Lehenagoko Eskualdunak zer ziren - 3
jendeak zer izan daitezken desesperazionean eta
errabian direnean jokhatzen.
Beraz, Zaragozako emazte heiek beren etxe gainetarik eta leihoetarik, aurthikitzen zituzten gure soldadoen gainerat harri handi, trunko phisu, zur phezak,
heien lehertzeko, bai eta bertz ur irakituak, zarthainen
bethe olio sutan, eta burdin gorriak, heien egosteko,
erretzeko.
Gure soldado anhitz eta anhitz hola hil izan ziren;
bainan bizirik gelditu zirenak, furian, borthak aizkora
ukhaldika hautsiz sartzen ziren etxetan, masakratzen
zituztelarik hatzeman jende guziak, gazteak eta zaharrak, tripak eginez, buruak ebakiz, emazteri bulhar
ditiak pikhatuz.
Erlanderen amak aditzen zituenean ixtorio horiek,
gorri gorria samurtzen zen eta erraten zuen goraki:
«Muthikoa, ago ixilik. Nik ez diat holako itsuskeriarik
aditu nahi.»
Erranen zuen oraino bere semeari, ama adin handiko errespetagarri harrek: «Soldado frantses xinplek
ez bazuten hoben handirik, hek han harat eraman
arazi zituztenak mila aldiz hobendun zituian, eta guziz
Napoleon, gerla injustu haren deklaratzailea.
Zer erran oraino elizak eta komentuak arroatu,
anhitz fraide eta aphez masakratu zituztenez, guziz
Tarragonan?
Ez duk estonatzeko, zuen oraino erraten Erlanderi
bere amak, Jainkoak Espainian ehortzi baditu denhora
hartan lau ehun mila Frantses, ama gaixoen haurrak!
Erlande ixiltzen zen amari penarik ez emaiteko.
Hori bederen onik gelditu zitzaion.
Erran nahi dut, erreboluzioneko gizonekin eta framazonekin ibiliz geroz, izpiritua trebes zuela edo fede
eta sinheste gabe zela.
Iduri zuen anhitz bere ahaide, sotana seminario
handian ekharri zuen bat, zoina ez baitzen Bazko egunean berean elizarat juaten, nahiz hark ere bazuen,
Erlandek bezala, ama bat osoki prestua, sainda hutsa.
Fedea zeruko dohain bat da. Norbaitek balin badu
zorigaiza haren galtzeko, hirriskatzen du gabe egoitea
bere bizi guzian.
Gauza hunek behar luke laztu eta ikhararazi bat
bedera. Erlandek ez bide zuen beraz gehiago batere
sinhesterik.
Ez zuen hatik nebori erranen bere phentsatzeko
molde tristea, non ez zen sobera edana.
Xorta bat izariz gora iretsiz geroz, bertze asko
gizonek bezala, iduri zuen phikal okherra: ez zen ixiltzen erasian artzetik, eta erran behar zituen gogoetan
zagozkan inpietate eta gaixtakeria guziak.
Erran dut goraxago oihan-zain zabilala. Ihizin ere
bazuen gostu handia.
Uztail-agorriletan, hiltzen zituen zenbait kaila, ogi
landa hegi batian buruilean epher zango gorriak;
urrian, urxo-palonba, ezkurrez papo betheak, bai eta
anhitz biligarro.
Neguko hotz handietan, fier zen zenbait aldiz
ekhartzen bazituen bi, hirur, lau pekada moko luze;
edo bost, sei pekaxina, pekadak iduriak, bainan ttipiagokoak, izenak adiarazten duen bezala.
Primaderan eta udan haizatuko zituen lo zauden
erbiak, bainan, ez baitzuen xakur ihiztaririk erbi
hamarretarik bederatziak espakatuko zitzaizkon.
Erlande egun guziko joan zenean ihizirat, ez zuen
ahantziko hartzea bere xahakottoa, ongi betherik, eta
arratseko zuen bethi hustuko.
Ez bazohan kanporat egun erdi batentzat baizik,
hartuko zuen kalabaza ttipitto bat; hura ere etxerat
itzuli baino lehen zuen zintzurrari behera jauts araziko.
Edan ondo onak edo txarrak zituen Eriandek, nolakoa izan zen haren ihiziko zorthea.
Deskartzela hutsa zuenean etxean sartzean, orok
behar zuten utzi ixil-ixila, beren onetan.
Erraten bazuen Ixteeni, bere emazteari, egun hartan deus ez zuela hartu, eta debaldetan zituela igorri
haizeari behera zortzi sosen bolbora eta bost sosen
perdiuna, alegia hura ez aditu ongi, ihardetsiko zakon
Ixteenik ezti-eztiki, ura berotua zuela zangoen trenpatzeko, akhitua zelakotz; baatxuri salda ere prest presta zuela, bere zopekin eta gophor bat esne artho boskaz betherik su ondoan zakola.
Afaldu eta, net ongi eginen duzu juaten bazare
phausatzeko oherat, zaion oraino erranen.
Ixteenik bazakien esperientziaz hobeago dela
emazte batentzat bere senharraren eztiki tratatzea,
eta, khexu bada, haren apazeatzea ezin ez eta harekin aharran artzea, gero panpakoen ukhaiteko.
Imitatzen zuen, beraz, San Agustinen ama, Santa
Monika, zoina gisa hortan jokhatuz Patrizio, bere gizo-
naren alderat, konbertitu baitzuen eta bathaiarazirik
heriotze on bat egin arazi baitzion.
Gizonaren kolera eztitzen da zonbait elhe on eta
legunez, nola hiltzen baita su bat, ferreta edo pegar
bat ur aurthikiz haren gainerat.
Gure Erlande sarthu zenean Karakoetxean, laster
ohartu ziren ez zela bere soseguan edo fleitean.
Egiaz, jar eta berehala abiatu zen erasian, bai Elizako pratika batzuen, bai aphezen kontra.
Xobadin, ez baitzen nehoren beldur, haren sinhestea atakatzen bazuten, jaikitzen da bere kaderatik,
arras khexu, eta dio erraten: Erlande, hi holako ama
giristinoaren semea, zer arrangura duk Erlijionearen
kontra?
Erlandek, ez guti trublaturik, du ihardesten, Erlijionea dela oro misterio, eta ez dituela hark nahi sinhetsi, konprenditzen dituen gauzak baizik.
Xobadinek: Hori duk atheraldia gizona? Nola ez
haiz ohartzen, Erlijionean bezala, Erlijionez kanpo ere,
non nahi, eta zertan nahi, mila misterio badirela?
Erran dezadak, Erlande, hire kalabaza hutsa baita,
nola haren barnean zenak daukan burua jo eta mihia
motheldu.
Holaxe gerthatzen zauk zonbait aldiz, eta ez dakik
nola. Aithortzak hori ere dela hiretzat eta bertzentzat
misterio bat.
Beha ezak suian den zarthainari, Margaritak haren
barnean eman dik burra phuska bat eta bi arroltze
pare. Burra guri eta urtharazi dik suiak, denbora
berean arroltzeak zituelarik gogor arazten. Errak, hik
nola su berak izan dituen denbora berean bi efetu
diferentak.
Aithorturen duk, beraz, badirela misterioak non
nahi; baduk bat hire estomaka berotuan, bertze bat
hire buru hantuian, hirurgarren bat hire mihi lodituan,
eta laugarren bat zarthainaren barnean, burraren eta
arroltzen erdian.
Erlande, lehertua Xobadinen arrazoinamenduaz
edo haren filosofiaz, xutitzen da ixil ixila, hartzen ditu
bizkarrean bere deskartzela eta bere harmattoa, eta
«Jainkoak digutzila gau on bat» erranik badoha, burua
aphal edo lurrera so etxerat.
Ez zuen salhatu Karakoetxean zer gerthatu zakon;
bainan oraixtian erran dudan bezala, Ixteenik eman
bide zion afaiterat, eta gero oherat joan zen.
Piarres, bethi bezala aire faltsu batekin itzultzen
da Xobadinen alderat eta erraten dako: Juan da Erlan-
de lasterka zuk igorririk; bainan zer egin zinezakeat,
nik erraten banauzu, Erlande hak erraten zuena atzo
auzo batean, beharbada ez dela Jainkorik?
Xobadinek: Ago ixilik, Piarres. Hik erran baheza ez
dela Jainkorik, suko itxindi bat har eta, laste huts araz
hezakeat sukhalde hau.
Piarresek: Emeki, emeki, Xobadin, ez dautzut lan
hori emanen. Badakit oraixtiko arroltze hetarik bakotxa athera izan zela oilo batetarik, nola oilo hura athera izan baitzen bertze arroltze batetarik, eta azken
arroltze hau bertze oilo batetarik.
Holaxe iraganez arroltzetik oilorat, oilotik arroltzerat, helduko gare azkenean lehen arroltzea edo lehen
oiloa egin zuenaraino, zoina izan baita Jainkoa.
Kattalinek: Nik behatzen dutanean untzitegi, harmairu eder horier, ikhusiz plat, azieta eta bertze baxerak, lerro, lerro, ordenarik ederrenean, berehala
asmaizen dut, Andere Geaxanek, Mariak edo bertze
presuna izpiritu dun batek, eman dituela ordena eder
hortan.
Berdin egunaz lurreko gauzen eta gabaz zeruko
izarren ordena miresgarria ikhusiz, aise zauku phentsatzea, izpiritu infinitu batek, edo Jainkoak, duela
itsasoa bere mugetan atxikitzen, gure kanpoak hark
berak dituela, urthe guziez, sasoin beretan, berde
arazten, liliz ederrarazten, uztaz eta fruituz aberastarazten, bai eta gero elhurrez estaltzen, izotzaz zuriarazten, hormaz gogorarazten.
Gabazko izarrek sei mila urthe huntan, altxatuz
eta itzaliz, bethi beren orenetan, eta ibiliz armada bat
bezala ordenarik ederrenean, ezagutarazten daukute
heiek egin eta gidatzen dituen Jainko hura.
Ez da eztonatzeko froga horiek guziak eta bertze
frango begien aitzinean eta izpirituan izanez, erraiten
badugu gizon sabant, zentzu oso, eta talendu handitako batek zioena: Senditzen dut nere baithan badela
Jainko bat, eta ez dut senditzen ez dela bat.
Morde Garakoitzek: Salamankan nuelarik egiten
ene filosofia, profesorrak zaukun erraten egia horren
gainean, bere lekzionea ematean: Jaunak, Jaun Goikoaz dugun idea edo lehen ezagutza da anticipationem
mentis, gure arimaren lehen lehenbiziko okupazionea;
animae dotem a primordio, gure arimak hastetik izan
duen dotea edo primantza, cognitionem ex animae
impulso, gure arimak pusako batez bezala ematen
daukun ezagutza; persuasionem naturae insitam, sinheste bat ezarria edo xartatua bezala gure baithan.
Orai duela zonbait urthe hil izan den Artxaphezpiku handi batek zion bere aldian: «Ez du gure arrazoinak hatzeman, ez gure izpirituak pentsatu Jainkoa;
bainan bethidanik izan dugu hartaz zerbait ezagutza
... »
«Niholere ez naite orhoit zoin egunez hasi nintzan
Jainkoaz zerbait jakiten... Zenbat nahi urrun iraganik
ere ene orhoitza penetan, ikhusten dut bethidanik
haren idea banuela, edo ene baithan zela.»
Piarresek: Jainkorik ez dela erraten dulen erho
gaixtoak, ateak, deitzen omen dira; bainan ez da
gauza segurra hetarik badela munduan. Horrek erran
nahi du sobera arrazoin tzar eta triste badutela Jainkorik ez dadin izan nahi ukhaiteko.
Morde Garakoitzek: Hortakotz errege profetak dio:
Erhoak erran du bere bihotzean: Ez da Jainkorik Dixit
insipiens in corde suo: Non est Deus, (
Morde Tristantek: Oraixtian errana izan den bezala, ez da segurra badirela gizonak Jainkorik ez dela
sinhesten dutenak; bainan sobera segurra da asko eta
asko gizon bizi direla Jainkorik ez baliz bezala, eta
beraz ez dute biziki gehiago baliago Jainkoa ukhatzen
dutenek baino.
VIII
Ardiek nola erraten dituzten
Ama Birjinaren litaniak
Omia saindu ondoan, afal ondo-batez, arratseko
othoitza eta arrosarioa familian orok erran eta, Karakoetxeko supasterra inguratua zen etxeko jendez,
sehiez, bai eta jadanik aiphatu ditugun auzoetako bi
presunez eta bertze batzuez.
Josepe zen ari, lena puska batetarik, bere moldean, hari egiten, gero hura berak trikotatuz, galxoin
pare bat egin behar zuela.
Artzain galxoinak, orok badakigu, lena lodiz trikotatuak dire, eta lukhainkak egitean, bertzen bethetzeko ibiltzen den tresnatto haren forma bera dute.
Gure artzainak, gure itzainak, gure laborariak, iratze phuska bat ezar beren eskalapoinen barnean,
beren galxoinez aztal-beharriak estar, eta bero-beroa,
gozo-gozoki dira neguko hotzetan.
Josepe gogotik ari zen beraz lena iruten beretako.
Piarres, muthila, artho bihitzen eman zuten.
Margaritak bazituen hamarbat ardatz kotxeatzeko.
Maria, etxeko alaba, hailgeta zen ari, gortzeiru
eder batzu sahetsean.
Andere Geaxane bazabilan, hara hunat, sukhaldeko lanen egiten.
Morde Tristant, suphaster zokhoan, ezkerretarik,
ez zen gutienik okupatua, batean hauskoekin suaren
buhatzen, bertzean phalarekin hautsaren bi aldetarat
khentzen; itxindien higitzen, brasaren kitzikatzen, eta
nik dakita bertze zer egiten?
Eskuineko zokhoa hutsik zagon Morde Garakoitz
jin artino. Jaun hura juana zen bere ganberarat, othoitzaren eta arrosarioaren ondoan letra baten akabatzera; bainan hura akabaturik hor sukhaldean sartzen da
eta Joannes-Baptistak idekitzen du bere sabetsean
zuen liburu bat, duelarik erraten artzain zaharrari:
Phentsu dut, Josepe, atseginekin adituko duzula oixtian irakurtu ditudan bi ixtorio eder eta hunkigarri, San
Josepe Kupertinokoaren bizian.
Josepek: Joannes-Baptista, nik ez dut ezagutzen
San Josepe bat baizik: Maria Ama Birjinaren espos
saindua. Ene patroin handia hura da. Hari daizkot
egun guziez ene othoitzak igortzen.
Joannes-Baptistak: San Josepe, zure patronal bertze alde, badire oraino bertze hogoi eta bat edo hogoi
eta bi San Josepe.
Hetarik bat da San Josepe Kupertinokoa, Italian
sorthu zen 1603an, Grotela deitzen zen herri ttipi
batean, burhaso pobre bainan giristino on batzuetarik.
Asko traba bentzutu ondoan, sarthu zen Fransiskanoek han zuten komentuan.
Fraide egin aitzinean, eta haur haurretik, saindu
bat zen, eta nihork ez lezake erran ez phentsa nola
eta zonbat denbora laburrez aintzinatu zen zeruko
bidean.
Maite zituen jende xumeak, eta heien nahigabetan
pharte zuen bethi hartzen.
Udako arratsalde batez, kasik bat batean ihaurtziri eta ximistak zituela egiten, harri erauntsi izigarri bat
erori zen Grotelako herriaren gainerat.
Arthalde batek ez zuen izan denborarik aski atherbean emaiteko, eta anhitz eta anhitz hazinda ziren
gelditu hilak bezala, zabal zabala lurrean, harriak
atzeman zituen tokian.
Gure saindua hunkitua artzain gaixoen desolamenduaz, hainbertze eta hainbertze ardi eta ahari
galdurik, hasi zen heien hunkitzen joanez batetik bertzera, erraiten zeielarik: Jainkoaren izenean, ilkhi hadi.
Holaxe xuti arazi zituen bat bertzearen ondotik.
Bizkitartean ardi hat ez zen aski presatu jaikitzerat, eta jaiki ondoan era balantzan ahal zabilan. Sainduak berriz hunkitu zuen, bixi bixia, zakoelarik erraten: Jainkoaren izenean, ago bada xutik.
Pentsa dezagun zoin izan ziren handiak artzainen
estonamendua eta heien bozkarioa.
Kattalinek: Ikhusten duzu, Josepe, ixitorio hori
zuretzat zen berezia.
Josepek: Atseginekin aditu dut, eta ez zaut iduri
sekulan ahantziko dudala. Egundaino harriak ez daut
hil arazi ez ardi, ez aharirik; bainan eritasunak zenbat
aldiz ez dauzkit hetarik juan !!!... Damurik ez dut
ukhan nik orduan ene hazinda hilen phiztale bat. Ez
nituen izanen, izan ditudan bezalako bihotz minak.
Joannes-Baptistak: Saindu handi hark egin izan du
bertze mirakulu bat ez gutiagokoa, nahiz ez duen
lehenbiziko hau iduri.
Egun guziez fraide sainduak biltzen zituen, Santa
Barbararen kapera ttipi batetara, inguru hetako edo
hurbileko laborari, artzain eta nekatzaileak, othoitza-
ren egiteko, eta partikularzki Ama Birjinaren litanien
errateko.
Beraz, ogi ebakitzeko sasoinean, arratsalde aphal
batez, Aita Josepe saindua joan zen, egun guziez
bezala, kaperarat; bainan jende guzia uztaren egiten
okupatua zelakotz, bakharrik zen han aurkhitu.
Tristatu bide zen aphur bat, nahiz jendeak ez ziren
batere kondenatzeko, egonik ere orduan beren landetan.
Kanporat atheratu eta, eman zen landetako eta
phentzetako alderat so, eta ikhustearekin ardi eta
ahari multzo batzu, trankilki phazketan alha zaudenak, oihuz abiatu zeien erraten zaietelarik: Nihaur
kausitzen niz kaperan, zatozte enekin Jainko Jaunaren
eta Ama Birjinaren laudatzera.
Hazinda heiek, urrunetik aditu balute bezala sainduaren botza jauzteka abiatu ziren kaperako alderat,
hek zaintzen zituzten artzain gazten oihu eta zaharo
ukhaldien gatik, hesiak eta bertze zerrakiak saltroka
pasatzen zituztela.
Memento batez fraide saindua zuten hazindatto
heiek inguratu eta heien erdian zituen hasi litaniak.
Kyrie eleison... Errepostua: Bee!
Christe eleison ... Bee!
Sancta Maria ... Bee!
Holaxe erranik litaniak eta bertze othoitzak, San
Josepek eman zuen bere benedizionea bestia maite
heieri, eta hok itzuli ziren, jin ziren bezala, beren
tokietarat.
Kattalinek: Horra ixtorio batzu ederrak.
Piarresek: Segurki hala dire; bainan federik ez
duten gizonek erran lezakete herri xahar batzu direla,
zenbait aphezek edo fraide zaharrek asmatuak.
Morde Garakoitzek: Bizkitartean khondatuak izan
diren gauza horiek dira egiazki gerthatuak, eta ez norbaitez phentsatuak. Ez dakizue, beharbada, San Josepe Kupertinokoa emana izan dela sainduen herronkan
egundaino izan den Aita Saindurik sabantenaz, Benoato XIVaz.
Aita Sainduetan gutiz gehienka gizon handiak eta
sainduak izan dire, bai ere zenbait anhitz Jakintsunak.
Azken hotarik ziren Joannes XXIIna, frantsesa, eta
aiphatu Benoito XIVna, Italianoa, Boloniakoa.
Leon XIIIna, Eliza orai hain zuhurki eta fermuki
gobernatzen duena behar da ezarri bertze bi horien
herronkan.
Ez da guzia, San Josepe Kupertinokoak egin mirakuilu horiek, eta bertze anhitz holako, Elizaz izan ziren
ezagutuak Voltaire sobera famatuaren, Diderot, d'Alembert, Helvétius eta bertze gizon sinheste gabeko
batzuen mendean eta denboran.
Orok badakigu Eliza ama sainduak zer etsamina
luzea eta zorrotza egiten duen Jainkoaren zerbitzarien
berthuten gainean, sainduak direla deklaratu aitzinean, bai eta saindueri behatzen diren gerthakari edo
hek egin dituzten mirakuluen gainean.
Morde Tristantek: Miresgarri da fede gabeko gizonek zer gisaz edo zer arrazoinamenduz ukhatu nahi
dituzten mirakuluak.
Morde Garakoitzek: Errazu, ene kusia, tristagarri
eta pastikagarri dela heien mintzatzeko moldea.
Joannes-Baptistak: Heietarik batzuen arabera,
mirakuluak inposible dira.
Morde Garakoitzek: Heiek berek hatik, bederen
anhitzek, erranen dautzute Jainkoak kreatu izan dituela zerua, lurra eta gauza guziak. Beraz, mirakulurik
handienak egin dituenak egin ahal dizazke ttipiagokoak.
Morde Tristantek: Bertze zenbaitek diote serioski:
Mirakuluak balira, Jainkoak egin legeak kanbiatuak laitezkela, eta, beraz, Jainkoa bera kanbiakor laitekela.
Morde Garakoitzek: Badira gizon batzu beren
ustez biziki argituak direnak, eta hatik askotan erranen dituzte gauza batzu zentzu komunik ez dutenak.
Jakin behar dute heiek, Jainkoak eternitate guzitik
ikhusi dituela hark establitu legen arabera gerthatu
behar ziren gauzak, bai eta lege hetaz kanpo, bainan
haren nahiz, gerthatuko zirenak. Ez da, beraz, Jainkoa
kanbiakor ez eta demendrena kanbiatzen.
Joannes-Baptistak: Bertze konsiderazione bat egin
daiteke errexki, phentsatuz Jainkoak eman izan dituen
legek mundu material hunen gobernatzeko ez dutela
deusere gisaz haren borondatea amarratzen ez arrastatzen. Bertze hitzez errateko, Jainkoa, aiphatu lege
heiek baino gorago gelditu da eta deusek ez dezake
limita haren puxantzia.
Morde Garakoitzek: Salamankako eskoletan erakusten zaukuten san Agustinen denboran ere bazirela
mirakuiuak ukatzen zituztenak, erranez mirakuluak
balin badira, mundua dabilaten legen kontra direla.
Elizako Doktor handiak zuen ihardesten mirakuluak direla, ez Jainko Kreatzaileak establitu legen, bainan bakharrik gure ignorantziaren eta gure esperientziaren kontra.
Morde Tristantek: Nik diot deusek ez duela hobekiago sinhetsarazten mirakuluan izan direla eta oraino
frango badela, mirakulu heiek berek baino.
Mirakuluek konbertitu izan dute bertze orduz mundua; eta orain o egun guziez, erran behar bada mirakuluak ikhusiz, eta graziak hunkituz, konbertitzen
dire, nihork ez deusek ordu artean bere baithan sararaz ez zezaketen bekhatoreak. Morde Tristantek
akhabatzean erreflekzione serios hau, hameka orenek
jo zuten; kanpoko jendeak joan ziren beren etxetarat,
eta Karakoetxekoak oherat.
IX
Irakurtzaleak eta
irakurtzaleak
Karakoetxeko supasterrean, Eguberri aitzineko
arrats batez, bazen jende parrasta hat: irule, koxeatzale, hailgatzale ordenariokoak eta heiekin bertze
batzu.
Josepe zaharra ari zen bere espalakoin herrien
gantzolatzen.
Piarres, hala hala, aizkora gider baten marruxketaz aphaintzen.
Leonek bazituen behi xilintxa batzu bi usteier edo
kolierrer eraxikitzeko.
Kaminoko Martin, aldiz, hasia zen amak galdegin
zazkon lau garlandaren egiten.
Azkenik hor sartzen da Erlande oihantzaina, prozeberbal bat eskuan, erranez egin zuela bi haritz-ondo
gazte pikatu zituen gizon baten kontra.
Erlande askitto edana zela ageri zen, eta laster
pentsatu zuten, haren lehenbiziko elheak aditu zituz-
tenek, hein edo heinka xarrean zela, eta bere gisa
mintza zaitekela gau hartan.
Jende horien guzien erdian, Mariak, etxeko alaba,
komuzki ixilik zagoenak, hasi bide zuen suia, eta
anhitz emazte den tokian hauskatzaileak edo buhatzaileak ez baitire eskas, hor su hura, edo konbertsazionea, laster phiztu zuten.
Beraz, Mariak dio: Goizean, abendoko garthen
lehen eguna zelakotz, nahi izan dut zortzi orenetako
meza entzun, eta gero juan naiz Migelen botigara,
zenbait gauza behar bainituen han erosi.
Kattalinek: Iduritu zaut ikhusi zaitudala juaiten ni
josten ari nintzan leihoaren azpitik.
Mariak: Baditake ikhusi nuzun; bainan ez ahal
zare, ni bezala, norbaiti ohartu.
Kattalinek: Andere Maria, nor dukezu othe zuk
ikhusi? Mariak: Botigan sarthu baino lehen, ikhusi dut
Florantxa ari zela irakurtzen, burua itzuli gabe, seriosik handienean.
Ene gogoarekin egin dut naski zenbait sainduren
bizi miresgarri bat leitzen ahal zuela; bainan nik bortha idekitzean, xilintxa inharrosi dutaneko, hor frast!
ezarri du bere liburua kontuarreko tiruar batean.
Alegia deus ez ikhusi, egin dazkot ene konplimenduak eta gero hasi gare tratuan.
Ainesek: Ez ahal dazkotzu hartu nola nahiko gauzak? Mariak: Hartu dut lehenik jipoi baten gaia, eta
gero hirur untza zeta hari, arras horia, aitarentzat toxa
baten egiteko, bai eta bertze hainbertze zeta blu, moltsa baten egiteko anaiarentzat. Azkenik galdegin ditut
bi perla pilixta, gorriak eta xuriak, toxaren eta moltsaren edertzeko. Gauzatto horien guzien saria rnoltsaren edertzeko. Gauzatto horien guzien saria khondatu
dutanean, Florantxak tiruarra ideki behar izan du, eta
aise dut ikhusi liburuaren titulua, frantzesez Mystéres
de Paris, eskuaraz Pariseko Misterioak.
Xobadinek: itsura ere pullita ahal da liburu hura.
Joannes-Baptistak: Hain pullita non kondenatua
baita Elizaz.
Tristantek: Hobekiago egin zukeen irakhurtzea
bertze liburu hat, izena duena Pariseko urinak. Hau ez
da debekatua, eta nahiz borthitzegia den presuna
gaztentzat, ona da bederen gizon argitu eta ongi pentsatzen dutenentzat.
Morde Garakoitzek: Azken liburu hunen autor, justuki famatuak, utzi dauku bertze bat guziek probexus-
ki irakurt dezakeguna; hura da Erromaren usain ona:
Le Parfum de Rome.
Joannes-Baplistak: Azken liburu han atseginekin
leithu dut, agertu izan denean; bainan deusetan truk
ez nuke nahi leithu kondenatuak diren liburuetarik.
Hek dira liburu gaixtoak eta tzarrak.
Piarresek: Nik jakin nahi nuke zer deitzen ditutzuen liburu gaixtoak eta zoin diren ere liburu tzarrak.
Joannes-Baptistak: Piarres! liburu gaixtoak dira,
liburu heretikoak, edo inpioak, hitz batez, gure Erlijione sainduaren kontra direnak.
Morde Garakoitzek: Holako liburuak irakurtzen,
prestatzen edo atxikitzen dituztenak hobendun egiten
dire bekhatu handi batez; (ongi kontu gauza huni) eror
daitezke ere eskumikazionearen azpian.
Joannes-Baptistak: Liburu tzarrak dire laster izpiritua, kontzientzia eta bihotza zikhintzen dituztenak.
Halako liburuak ere ez daitezke ez irakurt, ez nehori
presta, ez eta etxean atxik.
Berriz diot, Jainkoari esker, ez ditut egundaino leithu, ez behinere leithuko holako liburu, gazeta edo
iskribuak.
Piarresek: Joannes-Baptista, zorigaizki ez dire
jende gazte guziak zu bezain delikatuak. Zer! Badira,
irakurtzalesa batzu, zoinek erranen baitautzute, sanfretik handienean, gisa hortako liburuen irakurtzeak
deusik ez dakotela egiten.
Morde Garakoitzek: Gauza hori egia balitz ere,
arras gezurra den bezala, guziek jakin behar dugu
nehori, giristino xinplen artean, ez dela zilhegi Elizak
debekatu liburu baten leitzea. Aphezek berek ez dezakete holako libururik irakurt, non ez duten Erromatik,
zenbait arrazoin on dutelakotz, permisione berezi bat
izaten.
Joannes-Baplistak: Oseba jaunak arrazoinekin
erran du ez direla egiaz mintzatzen liburu debekatuen
irakurtzale edo irakurtzalesa heiek, diotenean ez
dutela kalterik batere senditzen.
Hori hala balitz, miserable heiek ez lukete guti
iduri, ixtorioan ikhusten dugun errege famatu bati.
Nahi izan zuenean errege harek bere burua phozoinaz
hil arazi, phozoinak ez zuen haren baithan egin arras
bere efetua, zeren malhurus hark aspaldian hartarik
hartzen zuelakotz, jadanik baitzen phozoin datua, edo
phozoinean kostumatua.
Iduri dute oraino, gizon gazte eta neskatxa heiek,
gaitz mortal batez hartuak diren eri batzueri.
Galdegiten badiozute nola diren, ihardetisiko dautzute ez dutela dremendenik sofritzen; eta azken
hatsetan dire !!!
Aiphatzen ditugun irakurtzale eta irakurtzalesa
heiek ere, biziak eta sendoak iduri dutelarik, egiazki
arimako, izpirituko, kontzientziako ela bihotzeko bizia
galdua dute.
Arima hila da ez badu berekin grazia.
Izpiritua hila da, ez badaki gehiago egia gezurretik
bereten.
Kontzientzia hila da, ongia eta gaizkia berdin baditu hartzen.
Bihotza hila da, baldin berthutea bezenbat edo
gehiago maite badu bizioa.
Erlande, ordu artean ixilik zagoenak, nahi izan
zuen orduan erran beretarik bat.
Beraz dio: Jaunak erran duzue oixtian, Elizak dituela kondenatzen bi liburu suerte. Eni iduri zaut phondu
horren gainean, bertzetan bezala, behar lukeela Elizak
utzi gizoneri libertate osoa.
Morde Garakoitzek: Adixkidea, solas hori xutik ez
dauke zango baten beraren gainean ere. Adi nezazu
ongi, othoi, plazer baduzu. Egungo asko gobernamendu zeruetan gora aixatuak dira, zeren emaiten dituz-
ten zer nahi libertate suerte, bai eta gaizkiaren beraren egiteko libertatea.
Bizkitartean nehor ez da orai artean hetaz errenkuratu, zeren debekatu duten bethi jendeak phozoindatuak izan diten gizon gaixto batzuez. Gehiago erran
dezaket...
Gobernamenduek ez dituzte farmazierrak uzten
nori eta nola nahi phozoin batzuen emaitera.
Aitzitik, farmazien hok bortxatuak dire, prekozione
suerte guzien hartzera, saldu behar dituztenean
erhauts, edari eta pomada suerte batzu jenden inprudenki hil edo leher arazteko gai litezkenak.
Bada, asko phozoinek gure gorphutzari heriotzea
ematen badute, ez da gutiago egia, jadanik erran
dugun bezala, liburu gaixtoek eta tzarrek dituztela arimak hil arazten.
Beraz, mila aldiz laudagarri da, Elizak, arimen kontserbatzeko egiten badu lurreko gobernamenduek
egiten dutena gorphutzen beiratzeko, bai eta gaztigatzen baditu, pena izpiritualez, arimen phozoindatzaileak, justiziak garrazki punitzen dituen bezala gizoneri phozoin emaileak.
Martinek: Aditu zituztet mintzatzen farmaziez eta
farmazianoez; bainan iduri zaut ez dela behar sobera
fidatu liburu batzueri farmaziako edo farmazianoen
erremedio batzueri baino gehiago.
Joannes-Baptistak: Martinek arrazoin du. Bainan
behar bada ez daki nola Ozimandiaz deitzen zen Egiptoko errege batek fondatu zuenean hango lehen
biblioteca deitu zuela: Arimako erremedioen tresorra.
Egungo asko liburuteien aitzinean behar laiteke ezarri
izkribu hau: Arimako mila phozoinen botiga.
Zer lastima ez da ikhustea Eskual-Herriko biblioteketan beretan, Errepublikako gobernamenduak igorri
asko eta asko liburu arras tzarrak, eta hartakotz Elizak
kondenatuak. Estonatzeko da nola, liburu heien tituluiak xoilki ikhusi eta, ez dituzten jin ziren bideaz gibelerat igorri, edo, ez bazitezken gibelerat igor, zertako
ez dituzten, zerbait gisaz kukutzen edo gordetzen.
Esperantza dugun bezala, egun hobeagorik jiten
bada Frantziarendako, surat, surat, beharko dire aurthiki eta han erre liburu hek. Arte huntan, herriko gizon
errespetagarri eta autoritate suerte guziak, elgarretara bildurik, har ditzaztela izariak, liburu madarikatu
heiek nehortaz irakurtuak ez diten izan.
Eskualdunen artean holako gauza baten ikhustea
ezin konprenditua eta ezin jasan daitekena da.
Herri bakotxean ahal da bederen gizon bat dakiena holako eta holako autoraren obrak kondenatuak
izan direla Erroman, eta beraz ez dela zilhegi heien
leitzea.
Badire autor hotarik zenbait, zoinen iskribu
guziak, bainan guziak, kondenazionearen azpian direnak.
Ez ditut izendatuko biga baizik, biak gure denborakoak; hek dire: Alexandre Dumas eta Georges Sand.
Azken hau emazte filosofa eta tzar bat zen. Berriz
ere diot, ez duela deus egin irakurt dezakegunik.
Izpiritu edo talendu handia zuen; bainan, debruak
bezala, gaizkiko. Ongi gaztea nintzen erraten zutenean, Madama Georges Sand separatu zela bere senharrarenganik.
Erraten ere zuten denbora hartan, emazte izateaz
dolu ukhan balu bezala, bazabilala, bederen zenbait
aldiz, gizon gisa bezti. Ez dakit pantalonekin, xenilarekin, xapel luzearekin ibiltzen zenean, ekharzen ere
zituen fabore eta mustatxa postixak.
Xobadinek: Bertzenaz, izate hitsa zen agertuko!
Ezen bizarrik gabeko gizonak ez du guti iduri arraxinazko gandera bati eta haren argiari.
Piarresek: Nola emazte bizar dunak iduri baitu
gure landetako kardua edo sasiko lapharral!...
Joannes-Baptistak: Orakatik ere, jakiten dutanean
egin dutela, nola herriki Akademia batean, emakume