Lora sorta espirituala - 6
badira billosik, ta goseak-illik, ta zuk orduan
berba gozo labanakaz esaten badeutsezu: ea
zoaze edo nonbere beroetara, ta gosea kentzera; baña eurak bear dabena, emoten ezpadeutsezu, quid proderit? Zer dabe ori esateaz? Ezagutu egizue bein, edo bein.
Zazpigarren bertutea
Deskonfianza noberagan, ta konfianza Jangoikoagan; biak batera, ta neurri bardinean.
Batek berez bakarrik ezin lei ezer, baña guztia
Jesusen graziaz batan. Txoritxo batek ezin egazegin dau ego bakar bategaz, baña biakaz ze
erraz eztau egiten? Alan, danik arimerik txikerrenak Jesusen graziaz batean, egaz-egin lei santutasunik andienera.
Ze errukia! Uste-izatea, santutasuna bakarrik
egin zala komentoetarako! Bada zer, estadu
bakotxa ezta bertutezko bide bat? Mundukoak
eztira bardin Jesussen arimak? Etzan bardin ill
eurekaitik? Ezteutse dei-egiten, erlijiñoko arimai
legez? Eztau guztiakaz berba-egiten, diñoanean:
izan zaiteze onak, zeuroen aita zerukoa dan
legez? Gaurko egunez eztaukaz arima txito onak
mundukoen artean? Eta alan ezpalitz zer litzateke munduaz?
Dazaugun bada aldien baten, ze, erlijiñoko
estadua bada bere guztiz miragarria, ta erraz
daroiana santutasunera, baña ezta guztientzat
premiñazkoa, guztiok gagozala bearturik perfeziñozko estadura bide-egitera; onek izan bear-leukala gure zeregiñik ardurazkoena; bada ganeko
guztiak onen aldean ezer eztira. Bada egiaz,
denpora gitxi barru zetarako doguz ganeko gauzak? quid prodest homini. O Jauna, zabaldu egiguzuz begiak.
Zortzigarren bertutea
Intenziño edo gogo garbia, zuzendurik gauza
guztiak Jangoikoa gananz; lenengo, oitu, ta
ekanduko enas egitera neure egitekoak ganora
baga, ta epeltasunaz. Ai! eta zeinbat galtzen
dogun, alan ez egitea gaitik! Zer aterako dogu,
egiteaz gauzak animalia, edo abereak legez? Bai
bada, izan bedi guztia gogo garbi biziaz, ta gurari andiaz Jesusi agradetako; alan, gauzarik txikie-
nak urtengo dau andiak; ta egitekorik zantarrena izango da txito nagusia.
Ze gauza txikerra dna diamantea! Baña balio
andikoa. Alakoak izango dira nire egitekorik txikitxoenak. Geli-okela ondo ifiniak, eperra dirudi;
baña ondo ifinten ezpada gauza ezta ezpada
katuai ezarteko. Eztakutsue zeinbat balio daben
gisu on batek? Jangoikoaren gauzetan geiago
balio dau a modu, ta intenziño onak zeinegaz
egiten dan gauzea, gauza berak baño.
Bigarren, eztodaz egingo gauzak, munduari
ondo eretxitarren; baña eztodaz itxiko, asmau
arren v. g. baneria, zerren, zelan liteke ez asmetea onelako axe utsak? dira euliak legez, ta eurai
jaramon baga, jarraitu bear deutsat gogo garbiaz neure bearrari; egiten dodan legez, irakurten, edo eskribietan nagoanean, bada enas
geratuten euliak joten; galduko neunke denporea, ta pazienzia. Aurrera, baña esan dodan
legez, intenziño ta gogo on bat euki bear dot
Jesus billatu, ta berari gustu emoteko.
Bestela, ze erakeria andia ez liteke izango,
autsa, lurra, ta axearen billa ibiltea zeregin ta lan
santuetan? Eta bitarik bat: edo pagetan deust
munduak egiten dodana bera gaitik, edo ez;
pagetan badeust, Jesusek esango deust azkeneko egunean: recepisti mercedem tuam: artu zenduan zeure bear-saria. Pagetan ezpadeust munduak, esango deust Jesusek, ezer zor ezteustala,
zerren eneban bear-egin beretzat ta bere maitetasuna gaitik, eta jakin bear neban, enebala serbidu bear mundua lango ugazaba billau prestuez
bat.
Bederatzigarren bertutea
Sendotasuna. Lenengo, irauteko azkenengo
ordu giño neure lanean; bada bakarrik alan
dirauanari emoten jako bear-saria. Bigarren, ez
nagitu, ta nasaituteko neure ejerzizio santuetan,
asmau arren epeltasun, atzerakuntza, nagitasun, ta iluntasunik andienak. Aurrera, ze aldatsa
igorik, idoroko dot bide zelaia. Erromeria batera
igoteko aldats-gorak, ta neke-izardi guztiak aztuerazo, ta gozotuten badeustaz, noian lekuko
gomute gozoak; Ai Jauna! zeru ederrak, zeinetara noian, zeinbat geiago biztu, ta poztu bear
nau?
Neure Jesus maiteak igoten dau Kalbarioko
mendira aranzaz koroiturik, ta krutze astunaz
lepoan; eta nik bekatari onek gura dot igo zerura loraz koroiturik, ta neke gitxi bat kosta baga?
Zetan erakutsiko dot nire amorea? Zer legoke
orduan zer saritu? Olgura, ta atsegiñik idoroten
ezpadot, asko izango da, Jesus kontentu eukiteaz. Eta eztator ondo, ni izatea, ume txikiak
legez, zeintzuk ezpadakusde prest konfit gozoa,
nagitasun andiaz ibilten dira.
Sendotasuna, ostera-bere, ez ollotu, ta bildurtuteko tentaziñoetan, dirianak diriala, ta edozein bertuten kontra. Gerra utsa da gizonen bizitzea; edo ill, edo esetsi. Zetako ditu Erregeak
soldaduak? Eta nos zoriondu, ta sarituten ditu,
ezpada leialak dirianean? Alantxe egiten dau
Jangoikoak peleetan dabenakaz sendotasun
irmeaz.
Milla bider esango dot: urrindu zaitezeela
okasiñoetako bide galduetatik; maite izan daizuela oraziñoa, ta nekezko mortifikaziñoa; etzaitezeela bildurtu; estalpetu, ta ezkutau zaitezela,
erleak erla-tegira, ta txoriak orma zuloetara
legez, alan zuek bere eskutau, ta egaz-egin dai-
zuela Jesuen bost llaga gozoetara; an idoroko
dozuez pozkari, ta zoriontasun guztiak.
Ikusten gareanean tentaziñoan, ez ta señale,
Jesussek aztu gaituela; baña bai, bere urrean
euki gura gaituela. Ai! ze, onetan, ume txikiak
legez gara. Ume txikerrak olgetan euren gustura
dabiltzenean, eztauke euren amaren gomuterik;
baña jazoten bajake gatx-min gitxi bat, orduan
lenengo gomutea ta deia da euren amarena, ta
bereala doaz bere altzora. Apostolu santuak itxasoan ondo ebiltzen artean, itxi eutsen Jesusi loegiten; irazartu eben gero, baña zan, ekatx bildurgarria asmau ebenean.
Orrez geiago dira tentaziñoak, gu humilduteko; zur zoliak egiteko; bertutean sustraituteko,
gu sendotu, segurutu, ta zorionduteko. Eta zetako ez? Ai! ze ondasun asko ta ugariak dakardezan! O geure Jangoikoaren probidenzia miragarria! Baña zu nire arimea beeratu, ta humildu
zaite, ta eldu zaite beti Jauna gana. Emonik dau
bere berbea, lagunduko deutsula; eta Jangoikoa
egonik zure aldetik, nore bildur izango zara?
Alan, galdu ez egizu bein-bere zure biotzeko
bakea, ta Jangoikoagan itxaromena.
LOLLO,
EDO BEDAR GAISTOZKO
SORTA BAT ERRETAKO
SURTAN
Danik onena izan arren soloan ereinten dan
azia, ardura andiaz ateretan ezpadira lollo, ta
bedar txarrak, frutu gitxi, urri, ta meatzak emongo ditu. Ea, jaramon ez egizue, ta ikusiko dozue,
lo-zorrora emoten bazara, ze zur-irazarria egongo dan gizonaren arerio asmutsua, ta ereingo
dau lolloa, zuek erein dozuen azi onaren ganean,
utsak, ta prestuezak urten dagien zuen bearneke guztiak.
Agaitik bada, zoli, ta prest egon bear dozue,
erein ez daian, ta ereinten badau, bedar txarrak
azi, ta ito eztagiezan bertutezko lora ederrak. Ai!
Gure lenengo gurasoak bekatu egin ebanik, larbere geratu-zan gure biotza makurturik, ta gai
gatx guztietarako. Bada orregaitik, aramen non
opa deutsuedazan atera, ta erre bear dozuezan
bedar gaistoak; izan ditezen zuen biotzak lorategi maitegarriak Jesusentzat.
Lenengo bedar txarra
Lenengo, aldaizuen guztia urrindu bear zara
dantzeetatik, komedia, zezen, erromeria, ta bisita kostotsuetatik; gizon ta andreen batzarretatik, eztirianean premiñazkoak. Bai, zerren ezta
erraz jakitea, ze kalte gogorrak dakazen oneek
guztiok, ta zeintzuk eureetarik egiten dituen
gatx andiagoak gure ariman.
Esango dozue, gauza gatxa, ta neke andia
dala, dibersiño oneek largatea. Bañ nik diñot,
eun bider gatxago dala, baneria ta dibersiño
oneek maite izanik, Jangoikoaren lege gordetea.
Eta esan: etzagoze bearturik lege santuau gordetara, ezetan ausi baga? Begira bada, egarriak
illik dagoan gaiso bat, errazago egongo danez
edan baga, urik estakusenean, ala bere aurrean,
ta bere eskuetan basu bete ur garbi-otz ifinten
deutsenean.
Bigarren, eztagoz beste milla dibersiñlo
oneekj baxen obagoak, pelligrurik, ta gal-biderik
eztakardenak? Guri ondo ezpaderitxagu egin
ebena Adan ta Eba gure lenengo gurasoak, itxirik beste fruta gozo eder asko, jan ebelako Jangoikoak eragotzi eutsen frutu galazoa, zergaitik
gura deutsagu jarraitu euren erakeria ezainari?
Galarazoa daukagu gozoagotzat? Ezta itsutasun
ikaragarria?
Eukirik bere aukeran edari bi; bata gozoa,
baña edendua; bestea ez ain gozoa, baña osasuntsuagoa, au itxi ta bestea edango baleu, ez
geunke esango zenzunik ez eukala? Baña gitxi
diñot; bada gozoago baderitxagu gauza eragotziari, da, aoa mindurik daukagulako. Gaiso
batek jatekorik onena dauko garratz-mintzat.
Orrez ostean, orain neke-gatx egiten bajat
itxitea naiera gitxi batzuk, eukirik beste dibersiño bekatu eztirian asko; zer izango da egotea
beti-betiko erretan infernuan, pozkari, ta dibersiño oneek baga?
Esan dot, aldaizuen guztia urrindu zaitezeela,
zerren onetariko gauza batzuk, v, g, dantzak
premiñazko aldiren baten laketu litekez; baña
eun kondiziñogaz dantzea baño len, dantzan, ta
dantza ostean. Irakurri egizue onen ganean san
Franzisko Sales bere sart-aurrean.
Bigarren bedar txarra
Joko luzea ta diru askotakoa. Au baga bere
bago zetan emon dirua, ta denporea, zeintzuk
ezeutsuezan emon Jangoikoak onetan urtu, ta
galduteko. Bago zorrik? Bago seme alabarik?
Bago pobre eskekorik? Zer bada, gustia emongo
jako dibersiñoari?
Irugarren bedar txarra
Kuartelak gitxitu bear dira sko, irudi arren
onak; bada esan ze, gau bakotxean emon bear
diriala ordu bi, edo iru utsik; eta au ez lan-nekebear andiak igaro ezkero, ezpada paseo, ta
dibersiño ostean; adiskidakaz berbaz luzero
egon ezkero; maitik jagi zanik, ez gox guztian
anis garau batek balio daben dun beste gauzarik
egin ezik; esan, ain denpora luzea emongo dala
dibersiñoan, ez eukirik ordu lauren bat, libru on
bat irakurteko, ta beste bat meditaziño, ta gure
arimeko lan santu bearren dogunean emoteko;
esan gure etxeko familia eukiko dogula azturik,
ta gogaiturik gure begira; ta gogaerazoko deutsagula geiago, kuarteletik belu, aldi txarrekoak,
ta aserraturik gatozelako, edo jokoan dirua
galdu dogulako, edo lartxo edan dogulako; esan
azkenez, berandu joango gareala oera, itxirik
errosarioa, esan daien etxekoak, edo lenago
errezau ebalako; eta belu etxunik, belu jagi, ta
gox geiena emongo dogula, ezer egin baga;
ondo deritxazue oni? Eta au guzti au eukiko
dozue gauza ontzat, santutzat, merezimendutzat beti iraungo daben zeruko gloriarako? O
alperreria santua! esango neuke, alan balitz;
baña ezta au itsutasun ikaragarri bat?
Laugarren bedar txarra
Bisita luzeak, ta sarritakoak eztira gitxitu
bear esan dodazan errazoiakaitik? Etxeko otseñak badakie, ze egunetan, ta ze ordutan doazan
etxeandrak bisitara, etxake faltako eurai bere
nok bisitau daizen. Au alan da, alan ikusten da,
ta ezagutzen dira emetik datozen gaistakeriak,
baña jaramoten ezta. Jesusek itxiten eban oraziñoa, bere ikasleak zaindu, ta jagotarren.
Bai, askok urtengo dabe arako esate ondo
esana, baña ez ondo adituaz: len dala deboziñoa
baño obligaziñoa; au esaten dabe, iges egin gura
dabenean oraziñotik, elexatik, Jangoikoaren gauzetatik; baña eztabe alan uste, gitxituteko bisitak, paseoa, loa, oean luzero ta loaz aspertu
artean egotea. Ze itsutasuna!
Enda zer, kuartel, ta bisitetan batzen badira
erabatera gizon, ta emakumeak? Onelako batzar
nastuak bildurgarriak dira, onak, ta angeruzkoak
izan arren personak. Milla gauza esaneiz onen
ganean; baña eztot ixilduko san Agustinek
dirauskuna; diño bada: San Jeronimo, ta san
Ambrosio baño sendoagoak zirudienak, erakutsi
ebela euren argaltasuna, sarriturik okasiñoa, ta
ifinirik pelligruan. Zetako bada gagoz orren
segurutzat? Sartu daigun eskua bularrean, ta
idoroten ezpadogu, zeri negar egin, bildur izan
bear gara, izan ez daitean ori gure egokera txarraren señale adigarria.
Bostkarren bedar txarra
Lotsa-bagetasun edo modu txarra berba-egitean, begiratutean, ibiltean, zenzun ta ganora
baga gauza guztiak egitean; eskutadak, txaloak,
barre ta sansoak. Zer doa, nik ez eukitean gogo
ta intenziño deungarik? Dauko arerioak. Nik
intenziño, ta asmo deungarik euki ezarren, egongo da erre baga lastategia, urtuten badeutsat
sua? Zer ezpada sua, dira zuen erakeriok? Zer
da gizona, erretako prest ta gai dagoan lasto ta
bedar igartua baxen?
Nagusitu eztidin lar librotxo au, itxiten dot
emen. Norbera begiratu bedi; ta eskatuten
badeutso humiltasunaz argia Jangoikoari, erakutsiko deutso Jaunak, zer itxi, ta zer artu bear
daben ona izateko. Artu begi bakotxak j. j. bi
dituan konfesore bat, au da jakintsua, ta justua,
ta emongo deutsaz adi-bide on bearrenak.
Bakarrik daukedaz zer adierazo gauza bi.
Lenengoa, erakeria andiena dala uste-izatea,
eldu gintekezela bertute ta santutasunera, egin
baga zerbait gure aldetik Jaunaren graziaz
batan. Dira bertuteak lorak legez, ta arimea lorategi, edo jardin bat legez. Esaizue, eleuke eukiko
barregarritzat gizon bat, aserratu, ta kexatuko
balitz, ez etorrelako lorarik bere hortuan, berak
ez ereinik, ez landurik, ez urik ezarririk, ez loralandarak ifinirik, ez jaramonik? Onelan bada da
esan dogunean; baña alanbere ezta bietan bardin, bada lora-tegia loraz bete lei besteen eskuz,
ta bitartez; baña arimea norbverak ta ez bestek
landu lei.
Arimeko apaindurea ezta gorputzekoa legez;
au ederrik dabillen, asko da dendari batek jazteko eder bat jostea, ta urre-gillak joia perla galantak emotea; baña arimeko soñeko polita norberak josi bear dau. San Agustinek diño, zu ezerezetik, ta zuk ezer-bere egin baga sortu zinduan
Jangoikoak; baña etzaituz salbaduko zeu baga,
edo zeure aldetik alegiña egin baga. Grazia da
bearrena, bera baga ezin giñei ezer, baña beragaz batean ekin bear dau gizonak.
Gure Jangoiko maiteak ez bakarrik gura gaitu
zoriondu, ta doatsutu zeruan, baita bere gura
dau, guk pere euki daigula pozkaria, guk geuroi
zor izatea zerbait a zoriontasuna; koroitu, ta sarituten gaituz; baña gura dau, geuk landu daigun
koroia.
Bigarren, zer dira ganeko gauza guztiak gure
arimen aldean? Salbetan bagara, zer joaku, biziko garean lau egunetan zerbait txikiagoak izatea? Kondenetan bagara, ze on egingo deusku,
oraingo lau egunetan zorionekoak izateak? Iges
doaz gure egunak; ez, egaz doaz. Ze laburrak
egiten jakuzan igaroko urteak! Urrengoak izango
dira luzeagoak? Baña nok daki izango dirianez
urteak, ala egunak? Ordu baten segurantzarik
eztaukat; bada zer egiten dot? Zergaitik, bada,
dot ain maite daukadan ondra gitxi au? Lau egun
iraungo daben bizitzea gaitik bear latz-gogorrak
egiten dodaz, ta bear-neke arina egingo jat gatx,
irabaztko betiko irautea daben zoriontasuna?
Aztu ez egizuz beinbere nire aita san Franziskok bere semeai esan oi zituan adi-bide zeruzko
oneek: O neure anaje guztiz maiteak, ta betiko
seme biotzekoak; enzun nagizue, ta aditu egizuez zeuroen aitaren berbak:
Gauz andiak opa genduzan,
Andiagoak opa jakuz;
Gorde daiguzan aek,
Irabazi daiguzan oneek;
Laburra da gozotasuna;
Azken bagea penea;
Arina nekea;
Betirokoa gloria;
Asko dira deituak,
Gitxi autatuak,
Guztientzat dago saria. Amen.