Lehenagoko Eskualdunak zer ziren - 6
artean lehenago gure arbasoek zuten bozkarioa! Ez
dakigu gehiago, hek bezala, irri egiten eta egin-arazten.
Ez dugu ere aspaldian aditzen, lehen bezala,
gabaz, ilhargi xuritara, norbait joan dela bidean xaramela soinuz, edo hixtuz, kantuz.
Nehork kasik ez dazki gehiago gure aitzinekoek
emaiten zituzten kantu zaharrak, eta guziz kantika
ederrak.
Joannes-Baptistak: Aita, oseba jaunaren eta zure
phentsatzeko moldea onhesten du gaurko bilkhura
guziak; bainan naski ordu da bakotxa juan dadin bere
etxerat, bai eta harat geroz oherat. Hitz hok aditu eta,
etxea hustu zen.
XIII
Pilota, dantza jauziak, ttantta
Maña eta dantza khorda
Udako igande arrats iri batez, Karakoetxean khautsitzen ziren, beren usaiaren arabera, auzoko jadanik
anhitz aldiz izendatu ditugun presunak.
Ilhun zainuek jo baino lehenxago, hor ikhusten
dute Piarres heldu zela izerdi uharretan, eta su brasa
bezain gorri.
Kattalinek dako errailen sobera berotu dela pilotan; bai edo dantza jauzietan, dio Xobadinek.
Piarresek du ihardesten: Biek duzue phentsatu
ene erhokeria doblea.
Xobadinek: Hi, Piarres, hogoi eta bost urthetan,
haur bat hiz, eta naski ere hala hiz izanen berrogoi eta
hamarretan.
Xuhur xuhurra bahiz, berehala hartuko duk kaphutxinen athorra bat.
Piarresek: Zer diozu, Xobadin, aspaldi ikhasia naiz
kaphutxinek ez dutela athorrarik soinean erabiltzen.
Xobadinek: Arrazoin duk; kaphutxinek, franziskanoek eta benediktanoek ez die, bere ilezko arropa,
dorphen azpian, oihalezko edo kalamuzko athorrarik.
Beraz ez die, guk bezala, athorra sanjatzerik. Bainan preseski, izerdi direnean, hortakotz die bethi iresten basotto bat arno, eta hori deitzen duk, adi ezak
ongi, kaphutxinen athorra. Baso arno harrek, izerdia,
berriz gorphutzean sartzera uzteko ordean, arras jauzarazten edo atherarazten dik. Gero, kaphutxinen
lenazko beztimentak edo tunikak dik hura iresten.
Guk, emaztekiek, arno trago baten orde hartzen diuk
tisana bero xorta bat, edo bederen ur eta sukre ephel,
baino beroago den gathuli baten bethe.
Piarresek: Badakizue nik ez dutala uzten konseilu
on bat segitu gabe, guziz emana zautanean ene ama
zena iduri duen Xobadinez. Nahi dut ere egin orai hark
erran baino hobekiago. Lehenik hartuko dut aiphatu
kaphutxinen athorra, eta ixtant baten buruan khanbiatuko ditut bizkarrean ditudanak.
Piarresek erran bezala egin zuen. Arno on batetarik eman zakoten, maite baitzuten; soinekoak ere utzi
zituen eta, arropa idorrak emanik, itzuli zen bertze
jendetara.
Ikhusi zuteneko heldu zela gisa hortan, berriz
heien artera, hor hasi zitzaizkon handik eta hemendik
hirritatzen.
Batek dako erraiten bere burua duela xahutuko
bethikotz, sobera ariz pilotan, guziz pleka.
Piarresek du ihardesten pilota dela jokoetan ederrena, partikularzki pilotariak direnean ari luzean edo
errabotera, lehen Perkain Aldudekoa eta Azantza Kanbokoa bezala.
Bi jokhari famatu horiek, bai eta anhitz geroago,
Darritchon Gaskoina, Hazpandarrak, Mathieu Borotra,
Ahetztarrak; eta heiek iduri bertze frangok, bil arazi
dituzte, ehun aldiz, Baxe-Nabarreko eta Laphurdiko
plazarik handienetara, mila Eskualdun heien balentrier loriaturik so egoiteko.
Halako
pilotariak
pharatzen
direnean
plaza
batean, laster plaza hartako jendeak bi armadetan
bezala emaiten dire, batzu batzuen alde, bertzeak
bertzen.
Orduan adituko da bat erraiten: Bost libera partidara! Haren phartekoa ez den bertze batek dako ihardetsiko: Hamar libera! –Hogoi libera! Berrogoi libera!
–Ehun, berehun!
Jende hek guziak, arranoak bezala, daude beha
pilotari eta pilotarier; khintze, bakhotxean ikhusten da
pilota jo harat, jo hunat; batean eztiki, lorean, bertzean tiroko bala bat bezala, hixtuz, furian.
Pilotariak ere daude zenbait aldiz trankilki bere
lekhuan; bertze zenbait aldiz badohazi lasterka, pilotaron ondotik edo haren aintzintzeko. Hetarik zenbait
badire erbiak bezain emeak eta zalhuak; bertze batzu
plegatuko dire sugeak bezala. Holaxe erematen dituzte khintzeak edo phonduak, eta azkenean, irabazten
dutenen alde, hasten dire behazaileak eskuz zaflaka,
ahoz espantuka.
Españolik balin bada plazan, eta heien nazionekoek badute irabazten, aditzen dire oihuz, gehienak,
beren mokanesak inharrosiz eskuan, beren bonetak
edo xapelak altxatuz airean. Nik dakita bertze zer egiten duten oraino bere alegrantziaren seinaletzeko?
Akhabatu denean partida, plaza askitto laster husten da, zeren bakhotxak senditzen baitu, pilotako
khintzek, xaxek eta jokoek estomaka zola hutsik utzi
dakotela, eta partidaren ondotik on izanen dela bazkaritea. Ez da bertze solasik jateko denboran, baizik
pilotaz eta pilotariez.
Hetarik bat da parerik gabekoa botatzeko: bertze
bat errefelatzeko, hirurgarren bat pasorik handienen
egiteko, eskularruaz pilota igorriz kasik hedoietaraino
gora, eta urrun, abantzu oren laurden baten bidean.
Joannes-Baptistak: Pilota partida horiek egiten,
badire Phazko edo Mendekoste biharamunean, edo
elizal phesta hirurgarrenean, ez da heien kontra deus
handirik erraiteko, bainan egin nahi badituzte astelehun gorrian, edo asteko lan egun batez, ez daitezke
aski kondena, zeren batetik lana utz arazten baitute
langiler, eta bertzetik dirua xahuarazten alferki jokari
heier herer, bai eta hek baino gehiago ez duten asko
bertze batzuer.
Morde Garakoitzek: Hamar aldiz kondenagarriagoak dire partida horiek egiten direnean igandetan, ofizioetako denboran, zeren gisa hortan galtzen baitute,
emeki emeki, bai jokhariek, bai behatzailek beren
fedea, duten erlijionea, eta hola baitzeie ezeztatzen
bihotzetan Jainkoaren beldurtasuna bera.
Ah! guardia eman bezate ostaler eta bertze gizon
triste batzuek, partidak egin arazten dituztenean, jendeak elizatik urrunduz: Jainkoak gaztiga dezazke
mundu huntarik beretik, eta segur dira gaztigatuak
izanen bertze munduan.
Orai artean erran ditudan gauzak pilotaron alde,
behar dire aditu guziz partida luzara egiten direnez.
Hemen erran behar dut oraino pleka artzean ere
muthil gazteak direla ernatzen, zalhutzen, abiltzen.
Bizkitartean plekako jokoan aise litake bere osagarriaren galtzea; bainan aski du bakhotxak lehenik
izariz artzea, eta gero izertzen bada, bat batean ez
hoztea.
Xobadinek: Pilota duk joko bat Eskualdun guziek
hil artino maite dutena; bainan zer erran eta zer phentsa gure Jaun Erretor xahar batek, koiera saindu
batean, madarikatzen zuen dantzaz.
Piarresek: Ixo! Xobadin, ez ahal duzu konprenditu
ongi Jaun Erretor xahar zen hura; ezen ez da ez Erretorik, ez doktorik, ez theologalik, dantza jauziak madarika detzazkenik.
Xobadinek: Zer diok, haurra, zer diok?
Piarresek: Zer diotan? Egia diot.
Xobadinek: Ago ixilik, rnuthikoa. Xahu hiz aiphatu
ditukan Jaun Erretor horiekin guziekin.
Piarresek: Ez dut beldurrik, jaun hek bethi egiaz
mintzo dire, eta badakite guk baino hobeki zer den
haizu eta zer den debekatua.
Arrazoin dute kondenatzea dantza jeneralean, bainan berenaz dantza ez da bekhatu: hura da bozkariozko edo alegrantziazko hirur seinaleretarik bat, eta
handiena.
Egiaz, bozkariotan bagira, egiten dugu lehenik irri;
gero bozkarioa bada handia, khantuz gare hasten;
azkenik, gaindi egiten badu gure alegrantziak, emanen gare dantzan.
Kattalinek: Naski Piarresek arrazoin du; bainan
San Franzes Salesekoak erraten onien zuen dantzek
iduri dutela onddoak. Doktor sainduaren arabera,
hoberenek deusik ez dute balio
Tristantek: Iduri zaut konparantza hori dela pullita
bezain justua. Guziek badakigu onddo on eta finenetarik ere izariz behar dela jan, kaltekor direlakotz, guziz
barne flakoa dutenentzat.
Bertze alde, onddo batzu, itxuraz hautak, egiazko
phozoinak dire; gauza bera behar da erran dantzez.
Inozentenak lanjeros dire bethi gaztentzat, eta berenaz onak ez badire, segur kaltekor guzientzat. Bi
gauza hauien finkatzeko ez dut nahi ekharri Elizako
Aiten eta Doktor Sainduen lekhukotasuna, bainan bai
bakharrik iragan mendetako eta gure denhorako bereko dantzariena.
Denboran dantzari izan direnek, adin erhoa juan
eta, zentzu osoa jin zeienean, goraki dute aithortzen
hek eman dituzten eskandalak, eta egin dituzten
hutsak, oro izan direla heien dantzen ondorioak, edo
segidak.
Bainan ongi egin nukeen lehenago erratea ez direla behar dantzen herronkan ezarri franzesez Sauts
Basques, Eskualdun jauziak eta guk gaizki dantza jauziak deitzen ditugunak. Ez, eskualdun jauziak ez dira
dantzak, izen horri emanez komuzki emaiten dakogun
sentsua. Hobeki deithuren dire, berriz diot, Eskualdunen jauziak.
Horietan ez da gaizkirik, ez gaizkiaren egiteko
hirriskurik. Gure muthil gazte maitek ez dute hetan
deusik xerkhatzen baizik, zangoak arin, jauzi egitea;
orok batean berdin ibiltzea; lerdenki, xuxenki, zalhuki
egitea beren urhatsak, itzuliak, phikoak; inguru, inguru dabiltzalarik eta formatzen dutelarik zerklo bat,
konpas handi batekin egina bezain ederra.
Nork ez du gero miretsiko zer aire seriosarekin,
irririk egin gabe, zer modestiarekin, begiak aphalduz,
ikhusten diren gizon gazte heiek, bai eta heiekin gizon
ezkonduak, eta zenbait aldiz zaharrak berak, iduritzen
zakoletakotz naski direla oraino hogoi eta lau urthe-
tan. Ene ikhusteko moldea horixe da; bainan, ongi
jakin nahi nuke heia ene kusia jaunak nik bezala duen
gauza hori prezatzen. Gaur, ohartzen naiz, ixil ixila
dago orai artean.
Morde Garakoitzek: Ixilik nindagon, iduritzen baitzitzautan, erabiltzen direnean kestione batzu, aphez
batek, hobe duela ixiltzea. Bizkitartean orhoitzen naiz
erakusten zaukutela, Salamankako eskoletan, gauza
bat ikhus daitekela bi gisetara: teologal gisa eta filosofo bezala. Ez dakit teologal batek zenbat phondu
belx ideren lezazken eskualdun jauzietan, bainan
segur naiz filosofoak ez lezakela hetan hatzeman deus
laudagarririk eta onetsgarririk baizik, eta beraz, ene
kusia, ene jujatzeko moldea zurea bezalakoa da.
Bai, zuk bezala erranen dut eskualdun jauziak
dantzentzat behar balire hartu, gure arbasoek, orai
duela hirur nula urthe, nahiz ez zuten egiazko erlijionea ezagutzen, gu ez bezalakoak zirela, beren jostatzeko moldetan. Oxala! baginu heien modestia heien
delikatasuna, heiek bizioarentzat zuten arbuioa!
Joannes-Baptistak: Deusek ez du hobekiago frogatuko, oseba jauna, zuk orai erraten daukuzuna nola
dantza jauziek berek, konparatzen baditugu bertze
lekhu guzietako dantzeri. Ez da hotarik bat, heien
aldean ezarri eta ageriko ez zaukuna edo sobera
harroa, edo erho itsusia, edo arras tzarra.
Ez dakit zoin hirur herronka horietan ezar, bere
gisako, segurki onak ez diren dantza batzu zoinen izenak baitire franzesez le ludion, la pyrrhique, le menuet
de la Reine, etc.
Bainan osoki eta sobera harroak dire bertze batzu
deithuak: la carole, la cordace, la bourrée d'Auvergne,
le brande breton, la farendole provençale, la gigue
saxonne, la carmagnole révolutionnaire, la mazurka
polonaise, etc.
Dantza tzarrak dira, kontra dantza guziak, bai eta
oraino franzesez deitzen ditugunak les valses, le
galop, la polka, la gavote allemande, etc.
Azkenik, erho itsusiak zauzkit anhitz dantza español, hala nola el bolero, el saltarelo, el zapateado, el
jaleo, el fandango, la jota, la malagueña, la gachucha,
etc.
Piarresek: Bisaia! Ez nuen sekulan erranen bazela
munduan hainbertze dantza suerte harro, erho eta
tzar. Nik ez dut behinere ikhasi eskualdun jauziak baizik. Hek bai, badazkit kasik suerte guziak: direla Muxikoak, direla Laphurtarrak, edo Milafrankarrak, Ainhoarrak, Azkaindarrak, Orzaiztarrak eta bertzeak.
Egia da jauzi horiek orok badutela elgarren egite
handia; ezen phiko berak dituzte guziek, nahiz ez
diren heldu ordena berean. Orotan adi zinezakete
beraz erdizka... hirur.. jo... lauetan... atxik... eskuin...
ezker..
Leonek: Piarresek orhoit arazten nu ene oseba
zenaz, zoina ematen baitzen gure kartierreko gizon
gaztekin, hek hasten zirenean dantza jauzietan.
Ene muthilak, zeien erraiten, gu bezalako Eskualdunek ez die, bizi direno, utzi behar bi josteta igandetan: pilota eta eskualdun jauziak. Beraz, bezperak
ondoan, ar zaitezte errabotean, edo luzean, bainan
guti pleka; eta gero, plazatik atheratu baino lehen,
eman behar ditutzue, jozak eta emak, behin edo bietan, gure eskualdun jauziak.
Hek eman eta joanen zarete xuxen xuxena etxerat, eta ongi afaldu eta oherat.
Ainesek: Leon bere osabaz bezala, ni ere orhoitzen
naiz gure ttantta Mañaz. Hain zen bihotz onekoa, non
ikhusten bazuen norbait triste, samur edo khexu,
abiatuko baitzen, alegerarazteko, samurgoaren phasarazteko, khantuz, bai eta alegia dantzan, phiko bat
edo biga eginez. Haren khantua hau zen dantzan
artzean:
Laurenxena!
Tra-la-la-la!
Laurenxena!
Huna non nizana!
Ah! heldu naiz urrunetik
Tra-la-la-la,
Ah! heldu naiz urrunetik
Baxe-Nabarretik
(Berriz haste...!)
Zenbait aldiz ere bertze khantu hau zuen adiarazten.
Giten dantzan, Mariaño
Zu eta ni eta Piarraño
Hupala ! Berriz !...
Egun batez, gure aitak galdetu zion heia, haren
gazte denboran, dantza horiek egiten ziren nahas,
mahas, muthilekin... Ez, ez, zuen bizi bizia ihardetsi
izeba Mañak, Intxauzpeko intzaur handiaren pean,
edo Agerreko gaztena ondoen eta haritzen azpian ez
ziren ikhusten auzoetako neskatxa gazteak baizen.
Guk ez ginuen beharrik, ez arraita, ez xirula, ez tuntuna: guhaurek khantu eta guhaurek jauzi, hain pulliki,
hain arinki, kasik lurra hunki gabe, harat, hunat ginabiltzan!...
Xobadinek: Ura zaut heldu ahora zuek hola mintzatzen aditzean gure gazte denborako dantza
modest eta inozentez.
Beraz nahi dautzuet erran, nik ere zer ikhusi nuen,
lehenbiziko aldikotzat, orai duela berrogoi eta hamahost urthe, Besta-Berri batez, bezperak ondoan. Iduri
zaut oraino begien bistan dudala plazaren erdian,
gure herriko etxeko jaun handienetarik bat, dantza
khordaren buruzagi.
Hein bat ederki pharatzen zen, atxikitzen zuela,
ezkerreko eskuan, zabaro edo xiri luze baten puntan,
bi sosen xingola gorriz eginikako floka bat.
Eskuinaz tiratzen zuen etxeko seme eta etxeko
alaba onek egiten zuten khorda luze luzea. Bainan, ez
duzue behar uste izan gazte heiek eskuz-esku zabiltzala; ez, jaun eta andere gazte bakhotxaren artean,
bazen, hetarik baten sakelako mokanesa.
Ez niz sobera orhoit garbiak othe ziren mokanes
heiek, ala urdin aire hat batzuten: nik dakitana da
eskuak zikhindurik ere guti edo gehiago, bihotzak
garbi beiratzen zituztela.
Bada, salboi uraz eskuak laster ikhuz ditazke, bainan bihotzaren garbitzeko behar da bertze lanik egin,
edo bertze salboinik enpleatu.
Denhora hartan ardura artzain nindabilan; eta
orhoit niz ene antxu, ardi, aharietarik bat phasatzen
bazen atheka batetarik edo sasi zilhotik, bigarren bat
phasaturen zen toki beretik, gero hirurgarrena, laugarrena berdin. Hogoi, berrogoi, ehun, berehun juanen
ziren lerro lerro. Gure dantza khordako gaztek hazienda xuri hek zituzten iduri.
Joannes-Baptistak: Xobadinek ez daki nola ixtorio
zaharreko jende famatu batzu gerlan zirenean ari,
elgarren kontra, heien armada batek bertzea bentzutzen bazuen, bentzutzalek ezartzen zituzten beren
lantzak eta bertze harmak khurutzatuz bentzutuak
izan zirenak heien azpitik phasarazteko.
Orobat, dantza-khordaren buruan ziren jaun eta
andere gaztea, emailen ziren bat bertzearen parrean,
aiphatu mokanesa tiran zauketela biek, eta haren
azpitik phasatzen ikhusten zituztela gizon gazteak
jauzteka eta neskatxak, arin, lasterka.
Piarresek: lkhusten dut, zuk ere Xobadin, gazte
zinenean dantza ez zinuela hastio.
Xobadinek: Ez zautak lakhet ene buruaz mintzatzea, erraiteko maite nuen dantza bai ala ez; bainan
nor nahi segurta dezakeat gure denborako danizak
zirela modestak, inozentak, eta oraikoak direla osoki
tzarrak, sordesak.
Piarresek: Ez ditutzu bederen kondenatzen ama
batzu joan direnak bere alaba maiten zaintzera, alaba
hauk direnean komitatuak gabazko bala deitzen diren
dantza batzuetara.
Xobadinek: Ago ixia, Piarres, ama imixil edo ergel
heiek hobeki egin lezakeie joan balite berak eta joan
araz balitzate bere alabak afaldu eta oherat.
Piarresek: Bainan zuk ahal dakizu, Xobadin, amatto heiek badituztela arrazoin onak bere alaben bala
hetara laguntzeko. Arrazoin hetarik handiena eta premiatsuena da behar dituztela heiek ezkontarazi, zerbait gisaz, niholere ahal badute, haur gaixoak ez diten
geldi bethiko mutxurdin etxean.
Xobadinek: Piarres, ama heiek aski likeie ongi
orhoitzea hadirela bi ezkontza suerte, batzu Jainkoaren araberakoak, zoinak ez baititazke lauda baizik eta
bertze batzu debruak nahi bezalakoak.
Azken ezkontza hotarik ditie egiten baletan, komnedietan, teatretan elgar ikhus eta elgar hartzen dutenek, eta hola ezkontzen direnek, ardura die ikhusten
eta senditzen, mundu huntan berean purgatorio
gorria! Urosak oraino ez badute bertzean ifernua!
Martinek: Eta zer diozu, Xobadin, plazaz plaza
dabiltzan zenbait neskatoko dantzariez?
Xobadinek: Zer diotan hetaz, Martin? Hek iduri
dute, ene arabera, sukhaldeko bortha gibelean atxikitzen ditugun edo souilardan dilingan dauden ziriko piltzarrak.
Ainesek: Hala, hala da. Hobeki ez zinezakeen
erran. Leonek: Ba, bainan zer phentsa eta zer erran
hek baino hobendunago direnez?
Juan den eliza hestaz, orok badakigu, ikhusi izan
da emazte ezkondu bat, dantzan, herriko plaza bethean, gauherditik eta oren bat arteraino, guziek zakitelarik duela senharra Ameriketan eta haurrak zituela
ohean.
Xobadinek: Gerthatu gauza pullit horrek aski jendea mintzarazi du, orai duela zenbait ilhabete, eta ni
orduan orhoitu nintzan ongi gaztea nintzalarik zer
ikhusi nuen, Baxe-Nabarreko herri ttipi batean.
Harat joana nintzan oseba baten etxera, haren
familian edo ene kusiekin aste baten phasatzera.
Bada han, zonbait egun hartan, bere buruaz mintzarazten ahal zuen bertze herri batetako presuna gazte
batek.
Ez dut izendatuko ez herri hura, ez erranen zoin
etxetako alaba zen hain niakhur zabilana. Ez ditut bizkitartean ahantziak izen heiek. Beraz, udako gau
batez, bederatzi orenak ondoan, oihu, erasia eta
harrabots frango aditu zen gure oseba zena zagon
herrian. Ilhargi eder bat zuen egiten.
Ene kusiekin bortha aitzinera nintzen atheratu, eta
laster ginuen ikhusi agertzen hogoi eta hirur edo lau
urtheko presuna gazte bat. Umea hazten zuen astaña
baten gainean eman arazi zuten, ez bururako alderat
so, bainan bai buruaz kontrako pharterat. Herriko neskatxa onhest guziez inguratua zen, eta hetarik biek
zakoten bi besoetarik, ez batere beldurrez eror zadin,
bainan itzul ez zadin aitzineko alderat. Orduan, asmatzen ahal duzuen bezala, bazen irri farra onik.
Adituko zinuten, hau hi hi hi hi, hura ha ha ha ha.
Haurrak joan ziren aitzin aintzinean, jauzteka, hixtuz
eta karrasiaz; muthil gazteak entzuten zituzten egin
ahala irhintzinaz; gizonak zauden leihoetarik burlaz
edo trufaz, batzuek ziotelarik: Horra astaña bat astañaren gainean.
Ama batzu ziren nahi zuketenak oraino garrazkiago gaztiga zezaten presuna hits hura:
«Pulunpa zazue, zioten, pulunpa ur handian, lephoaraino, bai eta burua uraren barnean emanez.»
Ama hetarik eztienek zuten azkenean galdatu segi
zezaten herriz kanporat, mehatxatuz ez zadin bere
onetan ager sekulan gehiago inguru hetan.
Azken konseilu hau izan zen segitua; eta aiphatu
presuna hobenduna urrun eraman zuten eta igorri ez
dakit norat.
Morde Garakoitzek: Ordu lukete akhabatzea gaurko gure solasek. Bizkitartean, hemendik barraiatu
baino lehen, bakhotxa bere eskualde, behar duzue
oraino ixtorio español bat aditu.
Kattalinek: Mintza zazkigu, Jaun Apheza; atseginekin adituren zaitugu.
Morde Garakoitzek: Espainian nindagonean, ikhasi
dut nola, Sevillako kalonje batek proposatu zuen bere
kalonje laguner hango katedrale handian establitzea
dantzatto bat, modesta, pollita, Sevillako haurrik prestuenek eta inozentenek eginen zutena, igandetan eta
bestetan.
Gure kalonjeak ongi ezagutzen zuen Sevillan eta
Andaluzia guzian jendek duten gostua dantzako; ezen
han haurrak xutik joan eta biharamunean hasten ahal
dire dantzan, nola zaharrak ez baitire baratzen hartan
artzetik hiltzeko bezperaraino. Bai, Sevillan eta Sevillako probintzian, ttipiak eta handiak, gazteak eta
zaharrak, jaunak eta andereak, gizonak eta emazteak,
oro dantzan ari dire, noiz nahi eta non nahi.
Gure kalonje hura era arras bere probintziakoa
ahal zen, ontsa zakonaz geroz dantzaren ezartzea elizan berean. Bertze kalonjeak ez ziren batere hargatik
haren sendimendukoak, eta samurtu zazkon finki
erranez naski eskandala emaitea xerkhatzen zuela.
Ez dut eskandalarik eman nahi, eta ez dut segur
batere emanen. Ba ahal dakizue dantza ez dela berenaz bekhatu: lekhuko David erregea, zoina arizan baitzen, ahal zuen bezenbat, Arka sainduaren aitzinean.
Alferretan zen hola mintzatu; ez kalonje heiek ez
Sevillako arxaphezpikua, ez ziren guztizios ikhusteko
dantza elizan.
Españolek burua gogorra dutela guziek badakigu.
Sevillako kalonjeak hartzen ditu dotzena bat haur, eta
hek ongi eskolaturik badoha, itsasoz, Erromarat. Harat
ethorri denean, galdetzen du, edo galdeginarazten,
Aita Sainduaren audientzia bat, beretako eta bere
lagun gaztendako. Elizaren buruzagiak, ikhusiz hura
bere aitzinean haur gazte hetaz inguratua, eta jakitean zer motiboz jinak ziren hain urrunetik, ez zen guti
espantitu, eta gutiago zuen erakustera eman atsegin
zuela egin zezakoten galde bat hain bitxia. Zer, dio
Aita Sainduak, dantza elizan!
Español kalonjeak, batere bere sanfreta galdu
gabe, du galdetzen haizu izan zakion bederen haurren
dantzaraztea, han orduan berean, memento batez.
Aita Sainduak konsentitzen du azken galde huni,
ez fagore guziak errefusatzeko ...
Kalonjearen kheinu baten ondotik, Sevillako haurrek hasten dute eta ematen beren dantza.
Aita Saindua xarmatua, loriatua, xoratua dago
heier beha, eta naski phentsatzen du zeruan aingeruek balute dantzarik egiteko, haur maite heiena egin
lezaketela.
–Zoazi, dio erraiten, kalonjeari; errazu Sevillan Elizaren buruzagiak, Erromako Aita Sainduak, uzten
zituela katedralean dantzatto horren, gisa hortan
emanaraztea.
Horra, geroztik hunat Sevillako katedralean ikhusi
den dantzaren ixtorioa.
Orai ongi eginen dugu phautsatzera joaitea.
Guziak joan ziren hitz horren gainean Karakoetxetik beren etxetarat.
XIV
Xitaxaina, aztia
Uztailaren hastean, arrats batez, 1828an, Karakoetxeko bortha aitzinean bazauden freskurara, bero izigarri baten ondotik, neguan hango sukhaldean jadanik ikhusi ditugun presuna onak.
Solasean trankilki an ziren, noiz eta ohartzen baitire heietarat heldu zela Xalbat, guziek ongi ezagutzen
zuten, Kattalinen iloba bat. Bezperan itzulia zen Laphurdirat, Baxe-Nabarren dotzena bat egun iraganik.
Xalbat zelakotz elheketari bat ezin gehiago pullita,
aspaldi zuten deithu Xalbat abokata. Izen goithi
horrek urrun da baitzuen ahalgarazten, aitzitik atseginekin zuen hura bethi aditzen. Abokat hitzak zion
naski kilikatzen beharria. Ez zen beraz nekhe haren
mintzaraztea.
Agur egin zueneko arrats hortako bilkhurari, jar
arazi zuten zurezko kadera zurezko kadera beltx dirdir-dir egiten zuen baten gainean. Kadera zurezkoak
omen dira hoberenak partikularki udako beroetan.
–Ongi etorri zarela, aspaldiko Xalbat-Abokata, zion
erran Maria, etxeko alabak; khonda ezaguzu BaxeNabarren gaindi egin duzun piaia. Xalbatek berriz diot,
ez zuen bietan othoiztua izan behar elheketa hasteko.
Xalbatek: Aise dautzuet erranen zer ikhusiiik
nagon piaia eder hortan.
Jadanik badakizue Eskual herrian den etxeko
andere handienetarik baten laguntzen izan naizela
Xitaxaina deitzen den azti famatuaren baithan. Asko
jende joan dire azti horrengana, jakin nahiz ethorkizunean zer behar den gerthatu; bertze batzu dire joaten
haren gana bere eritasunetarik sendatzeko esperantzan. Aztiak baditu batzuek eta bertzeak enganatzen,
bere sakelak ditu bederen ederki frango diruz bethetzen. Sarrixago dautzuet gauza hori hobekiago frogatuko.
Joannes-Baptistak: Zoin aldetarik sarthu zarete,
Xalbat, Baxe-Nabarren?
Xalbatek: Ez dakizu naski lehenik Donibane Garazirat joan nahi zuela gure etxeko andere eriak. Hararaino juan dira, hura eta haren zerbitzaria, rnando
eder baten gainean kakoletetan, eta Xalbat, rnintzo
zaitzuena, heien lekhaio zen. Joan gare, kasik bethi, ur
handiaren begiz begi, eta Bidarrai da beraz gure
bidean, guk ideren dugun lehenbiziko herria BaxeNabarren.
Bidarrai bere gisako herri bat iduritu zaut, bere
mendi, harri, harroka eta harrobiekin; bainan, han
hatzeman ditut asko eta asko kontrabandist zangarrekin, frango jende fede hoberenekoak eta giristino
egiazkoak.
Bidarraitik Donibanera, bada oraino bide, eta ez
segurki errege-bidea.
Gure eria unhatua, minberatua, egiazki ezindua
zen hara orduko. Donibanen gelditu behar izan du
beraz phautsatzen hirur egunez.
Denbora hartaz baliatu naiz, Baxe-Nabarre, guti
ezagutzen nuenaren kurritzeko bazter guzietarat joanez, eskuin eta ezker, uzten nuelarik cria here zerbitzariarekin.
Lehenbiziko egunean joan nahi izan dut Baigorri
herri ederraren ikhustera.
Guk, Laphurtarrek, bisitatu ditugunean Azkaine,
Senpere eta Urruiíe, uste dugu halako herririk nehon
ez dela, eta guziz Baxe-Nabarren.
Gauza hori ez da egia, eta ongi enganatzen gare.
Donibanetik atheratu eta, heguako phartean Lasa eta
Azkarate toki hoxkoak iduri badute, Ainhauze eta irulegi aski lekhu goriak dira ene arabera.
Irulegitik lekhoral da Baigorri; berriz diot, herri
handi eta ederra, bere anhitz kartierrekin. Hotarik
prinzipalenak dira Plazakoa, ur handiaren ezkerretarik, eta eliza ondokoa, uraren eskuinean. Bazterxago
ageri da Oronotzea, Harispe Marexalaren sor-etxea,
nola elizaren parean ikhusten baita Etxauzeko jauregia, ibaia edo ura artean dutela hark eta elizak.
Etxauzeko jauregiari beha nindagolarik, orhoitu
naiz hango seme batez, zoina izan baita Bertrand d'Etxauz, lehenik Baionako aphezpikua eta gero Tours
deitzen den hiriko arxaphezpikua.
Baigorrin segur zare hatzemaitea bi gauza: inhurri
onak, non nahi eta arno hoberenetarik anhitz etxetan.
Baigorriko eta Irulegiko amoek zor guti dute, edo
baterez, Bordelekoari.
Bigarren egunean izan naiz Arnegin, Frantziako
azken herrixkan.
Bazkaldu naiz Bentan, Espainiako aldean, nafar
ardo ona nuelarik, bai eta kafea azkenean, here ttomwekin. Bazkari on bat egin dut eta merke: oro, hogoi
eta hamar sos pagatu, ez gehiago.
Arnegirat joatean, eta handik itzultzean, han
hemenka non nahi, hatzematen dire kontrabandistak,
bederazka, birazka, hirur lau elgarrekin edo gehiago
rnultzoan, batzu zaku bat gatz bizkarrean, bertzeak
sukrez eta kafez kargatuak.
Kontrabanda zaut azken, azken ofizioa, nahiz hura
den asko haur, neskatxa, muthil gazte eta bertze presuna Arnegitarrena.
Zer bihotzmina ez zen enetzat ikhustea kontrabandist heiek lasterka, bere kargak bizkarrean, guardak heien ondotik; batzu eta bertzeak jo harat, jo
hunat, jauzi han, jauzi hemen, itzal zilhoketan eta
erreketan, berriz ager lekhu gora eta mendi patar, bizkarretan! akhituak, hatshantuak, izertuak, haisberapetan, baita emazte batzu nigarretan eta auhenetan!!! eta zenbait, burho eta madarizioneak ezpainetan.
Hirurgarren egunean bi paseeta egin ditut. Goizean ikhusiko ninduzuen joaten goizik Donibanetik
Eiheralarrerat, Espainiako karrikari gora eta gero hartuz ezker.
Eiheralarren ez bada deus handirik aiphatzeko,
bederen hango jendea osoki errelijionekoa edo jainkotiarra da, eta hunek bertze gauza eta abantail guziak
balio dituela, orok dugu erranen. Eiheralarre utziz
mendiren zolhan eta ur handiaren errekan, joan naiz
Zarorat. Herri ttipi hortan badire zonbait laborari etxe
aspaldidanik faniatuak, eta hetarik biga edo hirur dira
ageri mendixka pollit batzuen gainean.
Zarotik Donibaneko zitadelara ez da arras hirur
oren laurdenen bidea, eta zitadelatik hiriko plazarat
jeusten da ixtant batez, zitadelako karrikari behera.
Eguerdiko ostatuan nintzen, eta eria alegera
hatzeman nuen, bideak eman zakon akhidura kasik
joan zakola.
Bazkal ondoan, berriz bideari lothu nintzen, bainituen kurritzeko Izpura, Madalena, Donazaharre, Aphate eta Lakharre jauregiraraino. Izpuran, harrobietarik
harri atheratzaile batzuez kanpo, jende gehienak
baratze zainak eta laborariak dire. Biphil aire bat
dadute; bainan, funtsera joan eta, onak zauzkit.
Bide handiaren hegian da Irunberria, lehen Eskualherriko aitoren-seme etxe handienetarik bat.
Madalena, toki ordoki bat da, eta han gizon eta