek.
–Il-berria artzen degunean lagako ditut.
Loa etzan nai bezin paketsua izan. Gau ura Pakori amets larrietan joan zitzaion. Izerdi-patsetan esnatu
zanean, egun-argia sartzen zitzaion leio-zirrindatik.
Jaiki ziraneko ontzia Montevideo aurrean zan. Ama-

alabak aurreko astetik jakiñen gaiñean zeuden eta an
zituzten kaian lurreratzeko orduan.
Etxean sartu ziranean, ama-alabentzako zekazkiten bezuza bilduak zalbadu zituzten. Pakok amarentzat urrezko orratz bat zekarren:
–Tori, ama.
–Zer dezu au?
–Amandre Joakiñaren izarra.
–Bai polita.
–Izar orrek zaituizan nau nere estualdietan. Bart
ere, Buenos Airestik gentozela, zeru-ertzean ikusi
nuan lotaratu baiño len.
Izar iduriko orratz arek arri bitxi bat zekarren erdierdian. Itxaropen koloreko arri eder bat.
–Paparrean eraman zazu, ama. Bion bizitza-gidari
izan da.
Jarri zuan bere biotz-gaiñean Juanak eta arrazkero
indar berri bat nabaitzen zuan bere erraietan. Pakok
esan zion:
–Izar ori bart oso gorri agertu zan eta orrelakoetan
berri illunen bat sortu oi da gure inguruan. Zai nago,
ama, ze ezbear ote degun oraingoan.

Eguardi-aurretik kableak ekarri zuan Benitoren ilberria. Ama-semeak, Basaburuko oiturak gogoratuaz,
Aita gure bat errezatu zuten aren anima-alde.
–Ikuste al dezu ama? Amandrearen izarrak adierazten zigun ezbearra iritxi da.
–Zeruan gerta dedilla.
–Emen, ilda gero ere, amandrearen eskua agiri da.
–Bai, seme. Nere ezkontza lege-barruan sartzea
galazten zuana zerura eraman du. Orain garbi nago
lotura ortatik.
–Azkenengo kateak ausi ditu zerutik amandreak.
***
Etxe-aurreko zumardian udazkenak zurrunbilloan
zerabiltzan orbel-pilloak. Aizeak sorgin-dantza nastua
arrotu zuan basoetan.

IPUIAK
Ipui sariketak, 1961-garrenurtean asi
ziran. Donostiako Albiste ta Turismo Eralguntzak sortu zituan auek ere. Urte orretan sariketara iru ipui bialdu nituan; aurrenengo jartzen dizkitzudan irurak; eta lenengo saria
Suge lana izenekoak irabazi zuan.
Urrengo urtean, 1962-garrenean, berriro
beste iru ipui bialdu nituan sariketarako, ta
Euria ari du izenekoak jaso zuan bigarren
saria. Urte ontakoak, azkenengo iru ipuiak
dituzu.
Aundientzako ipuiak dira, ikusiko dezun
bezela. Auetan ere, sermoi kutsuak kendu
nai izan nizkion euskerari. Gaiak gordintxuak
dirala esan dezake norbaitek, baiña gaurko
gazteentzat ez det uste nabarmenegiak diranik. Eta nik beti gazteak ditut gogoan, euskera gure ondorengoen mingaiñetan gerorako gelditu dedin.

SUGE LANA
Lagunak lagun, uraxe bai lagun benetakoa! Gure
azkeneko gerratean, apaiz-lagun, kapellau, ibillia zan.
Etzan gorrotoz itxututako oietakoa. Bazekian alderdi
bietako akatsak eta argi-uneak ikusten.
Aren lana, batez ere, giza-biotzak ondoraiño neurtzen eta orrela, al zuan onik geiena egiten, oi zan.
Alkartzen giñanean, bion irizpideak batera ekartzen
aritzen giñan. Aietako batean, nere laguna, (don Justo
deitu dezaiogun, nolabait deitzeko), bere maira urreratu zan. Kajoi bat iriki ta andik aterata, papel batzuek
eskeiñi zizkidan, esanaz:
–Tori! Giza-biotzak noraiñoko leize beltzak dituan
jakiteko, badek or agiri on askoa.
Eskutitz sail bat zan; karta sail bat, alegia. Besterik gabe, exeri ta irakutzen asi nintzan... Gori-alde?...
Zuri-alde?... Zertarako zauri zaarrak berritu? Alderdi
bati Eguzki-alde deituko diogu lan onetan; eta besteari, Ospel-alde. Bakoitzak asma beza ze aldetatik ze
aldetara dabiltzan eskutitzok. Erri ta giza-emakumeen
izenak aldatu edo ixildu, ta or dijoakizue nik irakurria.

OSPEL ALDETIK EGUZKI ALDERA
Aznar-en Laura Nuria Andrea
X-en
Nere Laura:
Egunak kezka larritan dijoazkit. Zuen berririk
gabe, emen ari naiz nere buruari milla jira-bira ematen. Gerrateak alkarrengandik eten giñuanetik, ez det
egun onik. Azkenean, Prantzi-ra dijoan ezagun bat
inguratu zait, eta onen bidez, bialtzen dizuet eskutitz
au.
Nolatan zerate? Gure koxkor biak ongi al dira?...
Egunero irakurtzen ditut paperak, ezer garbirik atera
ote-diteken igartzeko. Au nastea sortu zaiguna! Bildurrak eta gorrotoak, erabat, aizatu ditu egundoko berri
nolabaitekoak. Ezta errez egia jakiten.
Naste au sortu zanean, guziok alde batetik izan
bagiña... Zoritxarrez, ni nere eginkizunetara etorri
berri nintzan X-ko uri aundi ontara, ta nere zorigaitzerako emen gelditu nintzan zuengana itzuli eziñik. Onelako estualdietan ez da errez nola jokatu asmatzen.
Emen ibilli naiz egun batzuetan zoroarenak egiten. Jo
alde batera, jo bestera; itzegin oni, deitu ari. Azke-

nean, orko gure etxearen ordezkariak, nere burua
obeto gordetzeko lan lekua iritxi dit. Janariak banatzeko sortu zan Batzorde batean sartu naiz orrela
(Batzorde, zera... Komisioa esan nai det). Emen lan
egiten det egunero zortzi edo amar orduan, lanak
eskatzen duan neurrian. Paperik iñorik eskatzen badit,
nere lan lekuko agiria erakusten diet eta onela pakean
uzten naute.
Eztira egun ederrak auetxek! Guzion bizia ari
batetik esegita darabilgu. Gerra giro onek, errezeloa
ta susmo txarra errez pizten ditu, ta guziok alkar zeletatzen bizi gera. Ta ni, nere etxetik urruti, ez-ezagunen artean, txarrantxa gaiñean etzandakoa baiño
areago nabil, noiz arteko saltsa izango ote degun galdezka.
Au lana! Ta zuengana joateko bideak itxita! Ezta
laburra egoera au!...
Laguna zai daukat eta bukatzera noa nere lenengo eskutitz au. Al dezuen bezin laser, Prantzitik zear,
ia zuen erantzuna artzen dedan.
Gure txiki biei laztan asko; ta zuri, nere biotza
zabal-zabalik. Erantzun zai irrikitzen gelditzen da, zure
XABI

EGUZKI ALDETIK OSPEL ALDERA
Xabier Aznar Jauna
X-en
Nere Xabi:
Zure eskutitza oraintxe jasoa det. Au da lasaitasuna artu dedana, ongi zerala jakin dedanean! Guregandik aldendu ziñanean, nori bururatu bear zitzaion onelako egun estuak zetozkigunik? Gu lotan geundela,
batenbat esna ibilli da, gerra bildurgarri au gertatzen.
Nereak naikoa eztirala, gure txiki biak albotik naikoa lor sortzen didate. Nork geldirik euki ume auek?
Katakumeak baiño jolasgure ta zarata-gogo geiago
dute biak. Eskerrak osasunez ongi diranari. Baiña
auen galderak ez dute azkenik:
–Nun da aita?
–Ama, noiz dator aita?
–Zergatik ez da etortzen?
–Laster etorriko al da?
Jesus milla bider! Burua bere lekutik aterako lukete ume auek. Xabitxo oso gogor dabil eta Lauratxok
eztul pixka bat izan du, baiña joan zaio, Jainkoari eskerrak.

Zure orko estuasunak eztira makalak; baiña
nereak ere, ez. Or bezela, emen ere, alkarren susmo
ta bildurrez bizi gera. Ori berekin dakar gerrateak;
alde guzietan etsairen bat jaikiko ote zaigun kezkatan,
eta utsagatik galtzen da erne eztabillena.
Emen nagusi gelditu diranak, indar asko biltzen ari
dira, ta nik uste, azkenean auek irabaizko dutela
gudua. Orregatik, ni ere, nere aldetik neurriak artzen
ari naiz, andik eta emendik ezaupideak sortzen. Noizbait alde ontakoak irabazi ta zauden erri ortara sartzen badira, norbaiten bearra izango degu, zu pakean
utzi zaitzaten. Onelako unetan itz-erdi bat naikoa izaten da gizona ondatzeko. Zure bururik ez nastu beiñere odoletan. Al dezun izkutuen ibilli, ta emengoak
orruntza elduko balira, ez iñori aitatu or izan dezun
lan-leku ori. Obe orrelakorik iñork ez jakitea.
Nere burua obeto gordetzeko, gaixotegi batera
joaten naiz astean iru aldiz. Egunero soldadu erituak
datoz gudu-lekuetatik, eta mutil gizajo oiek zaitzen
eta sendatzen, bada naikoa zeregin. Gaixotegi orretan
ezagutu det kapitan bat, eta oso lagun egiñak gera
alkarrekin. Nik –jakiña– urrutira begiratzen det, eta
kapitan onen lagunartea egoki etorriko zaigu, zu ortik
onez ateratzeko. Kapitanak, Alvaro Gartzia duizena.

Kontuan ar zazu, noizbait emengoak or sartu ta galdezka asten bazaizkitzu, kapitan orren izena emateko.
Orrela eztezu kartzelara joateko arrixkurik izango.
Ume auek ez didate pakean uzten. Xabitxok zerbait ausi du, ta Lauratxo negarrez asia da. Banoa zer
dan ikustera... Beti bezela, utsaren urrengoa. Ala ere,
ixildu diranean, ezta ezer.
Xabitxok zaldi bat nai du, ta Lauratxok, ortik zatozenean, andera begi urdin bat ekartzeko, esaten dit.
Badakizu, ba. Azkar-azkar erantzun nere oni.
Aurren eta nere laztan asko ta asko. Zure-zurea
dezun
LAURA

EGUZKI ALDEKO X-tik X-ra
Aznar-en Laura Nuria Andrea
X-en
Ene andre begiratua:
Zurea jaso det eta pozik irakurri ere. Senarraren
berri jakin dezu azkenean. Ezta gutxi, gauden egunetan, guztiok arrixkuz inguratuak bizi baigera. Zorionez, gizonarengatik izan dituzun kezkak, arindu dira.

Nere aldetik ere, ez det okerrik, eta nabillen lanetan
gordeago izango naiz aurrerantzean.
Estuasunak alde batera bota ditzakezu, beraz; eta
orain zere buruari begiratu bear diozu. Erri ortan sartuta ezin zindezke egon. Zu bezelako emakumeak
leku zabalagoak eta atsegiñagoak bear ditu, mundu
onetan bere edertasunaren argia inguruan barreiatu
al izateko.
Zure gaztetasuna ezin lotu zenezake, senarrarekiko kezketan. Beste asko gaituzu, zure ezaupidez poztuak eta denen artean neroni aurrena. Gure lagunartea geiago estutu bear genuke bion onerako.
Zure senarrarekikoa errez egingo degu. Gure soldaduak aruntza iritxi bezin laster, aren galdera egingo
det, eta guzia ongi aterako da.
Datorren igandean X-en izango naiz eta egundoko
dantzaldi ta jaia eratzekoak dira egun ortarako. Ortik
gertu dezu erri ori, ta errez egin zenezake araiñoko
bidea.
Agertzen bazera, gau osoan lagun izango nazu;
eta bion artean sortu dan artu-eman pozgarri au, sendotu ta argituko zaigu, noski.
Poz orren itxaropenetan, ar zazu nere agurrik
barrukoena. Zure ederrean zorabiatuta dezun

ALVARO

OSPEL-ALDETIK EGUZKI-ALDERA
Aznar-en Laura Nuria Andrea
X-en
Nere kuttun ori:
Zure erantzunak eztit poz txikia ekarri, Laura. Onik
zerate irurok, eta Jaungoikoari eskerrak, gure etxeko
zoriona oraindik osatzeko bidetan gera. Ezta gutxi
egun negargarri auetan. Berriz ere, lagun bati eskerrak, Prantzitik zear dijoakizu nere eskutitz au. Lengoa
bezin zuzen iritxiko al zaizu.
Txiki biak aitaren galdezka dira, beraz? Noanean,
zaldia ta andera nerekin eramango ditudala, esaiezu.
Noiz izango ote da egun eder ori? Ez guk nai bezin laster.
Emengo kontuak, geroago ta estuago ta nastuago
dijoaz. Ta utsagatik galdu diteke edozein. Beti bildurrez eta begi biak zabalik dirala ibilli bearrean gaude.
Gauzak oker dijoazenean, susmo ta salaketak ere,
ugatlzen asten dira. Ala ere, nere aldetik ongi noa.
Auzitegi ta odol-kontuetatik urruti nabil, eta onela

iñori kalterik egiteke, edozeiñen aurrean agertzeko ez
det kezkarik. Nere jokaera garbia izan da ta gorroto
bideetatik etena.
Zuk diozun kapitan orren izena gogoan izango det,
noizbait zuen aldeko soldaduak uri ontan sartzen
badira. Bitartean, zaitu itzazu ongi gure txiki biak.
Diru-premirik ez al dezue? Ezer bear badezu, orko
gure etxeko nagusiari eska zenezaioke.
Erantzun azkar eta berri asko emanaz. Gudua
azkenera urreratzen ari dala uste det.ia, ba, guztiok
lenbailen alkartzeko zoria izaten degun. Orduantxe
bai laurok pozik.
Xabitxo ta Lauratxori milla musu. Ta zuri nere
besarkadarik estuena. Oso-osorik zurea dezun
XABI

EGUZKI-ALDEKO X-tik X-ra
Aznar-en Laura Nuria Andrea
X-en
Ene maite zoragarri:
Oraindik ezpaiñetan det X-ko gau-jai artako eztia.
Nere zorionerako etorri ziñan nere deira, ta bion iza-

rrak argi egin zigun egunsentiak gabeko illuna uxatu
arte.
Zuk eztezu merezi senar orren loturarik. Bizitza
oberako egiña zera, maite; ta nere biotzak etorkizun
argiena eskeiñi nai lizuke. Ez al zenduan garbi ikusi
gau artan, alkarrentzako egin-egiñak gaudenik?
Bai, Laura. Nik, beintzat, garbi ikusten det atsegiñezko urre-bide argia biontzat. Eta gauzak eskura
datozkigun ezkero, zergatik ez jaso aukeran deguna?
Zure gizon ori, bestaldean ainongi artu dutenean,
gure etsaietakoa izango da, noski. Eztu merezi gure
errukirik; ez orixe. Eten itzazu bein arekiko lokarri
negargarri ta estuak, eta zatoz zure edertasunak
eskatzen duan eguzki-argitara ta zabaldi atsegiñera.
Beti bere besoetan nai zinduzken zure
ALVARO

EGUZKI-ALDEKO X-tik X-ra
Justo Roman, Apaiz Jauna
X-en
Adiskide:

Gerra bukatzera dijoala zirudik Gure bideak ez
dituk berdiñak izan. I, bestekaldeko soldadu artean
kapellau ibillia aiz, eta ni, kartzela ontako kapellau
natxegok, gureak uri ontan sartu ziranetik. Denbora
gutxi, baiña asko ikusi diat epe labur onetan. Atzo
ikusi nuana, etzaidak beiñere aztuko. Makiña bat gizajok galdu dik bizia, bere bidean zitalkeria ta makurkeria sartu dalako.
Egunak ituan, gure kartzela onetan zazpigarren
gelan, itxura oneko gizon bat barruratu zutela. Joan
nintzaion, eta oso minberatua arkitu nian. Kapitan
baten izena eman zidakean,eta arek zekiala bere
emazte ta etxeko berri. Etzekian asko gizajoak, kapitan ura zuala bere galtzaillerik amorratuena. Bere
paperak ikustera joan nindukan, eta irakurri nuanak,
nere barru guzia irakiten jarri zidakan. Alako belzkeririk enian ames egingo nere bizi guzian. Kartzelako
gizajo ura nork salatu zuala uste dek? Bere emazteak,gizona! Ta emaztearen salaketa aregatik, galdua
zegoan senarra. Beta geiago izan banu, zerbait egin al
izango nian, baiña gauzak azkarregi joan dituk. Berandutxo jakin diat, emazte galdu ori, dalako kapitan
orrekin itxutua dabillela, ta arekin bere griña-bidea
ase al izateko egin diola bere gizonari egin diona.

Azkenerarte lagundu zioat senar zorigabeari. Ta
gizajoak, bere andreari utzi nai zizkioan bere ondasun
guziak. Neronek alda-erazi zioat erabakia, bere azkenagiria seme-alabatxoen alde egin zezan. Emaztea
alda ditekela ta beste norbaitekin ezkondu, agian.
Obe duala bere txikien etorkizunari begiratu ta aien
alde utzi duan guzia. Onela egin dik. Emaztearen
billaukeria etzioat aitatu nai izan. Bere azken ordua
zertarako geiago mindu? Aitortza zirrarakorra uraxe!
Gizon aren ondrautasuna, garbi asko agiri uan aren
esanetan. Gaur goizean, egun-txintak ozta-ozta argitzen ginduala, eraman diate, soldadu taldearen aurrera. Azkenerarte, bere alboan egon nauk.
Nerekin esan dik Kredoa, agitz eta sendo:
Sinisten det Jaungoiko Aita alguztidun,
zeru-lurren egillea, eta aren seme bakar Jesukristo...
Pontzio Pilatoren mendean nekaldua,
gurutzean iltzatua,
illa!...
Pum.
Kartzelako ormak dardaraz eman ditek erantzuna.
An gelditu dek errukarria lurrean... odoletan.

Polbora kez itxutua, biotza erdi bi, zabuka atera
nauk andik.
Agur, adiskide. Enauk jarraitzeko gauza. Urrengoan berri obeak izango al dizkik ire lagun minberatu
MILLAN-ek

EZKONGAI ZAARRA
...ni, ezkongai zaarra naiz... Ori, mutil zarra polikiago esateko bidea besterik ezta. Badakizue, ba: ni
mutil zarra naiz, eta nere brrogei ta amar urteak,
nakak ditut. Orra guzia esan... Baiña, bai zera!... Ori
ezta guzia. Ori, matazaren asiera besterik ezta. Eta
orain, ari guzia jakin dezazuen, emen dator Niko, gure
morroe zaarra:
–Nagusi jauna, lan guziak egiñak dira.
–Ederki da, Niko. Exeri zaitez pixka batean.
–Morroeak eztu exertzeko betarik izaten, nagusi.
–Utzi zazu «nagusi» itz puztu ori, ta txikitan bezela, esaidazu «Pelix».
–Ai, nagusi! Ez, ez... Ai, Pelix! Urte aiek joanak
ditugu.
–Orregatik, ba. Urte luze auetan, etxeko egiña
zaude; ta koplatan ibilli bearrik eztegu alkarrekin.
Tira, exeri ta berriketaldia bota dezagun patxaran.
–Badakit nora zoazen. Betiko leloari indarra ematera.
–Bai, Niko. Nere buruari eragiten asten naizen
bakoitzean, nere kazketa su berean berotzen zait.

Emen naukazu, etxe aundi onetan, etxe uts onetan,
munduan zertarako nagoen ere, asmatu eziñik. Mutil
zar legor onek, eztu bere bizitzan elkor-bidea besterik.
–Burua berotzeko beta geiegi dezu, Pelix, eta
orrek galtzen zaitu.
–Baditeke ori ere, Niko.
–Amaika aldiz esan nizun, nagusi... Ai, ez!... Pelix.
Ezkondu egin bear zenduela zure sasoian.
–Nere andregaia, Niko, txiki-txikitatik milla puska
egin zidaten. Badakizu gure etxeko aidea nolakoa
zan.Etxetik elizara, ta Jaungoikoak aparta emakumerik gure bidean sartu. Gonadun gauza orri urrutitik
begiratzen erakutsi zidaten. Oso urrutitik, gaiñera.
Emakumea ta deabrua, gisa bereko ziran guretzat.
Emakume egarria nuela esan?... Lenago lurpean
sartu! Orrelako lotsagarrikeririk nola iñori adierazi?
–Zure ama ere, emakumea zan, ba.
–Bai, baiña, ori ere, aztu eragiten ziguten. Ama,
etzan emakumea guretzat. Ama, beste gauza bat zan.
–Arek, apaizetarako nai zinduan. Etzuan poz ori iritxi.
–Gure errietan, izan ere, apaiza baiño goragokoriketzan. Eta orduko batentzat, seme apaiza, amesik

zoragarriena zan. Baiña nik egin bear nuan apaiz, eta
Meza berriko pozik enion eman amari.
–Min ederra izan zuan zure amak, Seminariotik
irten ziñanean.
–Ori ere berandutxo egin nuan. Nere gurasoei min
ori emateko billurez, erabakia atzeratu ta atzeratu, ta
badakizu gero... Nere bizia orrela joan da beti: berandu esnatu, berandu jakin ezkontza-bideak nola ziran,
eta berandu utzi nere apaizetarako ikasaldiak.
–Bazenduan neskatxarik pranko, ezkon-eskea egiteko.
–Baiñan txikitan txertatu zidaten emakumeekiko
lotsak, ziaro lotzen ninduan.Beiñere ez det jakin emakumeengana nola urreratu diteken. Ortan, moldakaitz
purrukatua izan naiz beti, Niko.
–Gauza oiek aztutzeko, edari pixka bat aiñakorik
ezta.
–Egia, ta nere muiñak zorrozteko, egoki etorriko
zait, garagardo pixka bat.
–Bereala nator, Pelix.
–Ekarri biontzat. Zuri ere kalterik eztizu egingo-ta.
***

Entzun dezue nere morroiarekin izan dedan alkarrizketa. Edari billa dan bitartean, bakarrik gelditu naiz
berriro ta nere buruko garunak, lanean asiak dira
lenez gain.
Ezkongai, bizitza guzian... Urik gabeko iturria
bezela; okerrago, Jaungoikoak etxea jasotzeko bear
dana eman, eta etxerik ez jaso; lur ederrak alperrean
edukitzea bezelatsu; emaitzik gabeko landare edo
zugaitzaren pare; ondorengorik utziko ez duan gizona.
Askotan pentsatu oi det: Jaungoikoagatik emakumerik gabe bizitzea, goragarri nola ote diteken. Jaungoikoak emandako begiak, belarriak, besoak, oiñak
bizi guzian erabiltzeke gordetzea, goragarri ote liteke?
Jaungoikoak orrelakorik nai al du? Ta zergatik nai izan
bear du, gu seme-alabarik sortzeke mundu ontatik
joatea?
Ba, ba!... Etzaitezte berotu nere kontu auekin.
Neronek ere, zer diran ba al dakit, gero? Baiña burua
duanak, burutapenak oi ditu, ta neri orrelakotxeak
sortzen zaizkit nere ontan. Ain zuzen ere... emen
dator Niko garagardoarekin, eta barkatu jaunandreok.
–Ari al zera orain ere, Pelix?
–Zer dezu, Niko?

–Zere buruarekin izketan ari al zeran, ba... Tira,
edan zazu muiñak pixka bat argitzeko.
–Orrela egingo det, baiña zuk laguntzen didazula.
Exeri ta bete zere ontzia edateko, Niko.
–Esana egiteko nago emen, eta ori ere egin bearko det.
–Jakiña, ba! Zaude... zertan nintzan, ordea? A,
bai!... Zu edari billa ziñan bitartean, emakume bati
nere itzala eskeiñi gabe, zergatik gelditu ote nintzan
pentsatzen ari izan naiz.
–Onezkero alperrik dezu, ba, illetak jotzea. Gaztetan ezkontza-bidea artzeko gatzik izan ezpazenduan,
orain are ta gutxiago izango dezu, noski.
–Bai, Niko. Nere ordua igaro zan antziña; ta onezkero, egindako kaltea ezingo det osatu... Amaika aldiz