Lora sorta espirituala - 1

Pedro Antonio Añibarro

LORA SORTA
ESPIRITUALA

LORA SORTA ESPIRITUALA,
TA PROPOSITU SANTUAK BIZITZA BARRI BAT
EGITEKO
Aita Palazios misionariak misiño ondoan
emoten zituanak
Fr. Pedro Antonio Añibarrok,
Zarauzko kolejio A. S. Franziskoren
ordeako misionariak
Bizkaiko euskeran ifini ditu.
Bear dan legez.
Tolosan: Liburugille don Franzisko
la Lamaren etxean.
1803. urtean.

BIZI BEDI JESUS
Misiño santua prediketara, elduten garean
errietan, egiten deuskuez ain esker-mesede
asko, ta andiak bertako auzo, nagusi, ta txikiak,
eze, uste dogu, premiñaturik gagozala, erakutsi,
ta adierazotera guztiai eurak ganako eskertasun
andia gure aldetik; alantxe da; baña izan arren
zordun andiak, gu lako pobreak ezin eranzun
leioe mesede andi oneei doe nagusiakaz; baña
zor guztia kitutu ezin danean, nok esango eztau,
alegiñaz eranzun bear dala? Aramen bada non
opa dogun, gure biotz eskertuak idoroten daben
gitxitxoa, adierazoteko gure lealtasuna.
Misiño santuak iraun daben denpora guztian,
berein aranza-zikadaz sumindu, ta zatitu doguz
zuen biotzak; zuen onerako, ta alde egiteko
eureetatik era guztiko gaisotasunak; orra bada,
ze galanto datorren orain, eurak gozatuteko, lora
gozo osagarriak dituan Lorategi eder usaintsu
bat, zein emoten dogu moldera; ara ze gatik;
Pulpitutik ezarten dirian Lorak, ta paperean moldetuten dirianak dauke bardintza, ta antz-irudi

bat hortuko lora, ta ol, edo eun baten pintetan
dirianakaz; oneek baño aek obeak dira; baña
dauke zorigatxa bereala makaldu, ezaindu, ta
igartutea.
Gura genduke, pulpitutik egotzi doguzan
lorak, luzero, betiko, ta iños igartu baga iraun
dagien, ta loratatik, frutu gozo elduak izatera
igaro ditezen. Onegatik, bada, eretxi deusku,
emotea moldera; moldeturik paperean, aldatu
daizuezan zeuroen biotzetara; ta zeruko iñontzaz, zeuroen alegin ardurazkoaz, ta deboziñozko beroagaz batera, eldu ditezen lora oneek izatera zeuroen arimetan frutu eldu gozoak Jesus
gure jabe maitearentzat.

SART-AURREA
zeinetan erakusten dan,
zetarako dan Lora-sorta
santu au
Anaje maiteak Jesusegan; ara zer dirudigun
misiño santuak dirauan eraldiak; egiaz ez besterik, ezpada jazo jakeena Isrraeldarrai Jordaneko
ibai-korrontak igarotean. Urten eben oneek Ejitoko erbestetik, eta ango atsekaba, neke-pen
andien azpitik; jarraitu eben ermuko bidea,
batzuetan zoriondurik mirari arrigarriakaz, beste
batzuetan arikaturik, Jangoikoak euren onerako
biralduten eutsezan nekeakaz; baña aror non
idoreten dirian beste bein mirari barrien bearturik, igaroteko ibai zabala.
Igaro bear eben ibaia, ta ez egoan zubirik, ez
barkurik, ez zetan igaro; urak zirian andiak,
korrontak bildurgarriak, ta errekea oxin ondura
andikoa. Zer uste dozue jazo zala? Enzun: Josue
agintariaren adi-bidez sartu zirian sazerdoteak
ibaira, ta geratu zirian urik andienen erdian Tes-

tamentuko utxa santua lepoan ebeela; au egin,
ta beste baga, gelditu zirian bideriozko mendi
miragarrien antzera goitik etozen urak; bekoak
barriz beranz euren bidea jarraiturik, ur bien
erditik egintzan bide leorra, ta oñazpia busti
baga, igaro zirian Israeldarrak beste aldera.
Etzan miraria ikusgarri bat, urak geldi-baturik
ikustea? Ur bien erditik bide leorra idigitea?
Baña zenbat, uste dozue, iraun ebela urak istanda egin baga? Bakarrik utxa santua euren erdian
geldi egontzan bitartean; bada berpetatik artu
eben bidea; ta asi zirian ibiltera, ordugiño esturik egozan ur korrontak.
Aramen misiño santu baten jazo oi danaren
irudin egiazko, baña errukigarri bat. Jesusen
misionariak erri baten erdian ifinten dabenean
krutze santea, zeñaren antz adigarria zan arako
lege zarreko utxea, dirudi, bizio guztiak bildurizuturik atzeratu, ezkutatu,ta gelditu dituezala
euren korronta atsituak; baña zeinbat dirau egotaldi onek? Misiño santuak dirauan aldiak baño
asko geiago ez; bada denporau igarorik, eta
misionariak Jesusegaz joan, ta arik laster, euren
bide, ta korronta galdu ebela zirudien bekatuak,

artzen dabe ain bizkortasun, egoa, ta indar
andia, eze, dirudi, damuturik geldi egon izanaz,
bete, ta aurreratu gura dabela lengo utsunea, ta
ego-taldia. Eztakutsuez emen galdurik misionarien lan neke, buru-auste, ta ardurazko alegin
guztiak? Zerren, ondu zirianetatik batek, edo
besteak iraun arren bere propositu onetan, azkozaz geiago dira, biurtzen dirianak lenagoko gaistakerietara.
Baitabere jazoten da, gertaten dana itxasoko
ekatxa bildurgarri baten; zeñak dirauan artean,
guztia da Jesusi dedarrez deitutea; makaldu, ta
otsandu zirian axeak? baketu zan ekatxa? Bada
epeldu zan deboziñoa; aztu zan guztia. Onetan
jatort gogora gure kolejioko almendru bat; ekusenak ude-barrian loraz bitxiturik, uste izango
eban, etzala arbola, ezpada lorategi eder andi
apaindu bat; baña ez egoan zer itxadon bere
garaurik; bada iñosko alditan ikusi eneutsan
almendra garau bat.
Beste onenbeste jazo eztedin arimetan,
gogoratu jaku, ta eretxi deusku, opa, ta eskiñitea
zuei, adibide dun beste lora dituan Lora-sorta
bat; euroen bitartez mantendu daizuezan sendo-

tasun irmeaz zeuroen propositu onak, ta oneek
iraun daien frutu ugariz beterik, ta iños igartu
baga egite on guztietan.
Bada egiaz, zer balio dau udebarrian arbolak
lora eder ikusgarriz janzitea, beinbere fruturik
emoten ezpadabe? Zetako da Madrileko bidea
eun bider asitea, bide erditik atzera biurtzen
bada? Ozta idoroko da infernuan arima bakar
bat, beinik bein kristiñaua, zerurako pausuren
batzuk emon etzituanik; baña zer dau orregaz?
Andiagoa, samiñagoa izatea bere neke-pena.
Frutu ugarien itxaromena euki danean, geiago
sentietan da abustu eskas urria. Gogatu egizue,
ze pena errukigarria izango litekean aberats itsasoz datorren batena, igaro ezkero milla gora
bera ta pelligru, irunsi ezkero eun ekatx bildurgarri, galduko balitz kaia, edo portuaren aurrez
aur, eta ondatuko balitz ondasun ontzi ta guzti;
ya ekusela bere etxea, ta bereai laztan gozo bat
emoteko legez besoak zabalik joianean.
Adu gaistoko infernutarra! diñot nik orain, a,
aldi baten jarraitu ezkero Jesusi, iges eginik bera
ganik, ta eginik Satanasen bandera-pekoa,
ondatu zana betiko infernuan! Ze gogaiturik

egongo dan! Ikaratu zaiteze, neure maiteak,
gogoraturik Judasen zorigatx adu gaistokoa; ta
beinbere aztu ezpedi zeuroen gomutetik Jesusen
sentenziau, diñoanean: bakarrik au salbauko
dala, azken giño ondo iraunten dabena. Bildurtu
gaiztezan bada, ta au geiago, gomuteteaz, ze
gitxik irabazten daben, azkenera artean ondo
irautea.
Zerren, zer adierazo gura izango deusku
Jesusek esateaz, au bakarrik salbauko dala? Eztiño aek bakarrik, ezpada au. Uste dot adietan
emon gura deuskula, len esan dodana, au da,
gitxitxo, ta neurri laburrekoak diriala ondo ta
luzero dirauenak, asko izan arren Jaunaren serbizioan asten dirianak. Ederto esa eban san
Pablok: Israeldarren gertaldiak, gureen antz-irudikoak ziriala; ta nire eretxian, eztakit zetan au
obeto ikusten dan, oraintxe erakustera noianean
baño.
Asko ta txito asko zirian faraon gogorraren
aginduaren azpitik urten eben isaeldarrak, ta
guztiz ondo asi eben erri santurako urtetea.
Ondo; baña zeinbat eldu zirian Israelgo erri
zorionekora? Bakarrik bi, Josue, ta Kaleb. Ara-

men misiño santu baten irudi egiazko, baña
negargarri bat! Gauza miragarri bat da, ikustea
misiño baten, largarik deabrua ta bekatua, zeruko bide arteza asten daben arimak; baña zeinbat
dira luzero jarraitu ta iraunten dabenak? Esango
badot egia, gitxitxo.
Bitartean, anaje maiteak; nok segurutuko
deutsue, danez au azkenengo misiñoa? Izango
dan ala ez gerorengoa orain artu dozuen propositu ta onduteko gogo santua? Eukiko dabenez
beste bein zuekaz miserikordiarik Jesusek?
Zorionekoak ondo irauten dabenak! Bai, ze bestela, zer jazoko da zuekaz? Ara: ikusirik kolejio
onetako guardiana batek, beinbere fruturik ez
ekarrela len esan dodan almendro eroak, ikusirik
alper alperrik betetan ebala hortuko lurra, agindu eban, jo sustraitik, ta bota egieela surtara.
Aramen Ebanjelioko ikoaren irudia berbera. Iru
urte zan ikorik emon baga, lurra galtzen egoala;
sarri joan zan jabea ikustera, fruturik bekarren,
baña beti alperrik; ta gogaiturik ikusteaz ganora
baga beteten ebala lurra, esa eutsan iraindurik
Hortulauari; Ea, ebagi egizu iko ori, zetako itxiko

dogu doarik lurra jaten? Zeinbat bekatarigaz
egin oi dau auxe egunoro Jangoikoak?
Esan egidazue bada orain: zenbat misiño
santu daroazuez enzunik? Zenbat konfesiño
jeneral egin eztozue? Zenbat gogo ta asmo on
artu eztozue, onduteko zeuroen bizitza deungak? Bete dozuez? Iraun dozue? Ai! Bearren
dozuen gauzan; baña zer da ardura merezietan
dabena, ezpada salbaziñoa? Lanik andienetan,
ta zeregiñik ardurazkoenean egiten dozue umetxikien jokoaren antzera. Lotsatuko zintekez,
gizon prestu bategaz egitea, gure Jangoiko maiteaz egiten dozuena. Baña nos artean? Ah! auxe
ameneko izango da gerorengo urtea.
Uste dot, amarik maite gozo Maria santisima
izan dala bitarteko bere seme laztanaz; ta Ebanjelioko hortulauak baño bitartetasun egiazkoaz
erregutu izango deutsela, bete eztidilla oraingoan bere sentenzia gogorra. Baña gogoratu egizuez, ta bildurtu zaiteze Ebanjelioko berbakaz.
Jauna, ziñoan hortulauak, itxadon egizu arren
aurten, bearbada frutua ekarriko dau, ta ezpadakar, ebagi ziñei. Ara, ze denpora laburra eskatuten daben; bakarrik urte bat; baña nok daki,

gurea laburrago izango danez? O gizonen itsutasun eroa! O neure Jesus maitea, ta emon al
banei mundu guztian enzun al litekean dedar
andi bat! Jauna, irazartu, ta argitu egizuz gizonak, zeintzukaitik ill zinian krutze baten.
Beinik bein ondo dakigu, gorputzeko gatx
bakotxak dituan legez bere medizina osagarriak;
alan arimeko gatxak bere dituezala euren sendagarri berezkoak. Baña nok eztaki, osagarri guztirokoen antzera, oi diriala gauza batzuk, ontsuak
izanik gatx guztientzat, ontsuak diriala gatx
bakarrentzat? Esaterako: dietea, edo gitxi janedatea da ain ontsua, ta osasun-emolle alasokoa, eze, botikan dirian osagarri guztiak eztauke
zer ikusi bere aldean; salduko balitz, elegoke
zegaz erosi; mundua danik ona asmatu dirian
osagarri, ta botika guztiak baño, geiago osatu
ditu beronek bakarrik.
Onelan, bada, arimeko gatxetan bere idoroten dira osagarri batzuk, osasuntsuak izanik
gatxa guztientzat, ontsuak dirianak gatxa bakotxarentzat. Guk emon gura izan arren osagarri
banakak gatx bakotxentzat, eztaukagu astirik,
ez lekurik onerarako, misiñoko zeregin andiakaz;

eta zuen artean bere asko zale eztira onelako
adi-bide zeruzkoak irakurteko; orregaitik obetzat
daukagu, osagarri guztirokoak zuei emotea.
Ganekoan neure maiteak Jesusegan, misiño santuan luzaro, ta astiro enzun deuskuzuezan adibidetatik, artu egizuez, bearren dozuezenak zeuroen gatxetarako, baña ez urten ezetan zeuroen
konfesoren esanetik.
Egizue onetan, egiten oi dabena, sartzen
danak lorazko jardin eder baten; bada onen
adierantzakoa dirudit misiño santu batek; sartzen dana lorategi baten, mirariturik dago, lora
guztiai adi; baña eztau eskua esarten guztiai,
ezpada ondoen deritxakazan eder usaintsuenai;
eta eurekaz egiten dau lora-pilla eder bat, lorasorta polit bat.
Guri, bada, jatorkuna da, zuei opa, ta eskiñitea era guztiko lorak dituan Lora-tegi bat, baña
txito usaintsuak, ta guztiz ederrak. Kontuz bada
arren gorde egizuez Jesus gatik; ta ez begiratu
ainbeste, noren eskuz egiñak, ta ze borondate
onaz opa deutsueguzan; aditu bai, diriala zeuroen arimen zorion betikorako, ta Jesusen honra,
ta gloria andienerako; bada bere bost llaga mira-

garrien erreberenzian, bost lora eukiko ditu lorasorta, edo Lora-tegi onek.

LENENGO LOREA
Zeuroen biotzean ifini bear dozuen lenengo
Lorea, da, artzea gogo sendo benetako bat,
aurrerantzean, ta gaur-geiago alde egiteko okasiño bekatutsuak, ta iges egiteko zeuroen arimea lenago ezaindu, ta ill deutsuen gal-bide, ta
ondamendietatik. Eta alan, dakizu urlia persona,
edo besteaz lagundu, edo berba egitea gaitik
jatortzuzala gogoraziño loiak, gurari txaarrak, ta
aragizko tentamenduak? Urrindu zaite bera
ganik; ebagi egizu bere adiskidetasuna; jatortzuz, or-emen zabaldurik, non nai deslai dabiltzelako zure zenzunak? batu egizuz. Ezarten dozuz
juramentuak, biaraoak, añenak; aserratuten
zara, ordietan zara urlia etxean sartu, edo lagun
gaistoakaz batuten zarealako? Alde egizuz; ken
ortik; larga ori.
Onetara, billatu, ta arakatu bear ditu bakotxak bere biotzeko ezkutuak, (eta onetan betiraun guztiko salbaziñoa baxen gitxiago ez
joako), eta billatu zein dan, ta nondik datorren
bere bizio bakarren sustraia; bada jakin eze,

eztagoan legez gindarik aretx gindatik jaioten
eztanik; alan ezta idoroko bekaturik, bere sustrai
jatorrizko, edo okasiño deungaren baterik azten
eztanik.
Sinistu eidazue, neure maiteak Jesusegan,
eze, irekaste au gorde ezik, ill-otzituak urtengo
dabela zuen berotasunik exetuenak. Zer bada?
jausi zan Salomon, jausi zan Dabid, jausi zan
Sanson, jausi zan san Pedro pelligruzko okasiñoan ifinirik; bada gu argalok zelan jausi, ta laprast
egingo eztogu bekatuan, gatx-bide ta ondamendi deungetatik alde egin ezik? Alperrik negar
egingo dozue; utsak izango dira oraziño, ta libru
santuen irakurtzak; igartuak urtengo dabe zuen
egitekorik onenak; ta eztira prestu zuen propositurik sendoenak, okasiño bekatutsuetatik urrinduten etzarean artean; lagun txarretatik iges
egiten eztozuen bitartean.
Ain benetako egia da au, eze, Jangoikoak
berak dauko baiezturik; enzun ez niri, ezpada
Espiritu Santuari: qui amat periculum, diño, peribit in illo: ifinten dana pelligruan galduko da
berean. Gura dozue ez jausi, ta ez galdu betiko?
Bada arin-lasterka urrindu zaiteze okasiño, ta

bekatu-bidetik. Billostu arren gindaz beterik
dagoan arbola bat, ikusiko dozue urrengo urtenan garauz beterik. Baña ez alan aterako balitz
sustraitik. Zetako, bada, dira oraingiñoko egite
on guztiak, biurtzen bazara barriro lenagoko galbideetara? Ukatu ezin leian egia da, eztala benetako konbersiño, edo biurrerea, kentzen ezpada
borondatezko okasiño urkoa. Baña dana dala
okasiñoa, nai borondatearen kontrakoa, nekez
batek asko iraungo dau grazian, okasiñoa kentzen eztan artean. Beintzat gauza bildurgarria
da; bada lapurra bizi da etxe barruan; beragaz
artu bear dira neurri estuak, irauteko jausi baga,
eta izateko konfesiñoa ona.
Kendu arren itogiñatik jausi dan ura, beste
bein bere jausiko da, euriari badiñotso, tella
urratua kentzen ezpada. Gure arimetan bere sartuko dira bekatuen ur edenduak, zarratuten
ezpadira okasiñoak idigi zituan ateak. Ez eikezue
egin, oi ebana arotz batek, zeñak, emen egoan
tella ausia ifinteban an; eukirik beti itoz-ura, euki
leientzak beti non bear egin. Era onetara misiño
santu baten, ondu arren asko aragizko bekatuetan, jausten dira murmuraziñoan. Ez, ene anaje

maiteak, ezta onelan egin bear, zerren bardin
izango da gure ondamendia, ondatuten bagara
infernuan. Zer geiago doa, ez galtzean gaistakeri onegatik, bestea gaitik galduten bagara?
Baña jakin, zuen onerako, eze, ezin litekean
gauza dan legez ondutea arima bat, kendu baga
okasiñoa; alan txito erraz da, berau kendurik,
ateretea biotzean dan bizio gaisto sustraituena.
Ara ze argal mea dan biderioa, bada alanbere
iraute andikoa da, austeko pelligruetatik ondo
gordetan bada. Alantxe, kastidadea, edo garbitasuna, esaterako, balio andikoa, baña lora argalak, graziaren bitartez ondo gorderik okasiño galdugarrietatik, eukiko dau betiko irautasun miragarri bat.
Lora onen orria izango da, alde egitea okasiñoa, urrindu, ta iges egitea laguntza gaisto, ta
batzar oker guztietatik; bada Dabid Erregeak
diño: onakaz batzen bazara, ona izango zara; ta
deungekaz lagunduten bazara, gaistoa izango
zara. Jazteko bat ifinten danean lora usain onekoen artean, eransten jako usain gozoa; baña
nastuten bada gauza atsituen artean, usain
kirastua emon daroa. Bazabiltze lagun onakaz,

erantsiko jatzuez euren ekandu onak; baña txarrak, gaistoakaz laguntzen bazara.
Eta oitura txarrak, onak baño errazago oratuten dira geienetan; zerren gure borondate argal
gaisotua, gatxera makurturik dagoan legez,
onera baño, prestago doa gatxera. Pestez atsiturik dagoan gaiso bat da asko, gaisotuteko erri
guztia; baña milla osasundun ibilli arren gaiso
baten inguruan, erantsiko ezteutse osasunik.
Jesus gaitik erregututen deutsuet, etzaitezela
meetasun andiaz onetan ibilli, esanik, au edo
beste okasiño, edo adiskidetasuna beartsua,
premiñazkoa, edo ontsua dala zuentzat. Zer
bada, obeagoa, ta bearragoa ezta zuen salbaziñoa? Ara zer dirauskun Jesusek Ebanjelio santuetan zure eskoako begiak emoten badeutsu okasiño edo biderik bekaturako, atera egizu, ta bota
zeuganik; obe jatortzu, begi bat galtzea, eze ez
gorputz guztia infernuan erretea. Auxe berau
diño, egin daigula eskoako eskuaz, bekatura eroango bagaitu.
Zetako bada dira orain, okasiñozale askori,
euren aitutasun aragizkoak asmaerazoten deutsezan asmuak, irauteko urten baga bekatu-

bidetik? Batek esan oi dau: joan bearra daukat
urlia etxera; euki neure etxean arako presonea.
Zer diño Jesusek? Ain bearra zein zeure begia ta
eskua izan arren bere, larga bear dozu, atera,
ebagi, ta urrindu zeuganik. Nori sinistuko deutsegu? Nori obeditu, ta noren esanera egon bear
gara? Beste batek urtengo dau esateaz: zer
esango dau munduak? Ta eranzun egidazu: zer
esango dau Jesu Kristok? Zer zeru guztiak?
Bateo santuan larga ez genduan mundua? Iñok
serbidu ezin leiz erabatera ugazaba kontrario bi,
diño Jesusek.
Gure arimea salbetarren, iruntsiko eztogu
mundu zoroaren zer esan, esamesa ero uts bat?
Onenbeste ta geiago eroaten eztozuez algara
andiaz beste eun gauzeetan? Zer esango dabe?
Ta eriotzako orduan zer esango dozue? Zer
balioko deutsue, zor ez jatzuen izenak, Jangoikoaren juizio bildurgarrian ikusten zareanean?
Santa Maria Madalena, etzan izango dana, onenebeste puntu, ta meetasunaz begiratu izan
baleutso bere onra, ta on-eretxiari. Aurreratuten
nas esatera, bera iraindu baga; eze, ez bakarrik
etzala izango santa Maria Madalena, ezpada

andra argal errukigarri bat. Eta bada jarraitu
deutsazue gaistakerian, jarraitu egiozue penitenzian; despreziatu egizuez bere antzera munduko zer esanak, irabazteko onra egiazkoak.
Besteren batek esango dau: joango nas urlia
etxe edo lekura, baña joango nas kontuan; egongo nas serietasun ta arpegi ilunaz; enas sarri sartuko; ez nas luzero egongo; eztot bakarrean
berba egingo. Asmu zoragarriak! Polboreak bear
eztau, ez su andirik, ez denpora luzerik, kalte
andiak egiteko. Bada oraindiño polborea baño
prestago erexegiten da aragizko amorea. Lagundurik bazabiltz, laster bakartu, ta bekatuan jausi
zara. Eztiño Jesusek: gitxi ikusi daizula, urrinetik
begiratu daizula; eztiño bere, zarratu edo itxi
daizuzala begiak, estu eskuak. Begi itxiak erraz
zabalduten dira ifinirik okasiñoan. Gitxi begiratuten danean, gustu geiagoaz ikusi gura izan oi da;
ta oni darraio, atan gelditutea. Dirausku bai Jesusek, atera daigula begia, ta bota kanpora; beste
ainbeste diño besoa gaitik; ta ain bizitasun
andiaz au aginduteaz, adierazoten deusku, bota
daiguzala txito urrin; ez bakarrik pelligruren bat

etorri eztidin, okasiñora barriro biurtzeko, baita
kendu dedin gure gogotik bere gomute guztia.
Eta ara adibide beartsu bat; eta da, borondatearen kontra, edo gura ta gurezko okasiñoak
esan oi dirianetatik, ozta idoroko da bat, alan
danik. Dakuskuna da, ondasunen bat galduko
danean, eragozgarri guztiak benzietan dirala; ta
etxeko otseiñ batek zerbait ostu dabenean, ezeri
aitu baga, ateretan da etxetik kanpora. Niri zer
deust, esan oi da, jentea oñoten egon arren? Baldin nire ondasuna gordetan badot, esan daiela,
aora jatorken guztia. Bada alan, adigarri da, bere
zera dala, kanpokoen bildurrez ateretan eztanean etxetik arako mutil edo emakume maitea?
Bai. Ta zein izango da? adiskidetasun zikiña,
maitetasun aragikorra. Gertaldi asko, askotan
jazoak, esaneiz, egiau baieztuteko, ezpaliz zuek
gogaitute arren.
Auxe baño besterik jazoten ezta, ezerezkeria
zatar bategaitik ebagiten danean beingoan
arako etxeko sart-urtena, ta urte askotako adiskidetasuna. Zer balio dau, esatea onelakoari,
deungero diñoala jenteak? Guztien aotan dabillela, ta ezain dirudiala bere aldegiteak? Epeta-

sun soseguzkoaz eranzuten da; laster aztuko
dala, ta ezerezkeria bat gaitik guztia biaramoneko ixilian geldituko dala; bere konzienzian arrik,
ez kezkarik eztaukela, ta alan jenteen zer esaneen ardurarik ez dabela. Eta ainbeste atzerapena, bekatuzko etxea itxiteko? Bai; zerren maite
dan; ta itxitea, neke egiten dan. Ta onexek dira
okasiñoko etxea ez largetako, asmu eragozgarriak, ez benetakoak, bai azaleko irudituak, ta
begitanduak.
Diñot bada, premiñazko, edo naigura bageko
esaten dirian milla okasiñotik, ozta idoroko dala
bat, alan danik. Eta alan, nekez jazoko da, benetan bat Jangoikoagana biurtzea, sustraitik atera,
ta alde egiten ezpada bekatuzko okasiñoa, begi
bat baño bearrago ta maiteago izan arren; ebagi
ezeze, guganik urrin bota bear da; ta bestela,
esana esanik, diñot osterabere Jesusgaz: obe
dala gorputz zati bat galtzea, betiko iraute guztian infernuko su ta gar bizian erretea baño.
Zorigatx onen aldean ze beste gatxek bildurtu
bear gaitu?
Zarratuko dot goiko guztia gertaldi eder
bategaz. Gizon gazte batek gura eban artu bizi-

modu on zeruzko bat; ta ondo asteko eskatu
eutsezan adibide santuak ermutar agure santu
bati. Bai, esa eutsan onek, emongo deutsudaz
zuzen-bide egiazkoak, ta eskribidu egizuz paper
baten, nik esaten deutsudazan erara. Prestau
zan gizon gaztea, ta asi zan onela ermutarra.
Lenengo konsejua: neure seme maitea, urrindu
zaitezala okasiño deungetatik. Eskribidu eban
gizon gazteak. Bigarren konsejua, jarraitu eban
agure santuak: urrindu zaitezala okasiño deungeetatik. Ifini eban. Irugarren konsejua, seme
maitea, esa eban ermutarrak: urrindu zaitezala
okasiño deungetatik. Aita, esa eban orduan gazteak, konseju ori bein ezeze, birritan bere ya
dago eskribidurik, ta zetako diraustazu irugarrenez ifinteko?
Orra emen agure santuaren eranzuna: neure
semea, ain balio andikoa da konseju au, eze,
berau baga, eztabe ezer balio, nik emon aldaizudazan zuzen-bide guztiak; baña baldin auxe gordetan badozu ardura andiaz, erraz gordeko
dozuz ganeko guztiak; ta biderik geiena eukiko
dozu ibillirik, gura dozun zeruzko bizitzea egiteko. Onen ondoren berbatxo bat, eta da, eztauke-

nak biotzik ateretako okasiñoak sustraitik, eztabela eukiko, ekandu txarrak kenduteko. Emon
arren negarrik ugarienak, azalezkoak izango dira
negarrampulluak. O bekatari gaisoa, diño Santo
Tomas Villanovakok, egiaz negar egiten badozu,
kanpora urten egizu. Esango baleu legez: benetakoak ta biozkoak badira zure negarrak, itxi egizuz bekatuzko bideak, okasiño, ta adiskidetasunak. Ta azkenez diñot: dan legez uts guzurtia
konfesiñoa, alde egiten eztanean borondatezko
okasiño urkoa ta berez bekatutsua; alan sospetxa ta bildurrezkoa izango da konfesiñoa, borondate bagako okasiñoak izan arren, ikusten ezpada emienda ezagun bat.

BIGARREN LOREA
Bigarren lorea izango da, sarritan, ta deboziñoaz konfesatu, ta komulgetea. Diñot deboziñoaz, bada zetako da sarri konfesetea, deboziño
bizi egiazkoaz egiten ezpada? Egiaz, askotan
konfesetea, ta lenagoko bekatu andietara biurtzea, erakusgarri da, uste-izateko, uts guzurrezkoak diriala konfesiñoak. Bada iños ez ondu, ta
ez obetuteak, adietan emoten dau, egiazkoa
eztala biotz-damua, ta benetakoa eztala propositua; ta eurok baga utsa da konfesiñoa.
Kontu bada zuek,beti zabiltzenok iños ondu
baga, beti sarturik, ta zarturik ekandu gaistoetan, dana dala bekatua, nai dala mandamentu
onen edo bestearen kontra, beti gora ta bera,
bein jausi, beste bein jagi, nosbait jagiten bazara; kontu, diñot, zuek, bekatuzko okasiño galgarrietan buruz sarturik zagozanok; ta ameneko
sarriturik sakramentu santuak, debotoen paper
polita egin oi dozuenok; baña eztozuez zorrak
kitutzen, ezteutsazube jabeari biurtuten gauza
ostua, ez osotu besteari kendu zeuntzen famea.

Zetako ain argiro guzurtu, ta engañetan zara?
Ezer balio eztau biurtuko dot otz batek, sekula
biurtzen ezpada. Benetakoak balira proposituak,
eurok betetako alegiñak egingo litekez. Laburtuko litekez gastu kostotsuak, gitxitu larregia
soñean, janean, jokoan, bisitan, kuartelean,
otseiñ alperretan. Egiten da au? Baita bearbere;
bai askotan jarraituten dira bere oñean, gerorik
gero andiagotuten ezpadira.
Eta ikusi arren, onela jarraituaz, zorrak pagatu bearrean, geirik geira doazala zor barriak,
orregaitik bizi da kezka baga soseguz. Sarri ta
ondo sarri enzuten da pulpituetatik san Agustinen sentenzia erabagia: Ezta parketan bekatua,
ezpada biurtzen gauza ostua. Uts guzurti prestueza da, egiten daben penitenzia, aldaiela, biurtzen eztabenak zorrai eranzutea. Enzuten da,
baña jaramoten ezta. Zer esan oi dozue zuek,
besteren batek zeurok iraindurik, biurtzen ezteutsuenean onrea? Dedar egiten dozue, alakoak
engañetan dabela konfesorea, deungaro konfesetan dala. Biurtu egizue orain barrukoaz kanpora soñekoa. Zegaitik auxe berau eztozue zeurok
gaitik uste izaten? Jangoikoaren legea bat bardi-

ña ezta guztientzat? Nos edo nos irazarri zaiteze,
ta zabaldu egizuez begiak ikusteko zeuroen
pelligruzko ondamendia.
Bekatuak benial arin txikiak, ez egizuez itxi
konfesazaga euren damu andiaz; bada arinak
izan arren berez, astun pisutsuak dira Jangoikuaren aurrean, zerren diran bere ontasun maitegarriaren kontra egiñak. Ez izan ume txikiak legez,
zeintzuei euren amak arpegia garbitu, ta arik
laster zikindu ta loituten dira barriro. Eztakutsue
au askotan zeuroen etxeetan? Eta au jazo dedin,
gura dozue, zeuroen konzienzietan? Seintxo
espiritualak zara.
Ondo konfeesetako, artu, lora onen iru orri
diran, iru adi-bideok. Lenengoa, esamina, edo
konzienziako billakuntzaren ondoan, emon daizuela ordu lauren bat, gogoratuten Jesusen ontasun, esker, ta mesede andiak, ta zeuroen eskerbagetasun, ta billautasun prestueza; biztuteko
oneen gomuteaz bekatuen damu, ta gorroto
egiazko bat.
Bigarren. Konfesetara zoazen guztian, uste
izatea, bearbada auxe izango dala zuen azkenengo konfesiñoa. Bein, edo bein izango da atze-

rengoa, baña nok segurutuko deusku, zein izango dan? Enda zelan konfesatuko ziñateke,
bazengoze eriotzako ordu larri birldurgarrian,
kandela erexegiña eskuan, ill-jantzia aburdikoan, ta arimea urten agiñean? Orduan gura zendukean legez, konfesatu bear zara, konfesetara
zoazen bakotxean.
Irugarrena. Konfesorearen oñetan zagozenean, uste izan, idoroten zareala Jesusen oñetan, zein iltzan krutze baten zuek zorionduteko.
O ze maitetasun, ze humiltasun, ze biotzmin, ta
negarrezko lotsa santuaz esango zeuskioezan
zeuroen erru, ta argaltasunak Jesusi berari, aurkituko baziñatee Magdalenea legez etxunik bere
oñetan, edo bere krutze-pean Kalbarioko mendian! Alantxe eldu bear zara zeuroen konfesoreetara. O alan egingo bazendue, eta ze erraz, ta
ze laster, sarriturik sakramentu santuau, aterako
zendukean zeuroen biotzean dirian biziorik sustraituenak!
Eztago infernuaren kontra, sakramentu santuak, sarri, ta ondo artutea baño arma izugarriagorik. Guzurraren aita asmu-gillak berak, konjuroen indarraz premiñaturik, alan zala, esan

eutsan aldi baten, aita santo Domingoren ordeako erlijioso on bati, beronen eriotzako orduan.
Baña bildur lar artu ez daien arima bildurti, ta
biotz garbikoak, adierazoten deutsuegu, eztaizuela itxi, sarri konfesetea, askotan jausi arren
bekatu, ta uts txikietan. Eldu zaiteze damu humil
bategaz; ta aldaizuen gogo sendoaz propondu,
ez biurtzea beste bein onelako uts-egiteetara; ta
beti irabaziko dozuez graziazko ondasun ugariak.
Gara bekatariak, arako ura sartzen jaken barkutxo zar neketuak legez. Elegoke ondo eginik,
itxitea onei urez beteten, bada ondatuko litekez.
Atera egizuez, bada, bertatik, zueroen biotzean
sartuten dirian bekatu benial, edo arinen urak.
Orain sarri garbitu arren, bazabiltze ondo loiturik, zer izango litzateke meatz, ta luzero garbitu
ezik? Alan, bada, maiz, ta sarritan garbietan
dozuezan legez eskuak, oneek barriro loitutera
biurtu arren; alan, askozaz errazoi andiagoaz, ta
ardura benetakoagoaz, garbitu bear dozuez
zuen arimak.
Ez esan, askok esan daroena: zer konfesauko
dogu? Bada nor da ain aitua, ta mena, eta egun

guztian bekatu txiki askotan jausten eztana?