Lora sorta espirituala - 2
Onexeek dira arimeko gaisotasunak; eta bada,
eskuak min gitxi bat egiten jatzuenean, bereala
ifinten dozue osagarri bat, eztozuez ardura
gitxiagogaz osatu bear zuen arimeko gatxik txikienak. Orrez ostean, sakramentu santu au ez
bakarrik da bekatuen parkagarria, baita sendagarria bere, aurrerantzean bekatuan ez jausteko. Eztozue on gitxi irabaziko, ateretan badozue,
ez jaustea aurrerantzean bekatuan.
Baña nosik nosera konfesatuko gara? itanduten deustazue. Gura neunke zortzirik, zortzi egunera. Asko eskatuten dot? Aldatuten eztozue
alan alkondarea? eta lartzat eukiko da, astean
bein zeuroen arimea garbitetea? Onen alkondarea da konzienzia. Ez egidazue esan, zeregin
andiak daukezuezala, bada dakizue, au dala
bear-lanik ardurazkoena. Eztozue idoroten denpora, ta astia jateko, lo-egiteko, alperrik egoteko, eta baita bekatu egiteko bere? Eta bakarrik
ezta izango bearren dozuenerako?
Batez-bere gura neunke, etzengiela luzetu
konfesiñoa amostik aurrera; ta geiago luzetuten
badozue, esango dot, ondo gitxitan dozuela zeu-
roen arimea. Baña onetan, ta esan dodan baño
sarriago konfesetako, ez urten konfesoren esanetik; bada eurok dira, Jesusek itxi eutsuezan
angeru ikusgarriak, zuek zaindu, ta zuzenduteko; obediturik euroi, obedituko deutsazue Jesusi.
Alan dauko adierazorik Jesusek berak.
Orrez ganetik erregututen deutsuegu, beneraziñorik andienean euki bear badozuez bere
Jangoikoaren ministro guztiak, zerutik jatsiriko
angeruak bailitzen legez; baña alanbere euren
artean danen onik onena autu bear dozue fietako zuen konzienzia. Eztozue alan egiten zeuroen
gorputzeko mediku osagilleaz? Zeuroen auzietan letradunaz? Begira bada, onenbeste, ta
askozaz ardura geiago merezietan badau arimeak, ta betiraun guztiko zeregiñak!
Eta gura badozue artu gure adibidea, uste
dogu, konfesorerik onena izango dala zuentzat,
estuago, ta ziurrago idoroten dozuena. Sugeak
aldatu gura dabenean azal zarra, ta jantzi
barriaz, igaroten da zulo estu batetik, ta estura
onegan itxiten dau azal zarra. Alantxe geratuten
da barriztaurik. Bildur nas, konfesore zabalen
billa dabiltzenak, iraun gura dabela euren oitura,
ta ekandu txarretan, ta deungaro konfesetan ete
dirian.
Sakramentu santu komuniñokoa besteak
baño miragarriago da, dan legez iturria bera
urez beterik dagoan edontzi baten aldean.
Zeruzko sakramentu onetan idoroten da Jesu
Kristo, zein dan grazia guztien emollea, ta iturria. Ez kontentu Jesus, guri eginiko mesedeakaz,
emen emoten jaku bera eginik janaria, mantenduteko gure arimak.
Begira bada, ze bildur lotsazkoaz, ze humiltasun, ta amore erexegiñaz eldu bear zarean, bera
artutera. Eta ze mesede, ta ondasun ugariak
itxadon ezin ziñaikez? Zer ukatu leigu, dan guztia emoten jakunak? Ze garbitasuna erantsiko ez
jako, ondo artzen daben arima zorionekoari? San
Franzisko Salesek diño, Alpesko mendietan jan,
ta janaz erbiak edurra, biurtzen diriala zuriak
bera legez; alan Jesus sakramentadua ondo artuten dabenak, janari zeruzko au sarri jateaz, biurtzen dira edurra baño zuriago, ta ederragoak.
Eldu zaiteze sarritan, deboziño, humiltasun,
ta maitetasun egiazkoaz, ta orduan ikusiko
dozue, ze maitegarria dan gure Jauna, ta ze
gozoa, ta osasuntsua dan bere gorputz, ta odolaren janari miragarria.
Gura dozue oraindo, lora onen orri bi legezko
adi-bide eder bat, konfesatu, ta komulgetako
espirituaz, ez bakarrik egunean egunean, baita
ordu guztietan bere? Ara: bekaturen baten jausten zareanean, uste-izan, elduten zareala Jesusen oñetara; ta humiltasun, ta damuaz, baña
izutu baga; eta konfianza osoaz bere ontasunagan, etxuten zareala bere aurrean. Onetan esan
egiozue humildanzia maiteaz oneek, edo onelako berbakuntzak: «Orra, neure Jesus maitea, nik
ostera bere egin dot, oi dodana! Ostera bere
jausi nas kriatura zantar prestueza legez. Baña
aramen, Jesus maitea, non naukazun parkeska,
damuturik, ta lotsaturik zeure oñetan. Damu dot,
o neure jabe bakarra, damu dot biotz guztirik zu
ofendidua; ta zure graziaren bitartez, artzen dot
gogo sendo bat aurrerantzean zu ez irainduteko.
Nik seme billaua legez egin badot bere, egizu
nigaz, o Jesus maitea, aita errukitsua legez. Zer
ezpada onelako ar, ta arantza gogor gaistoak
emon leikezan nire biotz zorigaistoko onek? Eta
zer itxadon lei nire arimeak zure ontasun andia-
ganik ezpada grazia, ta parkaziñoa? Bai arren
Jesus zareana zarealako».
Au egin ta bereala geratu tristura baga epetasun andian; ta Jesusek emon bailitzuen legez
penitenziaz, egin nekeren bat, erea danean,
zelan dan lurra mun-eegitea, zerbait errezetea,
bekatu egiñaren kastiguan. Orra modu erraz bat
biotz-konfesiñorako, zein egin ziñeike nosnai, ta
non-gura, ta batezbere arratseko konzienziako
billakuntza, edo esaminea egi-torduan.
Alan egiten badozue, itxadoten dot, onik asko
aterako dozuela; ta bein baño geiagotan jagiko
zareala Jesusen oñetatik, bekatuak parkaturik;
zerren Jesusek emon eutsenean konfesoriai,
bekatuak parketako eskubide, ta poderioa, etzan
bera baga geratu Jesus. Baña alanbere preminaturik, ta bearturik zagoze esatera konfesoreari
zeuroen bekatu mortal guztiak.
Komuniño espirituala, edo arimazkoa, da,
eukitea gurari erexegin bat, ta gose-egarri bizi
bat Jesus sakramentadua bularrean errezibietako. Nok eragotziko deutsue berari deitutea, zeurok gura dozuenean, edozein lekutik, nai artajorran zagozen solotik? Nok galazoko deutsue,
deitutea biotz guztirik? Alan, bada, gogoratu,
sakramentu adoragarri onetan geratuteaz, erakutsi euskun maitetasun oxin bagea, biziteko
gure laguntzan, ta sendotuteko gure argaltasun,
ta gatx guztiak. Bai, ontzat artuko dau, ta pozik
etorriko da gure biotzetara, deituten badeutsagu
maitetasun egiazkoaz.
Deitu, bada, ze bere graziak eztau uts egingo; eta dei-egin onako berba, edo beste onelakoakaz: «Nos elduko da, Jesus maitea, ni zugana
elduteko ordu zori-onekoa? Neure Jesus laztana,
zergaitik luzetuten zatxataz? Merezietan ezpazaitudaz bere, zu zara nire zori-on guztia! O
neure jaun, ta jabe bakarra, deustazun amore
andia gaitik erdu, erdu sagrariotik nire biotzera;
bada biderik geiena emon dozu!». Etzinian etorri
zerutik lurrera, zorionduteko nire arimatxoa? O
joan albaneiteke zu errezibietara, eta ze pozik
elduko nintekean zugana, Jesus neurea! Erdu
laster nigana, ni poztutera, bada argaldurik
nauko zuri asko gura izateak.
Abia zaite onelan, ta etorri bailitza legez
Jesus zure biotzera, beroen giltza guztiak emon
egiozuz berari. Ezarri egizuz bera oñetara zure
almen, ta zenzun guztiak; erregutu egiozu, euki
zaizala beti bere oñetan; eskatu egiozuz, bearren dozuzan mesedeak, batez-bere kentzea
arako kalte gogor geiago egiten deutsun griña,
ta ekandu gaistoa.
Ez ibilli Jesusegaz pildinka. Eskatu egiozue
gauza andiak, zerren Errege andia da. Esaizue:
edozein Errege lurreko elitzateke aserratuko,
lauziriko bat eskatuteko, biralduko bazeunskioe
paper, edo memorial bat? Fraide pobrea nas,
baña eneunke ontzat eroango; eta ontzat eroango dau Jesus Errege guztien Erregeak?
Baña aita, zer esakatuko deutsagu? Esanik
daroat, eskatu bear dozuezala gauza andiak; eta
izanik txikiak, zantarrak, ta prestuezak lurreko
gauzak, edo ez eskatu eurok, edo eskatu bigarren lekuan. Ah! baña ze okerretara egiten
dozuen! Onetan dirudizue arako elex-ateetan
ifinten dirian eskeko gaixoak, zeintzuek erruki
andiaz eskatuten dabe, lauziritxo emon daioela,
baña aztuten dira osasuna eskatutea. Zuek bere
lauzurikoak esketan dozuez, ta ez osasuna; ta
baldin iños eskatuten badozue osasuna, da gorputzekoa, ta ez arimekoa. Ze zorakeria! Ardura
andia astoaren osasunaren, ta jaramon ez bere
jabeari. Gure gorputza da gure astoa; ta nor da
bere jauna, ezpada arimea? Alan bada.
Zarratuko dot irakurtzau urre gorrizko giltze
bategaz; au izango da, konfesiño, ta komuniño
guztietatik atera daizuela ondasunen bat, esaterako, irabaztea au, edo beste bertutea; edo ebagitea au edo beste ekandu txarra. Egizue zuen
arimakaz, egin oi dabena andrak alkondara zar
lexibian ikuziaz. Jarten dira, artzen dabe eskuetan, ta goirik bera jagokaz adi, ikusteko non
dagoan urraturik; asten dira ebagiten atal ifin
gaiak, ta adobetan zuloak, ez guztiak beingoan,
ezpada banaka, ta bearren daben lekutik:. Auxe
egin bear dozue, zueuroen konzienziakaz, garbitu ezkero lenago konfesiñoko garbitegi zeruzkoan. Zer bada, miesazko alkondareagaz egiten
doguna, eztogu egingo gure arimeko alkondareaz, zein dan gure konzienzia?
Eztozue gitxiago egin bear komuniño santuagaz. Negargarria da arima askogaz jazoten dana.
Testamentuko kaxa santua ifini ebenean filisteoak Dagon Jainko guzurrezkoaren elexan, jausi
zan esku-taiu uts au bere altaretik bera, ta zati-
tu zan. Ezta errukigarria, guk ainbeste bider
artutea Jesus sakramentaua, zeinen antzirudia
zan a kaxa edo utxea, ta orrez guztiaz gure
Dagonak, au da, bizio txarrak bere oñean gelditutea? Ain sarri, gu osatutera etorri zeruko mediku osagillea, ta alanbere gure arimak beti gaisorik geratutea? Ah! gorputz-etiku batentzat, milla
arima tisiku idoroko dira.
Arima asko mantenduten dira sarritan komuniño santuko janari gozo miragarriaz; komuniño
santu bat ondo egiñik, izan bear leuke asko,
bekataririk andiena santu egiteko; ta orrez guztiaz ikusten da, etiku dagozanak, jan arren jatekorik oneenak, ezerbere aurraratuten eztaben
legez osasunean, alan onelakoak gitxi edo bapere irabazten eztabela, Jangoikozko ogiau jateaz.
Edozein neke artuko leuke etiku gaiso batek,
urtetearren bere egokera errukigarritik; inguratuko leukez erriak; joango liteke Londres, ta
Paris giño bere; ta poz pozik urtuko leukez onetan bere ondasunak.
Ara bada emen sakramentu santu onetan
osagarririk sendoena irabazteko osasuna, ta au
neke baga, doarik, ta lauziri kosta baga. Begira
zelan; baña nola dan ardurazko lana, goazan
astiro zabaldutera urrengo adi-bidetan. Enzun
bada.
KOMUNIÑO SANTUKO
PRESTAEREA
Lenengo prestaerea: garbitu egizuez zeuroen
arimak konfesiño on, humill, damuzko, ta benetako bategaz; erabagiten dozuela, Jesusen graziaz, gogo sendo bategaz bizitza barri bat artutea, ez erdizka, ezpada osoro.
Bigarren prestaerea: Fede bizi bategaz sinistu komuniño santuko sakramentuaren anditasun
miragarrian. Sinismen baga pausurik aurreratuko eztozue; bera da argi zuzengillea.
Irugarren prestaerea: Biztu Jesusen graziaz
batera, Jesus sakramentadu beraganako maitetasun andi erexegin bat. Amore au da ezteguko
apaindura edergarria. Eta zelan nei nik ori,
diraustazue? Ara: nola ezin euki giñei amore au,
Jesusek berak emoten ezpadeusku, berari lenengo eskatu bear deutsazue; eta bada emoten
deutsue bere gorputza ta dan guztia, ta onetarako aginduten deutsue, amoreaz presta zaiteela,
eskatu egiozue, arren ukatu ezteizuela, berak
ainbeste deseatu, ta zuek ainbeste gura dozuen
doe estimagarrien au.
Geiago: gogoratu egizue ondo, Jesusek erakusten deutsuen maitetasun muga bagea zeruzko mai santu orretan. Ah! ziñoan san Juan Krisostomok, ama maite batek erakusteko bere amore
andia, azten dau bere umetxo laztana bere bularreko ugatzagaz; eta idoroten dira ama asko,
diño santuak berak, neke gitxi au artutezarren,
emoten dituenak azteko euren seintxoak beste
andra iñudeai. Baña o neure biotzeko Jesus! Zuk
gugaz egin oi dozu alakorik? O, zati bat ezeze,
zarean guztiori emoten zatxakuz, gorputza,
odola, arimea, Jangoikotasuna. Eta mesede neurri-baga ori bakarrik egin ete zeuskun txikitan?
Ez, ezpada bizitza guztian. Eta oraindiño geiago
dana, Ai, izan arren bere gu milla bider eskerbaga gaisto okerrak, baldin humildurik, ta damuturik elduten bagara, amorez beterik zatorkuz.
Neure Jesus: balitz zu etortea arima garbi ta
serafinen antzera amorez erexeginetara, ontzat
igaro litekela dirudi; baña Jaun andia, zelan daroazu ontzat ni, ta nilako billau prestuez ta kriatura zantarren biotz, ta bularretara etortea?
Begira, zor baiako amorea; ta premiñaturik
bazagoze egiteko alegiña berau irabazteko.
Amoreaz amorea pagetan bada, ta alan egiten
badozue, mesederen bat egiten deutsuenagaz,
zelakoa izan bear da zuena, komulgetan zarean
bakotxean? Errege batek konbidauko bazinduez
bere maira; berak bere eskuakaz platera egin; ta
geiago dana; berak bere gorputz zati bategaz
prestauko baleu janaria; nor mirarituko ez liteke? Orra bada au eginik Jesus Erregeen Erregea
gaitik. Ze maitetasun andia, bada zor ezteutsazue?
Atera egizuez, bada, zeuroen biotz zitelak,
baldin maite badabe, Jesusek gorroto daben
gauzarik. Eta baldin, opa ezpadeutsazue Jesusi
amore guztia, esatera niñoian san Pablogaz; ta
zegaitik esan bearko eztot egiaz? norbaitek
maite ezpadau geure Jesu Kristo Jauna, altareko
sakramentu santuan, diñot orain nik; madarikatua izan bedi. Betor Jangoikoa bera juzgetara,
azalduten dau Duamelek, maitetasun au da
geien Jangoikoak eskatuten deuskuna, ez bere
bearrik dabelako; bai, bera dalako prestamenturik bearrena, sakramentu santu onen frutu uga-
riak errezibietako. Orregaitik arako atxinako
mana Zeru-janaria, onen irudia, gordeten zan
urre-gorrizko utxa baten. Urre-gorria da karidadearen irudintza; berau irabaztarren ifini bear
dogu alegin ardurazkoena, Jesusen graziaz batera.
Bai; baña amore sendo egiazko bat; ez lastozko suaren antzekoa, zein ain laster da garra,
zein ketan amatau itoa. Zer balio dau negar
anpullutxo bi ezartea, ta arik laster lengo zitelkerietara biurtzea? Ez. Biztu bear dogu amore oso
eragin-gille bat, mugietan gaituena Jangoikoaren
legea gordetara; bekaturik txikienari gorroto
andi bat artutera; Jesusen borondatea geurea
beeratu ta azpitutera; gurari bizi bategaz berari
gustu emon, ta bere bertute amagarriak jarraitutera; benik bein humiltasuna, pazienzia, garbitasuna ta guztien ganean karidadea, bertute guztien Erregiña, baña ez aozkoa, ezpada eskuz ta
egitezkoa.
Eztiñot, sakramentu santu onek egingo gaituela illezkorrak edo iños ilgo ezkareanak, baña
zorigatx andi ezaina da, ez beste bein gaisotuteko ardurarik ez artzea; orain santututen doguz
geure miñak Jesusen gorputz santua berean ifiniaz, ta arik laster odoltu, ta ezainduten doguz
miñok, bein murmuraziño ta esaka gaistoakaz,
beste bein berba loiakaz, biaroakaz. Baña nos
artean alan egingo dogu? Biurtu gaitezan lengo
firu albiñua artutera.
Laugarren prestaerea: Komulgetara joan
baño len, badakutsue daukezuela gorroto ta
ikusi ezin txikienen bat personaren bategaz, edo
joan bertati beragaz baketu, ta adiskidetutera,
edo aserraldi andia ezpada, artu asmo sendo
bat, lenengo era danean, au egiteko, emonik
amore fin baten señale adigarriak. Zerren, doerik artu gura ezpadau Jesusek arerioturik dagoanen eskutik; ta agindurik badauko Ebanjelio santuan; Altarearen oñeetan dagoana doeak eskiñiten, baldin gomuten bada, arerioturik dagoala
iñogaz, antxe itxirik doea, edo ofrendea len bait
len bakeak egitera arerioagaz; ze deungerotzat
eroango eztau, amore baga eldu gaitezala amorezko sakramentura?
Au adierazo ta irakasteko dispondu eban
sakramentu onen geia izan zedilla ogia, ta
ardaoa. Ogia egiten da gariagaz, baña oñetara-
ko gari garauak alkar batu bear dira. Eioten da,
eralgi, alderatu zaia, garau baten uruna bilduten
da bestenagaz, oratu, ta gorputz bat egiten da.
Alan alde batera bota bear dira aserre ta gorrotozko zaiak, ta alkartu arimak maitetasunean,
gustetako sakramentu onetako gozotasun, ta
ondasunezko iturriak. Bardin ikusiko dozue, egiten dala, mats garau irazietatik ateretan dan
ardaoagaz.
Baña berba bat; eta da, eztala bardin, asmetea batek bere arteko griña edo inklinaziño txar
karidadearen kontrakoa, zein karidadean uts
egitea. Baldin, gomutaurik Jesuen maitetasun
prest gozoa guri parketako, kentzera egiten
badau bere griña, mugida edo mobimentu txarra, ta eskatuten badeutso Jaunari, gozotu ta
beraatu daiola bere biotza, ta orrez geiago, txera
onean ondo portetan bada esatez, ta egitez bere
arerioaz; eztau orregaitik uts egiten, berari jatorkan premiñari. Alogera gitxiago zor ezjake marinelai, ekatx ta axearen kontra itxasoan doazanean. Griña, ta naigura deungak ezirik Jaunaren
graziaz, eztabe gitxituten meritu ta bear-saria;
geiagotu bai. Eta orregaitik itxi euskuzan bateo
santuan, kendu al izanik. Dira urrezko merezimentu asko atera geinkezan mina edo meatzea.
Alan balia zirian santuak Jesusen graziaz, ta bardin guk egin giñei.
Boskarren prestaerea: Humiltasun andi bat,
baña ez konfianza gitxiago. Dira Jesus gana egaz
egiteko ego biak. Egaztirik bizkorrena, baldin
ego bakar bat osorik, ta bestea ausirik badauko,
ozta jagiko da lurretik; baña egaztirik txikienak
bere ego biak osorik ta ondo lumaturik baditu,
kanta ederka igoten dau kanpantorrerik altuen
ganera. Oraintxe mirarituten nas, ikusirik, ze
erraz ta bizkor egaz egiten daben, auxe eskribietan nagoala, emen dabiltzen euli txiki gogaikarriak. Ha neure Jangoikoa! kriatura guztiakaz irakatsi ta biztuten nozu. Eulitxo pitinok alan egaz
egiten badabe, zelan egaz egingo dabe zure
arime maiteak humiltasun, ta konfianzako ego
biakaz, zure graziaz lumaturik?
Mugitu zaitezen humiltasunera, eskatu ezkero Jangoiko doe guztien emolleari, biztu egizuez
gogarte bi oneek. Lenengo: Jangoiko sakramentaduaren anditasun adoragarria. Bigarren: zuen
txikitasun, ezereztasun ta billautasun prestueza.
Humiltasun onetara egiteko, egun aurretik emon
zaiteze gauza humillak egitera, edo dala, lurra
mun egitea, besoak zabalik belauniko, edo buruz
auspaz lurrean etxunik ifintea, kolpeak zeuroen
bularrean jotea; edo uste izan, oñak mun egiten
zogozela gorrotoren bat deutsazuen personaren
bati; edo bisitau hospitaleko gaisoren bat. Ez
geratu bakarrik gogozko humiltasunean. Erraz
ifinten gara, gogoz baño ezpada, danik txikienen
oñetan; baña atzerapena, eurtada, ta aldats
eskergak asmetan ditu gurezko amore ta askogureak, au egiteko gure bardin bategaz biztuteko konfianza andi egiazko bat Jesusegan, gogoratu egizue, bere ontasun ezin geiagoan andian,
ta ez bakarrik geratu zala sakramentu santuan
arime garbientzat, baita egiaz beragana biurtuten dirian bekataririk andienentzat.
Seigarren prestaerea: egun aurretik nekegarri gitxi bat egin. Atxinako bildots pazkoetakoa
(oraingo sakramentuaren irudinza), jan oi zan
letxuga edo urraza garratz-minakaz nasturik.
Prestaurik arimea nekaldi ta penitenzia gitxi
batzukaz, obeto abiatuten da, gozotasun geiago
idoroten dau, ta on geiago egiten deutso zeruko
janari miragarri onek. Enago gauz andien eske;
baña edolabere auxe egizue: itxi jan baga gauza
zalegarriren bat, edo laburtu afaria. Premiñaturik
dagozanak gura ta gurez labur egitera, auxe
berau borondate pozaz eroanik, izango da Jesusen aurrerako nekegarri, ta prestaerea agradu
andikoa. Era onetara asmau egizuez beste penitenzia txiki batzuk, bada eginik borondate onagaz, andiak izango dira Jangoikoaren begietan.
Zazpigarren prestamentua: eta da, albaitenez, beinbere joan etzaitezeela komulgetara,
konfesau, ta bertatik. Premiña andiren bat ezpadozue, zagoze asti gitxi baten, gogoratuten,
zetara, ta zer errezibietan zoazen; ta orduantxe
da ordurik onena, gomutetako Jaunaren anditasunean, ta egiten deutsuen mesede andian. Ez
gitxiago biztu bear dozue zeuroen ezereztasuna,
ateretako emetik esker onak, humiltasuna,
amore erexegiña. Gero eldu arrotasun ta baneria
baga; kontu onetan; bada ezain ta dongero dirudi, erakutsirik Jesus ain humill sakramentu onetan, beragandutea goituraz ta andiustez arroturik gu autsa ta lurra baño ezkarean kriatura
bekatuaz astunduak. Allega zaiteze altarera asti-
ro, ta moduz, zeuroen Jangoikoa errezibietara.
Baña konbeni bajatzuez prestaera oneek, komuniño aurretik; eztira beeartsu-ezagoak emotera
noatzuezan adibideak komuniño osterako. Goazan bada.
EGIN BEAR DANA KOMUNIÑO
SANTUAREN ONDOAN
Ez eban alperrik esan Jesusek berak beragatik, janaria zala. Nire aragia, ziñoan, da egia guztiaz janaria. Oartuten deusku, alegin guztia egin
bear dogula bere graziaz bitartez, ondo egosi
edo dijerietako. Janaria osasuntsuenak, ondo
egosten ezpada, on gitxi edo bapere egiten
ezteutso jaten dabenari. Ain bertute andikoa da
sakramentu santu au, eze, bein ondo artutea,
izan bear leuke asko, gareanok santu egiteko.
Mirari arrigarriak jazoten zirian elex barria
zanean. Ete dau orain bertute gitxiago? Ez; ezpada geienetan ezkara lenengo kristiñauaren
antzera prestatuten komuniño aurrean, ta
komulgatu ezkero. Eta asko, janari santu au
jatea, ondo egosi edo dijeridu bear da, berotasun
zeruzkoaz artu ezkero. Modua da au: itxi ta
zarratuten dan legez kontxea, zeruko iñontza
artu ezkero, intz tantakaz perlak bere barruan
sortuteko; era onetara arimeak artu ezkero
iñontz zeruzko au, zarratu bear da bere baka-
rrean, ta bertan ondo gogotu, nor zarratu daben
bere biotzean; ze mesede miragarria egin deutsan Jaunak; ta onetarik erne ta biztuko dirian
afekto ta gogarte santuakaz, zeintzuk erexegingo ditu Jesus berak, egosten da ederto janari
zeruzko au. Orretarako:
Gauza guztien aurrean, aztu egizue, dozuen
ekandu deungea askok, iges egitea elexatik
komulgau ta bertatik. Zer esango leuke herejeak
au alan zuekaz ikusiko balebe? Uste izango
leuke, euren ustekoak ta sinisten etzenduela
Jesusen egote egiazkoa sakramentu onetan.
Egiaz: eztator ondo sinismen au, ta bestetik
alako lotsari ezaina. Egingo zenduke alan lurreko
Errege bategaz? Kontu egizue, sartu jatzuela
zeuroen etxe barruan; itxiko zenduke bakarrik?
Ibilliko zintekee eskas ta urri beragaz? Ta alan
balitz, ze mesede itxadon ziñeikee beraganik,
izan arren Erregerik prestu esku zabalena? Aramen errazoietatik bat, zegaitik frutu apurrik ateretan eztozuen ainbeste komuniñotik.
Euki daizuen zetan emon komuniño bakotxean, oraintxe emongo deutsuedaz gogarte,
edo meditaziño labur batzuk; ez guztiak beingo-
an batera egiteko, bai zeuroen komuniñoetan
zatika ta aldizka eukiteko. Eta artu egizue adibideau gogoan, eta da: ez dozuela bata bestearen
jarraian joan bearra; ezpada, ekin egiozue sarriago, ondoen berotuten zaituenari, edo deboziño
geiagora zakartzenari. Erleak estabiltz bestebaga lora batik bestera, doaz nai ta geratuten dira,
non ezti-gaia ondoen arkituten daben. Izan bedi
bada.
Lenengo gogarte, edo meditaziñoa. Gogoratu
egizue, ze arin, ze prest, ta ze deboziño andiaz
joan zirian Jesus jaioparria adoretara Belengo
arzaitxo pobreak, angeruak barri on au emon
eutsenean. Ze amore, erreberenzia, ta humiltasunaz etxun zirian bere oñetan; mun egingo
eutsezan, busti euren begietako negarrakaz,
gurari andiaz berari opa ta eskiñiteko euren
biotz maiteak. Orain bada: Jesus berbera, Belenen jaio zana, artu dozue zeuroen bularrean.
Biztu bada fedea, ta erago arzai aen antzera, al
daizuen gogo guztiaz humiltasun, amoreko egikaiak.
Baña ezteritxat au asko; oraindiño jatsi bear
zara gauza bakarretara; esaterako; maitetu
pobrezea, beartasuna, ta bakartasuna. Pobre
beartsuak bazara, eroatera pazienziaz. Aberatsak bazara, askatu biotza lurreko ondasunetatik, josirik euki baga emeko gauzai; luzeturik
eskua, besteen premiñak betetako; gogoan eukirik san Juanek diurautsuena; eztabela balio
aozko errukitasunak, eskuak laguntzen ezpadeutse. Bada zer balio dau, diño Santiagok, esatea
ao gozo laban bategaz bearturik ta premiñaturik
dagoan bati: ea, zoaz, berotu zaite, erremedia
zaite, ezerbere emoten ezpadeutsazue? Kontu
bestetik, ez iñori ezetan kalterik txikiena egiteaz.
Propondu egizue jarraitutea pazienzian, eroanik
Jesusen amorea gaitik, onetan, edo atan jazoten
jatxazuezan nekeak, despazenziak, gaisotasunak, irainak. Egizuez propositu banak ta bakarrak, irabazteko bearrago dozuen bertutea, edo
azpituteko gerrarik andiena egiten deutsuen
bizio gaistoa.
Sekula geratu etzaiteze beingoan igaroten
dan azalezko deboziñoan. Ez eta gogo guztirokoetan, izateko humillak, pazienzia dunak. Alan
erabagitea andizka, izatea humildeak, ez jaku
gatx egiten. Nekea ta ondo andia dago, gertaldi
bakarretan ta gora bera nekezkoetan humiltasunau euki ta erakustean; ta auxe da balio dabena.
Zer balioko deutso presona bati, martirioa, ta
purgatorioa bera igarotera opa ta eskiñitea Jesusen amorez, arik laster dollorturik makurtuten
bada edozein pasiño txikiaren azpira? Berbatxo
batek itxiten badau iraindurik ta soberbiaturik?
Neuk daukat milla bider neure errukia; ta negar
egin bear neuke, ikusirik, ainbeste promes eder
eginik, bapere betetan eztodala. Adibide au euki
bear da buruan meditaziño guztietan, ta gogozko oraziñoa egiten ifinten zarean bakotxean. Nik
alan egin oi dot; entero beartsua da, ta agaitik
gura neunke, josirik geratu zedin zuen biotzetan.
Bigarren gogartea: gomutau, zelan Errege
Magoak izarra ikusi, ta argiturik Jangoikoaren
graziaz, abia zirian prest ta pozik adoretara Jesus
seiñtxoa, largetan zituezala euren erriak etxeak
ta ondasunak, aztuten zituela bide luzeak ekazan neke gogor guztiak, ta jenteen zer-esanak.
Begira, ze humiltasun andiaz opa deutsezan
Jesusi euren biotzak, euren koroiak, urrea,
mirrea, inzienso, ta doe estimagarriak. O arimak!
andiago da zuen zoriona, bada komuniño san-
tuan, ez bakarrik adoretan dozue Jesus Errege
Magoak legez, baita zarratuten dozue or zeuroen
biotzetan. Zelan maitetasun andiaz estutu ta laztanduten eztozuez bere oñ ederrak arimeko
besoakaz, esanik esposeagaz: idoro dot neure
maitea, eutsiko deutsat, ta ezteutsat itxiko. Esan
egiozue Jakobgaz: etzaitut, Jauna, largako,
bedeinketan enozun artean; neure bekatuak
parketan ezteustazuzen artean; arako bizio agintaria goiartuteko, arako bearrago dodan bertutea irabazteko, sendagarriak emoten ezteustazuzen artean.
Ta ez Erregeak, ez Aberatsak ezpazara bere,
eskiñiteko koroiak, urrea, opa egiozuez eurok
adierazoten dabena. Koroiaren ordez, egotzi egizue Jesusen oñetara griña geiago egiten deutsuen pasiño txarra, milla bider gorrotauten
dozuela biotz guztitik. Urrearen ordez, opa egiozue amore benetako bat, ez zatika, ezpada oso
osorik biotz guztia; alangoz eze, maite badozue
Jesusen ganetik beste gauzarik, ez bedi izan
Jesusez kanpora; au da, amau egizue maite izan
bear dozuena; baña Jesusegan, Jesus gaitik,
Jesusentzat. Aberatsak bazara opa limosnaren
bat; ezpadozue zetarik, asmau errukizko gauzaren bat lagun urkoaren onerako, bada asmagilla
andia da karidadea.
Mirrearen gomutean faltako etxazuez atsekabak, naibageak, nekeak, ta krutzetxoak, Jesusi
eskiñiteko; arako gaisotasuna, arako persekuziñoa, arako eregi eutsuen guzurra, galdu dozuen
auzia, ondasuna, senarraren gogortadea, emaztearen muker ta oñoteak, ugazabenak.
Inziensoaren lekuan, eskiñi ordu laurengo
oraziño gogozkoa egunean. Berau da Jangoikoaren aurrerako inziensorik estimakizunena. Eta
nok egiaz esa lei, eguneango oraziño au ezin
euki leiela? Ogeta lau ordu ditu egunak; geiegi
eretxiko deusku, batxo arimeari emotea? Zeregiñak dagoz? Eta zer, arimeko salbaziñoko lana
zeregiña ezta? zein da berau baño ardurazkoagoa? Baldin salbetan bagara, betiko zorionekoak
izango gara, ill arren arrak janik, ta hospitale
baten. Kondenetan bagara, oraingo zoriontasun
ta pozkari uts laburrak zer balioko deuskuez? O!
Eta zelan dan egia, Jeremiasek dirauskun legez,
galdurik badago mundua, dala aitutasun ta konsideraziñoaren faltaz!
Orrez geiago, opa egizue Jesusen presenzia,
ermuko mana baño balio andiagokoa dana.
Beragan ditu gustu zalegarri guztiak; gozotuten
ditu neke-bearrak; sendotu gure arimea; argitu
gure konzienziako kezka ta dudak; ta egiten dau
izan ditezala merezikizun ta balio andikoak gure
egitekorik txikienak. O Jesusen presenzia santua! O doe estimagarria! Zelan gurari andiagoaz
billatuten etzaitugu? Ibilli zaiteze beti Jesusegan,
arraiñak uretan legez. Uretik urteten daben
arraiña, laster ilten da; bildur bada, ill etzaiteezan Jesus azturik bazabiltze. Uste izan zeuroen
alboan darabiltzuela krutzeaz astundurik; edo
daukazuela zueuroen biotzaren erdian. Gogoratu, zerbait esaten deutsuela, ta eranzun egiozue
zer edo zer.
Irugarren gogartea: pensatu, ze maitetasun,
humiltasun, biotzbera, ta damuagaz, urtuten
eban Madaleneak bere biotza, negar andiak
emoten zituala bere bekatuakaiti, etxunik humildurik Jesusen oñetan. Gomutau bere egizue, ze
gurari erexegiñaz egotziko zan san Pedro Jesusen oñetara, negar egiten bere bekatua, agertu
jakanean bizturik. Ea, ez dozue zer joan Jerusale-
nera, Jesus idoroteko, eztaukezue zer igo zerura;
or ortxe zeuroen biotzean daukazue. Arimak!