Lehorreko arrantzalea - 1
Joxe Artola
LEHORREKO
ARRANTZALEA
Bertsio elektroniko honen egilea:
Euskararen Donostia Patronatua.
Lehorreko Arrantzalea
Joxe Artola
Jostirudia bakar eta bi zati atal berean.
Bigarren Aldeera Zestoan Irabazitakoa.
Erreal Bina
Donostian J. Baroja eta Semearen Moldizkiran.
1898
Irudigileak
Egintzaileak
Maria (esneduna)
Andre Terexa
Inazio Arrantzale (Patroia)
Agustin (erdi bertsolaria)
On Juan (Erregidorea)
Pedro (herri gizon alaia)
Praixku (baserritarra)
Mutila
Lau tokalari zizarrista
Buenetxea Jesusa
Ganboa Karmen
Kasal Felipe.
Artola Joxe.
Altuna Raimundo
Altuna Pablo
Andonegi Domingo
Uriarte Joakin
Euskal jostiruditar lagunkida “Euskaldun Fedeari” eta bere Dianagusi On Juan Ignacio
Urangari donkitzen dio maitasun handiaren
gaiaz egintza urri eta goitiritzi gabeko hau
bere egile
Jose Artolatarrak.
LEHORREKO ARRANTZALEA
Oharkera.— Biltokiak aurkeztatzen du
kalea, eta egilearen ezker aldetik, On
Juan erregidorearen etxea bere leihoekin, eskuinetara Inazio patroiaren
etxea kale aldetik sarrera duela. Gortina altxatzerakoan azaltzen da Inazio, arrantzako soin eta otarrarekin.
I
Inazio bakarrik
Jaungoikoari eskerrak, ondo egin dugu
gaurko irteera eta ibilera. Lana da munduan den gauzarik onena; lanak erremediatzen ditu lanak. Nekearen hurrengo
soseguak dira goxoenak eta eztitsuenak.
Noan etxera, nire ama maitearengana, gaixoa! pozkidatu dadila bera seme hau ikusita.
Orain arropaz aldatu eta hona, bai, hona;
ea ikusten dudan nire bihotz tentatzaile
Maria, honantz, aurrera etortzen da egunero, euskal herriko janzkera eta usadio jatorrean, garbi eta txukun, On Juan erregidorearen etxera, esnea ekartzera, hori da
nire amak eta nik begiz joa. On Juanek nire
amari esan zionez, Maria nitaz gustatua
dago. Berak aurpegi alaia jartzen dit beti
ikustean; nik berriz alaiagoa, baina hain
naiz lotsatia!, ez dut balio berari nire bihotz
INAZIO:
xamurreko borondatea agertzeko… Agustin mutilzaharra badator, hori dut nik lagunik maiteena munduan; baina nire asmoaren berririk ez daki, eta gorde dezagun beti
bezala barrengo harra; ez dezala ezer igarri.
II
Lehengoa eta Agustin
(Agustin agertzen da ezker aldeko
kaletik, arrantzako otarra galtzarbean duela eta belarrian zigarroa).
INAZIO: Agustin, zer modu?
AGUSTIN: Ondo; eta hi?
INAZIO: Ongi, Jaunari eskerrak.
AGUSTIN: Pozkidatzen nauk.
INAZIO: Zer modu gaurko arrantza?
AGUSTIN: Hainbestean, mutil; ibilera luzea izan
diagu, baina nekatu arren, zerbait harrapatzen bada, neke eta nahigabe denak ahazten dituk.
INAZIO: Arrazoi duk.
AGUSTIN: Eta zuek nola zarete, ezer ba al zen?
INAZIO: Bai, suertea izan diagu, txapela bete haizerekin gindoazaan erdi penatuak urrutira,
eta uste gabean inguruan sortu zaiguk
arraina, eta egin diagu antxeta.
AGUSTIN: Baina zer zen, antxeta edo arraina?
INAZIO: Hi beti iguala, puntuak hartzeko.
AGUSTIN: Galtzerdia al haiz, bada, puntuak har-
tzeko?
INAZIO: Ba… ba… utz itzak txorakeriak eta goa-
zemak agudo aldatzera.
AGUSTIN: Gero nora bilduko gara?
INAZIO: Praixkuren sagardotegira.
Ongi zagok! Han zanbulla eta lenta
egingo diagu.
INAZIO: Aizak, Agustin; Txintxoeneko baserrian
izugarrizko sagardoa hasi omen duk.
AGUSTIN: Bai?
INAZIO: Bai; eta gainera bolatoki eta leku ederrak
omen ditik, lehenago ere baserrian ordu
gozoak igaro izan ditiagu.
AGUSTIN: Hik bai, baina nik…
INAZIO: Hik ere bai; beti ni naizen lekuan izaten
haiz eta… Mutil; joan behar diagu.
AGUSTIN: Urruti egongo duk; eta gero erremolkean etorri beharko diagu.
INAZIO: Enkallo geratzen bahaiz, botako dizkiat
amarrak.
AGUSTIN: Hamaikak ez al dira hobeak?
AGUSTIN:
INAZIO: Goazemak, atzandela izango duk eta…
AGUSTIN: Baina Inazio patroia! Hik sagardoaren-
gatik edo gonadunarengatik nahi duk joan?
Hi bezalako mutilzahar zelosoari egia
esan behar zaiok bai, eta… joaten nauk
biongatik.
AGUSTIN: Ni, berriz, gonadunen ondora ez joateagatik, itzuliko nindukek, itsas zabalera edo
arroka tartera, nahiz gilaz gora gelditu.
INAZIO: Bai esan… paper asko egin, baina gero
kupel ondora, atrakatu eta fondo bertan.
AGUSTIN: Hi bai, aingurak bota eta egoten haizela.
INAZIO: Bai, kupelari kontu egiteagatik.
AGUSTIN: Edo neskari kontu hartzeagatik.
INAZIO: Eta hi?
AGUSTIN: Ni…? begira iezaiok, Inazio, esan diat
mila bider mutilzahar geratuko naizela, eta
hala geldituko nauk.
INAZIO: Ezkontzen ez haizen bitartean.
AGUSTIN: (Presaka) Baita ezkonduta ere.
INAZIO: Zer, zer?
AGUSTIN: Ez, halere ez banu hartzen, bizi naizen
bitartean nahi nian esan.
INAZIO:
INAZIO: Denbora izango duk testigu, eta ni ere
bai.
AGUSTIN: Bai horixe; orain goazemak aldatzera
eta gero hitz egingo diagu.
INAZIO: Bai, hala duk, goazen orain… Gero hona
bertara bilduko gaituk.
Hik etxea hemen daukak; ni banoak
nire etxera hemendik barrena.
INAZIO: Hemendik barrena ez, hemendik kanpora.
AGUSTIN: Bai, hala duk.
INAZIO: Adio, Agustin, gero arte.
AGUSTIN:
(Honetan azaltzen da Maria buruan
otarra eta marmita zapi zuri tartean
ageri duela. Agustin ondotik sartzen
da belarriko zigarroa piztuaz.)
MARIA: Egun on Jainkoak dizula. (azalduaz)
Egun on zuri ere. Noan hemendik
agudo aldatzera (joaten da)
AGUSTIN:
III
Maria
(Bakarrik)
MARIA: Honezkero berandu iritzirik egongo dira
nire esne hartzaileak; izan ere, beti zerbait
gertatzen zaigu bidean eta gaur, lagun
baten zain berandutu egin zait. Noan, noan
agudo nire eginkizunetara. Honantz sartzerakoan ikusi dut Inazio, bere etxera sartzen
ari dela; beti bezala, hura begiratu txorrotxa egin didan zeharka gizajoak. Zer umila
eta zer lotsatia den, ez du beste batzuen
antzik… baina…! Jesus nirea! zer ari naiz ni
denbora pasatzen hemen? On Juan nagusi
ona zain egongo da eta noan, noan lehenbailehen. (Sartzen da On Juanen etxean)
IV
Inazio
(Bakarrik; ondo jantzia)
INAZIO: Hau ez da miseria? Nik bihotzean senti
dudanaren nahitasunaren jabea ikusi dut
hemen sartzen, eta bere ondoren nator
korrokoia beitara bezala: beti hitz gozoren
bat esan nahian nabil bakarrik aurkitzean;
eta bakarrik geratzean, txipiroia baino
bigunago jarri eta mututu egiten naiz zoragarri hari begira, baba daridala. Ai nire
barren sutzailea!, izazu txingar bizi hau
itzaltzeko grazia, bestela kiskaliko nau su
gabeko gar honek, baina… Agustin badator; ez dezala igar nire bihotzaren konturik,
gorde dezagun asmo hau, liburu bat ixten
den moduan, orri batek bestea estutu eta
estaltzen duen gisa… Agustini esango diot
bere zain nengoela.
V
Inazio eta Agustin (hau apaindua)
Hemen al haiz, Inazio? Goiz prestatu
haiz.
INAZIO: Bai, oraintxe etorri nauk eta begira nengoan ageri ote hintzen.
AGUSTIN: Horren txikia al naiz ez ikusteko?
INAZIO: Betiko moduan hator, umorekoa.
AGUSTIN: Bai, Jainkoak dohain hori eman zidak;
ea, goazemak Praixkueneko sagardotegira,
hemen gaur egon gabe lurrari begira.
INAZIO: Ez, egon hadi pixka bat.
AGUSTIN: Zer delako? Damutu egin al zaik lehengo hitza?
INAZIO: Ez gizona…
AGUSTIN: Ni ez nauk gizona. (Presaka)
INAZIO: Bai, bazekiat zer haizen.
AGUSTIN: Zer nauk bada?
INAZIO: Mutilzahar… zimarroia; horra esan.
AGUSTIN: Goazen, goazen, lema jiratuta.
AGUSTIN:
INAZIO: Agustin, lagun zaharra, hemen giro ede-
rra zagok eta pixka batean egoteko gogoa
zeukaat.
AGUSTIN: Zertan? Txoriak izutzen, edo izarrak
ikusten?
INAZIO: Bai… ikusi… nahian.
AGUSTIN: Zer, haizea?
INAZIO: Ez pasea, (neskatxarena).
AGUSTIN: Hau duk kasketa klasea.
(Irteten da Maria Erregidorearen
etxetik eta kanpora joango da).
VI
Lehengoak eta Maria
MARIA: Agur, Inazio, konpainiarekin.
AGUSTIN: Agur, marmita eta batailoiarekin.
(Maria doala atzetik begiratuaz) Zeru goieneko izar dizdizaria; hori duk mirabea eder
eta guria; bazirudik maiatzeko marrubia.
VII
Inazio eta Agustin
INAZIO: Ederra iruditu al zaik?
AGUSTIN: A, marrajoa! Ez al diok begiratu?
INAZIO: Nik?… Segadan, poparean, andara bizian
joan duk eta.
AGUSTIN: Eta… eta? Hik ez didak ziririk sartzen
gezur eta abar, Inazio, hi horren usainean
habil izurdea bokartaren bezala; horrengatik hengoen hemen zain; hargatik, ikusi
duanean, zuri-zuri egin haiz katuarrainen
modura; goazen, goazen, Praixkuenera.
INAZIO: A?… Txintxueneko baserrian hasi omen
duk sekulako sagardoa.
AGUSTIN: Orduan, sekulakoa bada, ez duk behin
ere ahituko.
INAZIO: Hi beti iguala!
AGUSTIN: Bai, nahi eta nahi ez.
INAZIO: Egia.
VIII
Lehengoak eta Pedro (hau ondo
jantzia)
PEDRO: Kaixo, jaunak.
AGUSTIN: Ongi etorri, Pedro.
PEDRO: Zuek, arrantzaleek jakiten duzue sagardo
ona non dagoen eta ikusi zaituztedanean,
galdetzera etorri naiz.
INAZIO: Gaur jakin dugu Txintxueneko baserrian
hasi dela txotx berria.
AGUSTIN: Bai; honek esan duenez, sekulakoa
omen da eta oraindik inork edan gabea.
PEDRO: Hauek esaerak! Beti bezala, umorekoa
zaude.
INAZIO: Hau ez al daki zein den?
PEDRO: Bai, bai!, ongi, ongi; eta zein aldetan egiten da baserri hori?
INAZIO: Esan digutenez, galtzada luze pasa eta
eskuin aldera dagoen etxea omen da; bere
bolatoki eta guzi, zelai ederrak eta leku
alaiak omen ditu bere inguruan.
AGUSTIN: Gu ez gara behin ere izan baserri horre-
tan baina Jaungoikoak nahi badu, guk
bezala, gaur goiz xamar itsasotik etorri eta
arratsalde guztirako joan behar dugu.
INAZIO: Honezkero Praixkuenekoekin pasa beharko dugu.
PEDRO: Eskerrik asko, Jaunak; agur.
BIAK: Agur, Pedro; ondo ibili.
INAZIO: Goazemak gu ere beti hemen egon gabe,
honezkero sagardoa hozten zagok.
AGUSTIN: Ostu, zeinek, lapurrak?
INAZIO: Beti igual; goazen, goazen. (joanaz)
AGUSTIN: Eta han egingo diagu fondo; hara esan
nik orain ondo. (joaten dira)
IX
On Juan
(Bakarrik; eskuan makilarekin irteten
da bere etxetik.)
ON JUAN: Aberatsak, bai!, aberatsak! Zertarako
dut dirua? Nahiago nuke orain joan diren
horien sasoia: Dirurik ez nuenean, nuen
apetitu ona, ezin asea, inola bete ezina;
eta orain dirua dudanean, ezertarako
gogorik ez; hau mundu desberdina! Esan
dezagun…, gauza guziak ez dira nonbait
komeni, dirua ere borobil bat delarik, ez
ditu bi alderdiak igualak. Zer egingo da,
bada! Ezaguera badut eta hargatik dena
pazientzian hartzen dut; Jaungoikoak denei
dohain diferenteak bidali dizkigu: bati politasuna, besteari gizentasuna, beste askori
ezaguera; hala niri eman dit pazientzia, eta
kontentu naiz nire izaerarekin. Maria esne
ekartzaileak esan didanez, haien etxean,
Txintxuenean, sagardo guztiz ona saltzen
jarri dute, eta nahiz ez edan, paseatuaz
joango naiz. Hango usain goxoa adituaz
eta jendea ikusiaz denbora hobeto atseginduko dut; gainera Maria egongo da sagardo saltzen, eta txuliatuko dut pixka bat:
bera ere kontu eta tildeetarako oso grazia
handikoa da; lastima litzateke asko moduko eskuetan erortzea horrelako arrosatxoa.
Noan, noan, ttapa-ttapa, bazterrak ikusiaz,
eguraldi ederra dago eta…
(Joaten da, eta gortina kalea jasoaz
agertzen da sagardotegia)
BIGARREN ZATIA
EDO KOADROA
Agertzen da baserri etxea ezker aldean,
goian leihoekin, eta sarbidea behean
(etxekoa) sagardotegiko atea gordea edo
bazterretik, etxe aurrean arbola eta kanpo
gauzak, etxe kantoian aulki luzea, eta
paretatik zintzilik ohol bat letra hauekin:
TXOTX BERRIA
X
Inazio
(Bakarrik)
INAZIO: Soinekoz aldaturik horra etorri, goiz baz-
kaldu eta, Txintxuenera. Urruti egiten da,
baina sasoiak dena alderatzen du.
Agustin mutilzaharra nirekin batean zetorren eta hor bidean gelditu da zerbait egiten; itxoingo diot, laster da hemen.
Hau leku patxadakoa! Hau paraje sanoa,
hau brisa ederra nabaritzen den hemen.
Bela betean noala iruditzen zait ollaxka
tartean bateltxoari urak zirri eginaz.
Ez dakit zergatik, baina nire bihotzean dardara gozo bat sentitzen dut. Hau atsegin
gozoa, hau eztitasuna! Hau gozakai paregabea! Zein ederra eta pozgarria den alaitasun hau, bedeinkatua izan dadila Euskal
Herria bere txoko, bazter, mendi eta zabalerarekin.
Agustin ez da ageri (begiratuaz); baso bat
sagardo edatera noa. Jainkoak estreina on
digula eta probetxu ona egiteko grazia.
Orain ikusiko dugu fama bezain ona ote
den (eskuari txistu emanaz). Abiadura har
dezagun eta segadan barrenera. (sartzera
doala sartzen da Agustin.).
XI
Inazio eta Agustin (hau sartzen da
kantari)
AGUSTIN: «Inazio, gure patroi handia…»
INAZIO: Hala ere! Bizi haiz?
AGUSTIN: Uste diat baietz; ez al nauk ikusten?
INAZIO: Bai, mutil… asperturik hire zain egotez,
oraintxe nindoaan baso bat sagardo ateratzera; eta hi etorri haizenez gero, hoa
aurretik, eta atera ezak.
AGUSTIN: Ni sakalari?
INAZIO: Ez duk esaten “sakalari”, baizik “ateralari”.
AGUSTIN: Bai, eta hi “sartulari” (eskua ahora
igoaz)
INAZIO: Tira, tira…
AGUSTIN: Tira? zeini tira?
INAZIO: Ba… ba!
AGUSTIN: Baba? Ez duk txarra jateko.
INAZIO: Hitz gutxi eta berriketa asko.
AGUSTIN: Goazen, goazen. Hi beti zakurren isatsa
bezala atzetik; ez diat ikusi munduan hi
baino ospelagorik. Ni ez banintz, ez zekiat
zer egingo huen hik; hik ez huen patroia
izan behar, baizik eskribientea.
INAZIO: Goazen, goazen.
AGUSTIN: Nora?
INAZIO: Kupelen ondora.
AGUSTIN: Orain duk, bada, denbora.
INAZIO: Uste gabean bertsotan ari gaituk.
AGUSTIN: Hori edan gabe; gero kontuak eta kantuak.
INAZIO: Askotan umorerik gehiena pasatzeko
asmoan etorri, eta gertatzen duk txarrena
pasatzea.
AGUSTIN: Eta tontoturik jartzea.
INAZIO: Eta triste jiratzea.
AGUSTIN: Bai, gertatzen duk, baina goazen eta
edan dezagun eta bakea eman dezagun.
INAZIO: Bai hori duk onena, goazen. (doaz)
XII
Pedro (bakarrik; azaltzen da kopeta
lehortuaz)
PEDRO: Hau leku alaia, hau giro ederra, eta hau
sasoia ibiltzeko! Zer atsegina den honela
oinez etorri eta sagardoa edatea! Euskaldunentzat gozotasun hoberik ez da munduan.
A zer gustura edango dudan sagardoa!…
Eta hau usain gozoa eta jatorra nabaritzen
den kanpotik. Zer izango ote da bertatik?
Noan eztarri lakar hau leuntzera Euskal
Herriko olio leunarekin; hori da gure baltsamoa, hori da gure poz-emailea, euskaldun
alaigarria.
XIII
Lehengoa eta Agustin
(Pedro sagardotegira sartzerakoan
irteten da Agustin, eta topo egiten
dute elkarrekin.)
AGUSTIN: Ia enkallatu ginen tirabira eginda.
PEDRO: Bai, uste gabeko aurkiera zen… Agustin,
nahi duzu edan?
AGUSTIN: Ez; orain nator edan eta.
PEDRO: Gizona, beste batek ez dizu gaitzik egin-
go!
AGUSTIN: Ez, jauna, ez; kontuz ibili behar dugu,
bestela gero apasta bota eta arrastan eramango gaituzte.
PEDRO: Gero arte, bada. (joanaz)
AGUSTIN: Bai; gero arte.
XIV
Agustin
(Bakarrik)
AGUSTIN: Hori sagardoa! Aingira baino leunago
sartzen da. Eta hauxe da uste gabeko
lekuan adiskideak bilatzea. Atzo kalean
ikusi genuen Maria, erregidorearen etxera
esnearekin joaten dena, dago sagardoa
saltzen, eta… han “agur, Inazio konpainiarekin” esan zuen begiratu zorrotza boteaz.
Inaziok eta horrek zerbait izan behar dute,
esan dezagun, ezer gabeak ez dira izango,
noski; neskak, behinik behin, etxe onekoa
dirudi. Orain ere ongi etorri eginaz aurpegi
alaiarekin hitz onak eta gozoak esan dizkio, eta Inazio bere ondoan dago, lapa
arrokari erantsia bezala, zenbat ahalegin
diodan kanpora irteteko; esan dit ongi
dagoela han, ez daukala ibiltzeko gogorik,
nekatua dagoela eta… zenbat horrelako
aitzakia; baina… ni marrajoa naiz eta ukatzen badu ere, alferrik da, Mariak bihotza
Inaziori marea-gora jarri dio, baina, gizagaixoa! Itsasoan trebea eta beldur gabea
da, nahiz estropadan ere bai; baina neskari amodioa egiten katuarraina baino motelago eta txipiroia baino bigunago da.
Nik ez dut ezkontzeko asmorik; mutilzahar
geratzeko asmoak ditut, bizi naizela eta ez
naizela, baina ezkontzeko asmoa banu eta,
horrek bezala, begiz joa izan, agudo beita
bota eta amuan harrapatuko nuke, edo
sarean leun-leun, eta saretik ihesi hasiko
balitz, orduan klak! arpoiarekin niretzat. A
tontotzarra!, egon hadi hor maskuloen
gisa, denbora galtzen, baba dariala ahotik.
Tokan ari direnei begira egotera noa pixka
bat eta laster etorriko naiz berriz laugarrena edatera, hemen buiak bezala beti
batean egon gabe. (doa kanpora).
XV
Pedro bakarrik.
(irteten da sagardotegitik)
Sagardo ederra dago; arrazoi zuten
arrantzaleek; haiek jakiten dute non dagoen edari ona; hori da kolore fina! txinpartak
pil-pil gainera ateratzen zaizkio, eta olio
frantsesa baino leunago sartzen da, eztarrian zirri eginaz; hori mama! Zeinek lezakeen izan etxean urte guztirako.
PEDRO:
XVI
On Juan eta Pedro
(On Juan sartzen da txalekoa askatuarekin eta eskuan itzalgaia)
ON JUAN: Arratsalde on, Pedro!
PEDRO: Hala berean dezala berorrek ere, on Juan.
Hemengo aldi?
ON JUAN: Bai, eguraldi ona dago eta, jiratxo bat
egin denbora paseaz.
PEDRO: Nahi du sagardo ona edan? Aterako dut,
nahi badu.
ON JUAN: Ez, ez; eskerrik asko; ezer jan gabe, ez
dut ohiturarik, eta jan eta ere gutxi, baso
pare bat gehiegi ditut arratsalde guztirako;
ez zalea ez naizelako, baizik ezin dudalako.
PEDRO: Berorrek balezake, bada, diruduna eta…
ON JUAN: Ez da hori kontua; gaitz egiten didalako.
PEDRO: Orduan, nahi badu, goian sukaldean bixigarri pixka bat eskatuko dut.
ON JUAN: Ez, ez; lan hori ez hartu niregatik; nero-
ni igoko naiz. Bidez, etxeko andreari diosal
egingo diot. Goazen, Pedro, zu ere igo zaitez; elkarrekin denbora atseginduko dugu
hobeto.
PEDRO: Nahi duen bezala. (hizketan joaten dira)
XVII
Mutila
(txarroa eskuan duela, sagardo bila).
Ez dute gutxi edaten zelaian dauden
haiek: hirugarren txarrokadaren bila nator.
Hori entrama! (sartzen da sagardo bila)
1. TOKALARIA: Ez da basta galtzea, txandaka izaten dituk lukainkak.
2. TOKALARIA: Hurrena, zuen txanda izango duk
irabaztea.
3. TOKALARIA: Bai, galtzen ez badugu.
4. TOKALARIA: Hori egia. (sartzen dira edatera.)
MUTILA:
XVIII
Agustin; gero mutila
(Agustin etortzen da tokalarien
ondoren)
A zer partidua jokatu duten horiek!
Edan dezagun guk ere baltsamo hori.
Oraindik hor egongo da Inazio, kriseiluen
gisa, begiak dirdir eginaz. (bakailaoa gerrikotik atera eta janaz) Bakailao hau neskazaharra izango zen, bai lehorra eta gazia
dagoela!
AGUSTIN:
(Mutila irteten da txarroarekin eta
estropezu egiten du koskan.)
Ia txarroa isuri eta sagardoa hautsi
huen.
MUTILA: Ederki eman ere.
AGUSTIN: Txiki: osabaren etxean parienterik ba al
duk?
AGUSTIN:
MUTILA: Bai. (zeharka begiratuaz)
AGUSTIN: “Bai, jauna” esaten duk.
MUTILA: Kaballeroari bai!
AGUSTIN: Eta ni zer nauk, bada?
MUTILA: Bakalleroa; orain ere bakailaoa eskuan
daukazu.
AGUSTIN: (erdi parrez txuliatuaz) Bidean txarrotik
egiten al duk txurrut?
MUTILA: Honantzean ez, hutsa egoten da eta…
AGUSTIN: Eta harantzean?
MUTILA: Batzuetan bai, pixka bat.
AGUSTIN: Eta besteetan?
MUTILA: Besteetan… gehixeago. (joanaz).
AGUSTIN: A zer aparejoa aterako den hori ere
handitzean, baserritar eskola berbera
dakar!
(Irteten dira sagardotegitik lehengo
lau tokalariak)
1. TOKALARIA: Goazen; orain lagunak trukatuta.
2. TOKALARIA: Ez ez; lehengoak berak. (joanaz)
3. TOKALARIA: Bai, bai; ez pentsa ikaratuko gare-
la.
4. TOKALARIA:
dira.)
Hori, hori; lehen bezala (joaten
XIX
Agustin bakarrik
AGUSTIN: Hau diferentzia! Hauek jostatzen eder-
ki beti kanpoan, eta Inazio, hauspoaren
haizea bezala, beti barrenean. Edan dezagun bosgarrena, seigarrenari bidea erakusteko.
(Sartzera doala azaltzen da Praixku)
XX
Agustin eta Praixku
(hau dator piparekin; zahar patxadakoa.) (Ezker aldetik)
PRAIXKU: Kaixo, gizon. Bagaude?
AGUSTIN: Bai, aitona, bagaude.
PRAIXKU: Ni ez naiz aitona.
AGUSTIN: Ni ere ez gizona.
PRAIXKU: Zer zara, bada, pertsona?
AGUSTIN: Ez; mutilzaharra, Jaunari graziak.
PRAIXKU: Ni bezala, orduan.
AGUSTIN: Bai eta nahi ere, lagun zaharra. Kanpo
onak al daude?
PRAIXKU: Bai, bai; honenbestean kontentu gara.
AGUSTIN: Orain sagardoa edatera, e?
PRAIXKU: Ez, ez; gazteentzat sagardoa; nik edaten dut, baina nahiago dut goian ardo
pixka bat edan arreba Terexari hitz bi eginaz; gainera ikusi dut gure etxe jabe on
Juan honantz etortzen eta haren kondairak
eta ipuinak aditzen ez gara behin ere
aspertzen. Hain ona da!
AGUSTIN: Baina baso bat sagardo edan eta igoko
da.
PRAIXKU: Ez, egia esaten dizut; nahiago dut baso
bat sagardo baino bi baso ardo.
AGUSTIN: Ez du Miserikordiako agureen antzik.
PRAIXKU: Zer bada?
AGUSTIN: Haiek baso bat sagardo eta bi baso
ardo baino nahiago dute…
PRAIXKU: Zer?
AGUSTIN: Txopin bat ardo. Nik, berriz, sagardoari
nahitasun gehiago diot.
PRAIXKU: Bai; bakoitzak bere iritziak.
AGUSTIN: Adi beza: sagardo saltzen dagoen neskatxa eder hori berorren iloba da, beraz?
PRAIXKU: Bai; zergatik?
AGUSTIN: Jakiteagatik.
PRAIXKU: Gustu baduzu, igo zaitez gora nirekin.
AGUSTIN: Ez, eskerrik asko.
PRAIXKU: Gero arte, bada.
AGUSTIN: Gero arte, lagun zaharra. (Praixku sartzen da)
Noan ni ere edatera. (sagardotegira joaten
da)
XXI
On Juan (leihotik) eta gero
Andre Terexa
ON JUAN: Hau giroa! Hauek kanpo-zelai begiraga-
rriak! Zer atsegina ematen duen alaitasun
honek! Zer ederra den Jaungoikoaren obra!
Bedeinkatua eta bedeinkatua beti eta beti
izan dadila gure egilearen izaera dontsua!
(Andre Terexa irteten da plater eta
baso bi hutsekin sagardo bila)
ANDRE TEREXA: Gure nagusiak txotxekoa behar
omen du eta, eraman beharko diogu. (sartzen da)
XXII
Agustin on Juan eta andre Terexa
AGUSTIN: (sagardotegitik atereaz) Ederra dago;
hori mama!
ON JUAN: (leihotik) Zer dugu, Agustin? Bakarrik?
AGUSTIN: Ez, jauna; Inaziorekin.
ON JUAN: Eta non dago bera?
AGUSTIN: Nafarroan, jauna, Bera.
ON JUAN: Ez; Inazio.
AGUSTIN: Kupel ondoan.
ON JUAN: Eta Maria al dago sagardo saltzen?
AGUSTIN: Bai, jauna.
ON JUAN: Beraz, ez da misterio han egotea bere
ondoan. Gizagaixoa! Igarria nago gure
etxera esnearekin etortzean zelatatzen
duela. Zer mutil ona den (andre Terexa
sagardoarekin.)
ANDRE TEREXA: Hemen naiz ni bi baso beteekin.
AGUSTIN: Adio, amona.
ANDRE TEREXA: Begira: ni ez naiz amona, desioak
baditut baina.
AGUSTIN: Uste dut, bada, laster izango ote den.
ANDRE TEREXA: Nire alabak ez du gizonik.
AGUSTIN: Ez, baina bai gizongaia, ona eta zin-
tzoa. Ez da egia, on Juan? (leihora begiratuaz)
ON JUAN: Bai; oso mutil ona eta prestua da.
ANDRE TEREXA: Hauek esatekoak, hauek… (igotzen da etxera)
ON JUAN: Zatoz, Agustin, gora; igo zaitez; xardina
biziak jango dituzu.
AGUSTIN: Ez, jauna; niri itoak gustatzen zaizkit.
ON JUAN: Gizona…!
AGUSTIN: Eskerrik asko, jauna; bakailao… egiatako bakailaoa jaten ari naiz.
ON JUAN: Igo zaitez mokadu bat bederik hartzera.
AGUSTIN: Nahi duen bezala, bada; hor nator (on
Juan sartzen da leihotik) A…! (jendeari)
Hori da gizon kanpetxanoa; arrantzale eta
herriko jende guztiak maite du aita on bat
bezala. Eta horrek dituen karrakelak!
(eskuekin diruengatik behatzak igurtziaz)
Igo nadin, haserretu ez dadin. (igotzen da)
XXIII
Inazio bakarrik
(Irteten da sagardotegitik)
INAZIO: Hau lanbide penagarria! Kulubizen antze-
ra dakart burua. Zer hutsa naizen! Zorionaren oparotasunez betea aurkitu naiz, nire
bihotz zurrupagarriaren ondoan, hitz bi
barrengoak esateko asmo osoan alderatu
naiz, kolpez nire asmoa berari esan nahian
eta… bakartasunean zerbait esateak beldurtu nau; gero norbait etorri da eta
orduan, ez zitzaidan ondo iruditzen esatea.
Desiratzen nuen berriz bakarrik gelditzea,
eta bruma jartzen zitzaidan; pentsatzen
nuen edan eta gehiago bizitu edo piztuko
nintzela; edan eta alferrik! ezin inola!
(sagardotegira begira) Gaixoa! ez dakizu
nik zenbat sufritzen dudan zugatik… bai,
zugatik. Berak eman dit ogi gainean jatera
zihoan puska, zer amodiorekin! Bazirudien
ogi gainean bere bihotza ematen zidala!
Eta nik orduan hartu eta goxo-goxo begiratuaz esan diot “eskerrik asko”; zeinak
erantzun didan: Barkatu gutxigatik, ahal
banu, emango nizuke dudana eta ez dudana. Ia haur bat bezala negarrak txuliatu
nau eta hasi naiz malkoak ezin gorderik,
lehertuko ez banintzen, alde egin behar
izan dut lagunen aitzakian. Noan ostera…
baina ez! ez naiz joango… baina… bai, joan
egingo naiz; itsaso txarrari ere gogor egiten zaio, eta nik ere barrengo beldur gogorrari, gogorrago egingo diot. Noan, den
bezala nire asmo on hau esatera… Bai;
gauzak hasiz gero, ahal den lehenena egin
behar dira…
Han egongo da gaixoa, gau tristean izar
dizdizaria egoten den bezala, bakarrik
estalpe ilunean, eta zenbat eta iluntasun
gehiago inguruan, orduan eta dizdirasun
eta argitasun gehiago eginaz.
Ezin egon naiz soseguz, olatutan, baga
handi tartean nabilela iruditzen zait.
(gora begira) Aingeru guardakoa, arren!
lagun iezadazu indartzen fede oneko
pauso hauetan.
(Sagardotegira sartzera doala irteten
da Agustin etxetik)
XXIV
Agustin eta Inazio.
AGUSTIN: Inazio, bizi al haiz?
INAZIO: Ez al nauk ikusten?
AGUSTIN: Bai, ia itoan ateratako baten moduko
begiak dauzkak! (txuliatzen) Tirabira egin
al duk?
INAZIO: Bai, marea… ia.
AGUSTIN: A! Maria! Hau duk komeria! Hi hor egon
haizen bitartean goian izan nauk, on Juan
erregidorea eta Pedro alaiarekin mokadu
bat hartzen, eta kontu ederrik esan ditek
hiregatik.
INAZIO: Zer zioten, bada?
AGUSTIN: (jendeari) A zer ikara eman behar diodan!
(orain berari) Mutil… lagun on batengatik
esan behar ez direnak.
INAZIO: Esan iezadak zalantzan eduki gabe.
AGUSTIN: Ez al haiz haserretuko egia esanda?
INAZIO: Egiak ez dik inor ikaratzen.
AGUSTIN: Bada… esan ditek; hi tonto bat haizela,
neskatxaren ondoan buia baten moduan
hagoela, neskatxa horrek bere majoa
baduela, eta laster senar aberatsa hartzeko asmoetan dela, tantza lodia jarri behar
dela amuan hori harrapatzeko, eta horrelako makina bat gauza; eta haiekin batean
zagok beste gizaseme ezkongai bat, lehenago hemen nirekin hizketan egon eta igo
duk, mutil…
INAZIO: Ez duk posible Mariak niri hori egitea;
bestela zerbait esango zidaan, eta gainera
hain ongi portatu duk nirekin, jatera zihoanetik puska bat eman zidak.
AGUSTIN: Hark zer egingo zian, bada? Pux! Denena: sagardoa saltzeagatik datorren guztiari ondo egin. A tontoa! Hik ez dakik hemengo kontua; utz itzak txorakeriak, ez fidatu
gonadunekin; denek elkarren antza ditek
eta negarra besterik ez ditek ematen.
Mutilzahar, mutilzahar, ni bezala, biba
mutilzaharrak!, galtzadunak libre, kaioen
modura lema jiratu eta nahi den aldera,
emakumeak eta katuak sukaldera, baina
ez hadi horrengatik tristatu; goazen, edan
dezagun eta bakea eman dezagun.
INAZIO: Ez; gaitz egingo zidak. (esertzen da)
AGUSTIN: (jendeari) Hori ziria sartu diodana gizagaixoari; baleki dena gezurra dela eta gainera bere alde denak aritu direla esanaz
desiratuko edo poztuko liratekeela biek bat
egitea... Bai; gauza guziak zenbat eta neke
gehiagorekin eta nahigabe handiagorekin
igaroz gero, hala berean gozotasun eta
atsegintasun hobeak ondoren izaten dira.
Sinistu dit gizagaixoak! Hain da lotsatia eta
beldurtia! Orain edatera noa, eta bakarrik
badago neska,… horren ordez neronek
esango diot ez gehiago sufriarazteko eta
goian zer hitz egin duten. (Inaziori) Ba al
hator? Ni edatera noak. (Inaziok kasurik ez
dio egiten)
AGUSTIN: (jendeari) Bai; neskari esango diot
horren asmoa, beragatik txoratzen dagoela, eta on Juanek ere nahi duela biak
batzea.
(Inaziori berriz) Inazio, mututu egin al haiz?
INAZIO: (oso lehor) Ez!
AGUSTIN: Goazemak, edan dezagun penak ahaz-
teko, orain edaten duanak indartuko ditik
kemenak.
INAZIO: Hoa zori-orduan!
AGUSTIN: Ordu erdian ez al da igual?… Goazemak, Maria… behea zagok, bestela bakarrik noak eta bienak edango ditiat. (joaten