Lehenagoko Eskualdunak zer ziren - 2
Gero, lihoa jiten zenean phondura, edo bihia eginik hasten hazen horitzen eta idortzen, atheratzen
zuten lurretik, eta hedatzen phentze batean, gabazko
izar ihitzak bai eta euriak trenpa zezaten. Hori deitzen
zen lihoaren urtharaztea.
Behar zuten gero hura labe herotu batean ezarri
karbatzeko. Karbariak hasten ziren beren lan erhautsezko eta arrabotsezkoan hameka orenak irian, eta
ariko ziren argiraino, jendeak zagozkatelarik atzarriak
bere azantz eta errepikaz.
Lihoa karbatu eta, behar zen orraztatu. Lan hau
egitean, ematen ziren behex, lehenik kapita, marhea
edo kalainka egiteko, istupa, artzainarentzat xamar,
neskatuarentzat taulier, muthilentzat galtza edo pantalon egiteko.
Liho arruntenetik zituzten egiten, kotoinez bilbatuz, eta belx thindatuz, arropa horiek berak etxeko
haurrentzat.
Primu onak, etxeko seme aberatsak, hola beztiturik, espartinak soinean, eta zinta gorri lenazkoa
gerruntzean, fierki agertzen ziren igandetan, goizmezan, arratsaldetan plazan, pilota partidaren egiteko,
edo hari beha egoiteko, bai eta hola zituzten ikhusten
Donibaneko eta Hasparneko merkhatuetan, Garruzeko eta Heletako ferietan.
Berdin etxeko andre onak, herrietako anderegai
aiphatuenak, berek irunak ziuzten zaia gris, edo erdia
xuria eta erdia ximusez marratu batzuekin, joan ziren
elizara, neguan espalakoineki, zango has, eta udan
unthuts, hil-herrietaraino.
Han sarthu baino lehen, ezarriko zituzten galtzerdiak eta zapetak elizatik atheratzean, lekhu berean
heien khentzeko, eta jin bezala etxerat bihurtzeko.
Ez zuten orduko emaztek sekulan erranen zahartzean ikhusiko zituztela, heien gradoko gazte batzu
hamabortz, hamasei liberako botinak soinean, takoin
gora batzuekin, beren baithan diotela: «Nor gira gu»;
nahiz badakiten arras ongi, bai eta bertzek ere, zor
dituztela zapelainari, botina heiek, nola ere zor baidituzte botigetan eta naski sekulan ez pagaturen beren
buruko-zetak, beren arropa erho eta farfailak.
Xobadin samur gorria paratuko zen ikhusi balitu
bere denboran oraiko emazte batzuen aire sobera
handi eta preziatua, eta gogotik khantaturen zuen
lehenagoko khantu zahar ardura khantatzen zuena:
Papilotekin,
Xerra, doblekin,
Zaia luzekin,
Manthar zarrekin!
Ez zen orai duela hirur hogoi urthe, xinplezia bakharrik jende komunekoetan; bertze herronkakoez ere
zen berdin segitua.
Orduan notarien, barberen, bai eta medikuen
beren emazteak buruko mokanesarekin zabiltzan, eta
ez bonet edo xapeletan.
Jaun hek berak kaxketarekin eta kamisola labur
batekin ikhusten ziren.
Udako beroetan, pantalon nankin hori batzu soinean, gero zapeta eta galzerdi xuriak heiekin, merke
eta beren aisean, halako jaun elegantak ziren!!!
Gure egunetan nahiago dute asko jende xumek
beren izate guzia ekharri soinean, arropetan, ezen ez
zerbait aldaratu urthe guziez, gero zer gertha ere.
Lehenagoko zaharrek arrazoin handiz erraten
zuten on dela konserbatzea udare edo mandaritto bat,
egarritzen denean ahoaren freskatzeko.
Hortakotzat orduko emazte batzuek ezartzen
zituzten, berek egin zintura baten barnean, lerro lerro,
hamar liberako eta hogoi liberako urheak.
Zinturatto hura ez zuten gerruntzetik khentzen ez
gabaz ez egunaz.
Komuzki bost liberako zilharrak ematen ziren galzerdi luze batean, edo, mulzoan, Laphurdin kaikoa eta
Baxenabarren kotxua deitzen den zurezko eta behi
deizteko untzi batean.
Ah! oraiko neskaxek guziz, jakin bezate beren
urhezko izkilinbez, taulier zethez, beren kasakez,
beren botina gorez fier badire, heien aitzinekoek arrazoin hobeagoz fierrago zirela, berek iruten ariz,
emeki-emeki egiten zituzten oihal phezez.
Ezkontzaz joaten zirenean etxetik kanpora, ikhustekoa zen armario eder eta handi baten barnean,
heien linja, heien athorra oihalak, mihiseak, tafailak,
zerbietak eta bertze gauzak.
Emaztetto heiek ez zuketen deusetan ere nahiko
heien senharrek ez heien haurrek ekhar zitzaten kolorezko athorrak; bainan heientzat zituzten gogotik phikatzen, urthe guziez, aiphatu bere gazte denboran
egin pheza fin eta xuri xuriak.
Goraxago, heien beztimendez mintzatzean, errateko utzi dut nola joan den mendean eta mende
hunen hastean, hek egiten zituzten soin batzu ede-
rrak, eta bederen hain azkarrak, non baitziren kasik
finik gabekoak.
Diot zirela ederrak, bederen denbora hartako,
ezen nor ez da orhoit zoin ziren brilantak, phartegorri,
pharteblu, berde, xuri, beix eta bertze zer nahi kolore.
Azkarrak ere ziren, eta, erran dutan bezala, kasik
ezin higatuak.
Xobadinek bazabilan berea hesta buru guziez,
hirur hogoi urthe hartan, eta iduri zuen, orduan egina
zela, hain zen ongi konserbatua.
Ez dakigu ala zurdaz, edo zertaz eta non egiten
zen estofa kalamandra izena zuena.
Hainbertze hatz edo plegu handirekin josten zituzten zaia kalamandrak, non egin baitzezaketen sei, zortzi aldiz gorphutzaren ingurua.
Sekulan berriz itzultzen bada krinolinen eta kalamandren moda, ez da dudarik etxetako borthak
beharko direla largatu; bainan orduan krinolina azpitik
eta zaia kalamandra gainetik, ala fede, emazte bakotxa izanen da, Persako erregina edo Xinako inperatriza baten pare.
Irriak utzirik bazterrerat, mintza gaiten serioski.
Ez da arraro aditzea aita familiako batzu erraten
ez diotela deus ere gisaz, aski irabaz beren emazten
eta alaben tualetarendako.
Ehun aldiz arrazoin lukete gisa hortan mintzatzea,
berek ez balituzte utzi hainbertze gostatzen diren
moda ergel eta bitxi etxean sartzera.
Bertze orduz, ezagutu ditugun gizon batzuek hartuko zuten aihotza, aizkora, edo puda, aphaindura
batzuen phusketan emateko.
Irakurtzen dugu istorioan nola Prusiako errege
batek, egun batez ikhusi zituen bere alaba printzesak,
bai eta erregina bera, net ederki eta eleganki moldatuak perruker batez. Errege hori kolera handi batean
sarthu zen; eho arazi zuen makila batez perrukier
gizagaixoa, eta bere aitzinean phika arazi zezteien,
arras, ileak bere alaba printzeseri.
Erregina, belhauniko eta ahuspez emana haren
aitzinean, utzi zuen erraten zakoelarik: Zu uzten zaitut
oraikoan, ez baita konbeni Prusiako erregina batek
ukhan dezan kaskoa murriztua. Errege hura borthitzegi izan bazen, egungo aita batzu sobera uli eta sobera pello pharatzen dire.
Irakurtzen dugu oraino, Frantzian izan den errege
handienetarik eta hoberenetarik bat, haurra zelarik,
uzten zutela zango has ibiltzera, Biarnes haren adineko lagunekin, Pabeko eta Coarrazeko inguruetan.
Errege hura atxiki balute, ttipia zelarik, buata
baten barnean, kotoinez edo uataz inguraturik, ez zen
gerlari kuraiez bethe eta akhiduren eta nekhen beldurrik ez zuen bat bilhakatuko. Lehenagoko beztimendez mintzatu ondoan, behar dut hitz bat erran orduko
egoitzez eta mublez.
Gure aitzinekoen etxeek itxura ttipia zuten; bainan bazen heien barnean gauza; goraxago erran
dudan bezala, galzerdi blu luzeak eta kaikoak urhe eta
zilharrez betherik zauzketen armairu zolha edo bertze
zonbait zokhoetan. Erraten ere zuten orduan holako
etxean bazela oilo beltz, urhe errule bat, bai, egun
guziez urhezko arroltzea egiten zuena. Kasik bethi
etxe heiek ziren hetan zauden jendenak.
Gure aitaso-aniasoek zuten arrazoinekin erraten
hobe dela lastozko etxola bat berea, ezinez jauregi
bat bertzena.
Hek ez ziren khexuz biziko baldin ukhan balituzte
teilatuko teila bezenbat bost liberako zor beren etxen
gainean.
Egundainotik Eskualdunek maithatu izan dute garbitasuna; bainan khasu guti zuten egiten lehen eder-
gailuez, bai eta moda berriko muble alfer edo iraupen
guti duten batzuez.
Asko etxetako saloinetan eta sukhaldetan jarri
behar ziren estranjerek, hartu behar zituzten, gure
aitasoen aitasoek egin kadera zurezko batzu, zoinak
belx beixa baitziren, eta dir-dir egiten baitzuten.
Beraz, ez baziren guri eta goxo, bederen garbiak
ziren.
Jainkoak agian luzaz idukiko du gure artean gure
arbasoek zuten gostua, lehenik garbitasunarentzat
eta gero xinpleziarentzat.
V
Zer ziren lehenago familia
laborariak, bai eta hetako
aita-amak beren
haurren alderat
Buruilaren azken egunetan, ez dakit segur zoin
urthez, joan behar izan zen Kattalin, bere ahizpa
Baxe-Nabarreko herri batean zagonaren ikhustera,
eta han aste bat josten artzera.
Ahizpa harrek eta haren familia guziak atsegin
handia zuten hura beren etxerat zenean ethortzen,
nola zonbait egun maiteki atxiki eta, atsekabe baitzeien ikhustea phartitzen.
Uda bero eta eder baten ondotik, urthe hartan
fruitu guziak goixtiar bide ziren, bai eta ere mahats
biltzeak arras goizik egin zituzten. Komuzki Kattalinek
mahats biltzetan egiten zuen Baxe-Nabarreko piaia.
Josten arizanik bere ahizpa, bere iloba eta bertze ahaidendako, othoiztua izan zen juaitera hirur edo lau
etxetarat, eta juan ahal zen hetarat, bakharrik hetako
jende laborari onak ezagutzen zituelakotz.
Handik itzuli zenean, bazituen mila gauza khondatzeko, Karakoetxeko sukhaldean, berak ikhusiak edo
bederen entzunez ikhasiak.
Beraz, hasi zen erraiten herri hartan eta bertze
auzokoetan, badirela anhitz etxe on, zoinen izenak,
bederen zonbaitenak, baitire: Goien-Etxea edo EtxeGoihenia, Etxeberria, Etxehandia, Etxebeheria, Etxezaharria, Etxexuria, Elizaldia, elizondua, Uhaldia edo
Ur-Aldia, Otsaldia edo Otso-Aldia, etc.
Horietako jende gutiz gehienak dire laboraran
modelak. Bada bakhotxean haur multzo bat: bost, sei,
zazpi, zortzi, bederatzi, hamarretaraino, oro propiak,
azkarrak, prestuak, Erlijioneko urhatser jarraikiak edo
arras Jainkotiarrak.
Loria da heien ikhustea, goizetik arrats, beren
aita-amekin, kanpo lanetan, landetan, phentzetan,
otharretan, larretan, nola ari diren balioski, zalhuki,
alegeraki.
Ez dute nahi sehirik batere, ez eta jornalaririk,
salbu zenbait bakhar. Egun bat edo biga berantxago
izanen bada ere, etxekoz-etxeko egiten dituzte lurren
iraultzeak eta arhatzeak, ogi eta artho ereiteak, ongarristatzeak, jorratzeak; belhar ebakitzeak, idorrarazteak, barnean emaiteak; ogi epheiteak, sartzeak, joi-
teak, aphaintzeak; mahats biltzeak, lehertzeak, sagar
arno egiteak; iratze eta othe phikatzeak, kharreatzeak, metatzeak, etc.
Aita eta ama uros heiek, beren haur maite guziekin dire haskaiten, bazkaiten, afaiten. Heiekin dute,
orok betan, arratseko othoitza egiten, arrosarioa erraiten.
Ilhabetean behin bederen, edo maizago, badabiltza kofesatzen, eta dira ere usu mahain saindurat,
hurbiltzen. Aise dute hola here artean bakea, bathasuna, deskantsua.
Jan arruntez haziz, beren larrua xinpleki estaliz,
alferki deus ez xahutuz, egun guziez edo ardura zerbait aldaratuz, ez dute etxea gainbehera ikhusten
dohala peko zolara.
Aitzitik heien izaitea baidoha emendatuz eta
emeki emeki goratuz, antsiarik gabe dute ethorkizunari behatzen. Kattalin gelditu zenean mintzatzetik,
Mariak zuen erran bere aldian, deusek ez duela gehiago iduri komentu saindu batzuetako bizi moldeari nola
gisa hortan laborariek deramaten biziak.
Xobadinek ere dio.– Mariak arrazoin du, mila aldiz,
eta nik ere ikhusten dut komentuetan eta laborari
etxetan diren jenden artean, anhitz elgar egite edo
elgar iduri izate: hetarik bat da, batzuek eta bertzek,
autoritatearentzat duten errespetua. Debalde laiteke
deusik gehiago erraitea gauza hortaz komentuetako
habitanten gainean; bainan zer da ederragorik, laudagarriagorik, miretsgarriagorik, nola haurrek burhasoendako duten sumizionea, humiltasuna, obedientzia;
bai eta familia bereko haurretan, gaztenek zaharrenendako duten amodiozko errespetu hura?
Kattalinek.– Jende onak, utz nezazue khondatzera
zer ikhusi dudan oixtian aiphatu etxetan, eta partikularzki batean. Badire han bederatzi haur, nihaurek,
lerro, lerro ikhusi eta khondatu ditudanak. Anderegea
da lehenbizikoa. Hark bertze zortzi haurrider du erraiten hi eta no; bainan hari zortziek dakote ihardesten
zu. Bigarren haurra da etxeko semea. Haren ondoko
zazpietarik ez du adituko zu baizik, nahiz hark, bere
aldetik, duen erranen zazpieri, anderegeak zortzieri
bezala, hi eta no. Lege bera da segitua bertze gain
behera heldu diren zazpieri. Bederatzigarrenak, neska
baita, ez dezake beraz bertzetarik adi hi eta no baizik.
Usaia hori anhitz ederra iduritu zaut, eta desiratzeko da bethi edo luzaz iraun dezan.
Leonek.– Bazen lehen, bederen zenbait etxetan,
usaia bat ez gutiago errespetagarria; hura zen haurrek beiratu behar zuten ixiltasuna bere aita-amen bai
eta bere aitabitxi eta amabitxiren aitzinean, askotan
xutik egon behar zutelarik.
Net ongi orhoit naiz nola etxe batean haurrak bazirenez ere ez zirela ageri aitatto heiekilan zenean. Kanpoan bazen, irri oihu eta arrabotsa frango egiten
zuten. Agertzen zena aitatto borthan, ixil ixila ziren
guziak gelditzen; aitatto heldu duk! aitatto hor dun!
Aitatto, sukhaldean sarthu eta, juanen zen su xokhora; haurrak, suphasterretik urrun, xutik, tint bat
erran gabe egonen ziren.
Aitatto hura, gizon adinetako errespetagarri bat
zen. Galtza motxak edo zarabilak soinean zabilan,
artzain galtxoinekin. Izana zen, oinez, Jondonaakin
bere gazte denboran. Urthe guziez, uztailaren 25eko
ondoko igandean, hura eta haren adin bereko lau edo
bost lagun ikhusiko ziren, meza nagusi aitzinean, hilberrietako khurutzera egiten den prosesionean, eta
gero meza nagusian, arrain beharriz garniturikako
pelerina ttipi batzu sorbalden gainean. Frogatzen
zuten, beren gisan, lehengo eskualdunen fedea ez
zela, oraiko askoena bezala, fede ahul edo arin bat,
bainan zela hura fede salida, azkarra.
Tristantek dio.– Oraino haurrez mintzatzeko, mila
aldiz errana izan da haurrak direla altxatzen diren
bezalakoak, eta heien edukazioneko fundamenta edo
zimendua dela, Jainkoaren beldurtasunarekin, beren
aita-amen beldurtasuna, edo heien larderia.
Jeneralean, egungo burhasoak dira agertzen
beren haurren alderat sobera flako, eta erran daiteke
direla heier buruz egiazko uliak edo oilo-bustiak. Ez
dira gehiago haurrak beldur aita-amendako, aitaamak dire beldur haurrendako.
Baditake batik bertze orduz zonbait aita eta ama
ziren, behar bada, sobera borthizkoak, eta baditut bi
ixtorio khondatzeko horren gainean. Ezagutu dut ama,
emazte aphal aphal, xar xar bat, zituena bi alaba eta
bi seme, bakhotxa bat eta erdi hura baino handiagoak.
Dudarik gabe haurren aita gizon larria izan zen.
Hiltzen goizik, uzten zuelarik alharguntsa aiphatzen
dudan emaztea, gorphutzez ttipia, bainan kuraiez,
borondatez egiazki zaut ikhusten dudala
berrogoi eta hameka urtheren buruan.
Beraz, igande arratsalde batez, alaba gaztena
sarthu zen etxean, ilhuna baino lehen, bainan amak
nahi, eta hark erran zakon baino berantago.
Hemezortzi urthe zituen neskatxa hark, handia eta
azkarra zen haritz-ondo bat bezala.
Amak utzi zuen, jin zenean, bere arropen khanbiatzera edo arrunten hartzera; bainan gero, lotzen zakolarik esku ezkerraz besotik, eta eskuinaz odakolarik
jats gider bat, eman zaizkon bereak bizkarrean behera, behatzen zuelarik hari petik gora, ezen, berriz diot,
alaba, ama baino phuskaz handiago zen.
«Gure ama, ona delarik, holakoa da», zuen erraiten neskatxa harrek zoinbait egunen buruan. Hanbat
gaixtoago ene ahizpari eta eni, bai eta gure bi aneieri, ez baditugu egiten amak erranak, eta hak erran
bezala.
Komuzki burhaso borthitzek haur humilak dituzte.
Ene bigarren ixtorioa ez da lehena baino gutiagoa.
Aita batez eta haren semeaz da mintzo. Azken hau
ezagutu dut, eta haurra nintzalarik joaiten nintzan, elizan egiten zuen katiximarat. Kantonamenduko erretor
zen. Gorphutz labur eta llodi batekin, erakusten zuen
bazuela anhitz izpiritu, anhitz talendu, anhitz jakitate,
bai eta karaktera bat bere aitak bezain handia.
Bera utziko dut erraitera zer gerthatu zitzaion
hemeretzi, hogoi urthe zituelarik. Geroztik, hogoi eta
hamar bat urtheren buruan, lakhet zuen oraino khondatzea bere ixtorio hau:
«Akizeko semanario handian nintzen, teolojiaren
ixtudiatzen ari han, Baionako seminarios ez baitzen
oraino idekia.
«Egun batez, ukhaiten dut letra bat etxetik, eta,
ene ixtudioez buru guzia hartua, ez naiz presatzen
aitari ihardestera.
«Joan ziren naski lau, bost, sei egun, aste bat, nik
erreposturik egin gabe.
«Azkenean, goiz batez, galdegiten du aitak amari
athorra xuri bat, erranez: Banoha Akizerat, gure
semearen ikhusterat. Zinta gorria duela gerrian,
eskualdun makhila ferratua eskuan, abiatzen da etxetik.
«Badoha gure herritik Donaphaulurat; handik
Bidaxunerat; Bidaxunetik Peirohoraderat eta gero
jiten da Akizerat. Egun guzia oinez emanik bidean,
heldu zen doi-doia, ilhuna baino lehenxago, Semenariora.
Han sartzen zelarik, nihaur izan nintzan lehena
urrundik ikhusi nuena, paseeta bainindabilan hango
arbola handi eta ederren azpian. Hura ikhustearekin,
bihotzak farrasta bat egin zautan eta erran nuen ene
buruari: «Zer gaizkiak behar ditudana aitarenganik
aditu, zeren ez dudan haren guthunari erreposturik
egin?»
«Beldurra sabelean, edo barneak pil-pil zautala
egiten hurbildu nintzan harenganat erraiten nakolarik:
«Nola zira, Aita?» Eman zautan errepostutzat tira-ahaleko behar ondoko bat, erranez: «Aitaren letrak ez
zuena semearena merezi? ... » Orai erranen deat, galdegin dautakanaz geroz nola nizan, arras ongi naizela. Hire ama ere ongi duk. Ongi unhaturik, jin nuk egun
hunat, hire ikhustera eta hiri letzione horren emaitera.»
Goraxago erran dut haurren edukazione on baten
zimendua zer izan behar den. Orai erranen dut edukazionea bera izan dadila fermuki eztia, edo eztiki fermuia.
Gaur geldituko gare huntan joaiteko oherat deskantsatzera.
VI
Artho xuritzea
Urriaren hastean, arrats Batez, bildu ziren Karakoetxera auzo eta inguruetako anhitz jende artho xuritzera, urthe guziez bezala.
Leon etxetierra; Aines haren emaztea, beren seme
alabekin; Kattalin dendaria, Xobadin zaharra, etxeko
sehiekin, lehenetarik ziren kausitu, lan hartan hasteko.
Morde Tristant berriz kanpo zen zenbait egun hartan. Andere Geaxane sukhaldeko lanek han atxikitzen
zuten.
Primua, aitari guthun edo letra baten izkribatzen
ari zelakotz, ez zaiteken juan berehala artho xuritzalen artera.
Maria, etxeko alaba, bethi bezala, amaren aldean
zagon. Karakoetxeko ezkaratz handian baziren lau
artho meta eder eta gora, bai eta bostgarren bat bertzeak baino aphalago, buru ttipi-ttipi batzuez egina.
Erran behar dut Karakoetxeko Jaunak gostu handia zuela laborantzako, eta urthe guziez ekharraraz-
ten zituela, bere landetan, ogi suerte guziak: hala nola
bizarrik gabeko Hongriakoa, Naplesekoa, Odessakoa
bai eta bizarrarekilakoa, Afrikakoa, Egiptokoa, Russian
Taganrogokoa.
Gisa berean, bazuen artho mota guzietarik,
orduan han ikhusten zen bezala.
Gure langileak eman ziren beraz bost multzoetan.
Hasi orduko, hetarik batek du erraten, buru handi eta
luze bat duelarik erakusten: «Huna artho larrienetik
eta gorenetik.»
Bigarren batek alxatzen du botza erranez: «Hark
eta haren lagunek aitzinean zuten meta zela artho
gorri eta aphal kalitate hoberenetik, irin anhitz eta
zahi guti emaiten duelakoz.»
Hirurgarren batek bere aldian du erraten, haren
eta bere lagunen mulzoa zela artho xuritik. Artho
xuria zako gorria baino hobeago. Udan luzazago da
fresko egoiten. Talo onen egiteko ere da parerik
gabea.
Hor laugarren batek du iduri dela osoki espantitua,
ikhusiz egundaino hatzeman ez zuen bezalako artho
xuri bihi xabal batetarik. Erraten dakote Ameriketako
arthotik dela, eta biziki ona.
Huna bortzgarren bat, zoinak baitu erakusten buru
txar ttipi, ttipi hat, diolarik: «Hau, artho ñañotik da
segur, eta hunen bihia ona daiteke xito, oilo eta ahaten hazteko.»
«Bai eta ere jendendako», du norbaitek ihardesten.
Jakin zazue artho horren irinaz egin daitekela, bertzenenaz bezala, bullia suerte arras on bat, zoinak
baitu izena, Italianoz polenta, Frantsesez gaude, kaskoinez eskautun edo tourniol, eta eskuaraz ahia.
Holaxe, gure artho xuritzaleak lanean hasi eta,
kondatu zituzten, lehenik, herriko eta herriz-kanpoko
herri guziak, hala zirenak eta hala ez zirenak.
Gero izan ziren, komuzki kausitzen diren bezala,
irri gozo, irri farra, irri karkaila frango egin-arazi zituztenak, bainan hatik arras inozenki.
Horien guzien buruan, hor kantatu zituzten bostbai-sei kantika, lehenagoko ederrenetarik: lehena
Ama Birjinaren ohoretan Kanta zagun guziek ahalik
gorena, etc.
Bertze bat edo biga eman zituzten lau azken finen
gainean: «Zuen heriotzeaz ... Gizona, non duk zuhurtzia ... Zer dire gure egunak? ... » etc.
Azkenian: «Oi! mirakulu guziz ... O Jesusen bihotz
samur», etc…
Kantika horien ondotik norbaitek nahi izan zuen
hasi kantu profano baten emaiten; bainan, lehenbiziko phertsutik ageri baitzen kantu hura ez zela soberarik ona, Kattalin dendariak othoiztu zuen kantaria,
ezti-eztiki, har zezan bertze kantu bat garbia eta
modesta.
Kantariak, abisu zuhur hori segitu behar bidean,
zoroki eta fierki dako errepostua ematen ez duela ez
hari ez bertzeri hobenik egiten.
Kattalin ixildu zen, ez baitzuen mokoka edo aharran hasi nahi; bainan Xobadinek, haren phartea hartzen duelarik, du botza altxatzen: «Janeta! holako
phertsuek nihori ez dine onik egiten; bainan niholere
ezin sofrituak ditun kantatzen badire haurren eta gazten aitzinean, ezin anhiz kaltekor dituzken hauientzat».
Janetak, atrebituki: «Beha, beha! ez nuen uste
hemen zela Hegiederreko mutxurdina».
Xobadinek: «Janeta! mutxurdina nun eta egiazkoa,
ez dutenaz geroz egundaino izan ez esposik, ez gizo-
nik. Ez dinat nik hemeretzi urthetan haurrik bulharstatu, ez eta gero hazi.»
Hitz hok aditu zituzten artho xuritzaletarik bat
abiatu zen gora-gora erraten: Atxe! atxe!!! Aie! aie!!!
Bigarren batek dio: Zer tiro ukhaldia! Hirurgarren
batek: Kolpe handia egin ahal duke edo bederen
lehengo zauria erreberritu.
Zauri hura hain izan bide zen bizia, samina, non
hura ukhan zuena, edo kolpatua izan zena, bortha
ondo ondoan ordu artean jarria, itzali baitzen berehala, eta burua aphalik, haia, haia, juan bere etxera,
argizari xuriz.
Orduan bultatto bat langile guziak hitzik erran
gabe egonik, norbait abiatu zen berri xahar luze eta
eder baten khondatzen.
Harren akhabatu orduko bere istorioa, artho
guziak xuritu zituzten, eta hameka orenak eta erdiak
erlojean jo zuen.
Memento hartan zen agertu Andere Geaxane, turxun xuri bat aitzinean, erraitera langile guzieri sukhalderat phasa zitela.
Instant batez oro harat juan ziren, eta bethe zituzten kasik etxeko kadera guziak, bai eta bi hanka luze
eta handi, mahi aitzinean zauzketenak.
Aines, etxetiarsak, eman zuen lakha bat bere
azpian; Kattalin dendariak, gaitzurua; Xobadinek
hartu zuen saski largo, largo bat, eta hura ahoz behera emanik, haren gainean jarri zen.
Zenbait emaztetto kokoriko ziren paratu, eta gizon
gaste batzu, lurrean zabal zabala.
Naski kanpoan izotza ari zela, Andere Geaxanek
egin arazi zuen su bat gaitza, guziak urrunetik ere
bero ziten. Beraz, ikhus zaitekeen suteian astoketa
bat egur bederen, eta gero abar haxe bat, eta, horien
ororen gainean, zakhu baten bethe artho burutxa.
Leon etxetiarrak, beldurrez su ximiniari eta etxeari lot zadin, abiatu zen Andere Geaxaneri zerbaiten
erraten; bainan etxeko andereak laster zioen adiarazi
deskantsuz Leon egoiten ahal zela; aitzineko astean,
hamabost sosetan, ogi eta gasna, zenbait sagar
mamula, arno kolpu bat eta athorra xuri batean truk,
ximinoa iduri eta errorarazi zuen khedarra bezain beltza zen muttil gazte batek garbitua zela ximinea
guzia, zolatik eta puntaraino.
Horiek oro hola direla, Andere Geaxane hasi zen,
kanibet marraza bat eskuan, ogi zathi handi eta gasna
puska baten bakhotxari ematen.
Margarita, neskatoak, zuen bi ahur handi gaztena
erosi eman bat-bederari.
Maria, etxeko alabak, zituen hala hala eman orori
sagar antxote, erneta zuri on eta irindu batzuetarik.
Joannes-Baptista, primua, bazabilan, batetik bestera, bi pintetako botoila amo xuriz bethea eta baso
bat eskuan.
Emazte gehienek sagar amoa zuten preferatu, eta
batek edo biek galdegin zuten bakharrik pitarra edo
bineta.
Horrela asexe zirenean, nabiz gauherdi zen abantzu, gehienak solasean hasi ziren gora gora.
Naski arno xuriak burua jo ahal zuen zenbaiti, eta
bertze batzueri, estomaka bero arazirik, mihia zalhuarazi.
Ez dut erraiten zirela motheldu.
Nola Piarres eta Xobadin elgarri hurbil baitziren,
abiatu ziren hitzka samurrak bezala, bainan aditzaile
guziek bazakilen Piarres zoin zen prestua eta Xobadin,
arima zuzena.
Piarresek zuen, gazte on guziek bezala, maite irri
egitea, eta hartakotz zuen hirritatzen Xobadin.
Malzurki dio beraz errailen: «Horrixe da moldean
duzuna, Xobadin, orraztatu oixtian Janeta gaizoa.»
Xobadinek: «To! Piarres! iduri zautak ez dutala
merezi zuen baino gaizkiago tratatu». Sukhalde guzia
irri karkailaz hasi zen hori aditzean.
Ainesek: «Holaxe behar dire hezi, ene arabera,
beren buruak, aphaldu behar bidean, sobera goratzen
dituztenak.»
Xobadinek: «Preseski, bainan bertze alde Piarresek ez daki heldu nizala, Karakoetxerat, artho xuritzefat, hirur hogoi eta bost urthe huntan, eta ez dutala
egundaino hemen, ez aditu, ez ikhusi, behar ez den
gauzarik.»
«Beraz nagusiaren eta etxeko anderearen eskasean, nik edo norbaitek behar zuen Jainko legearen
eta ordenaran phartea hartu.»
Kattalinek: «Arras ongi duzu egin gaizkiaren kontra altxatzea.»
«Presuna gazte batzuek ohorearekin galtzen dute
ahalgea; azken gauza hau bederen behar lukete berekin beiratu. Nik diot, artho xuritzetan erraiten eta egiten diren bekhatu mortalek, iduriz, dutela arthoa bera
phozoindatzen.»
«Zenbait aldiz, aditzen dutanean norbait eritu dela
bat-batean, edo hil dela supituki, ene baithan diot
bekhatu mortal heiek arimeri heriotzea eman ondoan,
ematen ere dutela gorphutzeri; bai artho phozoindatu
hetarik janez, eritzen eta hiltzen ahal dire zenbait.»
Leonek: «Behar bada kestionea sobera urrun deramazu Kattalin?»
Kattalinek: «Ez dut erraiten gauzak hola direla,
bainan hola daitezkela. Nork frogatuko daut kontrarioa?.»
Leonek: «Naski arrazoin duzu.»
Kattalinek: «Orogatik ere, ongi egileari behar du
bat bederak bere ezagutza zerbait gisaz erakutsi; bizkitartean, hori egieko plazan, balin badu hura afrontatzen, ez da bakharrik esker gabea, bainan oraino
munstro bat izenik ez duena.
«Askotan edo maiz giza hortan gare jokhatzen
Jainkoaren alderat.»
«Ez da beraz estonatzeko, hain tristeki ofentsatzen dugun Jainko Jaun hark berak gastigatzen bagitu
zenbait aldiz mundu huntarik beretik. »
Kattalinek hitz hok erran zitueneko, gauherdik jo
zuen, eta bakhotxa juan zen laster bere etxera.
VII
Zaragozako Setioa –
Erlande Oihanzaina
Azaroko arrats batez ikhusi zuten Karakoetxerat
ethortzen han jadanik ongi ezagutua zen gizon bat.
Hura zen Erlande oihanzaina. Sarthu zen zapeta lodi
pare bat ongi ixtilez zikhinduak soinean, deskartzela
bat sahetsean, ihiziko harma zahar eta beltz bat bizkarrean.
Harma hura ez ahal zen egundaino garbitua izana.
Horren gatik Erlandek biziki harma ona zela zion.
Hala ez bazen ere, aspaldian berekilan bazabilan.
Erlandek bazuen orduko hogoi eta hamar bat
urthe oihan zaingoan bazabilala eta hirur hogoi urthe
iraganak zituen.
Napoleon lehenaren soldado izana zen. Hortakotz
bazakien bederen bi arditen frantsesa eta bertze hainbertzeren española.
Haren auzoek ez baitzakiten hitz bat eskuaraz baizik, heien artean zenean, iduri zakon doktor sabant
bat zela.
Egin baitzituen kasik Espainiako kanpaina guziak,
bazazkien gogoz hetako ixtorioa.
Erranen zautzun paterra bezala, eta iduriz kasik
hatsik hartu gabe, non izan ziren orduko bataila handiak: Bailen, Medina, Burgos, Espinosa, Somo-Sierra,
Coruña, Tudela, Vitoria eta bertze berrogoi eta hamar
holako.
Kondatzen zuen nola soldado frantsesak hiltzen
zituzten bederazka hatzematen zituzten toki guzietan.
Bainan denbora hartako gerthakarririk izigarriena
izan zen Zaragozan sartzea.
Frantsesek setiatu zutenean hiri hori, berrogoi eta
hemezortzi egunez, Zaragozako Ama-Birjinak eman
zuen José Palafox, hango gobernadoreari, eta hango
habitanter, Frantseseri ihardokitzeko kuraje aski,
nahiz ez zen hiria batere murruz edo ranparrez inguratua.
Azken asaltua emana izan zenean, Erlande, Harispe jeneralaren muthila baitzen, bere nagusiari hurbil
egon behar izan zen.
Hirian sarthu zirenean, Frantsesek behar izan
zuten setiatu karrika bakotxa, bai eta ere etxe bakotxa.
Emazte Españolek berek erakutsi zuten orduan