Lekukotasuna - 7
berexten dute eta leen bai leen, operazio-egileari ikusazi bear zaio; baldin, gaitza ori denean berehala operatzeko.
Bat-bateko sabel miña eta miñandi denean; geienetan apendizitis eta urdail zulatzea gogoratzen zaigulakoz, esan dezagun itz batzu perforación delako
urdail zulatzeaz.
Edozein tenorez eta garaiez, oean, lanean, bazkal
aitzinean, edo bazkal ondoan; noiz nai eta bat batean
nabal ukaldi bat bezalako oñaze andi batekin asten da
geienetan; ezin da sabela ukitu; ahalik eta gutienik
sabela igitzeko atsa ere llabur egiten du.
Sabel miñ andi delarik aurpegitik ezagutzen da
eri-andi dela.
Batzuetan, goiti-galea ere izaten da eta bai aldika
txopina ere; beerako aldetik, ezerrez, deusik ere.
Geienetan gizonezkoak dire leertzen direnak;
bakan baizik ez, emakumetan.
Askotan, urdalletik kexu eta ikustekorik izan dutenak dira zulatzen direnak.
Baño, gertatzen oi da, urdalletik arrankurik ez
beñere, eta zauriaren leenengo berri, aren zulatzea.
Geienetan, medikuketan eta erremediotan ibiliak
direnetan gertatzen oi da urdail zulatzea.
Unela bada, edo ala ezpada; bat-bateko sabel miñ
andia; sabel biltzea eta gogortzea, zurezkoa baliz
bezala somatzean, azkar sendakiña deitu, azkar ibili
eta leen bai leen operatu.
Baldin operazioa laster egiten ezpada, gero ta eriandiago, gero ta ustekida gutiago operatuagatik ere.
Emen esan datzuetena gogoan idukirik; unelako
gaxo bat gertatzen bazaitzue, nik bezenbat badakikezue eta berehala bideraturik, eri-andienak sendatu
dezazkezue.
Gaitza oriek, geienetan eta leenengo orduetan ere
argi eta garbi berexten ditugulakoz, azkar medikuketan ibili bear dugu.
Gaxoari ezer ez arrazi gabe, kaltegarri-andi daitekelakotz.
EDARIKOIA
Nik esanikako «jeremikerien» argitzeari begira
egon bitartean or doazi lerrokada batzu.
Euskeldunak maite ditut, ene aurrideak direlakotz,
onak direlakotz, zintzoak eta langileak direlakotz,
baiña eken bi okerreiri oartu natzaio geienik eta una
emen, bata bertzeari darraizkonak.
Leena; etxekoandrea, emaztea etxeko baño, bertze lanetan aritzea.
Etxea, etxeko garbitasunez eta etxekoen janariaz
kontu guti artzea.
Etxekoandrearen lan leena, nagusiena, bakarra
ezpada, etxekoa du, ez landakoa; etxean eta ez landan, ez egurketan edo ikazketan.
Bear-andi alditan oro lugin, oro gudulari, baño ez
arrontean.
Bigarrena, gizonak edariari geiegi emanak; gazteak berdin.
Urrundik ageri zaio euskaldun bati gisako etxekoandre duen edo ez.
Gisakoa badu, gizona etxetiarra ere; maiteago du
etxean ardotegian baño; adixkide edo lagun batekin
aamen bat artzeko sartuko da ostatuan, baño ez an
gelditzeko, baizik eta tenorez andik etxeratzeko.
Gisako etxekoandrea ez duena ez da etxetiarra;
ori maiz bazkariz ostatuan, afaltzeko ere bai, eta
gero... ondokoak.
Baño edarikoiak ditugu arian eta guazin gure aritik.
«Hipócrates» delako sendakinetik asi eta sendakin
geienek goretsi dute ardoa gizonaren, berdin osasundun delarik edo eri-gaxo dagolarik.
Aldiz, «edari-altxagarrituak» (ardo-garagarardosagardo) zillegi litezke; baño bakotxarentzako negurritik landa, pozoina.
Aspaldidanik, gauza oketan jakintsun direnen
arteko eztabaia da «izpiritua» edo «alcohola» gizonarentzat azkurri edo pozoina ote den.
Baña ezpairik gabe, guziek batean diote, baitaezpadako azkurria, bearrezkoa, ez dela.
Untan ere, ezpairik gabe guziek diote: ardoaren
izpirituari dagokionez, bakotxaren negurri artarik
landa pozoina dela.
Bakotxak zenbaterañokoa du negurri ori? Bat
bederak ezagutu dezake?
Gauza oketan dakiten batzuk diote, gizon batek,
kalterik gabe edan dezake bere aztaren ariora gramo
bat izpiritu kilo baten: Ots, 70 kiloaren azta duen gizon
batek, edan dezake eguneko litro bat ardo, ez delarik
lodiegi izpirituz; euneko 6 edo 7 arteko ortarik.
Eta ori ardo ona delarik. Baña oriek guziak gogoeta baizik ez dira.
Emagun: urlia eta ni, azta bereko gizonak, baña
arek bere negurriko litro ardoa artzen du eguneko, eta
nik deusik ez artzen.
Arek litro bar ardo artu eta ongi; nik aldiz, litro bat
artu eta mozkor-arraildua.
Neri kalte egiten diranak ez ote dio ari ere kalterik
egiten naiz ari nabarmentzen ez eta neri bai?
Ez da arat-unatik: ortara jarria dela ura eta ni ez;
makurrago arentzat nabarmentzeko bideak etsiak
dituelakotz.
Baiki; ardo on baten beldurgarria izpiritua da. Eta
izpiritua beti pozoina.
Pozoina gisaz negurritik geixago artzen badu,
kalte.
Baldin batek ezagun balezake bere buruaren
negurriko ura!
Baña zer ari gera?, egunetik egunera negurri ori
goititu diteke, gutika-gutika eldu diteke Jainkoak daki,
bakotxarentzat noraraño! Eta ustez on egiten diola.
Orgatik, ene iduriko mozkortzen ez den edarikoia
da makurrena; bere burua ezagutzen ez duelakotz eta
pozoinaren ondoriorik ezpaidu autematen.
Bizkitartean, edarikoiek naiz sendo iduri, erdolla
barnetik dute.
Erdoil orren nabarmentzeko, gaitza batek jotzen
duelarik.
Orduan sendoenak nolaz garaikerri orretan?
Oso gaizki; burutik naasten ezpa dire giltzurrinetik
edo biotzetik mainguka dabiltza eta borrokan edo
garaikerrian mainguka dabilena laster lurrean dago.
Ori sendo iduri dutenak; aldiz kezketan asiak direnak «urdalletik» ala, «gibeletik» unela, lasterregi
nekatzen dena, atsanditzen dena, gizenegi dagona,
oriek guziak arjoak ditezke eta kontu.
Ardo artzeko negurri ori, erraz ezagutzeko bide
bat baginu, nonbait or!
Ala ere erraza ote da negurri artako doian onirautea?
Edarikoiek jakin dezakete batzuetan gutiz gora
bera, kalte egiten dioten edariaren izaria; baña, on
egiten dion ura zenbat den, ba ote dakite? Beñere ez.
SENDALARI BATEN ARGIAK
Apez gazteen laguntzeko, eri-handietara deituak
direlarik.
I
Orai duela bizpairur urte, idaztiño bat egin nuen
erdaraz, Guía médica del asistente a moribundos
deitu nuena.
Apez ordenatu berriak, eri-handietara eta azkenetan daudenetara deituek, sendakintzako erakaspen
zenbeit on lukete jakitea.
Eri-handien galbideak zeintsu ote diren jakitea,
eta bereziki, eri bakotxaren ezagutza, noraraño ilundu
den ikusteko, sendalarien argiak beharrezkoak zaizkit
eta orgatik lan huni lotu naiz.
Guztien buruan, laguntzaleak jakin behar duena
ori da. Eri-handitu denean, ezagutza argi othe duen,
Elizako laguntzak emateko, edo ilunegi baldin badago
ez emateko.
Ene adiskide jaun apez batek, behin hunela erran
zidan: zuk, eri asko iltzen ikusi duzunez geroz, etzinuke egin nahi lan bat, apez gazteeri laguntzeko eta
ahal bezain argi irakatsi, azkenetan daudenen ezagutza, noraraño ilundu zeien?
Eri-handi batek, ezagutza edo burua nola daukan
jakitea, garmendu andiko gauza da. Ilundura ezagutzeko bideak bilatu nahi ditut eta ahal dutan argiena,
erien laguntzaleari irakasteko.
Gure xedeari buruz, nahi duguna, eri-handituak
gai othe diren Erlisioaren laguntzak emateko edo ez:
laguntza oriek laster eman behar diren edo asti artu
daiteken.
Baiki: askotan, gauza zalla eri-handi baten ezagutza guti aski ilundurik dagonean, noraraño dagon ilundurik jakitea.
Ilunduraren negurtzeko edo hartara eltzeko ezagupideak bilatu, apezak jakintsun gelditzeko, gure
lanaren egin beharrena da.
Ezagupide oriek xeheki bilatu eta argiki eman nahi
ditugu, ez bakarrik Elizakoak artzeko baizik eta azkenetan daudenen egin beharrak egiteko, nola ordenuak
eginarazteko.
Nola nahi den: ikusi eta ikasi dutanez, eri-handi
gehienen buruak guti-aski ilundurik dagotzi, bere baitako gogoeten adiarazteko.
Eri-handien baitako berrien bideak, ez ditugu beti
argi ikusten: trabak ditugu gure aldetik eta ilundurarengatik. Orgatik, adiskideari erran niola: ez dakit, ez
dakit; baño, nago, gaia ni baino ikasiagoko batentzat
dela.
Ala ere, egin ahalak eginen ditut, eri-handien
buruak xilatzeko eta ikusteko noraraño argituak dauden.
Gertatzen ohi da: eri-handitu baño lehen, burutik
ez ongi egotea; orduan ez da errax berexten lehengo
eta erituez gerozko nahasturia: osotara nahasirik kausitzen ditugularik.
Behin, eri xahar bat, betidanik gizon bitxia zenez
geroz, grippe delakoaren sukarraikin biriak ukiturik,
oso nahasia zagon.
Egin nion agerraldi batean, etxean sartu ta gaxoaren emazteari nik: zer dio, nahasirik dago? Emazteak
bizi-bizia: noiz dago berexirik?
Eritu aitzinetik ongi ezagutzen bazuen bere senarra, erituz gero etzakien burutik makurrago othe
zagon.
Olakoetan ez daiteke lan xuxenik egin. Zerbeit
egin dezakena eri-handiaren onerako, bere arronteko
aitorlaria izango da.
Laguntzaleari, argitasun asko egin dezaken gauza
da jakitea, eri-handiak zer gaitza duen, gaitz bakotxak
bere dituen bideak baditu argi egiteko, nola dituen
iluntzeko ere.
Bide oriek gogoan aisago irauteko eta behar direnean oroitarazteko, idaztiño haren azken orrietan:
lauko laburtu bat eman dugu; gaitza bakotxaren
nabarpen larrienak eta arabera bakotxarentzat laguntza beharrena zein den eta lehen bai lehen egin behar
bada, edo astiroki egin daiteken.
II
Jakin nahi duguna argi aski erran dugu: eri-handien laguntzaleri jakinazi nahi diotegu, behar denaren
egiteko argi-bideak.
Baño: eri-handien burua argi dutenak ere, Jainkoaz ez omen dire oroitzen.
«Quoniam non est in morte qui memor sit sui»
(David, Ps., IV-V, 6.º).
Eriotzeko orduan, zergatik ez da iñor zutaz oroitzen? Sheol delakoan nork laudatuko dizu?
Daviden itzak, itzek dioten arabera arturik, ez dire
ongi eldu gure lanaren xedearekin.
Salmistak, Jaunaren laguntza galdetzen du il baño
lehen; ez baitaki Jaunaren meneko eta zerbitzari izango othe den Iphernuan: ezpaidaki zerika daiteken
hura.
Sheol itza, lehenengo aldiz agertzen da Salterio
delakoan, eta da leku bat, non arimak, eriotzaren
ondoan ez dakite zeren begira dauden, Jainkoaz oroitu gabe, Jainkoaz azturik bezala.
Aitzinagoko «revelazion» edo agerpenak argituko
ditu itz-ilun ok, purgatorio eta inphernua, bai ta Abrahamen galtzarreak zerua erran nahi duela.
Baño, gure lanaren xedeari obeki doakio, egokiago eldu zaio «Axular»ek diona... «Zeren gaitz izanen
da, heriotzeko orduan, eritasunez eta oinhaizez zaudenean, behar den berotasunarekin Jainkoari gomendatzea».
«Zeren orduan, bertzeak bertze direla, eritasunak
berak emanen baiteratzu egitekorik asko».
Ots; iltzeko ordu artan, ez dela argitasunik Jainkoaren alderako gogoeten egiteko.
Zoritxarrez, ardura gertatzen den gauza da. Ordu
artako gogo guztia eta nahikeri bakarra, ezin egon
artako atheka estu artarik lehen bai lehen ateratzea:
ez da bertze gogoetarik.
Orgatik, askotan egia daiteke eriotzean iñor ez
dela Jainkoaz oroitzen.
Itz batean: eriotzeko ordua ez da tenore auta prestakizunak egiteko, baizik eta prestaturik egoteko.
Naiz tenore artako ezin egon hura nabaitu gabe;
badaiteke ez gogoetarik eta ez argirik ez izatea; ok
dire gure laguntzalearen gaienak eta berez-bere bide
egin dezakena.
Kontu huni: badire eri-handiturik dauden batzu,
erraten dutenak «ni ilen naiz» baño, utsean ari dire;
naiz eri-handi, ez daude azkenetara eltzeko (maizenik
emakumeak dire) eta erran izan diotet «bai, zu ilen
zara guztiak iltzen diren bezala, gutienik uste duzunean».
Ala ere, eri-handiturik bai daude eta ezagutzak
argi, on litzeke prestakizun guztiak egin dezaten,
gogoeta ortan daudenez geroz; ardurenik, laster aski
eldu zeie iltzeko ordua; naiz ilen direla orduan ez
duten erraten.
Ohartu ere: eri batzu badirela, beti gogoa iltzeko
ortan daukatenak, gogoeta itzatua bezala, laster ilen
direla, diotenak.
Eri okeri beha ongi, elizakoak ez goizegi emateko:
bertzenaz, ematen bazeie, egunak, illeak egon daitezke, beti hura bere gogoan.
Eri-handietan berexi detzazkegu batzu, burua argi
daukatenak; sendalariak erranez geroz eri-handi
dagola, apeza berez-bere aski da, sendalariaren bertze berririk jakin gabe.
Bertze batzu, ezagutzea arront galdu dutenak;
oriekin berehala zerbeit egiten ezpada, begira egon
beharko da, noiz argituko othe diren zerbeit egiteko.
Bertze batzu, ezagutza guti-aski galtzen dutenak;
oriek dira, gure lanaren gaienak.
Eri-handien gogora eltzeko bide asko ditugu: itzegitetik, entzumenetik, ikusmenetik, gure galdeeri
erantzutetik, etc., etc.
Bide orietan ez dire guztiak berdin argi guztientzat; eri-handi bakotxak izan dezake bide bat, bertze
guztiak baño argituago.
Arazo huntarik erne aski ibili behar da, eri bakotxaren bide argituenak bilatzen.
Sendalari jakintsunek diote: eriek gaitza berbera
izanik, ez dela bi eri berdinik: gisa berean, azkenetan
daudenetan ere eztagola bi berdinik.
Bakotxari doakon bide egokiena bilatu behar da,
bide guztiak ikusiz edo batek uste duena berexiz.
Argi bilatze huntan, kontu: gertatzen ohi da, erihandi batek elizakoak ederki artzea, eta gero, sendatu denean ez dela deusetaz oroitzen.
Jakina: eri-handiaren ezagutza etzagola uste
ginuen bezain argi, baño, orgatik ez dezakegu erran,
orduan etzuela ezagutzarik aski edo konzientzia argi
aski, elizakoak ongi artzeko.
Badire batzu apezen artean eta oitura dutenek elizakoak ematen; orduan badaiteke aski argitasunik
gabe, bidean gauzak egin.
Burua nahasten denean, muñetako eta zenzuetako bideak trabatzen dire eta gertatzen da, erdaraz
disociación de los centros nerviosos deitzen dutena:
orduan eri bat baitan biga balire bezala iduri duela.
Maizenik: Uremia, diabetes, narcosis clorofórmica,
etérica, alcoholismo eta oriek direlako kariaz, egin
daiteke delako doble personalidad.
Apezen eskuetan dagonez geroz eri-handienen
ikertzea, zaintzea eta laguntzea; berez-bereko argitasuna ez da geienetan aski: sendalarien aholkuek apezaren trebetasuna argituko dute.
Trebetasun argi eta zorrotza egiten denean laguntza berezi huntan, erraten da arte delicadísimo baduela.
Orai, eri-handiarengana agertu behar dugu.
Laguntzaleak, lehen lehenik jakin behar duena: erihandi bati erran diotelarik apez jauna deitu dutela, dei
ori nola artu duen eta nola dagon gero.
Artu dion arabera, egin behar lehenengo prestakizunak.
Eskualdunen artean, agindua edo deia ongi artzen
dute eta laguntzaleak ez du adimena zorroztu beharrik, eria bide onean kausitzeko eta bozik uzteko.
III
Eri-handiak, euskaraz edo erdaraz mintzatzetik,
gure galde modueri iardestetik eta arrontean ibiltzen
ditugun bidetik deusik erdietsi ez dugularik, gerta daiteke, eri-handiaren adiskide min baten bozak, erna
dezan eta argitasun zerbeit erdietsi.
Gisa berean, eriari galdetu daiteke bere ofizioko
lan edo egin beharretako zerbeit, ia erantzupenak
argitzen gaituen geiago.
Aldiz, galde bera, bi gisetara egin daiteke, ia iardespenak berdin diren.
Uste gabean, bati gogoratzen etzaion bide batetik
argitu daiteke.
Beha behin, zer gertatu zitzaidan. Buruko odol
kolpe edo perlesíaikin zagon gaxo bat, baño etzagon
osotara burua ilundurik; embolia cerebral uste dut
zuela.
Erdaraz ari nintzaion eta argitasunik ez nuen
erdiesten ahal, eta huntan, oroitu nintzen euskalduna
zela: euskaraz asi nintzaion eta berehala ohartu nintzen erdaraz baño argiago entzuten zidala eta keñuka,
irri-zuri batean, aditzera ematen zidala erdaraz baño
geiago.
Bide asko dire, gogo-bakotxaren berriak ikasteko
eta batek uste ez duen bidetik erdietsi dezake, laguntzale jaunak behar duen hura.
Ilundurik dauden zenbeitzuendako, laguntzaleak
sendalariari galdetu beharko dio, eriak zer gaitza daukan eta dagon baño geiago goibelduko othe den: zer
uste duen gertatuko zaiola.
Huntaz landara, eri-handiengana apeza laster edo
zaluiki deitzen dutelarik astirik ez delarik sendalariaren begira egoteko, ikusi behar da etxekoen artean
nor izango othe den eri aren berri argiago eman deza-
kenik, harengana jotzeko eta lehen bai lehen lanari
lotzeko.
Etxekoeri erne behatzen denean batek berexi
dezake, emakumetan argiena etxekoandrea dela edo
izeba bat dela.
Emakume erne orietarik bat edo batek sendalari
bera argitu dezake, eriaren goiti beheitietan, oharmen
berezi batekin.
Laguntzalea, eriaren gelan sartu orduko ohartuko
da, eri-handia ohean nola dagon etzana: gaitza bakotxak bere egote berezia badauka ta.
Sukar-usteldunen ohean egotea ez da peritonitis
daukanak bezala; harek ahoz-gora, hunek, aldiz, gorputza, zango-ixterrak bilduak sabeleko miñen eztitzeko.
Meningitis delakoak nahasirik, buru-besoak igitzen, ohetik atera nahiak.
Geroxago, erranen ditugu bertze gaitza batzuen
egoteak.
Laguntzalea ohartuko da, eri handiaren aurpegiaren itxurari, begitarteari, aho-ezpañeri, sudur sahetseri: manso edo zaluiegi ats-artzeari, asots egiteari,
zurruka edo ziztu egiteari: orietarik guztietatik ezagupide asko bildu daiteke.
Eri-handi guztiak ez daude ohatzeratuak, badire
azkenetan daudela iduri dutenak, eta hala egonagotik
badabiltza; azkenetara urbilduak dauden min-bizidunak: bai ta dema delako garaikerrietan garaituak izanik, lasterka egitean edo trunku ebakitzen; iduri bai
dute azkenetan daudela.
Eri-handien ohatzean egotea geihenetan ahozgora, coma delakoan daudenak; sukar-usteldunak eta
kolpe handitan shock delakoaikin daudenak berdin.
Naiz gaitz ttipiekin, gizen gizenak ere hala daude.
Burutik nahasirik daudenak geldirik ezin egon, zer
ari diren ez dakitela.
Eri-handien ohatzean jarririk egoteak adiarazi nahi
du, ats ezin hartuz daudela, dela biotzetik, dela
edema pulmonar edo crup-diftérico edo zintzurretik
beheiti zerbeitek trabatzen duela.
Aurpegitik asko ikasi dezakegu. Behatze zorrotz,
deusere ohartzen ez direla dirudien erotu edo tumor
cerebral delakoen nahasturia adiarazten dutela.
Sabeleko eri-handiek kolore zuri-ilun dute eta
mazelak sartuak sudur saetsetako zimurdura batean.
Apoplegiaikin daudenak, ilik bezala, baño lo zurruka itsusi batean; aurpegi-alde bateko paralisisekin
okertua.
Meningitis duten aurrek kolore zuri, triste, burua
beti alde berera makurtzen dutela.
Mozkortuen begi-sudur eta ezpañak gorri: behatze
zozoa eta beherako ezpaña dilindan, eroria bezala.
Sukar usteldunen begitartea eroria, kolore ilunzikin; begiak gorri eta ezpañak beltztuak, idorturik,
erreak bezala edo xigortuak.
Aurpegiko erisipeladunak, aurpegi eta burua
ahantua, gorritua, itsustua; ezpañak eta betazalak
handituak ahoa eta begiak itsuski esten ditioztela.
Emphisema delakoak handizki anpatzen du begitartea; baño kolore sano du, larrua zapatzean kri-kri
egiten du, ardiak larrutzeko airez anpatzen diren
bezalakoek.
Tétanosdunek, ahoa etsia (ezin ideki), mingaña
ezin igitu, ezin iretsi dute; berehala iltzen dire, konortea argi dute.
Crup-diftéricodunek, ohatzean jarririk ats-ezin
artuz, ezpañak more, sudur-sahetsak ats-artzean igitzen, eta ziztu zintzurretik.
Cólera dutenen begiak sartuak, azkenetan edo
agonian daudenak bezala, betazalak more.
Eroen behatzeak ez du beinere eldu zaionaren
behatzekin elkartzen, ots, ez dute elkar behatzen.
Perlesiak artua, alderdi bat illa, eta aurpegia alde
batera okertua.
Eri-handien bertze nabarmen larriek adiarazi
dezakete erien galbide handia badela, nola odol-ixurtze handi batek, aurpegia zuritzen duen.
Urdallaren zulatzetik eldu den oñaze handia.
Jakina: laguntzalearen gain da ohartzea, batbatean eri-handiek erakusten dutena; baldin, sendalaria baño lehen apeza deitzen badute; erran ditugun
ezagupideeri esker edo berez-bere, lehen bai lehen
egin behar dena egiteko.
Baiki: apezek badute, liburu onak, Medicina pastoral eta Ritual Romano non apezek ikasten duten sendakintzako jakin beharrenak.
Eri-handi batzu, azkenetan, luze egoten dire iduriz
burua osotara ilundurik; baño olakoetan gertatzen ohi
da, eriaren adiskide min-min baten bozak iratzartzen
duela iltzera zohana eta zerbeiti ohartzen dela.
Adiskide ori, badaiteke apeza bera edo sendalaria.
Itz-bitxi bat, coma aipatu dugu eta ortan dagon
eria, lo bezala dago; baño coma guztietan ez da loa
berdin edo arin, coma diabético ariñago, coma apopletico, pizuena.
Coma urémico delakoak baditu ariñak eta pizuak.
Eri-handien laguntzalea deiturik eta eriaren gelan
sartu eta, poliki-poliki asi behar du; astiki, trankilki,
erreposki. Lasterka ez da lan onik egiten, lasterka deiturik izan bada ere; bereziki eriaren ezagutza miatu
behar du; handik atera beharko du, argi eta garbi
jakin behar duena; ots, dugun lan zaillena.
DENETARIK
ALLIKO ARPE-ZULOEN
AGERRALDIA
Lekunberritik ego aldera ordu laurden baten bide,
mendixka baten magalean eta azpitik Larraungo urandi edo ugaldeak inguratzen duela dago Alli, Larraungo
errixka pollita.
Iragan astean aratu ginen iru adixkide ango bertze
adixkide baten deia bozik onetsi ta.
Alliko gure adixkide ona laguntzale ta gidari ginuela abiatu ginen petikora arpe-zulo etara buruz.
Gainbero edo sargori ginuen aroa goiz-goizetik,
baña ala ere bozik eta aur batzu bezain arin ordu luze
batez mendigañeratu ginen, bago ta aritza tarteko
bidexka bat artuz.
Mendiaren gain gaineko gallurroan, aitza edo peña
ta larre batzuen azpian daude bi zuloak, leze baten
sarrera itsa biek, leku illuna ta bustia.
Gure adixkide laguntzaleak zeraman Moriko, txakurra, beldurrez sainkaka atean gibelka utzi eta sartu
ginen lauak, bakotxa bere argia esku batean eta makila bertzean.
Leku otz-ezea baita ura, marranta biltzeko beldurra banuen nik segurik.
Sartu bezain sarri, eskuñ-ezker, zolan eta sabaian
edergailuz apainduak bazter guziak; batzu abe gisaz,
gatzez eginak dirdiraka eta ura dariotela; lodiak eta
meak, llaburrak eta luzeak; batzu azpiz lodiak eta goiti
meatuz xorroxtuak, edo bertze gisaz, aunditzen ari
sabaia yo artio (estalagmitas), bertze batzu itxura berberakoak baña buruz beiti, lanzurdak iduri, dilindan
eta muturrean ur tanta bat (estalactitas) negurri
guzietakoak, me-meak batzu, egiten asi berriak, eta
bertze batzu gorape baten zutarriak bezan lodi.
Gatzez eginak daude, baño kisu-arri gatzez, antxe
itaxura gisaz erortzen diren urak uzten dute iragaiten
eta bustitzen duten lekuetan urtua daraman gatza
ortarik: ura gatzez urtaala betea dago ta unki edo bustitzen dituenak gatzeztatzen ditu eta beti dariola baitago, gero ta lodiago eta luzeago ari dire.
Ordu erditsu bat bear izan ginuen bakotxaren
buruen buru egiteko: biurguneak eta leku estuak bai
dituzte zabalak baño geiago, ukurturik bear da ango
ibil aldi geiena. Ondarrean dituzte biek abeak edo
zutarriak (columnas) lodiago eta ederragoak.
Orietarik batean ezarri genituen gure izenak an
egon diren ikusle anitzenak bezala.
Euskaraz ari ginelakotz, gure oroitzapena euskaraz eman ginuen. Andik atera ta iguzkia goxo zitzaigun; eguerdia urbiltzen asia zelakotz bazkaltzeko
lekura buruz abiatu ginen.
Ederki bazkaldu, soro gañean eta aritza peetan
oraiko guduaz solas aldi gaitza bat egin eta etxeko
bidea artu ginuen Allitik barna Lekunberrira.
Arriz betea dagon zelaitxo Aquelarre deitzen dutena iragaitean gure laguntzale argiak erran zakun sorgin-kondaira bat, baño au geroko.
ILARRI ZAR BILATZEN
Irur gizon erne eta biozdun, jakinduriaz landa,
mendiz mendi gogorki lanean ari dire, gure lurreko
leenengo gizonen atzak bilatzen.
Oroituariaren leen gutunek ez daukute gizaki eken
berri ematen. Gutun oroituriaren aurreko menderenmende bizitu da gizona eta aren berri guti dakigu.
Arpetako gizona bezalako dugu ere ilarri zarrekoa;
unen atzak ilarri zarretan bildu dituzte; arriluze eta
alakoetan ere atzematen oi dituzte.
Ilarri zaarren ikertzale orien izenak, Arantzadi,
Barandiaran eta Eguren, irurak euskaldunak, irakasleak irurak.
Amar bat urte otan Euskalerrian dabiltza irurak ilarri zar (dolmen) ikertzen.
Leengo gizonen oroitgarrietarik ikusgarriena, ilarrizarra da.
Oketarik irurogeita zenbait ba omen dituzte ikertuak Euskal-errian.
Aurtengo udan, Urbasako mendietan gaindi ibiliak
daude eta atzeman dituztenak buluziak eta zolaraño
miatuak.
Mendi untarik etorri berria da Arantzadi jauna Iruñara eta iragan asteazken batez, ilunabarrean, argi
eta garbi erran zizkigun, zeri buruzko lanetan ari diren
eta zer xedetan.
Gure lur untako leen egoiliarren edo orduko gizonen berri zerbeit ikasteko, erran zigun, ez dugula bertze biderik baizik eta arpetan, ilarri zaarretan bizi zirenek utzi zizkiguten atzak; ok direlakotz gizonen iturburuak argitzeko pizgarri sollak.
Ikertzalen xedeak edo elburuak dire: atzemaiten
dituzten gauzeri esker ikasi eken egileak norañoko
ikasiak edo jakintsu gutiak ziren.
Gu baño zenbat zaarrago diren.
Nolako gizonak ote ziren alako ilarrien egileak.
Gure odolekoak ote? Bide oriek argitzeko, ilarrizarrak ongi miatu bear dire.
Atzemaiten dituztenak bildu: direla arrizko aizkorak, aiztoak, arri-ziriak, potaxak edo lurrezko untzi;
ezur andi eta tipi; osorik edo puskatuak.
Ortarako leenik, adiarazi zigun, ilarri-zarra zer
den. Nola dauden eginak.
Osorik dagona eta urratua. Nolaz berezi?
Ororen sarrera iguzki aldetik dutela.
Bertze norbaitek leenik edo leenago ikertua ote
den.
Aitzineko gizaki baten oroitgarri direnez gero.
Zertako zituzten? Zenbat urte ote dituzte eginik?
Aren egileak, gizon nolatsukoak ote ziren?
Gu bezalakoak edo gure odolekoak?
Arkibideak ongi ikustatu eta erran zigun:
1en. Euskalerriko ilarri zarren adina bertze eskualdetakoena bezain zaarra dela.
2en. Gutiz gora-bera lau milarena, ots, Abraham
delakoaren denborakoa.
3en. Ilobitzat egin zituztela.
4en. Arri andi ek bakotxa bere lekuan ezartzeko ez
dela goiantien lana; oraiko gizonek metaziriz lagunduz
egin dezakete.
5en. Atzeman dituzten gauzak, erran nai dute
arriaro eta burdiaro bitarteko epe artan eginik direla.
6en. Atzeman dituzten ezurren arabera, orduko
gizonak eta oraikoak, berdintsu.
7en. Baditeke gure odolekoak zitezken, baño au
ez da erraz iardestea.
ITZULPEN BAT
IJITOTXUA
Al balitz, naiago nuke (ene irakurle maite maitea)
lehen itza hau ez egin bearra Don Quijote delakoarekin gaizki gelditu bainintzen eta bigarren bat egiteko
etzait gogo andirik gelditu.
Baño, nere izakera dela bide, egin ditudan adiskidetarik baten gain emagun leen itza unen zergatia,
haren gain utzirik ene iduria, gutun hunen leenengo
orrialdean ezartzeko.
Iduria errax emanen lioke Juan de Jauregui pintore
jaunak eta gisa huntan, nere gutizia beteko litzeke,
eta bai naiko luketenek jakin ere, nor ta nolakoa den
ainbeste amets jende aitzinean ateratzera ausartzen
dena.
Unelakoa da hemen dukezuena; arranoen begitartekoa, ile gaztain kolore, kopeta leun eta garbia, begi
alaiak eta sudur makotua baño ez itsusia; bizar zurian,
orañik ez du ogei urte urre gorri zela, sudurpeko sendoa, aho tipia, ortzak ez andiak, ezpai ditu sei baizik
eta horiek han-emenka berexiak, ez direlakotz elkarrekin ados egoten.
Gorputza ez andi eta ez tipi, bitarteko; kolore
argia, beltxarana baino xuriagoa, bizkarra konkortuxea eta oñak larriegiak.
Hauxe diot dela La Galatea eta D. Quijote de la
Mancharen egilearen begitartea, baita Viaje del parnasokoarena ere beste idazti batzuena, hor bai dabiltza galduak bezala, haren izenik gabe, agian.
Miguel de Cervantes Saavedra du arek izen arronta, urte askoz gudulari izana eta bost urte terdiz mairuen gatibu egona, non ikasi baizuen naigabeak yasaiten.
Lepanto delako gudaldian, galdu zuen ezkerreko
eskua eta uts ori, itsusia iduriturik ere edarra zaio,
egin ziotelakoz sekulako parada oroigarrienean, zorionezko Carlos V-ren semearen gudalpeko zagolarik.
Eta aixteko ene adiskide txar orri gogoratzen
ezpazaio zerbeit geiago nigatik esateko, neronek ekarriko nituzke ameka lekukotasun eta esango nioke ixilikan, gisa ortan ene izen ona eta nere buru argiaren
berri emateko.
Astokeria litzeke goraltze horiek egiak direla
sinestea, gizon baten laudorioak eta gaizki esanak, ez
pai dute, edo ez paidakigu non daukaten beren arteko
muga.
Nola nai den, aldi hura iraganik itxurik gabe gelditu bainaiz, neronek baliatu bearko dut; tetela izanik
ere, egiak esateko gai naiz; keñuka esanak ere aditzen oi direlakoz.
Eta orgatik, irakurle maite, berriz ere diotzut;
eskeintzen dizkizutan ipui auek ez daitezkela aise
irets, buru-buztanik gabe direlakotz, eta errayik eta ez
antzekorik gabe.
Esan nai dut ipui horietan bilatzen dituzun itzerdi
edo amuruskeriak, garbiak eta zilegigoaren neurriz
emanak daudela, iñori ez paidiote bear ez den gogoetarik sortuaziko.
Ejemplares eman diotet izena eta ongi beatuz,
edozeñetarik atera daitezke onbide zuurrak eta baldin
luzatzeagatik ezpalitz, erakutsiko nazkitzun orai bertan, guztietarik eta bakarka atera daitezken onurak.
Joko batzuen argirat ematea izandu da ene
asmoa, nornai jostatzeko gai izan daitezen, iñori miñik