Lora sorta espirituala - 5
errazak? Bada alan, gura eztozue osasuna; bildur nas, egunen baten negar egingo dozuela.
Bestela, maiteak, jakin, eze, misiño, konfesiño jeneral edo guztirokoa, ta ejerzizio santuen
ostean, (irurok doaz onetan batera), jakin bat,
diñot, eze artzen ezpadozuez zuzen-bide bakar
barri batzuk, obetuteko bizitzea; eta kontentetan
bazara bakarrik, Jangoikoa obeto serbietako propositu jeneral, edo guztirokoakaz, sinistu egidazue, zimendu bako etxeak legez, laster emongo
dozuela lurrean. Egizue zuen konzienziakaz, oidozuena zeuroen soñekoakaz; non egotzten
deutsazue atal-zati adoba-geia? Urraturik dagoan zatian, ta ez edozein lekutan. Eta jausteko
dagoan etxe bati estribo eutsigarria? An, non
jaustera doian. Alan da.
Era onetara, ikusiko dozue, zelan errenak
ifinten daben polibi andiago bat, baña iños ifinten eztabe oñ luzean, ezpada orpo laburragoan.
Begira nondik erren-egiten daben zeuroen arimeak, ta erantsi egiozue antxe takoi, ta ardurea;
zerren bestela, izango zara etxe zimendu
bageak, ondo laster banatuten dirianak legez.
Izango zara, arako itxasoan itxas-orratza, ta
norte segura baga dabiltzenak legez; edo bideak
uts eginik or-emen neketuten dirian bidezkoak
legez; zer egiten dabe oneek? neketu alperrik; ta
zer geiago? ezer ez geiago; edo san Pablok esaten eban legez: quasi aerem verberans: axeari
kolpeka esetsi, ta daragoiona legez, zein galanto
neketuten da, baña nekea baño geiago ateretan
eztau.
Artu egizuez, bada, adi-bide txikiok, ta ondo
gordetan badozuez, seguru-bere, orain bakarrik
lorak dirianak, elduko dira denporaz frtutu
elduak izatera. Diñot denporaz ta ez beingoan,
zerren au da gure zori-gatxa, kanaka gura izatea
azi santutasunean, ez balitzan legez au gauzarik
gatxena, erraza bada bere, gogo sendo, ta Jangoikoaren graziaz bat-batean. Baña esazue: ezta
zorakeri andi bat? Gorputza azi dedin, itxodoten
eztozue? Beste frutuak artuteko, itxadoten eztozue? Orain zarean erdia, ozta azi ziñian amabi
urtean. Esku bete ginda itxadoten dozue urte
betean arbola bati. Zortzi klabelina artzeko, urte
guztian zagoze, ura ezarten bere sustraiai.
Itxadon egizue, bada, santutasun, ta bertutezko frutua, zein dan fruturik egiazkoena; eta
eztozue gitxi egingo, irabazten badozue ilte
orduko; onetarako, ta ez alperrik emoteko, luzetuten dau Jesusek zuen bizitzea. Eztakizue, zeinbat onek iraungo daben; orra bada, ze ardura
andiaz bizi bear zarean, zerren lana da ardurazkoa, ta luzea, eta eztakizue laburra danez den-
porea. Alan bada, ezkara ibilli bear umeak legez
pensetan, azten bagara, edo ezpagara, ezpada
pazienziaz diardu ta erago beti lan santu oni. Eta
kontuz bizi, zergaitik ze, esetsiko deuskue tentaziño andiak, ta deabrua beti ibilliko da zur.
Ezkeunke gura, uste-izan daizuen, askok
legez, bertutea dagoala, ez asmetan gerra, ta
tentamenduak. Alaba maiteak, diño San Franzisko Salesek, gauza bi bear dira onetarako. Bakizue zeintzuk? Iltea; ta zerura joatea; bada bizi
garean artean, bearturik gagoz peleetara. Gerra
utsa da gizonaren bizitzea; ill baño ordu laurentxo bat lenago bere, egingo ez jaku mesede au.
Gara angeruak? Baña zer? Milla bider enzun
ezteuskuzue, guk alegiña gure aldetik egiñik, ez
indarka, ez larritasunaz, ezpada biotz humil
bigun bategaz Jesus, ta Maria gana egaz lasterka eginik ta joanik, eurak estalpetu, ta eskudatuko gaituela?
Ea bada, ez izu-bildurtu; arerioa txakur estu
bat da; ausika egin lei, guk gura ez izan arren;
tentau gaikez; baña eldu, ta usegin, ez; bada
bakarrik bere borondatez beraganduten danari
usegin leio. Ez, ez, maiteak, infernu guztia amu-
rratu arren zuen kontra; ta tentaziño gogaikarriak sarritan biraldu arren. Maiteak, deitu fede
biziaz Jesusi, emonik dauko berbea, entzungo
gaituzala; esanik dauko, prest egongo dala, guri
lagunduteko; gugaz egongo dala estura guztian,
non arerioaren asmu, ta gerra guztia, izango da
gure bitoria, ta onerako.
Sendotu, ta biztu, bada zeuroen biotz jausiok;
ea, Jesus, Mariaz egonik, zeren bildur zara? Zetarako larrituten zara? Jangoikoa badago gure
aldetik, nok azpitu, ta goiartuko gaitu? Jangoikoa
izanik gure argia, bidea, ta osasuna, noren bildurra euki giñei?
Bai, guztirako prest, ta gaiak izango gara
Jesusegaz, ta Jesusegan; geratu zaiteze beragaz,
ta bere ama laztan gozoagaz; ta erregutu egizue
orain ta beti, eskatuten dabena kaitik zuekaitik
Jesusen oñetan.
PROPOSITU EGIAZKOAK
ONDO BIZITEKO
ADI-BIDEA IRAKURLEARI
Irakurle maitea: Aurrengo lora-sortaren
ostean ifinten dot zure eskuetan librutxo au, ta
berean: 1. Propositu egiazko batzuk ondu daizun
zure bizitzea; 2. Bitartekoak mantenduteko igartu, ta ezaindu baga lora oneek; 3. Bertuterik onenak, ta bearrenak; 4. ta azkenean lollo, bedar
gaistozko sorta bat surtan erretako.
Artu egizu, bada, maitetasunaz txuri au; eta
ez aitu ainbeste bere gitxitasunari, ezpada zure
onerako opa, ta eskiñiten deutsudan borondate
onari. Bear-bada esango dozu, libru onik askok
lenago bere urten dabeela; alan da; baña egunean egunean badagoz libruak ateretan jente
alperrentzat; ezta ondo etorriko, ateretea kristiñau on bertutera emoten dirianentzat?
Zuk dakutsu, ta guztiak dakusde, zenbat
erako jateko zalegarri asmetan dirian gaurko
egunez, betetako, gogaiturik garabiltzezan gurari zori-gaisto oneek; zegaitik bada nosik bein
asmauko eztogu janari santu zalegarrien bat
gozotuteko gure arimea?
Eta esaten badeustazu, zegaitik beti ateretan
dodazan libru txikiak, ta ez nagusiagoak? eranzungo deutsut, errazoi asko gaitik, batzuk zuen
aldetik, ta beste batzuk niretik. Nire aldetik
dagozanetarik ona emen lenengoa, nire jakituriaren laburtasuna, zein ezta aurreratuten enpeñu andietara; baña enas orregaitik atzeratu bear
egiteko alegiña, apainduteko Jangoikoaren tenplu biziak. Ekartzuz beste bein gogora, Ebanjelioko alargun pobreak eskiñi zituan txuriak; ta
arako atxinako legeko jente humillak, ez eukirik
urre, ta aberastasunik, apainduteko Testamentu
Utxa santua, eskiñiten eben borondate oso, ta
biotz maiteaz auntzen ulle, ta narruak. Exod. 35.
v. 23. Bigarren errazoia, da, nire betiko zeregiñak, ta ibilteak baterik bestera misiño, ta ejerzizio santuetako laneetan, ta asti gitxi eukiteak,
astiro, ta luzero eskribietako.
Zure aldetik idoroten dodazan errazoiak dira
onexeek: uste dot, iru erako pobre beartsuz
beterik dagoala mundu au; eta dira, deboziñorik
eztaukeenak; bolsarik ez dabenak; ta denpora-
ren premiñadunak. Lenengoak deboziño ta espiriturik eukite ezarren, ikaratuten dira dakusenean libru andi bat; ta guztia irakurte ezarren,
eztabe ezerbere irakurten.
Bigarrenak, eztaukee zegaz erosi libru andia,
ta alan ezin irakurri leie. Eta denpora, ta astirik
ez dabeenak, zelan emon leiez ordu luzeak libru
andiak irakurten? Orra bada, daukadazan errazoiak, ez ateretako libru andiak, ezpada txikertxoak; eta onetan egin daroat bekatari gaisoaz,
oi dabeena medikuak euren gaisoakaz, ta amak
señtxo txikiak kaz. Egia da, sarri emoten jakeela
saldea gaisoai, ta ugatza ume bularrekoai; baña
bakotxean gitxi. Onetan euroi jarraituten deutset
nik bere, ez askotan emotean, ase, ta lar bete
eztitezen, batera asko emonaz.
Berba bakar baten deutsut guztia esanik; zuk
gorde egizu gitxi au Jesusen graziaz, ze, onegan
itxadoten dot, asko aurreratu, ta dendotuko
zareala Jangoikoaren begien aurrean; ta eskatuten deutsut, berari erregutu daiozula nigaitik,
bada gurari andiaz gura-dot zure arimearen
aurre-bidea.
Agur.
SARTAURRE LABUR BAT
Aldi askotan adierazo dot, ejerzizio santuak,
edo misiñoak dirauen denporeak dirudiela udebarri eder gozo bati. Ze lora ederrezko proposituak, ta gogo santuak egiten dirian orduan! Baña
o erruki negargarria! bada arik laster otzitu
zirian gogo on guztiak, aztu proposituak, ta ezereztu guztia, jazoten oi dan legez lei, edo izotz
andi batek igartu, zimeldu ta ezainduten dituanean lorak. Eta zeinbat bider biurtzen eztira
asko, orduan euken egotaldia baño gaistoagora?
Gauza askotarik dator au; baña izentauko
dodaz bi agirienak; lenengoa da, egiten eztirialako bakotxa berez propositu bakarrak; ta aidean
ezarten dirian tiroak legez, ilten eztitubezalako
pasiño gaisto, ta bizio txarrak ta kaltetsuak. Biagarrena da, egin arren propositu banaak, eskribietan ezpadira, aztuten dirialako; ta eskribietan
badira, irakurten eztirialako; eta alan guztia galtzen da. Onegaitik bada Jesusen graziaz, noatzu
emotera urrengo propositu santuak.
PROPOSITUAK
Lelengo propositua
Alde egin ardura andiaz okasiño bekatutsu
guztietatik; eta batezbere a, ta a: begira bakotxak, nondik asmetan dan argalago. Auxe da
lenengo propositua, ta beste guztien burua; bera
gorde baga, ezer balio eztabe ganeko proposituak; eta alan, gura dabenak zerua, alde-egin
begiz bekatuzko okasiño, ta galdu-bideak.
Bigarren propositua
Urrindu lagun gaisto, ta batzar oker guztietatik; bestela, galdua nas betiko. Eransgarriak
badira gorputzeko gatxak, geiago dira arimekoak.
Irugarren propositua
Gorde neure zenzun, edo gorputzeko sentiduak; Ai! bada bestela zelan gordeko dot biotza?
Santuak ezin eben.
Laugarren propositua
Erbestetu alperkeria, zerren bera da bizio
ama, sustraia, ta iturria. Euki lei gizon batek
lotsaria ezainagorik, zein, ez izatea ezpada jan,
edan, lo, ta alperrik egoteko? Gauza onen batera emoten ezpada, zer egingo dau? era guztizko
gaistakeriak. Eztiñot bakarrik, soloan bear egin
daizula; bada ezta au zuk egin ziñakean bear
bakarra; munduak dirudi gorputza; onek ditu
bere zati bakotx, ta zenzun banaak; ta dirianak
dira zetarako, edo atarako; eskuak, bear egiten
dabe; begiak, ikusi; belarriak, entzun.
Ez jake eskatuten surrai, ikustea; ez begiai,
entzutea; bai, bakotxari jagokana egitea. Era
onetara munduko gorputzean, batzuk egiten
ditu Jangoikoak nekatzalle, beste batzuk beste
ofizio-dunak; baña guztiak izan bear dabe zerbait on egiteko. Ezain badirudi, begiak ez ikustea; zer irudingo dau gizon bat ez ezertako izateak?
Bostkarren propositua
Ardura andi bat ondo emoteko denporea,
bada da balio andikoa; ta bein galdurik, betiko
galtzen da. Alan, erago beti gauz onen bati; ta
onak uten daian zerurako, euki beti gogoan
Jesus, ta egin borondate onagaz. Arraiñak burua
uretan jasoten daben legez, ni-pere jasoko dot
sarri nire biotza Jesus gana, ta esango deutsat: O
Jesus maitea, indazu arren grazia neure estaduko premiñak betetako, neure umeak ondo azteko, neure etxea zuzen erabilteko.
Bai neure arimea, auxe eginik zeure lan-bearretan, ain agradu andikoa izango da Jesusentzat, zein erlijiosa bat koruan oraziñoan dagoanean. San Isidrok irabazten eban zerua soloko
bearretan; san Krispin, ta Krispinianok oñekoak
josten; san Sebastianek gerran peleetan; santa
Katalina Senakoak suateko lan ta tresnak garbietan; santa Franziska Erromatarrak obediturik
bere senarrari, ta bere etxeko gobernu onagaz.
O aimak, zetako alan egiten eztozue bada bide
batez arinduko dozue bearra, ta irabaziko dozue
ain bear-sari andia!
Seigarren propositua
Paseoa, jokoa, debrsiñoa eztodaz artuko,
ezpada onak dirianean, ta bere neurrian, gatza
legez, ez ekandu-oituraz, ta ofiziotzat; gatza
legez; Ezarten deutsazu jatekoari eskutadaz? Ez,
ezpada garauka, gitxitxo; onelan, ta onetan
zuzendurik Jangoikoari, irabazi ziñei zeru asko.
Paseoan nabillenean, zerura joan al-izanik; jokoan gloria irabazi al badot, zetako galduko dot?
Enas zoro bat izango? Bai.
Zazpigarren propositua
Gogo sendo bat ez jausteko bekatu txikietan;
nik ontzat epadaroadaz, bestek egiten deustazan irain, ta ofensa txiker arinenak, zegaitik nik
egingo deutsedaz neure Jangoiko onari? Eta egiten badeutsadaz, esango dot, maite dodala? Baldinbere, bekaturik txikerrenak aurretuten dau
zerbait, bekatu mortalean jaustea; jaramoten
ezpadeutset, txikiak dirialako, segurubere
laprast egingot nagusietara; eta nire zoriontasunaz alan gerta ez-arren, izango nas arima etiku
argal bat legez. Emo-lei errukitasun andiagorik?
Zortzigarren propositua
Argaltasunez jausten banas bekatu arinetan,
bertatik biurtutko nas Jangoikoa gana, (baña izu-
itsutu baga), eta nagoanean bakarrean, etxungo
nas, parkeske, lurrean. Au baño geiago egiten
eztot katarro bat dodanean? Eta zein da bietarik
gatx andiago? Ai! lorak jaten dituan arrak ilten
dodaz; zegaitik bada itxiko dodaz bizi-bizkorrik
bertutea jaten deusteenak?
Bederatzigarren propositua
Nire adu-gaistoz jausten banas bekatu mortalean: O Jesus maitea! eztira asko geiegi ta lar
lenagokoak? alanbere jausten banas, diñot, laster laster, milla bider laster, ta bertati arin egingo dot konfesorearen oñetara; baña lenago Jesu
Kristoren oñetara; emen urtuko nas negarrez, ta
bigun-samurturik ondo ondo neure biotza, ta
barau, ta oraziño luzeren bat lenago eginik, konfesauko nas bereala.
IRAUN-GARRIAK
IRAUN-ERAZOTEKO
LORA ONEI IÑOS IGARTU,
TA EZAINDU BAGA
Lenengo iraun-garria
Sarritu sakramentuak, baña deboziño guztiz
andiaz, eta aurrerantzean onduteko gogo benetakoaz; ez modara, konfesiñorik bekatura; bekaturik konfesiñora, betiko inguruan; au da burlazar ibiltea. Damu egiazkoaz; onetarako usteizan, orain egiten noian konfesiñoa dala ezkenengoa. Zer alan balitz? Zer alan dala, angeru
batek esango baleust?
Bigarren iraun-garria
Abogadu letradun, ta mediku osagilla onenen
atzean banabil, zegaitik billatuko eztot konfesorerik angeruzkoena? Orren gitxi joat? Ez dot
onen bear geiago? Itsuak beste itsu bat badaroa,
zer jazoko da? bata, ta bestea ondatutea.
Irugarren iraun-garria
Egunean ordu erdiko irakurtza santua, ta
beste ordu erdiko oraziñoa. Au baño geiago
emoten eztot gorputz ustel onegaz? Arimeari zor
etxako ardurarik? Enda zer? Neke andia da,
seme batek berba-egitea bere aitagaz, ta Jesus
lako aita bategaz? Onetan gagozan, eze, lorai
ezarten ezpaiake ura, igartuko dira laster.
Eztakigu oraziño egiten? Lotsatu gaitean;
baña len bere ez genkian irakurten, ta eskribietan. Oituraz ekiñaz ikasi dogu; eldu gaitean Jesus
gana, ze berak irakatsiko deusku. Oraziño langeiak izan bitez azkenengoak, au da, eriotzea,
juizioa, infernua, ta gloria; eta Jesu Kristoren
pasiño santua izan bedi eguneango ogia; berau
da guztia gozotu, ta erraztuten daben ogia, ta
eztia; bera da espillua, non apaindu bear garean,
humildu, ta beeratu, ikusirik bere humiltasuna.
Laugarren iraun-garria
Beti geure gogoan erabiltea Jesus, da ermuko
janari zeruzkoa, gauza guztira emoten dabena;
argala, sendotuten dau; tristea, poztuten dau.
Jesusen gomutea baxen ze gauza gozoagorik?
Milla bider begiratuko deutsat arimeko begiakaz;
eta uste-izango dot, dakusdala krutze astun
bategaz lepoan, ta diraustala: Semea, bakutsu,
ze maite zaitudan? Ofendidu nei onelan? Geiago:
itxi nei; biotz guztirik bere ontasuna ez maite
izatea? Bekatu egiten dot? Bai; baña da, aztuten
dodalako: desolatione desolata.
Bostkarren iraun-garria
Deboziño guztiz andi bat, guztiz biotzeko bat
ama Birjiña txito santeari. Maite eztabenak
Maria, zetarako dau biotza? atera bear leuskioe.
Edertasun zale bagara, non andiagorik? O Maria
guztiz sotil eder maitegarria? Baña deboziño
onek balio eztau, ezpada egiazkoa. Errosarioa,
dira gauz onak, baña o Ama nirea! Zu, ta zure
seme Jesus laztana ofendietan baldin bazaituedaz, zetarako dot zu alabetea? Alan bada, bere
seme egiazkoak izateko, euki bear da biotz garbi
bat; eta jarraitu bere bertute miragarriai, batezbere humiltasuna, garbitasuna, pazienzia, karidadea. Semeak irudin bear dabe euren amai.
Seigarren iraun-garria
San Josepe zorionekoa izango da nire biotzeko kutuna; san Migel nire bitartekoa; angeru gordetzallea nire lagun, ta adiskida; purgatorioko
arima bedeinkatuak iños aztuko eztodaz.
Zazpigarren iraun-garria
Limosnea izango da nire bertuterik maiteena;
bada bera da bertute miragarriena; baña eztot
egingo limosnea, besteai ostuagaz; eta neure
errentari beartsu gixa-gaisoakaz errukia erakustea, izango da nire ezaugarririk maiterena. Ezta
errukia, ikustea atsekabaz, ta neke-peturik aek
eurak, zeintzuetatik jatort nire zoriontasuna?
neke-bear gogor latzakaz betetan deuskuez
erregaluz gure maiak; eta eurenetan arto gitxi
bat bere eztago aldi askotan.
Zelan da, bada, au? Ona emen: geitu da guztiz asko baneria; mantendu gura da bere oñean
andikeria; eta onetarako ain estura, ta premiña
errukigarrian ifinten dituez euren errentariak,
eze, ozta oneek atera aldabe eguneango igaropide gitxi bat. Da au prestutasuna? Ezta au
gogortaderik ezainena? Bai, ta ondo negargarria,
bizi garealako, gure eretxian, erarik argienean!
O argitasun zori gaistokoa, ta ze itsuturik, ta
zorabiaturik garabiltzuzan!
Alan bada neure errentore gixajoak eroango
babe aurrerantzean nire errukitasuna; egingot
alegiña, albait ondoen ifinteko euren bizi-lekuak;
eztot egingo oi dabena Jabe askok, zeintzuk
errentea osorik, ta aurraturik eroanik, eztauke
ardurarik, etxe jausi-banatuak ondu, ta zuzenduteko. Eta zer, etxeak badira ain ganora bakoak,
non, alakr ta erabatera lo egin bear izaten dabe
nasturik era guztiko personak aposentu baten,
ta au dagoanean? Ha! osasunak ezeze, askozaz
kalte-gatx andiagoak eroan bear izaten ditu garbitasun, edo honestidadeak! Zeinbat arima galtzen dirian onelan alkar nastauaz! O gurosoak! O
etxe jabeak!
Orrez geiago: egingo dodaz aldaidazan limosnak, baña bere moduan; au da, eztot eurekaz
emongo biderik iñori alperrak urteteko, baña bai
beargillak, ta ontsuak egiteko pobreak. O zeinbat bendiziño, itzadoten dodan, eroango dituala
Jangoikoa ganik, dazaudan persona bertuosa, ta
nagusi batek! ara zer egin daroan: dauko alde
batera pobren ondasuna deituten deutsan irabazte bat; beragaz erosten dau kirru pilo bat,
zein emoten dau andra gorulari beartsuai; ta
euna eginik, ta saldurik; eta aterarik kostazana
barriro asiteko, ganeko guztia emoten deutse
gorulari pobreai, euren neke, ta beartasunak
eskatuten daben legez. Alan alde egiten dau
alperreria ta gaistakeria; alan irakasten dau
ondo bear egiten; eta erabatera on egiten deutse gorputz, ta arimai; aei, bear-sariaz sokorridurik; ta onei, urrindurik alperkeria, gaistakeria
guztien ekarlea. Eta agaitik deritxat txito ondo
pobre eskekoen on, ta bearrerako egiten dirian
miserikordiaren etxeak; ta nire aldetik beti egingo dot alegina, alan egin, ta gorde ditezen.
Zaletu nadin, limosna egitera, eukiko dodaz
beti josirik nire biotzean iru egia oneek: lenengoa, enasala ni neure ondasunen jabea, ezpada
jabe-orde begiratzalle Jangoikoak ifiniko bat, zeinek artuko badeust berba alper baten kontu
estua, estuago artuko deust, nire erruz galduten
dan, lauziri giñokoa, zerren zerbait geiago dan.
Bigarrena, ondra apur bat, ta on-eretxi utsa
bat irabazten badot lau gizon buru bakoen
aurrean, emonik neure ondasunak baneria, ta
andikerian, galtzen dot gloria egiazkoa, bai ta
neure on-eretxia gizon prestuen aurrerako.
Azkenez, Jangoikoak euki daian nigaz errukia,
bitartekorik andiena da, neuk besteakaz eukitea.
Ezta au Jangoikoak emonik daukan berbea? Izan
liteke ni baño prestutasun, ta miserikordia
gitxiagokoa? Enda biurtzen badodaz begiak nire
bizitzara, eukiko ete dot Jangoikoaren errukitasun, ta ontasunen bearrik?
Zortzigarren iraun-garria
Urtean bein ejerzizio santuak, neure etxean
baño brere izango ezpadira; ta ille bakotxean
bakartasuneko egun bat, lan santuai emoten
deutsadala.
Bederatzigarren iraun-garria
Goxean eskiñi Jangoikoari egun atako egikerak; egi-kai, edo akto fedekoak, proposituak
azpituteko pasiño, edo bizio agintaria; iru Abe
maria Ama Birjiñari; Mezea deboziñoaz; eta egun
guztiko lan-bear santuetan Jesus gogotik iños
kendu baga. Arratsean, esaminea, akto kontrizi-
ñokoa; eta uste-izan, natzan oea dagoala krutzearen oñetan, ez aztu Jesus, ta maitetu gozotasunaz.
Amargarren iraun-garria
Astero egin neke bat, zelan dan barau bat,
edo itxi jan baga au, edo beste kopau zalegarria,
edo frutea. Nekaldi, edo mortifikaziñoa da gatz
espirituala; gatza baga ustelduten da aragia;
nekegarri baga galtzen da bertutea. Gatz baga
gauza ezta jatekoa; ta deboziñoa bere ez, mortifikaziño baga; izan bedi gatza legez, baña bere
neurrian.
Amakagarren iraun-garria
Astean bein barrirotu propositu oneek, baña
ardura geiagoaz bakartasuneko egunean, irakurririk eurok beti belauniko. O Jangoikoa! Eztot
egingo ain gauza erraz bat zure amorea gaitik,
ta nire arimearen onerako? Bai, zure grazia, ta
laguntzaz.
BERTUTERIK ONEN,
TA BEARRENEN
LORA-SORTA BAT
Lenengo bertutea
Humiltasuna, berau da bertute guztien sustraia; berau baga zerbait irudi leie, iraun ez; da
bertute-kume asko dituan ama. Irabazten dabena, izango da zorionekoa, zerren eukiko ditu
ondasun guztiak. Zeinbat nagusiago zarean, ainbat geiago humildu bear zara; lenengo, goitura,
arrotasun, ta andi-usteaz geiago galduko zendukelako; bigarren, gagozalako argaltasunez, ta
doakabaz beterik, ta eurok dira asko humildu, ta
beeratuteko gizonik panparroiena; irugarren,
doguzan doeak zer dira ezpada zorrak? Ta nor
poztuko da, zor andiak eukitea gaitik? Alangorik
bada, adietan emoen dau, zenzun gitxi daukala.
Azkenez, geiago artu dabenak, geiago zor dau;
ta eztago zoriona kontu luzea emotean, ezpada
ondo emotean.
Bigarren bertutea
Pazienzia, edo onez-igarotea, da humiltasunaren alaba-len-jaioa; eztago au, baxu berba
egitean; burua, ta begiak beranz erabiltean.
Pazienzia edo eroa-pena da menast-arria zeintean ezagutzen dan humiltasuna; bada ainbat
humiltasun eukiko dau batek, zeinbat pazienzia.
Pazienzia, datorrela datorren eskutik. Jangoikoa ganik badator, etorri leite esku oberik? badator kriaturak ganik, Jangoikoaren mandatariak
dira, eta bere agindua egiten dabe gure onerako. Daigun, besteak bekatu egiten dabela ni illarazo, suminfu, ta gogaerazoteaz; baña nik asko
irabaziko dot sufrieteaz. Eta zer doa, nik atarako
biderik emon ezeiteaz? Ai! Ez jatort obeto, jarraitutea Jesusi, eze ez lapur onari? Igarotea erru
baga, beragaz baño? Kalbarioko iru krutzetatik
zeinegaz ezpada Jesusenagaz laztandu bear
nas? Argaltasun andia! Izan seiñkeria bat igaroten dodana; euki ainbeste, zegaitik padezidu; ta
izatea ain bildurtia!
Zelan eukiko nas Jesusen jarraitzalletzat;
bere maite-laztantzat, atz bategaz arinduten
ezpadot bere krutzea? Azkenez, gogoratu bear
dot, neure gurariz ez jatordazan neke txikiak,
estimagarriak diriala Jangoikoaren begietan.
Aurreratuko nintzateke, esatera, izan arren
guztiz estimagarria penitenziazko nekea, oraindo ontza bat pazienziaz geiago balio dabella,
libra bat neke-pen borondatezkoak baño. Egiaz,
eztaukala neke-penak igaroteko egiazko biotzik,
esan lei, jazoera txikietan exetu, gogaitu, mukertu, ta agirika asten danak. O zeinbat arimazxko
ondasun galduten doguzan, ajzoten doguz astunagoak gure krutzeak.
Irugarren bertutea
Obedenzia, zerren sakrifizioa baño obeagoa
dan; eta alan obedenzia gaitik itxiten dodazanean nai deboziñoak, nai beste lan santuak, ez
bakarrik eztot ezer galtzen, baña bai asko irabazten Jesusen aurrerako. Nagitasunez itxitea
ezta on, baña largetan dodazanean obedenziaren aginduz, aldatuten dodaz gauza obera.
Jarraitu onetan santa Franziska Erromatarrari. Eukan onek deboziño askoen artean, Ama Birjiñaren ofizio txikerra errezetea; ta berso bat
esaten asirik, lau bider eukan zer itxi, egitearren
bere senarrak agindu eutsan etxe-bear bat; ez
bakarrik etzan kexau, ezpada ain bake, ta epetasun andiaz zein lenengoan, biurtuzan laugarrenez agindua egitera. Orra bada zer jazo zan: biurutrik boskarrenez emotera asierea berso berari,
idoro eban urre-gorrizko letraz eskribidurik;
gogaiturik santeak obeditu, ta jaramon ezpaelutso bere senarrari, esango neuke, angeruak
borrauko ebala a bersoa, edo bearbada erreko
ebala librua, adierazoteko, Maria santisimari
egin aleion egitekorik onena, ta maitegarriena,
zala, nagusien agindura prest egotea.
Laugarren bertutea
Angeruzko garbitasuna edo kastidadea; au
eukitea tentamenduak asmau baga, ezin litzeteke; baña goi-artuten badodaz Jesusen graziaz,
gloria geiago eukiko dot. Orretarako, O neure
Jauna! indazu grazia alde-egiteko okasiño txarrak, gorde ta jagoteko neure almen, ta zenzunak, eta deboziñoa, irauteko ondo oraziñoan.
Berau da almibera zeinetan gordetan dan ezaindu baga kastidade lora argal-mea.
Asmetan dodazanean gogoraziño, ta tentaziñoak, enas izututko, ezpada, usoak usategira
legez, egaz-egingo dot laster, ta estal-petuko
nas Jesusen biotzean, an sendatu, ta erre
nagiantzat bere amorezko suaz.
Gagozan beti onetan, eztala irabazten bitoriarik pelea baga; Jangoikoak gura gaituala
gerrariak, ez ollotu-bildurtiak; ta tentamendu
gogaikarrien artean idoroten gareanean, eztogu
uste-izan-bear aztu gaituala, ezpada, sal-sendoak gura gaituala.
Zelanbere, o eta ze tentaziño bildurgarriak
igaro zituezan santa Teresak, santa Katalinak,
santa Anjelak, san Benitok, san Agustinek, aita
san Franziskok, ta beste santu askok! Baña ze
gloria andia irabazi ez eben? Gura dogu guk izan
onetan, santu miragarriok baxen zorionekoagoak; edo joan zerura, eurok joaz etzirian beste
biden batetik?
Egin daigun gure aldetik jatorkuna, zelan
dan, len esan dodana, urrindu belatuzko okasiño, lagun ta bide galduetatik, beti daragoiot oni,
bai, bein edo bein aditu daizuen, gorde gorputzeko zenzun edo sentiduak; oraziñoa; nekega-
rria, ze, au eginik zuen Jangoikoaren laguntzaz,
ganekoa egingo dau Jaunak bere graziaz. Baña
kontu, esango dot milla bider, egiteaz zeuroen
aldetik dagoana; zerren bestela erakeri azartua
izango liteke, gura-izatea, ez ezaindu kastidade,
edo garbitasuna, ifinirik pelligruan, sarturik okasiñoan, erabillirik deslai zabaldurik sentiduak.
Bada santa Teresa batek, san Franzisko Salesek, eta berba baten, edozein santu garbienak,
gura-izan balebe gorde garbitasuna, urrindu
baga pelligruzko okasiñoetatik, edo emonik
alperkeria, jan-edan larretara, benetan diñot,
marai bat emongo eneukela euren garbitasun
guztia gaitik. Zer bada, san Jeronimo batek
argaldurik penitenziakaz, sarturik Belengo
lurruspe leze estu baten, egonik gau ta egun
oraziñoan, eukan zereginik asko, gordetean bere
garbitasuna; zuek barriz gogo guztiaz sarturik
munduan, ta bere gal-bide bildurgarrienetan, ta
eukirik biotza mundutasunez beterik, gura dozue
goiartu, ta goiartu arma baga; ta orrezaz geiago,
zeurok bizturik tentaziñoak?
Zetako da, esatea, argalak gara, baldin sendotu bearrean oraziñoan, zeurok bazabiltze ara-
giaren su-biztugarrien billa? Zeurok kondenetan
zara. Ez bada egotzi errua munduari, ta bere
okertasunari; mundu onetan, gaistoa bada bere,
euki ditu Jangoikoak, ta daukaz gaur arima guztiz onak, zeintzuei jarraitu giñeie. Daigun arimearen gatxetan, egin oi doguna gorputzekoetan, artu sendagarriak.
Bostkarren bertutea
Modestia moduzkotasuna edo modu ona,
baña gauza guztietan, begietan, miñean, ibiltean, jantzitean, bai onek izan bear dau nire
apaindurarik maitenak; berak egiten dau bat
estimagarria Jangoiko ta gizonen begietan;
baneriak barriz, ta arrotasunak egiten dabe
gorrotogarria, ta daroe ondamendira. Bai bada,
moduzkoa izango nas gauza guztietan; enas iños
mukertu, ta itsaltuko; pozik bai, baña Jesusegan;
ta beti ikusiko nabe modu, ta txera argian. Kotorrak adierazoten dabe eruen poza berba asko
egiñaz; arkumeak saltuka. Ondo legoke nik alan
egiteaz? Ez ori.
Seigarren bertutea
Karidadea, da bertute guztien erregiña, ta bai
euren arimea bere; bera baga ots andiak emoleiz bertuteak, baña beti izango dira utsak. Ardura andiaz jagongo dodaz bere ego biak. Lenengoa, maitetasun benetako bat neure Jangoiko
laztanari, gogoraturik, bera laztan-maite dabenak, gordetan dabela bere lege santua.
Bigarrena, biotzezko maitetasun egiazko bat
neure projimu edo lagun urkoari; baña ez aozko
maitetasuna bakarrik, ezpada aoaz, ta biotzaz;
esate, ta egiteaz. Orrela bada, ze gorroto andia
artu bear ezteutzet murmuraziño, ta esate gaistoai? Danik txikerrena alde egingo dot Jesuen
graziaz. Murmuraziñoa da karidadea ezainduten
daben sitsa. Errukigarria litzateke ainbeste gatx
laketutea. Ontzat eroango zenduke zeure jaztekoan? Ez; ta ariman? Bai: arima gixajoa!
Bestetan esana esan, eztala gauza aozko
karidadea bakarrik, diño san Juanek. Ara bere
berbak: balekus batek bear-premiñaturik bere
anajea, ta itxiko baleuskioz bere erraiak, ezer
emon baga, zelan iraungo dau beragan karidadeak? Beste onenbeste diño Santiagok txito
ederto: baldin zure anajea, edo arrebea arkietan