Lekukotasuna - 8

egin gabe ez ariman eta ez gorputzan ere.
Ez gaude beti elizetan eta otoiztegietan eta ez
beste lanaldietan ere, oberenak izanik ere. Jostatzeko
orduak badire, arimaren asedetzeko; eta lekuak ere
zugatz-gerizak, iturriak eta loretegi apainduak daude.

Gauza bat esan nai datzuet, nonbaitik ipui oken
irakurtzetik norbaitek bere gogua loi baleza edo naikeri arro bat sortuarazi, leenago eskua moztu nezake,
argitarat eman baño.
Nere adina ez da bizi untaz beste bizitzarekin
narrikan egoteko; berrogei ta amabortz urtetan bederatzi eta eskutik irabazten ditut.
Baldintza horietan asi zen nere buruko lana eta
hoieri buruz nere leiak hortaratzen nau.
Hortaz landara, uste dut eta ala da egia, kastillanoz ni naizela ipuigile leena, beste guztiak izkuntza
arrotzetik itzulikatuz ari direlakoz, nereak diotan
hauek, zinez nereak dira eta ez ebatsiak, nere burutik
ateraiak, nere lumatik argitaratuak eta irarkolan moldatuak.
Bizitzen banaiz, eskeintzen dazkitzut Trabajos de
Persiles deitua, Heliodoro delako batekin negurtu daitekena, baldin bere ausardiarengatik ez bada buru
autsirik ateratzen.
Leenik, ikusiko dituzu andituak D. Quijoteren gertakariak eta Sancho Panzaren ateraldiak eta gero
Semanas del Jardín deituak.
Asko agintzen dutala nere indarrarendako, baño
naimenaren gutiziak, nork neurtu?

Gauza bat adiarazi nai datzut; Conde de Lemos
jaun andiari zuzendu badazkiot, zerbeitengatik izan
dela.
Azkenik, Jainkoak begira zaitzala eta neri eman
dezadala bear dutan eroapena ez gaizki artzeko zenbeit ergel-buru arroek, nigatik esango dutena.

NARRAZIOA

ESKUALDUN BIOZDUNA
MEXICON
I
Elkar ezagutu genuelarik Donostian bizi zen: gizon
bat zen lerdena, luze eta mear, ogeita amar urteren
ingurua nonbait an zukena: larru-zereko bere lantegian beti tente zagona.
Elkar betetzeko gai ote ginen ez dakit, baiño dakitana, geroago eta adiskidetuago ginela.
Gizon zintzoa, buru argiko bezain bioztuna dela
gero ikasi nuen. Zuek ere ikasiko duzue, Jainkoak nai
badu.
Bortz urte bazituen ezkondurik eta bi semeen aita
zen.
Bere amak gure mutila etxeko zuen, baño biotz
oneko pinpirina batek biotza bete zion eta semearen
aukera amak ez onetsi nai.
Sortetxetik lekorako ezkondu ziren eta lan eske
Donostirat eman zuten.
Buru argikoa baizen edozein lanetako abila eta
ikasia ere: Baionako ikastetxe batean egin zuen ikastaroari esker, bazakiena zen.

Bere ezkon-anai batekin lantegi bat beren eskuko
artu eta larruzko zer asko egiten zuten.
Baño Donostian bizitzeko sos asko bear eta aalik
obekiena bizi nai.
Donostian egin zituen adiskidetarik Ameriketan
egondu batek, Méxicoko ola andi batean kontu-artzale gisaz leku polita eskeiñi zion.
Senar-emazte biok irizpide bateratu orduko Ameriketara abian ziren.
Mexicon dugu gure gizona osasunez sendo;
lanean azkarki, baño ongi irabazten.
Bizkitartean eta jadanik lau seme-alaben aita
dugu.
Seme geiena amabi urteko mutiko gotortua, biziki
maite zuenaren baitan zuen bere biotzeko atsegin
guzia: buru argi-argia zuelako maite zuen.
Baño gizon kristau zintzo gisaz, geiago maite zuen
biotz on-onekoa zelakotz.
Baño Jainkoaren bideak! Eguerdi batez eta ikastetxetik lekora karriketan barna bixirriken gañean atera
eta karrika biurgune batean tarranta andi bati buruzburu egin zuen; ura jo edo ez dakit nola gure mutiko
doakabea tarrantak leertu zuen.

Aita, bere seme kutuna ezin bilatu zuelarik, irizainek zuzendu zuten min artuak eta karriketan gaitzak
joak direnak biltzen dituzten lekura; eta gure gizonak
an sartu zelarik, zer ikusten du? Maite zuen ura leertua, ilik.
Biotza erdiz-erdi eginik etxeratu zenean aitama
eken biotz mina! nigarra zen bien aiots bera eta solas
bakarra.
Leenbizian ezin sinetsi zutenak geroago eta miñ
geiago ematen zaben.
Etxe artako iziltasuna! Maite aren gelako utsunea!
Jateko maian, maite aren leku utsa! Maite zuten aren
soñeko, oñetako; ikasteko gutun eta bertze ek guziak
ikusi aldiro nigarra eldu zitzaien.
Aren buru argiaz eta biotz samurraz gogoratzen
zelarik, bereala nigarrak ematen zion.
Gure gizonak ezin zuen etsitu; bere biotzeko maiteño aren itzaltzeak min andia ematen.
Baño bearrik Jainkoa baitan sineste bizia zuela:
aren atseden bakarra, ortan zaukan: ongi bai zakien
Jainko Jaunari gaudela aldez edo moldez, onean eta
gaitzean, atsegin alditan nola biozminetan.

Ordutik eta oroitu aldiro «Jainkoa baitan bego»
zion: «Nere maite-maiteari eman bekio betiko zorionezko atsedena».
Gogora eldu zitzaion Jainkoak gazteez mintzo
delarik diona: «Jainko jaunari usoak baño usakumeak
gozoago zaizkio», «gazteen naiz zale», «goiz ontzen
diren pikoak gutitziatzen zituen ene arimak» eta alako
erranez bazka zuen gogoa eta biotza.
Ortan beude gure gizonaren aiotsak eta naigabeak.
II
Gure gizonaren nagusiek biziki maite zuten eta
aren baitan uste andia ere.
Iriko olatik landa nagusi oriek berek urruneko
mendi batean langile baño geiago bazituzten
meatzetan, urre eta zilar bereizten; baño urre geiago
ateratzen zuten nagusien sakeletarik. Meatze orietako
lanen gora-berak zuzendu bearrez an-arat biali zuten
gure gizona iru egun bide baztertua zagon lekura.
Mila bederatzi ehun eta amabigarreneko agorrillarenzazpian, bere emaztea eta umeak Méxicoko irian
utzirik, Tepic eskualdera buruz atera zen, urrezko

meatze baten zuzendari berria. Guadalajarako trenbidea artu eta bide artako azken geldi-tokia, Magdalena, jo zuen.
Biaramun goizean, argia astean, zaldiz eman zen
mendiz-mendi bi egun terdiko bidean eta irugarren
egunean Jainkoak daki nola ta nondik barna ibili ta, jo
zituen nagusien etxeak, eskolategi, ola, eta Los Laureles deitzen denaren lantegiak, meaztegiak eta bazterretako meatze, lurrupe-zulo eta oianak.
Bazter itsusiak zinez; zoko menditsu, oro patar:
malkorra eta mallo utsa.
Ango beroek eta udazkeneko eurite gaitzek larrutzen eta eiartzen dute lurra; ta arri bizia non ez den
oro erreka bide.
Arata jotzeko eta bereartan ibiltzeko bidexka
batzu baizik ez, eta ek galbidez-galbide.
Arritzeko da zer lanak dituzten arat eramateko
bear dituzten aparexuak; ainbertze tresna andi bear
direlarik olako lekuetan eta oro zatituak, puskatuak,
mando-soinka eramateko gisaz oletan eginaraziak.
Meatze zuloetarik lantegietara mia eta oianetik
labetara egurra eramaten dituzte airez eta eltzairuzko
buru-buztan gabeko soka lodi bati esker.

Bi zirrika andiek ibiliazten dute sokatik dilindan
paratzen dituzten burdinezko zareak eta oken barnean mia edo egurra.
Eltzairuzko soka moztu gabe eraman bear baida,
beazue nolaz. Bi mila berga luze duelako, amalau
mando lerroka bear dituzte, mando bakotxak bere
mandazaina kaprestutik, mando bakotxari altzairusokatik lotzen diote eraman dezakena eta mando
batetik bertzera bospasei bergaluze den soka artean;
ondokoari berdin zamatu eta unela amalau mandoak
elkarri sokaz josiak arrosario baten pikorrak bezala,
elkarri eratxekiak. Ala aitzen omen dire beti beldurrez,
noiz mando bat amilkatuko ote den, aren ondotik bertze guziak errestan gain-bera leertzeko.
Bertze tresna, aparexu andi, eta bear dituztenak
unela eramateko gisaz eginazten zituzten, ebakiak
eta ebaki bakotxaren azta unenbertzekoa, mando
batek jasan añakoa.
Geroago eta gutiago ematen zaben miatzeak.
Añada edo mia-marra nagusiena gero eta urrez ta
zilarrez gabeago aurkitzen zuten.
Ala ere utzi nai ez, eta eri andi etsitu batengana
sendakiñak bezala eldu ziren bazter artara inkeniero-

ak oro ikusten eta ikasten, miatzeari bertze lopiderik
bilatzen ote zioten.
Gure gizonak bazituen sei illabete bazter eken
nagusi gisaz, aalik geiena egiten zuena.
Aldi artan bere etxean ostatuz bazituen bi inkenier, bat anglesa eta ipar-amerikanoa bertzea eta
eken bi laguntzale.
Meatzeko lanetan ari zirenak baziren, 150 langile
oianean egur mozten eta egurketan; 700 langile meatze zuloetan, mea ateratzen eta meaketan; azpiko
zokoan zituzten labe eta mea xeatzeko lantegietan,
200 langile.
Lan berezi bakotxaren kontu-artzale, eta eskolako
irakasle bat ere bai.
Gure euskalduna bere lan egin bidenabar, eizian
aritzen zen; jakina, ihizi larriari buruz.
Basauntzaren antzeko ihizi larri bat ugari dabila
mendi eketan, oreiña edo gamo diotena.
Biziki trebatu zen ihizi eder orietarik iltzen; rifle
dioten zizpa eder baten jabe zelako, arro-arro bazabilen langile erdi-bas eken artetik, nagusigoa erakusten
zuela.

Oreiñak baño nasaikiago narraztiak, suge andi eta
tipi; izugarrizko suge andi orietarik beldurgarriena
cascabel-duna eta zirauetan coralillo deitzen zutena.
III
Gure doneztebarra Mexicoratu ta bereala asaldamen bizkorra piztu zuten eskualde artako erritarrek,
bazter guziak artu zituztelarik; orañik ere ortan dagozi.
Gizon garbiak atorraz aldatu bezala Mexicon buruzagien aldairak egin dituzte: amar urte baditu asaldamen gorrian bizi direla Mexicoko eskualdean: baño
guzien buruan asaldatzalen burupide eta xede bakarra ebasgoa zuten eta dute.
Berrehun aldekoak bai dira, aldian aldikoak nagusi, bazter guziak aldika ebatsi dituzte.
Guziek gauza bera egiten zuten: zizpak artu, sailka bildu eta erriz-erri, baserriz-baserri ebasgoan ibili.
Ebasteko bideak trabatzen zioztenei tiroka eta
gudu itsusian erailtzen zituzten.
Alako gudulariak eskualde artako erritarrak ziren;
indioak deitzen dituztenak ziren ba lan tzar orietan
zabiltzanak.

Guzitara jartzen bai da gizona, Mexicon ere iduri
zuen ortara jarriak zirela.
Gure bidasotar zintzoa irian zagon bitartean bozik
zagon eta bozikago aren nagusiak; aren baitan atsedena artzen bai-zuten.
Ola artako lanak gure gizonaren zuurtasunari
esker ederki zoazilakotz, gogoratu bide zizeien nagusieri aren zintzotasuna ez ote zen meatzetan ere zerbeiten egiteko gai: eta una nondik gorriak ikusi bear
zituen.
Los Laureles meatze delako bazterrak latzak bai
dire, asaldatzaleak inguruko errietan ibili arren ez
omen ziran araraño eltzen.
Orgatik egun geienetako berriak unelakoak zituzten; alako errian omen dagozi unenbertze gudulari
gizon tzarrenak eta alde untara jotzekotan omen.
Unelako errian zernai ebatsi, zenbeit erail eta eldu
omen dira guregana.
Azkenean alako berrietan etzuten sinesterik. Nola
nai den, gure gizona beti erne zagon, ongi baizakien
angotarrak, meatzeko langileak eta gudu artan zabiltzanak guziak bat zirela; eta bein gudulari saila aratuez gero estu ibili bearko zutela an zagozin arrotzek
eta nagusi ordezkoek.

Otsaillaren 19 garrenean, arratsaldeko iruetan
eskuratu zuten gutun idazki batean jakinazten zioten
egun artan bertan 150 asaldatzaleak inguruko erri
batez jabetu zirela eta eken xedeak zirela, meatzetik
urbilen erria jotzeko. (Iru ordu laurden bidera baizik ez
dagona).
Baño erri ortaratzeko bide bakarra meatzetik
barna bai-dago, gure gizonen etxe bazterretik iragan
bearko zuten bereartan gelditzen ezpaziren.
Meatzetik etxera eldu eta afaltzean etxeko lagunak azken berri aren jakintsun egin zituen eta bera
bezala ek ere ez omen ziran beldurtu, ustez ta ura ere
utsa aterako zen.
Nork daki? bear-bada eta zer gerta ere, arratse
artan oatzeratakoan gure gizonak deitu zituen bere
lau lagunak eta manda-zaña, eta etxean zituen bortz
zizpa eta okeri doazkon zerak banatu zabezten bakotxari berea emanez.
Berak ere oatze ondoan aisa eskuratzeko gisaz
utzi zuen rifle delako bere izkillu ederra, pistola eta
tirogaiez betea zuen gerrikoa. Bereala lokartu zen.
IV

Biaramun goizean goiz, argi urratzeari begira
zagolarik oatzetik jaikitzeko entzuten ditu dinamitazko zapart-asotsen iduriko batzu; askotan langilek
beren eztaiak, aursortze eta alakoak jaitzen dituztelarik entzunak zituen bezalakoak.
Baño geroago eta tiro-ukaldiak usuago, oartzen da
balen ziztuari eta leiotik barna balek bertze aldeko
orma zulatzen zutela.
Ezpairik gabe etsaiak an zituzten etxe inguruan.
Oatzetik jaiki eta poliki-poliki saetseko ormari
urbildua, gogoetan ari zen egun artako (bere azken
eguna zitekena) zer jaunzdura obe luken.
Mendirik-mendi ibiltzeko jaunzdura berarizkoa
urdina denez gero, jauntzi zurail urdinean eman zen.
Gelan zituen baliozko diru eta paperak artu; tirogaiak soinean eta gerrikoan; 70 tiro-gai bazituen soineko zorroan.
Gauza oriek guziak astiro eta bere buruaren jabe
zela egin ondoan zigarroz sakelak bete zituen, gero
rifle-zizpa eta pistola artu eta atera zen bere gelatik
etxe barneko ezkaratzera; an etzuen deusik nabaitu
eta itzuli zen ateondoko iragaitzara. Hacienda guzia
ageri zen tokira.

Andik poliki-poliki urbildu zen zurezko ate batera;
emendik iragaiten zen etxean sartzeko ezkaratzera.
Ateko zirrizta batetik, doi-doia ikusi zituen (etzagon argitua orañik) bi gudulari izkillutan; ezkaratze
edo iragaitzaren ezkin baten gerizan.
Bertze gizon bat meatxatzen zuten urbil zadin
etxeko atari aldera; beldurrez bezala asi zen atarira
nun ta gure gizonari bertze ekengana bere zizpa
zuzentzeko bidea ekentzen ziola.
Gizon ura atarira urbildu zelarik gureak laster egin
zuen galbide artarik barneko aldera eta an barneko
ezkaratzean zauden ator-utsean bere lagunak, zizpak
eskuetan.
Laster eta guziek batean erabaki zuten aalguziak
egiteko leenik etxe barnetik gero ikusiko zutela nola.
Gure gizona emen agertzen da biozdun bezain
buru argi odol otzean bide egokiena bilatzen.
Bera gelditzen da etxeko atezain nor nai den arata
urbiltzen denari tiuro-ukaldiz artzeko; atea bulkatua
baizik etzagon ba.
Bizkitartean lagunek soñekoak jauntzi, etxeko bi
atariak etsi eta barneko aldetik agaz edo etxeko zer
andiez ateak kontinez eta indartuz, gure bidasotarrak
gordeak zituen tiro-gaiak banatu zabezten bertzeri:

atseden pixka bat artu zuten orduan eta ingenier
leena telefono-aparexura urbildu zen, Magdalenako
aria zuten laguneri berri emateko baño bertan aria
moztu zuten.
Gure gizonak agindu zioten laguneri nolaz ateak
zaindu, beren buruak nolaz begira eta bereziki tiro
botatzen xuurki ibiltzeko, ezpaizakiten egun artan zeri
zagozken.
Egun artako egiteko andia, ilunabar artio irautea
zela, gauaz bertzela jokatuko zutela.
Guzien buruan, ateka estuan zagozin; etxe barnetik, nolapaiteko zizpekin bertzeak, tiro-gai eskasekin
eta atetik Jainkoak daki zenbat etsairi buru egin bear,
Mausser delako izkilu eta tiro-gaiez bete-beteak (ala
zauden beñipein, berak ate zirritotik ikusi zituenak).
Etxe urbiletik ari ziren tiro-ukaldika eta ek barnetik leio ezkinetik barrandan nondik norbait ikusiko ote
zuten; etsaiak arrizko labe lodi batzuen gerizan zauden; mia berazteko eta bertzelakatzeko untzi andi
batzuen arri-oñak.
Oiuka bakea eskeintzen zuten kanpokoek ateak
idekitzen baziozten. «Ideki edo etxea leertuaziko
diagu», zioten; gure gizonak berriz «aal baduzue ideki
zazue».

Asi ziren tiroka atearen aldez alde eta barnekoak
gisa beraz; baño gure gizonak garrazki agindu zioten
ez botatzeko; alferrik ari zirelako. Tiroka asi baño leen,
ingenier leenak langile bati atea ideki zion, batere ez
oartu gabe langile ura bertzen mandatari bat zitekela.
Gure gizonak saminki asarre eman zion, eraten ziolarik gizatzar bat zela eta auzitegian ordaindu bearrak
bazituela.
Gertaera au biziki gaitzitu zitzaion gure gizonari
eta bigarren ingenieroari ura zaintzeko agindu zion,
eken galbiderako etorria zitekela; atekoekin xede
batera zoakela. Zerbeitek gogan-beartzen bazuen,
ezpairik gabe, tiro-ukaldi batez jotzeko.
Gure gizonak etzuen begi aintzinetik langile ura
galtzen; iruak ala zaudelarik, oiuka kanpokoek amor
eman zezaten eta barnekoek geroago eta saminkiago,
«ezetz, iñolaz etzutela amor emanen».
Orduan iruak, ateko iragaitzera atera ziren, iragaitze untan zituzten itzalkiak edatuak zauden eta bearrik, eken gerizan gordetzeko.
Baño langile ark, lapurreri keñu egiteagatik edo,
itzalki artetik burua agertu zuen eta kopeta erdierdian jo zioten, eta il otzik bereartan gelditu zen.

Buru kasko ezurraren erdirat juan zen eta muñak alde
guzietara erautzi.
Gure gizonak tiro-ukaldi bat ere etzuen aurdiki,
etsai garanoik etzuela ikusi ta.
Aldiz bere lagunak ezin buruaren jabe egon, nolanai zizpak ustutzen alferrik, ezin egon beatzari eman
gabe naiz gure gizona beti ari zen geroko begiratzeko,
bestenaz aldia eldu zelarik batere gabe arkitu zitezkela.
Egun arek ordu asko aitzinetik zituela, eta zer gertatuko zitzeien etzakitela.
Beren baitan eta elkarri zioten: dinamitez etxea
leer-egiten ezpadigute eta zuur badugu tiroak xahutu
gabe, badugu asko eguntako janaria, gogor egiteko.
Estualditan, etsaia garaitzeko bide erdia, bat bere
buruaren jabe egotea bai da, ortan nagusi agertu
zitzaigun gure anaia euskalduna.
Askotan, eskualduna, gudulari ona agertu bada,
bere urratsetik nola nai aldatzen ez delakotz da eta ez
nolanai kroskan erauzten ere.
Guduka geienen garaitzea ortan dago.
Gure gizona unela jokatu zelakotz, zauden bezala
zauden.

Apur bat tiro asotsik entzun gabe doneztebarrak
bere gelako leioaren ezkinan zagola ikusi zituen bidetik zoazila iru lapur, bi oñez eta bat zaldiz: zaldizkoari
zuzendu zion bere leen tiro-ukaldia; zaldiak jauzi andi
bat eta lasterka biurgune batean itzali ziren.
Alde guzietarat bea, etzuen gudularik nabaitzen;
baizik eta langilen ziztuak eta oiuak igesari eman
zutenei. Langile zenbeit urbildu ziren eta ek jakinazi
zabezten, nolaz inguru artarik lapurrek alde egin
zuten.
Etxe inguruan egonak 30 bat zirela, baño meatzeko egitik 130 bat iragan zirela; erri urbil artako bidetik
eman zutela geienek, baño saldo bat an gelditu zela.
Pozik jakin zuten eken langiletarik iñork etzuela
lapurrekin ikustekorik izan, eta gudulariak eskualde
artako arrotzak zirela, berriki asaldatuak, Madero
delakoaren aitzi.
V
Gure gizonak orduan lagunak batu eta bereala
etxe artarik atera bearko zutela meatze lurpeko zuloetara buruz.

Gurea leenik eta lerroan, bere zizpak bi eskuetan
prest, lantegietan barna juan ziren meatzeko bidea
artzeko. Bidea artu eta gure gizonak urrunera ikusteko aparexuekin, beren mandazaiñ bat etxe aldera
eldu zela ikusi zuen; urbildu zelarik deitu zuen eta
itzuliazi urbileko errira, aren mutil bati adiarazteko, ez
etortzeko; langile guzien amabortz eguneko saria
zekarren eta.
Ingenier leena eta gure bidasotarrak bidean gelditu ziren bitartean, eken lagunek meatze zulo urbilena
jo zuten igesari laster eginez.
Baño gure gizonak lagunari zion: «Gure egin bearra oraiko aldi untan, nagusien ontasunak aldeztea
denaz geroz, naiz bizia galdu ere, emen dago gure
egitekoa».
Bi gizon biozdunek, ala uste zuten jokatu bear
zutela. Biak ortan zaudelarik, urrutira, La Yesca delako erritik par-parean gizon gudulari saila, oñezko eta
zaldizko, ikusi zituen gure gizonak, begiak lagunduz.
Zagozten mendixka aren leku oberena bilatzen asi
ziren etsaieri buru egiteko.
Bizkitartean La Yescako bideari so zauden ea noiz
ikusiko zituzten eldu zirela. Untan zaldidunek, amabien bat, mendiko bidea artu zuten; ezagutu zuten

non zauden gure gizonak, eta mendi aldera jo zuten
ez uzteko edo trabatzeko meatze aldeko bidea edo
gure gizonen gain-aldea artzeko eta bertzeek azpitik,
bien artean gure gizonak arrapatzeko an tente, nagusien ontasunak beren bizian truk negurtzen zutela!.
VI
Gure gizonak etsitu zuen estualdi latza.
Bide bakarretik saldo gaitza eldu zen eta zalui,
bide makur artan arteka ikusten zituzten eta arteka
biurgunetan gordetzen.
Erabaki zuten, bein urbilduez gero sail burua, tiroka asteko. Gure gizona tiroz asi zelarik lasterka eman
zuten, urbiltzenago eta gutiago ikusten zituzten, leku
zikina eta malkorra baizen.
Orgatik lekuz aldatu zuten, beldurrez gain aldetik
bertzeak asiko ote ziren.
Zagozin mendixkan, ordu artio an emenka ikusten
zuten langiletarik bat edo bertze; baño tiroka asi orduko itzuri ziren.
Mendixka aren iparraldera eman zuten, nondik
ederki ikusten bai zuten berek berriki ustu etxea.

Etxearen ateko iragaitzan, langile ura ilik gelditu
zen leku artan bertan asaldatzale saila zagon eta gure
gizonak ekeri zuzendu zioten tiro batzu; tiro leena
bota bezain laster, andik lekutu ziran.
Etxe eta unen inguruetara bea zagozilarik gain
aldekoak berriz tiroka; bidasotarra oartu zen bati
nolaz izkilua zuzentzen zion bere lagunari eta bereala
aurdikitzeko astirik eman gabe, berak zuzendu zion
ari tiroa.
Arri eta larren artean gordetzen zitzeien, baño ala
ere norbait nabari zen lekura, bereala an zuen tiroa.
Baño gure gizonen ukaldiek bere buruak gorderik
non zauden salatzen; maiz bear zuten lekuz aldatu,
eta poliki erreka beera zoazin eta untan arri andi
baten peko aldeko gerizan gelditu ziren gure bi gizonak.
Bizkitartean, beeko etsai multzoari ageriago zagozin, eken balen ziztuari so egonik ikusi zituzten beeko
aldean bi gudulari gorderik, baño zapelak bereizten
zituztela; bereala tiro bana igorri zioten.
Gure gizon biozdunak bi suen artean zauden, urbilena, ustez azpikoa 25 bat metrora, gañekoa ere eken
ondotik gordeka baño urbiltzenago. Biek batean era-

baki zuten, ingenieroa azpikoeri buruz eta gure gizona
gainekoeri.
Balen ziztutik ezagutu zuten jadanik ikusiak zirela
bi aldekoetarik; alaz en gañekoek bota ziozten amilkatuz eken gainera arri batzu, ezbairik gabe gordelekutik uxazteko eta ala egin zuten beren biziaz etsitu ta,
etsaiekin buruz-buru egiteko.
Gure gizona atera zelarik, 15 bat metro goraxago
ikusi zituen sei lapur eta seiek batean aurdiki zioten
tiroa gure gizonari eta bereala lekutu ziren. Aren inguruko arrietan leertu ziren balak eta arri batek baizik
etzuen gure gizona aurpegian ukitu.
Buruz-buru ezin zutela bi sail eken garaitzea, gure
gizona bertze gisaz jokatu zen: bas-erreka beiti eman
zen, baño zutik ezin egon errestaka eman zen eta
xoko batean gelditu zen izil-izilik, nondik agertuko
zitzaion bere azkena.
Balen ziztuetarik ezagutu zuen itsu-mustuka ari
zirela. Lurrean etzanik zagolarik lurraikin bat eginik
geldi-geldia, bospasei tiro ukaldi bere laguna utzi zuen
lekutik; bere baitan «il dute ene lagun doakabea»,
baño etzuen oiu edo aiotsik entzun.
Orduan argiago ikusi zuen, alferrik ari zela etsaieri buru emanez; zizpa eta soiñeko-gerriko zorroak

erantzi, lurrean utzi eta bas-erreka beiti eman zen;
berak nai zuen baño lasterrago, bearrik ukondoz
arrasta eginez eta Jainkoak ala nai zuela, zaraka batetan, ixter-koloxkan eta erdi dilindan gelditu zen, ipurdi aldeko galtzak eta urraturik.
Ala izan ezpazen, beeraxago etsaiak zauden bideraño etzen geldituko eta eken eskuetan Jainkoak daki
nolako eriotza luken.
Iñork ez bide zuen somatu arek egin zuena, eta
lurrari josi zen lapa bezala; ats anditua, aoa legortua
eta mingaña ain txukatua non ats artzera uzten etziola eta etsitua, mingaña errotik atera nai zuela.
Bere baitaratu zelarik ohartu an agerian bere
burua galbide andian zuela baño etzuen bertze biderik, lurrari lotu, lurrarekin bat eginik egotea baizik.
Apur bat ala egonik, gizotsek gaiñaldetik zioten,
«Cuidado que está armado y escondido»; itz oriek
aditu zituela etsitu zuen zakur bat bezala ilen zutela;
erioa ain urbiletik ikusi zuelarik, gogoa argitu zitzaion,
bere bizitze guziko egintzak batean gogora eldu
zitzaizkon eta: «Ene Jesukristo Jauna» zinez eta biotzez iru aldiz erran eta Jaungoikoaren eskuetan utzi
zuen bere burua.

Bere biotzeko maiteak Jainkoari eskeini, otoizten
zuela aren etsaien begietarik itzal zetzan.
Aren inguruan izil-izilik, deusik nabaitzen etzuela;
laguna, ezpairik gabe, il zutela.
Apur bat ala egonik, poliki-poliki atera zuen ordularia eta iruterdiak.
Burua gutika goititu zuen eta hacienda aldera bea,
etxearen ebasgoan ari zirela ikusi zuen: beeko aldeko
bidetik zaluiki zabiltzan gizonak eta emakumeak,
mando-soinka etxeko zerketan. Etxeko lastailuen
gañean ilak eramaten ere ikusi zituen.
Bizkitartean, gure gizona lurrari josia, iguzkiak
orañik erretzen ziola eta ulitxoek ilduratzen zutela,
aurpegiko odol zorta idortuetarik ezin lekutu.
Bearrik iguzkia jausten ari zela eta gutien buruan
mendiz araindian itzaliko zitzaiola.
Ilun-nabarra urbiltzen zela gogoraturik, atsedentzen eta pozten asi zen, ordularian bostak eta amar
minuto zirela ikusi ta.
Ordu erdi baten buruan, iluntzen asi zuelarik lanak
izan zituen, ankak ezin bildu, besoak ezin luzatu, jartzeko eta zutitzeko. Zutitu eta urratsik ezin eman,
lekua alakoa eta ilunbeltza.

Ala ere, egon zen goiti goatekotan, lagunaren
atzik ote zen eta bere zizpa eta zerak artzeko.
Baño, deusik etzuen ikusten eta norapait atera
bear, baserreka beiti eman zen arri eta larren artetik,
Jainkoak daki nola, bide madarikatuari buruz.
Orañik arat-unat bazabiltzan: asotsik nabaitzen
etzuela, bidea aldez-alde iragan zuen; bada norbaitek
an ikusi balu arenak egin zuen.
Zuzen, baserreka beiti ondoraño juan zen, emen
bota an itzulipurdi; alde guzietarik joa, ubeldua, larrutua eta ezindua.
Ordu artan etzioten beldurrik ematen leku artan
zabiltzan suge eta zirau askok.
Berak zakien baratze tipi batera eldu zen eta
andik baratze zainaren etxolan sartu, ango emakumeari ur tanta bat galditeko.
Bozik edan zuen, emakumeari eskerrak biurtu eta
ur barnetik ari zen berriz; putzu erditik edo bazterretik, aal zuen bezala jo zuen La Yesca delako bidea
artzeko xedetan.
VII

Doi-doia eldu zen Socavón explorador tramankulura eta andik betikora iganik, etxolara sartu zen.
An zauden langile guziak goiz-goizetik zagozin,
igeska etorriak.
Batzar ona egin zioten, ogi koskor bat eta txokolate pixka bat artu zuen.
An ikasi zuen, bere laguna gaizki zauritua bide
madarikatu artan bota zela eta batek urrezko ortzak
aiztoz ekendu nai zitiola eta ingenieroak atsiki egin
eta pistola-ukaldi batez bertan il zuela.
Ikasi zuen ere, meatzeko burua salatua izan zela
La Yescako buruzagieri, etxean gelditu ziren iru ilak
aren gain eman zituztela.
Buruzagiek aginduak emanak beren menekoeri,
ilik edo bizirik gure gizona arrapatzeko.
Bidasotarrak bazakien, irizainen eskuetan edo
lapurrenetan berdin zuela eriotza.
Aren bila zabiltzanez gero, jauntziz aldatu eta bere
artako gizonen antzera eman zen tilma delako estalki
urdin batez eta zapel zabal batekin, andik itzuri zen
eta berriz erreka beiti.
Bearrik, orduko, ilargiak argitzen zituela erreka
eta bazter ikaragarri ek, ala ere leku itsusi batzuetan
urez ezin iragan eta baterretan bere atzik utzi nai ez.

Gorriak ikusi zituen leku tzar, beñere gizonik ibili
etzen artan, baño ala ere atseden zuen, bai zakien bi
zangoko iñor ausartuko etzela leku etan: narraztien
errestatzak eta ziztuak bai, nabari zituen.
Bide luzean ala juanik, arkitu zen berak zakien
etxola baten azpian; erreka utzi eta eman zen petikora, ilunbetan eta biderik gabe, ordu erdi batez edo
urbildu zen etxolara eta ezkaratzean ikusi zuen gizon
multzo bat.
Gelditu zen, damuturik arata urbildu zela baño,
Jainkoak nai duena gerta dadin, sartu zen. Gau onak
eman eta aen itzotsez ezagutu zuen, eken langiletarik
zirela igeska an bilduak.
Eta, Jainkoaren bideak! etxola artako nagusiak,
ustez eta arata eldu zitekela gure gizona, bazauzkan
aren igesiari laguntzeko gizon-bidari bat eta zaldi xaar
bat. Txokolate gordin pixka bat artu, eta aren egarria!
pitxer bat ur ustu zuen.
Biotzaren erditik eskerrak biurtu eta kontuartzaleri galdegin zion ea bidari-gizon ura gisakoa ote zen;
baietz kezketan ez egoteko, bere baitan bezain atseden zukela.

Zortziak aldean izain ziren ura zaldiz eta bidaria
aitzinetik etxolatik atera zirelarik, ango guzieri besarkatu ondoan.
Bidari lagun, indio xaarrari, ehun peso eskeini
zition trenbideko leen geltokira orduko.
Ilargiari esker bazoazin begi erne eta asots guzieri belarriak so.
VIII
Bidean bazituzten galbide andiko bi leku iragan
bearrak; leenari urbildu zirelarik, Bolaños deithu ur
andia bear zuten iragan, ezpaizen bertze biderik eta
arata eldu baño leen, zoko batean gelditu zen eta
bidaria aitzindu zitzaion erraten ziola: galbiderik ikusten ezpaduzu ziztukaldi bat eta biga baldin arriskurik
nabari bada.
Gure gizona urandiari urbiltzen zela, bertze aldetik
gizon bat urean sartzen eta eken alderdira eldu eta
gau onak ematen ikusi zutelarik, bozik gureak.
Gizon ura galdeka eta galdeka eta gureak berriz
etzakitela deusik, ur andiaren bideak ikasten aritu
zirela.

Emendik mendi gora jo zuten; gañera eldu orduko